SlideShare a Scribd company logo
1 of 49
Download to read offline
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
IKERKETA ZIENTIFIKOAK
HAUR-LEHEN HEZKUNTZA
B08-LEIOAKO
BERRITZEGUNEA
ZIENTZIA MINTEGIA
https://sites.google.com/site/zientziamintegialeioa/
Pilar Etxebarria
Begoña Iturgaitz
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
AURKIBIDEA
IKERKETAK GARATZEKO PROPOSAMENA
• Irakasleentzako orientabideak
• Ikasleentzako lan-koadernoaren eredua
OSASUNA
1. Benetan garbiak? HH
2. Benetan garbiak? LH
3. Mikrobioak airearen bidez transmititzen dira?
4. Non daude mikrobio gehiago ?
5. Zein da hortzetako pastarik onena?
6. Zein da azukre gehiago duen edaria?
7. Edariek eragina dute hortzetan?
GIZA GORPUTZA
8. Gure gorputzaren neurrien artean harremanik ba al dago?
9. Guztiok aire kopuru bera dugu gure birikietan?
10. Usaimenarekin ere dastatzen dugu?
11. Gure larruazalaren alde guztietan gauza bera sentitzen dugu?
12. Nola behatu ditzakegu gure hatz-aztarnak?
IZAKI BIZIDUNAK
13. Horma batean, bizitza ote dago?
14. Nolakoa da marraskiloen bizimodua?
15. Landareen hosto /hazi / fruitu guztiak berdinak dira?
16. Landare bat haz daiteke argirik gabe?
17. Landareek ura behar dute?
18. Lurraren motak landareen hazkundean eragiten du?
ZIENTZIA SUKALDEAN
19. Berasategik arrazoia du?
20. Zer da hobe?, esnea teari bota lehen edo gero?
21. Ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du?
22. Zein da kontserbagarririk onena?
23. Nola dakigu ea arraultz bat freskoa ala ustelduta dagoen?
24. Nola dakigu ea arraultz bat gordina ala egosia dagoen?
25. Elikagaiak" deseraikitu" ahal ditugu?
26. Sukaldean erreakzio kimikoak daude?
MATERIA
27. Tamaina berdina, masa berdina?
28. Objektu osoa eta zatitan apurtuta, berdin pisatzen du?
29. Aireak pisatzen ote du?
30. Arraultzak flotatu ahal du?
31. Plastilinak flotarazi ahal dugu?
32. Non flotatzen dugu gehien, itsasoan ala igeritokian?
33. Zeren arabera flotatzen edo hondoratzen dute fruituek?
34. Zergatik erabiltzen dugu gatza errepidetako izotza kentzeko?
35. Izotza uretan urtzen denean, uraren altuera-maila aldatzen da?
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Koaderno honetan biltzen duguna, ikerketa zientifikoen bilduma da, hots, ikasgelan egiten
ditugun esperimentu klasiko batetik abiatuta, benetako proposamen ikertzaile bihurtzen
saiatu gara, metodo zientifikoa aplikatuz. Horregatik, lehendabizi, ikerketak eskolara
eramateko proposamenak eta orientabideak luzatzen dizkizuegu, baita ikasleen koaderno
ere; edozein esperimentu ikasgelatzeko orduan, ikuspuntu hau aldez aurretik aztertzea
beharrezkoa iruditu zaigulako.
Lana, Leioako Berritzegunean, 2014-2015eko ikasturtean zehar garatu den Zientzia
Mintegiaren emaitzen zati bat besterik ez da. Honetaz gain, esperimentu pilo ere aurkituko
dituzue gure web-orrian:
https://sites.google.com/site/zientziamintegialeioa/
Espero dugu baliogarria izatea
Pilar Etxebarria
Begoña Iturgaitz
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
IKERKETAK GARATZEKO PROPOSAMENA
IRAKASLEENTZAKO ORIENTABIDEAK
1. SARRERA / AURKEZPENA
Irakasleak gaiari sarrera ematen dio eta ikerketaren prozesua
bideratzen du:
• Adibide motibagarriak eta hurbilak eskaintzen
• Galdera irekiak botatzen
• Ikasleen ideiak sailkatzen
• Ikerketa antolatzeko “andamio batzuk” ematen
• ...
2. HIPOTESIA
Orain irakasleak gaia egoera problematiko bihurtzen du eta ikerketa
baten bidez irtenbidea aurkituko dutela azaltzen du. Horretarako
galdera bat botatzen du eta ikasleek gonbidatzen ditu beren
hipotesiak adierazteko. Era berean argitzen du ikerketa batean
faktore esanguratsuak zeintzuk diren: aldatzen ez duen aldagai bat
(independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea).
3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA
Hipotesi bera aukeratu duten ikasleak biltzen dira talde batean eta, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren
diseinuaz pentsatzen dute, irakaslearen laguntzarekin. Planifikazio- eskema bat ematen zaie. Adinaren arabera,
eskema marrazki bat izan daiteke:
PLANIFIKAZIO ORRIA
Izenak: Data:
Gure ikerketaren izenburua: Irtenbidea aurkitzen saiatzen
den problema (hipotesia):
Egitea pentsatzen duguna: Esperimentuaren eskema:
Behar dugun materiala: Emaitzak adierazteko modua:
4. IKERKETAREN GARAPENA
Esperimentazioa garatzen da ikasgelan, laborategian edo irteera didaktikoaren bitartez.
5. IKERKETAREN EMAITZAK ETA ONDORIOAK
Emaitzak modu ordenatuan idatzi behar dira (antolatzaile grafikoak formatu egokienak izan daitezke).
Emaitzen arabera, ikasleek hipotesia edo planteatutako problemaren ondorioak ateratzen dituzte.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Guzti honekin, talde bakoitzak komunikazioa egiten du: Txostena / horma irudia / artikulu zientifikoa /
diapositiben aurkezpena... eta ikasgelan / ikasgelako web-orrian / erakusketa ikastetxeko korridorean
....erakusten du.
6. EBALUAZIOA
a)Bai prozesua, bai emaitzen txostena ebaluatu behar dira. Ondorengo errubrikak ikerketa baten ebaluazio
irizpideak kontutan hartzen ditu:
Ikerketa 1Gutxi 2 Nahiko 3 Ondo 4Bikaina
Problemaren
identifikazioa
Ikerketaren
problema ez du
ulertzen ezta ez du
aldagairik
desberdintzen ere
Ikerketaren
problema ulertzen
du baina ez da gai
aldagaiak
desberdintzeko
Ikerketaren
problema ulertzen
du eta aldagaiak
desberdintzen ditu
Ikerketaren problema
ulertzen du, aldagaiak
desberdintzen ditu eta
adibide ugari botatzen
ditu
Hipotesiak Ezin du hipotesirik
bota
Hipotesi bat
botatzen du
laguntzarekin
Hipotesi bat
botatzen du
laguntzarik gabe
Hipotesi bat baino
gehiago botatzen ditu
erraz
Esperimentuaren
diseinua
Ez da kapaz
esperimentua
diseinatzeko
Diseinu sinplea
garatzen du
laguntzarekin
Diseinu landuta
garatzen du
iradokizunekin
Gai da oso diseinu
landuta garatzeko
laguntzarik gabe
Esperimentuaren
garapena
Ez da konpontzen
laborategiko
materialarekin, ezin
du prozedura
jarraitu eta ez ditu
arauak
errespetatzen
Konpontzen da
laborategiko
materialarekin,
prozedura
jarraitzen du trakets
eta ez ditu arauak
ondo errespetatzen
Konpontzen da
laborategiko
materialarekin,
prozedura ondo
egiten du
laguntzarekin eta
arauak
errespetatzen ditu
Konpontzen da
laborategiko
materialarekin,
prozedura ondo egiten
du berez eta arauak
errespetatzen ditu
Emaitzen
antolamendua
Emaitzak
antolatzeko trakets
ibiltzen da
Emaitzak modu
desordenatuan
antolatzen ditu,
baina ulertzen dira
Emaitzak ondo
antolatzen ditu
ulergarriak
adierazteko
moduan
Emaitzak bikain
antolatzen ditu
antolatzaile grafiko bat
erabiliz
Ondorioak Ezin du ondoriorik
atera
Ondorio sinpleak
ateratzen ditu
Ondorioak ondo
ateratzen ditu,
hipotesiarekin ondo
lotuta
Ondorioak ondo
ateratzen ditu,
hipotesiarekin ondo
lotuta eta gai da beste
ideia batzuetan
aplikatzeko
Komunikazioa Ez da bat ere trebea
komunikatzeko, ez
da ulertzen
Emaitzak
komunikatzen ditu
era sinple baina
ulergarrian
Ondo
komunikatzen ditu
emaitzak, baina ez
da gai gaiari
buruzko galderak
erantzuteko
Ondo komunikatzen ditu
emaitzak eta gai da gaiari
buruzko galderak
erantzuteko
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
b) Ikasleak norbanako ebaluazioa egiteko adibidea:
KONTROL - ORRIA BAI/ EZ/
BATZUTAN
HOBETZEKO DAUKADANA
Badakit arazoa zein den?
Nire hitzetan adierazi dezaket?
Aldagaiak identifikatzen dakit?
Hipotesiak botatzen ditut?
Nire hipotesiak egiaztatzeko esperimentua proposa dezaket?
Esperimentua egiteko material egokiak aukera ditzaket?
Esperimentua era ordenatuan egin dezaket?
Emaitzak era argian jaso ditut?
Txostenean ondo antolatuta jarri ditut?
Ondorioak atera ditut?
Emaitzak eta ondorioekin txosten ona atera dut?
Ikerketa egiteko trebetasun maila:
1 = Trakets nabil
2 = Zalantzak izan ditut egiteko
3 = Ondo egin ditzaket
4 = Ondo egin dut eta, gainera, nire ikaskide bati azal diezaioket
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
IKERKETA ZIENTIFIKOA EGITEKO LAN
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
KOADERNOA
1. GURE HASIERAKO GALDERA
______________________________________________________
______________________________________________________
______________________________________________________
______________________________________________
2.- GURE HASIERAKO IKERKETA TXIKIA
2.1. HITZ KLABEAK
HITZ KLABEAK DEFINIZIOA
2.2. PROIEKTUAREN LERRO NAGUSIAK
________________________________________________________
________________________________________________________
________________________________________________________
________________________________________________________
_____________________________________________________________________
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
3. IKERKETAREN HIPOTESIA
_________________________________________________________
_________________________________________________________
_________________________________________________________
_________________________________________________________
4.- ESPERIMENTUAREN DISEINUA
4.1. Mantenduko diren aldagaiak (aldagai independientea)
_________________________________________________________
_________________________________________________________
4.2. Aldatuko den aldagaia (aldagai dependienteak)
_________________________________________________________
_________________________________________________________
4.3. Materialak
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
4.4. Esperimentuaren diseinua
Prozedura Irudia
5. ESPERIMENTUA EGIN
5.1. Datuak
__________________________________________________
__________________________________________________
__________________________________________________
__________________________________________________
__________________________________________________
5.2. Behaketak
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
6. EMAITZEN AGERPENA
Era grafikoan behatu daitekeenaren agerpena
7.- ONDORIOAK
7.1. Zure hasierako galderak erantzuna izan du?
_______________________________________________________
_______________________________________________________
_______________________________________________________
_____________________________________________
7.2. Egindako hipotesia egiaztatzen da? Zuzena zen?
Zergatik da zuzena edo okerra?
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
7.3. Esperimentua berriro egitekotan, Zer aldaketak egingo
zenituzke? Zergatik? Nola hobetuko zenuke?
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
8.- AZALPENA PRESTATZEN
8.1. Posterraren egitura
...................................................................................................................................................
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
...................................................................................................................................................
OSASUNA
...................................................................................................................................................
Jarraituan dauden ikerketetan bi gai nagusi aztertzen dira: Mikrobioak eta hortzen garbiketa, azken hau
elikagaien azukrearekin lotuta. Guztiak metodo zientifikoa jarraitzeko prest daude, hipotesiaren
planteamendutik ondorioetara, esperimentuaren diseinua eta datuen antolakuntza eta interpretaziotik
pasatzen.
Ideia nagusiak: mikroorganismoak, nahiz eta ez ikusi, toki guztietan daude,
batzuk onak eta beste batzuk txarrak dira, azken hauek gaixotasunak sortzen
dituzte. Behin gaixorik egonda, guk ere transmititzen ditugu, beraz, honen
kontrako neurriak hartu behar ditugu (eskuak ondo garbitzea, mukizapiak
eztulka egiterakoan, alkohola zaurian botatzea, elikagaiak hozkailuan
sartzea...).
Mikroorganismoak ahoan ere baditugu – txantxarra – eta honek elikagaien
azukrearekin zerikusik du. Beraz, hortzen garbiketa eta zainketa
beharrezkoa da guztiz. Hortzetako pastak publizitatea egiten dute (fluor
dutenak, hortzak zuritzen dituena...) eta onena aukeratzeko irizpideak
aztertuko ditugu ere bai.
Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen
faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta
aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera
aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.
Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza.
Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura.
Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?,
azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten
baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den.
.....................................................................................................................................................
1) Benetan garbiak?
HIPOTESIA
Ondorengo dinamikak proposatzen dizkiegun bitartean, galderak egiten
ditugu: Zer gertatuko da? , nola garbitzen dugu etxean?...
ESPERIMENTUAK
1.Esperimentua:
• Umeen eskuetan zerbait itsaskorra jarri behar da, krema hidratatzailea adibidez.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
• Irakasleak sartuko du bere eskua brillantina – hautsetan eta azaltzen die germen bezalakoak direla.
Gurina eta koloratzailea ere erabili daitezke.
• Umeak ilaran jarrita, irakasleak lehenengoari eskua emango dio eta berak hurrengoari bukatu arte.
• Era berean, umeek objetu batzuk brillantinarekin ukitu ahal dituzte edo alderantziz.
• Orain azaltzen da germenak honela transmititzen direla
• Gero komunera joango dira guztiok eta han eskuak garbituko dituzte, lehendabizi ura bakarrik erabiliz
eta denbora gutxi. Ikusiko dute dena ez dela kentzen eta eskuen zein tokitan geratzen diren, zeintzuk
diren tokirik zailenak.
• Bigarren batean xaboia erabiltzen da eta eskuak garbitzen dituzte 20 segundoko abesti bat abesten
duten bitartean (denbora nahikoa garbiketa sakona egiteko).
2.Esperimentua:
• Aerosol botila hutsa bat urez betetzen da, pixka bat
koloratzailearekin nahastuta.
• Paper handi bat kokatzen da ikasgelako lurrean eta pareta
batean, beren aurrean aerosola erabiltzeko.
• Umeak taldeka jarrita eta aerosola erabiliz, gaixorik daudela
simulatuko dira. Batzuk botako dituzte isuria paperean
zuzenean eta beste batzuk, ordea, mukizapi bat edo beren
eskuak jarriko dituzte erdian.
• Umeei azaltzen zaie zer gertatzen den eztulka egiten dugunean.
ONDORIOAK, HAUSNARKETAK
Emaitzak ikusita, ondorioak ateratzen dira eta ikas - jarduera batzuekin osotzen da gaia (marrazkiak, jolasak,
ipuinak, abestiak...).
.......................................................................................................................
2) Eskuak benetan garbiak? (2)
HIPOTESIA
Mikrobioak gure gorputzean ere kokatzen dira. Zerbait ukitzerakoan mikrobioak transmititzen ditugunez,
eskuak garbiak izatea ezinbestekoa da. Nola egiaztatu ahal duzue?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Sagarra
• Labana
• Bi kristalezko pote
Prozesua:
1. Eskuak ondo garbitzen ditugu ura eta xaboiez, baita sagarra eta
poteak ere
2. Sagarra zatitzen dugu eta xerra erdiak pote batean sartzen ditugu
kontu handiz. Poteari etiketa bat jartzen diogu: lagin pilotoa
3. Jarraituan patiora joaten gara jolasteko, eskuak zikintzen den
moduan
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
4. Beste sagar-xerra erdiak ukitzen ditugu esku zikinekin eta beste potean sartzen ditugu
5. Bi pote egun batzuetan zehar uzten dira irekiak. Egunero behaketa egiten da eta emaitzak idazten eta
konparatzen dira
.......................................................................................................................
3) Mikrobioak airearen bidez transmititzen dira?
HIPOTESIA
Benetan mikrobioak airean daude? nola egiaztatu ahal duzue?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Fruta batzuk ( sagarrak, madariak...)
• 4 Pote
• Plastikoa
• Hozkailua
Prozedura:
1. Sagarrak zatitzen eta 4 potetan banatzen ditugu
2. Pote bat airean, estali barik, uzten dugu
3. Bigarren potea plastikoz estaltzen dugu
4. Hirugarrena eta laurdena hozkailuan irekia eta estalita
sartzen dira.
5. Eguneroko behaketa egiten da. Egun batzuk pasa eta gero
emaitza desberdinak ikusiko ditugu.
.......................................................................................................................
4) Non daude mikrobio gehiago ?
HIPOTESIA
Mikrobioak toki guztietan daude, baina batzuk beste batzuk baino kontzentrazio gehiago dituzte, beraz, zerbait
ukitzerakoan mikrobio gutxiago edo gehiago transmititzen ditugu. Garbiketa guztiz beharrezkoa da, baina
zeintzuk dira mikrobio gehiago dituzten lekuak?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Sukaldeko gelatina neutroa
• Salda-kubituak
• Ura
• Kotoi-zotzak
• Poteren estalkiak
• Plastikoa
• Laginak: Telebistako mandoa, komuneko konketa, sukaldeko mahia, ordenagailuaren teklatua,
zaborraren poltsa...(*)
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
(*) etxea beharrean, gorputzaren laginak izan daitezke: ahoa, oinak, eskuak, ilea...
Prozesua:
6. Erabiliko dugun tresneria osoa ondo garbitzen dugu,
baita eskuak ere.
7. Ura salda-kubituekin berotzen dugu ondo nahastu arte.
8. Ura honekin gelatina egiten dugu, estalkietan banatzen
dugu eta uzten dugu hoztu arte.
9. Ikerketatu nahi ditugun azalen laginak hartzen ditugu
kotoi-zotzen bitartez. Lagin bat aparte uzten dugu ezer
gabe, kontrola izateko.
10. Estalki bakoitzean lagin bat gelatinaren geruzaren kontra
igurtzen ditugu eta plastikoz estaltzen dugu.
11. Estalkiak egun batzuetan zehar uzten dira. Egunero
behaketa egiten da eta emaitzak idazten eta konparatzen dira
.......................................................................................................................
5) Zein da hortzetako pastarik onena?
Arrautzen oskola hortzak bezalakoa dela, beraz, esperimentatzeko egokia.
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• 4 Arrautza egosi
• Coca Cola
• 4 Pote
• 4 Hortzetako pasta desberdin
• Hortzetako eskuila
Prozesua:
1. Pote bakoitza Coca Colaz betetzen da
2. Arrautzen oskolak ondo garbitu eta gero, arrautza egosi bat pote bana sartzen dugu eta egun batzuk
uzten ditugu barruan. Hurrengo egunetan arrautza- oskola ilundu dela ikusiko da.
3. Orain, arrautza-oskolak hortzetako pasta desberdinekin garbitzen ditugu orbanak kendu edo apaldu
arte
4. Emaitzak aztertzen ditugu. Argazki bat atera dezakegu.
.......................................................................................................................
6) Zein da azukre gehiago duen edaria?
HIPOTESIA
Freskagarrien zapore erakargarriaren zergatia...Zer pentsatzen
duzue?, Freskagarriak, zergatik erakartzen gaituzte? Osasuntsuak
dira?...Edaten ditugun freskagarrien artean, zein izango da azukre
gehiago dutena?
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Freskagarriak ( Coca Cola, Kas, zukuak, tea, batidoak...)
• Matraza txikia edo poteak
• Azukrea
• Balantza
Prozedura:
1. Freskagarrien etiketak aztertzen eta zenbat
azukrearen gramo dituen idazten ditugu
(neurria beti adierazten da X gramoak/
edariaren100 ml.)
2. Balantza batean etiketan adierazita dagoen
azukrearen kopurua pisatzen dugu eta
matrazetan (edo potetan) sartzen dugu,
banan banan.
3. Edariak sailkatzen ditugu: azukre gutxiago
dutenetatik gehiagoetara.
Hedapena egiteko ideiak:
• “Azukrometro” bat egin dezakegu orri-markatzaileetan
• Erakusketa txikia bat egingo dugu ikastetxean, plastikozko poltsak edo azukre-kozkorrak erabiliz.
.......................................................................................................................
7) Edariek eragina dute hortzetan?
HIPOTESIA
Zer pentsatzen duzue? Edari guztiak berdinak dira? Zein da eragina hortzetan? Azukrearekin zerikusirik du?
Zein da eragin gehiago edo gutxiago duena, zuen aburuz? Nola egiaztatu ahal duzue?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
• 3 Arrautza egosi
• Coca Cola , gaseosa eta ura
• 3 Pote
Prozesua:
• Pote bakoitzean edari desberdin batez betetzen dugu.
• Arrautzen oskolak ondo garbitu eta gero, pote
bakoitzean zati batzuk sartzen ditugu eta aste oso bat
barruan mantentzen ditugu.
• Eguneroko behaketa egiten da ea zenbat ilundu den
arrautza- oskola. Emaitzak aztertzen eta erregistratzen
ditugu, argazki bat atera dezakegu
• Aste osoa pasa eta gero, oskolak ilunak daude, uretan
sartuta egon dena izan ezik.
.......................................................................................................................
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
.......................................................................................................................
GIZA GORPUTZA
.......................................................................................................................
Ideia nagusiak: Multzo honetan lantzen diren ikerketetan giza gorputzaren ildo batzuk aztertzen dira:
gorputzaren neurriak, birikien kapazitatea eta, batez ere, zentzumenak, esperimentazioa erreza eta zuzena
delako.
Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu
zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean,
zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta aldatzen duen beste
bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta
hipotesi bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.
Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko,
esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak
diren materialak eta zein izango den prozedura.
Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein
ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen
komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den.
.......................................................................................................................
8) Gure gorputzaren neurrien artean harremanik ba al dago?
HIPOTESIA
Gorputzaren atalek proportzio bat mantentzen dute, neurri antropometrikoak deitzen dira. Aztertuko dugu ea
guztiok proportzio bera edo antzekoa dugun.
IKERKETAREN GARAPENA
Materiala:
• Argazki kamara digitala
• Neurketa- zinta
Prozedura:
1. Bakoitzak bere gorputzaren argazki bat atera eta inprimatzen
du. Koadernoan itsasten da.
2. Argazkiaren gainean neurriak idatziko ditugu.
3. Bikoteka jarrita, ondorengo neurriak hartzen dizkiogu gure
kideari eta taula batean idazten ditugu.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Neurria Zentrimetroak
Altuera
Beso-zabalera: eskuen artekoa, beso irekiak mantentzen
Besoa: Ukondotik eskuaren bazterrera
Arra: Eskua guztiz irekia, hatz loditik txikienera
Eskua: Eskua itxita, lau hatzamarren neurria (lodia aparte utzita)
Hatzamar baten neurria
Oina: Oinaren hatz loditik orpora
Zein da neurrien arteko harremana?
Altuera= ........................... beso-zabalera
Beso-zabalera= .................besoak
Besoa=................................ arrak
Arra=............................... eskuak
Eskua= ................................hatzamarrak
Beso-zabalera= ......................oinak
