1. LEHENENGO ESPERIENTZIEKIN ESPERIMENTATZEN
HELBURU OROKORRAK
- Zentzumenak estimulatzea
- Koordinazio motriz desberdinak sustatzea ( begi-aho, begi, esku…)
- Koordinazio dinamikoan trebatzea
- Parte hartze aktiboa sustatzea
- Erabakitzeko gaitasuna garatzea
- Irudimena eta sormena ahalbideratzea
- kontzentrazioa sustatzea
- Objektuen bidez ingurune fisikoa libreki esploratzea
- Objektuekin elkarrizketa librean objektuen alderdi kualitatiboak hautematea
- Elkarbizitza ahalbideratzea.
- Arauak errespetatzea.
- Materialaren erabileraren inguruan hipotesiak formulatu eta egiaztatzea.
- Objektuekin esperimentazio zuzenean prozedura desberdinak erabiltzea
(konparatu, sailkatu, seriatu…)
- Objektuen eta hauen erlazioen bidez hautematen dituzten emozioak mintzaira
ezberdinen bidez adieraztea ( ahozkoa, gorputzezkoa…)
-Ahozko hizkuntzan erabileran trebatzea
- Logika-matematikako hainbat kontzeptu pixkanaka menperatzen joatea
( asko, gutxi, aurrean, atzean…)
2. HELBURU ZEHATZAK
- Ekintzaren bidez zentzumen guztiak piztea
-Material ezberdinak esploratu, beraiekin gustura eta jakin-minez
esperimentatzea eta hauek erabiltzea
-Objetu eta materialak maneiatzea eta ondorio eta aldaketa jakin batzuk
nahita eragitea
-Inguruneko objetuekiko interesa agertzea
-Ondo pasatzea
EDUKIAK
KONTZEPTUALAK
-Eskaintzen zaien objektu eta material anitzen ezagupena
-Objektuen izenak eta ezaugarriak (forma, tamaina, kolorea…)
-Zentzumenak: ukimena, dastamena, usaimena, ikusmena eta entzumena.
-Pentsamenduaren garapena
-Esku-mugimendu zehatzen koordinazioa
-Materialen erabilpena: sailkatu, erlazionatu…
-Komunikazioa
3. -Arreta
PROZEDURAZKOAK
-Zenbait material zentzumenen bidez aztertu eta erabili
-Kolore, forma, egitura etab jabetu
-Zenbait material manipulatu
-Materialaren alderdi kualitatiboez jabetu
JARRERAZKOAK
-Objektuak aztertzeko gogoa
-Objektuekiko gozamena
-Jolasaren bitartez ikasi
-Erabiltzen diren materialak ordenatzeko eta zaintzeko azturak bereganatzen
hasi.
-Elkarbizitzako oinarrizko arauekiko errespetua
4. JARDUERAK
1-2 urte arteko haurrei eskainitako esperimentuak dira eta izenburuak
dioen bezala, beraien lehenengo esperientziak dira. Baita nireak ere beraiekin.
Asko pentsatu ondoren honako jarduera hauek egitea pentsatu dut:
• Frutak: haurrei udare, marrubi eta laranjak emango dizkiet eta beraiei
haiekin nahi dutena egiten utziko diet. Kaxa ezberdinak jarriko ditut
kolore ezberdinetakoak eta ez frutaren koloreak kutxarekin erlazionatzen
dituzten ikusiko dut.
• Frutak eta beste material batzuk ere gehituko ditut eta ea desberdintzen
dituzten jaten direnak eta ez direnak jaten
• Pasta: pasta egosita eta egosi gabe jarriko diet eta ea sailkatzen duten
behatuko dut.??????
• Mural bat egingo dugu frutarekin.
EBALUAKETA
Hezitzaileen artean koordinazioa egon behar da, jaso duten informazioa
elkartrukatuz …
Haurren arteko distantzia zaintzea komeni da, izan ere, materialekin eta
ez hainbeste beraien artean jolasten direla ziurtatu behar da, honek ez du
esan nahi beraien arteko elkarrekintzarik egon behar ez denik.
Familiekin hartu-emanak: Ez dugu ahaztu behar familiekin elkarlana
egin behar dugula.
Informazioa jaso ahal izateko behaketa jarraitua eta sistematikoa
egingo dugu. Gure buruan jasotzen ditugun datuak eguneko beste momentu
batean idatziko ditugu, horretarako erabiltzen dugun gelako koadernoan.Saio
bakoitzeko haur bat behatuko dugu, nahiz eta gutxi izatean saio batzuetan
denen jarraipena egiteko aukera dagoen.
5. Behatu beharreko irizpideak:
-Haurraren esperimentazioa ez eragoztea, aurkikuntzak ez aurreratzea.
-Haurraren eboluzioa behatu eta indibidualki kontsideratu, bakoitzak
interbentzio ezberdinak eskatuko baititu.
-Behar izanez gero, haurra motibatu.
Ebaluazioan alde batetik ikasleak ebaluatuko ditut baina baita ere,
hezitzaileak, familia…, hau da, hezkuntza egitasmoan parte hartzen duten
elementu guzti-guztiak .
Jarduera honetan, ondoko irizpide hauetan oinarrituko gara
ebaluatzerakoan:
- Hezitzailearen interbentzioa
-Espazio eta denboralizazioaren baldintzak
-Materiala egokia izan den
-Giro lasaia sortzen den ikusi
-Kantitate aldetik nahikoa dagoen, aldatu behar bada aldatu.
-Haurraren arreta neurtu
-Haurren arteko komunikazioa
-Eskainitako objektuekin erlazio desberdinak behatu
-Koordinazio desberdinak behatu
-Haur bakoitzaren esplorazio eta parte hartzea behatu
-Material, denbora eta espazioak egokiak diren behatu
-Hiztegia zabaltzen den behatu
-Jasoaldian haurraren jarrera behatu