SlideShare a Scribd company logo
Gaitasun komunikatiboak
1. Gaiko apunteak
Jorbak dio, ikuspegi soziokultural batetik, hezkuntza jendarte-ekintza bat dela,
jendarteratzea funtzio duena, eta horretan komunikazioa dela ardatz edo erdigune.
«Tiene como funcion el desarrollo de las capacidades de las personas y su
integración en la cultura. La mediación en esta se produce a través del triángulo
interactivo: profesor-alumno-contenidos curriculares» .
Galdera horiek eta gehiago joango dira sortzen lehen gai honetan nahiz hurrengo
bietan, eta egingo ditugun irakurketetan. Hori dela bide, erantzun egokiaren bila
abiatuko gara, irakats-diskurtsoak zer norabide hartu behar duen jakin guran.
Irakaslegaiak komunikazio-gaitasunez doituko ditugu, eta, batez ere, ahozko
diskurtsoan trebatuko ditugu.
Gaitasun komunikatiboaren kontzeptuaren sorrerarekin hasi baino lehenago,
interesgarria da goi-hezkuntzan erabiltzen den gaitasunaren kontzeptua berriskustea
eta komunikazio-gaitasunaren kontzeptualizazioarekin nola erlazionatzen den
ikustea. Gaitasunaren kontzeptua lanbidearen jarduerei lotua garatu da, eta
komunikazio-gaitasunarena, aldiz, hizkuntzalaritza aplikatuaren eremuko
berrikusketarekin . Gaitasun pertsonala, berriz, egoera jakin batean aurrera egin
dezan nork bere burua gidatzeko duen gaitasuna litzateke. Ezeizak, zentzu honetan,
hiru gaitasun atxikitzen dizkio ikaskuntzari.
«Komunikazioaren alderdi soziala, sozializatze hutsetik harago, jakintza
eraikitzearen parte da, eta, ondorioz, komunikazio-gaitasun soziala garatzeak
ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko ahalmena du» .
Izan ere, jakintzatik harago, esperientzietan, praktikan eta lan kooperatiboan
oinarrituko da irakasgai honen zeregin didaktikoa. Gaitasun horiek Europako
Erreferentzia Marko Bateratuan agertzen dira . Hizkuntzalaritzari loturiko gaitasun
komunikatiboari dagokionez, esan behar da lan eta ikerketa ugari direla definizioa,
sorrera eta erabilera landu dituztenak gure inguru hurbilean. Denek ere bat egiten
dute komunikazio-gaitasuna kontzeptuaren sorrera Chomskyk garatutako
hizkuntzagaitasunari eginiko zuzenketan edo kritikan kausitzen dela baieztatzean.
Hymesek komunikazioa modu pragmatikoan ikusarazteko ekintza komunikatiboaren
atalak zedarritu zituen SPEAKING akronimoaren atzean. Hymesek egindako lanak
jarraitzaile asko izan zituen, eta komunikaziogaitasunaren garapenak eskema eta
planteamendu diferenteak ezagutu zituen. Diskurtsoaren gaitasuna gaitasun
soziolinguistikotik bereizi zuen, eta gaitasun estrategikoaren osagaia erantsi zuen.
Definiziora hurbilketa eginda, hau da, gaitegiko lehen gaian lehenetsi den definizioa
aukeratuta, komunikazio-gaitasunaren sorrera behatuko dugu.
Gaitasun komunikatiboa edota, hobeto esanda, diskurtsoaren analisia hainbat
zientziadiziplina diferenterekin lotuta ikusten eta aztertzen da .
Pragmatika linguistikoa: Hizkuntzalaritzan du funtsa. Hizkuntzaren erabilpena
aztertzeko, testua eta testuingurua bilbatzen ditu. Horregatik, hiztunak, testuingurua,
hartzaileak eta helburua buruan, hartara egokituko du bere berbaldia.
Testu-hizkuntzalaritza: Hizkuntzalaritzaren beste adar bat dugu hau, testuaren
osotasunari erreparatzen diona. Zuzentasuna, egokitasuna, koherentzia eta
kohesioa. Horrela, hizkuntzaren kalitatea ebaluatu ahal izango da analizatzen diren
testuetan.
Soziolinguistika: Hizkuntzalaritzatik eratorria dugu hau ere, baina, honetan,