Oina= ......................................eskuak
.......................................................................................................................
9) Guztiok aire kopuru bera dugu gure birikietan?
HIPOTESIA
Zenbat aire-kapazitatea izango dute nire birikiak? Kopuru bera da guztientzat? nola diseinatu ahal izango nuke
demostratzeko esperimentua?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Plastikozko botila handi bat
• Mahukaren zati bat
• Balde handia
• Erregela
• Errotulki berezia uretan idazteko
Prozesua: Espirometroa eraikiko dugu
• Botila graduatzen dugu
• Botila zein baldea uraz betetzen dugu.
• Botila baldearen barruan sartzen da.
• Botilaren barruan mahukaren zatia sartzen dugu
• Orain bakoitzak airea topez hartzen du eta tutuan putz egiten du
• Airea sartuko da botilan ura bultzatuz. Neurria idazten dugu.
.......................................................................................................................
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
10) Usaimenaren bidez ere dastatzen dugu?
HIPOTESIA
Pertsona askok sorpresa handia izango dute usaimenarekin ere dastatzen dugula esaterakoan. Prozesua
honetan datza: Lehen elikagaien substantzia lurrunkorrak usaimenak detektatzen ditu eta gero dastamen
papilek zaporeak nabaritzen dute. Bi seinale hauek burmuinari bidaltzen dizkiogu eta han benetan osotzen da
prozesua. Zenbat zapore desberdintzen ditugu? Zein da usainaren papera? Usaitzen ez badugu, zaporeak
desberdinak dira?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Txokolatea
• Kafea
• Limoia
• Gatza
• Patata
• Sagarra
• Plastikozko poteak eta koilarak
• Aluminiozko papera
• Erantzun-taula
Prozesua:
Osagai guztiak plastikozko potetan kokatzen ditugu banan banan eta estaltzen ditugu aluminiozko paperarekin
ikusi ahal ez izateko. Mahai baten gainean, ilaran banatu eta gero, ikasle guztiek egingo dute dastamen proba
bi modutan:
• Lehendabizi sudurra estaltzen. Taula batean adieraziko dute osagai mota
zein den.
• Bigarrenean sudurra estali barik. Taula osotzen da eta, aldi berean,
mingainaren txantiloian seinalatuko dute zein tokitan nabaritu dute gehien
zaporea
Taula:
1) Substantzia dastatu eta gero, idazti antzematen duzun zaporea hurrengo taulan
1 2 3 4 5 6
Sudurra
estalita
Sudurra
askea
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
2) Seinalatu gurutze batekin zein mingainaren tokitan nabaritu duzu zaporea gehien:
Zaporeak: mingotsa / gazia / gozoa / garratza
1 2 3 4 5 6
.......................................................................................................................
11) Gure larruazalaren alde guztietan gauza bera sentitzen dugu?
HIPOTESIA
Larruazala gure gorputzaren organorik zabalena da, baina gure ukipen ahalmena ez da berdina alde guztietan.
Zenbait aldetan bi estimulu egiten ditugunean, larruazalak bat bakarra izango balitz bezala sentitzen dut. Nola
diseinatu ahal izango nuke demostratzeko esperimentua?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Arkatzak
• Zinta itsaskorra
• Zapiak
Prozesua:
Ikasle guztiek ondorengo proba pasatu behar dute, bikoteka jarrita
• Eserita egonda, batek zapi batekin begiak estaltzen dizkio besteari
• Bere bikoteak gorputzaren alde batzuetan arkatzekin ukitzen du (beti bi arkatz erabiliz) presio pixka
bat egiten.
• Bikoteak esaten dio zein zonaldetan nabaritzen duen arkatz bat eta zeinetan biak. Emaitzak idazten
dira.
Gorputz
aldea
Oina Hanka Eskua Hatzamarrak Besoa Burua Bekokia Belarria Ezpainak
Bat
Bi
.......................................................................................................................
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
12) Nola behatu ditzakegu gure hatz-aztarnak?
HIPOTESIA
Pertsona bakoitzak hatz-aztarnak propioak ditu, beraz, lagunak identifikatzeko modu bikaina. Horregatik
nortasun agirian eta beste karnetetan hartzen dizkiguten argazkiekin batera kokatzeko eta, modu berean,
hilketa bat dagoenean, hiltzailea nor den jakiteko ere ezinbestekoak dira. Nola hartuko genituzke hatz-
aztarnak? Metodo bat bururatzen zaigu?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Arkatzak
• Zinta itsaskorra
• Paper orri zuriak
• Lupa
• Hatz-aztarnak identifikatzeko ereduak
Prozesua:
1. Paper zurian laukitxo bat marrazten dugu, gure hatzamarra jartzeko modukoa.
2. Paper laukia arkatzez marratzen dugu bete arte
3. Hatz erakuslea pasatzen dugu gainean arkatzez ondo markatuta egon arte
4. Orduan hatzamarrean zinta itsaskorraren zatitxo bat kokatzen dugu eta paperean itsasten dugu.
5. Markatuta geratu den hatz-aztarna behatzen dugu eta ereduarekin konparatuz, sailkatzen dugu
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
.......................................................................................................................
IZAKI BIZIDUNAK
.......................................................................................................................
Ideia nagusiak: bizitzaren ikerketa bi maila desberdinetan kokatu ahal dugu: izaki bizidunen ezaugarrien
azterketa eta sailkapena soilik, eta beren inguruarekiko harremanak. Zentzu honetan, landareak dira
esperimentazioan joku gehien ematen diren izaki bizidunak. Hala eta
guztiz, “ekosistema” bat ere azter dezagun bere osotasunean.
Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu
behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta,
faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia
(independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea).
Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi
bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.
Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko,
esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren
materialak eta zein izango den prozedura.
Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein
ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen
komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa
osoa laburbiltzen den.
.......................................................................................................................
13) Horma batean, bizitza ote dago?
HIPOTESIA
Horma sinple bat oso ekosistema konplexua izan daiteke. Beren gainean landare eta animali ugari bizi dira, oso
ondo moldatuta eta haien arteko harreman estuak daude. Era berean, hormaren ezaugarri fisikoek (argitasuna,
hezetasuna, harrien konposizioa...) bizimodua baldintzatzen
dute eta aztertzeko elementuak ere dira.
Ikerketa on bat egiteko horma aproposa aukeratu behar da,
noski. Behin lokalizatuta, argazki bat ateratzen dugu eta umeei
erakusten dugu. Itxuraz, pareta sinple bat besterik ez da, baina
gerturatzen dugunean, sekretu pilo aurki ditzakegu: animaliak,
landareak, likenak, goroldioak, belarriak...
Zer izaki bizidunak daude? Zeintzuk diren horma batean
bizitzeko moldaketak? Goazen aztertzera. Nola lortuko dugu
guzti hau ikustea? Plangintza txiki bat egiten dugu eta zer
materialak erabiliko ditugun
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Ikastetxearen hurbil dagoen pareta bat
• Lupa
• Termometroa
• Sailkapen klabeak edo gidak (http://www.slideshare.net/pilaretxebarria/horma-baten-sekretuak)
• Argazki kamara edo marrazkiak egiteko materiala
• Emaitzak apuntatzeko taulak
Prozedura:
1. Bertan egonda, arretaz eta lupaz, zer nolako elementuak aurkitzen ditugun aztertuko dugu. Behaketa
patxadaz eta pazientziarekin egin behar da, bai izaki bizidunak, bai materialak. Batzuetan ez dugu
animaliarik ikusiko, baina bai beren ezkutalekuak (intsektuak)
2. Tenperatura neurtzen dugu
3. Behatzen dugu ea horma ilunpean edo argitasunpean dagoen
4. Argazki batzuk ateratzen ditugu (edo marrazki batzuk)
5. Datuak taula batean apuntatzen ditugu.
6. Behaketa egiteko oso garrantzitsua da isiltasun osoz egotea bertako
biztanleak ez uxatzeko.
Hormaren baldintzak:
• Material motak: artifizialak (adreiluak, zementua...) eta naturalak (arrokak...)
• Tenperatura: horman bertan eta kanpoan
• Argitasuna: goizez, arratsaldez..., iparraldean...
Ikasgelara bueltatzerakoan, datuak biltzen dira eta osotzen dira bizidunen izenak gidaliburu baten
laguntzarekin eta horma batean bizitzeko moldaketak zeintzuk diren ere ikertzen ditugu.
Izaki bizidunak Animali-kopurua Landare-kopurua Likenak/Onddoak Horman bizitzeko
moldaketak
Argazkiak gure ikasgelan kokatzen ditugu hormaren simulazioa eginez.
.......................................................................................................................
14) Nolakoa da marraskiloen bizimodua?
HIPOTESIA
Marraskiloak oso animali arruntak dira eta betidanik oso erakargarriak umeentzat. Aproposak ikerketa bat
egiteko Haur Hezkuntzan. Marraskiloak klasera eraman eta has gaitezen hurrengo galderak egiten:
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
• Izaki bizidunak dira? ( elikatzen dira, testuinguruarekin harremanak dituzte, ugalketa)
• Nolakoak dira? Kanpoko eta barneko antolakuntza, tamaina, kolorea, nola mugitzen diren, nola jaten
duten, zer jaten duten...
• Zeintzuk dira bere ohiturak? , zer gustatzen zaie gehien?
• ...
Nola lortuko dugu guzti hau ikustea? Nola diseinatu ahal izango genuke marraskiloentzako “etxea” gure
ikasgelan? Plangintza txiki bat egiten dugu eta zer materialak erabiliko ditugun.
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Plastikozko botila handiak edo kutxak
• Artaziak
• Lurra, belarra, egurrezko zatitxoak,
hostoen zatiak, harriak...
• Plastikozko ontzia ura izateko
• Lupa
• Balantza
• Kronometroa
• Letxuga, arrautzen oskolak
• Marraskiloak
Prozesua:
1. Material guzti honekin “Marraskiloen etxea” eraikitzen dugu:
2. Kutxa edo botiletan lurra kokatzen dugu eta gainean lorategian edo
parkean hartzen ditugun hostoak, harri txikiak, egurrezko zatitxoak
eta abar.
3. Langargailu baten bidez ura botatzen dugu hezetasuna izateko
4. Sartzen dugu plastikozko ontzia urarekin, letxugako zati batzuk
jateko eta arrautzen oskolak kaltzio nahikoa izateko.
5. Amaieran marraskilo batzuk sartzen ditugu.
6. Kutxak edo botilak estalki bat izan behar du marraskiloak eskapo ez
egiteko, baina airea sartzeko zuloak egiten ditugu artaziekin.
7. Hilabete bat edo ematen dugu marraskiloen ohiturak aztertzeko eta
txosten txiki bat egiten dugu
8. Behin ikerketa bukatuta, marraskiloak bere jatorrizko bizitokira
bueltatzen ditugu
ONDORIOAK
1)Marraskiloen ezaugarriak. Marraskiloak aztertzen ditugu lupa batekin, gorputzaren zatien bila. Kontuz, oso
ahulak dira eta kontu handiarekin hartu behar ditugu.
• Non dauzkate burua, ahoa, oinak, begiak....? argazki batzuk atera ditzakegu eta hauen gainean zatiak
deskribatzen ditugu
• Nola mugitzen dira? Kristal baten bidez mugimendua behatzen dugu.
2) Marraskilo guztiak berdinak dira? Denborarekin aldatzen dira?
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Talde bakoitzak marraskilo batzuk aukeratzen dituzte eta errotulkiarekin, marka bat egiten diete
desberdintzeko.
Marraskiloak 1.astea 2.astea 3.astea 4.astea
tamaina
Kolorea
Pisua
3) Zein da marraskilorik azkarrena? Kronometro batekin, animali batzuen abiadura neurtzen dugu.
4) Zenbat letxuga jaten dute astero?
5) Bizitzeko ohiturak
• Zein ordutan agertzen dira gehien? Goizean, eguerdian, arratsaldean
• Zein baldintzetan? Euria egiten dugunean, tenperatura hotsa
dagoenean...
• Non ezkutatzen dira? Harrien azpian, landareen azpian...
• Zer gustatzen zaie gehiago? Toki argitsuak, toki ilunak...
6) Ikertzen jarraitzen dugu pertsona aditu batekin hitz egiten (irakasle bat,
guraso bat...). Lehenbizi ditugun zalantzak edo galderak biltzen ditugu eta gero,
klasean, elkarrizketatzen dugu.
• Zenbat bizi dira marraskiloak?
• Nola egiten dute ugalketa? Arra eta emeak daude?
• Itsasoko marraskiloak daude?
• ...
.......................................................................................................................
15) Landareen hosto /hazi / fruitu guztiak berdinak dira?
HIPOTESIA
Dakizuenez, landare mota ugari daude. Nola da posible guztiak ezagutzea? Landare bat beste batekin
desberdintzeko irizpideak zeintzuk dira? Normalean irizpide nagusia lorea da, baina bai hostoaren eta haziaren
formak. Azken hauek aztertuko ditugu eta sailkapen bat eraikitzen
saiatuko gara.
GURE SAILKAPENA
Materialak:
• Hostoak / Haziak / Fruituak
• Sailkapen gidak
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Prozesua:
1. Sailkapena egiterakoan, zeintzuk dira irizpide esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu (forma,
tamaina, kolorea, jan dezakegu ala ez...). Nola egingo genuke gida txiki bat?
2. Orain begiratzen dugu gida zientifikoa eta egiaztatzen dugu ea gure irizpideak aproposak izan diren ala
ez.
.......................................................................................................................
16) Landare bat haz daiteke argirik gabe?
HIPOTESIA
Landareak izaki bizidunak dira, beraz ezaugarriak eta funtzioak betetzen dituzte. Landareek bereziak dira, ez
dira beste izaki bizidunez elikatzen, baizik eta bere elikagai propioak sortzen dituzte beren ingurunean dagoen
elementuetatik (ura, gatza mineralak...). Prozesua fotosintesian datza eta aurrera eramateko argia
ezinbestekoa da. Horretarako, landareak argiaren bila daude eta argi gehiago dagoen tokietara “hazten” dira,
mugitzen dira (tropismoak).
Landare bat toki itxi batean jarriko bagenu, haziko lirateke? Eta argi pixka bat sartzeko zulotxo bat egiten
bagenio, zer gertatuko litzaioke landareari?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Kartoizko kutxak
• Artaziak
• Zelo iluna
• Landareak (Potoak aproposak dira)
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Prozesua:
1. Zapata kutxa bi hartu eta prestatzen ditugu. Bata dagoen moduan uzten dugu, guztiz itxita. Bestea,
ordea, konpontzen dugu marrazkian adierazten den moduan. Kartoi pare bat hesi moduan jartzen dira
eta kutxaren erdialdean zulotxo bat egiten da tapan.
2. Sartzen dugu landare bat kutxa bakoitzean, zelo baten bidez ondo finkatuta. Kutxak estaltzen eta ixten
ditugu ondo ere bai zelo iluna erabiliz.
3. Egun batzuk pasa ondoren (4-5), kutxak irekitzen ditugu emaitzak ikusteko.
......................................................................................................................
17) Landareek ura behar dute?
HIPOTESIA
Landareek elikagai propioak sortzen dituzte beren ingurunean dagoen energia eta elementuetatik (ura, gatza
mineralak, argia, oxigenoa...) eta ura ezinbesteko osagaia da prozesu honetan. Landareek ura sustratotik
hartzen dute eta, barnean dituzten hodi berezi batzuen bidez, zirkulatzen da landareen zati guztietara heltzeko.
Era honetan ere, landareek sustengoa lortzen dute. Sobera dagoen ura haizetara botatzen dute berriro
“transpirazioa” deitzen den prozesua jarraitzen. Ura gabe landareek ezin dute bere hazkundea ondo bete,
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Kristalezko poteak
• Plastikozko edalontziak edo yogurtaren poteak
• Kotoia
• Etiketak
• Plastikozko poltsa
• Ura, esnea, freskagarria, kafea
• Koloranteak: tinta, erremolatxaren zukua, azafraia
• Landare batzuk: txibiritak, apioa, perrexila, potoa
• Indaba edo dilistaren haziak
Prozesua:
a) Urari esker, landarea “zutik” mantentzen da
Perrexila hozkailutik hartzen dugu eta pote batean urarekin
kokatzen dugu. Ordu batzuk itxaron arte, ikusiko dugu nola
tolestuta zegoen perrexila berriro bere forma berreskuratu duela.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Marraztu perrexilaren itxura uretan sartu baino lehen eta gero.
b) Ura landarean zehar igotzen da.
• Orain 3 pote hartzen ditugu eta urez betetzen dugu.
• Pote bakoitzean kolorante desberdin pixka bat urari botatzen
diogu: tinta, azafraia eta erremolatxaren zukua.
• Pote bakoitzean txibirita bat (edo beste belar landare zuri
mota bat) jartzen ditugu.
• Berriro denbora bat pasa eta gero ikusiko dugu kolorantearen
bidea landarean zehar. Marrazten dugu.
Ura pasatzen den hodeiak (xilema) ondo ikusteko esperientzia apiorekin egiten badugu, bikaina.
c) Transpirazioa
• Landare oso bat hartzen dugu eta plastikozko poltsa batekin estaltzen dugu
• Ordu batzuk honela utzita, begiratzen dugu. Zer dago poltsan?
d) Uraren beharra hazkundean
Eta zer gertatzen da ura beharrean beste isuri mota
botatzen badiogu landare bati? Esperientzia garatzeko:
• Lau plastikozko edalontziak hartzen ditugu eta
bakoitzean ondorengo substantzia kopuru bera
botatzen dugu: ura, esnea, freskagarria eta kafea.
Etiketatzen ditugu.
• Ontzi bakoitzean kotoi pixka bat sartzen dugu eta
hazi batzuk (dilistak edo indabak)
• Ontziak toki berean kokatzen ditugu, haziak
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
baldintza bereak jasotzeko (argia, beroa…)
• Hazkundea neurtzen dugu egun batzuetan haziak hozitu arte
Hazkundea (mm) Ura Esnea Kafea Freskagarria
1.eguna
2.eguna
3.eguna
4.eguna
5.eguna
.......................................................................................................................
18) Lurraren motak landareen hazkundean eragiten du?
HIPOTESIA
Denok dakigu landareek lurraren sustratoa behar dutela bizitzeko, baina denak dira berdinak? Zeintzuk dira
landare bat hobeto hazteko lur-baldintzak? Prozesua demostratzeko esperimentua diseinatzeko gai gara?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Plastikozko edalontziak, yogurtaren poteak edo lorontziak
• Etiketak
• Erregela
• Lurra mota desberdinak: lurra harriak eta egurrarekin nahasketa, harea, lorategi baten lurra, denda
batean erositakoa, etxeko konposta...
• Indaba edo dilistaren haziak
Prozesua:
• Ontzi bakoitza lur mota desberdin batekin betetzen eta etiketatzen dugu.
• Haziak landatu ondoren, ura botatzen dugu eta toki argi batean uzten ditugu. Noizean behin ureztatu
behar ditugu
• Astean behin, erregela baten bidez, hazkundea neurtzen dugu eta datuak erregistro taula batean
idazten ditugu.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Hazkundea (mm) Lurra harriak eta
egurrarekin
Harea Lorategiko lurra Erositakoa
1.astea
2.astea
3.astea
4.astea
5.astea
.........................................................................................................................
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
.....................................................................................................................
ZIENTZIA SUKALDEAN
.......................................................................................................................
Ideia nagusiak: multzo honetan ikerketa desberdin batzuk biltzen
dira, baina gauza bat komunean: etxeko sukaldean dauden elementu
sinple batzuen bidez egin daitezkeela. Gure gurasoek ondo ezagutzen
dituzten errezeta tradizionaletatik (ileari ozpina bota, arraultzaren
identifikazioa...), fisika eta kimikako propietateen azterketara (
beroa, izozketa, azidotasuna...), ibilbidea egiten da. Ondorioz,
ikerketa ugarik beste atal batzuetan egin ditzakegu ere bai: osasuna,
materia...
Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen
faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta
aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera
aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.
Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza.
Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren
materialak eta zein izango den prozedura.
Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko
hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera
ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai
eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa
laburbiltzen den.
.......................................................................................................................
19) Berasategik arrazoia du?
HIPOTESIA
Berasategi sukaldariak , bere errezetetako osagai likidoen neurria beti gramotan adierazten du. Nola neurtu
ahal dugu?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Berasategiren errezetak
• Balantza
• Saio-hodiak
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Prozesua:
1. Errezetetatik likidoen neurri batzuk hartzen ditugu, hala nola:
Limoi-zukruaren 75 gr
Ozpinaren 25 gr.
Esnearen 13 gr
Kopiaren 10 gr.
2. Saio-hodiak pisatzen ditugu balantzan
3. Saio-hodietan likidoak botatzen ditugu dagozkien gramoak luzatu arte ( hau da, saio-hodien neurri kentzen)
4. Zein da beren bolumena?
.......................................................................................................................
20) Zer da hobe?, esnea teari bota lehen edo gero?
HIPOTESIA
Tea oso gustatzen zaien pertsonek ohitura bereziak dituzte, erritual modukoak, baina eztabaida gogorra dago
teari esnea botatze gaiarekin. Batzuek tea bota baino lehen egiten dute, beste batzuek, ordea, lehendabizi tea
eta gero esnea. Agian zaporea aldetik desberdintasun dago, baina guk ea tea lehenago edo geroago hozten den
ikertu nahi dugu. Tenperatura aldaketa gertatuko ote da?
3. IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Tea egin berria, bero beroa
• Bi edalontzi
• Esnea inguruko tenperaturan
• Termometroa
• Kronometroa / erlojua
Prozesua:
1. Esne-lagina hartu eta tenperatura neurtzen dugu. Gauza bera tearekin.
2. Orain, edalontzi batean, esne pixka bat sartzen dugu eta gero tea. Tenperaturaren jaitsiera neurtzen
dugu termometro eta kronometroren bidez
3. prozesu bera errepikatzen dugu baina alderantziz, lehendabizi tea eta gero esnea.
Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira.
Denbora ( sg.)
Esnea + Tea
Tea + Esnea
........................................................................................................................................
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
21) Ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du?
HIPOTESIA
Zure gurasoei edo aiton-amonei galdetzen badiezu ea bere garaian zer egiten zuten ilea distiratsua izateko,
ziur erantzungo dizuten ozpina botatzen ziotela. Ozpina, azidoa izanda, koipeen disolbatzailea da eta ilea
“zikina” izateak koipetsua dagoela adierazten du. Egia izango da?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Urdain zati batzuk
• Ozpina
Prozesua:
1. Urdaina zatitzen dugu
2. Ozpina botatzen diegu
3. Denbora itxarongo dugu ea koipea deusezten den.
Badakizu ozpina garbigailu naturala den?
.......................................................................................................................
22) Zein da kontserbagarririk onena?
HIPOTESIA
Historian zehar janariaren kontserbazioa oso garrantzitsua izan da. Hozkailuak ez zeudenean hotza izotzen
bidez lortzen zen. Baina izotza denboraz deusezten denez, elikagaiak modu egokian mantentzeko produktu
batzuekin nahasten ziren, adibidez oso ezaguna da bakailaoa gatzarekin. Gatza haragia kontserbatzeko
erabiltzen da gehien bat, baina badaude beste metodo batzuk: limoia edo ozpina botatzea, berotzea...Galdetu
