SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
MODULU KATALOGOKO IKASTAROAK KUDEATZEKO
              BALDINTZAK

HELBURUA.

Dokumentuak honako helburu hau du: Modulu Katalogoko ikastaroak diseinatu eta garatzeko
prozesurako Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren
baldintzak definitzea, batez ere Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Deialdiaren esparruan
emandako ikastaroetan. Ikastegiek, ikastaroak kudatzeko dituzten sistemak, baldintzetan
adierazitako moduan egokitu behar dituzte.

Baldintza horiek, ikastaroen kudeaketarekin lotzen diren eta ikastaroen kalitatea ziurtatzeko
garrantzitsuak diren hainbat atal ukitzen dituzte.


APLIKAZIO EREMUA.

Baldintza hauek, Modulu Katalogoko ikastaroak ematen dituzten ikastegi guztietan eta ikastaro
guztietan aplikatzen dituzte.


BALDINTZAK.



MODULU KATALOGOKO IKASTAROAK
KUDEATZEKO BALDINTZAK

          0.-Prestakuntza-planen titular diren ikastegien konpromisoak
          1.-Zuzendaritza-taldearen erantzukizunak
          2.-Publizitatea eta informazioa
          3.-Aukeraketa eta matrikulazioa
          4.-Irakatsi eta ikasteko prozesua
          5.-Prozesuaren eta ikastaroen onespena: kalitateko helburuak eta adierazleak
          6.-Ebaluazioa eta barneko kontu-ikuskapenak
          7.-Burutzeko baldintzak, datu-erregistroa eta dokumentu-kudeaketa




Azkeneko bertsiorekiko egindako aldaketak letra urdinez azaltzen dira.
0.- Prestakuntza-planen titular diren ikastegien konpromisoak

Modulu Katalogoko prestakuntza-planen ikastegi titularrek, honako konpromiso hauek hartzen
dituzte:

       Ikastegiek, Hezkuntza Sailaren Deialdian ezarritakoaren arabera jardungo dute (ikus 2006-
       10-30ko LH eta EI-ko Sailburuordearen Ebazpena eta 2006-11-7ko Hezkuntza sailburuaren
       Agindua).

       Ikastegiek ikastaroak aurrera eramateko, AGENTZIAk adierazitako baldintzekin bat
       datorren kudeaketa-sistema jarraituko dute.

       Ikastegiek, Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendaritzaren egindako jarraipenak eta kontrolak
       onartuko dituzte, eta AGENTZIAKO Auditoreen lana erraztu eta eskatutako dokumentazioa
       aurkeztuko dute. Halaber, jasotako Aditoretza-Txostenaren araberako beren Ekintza
       Zuzentzaileen Plan igorriko diete auditoreei.

       Ikastegiek, bere garaian, prestakuntza-ekintzei buruz eskatutako datuak eta aktak,
       Agentziaren Ziurtagiri eta Erregistro Sisteman eta www.euskadi.net/etengabeikasi
       webgunean eskura izango duten aplikazio informatikoan erregistratuko dituzte. Halaber,
       erregistratutako datuak eta emandako prestakuntzaren benetako baldintzak bat datozela
       ziurtatzeko behar diren neurriak hartuko dituzte.

       Zuzendaritza-taldeak, ikastaroen kalitate-maila ziurtatzeko eta hobetzeko, bertan lanean ari
       diren irakasleei, hauek behar duten etengabeko prestakuntza eman behar die.

1.- Zuzendaritza-taldearen erantzukizunak

Ikastegiko zuzendaritza-taldeak, ikastaroak garatzeko prozesua definitu, dokumentatu, ezarri eta
eguneratu behar du emandako ikastaroek berma dezaten ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko
prestakuntzen sisteman eta Prestakuntzen Euskal Institutuak ezarritako xedapenetan aurreikusitako
eskuduntza profesionala eta/edo gaitasunak eskuratzen dituztela .

Zuzendaritza-taldeak, ikastaroak emateko, gela, lantegi, talde tekniko eta baliabide didaktiko
egokiak daudela bermatu behar du. Halaber, ikastaro bakoitzerako irakasle eskudun eta prestatuak
esleituko dituztela bermatu behar du.

CEPUCO eta Hobetuzeko kudeaketa-sistemara iraulitako dokumentazioak eta bertan jasotako
informazioak, emandako prestakuntza burutzeko baldintza errealak betetzen dituztela bermatu behar
du zuzendaritza-taldeak.

2.- Publizitatea eta informazioa

Ikastaroei buruzko publizitatean, Hezkuntza Sailaren deiladiaren barne daudela eta Modulu
Katalogoko prestakuntzak direla adierazi behar dute.

                                                2
Ikastegietan, ikastaroei buruzko informazioa eskatzen dutenek, Modulu Katalogoan jasotako
Prestakuntza Kredituaren fitxa eskuratu ahal izango dute.

Ikastaroei buruzko publizitateak, fitxa horretan adierazitakoarekin bat etorri beharko du, eskainitako
ikastaroaren, honen inguruko publizitatearen eta emandako ikastaroaren artean alderik ez dagoela
ziurtatuz.


