SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Download to read offline
Juan San Martin Liburutegia
“Idazlearekin harixa emoten”
ATZERRIAN
Nerea Balda San Juan, Pamiela, 2019
Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2019-11-05
Wikipedian
https://eu.wikipedia.org/wiki/Nerea_Balda
Literaturaren zubitegian
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=1007
Atzerrian
Nerea Baldak idatzi duen nobela labur hau 114 orrialdetan banatua dago. Nobela
saritua dugu, hain zuzen, Getxoko udalak antolatzen duen I. eleberri laburren
lehiaketan. 16 atal ditu, izenburuak euskaraz eta ingelesez datozelarik.
Argumentua atzerria du, atzerrian itzultzaile-interprete lanetan trebatzen ari den
protagonista, zeinen izena, oker ez bagaude, ez den eleberrian barrena ezagutarazten.
Londongo atzerrian, protagonista eta bera inguratzen duten pertsona batzuk, gutxi
batzuk, ari dira egunerokotasun gordinenean bizitzen.
Egitura
Nobela honetara hurbiltzen den irakurleak ikusiko du narrazioak ez daramala ipar
orratz jakin bat, alegia, ez duela ibilbide lineal eta jarraikorrik; aitzitik, kritikari batek
dioen bezala: “mosaiko itxurako kontakizuna erabili du” besteen ordez.1
Arrazoi horregatik agian, kosta egiten da gidatuko gaituen hari narratibo bati
jarraitzea, hain zuzen, ez delako inondik ere ageri.
Kontatzaileak nobelan: ama
Nobelaren narratzaile nagusia izenik gabeko protagonista bada ere, badira narrazioan
barrena, beste ahots batzuk. Beroietako bat da protagonistaren ama. Amak, susma
litekeen bezala, protagonismo handia du nobelan, era pasiboan (protagonistak bere
gaixotasunaren bilakaera aipatzen duenean) edota aktiboan, ekintzaile legez, bere
senarraren eta etxeko alabaren patuaz ari denean (90-91).
Pertsonaiak
Pertsonaien aldetik, ikusten dugu beren ekintzetan difuminaturik bezala ageri direla,
nortasun zehatz eta identifikagarriak urriago direlarik.
Protagonista nagusiaren soslaia
Protagonistak barne bizitza handia du. Hobeto adierazteko, esango genuke bere
pentsamenduen mundua ari dela beti gertaera bereziak irudikatzen. Oro har, ez da
batere ere ausarta. Nahi luke baina ezin du: bere izaerak, hezkuntzak…zerbaitek esaten
dio ezin duela muga bat zeharkatu. Hots, treneko adibidean bezala, non berak nahiko
lukeen ezezagun harekin joan baina…
Pentsamendu beti biraka ari duen protagonistak sentimendu trajikoa ere erabiltzen
du: esaterako, Moritz lagunaren hegaldi batek Concorde hegazkinaren istripua eta
1
Barne-gatazka, Javier Rojo in DV, 2019-06-15). Iritzi berekoa da Irati Majuelo Berrian Lur hartzen
deritzon artikuluan (2019-X-27).
sarraskia gogorarazten dionean legez. Zer egin zezakeen berak holako eta bestelako
egoeran, nola egoera oker bat zuzendu. Hitzen mundua ez du hark arrotz, interprete
lanetan ari baita.
Nobelaren erritmoa
Nerea Baldaren eleberriak ñabarduraz ñabardura egiten du aurrera, ez da gertakari
nagusirik antz ematen; izan, izango dira, baina ia irakurlea ohartu gabe pasatuko dira.
Narratzaileak ez du presarik pertsonaiak aztertzeko izaeraz edo jarreraz. Nahiago du
