SlideShare a Scribd company logo
1 of 107
Historiaurreko sarrera ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],PALEOLITOA                     
SARRERA 2 BEREHALA ASMATU DUZUN BEZALA GIZAKIAK EZ GINEN DINOSAURIOEN GARAIKEDEAK IZAN. INOLAZ ERE EZ!. ORAINDIK EZ DAKIGU OSO ZIUR NOLA DESAGERTU ZIREN NARRAZTI ERRALDOIOK, BAINA, AGIAN LURRAREKIN TALKA EGIN ZUEN METEORITO BATEK DESAGERRARAZI ZITUEN. DENA DELA, JAKIN BADAKIGU NOIZ GERTATU ZEN HORI: DUELA 65 MILOI URTE.  DIRUDIENEZ, - ANTROPOLOGIAN GAUZAK NAHIKO AZKAR ALDATZEN BAITIRA- LEHEN GIZAKIAK ORAIN DELA 4,4 MILOI URTE AGERTU ZIREN GURE PLANETAN. HALA ERE, EZ PENTSA JADANIK DINOSAURIORIK EZ ZEGOENEZ  BIZITZA ERRAZA IZAN ZUTENIK. ZURE ABENTURA ERRAZTU NAHIAN NIRE LAGUNTXOAK AURKEZTUKO DIZKIZUT. EGIZU KLIK BERAIEN GAINEAN ETA ONDO GOGORATU BAKOITZAK ADIERAZIKO DIZUNA:
AURKIBIDEA PALEOLITO GARAIA ZER DA HISTORIAURREA?   HOMINIZAZIOA LEHEN GIZA KULTURAK ERDI PALEOLITOA GOI PALEOLITOA ARTEA PALEOLITOA ZEIN DA ZEIN HISTORIAURREAN EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA ESTEKA INTERESGARRI BATZUK BEHE PALEOLITOA HIZTEGI LABURRA
ZER DA HISTORIAURREA Historiaurrea k d enbora bitarte luzea iraun zuen, gizakia lurrazalean agertu zenetik lehen dokumentu idatziak azaldu  arte,hots   h iru miloi  eta  erdi bat urte inguru . Edukie n aldetik tan arorik zaharrena bada ere, zientzi bezala modernoenetako tzat   jo  daiteke,  ofizialki XIX.mendean sortu  baitzen 1863 an, zehazki .   Garai hartako bizimoduaren zehaztasunak ikertzeko,  beste zientzia  batzuei eman zitzaien bide, hala nola,  Antropologiari, Geologiari, Paleontologiari, Botanikari, Zoologiari, Glaziologiari...  Haietako gehienak Frantzian hasi zirenez,  hiztegi teknikoa  ere  frantsesez  egokitu zen. Garai haietako aztarnen aurkikuntzek  ikasketak eta azterketak bultzatu zituzten, lehen gizakien hezurrak, tresnak, armak, gelak, hilobiak-eta ikertuz. Aurrerago kronologikoki zehaztu ziren, hainbat garaitan bereiziz.   Prozesu horrek aurrerapen itzela izan zuen 1879an  Altamira ko labar pintura ederrak aurkitu ondoren, lehen gizakiaren gaitasun artistiko garatua argitu zenean .   Ez dago  Historiaurrea herrialde bakoitzean  noiz amaitu   zen   zehazki  esaterik.  Mesopotamian   – idazkeraren sorterrian –  K.a. IV. milurtekoan  datatua da. Ondoren, idazkera poliki-poliki hedatuz joan zenez, Antzinaroa halaxe hasi zen munduan zehar. Esate baterako,  Euskal Herrian  aro - aldaketa  K.a. I. milurtekoan  gertatu bide zen. ZER DA HISTORIAURREA?
Hominizazio prozesua HOMINIZAZIO PROZESUA
HOMINIZANIOA 1   Orain dela  3.500.000 urte inguru  Lurreko klima hotzagoa zen. Izoztutako ur    kopurua hain handia izanik, ez zegoen ia euririk planeta guztian, horren      ondorioz, eta landaredia murriztu zen. Euriaren eskasiaren ondorioz,  Afrikako  basoak murriztu ziren, eta aldi berean, belardiak eta sabanak emendatu. Beraz, basoko animalien bizilekua gero eta txikiagoa zenez, espezie batzuek arboletako bizimoduari utzi eta sabanan, lurralde irekietan, bizierara ohitu behar izan zuten. Espezieotako bat  Australophitecus  izenekoa izan zen: milioika urte eman zituen horretan eta larrutik ordaindu zuen, sabanako harrapariak bera baino indartsuagoak zirelako. Urteen buruan Australopithecusak gizakiaren lehen formetaranzko garapena egin zuen: bi hanken gainean ibiltzen hasirik, tresnak erabiltzeko bi eskuak libre utzi zituen. Horrexen eraginez, burmuina garatu zitzaion.Arbasoek n konparatuz, hortzerian ere aldaketak azaldu ziren eta elikatzeko ohiturak aldatuta, orojale bihurtu. Talde-portaerak ere agertu ziren: ehizan elkarrekin ibiltzeko, haragijale handien harrapakinak aprobetxatzeko, elikagaiak taldekideei banatzeko... Horrek guztiak hizkuntzaren aurreko lehen komunikazio-erak ekarri zituen. Era berean, lanabesak egiten eta elikagaiak ehizatzeko nahiz bilatzeko teknikak ere ikasi zituzten. Eboluzioaren atal horri  hominizazio-prozesua  deritzo. Prozesuan zehar espeziearen ezaugarri fisikoetan aldaketak sortu ziren. Horien ondorioz eratu da gaur egungo gizakia HOMINIZAZIOA
australophitecus AUSTRALOPHITECUS
PARANTHROPUS
HOMO HOMO
HOMINIZANIOA 2   Orain dela  3.500.000 urte inguru  Lurreko klima hotzagoa zen. Izoztutako ur    kopurua hain handia izanik, ez zegoen ia euririk planeta guztian, horren      ondorioz, eta landaredia murriztu zen. Euriaren eskasiaren ondorioz,  Afrikako  basoak murriztu ziren, eta aldi berean, belardiak eta sabanak emendatu. Beraz, basoko animalien bizilekua gero eta txikiagoa zenez, espezie batzuek arboletako bizimoduari utzi eta sabanan, lurralde irekietan, bizierara ohitu behar izan zuten. Espezieotako bat  Australophitecus  izenekoa izan zen: milioika urte eman zituen horretan eta larrutik ordaindu zuen, sabanako harrapariak bera baino indartsuagoak zirelako. Urteen buruan Australopithecusak gizakiaren lehen formetaranzko garapena egin zuen: bi hanken gainean ibiltzen hasirik, tresnak erabiltzeko bi eskuak libre utzi zituen. Horrexen eraginez, burmuina garatu zitzaion.Arbasoek n konparatuz, hortzerian ere aldaketak azaldu ziren eta elikatzeko ohiturak aldatuta, orojale bihurtu. Talde-portaerak ere agertu ziren: ehizan elkarrekin ibiltzeko, haragijale handien harrapakinak aprobetxatzeko, elikagaiak taldekideei banatzeko... Horrek guztiak hizkuntzaren aurreko lehen komunikazio-erak ekarri zituen. Era berean, lanabesak egiten eta elikagaiak ehizatzeko nahiz bilatzeko teknikak ere ikasi zituzten. Eboluzioaren atal horri  hominizazio-prozesua  deritzo. Prozesuan zehar espeziearen ezaugarri fisikoetan aldaketak sortu ziren. Horien ondorioz eratu da gaur egungo gizakia HOMINIZAZIOA
HIZKUNTZA LABORATORY HIZKUNTZ LABORATORY
2 AUKERAK:GIZAKIAK edo KASKAHEZURRAK ORAINGO HONETAN BI AUKERA DITUZU: GIZAKIEN EZAUGARRIAK IKUSI GIZAKI HORIEN GAREZURREN EZAUGARRIAK IKUSI
Ardipithecus ramidus Australopithecus anamensis   Orrorin tugene n sis “Millenium man ” Australopithecus africanus Australopithecus garhi   Australopithecus afarensis 2 MIL I OI URTE Homo habilis Homo ergaster Homo antecessor Homo neandertalensis Homo sapiens 7  MIL I OI URTE 5  MIL I OI  URTE 4 MIL I OI URTE 3 MIL I OI URTE MIL I OI 1 URTE 6 MIL I OI URTE Sahelanthropus tchadensis “Toumai” Paranthropus aethiopicus Paranthropus boisei Homo erectus Paranthropus robustus
Ardipithecus ramidus Australopithecus anamensis   Orrorin tugene n sis “Millenium man” Australopithecus africanus Australopithecus garhi   Australopithecus afarensis 2 MIL I OI URTE Homo habilis Homo ergaster Homo antecessor Homo neandertalensis Homo sapiens 7  MIL I OI URTE 5  MIL I OI  URTE 4 MIL I OI URTE 3 MIL I OI URTE MIL I OI 1 URTE 6 MIL I OI URTE Sahelanthropus tchadensis “Toumai” Paranthropus aethiopicus Paranthropus boisei Homo erectus Paranthropus robustus
toumai SAHELANTHROPUS TCHADENSIS “ TOUMAI” Orain dela gutxi, Txaden (Afrikako erdialdean), D’Jourabe basamortuan, Michel Brunet-ek   fosilak aurkitu izana berri biziki ona izan da gizakiaren familia-zuhaitza egin nahi dutenentzat.  Ikertzaileei berezia suertatu zaien lehen gauza lekua izan da; ordu arte aurkikuntza guztiak Rift haraneko ekialdean izan zirenez, gizakiaren jatorria hantxe zegoela uste zuten antropologoek. Txadeko toki hura egun basamortuan badago ere, Goi Miozeno garaian oso hezea zen, laku, baso eta sabana handiak zituelako. Aurkitu duten garezurra tximinoarenaren antzekoa den arren, bere hortz txikiek eta aurpegiak gizaki itxura gogoratzen dute. Oraindik ez  da  ezaguna   nola ibiltzen zen, baina zutik ibil   zitekeela pentsatzen da.
Millenium man ORRORIN TUGENENSIS   “MILLENIUM MAN” 1999ko abuztuan Meavey Leakey-k eta bere taldeak beste hominido fosil baten hezur batzuk (garezurra eta masailaren zati bat) aurkitu zituztela jakinarazi zuten. Halako urtea izanda, fosilari “Milurteko gizona” ( Millenium man ) izena jarri zioten. Oraingoz ez da informazio handirik zabaldu, baina antropologoak uste dute gauza asko ikasiko dituztela.
Ardiphitecus ramidus ARDIPHITECUS  RAMIDUS Aurkitutako zati eskasotan oinarrituta, ez daiteke esan espeziea hankabikoa zenik, halakoa zela uste bada ere. Tim White-k eta bere taldeak 1992an Etiopian zati gehiago aurkitu zituzten; beren ezaugarriak aztertu ondoren,  Ardiphitecus   ramidus  izeneko espezie berri batekoak zirela aldarrikatu zuten. Oso primitiboa da eta orain dela 4.400.000 urte bizi izan zela pentsatzen da. Espezie hori txinpantzeen arbasoengandik oso gertu zegoen, baina azterketa genetikoek adierazten dutenaren aranera, eboluzioari dagokionez beraiengandik bereizita dago. Baso-ingurunean bizi zen eta beren hortzetako esmalte leuna ikusita, hostoak, zurtoin leunak, fruituak-eta jaten bide zituzten. Oraindik frogarik ez dagoen arren, gure lehen arbasoetako bat dela uste dute adituek.
Australophitecus anamensis AUSTRALOPHITECUS ANAMENSIS   Meavey Leakey-k (Leakey senideetako bat) Kenyan 1995. urtean espezie berri hau ediren zuen. Orain dela 3.900.000 edo 4.200.000 urte Afrikako baso irekietan bizi izan zen. Bere haginek esmalte lodia zutenez, hostoz soilik elikatzen ez zirela pentsatzen da.  Gorputzaren tamainari dagokionez, sexu dimorfismo handia zegoela esan behar da. Ikertzaileen iritziz, ar bakoitzak eme-talde bat berarentzat bide zuen.
Espezie honek 3.500.000 urte inguru ditu. Donald Johanson-ek 1974an eginiko aurkikuntzaren ondoren mundu osoan ospetsua egin zen. Kanpamenduan  The Beatles  taldearen ‘ Lucy in the sky with diamonds’  kanta entzuten ari zirela, eme baten  fosil nahiko osoa osatua aurkitu zuten eta horregatik:  Lucy  izena eman zioten. Egindako ikerketen ostean, beste habitat mota bat ageri zaigu: ibaiaren ondoko baso lehorra. Horrek aldaketa klimatiko handia jazo zela adierazten digu. Arren eta emeen tamainaz zalantza asko sortu ziren ,  baina Johanson-ek zorte oso ona izan zuen, espezie horretako hamahiru laguneko eskeletoak aurkitu baitzituen  Hadar-en , eta sexuen arteko dimorfismoa argi geratu zen AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS
Australophitecus garhi AUSTRALOPHITECUS GARHI   Australophitecus garhi -ren aztarnak 1996 eta 1998 urteen bitartean Awash-eko erdialdean (Etiopian) aurkitu zituzten elkarrekin Tim White-k eta bere taldeko Berhane Asfawe etiopiarrak. Gaur egun lurralde hura basamortuan egon arren, garai hartan laku bat zegoen bertan eta landare eta animalia gehiago ere bai Aurkitutako fosilek tximuen eta gizakion ezaugarriak dauzkatela diote ikertzaileek, adibidez, beso motzak eta hanka luzeak. Hor r ez gain, hortzek gizakiarenen antza handiagoa dute. Dirudienez, gizakiok instrumentuak erabili zituzten lehen-izaki bizidunak dira. “Garhi” izenak dioenez (‘ ezustekoa’ , amhareraz), ikertzaileentzat ezusteko galanta izan zen.
Paranthropus aethiopicus PARANTHROPUS AETHIOPICUS Frantses talde batek 1967. urtean Etiopiako Omo ibaiaren ondoan  Aethiopicus   Paranthropus -en   lehen fosila aurkitu zuen. Zalantza handiak sortu ziren haren inguruan, antropologoek 1985 arte ez baitzekiten eboluzioko zein ataletan kokatu. Alan eta Richard Leakey-k Koobi-n (Turkana lakuko ekialdean, Kenyan) ‘garezur beltza’,  KNM WT 17000,  ediren zutenean arazoa argitu zen, argi eta garbi adierazten baitu espezie horren jatorria. Duela 2.500.000 urte bizi izan zen eta 1.500.000 urtetan, Afrikako toki lehorretan  Homo -ekin batera. Sexu-  -dimorfismoa oso agerikoa zen. Fruitu gogorrak jateko, oso masailezur berezia garatu zuen.
