SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
1. SARRERA
       Orain dela gutxi arte, AFHNa (Arreta Falta eta Hiperaktibitate Nahastea) guztiz
ezezaguna zen irakasle eta guraso gehienentzat. Gaur egun, ordea, egoera erabat aldatu da:
hiperaktibitate hitza gero eta gehiago erabiltzen da. Bost umetik batek du nahaste hori;
horrexegatik, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen gaitu. Hala ere, kasu asko
diagnostikatu barik daude; hori dela eta, portaera-arazotzat hartzen dira benetan
horrelakoak ez direnak.

      Oso garrantzitsua da diagnostiko ona egitea, umeen beharrei erantzun egokia
emateko eskolan zein eskolatik kanpo.

       Eskolari dagokionez, detekzio goiztiarra ezinbestekoa da, eskola porrotik, auto-
estima faltarik eta frustraziorik izan ez dezaten.

       Lan hau egitean, honako helburu hauek hartu ditugu oinarritzat:
          • Arreta Falta eta Hiperaktibitatea Nahastea (AFHN) zer den azaldu eta
             sentsibilizazioa sortu.
          • Nahasmendu hori pairatzen duten ikasleekin lan egiteko estrategiak
             aurkeztu, kasu praktiko baten bidez.


2. AFHNa: MARKO TEORIKOA
2.1.ZER DA AFHNa?

       AFHN siglak erabiltzen ditugu "Arreta Falta eta Hiperaktibitate Nahastea“ izena
duen sintoma anitzeko nahastea izendatzeko. Beste edozein nahastek bezala, ezaugarri
propioak ditu. Honako hauek dira:

       a) AFHN sindromeagatiko nahastearen ezaugarri nagusia arretarik eza edo/eta
hiperaktibitate/inpultsibitateko patroi iraunkorra da, bere adineko ikasle batzuek izaten
dutena baino ohikoagoa eta larriagoa. Hau da, umeak geldi egoteko, kontzentratzeko eta
gauzetan arreta jartzeko duen ezintasuna batetik, eta bizkorregi erreakzionatzea, bestetik.

       b) Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindromearen hiru sintoma
nagusiak, eta normalean zazpi urte egin aurretik agertzen dira.

       c) Sintomak honako esparruotako bitan, gutxienez, agertu beharko lukete: eskolan,
etxean eta etxetik kanpo.
.
       d) AFHN sindromeak izaera propioa du, hau da, ez du zertan egon beste
patologiaren bati lotuta.




                                                                                              1
Kontuan hartzekoak dira hiru ezaugarri bereziki:

     • Arreta falta
     • Hiperaktibitatea
     • Inpultsibitatea




Nahaste horretan hiru azpitalde bereiztu dira; honako hauek dira:
1. Arreta faltaren sintomak nagusi dituzten umeak.
2. Hiperaktibitate eta inpultsibitate sintomak nagusi dituztenak.
3. Hiru sintomak dituztenak: arreta-falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea.

Tipologia horietako bakoitza arina, moderatua edo larria izan daiteke.


2.2. KAUSAK

Ikerketek oraindik ez dituzte identifikatu AFHNren kausak; baina, badirudi gaixotasunaren
sorreran garrantzi handia dutela faktore neurobiologikoek, dopamina eta noradrenalina
neurotransmisoreen desorekak, batik bat. Hori dela eta, kimikoa da mugimenduan eta
arretan inplikatuta dauden garun atalen desorekaren kausa nagusia.




Horrez gain, AFHNk oinarri hereditarioa duela pentsatzen dute adituek, baina
nahasmenduan inplikatuak dauden geneen sekuentziak zein diren jakiteko hasierako
faseetan daude oraindik. Dena den, ingurumenarekin lotutako faktoreak ere garrantzitsuak
dira, eta familiaren ezaugarri eta faktore dinamiko ugarik izan dezakete eragina nahaste
horren sintometan.




