EMOZIOENKONTROLA
Emozioen inguruko informazio asko egon arren, hauen definizio zehatzik ez dugu.
Hona hemen emozioen definizioa eraikitzeko hainbat datu: emozio mota bat baino gehiago
dago, bakoitzaren erantzun sistemekin lotuta daude, azpiegitura neuronalarekin dute lotura,
bai eta prozesu kognitiboekin ere eta kultura eta pertsonaren arabera osagai kognitiboak
dituzten hainbat eskema emozional ezberdin daude.
Emozioak, guk egingo dugun ekintza baten aurretik edo atzetik datoz, batzuetan edo
gehienetan emozioak dira zerbait burutu edo egitera bultzatzen gaituztenak. Badira bi
motatako emozioak: positiboak bai negatiboak.
Positiboak gozamena sorrarazten digutenak izango dira (poza…), besteak, aldiz,
desatseginak (amorrua) direnak, nahi dugun zerbait lortzen ez dugunean adibidez.
Emozioak ezinbestekoak eta garrantzitsuak dira haur edo pertsona bakoitzaren
garapenean, pertsona bakoitzak egoera berdinean sentimendu edo emozio ezberdinak izan
ditzaketelako eta emozio ezberdin horiek pertsona bakoitza berezi edo bakar egiten
gaituztelako. Bestalde, emozio horiei esker, beste kide, lagun edo senideekin harremantzera
bultzatzen gaituzte eta emozio horiek ardatz izanda hortik ere enpatia, laguntasun... egoerak
sor daitezke,
Nahiz eta emozioak jaiotzen garen unetik egon ez, gure gorputza emozio horiek
aurrerago sentitzeko programatuta dago eta esan beharra dago, haurrak emozio denak
pixkanaka pixkanaka ezagutuko dituela, batzuk lokalizatzeko edo ezagutzeko erraztasun
handiagoa izanik. Ohikoak direnak (poza, tristura, haserrea…)izango dira lehenengo ezagutu
edo deskubrituko dituztenak. Adibidez; gorrotoa 4 hilabete arte ez dute ezagutuko, beldurra,
aldiz, 8 hilabete arte.
Emozioak, gehienetan ezin dira kontrolatu eta era batera edo bestera kanpora atera
edo besteei transmititzen dizkiegu. Hala nola, gu txikiak garenean guraso, lagun, edo
kanpoko edonork sumatu dezake gauza bat interesatzen zaigun edo ez eta horrek zer
sentiarazten digun.
1
3.
Bigarren eta hirugarrenhilabetetan estimulu gehienei edo arreta deitzen dion gauza askori
irribarre egiten dio haurrak.
Laugarren hilabetean, haurra tristura eta haserrea sentitzen duela ohartzen da eta
adierazteko gai da, honekin batera pertsona bakoitzak zer emozio adierazten ari den
lokalizatzeko ere gai izanik.
Seigarren eta hurrengo hilabetetan pertsona ezezagun eta ezagunak bereizi egiten ditu,
batzuetan, egoera hauen aurrean negar eginez.
12 hilabetekin besteen emozioak kontutan hartuz bere portaera kontrolatzeko kapaza da.
Lotsa eta herabea adierazi.
Emozioen aurrean bi aukera dugu: momentuan sentitzen dugunaren arabera jokatu
edo emozio hori alde batera utzi eta ezer sentituko bagenu bezala jokatu. Argi dago egokiena
lehenengoa izango dela kasu gehienetan eta egia esan, gure eta besteen emozioak ulertu edo
hauekin enpatizatzea lortzen badugu harreman afektibo osasungarri edo egokiagoak lortu edo
sortuko ditugu.
Horregatik, garrantzitsua da hezitzaileok haurrei haien emozio edo sentimenduak
kontrolatzen lagundu edo irakastea hauek alde batera utzi gabe. Momentu oron sentitzen
dutena onartu behar dute,nola sentitzen diren aztertu,egoera lasaitasunez hartu…Ez dugu
haurra emozio horrez aldenduko. Hau da, haurra triste dagoenean, ez dugu ,teknika
ezberdinen bidez, despistatuko edo arazotik aldenduko, haurrak sentimendua hartu eta barne
barnetik aztertzen ikasi beharko du eta guk erakutsi behar diogu egoera hori ohikoa eta
naturala dela,era berean emozio horri buruz azaldu nahi duena azaltzeko denbora emango
diogu eta berak egoera analizatzen ikasi behar du, gertatutakoaren inguruan nola sentitzen
den azaldu eta honi buruzko hausnarketa (luzea) eginez.
