From digital an audiovisual competence tomedia competence
1. DIGITAL ETA IKUS-ENTZUNEZKO KONPETENTZIATIK,
KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIARA: NEURRIAK ETA ADIERAZLEAK
(From digital and audiovisual competence, to media competence)
(Pérez y Delgado, 2012)
Haur eta gazteek informazioa eta kontzeptuak tratatzeko prozedura eta
gaitasun berriak garatzen ari dira. Gaitasun hauek teknologiarekin dute
zerikusia eta munduren ikuspuntu ezberdina ahalbidetzen dute. Teknologien
eta tresna elektronikoen mundua jaiotzez ezagutzen dutenek natibo digitalak
dira, eta hauek mundua tresna hauen bidez ezagutzen dutenez, hezkuntza
haien egunerokotasunera moldatu behar da, planteamendu pedagogiko berriak
sortuz.
Garapen teknologikoak azkar gertatzen ari dira, eta hauetara egoki
moldatzea izan behar da gaur egungo hezkuntzaren helburua. Puntu honetan,
zehaztu beharra dago teknologiak erabiltzea ez dela eskola batean tresna
elektroniko asko izatea, tresna hauek irakaste-ikaste prozesuan egoki
erabiltzean baitago gakoa.
Hezkuntzan IKTak sartzeko aurrerapenak egiten ari dira pixkanakapixkanaka, gaur egungo curriculumean oinarrizko 8 gaitasunen artean agertzen
baita informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Konpetentzi honen sarrera, garapena eta garrantzia hezkuntzan handitzen joan
behar du, tresna hau ikasleetara iristeko eta hauei eskola emateko beharrezkoa
izango baita askotan. Irakasleak ikasleen konpetentzia hau garatzen jakin
behar dute, beraz, teknologiak era egokian erabiltzen jakin behar dute. Gaur
egun, IKTak ongi erabiltzen ez dakiten irakasle asko aurkitu ditzakegu eta
hauek formakuntza bat jaso beharko lukete arlo horretan ikasleen eredu
izateko.
Hezkuntzan
konpetentzi
hau
garatzea
beharrezkoa
da
biztanle
konpetenteak lortzeko. Biztanleriak informazio egokia eta fidagarria aukeratzen,
bilaketak egiten eta eskaintzen diren aukera berriak erabiltzen eta maneiatzen
jakin behar du. Hau lortzeko, familien esku hartzea beharrezkoa da ere.
2. Gai honen inguruan sei ikerketa ezberdin egin dira planteamendu
didaktiko egoki baten neurri eta adierazleak zeintzuk diren jakiteko. Ondorioen
artean hauek aurkitu dira: Gizarte konpetente bat lortzeko hezkuntzaren papera
beharrezkoa da, ikasleek informazio fidagarriaren eta ez fidagarriaren artean
ezberdindu behar dute, teknologiek nork bere burua adierazteko balio behar
dute, teknologiak komunikaziorako erabiltzen jakin behar dira eta ikerketarako
balio dute. Beraz, ikasleek teknologiak ezagutzeko, ulertzeko eta adierazteko
gai izan behar dira eta honetarako hezkuntza prozesuan zehar hainbat jarduera
egin behar dira.