                                                                                        2
2.3. KEZKATZEKO MODUKO SEINALEAK ETA DETEKTATZEKO
JARRAIBIDEAK
   •   Arreta faltari dagozkionak:

           o   xehetasunei arreta jartzeko ezintasuna, edo eskolako lanetan deskuiduz
               akatsak egitea
           o   jolasetan arreta jartzeko zailtasunak izatea
           o   irakaslearen oharrei kasu egin ez, eta eskolako lanak edo etxeko zereginak
               antolatzeko eta amaitzeko gai ez izatea
           o   esfortzu mental jarraitua eskatzen duten lanei ekiteko gogorik ez izatea
           o    lanak edo jarduerak egiteko beharrezkoak diren objektuak (jostailuak,
               enkarguak, arkatzak, liburuak edo gainerako tresnak) galtzea
           o   kanpoko estimuluen eraginez erraz distraitzea
           o   datuak eta aginduak gogoratzeko zailtasunak izatea.

   •   Hiperaktibitateari dagozkionak:

           o   eskuekin edo oinekin etengabeko mugimenduak egitea
           o   eserita egon behar duen egoeretan (eskolan, adibidez), eserlekutik jaiki eta
               alde egitea
           o   alde batetik bestera korrika ibiltzea, edota ezintasunagatik gauzen gainera
               igotzea
           o   isilean jolasteko ezintasuna edota aisialdiko jarduerei ekiteko zailtasuna
               izatea
           o   sarritan "martxan" egotea, edota "motor batek eraginda" bezala jokatzea
           o   jardueraz aldatzeko premia etengabea eta istripuak izateko arriskuan egotea

        Haur hiperaktiboa eta haur bizia bereizi egin behar dira: haur hiperaktiboak
arrazoirik gabe mugitzen dira, inolako helbururik gabe. Adibidez, plastikako lana egiten ari
dela, Pello, haur hiperaktiboa, bueltaka ari da ikasgelan beste ikaskideak molestatzen, eta ez
da gai egin behar duen lanari ekiteko. Miren haur bizia da, baina ez da hiperaktiboa:
aulkitik altxatzen da behin eta berriz, paperontzira gauzak botatzeko edo maisuari/maistrari
zerbait galdetzeko.

   •   Oldarkortasunari dagozkionak:

           o   pentsatu aurretik jokatzea
           o   galdera bukatu aurretik erantzutea
           o   txandari itxaroteko ezintasunagatik jarduerak eta elkarrizketak etetea,
               lagunei enbarazu egitea edo hitza kentzea
           o   bere ekintzen ondorioei erreparatzeko zailtasunak izatea




                                                                                              3
2.4. AFHNri lotutako ONDORIOAK

   •   Jokabidean

          o   desafiatzaileak
          o   aurkariak
          o   araurik gabeak
          o   arduragabeak


   •   Harreman pertsonaletan

          o   berdinen taldean baztertuak
          o   gizarte-trebetasunik gabeak
          o   gizarte-inguruneak etiketatuak
          o   kritikak onartzeko gaitasunik gabeak


   •   Aldartean

          o etsiak
          o goibelak
          o frustrazioa onartzeko gaitasunik gabeak
          o umorean-aldakorrak


   •   Ikasteko zailtasunean

          o   pentsamendua prozesatzeko arazodunak
          o   lan-memoria gutxikoak
          o   lekuan eta denboran kokatzeko zailtasunak dituzten umeak
          o   begi-eskuen arteko koordinazio eskasak
          o   irakurketan eta idazketan arazodunak
          o   matematikan zailtasunak dituztenak
          o   lana eta ekintzak antolatzeko zailtasunak dituzten ikasleak
          o   lanerako ordenarik eta txukuntasunik gabeak


2.5 . DIAGNOSTIKOA

Orokorrean gurasoak edota irakasleak konturatzen dira umeen portaera ez dela egokia, eta
zailtasunak dituztela gelako dinamikari jarraitzeko. Irakasleok gurasoekin lehenengo
elkarrizketa egin ondoren, kasua beste profesionalengana bideratzen dugu.



                                                                                           4
2.5.1. NORK EGITEN DU DIAGNOSTIKOA?

   Pediatrak hasten dira arazoak detektatzen eta prozesua bideratzen. Dena den, medikuek
   ( psikiatrek edo neuropediatrek) egin behar dute diagnostikoa. Beraz, diagnostikoa
   klinikoa da.