3.- Aukeraketa eta matrikulazioa

Ikastaroen matrikulazio-prozesua, ikastegiak ezarritako aukeraketa-irizpideak kontuan hartuta egin
behar da.

Ikastaroaren aurreinskripzioa, eskaera orria betetzen duten pertsonek osatzen dute.

Aurreinskripzioak aztertu egin behar dira, Hezkuntza Sailaren deialdiak ezarritako baldintzak
betetzen dituztela ziurtatzeko.

Ikasleen zerrendan, onartutako matrikula guztiak sartu behar dira.

Behinbetiko matrikulatuen zerrenda, ikastaroaren 2. egunean aplikazio informatikoan islatzen
direnak dira.

Ikastegiak, behar izanez gero, matrikulak aldatu edo baliogabetzeko prozedura ezarri eta aplikatu
behar du.

4.- Irakatsi eta ikasteko prozesua
Ikastegiak, ikastaroak burutzeko prozesua planifikatu behar du. Halaber, irakatsi eta ikasteko
prozesua kontrolpean, katalogoaren baldintzen arabera, eta ikastegiak ezarritako kalitateko
helburuekin edo onartzeko irizpideak errespetatuz burutzen ari dela ziurtatu behar du.

Irakatsi eta ikasteko prozesuan honako elementu hauek sartu behar dira:

4.1.-Ikastaroaren plangintza.

Ikastegiak ikastaroak planifikatu behar ditu, ikastaro bakoitzarentzako egutegia, ordutegia,
ikasgelak eta/edo lantegiak, eta irakasleak finkatuz.

Planifikatutako eta benetan emandako ikastaroaren iraupenak, Modulu Katalogoan adierazitakoa
izan behar du. Ikastaro guztietan, bertan izatea derrigorrezkoa da.




                                                  3
4.2.-Ikastaroaren programazioa

Ikastaroa hasi aurretik, honen programazioa egin beharko dute. Ikastaroen programazioak,
ikastegiak ezarritako eredu batera egokitu beharko dira, eta bertan, gutxienez, honako datu hauek
eman beharko dira:
    • Ikastaroaren bidez lortu beharreko gaitasunak eta ahalmenak.
    • Irakatsi eta ikasteko jarduerak segidan eta, hala badagokio, Unitate Didaktikoan taldekatuak.
        Jarduera bakoitzerako, bere iraupena eta erabili behar diren baliabideak adierazi beharko
        dituzte.
    • Ebaluazio- eta kalifikazio-sistemak; hauek, kredituaren prestakuntzari dagokionean eta horri
        lotutako moduluan adierazitako gaitasunekin bat etorri beharko dute.

4.3.-Harrera eta aurkezpena

Ikastegiak ziurtatu behar du, ikastaroaren hasieran, Modulu Katalogoan jasotako Prestakuntza
Kredituaren fitxa, eta ikastaroari buruzko ebaluazio eta kalifikazioko sistema eta jarduerei buruzko
informazio zehatza jasotzen dutela ikasleek.

4.4.-Irakatsi eta ikasteko jarduerak

Irakatsi eta ikasteko jarduerak, kreditu edo moduluari lotutako prestakuntza-arloko erreferentean
adierazitako gaitasunak garatzera, eta kredituaren produkzio-erreferentean aurreikusitako
eskuduntza profesionala eskuratzera bideratu behar dira.

Jardueren planaren garapena alde batetik, eta plan honek planifikatutakoarekin duen loturaren,
matrikulatutako ikasleen bertaratzearen, eta egindako ebaluazio-azterketen eta/edo -jardueren
kalifikazioen dokumentuak bestetik, aurkeztu behar dituzte irakasleek gutxienez.

4.5.-Gaitasunaren ebaluazioa

Egindako ebaluazio-azterketak eta/edo jarduerak dokumentatu egin behar dituzte. Ikasleek
ziurtagiria lortzeko, ikastaroan aurreikusitako gaitasunak eskuratu dituztela egiaztatu beharko dute,
irakasleek egingo dizkieten hainbat motatako ebaluazioren bitartez.

5.- Prozesuaren eta ikastaroen onespena: kalitateko helburuak eta adierazleak

Ikastegiak, ikastaroen eta prozesuaren emaitzak neurtzeko adierazle egokiak definitu behar ditu, eta
ikastaroak, eta irakatsi eta ikasteko prozesua bera egokiak ote diren zehaztuko duten kalitatezko
helburuak edo onartzeko irizpideak zehaztu behar ditu.

Zuzendaritzak ezarri behar ditu emaitza-adierazleak. Adierazle hauen bidez, eskolako arrakasta
(emaitza akademikoak), gaitasunak eta/edo eskuduntza profesionala eskuratu ote duten, eta ikasleak
ikastaroarekin eta irakaslearekin gustura ote dauden ikus daiteke, beste hainbat gauzaren artean.

Zuzendaritzak ezarri behar ditu prozesuaren errendimendu-adierazleak, eta beste hainbaten artean,
honako gai hauei lotuak egon daitezke: eskola uztea, aurreikusitako jardueren burutze-maila,

                                                 4
eskolak ematen dituzten irakasleen gaitasuna, eta ikastaroaren diseinua, baliabide tekniko eta
didaktikoak, eta ebaluazio-jarduerak zenbateraino ote diren egokiak.

