SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Jainko txikia


1.       Gaizki maitatutako haurrak aipatzean, gutxiegi maitatuak etorri ohi dira gogora, baina
      ez gehiegi maitatuak.

2.       Pozgarritzat jotzen da, gaur, haurra helduaren interesgune bihurtu izana gizarteko
      zenbait sailetan; baina oraindik zehaztu gabe dago harreman-modu berri horren zer-
      nolakoa. Gure garaikideei behatzean, ikusten da nola haurra sarri bihurtu den jainko berri
      ukiezin, izaki sakratu, bakoitzak bere txokoan babestu nahi duena, munduko erasoetatik
      urrun.

3.       "Haurra kontuan hartu", orduan, "haurra bizitzako erdigune egin" bihurtzen da. Guraso
      askok aitortzen dute, gauzarik naturalena balitz bezala, beren haurra dela "dena
      berentzat", noiz eta gurasoen egitekoak guztiz bestelakoa izan beharko lukeenean: beraiek
      izan haurraren erakarpen-gune.

4.       Haurra, desiratua denean, gurasoek idealizatu egiten dute sarritan: hutsune bat
      betetzen du, bikotearen garaipenik gorena da. Eta nork esan ezetz jainko txikiari? Haurra
      jainko-mailan ipinita, ez diote ezer ukatzen, eta gurasoek nahiago dute beren burua
      zapuztu, haurra zapuztuta ikustea baino. Askok lanbidea aldatzen dute, edo etxea; eta
      dibortziatzera ere iristen dira, haurraren ustezko "mesedetan”. Ordainetan, haurrak gai
      izan beharko du, jakina, berarengan ipinitako itxaropen izugarriari erantzuteko.

5.       Haurraren gain-gainean egotea, askotan, gurasoen neurosia ezkutatzen duen morrontza
      da. Eta are ezkutuago geratzen da, gainera, giro kulturalaren eraginez eta merkataritzaren
      presioagatik.

6.       Gure hiri modernoetako bihotzean, parkeak, autobusak, eskola-inguruak, jatetxeak dira
      kultu berri horren aparteko behatoki. Alde guztietan errepikatzen da lelo bera: haurra
      babestu. Bestela esanda: bere ekimenak ito, bere nagikeria indartu.

7.       Jokaera horren oinarrian, bi uste daude, ondorio zalantzagarriak dituztenak. Batetik,
      gizakiak ahalik eta neke gutxien jasan behar du era harmonikoan hazteko; eta harmonia,
      kasu honetan, gehiago da gatazkarik eza, indar osagarrien arteko oreka baino. Bestetik,
      haurraren egiazko premia, berriz, bat dator berak azaltzen duenarekin eta hau ere bat
      dator gurasoek premiaz duten ideiarekin.

8.       Beraz, haurrak, jaio orduko, senaz jakingo luke zer den on beretzat. Harrigarria: senaren
      azalpen hutsera murrizten da kontzientzia. Nolabait, azken mendeko moral victoriarraren
      gehiegikerien ordaina da.

9.        Moral bitxi honek ukatu egiten ditu psikoanalisiaren ekarpenak, nahiz eta bertatik
      elikatu. Izan ere, psikoanalisiarentzat garrantzizkoa da pozak eta nekeak txandatzea,
      haurrak munduarekin dituen harremanetan.

10.      Frustrazio jakin bat onuragarria izan daiteke, baldin eta gizakiari aukera ematen badio
      egitura psikikoa garatu eta ezintasun hori gainditzeko eta, ondoren, gero eta hobeto aurre
      egiteko antzeko egoerei. Frustrazio bat gainditzeko gaitasunari esker egingo da ume
      koxkorra, astiro-astiro, bere autonomiaren jabe.

11.     Baina nola bideratu dinamika hori, non eta haurra etengabe asebetetzera bultzatzen
      duen giroan?
12.      Helduaren zeregina, lehen-lehenik, haurrari laguntzea da heldu bihurtzen; hau da,
      laguntzea errealitateari aurre egiten –eta ez bizkar ematen–. Gurasoek, hobe beharrez,
      hesia jartzen dutenean haurraren eta errealitatearen artean, benetako esperientzia
      eragozten diote eta erreferentzia egokiak finkatzeko aukerak ukatzen dizkiote.

13.      Nahiz eta haurrarekin hitz egitea beharrezkoa izan, zenbait helduren argibide
      sistematikoak eta pazientzia neurrigabea, ordea –adibidez, haurraren txorakeria batzuen
      aurrean–, kaltegarriak izan daitezke haurrarentzat, murriztu egiten baitiote errealitatea
      osorik atzemateko gaitasuna, eta sinestarazi bizitza beti onbera izango dela bere
      hutsegiteekin.

14.      Horrela, eragotzi egiten diote munduarekin harreman sentsuala izatea ere, harreman
      erabat zerebralaren mesedetan. Adibidez: berdin al da jakitea zerbaitek, ukituz gero, min
      ematen duela, eta ukitu eta mina sentitzea? Haurra, berez, erresistentzien bila dabil, bere
      burua kokatzeko eta garatzeko. Aurkitu ezean, hutsune horrek sortutako antsiaren aurka
      erreakzionatuko du bihar edo etzi.