   Medikuek guraso, irakasle eta psikologoei umeen portaeraz eta errendimendu
   akademikoaz informazioa eskatu behar diete. Psikologoaren lana ere ezinbestekoa da,
   jakiteko zelan ikusten duten umeek euren burua.

   Hori guztiori egiteko gurasoentzako, irakasleentzako eta ikasleentzako galdetegiak
   erabiltzen dira.

   Horrez gain, froga psikometrikoak erabiltzen dira, adimena eta errendimendu arazoak
   baloratzeko. Prozesu horretan funtzeskoa da diagnostiko bereizgarria, beste mota
   bateko nahastea baztertzeko.




       DIAGNOSTIKO EGOKIA EGITEKO BEHARREZKOA DA:
         • psikologoaren balorazioa,umeen gaitasunak eta mugak
           zehazteko.
         • medikuen balorazioa,umeen zailtasunak ikusi ondoren,beste
           gaixotasun batzuk baztertzeko.
         • Psikopedagogia Taldearen balorazioa , eskola-porrota
           balioesteko.

       Psikologoek edota medikuek nahaste horri lotutako beste arazo
       batzuk dauden ala ez baloratu beharko dute.




2.5.2. NOLA EGITEN DA DIAGNOSTIKOA?

   •   Medikuen eta gurasoen arteko elkarrizketa

Horietan zehaztu behar da zein den arazoa eta noiztik agertzen diren sintomak, nola
sentitzen diren eta nola jokatzen duten arazoaren aurrean. Horretaz aparte, ezinbestekoa da
historia klinikoa, gorputz-garapenaren ezaugarri nagusiak, eta historia eskolarra ezagutzea.


                                                                                           5
•   Miaketa fisikoa

Beharrezkoa dira miaketa neurologikoa eta entzumenekoa. Medikuak diagnostikoa egiteko
lagungarriak dira umearen jokaera behatzea eta berarekin elkarrizketa izatea.

Ondoren, jasotako datu guztiak DSM-IV galdera-sortaren bidez egiaztatzen dituzte
medikuek. DSM-IV Ameriketako Psikiatria Elkartearen gidaliburua tresnarik onena da
gaur egun diagnostikoa egiteko.(1. eranskina)

Ez da behar beste probarik; ez laborategikorik, ezta RM, TAK, Elektroencefalograma
( EEG) , burmuineko kartografia edo horrelakorik, beste gaixotasun baten susmorik ez
dagoenean.

   •   Balorazio eskolarra eta akademikoa

Eskolako datu bilketa froga psikometriko eta galdetegien bitartez egiten da. SDQ
(Gaitasun eta zailtasunei buruzko galdera-sorta) ( 2. eranskina)




2.6. TRATAMENDUAK

2.6.1. TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA

Tratamenduak ume bakoitzari egokitutakoa izan behar du, baina, ikerketen arabera, botikez
gain interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala eginda lortzen dira emaitzarik
onenak. Arrakastarik handiena lortzeko, umeak berak, gurasoek, beste senideek eta
hezitzaileek hartu behar dute parte tratamenduan, beti medikuaren kontrolpean.

Tratamendu farmakologikoa 6 urterekin hasi behar da.

Erabiltzen den farmakorik ohikoena METILFENIDATOA da. Substantzia hori beste
hainbat lurraldetan ezagutzen da beste izen batzuekin (Rubifén, Concerta edoMedikinet
dira gaur egunekoak). Bere berehalako efektua da aditasuna eta kontzentrazioa hobetzea,
eta hiperaktibitatea gutxitzea.

Farmako horiek ez dute menpekotasunik sortzen umearengan, baina medikuek esaten dute
eskola egunetan baino ez hartzeko.

Bigarren mailako efektu bezala, kasu batzuetan loa eragozten du eta jateko gogoak gutxitu
egiten ditu.



                                                                                            6
2.6.2. TRATAMENDU PSIKOLOGIKOA
Bizitza zaila izan ahal da arreta gabezia duten umeentzat. Eurek dira gehienetan eskolan
arazoak dituztenak: ezin dute jolas bat amaitu, eta lagunak galtzen dituzte. Etxeko lanak
egiten luzaroan egon arren, hurrengo egunean lanak eskolara eramatea ahaztu egiten zaie.