testuinguru soziokulturala nabarmendu behar da. Hartara, hizkuntza bakoitza
jendarte baten ohituren eta kulturen ispilu ere bilakatzen da. Hizkuntza batzuen
inguruan adeitasun-arau dotoreak eta hutsegin ezinak dira, «s'il vous plaît et merci»
kasurako Hendaian, eta Irunen, berriz, «Sirveme una cerveza».
Erretorika: Aristotelesen Erretorika da gugan diskurtsogintzaren inguruan heldu den
eskulibururik zaharrena, eta, askoren ustetan, onena. Hizlariak, trebea izatera
iristeko, hiru baldintza bete behar zituen: berezko gaitasuna, jakintza eta praktika.
Hau da, eginaren poderioz ikasten den arte bat dela erretorika.
Psikolinguistika eta Kognizio-zientziak: Kognizio-zientzietan, oso kontzeptu
interesgarriak izan dira gogamenak jakintza nola antolatzen edota eraikitzen duen
jakiteko gidoiak, eskemak nahiz markoak.
Gaitasunak
Gaitasun linguistikoa: hizkuntzari berari dagokion trebetasuna da. Gaitasun
linguistikoa osatzen duten eremu diferenteak honako hauek dira: gramatika atal
honen gaitasuna zuzentasunaren testu-erregela bidez neurtzen da.
Gaitasun soziolinguistikoa: Hizkuntzaren erabileraren kode soziokulturala
menderatzea . Esan bezala, gaitasun hori neurtzeko erabiltzen den testu-erregela
egokitasuna da. Izan ere, hizkuntzaren ezaugarrietako bat aldakortasuna da, eta
hiztuna aldaera horietara egokitu beharko da ekintza komunikatibo orotan. Horrela,
aldaera geografikoen baitan, hizkuntza aldatzen joango da.
Aldaera horri dialekto edo aldaera diatopiko deritzo. Bestalde, gizarte batean
bereizten diren taldeek erabiltzen dituzten aldaerei soziolekto edo aldaera diastratiko
esaten zaie. Azkenik, aldaera diafasikoak egoera komunikatiboei egiten die
erreferentzia. Aldaera funtzionalak dira diskurtso motak baldintzaturiko estiloak eta
erregistroak .Aldaera horietara guztietara egiteko gaitasun soziolinguistikoa behar
da.
Diskurtso-gaitasuna: Diskurtsoa gaitasun komunikatiboen unitatea da. Hizkuntzen
ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak
gaitasun funtzionalak aipatzen ditu, mezuak diskurtsogaitasunez antolatzeko,
egituratzeko eta ordenatzeko. Bistan da gaitasun soziolinguistikoen eta gaitasun
diskurtsiboen artean muga oso lausoa dela. Bi gaitasunen arteko mugak lausoak
diren bezala, diskurtsoa eta testua kontzeptuaren artekoak ere askotan nahasi dira.
Diskurtsoa prozesu osotzat hartuko dugu, eta testua diskurtsoaren gauzatze modura
Diskurtsoa antolatzeaz gain, funtzioen baitan eraikitzen baitira testuak. Europako
Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuari gagozkiolarik ,
komunikazio-gaitasunaren barnean hizkuntza-gaitasuna, gaitasun soziolinguistikoa
eta pragmatikoa hartzen ditu. Gaitasun pragmatikoa diskurtsoaren egiturari eta
hizkuntza-funtzioei dagokie
Gaitasun estrategikoak: Eguneroko jardunean etenik gabe erabiltzen ditugu
estrategia horiek, komunikazioa gerta dadin bermatzeko. Irakats-diskurtsoan
behar-beharrezkoak dira azpigaitasun guztiak, baina azken hori oso lagungarria
gertatzen da. Ez dugu ahaztu behar irakats-diskurtsoa nagusiki ahozkoan gauzatzen
dugula, azalpenezko testuak medio. Gaitasunen inguruan zehaztapenak egin
ostean, Etxebarriak eta Garayk irakasleek euren komunikazio-gaitasuna garatzeko
eremuak eta egin beharrekoak aipatzen dituzte.
Etxebarriak eta Urtza Garayk C1 ateratzeko irakaslegaiak beharko lituzkeen
komunikazio-gaitasunen errubrika-proposamena garatu zuten.