Ikastegiak, gutxienez, ondoren aipatuko ditugun prozesuaren emaitzen eta errendimenduaren
adierazleak, eta onarpen-irizpideak ebaluatu beharko ditu:

                                                                                Onarpen-irizpidea   Maiztasuna       /
Adierazlea
                                                                                (helburua)          neurketa-data

Ikastaroa utzi dutenen %a.
Kalkulua: [Matrikulatutako ikasleak (2. eguneko zerrenda) – amaitu duten                              Ikastaroaren
                                                                                    ≤ % 20
ikasleak (F, aplikazio informatikoan) ]/ Matrikulatutako ikasleak (2. eguneko                           amaieran
zerrenda)
Gainditu dutenen %a (*)                                                                               Ikastaroaren
Kalkulua: Gainditu duten ikasleak / amaitu duten ikasleak (F, Aplikazio             ≥ % 80
infrmatikoan)
                                                                                                        amaieran
                                                                                                      Ikastaroaren
0-10 eskalan, ikastaroari buruzko batez besteko asebetetzea (*)                        >7
                                                                                                        amaieran
                                                                                                      Ikastaroaren
0-10 eskalan, irakasleei buruzko batez besteko asebetetzea (*)                         >7
                                                                                                        amaieran
(*) Hiru adierazle hauen arabera lortutako emaitzak, Agentzian aurkeztu behar dituzte, ikastaroaren
dokumentazioarekin batera (CEPUCO programa)

Ikastaroak burutzeko prozesuan eta ikastaroen amaieran, ikastegiak, irakatsi eta ikasteko prozesua
eta ikastaroan izandako emaitzak ebaluatu beharko ditu, ikastegiak berak ezarri dituen
kalitate-helburuekin edo onartzeko irizpideekin alderatuz.

Irizpide edo helburu horiekin alderatuta izandako aldea erregistratu egin behar da eta, behar izanez
gero, etorkizunean horrelako aldeak ekiditeko neurriak hartu.


6.- Ebaluazioa eta barneko kontu-ikuskapenak

Ikastaroak egokiak ote diren ebaluatzeaz gain, zuzendaritzak zehaztutako plana jarraituz, ikastegiek
ikastaroen kudeaketa prozesuaren barneko kontu-ikuskapenak egingo dituzte, eta emaitzak
erregistratu eta zerikusia duen pertsonalari jakinaraziko dizkiote. Behar izanez gero,
kontu-ikuskapeneko txostenak adituek egin eta ikastegiko zuzendaritzak gainbegiratu behar ditu.

7.- Burutzeko baldintzak, datu-erregistroa eta dokumentu-kudeaketa

Ikastegiek, prestakuntza aurrera eramateko baldintza errealen, eta egiaztatu eta erregistratzen diren
datuen arteko koherentzia bermatu behar dute.

Ikastegiaren kudeaketa-prozedurak bermatu behar du, prestakuntza-ekintzen garapenean sortutako
dokumentazio osoak, prestakuntza-ekintzak burutzeko baldintza errealak zehatz-mehatz jarraitzen
dituela, egiaztatzen duten informazioa biltzen duela, eta Informazio Sisteman erregistratzen duela.
Bereziki honako hau bermatu behar du:

                                                          5
-   Ikasle bakoitzak, parte hartzen duen prestakuntza-ekintza bakoitzean, parte hartzeko
    konpromisoa izenpetzen duela (2C inprimakia).
-   Aplikazio informatikoan prestakuntza-ekintzan matrikulatutako ikasle guztien zerrenda sartzen
    dutela (ikastaroaren 2. eguneko zerrenda).
-   Bertaratutakoen eguneroko parteetan, benetan eskoletan izan diren ikasleak bakarrik adierazten
    direla eta norbere sinadurak adierazten duen egunetan.
-   Aplikazio informatikoan iraultzen diren zerrendetan, prestakuntza-ekintzetara bertaratu diren
    ikasleak bakarrik sartu dituztela, bertaratutakoen eguneroko parteetan adierazten den bezala
    (bertaratutako egun zehatzetan sinatuz).
-   Aplikazio informatikoaren Bertaratutakoen Kudeaketa Sisteman, prestakuntza-ekintzarako
    ezarritako iraupenaren gutxienez %70ean izan diren ikasleak bakarrik sailkatuko dituztela
    ikastaroa amaitu duten ikasle bezala.
-   Prestakuntza-ekintza amaitzen duten ikasleei (F, aplikazio informatikoan), gai direnean,
    CEPUCOren gaitasun ziurtagiria emango dietela, eta gai ez direnean, bertaratuak izanaren
    ziurtagiria emango dietela bermatuko dute. Ikastegiak, parte hartzailearen “jaso dut” delakoaren
    sinadura daraman ziurtagiriaren kopia bat gordeko du.
Bertaratutakoen eguneroko parteak, parte hartzen duten ikasleek eta irakasleak izenpetuko dituzte.
CEPUCOk emandako ikastaroaren aktak, irakasleak eta ikastegiko zuzendariak sinatuko dituzte, eta
ikastegian artxibatuko dituzte. Dokumentu horiek sinatuz, bertan jasotako datuak egiaztatzen
dituztela esan nahi du, eta dokumentuak sinatu dituzten irakaslea eta zuzendaria, datuen
benetakotasunaren arduradun izango dira.
Ikastegiek, ikastaroen kudeaketan erabilitako dokumentuak eguneratuak eta eskuragarri daudela
ziurtatu behar dute.