Ez da erraza egoera horiei aurre egitea egunero. Hori dela eta, ume batzuek borroka eginez,
txarto portatuz...euren frustazioa askatzen dute. Oso autoestimu baxua izaten dute kasu
gehienetan.

Badaude teknika psikopedagogikoak ume horien trataera errazteko, honako hauek, esate
baterako:

   •   terapia kognitibo-konduktista: terapeuta kognitibo-konduktista batek lagundu ahal
       dio umeari bere jarrera aldatzen.
   •   Giza trebetasunetarako prestakuntza: horrek laguntzen dio umeari jokabide berriak
       izaten.

Gurasoak, maiz, errekurtsorik gabe, ezertarako gauza ez direla sentitzen dira.
Horretarako psikologoek honako baliabideok erabiltzen dituzte:

   •   talde laguntza: talde horietako kideek euren esperientziak eta bizipenak, arrakastak
       eta frustrazioak kontatzen dituzte elkarri lagundu nahian. Horrek guztiak, asko
       laguntzen die gurasoei bakarrik ez daudela jakiteko. Bizkaian, adibidez, AHIDA
       taldea sortu zen.
   •   Trebaketa seme-alabak zaintzeko: gurasoei teknikak edota baliabideak eskaintzen
       zaizkie euren seme-alaben jokabidea kudeatu ahal izateko.




                                                                                              7

More Related Content

Similar to Afn h proiektua

Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoaoia
 
Arreta goiztiarra power point
Arreta goiztiarra power pointArreta goiztiarra power point
Arreta goiztiarra power pointetxadi
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAaeslopez1
 
Adimena dela eta
Adimena dela etaAdimena dela eta
Adimena dela etaAURKITU .
 
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gidaAFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gidaLydia Fernández de Luco
 
Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea Jhaur
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntzab08
 
Antzematea
AntzemateaAntzematea
AntzemateaAlberto
 
Disziplinatik elkarbizitzara h_fn
Disziplinatik elkarbizitzara h_fnDisziplinatik elkarbizitzara h_fn
Disziplinatik elkarbizitzara h_fnOlatz Olatz
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakmaiderinigo
 
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAKIKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAKuzuxunago
 
12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioa12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioaetxebazter
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaJuneMateo
 

Similar to Afn h proiektua (20)

Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoaAutonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Arreta goiztiarra power point
Arreta goiztiarra power pointArreta goiztiarra power point
Arreta goiztiarra power point
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Adimena dela eta
Adimena dela etaAdimena dela eta
Adimena dela eta
 
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gidaAFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
 
Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
 
Antzematea
AntzemateaAntzematea
Antzematea
 
Disziplinatik elkarbizitzara h_fn
Disziplinatik elkarbizitzara h_fnDisziplinatik elkarbizitzara h_fn
Disziplinatik elkarbizitzara h_fn
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoak
 
Jokaerak
JokaerakJokaerak
Jokaerak
 
Berezkoikasiak
BerezkoikasiakBerezkoikasiak
Berezkoikasiak
 
Haurren jokabideak
Haurren jokabideakHaurren jokabideak
Haurren jokabideak
 
ADIMENA
ADIMENAADIMENA
ADIMENA
 
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAKIKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
 
12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioa12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 

