Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Bizitzaren jatorria eta eboluzioa

12,014 views

Published on

• Oso argi daude kontzeptua guztiak, oso laburpen ona, eskerrik asko!
Reply
Are you sure you want to  Yes  No
Your message goes here

Bizitzaren jatorria eta eboluzioa

1. 1. BIZITZAREN JATORRIA ETA EBOLUZIOA BHI Biologia-Geologia mintegia
2. 2. Bizitzaren jatorria

Datu interesgarriak :

Duela 13.000 milioi urte (m.u.) Unibertsoa eratu zen.

Duela 4.600 m. u. Eguzki-sistema eta Lurra eratu ziren.

Duela 3800 m. u. inguru lurraren azala kontsolidatu zen eta ozeanoak, itsasoak eta atmosfera eratu ziren.

Duela 3600 m.u. Lurrean bizia sortu zen.

Teoria asko daude, bitan laburtu daitezkeenak:

Planeta honetan berezko sorreraren bidez materia bizigabetik abiatuta (Izaki bizidunen jatorri abiotikoaren teoria).

Beste gorputz zerutar batean sortu eta hona asteroide, kometa, etabarren bidez iritsi (Panspermiare teoria).

Bizia Lurrean duela 3.500 milioi urte baino gehiago sortu zen. Antzinatasun hori duten arroketan organismo prokariotoen fosilak aurkitu direlako dakigu.

Lehen bizidunak gaur egungo bakterio primitiboenen antzekoak ziren.

Big-bang
3. 3. B izitzaren jatorria

Redi eta Pasteur-en saiakuntzek berezko sorrera ezinezkoa dela demostratu zuten. Beraz, bizitzaren sorrera ezin izan zela horrela gertatu.

Baina XX. Mendean Oparin izeneko zientzialari errusiarrak berezko sorreraren ideiak berreskuratu zituen eta “ Bizidunen jatorri abiotikoari buruzko teoria ” planteatu zuen.

Gaur egun, berezko sorrera orain ezinezkoa dela, baina duela 3.600 m.u. baino gehiago hori gertatzeko baldintzak eman zirela pentsatzen da .

Oparin, Alexandr Ivánovich biokimikari errusiarra (1894-1980)
4. 4. B izitzaren jatorria : Oparin-en teoria (1)

1. Hasiera duela 3.800 m.u.

Antzinako atmosferan; metanoa (CH 4 ), amoniakoa (NH 3 ) , hidrogenoa (H 2 ) eta ur lurruna (H 2 O) zeuden. Erreduktorea eta anaerobioa zen. Hala ere, gai hauetan materia bizia osatzen duten bioelementu nagusiak zeuden: karbonoa (C), nitrogenoa ( N ), hidrogenoa ( H ) eta oxigenoa ( O ).

2. Nola eratu ziren biomolekulak ?

Eguzki erradiazioek eta deskarga elektrikoek atmosferako osagaiak erreakzionatzeko eta biomolekulak eratzeko energia eman zuten; konposatu organiko sinpleak, orain izaki bizidunak osatzen dituzten garrantzitsuak bezalakoak.

5. 5. B izitzaren jatorria : Oparin-en teoria (2)

3. Zeintzuk izan ziren biomolekula horiek?

Horrela, azukreak, gantz sinpleak, aminoazidoak eta beste molekula sinple batzuk eratu ziren eta beraien artean erreakzionatzean molekula konplexuagoak eratu ziren.

4. Nola eratu zen “ salda primitiboa ”?

Oparin-en ustez, atmosferan eratu ziren konposatu organikoak euriak itsasoetara eraman zituen eta bertan, milioika urteetan zehar kontzentratu ziren, ur eta molekula organiko eta inorganikozko disoluzio lodia eratuz. Oparin-ek “salda primitiboa” deitu zion.

6. 6. B izitzaren jatorria : Oparin-en teoria (3)

5. Bakterioen aitzindariak .

“ Salda primitibo” honetan molekula batzuek mintzak osatu zituzten eta koazerbatuak izeneko egitura esferikoak sortu ziren. Hauetako batzuk bere barnean entzimak kontzentratu ahal izan zituzten eta horien bidez beraien molekulak sortu eta energia lortu. Azkenik, batzuek material genetikoa bereganatu zuten eta honela bikoizteko (ugaltzeko) ahalmena. Horrela eratu ziren prokarioto primitiboak.