Ikastegiek, Agentziaren Ziurtagiri eta Erregistro Sisteman eta aplikazio informatikoan,
eskatutako datuak eta aktak erregistratuko dituzte, prestakuntza-ekintza amaitu eta 30 eguneko
epean.
Prestakuntza-ekintzen arduradunek ikasle bakoitzaren dokumentazioaren osaera ziurtatu behar dute,
zehazki, konpromisoko inprimakia (2C), ikasleen behin betiko zerrenda, bertaratutakoen orriak,
azken ebaluazioko akta, Bertaratu izanaren eta/edo CEPUCOren gaitasuneko Diploma eman
dutenaren frogagiria.


Gasteiz, 2005eko urria




                                                 6

More Related Content

Viewers also liked

Ikastaroak II
Ikastaroak IIIkastaroak II
Ikastaroak IImaiertza
 
Ikastaroak08II
Ikastaroak08IIIkastaroak08II
Ikastaroak08IImarigar
 
Ciberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaCiberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaxabi
 
Ciberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaCiberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaxabi
 
Ciberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaCiberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaxabi
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEcoEuskadi 2020
 

Viewers also liked (9)

Ikastaroak II
Ikastaroak IIIkastaroak II
Ikastaroak II
 
Memoria
MemoriaMemoria
Memoria
 
Ikastaroak08II
Ikastaroak08IIIkastaroak08II
Ikastaroak08II
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ciberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaCiberbullyng osoa
Ciberbullyng osoa
 
Ciberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaCiberbullyng osoa
Ciberbullyng osoa
 
Ciberbullyng osoa
Ciberbullyng osoaCiberbullyng osoa
Ciberbullyng osoa
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
 
Memoria
MemoriaMemoria
Memoria
 

Similar to Acc katalogoko ikastaroen eskakizunak 2006

Irakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAK
Irakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAKIrakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAK
Irakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAKjmancisidor
 
Aurkezpena epe-2017 (1)
Aurkezpena epe-2017 (1)Aurkezpena epe-2017 (1)
Aurkezpena epe-2017 (1)trutxete
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegunetrutxete
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegunetrutxete
 
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...Irekia - EJGV
 
Lomce proiektua aurkezpena
Lomce proiektua aurkezpenaLomce proiektua aurkezpena
Lomce proiektua aurkezpenaJoseSagasti
 
Kalifikazioak eta hutsegiteak
Kalifikazioak eta hutsegiteakKalifikazioak eta hutsegiteak
Kalifikazioak eta hutsegiteakb08
 
Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016
Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016
Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016trutxete
 
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)iralekontsultazerbitzua
 
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)iralekontsultazerbitzua
 
01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...
01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...
01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...Mondragon Unibertsitatea
 
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)Ikaslan Bizkaia
 
6610 pruebainicial1eso azkena_eus
6610 pruebainicial1eso azkena_eus6610 pruebainicial1eso azkena_eus
6610 pruebainicial1eso azkena_eusAna Gar
 
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideakBego Iturgaitz
 
Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)
Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)
Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)iralekontsultazerbitzua
 
KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)
KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)
KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)BASQUETEAM
 
Programazio didaktikoak aurkezpena
Programazio didaktikoak aurkezpenaProgramazio didaktikoak aurkezpena
Programazio didaktikoak aurkezpenaprofestrinitarias
 

Similar to Acc katalogoko ikastaroen eskakizunak 2006 (20)

Irakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAK
Irakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAKIrakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAK
Irakasleen prestakuntza HH UNITATE DIDAKTIKOAK
 
Aurkezpena epe-2017 (1)
Aurkezpena epe-2017 (1)Aurkezpena epe-2017 (1)
Aurkezpena epe-2017 (1)
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
 
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
Hezkuntza plana 2019-2020 ikasurtearen amaiera. Hezkuntzako Saila - Eusko Jau...
 
Lomce proiektua aurkezpena
Lomce proiektua aurkezpenaLomce proiektua aurkezpena
Lomce proiektua aurkezpena
 
Kalifikazioak eta hutsegiteak
Kalifikazioak eta hutsegiteakKalifikazioak eta hutsegiteak
Kalifikazioak eta hutsegiteak
 
Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016
Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016
Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 2016
 
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
 
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
Zuzendaritzari laguntza ematea (zuzenketa)
 
Zuzenketa
ZuzenketaZuzenketa
Zuzenketa
 
01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...
01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...
01 liburuxka mdb2025: irakaskuntza-ikaskuntza eraldatzeko printzipioak eta me...
 