Orain dela 1.800.000 urte aldaketa klimatikoek aurrera egin zutenez, hominidoak horretara egokituz joan ziren. Paranthropus-ak egokitzapen horren froga dira. Beren bizilekuak arbasoenak baino lehorragoak izan bide ziren; horrexegatik, oso masailezur berezia garatu zuten, fruitu lehorrak jan ahal izateko.  Mary eta Louise Leakey-k espezie hori 1959. urtean ediren zuten. Hasieran  Zinjanthropus boisei  izena jarri arren, jarraian  Australophitecus -en barruan kokatu zuten. Gaur egun,  Paranthropus en barruan dago .  Hala ere, batzuek  Austr a lophitecus en taldekoa dela uste dute. Antropologoek aztarnak batez ere Etiopian, Kenyan, Tanzanian eta Afrikako ekialdean aurkitu dituzte. Azken aurkikuntzek erakusten dutenez,  Paranthropus en familia  Paranthropus boisei -rekin bukatu zen. (2.300.000 -  1.200.000 K.a) PARANTHROPUS BOISEI
Paranthropus robustus PARANTHROPUS ROBUSTUS   Robert Broom doktoreak 1938. urtean identifikatu zuen espezie hori lehen aldiz. Fosila langile bati erosi zion eta  Australophitecus africanus -ekin zerikusirik ez zuela ohartuta –hura baitzen garai hartan ezagutzen zen  Australophitecus  bakarra–, gehiago jakin nahian aurkitzailearen eskolara joan zen. Gert   Terblanche gazteak tokiaren berri eman zion eta esandako leku berean garezur gehiago aurkitu zituen. Gaur egun, antropologoek  Paranthropus robustus  eta  Paranthropus   boisei  espezie bera ote diren eztabaidatzen dute, baina tokian-tokiko ezaugarri desberdinekin.  Paranthropus   Robustus -en aztarnak Hego Afrikan soilik aurkitu dituzte. Gehienek bi espezie direla diote.
Australophitecus africanus AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS   Raymon Dart-ek espezie horren lehen aztarnak Hego Afrikako Taun-go harrobian aurkitu zituen 1924. urtean.  Australophitecus africanus  izena eman zion, ‘Afrikako hegoaldeko tximinoa’, alegia. Orain dela 3.000.000-2.500.000 urte, leku ireki eta baso lehorreko inguruneetan bizi izan zen , k lima aldaketarekin desagertu zen  arte . Aztarna guztiak kobazuloetan aurkitu dira, ez bertan bizi zirelako, harrapariek jateko hara eramaten zituztelako baizik. Australophitecus- ak   bi hanken gainean ibiltzen ziren; hala ere,   besoen eta hanken itxurak adierazten duenez, zuhaitzetan denbora luzea ematen zuten. Antropologo batzuek  Homo  espeziearekin lotzen dituzte; beste batzuek ,  aldiz,  Paranthropus -arekin.
Homo habilis Louis eta Mary Leakey-k 1960. urtean Oldu v ai-ko lepoan aurkitu zuten hominidoa da. Lehen gizakitzat har dezakegu. Harriak eta hezurrak erabiltzen zituzten tresnak egiteko: lantzak, arraspak, puntak...   Afrikan bizi izan ziren. Orojaleak ziren: oihanean bildutako fruitu eta tuberkuluak eta beraiek eginiko lehen motako harmen bidez ehizatutako animaliak jaten zituzten. Familia-taldeetan bizi ziren. Garunaren bolumena nahiko txikia zuten, 500 cc ingurukoa.  (2. 4 00.000  – 1.500.000 k.a.) H OMO HABILIS
Homo ergaster H OMO ERGASTER   Homo Habilis -arenganako jauzi kualitatiboa dugu  Homo ergaster  deritzana. Bere garezurraren tamaina handia (850 cc) eta bere eskeletoak (gurearen antzekoa, 1,70 metro luze baitzen), antropoideen moldetik urruntzen du. Horrek guztiak kumeen garapen motelagoa eta giza ingurune konplexuagoa ekarri zituen berarekin. Gainera, dieta aldaketak zenbait ondorio ere ahalbidetu zion  Homo ergaster -ari: okelaren kontsumoa (hau da, proteina gehiago garunerako) eta giza konplexutasuna zela eta, Afrika uztea eta Asia  eta Europa kolonizatzea. Erabiltzen zituen tresnen artean honakoak ditugu, laxkak  eta bi aldeetatik tailatutako nukleoak,  bi-face  ospetsuak.
Homo erectus Homo habilis -ek baino garun handiagoa zuten. Nomadak ziren eta familia txikietan bizi ziren, ehizatik eta fruituak biltzetik. Harrizko tresnak hobetu zituzten. Sua kontserbatzen eta erabiltzen ikasi zutenez, bizimodua eta ohiturak aldatu ziren. Klima eta bizitzeko giroa latzagoa zenean emigratu eta Eurasia osoa kolonizatu zuten. Gizakiok beste zenbait eboluzio izan zuten kontinentez kontinente. Europar  Neanderthal  gizakiak  Homo erectus -aren arbaso zuzenak izan zirela pentsatzen da. HOMO ERECTUS   ( 800.000 - 300.000 k.a).
Homo antecessor HOMO ANTECESSOR Homo antecessor -a 1997. urtean Atapuercan (Burgosen, Espainian) agertu zen. Azken urteetan Paleontologian suertatu den ikerkuntza nagusia dugu, orain dela 800.000 urte hominidoak Europan bizi  izan  zirela frogatu baitu. . Bere morfologiak benetako iraultza ekarri zuen, ordu arte inork ez baitzuen pentsatzen duela 800.000 urte hain garezur tamaina handiko hominidorik izan zitekeenik (1000 cc),   ezta g e urearen antzeko aurpegia izan zezakeenik ere. Zoritxarrez, Afrikan oraindik ez da antzintasun hau duen beste espezie baten fosilik aurkitu. Antropologoek  Homo ergaster -aren eta geure arteko katenbegia dela diote.
Homo neanderthal Gure espeziarekin 5.000 urtetan bizi izandako gizaki txiki baina sendo eta oso indartsua zen. Kopeta inklinatua zuen eta oso aurpegi zabala. Familia-klanetan bizi ziren; bertan zaharrak eta zaurituak zaintzen zituzten. Bizilekua kobazuloetako aterpeetan zeukaten eta edateko ura, erremintak egiteko lehengaiak, elikagaiak eta abar eskain zitzaketen lekuetan finkatzen ziren. Biltzaileak eta ehiztariak ziren eta berehala kontsumitzekoa zena  HOMO NEANDERTHALENSIS (125 .000 - 3 5 .000 k.a). besterik ez zuten hartzen. Teknika asko garatu zituzten,  harri landuak, zura eta animalien adar eta hezurrak erabiliz, eskuarki erremintak egiteko. Sua pizten ikasi zuten eta, dirudienez, hildakoak lurperatzen zituzten .
Homo sapiens HOMO SAPIENS 40.000 K.a – Gaur egun Haitzuloetan, ibaien ondoko txabola xinpleetan edo abere larruz estalitako etxeetan bizi zen. Bizimodu nomada zuten, elikatzeko leku batetik bestera ibiltzen zirelako ehizan, arrantzan eta fruitu eta itsaski bilketan. Beren gaitasuna zela medio, tresna eta lanabesak maisuki egiten zituzten. Erlijio-sen handia zuten eta magian ere sinisten bide zuten. Adierazpen izpiritual nagusiak hobiratzeak eta haitzuloetako artea dira. Eskulturak (venusak) ere egiten zituzten. Larruak  ebakiz eta sokak eta jostorratzak erabiliz,  arropak paratzen zituzten. .
2. Aukera: Kaskahezur arbola Milioi urte
Australophitecus afarensis AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS ? Nork aurkitu 430 cc Garezurra Hadar ,Etiopia Non 3.500.000 urte Adina Australophitecus afarensis Espeziea
Australophitecus africanus AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS   "The Taung Child"   M. De Bruyn Nork aurkitu 440 cc Garezurra Taung, Hego afrikan Non 2.500.000 urte Adina Australophitecus africanus Espeziea
Paranthropus aethiopicus Paranthropus aethiopicus PARANTHROPUS AETHIOPICUS KNM WT 17000 "The Black Skull  " Alan Walker Richard Leakey Nork aurkitu 440 cc Garezurra Turkana, Kenia Non 2.500.000 urte Adina Paranthropus aethiopicus Espeziea
Paranthropus bosei Paranthropus bosei PARANTHROPUS BOISEI   "Zinj" KNM ER 406 Mary Leakey Nork aurkitu 440 cc Garezurra Olduvai Gorge, Tanzania Non 1.800.000 urte Adina Paranthropus boisei Espeziea Richard  Leakey H. Mutua Nork aurkitu 440 cc Garezurra Kopobi Fora, Kenia Non 1. 7 00.000 urte Adina Paranthropus boisei Espeziea
Paranthropus robustus SK 48 PARANTHROPUS ROBUSTUS   Fourie Nork aurkitu 440 cc Garezurra Swartkrans, Hego afrika Non 1.5 M – 2.0 M  Adina Paranthropus robustus Espeziea
Homo habilis HOMO HABILIS KNM ER 1813 Kamoya Kimeu Nork aurkitu 600  cc Garezurra Koobi Fora, Kenia Non 1.900.000 urte  Adina Homo habilis Espeziea
HOMO  RUDOLFENSIS KNM ER 1470 Bernard Ngeneo Nork aurkitu 775 cc Garezurra Koobi Fora, Kenia Non 1.800.000 urte  Adina Homo rudolfensis Espeziea
Homo ergaster HOMO ERGASTER KNM ER 3733 Bernard Ngeneo Nork aurkitu 850  cc Garezurra Koobi Fora, Kenia Non 1.750.000 urte  Adina Homo ergaster Espeziea
Homo erectus HOMO ERECTUS Sinanthropus pekinensis"  edo "Pekingo gizona Weidenreich Reconstruction ? Nork aurkitu 1043 cc Garezurra Zohukoudian, txina Non 500.000-230.000 Adina Homo erectus Espeziea
Homo heidelbergensis HOMO HEIDELBERGENSIS Kabwe Cranium, or Broken Hill 1 "Rhodesian Man Tom Zwiglaar Nork aurkitu 1 300  cc Garezurra Kabwe, Zambia Non 125.000-300.000 Adina Homo heidelbergensis Espeziea
Homo neanderthal HOMO NEANDERTHALENSIS   .   La Chappelle-aux-Saints "The Old Man"  Bouyssonie anaiak  L. Bardon Nork aurkitu 1 500  cc Garezurra La Chappelle aux-Saints, Frantzia Non 60.000 Adina Homo neanderthalensis Espeziea
Homo sapiens HOMO SAPIENS Cro-Magnon 1 Louis Lartet Nork aurkitu 1400cc Garezurra Les Eyzies, Dordongne, Frantzia Non 30.000 Adina Homo sapiens Espeziea
LEHEN GIZA KULTURAK SARRERA LEHEN GIZA KULTURAK
Lehen giza kulturak Egin diren ikerketen arabera, badirudi benetako lehen giza espezieak  australopiteko engandik garatu zirela. Ondoren  Homo  mota guztiak garatu ziren. Eboluzio hori  Tertziarioaren amaieran  eta  Koaternarioaren  hasieran  gertatu zen.      Koaternarioko klimak glaziazio eta interglaziazio (edo hotzaldi eta  beroaldi) ugari izan zituen.  Aldaketa zikliko  horiek floran eta landarezko jantzian aldaketa handiak sortu zizkieten animaliei eta  lehen gizakiei,  bizimoduan, finkalekuetan, ibilaldietan-eta zuzenean  eraginez . Errazago ikasteko, ikerlariek eta zientzialariek bezalaxe  zatitu ko dugu  Historiaurrea :  Paleolitoa  (harri landuzko erremintetako aroa) eta  Neolitoa  (harri leunduzko erremintetakoa) deritzaten periodoetan. Halaber,  Paleolitoak hiru garai  izan zituen:  Behe  Paleolitoa,  Erdi ko Paleolitoa eta  Goi  Paleolitoa. LEHEN GIZA KULTURAK
paleolitoa PALEOLITOA Historiaurreko aroa, lehen gizona harria lantzen hasi zenetik Mesolito aroa arte hedatzen da. Oso aldi luzea da, antzinako gizonak sortu zuen lehen kulturarekin hasi baitzen, orain dela 1.000.000 urte inguru, eta K.a. 10000. urte ingurua arte luzatu baitzen. Aldi horretan hainbat gizon mota sortu eta  desagertu  ziren, haien bilakaeratik Homo sapiens (gaur egungo gizona) azaldu zen arte. Hiru arotan banatzen da:  Behe Paleolito aroa  (K.a. 1000000. urte ingurutik K.a 150000 urte ingurua arte),  Erdi Paleolito aroa  (K.a. 150000. urte ingurutik K.a. 40000. urte inguru arte) eta  Goi Paleolito aroa  (K.a. 40000. urtetik K.a. 9000. urtea arte).
Behe paleolitoa Behe Paleolitoa  lehen gizakien hondakinak azaldu zirenetik,  4.400.000 urtetik  orain dela  100.000 urte bitarte ko periodoari deitzen zaio. Sorrera  Afrika ko laku handien inguruan kokatua da,  Olduvai-ren inguruan . Ondoren, Homo ergasterrak Afrika utzi eta Europa eta Asiarantz jo zuen.  Kuaternario  garaian suertatutako  glaziazio- eta interglaziazio-aldiek  eragin handia izan zuten gizakien sorreran eta hedapenean. Afrikan, adibidez, eurite eta lehorte gogorrak tartekatu ziren. Garai hartakoak izan ziren  Australopithecusak, Paranthropusak, Homo habilisak, Homo ergasterrak eta Homo erectusak . BEHE PALEOLITOA
BEHE PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA CHOPERRA BIFAZ PERKUTOREA