Afn h proiektua

  • 1. 1. SARRERA Orain dela gutxi arte, AFHNa (Arreta Falta eta Hiperaktibitate Nahastea) guztiz ezezaguna zen irakasle eta guraso gehienentzat. Gaur egun, ordea, egoera erabat aldatu da: hiperaktibitate hitza gero eta gehiago erabiltzen da. Bost umetik batek du nahaste hori; horrexegatik, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen gaitu. Hala ere, kasu asko diagnostikatu barik daude; hori dela eta, portaera-arazotzat hartzen dira benetan horrelakoak ez direnak. Oso garrantzitsua da diagnostiko ona egitea, umeen beharrei erantzun egokia emateko eskolan zein eskolatik kanpo. Eskolari dagokionez, detekzio goiztiarra ezinbestekoa da, eskola porrotik, auto- estima faltarik eta frustraziorik izan ez dezaten. Lan hau egitean, honako helburu hauek hartu ditugu oinarritzat: • Arreta Falta eta Hiperaktibitatea Nahastea (AFHN) zer den azaldu eta sentsibilizazioa sortu. • Nahasmendu hori pairatzen duten ikasleekin lan egiteko estrategiak aurkeztu, kasu praktiko baten bidez. 2. AFHNa: MARKO TEORIKOA 2.1.ZER DA AFHNa? AFHN siglak erabiltzen ditugu "Arreta Falta eta Hiperaktibitate Nahastea“ izena duen sintoma anitzeko nahastea izendatzeko. Beste edozein nahastek bezala, ezaugarri propioak ditu. Honako hauek dira: a) AFHN sindromeagatiko nahastearen ezaugarri nagusia arretarik eza edo/eta hiperaktibitate/inpultsibitateko patroi iraunkorra da, bere adineko ikasle batzuek izaten dutena baino ohikoagoa eta larriagoa. Hau da, umeak geldi egoteko, kontzentratzeko eta gauzetan arreta jartzeko duen ezintasuna batetik, eta bizkorregi erreakzionatzea, bestetik. b) Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindromearen hiru sintoma nagusiak, eta normalean zazpi urte egin aurretik agertzen dira. c) Sintomak honako esparruotako bitan, gutxienez, agertu beharko lukete: eskolan, etxean eta etxetik kanpo. . d) AFHN sindromeak izaera propioa du, hau da, ez du zertan egon beste patologiaren bati lotuta. 1
  • 2. Kontuan hartzekoak dira hiru ezaugarri bereziki: • Arreta falta • Hiperaktibitatea • Inpultsibitatea Nahaste horretan hiru azpitalde bereiztu dira; honako hauek dira: 1. Arreta faltaren sintomak nagusi dituzten umeak. 2. Hiperaktibitate eta inpultsibitate sintomak nagusi dituztenak. 3. Hiru sintomak dituztenak: arreta-falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea. Tipologia horietako bakoitza arina, moderatua edo larria izan daiteke. 2.2. KAUSAK Ikerketek oraindik ez dituzte identifikatu AFHNren kausak; baina, badirudi gaixotasunaren sorreran garrantzi handia dutela faktore neurobiologikoek, dopamina eta noradrenalina neurotransmisoreen desorekak, batik bat. Hori dela eta, kimikoa da mugimenduan eta arretan inplikatuta dauden garun atalen desorekaren kausa nagusia. Horrez gain, AFHNk oinarri hereditarioa duela pentsatzen dute adituek, baina nahasmenduan inplikatuak dauden geneen sekuentziak zein diren jakiteko hasierako faseetan daude oraindik. Dena den, ingurumenarekin lotutako faktoreak ere garrantzitsuak dira, eta familiaren ezaugarri eta faktore dinamiko ugarik izan dezakete eragina nahaste horren sintometan. 2