15.      Gure haurrek ez dute ikasten mundura “jaiotzen”, eta jasanezina egiten zaie
      adoleszentziako aldaketa. Orduan, depresio sakon bat sortzen zaie askotan; eta horri,
      gainera, halako jarrera zinikoa eta nihilista eransten zaio, lehen bizi izandako gabezia
      azaltzen ariko balitz bezala: ezer ez du ukitu, ezerk ez du hunkitu, dena zaio higuingarri!

16.      Adoleszente honentzat, erresistentziarik txikiena ere bortizkeria da; bizitzaren indar
      bizia, jasanezina. Gabeziak jota bizi da, eta egituratzeko –eta ez soilik babesteko– aukera
      emango dion maitasunaren egarriz; atzera eginez, ordea, errealitatera eta honen
      basakeriara iristeko aukeren aurrean. Agresibitatearen eta malenkoniaren erdian
      harrapaturik, sufritzen dagoen izakiak ezin du bizitzan berak bakarrik aurrera egin.

17.      Hala, gizarte-laguntzaileak, medikuak, psikologoak edo psikoanalistak etsipen-mota
      berri batekin egiten dute topo gero eta gehiagotan. Haurraren arazoen sorburua ez dago
      zoritxarreko haurtzaro batean, baizik eta, alderantziz, haurtzaro mimatu batean.




                                                                               Anne Rose (1991)
                                                   in Unescoren Albistaria, 83: 32-33 (moldatua)

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (8)

Contrastes
ContrastesContrastes
Contrastes
 
Proporcionalitat i regla de tres simple
Proporcionalitat i regla de tres simpleProporcionalitat i regla de tres simple
Proporcionalitat i regla de tres simple
 
Autogovern
AutogovernAutogovern
Autogovern
 
оу 28
оу 28оу 28
оу 28
 
Pozvánka: 120 vteřin+ Moderní technologie pro dopravu
Pozvánka: 120 vteřin+ Moderní technologie pro dopravuPozvánka: 120 vteřin+ Moderní technologie pro dopravu
Pozvánka: 120 vteřin+ Moderní technologie pro dopravu
 
Edabe magikoa jon ander
Edabe magikoa                         jon anderEdabe magikoa                         jon ander
Edabe magikoa jon ander
 
газета 1
газета 1газета 1
газета 1
 
Articulo hammurabi
Articulo hammurabiArticulo hammurabi
Articulo hammurabi
 

Similar to Jainko txikia

Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaplay taldea
 
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaHaurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaanabadiola
 
Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.
Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.
Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.E-idazkaritza
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskarazJota Cuatro
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanJose Aizpurua
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanJose Aizpurua
 
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideakGarapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideakkatia alor
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finalamagiapotagia
 
Downsindromea
DownsindromeaDownsindromea
Downsindromeaboli
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanxuastenea
 

Similar to Jainko txikia (20)

Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoaAutonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
 
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaHaurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
 
Autonomia eta erantzukizuna zuzen
Autonomia eta erantzukizuna zuzenAutonomia eta erantzukizuna zuzen
Autonomia eta erantzukizuna zuzen
 
4
44
4
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Emozioen kontrola
Emozioen kontrolaEmozioen kontrola
Emozioen kontrola
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.
Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.
Testu antolatzaileen erabilera estrategikoa. Zuzenketa orria 1.
 
Nerabezaroa
NerabezaroaNerabezaroa
Nerabezaroa
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
 
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideakGarapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideak
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finala
 
Downsindromea
DownsindromeaDownsindromea
Downsindromea
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Garapen soziala
Garapen sozialaGarapen soziala
Garapen soziala
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
 