Erdi paleolitoa ERDI  PALEOLITOA Orain dela  100.000 eta  40.000 urte  bitarteko periodoari Erdi Paleolitoa esaten zaio. Azken glaziazio artea bukatu eta berehalako Würm glaziazioaren garaian izan zen aro hura. Dagozkion giza aztarnak  Neanderthal gizakiarena k dira. Lehen aztarnak Düsseldorf (Alemania) hiriaren inguruko Neander ibarrean aurkitu izanak izena eman zion. Neanderthal gizona ez da gaur egungo gizakien arbasotzat hartzen, suntsitutako adartzat baizik, duela 35.000 ‑ 40.000 urte Cro‑Magnon gizakiak (gizaki modernoak) ordezkaturik, Europan desagertu zelako. Neanderthal kultura ri  Moustier  aldikoa ere deitzen zaio, Moustierren (Frantzian) aztarnategi aipagarri bat aurkitu zelako.  
Neanderthalen suntsiketa NEANDERTHALEN SUNTSIKETA ,[object Object],[object Object],[object Object]
ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. MOUSTERIEN KULTURA
ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. CHATELPERRONIEN KULTURA
Goi Paleolitoa GOI  PALEOLITOA Gutxi gorabehera duela 40.000 urtetik K.a. 10.000 urte bitarteko aldia da. Orduan azaldu zen gizaki modernoa ( Homo sapiens -a). Neanderthalek eta gizaki modernoek 5.000 urtez mundua partekatu zuten.  Badirudi Afrikako ekialdean sortu eta handik planeta osora hedatu zirela. Hedapen hartan hainbat ingurugirori aurre egin behar izan zieten, eta bakoitzari moldatzeko, ezaugarri fisikoetan (azalaren eta ilearen kolorean, forman...) aldaketak izan zituzten. Horien ondorioz giza arrazak sortu dira.
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. AURIGNAC KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. GRAVETIEN KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 3. SOLUTREN KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 4. MAGDALENIEN KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 5. AZILIEN KULTURA
artea PALEOLITO GARAIKO ARTEA
artea PALEOLITO GARAIKO ARTEA Garai horretako arteari buruz hitz egiten denean, bi arte motaz ari gara: labar-arteaz eta arte iraunkorraz. Labar-artea pinturaz, marrazkiz eta grabatuz osatuta dago. Arte iraunkorra, aldiz, animalien hezurretan, adarretan edo harrietan landutako objektu apaingarriez nahiz irudiez eta  harriz edo buztinez egindakoez ari gara. Paleolito garaiko arteak helburu magikoa zuela esan ohi da, zenbait haitzulok santutegi itxura baitute, bertan pinturak leku ezkutuetan eta maiz ehizaldiko gertakariak irudikatzen zirelako. Pintura horien balio magikoa ehiza eskuratzea zen, agian. Labar-artearen barnean franko-kantaurikoa dugu. Polikromoa eta oso errealista da. Batez ere animaliak agertzen ditu. Arte iraunkorrar i dagokionez,  venusak aipatu behar dira. Emakume-  -ezaugarriak azpimarratuta daude, emankortasuna babestu nahian edo.
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA MARRAZKIAK LASCAUX   TROIS FRERES   PECH MERLE   COSQUER   NIAUX   CHAUVET ALTAMIRA   EKAIN
EKAIN EUSKAL HERRIKO LABAR ARTEA  EKAIN
ALTAMIRA FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA  ALTAMIRA
LASCAUX FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA  LASCAUX
COSQUER FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA  COSQUER
NIAUX FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA  NIAUX
PECH MERLE FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA  PECH MERLE
CHAUVET FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA  CHAUVET
TROIS FRERES FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA  TROIS FRERES
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA GRABATUAK TROIS FRERES   LAUSSEL   ALTAMIRA   ALTXERRI   CHAUVET   ENFER
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ALTXERRI
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA TROIS FRERES
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA LAUSSEL
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ALTAMIRA
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA CHAUVET
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ENFER
PALEOLITO   GARAIKO ARTE IRAUNKORRA OBJEKTU ERABILGARRIAK   APAINTZAKO OBJEKTUAK VENUSAK
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA   OBJEKTU ERABILGARRIAK
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA    APAINTZEKO OBJEKTUAK
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA    VENUSAK (1) MALTA (SIBERIA)  GAGARINO (UKRANIA) VESTONICE (MORAVIA) AUDIEIVO (UKRANIA)
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA    VENUSAK (2) WILLENDORF (AUSTRIA) BRASSEMPOUY  (FRANTZIA) KOSTIENKI  (ERRUSIA) SIREIL (FRANTZIA)
EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA Paleolito aroa :  Behe Paleolitoko oso aztarna gutxi dago Euskal Herrian, gehienak Acheul bukaera aldikoak dira; aldi hartako suharrizko esku aizkora batzuk aurkitu dira Haizpitarte, Aitzabal eta Arlanpeko haitzuloetan. Erdiko Paleolitoko aztarnak, aldiz, anitz dira: adibidez, Axlor, Lezetxiki, Olha eta Isturitzeko haitzuloetako aztarnategiak ditugu. Goi Paleolitoko aztarnak ugariak eta aberatsak dira. Cro-Magnongo gizakia hemen bizi izan zen, bere hezurren eta tresnen aztarna asko agertu baitira. Era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak ere aurkitu dira: besteak beste, Isturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloetan .
Behe paleolitoa Garai hartako giza taldeak ibai ondoan bizi ohi ziren, bizirik irauteko leku horiek egokiagoak zirelako. Orduko klimara egokitutako etxebizitza hobeak egiteko gauza ez zirelako, haitzuloak erabili behar izan zituzten. Garai hartako silexeko aizkorak eta animalien hezurrak besterik ez dira aurkitu. Oso interesgarria da “Aranzadulilako Aurpegibikoa. Ez dakigu ziur zona honetan zein motatako gizakia bizi zen, baina Preneanderthala zela esan daiteke. Biltzaile ehiztariaren-ekonomiari esker bizi zen. BEHE PALEOLITOA EUSKAL HERRIAN
Erdi paleolitoa ERDI PALEOLITOA EUSKAL HERRIAN    Garai hartako giza bizitzaren hondakin asko aurkitu da Euskal Herrian (40 leku baino gehiago aztertu dira). Batzuk aire zabalean zeuden (Bizkaiko Sopelako Kurtzion esaterako), baina gehienak haitzuloetan bizi ziren (Axlor, Lezetxiki, Olha, Isturitze, Gatzarria eta abarretan)... Aurkitutako hondakinak aztertuta, garai hartan bizi ziren animaliak zeintzuk eta nolakoak ziren nahikoa zehatz jakin dezakegu. Erdi Paleolitoaren hasieran Mer k en errinozerontea, lehoia, lehoinabarra, etab. Ziren nagusi. Klima epeleko animaliak ziren haiek. Hala ere, periodoak aurrera egin ahala klima hotzeko animaliak ugaldu ziren. Periodo horretan Euskal Herrian neanderthal gizakia bizi zen. Ehizatik eta fruitu-bilketatik bizi zen. Ehiza taldean uxaketa-teknikaz egiten zuten. Axlor eta Lezetxikin hori frogatzen duten hondakin ugari aurkitu da. Gainera hobiratzeak ere badira, gorpuen ondoan armak, janari –hondakinak eta hauts desberdinak direlarik.
Goi Paleolitoa GOI PALEOLITOA EUSKAL HERRIAN Euskal Herriko Goi Paleolitoan tenperatura batezbeste gaur egun baino hamabi gradu baxuagoa zen eta 1.100 metrotik gora elurrak ez ziren urte guztian urtzen. Horregatik, ia aztarnategi guztiak 400 metro baino altitude txikiagoetan aurkitu dira. Garai hartako animaliak zona hotzetakoak ziren; errinozeronte iletsua, mamuta, oreina, azeri artikoa, erbia eta gaur egun zona arktiarretan dauden karraskari batzuk. Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere oreinak ziren nagusi. Erdi Paleolitoko Homo neanderthala Cro-Magnon gizona ordezkatu zuen. Goi Paleolitiko Aroko aztarnak ugari eta aberatsak dira. Cro-Magnon gizakia bizi izan zen Euskal Herrian, haren hezurren eta tresnen aztarna ugari aurkitu baita; era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak aurkitu dira; aipagarrienak Izturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloak dira. Dena den, Goi Paleolitiko Aroko haitzulo gehienak kostaldean eta behean daude; horrek adierazten du garai hartan klima hotza zela eta leku garaiak ez zirela egokiak bizitzeko. Kostaldearen inguruan bizi zirenez, arrantzak garrantzi handia izan zuen Cro-Magnon gizakiarentzat eta hori adierazten dute aurkitutako arrantzarako tresnen aztarnak: arpoiak eta hezurrezko amuak.
Euskal herriko artea PALEOLITO GARAIKO ARTEA EUSKAL HERRIAN Goi Paleolito garaiko gizakiak hainbat elementuen artean zenbait irudi horman margoturik utzi zizkigun. Hezurretan, edota hartxabaletan egindako beste zenbait irudi ere agertu dira. Paleontologoek horren esanahiari buruzko teori desberdinak dituzte, baina ez dirudi gauza erraza irudi horiek adierazi nahi dutena asmatzea. Halere, aurkitu diren irudiak ez dira denak berdinak, ezaugarri desberdinak dituzte eta sailkatzerakoan, lehenik behintzat, bi multzo nagusitan banatzen dira: ,[object Object],[object Object]
Zein da zein historiaurrean ZEIN DA ZEIN HISTORIAURREAN
barandiaran Gipuzkoar antropologo, etnografo eta ikertzailea, Ataunen jaioa (1889-1991). Gasteizen apaiztu eta Leipzigen, Munichen eta Parisen psikologia ikastaroak egin zituen. Gasteizko Apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1916an etnografia ikerketak hasi zituen; Aralarko zenbait trikuharri arakatu zuen, Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenekin batera. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean parte hartu zuen; elkarte haren babesean Etnologia Laborategia sortu zuen. Ondoko urteetan etnografia eta arkeologia lanak prestatzen aritu zen Europan (Genevan, Bernan, Zurichen, Vienan, Erroman...). 1936ko gerraren ondorioz, babes bila Sarara jo zuen. 1953an itzuli zen Atauna eta harrezkero, ikerketa askotan esku hartu zuen. 1964an Nafarroako Unibertsitateko Etnologia Katedra eskaini zioten. Elkarte askotako kide izendatu zuten (Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria, Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales, eta abar). Hainbat aldizkaritan idatzi zuen eta beste zenbaitetako zuzendari izan zen. Lan batzuk:  ‘Eusko Mitologia’  (1924);  ‘Euskalerriko leen gizona’  (1934);  ‘Antropología de la población vasca’  (1947);  ‘Mitología Vasca’  (1960). Nolanahi ere, Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da (Santimamiñe, Aiz p itarte, Lezetxiki, Ermitia, Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain). 1972an haren lanen bilduma argitaratzen hasi ziren. Euskaltzain izan zen. JOSE MIGEL BARANDIARAN AIERBE
altuna 1960-1965 bitartean Alemanian bizi izan zen. Han zegoelarik, Paleontologia eta Historiaurreko ikasketak sakondu zituen. Epe horren ondoren, Donostian finkatu zen. 1971an doktoratu zen Gipuzkoako historiaurreko aztarnategietako Ugaztun Faunari buruzko tesia egin ondoren (1972an argitaratu zen). Arazandiren buru zela, arkeologo gisa Euskal Herri osoan zehar aritu da lanean. Izan ere, berrogeitik gora indusketa egin ditu. Gure artean ia ezezagunak diren eremuak jorratu ditu, Euskal Herriko historiaurreko altxorrak aurkitu eta nazioarte mailan zabalduz. Kontaezinak dira bere ikerketa-lanak eta jaso   dituen sariak; bat aipatzearren, Ibáñez Martín Zientzia Ikerketa Sari Nazionala. JESUS ALTUNA   ETXABE  Arkeologo eta Historiaurrean aditua eta Arkeozoologian doktore da. Berastegin (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko uztailaren 1971n. Biologia Zientzietan lizentziatu zen Madrilen eta Zientzia Fakultateko ezohiko saria jaso zuen.  Historiaurrean eta Arkeozoologian espezialista da. Berrogei indusketa-kanpaina egin ditu Euskal Herriko, Espainiako eta Sudango aztarnategietan. Labar-artea Kontserbatzeko Espainiar Batzordeko eta ICAZ ( International   Council for Archaezoology ) erakundeetako zuzendaritza batzordeko kidea da, eta Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurre Sailaren burua.