beraien arteko harremanaz hitz egin. Nahiago du, oro har, norbanakoaren nortasunaren
baitan sakontzea. Bestalde, kontrajarpenak garbia ematen du: harremanak anekdota
dira maiz: xumeak, arinak. Ostera, bizitzaren nolakotasunaz hausnartzen hartuko du
denbora.
Distantzia eta bakardadea
Bi aldagai hauek hartuko dute izugarrizko garrantzia kontakizunaren gorputzean.
Distantziak zeinak hauskor eta mesfidati bihurtzen baitu gure izaera. Bakardadeak
zeinak aipaturiko hauskortasuna areagotu egiten duen. Bakardadearen kontrako
antidotoa, bakardade ez desiratuaz ari gara, noski, erronka, alegia, bizitzaren zentzua
aurkitzea da. Eta behin hura aurkiturik, hura aberasten joatea.
Atzerria aitzaki
Irudi luke Nerea Baldaren eleberrian atzerria aitzakia dela protagonistak bere barne
bidaiaz jarduteko. Eta atzerri horren barruan, bakardadeak eta distantziak eraginik,
oroitzapenak daude. Protagonista jakitun da oroitzapenek dakarten katea:
“oroitzapenak bizitzaren kontrako norabidea daramate, oroitzea atzeraka bizitzea
bezalakoa da” (48).
Distantzia=familia
Atzerriak, urrutimina sorrarazten du, nostalgia, alegia. Atzerria, ez da, ez dirudi
bizilekurik egokiena, onena denik. “Ezleku” bat ematen du. Behin-behinekotasunaren
sinonimoa. Egia da, protagonista saiatzen da bizitza, lan bizitza interesgarriena
eramaten, baina pentsamenduak beste norabait darama, bere barne bizitzara, egoera
sentimentalera, harreman asegarrien esparrura, eta, beti, atzerri hartatik ihes eginez,
besteak beste, urrutian duen familiarengana bere pentsamenduak eramaten. Alde
horretatik bitasun hori nabarmen geratzen da agerian.
Atzerria deserria?
Gure protagonistak ez du lehen aldia atzerrira jotzen duena. Izana da, gazteagoa zela
au-pair bezala. Orain ostera, bere lanean aritzen da. Lana gogokoa du, itzulpenak,
interpretaritzak bete egiten dutela ikusten da. Aberasgarri gertatzen zaio. Haren
aniztasuna, batez ere.
Pertsonaiak nobelaren harian
Bestalde, Sarah Bloom idazlearen figurak protagonistaren ideala suposatzen duela
dirudi. “The falling moon”, haren poemak, protagonistaren miresmena sortu du. Ildo
honi jarraiki badira lerro polit batzuk isuri narrazioan. Ilargia eroria metaforak, bizitzaren
dekadentzia adierazten du, nobelan protagonistaren aitaren patua ikusi arazteko, hain
zuzen.
Nobelan barrena bere buruaren introspekzio lanetan dabil protagonista: bere
zalantzak, bere beldurrak, bere nahi eta ezin ugarien zenbatekoa ez da txikia; badu
lekurik jakina, bere harremanen zehaztasuna ezagutarazteko.
Bi pertsonaia gurutzatzen dira nagusiki protagonistaren bizitza hartan atzerrian. Bata
Suzanne, Suzzi da, protagonistaren pisukidea eta Moritz, interpretatzailea eta idazlea,
besteak beste.
Suzz, izan liteke ia-ia protagonistaren ispilu, hainbatetan: zalantzatia agertzen da eta
ez du bizitza sentimentalean arrakasta handirik izan. Baina, elkar bizitzarako ez dirudi
pertsonarik egokiena, protagonistaren iritziz behintzat: (…) “neska honek sentimendu
baino txarrak piztu dizkit ezagutzen dudan bi aste urrietan. Berea egiteko erraztasun
