SlideShare a Scribd company logo
1 of 15
Download to read offline
LIBURU
eta DISKO
ESKAINTZA
2016eko negua
SARRERA
Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela
uste zen antzina. Gaur egun badakigu
den-dena ez dagoela liburuetan; euskara
ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar
ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen
dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari
aurkituko dituzu.
Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute:
euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta
poemek. Horietan, benetako eta fikziozko
euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako
hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen,
aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat
patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.
Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela
ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak,
pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza,
beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara
letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara
ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
ALSINA
Xabier Mendiguren Elizegi
Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980
hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren,
gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina
izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak.
Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza
idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten
partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta
euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez,
bestetik.
Maila: C2 Prezioa: 20 17€ Orr: 244 Urtea: 2016
HELDUEN LITERATURA
GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BERDINAK IZANGO
Iñaki Irasizabal Izagirre
Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio
nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri
nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz
salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da
etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta
ospa egiten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza
beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia
txikia harrapatuko dute kotxez, nahita.Beste bi neba-arreba geratzen
dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa
antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa…
Maila: C1 Prezioa: 10,75 9,10€ Orr: 92 Urtea: 2016
HELDUEN LITERATURA
LEHERTU DA FESTA
Eneko Aizpurua
Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da.
Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain.
Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote.
Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako
kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan.
Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da.
Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer
gertatuko den hurrena.
Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua
duzu, irakurle.
Festa lehertzekotan da.
Maila: C1 Prezioa: 17 14,45€ Orr: 216 Urtea: 2016
IZENIK GABEKO LURRAK
Urt Zubiaurre Otamendi	
Izenik gabeko lurrek, lepoek, basoek eta hiriek badute izenik. Mendiko
mapetan agertzen dira izenok, historia liburuetan, baita errealitatearen
eta fantasiaren arteko eremu lausoan ere. Beraz, irakurle, lasai ekin
diezaiokezu lurralde horietara doan kaminoari, bidean barrena hainbat
gizaki, otso eta bele igaro baita dagoeneko. Aitzindariak, heretikoak,
soldaduak, igarleak eta espioiak dabiltza hara eta hona. Denak izango
dituzu lagun geografia berezi hauetan. Eurek erakutsiko dizute, besteak
beste, urrearen bailaran eta desertu gorrian amaitzen den bidea. Baina
ez iezaiezu galdetu nola egin behar den atzera itzultzeko. Begietan
antzematen baitzaie jakin nahi ez zenuen egia, alajaina, buelta hartzeko
unean bertan lainotzen direla lekuen izenak.
Maila: C1 Prezioa: 15 12,75€ Orr: 176 Urtea: 2016
FERIATZAILEAK
Patxi Larrion
1969ko udaberrian Urbasan eta Iruñean errodatu ziren Patton pelikulako
gerra eszena batzuk, zortzi Oscar sari jasoko zituen filma. Maisonnave
hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat lanean ari zen
Martin Galdeano gazte nafarra, negozioak eta amarruak egiteko
beti prest.
Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 216 Urtea: 2016
ELUR BUSTIA
Pello Lizarralde
Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu
bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen
du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak. Ez dakigu asko eleberri
honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta
hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro,
zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik
ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman,
gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren
tamaina. Literaturaren aterpea edo gaur egungo literaturaren baso
ilunean soilgunea gogoko dutenei ederra eta atsegina gertatuko zaie Pello
Lizarralderen Elur bustia eleberria.
Maila: C2 Prezioa: 15 12,75 € Orr: 128 Urtea: 2016
HELDUEN LITERATURA
HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
FREEPORT
Ander Odriozola Argoitia
Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola
hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako
portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik
topatzen du bere bezeroa.
Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria:
hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-
negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka
susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik
dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.
Maila: B2 Prezioa: 14,50 12,30 € Orr: 152 Urtea: 2016
GEZURREN BASOA
Alberto Ladron Arana
Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa
arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste
desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.
Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat
elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia,
ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats
okituentzako orgia ezkutuak… Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren
menderatze harrigarri batez kontatua.
Maila: C1 Prezioa: 21 17,85 € Orr: 302 Urtea: 2016
BEGOÑAREN ITZALPEAN
Jose Inazio Basterretxea Polo
36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak
ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco
epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista
bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak,
gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-
sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago
igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da
detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin
nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak,
noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta
bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.
Maila: C1 Prezioa: 20 17 € Orr: 200 Urtea: 2016
AIREAREN ISLA
Mikel Hernandez Abaitua
Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean
espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da
neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen
bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible
bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere
idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren
izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena.
Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak,
espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua,
idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo
pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta
berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi
baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera
garamatzana.
