SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Download to read offline
IKTak ez dira soilik informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak,
gure bizitzaren eta kulturaren zati bat dira, gizartean urte asko daramatzatelako.
Informazio eta komunikazio teknologiak informazioa, datuak eta ezaguera sortzeko,
elkarrekin eratzeko, adierazteko, pentsatzeko eta modelatzeko erabil ditzakegu.

       IKTak hezkuntzara eramatean, kontutan hartu behar dira bi aktore talde nagusi:
irakasleak eta ikasleak. Irakaslea autonomo bat izan behar da, eta IKTetan trebea dena.
Ikasleak, aldiz, pertsona autonomo, garatu, arduratsu eta sortzaileak izan behar dira.

       Gaitasunak zeregin garrantzitsuak egiteko, ezagupenak eskuratzeko eta jardun
egokia lortzeko erabiltzen dituzten baliabide mental guztiak dira. Gaitasunak
(ezagupenak, trebetasuna, jarrera, ardura) eskuratzea etengabeko prozesua da, beti
zerbait berria ikasten delako edo ideien berrikuntzak egiten direlako.

   Lehen esandako helburuak lortu ahal izateko, talde bakoitzarentzat gaitasun mapa
bat eratu egin da.

       Irakasleen gaitasun mapa

   Hurrengo ardatz hauen inguruan egituratuta dago irakasleentzako gaitasun mapa:

           Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: irakasleek, bere irakas- funtzio
           arloan, izan behar dituzten gaitasunak biltzen ditu, baita IKTetan izan
           dezaketen laguntza ere.

          1- IKTen erabilgarritasuna ulertzea, askotariko aukerak ematen baitituzte:
              ikasleen datuak erregistratzea (kalifikazioak, ez-bertaratzeak, zigorrak,
              historial pedagogikoa, etab.), , batez bestekoak kalkulatzea, ikasleen
              datuak aztertzeko grafiko matematikoak eta estatistikoak egitea
              (errendimenduak alderatzeko), lanak zuzentzea (bertsioen erregistroa
              eta aldaketen kontrola testu-editoreetan)
          2- IKTek administrazio- eta irakaskuntza-kudeaketan lagungarriak diren
              materialak sortzeko ematen dituzten aukerez jabetzea (zerrendak,
              ikasgelarako kartelak, gurasoentzako informazio-buletinak, karatulak,
              mahai-jokoak, ikasturterako lanerako bizikidetza-arauak)
3- IKTen erabilgarritasunaz jabetzea kideekin konektatzeko, lineako
   ikastaroak egiteko, adituekin elkarrekintzan jarduteko eta norberaren
   diziplinari lotutako topikoak eskuratzeko, betiere hori beren lanbide-
   hazkuntzaren funtsezko alderditzat hartuta
4- Tutorialaren kontzeptua ulertzeko eta tutoriala edozein IKT baliabideri
   buruz (softwarea, arbel elektronikoa, eskanerra, inprimagailua, arkatz
   optikoa, sentsorea) ikasteko laguntza gisa erabiltzeko gai izatea
5- Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea,
   orrikatzea, irudiak    txertatzea, tipografia    eta   tamaina      aldatzea,
   dokumentuak artxibatu eta inprimatzea)
6- Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa,
   batez bestekoa, matematika-oinarriko grafikoak)
7- Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (formatua; irudi bat,
   soinua, testua, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat behera
   kargatzea)
8- Interneteko zerbitzuak (weba, posta elektronikoa, foroa, txata,
   mezularitza eta beste hainbat) trebetasunez erabiltzea, informazioa
   bilatzeko, kideekin ikastetxean eta handik kanpo komunikatzeko eta
   esperientziak partekatzeko.
9- Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berrietarako jarrera
   irekia izatea; ikastetxean ematen dituzten aukerei eta erabiltzeko aukerei
   buruzko aldeak eta antzekotasunak aztertzea.