handia dauka, ordea” (25).
Moritz, berriz, miretsi egiten du protagonistak. Arrakasta lortu du nolabait bere
lanbidean. Halaber, idazle lanetan ez dabil herren. Gainera, euskaltzale agertzen da,
Europako hizkuntza gutxituen patua defendatzen du. Adierazi bezala, protagonistak ez
du hitzen mundua arrotz, interprete lanetan ari baita, horregatik bere
Moritzerenganako miresmena, lortu duen mailagatik. Bera ere –protagonista, alegia–,
hiztegi bat egiten ari da, hitz bat nola esaten den pertsona bakoitzari bere jatorrizko
hizkuntzan itaunduz.
Distantziari buruzko gogoeta
Garbi dago eleberriaren harian gerta litezkeen gorabeherak, pasadizoak, nolabaiteko
geruza direla protagonistaren gogoetei zelanbaiteko atsedenaldia emateko.
Atzerria>distantzia>bakardadadea>urruti mina (nostalgia) kontzeptuak dira nagusi
egileak nolabait eraiki nahi duen gorputz afektibo horretan. Halere, kontzeptuok
birpentsatzerakoan baikorki, edo ez horrenbeste, eragin desberdina izan dezakete
gizabanakoarengan. Distantziak, esaterako, halako balio morala eman diezaioke
protagonistari bere ahizpa Idoiari laguntzeko bere bikote bizitza aurrera atera dezan.
Idoiak bere senarrarekin bakeak edo egingo ditu. Baina dena ez da “terapeutikoa”. Ilargi
eroriaren irudia erabiliko du amak berak aitaren maldan beheraz alabarekin jarduteko.
Distantziak, kasu honetan, dio amak “guztia areagotzen du, mina minago bilaka
daitekeelarik” (52).
Bizitza sentimentala nobelan
Kontakizunaren ikuspegi orokorretik begiratuz, ez dago zalantzarik, eleberriari halako
etsikortasun kutsua ikusten zaiola. Hasteko, protagonistak bere ordura arteko maite
bizitza apur bat erakusten digu, non dirudienez, ez zen deus onik atera. Aukera izango
du behin trenean doala halako afera bat izateko baina ez da ausartuko. Susma daiteke
bestalde, aipatu dugu, protagonistaren Moritzerenganako xera, baina beronek beste
joera sexual batekoa dirudi Ray irakaslearekin erromantzea bizi izan baitu. Kasu biotan
ikusten dugu ausardia falta ageri dela harremanak sakontzeko garaian. Adierazgarriak,
protagonistak Moritzen ahoan jartzen dituen hitzak: (…) “Askotan errepikatu behar izan
zion (Moritzek) bere buruari fikzioa zera bat dela, beste zerbait dela bizitza” (62)
Azkenik, Suzanne eta Marcel-en arteko harreman trumoitsua dugu, agian garapen
biribilago bat izan zezakeen kontaera. Izan ere, kontaera “harrapataka” legez barneratua
dagoela baitirudi. Amaiera malapartatuak hemen ere protagonistak harreman “serioei”
dien beldurra erakusten digu. Badirudi protagonista bera, “maitasun kontuetan
abentura gutxi”, iradokitzen ari zaigula.
Iritzia
Iruditzen zaigu egileak pintzelkada batzuk eskaintzen dizkigula hats handiagoko
nobela baten zelanbaiteko aurrekaria izan litezkeenak. Atzerria eta Sorterria, hangoa eta
hemengoa, sustraien garrantzia, maitasunaren unibertsaltasuna, edozenbat kontzeptu
dira egunerokotasun gordinarekin talka egiten dutenak: beraiek uztartzea beti izan ohi
da literatura aldetik emankor.
Atzerrian. Nerea Balda San Juan