Emozioak, bestalde, ez dira sexuen araberakoa izango, sexu bakoitzari txikitatik
irakasten/inposatzen zaionaren araberakoa baizik. Hau da, mutilei sentimenduak alde batera
utzi behar dituztela irakasten zaie, neskei aldiz, adieraztea positiboa dela esanten zaie.
Neskek emozioak (negar,beldurra…) kanpora ateratzen dituztenez edo hauek adierazteko
erraztasuna izaten irakatsi dietenez ahultasunarekin lotuta egon izan dira betidanik, horregatik
2
4.
mutilek hauek adieraztendituzten momentuan ahul bihurtzen direla uste du gizarteak. Hala
ere, haserrea eta amorruarekin lotutako jokaerak erabil ditzakete, sentimendu gogor edo
ausartak baitira.
Era honetan, txikitatik bakoitzari, generoaren arabera, nola jokatu behar duen inposatu
egiten zaio, bakoitzaren behar edo erritmoa alde batera utziz. Nahiz eta pertsonak kanpotik
ezberdinak izan, emozioak barrutik datoz eta barrutik denak gara berdinak, mutil, neska edo
dena delakoa izan. Hori dela eta, haur denen heziketa ez oztopatzeko, generoen kontua alde
batera utzi beharko genuke eta haur bakoitzaren erritmo edo garapenean zentratu.
Gai hau jorratzeko orduan galdera bat bururatzen zaigu, haurraren zein adinetan
komeni da emozioak kontrolatzen erakustea? Txiki-txikitatik komeni dela esaten dute.
Hasieran frustrazioa jasaten erakutsi behar zaie, adibidez, gozokiak nahi baditu ezin dituela
jan azalduz, astean behin bakarrik jango dituelako edo bazkaldu ondoren. Horrez gain, oso
garrantzitsua da baita ere haurrek haien sentimenduak ezagutzea (beldurra, alaitasuna,
haserrea...sentitzen dutenean jakitea). Beraz, frustrazioa jasatea eta haien sentimenduak
ezagutzea dira haurretan txikitatik gehien landu beharreko gauzak.
Hilabete honetan bizi izan dugun esperientzian oinarrituz, ados gaude uneoro
haurraren burutik gauza eta emozio berri asko sortzen edo igarotzen direla, askotan jarrera
ezberdinak bultzaraziz . Hauen kudeaketan lehen esan bezala, pixkanaka lagundu behar diegu
bai guraso eta hezitzaileok ere, baina betiere bere izaera errespetatuz eta ezer inposatu barik.
Gure iritziz, gai hau gehiago sakondu beharko litzateke orokorrean gure bizitzan
zehar, bai ikastolan , DBHn eta baita unibertsitatean ere, azken finean gure bizitzan zehar beti
egongo den gauza bat izango delako eta askotan ez dakigu nola kudeatu helduak izanda
ere.Gainera, film bat gomendatu nahiko genuke: “Del revés” (inside out) non oso ondo
ikusten da, era metaforiko batean umeek eta helduok bizitzen ditugun eguneroko egoera
ezberdinak eta nola egiten diegun aurre gure emozioaz baliatuz (batzuetan era positiboan eta
besteetan negatiboan). Marrazki bizidunak izanda ere, oso mezu sakona du, azken finean
txikitatik ikasten, barneratzen edo bizitzen ditugun gauzak ohiartzuna egingo dute gure
etorkizunean. Bakoitzak bakarrik dauka hori aldatzeko giltza,eta emozioen kontrola
3
5.
kudeatzeko ahalmena. Etafilm honetan agertzen den esaldi batekin amaiera emango diogu
gure lanari:
“ Tan solo míranos. Todo está al revés. Todo está cabeza abajo. Los doctores destruyen la
salud, los abogados destruyen la ley, las universidades destruyen el conocimiento, los
gobiernos destruyen la libertad, los grandes medios destruyen la información, y la religión
destruye la espiritualidad.” – Michael Ellner –
4
6.
BIBLIOGRAFIA
● Emozioak etagaitasun sozioemozionalak. Emozioak psikologiaren ikuspegtik.
file:///C:/Users/Usuario/Downloads/EmozioaketaGSE.1.pdf
● Emozioen garapena eta kudeaketa. Lehenik eta behin Garapen
afektiboa...Berreskuratua:
https://sites.google.com/a/alumni.mondragon.edu/alitax/4-emozioen-garapena-eta-kud
eaketa
● Laspiur, R. (2015/05/14). Emozioen garapena. Gustatu edo ez uneoro ari gara
emozioak… Berreskuratua: http://bloga.legazpi6.com/2015/05/emozioen-garapena/
● Etxague, K., Mazkiaran, A., eta Martinez, I. (2000). 0-3 urte bitarteko haurraren
garapen psikologikoa. Hik hasi, 48.alea. http://www.hikhasi.eus/artikulua/534
5