Didaktika, pedagogia eta curriculuma: Irakasleak ikasgelan egiten duen
lanari dagokion gaitasunak bitzen ditu, hain zuzen ere, irakaskuntza eta
ikaskuntza prozesuetan eragina duten gaitasunak.

1- Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea,
   dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz, ikasleek beren
   interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren
   trebetasunen arabera lan egin dezaten.
2- Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten
     ikaskuntza-giroak garatzea; ikasleek beren esperientziak eta beren
     helburuak diseinatu eta beren jardunak ebaluatuko dituzte IKT
     baliabideak erabiliz.
3- Irakasleak bere diziplinarako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko
     ikaskuntza sustatzea bere ikasleen artean; baliabide horiek lineakoak edo
     lineatik kanpokoak izan daitezke.
4- Ikasleengan XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikaskuntza-
     esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. Besteak beste, honako
     trebetasun hauek landuko dira: lankidetza, lan-taldea, pentsamendu
     kritikoa, arazoei irtenbidea ematea, enpatia eta sormena, betiere IKT
     baliabideak erabiliz.
5- Helburu hauetara bideratutako IKTak identifikatu eta ebaluatzea:
 -    Diziplinako edukiak ulertu eta garatzea (egintzak, ideiak ,teoriak,
      kontzeptuak) eta haien artean hierarkiak eta loturak ezartzea,
 -     askotariko komunikazio moduak erabiltzea, diziplinari dagozkion
      genero eta ikur-sistemak baliatuz, betiere hartzaileak eta testuingurua
      kontuan izanik.
 -     ezagupena balidatzeko diziplinari dagozkion metodo, prozedura eta
      moduak erabiltzea.
 -    diziplinan ezagupena eratzea gidatzen duten asmo eta interesei buruz
      sakontzea.
6- Mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazoei irtenbidea
     ematea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea.
7- 2Dko edo 3Dko irudikapenen bitartez abstraktua konkretu bihurtzea
     ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea
8- Sistemak,       fenomenoak,    prozesuak    eta    gertaerak   modelatzea
     ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea.
9- Ikasleengan hausnarketa sustatzea, kontzeptuak aditzera eman eta
     argitzea, estrategiak planifikatzea eta aurkeztutako arazoak identifikatu
     eta haietarako irtenbideak ebaluatzea ahalbidetzen duten lankidetzazko
     IKT baliabideak erabiliz.
10- Ikasleei IKT baliabide jakin batzuk hornitzea, hain zuzen ere
   proposatutako helburuei dagokienez irizpide argi eta zehatzak ezartzea
   eta, beren ekoizpenak hobetzearren, beren aurrerapen-maila egiaztatzea
   ere ahalbidetzen duten IKT baliabideak.
11- Lankidetzan oinarritutako lana modelatzea, beste ikasle batzuekin,
   diziplina horretako profesionalekin, beste irakasle batzuekin eta
   norberaren komunitateko jendearekin, linean nahiz aurrez aurre
   harremanetan aritzeko ikaskuntza-esperientziak gauzatuz.
12- Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu
   eta modelatzen duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta
   ebaluatzea.
13- IKTak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea, besteak
   beste elkarrekintzazko atlasak, erakustaldiak, animazioak, simulazioak
   eta ariketak diseinatzeko.
14- Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko
   estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak
   diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

Herritartasun digitala: Irakasleak herritar digitala eta konprometitu gisa
prestatzeko irakasleek ere izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu.

1- Erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu, errespetatu eta
   errespetaraztea, datuak babesteari eta gizabanakoen nortasunari
   dagokienez, bereziki eskola-adineko gazteen kasuan.
2- Ikasleekiko lanean IKT baliabideen erabilera onargarriko politikak
   modelatu eta babesten dituzten esperientziak diseinatu, gauzatu eta
   ebaluatzea.
3- Lizentziamendu-eskemak,      hala    nola   GPL   eta   CreativeCommons,
   aplikatzea ikasleen ekoizpenetarako.
4- Ikasleek beren informazioa webean partekatuta hartzen dituzten
   arriskuak aditzera ematea ahalbidetzen duten esperientziak diseinatu,
   gauzatu eta ebaluatzea.
5- Software-lizentziamenduari buruzko erabilera onargarriko politikak eta
               araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea.
         6- Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutu, errespetatu
               eta errespetaraztea, egileei sinesgarritasuna ematearren eta iturriak
               egoki aipatzearren.
         7- Sarbideko gako pertsonalak erabiltzean pribatutasunari eustea

       Ikasleentzako gaitasun mapa

Ikasleentzako gaitasun mapa, irakasleenak bezala, ardatz hauen inguruan egituratzen
da:

          Trebetasun teknologikoa: Teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago.

           -    Oinarrizko hardware-baliabideak maneiatzea.

           -    IKTak informazioa bilatzeko erabiltzea
           -    IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea
           -    IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea
           -    IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea
           -    IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea

          Bizitza osorako ikaskuntza: jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du barnean.
          Ikasleak bere aukeratan konfiantza dute. Pertsona bakoitzetik edo egoera
          bakoitzean ikasteko aukerari jabetuta dago.

           -    Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
           -    Ingurune birtualetan moldatzea
           -    Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
           -    Sortzaileak izatea eta berritzea
           -    Mundu erreala arakatzea
Herritartasun digitala: jarrera kritikoa eta gogotsua izatea esan nahi du,
           eskura dagoen informazioa baloratzerako orduan eta behar denean
           egiaztatuz.

           -   Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea
           -   Jabetza intelektuala balioestea
           -   Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea

Beste aldetik, badaude gaitasun espezifiko batzuk, ikasle guztiek bereganatu
beharrekoak, baina adinaren arabera sailkatuta, hau da, HHtik Batxilergora arte. Beraz,
guri interesatzen zaizkigun gaitasun espezifikoak HHkoak direnez, horiek soilik
azalduko ditugu.

           Trebetasun teknologikoa:

           -   Oinarrizko hardware-baliabideak maneiatzea, hau da, ordenagailua,
               sagua, teklatua eta inprimagailua maneiatzen jakitea.
           -   IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea, hau da,
               internet- a erabiltzen jakitea.
           -   IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea, hau da, oinarrizko
               eragiketak egiten jakitea (idaztea, ezabatzea, puntuazioa, azentu-
               markak, informazioa grabatu eta berreskuratzea)
           -   IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea, hau da,
               matematiketako eragiketak egiten jakitea (softwareen bidez)
           -   IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea, hau da, irudiak,
               soinua, testua edo bideoak txertatzea.
           -   IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea, adibidez,
               kideekin edo laguntzaileekin.

           Bizitza osorako ikaskuntza:

           -   Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
-   Ingurune birtualetan moldatzea eta ezagutzea, haren funtsezko
    funtzioak bereizteko gai izanda.
-   Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
-   Sortzaileak izatea eta berritzea, hau da, IKT baliabideak nahi
    dutenerako erabiltzen jakitea.
-   Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea, hau da,
    mundu errealeko gauzak IKT- en bidez aztertzen jakitea.

Herritartasun digitala:

-   Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, hau da, informazio
    pertsonala partekatzeak dituen ondorioak ulertzea.
-   Jabetza intelektuala balioestea
-   Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea, hau da,
    komunikazioan errespetuzko jarrera izatea.