7. 7. B izitzaren jatorria : Miller-en saiakuntza

1953ean Miller-ek garrantzi handiko esperientzia egin zuen. Irudikoa bezalako tresna eraiki zuen. Bertan matrazeko ura (1) berotzen zen eta lurrunek zirkuitutik zirkulatzen zuten. 2tik lurreko antzinako atmosferan egon zitekeen gasen nahasketa sartu zuen eta elektrodoen deskarga elektrikoek nahasketa erreakzionarazi zuen. Hau kondentsadoreak (4) hozten zuen eta sortutako konposatuak (1) matrazeko uretan disolbatzen ziren. Beranduago giltzatik (5) zehar likido pixka bat atera zuen analizatzeko eta zera deskubritu zuen, biomolekula asko eratu zirela: azukre bakunak, aminoazidoak, eta abar, bizidunen konposaketan garrantzi handikoak direnak.

Modu honetan Miler-ek Oparin-en teoriaren lehen etapak posible zirela frogatu zuen.

1953an egin zuen saiakuntzan erabilitako tresneria, Lurrean bizitza sortu zeneko baldintzak simulatuz. 23 urte zituen eta Chicagoko unibertsitateko bekaduna zen. Stanley Miller (1930-)
8. 8. Bizidunen eboluzioa

3.600 milioi urte hauetan bizia garatzen joan da planeta osoa hartuz eta talde eta espezie asko re n aniztasun handia sortuz.

Gaur egungo bizidunak 5 erreinutan sailkatzen dira:

9. 9. Bizidunen eboluzioa : Lamarck

Lehen teoria eboluzionista aurkeztu zuen 1809. urtean.

Lamarcken ideia nagusiak honela laburbil ditzakegu:

Inguruneak karaktereen aldaketak eragiten ditu : inguruneko baldintzak aldatu egiten dira denboran zehar.

Eginkizunak organoa sortzen du : jokabide berriek organo jakin batzuk garatzea eragiten dute.

Hartutako karaktereen herentzia : inguruneak eragindako aldakuntza horiek ondorengoei transmititzen zaizkie.

Lamarckek, beraz, uste zuen beharrak eragiten zituela eboluzio-aldaketa horiek. Horiek gertatu ondoren, aldaketa horiek heredagarriak izango ziren
10. 10. Bizidunen eboluzioa : Darwin

Charles Darwin 1809-1882 Naturalista ingelesa.

Beagle itsasontzian munduan zehar bidaiatu zuen (Galapago irlak).

Espezie eta fosil asko behatu zituen.

Bidai horretan sortu zitzaion galdera: zergatik espezie batzuk bizirik irauten dute, beste batzuk desagertzen diren bitartean?

1859. urtean eboluzioaren teoria berri bat proposatu zuen, Espezieen jatorria izeneko bere liburuan jasoa.

Ikastetxeko liburutegian Charles Darwinen liburu hauek eskuragarri dituzu: “ Espezien jatorria hautespen naturalaren bidez” “ Viaje del Beagle” “ Teoria de la evolución”
11. 11. Bizidunen eboluzioa: hautespen naturala

Darwinek proposatutako eboluzio-mekanismoak ondorengo ideia hauetan laburbil daitezke:

Espezie bateko indibiduo guztiak ez dira berdin-berdinak. Aldakortasun bat badago, hurrengo belaunaldira genetikoki transmititzen dena.

Indibiduoen artean bizirik irauteko borroka dago, eta dauden ingurunean bizitzeko onak diren bariazioen jabeek bakarrik irauten dute ( egokienaren bizi-iraupena ). Era horretan, aldakortasun egokienak (moldakortasuna) gordetzen dira. Ideia horri hautespen naturala esan zitzaion.

Moldakortasun-bereizgarriak pilatzeak espezie batzuetatik besteetarako aldaketa hori eragingo du.

Aldakortasunaren jatorria eta horren transmisio hereditarioaren mekanismoak azalduko lituzkeen fundamentu genetikorik gabe plazaratu zen teoria hau.

