SlideShare a Scribd company logo
1 of 96
PALEOLITO GARAIA
                        AURKIBIDEA
ZER DA HISTORIAURREA?

HOMINIZAZIOA

LEHEN GIZA KULTURAK


                                BEHE PALEOLITOA

               PALEOLITOA       ERDI PALEOLITOA


                                GOI PALEOLITOA    ARTEA



EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA

ZEIN DA ZEIN HISTORIAURREAN

HIZTEGI LABURRA

ESTEKA INTERESGARRI BATZUK
ZER DA HISTORIAURREA?
                           ZER DA HISTORIAURREA
 Historiaurreak denbora bitarte luzea iraun zuen, gizakia lurrazalean agertu zenetik lehen dokumentu
idatziak azaldu arte,hots hiru miloi eta erdi bat urte inguru. Edukien aldetiktan arorik zaharrena bada
ere, zientzi bezala modernoenetakotzat jo daiteke, ofizialki XIX.mendean sortu baitzen 1863an,
zehazki.


 Garai hartako bizimoduaren zehaztasunak ikertzeko, beste zientzia batzuei eman zitzaien bide, hala
nola, Antropologiari, Geologiari, Paleontologiari, Botanikari, Zoologiari, Glaziologiari... Haietako
gehienak Frantzian hasi zirenez, hiztegi teknikoa ere frantsesez egokitu zen. Garai haietako aztarnen
aurkikuntzek ikasketak eta azterketak bultzatu zituzten, lehen gizakien hezurrak, tresnak, armak, gelak,
hilobiak-eta ikertuz. Aurrerago kronologikoki zehaztu ziren, hainbat garaitan bereiziz.


  Prozesu horrek aurrerapen itzela izan zuen 1879an Altamirako labar pintura ederrak aurkitu ondoren,
lehen gizakiaren gaitasun artistiko garatua argitu zenean.


 Ez dago Historiaurrea herrialde bakoitzean noiz amaitu zen zehazki esaterik. Mesopotamian        –
idazkeraren sorterrian– K.a. IV. milurtekoan datatua da. Ondoren, idazkera poliki-poliki hedatuz
joan zenez, Antzinaroa halaxe hasi zen munduan zehar. Esate baterako, Euskal Herrian aro-aldaketa
K.a. I. milurtekoan gertatu bide zen.
HOMINIZAZIO PROZESUA
      Hominizazio prozesua
HOMINIZAZIOA
             Orain dela 3.500.000 urte inguru Lurreko klima hotzagoa zen. Izoztutako ur
             kopurua hain HOMINIZANIOA 1
                           handia izanik, ez zegoen ia euririk planeta guztian, horren
             ondorioz, eta landaredia murriztu zen.
Euriaren eskasiaren ondorioz, Afrikako basoak murriztu ziren, eta aldi berean, belardiak eta
sabanak hazi. Beraz, basoko animalien bizilekua gero eta txikiagoa zenez, espezie batzuek
arboletako bizimoduari utzi eta sabanan, lurralde irekietan, bizierara ohitu behar izan zuten.
Espezieotako bat Australophitecus izenekoa izan zen: milioika urte eman zituen horretan eta
larrutik ordaindu zuen, sabanako harrapariak bera baino indartsuagoak zirelako.
Urteen buruan Australopithecusak gizakiaren lehen formetaranzko garapena egin zuen: bi
hanken gainean ibiltzen hasirik, tresnak erabiltzeko bi eskuak libre utzi zituen. Horrexen
eraginez, burmuina garatu zitzaion.Arbasoek n konparatuz, hortzerian ere aldaketak azaldu
ziren eta elikatzeko ohiturak aldatuta, orojale bihurtu.
Talde-portaerak ere agertu ziren: ehizan elkarrekin ibiltzeko, haragijale handien harrapakinak
aprobetxatzeko, elikagaiak taldekideei banatzeko... Horrek guztiak hizkuntzaren aurreko
lehen komunikazio-erak ekarri zituen. Era berean, lanabesak egiten eta elikagaiak ehizatzeko
nahiz bilatzeko teknikak ere ikasi zituzten.
Eboluzioaren atal horri hominizazio-prozesua deritzo. Prozesuan zehar espeziearen ezaugarri
fisikoetan aldaketak sortu ziren. Horien ondorioz eratu da gaur egungo gizakia
AUSTRALOPHITECUS

      australophitecus
PARANTHROPUS
HOMO

HOMO
HIZKUNTZA LABORATORY




  Gizakien eboluzioa.mht
ORAINGO HONETAN BI AUKERA DITUZU:
     2 AUKERAK:GIZAKIAK edo KASKAHEZURRAK
        GIZAKIEN EZAUGARRIAK IKUSI




     GIZAKI HORIEN GAREZURREN EZAUGARRIAK
                      IKUSI
7 MILIOI URTE                      Sahelanthropus tchadensis “Toumai”
6 MILIOI URTE                      Orrorin tugenensis “Millenium man”
5 MILIOI URTE

                                                Ardipithecus ramidus

4 MILIOI URTE                                    Australopithecus anamensis


                           Australopithecus afarensis
3 MILIOI URTE
                                                            Australopithecus garhi

                     Paranthropus aethiopicus
                                                         Australopithecus africanus

2 MILIOI URTE                                                          Homo habilis
                 Paranthropus boisei

                                        Homo ergaster

MILIOI 1 URTE   Paranthropus robustus                                         Homo erectus
                                                 Homo antecessor
                                                                               Homo sapiens



                               Homo neandertalensis
SAHELANTHROPUS TCHADENSIS
                   toumai
                  “TOUMAI”

Orain dela gutxi, Txaden (Afrikako erdialdean), D’Jourabe basamortuan,
Michel Brunet-ek fosilak aurkitu izana berri biziki ona izan da gizakiaren
familia-zuhaitza egin nahi dutenentzat.
Ikertzaileei berezia suertatu zaien lehen gauza lekua izan da; ordu arte
aurkikuntza guztiak Rift haraneko ekialdean izan zirenez, gizakiaren
jatorria hantxe zegoela uste zuten antropologoek.
Txadeko toki hura egun basamortuan badago ere, Goi Miozeno garaian
oso hezea zen, laku, baso eta sabana handiak zituelako.
Aurkitu duten garezurra tximinoarenaren antzekoa den arren, bere hortz
txikiek eta aurpegiak gizaki itxura gogoratzen dute. Oraindik ez da
ezaguna nola ibiltzen zen, baina zutik ibil zitekeela pentsatzen da.
ORRORIN TUGENENSIS “MILLENIUM
               MAN”
         Millenium man




1999ko abuztuan Meavey Leakey-k eta bere taldeak beste
hominido fosil baten hezur batzuk (garezurra eta masailaren
zati bat) aurkitu zituztela jakinarazi zuten. Halako urtea
izanda, fosilari “Milurteko gizona” (Millenium man) izena jarri
zioten. Oraingoz ez da informazio handirik zabaldu, baina
antropologoak uste dute gauza asko ikasiko dituztela.
ARDIPHITECUS RAMIDUS
                            Ardiphitecus ramidus


                       Aurkitutako zati eskasotan oinarrituta, ez daiteke esan
                       espeziea hankabikoa zenik, halakoa zela uste bada ere. Tim
                       White-k eta bere taldeak 1992an Etiopian zati gehiago aurkitu
                       zituzten; beren ezaugarriak aztertu ondoren, Ardiphitecus
                       ramidus izeneko espezie berri batekoak zirela aldarrikatu
                       zuten. Oso primitiboa da eta orain dela 4.400.000 urte bizi
                       izan zela pentsatzen da.

Espezie hori txinpantzeen arbasoengandik oso gertu
zegoen, baina azterketa genetikoek adierazten dutenaren
aranera, eboluzioari dagokionez beraiengandik bereizita
dago. Baso-ingurunean bizi zen eta beren hortzetako
esmalte leuna ikusita, hostoak, zurtoin leunak, fruituak-eta
jaten bide zituzten. Oraindik frogarik ez dagoen arren, gure
lehen arbasoetako bat dela uste dute adituek.
AUSTRALOPHITECUS ANAMENSIS
   Australophitecus anamensis
              Meavey Leakey-k (Leakey senideetako
              bat) Kenyan 1995. urtean espezie berri
              hau ediren zuen. Orain dela 3.900.000
              edo 4.200.000 urte Afrikako baso
              irekietan bizi izan zen. Bere haginek
              esmalte lodia zutenez, hostoz soilik
              elikatzen ez zirela pentsatzen da.
              Gorputzaren tamainari dagokionez,
              sexu dimorfismo handia zegoela esan
              behar da. Ikertzaileen iritziz, ar
              bakoitzak eme-talde bat berarentzat
              bide zuen.
AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS

Espezie honek 3.500.000 urte inguru ditu. Donald
Johanson-ek 1974an eginiko aurkikuntzaren ondoren
mundu osoan ospetsua egin zen. Kanpamenduan The
Beatles taldearen ‘Lucy in the sky with diamonds’
kanta entzuten ari zirela, eme baten fosil nahiko osoa
osatua aurkitu zuten eta horregatik: Lucy izena eman
zioten.
Egindako ikerketen ostean, beste habitat mota bat
ageri zaigu: ibaiaren ondoko baso lehorra. Horrek
aldaketa klimatiko handia jazo zela adierazten digu.

                   Arren eta emeen tamainaz zalantza asko sortu ziren, baina
                   Johanson-ek zorte oso ona izan zuen, espezie horretako
                   hamahiru laguneko eskeletoak aurkitu baitzituen Hadar-en,
                   eta sexuen arteko dimorfismoa argi geratu zen
AUSTRALOPHITECUS GARHI
                        Australophitecus garhi
                                            Australophitecus garhi-ren aztarnak
                                            1996 eta 1998 urteen bitartean Awash-
                                            eko erdialdean (Etiopian) aurkitu
                                            zituzten elkarrekin Tim White-k eta
                                            bere taldeko Berhane Asfawe
                                            etiopiarrak. Gaur egun lurralde hura
                                            basamortuan egon arren, garai hartan
                                            laku bat zegoen bertan eta landare eta
                                            animalia gehiago ere bai




Aurkitutako fosilek tximuen eta gizakion ezaugarriak dauzkatela diote ikertzaileek,
adibidez, beso motzak eta hanka luzeak. Horrez gain, hortzek gizakiarenen antza
handiagoa dute. Dirudienez, gizakiok instrumentuak erabili zituzten lehen-izaki
bizidunak dira. “Garhi” izenak dioenez (‘ezustekoa’, amhareraz), ikertzaileentzat
ezusteko galanta izan zen.
PARANTHROPUS AETHIOPICUS

                         Paranthropus aethiopicus
                                 Frantses talde batek 1967. urtean Etiopiako Omo
                                 ibaiaren ondoan Aethiopicus Paranthropus-en
                                 lehen fosila aurkitu zuen. Zalantza handiak sortu
                                 ziren haren inguruan, antropologoek 1985 arte ez
                                 baitzekiten eboluzioko zein ataletan kokatu. Alan
                                 eta Richard Leakey-k Koobi-n (Turkana lakuko
                                 ekialdean, Kenyan) ‘garezur beltza’, KNM WT
                                 17000, ediren zutenean arazoa argitu zen, argi eta
                                 garbi adierazten baitu espezie horren jatorria.