More Related Content

What's hot

Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 
Hezkuntza objetu digitalak
Hezkuntza objetu digitalakHezkuntza objetu digitalak
Hezkuntza objetu digitalakLoreBerasaluze
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakJavi Echarri
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakAitor Pagalday
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua4superneskak
 
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxanizIkt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxanizMAITANE78
 
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako2011itsasoolaizola
 
What's hot (12)

"IKT Markoa" - Josune Gereka
"IKT Markoa" - Josune Gereka"IKT Markoa" - Josune Gereka
"IKT Markoa" - Josune Gereka
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Hezkuntza objetu digitalak
Hezkuntza objetu digitalakHezkuntza objetu digitalak
Hezkuntza objetu digitalak
 
Eskola
EskolaEskola
Eskola
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
 
Mireneir taldea
Mireneir taldeaMireneir taldea
Mireneir taldea
 
Mireneir taldea defin
Mireneir taldea definMireneir taldea defin
Mireneir taldea defin
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
 
Ode
OdeOde
Ode
 
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxanizIkt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
 
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
 
Viewers also liked

Komunitas plan interkoneksi
Komunitas plan interkoneksiKomunitas plan interkoneksi
Komunitas plan interkoneksijonnanang
 
SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014
SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014
SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014brandjava
 
Developpement durable en Sti2d
Developpement durable en Sti2dDeveloppement durable en Sti2d
Developpement durable en Sti2ddeforge-erembert
 
Bbc case study working capital
Bbc case study working capitalBbc case study working capital
Bbc case study working capitalAvnika Jain
 
Antoni gaudi swapnil shrivastav
Antoni gaudi swapnil shrivastavAntoni gaudi swapnil shrivastav
Antoni gaudi swapnil shrivastavSwapnil Shrivastav
 
Abovetheinfluencecampaign1
Abovetheinfluencecampaign1Abovetheinfluencecampaign1
Abovetheinfluencecampaign1anrichar
 
Team building slide
Team building slideTeam building slide
Team building slideTomiawo
 
HVAC - Air and Thermal Comfort
HVAC - Air and Thermal ComfortHVAC - Air and Thermal Comfort
HVAC - Air and Thermal ComfortSwapnil Shrivastav
 
Kebiasaan makan remaja
Kebiasaan makan remajaKebiasaan makan remaja
Kebiasaan makan remajaBogazius08
 
Spatial analysis and Analysis Tools
Spatial analysis and Analysis ToolsSpatial analysis and Analysis Tools
Spatial analysis and Analysis ToolsSwapnil Shrivastav
 
Viewers also liked (18)

Komunitas plan interkoneksi
Komunitas plan interkoneksiKomunitas plan interkoneksi
Komunitas plan interkoneksi
 
SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014
SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014
SAVRALA presentation to Gauteng eToll panel -- 8 September 2014
 
Internet
InternetInternet
Internet
 
Foodlov oap
Foodlov oapFoodlov oap
Foodlov oap
 
0610 w02 qp_6
0610 w02 qp_60610 w02 qp_6
0610 w02 qp_6
 
Developpement durable en Sti2d
Developpement durable en Sti2dDeveloppement durable en Sti2d
Developpement durable en Sti2d
 
Bbc case study working capital
Bbc case study working capitalBbc case study working capital
Bbc case study working capital
 
Presentation lk
Presentation lkPresentation lk
Presentation lk
 
Presentation lk
Presentation lkPresentation lk
Presentation lk
 
Antoni gaudi swapnil shrivastav
Antoni gaudi swapnil shrivastavAntoni gaudi swapnil shrivastav
Antoni gaudi swapnil shrivastav
 
Abovetheinfluencecampaign1
Abovetheinfluencecampaign1Abovetheinfluencecampaign1
Abovetheinfluencecampaign1
 
1
11
1
 
IPO COMP
IPO COMPIPO COMP
IPO COMP
 
Team building slide
Team building slideTeam building slide
Team building slide
 
HVAC - Air and Thermal Comfort
HVAC - Air and Thermal ComfortHVAC - Air and Thermal Comfort
HVAC - Air and Thermal Comfort
 
Vocabulaire estival en français!
Vocabulaire estival en français!Vocabulaire estival en français!
Vocabulaire estival en français!
 
