ARGI ITURRIAK
Gorputz batzukargia igorteko
propietatea daukie, horregaitik
argi iturri esaten jake, eta
naturalak edo artifizialak izan daitekez.
Argi ituri naturalak : Eguzkia eta
beste izar batzuk dira.
Argi iturri artifizialek: Gizakien
parte-hartzea behar dabe argia igorteko.
3.
ARGIAREN HEDAPENA
Argiaren hedapenaedozein dala ere,
argia beti uhin moduan hedatzen da,
eta, bidean aurkitzen dauzan,
gorputzak argitzen dauz.
Argia norabide guztietan hedatzen da,
horregaitik ilunpetan dagoan gela baten
lanpara pizten badogu gela guztia
4.
argitzen da.
Argia zuzenhedatzen da, horregaitik,
ilunpetan dagoan gela batean besaulki bat
esku-argi batez argituta ere, besaulkien
atzean dagoana ilunpetan egongo da oraindik.
Horregaitik sortzen dira gerizpak.
Argiaren hedapenaren abiadura zeharkatzen
duan ingurunearen eraberakoa da.
Adibidez, aireak urak baino dentsitate
txikiagoa dauka, horregaitik argia bizkorrago
hedatzen da airean. Baina argiak ez dau
ingurune materialik ( adibidez, airea edo
5.
ura ) beharhedatzeko; hutsean ere
hedatu daiteke.
GORPUTZ EZ-ARGIDUNAK
Argia argi iturrietatik gorputz
ez-argidunetara hedatzen da,
adibidez, arroketara, uretara edo izaki bizidunengana.
Gorputz argituek ez dabe bardin jokatzen argia jasoten dabenean.
Gorputz opakuek ( adibidez, egurrakedo arrokek )
ez deutsee argi izpiei pasatzen izten. Argiak
6.
zeharkatu ezin dauanezeta argia zuzen hedatzen danez,
objektu horren atzean dagoan eremu
ilunari geriza deitzen zaio.
Gorputz gardenek, adibidez, erakuslehio
bateko beirak eta argi garbiak, argi izpiei pasatzen izten deutsee.
Horregaitik, horreen atzean dagozan
objektuak oso garbi ikusten dira.
7.
Gorputz zeharrargiek, adibidez,hainbat beirak eta plastikok,
argi izpi batzuei bakarrik izten deutsee pasatzen.
Horregaitik, horreen atzean
dagozan objektuak lausotuta
ikusten doguz.
ARGIAREN ISLAPENA
Argiak gorputz bategaz talka egiten
dauenean, argi izpi batzuk errebotatu
egiten dabe edo, beste modu batera
esanda, argia islatu egiten da.
Objektuen egitureak eta koloreak
eragina daukie islapenean :
Egitureari jagokonez, gainazal leunek,
adibidez, baldosek, izpiak norabide bakar
baten izlatzen dabez.
8.
Adibidez, argiak objektugorri bat
argitzen dauanean, objektuak gorriarenak
barik beste kolore guztietako izpiak xurgatzen
dauz.
Halan, izpi gorriak islatu egiten dira, eta gure
begiek igarri egiten dabez.
9.
Gorputz batek argizuria osotzen daben kolore guztiak xurgatzen badauz,
baltz ikusiko dogu; alderantziz,
kolore guztiak islatu ezkero, kolore
zuria daukala ikusiko dogu.
Koloreari jagokonez, gorputz argiek
( adibidez, edurrak ) jasoten daben
argiaren parterik handiena islatzen dabe.
Gorputz ilunek ( adibidez,
ikatzak ) argi gitxiago islatzen dabe.
Argiaren islapenari esker, objektuen formea
10.
eta kolorea bereiztudaikeguz.
Eguzkitik heltzen jakun argi zuria zazpi
koloreren nahasketaz osotuta dago.
11.
ARGIA XURGATZEA
Argiak gorputzbategaz talka egiten
dauanean, izpi batzuk gorputzak
xurgatzen dauz.
Xurgatutako izpien argi energia bero energia
bihurtzen da, eta gorputzaren tenperatureak gora egiten dau.
12.
Gorputz gardenek osoargi gitxi xurgatzen dabe.
Gorputz opakuek, ostera, jasoten dabezan
argi izpi gehienak xurgatzen dabez, batez
ere kolore iluna daukienek.
Horregaitik, gorputz ilunak gorputz argiak
baino gehiago berotzen dira.
13.
ARGIAREN ERREFRAKZINOA
Argia ingurunegarden batetik bestera
igarotean ( adibidez, airetik uretara )
abiadurea eta norabidea zeozertxo
aldatzen dira.
Argia ingurune batetik bestera aldatzean
14.
gertatzen dan fenomenohorri errefrakzinoa
deitzen jako.
Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz
gardenak dira eta horreen bidez ikusten doguzan,
objektuen neurria aldatzen dabe.
Lenteak : lupak, betaurrekoak, prismatikoak eta
teleskopioak egiteko erabilten dira.
Formearen arabera, mota biko lenteak bereizten
dira: konbergenteak eta dibergenteak
Lente konberjenteak, erdialdean zabalagoak
dira, eta argi izpiak kontzentratzen dabez.
Lente horreen bidez, objektuak benetan
15.
diran baino handiagoakikusi daikeguz.
Lente diberjenteak, zabalagoak dira
ertzetan erdigunean baino, eta argi
izpiak sakabanatzen dabez.
Horreen bidez, objektuak benetan diran
baino txikiagoak ikusi daikeguz.
SOINUAREN HEDAPENA
16.
Soinu uhinak, argiuhinen antzera,
soinuaren igorpen iturritik hedatzen
dira.
Soinuaren hedapenak honango
ezaugarri honeek daukaz :
Soinua norabide guztietan eta
zuzen hedatzen da.
Hedapen abiadurea uhinek zeharkatzen
daben ingurunearen araberakoa da.
Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan,
orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua.
17.
Adibidez : aireansoinuak segunduko 340
metro egiten dauz; uretan, 1.500 metro;
eta burdinan 4.900 metro.
SOINUAREN EZAUGARRIAK
Soinuak hiru ezaugarri daukaz :
intentsitatea edo bolumena, tonua
18.
eta tinbrea.
Intentsitatearen edobolumenaren
bidez, soinu ozenak, adibidez,
kamioi baten klaxona, eta soinu
alhulak, adibidez, katu baten
urrumea, bereizten dira.
Tonuaren bidez, soinu altuak
eta baxuak bereiztu daitekez.
Tinbrea soinua igorten dauan
gorputzaren araberakoa da.
19.
OIHARTZUNA
Oihartzuna soinu uhinekgorputz
bategaz zut talka egiten dabenean
sortzen da.
Soinu uhinak islatu eta jatorrira
itzultzen dira.
Oihartzuna sortu daiten, soinu
iturriaren eta soinuak talka egiten
dauan gorputzaren artean 17
20.
metrokotarte tartea beharda, gitxienez.
Ohiartzuna soinuaren islapenagaz
zerikusia daukan fenomeno bat da.
SOINUA ETA ZARATEA
21.
Sarritan, zaratak soinuaren
intentsitateagazdauka zerikusia,
baina badira gogaikarriak izan
daitekezan intentsitate apaleko
soinuak ere, adibidez, eltxo
baten burrunbea, lo hartzen
ahalegintzen garanean.
Horregaitik, zaratea entzun gura
ez dogun edozein soinu dala esan daikegu.