Duela 2.500.000 urte bizi izan zen eta
1.500.000    urtetan,   Afrikako   toki
lehorretan Homo-ekin batera. Sexu-
-dimorfismoa oso agerikoa zen. Fruitu
gogorrak jateko, oso masailezur berezia
garatu zuen.
(2.300.000 - 1.200.000 K.a)

                                PARANTHROPUS BOISEI

                       Orain dela 1.800.000 urte aldaketa klimatikoek aurrera
                       egin zutenez, hominidoak horretara egokituz joan ziren.
                       Paranthropus-ak egokitzapen horren froga dira. Beren
                       bizilekuak arbasoenak baino lehorragoak izan bide
                       ziren; horrexegatik, oso masailezur berezia garatu
                       zuten, fruitu lehorrak jan ahal izateko.
                       Mary eta Louise Leakey-k espezie hori 1959. urtean
                       ediren zuten. Hasieran Zinjanthropus boisei izena jarri
                       arren, jarraian Australophitecus-en barruan kokatu
                       zuten. Gaur egun, Paranthropusen barruan dago. Hala
                       ere, batzuek Australophitecusen taldekoa dela uste
                       dute.


Antropologoek aztarnak batez ere Etiopian, Kenyan,
Tanzanian eta Afrikako ekialdean aurkitu dituzte. Azken
aurkikuntzek erakusten dutenez, Paranthropusen
familia Paranthropus boisei-rekin bukatu zen.
PARANTHROPUS ROBUSTUS
  Paranthropus robustus

         Robert Broom doktoreak 1938. urtean
         identifikatu zuen espezie hori lehen aldiz.
         Fosila    langile  bati   erosi   zion    eta
         Australophitecus africanus-ekin zerikusirik
         ez zuela ohartuta –hura baitzen garai hartan
         ezagutzen zen Australophitecus bakarra–,
         gehiago     jakin   nahian    aurkitzailearen
         eskolara joan zen. Gert Terblanche gazteak
         tokiaren berri eman zion eta esandako leku
         berean garezur gehiago aurkitu zituen.
         Gaur egun, antropologoek Paranthropus
         robustus eta Paranthropus boisei espezie
         bera ote diren eztabaidatzen dute, baina
         tokian-tokiko    ezaugarri    desberdinekin.
         Paranthropus Robustus-en aztarnak Hego
         Afrikan soilik aurkitu dituzte. Gehienek bi
         espezie direla diote.
AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS
                          Australophitecus africanus
                        Raymon Dart-ek espezie horren lehen aztarnak Hego
                        Afrikako Taun-go harrobian aurkitu zituen 1924. urtean.
                        Australophitecus africanus izena eman zion, ‘Afrikako
                        hegoaldeko tximinoa’, alegia.


Orain dela 3.000.000-2.500.000 urte, leku ireki eta baso
lehorreko inguruneetan bizi izan zen, klima aldaketarekin
desagertu zen arte.
Aztarna guztiak kobazuloetan aurkitu dira, ez bertan bizi
zirelako, harrapariek jateko hara eramaten zituztelako baizik.
Australophitecus-ak bi hanken gainean ibiltzen ziren; hala
ere, besoen eta hanken itxurak adierazten duenez,
zuhaitzetan denbora luzea ematen zuten.
Antropologo batzuek Homo espeziearekin lotzen dituzte;
beste batzuek, aldiz, Paranthropus-arekin.
(2.400.000 – 1.500.000 k.a.)

          HOMO HABILIS
     Homo habilis
Louis eta Mary Leakey-k 1960. urtean Olduvai-ko lepoan
aurkitu zuten hominidoa da. Lehen gizakitzat har dezakegu.
Harriak eta hezurrak erabiltzen zituzten tresnak egiteko:
lantzak, arraspak, puntak...




  Afrikan bizi izan ziren. Orojaleak ziren: oihanean
  bildutako fruitu eta tuberkuluak eta beraiek eginiko
  lehen motako harmen bidez ehizatutako animaliak
  jaten zituzten. Familia-taldeetan bizi ziren. Garunaren
  bolumena nahiko txikia zuten, 500 cc ingurukoa.
HOMO ERGASTER
              Homo ergaster

Homo Habilis-arenganako jauzi kualitatiboa dugu Homo ergaster
deritzana.
Bere garezurraren tamaina handia (850 cc) eta bere eskeletoak
(gurearen antzekoa, 1,70 metro luze baitzen), antropoideen moldetik
urruntzen du. Horrek guztiak kumeen garapen motelagoa eta giza
ingurune konplexuagoa ekarri zituen berarekin.
Gainera, dieta aldaketak zenbait ondorio ere ahalbidetu zion Homo
ergaster-ari: okelaren kontsumoa (hau da, proteina gehiago
garunerako) eta giza konplexutasuna zela eta, Afrika uztea eta Asia
eta Europa kolonizatzea.
     Erabiltzen zituen tresnen artean honakoak ditugu, laxkak   eta
bi aldeetatik tailatutako nukleoak, bi-face ospetsuak.
(800.000 - 300.000 k.a).
              Homo erectus




 HOMO ERECTUS
      Homo habilis-ek baino garun handiagoa zuten.
 Nomadak ziren eta familia txikietan bizi ziren, ehizatik
 eta fruituak biltzetik. Harrizko tresnak hobetu zituzten.
 Sua kontserbatzen eta erabiltzen ikasi zutenez,
 bizimodua eta ohiturak aldatu ziren. Klima eta
 bizitzeko giroa latzagoa zenean emigratu eta Eurasia
 osoa kolonizatu zuten. Gizakiok beste zenbait eboluzio
 izan     zuten    kontinentez      kontinente.  Europar
 Neanderthal gizakiak Homo erectus-aren arbaso
 zuzenak izan zirela pentsatzen da.
HOMO ANTECESSOR
                        Homo antecessor
                 Homo antecessor-a 1997. urtean Atapuercan
                 (Burgosen, Espainian) agertu zen. Azken
                 urteetan Paleontologian suertatu den
                 ikerkuntza nagusia dugu, orain dela 800.000
                 urte hominidoak Europan bizi izan zirela
                 frogatu baitu.
                 .


Bere morfologiak benetako iraultza ekarri zuen, ordu arte inork ez baitzuen
pentsatzen duela 800.000 urte hain garezur tamaina handiko hominidorik izan
zitekeenik (1000 cc), ezta geurearen antzeko aurpegia izan zezakeenik ere.
Zoritxarrez, Afrikan oraindik ez da antzintasun hau duen beste espezie baten
fosilik aurkitu. Antropologoek Homo ergaster-aren eta geure arteko
katenbegia dela diote.
HOMO
 NEANDERTHALENSIS
                               Homo neanderthal
          (125.000 - 35.000 k.a).

   Gure espeziarekin 5.000 urtetan bizi izandako gizaki txiki baina
sendo eta oso indartsua zen. Kopeta inklinatua zuen eta oso
aurpegi zabala. Familia-klanetan bizi ziren; bertan zaharrak eta
zaurituak zaintzen zituzten. Bizilekua kobazuloetako aterpeetan
zeukaten eta edateko ura, erremintak egiteko lehengaiak,
elikagaiak eta abar eskain zitzaketen lekuetan finkatzen ziren.
Biltzaileak eta ehiztariak ziren eta berehala kontsumitzekoa zena
                           besterik    ez   zuten     hartzen.
                           Teknika asko garatu zituzten,
                           harri landuak, zura eta animalien
                           adar eta hezurrak erabiliz,
                           eskuarki erremintak egiteko. Sua
                           pizten ikasi zuten eta, dirudienez,
                           hildakoak lurperatzen zituzten.
40.000 K.a – Gaur egun

        HOMO SAPIENS
          Homo sapiens

    Haitzuloetan, ibaien ondoko txabola xinpleetan edo
abere larruz estalitako etxeetan bizi zen. Bizimodu
nomada zuten, elikatzeko leku batetik bestera ibiltzen
zirelako ehizan, arrantzan eta fruitu eta itsaski bilketan.
Beren gaitasuna zela medio, tresna eta lanabesak
maisuki egiten zituzten. Erlijio-sen handia zuten eta
magian ere sinisten bide zuten. Adierazpen izpiritual
nagusiak hobiratzeak eta haitzuloetako artea dira.
Eskulturak (venusak) ere egiten zituzten. Larruak
          ebakiz eta sokak eta jostorratzak erabiliz,
          arropak paratzen zituzten.
.
2. Aukera: Kaskahezur arbola




Milioi urte
AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS

                          Australophitecus afarensis




  Espeziea     Australophitecus
                  afarensis

   Adina        3.500.000 urte

    Non        Hadar ,Etiopia

 Garezurra          430 cc

Nork aurkitu          ?
AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS

"The Taung Child"
                Australophitecus africanus




  Espeziea     Australophitecus
                  africanus

   Adina        2.500.000 urte

    Non         Taung, Hego
                  afrikan

 Garezurra          440 cc

Nork aurkitu    M. De Bruyn
PARANTHROPUS AETHIOPICUS


                       ParanthropusWTaethiopicus
                        Paranthropus 17000
                               KNM aethiopicus
                                 "The Black Skull "




  Espeziea      Paranthropus
                 aethiopicus

   Adina        2.500.000 urte

    Non        Turkana, Kenia

 Garezurra         440 cc

Nork aurkitu    Alan Walker
               Richard Leakey
PARANTHROPUS BOISEI

                               Paranthropus bosei




               "Zinj"                                  KNM ER 406


  Espeziea      Paranthropus                  Espeziea      Paranthropus
                   boisei                                      boisei

   Adina        1.800.000 urte                 Adina        1.700.000 urte

                Olduvai Gorge,                  Non         Kopobi Fora,
    Non           Tanzania                                     Kenia

 Garezurra          440 cc                   Garezurra         440 cc

Nork aurkitu     Mary Leakey                Nork aurkitu   Richard Leakey
                                                              H. Mutua
PARANTHROPUS ROBUSTUS


                           Paranthropus robustus




                                 SK 48




  Espeziea     Paranthropus
                 robustus

   Adina       1.5 M – 2.0 M

    Non        Swartkrans,
               Hego afrika

 Garezurra        440 cc

Nork aurkitu      Fourie
HOMO HABILIS
                                Homo habilis
                                KNM ER 1813




  Espeziea     Homo habilis

   Adina       1.900.000 urte

    Non         Koobi Fora,
                  Kenia

 Garezurra         600 cc

Nork aurkitu   Kamoya Kimeu
HOMO RUDOLFENSIS

                               KNM ER 1470




  Espeziea         Homo
                 rudolfensis

   Adina       1.800.000 urte

    Non         Koobi Fora,
                  Kenia

 Garezurra         775 cc

Nork aurkitu   Bernard Ngeneo
HOMO ERGASTER


                                Homo ergaster




                                 KNM ER 3733




  Espeziea     Homo ergaster

   Adina       1.750.000 urte

    Non         Koobi Fora,
                  Kenia

 Garezurra         850 cc

Nork aurkitu   Bernard Ngeneo
HOMO ERECTUS
                                 Homo erectus
                                     Weidenreich
                                    Reconstruction




  Espeziea      Homo erectus
                                                Sinanthropus pekinensis" edo "Pekingo gizona
   Adina       500.000-230.000

    Non        Zohukoudian,
                  txina

 Garezurra         1043 cc

Nork aurkitu         ?
HOMO HEIDELBERGENSIS
                        Kabwe Cranium, or Broken Hill 1
                             Homo heidelbergensis

                                 "Rhodesian Man




  Espeziea         Homo
               heidelbergensis

   Adina       125.000-300.000

    Non        Kabwe, Zambia

 Garezurra         1300 cc

Nork aurkitu   Tom Zwiglaar
HOMO NEANDERTHALENSIS
                               Homo neanderthal
                              La Chappelle-aux-
                                   Saints
    .
                               "The Old Man"




  Espeziea          Homo
                neanderthalensis

   Adina             60.000

    Non        La Chappelle aux-
                Saints, Frantzia

 Garezurra          1500 cc

Nork aurkitu   Bouyssonie anaiak
                   L. Bardon
HOMO SAPIENS
                                 Homo sapiens

                          Cro-Magnon 1




  Espeziea        Homo sapiens

   Adina             30.000

    Non            Les Eyzies,
               Dordongne, Frantzia

 Garezurra           1400cc

Nork aurkitu      Louis Lartet
LEHEN GIZA KULTURAK SARRERA
LEHEN GIZA KULTURAK
                          Lehen giza kulturak
Egin diren ikerketen arabera, badirudi benetako lehen giza espezieak
australopitekoengandik garatu zirela. Ondoren Homo mota guztiak garatu
ziren. Eboluzio hori Tertziarioaren amaieran eta Koaternarioaren
hasieran              gertatu           zen.