More from E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 

Jainko txikia

  • 1. Jainko txikia 1. Gaizki maitatutako haurrak aipatzean, gutxiegi maitatuak etorri ohi dira gogora, baina ez gehiegi maitatuak. 2. Pozgarritzat jotzen da, gaur, haurra helduaren interesgune bihurtu izana gizarteko zenbait sailetan; baina oraindik zehaztu gabe dago harreman-modu berri horren zer- nolakoa. Gure garaikideei behatzean, ikusten da nola haurra sarri bihurtu den jainko berri ukiezin, izaki sakratu, bakoitzak bere txokoan babestu nahi duena, munduko erasoetatik urrun. 3. "Haurra kontuan hartu", orduan, "haurra bizitzako erdigune egin" bihurtzen da. Guraso askok aitortzen dute, gauzarik naturalena balitz bezala, beren haurra dela "dena berentzat", noiz eta gurasoen egitekoak guztiz bestelakoa izan beharko lukeenean: beraiek izan haurraren erakarpen-gune. 4. Haurra, desiratua denean, gurasoek idealizatu egiten dute sarritan: hutsune bat betetzen du, bikotearen garaipenik gorena da. Eta nork esan ezetz jainko txikiari? Haurra jainko-mailan ipinita, ez diote ezer ukatzen, eta gurasoek nahiago dute beren burua zapuztu, haurra zapuztuta ikustea baino. Askok lanbidea aldatzen dute, edo etxea; eta dibortziatzera ere iristen dira, haurraren ustezko "mesedetan”. Ordainetan, haurrak gai izan beharko du, jakina, berarengan ipinitako itxaropen izugarriari erantzuteko. 5. Haurraren gain-gainean egotea, askotan, gurasoen neurosia ezkutatzen duen morrontza da. Eta are ezkutuago geratzen da, gainera, giro kulturalaren eraginez eta merkataritzaren presioagatik. 6. Gure hiri modernoetako bihotzean, parkeak, autobusak, eskola-inguruak, jatetxeak dira kultu berri horren aparteko behatoki. Alde guztietan errepikatzen da lelo bera: haurra babestu. Bestela esanda: bere ekimenak ito, bere nagikeria indartu. 7. Jokaera horren oinarrian, bi uste daude, ondorio zalantzagarriak dituztenak. Batetik, gizakiak ahalik eta neke gutxien jasan behar du era harmonikoan hazteko; eta harmonia, kasu honetan, gehiago da gatazkarik eza, indar osagarrien arteko oreka baino. Bestetik, haurraren egiazko premia, berriz, bat dator berak azaltzen duenarekin eta hau ere bat dator gurasoek premiaz duten ideiarekin. 8. Beraz, haurrak, jaio orduko, senaz jakingo luke zer den on beretzat. Harrigarria: senaren azalpen hutsera murrizten da kontzientzia. Nolabait, azken mendeko moral victoriarraren gehiegikerien ordaina da. 9. Moral bitxi honek ukatu egiten ditu psikoanalisiaren ekarpenak, nahiz eta bertatik elikatu. Izan ere, psikoanalisiarentzat garrantzizkoa da pozak eta nekeak txandatzea, haurrak munduarekin dituen harremanetan. 10. Frustrazio jakin bat onuragarria izan daiteke, baldin eta gizakiari aukera ematen badio egitura psikikoa garatu eta ezintasun hori gainditzeko eta, ondoren, gero eta hobeto aurre egiteko antzeko egoerei. Frustrazio bat gainditzeko gaitasunari esker egingo da ume koxkorra, astiro-astiro, bere autonomiaren jabe. 11. Baina nola bideratu dinamika hori, non eta haurra etengabe asebetetzera bultzatzen duen giroan?
  • 2. 12. Helduaren zeregina, lehen-lehenik, haurrari laguntzea da heldu bihurtzen; hau da, laguntzea errealitateari aurre egiten –eta ez bizkar ematen–. Gurasoek, hobe beharrez, hesia jartzen dutenean haurraren eta errealitatearen artean, benetako esperientzia eragozten diote eta erreferentzia egokiak finkatzeko aukerak ukatzen dizkiote. 13. Nahiz eta haurrarekin hitz egitea beharrezkoa izan, zenbait helduren argibide sistematikoak eta pazientzia neurrigabea, ordea –adibidez, haurraren txorakeria batzuen aurrean–, kaltegarriak izan daitezke haurrarentzat, murriztu egiten baitiote errealitatea osorik atzemateko gaitasuna, eta sinestarazi bizitza beti onbera izango dela bere hutsegiteekin. 14. Horrela, eragotzi egiten diote munduarekin harreman sentsuala izatea ere, harreman erabat zerebralaren mesedetan. Adibidez: berdin al da jakitea zerbaitek, ukituz gero, min ematen duela, eta ukitu eta mina sentitzea? Haurra, berez, erresistentzien bila dabil, bere burua kokatzeko eta garatzeko. Aurkitu ezean, hutsune horrek sortutako antsiaren aurka erreakzionatuko du bihar edo etzi. 15. Gure haurrek ez dute ikasten mundura “jaiotzen”, eta jasanezina egiten zaie adoleszentziako aldaketa. Orduan, depresio sakon bat sortzen zaie askotan; eta horri, gainera, halako jarrera zinikoa eta nihilista eransten zaio, lehen bizi izandako gabezia azaltzen ariko balitz bezala: ezer ez du ukitu, ezerk ez du hunkitu, dena zaio higuingarri! 16. Adoleszente honentzat, erresistentziarik txikiena ere bortizkeria da; bizitzaren indar bizia, jasanezina. Gabeziak jota bizi da, eta egituratzeko –eta ez soilik babesteko– aukera emango dion maitasunaren egarriz; atzera eginez, ordea, errealitatera eta honen basakeriara iristeko aukeren aurrean. Agresibitatearen eta malenkoniaren erdian harrapaturik, sufritzen dagoen izakiak ezin du bizitzan berak bakarrik aurrera egin. 17. Hala, gizarte-laguntzaileak, medikuak, psikologoak edo psikoanalistak etsipen-mota berri batekin egiten dute topo gero eta gehiagotan. Haurraren arazoen sorburua ez dago zoritxarreko haurtzaro batean, baizik eta, alderantziz, haurtzaro mimatu batean. Anne Rose (1991) in Unescoren Albistaria, 83: 32-33 (moldatua)