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
 
6610 pruebainicial1eso azkena_eus
6610 pruebainicial1eso azkena_eus6610 pruebainicial1eso azkena_eus
6610 pruebainicial1eso azkena_eus
 
ORIENTA EUSKERA
ORIENTA EUSKERA  ORIENTA EUSKERA
ORIENTA EUSKERA
 
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
22507316 programazio-laburra-egiteko-orientabideak
 
Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)
Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)
Zuzendaritzari laguntza ematea (jatorrizkoa euskaraz)
 
Hobbide kudeaketa eredua
Hobbide kudeaketa ereduaHobbide kudeaketa eredua
Hobbide kudeaketa eredua
 
KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)
KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)
KIROLAREN EUSKAL ESKOLA (BULETINA)
 
Programazio didaktikoak aurkezpena
Programazio didaktikoak aurkezpenaProgramazio didaktikoak aurkezpena
Programazio didaktikoak aurkezpena
 

More from HoBe - Innovación y Mejora

Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010
Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010
Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010HoBe - Innovación y Mejora
 
Documento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fp
Documento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fpDocumento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fp
Documento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fpHoBe - Innovación y Mejora
 
Introducción al modelo efqm y modelo agencia euskalit
Introducción al modelo efqm y modelo agencia euskalitIntroducción al modelo efqm y modelo agencia euskalit
Introducción al modelo efqm y modelo agencia euskalitHoBe - Innovación y Mejora
 
Efqm guía de interpretación y directrices 2002
Efqm guía de interpretación y directrices 2002Efqm guía de interpretación y directrices 2002
Efqm guía de interpretación y directrices 2002HoBe - Innovación y Mejora
 

More from HoBe - Innovación y Mejora (20)

Alianzas. Escuela de Hostelería de Leioa
Alianzas. Escuela de Hostelería de LeioaAlianzas. Escuela de Hostelería de Leioa
Alianzas. Escuela de Hostelería de Leioa
 
Innovacion SIG. Presentación Madrid
Innovacion SIG. Presentación MadridInnovacion SIG. Presentación Madrid
Innovacion SIG. Presentación Madrid
 
Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010
Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010
Emaitzak kalitatea resultados calidad 20 12-2010
 
Documento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fp
Documento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fpDocumento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fp
Documento propuesta 23 nov 2010 iii plan vasco fp
 
Modelo de gestión hobbide
Modelo de gestión hobbideModelo de gestión hobbide
Modelo de gestión hobbide
 
Hobbide aurkezpena
Hobbide aurkezpenaHobbide aurkezpena
Hobbide aurkezpena
 
Hobbide oinarrizko dokumentua
Hobbide oinarrizko dokumentuaHobbide oinarrizko dokumentua
Hobbide oinarrizko dokumentua
 
Documento base hobbide
Documento base hobbideDocumento base hobbide
Documento base hobbide
 
Presentación hobbide
Presentación hobbidePresentación hobbide
Presentación hobbide
 
Modelo de 300 puntos revisado por euskalit
Modelo de 300 puntos revisado por euskalitModelo de 300 puntos revisado por euskalit
Modelo de 300 puntos revisado por euskalit
 
Efqm eredua 2003 hobbide
Efqm eredua 2003 hobbideEfqm eredua 2003 hobbide
Efqm eredua 2003 hobbide
 
Introducción al modelo efqm y modelo agencia euskalit
Introducción al modelo efqm y modelo agencia euskalitIntroducción al modelo efqm y modelo agencia euskalit
Introducción al modelo efqm y modelo agencia euskalit
 
Efqm guía de interpretación y directrices 2002
Efqm guía de interpretación y directrices 2002Efqm guía de interpretación y directrices 2002
Efqm guía de interpretación y directrices 2002
 
Acc ejemplificación modelo gestión 2005
Acc  ejemplificación modelo gestión 2005Acc  ejemplificación modelo gestión 2005
Acc ejemplificación modelo gestión 2005
 
Modelo de gestión de los cursos del catálogo
Modelo de gestión de los cursos del catálogoModelo de gestión de los cursos del catálogo
Modelo de gestión de los cursos del catálogo
 
Modelo de auditoría de la agencia
Modelo de auditoría de la agenciaModelo de auditoría de la agencia
Modelo de auditoría de la agencia
 
Acc ejemplificación modelo gestión 2005
Acc  ejemplificación modelo gestión 2005Acc  ejemplificación modelo gestión 2005
Acc ejemplificación modelo gestión 2005
 
Presentation aparejadores
Presentation aparejadoresPresentation aparejadores
Presentation aparejadores
 
Ponencia crif madrid
Ponencia crif madridPonencia crif madrid
Ponencia crif madrid
 
Presentation agency 1 glasgow
Presentation agency 1 glasgowPresentation agency 1 glasgow
Presentation agency 1 glasgow
 