Darwin, Breuil Charles   Darwin   Ingeles zientzialaria (1809-1882). Edinburgoko eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasi zuen, Geologia, Entomologia eta Botanika, batez ere. 1831-1836 bitartean Hego Amerikara eta Galapago uharteetara antolatu zen bidaialdi batean naturalista gisa parte hartu zuen. 1859an  ‘On the Origin of Species by Means of Natural Selection’  argitaratu zuen, hogei urtetan egindako azterlanetan oinarriturik, izaki bizien bilakaeraren teoria (darwinismoa) eta hautatze naturalaren prozesua aurkeztuz Henri   Breuil   Frantses historialaria (1877-1961). Paleolito garaiko artearen ikerketan espezializatu zen, eta Frantzia, Espainia eta Hego  A frikako haitzuloetako margo lanak aztertu zituen. Zenbait lan: L’Afrique préhistorique (1933), Les Hommes de la pierre ancienne (1951). André Leroi-Gourhan   Frantses etnologoa (Paris, 1911-Paris, 1986) Sorbonneko irakasle izan zen 1953az geroztik. Hizkuntza, historia eta antropologiako metodoak erabili zituen historiaurrea aztertzeko. Frantses kolonietako etnologian eta paleolitos garaiko aztarnetan oinarrituak dira haren lan interesgarrienak. Obra nagusiak: Mileux et techniques (1945, Bitartekoak eta teknikak), Le geste et la Parole (1964-1965 Keinua eta Hitza) eta La Prehistoire de l’art occidental (1965, Sartaldeko artearen historiaurrea)
leakeytarrak Zein da zein Louis Leakey   Britainiar antropologoa (1903-1972). Oso fosil garrantzitsuak aurkitu zituen Kenyan eta Tanzanian:  Zinjanthropus  deritzan primate antropoidearenak (14 milioi urte). Mary   Leakey  : Britaniar paleoantropologoa.  Ezagutzen dutenek “benetako fosil ehiztaria” eta “familiako zientifikoa”  dela diote. Bere senarra Louis Leakeyren laguntzarekin egin dituen aurkikuntzen artean, Afrikako hominidoen antzinatasuna erakutsi zuen 1.75-milioi urteko garezur bat ,  lehen  Homo  espezietako  jaws ,   eta hortzak eta Laetolin aurkitutako hankabiko hominidoen fosilizatutako oin aztarnak   Maeve Leakey,  Kenia Museoko Nazionaleko paleoantropologoa. Maevek A  Kenyanthropus platyops  eta  Australopithecus anamensis aurkitu zituen.  Richard Leakeyrekin ezkonduta dago. Richard   Leakey : Louis eta Mary Leakeyren semea . Richardek 1960tik 1980 urte bitartean bere gurasoekin lanean jarraitu zuen Turkana lakuan garrantzizko aurkikundeak egiten eta Museo Nazionaleko zuzendari bezala. Orain bere energi guztiak politika eta kontserbazionismo mundura bideratu ditu. ,
biografia Tim White  Kaliforniako Institutuko paleoantropologoa. Tim White oso ezaguna da lehen hominidoen eskeleto, biologia, ingurune eta portaeraren inguruan egindako bere ikerketetan duen zehaztasun eta analisi profesionalgatik. Nazioarteko antropologo talde batekin. Ardipithecus ramidus eta Australopithecus garhi.aurkitu eta izena eman zieten Raymond Dart  Australian jaiotako Hego Afrikako anatomista eta antropologoa (1893-1988). 1924. Urtean Hego Afrikako Taung inguruan aurkitutako garezur fosil bat deskribatu zuen. Fosil honi australophitecus africanus izena ipini zion. Dartek iskanbila handia sortu zuen garai horretan garezurra tximuen eta gizakien arteko izaki batena zela adierazi zuen. Ondoren egindako ikerketa batean “Taungo ume” hori hominido bat zela   garbi adierazi zuen . Donald Johanson   Paleontologoa eta Gizakien Sorrerako Institutuko fundatzailea Donald Johansonek 1974. urtean  Lucy  (gaur egun osatuen aurkitu den hominidoen eskeletoa) aurkitu zuen. Hurrengo urtean Etiopian espezie bereko beste hamahiru hominidoen fosilak aurkitu zituen. Gizakiaren sorrerako inguruan idatzitako liburu askoren egilea dugu.
hiztegia HIZTEGI LABURRA
Hiztegia   Antropologia   Gizonaren Anatomiazko eta Biologiazko ezaugarriak (eta areago, kulturazkoak ere bai) aztertzen dituen jakintza.  Antropologia fisikoak  gizonen ezaugarri fisikoak aztertzen ditu (neurria, azalaren kolorea, burezurraren bolumena, begien forma, odol taldeak, eta abar).  Kultura Antropologiak  gizarteen sinesmen, erakundeen, janzkeren eta tradizioen azterketa egiten du. Australopiteko   Afrikako hegoaldean aurkituriko hominidoa, lehen tresna zizelatuen egilea. B otanika   Landareen azterketa helburu duen biologiaren alorra. Cro-Magnon   Frantziako mendebaleko historiaurreko kokalekua (Eyzies-de-Tayac, Dordoina). 1868an Goi Paleolito aroko Aurignac aldian bizi izan zen herri baten aztarnak aurkitu ziren han (K.a. 30000).  Bertako  gizonei Cro- Magnon  esaten zaie. Emigratu   Erbesteratu; (norbait) lan arazoengatik edo, berea ez den herri batera bizitzera joan. HIZTEGI LABURRA
hiztegia G eologia .  Lurraren egitura (batez ere ur azala eta litosfera) eta bilakaera aztertzen dituen jakintza; mea-baliabide berriak eta eraikuntzetarako leku egokiak aurkitzea, eta gertaera naturalek (lurrikarek, sumendiek, higadurak) dakartzaten arriskuak neurtzeko helburua du. . H ominizazio . Garapen prozesua, hurrenez hurreneko aldietan (gizakiaren aurreko aldia; gizaki aurreko hominidoen eta giza hominidoen bitarteko aldia;  Homo habilis -a ;  Homo erectus -a ;  Homo sapiens -a ), egungo  Homo sapiens sapiens  gizakiarenganaino heldu dena. Miozeno   Geol. Hirugarren aroaren laugarren aldia, oligozenoaren eta pliozenoaren artekoa (duela 25-13 milioi urte ing uru ). Aldi h rr netan asko ugaldu ziren ugaztun erraldoiak, eta tenperaturak hoztearen ondorioz, hosto erorkorreko landareak nagusitu ziren. Moustier edo Muster aldia   Behe Paleolito aroaren amaiera eta Erdi Paleolito aroa osorik hartzen dituen historiaurreko aldia. Kultura hori Europan, Asiako mendebalean eta Ipar Afrikan zabaldu zen Würm izotzaldiaren hasieratik (K.a. 40.000). Haren arrasto ugari aurkitu dira Euskal Herrian: besteak beste, Axlor, Lezetxiki, Kobalde, Olha, Isturitze, Gatzarria leizeetan, Lapurdi eta Gipuzkoako ekialdeko kostaldean, Ebro eta Aturri ibaien arroetan eta Urbasa eta Baigura goi-ordokietan. HIZTEGI LABURRA
hiztegia Nomada   Giza taldeez mintzatuz, bizileku finkorik ez duena, alderraia, ibildauna. . Olduwaiko zintzurra   Tanzaniako historiaurreko aztarnategia, Victoria aintziraren hego-ekialdean. Hominidoen aztarnak eta harrizko lanabesak aurkitu dira, besteak beste. Paleontologia   Geologia aldietako izaki biziak fosilen azterketaren bidez ikertzen dituen jakintza. Rift Valley   Asiako hego-mendebaleko Jordan haranetik Afrikako hego -  - ekialderaino  ( Zambeze ibaiaren bokaleraino )  zabaltzen den sakonune saila, munduko luzeena. 6.400 km luze eta 48-64 km zabal da. Historiaurreko garrantzizko aztarnategiak aurkitu dira bertan.. Zoologia   Animalien azterketa helburutzat duen jakintza. HIZTEGI LABURRA
http :// members . aol . com / bkdonnclass / EarlyMan . html http :// www . culture . gouv . fr / culture / arcnat / lascaux / en / http :// www . becominghuman . org http :// www . fundacionatapuerca . com / pc . htm http :// www . ifrance . com / prehisto /AA. htm
lucy LUCY
Klima kuaternarioan
LAETOLI En una de sus erupciones, el volcán Sadiman, en Tanzania, arrojó cenizas al aire y una lluvia las convirtió en barro. Sobre ese barro se grabaron y fosilizaron las pisadas de muchos animales. Entre ellos las de tres homínidos que caminaban como nosotros. Eran tres A. Afarensis de hace ¡3,5 millones de años! La primera evidencia de bipedismo encontrada hasta el momento.
laetoly Gertaeren konbinazio harrigarri bati esker, duela 3.750.000 urte inguru izandako gertaera arrunt baten bidez, agian, XX. mendean aurkikuntza arkeologiko ikusgarriena egin zen. Hiru hominidok oso ongi kontserbatu den oinatzen segida utzi zuten eta gure arbaso batzuen bizitzako une batzuen arrasto harrigarria eskaini digute. Gaur egun gertaera-lekuari LAETOLI deitzen zaio eta Sudiman sumenditik gertuko baso batean dago. Garai hartan, Sudiman sumendiak astebetez edo bi astez zurrunka eta errauts grisezko hodeiak jaurtiz aritu zen. Ondoren euri-tanto batzuk erori eta animali batzuek oinatza markaturik utzi zuten. Hauen artean hiru hominido izan ziren. Eguzkiak oinatzak egosi zituen laster eta haitz gogorreko arrasto bihurtu zituen. Haizeak eramandako errauts, euri eta harea gehiagok oinatzak estali eta kasualitatez, Mary Leakey 1976. urtean aurkitu arte babestu zituen.
AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS 2 Australophitecus afarensis AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS Espezie honek 3.500.000 urte inguru ditu. Donald Johanson-ek 1974an eginiko aurkikuntzaren ondoren mundu osoan ospetsua egin zen. Kanpamenduan  The Beatles  taldearen ‘ Lucy in the sky with diamonds’  kanta entzuten ari zirela, eme baten  fosil nahiko osoa osatua aurkitu zuten eta horregatik:  Lucy  izena eman zioten. Egindako ikerketen ostean, beste habitat mota bat ageri zaigu: ibaiaren ondoko baso lehorra. Horrek aldaketa klimatiko handia jazo zela adierazten digu. Arren eta emeen tamainaz zalantza asko sortu ziren ,  baina Johanson-ek zorte oso ona izan zuen, espezie horretako hamahiru laguneko eskeletoak aurkitu baitzituen  Hadar-en , eta sexuen arteko dimorfismoa argi geratu zen
Erdi paleolitoa ERDI  PALEOLITOA Orain dela  100.000 eta  40.000 urte  bitarteko periodoari Erdi Paleolitoa esaten zaio. Azken glaziazio artea bukatu eta berehalako Würm glaziazioaren garaian izan zen aro hura. Dagozkion giza aztarnak  Neanderthal gizakiarena k dira. Lehen aztarnak Düsseldorf (Alemania) hiriaren inguruko Neander ibarrean aurkitu izanak izena eman zion. Neanderthal gizona ez da gaur egungo gizakien arbasotzat hartzen, suntsitutako adartzat baizik, duela 35.000 ‑ 40.000 urte Cro‑Magnon gizakiak (gizaki modernoak) ordezkaturik, Europan desagertu zelako. Neanderthal kultura ri  Moustier  aldikoa ere deitzen zaio, Moustierren (Frantzian) aztarnategi aipagarri bat aurkitu zelako.  
Behe paleolitoa Behe Paleolitoa  lehen gizakien hondakinak azaldu zirenetik,  4.400.000 urtetik  orain dela  100.000 urte bitarte ko periodoari deitzen zaio. Sorrera  Afrika ko laku handien inguruan kokatua da,  Olduvai-ren inguruan . Ondoren, Homo ergasterrak Afrika utzi eta Europa eta Asiarantz jo zuen.  Kuaternario  garaian suertatutako  glaziazio- eta interglaziazio-aldiek  eragin handia izan zuten gizakien sorreran eta hedapenean. Afrikan, adibidez, eurite eta lehorte gogorrak tartekatu ziren. Garai hartakoak izan ziren  Australopithecusak, Paranthropusak, Homo habilisak, Homo ergasterrak eta Homo erectusak . BEHE PALEOLITOA
lucy LUCY
Deban, Gipuzkoan, dagoen haitzuloa da Ekain, izen bereko mendiaren oinean eta Zestuatik oso hurbil. 1969an egin ziren lehen aurkikuntzak. A. Albizuri eta R. Rezabalek aurkitu zuten, eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu zuten. 150m-ko luzera du. Goi Paleolitoko garrantzi handiko pinturak eta grabatuak aurkitu ziren: zaldiak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta arrainak. Pintura eta grabatuetan kolore beltza nagusia bada ere, gorria ere erabili zuten eta zenbait animaliatan irudi-barrena ere pintatuta dago. Atarian giza egoitza zenaren aztarnak daude eta barrualdea Madaleine aldiko mundu izpiritualaren lekuko ederra da (15.000 - 12.000 K.a.). Monumentu izendatuta dago.   EKAIN
PALEOLITOA HERRI AMETSA IKASTOLA 2003 Xabier Amilibia