More Related Content

What's hot (9)

Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
 
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoaCamus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Kierkegaard. seduzitzailearen egunkaria
Kierkegaard. seduzitzailearen egunkariaKierkegaard. seduzitzailearen egunkaria
Kierkegaard. seduzitzailearen egunkaria
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020
 

Similar to Atzerrian. Nerea Balda San Juan

Similar to Atzerrian. Nerea Balda San Juan (17)

Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Aitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanAitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetan
 
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
 
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkinaHumanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaHarkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
 

More from Eibarko Liburutegia

More from Eibarko Liburutegia (17)

Grabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzenGrabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzen
 
Grábate en vídeo leyendo
Grábate en vídeo leyendoGrábate en vídeo leyendo
Grábate en vídeo leyendo
 
2019ko Txostena
2019ko Txostena 2019ko Txostena
2019ko Txostena
 
Memoria 2019
Memoria 2019Memoria 2019
Memoria 2019
 
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak  - Recomendaciones para el veranoUdarako gomendioak  - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
 
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenaEibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
 
Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1
 
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteakeLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
 
Zinema cine
Zinema cineZinema cine
Zinema cine
 
Eibarko Akademien Feria
Eibarko Akademien FeriaEibarko Akademien Feria
Eibarko Akademien Feria
 
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de EibarMás allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
 
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azokaEibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
 
uztaileko liburuak
uztaileko liburuakuztaileko liburuak
uztaileko liburuak
 
Eibar liburukliken
Eibar liburuklikenEibar liburukliken
Eibar liburukliken
 
Gometxa horia aurkezpena
Gometxa horia aurkezpenaGometxa horia aurkezpena
Gometxa horia aurkezpena
 
Gometxa berdea aurkezpena
Gometxa berdea aurkezpenaGometxa berdea aurkezpena
Gometxa berdea aurkezpena
 
Gometxa gorria aurkezpena
Gometxa gorria aurkezpenaGometxa gorria aurkezpena
Gometxa gorria aurkezpena
 

