2. Historiaurrea
Historiaren lehen etapa da.
Hiru etapatan banatzen da: Paleolitoa, Neolitoa
eta Metal Aroa.
Iberiar Penintsulan orain dela miloi bat urte
hasi zen. Lehen gizakiak Afrikatik etorri ziren.
3. Paleolitoa
Lehen gizakiak aire
zabalean, haitzuloetan
eta etxoloetan bizi ziren.
Elikagaiak naturan
aurkitzen zituzten:
fruituak, sustraiak,
animaliak…
Ehiztariak eta
biltzaileak ziren.
4. Paleolitoa
Animalietatik larruak
lortzen zituzten hotzetik
babesteko.
Animalien hezurrekin
lanabesak egiten
zituzten.
Haitzuloen barrualdean
margotzen zuten eta
harrizko eskultura
txikiak ere egin zituzten.
6. Paleolitoa
Gizon-emakumeak tributan bilduta bizi ziren.
Hogeita hamar bat kide zituen tribu batek.
Bizimodua oso gogorra zen.
Gizakia 20 bat urtez bizitzen zen. Gosez,
hotzez… hiltzen ziren.
Nomadak ziren: elikagaiak agortzen zirenean
beste leku batera joaten ziren bizitzera.
7. Paleolitoa
Harriz eta hezurrez
lanabesak egiten
zituzten: lantzak,
arpoiak, orratzak,
labanak, bifazak, gezien
puntak…
8. NEOLITOA
Orain dela 7.000 urte inguru, gizakiak
abeltzain eta nekazari bihurtu ziren.
Animaliak zaintzen hasi ziren.
Garia eta arroza hasi ziren landatzen.
Herrixkak eraiki zituzten.
Ez ziren joaten elikagaien bila leku batetik
bestera.
9. NEOLITOA
Abereak eta laboreak zaintzeko, animalien eta
landatutako lurren ondoan bizi behar zuten.
Sedentario bihurtu ziren.
Lehenbiziko herrixkak sortu ziren.
10. NEOLITOA
Harrizko lanabes gero
eta landuagoak egin
zituzten: aitzurrak,
igitaiak, esku-errotak…
Ehunak animalien
artileaz egiten ziren.
Zeramika buztinez
egiten zen, eskuz
moldatua eta sutan
egosita.
12. NEOLITOA
Neolitoan, eszenak
margotzen zituzten, oso
modu eskematikoan:
ehiza, taldeak dantzan,
landareak biltzen…
13. METAL AROA
Historiaurreko azken etapa da eta orain dela
6.000 urte hasi zen.
Gizakiek metalezko objektuak lantzen ikasi
zuten.
Lehendabizi kobrea, gero brontzea eta azkenik
burdina.
Metalekin armak, apaingarriak eta lanabesak
egiten zituzten.
14. METAL AROA
Metal asko zeuden
inguruetan hiri txikiak
sortu ziren.
Hiriak harrizko harresiz
inguratuta zeuden.
Hirietan beste lanbide
batzuk sortu ziren:
merkatariak eta
gerlariak.
16. Metal AROA
Hirua asmakizun
garrantzitsuak sortu
ziren Metal Aroan:
1. Gurpila
2. Bela (itsasiontzirako)
3. Goldea.
17. Metal Aroa
Garai hartako gizakiek monumentuak egin zituzten
harri handiekin: monumentu megalitikoak.
18. EUSKAL LURRALDEA
HISTORIAURREAN
Garai hartako aztarnak Euskal Herrian aurkitzen
ditugu.
Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean kokatu ziren
lehenengo biztanleak.
19. PALEOLITOA
Aznartegi
garrantzitsuenetako bat
Izturitzen dago,
Nafarroa Beherean.
Santimamiñe (Bizkaia)
eta Ekainen (Gipuzkoa)
kobazuloetan.
20. NEOLITOA
Abeltzaintza bihurtu
zen jarduera nagusia.
Monumento megalitiko
asko dugu.
Aztarnategi
garrantzitsua Areatzako
kobazuloak izan dira.
21. Metal Aroa
Euskal aztarnategi
garrantzitsuenetako bat La
Hoyako aztarnategia da.
Herrixka harresitu bat
aurkitu da.
Animaliak zaintzen zituzten
eta lurra lantzen zuten.
Laborantzako lanabesak,
armak eta apaingarriak
egiten zituzten.