More Related Content

What's hot

Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea  5. MAILA A 4. taldeaHistoriaurrea  5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldeamendigoiti
 
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinIzaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinApuntes300
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea5maila
 
Euskal herriko ibaiak eta klima 2 gaia
Euskal herriko ibaiak eta klima 2 gaiaEuskal herriko ibaiak eta klima 2 gaia
Euskal herriko ibaiak eta klima 2 gaiaMargaGutierrez
 
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya 5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya idoialariz
 
Neolitoa eta Metal Aroa
Neolitoa eta Metal AroaNeolitoa eta Metal Aroa
Neolitoa eta Metal Aroajaionetxu
 
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH33 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3idoialariz
 
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LHidoialariz
 
13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi aroraMargaGutierrez
 
ANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegiaANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegiaidoialariz
 
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4 idoialariz
 
10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)
10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)
10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)idoialariz
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorramatxutxa
 
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHZientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHPilar Etxebarria
 

What's hot (20)

Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea  5. MAILA A 4. taldeaHistoriaurrea  5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldea
 
Ekosistemak
EkosistemakEkosistemak
Ekosistemak
 
Lehen gizakiak
Lehen gizakiakLehen gizakiak
Lehen gizakiak
 
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinIzaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Euskal herriko ibaiak eta klima 2 gaia
Euskal herriko ibaiak eta klima 2 gaiaEuskal herriko ibaiak eta klima 2 gaia
Euskal herriko ibaiak eta klima 2 gaia
 
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya 5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
 
Giza gorputza
Giza gorputzaGiza gorputza
Giza gorputza
 
Neolitoa eta Metal Aroa
Neolitoa eta Metal AroaNeolitoa eta Metal Aroa
Neolitoa eta Metal Aroa
 
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH33 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3  (Zubia Santillana) LH3
3 IZAKI BIZIDUNAK eskema A3 (Zubia Santillana) LH3
 
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
 
13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora
 
ANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegiaANIMALIAK hiztegia
ANIMALIAK hiztegia
 
15. materia
15. materia15. materia
15. materia
 
Neolitoa
NeolitoaNeolitoa
Neolitoa
 
Lurra
LurraLurra
Lurra
 
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
 
10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)
10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)
10-11 Gizarteak aldatu egiten dira (Haritza-Anaya)
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorra
 
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHZientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
 

Similar to Paleolitoa

Paleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa BatxilergoaPaleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa BatxilergoaNekart
 
Hominizazio prozesua
Hominizazio prozesuaHominizazio prozesua
Hominizazio prozesuamalen11
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaiazpiro1
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioaiazpiro1
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioaiazpiro1
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaiazpiro1
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioaiazpiro1
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioaiazpiro1
 
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAKPALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAKIES F.J.Z. BHI
 
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaBizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaiongayro
 

Similar to Paleolitoa (20)

Paleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa BatxilergoaPaleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa Batxilergoa
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Hominizazio prozesua
Hominizazio prozesuaHominizazio prozesua
Hominizazio prozesua
 
Historiaurrea ramona
Historiaurrea ramonaHistoriaurrea ramona
Historiaurrea ramona
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
HISTORIAURREA
HISTORIAURREAHISTORIAURREA
HISTORIAURREA
 
Historiaurrea marijose
Historiaurrea marijoseHistoriaurrea marijose
Historiaurrea marijose
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioa
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioa
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Historiaurrea (lara)
Historiaurrea (lara)Historiaurrea (lara)
Historiaurrea (lara)
 
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAKPALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaBizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
 