         Koaternarioko klimak glaziazio eta interglaziazio (edo hotzaldi eta
         beroaldi) ugari izan zituen. Aldaketa zikliko horiek floran eta
landarezko jantzian aldaketa handiak sortu zizkieten animaliei eta lehen
gizakiei, bizimoduan, finkalekuetan, ibilaldietan-eta zuzenean eraginez.
Errazago ikasteko, ikerlariek eta zientzialariek bezalaxe zatituko dugu
Historiaurrea: Paleolitoa (harri landuzko erremintetako aroa) eta Neolitoa
(harri leunduzko erremintetakoa) deritzaten periodoetan. Halaber, Paleolitoak
hiru garai izan zituen: Behe Paleolitoa, Erdiko Paleolitoa eta Goi Paleolitoa.
PALEOLITOA

Historiaurreko aroa, lehen pertsona harria lantzen hasi zenetik
Mesolito aroa arte hedatzen da. Oso aldi luzea da, antzinako
pertsonak sortu zuen lehen kulturarekin hasi baitzen, orain dela
1.000.000 urte inguru, eta K.a. 10000. urte ingurua arte luzatu
baitzen. Aldi horretan hainbat pertsona mota sortu eta desagertu
zen, haien bilakaeratik Homo sapiens (gaur egungo gizakia)
azaldu zen arte. Hiru arotan banatzen da: Behe Paleolito aroa
(K.a. 1000000. urte ingurutik K.a 150000 urte ingurua arte), Erdi
Paleolito aroa (K.a. 150000. urte ingurutik K.a. 40000. urte
inguru arte) eta Goi Paleolito aroa (K.a. 40000. urtetik K.a.
9000. urtea arte).
BEHEBehe paleolitoa
                    PALEOLITOA

Behe Paleolitoa lehen gizakien hondakinak azaldu zirenetik, 4.400.000
urtetik orain dela 100.000 urte bitarteko periodoari deitzen zaio. Sorrera
Afrikako laku handien inguruan kokatua da, Olduvai-ren inguruan.
Ondoren, Homo ergasterrak Afrika utzi eta Europa eta Asiarantz jo zuen.
Kuaternario garaian suertatutako glaziazio- eta interglaziazio-aldiek
eragin handia izan zuten gizakien sorreran eta hedapenean. Afrikan,
adibidez, eurite eta lehorte gogorrak tartekatu ziren. Garai hartakoak izan
ziren Australopithecusak, Paranthropusak, Homo habilisak, Homo
ergasterrak eta Homo erectusak.
BEHE PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA




  CHOPERRA        BIFAZ     PERKUTOREA
ERDI
                            Erdi paleolitoa
                     PALEOLITOA
Orain dela 100.000 eta 40.000 urte bitarteko periodoari Erdi Paleolitoa esaten
zaio. Azken glaziazio artea bukatu eta berehalako Würm glaziazioaren garaian
izan zen aro hura. Dagozkion giza aztarnak Neanderthal gizakiarenak dira.
Lehen aztarnak Düsseldorf (Alemania) hiriaren inguruko Neander ibarrean
aurkitu izanak izena eman zion. Neanderthal gizona ez da gaur egungo
gizakien arbasotzat hartzen, suntsitutako adartzat baizik, duela 35.000 ‑
40.000 urte Cro‑Magnon gizakiak (gizaki modernoak) ordezkaturik, Europan
desagertu zelako.
    Neanderthal kulturari Moustier aldikoa ere deitzen zaio, Moustierren
(Frantzian) aztarnategi aipagarri bat aurkitu zelako.
NEANDERTHALEN
 Neanderthalen suntsiketa
  SUNTSIKETA

                    Suntsiketa azaltzeko bi
                   teoriok erabiltzen dira:
                   1. Beste nonbait garatutako
                       giza arraza
                       modernoagoak hilarais
                       zituela dioena.
                   2. Gizaki modernoarekin
                        nahastu zirela dioena.
ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA
       1. MOUSTERIEN KULTURA
ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA
   2. CHATELPERRONIEN KULTURA
GOI          Goi Paleolitoa


PALEOLITOA
Gutxi gorabehera duela 40.000 urtetik K.a. 10.000 urte bitarteko
aldia da. Orduan azaldu zen gizaki modernoa (Homo sapiens-a).
Neanderthalek eta gizaki modernoek 5.000 urtez mundua
partekatu zuten.
Badirudi Afrikako ekialdean sortu eta handik planeta osora hedatu
zirela. Hedapen hartan hainbat ingurugirori aurre egin behar izan
zieten, eta bakoitzari moldatzeko, ezaugarri fisikoetan (azalaren
eta ilearen kolorean, forman...) aldaketak izan zituzten. Horien
ondorioz giza arrazak sortu dira.
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA
       1. AURIGNAC KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA
       2. GRAVETIEN KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA
       3. SOLUTREN KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA
     4. MAGDALENIEN KULTURA
GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA
        5. AZILIEN KULTURA
PALEOLITO GARAIKO ARTEA
          artea
PALEOLITO GARAIKO ARTEA
                                   artea




Garai horretako arteari buruz hitz egiten denean, bi arte motaz ari gara:
labar-arteaz eta arte iraunkorraz. Labar-artea pinturaz, marrazkiz eta
grabatuz osatuta dago. Arte iraunkorra, aldiz, animalien hezurretan,
adarretan edo harrietan landutako objektu apaingarriez nahiz irudiez eta
harriz edo buztinez egindakoez ari gara.
Paleolito garaiko arteak helburu magikoa zuela esan ohi da, zenbait
haitzulok santutegi itxura baitute, bertan pinturak leku ezkutuetan eta
maiz ehizaldiko gertakariak irudikatzen zirelako. Pintura horien balio
magikoa ehiza eskuratzea zen, agian.
Labar-artearen barnean franko-kantaurikoa dugu. Polikromoa eta oso
errealista da. Batez ere animaliak agertzen ditu.
Arte iraunkorrari dagokionez, venusak aipatu behar dira. Emakume-
 -ezaugarriak azpimarratuta daude, emankortasuna babestu nahian edo.
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
         MARRAZKIAK


     EKAIN            PECH MERLE


     ALTAMIRA         NIAUX


     LASCAUX          CHAUVET


     COSQUER          TROIS FRERES
EUSKAL HERRIKO LABAR ARTEA   EKAIN
                EKAIN
FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA
       ALTAMIRA
             ALTAMIRA
FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA
        LASCAUX
             LASCAUX
FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA   NIAUX
                  NIAUX
FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA
        COSQUER
             COSQUER
FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA
        CHAUVET
             CHAUVET
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
          GRABATUAK



     ALTXERRI            ALTAMIRA


      TROIS
      FRERES             CHAUVET



      LAUSSEL            ENFER
FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA

     TROIS FRERES
             TROIS FRERES
FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA

      PECH MERLE
             PECH MERLE
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
       ALTXERRI
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
    TROIS FRERES
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
        LAUSSEL
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
      ALTAMIRA
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
       CHAUVET
PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA
          ENFER
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA

         OBJEKTU ERABILGARRIAK




         APAINTZAKO OBJEKTUAK




          VENUSAK
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA
OBJEKTU ERABILGARRIAK
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA
APAINTZEKO OBJEKTUAK
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA
               VENUSAK (1)




  MALTA      AUDIEIVO   GAGARINO     VESTONICE
(SIBERIA)   (UKRANIA)   (UKRANIA)    (MORAVIA)
PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA
             VENUSAK (2)




WILLENDORF   BRASSEMPOUY    KOSTIENKI     SIREIL
 (AUSTRIA)     (FRANTZIA)   (ERRUSIA)   (FRANTZIA)
EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA




Paleolito aroa: Behe Paleolitoko oso aztarna gutxi dago Euskal Herrian,
gehienak Acheul bukaera aldikoak dira; aldi hartako suharrizko esku
aizkora batzuk aurkitu dira Haizpitarte, Aitzabal eta Arlanpeko
haitzuloetan. Erdiko Paleolitoko aztarnak, aldiz, anitz dira: adibidez,
Axlor, Lezetxiki, Olha eta Isturitzeko haitzuloetako aztarnategiak ditugu.
Goi Paleolitoko aztarnak ugariak eta aberatsak dira. Cro-Magnongo
gizakia hemen bizi izan zen, bere hezurren eta tresnen aztarna asko
agertu baitira. Era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte
adierazpenak ere aurkitu dira: besteak beste, Isturitze, Ekain, Altxerri,
Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloetan.
BEHE PALEOLITOA
        EUSKAL paleolitoa
             Behe HERRIAN