Kebiasaan makan remaja
Kebiasaan makan remajaKebiasaan makan remaja
Kebiasaan makan remaja
 
Spatial analysis and Analysis Tools
Spatial analysis and Analysis ToolsSpatial analysis and Analysis Tools
Spatial analysis and Analysis Tools
 
Similar to IKTak eskolan: ikasleen eta irakasleen gaitasun mapak

1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanleirexilban
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanAtzerrikohizkuntza
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakAitor Pagalday
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanAtzerrikohizkuntza
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanleirexilban
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako2011itsasoolaizola
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakataldeamagis
 
Aldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaAldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaimazinho
 
31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]gueste3a7bc7
 
Baliabide eta errekurtso teknologikoak
Baliabide eta errekurtso teknologikoakBaliabide eta errekurtso teknologikoak
Baliabide eta errekurtso teknologikoak2TABI4
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaPitxis
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoaguest41e74b
 
Itsaso 1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
Itsaso  1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarakoItsaso  1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
Itsaso 1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarakoAtzerrikohizkuntza
 
Similar to IKTak eskolan: ikasleen eta irakasleen gaitasun mapak (20)

1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
ikt ikastetxearen eredua eusk
ikt ikastetxearen eredua  euskikt ikastetxearen eredua  eusk
ikt ikastetxearen eredua eusk
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
 
Aldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaAldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoa
 
2. laburpena
2. laburpena2. laburpena
2. laburpena
 
31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]
 
Baliabide eta errekurtso teknologikoak
Baliabide eta errekurtso teknologikoakBaliabide eta errekurtso teknologikoak
Baliabide eta errekurtso teknologikoak
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
 
Itsaso 1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
Itsaso  1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarakoItsaso  1  lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
Itsaso 1 lh-ko ikasleentzako ikt gaitasunak – zertarako
 