Acc katalogoko ikastaroen eskakizunak 2006

  • 1. MODULU KATALOGOKO IKASTAROAK KUDEATZEKO BALDINTZAK HELBURUA. Dokumentuak honako helburu hau du: Modulu Katalogoko ikastaroak diseinatu eta garatzeko prozesurako Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren baldintzak definitzea, batez ere Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Deialdiaren esparruan emandako ikastaroetan. Ikastegiek, ikastaroak kudatzeko dituzten sistemak, baldintzetan adierazitako moduan egokitu behar dituzte. Baldintza horiek, ikastaroen kudeaketarekin lotzen diren eta ikastaroen kalitatea ziurtatzeko garrantzitsuak diren hainbat atal ukitzen dituzte. APLIKAZIO EREMUA. Baldintza hauek, Modulu Katalogoko ikastaroak ematen dituzten ikastegi guztietan eta ikastaro guztietan aplikatzen dituzte. BALDINTZAK. MODULU KATALOGOKO IKASTAROAK KUDEATZEKO BALDINTZAK 0.-Prestakuntza-planen titular diren ikastegien konpromisoak 1.-Zuzendaritza-taldearen erantzukizunak 2.-Publizitatea eta informazioa 3.-Aukeraketa eta matrikulazioa 4.-Irakatsi eta ikasteko prozesua 5.-Prozesuaren eta ikastaroen onespena: kalitateko helburuak eta adierazleak 6.-Ebaluazioa eta barneko kontu-ikuskapenak 7.-Burutzeko baldintzak, datu-erregistroa eta dokumentu-kudeaketa Azkeneko bertsiorekiko egindako aldaketak letra urdinez azaltzen dira.
  • 2. 0.- Prestakuntza-planen titular diren ikastegien konpromisoak Modulu Katalogoko prestakuntza-planen ikastegi titularrek, honako konpromiso hauek hartzen dituzte: Ikastegiek, Hezkuntza Sailaren Deialdian ezarritakoaren arabera jardungo dute (ikus 2006- 10-30ko LH eta EI-ko Sailburuordearen Ebazpena eta 2006-11-7ko Hezkuntza sailburuaren Agindua). Ikastegiek ikastaroak aurrera eramateko, AGENTZIAk adierazitako baldintzekin bat datorren kudeaketa-sistema jarraituko dute. Ikastegiek, Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendaritzaren egindako jarraipenak eta kontrolak onartuko dituzte, eta AGENTZIAKO Auditoreen lana erraztu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztuko dute. Halaber, jasotako Aditoretza-Txostenaren araberako beren Ekintza Zuzentzaileen Plan igorriko diete auditoreei. Ikastegiek, bere garaian, prestakuntza-ekintzei buruz eskatutako datuak eta aktak, Agentziaren Ziurtagiri eta Erregistro Sisteman eta www.euskadi.net/etengabeikasi webgunean eskura izango duten aplikazio informatikoan erregistratuko dituzte. Halaber, erregistratutako datuak eta emandako prestakuntzaren benetako baldintzak bat datozela ziurtatzeko behar diren neurriak hartuko dituzte. Zuzendaritza-taldeak, ikastaroen kalitate-maila ziurtatzeko eta hobetzeko, bertan lanean ari diren irakasleei, hauek behar duten etengabeko prestakuntza eman behar die. 1.- Zuzendaritza-taldearen erantzukizunak Ikastegiko zuzendaritza-taldeak, ikastaroak garatzeko prozesua definitu, dokumentatu, ezarri eta eguneratu behar du emandako ikastaroek berma dezaten ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntzen sisteman eta Prestakuntzen Euskal Institutuak ezarritako xedapenetan aurreikusitako eskuduntza profesionala eta/edo gaitasunak eskuratzen dituztela . Zuzendaritza-taldeak, ikastaroak emateko, gela, lantegi, talde tekniko eta baliabide didaktiko egokiak daudela bermatu behar du. Halaber, ikastaro bakoitzerako irakasle eskudun eta prestatuak esleituko dituztela bermatu behar du. CEPUCO eta Hobetuzeko kudeaketa-sistemara iraulitako dokumentazioak eta bertan jasotako informazioak, emandako prestakuntza burutzeko baldintza errealak betetzen dituztela bermatu behar du zuzendaritza-taldeak. 2.- Publizitatea eta informazioa Ikastaroei buruzko publizitatean, Hezkuntza Sailaren deiladiaren barne daudela eta Modulu Katalogoko prestakuntzak direla adierazi behar dute. 2