Garai hartako giza taldeak ibai ondoan bizi ohi ziren, bizirik
irauteko leku horiek egokiagoak zirelako. Orduko klimara
egokitutako etxebizitza hobeak egiteko gauza ez zirelako,
haitzuloak erabili behar izan zituzten.
Garai hartako silexeko aizkorak eta animalien hezurrak besterik
ez dira aurkitu. Oso interesgarria da “Aranzadulilako
Aurpegibikoa”.
Ez dakigu ziur zona honetan zein motatako gizakia bizi zen,
baina Preneanderthala zela esan daiteke. Biltzaile ehiztariaren-
ekonomiari esker bizi zen.
ERDI PALEOLITOA
                  Erdi paleolitoa
             EUSKAL HERRIAN
Garai hartako giza bizitzaren hondakin asko aurkitu da Euskal
Herrian (40 leku baino gehiago aztertu dira). Batzuk aire zabalean
zeuden (Bizkaiko Sopelako Kurtzion esaterako), baina gehienak
haitzuloetan bizi ziren (Axlor, Lezetxiki, Olha, Isturitze, Gatzarria eta
abarretan)...
Aurkitutako hondakinak aztertuta, garai hartan bizi ziren animaliak
zeintzuk eta nolakoak ziren nahikoa zehatz jakin dezakegu. Erdi
Paleolitoaren hasieran Merken errinozerontea, lehoia, lehoinabarra,
etab. Ziren nagusi. Klima epeleko animaliak ziren haiek. Hala ere,
periodoak aurrera egin ahala klima hotzeko animaliak ugaldu ziren.
Periodo horretan Euskal Herrian neanderthal gizakia bizi zen. Ehizatik
eta fruitu-bilketatik bizi zen. Ehiza taldean uxaketa-teknikaz egiten
zuten. Axlor eta Lezetxikin hori frogatzen duten hondakin ugari aurkitu
da. Gainera hobiratzeak ere badira, gorpuen ondoan armak, janari –
hondakinak eta hauts desberdinak direlarik.
GOI PALEOLITOA
          Goi Paleolitoa
     EUSKAL HERRIAN
Euskal Herriko Goi Paleolitoan tenperatura batezbeste gaur egun baino hamabi
gradu baxuagoa zen eta 1.100 metrotik gora elurrak ez ziren urte guztian
urtzen. Horregatik, ia aztarnategi guztiak 400 metro baino altitude txikiagoetan
aurkitu dira.
Garai hartako animaliak zona hotzetakoak ziren; errinozeronte iletsua, mamuta,
oreina, azeri artikoa, erbia eta gaur egun zona arktiarretan dauden karraskari
batzuk. Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere oreinak ziren nagusi. Erdi Paleolitoko
Homo neanderthala Cro-Magnon gizona ordezkatu zuen.
Goi Paleolitiko Aroko aztarnak ugari eta aberatsak dira. Cro-Magnon gizakia bizi
izan zen Euskal Herrian, haren hezurren eta tresnen aztarna ugari aurkitu baita;
era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak aurkitu dira;
aipagarrienak Izturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloak
dira. Dena den, Goi Paleolitiko Aroko haitzulo gehienak kostaldean eta behean
daude; horrek adierazten du garai hartan klima hotza zela eta leku garaiak ez
zirela egokiak bizitzeko. Kostaldearen inguruan bizi zirenez, arrantzak garrantzi
handia izan zuen Cro-Magnon gizakiarentzat eta hori adierazten dute
aurkitutako arrantzarako tresnen aztarnak: arpoiak eta hezurrezko amuak.
PALEOLITO GARAIKO ARTEA EUSKAL
                      HERRIAN
                    Euskal herriko artea
Goi Paleolito garaiko gizakiak hainbat elementuen
artean zenbait irudi horman margoturik utzi
zizkigun. Hezurretan, edota hartxabaletan
egindako beste zenbait irudi ere agertu dira.
Paleontologoek horren esanahiari buruzko teori
desberdinak dituzte, baina ez dirudi gauza erraza
irudi horiek adierazi nahi dutena asmatzea.
Halere, aurkitu diren irudiak ez dira denak
berdinak, ezaugarri desberdinak dituzte eta
sailkatzerakoan, lehenik behintzat, bi multzo
nagusitan banatzen dira:

   1.   Arte erabilkorra: hezurretan, adarretan edo hartxabaletan egindako irudiak
   2.   Labar-artea: Ekain, Santimamiñen, (animaliak)
Zein da zein historiaurrean
JOSE MIGEL BARANDIARAN AIERBE

                                           barandiaran




Gipuzkoar antropologo, etnografo eta ikertzailea, Ataunen jaioa (1889-1991). Gasteizen
apaiztu eta Leipzigen, Munichen eta Parisen psikologia ikastaroak egin zituen. Gasteizko
Apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1916an etnografia ikerketak hasi zituen; Aralarko zenbait
trikuharri arakatu zuen, Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenekin batera. 1918ko Eusko
Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean parte hartu zuen; elkarte haren babesean Etnologia
Laborategia sortu zuen. Ondoko urteetan etnografia eta arkeologia lanak prestatzen aritu
zen Europan (Genevan, Bernan, Zurichen, Vienan, Erroman...). 1936ko gerraren ondorioz,
babes bila Sarara jo zuen. 1953an itzuli zen Atauna eta harrezkero, ikerketa askotan esku
hartu zuen. 1964an Nafarroako Unibertsitateko Etnologia Katedra eskaini zioten. Elkarte
askotako kide izendatu zuten (Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y
Prehistoria, Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales, eta abar). Hainbat aldizkaritan idatzi
zuen eta beste zenbaitetako zuzendari izan zen. Lan batzuk: ‘Eusko Mitologia’ (1924);
‘Euskalerriko leen gizona’ (1934); ‘Antropología de la población vasca’ (1947); ‘Mitología
Vasca’ (1960). Nolanahi ere, Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta
aztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da (Santimamiñe, Aizpitarte, Lezetxiki, Ermitia,
Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain). 1972an haren lanen bilduma argitaratzen
hasi ziren. Euskaltzain izan zen.
JESUS ALTUNA ETXABE
                           Arkeologo eta Historiaurrean aditua eta Arkeozoologian doktore
                                          altuna
                           da. Berastegin (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko uztailaren 1971n.
                           Biologia Zientzietan lizentziatu zen Madrilen eta Zientzia
                           Fakultateko ezohiko saria jaso zuen. Historiaurrean eta
                           Arkeozoologian espezialista da. Berrogei indusketa-kanpaina
                           egin ditu Euskal Herriko, Espainiako eta Sudango
                           aztarnategietan.    Labar-artea      Kontserbatzeko  Espainiar
                           Batzordeko eta ICAZ (International Council for Archaezoology)
                           erakundeetako zuzendaritza batzordeko kidea da, eta Aranzadi
                           Zientzi Elkarteko Historiaurre Sailaren burua.
1960-1965 bitartean Alemanian bizi izan zen. Han zegoelarik, Paleontologia eta
Historiaurreko ikasketak sakondu zituen. Epe horren ondoren, Donostian finkatu zen.
1971an doktoratu zen Gipuzkoako historiaurreko aztarnategietako Ugaztun Faunari
buruzko tesia egin ondoren (1972an argitaratu zen).
Arazandiren buru zela, arkeologo gisa Euskal Herri osoan zehar aritu da lanean. Izan ere,
berrogeitik gora indusketa egin ditu. Gure artean ia ezezagunak diren eremuak jorratu ditu,
Euskal Herriko historiaurreko altxorrak aurkitu eta nazioarte mailan zabalduz. Kontaezinak
dira bere ikerketa-lanak eta jaso dituen sariak; bat aipatzearren, Ibáñez Martín Zientzia
Ikerketa Sari Nazionala.
HIZTEGI LABURRA


    hiztegia
HIZTEGI LABURRA
                                     Hiztegia

Antropologia           Gizonaren Anatomiazko eta Biologiazko ezaugarriak (eta
areago, kulturazkoak ere bai) aztertzen dituen jakintza. Antropologia fisikoak
gizonen ezaugarri fisikoak aztertzen ditu (neurria, azalaren kolorea, burezurraren
bolumena, begien forma, odol taldeak, eta abar). Kultura Antropologiak
gizarteen sinesmen, erakundeen, janzkeren eta tradizioen azterketa egiten du.

Australopiteko Afrikako hegoaldean aurkituriko hominidoa, lehen tresna
zizelatuen egilea.

Botanika        Landareen azterketa helburu duen biologiaren alorra.

Cro-Magnon           Frantziako mendebaleko historiaurreko kokalekua (Eyzies-
de-Tayac, Dordoina). 1868an Goi Paleolito aroko Aurignac aldian bizi izan zen
herri baten aztarnak aurkitu ziren han (K.a. 30000). Bertako gizonei Cro-Magnon
esaten zaie.

Emigratu         Erbesteratu; (norbait) lan arazoengatik edo, berea ez den herri
batera bizitzera joan.
HIZTEGI LABURRA
                                             hiztegia
Geologia.       Lurraren egitura (batez ere ur azala eta litosfera) eta bilakaera
aztertzen dituen jakintza; mea-baliabide berriak eta eraikuntzetarako leku egokiak
aurkitzea, eta gertaera naturalek (lurrikarek, sumendiek, higadurak) dakartzaten
arriskuak neurtzeko helburua du.
.
    Hominizazio. Garapen prozesua, hurrenez hurreneko aldietan (gizakiaren
    aurreko aldia; gizaki aurreko hominidoen eta giza hominidoen bitarteko aldia;
    Homo habilis-a; Homo erectus-a; Homo sapiens-a), egungo Homo sapiens
    sapiens gizakiarenganaino heldu dena.

    Miozeno         Geol. Hirugarren aroaren laugarren aldia, oligozenoaren eta
    pliozenoaren artekoa (duela 25-13 milioi urte inguru). Aldi hrrnetan asko ugaldu
    ziren ugaztun erraldoiak, eta tenperaturak hoztearen ondorioz, hosto erorkorreko
    landareak nagusitu ziren.
    Moustier edo Muster aldia                    Behe Paleolito aroaren amaiera eta
    Erdi Paleolito aroa osorik hartzen dituen historiaurreko aldia. Kultura hori
    Europan, Asiako mendebalean eta Ipar Afrikan zabaldu zen Würm izotzaldiaren
    hasieratik (K.a. 40.000). Haren arrasto ugari aurkitu dira Euskal Herrian: besteak
    beste, Axlor, Lezetxiki, Kobalde, Olha, Isturitze, Gatzarria leizeetan, Lapurdi eta
    Gipuzkoako ekialdeko kostaldean, Ebro eta Aturri ibaien arroetan eta Urbasa eta
    Baigura goi-ordokietan.
HIZTEGI LABURRA
                                            hiztegia

Nomada            Giza taldeez mintzatuz, bizileku finkorik ez duena, alderraia,
ibildauna.
.
Olduwaiko zintzurra               Tanzaniako historiaurreko aztarnategia,
Victoria aintziraren hego-ekialdean. Hominidoen aztarnak eta harrizko
lanabesak aurkitu dira, besteak beste.

    Paleontologia Geologia aldietako izaki biziak fosilen azterketaren
    bidez ikertzen dituen jakintza.

    Rift Valley Asiako hego-mendebaleko Jordan haranetik Afrikako hego-
     -ekialderaino (Zambeze ibaiaren bokaleraino) zabaltzen den sakonune saila,
    munduko luzeena. 6.400 km luze eta 48-64 km zabal da. Historiaurreko
    garrantzizko aztarnategiak aurkitu dira bertan..

    Zoologia        Animalien azterketa helburutzat duen jakintza.
http://www.becominghuman.org


http://www.culture.gouv.fr/culture/arcnat/lascaux/en/


http://members.aol.com/bkdonnclass/EarlyMan.html


http://www.fundacionatapuerca.com/pc.htm


http://www.ifrance.com/prehisto/AA.htm
LUCY
   lucy
Klima kuaternarioan
EKAIN
Deban, Gipuzkoan, dagoen haitzuloa da Ekain, izen bereko mendiaren oinean
eta Zestuatik oso hurbil. 1969an egin ziren lehen aurkikuntzak. A. Albizuri eta R.
Rezabalek aurkitu zuten, eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu zuten. 150m-
ko luzera du. Goi Paleolitoko garrantzi handiko pinturak eta grabatuak aurkitu
ziren: zaldiak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta arrainak. Pintura eta grabatuetan
kolore beltza nagusia bada ere, gorria ere erabili zuten eta zenbait animaliatan
irudi-barrena ere pintatuta dago. Atarian giza egoitza zenaren aztarnak daude
eta barrualdea Madaleine aldiko mundu izpiritualaren lekuko ederra da (15.000 -
12.000 K.a.). Monumentu izendatuta dago.