More Related Content

What's hot

Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrakibiainsa
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpenaagurne
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketakMarta Larrea
 
Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak Berritzegune Nagusia
 
Hizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculumaHizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculuma
AinhoaGu
 
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
Teresa Mantecón
 

What's hot (6)

Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketak
 
Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak
 
Hizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculumaHizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculuma
 
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
 

Similar to Gaitasun komunikatiboak

Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...
Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...
Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...
Ainhoa Ezeiza
 
01 hizpide-71.indd(3)
01 hizpide-71.indd(3)01 hizpide-71.indd(3)
01 hizpide-71.indd(3)E-idazkaritza
 
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Mª Dolores Vazquez
 
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Mª Dolores Vazquez
 
Euskararen C2 mailako ikastaroa
Euskararen C2 mailako ikastaroaEuskararen C2 mailako ikastaroa
Euskararen C2 mailako ikastaroaLEIZAUR
 
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia ErkidegoanHizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
Ana Basterra
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Asier Romero Andonegi
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Andeka
 
Powerpoint ERIKA EWAN
Powerpoint ERIKA EWANPowerpoint ERIKA EWAN
Powerpoint ERIKA EWAN
Erika Ewan
 
Testua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokorTestua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokor
amaiamaialen
 
001 Komunikazioa
001 Komunikazioa001 Komunikazioa
001 Komunikazioa
Josu Jimenez Maia
 
Ahozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaAhozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakastea
MAITANE78
 
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloaLehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
AinhoaGu
 
Hizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuakHizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuak
alonsojulen
 
LEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEA
LEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEALEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEA
LEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEA
totolelio
 
Powerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutaPowerpoint bukatuta
Powerpoint bukatuta
tcastro005
 
Curriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoa
Curriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoaCurriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoa
Curriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoa
Laiene Apellidos
 

Similar to Gaitasun komunikatiboak (20)

Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...
Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...
Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta L...
 
01 hizpide-71.indd(3)
01 hizpide-71.indd(3)01 hizpide-71.indd(3)
01 hizpide-71.indd(3)
 
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
 
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna_1
 
Euskararen C2 mailako ikastaroa
Euskararen C2 mailako ikastaroaEuskararen C2 mailako ikastaroa
Euskararen C2 mailako ikastaroa
 
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia ErkidegoanHizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Powerpoint
PowerpointPowerpoint
Powerpoint
 
Powerpoint ERIKA EWAN
Powerpoint ERIKA EWANPowerpoint ERIKA EWAN
Powerpoint ERIKA EWAN
 
Testua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokorTestua.ezaugarri orokor
Testua.ezaugarri orokor
 
001 Komunikazioa
001 Komunikazioa001 Komunikazioa
001 Komunikazioa
 
Ahozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaAhozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakastea
 
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloaLehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
 
Hizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuakHizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuak
 
LEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEA
LEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEALEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEA
LEHEN HEZKUNTZAKO HAURREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA EBALUATZEA ETA ESKU-HARTZEA
 
Powerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutaPowerpoint bukatuta
Powerpoint bukatuta
 
Curriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoa
Curriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoaCurriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoa
Curriculum dekretua eta_hizkuntzak_aztertzen_ 3.zikloa_4.eduki multzoa
 