Atzerrian. Nerea Balda San Juan

  • 1. Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten” ATZERRIAN Nerea Balda San Juan, Pamiela, 2019 Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2019-11-05
  • 3. Atzerrian Nerea Baldak idatzi duen nobela labur hau 114 orrialdetan banatua dago. Nobela saritua dugu, hain zuzen, Getxoko udalak antolatzen duen I. eleberri laburren lehiaketan. 16 atal ditu, izenburuak euskaraz eta ingelesez datozelarik. Argumentua atzerria du, atzerrian itzultzaile-interprete lanetan trebatzen ari den protagonista, zeinen izena, oker ez bagaude, ez den eleberrian barrena ezagutarazten. Londongo atzerrian, protagonista eta bera inguratzen duten pertsona batzuk, gutxi batzuk, ari dira egunerokotasun gordinenean bizitzen. Egitura Nobela honetara hurbiltzen den irakurleak ikusiko du narrazioak ez daramala ipar orratz jakin bat, alegia, ez duela ibilbide lineal eta jarraikorrik; aitzitik, kritikari batek dioen bezala: “mosaiko itxurako kontakizuna erabili du” besteen ordez.1 Arrazoi horregatik agian, kosta egiten da gidatuko gaituen hari narratibo bati jarraitzea, hain zuzen, ez delako inondik ere ageri. Kontatzaileak nobelan: ama Nobelaren narratzaile nagusia izenik gabeko protagonista bada ere, badira narrazioan barrena, beste ahots batzuk. Beroietako bat da protagonistaren ama. Amak, susma litekeen bezala, protagonismo handia du nobelan, era pasiboan (protagonistak bere gaixotasunaren bilakaera aipatzen duenean) edota aktiboan, ekintzaile legez, bere senarraren eta etxeko alabaren patuaz ari denean (90-91). Pertsonaiak Pertsonaien aldetik, ikusten dugu beren ekintzetan difuminaturik bezala ageri direla, nortasun zehatz eta identifikagarriak urriago direlarik. Protagonista nagusiaren soslaia Protagonistak barne bizitza handia du. Hobeto adierazteko, esango genuke bere pentsamenduen mundua ari dela beti gertaera bereziak irudikatzen. Oro har, ez da batere ere ausarta. Nahi luke baina ezin du: bere izaerak, hezkuntzak…zerbaitek esaten dio ezin duela muga bat zeharkatu. Hots, treneko adibidean bezala, non berak nahiko lukeen ezezagun harekin joan baina… Pentsamendu beti biraka ari duen protagonistak sentimendu trajikoa ere erabiltzen du: esaterako, Moritz lagunaren hegaldi batek Concorde hegazkinaren istripua eta 1 Barne-gatazka, Javier Rojo in DV, 2019-06-15). Iritzi berekoa da Irati Majuelo Berrian Lur hartzen deritzon artikuluan (2019-X-27).
  • 4. sarraskia gogorarazten dionean legez. Zer egin zezakeen berak holako eta bestelako egoeran, nola egoera oker bat zuzendu. Hitzen mundua ez du hark arrotz, interprete lanetan ari baita. Nobelaren erritmoa Nerea Baldaren eleberriak ñabarduraz ñabardura egiten du aurrera, ez da gertakari nagusirik antz ematen; izan, izango dira, baina ia irakurlea ohartu gabe pasatuko dira. Narratzaileak ez du presarik pertsonaiak aztertzeko izaeraz edo jarreraz. Nahiago du beraien arteko harremanaz hitz egin. Nahiago du, oro har, norbanakoaren nortasunaren baitan sakontzea. Bestalde, kontrajarpenak garbia ematen du: harremanak anekdota dira maiz: xumeak, arinak. Ostera, bizitzaren nolakotasunaz hausnartzen hartuko du denbora. Distantzia eta bakardadea Bi aldagai hauek hartuko dute izugarrizko garrantzia kontakizunaren gorputzean. Distantziak zeinak hauskor eta mesfidati bihurtzen baitu gure izaera. Bakardadeak zeinak aipaturiko hauskortasuna areagotu egiten duen. Bakardadearen kontrako antidotoa, bakardade ez desiratuaz ari gara, noski, erronka, alegia, bizitzaren zentzua aurkitzea da. Eta behin hura aurkiturik, hura aberasten joatea. Atzerria aitzaki Irudi luke Nerea Baldaren eleberrian atzerria aitzakia dela protagonistak bere barne bidaiaz jarduteko. Eta atzerri horren barruan, bakardadeak eta distantziak eraginik, oroitzapenak daude. Protagonista jakitun da oroitzapenek dakarten katea: “oroitzapenak bizitzaren kontrako norabidea daramate, oroitzea atzeraka bizitzea bezalakoa da” (48). Distantzia=familia Atzerriak, urrutimina sorrarazten du, nostalgia, alegia. Atzerria, ez da, ez dirudi bizilekurik egokiena, onena denik. “Ezleku” bat ematen du. Behin-behinekotasunaren sinonimoa. Egia da, protagonista saiatzen da bizitza, lan bizitza interesgarriena eramaten, baina pentsamenduak beste norabait darama, bere barne bizitzara, egoera sentimentalera, harreman asegarrien esparrura, eta, beti, atzerri hartatik ihes eginez, besteak beste, urrutian duen familiarengana bere pentsamenduak eramaten. Alde horretatik bitasun hori nabarmen geratzen da agerian.