zure guraso eta aiton-amonei! Gaur egun sukaldean aluminioa eta plastikoa ere oso erabiltzen dira. Zeintzuk
dira onenak? Ikerketa txiki bat egitera ausartzen zara?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
1. Sagar bat
2. Limoia
3. Ozpina
4. Aluminiozko papera
5. Plastikozko filma
6. Platerrak
7. Hozkailua
Prozesua:
1. Sagarra 6 zatitan mozten dugu eta plater batean kokatzen ditugu
2. Zati bat pilotoa izango da eta beste bat hozkailuan sartzen dugu
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
3. Bati limoia botatzen diogu, beste bati ozpina, bat aluminioz estaltzen dugu eta laugarren bat plastikoz.
4. Ordu bat pasa eta gero emaitzak aztertuko ditugu. Sagar-zatia iluna bada, oxidatuta dago, gero eta
argiagoa ikusten badugu orduan eta hobeto kontserbatuta dago.
.......................................................................................................................
23) Nola dakigu ea arraultz bat freskue ala usteldura dagoen?
HIPOTESIA
Elikagai freskoak eta baldintza hoberenak jatea gure kezka handia da. Elikagaien kanpoko itxurak askotan pistak
ematen dizkigu, kolorea, usaina eta abarreko ezaugarriak; baina batzuetan egiaztatzea ez da bat ere erraza,
arrautza kasu, adibidez. Nola dakigu ea freskoa dagoen ala ez ?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Arraultzak
• Urez betetako ontzi bat
Prozesua:
1. Arraultza ontzian kokatzen dugu kontu handiz
2. Arraultzaren posizioa aztertzen dugu: Horizontala geratzen
denean eta edalontziaren fondoan, oso freskoa dago, gero
eta bertikalagoa, orduan eta egun gehiago ditu; flotatzen denean, ustelduta.
.......................................................................................................................
24) Nola dakigu ea arraultz bat gordina ala egosia dagoen?
HIPOTESIA
Arraultzeak oso elikagai sailak dira jakiteko zein kontserbazio baldintzetan dauden. Elikagaien kanpoko itxurak
askotan pistak ematen dizkigu, kolorea, usaina eta abarreko ezaugarriak; baina arrautzaren kasuan ez da bate
ere erreza. Adibidez, nola dakigu ea gordina ala egosia dagoen?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Arraultza gordinak eta egosiak
Prozesua:
1. Arraultzeak hartu eta mahia gainean biratzen ditugu
2. Behatzen dugu nolako bira egiten duten, ea uniformeak diren ala irregularrak
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Egosia dagoen arraultzea solidoa da barruan, beraz, bere mugimendua uniformea izango da. Gordinak, ordea,
bi zona ditu: gorringoa eta zuringoa, desberdinak, bere mugimendua irregularra izango da.
.......................................................................................................................
25) Elikagaiak" deseraikitu" ahal ditugu?
A) Almidoiaren bila elikagaietan
Elikagai batzuen konposizio kimikoan almidoia nagusitzen da, esate baterako zerealak edo lekalak. Beste
batzuetan, ordea, proportzio gutxiago aurkezten dugu eta, harrigarria badirudi ere, aurki dezakegu almidoia ez
duten elikagai batzuetan. Zergatik? Ba, loditzeko botatzen diotelako. Almidoia oso ondo detektatzen da
iodoarekin. Elikagai batek iodoarekin nahasten dugunean more kolorea hartzen du.
Materialak:
• Iodo tintura (zaurietan erabiltzen dena)
• Ura
• Ontzia
• Plater txikiak edo Petri kapsulak
• Elikagai batzuk: ogia, patata, irina, arroza, haragia, York
urdaiazpikoa
Prozesua:
1. Lehendabizi iodoa diluitu behar dugu uretan. Horretarako ura pixka batean 10 iodo tanta nahasten
dugu.
2. Gero banatzen ditugu aztertzeko elikagaiak plater txikietan eta ur pixka bat botatzen diegu
3. Elikagai bakoitzari iodo diluitutako tanta batzuk botatzen dizkiogu, goilarearekin nahastuz
4. Elikagaien nahasketak more kolorea hartzen duenean, almidoia duela esan nahi du
Prozesu bera errepikatu ahal dugu York urdaiazpiko marka batzuekin ea zeinetan aurkitzen dugun almidoia
gehiago
B) Proteinak ikusgai
Haragia, arrainak, esnekiak, arraultzak...proteinez osoturik daude gehien bat. Proteinei esker elikagaiak bere
forma mantentzen dute, bere egitura kimikoa ordenatua dutelako. Beroak proteinen egitura deusezten du,
ondorioz, nabaritzen dugu elikagaiek bere hasierako forma aldatzen dute, bigunagoak nabaritzen ditugu.
Horregatik janaria prestatzen dugu egosten, frijitzen edo labean sartzen. Hau prozesu fisikoa da.
Substantzia batzuek ere efektu antzekoa dute, elikagaiak biguntzea proteinak desnaturalizatzen, baina emaitza
prozesu kimikoren bidez lortzen dute. Substantzia hauek azidoak dira, ozpina esate baterako. Kasu batzuetan
proteinak bere itxura galtzearen ondorioz prezipitatzen dira, ikusgai geratzen. Ikusiko dugu esperimentu hauen
bitartez.
1) Arraultzen proteina (albumina)
Materialak:
• Arraultzak
• Ozpina
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
• Edalontziak
• Goilara
Prozesua:
1. Arraultza sartzen dugu edalontzi batean eta gainean ozpina
botatzen diogu
2. 5-6 egun pasa eta gero ikusiko dugu arraultza guztiz biguna, egosia
egongo balitz bezala
2) Esnearen proteina ateratzen (kaseina)
Esnea substantzia batzuekin eratutako elikagaia da eta bere osagai nagusia proteina bat da, kaseina hain zuzen
ere. Esperimentu honen bitartez ikasiko dugu kaseina ateratzen.
Materialak:
• Esnea
• Ozpina
• Edalontzia
• Kafe-filtroa
• Mikrouhina edo sukaldea
Prozedura:
1. Esnea edalontzi batean sartu eta berotzen dugu
2. Esneari ozpina ere botatzen diogu eta eragiten dugu
3. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina) prezipitatzen joango da.
4. Kafe-filtro baten bidez, banatzen dugu gazurra kaseinatik eta proteina isolatzen dugu
C) Zerealetan dagoen burdina
Burdina zerealetan? Bai, baita elikagai batzuetan ere. Ez duzu sinesten? Ba egizazu hurrengo esperimentua.
Materialak:
-Zerealak ( ziurtatu paketean “burdina” gaineratu dagoela)
-Plastikozko poltsa
-Ura
-Imana
Prozedura:
1. Zerealak plastikozko poltsan kokatzen ditugu eta ondo zapaltzen ditugu
2. Hauen gainean ura botatzen dugu zerealak estali arte
3. Ordu bat pasa eta gero, berriro zerealen poltsa hartzen dugu, iman
poltsaren kontra jartzen dugu eta 10-20 segundotan mugitzen dugu
4. Imanaren inguruan burdina ikusiko dugu.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
E) Koipeak elikagaietan
Aurreko esperimentuen bezala, orain Koipea aztertuko dugu. Elikagaietan bi koipe mota aurki ditzakegu: isuriak
( oliba-oiloa) eta solidoak (urdaia).
Materialak:
-Papera
-Kotoia
-Elikagai batzuen laginak: gurina, yogurra, txokolatea, patata frijituak, esne-gaina...
Prozedura:
1. Elikagai bakoitza kotoiaren bidez igurtzen dugu
2. Papera hartu eta laginak gainean kokatzen ditugu, haien
artean distantzia uzten.
3. Bi egun barru, elikagai bakoitzaren laginak paper gainean
utzi duten aztarna behatzen eta neurtzen dugu
4. Aztarna gehiago utzi dutenak koipe gehiago du
.......................................................................................................................
26) Sukaldean erreakzio kimikoak daude?
1) Oxidazioa
Airean oxigenoa dago. Oxigenoak botere handia du, elikagaiarekin erreakzionatzen da eta iluntzen ditu. Bai
naturan, bai gizakiak garatutakoak, oxigenoaren erreakzio honen kontra jotzen duten substantzia batzuk
daude, prozesua atzeratzen dute: antioxidanteak dira. Erabiltzen dira elikaduran, industrian eta kosmetikan.
Elikagaien etiketak aztertuz gero, batzuk aurkitu dituzu, azido askorbikoa (E300) ezagunena izanda. Limoiak ere
azido askorbikoa du, beraz, limoiak antioxidante bezala erabili ahal dugu?
Materiala:
• Sagarra
• Limoia
• Plater bat
Prozedura:
1. Sagarra zatitzen dugu
2. Zati bat limoiarekin igurtzen dugu
3. Ordu bat itxaron eta gero emaitzak ikusiko dugu. Limoarekin tratatutako zatia argiagoa ikusiko da
4. Beste fruituekin egin dezakezu froga
2) Eferbeszentzia
Eferbeszentzia karbonatoek azidoekin nahasten direneko emaitzak da. Erreakzioaren ondorioz CO2 sortzen da
eta beren burbuilak ikusten dira. Sukaldean karbonatoa duten elikagaiekin egin dezakegu proba, arraultzak
adibidez. Ez da beharrezkoa sukaldetik ateratzea azidoak ere aurkitzeko, limoian edo ozpinean eskura ditugu.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Materialak:
• Arraultzak
• Ozpina
• Edalontzia
• Puxika
Prozesua:
1. Arraultza zatitu eta edalontzian kokatzen dugu
2. Ozpina botatzen diogu. Berehala CO2 burbuilak ikusiko dira
3. Edalontzia puxika batekin estaltzen badugu, puxika harrotuko da
CO2ri esker
3) Desnaturalizazioa
Haragia, arrainak, esnekiak, arraultzak...proteinez osoturik daude gehien bat. Proteinei esker elikagaiak bere
forma mantentzen dute, bere egitura kimikoa ordenatua dutelako. Badaude bide batzuk proteinen egitura
deusezteko (desnaturalizazioa), bai fisikoak (beroa) bai kimikoak (azidoak).
Materialak:
• Arraultzak
• Esnea
• Ozpina
• Edalontziak
• Goilara
• Mikrouhina edo sukaldea
Prozesua:
1. Lehendabizi sartzen dugu arraultza edalontzi batean eta gainean
ozpina botatzen diogu
2. 5-6 egun pasa eta gero ikusiko dugu arraultza guztiz biguna, egosia
egongo balitz bezala
3. Esnea edalontzi batean sartu eta berotzen dugu
4. Esneari ozpina ere botatzen diogu eta eragiten dugu
5. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina)
prezipitatzen joango da.
4) Azidoak eta baseak
Substantzia batzuk azidoak dira, beste batzuk, ordea, baseak. Sailkapen kimikoa da beren propietateak
kontutan hartuta. Zein den bata edo bestea indikatzaile kimikoa ere badugu: pH. 7 pH duen sustantziak
neutroak dira. Azidoek 7tik beherako pH dute eta basikoek 7tik gora. Azido eta basea elkartzen direnean,
erreakzio kimikoa gertatzen da eta, ondorioz, pHa ere bai. Neurria hartzeko pH-ren indikatzaileak erabili bahera
ditugu. Sukaldean substantziak azidoak edo basikoak aurkitzen ditugu, baita aztertzeko indikatzaile naturalak
ere. Aza gorria hauetariko bat da, baina mahats gorriak, ahabiak edo erremolatxa ere erabil ditzakegu. Hauek
antocianina pigmentuak dituzte eta, pH aldatzen denean, kolorez aldatzen dira: azidoekin gorriak eta
basikoekin berdeak.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Materialak:
• Erremolatxaren zukua
• Ura
• Limoia edo ozpina
• Bikarbonatoa
• Edalontziak
• Filtro-papera
Prozedura:
1. Edalontzi bitan erremolatxa zuku pixka bat kokatzen dugu
2. Batean ozpina / limoia botatzen dugu eta bestean bikarbonatoa ura pixka batean diluituta
3. Ozpina / limoia duen edalontziaren isuria gorri gorria jarriko da (azidoa dela adierazten)
4. Bikarbonatoa duenak berde kolorea hartuko du (basea)
5. Orain neutralizazioa lortzeko, bikarbonatoaren nahasketa limoia/ozpina duenari botatzen dugu eta
indikatzaileek bere jatorrizko kolorea hartuko du berriro.
6. Erremolatxa zukua aprobetxatu ahal duzu zure paper indikatzaile propioa izateko. Horretarako filtro-
papera zatitu eta pixka bat zukuan beratu behar duzu, listo. Orain beste sukaldeko substantzia batzuk
azidoak edo basikoak diren jakiteko prest zaude.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
.......................................................................................................................
MATERIA
.......................................................................................................................
Ideia nagusiak: azken ikerketa-multzo honetan materia da
protagonista. Materiaren egitura eta propietateak aztertzen ditugu
orokorrean: masa, pisua, dentsitatea, flotazioa. Ikerketa guztiak
eguneroko elementu sinple batzuekin egiten direnez, aurreko
multzoan (“Zientzia sukaldean”) ere lan daitezke.
Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu
behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta,
faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia
(independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea).
Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi
bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.
Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza.
Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura.
Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?,
azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten
baten bidez, non ikerketa osoa
.......................................................................................................................
27) Tamaina berdina, masa berdina?
HIPOTESIA
Denok dakigu materiaren propietatetariko bat masa izatea dela eta objektu baten masa jakiteko balantzaren
bidez pisatu behar dugula. Baina, tamaina bereko objektuak masa berdina izango dute?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Tamaina bereko objektu batzuk: sagarrak, patatak, laranjak, globoa, tenis-pilotak...
• Balantza
Prozesua:
1. Objektuak banan banan pisatzen dugu eta bere pisua
idazten dugu taulan.
2. Emaitzak ikusita, badago desberdintasunik?. Zerk pisatzen
du gehiago? Eta gutxiago? Zeintzuk antzekoak?
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Objektuak Pisua
Patata
Sagarra
Tenis-pilota
Puxika
...
.......................................................................................................................
28) Objektu osoa eta zatitan apurtuta, berdin pisatzen du?
HIPOTESIA
Materiak masa du eta objektu baten masa jakiteko balantzaren bidez pisatu behar dugula. Baina, eta apurtzen
bada? Zatiek masa galduko ote dute? Edo berdin pisatuko du?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Erraz apurtu ahal ditugun objektu batzuk: sagarrak edo patatak,
intxaurrak, paperezko esneontzia, errusiar panpinak...
• Labana
• Mailua
• Artaziak
• Balantza
Prozesua:
1. Lehendabizi objektuak banan banan pisatzen dugu eta bere pisua
idazten dugu taulan.
2. Orain, zatitzen ditugu
3. Zatiak bildu eta pisatzen ditugu, emaitzak taulan idazten. Badago desberdintasunik?
Objektuak Patata Intxaurrak Errusiar panpinak ....
Pisua osoa
Pisua zatituta
.......................................................................................................................
29) Aireak pisatzen ote du?
HIPOTESIA
Solidoak eta likidoak pisatzea erreza da, eskuetan hartuta ere berehala nabaritzen dugu beren pisua. Eta, zer
gertatzen da gas batekin? Pisua ote du? Inguratzen gaitun aireak zer pisatzen du? Neurtzea posiblea da?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Bi puxika
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
• Soka
• Lastotxoak
• Erregela
Prozesua:
1. Lastotxoaren erdia neurtzen eta markatzen dugu. Sokaren
zati batekin lotzen dugu.
2. Puxikak puzten ditugu tamaina bera izan arte. Sokarekin
lotzen dugu.
3. Puxika bakoitzak lastotxoaren bazterretan kokatzen ditugu
eta emaitza ( oreka) behatzen dugu.
4. Orain, puxika bat husten dugu. Zer gertatzen da?
.......................................................................................................................
30) Arraultzak flotatu ahal du?
HIPOTESIA
Objektu baten flotazioa bere dentsitatea eta dagoen likidoaren dentsitatearen arteko neurriaren menpe dago,
hau da, dentsitate gehiago duenean, hondatzen da, gutxiago duenean flotatzen du eta berdina denean
geratzen da erdian. Beraz, arraultze freskoa uretan botatzen dugunean, hondatuko da (adi, ustelduta badago,
flotatuko du ), baina likidoaren dentsitatea aldatzen badugu, arraultze flotatzea lortu ahal dugu. Nola egin?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Hiru saio-ontziak edo edalontziak
• Ura
• Gatza
• Arraultzek
• Balantza
Prozesua:
1. Hiru edalontziak urez betetzen dugu
2. Batean gatza-kopuru bat botatzen dugu, bigarrenean gatza gehiago saturatu arte eta hirugarrena
gatzik gabe uzten dugu
3. Arraultze hiru edalontzietan hondatzen dugu, banan banan. Zer gertatzen da?
.......................................................................................................................
31) Plastilinak flotatu ahal du?
HIPOTESIA
Flotazioa ez da bakarrik dentsitatearen kontua, objektuen formak ere eragina du. Plastilina forma desberdinez
moldatu ahal dugu. Formen arabera flotatuko du?
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Plastilina
• Ura
• Edalontzia
Prozesua:
1. Edalontzia urez beteta, plastilina blokea sortzen dugu.
Zer gertatzen da?
2. Orain plastilina moldatzen dugu eta itsasontzi baten itxura ematen dugu
3. Berriro uretan sartzen dugu. Zer gertatzen da orain?
.......................................................................................................................
32) Non flotatzen dugu gehien, itsasoan ala igeritokian?
HIPOTESIA
Objektu bat hartu eta ur desberdinetan sartzen badugu, non flotatuko ote du gehien?, ur gezean edo ur
gazian?, gehiago, gutxiago, berdin? Igeri egiteko, zein da ingurunerik errazena? igeritokia, ibaia, itsasoa?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak :
• Uretan sartzeko objektuak: Kinder-arraultzak, sardinen
lata, egur zati bat bernizatua...
• Ura
• Gatza
• 2 prezipitatu-ontzi
• Hagaxka
• Erregela
Prozedura:
1. Ura-kopuru berdina bi prezipitatu-ontzietan sartzen dugu,
bete barik
2. Bati gatza-kopuru bat gaineratzen diogu eta hagaxkaz
nahasten dugu.
3. Objektuak bi ontzietan sartzen ditugu banan banan.
4. Objektuak hondatzen diren neurria hartzen dugu erregelaz.
5. Datuak (mm.) idazten eta konparatzen dugu..
.......................................................................................................................
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
33) Zeren arabera flotatzen edo ondoratzen dute fruituek?
HIPOTESIA
Flotazioa dentsitatearen menpe dago, baian objektuen azalerek ere badute zerikusirik. Ume txikiek flotagailuak
erabiltzen dituzte lehenengo igeri egiteko ahaleginetan. Frutek ere flotagailurik dute?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Fruta batzuk: laranja, mandarina, sagarra, madaria...
• Ura
• Edalontziak
• Labana
Prozesua:
1. Edalontzia urez beteta, banan banan frutak kokatzen ditugu eta ea
flotatzen duten ala ez idazten dugu
2. Labanaren bidez zuritzen ditugu eta berriro uretan kokatzen ditugu. Emaitzak?
.......................................................................................................................
34) Nola desizozten dira elikagaiak azkarragoa?
HIPOTESIA
Elikagai izoztuta mantentzen da denbora luze, baina desizozteko momentua heltzen denean, zein da metodorik
onena? Hozkailutik at uzten badugu, zeren gainean? Zein den ontzi egokienik, egurrezkoaren bat,
metalezkoa...? Ontziren konposizioak badu zerikusirik?
IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
• Izotz puzka batzuk ( antzekoak)
• Plastikozko poltsak
• Ontzi desberdinak: yogurtaren poteak edo plastikozko platerak,
metalezko burruntzailea, egurrezko potea edo goilare handia, buztin-lapikoa eta kristalezko
edalontzia.
• Kronometroa / erlojua
Prozesua:
1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu
2. Plastikozko poltsa batekin estaltzen dugu, mahaia ez bustitzeko.
3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte.
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira.
Denbora ( sg.)
Plastikozko ontzia
Metalezko ontzia
Egurrezko ontzia
Buztinezko ontzia
Kristalezko ontzia
Zein den ontzirik egokiena behin jakinda, orain hartuko dugu beste aldagai desberdina: eta izotza substantzia
batekin estaltzen badugu? Egingo dugu froga birekin: azukrea eta gatza.
Materiala
• Izotz puskak
• 3 ontzi berdinak
• Azukrea eta gatza
Prozedura:
1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu
2. Batean gatza botatzen diogu izotzari, beste batean azukrea eta hirugarren bat ezer gabe, erreferentzia
modua, uzten dugu.
3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte.
.....................................................................................................................
35) Zergatik erabiltzen dugu gatza errepidetako izotza kentzeko?
SARRERA
Neguko elurrek gure errepideak estaltzen dituztenean, izotz
geruza arriskutsu bat geratzen da azalean. Honen kontra
jotzeko gatza banatzen diren kamioak ikusi dituzue, ez da?
Zergatik gatza eta ez beste gauza bat?
Ikerketa honen bidez hau aztertuko dugu, hau da, gatza
errepideetako izotza kentzeko erabiltzen dugun zergatia.
IKERKETAREN GARAPENA
Materiala:
• Hiru edalontzi
• Hiru izotz puska (txikiak)
• Gatza
• Azukrea
• Goilara
• Sukaldeko erlojua
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Prozedura:
1. Edalontzi batean gatzaren kantitate bat jartzen dugu, bigarren edalontzian azukrearen kopuru bera
eta, hirugarrenean, ez dugu ezer jartzen. Azken hau erreferentzia izango da.
2. Edalontzi bakoitzari eta aldi berean, izotz puska bat gaineratzen diogu. Momentu honetan sukaldeko
kronometroa pizten dugu.
3. Mahai gainean uzten dugu dena, izotza urtu arte eta idazten dugu zenbat minututan edalontzi
bakoitzean.
Izotza urtzeko denbora minutuak
Ontzia + izotza
Ontzia + izotza+ azukrea
Ontzia + izotza+ gatza
MAGIA POTAGIA
Nola igo izotz puzka bat hari batekin, ukitu barik
Materiala:
• Edalontzia urarekin
• Izotz puska bat
• Hari puska bat
• Gatza
Prozedura:
1. Izotza sartzen dugu edalontzian, geratuko da
flotatzen.
2. Hariaren erdiko zatia izotzaren gainean kokatzen dugu eta gatza botatzen diogu.
3. Minutu bat pasa eta gero, haria bi muturretatik hartzen dugu eta…magia!
.......................................................................................................................
36) Izotza uretan urtzen denean, uraren altuera-maila aldatzen da?
HIPOTESIA
Izotz zati bat freskagarri batean sartzen dugunean, apurka apurka, urtu egin eta desagertzen dela, hau da,
egoera solidotik likidora pasatzen dela. Hau egiten dugu likidoa hozteko. Baina, zer gertatzen da izotzarekin
desagertzen denean? Nahasten da urarekin? Adi egon behar gara edalontziarekin, ea uraren altuera maila
igotzen ala gutxitzen den? Ikerketa honen bitartez izotz zati bat uretan sartu eta gero, uraren altuera-
mailarekin zer gertatzen den ikusiko dugu.
IKERKETAREN GARAPENA
Materiala:
• Edalontzi bat urez erdi beteta
• Bi izotz zati
• Errotulkia
• Kronometroa
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015
Prozedura:
1. Edalontzi bat hartzen dugu eta ura botatzen diogu
erdi bete arte.
2. Bi izotz zatiak edalontzian botatzen ditugu eta
errotulkiaren bitartez uraren altuera seinalatzen
dugu.
3. Mahai gainean uzten dugu dena izotza urtu arte.
Orain berriro neurtzen dugu uraren altuera eta
aurrekoarekin konparaketa egiten dugu.
Egoera solidoa Egoera likidoa
Uraren maila izotza, ur ontzian sartu dugunean: Uraren maila izotza urtu denean:
Oso arraroa dirudi, baina uraren altuera-maila mantentzen da, gorputzak normalean, berotzen direnean,
dilatatzen direlako. Baina uraren egoera solidoarekin, 0-4 graduen tartean (izotzarekin) kontrakoa gertatzen
da, hots, urtzen denean, uzkurtzen da. Uraren propietate berezi bat da. Hau ez da gertatzen ura likidoarekin, 4
gradutik gora dagoenean, egoera honetan, edozein elementu bezala, dilatatzen da berotzerakoan.
.......................................................................................................................