12. 12. Bizidunen eboluzioa : frogak (1)

Paleontologikoak (fosilak)

Anatomikoak : organo homologoak eta analogoak

Fosilei esker, zaldiaren historia ebolutiboa berregin daiteke. 1 eta 2 homologoak dira eta 3 analogoa. Organo homologoak: egitura berdina, funtzio desberdinak Organo analogoak: egitura desberdina, funtzio berdina
13. 13. Bizidunen eboluzioa : frogak (2)

Enbriologia

Molekularra : ADN kateetan eta proteinetan dauden desberdintasunak, espezieen artean dagoen eboluzio distantziaren proportzionalak dira

Arrain (1), anfibio (2), narrasti (3), hegazti (4) eta ugaztun desberdinen (5,6,7,8) enbrioi garapena. Hasierako etapak (goian) oso antzekoak dira. Ondorengo etapak (behekoak) desberdinagoak dira. Haeckel. 1874
14. 14. Bizidunen eboluzioa : Neodarwinismoa edo eboluzioaren teoria sintetikoa

Eboluzioaren teoria sintetikoak genetika mendelianoa eta Darwin-en hautespen naturala bateratzen ditu, eta gainera, honako mekanismoak proposatzen ditu:

Populazioetan bada aldakortasun genetiko bat, mutazio (geneen aldaketa) bidez eta birkonbinazio genetikoaren (ugalketa sexualean ematen dena) prozesuen bidez sortua.

Hautespen naturalak ezabatu egiten ditu beren informazio genetikoagatik hain egokiak ez diren indibiduoak. Moldakortasun-balioa duten eta genetikoki zehazturik dauden ezaugarri horiek hautatu eta hurrengo belaunaldiari transmititzen zaizkio .

Espezieak oinarri genetiko komuna duten populazio-multzoak dira, eta elkarren artean ugaltzeko gaitasuna dutenak. Geneak , mutazio bidez edo birkonbinazio bidez gerta daitezkeen konbinazio berriekin, hautespen natural horren eraginpean daude, eta une bakoitzean ingurumen-baldintzen arabera, populazioen ezaugarriak erabakitzen ditu.

DNA molekula
15. 15. Gizakiaren eboluzioa

Eboluzioari buruz aztertu ditugun alderdiak gure espeziari aplika dakizkioke.

Giza espeziaren eta primateen jatorri komunaren aldeko froga ugari daude.

Asko ezagutzen da, baina oraindik asko falta da gizakiaren eboluzio prozesua erabat argitzeko.

Gizakia Primateen ordenan sailkatzen da. Talde horren barnean 2 familia daude: Pongidoena (orangutanak, gorilak eta txinpantzeak) eta Hominidoena (gaur arteko giza espezie guztiak, denak fosilak Homo sapiens espeziea izan ezik).

Espezie baten eboluzioa ulertzeko, bere berezitasunak ezagutu behar dira.

16. 16. Gizakiaren eboluzioa: gizakien eta gainerako primateen arteko desberdintasunak Erpurua beste hatzen aurkako aldean jartzeko gaitasuna. Gizakiak gauzak manipulatu ditzake eta tresnak fabrikatu. Hitz egiteko gaitasuna , ahots kordei esker. Ahozko komunikazioak inteligentzia garatzen lagundu du, Garezurraren edukiera: gizakiarena 1450cc-koa eta primateena 500cc-koa da. Pentsatzea eta gizarteak eta kulturak garatzea ahalbidetu du. Bipedismoa: bi hanken gainean ibiltzean, eskuak libre uzten dira. Zutik ibili ahal izateko, pelbisa motzagoa eta zabalagoa da. Primateak txinpantzea gorila gizakia
17. 17. Gizakiaren eboluzioa: hominizazioa

Duela 4 milioi urte inguru hasi zen eboluzio prozesuak giza espeziearen sorrera bideratu du.

Aldaketa anatomiko, psikiko eta kulturalak izan dira.

Anatomikoak

bi hanketan ibiltzea

garezurraren edukiera handitzea

prognatismoaren (masailezurra kanporantz)txikitzea

Psikikoak

arrazionaltasuna

Inteligentzia

abstrakzio-ahalmena

hizkuntza

senaren kontrola..