  • 3. 2.3. KEZKATZEKO MODUKO SEINALEAK ETA DETEKTATZEKO JARRAIBIDEAK • Arreta faltari dagozkionak: o xehetasunei arreta jartzeko ezintasuna, edo eskolako lanetan deskuiduz akatsak egitea o jolasetan arreta jartzeko zailtasunak izatea o irakaslearen oharrei kasu egin ez, eta eskolako lanak edo etxeko zereginak antolatzeko eta amaitzeko gai ez izatea o esfortzu mental jarraitua eskatzen duten lanei ekiteko gogorik ez izatea o lanak edo jarduerak egiteko beharrezkoak diren objektuak (jostailuak, enkarguak, arkatzak, liburuak edo gainerako tresnak) galtzea o kanpoko estimuluen eraginez erraz distraitzea o datuak eta aginduak gogoratzeko zailtasunak izatea. • Hiperaktibitateari dagozkionak: o eskuekin edo oinekin etengabeko mugimenduak egitea o eserita egon behar duen egoeretan (eskolan, adibidez), eserlekutik jaiki eta alde egitea o alde batetik bestera korrika ibiltzea, edota ezintasunagatik gauzen gainera igotzea o isilean jolasteko ezintasuna edota aisialdiko jarduerei ekiteko zailtasuna izatea o sarritan "martxan" egotea, edota "motor batek eraginda" bezala jokatzea o jardueraz aldatzeko premia etengabea eta istripuak izateko arriskuan egotea Haur hiperaktiboa eta haur bizia bereizi egin behar dira: haur hiperaktiboak arrazoirik gabe mugitzen dira, inolako helbururik gabe. Adibidez, plastikako lana egiten ari dela, Pello, haur hiperaktiboa, bueltaka ari da ikasgelan beste ikaskideak molestatzen, eta ez da gai egin behar duen lanari ekiteko. Miren haur bizia da, baina ez da hiperaktiboa: aulkitik altxatzen da behin eta berriz, paperontzira gauzak botatzeko edo maisuari/maistrari zerbait galdetzeko. • Oldarkortasunari dagozkionak: o pentsatu aurretik jokatzea o galdera bukatu aurretik erantzutea o txandari itxaroteko ezintasunagatik jarduerak eta elkarrizketak etetea, lagunei enbarazu egitea edo hitza kentzea o bere ekintzen ondorioei erreparatzeko zailtasunak izatea 3
  • 4. 2.4. AFHNri lotutako ONDORIOAK • Jokabidean o desafiatzaileak o aurkariak o araurik gabeak o arduragabeak • Harreman pertsonaletan o berdinen taldean baztertuak o gizarte-trebetasunik gabeak o gizarte-inguruneak etiketatuak o kritikak onartzeko gaitasunik gabeak • Aldartean o etsiak o goibelak o frustrazioa onartzeko gaitasunik gabeak o umorean-aldakorrak • Ikasteko zailtasunean o pentsamendua prozesatzeko arazodunak o lan-memoria gutxikoak o lekuan eta denboran kokatzeko zailtasunak dituzten umeak o begi-eskuen arteko koordinazio eskasak o irakurketan eta idazketan arazodunak o matematikan zailtasunak dituztenak o lana eta ekintzak antolatzeko zailtasunak dituzten ikasleak o lanerako ordenarik eta txukuntasunik gabeak 2.5 . DIAGNOSTIKOA Orokorrean gurasoak edota irakasleak konturatzen dira umeen portaera ez dela egokia, eta zailtasunak dituztela gelako dinamikari jarraitzeko. Irakasleok gurasoekin lehenengo elkarrizketa egin ondoren, kasua beste profesionalengana bideratzen dugu. 4
  • 5. 2.5.1. NORK EGITEN DU DIAGNOSTIKOA? Pediatrak hasten dira arazoak detektatzen eta prozesua bideratzen. Dena den, medikuek ( psikiatrek edo neuropediatrek) egin behar dute diagnostikoa. Beraz, diagnostikoa klinikoa da. Medikuek guraso, irakasle eta psikologoei umeen portaeraz eta errendimendu akademikoaz informazioa eskatu behar diete. Psikologoaren lana ere ezinbestekoa da, jakiteko zelan ikusten duten umeek euren burua. Hori guztiori egiteko gurasoentzako, irakasleentzako eta ikasleentzako galdetegiak erabiltzen dira. Horrez gain, froga psikometrikoak erabiltzen dira, adimena eta errendimendu arazoak baloratzeko. Prozesu horretan funtzeskoa da diagnostiko bereizgarria, beste mota bateko nahastea baztertzeko. DIAGNOSTIKO EGOKIA EGITEKO BEHARREZKOA DA: • psikologoaren balorazioa,umeen gaitasunak eta mugak zehazteko. • medikuen balorazioa,umeen zailtasunak ikusi ondoren,beste gaixotasun batzuk baztertzeko. • Psikopedagogia Taldearen balorazioa , eskola-porrota balioesteko. Psikologoek edota medikuek nahaste horri lotutako beste arazo batzuk dauden ala ez baloratu beharko dute. 2.5.2. NOLA EGITEN DA DIAGNOSTIKOA? • Medikuen eta gurasoen arteko elkarrizketa Horietan zehaztu behar da zein den arazoa eta noiztik agertzen diren sintomak, nola sentitzen diren eta nola jokatzen duten arazoaren aurrean. Horretaz aparte, ezinbestekoa da historia klinikoa, gorputz-garapenaren ezaugarri nagusiak, eta historia eskolarra ezagutzea. 5