IKTak eskolan: ikasleen eta irakasleen gaitasun mapak

  • 1. IKTak ez dira soilik informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, gure bizitzaren eta kulturaren zati bat dira, gizartean urte asko daramatzatelako. Informazio eta komunikazio teknologiak informazioa, datuak eta ezaguera sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko, pentsatzeko eta modelatzeko erabil ditzakegu. IKTak hezkuntzara eramatean, kontutan hartu behar dira bi aktore talde nagusi: irakasleak eta ikasleak. Irakaslea autonomo bat izan behar da, eta IKTetan trebea dena. Ikasleak, aldiz, pertsona autonomo, garatu, arduratsu eta sortzaileak izan behar dira. Gaitasunak zeregin garrantzitsuak egiteko, ezagupenak eskuratzeko eta jardun egokia lortzeko erabiltzen dituzten baliabide mental guztiak dira. Gaitasunak (ezagupenak, trebetasuna, jarrera, ardura) eskuratzea etengabeko prozesua da, beti zerbait berria ikasten delako edo ideien berrikuntzak egiten direlako. Lehen esandako helburuak lortu ahal izateko, talde bakoitzarentzat gaitasun mapa bat eratu egin da. Irakasleen gaitasun mapa Hurrengo ardatz hauen inguruan egituratuta dago irakasleentzako gaitasun mapa: Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: irakasleek, bere irakas- funtzio arloan, izan behar dituzten gaitasunak biltzen ditu, baita IKTetan izan dezaketen laguntza ere. 1- IKTen erabilgarritasuna ulertzea, askotariko aukerak ematen baitituzte: ikasleen datuak erregistratzea (kalifikazioak, ez-bertaratzeak, zigorrak, historial pedagogikoa, etab.), , batez bestekoak kalkulatzea, ikasleen datuak aztertzeko grafiko matematikoak eta estatistikoak egitea (errendimenduak alderatzeko), lanak zuzentzea (bertsioen erregistroa eta aldaketen kontrola testu-editoreetan) 2- IKTek administrazio- eta irakaskuntza-kudeaketan lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerez jabetzea (zerrendak, ikasgelarako kartelak, gurasoentzako informazio-buletinak, karatulak, mahai-jokoak, ikasturterako lanerako bizikidetza-arauak)
  • 2. 3- IKTen erabilgarritasunaz jabetzea kideekin konektatzeko, lineako ikastaroak egiteko, adituekin elkarrekintzan jarduteko eta norberaren diziplinari lotutako topikoak eskuratzeko, betiere hori beren lanbide- hazkuntzaren funtsezko alderditzat hartuta 4- Tutorialaren kontzeptua ulertzeko eta tutoriala edozein IKT baliabideri buruz (softwarea, arbel elektronikoa, eskanerra, inprimagailua, arkatz optikoa, sentsorea) ikasteko laguntza gisa erabiltzeko gai izatea 5- Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrikatzea, irudiak txertatzea, tipografia eta tamaina aldatzea, dokumentuak artxibatu eta inprimatzea) 6- Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa, matematika-oinarriko grafikoak) 7- Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (formatua; irudi bat, soinua, testua, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat behera kargatzea) 8- Interneteko zerbitzuak (weba, posta elektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta beste hainbat) trebetasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko, kideekin ikastetxean eta handik kanpo komunikatzeko eta esperientziak partekatzeko. 9- Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berrietarako jarrera irekia izatea; ikastetxean ematen dituzten aukerei eta erabiltzeko aukerei buruzko aldeak eta antzekotasunak aztertzea. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: Irakasleak ikasgelan egiten duen lanari dagokion gaitasunak bitzen ditu, hain zuzen ere, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan eragina duten gaitasunak. 1- Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz, ikasleek beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren trebetasunen arabera lan egin dezaten.
  • 3. 2- Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten ikaskuntza-giroak garatzea; ikasleek beren esperientziak eta beren helburuak diseinatu eta beren jardunak ebaluatuko dituzte IKT baliabideak erabiliz. 3- Irakasleak bere diziplinarako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko ikaskuntza sustatzea bere ikasleen artean; baliabide horiek lineakoak edo lineatik kanpokoak izan daitezke. 4- Ikasleengan XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikaskuntza- esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. Besteak beste, honako trebetasun hauek landuko dira: lankidetza, lan-taldea, pentsamendu kritikoa, arazoei irtenbidea ematea, enpatia eta sormena, betiere IKT baliabideak erabiliz. 5- Helburu hauetara bideratutako IKTak identifikatu eta ebaluatzea: - Diziplinako edukiak ulertu eta garatzea (egintzak, ideiak ,teoriak, kontzeptuak) eta haien artean hierarkiak eta loturak ezartzea, - askotariko komunikazio moduak erabiltzea, diziplinari dagozkion genero eta ikur-sistemak baliatuz, betiere hartzaileak eta testuingurua kontuan izanik. - ezagupena balidatzeko diziplinari dagozkion metodo, prozedura eta moduak erabiltzea. - diziplinan ezagupena eratzea gidatzen duten asmo eta interesei buruz sakontzea. 6- Mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazoei irtenbidea ematea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea. 7- 2Dko edo 3Dko irudikapenen bitartez abstraktua konkretu bihurtzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea 8- Sistemak, fenomenoak, prozesuak eta gertaerak modelatzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea. 9- Ikasleengan hausnarketa sustatzea, kontzeptuak aditzera eman eta argitzea, estrategiak planifikatzea eta aurkeztutako arazoak identifikatu eta haietarako irtenbideak ebaluatzea ahalbidetzen duten lankidetzazko IKT baliabideak erabiliz.