Kulturalak

tresnen erabilera

artea

mitoak

18. 18. Gizakiaren eboluzioa: hominidoen eboluzioa

Duela gutxi Chad-en (Afrikan) hominidoen fosilik zaharrenak aurkitu dira, 6-7 milioi urtekoak dira.

Gizaki baten antzeko lehen hominidoa Australopithecus da, duela 3,6-4 milioi urte bizi izandakoa. Dieta eta ingurune aldaketa (sabana) gertatu zela islatzen dute. Ezagunena “Lucy” Australopithecus afarensis da, Etiopian aurkitutakoa. Australopitekoen fosil guztiak Afrikan aurkitu dira. Duela 1 milioi urte desagertu egin ziren.

Lucy
19. 19. Gizakiaren eboluzioa: hominidoen eboluzioa

Duela 2-2,5 milioi urte Homo espezie desberdinek eboluzionatu zuten.

Duela 1,8 milioi urte lehenengo Homo ergaster sortu zen, gure arbasotzat hartzen den espeziea. Honek Afrika utzi eta Asia eta Europara emigratu zuen, Homo erectus -a sortuz. Sua erabili zuen .

20. 20. Gizakiaren eboluzioa: hominidoen eboluzioa

Europako aztarna zaharrenak duela 780.000 urtekoak dira. Atapuercan (Burgos) aurkitu dira. Homo antecessor izena jarri diote, kanibalak ziren.

Espezie honetatik Homo sapiens -a sortuko zen, duela 100.000urte baino gehixeago.

Lucy Atapuercako Dolina Handiko umearen hezurrak Atapuercako Dolina Handiko umearen irudia Homo antecessor
21. 21. Gizakiaren eboluzioa: hominidoen eboluzioa

Hipotesiak:

Afrikan gelditu zen Homo antecessor populazioak eboluzionatu egin zuen Homo sapiens -a sortu arte. Honek, duela 100.000-200.000 urte Afrika utzi zuen eta Homo antecessor- a ordezkatu zuen. Hipotesi honek ADN mitokondrialaren azterketekin bat egiten du eta gehien onartzen den hipotesia da. Egindako kalkuluen arabera, gizaki modernoak, Homo sapiens 10.000 indibiduoko populazio a frikar batetik sortu ziren.

Lurralde desberdinetako Homo antecessor -en populazioen arteko ugalketen ondorioz Homo sapiens izateraino eboluzionatu zuten.

22. 22. Gizakiaren eboluzioa: hominidoen eboluzioa
23. 23. Gizakiaren eboluzioa: hominidoen eboluzioa

Neandertalak eta Homo sapiens- ak batera bizi izan ziren eta lehenengoak duela 28.000 urte desagertu ziren.

Homo sapiens -en fosilik ezagunena Cromagnon gizakia da.

Homo sapiens Homo neanderthalis
24. 24. Joxe Migel Barandiaran (Ataun 1889 - 1991)

Antropologoa eta etnologoa. Bere lan haundienak historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanak izan ziren: Aitzbitarte, Santimamiñe, Lezetxiki, Urtiaga, Altxerri, Ekain, Aralar, …

Euskal Herriko gizakiaren jatorriaz hainbat ikerketa egindakoa.

Mitologia arloan erabat galtzeko zorian zeuden ohitura, sinismena, legenda eta kontu zaharrak jasotzen eta biltzen saiatu zen. Horri esker ezagutzen dira gaur egun.

Haren lanetariko batzuk: Eusko Mitologia (1924); Euskalerriko leen gizona (1934); Antropología de la población vasca (1947). Bizitzan zehar egindako lan guztiak OBRAS COMPLETAS izeneko liburukietan aurki daitezke.

Ikastetxeko liburutegian liburu hauek eskuragarri dituzu
25. 25. Helbide interesgarriak

http://www.zientzia.net/artikulua_inprimatu.asp?Artik_kod=5156

http://web.educastur.princast.es/proyectos/biogeo_ov/4a_ESO/index_4eso.htm

http://darwin-online.org.uk/

http://www.edukiak.info/units/5/ciencias/biologia4eso/evolucionhombre/eu_recursos.html

http://www.atapuerca.com/

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13429

http://w3.cnice.mec.es/eos/MaterialesEducativos/mem/claves_evolucion/claves.htm

26. 26. AMAIERA