Gaitasun komunikatiboak

  • 1. Gaitasun komunikatiboak 1. Gaiko apunteak Jorbak dio, ikuspegi soziokultural batetik, hezkuntza jendarte-ekintza bat dela, jendarteratzea funtzio duena, eta horretan komunikazioa dela ardatz edo erdigune. «Tiene como funcion el desarrollo de las capacidades de las personas y su integración en la cultura. La mediación en esta se produce a través del triángulo interactivo: profesor-alumno-contenidos curriculares» . Galdera horiek eta gehiago joango dira sortzen lehen gai honetan nahiz hurrengo bietan, eta egingo ditugun irakurketetan. Hori dela bide, erantzun egokiaren bila abiatuko gara, irakats-diskurtsoak zer norabide hartu behar duen jakin guran. Irakaslegaiak komunikazio-gaitasunez doituko ditugu, eta, batez ere, ahozko diskurtsoan trebatuko ditugu. Gaitasun komunikatiboaren kontzeptuaren sorrerarekin hasi baino lehenago, interesgarria da goi-hezkuntzan erabiltzen den gaitasunaren kontzeptua berriskustea eta komunikazio-gaitasunaren kontzeptualizazioarekin nola erlazionatzen den ikustea. Gaitasunaren kontzeptua lanbidearen jarduerei lotua garatu da, eta komunikazio-gaitasunarena, aldiz, hizkuntzalaritza aplikatuaren eremuko berrikusketarekin . Gaitasun pertsonala, berriz, egoera jakin batean aurrera egin dezan nork bere burua gidatzeko duen gaitasuna litzateke. Ezeizak, zentzu honetan, hiru gaitasun atxikitzen dizkio ikaskuntzari. «Komunikazioaren alderdi soziala, sozializatze hutsetik harago, jakintza eraikitzearen parte da, eta, ondorioz, komunikazio-gaitasun soziala garatzeak ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko ahalmena du» . Izan ere, jakintzatik harago, esperientzietan, praktikan eta lan kooperatiboan oinarrituko da irakasgai honen zeregin didaktikoa. Gaitasun horiek Europako Erreferentzia Marko Bateratuan agertzen dira . Hizkuntzalaritzari loturiko gaitasun komunikatiboari dagokionez, esan behar da lan eta ikerketa ugari direla definizioa, sorrera eta erabilera landu dituztenak gure inguru hurbilean. Denek ere bat egiten
  • 2. dute komunikazio-gaitasuna kontzeptuaren sorrera Chomskyk garatutako hizkuntzagaitasunari eginiko zuzenketan edo kritikan kausitzen dela baieztatzean. Hymesek komunikazioa modu pragmatikoan ikusarazteko ekintza komunikatiboaren atalak zedarritu zituen SPEAKING akronimoaren atzean. Hymesek egindako lanak jarraitzaile asko izan zituen, eta komunikaziogaitasunaren garapenak eskema eta planteamendu diferenteak ezagutu zituen. Diskurtsoaren gaitasuna gaitasun soziolinguistikotik bereizi zuen, eta gaitasun estrategikoaren osagaia erantsi zuen. Definiziora hurbilketa eginda, hau da, gaitegiko lehen gaian lehenetsi den definizioa aukeratuta, komunikazio-gaitasunaren sorrera behatuko dugu. Gaitasun komunikatiboa edota, hobeto esanda, diskurtsoaren analisia hainbat zientziadiziplina diferenterekin lotuta ikusten eta aztertzen da . Pragmatika linguistikoa: Hizkuntzalaritzan du funtsa. Hizkuntzaren erabilpena aztertzeko, testua eta testuingurua bilbatzen ditu. Horregatik, hiztunak, testuingurua, hartzaileak eta helburua buruan, hartara egokituko du bere berbaldia. Testu-hizkuntzalaritza: Hizkuntzalaritzaren beste adar bat dugu hau, testuaren osotasunari erreparatzen diona. Zuzentasuna, egokitasuna, koherentzia eta kohesioa. Horrela, hizkuntzaren kalitatea ebaluatu ahal izango da analizatzen diren testuetan. Soziolinguistika: Hizkuntzalaritzatik eratorria