More Related Content

What's hot

7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
idoialariz
 
Erlatibozko perpausak
Erlatibozko perpausakErlatibozko perpausak
Erlatibozko perpausak
idoialariz
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
idoialariz
 
Buruketak 2. maila egokitzapena
Buruketak 2. maila  egokitzapenaBuruketak 2. maila  egokitzapena
Buruketak 2. maila egokitzapena
idoialariz
 
Buruketak azterketa
Buruketak azterketaBuruketak azterketa
Buruketak azterketa
idoialariz
 
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
idoialariz
 
Irakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderakIrakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderak
MargaGutierrez
 

What's hot (20)

Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
 
Erlatibozko perpausak
Erlatibozko perpausakErlatibozko perpausak
Erlatibozko perpausak
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzeko
 
Leku deskribapena
Leku deskribapenaLeku deskribapena
Leku deskribapena
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
 
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
 
5 maila - 3 ELIKADURA eta NUTRIZIOA Anaya docx
5 maila - 3 ELIKADURA eta NUTRIZIOA Anaya docx5 maila - 3 ELIKADURA eta NUTRIZIOA Anaya docx
5 maila - 3 ELIKADURA eta NUTRIZIOA Anaya docx
 
7. energia eta materiaren eraldaketak
7. energia eta materiaren eraldaketak7. energia eta materiaren eraldaketak
7. energia eta materiaren eraldaketak
 
ARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAKARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAK
 
Buruketak 2. maila egokitzapena
Buruketak 2. maila  egokitzapenaBuruketak 2. maila  egokitzapena
Buruketak 2. maila egokitzapena
 
Buruketak azterketa
Buruketak azterketaBuruketak azterketa
Buruketak azterketa
 
Eguzki sistema lh5
Eguzki sistema lh5Eguzki sistema lh5
Eguzki sistema lh5
 
9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketak9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketak
 
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
 
Leku deskribapena idazteko txantiloia
Leku deskribapena idazteko  txantiloia    Leku deskribapena idazteko  txantiloia
Leku deskribapena idazteko txantiloia
 
Irakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderakIrakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderak
 
Jarraibide testuAK
Jarraibide testuAKJarraibide testuAK
Jarraibide testuAK
 
3. maila euskara 2 gaia santillana
3. maila  euskara 2 gaia santillana 3. maila  euskara 2 gaia santillana
3. maila euskara 2 gaia santillana
 

Viewers also liked

Diapositiben aurkezpenak google drive
Diapositiben aurkezpenak google driveDiapositiben aurkezpenak google drive
Diapositiben aurkezpenak google drive
Pilar Etxebarria
 