  • 5. Atzerria deserria? Gure protagonistak ez du lehen aldia atzerrira jotzen duena. Izana da, gazteagoa zela au-pair bezala. Orain ostera, bere lanean aritzen da. Lana gogokoa du, itzulpenak, interpretaritzak bete egiten dutela ikusten da. Aberasgarri gertatzen zaio. Haren aniztasuna, batez ere. Pertsonaiak nobelaren harian Bestalde, Sarah Bloom idazlearen figurak protagonistaren ideala suposatzen duela dirudi. “The falling moon”, haren poemak, protagonistaren miresmena sortu du. Ildo honi jarraiki badira lerro polit batzuk isuri narrazioan. Ilargia eroria metaforak, bizitzaren dekadentzia adierazten du, nobelan protagonistaren aitaren patua ikusi arazteko, hain zuzen. Nobelan barrena bere buruaren introspekzio lanetan dabil protagonista: bere zalantzak, bere beldurrak, bere nahi eta ezin ugarien zenbatekoa ez da txikia; badu lekurik jakina, bere harremanen zehaztasuna ezagutarazteko. Bi pertsonaia gurutzatzen dira nagusiki protagonistaren bizitza hartan atzerrian. Bata Suzanne, Suzzi da, protagonistaren pisukidea eta Moritz, interpretatzailea eta idazlea, besteak beste. Suzz, izan liteke ia-ia protagonistaren ispilu, hainbatetan: zalantzatia agertzen da eta ez du bizitza sentimentalean arrakasta handirik izan. Baina, elkar bizitzarako ez dirudi pertsonarik egokiena, protagonistaren iritziz behintzat: (…) “neska honek sentimendu baino txarrak piztu dizkit ezagutzen dudan bi aste urrietan. Berea egiteko erraztasun handia dauka, ordea” (25). Moritz, berriz, miretsi egiten du protagonistak. Arrakasta lortu du nolabait bere lanbidean. Halaber, idazle lanetan ez dabil herren. Gainera, euskaltzale agertzen da, Europako hizkuntza gutxituen patua defendatzen du. Adierazi bezala, protagonistak ez du hitzen mundua arrotz, interprete lanetan ari baita, horregatik bere Moritzerenganako miresmena, lortu duen mailagatik. Bera ere –protagonista, alegia–, hiztegi bat egiten ari da, hitz bat nola esaten den pertsona bakoitzari bere jatorrizko hizkuntzan itaunduz. Distantziari buruzko gogoeta Garbi dago eleberriaren harian gerta litezkeen gorabeherak, pasadizoak, nolabaiteko geruza direla protagonistaren gogoetei zelanbaiteko atsedenaldia emateko. Atzerria>distantzia>bakardadadea>urruti mina (nostalgia) kontzeptuak dira nagusi
  • 6. egileak nolabait eraiki nahi duen gorputz afektibo horretan. Halere, kontzeptuok birpentsatzerakoan baikorki, edo ez horrenbeste, eragin desberdina izan dezakete gizabanakoarengan. Distantziak, esaterako, halako balio morala eman diezaioke protagonistari bere ahizpa Idoiari laguntzeko bere bikote bizitza aurrera atera dezan. Idoiak bere senarrarekin bakeak edo egingo ditu. Baina dena ez da “terapeutikoa”. Ilargi eroriaren irudia erabiliko du amak berak aitaren maldan beheraz alabarekin jarduteko. Distantziak, kasu honetan, dio amak “guztia areagotzen du, mina minago bilaka daitekeelarik” (52). Bizitza sentimentala nobelan Kontakizunaren ikuspegi orokorretik begiratuz, ez dago zalantzarik, eleberriari halako etsikortasun kutsua ikusten zaiola. Hasteko, protagonistak bere ordura arteko maite bizitza apur bat erakusten digu, non dirudienez, ez zen deus onik atera. Aukera izango du behin trenean doala halako afera bat izateko baina ez da ausartuko. Susma daiteke bestalde, aipatu dugu, protagonistaren Moritzerenganako xera, baina beronek beste joera sexual batekoa dirudi Ray irakaslearekin erromantzea bizi izan baitu. Kasu biotan ikusten dugu ausardia falta ageri dela harremanak sakontzeko garaian. Adierazgarriak, protagonistak Moritzen ahoan jartzen dituen hitzak: (…) “Askotan errepikatu behar izan zion (Moritzek) bere buruari fikzioa zera bat dela, beste zerbait dela bizitza” (62) Azkenik, Suzanne eta Marcel-en arteko harreman trumoitsua dugu, agian garapen biribilago bat izan zezakeen kontaera. Izan ere, kontaera “harrapataka” legez barneratua dagoela baitirudi. Amaiera malapartatuak hemen ere protagonistak harreman “serioei” dien beldurra erakusten digu. Badirudi protagonista bera, “maitasun kontuetan abentura gutxi”, iradokitzen ari zaigula. Iritzia Iruditzen zaigu egileak pintzelkada batzuk eskaintzen dizkigula hats handiagoko nobela baten zelanbaiteko aurrekaria izan litezkeenak. Atzerria eta Sorterria, hangoa eta hemengoa, sustraien garrantzia, maitasunaren unibertsaltasuna, edozenbat kontzeptu dira egunerokotasun gordinarekin talka egiten dutenak: beraiek uztartzea beti izan ohi da literatura aldetik emankor.