  • 4. 10- Ikasleei IKT baliabide jakin batzuk hornitzea, hain zuzen ere proposatutako helburuei dagokienez irizpide argi eta zehatzak ezartzea eta, beren ekoizpenak hobetzearren, beren aurrerapen-maila egiaztatzea ere ahalbidetzen duten IKT baliabideak. 11- Lankidetzan oinarritutako lana modelatzea, beste ikasle batzuekin, diziplina horretako profesionalekin, beste irakasle batzuekin eta norberaren komunitateko jendearekin, linean nahiz aurrez aurre harremanetan aritzeko ikaskuntza-esperientziak gauzatuz. 12- Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu eta modelatzen duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. 13- IKTak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea, besteak beste elkarrekintzazko atlasak, erakustaldiak, animazioak, simulazioak eta ariketak diseinatzeko. 14- Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. Herritartasun digitala: Irakasleak herritar digitala eta konprometitu gisa prestatzeko irakasleek ere izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu. 1- Erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea, datuak babesteari eta gizabanakoen nortasunari dagokienez, bereziki eskola-adineko gazteen kasuan. 2- Ikasleekiko lanean IKT baliabideen erabilera onargarriko politikak modelatu eta babesten dituzten esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. 3- Lizentziamendu-eskemak, hala nola GPL eta CreativeCommons, aplikatzea ikasleen ekoizpenetarako. 4- Ikasleek beren informazioa webean partekatuta hartzen dituzten arriskuak aditzera ematea ahalbidetzen duten esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
  • 5. 5- Software-lizentziamenduari buruzko erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea. 6- Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea, egileei sinesgarritasuna ematearren eta iturriak egoki aipatzearren. 7- Sarbideko gako pertsonalak erabiltzean pribatutasunari eustea Ikasleentzako gaitasun mapa Ikasleentzako gaitasun mapa, irakasleenak bezala, ardatz hauen inguruan egituratzen da: Trebetasun teknologikoa: Teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago. - Oinarrizko hardware-baliabideak maneiatzea. - IKTak informazioa bilatzeko erabiltzea - IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea - IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea - IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea - IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea Bizitza osorako ikaskuntza: jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du barnean. Ikasleak bere aukeratan konfiantza dute. Pertsona bakoitzetik edo egoera bakoitzean ikasteko aukerari jabetuta dago. - Komunikatzea eta lankidetzan aritzea - Ingurune birtualetan moldatzea - Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea - Sortzaileak izatea eta berritzea - Mundu erreala arakatzea
  • 6. Herritartasun digitala: jarrera kritikoa eta gogotsua izatea esan nahi du, eskura dagoen informazioa baloratzerako orduan eta behar denean egiaztatuz. - Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea - Jabetza intelektuala balioestea - Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea Beste aldetik, badaude gaitasun espezifiko batzuk, ikasle guztiek bereganatu beharrekoak, baina adinaren arabera sailkatuta, hau da, HHtik Batxilergora arte. Beraz, guri interesatzen zaizkigun gaitasun espezifikoak HHkoak direnez, horiek soilik azalduko ditugu. Trebetasun teknologikoa: - Oinarrizko hardware-baliabideak maneiatzea, hau da, ordenagailua, sagua, teklatua eta inprimagailua maneiatzen jakitea. - IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea, hau da, internet- a erabiltzen jakitea. - IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea, hau da, oinarrizko eragiketak egiten jakitea (idaztea, ezabatzea, puntuazioa, azentu- markak, informazioa grabatu eta berreskuratzea) - IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea, hau da, matematiketako eragiketak egiten jakitea (softwareen bidez) - IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea, hau da, irudiak, soinua, testua edo bideoak txertatzea. - IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea, adibidez, kideekin edo laguntzaileekin. Bizitza osorako ikaskuntza: - Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
  • 7. - Ingurune birtualetan moldatzea eta ezagutzea, haren funtsezko funtzioak bereizteko gai izanda. - Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea - Sortzaileak izatea eta berritzea, hau da, IKT baliabideak nahi dutenerako erabiltzen jakitea. - Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea, hau da, mundu errealeko gauzak IKT- en bidez aztertzen jakitea. Herritartasun digitala: - Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, hau da, informazio pertsonala partekatzeak dituen ondorioak ulertzea. - Jabetza intelektuala balioestea - Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea, hau da, komunikazioan errespetuzko jarrera izatea.