Blogger tutoriala: blogaren diseinua
Blogger tutoriala: blogaren diseinuaBlogger tutoriala: blogaren diseinua
Blogger tutoriala: blogaren diseinua
Pilar Etxebarria
 
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaBlogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Pilar Etxebarria
 

Viewers also liked (20)

Diapositiben aurkezpenak google drive
Diapositiben aurkezpenak google driveDiapositiben aurkezpenak google drive
Diapositiben aurkezpenak google drive
 
Wikiak
WikiakWikiak
Wikiak
 
Feedly tutoriala
Feedly tutorialaFeedly tutoriala
Feedly tutoriala
 
Padlet tutoriala
Padlet tutorialaPadlet tutoriala
Padlet tutoriala
 
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.mailaJulius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
 
Issuu tutoriala
Issuu tutorialaIssuu tutoriala
Issuu tutoriala
 
Blogger tutoriala: blogaren diseinua
Blogger tutoriala: blogaren diseinuaBlogger tutoriala: blogaren diseinua
Blogger tutoriala: blogaren diseinua
 
Iberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboaIberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboa
 
El viaje por las costas
El viaje por las costasEl viaje por las costas
El viaje por las costas
 
Mecanismo de la respiracion
Mecanismo de la respiracionMecanismo de la respiracion
Mecanismo de la respiracion
 
Cuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelarCuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelar
 
El viaje por el Ebro
El viaje por el EbroEl viaje por el Ebro
El viaje por el Ebro
 
Ikas kooperatiboa1
Ikas kooperatiboa1Ikas kooperatiboa1
Ikas kooperatiboa1
 
Metodologia claves ct
Metodologia claves ctMetodologia claves ct
Metodologia claves ct
 
Analisis clinicos
Analisis clinicosAnalisis clinicos
Analisis clinicos
 
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaBlogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
 
Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2
 
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.mailaProportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
 
Podemos ganar más peso
Podemos ganar más pesoPodemos ganar más peso
Podemos ganar más peso
 
Geosfera kooper aktiboa
Geosfera kooper aktiboaGeosfera kooper aktiboa
Geosfera kooper aktiboa
 

Similar to Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Irene Gonzalez
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
b08
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11
pacoezquerro
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
magisdonosti
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
magisdonosti
 
Komunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakKomunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuak
marimarpego
 

Similar to Zientzia Ikerketa- bilduma LH (20)

Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
 
Ebaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bideanEbaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bidean
 
Ikasten ikasten
Ikasten ikastenIkasten ikasten
Ikasten ikasten
 
M2 psikologia
M2 psikologiaM2 psikologia
M2 psikologia
 
Metodologia
MetodologiaMetodologia
Metodologia
 
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
 
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolanEuropako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
 
Bidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gureaBidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gurea
 
Zientzia Hezkuntza Gipuzkoako Jardunaldiak
Zientzia Hezkuntza Gipuzkoako JardunaldiakZientzia Hezkuntza Gipuzkoako Jardunaldiak
Zientzia Hezkuntza Gipuzkoako Jardunaldiak
 
Mate Lana
Mate LanaMate Lana
Mate Lana
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11
 
Diagnosi Ebaluazioa Euskadi Autonomia Erkidegoan. Bigarren Hezkuntza
Diagnosi Ebaluazioa Euskadi Autonomia Erkidegoan. Bigarren HezkuntzaDiagnosi Ebaluazioa Euskadi Autonomia Erkidegoan. Bigarren Hezkuntza
Diagnosi Ebaluazioa Euskadi Autonomia Erkidegoan. Bigarren Hezkuntza
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
Komunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakKomunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuak
 

More from Pilar Etxebarria

Blogger tutoriala: sarrera eta hegalak
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalakBlogger tutoriala: sarrera eta hegalak
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalak
Pilar Etxebarria
 
Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen HezkuntzanBlogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Pilar Etxebarria
 

More from Pilar Etxebarria (16)

Problemas cooperativos
Problemas cooperativosProblemas cooperativos
Problemas cooperativos
 
Problema kooperatiboak
Problema kooperatiboakProblema kooperatiboak
Problema kooperatiboak
 
Harriz harri
Harriz harriHarriz harri
Harriz harri
 
Hondartza poltsikoan
Hondartza poltsikoanHondartza poltsikoan
Hondartza poltsikoan
 
La playa en el bolsillo
La playa en el bolsilloLa playa en el bolsillo
La playa en el bolsillo
 
Ciencias en la ciudad
Ciencias en la ciudadCiencias en la ciudad
Ciencias en la ciudad
 
El caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESOEl caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESO
 
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakGeneroaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
 
Hezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenakHezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenak
 
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboanNutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
 
Ciencia navideña
Ciencia navideñaCiencia navideña
Ciencia navideña
 
Gabonetako zientzia
Gabonetako zientziaGabonetako zientzia
Gabonetako zientzia
 
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalak
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalakBlogger tutoriala: sarrera eta hegalak
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalak
 
Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen HezkuntzanBlogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
 
Photopeach tutoriala
Photopeach tutorialaPhotopeach tutoriala
Photopeach tutoriala
 