dugu hau ere, baina, honetan, testuinguru soziokulturala nabarmendu behar da. Hartara, hizkuntza bakoitza jendarte baten ohituren eta kulturen ispilu ere bilakatzen da. Hizkuntza batzuen inguruan adeitasun-arau dotoreak eta hutsegin ezinak dira, «s'il vous plaît et merci» kasurako Hendaian, eta Irunen, berriz, «Sirveme una cerveza». Erretorika: Aristotelesen Erretorika da gugan diskurtsogintzaren inguruan heldu den eskulibururik zaharrena, eta, askoren ustetan, onena. Hizlariak, trebea izatera iristeko, hiru baldintza bete behar zituen: berezko gaitasuna, jakintza eta praktika. Hau da, eginaren poderioz ikasten den arte bat dela erretorika.
  • 3. Psikolinguistika eta Kognizio-zientziak: Kognizio-zientzietan, oso kontzeptu interesgarriak izan dira gogamenak jakintza nola antolatzen edota eraikitzen duen jakiteko gidoiak, eskemak nahiz markoak. Gaitasunak Gaitasun linguistikoa: hizkuntzari berari dagokion trebetasuna da. Gaitasun linguistikoa osatzen duten eremu diferenteak honako hauek dira: gramatika atal honen gaitasuna zuzentasunaren testu-erregela bidez neurtzen da. Gaitasun soziolinguistikoa: Hizkuntzaren erabileraren kode soziokulturala menderatzea . Esan bezala, gaitasun hori neurtzeko erabiltzen den testu-erregela egokitasuna da. Izan ere, hizkuntzaren ezaugarrietako bat aldakortasuna da, eta hiztuna aldaera horietara egokitu beharko da ekintza komunikatibo orotan. Horrela, aldaera geografikoen baitan, hizkuntza aldatzen joango da. Aldaera horri dialekto edo aldaera diatopiko deritzo. Bestalde, gizarte batean bereizten diren taldeek erabiltzen dituzten aldaerei soziolekto edo aldaera diastratiko esaten zaie. Azkenik, aldaera diafasikoak egoera komunikatiboei egiten die erreferentzia. Aldaera funtzionalak dira diskurtso motak baldintzaturiko estiloak eta erregistroak .Aldaera horietara guztietara egiteko gaitasun soziolinguistikoa behar da. Diskurtso-gaitasuna: Diskurtsoa gaitasun komunikatiboen unitatea da. Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak gaitasun funtzionalak aipatzen ditu, mezuak diskurtsogaitasunez antolatzeko, egituratzeko eta ordenatzeko. Bistan da gaitasun soziolinguistikoen eta gaitasun diskurtsiboen artean muga oso lausoa dela. Bi gaitasunen arteko mugak lausoak diren bezala, diskurtsoa eta testua kontzeptuaren artekoak ere askotan nahasi dira. Diskurtsoa prozesu osotzat hartuko dugu, eta testua diskurtsoaren gauzatze modura Diskurtsoa antolatzeaz gain, funtzioen baitan eraikitzen baitira testuak. Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuari gagozkiolarik , komunikazio-gaitasunaren barnean hizkuntza-gaitasuna, gaitasun soziolinguistikoa eta pragmatikoa hartzen ditu. Gaitasun pragmatikoa diskurtsoaren egiturari eta hizkuntza-funtzioei dagokie
  • 4. Gaitasun estrategikoak: Eguneroko jardunean etenik gabe erabiltzen ditugu estrategia horiek, komunikazioa gerta dadin bermatzeko. Irakats-diskurtsoan behar-beharrezkoak dira azpigaitasun guztiak, baina azken hori oso lagungarria gertatzen da. Ez dugu ahaztu behar irakats-diskurtsoa nagusiki ahozkoan gauzatzen dugula, azalpenezko testuak medio. Gaitasunen inguruan zehaztapenak egin ostean, Etxebarriak eta Garayk irakasleek euren komunikazio-gaitasuna garatzeko eremuak eta egin beharrekoak aipatzen dituzte. Etxebarriak eta Urtza Garayk C1 ateratzeko irakaslegaiak beharko lituzkeen komunikazio-gaitasunen errubrika-proposamena garatu zuten.