  • 6. Miaketa fisikoa Beharrezkoa dira miaketa neurologikoa eta entzumenekoa. Medikuak diagnostikoa egiteko lagungarriak dira umearen jokaera behatzea eta berarekin elkarrizketa izatea. Ondoren, jasotako datu guztiak DSM-IV galdera-sortaren bidez egiaztatzen dituzte medikuek. DSM-IV Ameriketako Psikiatria Elkartearen gidaliburua tresnarik onena da gaur egun diagnostikoa egiteko.(1. eranskina) Ez da behar beste probarik; ez laborategikorik, ezta RM, TAK, Elektroencefalograma ( EEG) , burmuineko kartografia edo horrelakorik, beste gaixotasun baten susmorik ez dagoenean. • Balorazio eskolarra eta akademikoa Eskolako datu bilketa froga psikometriko eta galdetegien bitartez egiten da. SDQ (Gaitasun eta zailtasunei buruzko galdera-sorta) ( 2. eranskina) 2.6. TRATAMENDUAK 2.6.1. TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA Tratamenduak ume bakoitzari egokitutakoa izan behar du, baina, ikerketen arabera, botikez gain interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala eginda lortzen dira emaitzarik onenak. Arrakastarik handiena lortzeko, umeak berak, gurasoek, beste senideek eta hezitzaileek hartu behar dute parte tratamenduan, beti medikuaren kontrolpean. Tratamendu farmakologikoa 6 urterekin hasi behar da. Erabiltzen den farmakorik ohikoena METILFENIDATOA da. Substantzia hori beste hainbat lurraldetan ezagutzen da beste izen batzuekin (Rubifén, Concerta edoMedikinet dira gaur egunekoak). Bere berehalako efektua da aditasuna eta kontzentrazioa hobetzea, eta hiperaktibitatea gutxitzea. Farmako horiek ez dute menpekotasunik sortzen umearengan, baina medikuek esaten dute eskola egunetan baino ez hartzeko. Bigarren mailako efektu bezala, kasu batzuetan loa eragozten du eta jateko gogoak gutxitu egiten ditu. 6
  • 7. 2.6.2. TRATAMENDU PSIKOLOGIKOA Bizitza zaila izan ahal da arreta gabezia duten umeentzat. Eurek dira gehienetan eskolan arazoak dituztenak: ezin dute jolas bat amaitu, eta lagunak galtzen dituzte. Etxeko lanak egiten luzaroan egon arren, hurrengo egunean lanak eskolara eramatea ahaztu egiten zaie. Ez da erraza egoera horiei aurre egitea egunero. Hori dela eta, ume batzuek borroka eginez, txarto portatuz...euren frustazioa askatzen dute. Oso autoestimu baxua izaten dute kasu gehienetan. Badaude teknika psikopedagogikoak ume horien trataera errazteko, honako hauek, esate baterako: • terapia kognitibo-konduktista: terapeuta kognitibo-konduktista batek lagundu ahal dio umeari bere jarrera aldatzen. • Giza trebetasunetarako prestakuntza: horrek laguntzen dio umeari jokabide berriak izaten. Gurasoak, maiz, errekurtsorik gabe, ezertarako gauza ez direla sentitzen dira. Horretarako psikologoek honako baliabideok erabiltzen dituzte: • talde laguntza: talde horietako kideek euren esperientziak eta bizipenak, arrakastak eta frustrazioak kontatzen dituzte elkarri lagundu nahian. Horrek guztiak, asko laguntzen die gurasoei bakarrik ez daudela jakiteko. Bizkaian, adibidez, AHIDA taldea sortu zen. • Trebaketa seme-alabak zaintzeko: gurasoei teknikak edota baliabideak eskaintzen zaizkie euren seme-alaben jokabidea kudeatu ahal izateko. 7