Thinglink tutoriala
Thinglink tutorialaThinglink tutoriala
Thinglink tutoriala
 

Zientzia Ikerketa- bilduma LH

  • 1. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETA ZIENTIFIKOAK HAUR-LEHEN HEZKUNTZA B08-LEIOAKO BERRITZEGUNEA ZIENTZIA MINTEGIA https://sites.google.com/site/zientziamintegialeioa/ Pilar Etxebarria Begoña Iturgaitz
  • 2. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 AURKIBIDEA IKERKETAK GARATZEKO PROPOSAMENA • Irakasleentzako orientabideak • Ikasleentzako lan-koadernoaren eredua OSASUNA 1. Benetan garbiak? HH 2. Benetan garbiak? LH 3. Mikrobioak airearen bidez transmititzen dira? 4. Non daude mikrobio gehiago ? 5. Zein da hortzetako pastarik onena? 6. Zein da azukre gehiago duen edaria? 7. Edariek eragina dute hortzetan? GIZA GORPUTZA 8. Gure gorputzaren neurrien artean harremanik ba al dago? 9. Guztiok aire kopuru bera dugu gure birikietan? 10. Usaimenarekin ere dastatzen dugu? 11. Gure larruazalaren alde guztietan gauza bera sentitzen dugu? 12. Nola behatu ditzakegu gure hatz-aztarnak? IZAKI BIZIDUNAK 13. Horma batean, bizitza ote dago? 14. Nolakoa da marraskiloen bizimodua? 15. Landareen hosto /hazi / fruitu guztiak berdinak dira? 16. Landare bat haz daiteke argirik gabe? 17. Landareek ura behar dute? 18. Lurraren motak landareen hazkundean eragiten du? ZIENTZIA SUKALDEAN 19. Berasategik arrazoia du? 20. Zer da hobe?, esnea teari bota lehen edo gero? 21. Ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du? 22. Zein da kontserbagarririk onena? 23. Nola dakigu ea arraultz bat freskoa ala ustelduta dagoen? 24. Nola dakigu ea arraultz bat gordina ala egosia dagoen? 25. Elikagaiak" deseraikitu" ahal ditugu? 26. Sukaldean erreakzio kimikoak daude? MATERIA 27. Tamaina berdina, masa berdina? 28. Objektu osoa eta zatitan apurtuta, berdin pisatzen du? 29. Aireak pisatzen ote du? 30. Arraultzak flotatu ahal du? 31. Plastilinak flotarazi ahal dugu? 32. Non flotatzen dugu gehien, itsasoan ala igeritokian? 33. Zeren arabera flotatzen edo hondoratzen dute fruituek? 34. Zergatik erabiltzen dugu gatza errepidetako izotza kentzeko? 35. Izotza uretan urtzen denean, uraren altuera-maila aldatzen da?
  • 3. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Koaderno honetan biltzen duguna, ikerketa zientifikoen bilduma da, hots, ikasgelan egiten ditugun esperimentu klasiko batetik abiatuta, benetako proposamen ikertzaile bihurtzen saiatu gara, metodo zientifikoa aplikatuz. Horregatik, lehendabizi, ikerketak eskolara eramateko proposamenak eta orientabideak luzatzen dizkizuegu, baita ikasleen koaderno ere; edozein esperimentu ikasgelatzeko orduan, ikuspuntu hau aldez aurretik aztertzea beharrezkoa iruditu zaigulako. Lana, Leioako Berritzegunean, 2014-2015eko ikasturtean zehar garatu den Zientzia Mintegiaren emaitzen zati bat besterik ez da. Honetaz gain, esperimentu pilo ere aurkituko dituzue gure web-orrian: https://sites.google.com/site/zientziamintegialeioa/ Espero dugu baliogarria izatea Pilar Etxebarria Begoña Iturgaitz
  • 4. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETAK GARATZEKO PROPOSAMENA IRAKASLEENTZAKO ORIENTABIDEAK 1. SARRERA / AURKEZPENA Irakasleak gaiari sarrera ematen dio eta ikerketaren prozesua bideratzen du: • Adibide motibagarriak eta hurbilak eskaintzen • Galdera irekiak botatzen • Ikasleen ideiak sailkatzen • Ikerketa antolatzeko “andamio batzuk” ematen • ... 2. HIPOTESIA Orain irakasleak gaia egoera problematiko bihurtzen du eta ikerketa baten bidez irtenbidea aurkituko dutela azaltzen du. Horretarako galdera bat botatzen du eta ikasleek gonbidatzen ditu beren hipotesiak adierazteko. Era berean argitzen du ikerketa batean faktore esanguratsuak zeintzuk diren: aldatzen ez duen aldagai bat (independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea). 3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA Hipotesi bera aukeratu duten ikasleak biltzen dira talde batean eta, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuaz pentsatzen dute, irakaslearen laguntzarekin. Planifikazio- eskema bat ematen zaie. Adinaren arabera, eskema marrazki bat izan daiteke: PLANIFIKAZIO ORRIA Izenak: Data: Gure ikerketaren izenburua: Irtenbidea aurkitzen saiatzen den problema (hipotesia): Egitea pentsatzen duguna: Esperimentuaren eskema: Behar dugun materiala: Emaitzak adierazteko modua: 4. IKERKETAREN GARAPENA Esperimentazioa garatzen da ikasgelan, laborategian edo irteera didaktikoaren bitartez. 5. IKERKETAREN EMAITZAK ETA ONDORIOAK Emaitzak modu ordenatuan idatzi behar dira (antolatzaile grafikoak formatu egokienak izan daitezke). Emaitzen arabera, ikasleek hipotesia edo planteatutako problemaren ondorioak ateratzen dituzte.
  • 5. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Guzti honekin, talde bakoitzak komunikazioa egiten du: Txostena / horma irudia / artikulu zientifikoa / diapositiben aurkezpena... eta ikasgelan / ikasgelako web-orrian / erakusketa ikastetxeko korridorean ....erakusten du. 6. EBALUAZIOA a)Bai prozesua, bai emaitzen txostena ebaluatu behar dira. Ondorengo errubrikak ikerketa baten ebaluazio irizpideak kontutan hartzen ditu: Ikerketa 1Gutxi 2 Nahiko 3 Ondo 4Bikaina Problemaren identifikazioa Ikerketaren problema ez du ulertzen ezta ez du aldagairik desberdintzen ere Ikerketaren problema ulertzen du baina ez da gai aldagaiak desberdintzeko Ikerketaren problema ulertzen du eta aldagaiak desberdintzen ditu Ikerketaren problema ulertzen du, aldagaiak desberdintzen ditu eta adibide ugari botatzen ditu Hipotesiak Ezin du hipotesirik bota Hipotesi bat botatzen du laguntzarekin Hipotesi bat botatzen du laguntzarik gabe Hipotesi bat baino gehiago botatzen ditu erraz Esperimentuaren diseinua Ez da kapaz esperimentua diseinatzeko Diseinu sinplea garatzen du laguntzarekin Diseinu landuta garatzen du iradokizunekin Gai da oso diseinu landuta garatzeko laguntzarik gabe Esperimentuaren garapena Ez da konpontzen laborategiko materialarekin, ezin du prozedura jarraitu eta ez ditu arauak errespetatzen Konpontzen da laborategiko materialarekin, prozedura jarraitzen du trakets eta ez ditu arauak ondo errespetatzen Konpontzen da laborategiko materialarekin, prozedura ondo egiten du laguntzarekin eta arauak errespetatzen ditu Konpontzen da laborategiko materialarekin, prozedura ondo egiten du berez eta arauak errespetatzen ditu Emaitzen antolamendua Emaitzak antolatzeko trakets ibiltzen da Emaitzak modu desordenatuan antolatzen ditu, baina ulertzen dira Emaitzak ondo antolatzen ditu ulergarriak adierazteko moduan Emaitzak bikain antolatzen ditu antolatzaile grafiko bat erabiliz Ondorioak Ezin du ondoriorik atera Ondorio sinpleak ateratzen ditu Ondorioak ondo ateratzen ditu, hipotesiarekin ondo lotuta Ondorioak ondo ateratzen ditu, hipotesiarekin ondo lotuta eta gai da beste ideia batzuetan aplikatzeko Komunikazioa Ez da bat ere trebea komunikatzeko, ez da ulertzen Emaitzak komunikatzen ditu era sinple baina ulergarrian Ondo komunikatzen ditu emaitzak, baina ez da gai gaiari buruzko galderak erantzuteko Ondo komunikatzen ditu emaitzak eta gai da gaiari buruzko galderak erantzuteko
  • 6. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 b) Ikasleak norbanako ebaluazioa egiteko adibidea: KONTROL - ORRIA BAI/ EZ/ BATZUTAN HOBETZEKO DAUKADANA Badakit arazoa zein den? Nire hitzetan adierazi dezaket? Aldagaiak identifikatzen dakit? Hipotesiak botatzen ditut? Nire hipotesiak egiaztatzeko esperimentua proposa dezaket? Esperimentua egiteko material egokiak aukera ditzaket? Esperimentua era ordenatuan egin dezaket? Emaitzak era argian jaso ditut? Txostenean ondo antolatuta jarri ditut? Ondorioak atera ditut? Emaitzak eta ondorioekin txosten ona atera dut? Ikerketa egiteko trebetasun maila: 1 = Trakets nabil 2 = Zalantzak izan ditut egiteko 3 = Ondo egin ditzaket 4 = Ondo egin dut eta, gainera, nire ikaskide bati azal diezaioket
  • 7. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETA ZIENTIFIKOA EGITEKO LAN
  • 8. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 KOADERNOA 1. GURE HASIERAKO GALDERA ______________________________________________________ ______________________________________________________ ______________________________________________________ ______________________________________________ 2.- GURE HASIERAKO IKERKETA TXIKIA 2.1. HITZ KLABEAK HITZ KLABEAK DEFINIZIOA 2.2. PROIEKTUAREN LERRO NAGUSIAK ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ _____________________________________________________________________
  • 9. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 3. IKERKETAREN HIPOTESIA _________________________________________________________ _________________________________________________________ _________________________________________________________ _________________________________________________________ 4.- ESPERIMENTUAREN DISEINUA 4.1. Mantenduko diren aldagaiak (aldagai independientea) _________________________________________________________ _________________________________________________________ 4.2. Aldatuko den aldagaia (aldagai dependienteak) _________________________________________________________ _________________________________________________________ 4.3. Materialak
  • 10. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 4.4. Esperimentuaren diseinua Prozedura Irudia 5. ESPERIMENTUA EGIN 5.1. Datuak __________________________________________________ __________________________________________________ __________________________________________________ __________________________________________________ __________________________________________________ 5.2. Behaketak ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________
  • 11. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 6. EMAITZEN AGERPENA Era grafikoan behatu daitekeenaren agerpena 7.- ONDORIOAK 7.1. Zure hasierako galderak erantzuna izan du? _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _____________________________________________ 7.2. Egindako hipotesia egiaztatzen da? Zuzena zen? Zergatik da zuzena edo okerra? ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ 7.3. Esperimentua berriro egitekotan, Zer aldaketak egingo zenituzke? Zergatik? Nola hobetuko zenuke? ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________
  • 12. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 8.- AZALPENA PRESTATZEN 8.1. Posterraren egitura ...................................................................................................................................................
  • 13. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 ................................................................................................................................................... OSASUNA ................................................................................................................................................... Jarraituan dauden ikerketetan bi gai nagusi aztertzen dira: Mikrobioak eta hortzen garbiketa, azken hau elikagaien azukrearekin lotuta. Guztiak metodo zientifikoa jarraitzeko prest daude, hipotesiaren planteamendutik ondorioetara, esperimentuaren diseinua eta datuen antolakuntza eta interpretaziotik pasatzen. Ideia nagusiak: mikroorganismoak, nahiz eta ez ikusi, toki guztietan daude, batzuk onak eta beste batzuk txarrak dira, azken hauek gaixotasunak sortzen dituzte. Behin gaixorik egonda, guk ere transmititzen ditugu, beraz, honen kontrako neurriak hartu behar ditugu (eskuak ondo garbitzea, mukizapiak eztulka egiterakoan, alkohola zaurian botatzea, elikagaiak hozkailuan sartzea...). Mikroorganismoak ahoan ere baditugu – txantxarra – eta honek elikagaien azukrearekin zerikusik du. Beraz, hortzen garbiketa eta zainketa beharrezkoa da guztiz. Hortzetako pastak publizitatea egiten dute (fluor dutenak, hortzak zuritzen dituena...) eta onena aukeratzeko irizpideak aztertuko ditugu ere bai. Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko. Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura. Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den. ..................................................................................................................................................... 1) Benetan garbiak? HIPOTESIA Ondorengo dinamikak proposatzen dizkiegun bitartean, galderak egiten ditugu: Zer gertatuko da? , nola garbitzen dugu etxean?... ESPERIMENTUAK 1.Esperimentua: • Umeen eskuetan zerbait itsaskorra jarri behar da, krema hidratatzailea adibidez.
  • 14. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 • Irakasleak sartuko du bere eskua brillantina – hautsetan eta azaltzen die germen bezalakoak direla. Gurina eta koloratzailea ere erabili daitezke. • Umeak ilaran jarrita, irakasleak lehenengoari eskua emango dio eta berak hurrengoari bukatu arte. • Era berean, umeek objetu batzuk brillantinarekin ukitu ahal dituzte edo alderantziz. • Orain azaltzen da germenak honela transmititzen direla • Gero komunera joango dira guztiok eta han eskuak garbituko dituzte, lehendabizi ura bakarrik erabiliz eta denbora gutxi. Ikusiko dute dena ez dela kentzen eta eskuen zein tokitan geratzen diren, zeintzuk diren tokirik zailenak. • Bigarren batean xaboia erabiltzen da eta eskuak garbitzen dituzte 20 segundoko abesti bat abesten duten bitartean (denbora nahikoa garbiketa sakona egiteko). 2.Esperimentua: • Aerosol botila hutsa bat urez betetzen da, pixka bat koloratzailearekin nahastuta. • Paper handi bat kokatzen da ikasgelako lurrean eta pareta batean, beren aurrean aerosola erabiltzeko. • Umeak taldeka jarrita eta aerosola erabiliz, gaixorik daudela simulatuko dira. Batzuk botako dituzte isuria paperean zuzenean eta beste batzuk, ordea, mukizapi bat edo beren eskuak jarriko dituzte erdian. • Umeei azaltzen zaie zer gertatzen den eztulka egiten dugunean. ONDORIOAK, HAUSNARKETAK Emaitzak ikusita, ondorioak ateratzen dira eta ikas - jarduera batzuekin osotzen da gaia (marrazkiak, jolasak, ipuinak, abestiak...). ....................................................................................................................... 2) Eskuak benetan garbiak? (2) HIPOTESIA Mikrobioak gure gorputzean ere kokatzen dira. Zerbait ukitzerakoan mikrobioak transmititzen ditugunez, eskuak garbiak izatea ezinbestekoa da. Nola egiaztatu ahal duzue? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Sagarra • Labana • Bi kristalezko pote Prozesua: 1. Eskuak ondo garbitzen ditugu ura eta xaboiez, baita sagarra eta poteak ere 2. Sagarra zatitzen dugu eta xerra erdiak pote batean sartzen ditugu kontu handiz. Poteari etiketa bat jartzen diogu: lagin pilotoa 3. Jarraituan patiora joaten gara jolasteko, eskuak zikintzen den moduan
  • 15. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 4. Beste sagar-xerra erdiak ukitzen ditugu esku zikinekin eta beste potean sartzen ditugu 5. Bi pote egun batzuetan zehar uzten dira irekiak. Egunero behaketa egiten da eta emaitzak idazten eta konparatzen dira ....................................................................................................................... 3) Mikrobioak airearen bidez transmititzen dira? HIPOTESIA Benetan mikrobioak airean daude? nola egiaztatu ahal duzue? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Fruta batzuk ( sagarrak, madariak...) • 4 Pote • Plastikoa • Hozkailua Prozedura: 1. Sagarrak zatitzen eta 4 potetan banatzen ditugu 2. Pote bat airean, estali barik, uzten dugu 3. Bigarren potea plastikoz estaltzen dugu 4. Hirugarrena eta laurdena hozkailuan irekia eta estalita sartzen dira. 5. Eguneroko behaketa egiten da. Egun batzuk pasa eta gero emaitza desberdinak ikusiko ditugu. ....................................................................................................................... 4) Non daude mikrobio gehiago ? HIPOTESIA Mikrobioak toki guztietan daude, baina batzuk beste batzuk baino kontzentrazio gehiago dituzte, beraz, zerbait ukitzerakoan mikrobio gutxiago edo gehiago transmititzen ditugu. Garbiketa guztiz beharrezkoa da, baina zeintzuk dira mikrobio gehiago dituzten lekuak? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Sukaldeko gelatina neutroa • Salda-kubituak • Ura • Kotoi-zotzak • Poteren estalkiak • Plastikoa • Laginak: Telebistako mandoa, komuneko konketa, sukaldeko mahia, ordenagailuaren teklatua, zaborraren poltsa...(*)
  • 16. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 (*) etxea beharrean, gorputzaren laginak izan daitezke: ahoa, oinak, eskuak, ilea... Prozesua: 6. Erabiliko dugun tresneria osoa ondo garbitzen dugu, baita eskuak ere. 7. Ura salda-kubituekin berotzen dugu ondo nahastu arte. 8. Ura honekin gelatina egiten dugu, estalkietan banatzen dugu eta uzten dugu hoztu arte. 9. Ikerketatu nahi ditugun azalen laginak hartzen ditugu kotoi-zotzen bitartez. Lagin bat aparte uzten dugu ezer gabe, kontrola izateko. 10. Estalki bakoitzean lagin bat gelatinaren geruzaren kontra igurtzen ditugu eta plastikoz estaltzen dugu. 11. Estalkiak egun batzuetan zehar uzten dira. Egunero behaketa egiten da eta emaitzak idazten eta konparatzen dira ....................................................................................................................... 5) Zein da hortzetako pastarik onena? Arrautzen oskola hortzak bezalakoa dela, beraz, esperimentatzeko egokia. IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • 4 Arrautza egosi • Coca Cola • 4 Pote • 4 Hortzetako pasta desberdin • Hortzetako eskuila Prozesua: 1. Pote bakoitza Coca Colaz betetzen da 2. Arrautzen oskolak ondo garbitu eta gero, arrautza egosi bat pote bana sartzen dugu eta egun batzuk uzten ditugu barruan. Hurrengo egunetan arrautza- oskola ilundu dela ikusiko da. 3. Orain, arrautza-oskolak hortzetako pasta desberdinekin garbitzen ditugu orbanak kendu edo apaldu arte 4. Emaitzak aztertzen ditugu. Argazki bat atera dezakegu. ....................................................................................................................... 6) Zein da azukre gehiago duen edaria? HIPOTESIA Freskagarrien zapore erakargarriaren zergatia...Zer pentsatzen duzue?, Freskagarriak, zergatik erakartzen gaituzte? Osasuntsuak dira?...Edaten ditugun freskagarrien artean, zein izango da azukre gehiago dutena?
  • 17. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Freskagarriak ( Coca Cola, Kas, zukuak, tea, batidoak...) • Matraza txikia edo poteak • Azukrea • Balantza Prozedura: 1. Freskagarrien etiketak aztertzen eta zenbat azukrearen gramo dituen idazten ditugu (neurria beti adierazten da X gramoak/ edariaren100 ml.) 2. Balantza batean etiketan adierazita dagoen azukrearen kopurua pisatzen dugu eta matrazetan (edo potetan) sartzen dugu, banan banan. 3. Edariak sailkatzen ditugu: azukre gutxiago dutenetatik gehiagoetara. Hedapena egiteko ideiak: • “Azukrometro” bat egin dezakegu orri-markatzaileetan • Erakusketa txikia bat egingo dugu ikastetxean, plastikozko poltsak edo azukre-kozkorrak erabiliz. ....................................................................................................................... 7) Edariek eragina dute hortzetan? HIPOTESIA Zer pentsatzen duzue? Edari guztiak berdinak dira? Zein da eragina hortzetan? Azukrearekin zerikusirik du? Zein da eragin gehiago edo gutxiago duena, zuen aburuz? Nola egiaztatu ahal duzue? IKERKETAREN GARAPENA Materialak:
  • 18. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 • 3 Arrautza egosi • Coca Cola , gaseosa eta ura • 3 Pote Prozesua: • Pote bakoitzean edari desberdin batez betetzen dugu. • Arrautzen oskolak ondo garbitu eta gero, pote bakoitzean zati batzuk sartzen ditugu eta aste oso bat barruan mantentzen ditugu. • Eguneroko behaketa egiten da ea zenbat ilundu den arrautza- oskola. Emaitzak aztertzen eta erregistratzen ditugu, argazki bat atera dezakegu • Aste osoa pasa eta gero, oskolak ilunak daude, uretan sartuta egon dena izan ezik. .......................................................................................................................
  • 19. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 ....................................................................................................................... GIZA GORPUTZA ....................................................................................................................... Ideia nagusiak: Multzo honetan lantzen diren ikerketetan giza gorputzaren ildo batzuk aztertzen dira: gorputzaren neurriak, birikien kapazitatea eta, batez ere, zentzumenak, esperimentazioa erreza eta zuzena delako. Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko. Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura. Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den. ....................................................................................................................... 8) Gure gorputzaren neurrien artean harremanik ba al dago? HIPOTESIA Gorputzaren atalek proportzio bat mantentzen dute, neurri antropometrikoak deitzen dira. Aztertuko dugu ea guztiok proportzio bera edo antzekoa dugun. IKERKETAREN GARAPENA Materiala: • Argazki kamara digitala • Neurketa- zinta Prozedura: 1. Bakoitzak bere gorputzaren argazki bat atera eta inprimatzen du. Koadernoan itsasten da. 2. Argazkiaren gainean neurriak idatziko ditugu. 3. Bikoteka jarrita, ondorengo neurriak hartzen dizkiogu gure kideari eta taula batean idazten ditugu.