Joan-etorri bat Euskal Herritik Amerikara, 40 urteko bidaia bat gure
historian barrena.
Non bilatu hiltzailea, etxe barrukoak direnean gorrotorik zitalenak?
Maila: C1 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 304 Urtea: 2016
33 EZKIL
Miren Gorrotxategi
Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu
du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari,
baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera
doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako
gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.
Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko
arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek
eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz
honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain
moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain
dotore batez.
Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 200 Urtea: 2016
WATERLOON GALDUTAKOAK
Xabier Etxaniz Rojo
Euskararen ikas-prozesua da eleberri honen gaia, prozesu horri buruzko
hausnarketa nobela bihurtu baitu Xabier Etxaniz Rojo idazle eta AEK-ko
irakasleak. Alegia, euskara ikasteko eta euskaldunak izateko zer egin
beharko luketen ikasleek, eta zer ez duten egiten. Protagonistetako bat
irakaslea da AEKn, baina iktus baten ondorioz, ahaztu egingo zaio berak
euskaltegian ikasitako euskara... AEK-ko irakasle ia guztiak eta garai
bateko ikasle asko sentituko dira erretratatuak istorio honetan.
Maila: C1 Prezioa: 00 0,00 € Orr: Urtea: 2016
ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA
Kirme n Uribe
Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Kirmen Uriberen
hirugarren nobelako kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin
Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia politikoa.
Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta
Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik
gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek
ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.
Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-
emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren
agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu
sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.
Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa... familia baten
bizipenak jasoz, kronika nobelatu bat duzu hemen, XX. mendeko gure
historiaren atal berezi bat.
Maila: C1 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 344 Urtea: 2016
HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
GAZTE ETA HAUR LITERATURA
LOAREN INBASIO ISILA
Ana Jaka Garcia, Bruno Hidalgo (il.)
Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira:
denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta
gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein
gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari,
zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza
izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako
hainbat arazo ere lantzen dituena.
Maila: B2 (10-12 urte) Prezioa: 12,75-10,80 € Orr: 68 Urtea: 2016
UDA BAT SENEGALEN
Lur Gallastegi Zendegi, Susana Martin Segarra (il.)
Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean
uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale
batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa,
etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat,
bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta
hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.
Maila: B2 (10-12 urte) Prezioa: 12,75-10,80 € Orr: 92 Urtea: 2016
HAUR ETA GAZTEN LITERATURA
ERRALDOIAK
Xabier Olaso Bengoa, Enrique Moreno Luque (il.)
Erraldoi da aita, Maritantai da ama, eta Patxikankailu semea. Erraldoien
familia osatzen dute, eta haien bizitzan dena da erraldoia: arropak,
janariak, etxeko tresnak… baita abentura hauek irakurtzean egingo
dituzun algarak ere. Umorez eta fantasiaz beteriko ipuin bat duzu hau,
Erraldoien bizimodua, ohiturak eta eguneroko gorabeherak kontatzen
dituena eta Mikel Zarate haur-literaturako sariaren irabazlea.
Maila: B2 (8-10 urte) Prezioa: 12,75 10,80 € Orr: 92 Urtea: 2016
ISTORIORIK GABEKO IPUIN ISTORIODUNA
Iñaki Arranz Ibañez / Concetta Probanza (il.)
Liburu guztiz desberdina, irakurri gabe deskribatu ezin dena. Izan ere,
ipuin honek ez du istoriorik; ala bai? Zerorrek deskubritu beharko duzu
bere orrietan sartuta.
Maila: B2 Prezioa: 12, 75 10,85 € Orr: 88 Urtea: 2016
HAUR ETA GAZTEN LITERATURA
PORT LAJOYEKO SORGINA
Joyce Barkhouse / Paul Caballero Barturen (il.)
Europako Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren
inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indioek sortutako
ahozko literatura aztertzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda
ugari aurkitu zituen, batez ere XIX. mendearen hasierako misiolariek
jasotako itzulpenetan. Legenda horietako batean oinarriturik idatzi
zuen Port Lajoyeko sorgina. Bertan, hamazazpi urteko neska euskaldun
eder bat, indioekin bizitzera joan eta haien buruzagiaren semearekin
ezkonduko da. Baina zoritxarrak alde guztietatik iristen hasiko zaizkio luze
baino lehen, sorgintzat hartuko dute eta sutzarrean erre.
Maila: B 2 (12-16 urte) Prezioa: 12,75 10,85 € Orr: 92 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA
ERDI AROKO EGUNAK
Laida Martinez
Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere
eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari
historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro
eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2016
AMAIA UDALEKUETAN
Onintze Goitiz
Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa
Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista:
jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran,
udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du,
gurasoen baimenik ez badu ere.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 62 Urtea: 2015
TRAIZIOA LAKUAN
Nuria Martí Constans
Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina.
Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina,
eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera.
Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia.
Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin,
eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da.
Norekin geratuko da Ondina?
Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZA
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN
Ander Izagirre
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan
eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan,
soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten.
Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi
du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen
kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten
oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan
lagun bat izateko.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014
RIF MENDIETAKO URA
Montse Flores Pallarés
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da
izatez, Rif-ekoa.
Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz.
Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik,
eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio.
Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden
abenturan.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 64 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZA
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA
Fernando Morillo
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan.
Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera
bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz,
mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta
bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean,
bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014
MOTORRARENTZAKO DIRUA
John Milne
Martinek garaje batean lan egiten zuen, eta motor bat zuen salgai, motor