More Related Content

What's hot

Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioaiazpiro1
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaiazpiro1
 
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAKPALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAKIES F.J.Z. BHI
 
Paleolitoa 1b
Paleolitoa 1bPaleolitoa 1b
Paleolitoa 1bgoieskola
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioaiazpiro1
 
Gizakiaren Bilakaera
Gizakiaren BilakaeraGizakiaren Bilakaera
Gizakiaren Bilakaerajaionetxu
 
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaBizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaiongayro
 
Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea  5. MAILA A 4. taldeaHistoriaurrea  5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldeamendigoiti
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorramatxutxa
 

What's hot (19)

Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
eboluzioa
eboluzioaeboluzioa
eboluzioa
 
Historiaurrea ramona
Historiaurrea ramonaHistoriaurrea ramona
Historiaurrea ramona
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioa
 
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAKPALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
 
Paleolitoa 1b
Paleolitoa 1bPaleolitoa 1b
Paleolitoa 1b
 
Historiaurrea LH4
Historiaurrea LH4Historiaurrea LH4
Historiaurrea LH4
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Gizakiaren Bilakaera
Gizakiaren BilakaeraGizakiaren Bilakaera
Gizakiaren Bilakaera
 
HISTORIAURREA
HISTORIAURREAHISTORIAURREA
HISTORIAURREA
 
Historiaurrea (lara)
Historiaurrea (lara)Historiaurrea (lara)
Historiaurrea (lara)
 
Paleolitoa
PaleolitoaPaleolitoa
Paleolitoa
 
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaBizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
 
Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea  5. MAILA A 4. taldeaHistoriaurrea  5. MAILA A 4. taldea
Historiaurrea 5. MAILA A 4. taldea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorra
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 

Viewers also liked

Hisoriaurrea
HisoriaurreaHisoriaurrea
Hisoriaurrealeitza1
 
Historiaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpenaHistoriaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpenaJon
 
Paleolitoa
PaleolitoaPaleolitoa
PaleolitoaAkadsaks
 
13 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.01
13 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.0113 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.01
13 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.01ceip la almozara
 
Powerpoint Ap Mesolithic
Powerpoint    Ap MesolithicPowerpoint    Ap Mesolithic
Powerpoint Ap Mesolithicmendel0910
 
La prehistoria paleolitico
La prehistoria paleoliticoLa prehistoria paleolitico
La prehistoria paleoliticoyedra muñoz
 
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatiaasunasenjo
 

Viewers also liked (8)

Hisoriaurrea
HisoriaurreaHisoriaurrea
Hisoriaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpenaHistoriaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpena
 
Paleolitoa
PaleolitoaPaleolitoa
Paleolitoa
 
13 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.01
13 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.0113 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.01
13 adriana martín power point neolitíco la prehistoria.01
 
Powerpoint Ap Mesolithic
Powerpoint    Ap MesolithicPowerpoint    Ap Mesolithic
Powerpoint Ap Mesolithic
 
La prehistoria paleolitico
La prehistoria paleoliticoLa prehistoria paleolitico
La prehistoria paleolitico
 
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
 

Similar to Paleolitoa Batxilergoa (20)

Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioa
 
Tatiana historiaurrea
Tatiana historiaurreaTatiana historiaurrea
Tatiana historiaurrea
 
Giza eboluzioa
Giza eboluzioaGiza eboluzioa
Giza eboluzioa
 
Eboluzioa
EboluzioaEboluzioa
Eboluzioa
 
Eboluzioa
EboluzioaEboluzioa
Eboluzioa
 
Historiaurrea marijose
Historiaurrea marijoseHistoriaurrea marijose
Historiaurrea marijose
 
Homizazioa
HomizazioaHomizazioa
Homizazioa
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Behe paleolitoa
Behe paleolitoaBehe paleolitoa
Behe paleolitoa
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioa
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Fosilak
FosilakFosilak
Fosilak
 
