1. Ingeniaritza Mekanikoko Gradua – 4. maila
Zenbakizko modelizazioa
1
GARABI BATEN DIMENTSIONAKETA
Irudiko garabia gaixorik dauden pertsonak mugitzeko erabiltzen da. Eskumako irudian erakusten den modelo sinplifikatua 4 elementuz osatua dago: AB oinarria, AD zutabea, CE eragingailua eta DF habea. Elementu finituen metodoa erabiliz egitura dimentsionatzea eskatzen dugu, erresistentzia irizpidea eta zurruntasun irizpidea erabiliz.
Ondorengo hipotesiak hartuko ditugu kontutan:
• C, D eta E loturak giltzadurak dira.
• F erpinean W karga bertikal bat dago.
• Egituraren pisua mespretxagarria da.
• A gurpila AD zutabearen bertikal berean dago.
Helburua lortzeko Matlab aplikazioa erabiliko dugu. Ondorengo pausoak jarraitzea gomendatzen dugu:
• Egitura modelizatu.
• Egituraren tentsio-egoera eta desplazamenduak kalkulatu elementu finituen metodoa erabiliz. Tentsio-egoera eta desplazamenduak grafikoki adierazi.
• Egitura dimentsionatu, erresistentzia eta zurruntasun irizpideen arabera.
ABCDEF
2. Ingeniaritza Mekanikoko Gradua – 4. maila
Zenbakizko modelizazioa
2
Datuak:
• Egituraren geometria ezaguna da:
o AB distantzia =
o AD distantzia =
o AC distantzia = 3 /4
o DF distantzia =
o DE distantzia = /4
o DF habearen θ inklinazioa horizontalarekiko -45⁰ eta 45⁰ bitartekoa.
o luzera = 1,2 m
• W karga 1,5 kN-ekoa da.
• Sistemaren n segurtasun koefizientea 2koa da.
• F puntuaren desplazamendu bertikal onargarria /200 da.