  • 3. Ikastegietan, ikastaroei buruzko informazioa eskatzen dutenek, Modulu Katalogoan jasotako Prestakuntza Kredituaren fitxa eskuratu ahal izango dute. Ikastaroei buruzko publizitateak, fitxa horretan adierazitakoarekin bat etorri beharko du, eskainitako ikastaroaren, honen inguruko publizitatearen eta emandako ikastaroaren artean alderik ez dagoela ziurtatuz. 3.- Aukeraketa eta matrikulazioa Ikastaroen matrikulazio-prozesua, ikastegiak ezarritako aukeraketa-irizpideak kontuan hartuta egin behar da. Ikastaroaren aurreinskripzioa, eskaera orria betetzen duten pertsonek osatzen dute. Aurreinskripzioak aztertu egin behar dira, Hezkuntza Sailaren deialdiak ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko. Ikasleen zerrendan, onartutako matrikula guztiak sartu behar dira. Behinbetiko matrikulatuen zerrenda, ikastaroaren 2. egunean aplikazio informatikoan islatzen direnak dira. Ikastegiak, behar izanez gero, matrikulak aldatu edo baliogabetzeko prozedura ezarri eta aplikatu behar du. 4.- Irakatsi eta ikasteko prozesua Ikastegiak, ikastaroak burutzeko prozesua planifikatu behar du. Halaber, irakatsi eta ikasteko prozesua kontrolpean, katalogoaren baldintzen arabera, eta ikastegiak ezarritako kalitateko helburuekin edo onartzeko irizpideak errespetatuz burutzen ari dela ziurtatu behar du. Irakatsi eta ikasteko prozesuan honako elementu hauek sartu behar dira: 4.1.-Ikastaroaren plangintza. Ikastegiak ikastaroak planifikatu behar ditu, ikastaro bakoitzarentzako egutegia, ordutegia, ikasgelak eta/edo lantegiak, eta irakasleak finkatuz. Planifikatutako eta benetan emandako ikastaroaren iraupenak, Modulu Katalogoan adierazitakoa izan behar du. Ikastaro guztietan, bertan izatea derrigorrezkoa da. 3
  • 4. 4.2.-Ikastaroaren programazioa Ikastaroa hasi aurretik, honen programazioa egin beharko dute. Ikastaroen programazioak, ikastegiak ezarritako eredu batera egokitu beharko dira, eta bertan, gutxienez, honako datu hauek eman beharko dira: • Ikastaroaren bidez lortu beharreko gaitasunak eta ahalmenak. • Irakatsi eta ikasteko jarduerak segidan eta, hala badagokio, Unitate Didaktikoan taldekatuak. Jarduera bakoitzerako, bere iraupena eta erabili behar diren baliabideak adierazi beharko dituzte. • Ebaluazio- eta kalifikazio-sistemak; hauek, kredituaren prestakuntzari dagokionean eta horri lotutako moduluan adierazitako gaitasunekin bat etorri beharko dute. 4.3.-Harrera eta aurkezpena Ikastegiak ziurtatu behar du, ikastaroaren hasieran, Modulu Katalogoan jasotako Prestakuntza Kredituaren fitxa, eta ikastaroari buruzko ebaluazio eta kalifikazioko sistema eta jarduerei buruzko informazio zehatza jasotzen dutela ikasleek. 4.4.-Irakatsi eta ikasteko jarduerak Irakatsi eta ikasteko jarduerak, kreditu edo moduluari lotutako prestakuntza-arloko erreferentean adierazitako gaitasunak garatzera, eta kredituaren produkzio-erreferentean aurreikusitako eskuduntza profesionala eskuratzera bideratu behar dira. Jardueren planaren garapena alde batetik, eta plan honek planifikatutakoarekin duen loturaren, matrikulatutako ikasleen bertaratzearen, eta egindako ebaluazio-azterketen eta/edo -jardueren kalifikazioen dokumentuak bestetik, aurkeztu behar dituzte irakasleek gutxienez. 4.5.-Gaitasunaren ebaluazioa Egindako ebaluazio-azterketak eta/edo jarduerak dokumentatu egin behar dituzte. Ikasleek ziurtagiria lortzeko, ikastaroan aurreikusitako gaitasunak eskuratu dituztela egiaztatu beharko dute, irakasleek egingo dizkieten hainbat motatako ebaluazioren bitartez. 5.- Prozesuaren eta ikastaroen onespena: kalitateko helburuak eta adierazleak Ikastegiak, ikastaroen eta prozesuaren emaitzak neurtzeko adierazle egokiak definitu behar ditu, eta ikastaroak, eta irakatsi eta ikasteko prozesua bera egokiak ote diren zehaztuko duten kalitatezko helburuak edo onartzeko irizpideak zehaztu behar ditu. Zuzendaritzak ezarri behar ditu emaitza-adierazleak. Adierazle hauen bidez, eskolako arrakasta (emaitza akademikoak), gaitasunak eta/edo eskuduntza profesionala eskuratu ote duten, eta ikasleak ikastaroarekin eta irakaslearekin gustura ote dauden ikus daiteke, beste hainbat gauzaren artean. Zuzendaritzak ezarri behar ditu prozesuaren errendimendu-adierazleak, eta beste hainbaten artean, honako gai hauei lotuak egon daitezke: eskola uztea, aurreikusitako jardueren burutze-maila, 4