Paleolitoa

  • 1.
  • 2. SARRERA 2 BEREHALA ASMATU DUZUN BEZALA GIZAKIAK EZ GINEN DINOSAURIOEN GARAIKEDEAK IZAN. INOLAZ ERE EZ!. ORAINDIK EZ DAKIGU OSO ZIUR NOLA DESAGERTU ZIREN NARRAZTI ERRALDOIOK, BAINA, AGIAN LURRAREKIN TALKA EGIN ZUEN METEORITO BATEK DESAGERRARAZI ZITUEN. DENA DELA, JAKIN BADAKIGU NOIZ GERTATU ZEN HORI: DUELA 65 MILOI URTE. DIRUDIENEZ, - ANTROPOLOGIAN GAUZAK NAHIKO AZKAR ALDATZEN BAITIRA- LEHEN GIZAKIAK ORAIN DELA 4,4 MILOI URTE AGERTU ZIREN GURE PLANETAN. HALA ERE, EZ PENTSA JADANIK DINOSAURIORIK EZ ZEGOENEZ BIZITZA ERRAZA IZAN ZUTENIK. ZURE ABENTURA ERRAZTU NAHIAN NIRE LAGUNTXOAK AURKEZTUKO DIZKIZUT. EGIZU KLIK BERAIEN GAINEAN ETA ONDO GOGORATU BAKOITZAK ADIERAZIKO DIZUNA:
  • 3. AURKIBIDEA PALEOLITO GARAIA ZER DA HISTORIAURREA? HOMINIZAZIOA LEHEN GIZA KULTURAK ERDI PALEOLITOA GOI PALEOLITOA ARTEA PALEOLITOA ZEIN DA ZEIN HISTORIAURREAN EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA ESTEKA INTERESGARRI BATZUK BEHE PALEOLITOA HIZTEGI LABURRA
  • 4. ZER DA HISTORIAURREA Historiaurrea k d enbora bitarte luzea iraun zuen, gizakia lurrazalean agertu zenetik lehen dokumentu idatziak azaldu arte,hots h iru miloi eta erdi bat urte inguru . Edukie n aldetik tan arorik zaharrena bada ere, zientzi bezala modernoenetako tzat jo daiteke, ofizialki XIX.mendean sortu baitzen 1863 an, zehazki .   Garai hartako bizimoduaren zehaztasunak ikertzeko, beste zientzia batzuei eman zitzaien bide, hala nola, Antropologiari, Geologiari, Paleontologiari, Botanikari, Zoologiari, Glaziologiari... Haietako gehienak Frantzian hasi zirenez, hiztegi teknikoa ere frantsesez egokitu zen. Garai haietako aztarnen aurkikuntzek ikasketak eta azterketak bultzatu zituzten, lehen gizakien hezurrak, tresnak, armak, gelak, hilobiak-eta ikertuz. Aurrerago kronologikoki zehaztu ziren, hainbat garaitan bereiziz.   Prozesu horrek aurrerapen itzela izan zuen 1879an Altamira ko labar pintura ederrak aurkitu ondoren, lehen gizakiaren gaitasun artistiko garatua argitu zenean .   Ez dago Historiaurrea herrialde bakoitzean noiz amaitu zen zehazki esaterik. Mesopotamian – idazkeraren sorterrian – K.a. IV. milurtekoan datatua da. Ondoren, idazkera poliki-poliki hedatuz joan zenez, Antzinaroa halaxe hasi zen munduan zehar. Esate baterako, Euskal Herrian aro - aldaketa K.a. I. milurtekoan gertatu bide zen. ZER DA HISTORIAURREA?
  • 6. HOMINIZANIOA 1 Orain dela 3.500.000 urte inguru Lurreko klima hotzagoa zen. Izoztutako ur kopurua hain handia izanik, ez zegoen ia euririk planeta guztian, horren ondorioz, eta landaredia murriztu zen. Euriaren eskasiaren ondorioz, Afrikako basoak murriztu ziren, eta aldi berean, belardiak eta sabanak emendatu. Beraz, basoko animalien bizilekua gero eta txikiagoa zenez, espezie batzuek arboletako bizimoduari utzi eta sabanan, lurralde irekietan, bizierara ohitu behar izan zuten. Espezieotako bat Australophitecus izenekoa izan zen: milioika urte eman zituen horretan eta larrutik ordaindu zuen, sabanako harrapariak bera baino indartsuagoak zirelako. Urteen buruan Australopithecusak gizakiaren lehen formetaranzko garapena egin zuen: bi hanken gainean ibiltzen hasirik, tresnak erabiltzeko bi eskuak libre utzi zituen. Horrexen eraginez, burmuina garatu zitzaion.Arbasoek n konparatuz, hortzerian ere aldaketak azaldu ziren eta elikatzeko ohiturak aldatuta, orojale bihurtu. Talde-portaerak ere agertu ziren: ehizan elkarrekin ibiltzeko, haragijale handien harrapakinak aprobetxatzeko, elikagaiak taldekideei banatzeko... Horrek guztiak hizkuntzaren aurreko lehen komunikazio-erak ekarri zituen. Era berean, lanabesak egiten eta elikagaiak ehizatzeko nahiz bilatzeko teknikak ere ikasi zituzten. Eboluzioaren atal horri hominizazio-prozesua deritzo. Prozesuan zehar espeziearen ezaugarri fisikoetan aldaketak sortu ziren. Horien ondorioz eratu da gaur egungo gizakia HOMINIZAZIOA
  • 10. HOMINIZANIOA 2 Orain dela 3.500.000 urte inguru Lurreko klima hotzagoa zen. Izoztutako ur kopurua hain handia izanik, ez zegoen ia euririk planeta guztian, horren ondorioz, eta landaredia murriztu zen. Euriaren eskasiaren ondorioz, Afrikako basoak murriztu ziren, eta aldi berean, belardiak eta sabanak emendatu. Beraz, basoko animalien bizilekua gero eta txikiagoa zenez, espezie batzuek arboletako bizimoduari utzi eta sabanan, lurralde irekietan, bizierara ohitu behar izan zuten. Espezieotako bat Australophitecus izenekoa izan zen: milioika urte eman zituen horretan eta larrutik ordaindu zuen, sabanako harrapariak bera baino indartsuagoak zirelako. Urteen buruan Australopithecusak gizakiaren lehen formetaranzko garapena egin zuen: bi hanken gainean ibiltzen hasirik, tresnak erabiltzeko bi eskuak libre utzi zituen. Horrexen eraginez, burmuina garatu zitzaion.Arbasoek n konparatuz, hortzerian ere aldaketak azaldu ziren eta elikatzeko ohiturak aldatuta, orojale bihurtu. Talde-portaerak ere agertu ziren: ehizan elkarrekin ibiltzeko, haragijale handien harrapakinak aprobetxatzeko, elikagaiak taldekideei banatzeko... Horrek guztiak hizkuntzaren aurreko lehen komunikazio-erak ekarri zituen. Era berean, lanabesak egiten eta elikagaiak ehizatzeko nahiz bilatzeko teknikak ere ikasi zituzten. Eboluzioaren atal horri hominizazio-prozesua deritzo. Prozesuan zehar espeziearen ezaugarri fisikoetan aldaketak sortu ziren. Horien ondorioz eratu da gaur egungo gizakia HOMINIZAZIOA
  • 12. 2 AUKERAK:GIZAKIAK edo KASKAHEZURRAK ORAINGO HONETAN BI AUKERA DITUZU: GIZAKIEN EZAUGARRIAK IKUSI GIZAKI HORIEN GAREZURREN EZAUGARRIAK IKUSI
  • 13. Ardipithecus ramidus Australopithecus anamensis Orrorin tugene n sis “Millenium man ” Australopithecus africanus Australopithecus garhi Australopithecus afarensis 2 MIL I OI URTE Homo habilis Homo ergaster Homo antecessor Homo neandertalensis Homo sapiens 7 MIL I OI URTE 5 MIL I OI URTE 4 MIL I OI URTE 3 MIL I OI URTE MIL I OI 1 URTE 6 MIL I OI URTE Sahelanthropus tchadensis “Toumai” Paranthropus aethiopicus Paranthropus boisei Homo erectus Paranthropus robustus
  • 14. Ardipithecus ramidus Australopithecus anamensis Orrorin tugene n sis “Millenium man” Australopithecus africanus Australopithecus garhi Australopithecus afarensis 2 MIL I OI URTE Homo habilis Homo ergaster Homo antecessor Homo neandertalensis Homo sapiens 7 MIL I OI URTE 5 MIL I OI URTE 4 MIL I OI URTE 3 MIL I OI URTE MIL I OI 1 URTE 6 MIL I OI URTE Sahelanthropus tchadensis “Toumai” Paranthropus aethiopicus Paranthropus boisei Homo erectus Paranthropus robustus
  • 15. toumai SAHELANTHROPUS TCHADENSIS “ TOUMAI” Orain dela gutxi, Txaden (Afrikako erdialdean), D’Jourabe basamortuan, Michel Brunet-ek fosilak aurkitu izana berri biziki ona izan da gizakiaren familia-zuhaitza egin nahi dutenentzat. Ikertzaileei berezia suertatu zaien lehen gauza lekua izan da; ordu arte aurkikuntza guztiak Rift haraneko ekialdean izan zirenez, gizakiaren jatorria hantxe zegoela uste zuten antropologoek. Txadeko toki hura egun basamortuan badago ere, Goi Miozeno garaian oso hezea zen, laku, baso eta sabana handiak zituelako. Aurkitu duten garezurra tximinoarenaren antzekoa den arren, bere hortz txikiek eta aurpegiak gizaki itxura gogoratzen dute. Oraindik ez da ezaguna nola ibiltzen zen, baina zutik ibil zitekeela pentsatzen da.
  • 16. Millenium man ORRORIN TUGENENSIS “MILLENIUM MAN” 1999ko abuztuan Meavey Leakey-k eta bere taldeak beste hominido fosil baten hezur batzuk (garezurra eta masailaren zati bat) aurkitu zituztela jakinarazi zuten. Halako urtea izanda, fosilari “Milurteko gizona” ( Millenium man ) izena jarri zioten. Oraingoz ez da informazio handirik zabaldu, baina antropologoak uste dute gauza asko ikasiko dituztela.
  • 17. Ardiphitecus ramidus ARDIPHITECUS RAMIDUS Aurkitutako zati eskasotan oinarrituta, ez daiteke esan espeziea hankabikoa zenik, halakoa zela uste bada ere. Tim White-k eta bere taldeak 1992an Etiopian zati gehiago aurkitu zituzten; beren ezaugarriak aztertu ondoren, Ardiphitecus ramidus izeneko espezie berri batekoak zirela aldarrikatu zuten. Oso primitiboa da eta orain dela 4.400.000 urte bizi izan zela pentsatzen da. Espezie hori txinpantzeen arbasoengandik oso gertu zegoen, baina azterketa genetikoek adierazten dutenaren aranera, eboluzioari dagokionez beraiengandik bereizita dago. Baso-ingurunean bizi zen eta beren hortzetako esmalte leuna ikusita, hostoak, zurtoin leunak, fruituak-eta jaten bide zituzten. Oraindik frogarik ez dagoen arren, gure lehen arbasoetako bat dela uste dute adituek.
  • 18. Australophitecus anamensis AUSTRALOPHITECUS ANAMENSIS Meavey Leakey-k (Leakey senideetako bat) Kenyan 1995. urtean espezie berri hau ediren zuen. Orain dela 3.900.000 edo 4.200.000 urte Afrikako baso irekietan bizi izan zen. Bere haginek esmalte lodia zutenez, hostoz soilik elikatzen ez zirela pentsatzen da. Gorputzaren tamainari dagokionez, sexu dimorfismo handia zegoela esan behar da. Ikertzaileen iritziz, ar bakoitzak eme-talde bat berarentzat bide zuen.
  • 19. Espezie honek 3.500.000 urte inguru ditu. Donald Johanson-ek 1974an eginiko aurkikuntzaren ondoren mundu osoan ospetsua egin zen. Kanpamenduan The Beatles taldearen ‘ Lucy in the sky with diamonds’ kanta entzuten ari zirela, eme baten fosil nahiko osoa osatua aurkitu zuten eta horregatik: Lucy izena eman zioten. Egindako ikerketen ostean, beste habitat mota bat ageri zaigu: ibaiaren ondoko baso lehorra. Horrek aldaketa klimatiko handia jazo zela adierazten digu. Arren eta emeen tamainaz zalantza asko sortu ziren , baina Johanson-ek zorte oso ona izan zuen, espezie horretako hamahiru laguneko eskeletoak aurkitu baitzituen Hadar-en , eta sexuen arteko dimorfismoa argi geratu zen AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS
  • 20. Australophitecus garhi AUSTRALOPHITECUS GARHI Australophitecus garhi -ren aztarnak 1996 eta 1998 urteen bitartean Awash-eko erdialdean (Etiopian) aurkitu zituzten elkarrekin Tim White-k eta bere taldeko Berhane Asfawe etiopiarrak. Gaur egun lurralde hura basamortuan egon arren, garai hartan laku bat zegoen bertan eta landare eta animalia gehiago ere bai Aurkitutako fosilek tximuen eta gizakion ezaugarriak dauzkatela diote ikertzaileek, adibidez, beso motzak eta hanka luzeak. Hor r ez gain, hortzek gizakiarenen antza handiagoa dute. Dirudienez, gizakiok instrumentuak erabili zituzten lehen-izaki bizidunak dira. “Garhi” izenak dioenez (‘ ezustekoa’ , amhareraz), ikertzaileentzat ezusteko galanta izan zen.
  • 21. Paranthropus aethiopicus PARANTHROPUS AETHIOPICUS Frantses talde batek 1967. urtean Etiopiako Omo ibaiaren ondoan Aethiopicus Paranthropus -en lehen fosila aurkitu zuen. Zalantza handiak sortu ziren haren inguruan, antropologoek 1985 arte ez baitzekiten eboluzioko zein ataletan kokatu. Alan eta Richard Leakey-k Koobi-n (Turkana lakuko ekialdean, Kenyan) ‘garezur beltza’, KNM WT 17000, ediren zutenean arazoa argitu zen, argi eta garbi adierazten baitu espezie horren jatorria. Duela 2.500.000 urte bizi izan zen eta 1.500.000 urtetan, Afrikako toki lehorretan Homo -ekin batera. Sexu- -dimorfismoa oso agerikoa zen. Fruitu gogorrak jateko, oso masailezur berezia garatu zuen.
  • 22. Orain dela 1.800.000 urte aldaketa klimatikoek aurrera egin zutenez, hominidoak horretara egokituz joan ziren. Paranthropus-ak egokitzapen horren froga dira. Beren bizilekuak arbasoenak baino lehorragoak izan bide ziren; horrexegatik, oso masailezur berezia garatu zuten, fruitu lehorrak jan ahal izateko. Mary eta Louise Leakey-k espezie hori 1959. urtean ediren zuten. Hasieran Zinjanthropus boisei izena jarri arren, jarraian Australophitecus -en barruan kokatu zuten. Gaur egun, Paranthropus en barruan dago . Hala ere, batzuek Austr a lophitecus en taldekoa dela uste dute. Antropologoek aztarnak batez ere Etiopian, Kenyan, Tanzanian eta Afrikako ekialdean aurkitu dituzte. Azken aurkikuntzek erakusten dutenez, Paranthropus en familia Paranthropus boisei -rekin bukatu zen. (2.300.000 - 1.200.000 K.a) PARANTHROPUS BOISEI
  • 23. Paranthropus robustus PARANTHROPUS ROBUSTUS Robert Broom doktoreak 1938. urtean identifikatu zuen espezie hori lehen aldiz. Fosila langile bati erosi zion eta Australophitecus africanus -ekin zerikusirik ez zuela ohartuta –hura baitzen garai hartan ezagutzen zen Australophitecus bakarra–, gehiago jakin nahian aurkitzailearen eskolara joan zen. Gert Terblanche gazteak tokiaren berri eman zion eta esandako leku berean garezur gehiago aurkitu zituen. Gaur egun, antropologoek Paranthropus robustus eta Paranthropus boisei espezie bera ote diren eztabaidatzen dute, baina tokian-tokiko ezaugarri desberdinekin. Paranthropus Robustus -en aztarnak Hego Afrikan soilik aurkitu dituzte. Gehienek bi espezie direla diote.
  • 24. Australophitecus africanus AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS Raymon Dart-ek espezie horren lehen aztarnak Hego Afrikako Taun-go harrobian aurkitu zituen 1924. urtean. Australophitecus africanus izena eman zion, ‘Afrikako hegoaldeko tximinoa’, alegia. Orain dela 3.000.000-2.500.000 urte, leku ireki eta baso lehorreko inguruneetan bizi izan zen , k lima aldaketarekin desagertu zen arte . Aztarna guztiak kobazuloetan aurkitu dira, ez bertan bizi zirelako, harrapariek jateko hara eramaten zituztelako baizik. Australophitecus- ak bi hanken gainean ibiltzen ziren; hala ere, besoen eta hanken itxurak adierazten duenez, zuhaitzetan denbora luzea ematen zuten. Antropologo batzuek Homo espeziearekin lotzen dituzte; beste batzuek , aldiz, Paranthropus -arekin.
  • 25. Homo habilis Louis eta Mary Leakey-k 1960. urtean Oldu v ai-ko lepoan aurkitu zuten hominidoa da. Lehen gizakitzat har dezakegu. Harriak eta hezurrak erabiltzen zituzten tresnak egiteko: lantzak, arraspak, puntak... Afrikan bizi izan ziren. Orojaleak ziren: oihanean bildutako fruitu eta tuberkuluak eta beraiek eginiko lehen motako harmen bidez ehizatutako animaliak jaten zituzten. Familia-taldeetan bizi ziren. Garunaren bolumena nahiko txikia zuten, 500 cc ingurukoa. (2. 4 00.000 – 1.500.000 k.a.) H OMO HABILIS
  • 26. Homo ergaster H OMO ERGASTER Homo Habilis -arenganako jauzi kualitatiboa dugu Homo ergaster deritzana. Bere garezurraren tamaina handia (850 cc) eta bere eskeletoak (gurearen antzekoa, 1,70 metro luze baitzen), antropoideen moldetik urruntzen du. Horrek guztiak kumeen garapen motelagoa eta giza ingurune konplexuagoa ekarri zituen berarekin. Gainera, dieta aldaketak zenbait ondorio ere ahalbidetu zion Homo ergaster -ari: okelaren kontsumoa (hau da, proteina gehiago garunerako) eta giza konplexutasuna zela eta, Afrika uztea eta Asia eta Europa kolonizatzea. Erabiltzen zituen tresnen artean honakoak ditugu, laxkak eta bi aldeetatik tailatutako nukleoak, bi-face ospetsuak.