HISTORIAURREA
HISTORIAURREAHISTORIAURREA
HISTORIAURREA
 
PALEOLITOA
PALEOLITOAPALEOLITOA
PALEOLITOA
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 

Paleolitoa Batxilergoa

  • 1. PALEOLITO GARAIA AURKIBIDEA ZER DA HISTORIAURREA? HOMINIZAZIOA LEHEN GIZA KULTURAK BEHE PALEOLITOA PALEOLITOA ERDI PALEOLITOA GOI PALEOLITOA ARTEA EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA ZEIN DA ZEIN HISTORIAURREAN HIZTEGI LABURRA ESTEKA INTERESGARRI BATZUK
  • 2. ZER DA HISTORIAURREA? ZER DA HISTORIAURREA Historiaurreak denbora bitarte luzea iraun zuen, gizakia lurrazalean agertu zenetik lehen dokumentu idatziak azaldu arte,hots hiru miloi eta erdi bat urte inguru. Edukien aldetiktan arorik zaharrena bada ere, zientzi bezala modernoenetakotzat jo daiteke, ofizialki XIX.mendean sortu baitzen 1863an, zehazki. Garai hartako bizimoduaren zehaztasunak ikertzeko, beste zientzia batzuei eman zitzaien bide, hala nola, Antropologiari, Geologiari, Paleontologiari, Botanikari, Zoologiari, Glaziologiari... Haietako gehienak Frantzian hasi zirenez, hiztegi teknikoa ere frantsesez egokitu zen. Garai haietako aztarnen aurkikuntzek ikasketak eta azterketak bultzatu zituzten, lehen gizakien hezurrak, tresnak, armak, gelak, hilobiak-eta ikertuz. Aurrerago kronologikoki zehaztu ziren, hainbat garaitan bereiziz. Prozesu horrek aurrerapen itzela izan zuen 1879an Altamirako labar pintura ederrak aurkitu ondoren, lehen gizakiaren gaitasun artistiko garatua argitu zenean. Ez dago Historiaurrea herrialde bakoitzean noiz amaitu zen zehazki esaterik. Mesopotamian – idazkeraren sorterrian– K.a. IV. milurtekoan datatua da. Ondoren, idazkera poliki-poliki hedatuz joan zenez, Antzinaroa halaxe hasi zen munduan zehar. Esate baterako, Euskal Herrian aro-aldaketa K.a. I. milurtekoan gertatu bide zen.
  • 3. HOMINIZAZIO PROZESUA Hominizazio prozesua
  • 4. HOMINIZAZIOA Orain dela 3.500.000 urte inguru Lurreko klima hotzagoa zen. Izoztutako ur kopurua hain HOMINIZANIOA 1 handia izanik, ez zegoen ia euririk planeta guztian, horren ondorioz, eta landaredia murriztu zen. Euriaren eskasiaren ondorioz, Afrikako basoak murriztu ziren, eta aldi berean, belardiak eta sabanak hazi. Beraz, basoko animalien bizilekua gero eta txikiagoa zenez, espezie batzuek arboletako bizimoduari utzi eta sabanan, lurralde irekietan, bizierara ohitu behar izan zuten. Espezieotako bat Australophitecus izenekoa izan zen: milioika urte eman zituen horretan eta larrutik ordaindu zuen, sabanako harrapariak bera baino indartsuagoak zirelako. Urteen buruan Australopithecusak gizakiaren lehen formetaranzko garapena egin zuen: bi hanken gainean ibiltzen hasirik, tresnak erabiltzeko bi eskuak libre utzi zituen. Horrexen eraginez, burmuina garatu zitzaion.Arbasoek n konparatuz, hortzerian ere aldaketak azaldu ziren eta elikatzeko ohiturak aldatuta, orojale bihurtu. Talde-portaerak ere agertu ziren: ehizan elkarrekin ibiltzeko, haragijale handien harrapakinak aprobetxatzeko, elikagaiak taldekideei banatzeko... Horrek guztiak hizkuntzaren aurreko lehen komunikazio-erak ekarri zituen. Era berean, lanabesak egiten eta elikagaiak ehizatzeko nahiz bilatzeko teknikak ere ikasi zituzten. Eboluzioaren atal horri hominizazio-prozesua deritzo. Prozesuan zehar espeziearen ezaugarri fisikoetan aldaketak sortu ziren. Horien ondorioz eratu da gaur egungo gizakia
  • 5. AUSTRALOPHITECUS australophitecus
  • 8. HIZKUNTZA LABORATORY Gizakien eboluzioa.mht
  • 9. ORAINGO HONETAN BI AUKERA DITUZU: 2 AUKERAK:GIZAKIAK edo KASKAHEZURRAK GIZAKIEN EZAUGARRIAK IKUSI GIZAKI HORIEN GAREZURREN EZAUGARRIAK IKUSI
  • 10. 7 MILIOI URTE Sahelanthropus tchadensis “Toumai” 6 MILIOI URTE Orrorin tugenensis “Millenium man” 5 MILIOI URTE Ardipithecus ramidus 4 MILIOI URTE Australopithecus anamensis Australopithecus afarensis 3 MILIOI URTE Australopithecus garhi Paranthropus aethiopicus Australopithecus africanus 2 MILIOI URTE Homo habilis Paranthropus boisei Homo ergaster MILIOI 1 URTE Paranthropus robustus Homo erectus Homo antecessor Homo sapiens Homo neandertalensis
  • 11. SAHELANTHROPUS TCHADENSIS toumai “TOUMAI” Orain dela gutxi, Txaden (Afrikako erdialdean), D’Jourabe basamortuan, Michel Brunet-ek fosilak aurkitu izana berri biziki ona izan da gizakiaren familia-zuhaitza egin nahi dutenentzat. Ikertzaileei berezia suertatu zaien lehen gauza lekua izan da; ordu arte aurkikuntza guztiak Rift haraneko ekialdean izan zirenez, gizakiaren jatorria hantxe zegoela uste zuten antropologoek. Txadeko toki hura egun basamortuan badago ere, Goi Miozeno garaian oso hezea zen, laku, baso eta sabana handiak zituelako. Aurkitu duten garezurra tximinoarenaren antzekoa den arren, bere hortz txikiek eta aurpegiak gizaki itxura gogoratzen dute. Oraindik ez da ezaguna nola ibiltzen zen, baina zutik ibil zitekeela pentsatzen da.
  • 12. ORRORIN TUGENENSIS “MILLENIUM MAN” Millenium man 1999ko abuztuan Meavey Leakey-k eta bere taldeak beste hominido fosil baten hezur batzuk (garezurra eta masailaren zati bat) aurkitu zituztela jakinarazi zuten. Halako urtea izanda, fosilari “Milurteko gizona” (Millenium man) izena jarri zioten. Oraingoz ez da informazio handirik zabaldu, baina antropologoak uste dute gauza asko ikasiko dituztela.
  • 13. ARDIPHITECUS RAMIDUS Ardiphitecus ramidus Aurkitutako zati eskasotan oinarrituta, ez daiteke esan espeziea hankabikoa zenik, halakoa zela uste bada ere. Tim White-k eta bere taldeak 1992an Etiopian zati gehiago aurkitu zituzten; beren ezaugarriak aztertu ondoren, Ardiphitecus ramidus izeneko espezie berri batekoak zirela aldarrikatu zuten. Oso primitiboa da eta orain dela 4.400.000 urte bizi izan zela pentsatzen da. Espezie hori txinpantzeen arbasoengandik oso gertu zegoen, baina azterketa genetikoek adierazten dutenaren aranera, eboluzioari dagokionez beraiengandik bereizita dago. Baso-ingurunean bizi zen eta beren hortzetako esmalte leuna ikusita, hostoak, zurtoin leunak, fruituak-eta jaten bide zituzten. Oraindik frogarik ez dagoen arren, gure lehen arbasoetako bat dela uste dute adituek.
  • 14. AUSTRALOPHITECUS ANAMENSIS Australophitecus anamensis Meavey Leakey-k (Leakey senideetako bat) Kenyan 1995. urtean espezie berri hau ediren zuen. Orain dela 3.900.000 edo 4.200.000 urte Afrikako baso irekietan bizi izan zen. Bere haginek esmalte lodia zutenez, hostoz soilik elikatzen ez zirela pentsatzen da. Gorputzaren tamainari dagokionez, sexu dimorfismo handia zegoela esan behar da. Ikertzaileen iritziz, ar bakoitzak eme-talde bat berarentzat bide zuen.
  • 15. AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS Espezie honek 3.500.000 urte inguru ditu. Donald Johanson-ek 1974an eginiko aurkikuntzaren ondoren mundu osoan ospetsua egin zen. Kanpamenduan The Beatles taldearen ‘Lucy in the sky with diamonds’ kanta entzuten ari zirela, eme baten fosil nahiko osoa osatua aurkitu zuten eta horregatik: Lucy izena eman zioten. Egindako ikerketen ostean, beste habitat mota bat ageri zaigu: ibaiaren ondoko baso lehorra. Horrek aldaketa klimatiko handia jazo zela adierazten digu. Arren eta emeen tamainaz zalantza asko sortu ziren, baina Johanson-ek zorte oso ona izan zuen, espezie horretako hamahiru laguneko eskeletoak aurkitu baitzituen Hadar-en, eta sexuen arteko dimorfismoa argi geratu zen
  • 16. AUSTRALOPHITECUS GARHI Australophitecus garhi Australophitecus garhi-ren aztarnak 1996 eta 1998 urteen bitartean Awash- eko erdialdean (Etiopian) aurkitu zituzten elkarrekin Tim White-k eta bere taldeko Berhane Asfawe etiopiarrak. Gaur egun lurralde hura basamortuan egon arren, garai hartan laku bat zegoen bertan eta landare eta animalia gehiago ere bai Aurkitutako fosilek tximuen eta gizakion ezaugarriak dauzkatela diote ikertzaileek, adibidez, beso motzak eta hanka luzeak. Horrez gain, hortzek gizakiarenen antza handiagoa dute. Dirudienez, gizakiok instrumentuak erabili zituzten lehen-izaki bizidunak dira. “Garhi” izenak dioenez (‘ezustekoa’, amhareraz), ikertzaileentzat ezusteko galanta izan zen.
  • 17. PARANTHROPUS AETHIOPICUS Paranthropus aethiopicus Frantses talde batek 1967. urtean Etiopiako Omo ibaiaren ondoan Aethiopicus Paranthropus-en lehen fosila aurkitu zuen. Zalantza handiak sortu ziren haren inguruan, antropologoek 1985 arte ez baitzekiten eboluzioko zein ataletan kokatu. Alan eta Richard Leakey-k Koobi-n (Turkana lakuko ekialdean, Kenyan) ‘garezur beltza’, KNM WT 17000, ediren zutenean arazoa argitu zen, argi eta garbi adierazten baitu espezie horren jatorria. Duela 2.500.000 urte bizi izan zen eta 1.500.000 urtetan, Afrikako toki lehorretan Homo-ekin batera. Sexu- -dimorfismoa oso agerikoa zen. Fruitu gogorrak jateko, oso masailezur berezia garatu zuen.
  • 18. (2.300.000 - 1.200.000 K.a) PARANTHROPUS BOISEI Orain dela 1.800.000 urte aldaketa klimatikoek aurrera egin zutenez, hominidoak horretara egokituz joan ziren. Paranthropus-ak egokitzapen horren froga dira. Beren bizilekuak arbasoenak baino lehorragoak izan bide ziren; horrexegatik, oso masailezur berezia garatu zuten, fruitu lehorrak jan ahal izateko. Mary eta Louise Leakey-k espezie hori 1959. urtean ediren zuten. Hasieran Zinjanthropus boisei izena jarri arren, jarraian Australophitecus-en barruan kokatu zuten. Gaur egun, Paranthropusen barruan dago. Hala ere, batzuek Australophitecusen taldekoa dela uste dute. Antropologoek aztarnak batez ere Etiopian, Kenyan, Tanzanian eta Afrikako ekialdean aurkitu dituzte. Azken aurkikuntzek erakusten dutenez, Paranthropusen familia Paranthropus boisei-rekin bukatu zen.
  • 19. PARANTHROPUS ROBUSTUS Paranthropus robustus Robert Broom doktoreak 1938. urtean identifikatu zuen espezie hori lehen aldiz. Fosila langile bati erosi zion eta Australophitecus africanus-ekin zerikusirik ez zuela ohartuta –hura baitzen garai hartan ezagutzen zen Australophitecus bakarra–, gehiago jakin nahian aurkitzailearen eskolara joan zen. Gert Terblanche gazteak tokiaren berri eman zion eta esandako leku berean garezur gehiago aurkitu zituen. Gaur egun, antropologoek Paranthropus robustus eta Paranthropus boisei espezie bera ote diren eztabaidatzen dute, baina tokian-tokiko ezaugarri desberdinekin. Paranthropus Robustus-en aztarnak Hego Afrikan soilik aurkitu dituzte. Gehienek bi espezie direla diote.
  • 20. AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS Australophitecus africanus Raymon Dart-ek espezie horren lehen aztarnak Hego Afrikako Taun-go harrobian aurkitu zituen 1924. urtean. Australophitecus africanus izena eman zion, ‘Afrikako hegoaldeko tximinoa’, alegia. Orain dela 3.000.000-2.500.000 urte, leku ireki eta baso lehorreko inguruneetan bizi izan zen, klima aldaketarekin desagertu zen arte. Aztarna guztiak kobazuloetan aurkitu dira, ez bertan bizi zirelako, harrapariek jateko hara eramaten zituztelako baizik. Australophitecus-ak bi hanken gainean ibiltzen ziren; hala ere, besoen eta hanken itxurak adierazten duenez, zuhaitzetan denbora luzea ematen zuten. Antropologo batzuek Homo espeziearekin lotzen dituzte; beste batzuek, aldiz, Paranthropus-arekin.
  • 21. (2.400.000 – 1.500.000 k.a.) HOMO HABILIS Homo habilis Louis eta Mary Leakey-k 1960. urtean Olduvai-ko lepoan aurkitu zuten hominidoa da. Lehen gizakitzat har dezakegu. Harriak eta hezurrak erabiltzen zituzten tresnak egiteko: lantzak, arraspak, puntak... Afrikan bizi izan ziren. Orojaleak ziren: oihanean bildutako fruitu eta tuberkuluak eta beraiek eginiko lehen motako harmen bidez ehizatutako animaliak jaten zituzten. Familia-taldeetan bizi ziren. Garunaren bolumena nahiko txikia zuten, 500 cc ingurukoa.