bikaina gainera.
Stuartek motor hura erosi nahi zuen, baina Martinek 30 libra eskatzen
zituen motorraren truke, eta Stuartek ez zeukan horrenbeste diru; egia
esateko, ez zeukan batere dirurik. Nola lortuko ote?
Maila: A2-B1 Prezioa: 5,70 4,85 € Orr: 92 Urtea: 2011
ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 22,50 18 €
ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 11,75 9,40 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK
+ ENTZUNGAIEKIN)
Prezioa: 22,50 19,60 €
ARIAN B1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,80 12,64 €
ARIAN B1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24 19,60 €
ARIAN B1.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,80 12,64 €
ARIAN B2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +
TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24,50 19,60 €
ARIAN B2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 19,40 15,52 €
ARIAN B2.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 13,75 11 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 22,50 18 €
ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 11,75 9,40 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24,50 19,60 €
ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(+ ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,80 12,64 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24,50 19,60 €
ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,80 12,64 €
ARIAN EUSKARA METODOA
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.
Maila: A1	 Prezioa: 12,40 9,92 €	 Orr: 72
OTSOA (+CD)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa
ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1 	 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 62
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek.
Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu
nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak:
aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 72
SIBERIAKO LOREA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik
gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko
eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 64
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-
en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da,
titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume
langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian
bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du
bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren
itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen
du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1	 Prezioa: 12,40 9,92 €	 Orr: 76
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen.
Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa
zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta
iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak.
-Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.
Maila: A2 	 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 74
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
KATU BELTZA (+CD)
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Maila: A2	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 72
NAIA INDIA GORRIETAN (+CD)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa.
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak
ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…
Maila: A2	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 64
GEMINIKO NEBULOSA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 68
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
IZU-ISTORIOAK (+CD)
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio:
- Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera
Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen
duten horietakoak.
Maila: B1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 64
ENIGMAK (+CD)
Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.)
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.
Maila: B1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD)
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.
- Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta,
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek:
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 88
PINKY PAILAZOA (+CD)
Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.)
Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen
dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer
da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard
Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.
Maila: B1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TITARE BETE ZORION (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)
Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria,
jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko.
Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak
besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.
Maila: B1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 88
INFERNURANTZ (+CD)
Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.)
Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero,
Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko
du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko
dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.
Maila: B1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD)
Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak
bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria,
afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita
Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren
meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen
meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak.
Maila: B2	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 88
MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD)
Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra,
Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak
argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen
historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da
1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.
Maila: B1	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 60
TXIMELETAK (A2) (+CD)
Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean.
Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina
hego bat falta zaio. Zergatik?
Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari
tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko,
tximeleta arreak ikusiko ditu...
Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan,
neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil
egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere
badirela.
Maila: A2	 Prezioa: 12,40 9,92 € 	 Orr: 68
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus /Gaz – Gaz / Eus
Prezioa: 48,00 40 €
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus / Fra - Fra / Eus
Prezioa: 26 22,10 €
COLLINS ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus / Ing- Ing / Eus
Prezioa: 39 33,15 €
ELHUYAR
HIZTEGI TXIKIA
Prezioa: 25,00 21€
EUSKAL
GRAMATIKA
OSOA
Prezioa: 64,48 54,80€
DIDAKTIKA
SINONIMOEN
KUTXA
Prezioa: 15,00 12,75 €
JOLASAK
MAHAI JOLASA
KORRIKA jokoa
4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz lagunartean
jolasteko.
Ezaugarriak:
•	 Jolas kooperatiboa
•	 Helburua: ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari
buruzko hainbat kontzeptu xume ikastea.
•	 Jolasaren dinamika:
Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin eta
helmugara iristea. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta
egongo da, Korrikako kilometroen adierazle.
Prezioa: 25 22,50 €
DISKOAK
GARI&MALDANBERA
Estutu
Prezioa: 15,95 13,60€
ZEA MAYS
Harro
Prezioa: 14,95 12,70€
RUPER
ORDORIKA
Guria ostatuan
Prezioa: 15,95 13,60€
Azaroaren 29an amaituko da.
www.aek.eus
946 464 000