  • 20. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Neurria Zentrimetroak Altuera Beso-zabalera: eskuen artekoa, beso irekiak mantentzen Besoa: Ukondotik eskuaren bazterrera Arra: Eskua guztiz irekia, hatz loditik txikienera Eskua: Eskua itxita, lau hatzamarren neurria (lodia aparte utzita) Hatzamar baten neurria Oina: Oinaren hatz loditik orpora Zein da neurrien arteko harremana? Altuera= ........................... beso-zabalera Beso-zabalera= .................besoak Besoa=................................ arrak Arra=............................... eskuak Eskua= ................................hatzamarrak Beso-zabalera= ......................oinak Oina= ......................................eskuak ....................................................................................................................... 9) Guztiok aire kopuru bera dugu gure birikietan? HIPOTESIA Zenbat aire-kapazitatea izango dute nire birikiak? Kopuru bera da guztientzat? nola diseinatu ahal izango nuke demostratzeko esperimentua? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Plastikozko botila handi bat • Mahukaren zati bat • Balde handia • Erregela • Errotulki berezia uretan idazteko Prozesua: Espirometroa eraikiko dugu • Botila graduatzen dugu • Botila zein baldea uraz betetzen dugu. • Botila baldearen barruan sartzen da. • Botilaren barruan mahukaren zatia sartzen dugu • Orain bakoitzak airea topez hartzen du eta tutuan putz egiten du • Airea sartuko da botilan ura bultzatuz. Neurria idazten dugu. .......................................................................................................................
  • 21. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 10) Usaimenaren bidez ere dastatzen dugu? HIPOTESIA Pertsona askok sorpresa handia izango dute usaimenarekin ere dastatzen dugula esaterakoan. Prozesua honetan datza: Lehen elikagaien substantzia lurrunkorrak usaimenak detektatzen ditu eta gero dastamen papilek zaporeak nabaritzen dute. Bi seinale hauek burmuinari bidaltzen dizkiogu eta han benetan osotzen da prozesua. Zenbat zapore desberdintzen ditugu? Zein da usainaren papera? Usaitzen ez badugu, zaporeak desberdinak dira? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Txokolatea • Kafea • Limoia • Gatza • Patata • Sagarra • Plastikozko poteak eta koilarak • Aluminiozko papera • Erantzun-taula Prozesua: Osagai guztiak plastikozko potetan kokatzen ditugu banan banan eta estaltzen ditugu aluminiozko paperarekin ikusi ahal ez izateko. Mahai baten gainean, ilaran banatu eta gero, ikasle guztiek egingo dute dastamen proba bi modutan: • Lehendabizi sudurra estaltzen. Taula batean adieraziko dute osagai mota zein den. • Bigarrenean sudurra estali barik. Taula osotzen da eta, aldi berean, mingainaren txantiloian seinalatuko dute zein tokitan nabaritu dute gehien zaporea Taula: 1) Substantzia dastatu eta gero, idazti antzematen duzun zaporea hurrengo taulan 1 2 3 4 5 6 Sudurra estalita Sudurra askea
  • 22. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 2) Seinalatu gurutze batekin zein mingainaren tokitan nabaritu duzu zaporea gehien: Zaporeak: mingotsa / gazia / gozoa / garratza 1 2 3 4 5 6 ....................................................................................................................... 11) Gure larruazalaren alde guztietan gauza bera sentitzen dugu? HIPOTESIA Larruazala gure gorputzaren organorik zabalena da, baina gure ukipen ahalmena ez da berdina alde guztietan. Zenbait aldetan bi estimulu egiten ditugunean, larruazalak bat bakarra izango balitz bezala sentitzen dut. Nola diseinatu ahal izango nuke demostratzeko esperimentua? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Arkatzak • Zinta itsaskorra • Zapiak Prozesua: Ikasle guztiek ondorengo proba pasatu behar dute, bikoteka jarrita • Eserita egonda, batek zapi batekin begiak estaltzen dizkio besteari • Bere bikoteak gorputzaren alde batzuetan arkatzekin ukitzen du (beti bi arkatz erabiliz) presio pixka bat egiten. • Bikoteak esaten dio zein zonaldetan nabaritzen duen arkatz bat eta zeinetan biak. Emaitzak idazten dira. Gorputz aldea Oina Hanka Eskua Hatzamarrak Besoa Burua Bekokia Belarria Ezpainak Bat Bi .......................................................................................................................
  • 23. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 12) Nola behatu ditzakegu gure hatz-aztarnak? HIPOTESIA Pertsona bakoitzak hatz-aztarnak propioak ditu, beraz, lagunak identifikatzeko modu bikaina. Horregatik nortasun agirian eta beste karnetetan hartzen dizkiguten argazkiekin batera kokatzeko eta, modu berean, hilketa bat dagoenean, hiltzailea nor den jakiteko ere ezinbestekoak dira. Nola hartuko genituzke hatz- aztarnak? Metodo bat bururatzen zaigu? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Arkatzak • Zinta itsaskorra • Paper orri zuriak • Lupa • Hatz-aztarnak identifikatzeko ereduak Prozesua: 1. Paper zurian laukitxo bat marrazten dugu, gure hatzamarra jartzeko modukoa. 2. Paper laukia arkatzez marratzen dugu bete arte 3. Hatz erakuslea pasatzen dugu gainean arkatzez ondo markatuta egon arte 4. Orduan hatzamarrean zinta itsaskorraren zatitxo bat kokatzen dugu eta paperean itsasten dugu. 5. Markatuta geratu den hatz-aztarna behatzen dugu eta ereduarekin konparatuz, sailkatzen dugu
  • 24. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 ....................................................................................................................... IZAKI BIZIDUNAK ....................................................................................................................... Ideia nagusiak: bizitzaren ikerketa bi maila desberdinetan kokatu ahal dugu: izaki bizidunen ezaugarrien azterketa eta sailkapena soilik, eta beren inguruarekiko harremanak. Zentzu honetan, landareak dira esperimentazioan joku gehien ematen diren izaki bizidunak. Hala eta guztiz, “ekosistema” bat ere azter dezagun bere osotasunean. Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko. Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura. Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den. ....................................................................................................................... 13) Horma batean, bizitza ote dago? HIPOTESIA Horma sinple bat oso ekosistema konplexua izan daiteke. Beren gainean landare eta animali ugari bizi dira, oso ondo moldatuta eta haien arteko harreman estuak daude. Era berean, hormaren ezaugarri fisikoek (argitasuna, hezetasuna, harrien konposizioa...) bizimodua baldintzatzen dute eta aztertzeko elementuak ere dira. Ikerketa on bat egiteko horma aproposa aukeratu behar da, noski. Behin lokalizatuta, argazki bat ateratzen dugu eta umeei erakusten dugu. Itxuraz, pareta sinple bat besterik ez da, baina gerturatzen dugunean, sekretu pilo aurki ditzakegu: animaliak, landareak, likenak, goroldioak, belarriak... Zer izaki bizidunak daude? Zeintzuk diren horma batean bizitzeko moldaketak? Goazen aztertzera. Nola lortuko dugu guzti hau ikustea? Plangintza txiki bat egiten dugu eta zer materialak erabiliko ditugun
  • 25. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Ikastetxearen hurbil dagoen pareta bat • Lupa • Termometroa • Sailkapen klabeak edo gidak (http://www.slideshare.net/pilaretxebarria/horma-baten-sekretuak) • Argazki kamara edo marrazkiak egiteko materiala • Emaitzak apuntatzeko taulak Prozedura: 1. Bertan egonda, arretaz eta lupaz, zer nolako elementuak aurkitzen ditugun aztertuko dugu. Behaketa patxadaz eta pazientziarekin egin behar da, bai izaki bizidunak, bai materialak. Batzuetan ez dugu animaliarik ikusiko, baina bai beren ezkutalekuak (intsektuak) 2. Tenperatura neurtzen dugu 3. Behatzen dugu ea horma ilunpean edo argitasunpean dagoen 4. Argazki batzuk ateratzen ditugu (edo marrazki batzuk) 5. Datuak taula batean apuntatzen ditugu. 6. Behaketa egiteko oso garrantzitsua da isiltasun osoz egotea bertako biztanleak ez uxatzeko. Hormaren baldintzak: • Material motak: artifizialak (adreiluak, zementua...) eta naturalak (arrokak...) • Tenperatura: horman bertan eta kanpoan • Argitasuna: goizez, arratsaldez..., iparraldean... Ikasgelara bueltatzerakoan, datuak biltzen dira eta osotzen dira bizidunen izenak gidaliburu baten laguntzarekin eta horma batean bizitzeko moldaketak zeintzuk diren ere ikertzen ditugu. Izaki bizidunak Animali-kopurua Landare-kopurua Likenak/Onddoak Horman bizitzeko moldaketak Argazkiak gure ikasgelan kokatzen ditugu hormaren simulazioa eginez. ....................................................................................................................... 14) Nolakoa da marraskiloen bizimodua? HIPOTESIA Marraskiloak oso animali arruntak dira eta betidanik oso erakargarriak umeentzat. Aproposak ikerketa bat egiteko Haur Hezkuntzan. Marraskiloak klasera eraman eta has gaitezen hurrengo galderak egiten:
  • 26. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 • Izaki bizidunak dira? ( elikatzen dira, testuinguruarekin harremanak dituzte, ugalketa) • Nolakoak dira? Kanpoko eta barneko antolakuntza, tamaina, kolorea, nola mugitzen diren, nola jaten duten, zer jaten duten... • Zeintzuk dira bere ohiturak? , zer gustatzen zaie gehien? • ... Nola lortuko dugu guzti hau ikustea? Nola diseinatu ahal izango genuke marraskiloentzako “etxea” gure ikasgelan? Plangintza txiki bat egiten dugu eta zer materialak erabiliko ditugun. IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Plastikozko botila handiak edo kutxak • Artaziak • Lurra, belarra, egurrezko zatitxoak, hostoen zatiak, harriak... • Plastikozko ontzia ura izateko • Lupa • Balantza • Kronometroa • Letxuga, arrautzen oskolak • Marraskiloak Prozesua: 1. Material guzti honekin “Marraskiloen etxea” eraikitzen dugu: 2. Kutxa edo botiletan lurra kokatzen dugu eta gainean lorategian edo parkean hartzen ditugun hostoak, harri txikiak, egurrezko zatitxoak eta abar. 3. Langargailu baten bidez ura botatzen dugu hezetasuna izateko 4. Sartzen dugu plastikozko ontzia urarekin, letxugako zati batzuk jateko eta arrautzen oskolak kaltzio nahikoa izateko. 5. Amaieran marraskilo batzuk sartzen ditugu. 6. Kutxak edo botilak estalki bat izan behar du marraskiloak eskapo ez egiteko, baina airea sartzeko zuloak egiten ditugu artaziekin. 7. Hilabete bat edo ematen dugu marraskiloen ohiturak aztertzeko eta txosten txiki bat egiten dugu 8. Behin ikerketa bukatuta, marraskiloak bere jatorrizko bizitokira bueltatzen ditugu ONDORIOAK 1)Marraskiloen ezaugarriak. Marraskiloak aztertzen ditugu lupa batekin, gorputzaren zatien bila. Kontuz, oso ahulak dira eta kontu handiarekin hartu behar ditugu. • Non dauzkate burua, ahoa, oinak, begiak....? argazki batzuk atera ditzakegu eta hauen gainean zatiak deskribatzen ditugu • Nola mugitzen dira? Kristal baten bidez mugimendua behatzen dugu. 2) Marraskilo guztiak berdinak dira? Denborarekin aldatzen dira?
  • 27. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Talde bakoitzak marraskilo batzuk aukeratzen dituzte eta errotulkiarekin, marka bat egiten diete desberdintzeko. Marraskiloak 1.astea 2.astea 3.astea 4.astea tamaina Kolorea Pisua 3) Zein da marraskilorik azkarrena? Kronometro batekin, animali batzuen abiadura neurtzen dugu. 4) Zenbat letxuga jaten dute astero? 5) Bizitzeko ohiturak • Zein ordutan agertzen dira gehien? Goizean, eguerdian, arratsaldean • Zein baldintzetan? Euria egiten dugunean, tenperatura hotsa dagoenean... • Non ezkutatzen dira? Harrien azpian, landareen azpian... • Zer gustatzen zaie gehiago? Toki argitsuak, toki ilunak... 6) Ikertzen jarraitzen dugu pertsona aditu batekin hitz egiten (irakasle bat, guraso bat...). Lehenbizi ditugun zalantzak edo galderak biltzen ditugu eta gero, klasean, elkarrizketatzen dugu. • Zenbat bizi dira marraskiloak? • Nola egiten dute ugalketa? Arra eta emeak daude? • Itsasoko marraskiloak daude? • ... ....................................................................................................................... 15) Landareen hosto /hazi / fruitu guztiak berdinak dira? HIPOTESIA Dakizuenez, landare mota ugari daude. Nola da posible guztiak ezagutzea? Landare bat beste batekin desberdintzeko irizpideak zeintzuk dira? Normalean irizpide nagusia lorea da, baina bai hostoaren eta haziaren formak. Azken hauek aztertuko ditugu eta sailkapen bat eraikitzen saiatuko gara. GURE SAILKAPENA Materialak: • Hostoak / Haziak / Fruituak • Sailkapen gidak
  • 28. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozesua: 1. Sailkapena egiterakoan, zeintzuk dira irizpide esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu (forma, tamaina, kolorea, jan dezakegu ala ez...). Nola egingo genuke gida txiki bat? 2. Orain begiratzen dugu gida zientifikoa eta egiaztatzen dugu ea gure irizpideak aproposak izan diren ala ez. ....................................................................................................................... 16) Landare bat haz daiteke argirik gabe? HIPOTESIA Landareak izaki bizidunak dira, beraz ezaugarriak eta funtzioak betetzen dituzte. Landareek bereziak dira, ez dira beste izaki bizidunez elikatzen, baizik eta bere elikagai propioak sortzen dituzte beren ingurunean dagoen elementuetatik (ura, gatza mineralak...). Prozesua fotosintesian datza eta aurrera eramateko argia ezinbestekoa da. Horretarako, landareak argiaren bila daude eta argi gehiago dagoen tokietara “hazten” dira, mugitzen dira (tropismoak). Landare bat toki itxi batean jarriko bagenu, haziko lirateke? Eta argi pixka bat sartzeko zulotxo bat egiten bagenio, zer gertatuko litzaioke landareari? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Kartoizko kutxak • Artaziak • Zelo iluna • Landareak (Potoak aproposak dira)
  • 29. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozesua: 1. Zapata kutxa bi hartu eta prestatzen ditugu. Bata dagoen moduan uzten dugu, guztiz itxita. Bestea, ordea, konpontzen dugu marrazkian adierazten den moduan. Kartoi pare bat hesi moduan jartzen dira eta kutxaren erdialdean zulotxo bat egiten da tapan. 2. Sartzen dugu landare bat kutxa bakoitzean, zelo baten bidez ondo finkatuta. Kutxak estaltzen eta ixten ditugu ondo ere bai zelo iluna erabiliz. 3. Egun batzuk pasa ondoren (4-5), kutxak irekitzen ditugu emaitzak ikusteko. ...................................................................................................................... 17) Landareek ura behar dute? HIPOTESIA Landareek elikagai propioak sortzen dituzte beren ingurunean dagoen energia eta elementuetatik (ura, gatza mineralak, argia, oxigenoa...) eta ura ezinbesteko osagaia da prozesu honetan. Landareek ura sustratotik hartzen dute eta, barnean dituzten hodi berezi batzuen bidez, zirkulatzen da landareen zati guztietara heltzeko. Era honetan ere, landareek sustengoa lortzen dute. Sobera dagoen ura haizetara botatzen dute berriro “transpirazioa” deitzen den prozesua jarraitzen. Ura gabe landareek ezin dute bere hazkundea ondo bete, IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Kristalezko poteak • Plastikozko edalontziak edo yogurtaren poteak • Kotoia • Etiketak • Plastikozko poltsa • Ura, esnea, freskagarria, kafea • Koloranteak: tinta, erremolatxaren zukua, azafraia • Landare batzuk: txibiritak, apioa, perrexila, potoa • Indaba edo dilistaren haziak Prozesua: a) Urari esker, landarea “zutik” mantentzen da Perrexila hozkailutik hartzen dugu eta pote batean urarekin kokatzen dugu. Ordu batzuk itxaron arte, ikusiko dugu nola tolestuta zegoen perrexila berriro bere forma berreskuratu duela.
  • 30. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Marraztu perrexilaren itxura uretan sartu baino lehen eta gero. b) Ura landarean zehar igotzen da. • Orain 3 pote hartzen ditugu eta urez betetzen dugu. • Pote bakoitzean kolorante desberdin pixka bat urari botatzen diogu: tinta, azafraia eta erremolatxaren zukua. • Pote bakoitzean txibirita bat (edo beste belar landare zuri mota bat) jartzen ditugu. • Berriro denbora bat pasa eta gero ikusiko dugu kolorantearen bidea landarean zehar. Marrazten dugu. Ura pasatzen den hodeiak (xilema) ondo ikusteko esperientzia apiorekin egiten badugu, bikaina. c) Transpirazioa • Landare oso bat hartzen dugu eta plastikozko poltsa batekin estaltzen dugu • Ordu batzuk honela utzita, begiratzen dugu. Zer dago poltsan? d) Uraren beharra hazkundean Eta zer gertatzen da ura beharrean beste isuri mota botatzen badiogu landare bati? Esperientzia garatzeko: • Lau plastikozko edalontziak hartzen ditugu eta bakoitzean ondorengo substantzia kopuru bera botatzen dugu: ura, esnea, freskagarria eta kafea. Etiketatzen ditugu. • Ontzi bakoitzean kotoi pixka bat sartzen dugu eta hazi batzuk (dilistak edo indabak) • Ontziak toki berean kokatzen ditugu, haziak
  • 31. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 baldintza bereak jasotzeko (argia, beroa…) • Hazkundea neurtzen dugu egun batzuetan haziak hozitu arte Hazkundea (mm) Ura Esnea Kafea Freskagarria 1.eguna 2.eguna 3.eguna 4.eguna 5.eguna ....................................................................................................................... 18) Lurraren motak landareen hazkundean eragiten du? HIPOTESIA Denok dakigu landareek lurraren sustratoa behar dutela bizitzeko, baina denak dira berdinak? Zeintzuk dira landare bat hobeto hazteko lur-baldintzak? Prozesua demostratzeko esperimentua diseinatzeko gai gara? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Plastikozko edalontziak, yogurtaren poteak edo lorontziak • Etiketak • Erregela • Lurra mota desberdinak: lurra harriak eta egurrarekin nahasketa, harea, lorategi baten lurra, denda batean erositakoa, etxeko konposta... • Indaba edo dilistaren haziak Prozesua: • Ontzi bakoitza lur mota desberdin batekin betetzen eta etiketatzen dugu. • Haziak landatu ondoren, ura botatzen dugu eta toki argi batean uzten ditugu. Noizean behin ureztatu behar ditugu • Astean behin, erregela baten bidez, hazkundea neurtzen dugu eta datuak erregistro taula batean idazten ditugu.
  • 32. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Hazkundea (mm) Lurra harriak eta egurrarekin Harea Lorategiko lurra Erositakoa 1.astea 2.astea 3.astea 4.astea 5.astea .........................................................................................................................
  • 33. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 ..................................................................................................................... ZIENTZIA SUKALDEAN ....................................................................................................................... Ideia nagusiak: multzo honetan ikerketa desberdin batzuk biltzen dira, baina gauza bat komunean: etxeko sukaldean dauden elementu sinple batzuen bidez egin daitezkeela. Gure gurasoek ondo ezagutzen dituzten errezeta tradizionaletatik (ileari ozpina bota, arraultzaren identifikazioa...), fisika eta kimikako propietateen azterketara ( beroa, izozketa, azidotasuna...), ibilbidea egiten da. Ondorioz, ikerketa ugarik beste atal batzuetan egin ditzakegu ere bai: osasuna, materia... Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko. Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura. Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den. ....................................................................................................................... 19) Berasategik arrazoia du? HIPOTESIA Berasategi sukaldariak , bere errezetetako osagai likidoen neurria beti gramotan adierazten du. Nola neurtu ahal dugu? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Berasategiren errezetak • Balantza • Saio-hodiak
  • 34. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozesua: 1. Errezetetatik likidoen neurri batzuk hartzen ditugu, hala nola: Limoi-zukruaren 75 gr Ozpinaren 25 gr. Esnearen 13 gr Kopiaren 10 gr. 2. Saio-hodiak pisatzen ditugu balantzan 3. Saio-hodietan likidoak botatzen ditugu dagozkien gramoak luzatu arte ( hau da, saio-hodien neurri kentzen) 4. Zein da beren bolumena? ....................................................................................................................... 20) Zer da hobe?, esnea teari bota lehen edo gero? HIPOTESIA Tea oso gustatzen zaien pertsonek ohitura bereziak dituzte, erritual modukoak, baina eztabaida gogorra dago teari esnea botatze gaiarekin. Batzuek tea bota baino lehen egiten dute, beste batzuek, ordea, lehendabizi tea eta gero esnea. Agian zaporea aldetik desberdintasun dago, baina guk ea tea lehenago edo geroago hozten den ikertu nahi dugu. Tenperatura aldaketa gertatuko ote da? 3. IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Tea egin berria, bero beroa • Bi edalontzi • Esnea inguruko tenperaturan • Termometroa • Kronometroa / erlojua Prozesua: 1. Esne-lagina hartu eta tenperatura neurtzen dugu. Gauza bera tearekin. 2. Orain, edalontzi batean, esne pixka bat sartzen dugu eta gero tea. Tenperaturaren jaitsiera neurtzen dugu termometro eta kronometroren bidez 3. prozesu bera errepikatzen dugu baina alderantziz, lehendabizi tea eta gero esnea. Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira. Denbora ( sg.) Esnea + Tea Tea + Esnea ........................................................................................................................................
  • 35. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 21) Ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du? HIPOTESIA Zure gurasoei edo aiton-amonei galdetzen badiezu ea bere garaian zer egiten zuten ilea distiratsua izateko, ziur erantzungo dizuten ozpina botatzen ziotela. Ozpina, azidoa izanda, koipeen disolbatzailea da eta ilea “zikina” izateak koipetsua dagoela adierazten du. Egia izango da? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Urdain zati batzuk • Ozpina Prozesua: 1. Urdaina zatitzen dugu 2. Ozpina botatzen diegu 3. Denbora itxarongo dugu ea koipea deusezten den. Badakizu ozpina garbigailu naturala den? ....................................................................................................................... 22) Zein da kontserbagarririk onena? HIPOTESIA Historian zehar janariaren kontserbazioa oso garrantzitsua izan da. Hozkailuak ez zeudenean hotza izotzen bidez lortzen zen. Baina izotza denboraz deusezten denez, elikagaiak modu egokian mantentzeko produktu batzuekin nahasten ziren, adibidez oso ezaguna da bakailaoa gatzarekin. Gatza haragia kontserbatzeko erabiltzen da gehien bat, baina badaude beste metodo batzuk: limoia edo ozpina botatzea, berotzea...Galdetu zure guraso eta aiton-amonei! Gaur egun sukaldean aluminioa eta plastikoa ere oso erabiltzen dira. Zeintzuk dira onenak? Ikerketa txiki bat egitera ausartzen zara? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: 1. Sagar bat 2. Limoia 3. Ozpina 4. Aluminiozko papera 5. Plastikozko filma 6. Platerrak 7. Hozkailua Prozesua: 1. Sagarra 6 zatitan mozten dugu eta plater batean kokatzen ditugu 2. Zati bat pilotoa izango da eta beste bat hozkailuan sartzen dugu