  • 5. eskolak ematen dituzten irakasleen gaitasuna, eta ikastaroaren diseinua, baliabide tekniko eta didaktikoak, eta ebaluazio-jarduerak zenbateraino ote diren egokiak. Ikastegiak, gutxienez, ondoren aipatuko ditugun prozesuaren emaitzen eta errendimenduaren adierazleak, eta onarpen-irizpideak ebaluatu beharko ditu: Onarpen-irizpidea Maiztasuna / Adierazlea (helburua) neurketa-data Ikastaroa utzi dutenen %a. Kalkulua: [Matrikulatutako ikasleak (2. eguneko zerrenda) – amaitu duten Ikastaroaren ≤ % 20 ikasleak (F, aplikazio informatikoan) ]/ Matrikulatutako ikasleak (2. eguneko amaieran zerrenda) Gainditu dutenen %a (*) Ikastaroaren Kalkulua: Gainditu duten ikasleak / amaitu duten ikasleak (F, Aplikazio ≥ % 80 infrmatikoan) amaieran Ikastaroaren 0-10 eskalan, ikastaroari buruzko batez besteko asebetetzea (*) >7 amaieran Ikastaroaren 0-10 eskalan, irakasleei buruzko batez besteko asebetetzea (*) >7 amaieran (*) Hiru adierazle hauen arabera lortutako emaitzak, Agentzian aurkeztu behar dituzte, ikastaroaren dokumentazioarekin batera (CEPUCO programa) Ikastaroak burutzeko prozesuan eta ikastaroen amaieran, ikastegiak, irakatsi eta ikasteko prozesua eta ikastaroan izandako emaitzak ebaluatu beharko ditu, ikastegiak berak ezarri dituen kalitate-helburuekin edo onartzeko irizpideekin alderatuz. Irizpide edo helburu horiekin alderatuta izandako aldea erregistratu egin behar da eta, behar izanez gero, etorkizunean horrelako aldeak ekiditeko neurriak hartu. 6.- Ebaluazioa eta barneko kontu-ikuskapenak Ikastaroak egokiak ote diren ebaluatzeaz gain, zuzendaritzak zehaztutako plana jarraituz, ikastegiek ikastaroen kudeaketa prozesuaren barneko kontu-ikuskapenak egingo dituzte, eta emaitzak erregistratu eta zerikusia duen pertsonalari jakinaraziko dizkiote. Behar izanez gero, kontu-ikuskapeneko txostenak adituek egin eta ikastegiko zuzendaritzak gainbegiratu behar ditu. 7.- Burutzeko baldintzak, datu-erregistroa eta dokumentu-kudeaketa Ikastegiek, prestakuntza aurrera eramateko baldintza errealen, eta egiaztatu eta erregistratzen diren datuen arteko koherentzia bermatu behar dute. Ikastegiaren kudeaketa-prozedurak bermatu behar du, prestakuntza-ekintzen garapenean sortutako dokumentazio osoak, prestakuntza-ekintzak burutzeko baldintza errealak zehatz-mehatz jarraitzen dituela, egiaztatzen duten informazioa biltzen duela, eta Informazio Sisteman erregistratzen duela. Bereziki honako hau bermatu behar du: 5
  • 6. - Ikasle bakoitzak, parte hartzen duen prestakuntza-ekintza bakoitzean, parte hartzeko konpromisoa izenpetzen duela (2C inprimakia). - Aplikazio informatikoan prestakuntza-ekintzan matrikulatutako ikasle guztien zerrenda sartzen dutela (ikastaroaren 2. eguneko zerrenda). - Bertaratutakoen eguneroko parteetan, benetan eskoletan izan diren ikasleak bakarrik adierazten direla eta norbere sinadurak adierazten duen egunetan. - Aplikazio informatikoan iraultzen diren zerrendetan, prestakuntza-ekintzetara bertaratu diren ikasleak bakarrik sartu dituztela, bertaratutakoen eguneroko parteetan adierazten den bezala (bertaratutako egun zehatzetan sinatuz). - Aplikazio informatikoaren Bertaratutakoen Kudeaketa Sisteman, prestakuntza-ekintzarako ezarritako iraupenaren gutxienez %70ean izan diren ikasleak bakarrik sailkatuko dituztela ikastaroa amaitu duten ikasle bezala. - Prestakuntza-ekintza amaitzen duten ikasleei (F, aplikazio informatikoan), gai direnean, CEPUCOren gaitasun ziurtagiria emango dietela, eta gai ez direnean, bertaratuak izanaren ziurtagiria emango dietela bermatuko dute. Ikastegiak, parte hartzailearen “jaso dut” delakoaren sinadura daraman ziurtagiriaren kopia bat gordeko du. Bertaratutakoen eguneroko parteak, parte hartzen duten ikasleek eta irakasleak izenpetuko dituzte. CEPUCOk emandako ikastaroaren aktak, irakasleak eta ikastegiko zuzendariak sinatuko dituzte, eta ikastegian artxibatuko dituzte. Dokumentu horiek sinatuz, bertan jasotako datuak egiaztatzen dituztela esan nahi du, eta dokumentuak sinatu dituzten irakaslea eta zuzendaria, datuen benetakotasunaren arduradun izango dira. Ikastegiek, ikastaroen kudeaketan erabilitako dokumentuak eguneratuak eta eskuragarri daudela ziurtatu behar dute. Ikastegiek, Agentziaren Ziurtagiri eta Erregistro Sisteman eta aplikazio informatikoan, eskatutako datuak eta aktak erregistratuko dituzte, prestakuntza-ekintza amaitu eta 30 eguneko epean. Prestakuntza-ekintzen arduradunek ikasle bakoitzaren dokumentazioaren osaera ziurtatu behar dute, zehazki, konpromisoko inprimakia (2C), ikasleen behin betiko zerrenda, bertaratutakoen orriak, azken ebaluazioko akta, Bertaratu izanaren eta/edo CEPUCOren gaitasuneko Diploma eman dutenaren frogagiria. Gasteiz, 2005eko urria 6