  • 27. Homo erectus Homo habilis -ek baino garun handiagoa zuten. Nomadak ziren eta familia txikietan bizi ziren, ehizatik eta fruituak biltzetik. Harrizko tresnak hobetu zituzten. Sua kontserbatzen eta erabiltzen ikasi zutenez, bizimodua eta ohiturak aldatu ziren. Klima eta bizitzeko giroa latzagoa zenean emigratu eta Eurasia osoa kolonizatu zuten. Gizakiok beste zenbait eboluzio izan zuten kontinentez kontinente. Europar Neanderthal gizakiak Homo erectus -aren arbaso zuzenak izan zirela pentsatzen da. HOMO ERECTUS ( 800.000 - 300.000 k.a).
  • 28. Homo antecessor HOMO ANTECESSOR Homo antecessor -a 1997. urtean Atapuercan (Burgosen, Espainian) agertu zen. Azken urteetan Paleontologian suertatu den ikerkuntza nagusia dugu, orain dela 800.000 urte hominidoak Europan bizi izan zirela frogatu baitu. . Bere morfologiak benetako iraultza ekarri zuen, ordu arte inork ez baitzuen pentsatzen duela 800.000 urte hain garezur tamaina handiko hominidorik izan zitekeenik (1000 cc), ezta g e urearen antzeko aurpegia izan zezakeenik ere. Zoritxarrez, Afrikan oraindik ez da antzintasun hau duen beste espezie baten fosilik aurkitu. Antropologoek Homo ergaster -aren eta geure arteko katenbegia dela diote.
  • 29. Homo neanderthal Gure espeziarekin 5.000 urtetan bizi izandako gizaki txiki baina sendo eta oso indartsua zen. Kopeta inklinatua zuen eta oso aurpegi zabala. Familia-klanetan bizi ziren; bertan zaharrak eta zaurituak zaintzen zituzten. Bizilekua kobazuloetako aterpeetan zeukaten eta edateko ura, erremintak egiteko lehengaiak, elikagaiak eta abar eskain zitzaketen lekuetan finkatzen ziren. Biltzaileak eta ehiztariak ziren eta berehala kontsumitzekoa zena HOMO NEANDERTHALENSIS (125 .000 - 3 5 .000 k.a). besterik ez zuten hartzen. Teknika asko garatu zituzten, harri landuak, zura eta animalien adar eta hezurrak erabiliz, eskuarki erremintak egiteko. Sua pizten ikasi zuten eta, dirudienez, hildakoak lurperatzen zituzten .
  • 30. Homo sapiens HOMO SAPIENS 40.000 K.a – Gaur egun Haitzuloetan, ibaien ondoko txabola xinpleetan edo abere larruz estalitako etxeetan bizi zen. Bizimodu nomada zuten, elikatzeko leku batetik bestera ibiltzen zirelako ehizan, arrantzan eta fruitu eta itsaski bilketan. Beren gaitasuna zela medio, tresna eta lanabesak maisuki egiten zituzten. Erlijio-sen handia zuten eta magian ere sinisten bide zuten. Adierazpen izpiritual nagusiak hobiratzeak eta haitzuloetako artea dira. Eskulturak (venusak) ere egiten zituzten. Larruak ebakiz eta sokak eta jostorratzak erabiliz, arropak paratzen zituzten. .
  • 31. 2. Aukera: Kaskahezur arbola Milioi urte
  • 32. Australophitecus afarensis AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS ? Nork aurkitu 430 cc Garezurra Hadar ,Etiopia Non 3.500.000 urte Adina Australophitecus afarensis Espeziea
  • 33. Australophitecus africanus AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS "The Taung Child" M. De Bruyn Nork aurkitu 440 cc Garezurra Taung, Hego afrikan Non 2.500.000 urte Adina Australophitecus africanus Espeziea
  • 34. Paranthropus aethiopicus Paranthropus aethiopicus PARANTHROPUS AETHIOPICUS KNM WT 17000 "The Black Skull " Alan Walker Richard Leakey Nork aurkitu 440 cc Garezurra Turkana, Kenia Non 2.500.000 urte Adina Paranthropus aethiopicus Espeziea
  • 35. Paranthropus bosei Paranthropus bosei PARANTHROPUS BOISEI "Zinj" KNM ER 406 Mary Leakey Nork aurkitu 440 cc Garezurra Olduvai Gorge, Tanzania Non 1.800.000 urte Adina Paranthropus boisei Espeziea Richard Leakey H. Mutua Nork aurkitu 440 cc Garezurra Kopobi Fora, Kenia Non 1. 7 00.000 urte Adina Paranthropus boisei Espeziea
  • 36. Paranthropus robustus SK 48 PARANTHROPUS ROBUSTUS Fourie Nork aurkitu 440 cc Garezurra Swartkrans, Hego afrika Non 1.5 M – 2.0 M Adina Paranthropus robustus Espeziea
  • 37. Homo habilis HOMO HABILIS KNM ER 1813 Kamoya Kimeu Nork aurkitu 600 cc Garezurra Koobi Fora, Kenia Non 1.900.000 urte Adina Homo habilis Espeziea
  • 38. HOMO RUDOLFENSIS KNM ER 1470 Bernard Ngeneo Nork aurkitu 775 cc Garezurra Koobi Fora, Kenia Non 1.800.000 urte Adina Homo rudolfensis Espeziea
  • 39. Homo ergaster HOMO ERGASTER KNM ER 3733 Bernard Ngeneo Nork aurkitu 850 cc Garezurra Koobi Fora, Kenia Non 1.750.000 urte Adina Homo ergaster Espeziea
  • 40. Homo erectus HOMO ERECTUS Sinanthropus pekinensis" edo "Pekingo gizona Weidenreich Reconstruction ? Nork aurkitu 1043 cc Garezurra Zohukoudian, txina Non 500.000-230.000 Adina Homo erectus Espeziea
  • 41. Homo heidelbergensis HOMO HEIDELBERGENSIS Kabwe Cranium, or Broken Hill 1 "Rhodesian Man Tom Zwiglaar Nork aurkitu 1 300 cc Garezurra Kabwe, Zambia Non 125.000-300.000 Adina Homo heidelbergensis Espeziea
  • 42. Homo neanderthal HOMO NEANDERTHALENSIS   .   La Chappelle-aux-Saints "The Old Man" Bouyssonie anaiak L. Bardon Nork aurkitu 1 500 cc Garezurra La Chappelle aux-Saints, Frantzia Non 60.000 Adina Homo neanderthalensis Espeziea
  • 43. Homo sapiens HOMO SAPIENS Cro-Magnon 1 Louis Lartet Nork aurkitu 1400cc Garezurra Les Eyzies, Dordongne, Frantzia Non 30.000 Adina Homo sapiens Espeziea
  • 44. LEHEN GIZA KULTURAK SARRERA LEHEN GIZA KULTURAK
  • 45. Lehen giza kulturak Egin diren ikerketen arabera, badirudi benetako lehen giza espezieak australopiteko engandik garatu zirela. Ondoren Homo mota guztiak garatu ziren. Eboluzio hori Tertziarioaren amaieran eta Koaternarioaren hasieran gertatu zen.   Koaternarioko klimak glaziazio eta interglaziazio (edo hotzaldi eta beroaldi) ugari izan zituen. Aldaketa zikliko horiek floran eta landarezko jantzian aldaketa handiak sortu zizkieten animaliei eta lehen gizakiei, bizimoduan, finkalekuetan, ibilaldietan-eta zuzenean eraginez . Errazago ikasteko, ikerlariek eta zientzialariek bezalaxe zatitu ko dugu Historiaurrea : Paleolitoa (harri landuzko erremintetako aroa) eta Neolitoa (harri leunduzko erremintetakoa) deritzaten periodoetan. Halaber, Paleolitoak hiru garai izan zituen: Behe Paleolitoa, Erdi ko Paleolitoa eta Goi Paleolitoa. LEHEN GIZA KULTURAK
  • 46. paleolitoa PALEOLITOA Historiaurreko aroa, lehen gizona harria lantzen hasi zenetik Mesolito aroa arte hedatzen da. Oso aldi luzea da, antzinako gizonak sortu zuen lehen kulturarekin hasi baitzen, orain dela 1.000.000 urte inguru, eta K.a. 10000. urte ingurua arte luzatu baitzen. Aldi horretan hainbat gizon mota sortu eta desagertu ziren, haien bilakaeratik Homo sapiens (gaur egungo gizona) azaldu zen arte. Hiru arotan banatzen da: Behe Paleolito aroa (K.a. 1000000. urte ingurutik K.a 150000 urte ingurua arte), Erdi Paleolito aroa (K.a. 150000. urte ingurutik K.a. 40000. urte inguru arte) eta Goi Paleolito aroa (K.a. 40000. urtetik K.a. 9000. urtea arte).
  • 47. Behe paleolitoa Behe Paleolitoa lehen gizakien hondakinak azaldu zirenetik, 4.400.000 urtetik orain dela 100.000 urte bitarte ko periodoari deitzen zaio. Sorrera Afrika ko laku handien inguruan kokatua da, Olduvai-ren inguruan . Ondoren, Homo ergasterrak Afrika utzi eta Europa eta Asiarantz jo zuen. Kuaternario garaian suertatutako glaziazio- eta interglaziazio-aldiek eragin handia izan zuten gizakien sorreran eta hedapenean. Afrikan, adibidez, eurite eta lehorte gogorrak tartekatu ziren. Garai hartakoak izan ziren Australopithecusak, Paranthropusak, Homo habilisak, Homo ergasterrak eta Homo erectusak . BEHE PALEOLITOA
  • 48. BEHE PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA CHOPERRA BIFAZ PERKUTOREA
  • 49. Erdi paleolitoa ERDI PALEOLITOA Orain dela 100.000 eta 40.000 urte bitarteko periodoari Erdi Paleolitoa esaten zaio. Azken glaziazio artea bukatu eta berehalako Würm glaziazioaren garaian izan zen aro hura. Dagozkion giza aztarnak Neanderthal gizakiarena k dira. Lehen aztarnak Düsseldorf (Alemania) hiriaren inguruko Neander ibarrean aurkitu izanak izena eman zion. Neanderthal gizona ez da gaur egungo gizakien arbasotzat hartzen, suntsitutako adartzat baizik, duela 35.000 ‑ 40.000 urte Cro‑Magnon gizakiak (gizaki modernoak) ordezkaturik, Europan desagertu zelako. Neanderthal kultura ri Moustier aldikoa ere deitzen zaio, Moustierren (Frantzian) aztarnategi aipagarri bat aurkitu zelako.  
  • 50.
  • 51. ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. MOUSTERIEN KULTURA
  • 52. ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. CHATELPERRONIEN KULTURA
  • 53. Goi Paleolitoa GOI PALEOLITOA Gutxi gorabehera duela 40.000 urtetik K.a. 10.000 urte bitarteko aldia da. Orduan azaldu zen gizaki modernoa ( Homo sapiens -a). Neanderthalek eta gizaki modernoek 5.000 urtez mundua partekatu zuten. Badirudi Afrikako ekialdean sortu eta handik planeta osora hedatu zirela. Hedapen hartan hainbat ingurugirori aurre egin behar izan zieten, eta bakoitzari moldatzeko, ezaugarri fisikoetan (azalaren eta ilearen kolorean, forman...) aldaketak izan zituzten. Horien ondorioz giza arrazak sortu dira.
  • 54. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. AURIGNAC KULTURA
  • 55. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. GRAVETIEN KULTURA
  • 56. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 3. SOLUTREN KULTURA
  • 57. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 4. MAGDALENIEN KULTURA
  • 58. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 5. AZILIEN KULTURA
  • 60. artea PALEOLITO GARAIKO ARTEA Garai horretako arteari buruz hitz egiten denean, bi arte motaz ari gara: labar-arteaz eta arte iraunkorraz. Labar-artea pinturaz, marrazkiz eta grabatuz osatuta dago. Arte iraunkorra, aldiz, animalien hezurretan, adarretan edo harrietan landutako objektu apaingarriez nahiz irudiez eta harriz edo buztinez egindakoez ari gara. Paleolito garaiko arteak helburu magikoa zuela esan ohi da, zenbait haitzulok santutegi itxura baitute, bertan pinturak leku ezkutuetan eta maiz ehizaldiko gertakariak irudikatzen zirelako. Pintura horien balio magikoa ehiza eskuratzea zen, agian. Labar-artearen barnean franko-kantaurikoa dugu. Polikromoa eta oso errealista da. Batez ere animaliak agertzen ditu. Arte iraunkorrar i dagokionez, venusak aipatu behar dira. Emakume- -ezaugarriak azpimarratuta daude, emankortasuna babestu nahian edo.
  • 61. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA MARRAZKIAK LASCAUX TROIS FRERES PECH MERLE COSQUER NIAUX CHAUVET ALTAMIRA EKAIN
  • 62. EKAIN EUSKAL HERRIKO LABAR ARTEA EKAIN
  • 67. PECH MERLE FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA PECH MERLE
  • 69. TROIS FRERES FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA TROIS FRERES
  • 70. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA GRABATUAK TROIS FRERES LAUSSEL ALTAMIRA ALTXERRI CHAUVET ENFER
  • 71. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ALTXERRI
  • 72. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA TROIS FRERES
  • 73. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA LAUSSEL
  • 74. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ALTAMIRA
  • 75. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA CHAUVET
  • 76. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ENFER
  • 77. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA OBJEKTU ERABILGARRIAK APAINTZAKO OBJEKTUAK VENUSAK
  • 78. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA OBJEKTU ERABILGARRIAK
  • 79. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA APAINTZEKO OBJEKTUAK
  • 80. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA VENUSAK (1) MALTA (SIBERIA) GAGARINO (UKRANIA) VESTONICE (MORAVIA) AUDIEIVO (UKRANIA)
  • 81. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA VENUSAK (2) WILLENDORF (AUSTRIA) BRASSEMPOUY (FRANTZIA) KOSTIENKI (ERRUSIA) SIREIL (FRANTZIA)
  • 82. EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA Paleolito aroa : Behe Paleolitoko oso aztarna gutxi dago Euskal Herrian, gehienak Acheul bukaera aldikoak dira; aldi hartako suharrizko esku aizkora batzuk aurkitu dira Haizpitarte, Aitzabal eta Arlanpeko haitzuloetan. Erdiko Paleolitoko aztarnak, aldiz, anitz dira: adibidez, Axlor, Lezetxiki, Olha eta Isturitzeko haitzuloetako aztarnategiak ditugu. Goi Paleolitoko aztarnak ugariak eta aberatsak dira. Cro-Magnongo gizakia hemen bizi izan zen, bere hezurren eta tresnen aztarna asko agertu baitira. Era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak ere aurkitu dira: besteak beste, Isturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloetan .
  • 83. Behe paleolitoa Garai hartako giza taldeak ibai ondoan bizi ohi ziren, bizirik irauteko leku horiek egokiagoak zirelako. Orduko klimara egokitutako etxebizitza hobeak egiteko gauza ez zirelako, haitzuloak erabili behar izan zituzten. Garai hartako silexeko aizkorak eta animalien hezurrak besterik ez dira aurkitu. Oso interesgarria da “Aranzadulilako Aurpegibikoa. Ez dakigu ziur zona honetan zein motatako gizakia bizi zen, baina Preneanderthala zela esan daiteke. Biltzaile ehiztariaren-ekonomiari esker bizi zen. BEHE PALEOLITOA EUSKAL HERRIAN
  • 84. Erdi paleolitoa ERDI PALEOLITOA EUSKAL HERRIAN   Garai hartako giza bizitzaren hondakin asko aurkitu da Euskal Herrian (40 leku baino gehiago aztertu dira). Batzuk aire zabalean zeuden (Bizkaiko Sopelako Kurtzion esaterako), baina gehienak haitzuloetan bizi ziren (Axlor, Lezetxiki, Olha, Isturitze, Gatzarria eta abarretan)... Aurkitutako hondakinak aztertuta, garai hartan bizi ziren animaliak zeintzuk eta nolakoak ziren nahikoa zehatz jakin dezakegu. Erdi Paleolitoaren hasieran Mer k en errinozerontea, lehoia, lehoinabarra, etab. Ziren nagusi. Klima epeleko animaliak ziren haiek. Hala ere, periodoak aurrera egin ahala klima hotzeko animaliak ugaldu ziren. Periodo horretan Euskal Herrian neanderthal gizakia bizi zen. Ehizatik eta fruitu-bilketatik bizi zen. Ehiza taldean uxaketa-teknikaz egiten zuten. Axlor eta Lezetxikin hori frogatzen duten hondakin ugari aurkitu da. Gainera hobiratzeak ere badira, gorpuen ondoan armak, janari –hondakinak eta hauts desberdinak direlarik.
  • 85. Goi Paleolitoa GOI PALEOLITOA EUSKAL HERRIAN Euskal Herriko Goi Paleolitoan tenperatura batezbeste gaur egun baino hamabi gradu baxuagoa zen eta 1.100 metrotik gora elurrak ez ziren urte guztian urtzen. Horregatik, ia aztarnategi guztiak 400 metro baino altitude txikiagoetan aurkitu dira. Garai hartako animaliak zona hotzetakoak ziren; errinozeronte iletsua, mamuta, oreina, azeri artikoa, erbia eta gaur egun zona arktiarretan dauden karraskari batzuk. Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere oreinak ziren nagusi. Erdi Paleolitoko Homo neanderthala Cro-Magnon gizona ordezkatu zuen. Goi Paleolitiko Aroko aztarnak ugari eta aberatsak dira. Cro-Magnon gizakia bizi izan zen Euskal Herrian, haren hezurren eta tresnen aztarna ugari aurkitu baita; era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak aurkitu dira; aipagarrienak Izturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloak dira. Dena den, Goi Paleolitiko Aroko haitzulo gehienak kostaldean eta behean daude; horrek adierazten du garai hartan klima hotza zela eta leku garaiak ez zirela egokiak bizitzeko. Kostaldearen inguruan bizi zirenez, arrantzak garrantzi handia izan zuen Cro-Magnon gizakiarentzat eta hori adierazten dute aurkitutako arrantzarako tresnen aztarnak: arpoiak eta hezurrezko amuak.