  • 36. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 3. Bati limoia botatzen diogu, beste bati ozpina, bat aluminioz estaltzen dugu eta laugarren bat plastikoz. 4. Ordu bat pasa eta gero emaitzak aztertuko ditugu. Sagar-zatia iluna bada, oxidatuta dago, gero eta argiagoa ikusten badugu orduan eta hobeto kontserbatuta dago. ....................................................................................................................... 23) Nola dakigu ea arraultz bat freskue ala usteldura dagoen? HIPOTESIA Elikagai freskoak eta baldintza hoberenak jatea gure kezka handia da. Elikagaien kanpoko itxurak askotan pistak ematen dizkigu, kolorea, usaina eta abarreko ezaugarriak; baina batzuetan egiaztatzea ez da bat ere erraza, arrautza kasu, adibidez. Nola dakigu ea freskoa dagoen ala ez ? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Arraultzak • Urez betetako ontzi bat Prozesua: 1. Arraultza ontzian kokatzen dugu kontu handiz 2. Arraultzaren posizioa aztertzen dugu: Horizontala geratzen denean eta edalontziaren fondoan, oso freskoa dago, gero eta bertikalagoa, orduan eta egun gehiago ditu; flotatzen denean, ustelduta. ....................................................................................................................... 24) Nola dakigu ea arraultz bat gordina ala egosia dagoen? HIPOTESIA Arraultzeak oso elikagai sailak dira jakiteko zein kontserbazio baldintzetan dauden. Elikagaien kanpoko itxurak askotan pistak ematen dizkigu, kolorea, usaina eta abarreko ezaugarriak; baina arrautzaren kasuan ez da bate ere erreza. Adibidez, nola dakigu ea gordina ala egosia dagoen? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Arraultza gordinak eta egosiak Prozesua: 1. Arraultzeak hartu eta mahia gainean biratzen ditugu 2. Behatzen dugu nolako bira egiten duten, ea uniformeak diren ala irregularrak
  • 37. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Egosia dagoen arraultzea solidoa da barruan, beraz, bere mugimendua uniformea izango da. Gordinak, ordea, bi zona ditu: gorringoa eta zuringoa, desberdinak, bere mugimendua irregularra izango da. ....................................................................................................................... 25) Elikagaiak" deseraikitu" ahal ditugu? A) Almidoiaren bila elikagaietan Elikagai batzuen konposizio kimikoan almidoia nagusitzen da, esate baterako zerealak edo lekalak. Beste batzuetan, ordea, proportzio gutxiago aurkezten dugu eta, harrigarria badirudi ere, aurki dezakegu almidoia ez duten elikagai batzuetan. Zergatik? Ba, loditzeko botatzen diotelako. Almidoia oso ondo detektatzen da iodoarekin. Elikagai batek iodoarekin nahasten dugunean more kolorea hartzen du. Materialak: • Iodo tintura (zaurietan erabiltzen dena) • Ura • Ontzia • Plater txikiak edo Petri kapsulak • Elikagai batzuk: ogia, patata, irina, arroza, haragia, York urdaiazpikoa Prozesua: 1. Lehendabizi iodoa diluitu behar dugu uretan. Horretarako ura pixka batean 10 iodo tanta nahasten dugu. 2. Gero banatzen ditugu aztertzeko elikagaiak plater txikietan eta ur pixka bat botatzen diegu 3. Elikagai bakoitzari iodo diluitutako tanta batzuk botatzen dizkiogu, goilarearekin nahastuz 4. Elikagaien nahasketak more kolorea hartzen duenean, almidoia duela esan nahi du Prozesu bera errepikatu ahal dugu York urdaiazpiko marka batzuekin ea zeinetan aurkitzen dugun almidoia gehiago B) Proteinak ikusgai Haragia, arrainak, esnekiak, arraultzak...proteinez osoturik daude gehien bat. Proteinei esker elikagaiak bere forma mantentzen dute, bere egitura kimikoa ordenatua dutelako. Beroak proteinen egitura deusezten du, ondorioz, nabaritzen dugu elikagaiek bere hasierako forma aldatzen dute, bigunagoak nabaritzen ditugu. Horregatik janaria prestatzen dugu egosten, frijitzen edo labean sartzen. Hau prozesu fisikoa da. Substantzia batzuek ere efektu antzekoa dute, elikagaiak biguntzea proteinak desnaturalizatzen, baina emaitza prozesu kimikoren bidez lortzen dute. Substantzia hauek azidoak dira, ozpina esate baterako. Kasu batzuetan proteinak bere itxura galtzearen ondorioz prezipitatzen dira, ikusgai geratzen. Ikusiko dugu esperimentu hauen bitartez. 1) Arraultzen proteina (albumina) Materialak: • Arraultzak • Ozpina
  • 38. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 • Edalontziak • Goilara Prozesua: 1. Arraultza sartzen dugu edalontzi batean eta gainean ozpina botatzen diogu 2. 5-6 egun pasa eta gero ikusiko dugu arraultza guztiz biguna, egosia egongo balitz bezala 2) Esnearen proteina ateratzen (kaseina) Esnea substantzia batzuekin eratutako elikagaia da eta bere osagai nagusia proteina bat da, kaseina hain zuzen ere. Esperimentu honen bitartez ikasiko dugu kaseina ateratzen. Materialak: • Esnea • Ozpina • Edalontzia • Kafe-filtroa • Mikrouhina edo sukaldea Prozedura: 1. Esnea edalontzi batean sartu eta berotzen dugu 2. Esneari ozpina ere botatzen diogu eta eragiten dugu 3. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina) prezipitatzen joango da. 4. Kafe-filtro baten bidez, banatzen dugu gazurra kaseinatik eta proteina isolatzen dugu C) Zerealetan dagoen burdina Burdina zerealetan? Bai, baita elikagai batzuetan ere. Ez duzu sinesten? Ba egizazu hurrengo esperimentua. Materialak: -Zerealak ( ziurtatu paketean “burdina” gaineratu dagoela) -Plastikozko poltsa -Ura -Imana Prozedura: 1. Zerealak plastikozko poltsan kokatzen ditugu eta ondo zapaltzen ditugu 2. Hauen gainean ura botatzen dugu zerealak estali arte 3. Ordu bat pasa eta gero, berriro zerealen poltsa hartzen dugu, iman poltsaren kontra jartzen dugu eta 10-20 segundotan mugitzen dugu 4. Imanaren inguruan burdina ikusiko dugu.
  • 39. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 E) Koipeak elikagaietan Aurreko esperimentuen bezala, orain Koipea aztertuko dugu. Elikagaietan bi koipe mota aurki ditzakegu: isuriak ( oliba-oiloa) eta solidoak (urdaia). Materialak: -Papera -Kotoia -Elikagai batzuen laginak: gurina, yogurra, txokolatea, patata frijituak, esne-gaina... Prozedura: 1. Elikagai bakoitza kotoiaren bidez igurtzen dugu 2. Papera hartu eta laginak gainean kokatzen ditugu, haien artean distantzia uzten. 3. Bi egun barru, elikagai bakoitzaren laginak paper gainean utzi duten aztarna behatzen eta neurtzen dugu 4. Aztarna gehiago utzi dutenak koipe gehiago du ....................................................................................................................... 26) Sukaldean erreakzio kimikoak daude? 1) Oxidazioa Airean oxigenoa dago. Oxigenoak botere handia du, elikagaiarekin erreakzionatzen da eta iluntzen ditu. Bai naturan, bai gizakiak garatutakoak, oxigenoaren erreakzio honen kontra jotzen duten substantzia batzuk daude, prozesua atzeratzen dute: antioxidanteak dira. Erabiltzen dira elikaduran, industrian eta kosmetikan. Elikagaien etiketak aztertuz gero, batzuk aurkitu dituzu, azido askorbikoa (E300) ezagunena izanda. Limoiak ere azido askorbikoa du, beraz, limoiak antioxidante bezala erabili ahal dugu? Materiala: • Sagarra • Limoia • Plater bat Prozedura: 1. Sagarra zatitzen dugu 2. Zati bat limoiarekin igurtzen dugu 3. Ordu bat itxaron eta gero emaitzak ikusiko dugu. Limoarekin tratatutako zatia argiagoa ikusiko da 4. Beste fruituekin egin dezakezu froga 2) Eferbeszentzia Eferbeszentzia karbonatoek azidoekin nahasten direneko emaitzak da. Erreakzioaren ondorioz CO2 sortzen da eta beren burbuilak ikusten dira. Sukaldean karbonatoa duten elikagaiekin egin dezakegu proba, arraultzak adibidez. Ez da beharrezkoa sukaldetik ateratzea azidoak ere aurkitzeko, limoian edo ozpinean eskura ditugu.
  • 40. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Materialak: • Arraultzak • Ozpina • Edalontzia • Puxika Prozesua: 1. Arraultza zatitu eta edalontzian kokatzen dugu 2. Ozpina botatzen diogu. Berehala CO2 burbuilak ikusiko dira 3. Edalontzia puxika batekin estaltzen badugu, puxika harrotuko da CO2ri esker 3) Desnaturalizazioa Haragia, arrainak, esnekiak, arraultzak...proteinez osoturik daude gehien bat. Proteinei esker elikagaiak bere forma mantentzen dute, bere egitura kimikoa ordenatua dutelako. Badaude bide batzuk proteinen egitura deusezteko (desnaturalizazioa), bai fisikoak (beroa) bai kimikoak (azidoak). Materialak: • Arraultzak • Esnea • Ozpina • Edalontziak • Goilara • Mikrouhina edo sukaldea Prozesua: 1. Lehendabizi sartzen dugu arraultza edalontzi batean eta gainean ozpina botatzen diogu 2. 5-6 egun pasa eta gero ikusiko dugu arraultza guztiz biguna, egosia egongo balitz bezala 3. Esnea edalontzi batean sartu eta berotzen dugu 4. Esneari ozpina ere botatzen diogu eta eragiten dugu 5. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina) prezipitatzen joango da. 4) Azidoak eta baseak Substantzia batzuk azidoak dira, beste batzuk, ordea, baseak. Sailkapen kimikoa da beren propietateak kontutan hartuta. Zein den bata edo bestea indikatzaile kimikoa ere badugu: pH. 7 pH duen sustantziak neutroak dira. Azidoek 7tik beherako pH dute eta basikoek 7tik gora. Azido eta basea elkartzen direnean, erreakzio kimikoa gertatzen da eta, ondorioz, pHa ere bai. Neurria hartzeko pH-ren indikatzaileak erabili bahera ditugu. Sukaldean substantziak azidoak edo basikoak aurkitzen ditugu, baita aztertzeko indikatzaile naturalak ere. Aza gorria hauetariko bat da, baina mahats gorriak, ahabiak edo erremolatxa ere erabil ditzakegu. Hauek antocianina pigmentuak dituzte eta, pH aldatzen denean, kolorez aldatzen dira: azidoekin gorriak eta basikoekin berdeak.
  • 41. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Materialak: • Erremolatxaren zukua • Ura • Limoia edo ozpina • Bikarbonatoa • Edalontziak • Filtro-papera Prozedura: 1. Edalontzi bitan erremolatxa zuku pixka bat kokatzen dugu 2. Batean ozpina / limoia botatzen dugu eta bestean bikarbonatoa ura pixka batean diluituta 3. Ozpina / limoia duen edalontziaren isuria gorri gorria jarriko da (azidoa dela adierazten) 4. Bikarbonatoa duenak berde kolorea hartuko du (basea) 5. Orain neutralizazioa lortzeko, bikarbonatoaren nahasketa limoia/ozpina duenari botatzen dugu eta indikatzaileek bere jatorrizko kolorea hartuko du berriro. 6. Erremolatxa zukua aprobetxatu ahal duzu zure paper indikatzaile propioa izateko. Horretarako filtro- papera zatitu eta pixka bat zukuan beratu behar duzu, listo. Orain beste sukaldeko substantzia batzuk azidoak edo basikoak diren jakiteko prest zaude.
  • 42. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 ....................................................................................................................... MATERIA ....................................................................................................................... Ideia nagusiak: azken ikerketa-multzo honetan materia da protagonista. Materiaren egitura eta propietateak aztertzen ditugu orokorrean: masa, pisua, dentsitatea, flotazioa. Ikerketa guztiak eguneroko elementu sinple batzuekin egiten direnez, aurreko multzoan (“Zientzia sukaldean”) ere lan daitezke. Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko. Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura. Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa ....................................................................................................................... 27) Tamaina berdina, masa berdina? HIPOTESIA Denok dakigu materiaren propietatetariko bat masa izatea dela eta objektu baten masa jakiteko balantzaren bidez pisatu behar dugula. Baina, tamaina bereko objektuak masa berdina izango dute? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Tamaina bereko objektu batzuk: sagarrak, patatak, laranjak, globoa, tenis-pilotak... • Balantza Prozesua: 1. Objektuak banan banan pisatzen dugu eta bere pisua idazten dugu taulan. 2. Emaitzak ikusita, badago desberdintasunik?. Zerk pisatzen du gehiago? Eta gutxiago? Zeintzuk antzekoak?
  • 43. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Objektuak Pisua Patata Sagarra Tenis-pilota Puxika ... ....................................................................................................................... 28) Objektu osoa eta zatitan apurtuta, berdin pisatzen du? HIPOTESIA Materiak masa du eta objektu baten masa jakiteko balantzaren bidez pisatu behar dugula. Baina, eta apurtzen bada? Zatiek masa galduko ote dute? Edo berdin pisatuko du? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Erraz apurtu ahal ditugun objektu batzuk: sagarrak edo patatak, intxaurrak, paperezko esneontzia, errusiar panpinak... • Labana • Mailua • Artaziak • Balantza Prozesua: 1. Lehendabizi objektuak banan banan pisatzen dugu eta bere pisua idazten dugu taulan. 2. Orain, zatitzen ditugu 3. Zatiak bildu eta pisatzen ditugu, emaitzak taulan idazten. Badago desberdintasunik? Objektuak Patata Intxaurrak Errusiar panpinak .... Pisua osoa Pisua zatituta ....................................................................................................................... 29) Aireak pisatzen ote du? HIPOTESIA Solidoak eta likidoak pisatzea erreza da, eskuetan hartuta ere berehala nabaritzen dugu beren pisua. Eta, zer gertatzen da gas batekin? Pisua ote du? Inguratzen gaitun aireak zer pisatzen du? Neurtzea posiblea da? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Bi puxika
  • 44. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 • Soka • Lastotxoak • Erregela Prozesua: 1. Lastotxoaren erdia neurtzen eta markatzen dugu. Sokaren zati batekin lotzen dugu. 2. Puxikak puzten ditugu tamaina bera izan arte. Sokarekin lotzen dugu. 3. Puxika bakoitzak lastotxoaren bazterretan kokatzen ditugu eta emaitza ( oreka) behatzen dugu. 4. Orain, puxika bat husten dugu. Zer gertatzen da? ....................................................................................................................... 30) Arraultzak flotatu ahal du? HIPOTESIA Objektu baten flotazioa bere dentsitatea eta dagoen likidoaren dentsitatearen arteko neurriaren menpe dago, hau da, dentsitate gehiago duenean, hondatzen da, gutxiago duenean flotatzen du eta berdina denean geratzen da erdian. Beraz, arraultze freskoa uretan botatzen dugunean, hondatuko da (adi, ustelduta badago, flotatuko du ), baina likidoaren dentsitatea aldatzen badugu, arraultze flotatzea lortu ahal dugu. Nola egin? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Hiru saio-ontziak edo edalontziak • Ura • Gatza • Arraultzek • Balantza Prozesua: 1. Hiru edalontziak urez betetzen dugu 2. Batean gatza-kopuru bat botatzen dugu, bigarrenean gatza gehiago saturatu arte eta hirugarrena gatzik gabe uzten dugu 3. Arraultze hiru edalontzietan hondatzen dugu, banan banan. Zer gertatzen da? ....................................................................................................................... 31) Plastilinak flotatu ahal du? HIPOTESIA Flotazioa ez da bakarrik dentsitatearen kontua, objektuen formak ere eragina du. Plastilina forma desberdinez moldatu ahal dugu. Formen arabera flotatuko du?
  • 45. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Plastilina • Ura • Edalontzia Prozesua: 1. Edalontzia urez beteta, plastilina blokea sortzen dugu. Zer gertatzen da? 2. Orain plastilina moldatzen dugu eta itsasontzi baten itxura ematen dugu 3. Berriro uretan sartzen dugu. Zer gertatzen da orain? ....................................................................................................................... 32) Non flotatzen dugu gehien, itsasoan ala igeritokian? HIPOTESIA Objektu bat hartu eta ur desberdinetan sartzen badugu, non flotatuko ote du gehien?, ur gezean edo ur gazian?, gehiago, gutxiago, berdin? Igeri egiteko, zein da ingurunerik errazena? igeritokia, ibaia, itsasoa? IKERKETAREN GARAPENA Materialak : • Uretan sartzeko objektuak: Kinder-arraultzak, sardinen lata, egur zati bat bernizatua... • Ura • Gatza • 2 prezipitatu-ontzi • Hagaxka • Erregela Prozedura: 1. Ura-kopuru berdina bi prezipitatu-ontzietan sartzen dugu, bete barik 2. Bati gatza-kopuru bat gaineratzen diogu eta hagaxkaz nahasten dugu. 3. Objektuak bi ontzietan sartzen ditugu banan banan. 4. Objektuak hondatzen diren neurria hartzen dugu erregelaz. 5. Datuak (mm.) idazten eta konparatzen dugu.. .......................................................................................................................
  • 46. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 33) Zeren arabera flotatzen edo ondoratzen dute fruituek? HIPOTESIA Flotazioa dentsitatearen menpe dago, baian objektuen azalerek ere badute zerikusirik. Ume txikiek flotagailuak erabiltzen dituzte lehenengo igeri egiteko ahaleginetan. Frutek ere flotagailurik dute? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Fruta batzuk: laranja, mandarina, sagarra, madaria... • Ura • Edalontziak • Labana Prozesua: 1. Edalontzia urez beteta, banan banan frutak kokatzen ditugu eta ea flotatzen duten ala ez idazten dugu 2. Labanaren bidez zuritzen ditugu eta berriro uretan kokatzen ditugu. Emaitzak? ....................................................................................................................... 34) Nola desizozten dira elikagaiak azkarragoa? HIPOTESIA Elikagai izoztuta mantentzen da denbora luze, baina desizozteko momentua heltzen denean, zein da metodorik onena? Hozkailutik at uzten badugu, zeren gainean? Zein den ontzi egokienik, egurrezkoaren bat, metalezkoa...? Ontziren konposizioak badu zerikusirik? IKERKETAREN GARAPENA Materialak: • Izotz puzka batzuk ( antzekoak) • Plastikozko poltsak • Ontzi desberdinak: yogurtaren poteak edo plastikozko platerak, metalezko burruntzailea, egurrezko potea edo goilare handia, buztin-lapikoa eta kristalezko edalontzia. • Kronometroa / erlojua Prozesua: 1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu 2. Plastikozko poltsa batekin estaltzen dugu, mahaia ez bustitzeko. 3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte.
  • 47. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira. Denbora ( sg.) Plastikozko ontzia Metalezko ontzia Egurrezko ontzia Buztinezko ontzia Kristalezko ontzia Zein den ontzirik egokiena behin jakinda, orain hartuko dugu beste aldagai desberdina: eta izotza substantzia batekin estaltzen badugu? Egingo dugu froga birekin: azukrea eta gatza. Materiala • Izotz puskak • 3 ontzi berdinak • Azukrea eta gatza Prozedura: 1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu 2. Batean gatza botatzen diogu izotzari, beste batean azukrea eta hirugarren bat ezer gabe, erreferentzia modua, uzten dugu. 3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte. ..................................................................................................................... 35) Zergatik erabiltzen dugu gatza errepidetako izotza kentzeko? SARRERA Neguko elurrek gure errepideak estaltzen dituztenean, izotz geruza arriskutsu bat geratzen da azalean. Honen kontra jotzeko gatza banatzen diren kamioak ikusi dituzue, ez da? Zergatik gatza eta ez beste gauza bat? Ikerketa honen bidez hau aztertuko dugu, hau da, gatza errepideetako izotza kentzeko erabiltzen dugun zergatia. IKERKETAREN GARAPENA Materiala: • Hiru edalontzi • Hiru izotz puska (txikiak) • Gatza • Azukrea • Goilara • Sukaldeko erlojua
  • 48. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozedura: 1. Edalontzi batean gatzaren kantitate bat jartzen dugu, bigarren edalontzian azukrearen kopuru bera eta, hirugarrenean, ez dugu ezer jartzen. Azken hau erreferentzia izango da. 2. Edalontzi bakoitzari eta aldi berean, izotz puska bat gaineratzen diogu. Momentu honetan sukaldeko kronometroa pizten dugu. 3. Mahai gainean uzten dugu dena, izotza urtu arte eta idazten dugu zenbat minututan edalontzi bakoitzean. Izotza urtzeko denbora minutuak Ontzia + izotza Ontzia + izotza+ azukrea Ontzia + izotza+ gatza MAGIA POTAGIA Nola igo izotz puzka bat hari batekin, ukitu barik Materiala: • Edalontzia urarekin • Izotz puska bat • Hari puska bat • Gatza Prozedura: 1. Izotza sartzen dugu edalontzian, geratuko da flotatzen. 2. Hariaren erdiko zatia izotzaren gainean kokatzen dugu eta gatza botatzen diogu. 3. Minutu bat pasa eta gero, haria bi muturretatik hartzen dugu eta…magia! ....................................................................................................................... 36) Izotza uretan urtzen denean, uraren altuera-maila aldatzen da? HIPOTESIA Izotz zati bat freskagarri batean sartzen dugunean, apurka apurka, urtu egin eta desagertzen dela, hau da, egoera solidotik likidora pasatzen dela. Hau egiten dugu likidoa hozteko. Baina, zer gertatzen da izotzarekin desagertzen denean? Nahasten da urarekin? Adi egon behar gara edalontziarekin, ea uraren altuera maila igotzen ala gutxitzen den? Ikerketa honen bitartez izotz zati bat uretan sartu eta gero, uraren altuera- mailarekin zer gertatzen den ikusiko dugu. IKERKETAREN GARAPENA Materiala: • Edalontzi bat urez erdi beteta • Bi izotz zati • Errotulkia • Kronometroa
  • 49. Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozedura: 1. Edalontzi bat hartzen dugu eta ura botatzen diogu erdi bete arte. 2. Bi izotz zatiak edalontzian botatzen ditugu eta errotulkiaren bitartez uraren altuera seinalatzen dugu. 3. Mahai gainean uzten dugu dena izotza urtu arte. Orain berriro neurtzen dugu uraren altuera eta aurrekoarekin konparaketa egiten dugu. Egoera solidoa Egoera likidoa Uraren maila izotza, ur ontzian sartu dugunean: Uraren maila izotza urtu denean: Oso arraroa dirudi, baina uraren altuera-maila mantentzen da, gorputzak normalean, berotzen direnean, dilatatzen direlako. Baina uraren egoera solidoarekin, 0-4 graduen tartean (izotzarekin) kontrakoa gertatzen da, hots, urtzen denean, uzkurtzen da. Uraren propietate berezi bat da. Hau ez da gertatzen ura likidoarekin, 4 gradutik gora dagoenean, egoera honetan, edozein elementu bezala, dilatatzen da berotzerakoan. .......................................................................................................................