More Related Content

What's hot

Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanOarsoaldekoAEK
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoaorkatz
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranEibarko Liburutegia
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkinaEibarko Liburutegia
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakaxunurkia
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaNoemí Herbosa
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakorkatz
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezxabieransola
 
Lau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxea
Lau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxeaLau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxea
Lau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxeaabalanzategi
 

What's hot (15)

Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
Lau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxea
Lau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxeaLau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxea
Lau lagun eta erdi eta papa noelen kasua. irati bengoetxea
 

Viewers also liked (16)

Sagardotegiko fauna
Sagardotegiko faunaSagardotegiko fauna
Sagardotegiko fauna
 
Euskal jaki nazionalaren bila
Euskal jaki nazionalaren bilaEuskal jaki nazionalaren bila
Euskal jaki nazionalaren bila
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Oparitu euskara
Oparitu euskaraOparitu euskara
Oparitu euskara
 
Beasaingo 27. Euskal liburu eta disko azoka
Beasaingo 27. Euskal liburu eta disko azokaBeasaingo 27. Euskal liburu eta disko azoka
Beasaingo 27. Euskal liburu eta disko azoka
 
2016- 2017 eskaintza
2016- 2017 eskaintza2016- 2017 eskaintza
2016- 2017 eskaintza
 
Planificación del 3 er cohorte
Planificación del 3 er cohortePlanificación del 3 er cohorte
Planificación del 3 er cohorte
 