  • 86.
  • 87. Zein da zein historiaurrean ZEIN DA ZEIN HISTORIAURREAN
  • 88. barandiaran Gipuzkoar antropologo, etnografo eta ikertzailea, Ataunen jaioa (1889-1991). Gasteizen apaiztu eta Leipzigen, Munichen eta Parisen psikologia ikastaroak egin zituen. Gasteizko Apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1916an etnografia ikerketak hasi zituen; Aralarko zenbait trikuharri arakatu zuen, Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenekin batera. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean parte hartu zuen; elkarte haren babesean Etnologia Laborategia sortu zuen. Ondoko urteetan etnografia eta arkeologia lanak prestatzen aritu zen Europan (Genevan, Bernan, Zurichen, Vienan, Erroman...). 1936ko gerraren ondorioz, babes bila Sarara jo zuen. 1953an itzuli zen Atauna eta harrezkero, ikerketa askotan esku hartu zuen. 1964an Nafarroako Unibertsitateko Etnologia Katedra eskaini zioten. Elkarte askotako kide izendatu zuten (Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria, Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales, eta abar). Hainbat aldizkaritan idatzi zuen eta beste zenbaitetako zuzendari izan zen. Lan batzuk: ‘Eusko Mitologia’ (1924); ‘Euskalerriko leen gizona’ (1934); ‘Antropología de la población vasca’ (1947); ‘Mitología Vasca’ (1960). Nolanahi ere, Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da (Santimamiñe, Aiz p itarte, Lezetxiki, Ermitia, Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain). 1972an haren lanen bilduma argitaratzen hasi ziren. Euskaltzain izan zen. JOSE MIGEL BARANDIARAN AIERBE
  • 89. altuna 1960-1965 bitartean Alemanian bizi izan zen. Han zegoelarik, Paleontologia eta Historiaurreko ikasketak sakondu zituen. Epe horren ondoren, Donostian finkatu zen. 1971an doktoratu zen Gipuzkoako historiaurreko aztarnategietako Ugaztun Faunari buruzko tesia egin ondoren (1972an argitaratu zen). Arazandiren buru zela, arkeologo gisa Euskal Herri osoan zehar aritu da lanean. Izan ere, berrogeitik gora indusketa egin ditu. Gure artean ia ezezagunak diren eremuak jorratu ditu, Euskal Herriko historiaurreko altxorrak aurkitu eta nazioarte mailan zabalduz. Kontaezinak dira bere ikerketa-lanak eta jaso dituen sariak; bat aipatzearren, Ibáñez Martín Zientzia Ikerketa Sari Nazionala. JESUS ALTUNA ETXABE Arkeologo eta Historiaurrean aditua eta Arkeozoologian doktore da. Berastegin (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko uztailaren 1971n. Biologia Zientzietan lizentziatu zen Madrilen eta Zientzia Fakultateko ezohiko saria jaso zuen. Historiaurrean eta Arkeozoologian espezialista da. Berrogei indusketa-kanpaina egin ditu Euskal Herriko, Espainiako eta Sudango aztarnategietan. Labar-artea Kontserbatzeko Espainiar Batzordeko eta ICAZ ( International Council for Archaezoology ) erakundeetako zuzendaritza batzordeko kidea da, eta Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurre Sailaren burua.
  • 90. Darwin, Breuil Charles Darwin Ingeles zientzialaria (1809-1882). Edinburgoko eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasi zuen, Geologia, Entomologia eta Botanika, batez ere. 1831-1836 bitartean Hego Amerikara eta Galapago uharteetara antolatu zen bidaialdi batean naturalista gisa parte hartu zuen. 1859an ‘On the Origin of Species by Means of Natural Selection’ argitaratu zuen, hogei urtetan egindako azterlanetan oinarriturik, izaki bizien bilakaeraren teoria (darwinismoa) eta hautatze naturalaren prozesua aurkeztuz Henri Breuil Frantses historialaria (1877-1961). Paleolito garaiko artearen ikerketan espezializatu zen, eta Frantzia, Espainia eta Hego A frikako haitzuloetako margo lanak aztertu zituen. Zenbait lan: L’Afrique préhistorique (1933), Les Hommes de la pierre ancienne (1951). André Leroi-Gourhan Frantses etnologoa (Paris, 1911-Paris, 1986) Sorbonneko irakasle izan zen 1953az geroztik. Hizkuntza, historia eta antropologiako metodoak erabili zituen historiaurrea aztertzeko. Frantses kolonietako etnologian eta paleolitos garaiko aztarnetan oinarrituak dira haren lan interesgarrienak. Obra nagusiak: Mileux et techniques (1945, Bitartekoak eta teknikak), Le geste et la Parole (1964-1965 Keinua eta Hitza) eta La Prehistoire de l’art occidental (1965, Sartaldeko artearen historiaurrea)
  • 91. leakeytarrak Zein da zein Louis Leakey Britainiar antropologoa (1903-1972). Oso fosil garrantzitsuak aurkitu zituen Kenyan eta Tanzanian: Zinjanthropus deritzan primate antropoidearenak (14 milioi urte). Mary Leakey : Britaniar paleoantropologoa. Ezagutzen dutenek “benetako fosil ehiztaria” eta “familiako zientifikoa” dela diote. Bere senarra Louis Leakeyren laguntzarekin egin dituen aurkikuntzen artean, Afrikako hominidoen antzinatasuna erakutsi zuen 1.75-milioi urteko garezur bat , lehen Homo espezietako jaws , eta hortzak eta Laetolin aurkitutako hankabiko hominidoen fosilizatutako oin aztarnak Maeve Leakey, Kenia Museoko Nazionaleko paleoantropologoa. Maevek A Kenyanthropus platyops eta Australopithecus anamensis aurkitu zituen. Richard Leakeyrekin ezkonduta dago. Richard Leakey : Louis eta Mary Leakeyren semea . Richardek 1960tik 1980 urte bitartean bere gurasoekin lanean jarraitu zuen Turkana lakuan garrantzizko aurkikundeak egiten eta Museo Nazionaleko zuzendari bezala. Orain bere energi guztiak politika eta kontserbazionismo mundura bideratu ditu. ,
  • 92. biografia Tim White Kaliforniako Institutuko paleoantropologoa. Tim White oso ezaguna da lehen hominidoen eskeleto, biologia, ingurune eta portaeraren inguruan egindako bere ikerketetan duen zehaztasun eta analisi profesionalgatik. Nazioarteko antropologo talde batekin. Ardipithecus ramidus eta Australopithecus garhi.aurkitu eta izena eman zieten Raymond Dart Australian jaiotako Hego Afrikako anatomista eta antropologoa (1893-1988). 1924. Urtean Hego Afrikako Taung inguruan aurkitutako garezur fosil bat deskribatu zuen. Fosil honi australophitecus africanus izena ipini zion. Dartek iskanbila handia sortu zuen garai horretan garezurra tximuen eta gizakien arteko izaki batena zela adierazi zuen. Ondoren egindako ikerketa batean “Taungo ume” hori hominido bat zela garbi adierazi zuen . Donald Johanson Paleontologoa eta Gizakien Sorrerako Institutuko fundatzailea Donald Johansonek 1974. urtean Lucy (gaur egun osatuen aurkitu den hominidoen eskeletoa) aurkitu zuen. Hurrengo urtean Etiopian espezie bereko beste hamahiru hominidoen fosilak aurkitu zituen. Gizakiaren sorrerako inguruan idatzitako liburu askoren egilea dugu.
  • 94. Hiztegia Antropologia Gizonaren Anatomiazko eta Biologiazko ezaugarriak (eta areago, kulturazkoak ere bai) aztertzen dituen jakintza. Antropologia fisikoak gizonen ezaugarri fisikoak aztertzen ditu (neurria, azalaren kolorea, burezurraren bolumena, begien forma, odol taldeak, eta abar). Kultura Antropologiak gizarteen sinesmen, erakundeen, janzkeren eta tradizioen azterketa egiten du. Australopiteko Afrikako hegoaldean aurkituriko hominidoa, lehen tresna zizelatuen egilea. B otanika Landareen azterketa helburu duen biologiaren alorra. Cro-Magnon Frantziako mendebaleko historiaurreko kokalekua (Eyzies-de-Tayac, Dordoina). 1868an Goi Paleolito aroko Aurignac aldian bizi izan zen herri baten aztarnak aurkitu ziren han (K.a. 30000). Bertako gizonei Cro- Magnon esaten zaie. Emigratu Erbesteratu; (norbait) lan arazoengatik edo, berea ez den herri batera bizitzera joan. HIZTEGI LABURRA
  • 95. hiztegia G eologia . Lurraren egitura (batez ere ur azala eta litosfera) eta bilakaera aztertzen dituen jakintza; mea-baliabide berriak eta eraikuntzetarako leku egokiak aurkitzea, eta gertaera naturalek (lurrikarek, sumendiek, higadurak) dakartzaten arriskuak neurtzeko helburua du. . H ominizazio . Garapen prozesua, hurrenez hurreneko aldietan (gizakiaren aurreko aldia; gizaki aurreko hominidoen eta giza hominidoen bitarteko aldia; Homo habilis -a ; Homo erectus -a ; Homo sapiens -a ), egungo Homo sapiens sapiens gizakiarenganaino heldu dena. Miozeno Geol. Hirugarren aroaren laugarren aldia, oligozenoaren eta pliozenoaren artekoa (duela 25-13 milioi urte ing uru ). Aldi h rr netan asko ugaldu ziren ugaztun erraldoiak, eta tenperaturak hoztearen ondorioz, hosto erorkorreko landareak nagusitu ziren. Moustier edo Muster aldia Behe Paleolito aroaren amaiera eta Erdi Paleolito aroa osorik hartzen dituen historiaurreko aldia. Kultura hori Europan, Asiako mendebalean eta Ipar Afrikan zabaldu zen Würm izotzaldiaren hasieratik (K.a. 40.000). Haren arrasto ugari aurkitu dira Euskal Herrian: besteak beste, Axlor, Lezetxiki, Kobalde, Olha, Isturitze, Gatzarria leizeetan, Lapurdi eta Gipuzkoako ekialdeko kostaldean, Ebro eta Aturri ibaien arroetan eta Urbasa eta Baigura goi-ordokietan. HIZTEGI LABURRA
  • 96. hiztegia Nomada Giza taldeez mintzatuz, bizileku finkorik ez duena, alderraia, ibildauna. . Olduwaiko zintzurra Tanzaniako historiaurreko aztarnategia, Victoria aintziraren hego-ekialdean. Hominidoen aztarnak eta harrizko lanabesak aurkitu dira, besteak beste. Paleontologia Geologia aldietako izaki biziak fosilen azterketaren bidez ikertzen dituen jakintza. Rift Valley Asiako hego-mendebaleko Jordan haranetik Afrikako hego - - ekialderaino ( Zambeze ibaiaren bokaleraino ) zabaltzen den sakonune saila, munduko luzeena. 6.400 km luze eta 48-64 km zabal da. Historiaurreko garrantzizko aztarnategiak aurkitu dira bertan.. Zoologia Animalien azterketa helburutzat duen jakintza. HIZTEGI LABURRA
  • 97. http :// members . aol . com / bkdonnclass / EarlyMan . html http :// www . culture . gouv . fr / culture / arcnat / lascaux / en / http :// www . becominghuman . org http :// www . fundacionatapuerca . com / pc . htm http :// www . ifrance . com / prehisto /AA. htm
  • 100. LAETOLI En una de sus erupciones, el volcán Sadiman, en Tanzania, arrojó cenizas al aire y una lluvia las convirtió en barro. Sobre ese barro se grabaron y fosilizaron las pisadas de muchos animales. Entre ellos las de tres homínidos que caminaban como nosotros. Eran tres A. Afarensis de hace ¡3,5 millones de años! La primera evidencia de bipedismo encontrada hasta el momento.
  • 101. laetoly Gertaeren konbinazio harrigarri bati esker, duela 3.750.000 urte inguru izandako gertaera arrunt baten bidez, agian, XX. mendean aurkikuntza arkeologiko ikusgarriena egin zen. Hiru hominidok oso ongi kontserbatu den oinatzen segida utzi zuten eta gure arbaso batzuen bizitzako une batzuen arrasto harrigarria eskaini digute. Gaur egun gertaera-lekuari LAETOLI deitzen zaio eta Sudiman sumenditik gertuko baso batean dago. Garai hartan, Sudiman sumendiak astebetez edo bi astez zurrunka eta errauts grisezko hodeiak jaurtiz aritu zen. Ondoren euri-tanto batzuk erori eta animali batzuek oinatza markaturik utzi zuten. Hauen artean hiru hominido izan ziren. Eguzkiak oinatzak egosi zituen laster eta haitz gogorreko arrasto bihurtu zituen. Haizeak eramandako errauts, euri eta harea gehiagok oinatzak estali eta kasualitatez, Mary Leakey 1976. urtean aurkitu arte babestu zituen.
  • 102. AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS 2 Australophitecus afarensis AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS Espezie honek 3.500.000 urte inguru ditu. Donald Johanson-ek 1974an eginiko aurkikuntzaren ondoren mundu osoan ospetsua egin zen. Kanpamenduan The Beatles taldearen ‘ Lucy in the sky with diamonds’ kanta entzuten ari zirela, eme baten fosil nahiko osoa osatua aurkitu zuten eta horregatik: Lucy izena eman zioten. Egindako ikerketen ostean, beste habitat mota bat ageri zaigu: ibaiaren ondoko baso lehorra. Horrek aldaketa klimatiko handia jazo zela adierazten digu. Arren eta emeen tamainaz zalantza asko sortu ziren , baina Johanson-ek zorte oso ona izan zuen, espezie horretako hamahiru laguneko eskeletoak aurkitu baitzituen Hadar-en , eta sexuen arteko dimorfismoa argi geratu zen
  • 103. Erdi paleolitoa ERDI PALEOLITOA Orain dela 100.000 eta 40.000 urte bitarteko periodoari Erdi Paleolitoa esaten zaio. Azken glaziazio artea bukatu eta berehalako Würm glaziazioaren garaian izan zen aro hura. Dagozkion giza aztarnak Neanderthal gizakiarena k dira. Lehen aztarnak Düsseldorf (Alemania) hiriaren inguruko Neander ibarrean aurkitu izanak izena eman zion. Neanderthal gizona ez da gaur egungo gizakien arbasotzat hartzen, suntsitutako adartzat baizik, duela 35.000 ‑ 40.000 urte Cro‑Magnon gizakiak (gizaki modernoak) ordezkaturik, Europan desagertu zelako. Neanderthal kultura ri Moustier aldikoa ere deitzen zaio, Moustierren (Frantzian) aztarnategi aipagarri bat aurkitu zelako.  
  • 104. Behe paleolitoa Behe Paleolitoa lehen gizakien hondakinak azaldu zirenetik, 4.400.000 urtetik orain dela 100.000 urte bitarte ko periodoari deitzen zaio. Sorrera Afrika ko laku handien inguruan kokatua da, Olduvai-ren inguruan . Ondoren, Homo ergasterrak Afrika utzi eta Europa eta Asiarantz jo zuen. Kuaternario garaian suertatutako glaziazio- eta interglaziazio-aldiek eragin handia izan zuten gizakien sorreran eta hedapenean. Afrikan, adibidez, eurite eta lehorte gogorrak tartekatu ziren. Garai hartakoak izan ziren Australopithecusak, Paranthropusak, Homo habilisak, Homo ergasterrak eta Homo erectusak . BEHE PALEOLITOA
  • 106. Deban, Gipuzkoan, dagoen haitzuloa da Ekain, izen bereko mendiaren oinean eta Zestuatik oso hurbil. 1969an egin ziren lehen aurkikuntzak. A. Albizuri eta R. Rezabalek aurkitu zuten, eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu zuten. 150m-ko luzera du. Goi Paleolitoko garrantzi handiko pinturak eta grabatuak aurkitu ziren: zaldiak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta arrainak. Pintura eta grabatuetan kolore beltza nagusia bada ere, gorria ere erabili zuten eta zenbait animaliatan irudi-barrena ere pintatuta dago. Atarian giza egoitza zenaren aztarnak daude eta barrualdea Madaleine aldiko mundu izpiritualaren lekuko ederra da (15.000 - 12.000 K.a.). Monumentu izendatuta dago. EKAIN
  • 107. PALEOLITOA HERRI AMETSA IKASTOLA 2003 Xabier Amilibia