  • 22. HOMO ERGASTER Homo ergaster Homo Habilis-arenganako jauzi kualitatiboa dugu Homo ergaster deritzana. Bere garezurraren tamaina handia (850 cc) eta bere eskeletoak (gurearen antzekoa, 1,70 metro luze baitzen), antropoideen moldetik urruntzen du. Horrek guztiak kumeen garapen motelagoa eta giza ingurune konplexuagoa ekarri zituen berarekin. Gainera, dieta aldaketak zenbait ondorio ere ahalbidetu zion Homo ergaster-ari: okelaren kontsumoa (hau da, proteina gehiago garunerako) eta giza konplexutasuna zela eta, Afrika uztea eta Asia eta Europa kolonizatzea. Erabiltzen zituen tresnen artean honakoak ditugu, laxkak eta bi aldeetatik tailatutako nukleoak, bi-face ospetsuak.
  • 23. (800.000 - 300.000 k.a). Homo erectus HOMO ERECTUS Homo habilis-ek baino garun handiagoa zuten. Nomadak ziren eta familia txikietan bizi ziren, ehizatik eta fruituak biltzetik. Harrizko tresnak hobetu zituzten. Sua kontserbatzen eta erabiltzen ikasi zutenez, bizimodua eta ohiturak aldatu ziren. Klima eta bizitzeko giroa latzagoa zenean emigratu eta Eurasia osoa kolonizatu zuten. Gizakiok beste zenbait eboluzio izan zuten kontinentez kontinente. Europar Neanderthal gizakiak Homo erectus-aren arbaso zuzenak izan zirela pentsatzen da.
  • 24. HOMO ANTECESSOR Homo antecessor Homo antecessor-a 1997. urtean Atapuercan (Burgosen, Espainian) agertu zen. Azken urteetan Paleontologian suertatu den ikerkuntza nagusia dugu, orain dela 800.000 urte hominidoak Europan bizi izan zirela frogatu baitu. . Bere morfologiak benetako iraultza ekarri zuen, ordu arte inork ez baitzuen pentsatzen duela 800.000 urte hain garezur tamaina handiko hominidorik izan zitekeenik (1000 cc), ezta geurearen antzeko aurpegia izan zezakeenik ere. Zoritxarrez, Afrikan oraindik ez da antzintasun hau duen beste espezie baten fosilik aurkitu. Antropologoek Homo ergaster-aren eta geure arteko katenbegia dela diote.
  • 25. HOMO NEANDERTHALENSIS Homo neanderthal (125.000 - 35.000 k.a). Gure espeziarekin 5.000 urtetan bizi izandako gizaki txiki baina sendo eta oso indartsua zen. Kopeta inklinatua zuen eta oso aurpegi zabala. Familia-klanetan bizi ziren; bertan zaharrak eta zaurituak zaintzen zituzten. Bizilekua kobazuloetako aterpeetan zeukaten eta edateko ura, erremintak egiteko lehengaiak, elikagaiak eta abar eskain zitzaketen lekuetan finkatzen ziren. Biltzaileak eta ehiztariak ziren eta berehala kontsumitzekoa zena besterik ez zuten hartzen. Teknika asko garatu zituzten, harri landuak, zura eta animalien adar eta hezurrak erabiliz, eskuarki erremintak egiteko. Sua pizten ikasi zuten eta, dirudienez, hildakoak lurperatzen zituzten.
  • 26. 40.000 K.a – Gaur egun HOMO SAPIENS Homo sapiens Haitzuloetan, ibaien ondoko txabola xinpleetan edo abere larruz estalitako etxeetan bizi zen. Bizimodu nomada zuten, elikatzeko leku batetik bestera ibiltzen zirelako ehizan, arrantzan eta fruitu eta itsaski bilketan. Beren gaitasuna zela medio, tresna eta lanabesak maisuki egiten zituzten. Erlijio-sen handia zuten eta magian ere sinisten bide zuten. Adierazpen izpiritual nagusiak hobiratzeak eta haitzuloetako artea dira. Eskulturak (venusak) ere egiten zituzten. Larruak ebakiz eta sokak eta jostorratzak erabiliz, arropak paratzen zituzten. .
  • 27. 2. Aukera: Kaskahezur arbola Milioi urte
  • 28. AUSTRALOPHITECUS AFARENSIS Australophitecus afarensis Espeziea Australophitecus afarensis Adina 3.500.000 urte Non Hadar ,Etiopia Garezurra 430 cc Nork aurkitu ?
  • 29. AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS "The Taung Child" Australophitecus africanus Espeziea Australophitecus africanus Adina 2.500.000 urte Non Taung, Hego afrikan Garezurra 440 cc Nork aurkitu M. De Bruyn
  • 30. PARANTHROPUS AETHIOPICUS ParanthropusWTaethiopicus Paranthropus 17000 KNM aethiopicus "The Black Skull " Espeziea Paranthropus aethiopicus Adina 2.500.000 urte Non Turkana, Kenia Garezurra 440 cc Nork aurkitu Alan Walker Richard Leakey
  • 31. PARANTHROPUS BOISEI Paranthropus bosei "Zinj" KNM ER 406 Espeziea Paranthropus Espeziea Paranthropus boisei boisei Adina 1.800.000 urte Adina 1.700.000 urte Olduvai Gorge, Non Kopobi Fora, Non Tanzania Kenia Garezurra 440 cc Garezurra 440 cc Nork aurkitu Mary Leakey Nork aurkitu Richard Leakey H. Mutua
  • 32. PARANTHROPUS ROBUSTUS Paranthropus robustus SK 48 Espeziea Paranthropus robustus Adina 1.5 M – 2.0 M Non Swartkrans, Hego afrika Garezurra 440 cc Nork aurkitu Fourie
  • 33. HOMO HABILIS Homo habilis KNM ER 1813 Espeziea Homo habilis Adina 1.900.000 urte Non Koobi Fora, Kenia Garezurra 600 cc Nork aurkitu Kamoya Kimeu
  • 34. HOMO RUDOLFENSIS KNM ER 1470 Espeziea Homo rudolfensis Adina 1.800.000 urte Non Koobi Fora, Kenia Garezurra 775 cc Nork aurkitu Bernard Ngeneo
  • 35. HOMO ERGASTER Homo ergaster KNM ER 3733 Espeziea Homo ergaster Adina 1.750.000 urte Non Koobi Fora, Kenia Garezurra 850 cc Nork aurkitu Bernard Ngeneo
  • 36. HOMO ERECTUS Homo erectus Weidenreich Reconstruction Espeziea Homo erectus Sinanthropus pekinensis" edo "Pekingo gizona Adina 500.000-230.000 Non Zohukoudian, txina Garezurra 1043 cc Nork aurkitu ?
  • 37. HOMO HEIDELBERGENSIS Kabwe Cranium, or Broken Hill 1 Homo heidelbergensis "Rhodesian Man Espeziea Homo heidelbergensis Adina 125.000-300.000 Non Kabwe, Zambia Garezurra 1300 cc Nork aurkitu Tom Zwiglaar
  • 38. HOMO NEANDERTHALENSIS Homo neanderthal La Chappelle-aux- Saints . "The Old Man" Espeziea Homo neanderthalensis Adina 60.000 Non La Chappelle aux- Saints, Frantzia Garezurra 1500 cc Nork aurkitu Bouyssonie anaiak L. Bardon
  • 39. HOMO SAPIENS Homo sapiens Cro-Magnon 1 Espeziea Homo sapiens Adina 30.000 Non Les Eyzies, Dordongne, Frantzia Garezurra 1400cc Nork aurkitu Louis Lartet
  • 41. LEHEN GIZA KULTURAK Lehen giza kulturak Egin diren ikerketen arabera, badirudi benetako lehen giza espezieak australopitekoengandik garatu zirela. Ondoren Homo mota guztiak garatu ziren. Eboluzio hori Tertziarioaren amaieran eta Koaternarioaren hasieran gertatu zen. Koaternarioko klimak glaziazio eta interglaziazio (edo hotzaldi eta beroaldi) ugari izan zituen. Aldaketa zikliko horiek floran eta landarezko jantzian aldaketa handiak sortu zizkieten animaliei eta lehen gizakiei, bizimoduan, finkalekuetan, ibilaldietan-eta zuzenean eraginez. Errazago ikasteko, ikerlariek eta zientzialariek bezalaxe zatituko dugu Historiaurrea: Paleolitoa (harri landuzko erremintetako aroa) eta Neolitoa (harri leunduzko erremintetakoa) deritzaten periodoetan. Halaber, Paleolitoak hiru garai izan zituen: Behe Paleolitoa, Erdiko Paleolitoa eta Goi Paleolitoa.
  • 42. PALEOLITOA Historiaurreko aroa, lehen pertsona harria lantzen hasi zenetik Mesolito aroa arte hedatzen da. Oso aldi luzea da, antzinako pertsonak sortu zuen lehen kulturarekin hasi baitzen, orain dela 1.000.000 urte inguru, eta K.a. 10000. urte ingurua arte luzatu baitzen. Aldi horretan hainbat pertsona mota sortu eta desagertu zen, haien bilakaeratik Homo sapiens (gaur egungo gizakia) azaldu zen arte. Hiru arotan banatzen da: Behe Paleolito aroa (K.a. 1000000. urte ingurutik K.a 150000 urte ingurua arte), Erdi Paleolito aroa (K.a. 150000. urte ingurutik K.a. 40000. urte inguru arte) eta Goi Paleolito aroa (K.a. 40000. urtetik K.a. 9000. urtea arte).
  • 43. BEHEBehe paleolitoa PALEOLITOA Behe Paleolitoa lehen gizakien hondakinak azaldu zirenetik, 4.400.000 urtetik orain dela 100.000 urte bitarteko periodoari deitzen zaio. Sorrera Afrikako laku handien inguruan kokatua da, Olduvai-ren inguruan. Ondoren, Homo ergasterrak Afrika utzi eta Europa eta Asiarantz jo zuen. Kuaternario garaian suertatutako glaziazio- eta interglaziazio-aldiek eragin handia izan zuten gizakien sorreran eta hedapenean. Afrikan, adibidez, eurite eta lehorte gogorrak tartekatu ziren. Garai hartakoak izan ziren Australopithecusak, Paranthropusak, Homo habilisak, Homo ergasterrak eta Homo erectusak.
  • 44. BEHE PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA CHOPERRA BIFAZ PERKUTOREA
  • 45. ERDI Erdi paleolitoa PALEOLITOA Orain dela 100.000 eta 40.000 urte bitarteko periodoari Erdi Paleolitoa esaten zaio. Azken glaziazio artea bukatu eta berehalako Würm glaziazioaren garaian izan zen aro hura. Dagozkion giza aztarnak Neanderthal gizakiarenak dira. Lehen aztarnak Düsseldorf (Alemania) hiriaren inguruko Neander ibarrean aurkitu izanak izena eman zion. Neanderthal gizona ez da gaur egungo gizakien arbasotzat hartzen, suntsitutako adartzat baizik, duela 35.000 ‑ 40.000 urte Cro‑Magnon gizakiak (gizaki modernoak) ordezkaturik, Europan desagertu zelako. Neanderthal kulturari Moustier aldikoa ere deitzen zaio, Moustierren (Frantzian) aztarnategi aipagarri bat aurkitu zelako.
  • 46. NEANDERTHALEN Neanderthalen suntsiketa SUNTSIKETA Suntsiketa azaltzeko bi teoriok erabiltzen dira: 1. Beste nonbait garatutako giza arraza modernoagoak hilarais zituela dioena. 2. Gizaki modernoarekin nahastu zirela dioena.
  • 47. ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. MOUSTERIEN KULTURA
  • 48. ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. CHATELPERRONIEN KULTURA
  • 49. GOI Goi Paleolitoa PALEOLITOA Gutxi gorabehera duela 40.000 urtetik K.a. 10.000 urte bitarteko aldia da. Orduan azaldu zen gizaki modernoa (Homo sapiens-a). Neanderthalek eta gizaki modernoek 5.000 urtez mundua partekatu zuten. Badirudi Afrikako ekialdean sortu eta handik planeta osora hedatu zirela. Hedapen hartan hainbat ingurugirori aurre egin behar izan zieten, eta bakoitzari moldatzeko, ezaugarri fisikoetan (azalaren eta ilearen kolorean, forman...) aldaketak izan zituzten. Horien ondorioz giza arrazak sortu dira.
  • 50. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. AURIGNAC KULTURA
  • 51. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. GRAVETIEN KULTURA
  • 52. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 3. SOLUTREN KULTURA
  • 53. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 4. MAGDALENIEN KULTURA
  • 54. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 5. AZILIEN KULTURA
  • 56. PALEOLITO GARAIKO ARTEA artea Garai horretako arteari buruz hitz egiten denean, bi arte motaz ari gara: labar-arteaz eta arte iraunkorraz. Labar-artea pinturaz, marrazkiz eta grabatuz osatuta dago. Arte iraunkorra, aldiz, animalien hezurretan, adarretan edo harrietan landutako objektu apaingarriez nahiz irudiez eta harriz edo buztinez egindakoez ari gara. Paleolito garaiko arteak helburu magikoa zuela esan ohi da, zenbait haitzulok santutegi itxura baitute, bertan pinturak leku ezkutuetan eta maiz ehizaldiko gertakariak irudikatzen zirelako. Pintura horien balio magikoa ehiza eskuratzea zen, agian. Labar-artearen barnean franko-kantaurikoa dugu. Polikromoa eta oso errealista da. Batez ere animaliak agertzen ditu. Arte iraunkorrari dagokionez, venusak aipatu behar dira. Emakume- -ezaugarriak azpimarratuta daude, emankortasuna babestu nahian edo.
  • 57. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA MARRAZKIAK EKAIN PECH MERLE ALTAMIRA NIAUX LASCAUX CHAUVET COSQUER TROIS FRERES
  • 58. EUSKAL HERRIKO LABAR ARTEA EKAIN EKAIN
  • 59. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA ALTAMIRA ALTAMIRA
  • 60. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA LASCAUX LASCAUX
  • 62. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA COSQUER COSQUER
  • 63. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA CHAUVET CHAUVET
  • 64. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA GRABATUAK ALTXERRI ALTAMIRA TROIS FRERES CHAUVET LAUSSEL ENFER
  • 65. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA TROIS FRERES TROIS FRERES
  • 66. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA PECH MERLE PECH MERLE
  • 67. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ALTXERRI
  • 68. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA TROIS FRERES
  • 69. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA LAUSSEL