Ubuntu
UbuntuUbuntu
Ubuntu
 
5295
52955295
5295
 
Sesion de aprendizaje razonami
Sesion de aprendizaje razonamiSesion de aprendizaje razonami
Sesion de aprendizaje razonami
 
JW Healthcare Logo
JW Healthcare LogoJW Healthcare Logo
JW Healthcare Logo
 
Reclamebord v2
Reclamebord v2Reclamebord v2
Reclamebord v2
 
Page 12
Page 12Page 12
Page 12
 
Diapos
DiaposDiapos
Diapos
 
PomBase conventions for improving annotation depth, breadth, consistency and ...
PomBase conventions for improving annotation depth, breadth, consistency and ...PomBase conventions for improving annotation depth, breadth, consistency and ...
PomBase conventions for improving annotation depth, breadth, consistency and ...
 
Korrika 18ri buruzko gutuna
Korrika 18ri buruzko gutunaKorrika 18ri buruzko gutuna
Korrika 18ri buruzko gutuna
 

Similar to Irakurle kanpaina: 2016ko negua

Similar to Irakurle kanpaina: 2016ko negua (20)

Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Lh4 c01
Lh4 c01Lh4 c01
Lh4 c01
 
Beltzuntzeko gaston lapurdi
Beltzuntzeko gaston   lapurdiBeltzuntzeko gaston   lapurdi
Beltzuntzeko gaston lapurdi
 
Ahozko ipuinak 2
Ahozko ipuinak 2Ahozko ipuinak 2
Ahozko ipuinak 2
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
Kanposantu literarioak
Kanposantu literarioakKanposantu literarioak
Kanposantu literarioak
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 