  • 70. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ALTAMIRA
  • 71. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA CHAUVET
  • 72. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ENFER
  • 73. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA OBJEKTU ERABILGARRIAK APAINTZAKO OBJEKTUAK VENUSAK
  • 74. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA OBJEKTU ERABILGARRIAK
  • 75. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA APAINTZEKO OBJEKTUAK
  • 76. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA VENUSAK (1) MALTA AUDIEIVO GAGARINO VESTONICE (SIBERIA) (UKRANIA) (UKRANIA) (MORAVIA)
  • 77. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA VENUSAK (2) WILLENDORF BRASSEMPOUY KOSTIENKI SIREIL (AUSTRIA) (FRANTZIA) (ERRUSIA) (FRANTZIA)
  • 78. EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROA Paleolito aroa: Behe Paleolitoko oso aztarna gutxi dago Euskal Herrian, gehienak Acheul bukaera aldikoak dira; aldi hartako suharrizko esku aizkora batzuk aurkitu dira Haizpitarte, Aitzabal eta Arlanpeko haitzuloetan. Erdiko Paleolitoko aztarnak, aldiz, anitz dira: adibidez, Axlor, Lezetxiki, Olha eta Isturitzeko haitzuloetako aztarnategiak ditugu. Goi Paleolitoko aztarnak ugariak eta aberatsak dira. Cro-Magnongo gizakia hemen bizi izan zen, bere hezurren eta tresnen aztarna asko agertu baitira. Era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak ere aurkitu dira: besteak beste, Isturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloetan.
  • 79. BEHE PALEOLITOA EUSKAL paleolitoa Behe HERRIAN Garai hartako giza taldeak ibai ondoan bizi ohi ziren, bizirik irauteko leku horiek egokiagoak zirelako. Orduko klimara egokitutako etxebizitza hobeak egiteko gauza ez zirelako, haitzuloak erabili behar izan zituzten. Garai hartako silexeko aizkorak eta animalien hezurrak besterik ez dira aurkitu. Oso interesgarria da “Aranzadulilako Aurpegibikoa”. Ez dakigu ziur zona honetan zein motatako gizakia bizi zen, baina Preneanderthala zela esan daiteke. Biltzaile ehiztariaren- ekonomiari esker bizi zen.
  • 80.
  • 81. ERDI PALEOLITOA Erdi paleolitoa EUSKAL HERRIAN Garai hartako giza bizitzaren hondakin asko aurkitu da Euskal Herrian (40 leku baino gehiago aztertu dira). Batzuk aire zabalean zeuden (Bizkaiko Sopelako Kurtzion esaterako), baina gehienak haitzuloetan bizi ziren (Axlor, Lezetxiki, Olha, Isturitze, Gatzarria eta abarretan)... Aurkitutako hondakinak aztertuta, garai hartan bizi ziren animaliak zeintzuk eta nolakoak ziren nahikoa zehatz jakin dezakegu. Erdi Paleolitoaren hasieran Merken errinozerontea, lehoia, lehoinabarra, etab. Ziren nagusi. Klima epeleko animaliak ziren haiek. Hala ere, periodoak aurrera egin ahala klima hotzeko animaliak ugaldu ziren. Periodo horretan Euskal Herrian neanderthal gizakia bizi zen. Ehizatik eta fruitu-bilketatik bizi zen. Ehiza taldean uxaketa-teknikaz egiten zuten. Axlor eta Lezetxikin hori frogatzen duten hondakin ugari aurkitu da. Gainera hobiratzeak ere badira, gorpuen ondoan armak, janari – hondakinak eta hauts desberdinak direlarik.
  • 82. GOI PALEOLITOA Goi Paleolitoa EUSKAL HERRIAN Euskal Herriko Goi Paleolitoan tenperatura batezbeste gaur egun baino hamabi gradu baxuagoa zen eta 1.100 metrotik gora elurrak ez ziren urte guztian urtzen. Horregatik, ia aztarnategi guztiak 400 metro baino altitude txikiagoetan aurkitu dira. Garai hartako animaliak zona hotzetakoak ziren; errinozeronte iletsua, mamuta, oreina, azeri artikoa, erbia eta gaur egun zona arktiarretan dauden karraskari batzuk. Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere oreinak ziren nagusi. Erdi Paleolitoko Homo neanderthala Cro-Magnon gizona ordezkatu zuen. Goi Paleolitiko Aroko aztarnak ugari eta aberatsak dira. Cro-Magnon gizakia bizi izan zen Euskal Herrian, haren hezurren eta tresnen aztarna ugari aurkitu baita; era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak aurkitu dira; aipagarrienak Izturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloak dira. Dena den, Goi Paleolitiko Aroko haitzulo gehienak kostaldean eta behean daude; horrek adierazten du garai hartan klima hotza zela eta leku garaiak ez zirela egokiak bizitzeko. Kostaldearen inguruan bizi zirenez, arrantzak garrantzi handia izan zuen Cro-Magnon gizakiarentzat eta hori adierazten dute aurkitutako arrantzarako tresnen aztarnak: arpoiak eta hezurrezko amuak.
  • 83.
  • 84. PALEOLITO GARAIKO ARTEA EUSKAL HERRIAN Euskal herriko artea Goi Paleolito garaiko gizakiak hainbat elementuen artean zenbait irudi horman margoturik utzi zizkigun. Hezurretan, edota hartxabaletan egindako beste zenbait irudi ere agertu dira. Paleontologoek horren esanahiari buruzko teori desberdinak dituzte, baina ez dirudi gauza erraza irudi horiek adierazi nahi dutena asmatzea. Halere, aurkitu diren irudiak ez dira denak berdinak, ezaugarri desberdinak dituzte eta sailkatzerakoan, lehenik behintzat, bi multzo nagusitan banatzen dira: 1. Arte erabilkorra: hezurretan, adarretan edo hartxabaletan egindako irudiak 2. Labar-artea: Ekain, Santimamiñen, (animaliak)
  • 85.
  • 86. Zein da zein historiaurrean
  • 87. JOSE MIGEL BARANDIARAN AIERBE barandiaran Gipuzkoar antropologo, etnografo eta ikertzailea, Ataunen jaioa (1889-1991). Gasteizen apaiztu eta Leipzigen, Munichen eta Parisen psikologia ikastaroak egin zituen. Gasteizko Apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1916an etnografia ikerketak hasi zituen; Aralarko zenbait trikuharri arakatu zuen, Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenekin batera. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean parte hartu zuen; elkarte haren babesean Etnologia Laborategia sortu zuen. Ondoko urteetan etnografia eta arkeologia lanak prestatzen aritu zen Europan (Genevan, Bernan, Zurichen, Vienan, Erroman...). 1936ko gerraren ondorioz, babes bila Sarara jo zuen. 1953an itzuli zen Atauna eta harrezkero, ikerketa askotan esku hartu zuen. 1964an Nafarroako Unibertsitateko Etnologia Katedra eskaini zioten. Elkarte askotako kide izendatu zuten (Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria, Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales, eta abar). Hainbat aldizkaritan idatzi zuen eta beste zenbaitetako zuzendari izan zen. Lan batzuk: ‘Eusko Mitologia’ (1924); ‘Euskalerriko leen gizona’ (1934); ‘Antropología de la población vasca’ (1947); ‘Mitología Vasca’ (1960). Nolanahi ere, Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da (Santimamiñe, Aizpitarte, Lezetxiki, Ermitia, Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain). 1972an haren lanen bilduma argitaratzen hasi ziren. Euskaltzain izan zen.
  • 88. JESUS ALTUNA ETXABE Arkeologo eta Historiaurrean aditua eta Arkeozoologian doktore altuna da. Berastegin (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko uztailaren 1971n. Biologia Zientzietan lizentziatu zen Madrilen eta Zientzia Fakultateko ezohiko saria jaso zuen. Historiaurrean eta Arkeozoologian espezialista da. Berrogei indusketa-kanpaina egin ditu Euskal Herriko, Espainiako eta Sudango aztarnategietan. Labar-artea Kontserbatzeko Espainiar Batzordeko eta ICAZ (International Council for Archaezoology) erakundeetako zuzendaritza batzordeko kidea da, eta Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurre Sailaren burua. 1960-1965 bitartean Alemanian bizi izan zen. Han zegoelarik, Paleontologia eta Historiaurreko ikasketak sakondu zituen. Epe horren ondoren, Donostian finkatu zen. 1971an doktoratu zen Gipuzkoako historiaurreko aztarnategietako Ugaztun Faunari buruzko tesia egin ondoren (1972an argitaratu zen). Arazandiren buru zela, arkeologo gisa Euskal Herri osoan zehar aritu da lanean. Izan ere, berrogeitik gora indusketa egin ditu. Gure artean ia ezezagunak diren eremuak jorratu ditu, Euskal Herriko historiaurreko altxorrak aurkitu eta nazioarte mailan zabalduz. Kontaezinak dira bere ikerketa-lanak eta jaso dituen sariak; bat aipatzearren, Ibáñez Martín Zientzia Ikerketa Sari Nazionala.
  • 89. HIZTEGI LABURRA hiztegia
  • 90. HIZTEGI LABURRA Hiztegia Antropologia Gizonaren Anatomiazko eta Biologiazko ezaugarriak (eta areago, kulturazkoak ere bai) aztertzen dituen jakintza. Antropologia fisikoak gizonen ezaugarri fisikoak aztertzen ditu (neurria, azalaren kolorea, burezurraren bolumena, begien forma, odol taldeak, eta abar). Kultura Antropologiak gizarteen sinesmen, erakundeen, janzkeren eta tradizioen azterketa egiten du. Australopiteko Afrikako hegoaldean aurkituriko hominidoa, lehen tresna zizelatuen egilea. Botanika Landareen azterketa helburu duen biologiaren alorra. Cro-Magnon Frantziako mendebaleko historiaurreko kokalekua (Eyzies- de-Tayac, Dordoina). 1868an Goi Paleolito aroko Aurignac aldian bizi izan zen herri baten aztarnak aurkitu ziren han (K.a. 30000). Bertako gizonei Cro-Magnon esaten zaie. Emigratu Erbesteratu; (norbait) lan arazoengatik edo, berea ez den herri batera bizitzera joan.
  • 91. HIZTEGI LABURRA hiztegia Geologia. Lurraren egitura (batez ere ur azala eta litosfera) eta bilakaera aztertzen dituen jakintza; mea-baliabide berriak eta eraikuntzetarako leku egokiak aurkitzea, eta gertaera naturalek (lurrikarek, sumendiek, higadurak) dakartzaten arriskuak neurtzeko helburua du. . Hominizazio. Garapen prozesua, hurrenez hurreneko aldietan (gizakiaren aurreko aldia; gizaki aurreko hominidoen eta giza hominidoen bitarteko aldia; Homo habilis-a; Homo erectus-a; Homo sapiens-a), egungo Homo sapiens sapiens gizakiarenganaino heldu dena. Miozeno Geol. Hirugarren aroaren laugarren aldia, oligozenoaren eta pliozenoaren artekoa (duela 25-13 milioi urte inguru). Aldi hrrnetan asko ugaldu ziren ugaztun erraldoiak, eta tenperaturak hoztearen ondorioz, hosto erorkorreko landareak nagusitu ziren. Moustier edo Muster aldia Behe Paleolito aroaren amaiera eta Erdi Paleolito aroa osorik hartzen dituen historiaurreko aldia. Kultura hori Europan, Asiako mendebalean eta Ipar Afrikan zabaldu zen Würm izotzaldiaren hasieratik (K.a. 40.000). Haren arrasto ugari aurkitu dira Euskal Herrian: besteak beste, Axlor, Lezetxiki, Kobalde, Olha, Isturitze, Gatzarria leizeetan, Lapurdi eta Gipuzkoako ekialdeko kostaldean, Ebro eta Aturri ibaien arroetan eta Urbasa eta Baigura goi-ordokietan.
  • 92. HIZTEGI LABURRA hiztegia Nomada Giza taldeez mintzatuz, bizileku finkorik ez duena, alderraia, ibildauna. . Olduwaiko zintzurra Tanzaniako historiaurreko aztarnategia, Victoria aintziraren hego-ekialdean. Hominidoen aztarnak eta harrizko lanabesak aurkitu dira, besteak beste. Paleontologia Geologia aldietako izaki biziak fosilen azterketaren bidez ikertzen dituen jakintza. Rift Valley Asiako hego-mendebaleko Jordan haranetik Afrikako hego- -ekialderaino (Zambeze ibaiaren bokaleraino) zabaltzen den sakonune saila, munduko luzeena. 6.400 km luze eta 48-64 km zabal da. Historiaurreko garrantzizko aztarnategiak aurkitu dira bertan.. Zoologia Animalien azterketa helburutzat duen jakintza.
  • 94. LUCY lucy
  • 96. EKAIN Deban, Gipuzkoan, dagoen haitzuloa da Ekain, izen bereko mendiaren oinean eta Zestuatik oso hurbil. 1969an egin ziren lehen aurkikuntzak. A. Albizuri eta R. Rezabalek aurkitu zuten, eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu zuten. 150m- ko luzera du. Goi Paleolitoko garrantzi handiko pinturak eta grabatuak aurkitu ziren: zaldiak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta arrainak. Pintura eta grabatuetan kolore beltza nagusia bada ere, gorria ere erabili zuten eta zenbait animaliatan irudi-barrena ere pintatuta dago. Atarian giza egoitza zenaren aztarnak daude eta barrualdea Madaleine aldiko mundu izpiritualaren lekuko ederra da (15.000 - 12.000 K.a.). Monumentu izendatuta dago.