Irakurle kanpaina: 2016ko negua

  • 2. SARRERA Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu. Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun. Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta. ALSINA Xabier Mendiguren Elizegi Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak. Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik. Maila: C2 Prezioa: 20 17€ Orr: 244 Urtea: 2016 HELDUEN LITERATURA GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BERDINAK IZANGO Iñaki Irasizabal Izagirre Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita.Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa… Maila: C1 Prezioa: 10,75 9,10€ Orr: 92 Urtea: 2016
  • 3. HELDUEN LITERATURA LEHERTU DA FESTA Eneko Aizpurua Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da. Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena. Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle. Festa lehertzekotan da. Maila: C1 Prezioa: 17 14,45€ Orr: 216 Urtea: 2016 IZENIK GABEKO LURRAK Urt Zubiaurre Otamendi Izenik gabeko lurrek, lepoek, basoek eta hiriek badute izenik. Mendiko mapetan agertzen dira izenok, historia liburuetan, baita errealitatearen eta fantasiaren arteko eremu lausoan ere. Beraz, irakurle, lasai ekin diezaiokezu lurralde horietara doan kaminoari, bidean barrena hainbat gizaki, otso eta bele igaro baita dagoeneko. Aitzindariak, heretikoak, soldaduak, igarleak eta espioiak dabiltza hara eta hona. Denak izango dituzu lagun geografia berezi hauetan. Eurek erakutsiko dizute, besteak beste, urrearen bailaran eta desertu gorrian amaitzen den bidea. Baina ez iezaiezu galdetu nola egin behar den atzera itzultzeko. Begietan antzematen baitzaie jakin nahi ez zenuen egia, alajaina, buelta hartzeko unean bertan lainotzen direla lekuen izenak. Maila: C1 Prezioa: 15 12,75€ Orr: 176 Urtea: 2016 FERIATZAILEAK Patxi Larrion 1969ko udaberrian Urbasan eta Iruñean errodatu ziren Patton pelikulako gerra eszena batzuk, zortzi Oscar sari jasoko zituen filma. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat lanean ari zen Martin Galdeano gazte nafarra, negozioak eta amarruak egiteko beti prest. Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 216 Urtea: 2016 ELUR BUSTIA Pello Lizarralde Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak. Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman, gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren tamaina. Literaturaren aterpea edo gaur egungo literaturaren baso ilunean soilgunea gogoko dutenei ederra eta atsegina gertatuko zaie Pello Lizarralderen Elur bustia eleberria. Maila: C2 Prezioa: 15 12,75 € Orr: 128 Urtea: 2016 HELDUEN LITERATURA
  • 4. HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA FREEPORT Ander Odriozola Argoitia Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa. Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando- negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz. Maila: B2 Prezioa: 14,50 12,30 € Orr: 152 Urtea: 2016 GEZURREN BASOA Alberto Ladron Arana Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte. Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia, ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats okituentzako orgia ezkutuak… Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren menderatze harrigarri batez kontatua. Maila: C1 Prezioa: 21 17,85 € Orr: 302 Urtea: 2016 BEGOÑAREN ITZALPEAN Jose Inazio Basterretxea Polo 36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri- sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz. Maila: C1 Prezioa: 20 17 € Orr: 200 Urtea: 2016 AIREAREN ISLA Mikel Hernandez Abaitua Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena. Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana. Joan-etorri bat Euskal Herritik Amerikara, 40 urteko bidaia bat gure historian barrena. Non bilatu hiltzailea, etxe barrukoak direnean gorrotorik zitalenak? Maila: C1 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 304 Urtea: 2016
  • 5. 33 EZKIL Miren Gorrotxategi Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez. Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 200 Urtea: 2016 WATERLOON GALDUTAKOAK Xabier Etxaniz Rojo Euskararen ikas-prozesua da eleberri honen gaia, prozesu horri buruzko hausnarketa nobela bihurtu baitu Xabier Etxaniz Rojo idazle eta AEK-ko irakasleak. Alegia, euskara ikasteko eta euskaldunak izateko zer egin beharko luketen ikasleek, eta zer ez duten egiten. Protagonistetako bat irakaslea da AEKn, baina iktus baten ondorioz, ahaztu egingo zaio berak euskaltegian ikasitako euskara... AEK-ko irakasle ia guztiak eta garai bateko ikasle asko sentituko dira erretratatuak istorio honetan. Maila: C1 Prezioa: 00 0,00 € Orr: Urtea: 2016 ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA Kirme n Uribe Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren nobelako kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia politikoa. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak. Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar- emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera. Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa... familia baten bizipenak jasoz, kronika nobelatu bat duzu hemen, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat. Maila: C1 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 344 Urtea: 2016 HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA GAZTE ETA HAUR LITERATURA LOAREN INBASIO ISILA Ana Jaka Garcia, Bruno Hidalgo (il.) Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako hainbat arazo ere lantzen dituena. Maila: B2 (10-12 urte) Prezioa: 12,75-10,80 € Orr: 68 Urtea: 2016
  • 6. UDA BAT SENEGALEN Lur Gallastegi Zendegi, Susana Martin Segarra (il.) Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori. Maila: B2 (10-12 urte) Prezioa: 12,75-10,80 € Orr: 92 Urtea: 2016 HAUR ETA GAZTEN LITERATURA ERRALDOIAK Xabier Olaso Bengoa, Enrique Moreno Luque (il.) Erraldoi da aita, Maritantai da ama, eta Patxikankailu semea. Erraldoien familia osatzen dute, eta haien bizitzan dena da erraldoia: arropak, janariak, etxeko tresnak… baita abentura hauek irakurtzean egingo dituzun algarak ere. Umorez eta fantasiaz beteriko ipuin bat duzu hau, Erraldoien bizimodua, ohiturak eta eguneroko gorabeherak kontatzen dituena eta Mikel Zarate haur-literaturako sariaren irabazlea. Maila: B2 (8-10 urte) Prezioa: 12,75 10,80 € Orr: 92 Urtea: 2016 ISTORIORIK GABEKO IPUIN ISTORIODUNA Iñaki Arranz Ibañez / Concetta Probanza (il.) Liburu guztiz desberdina, irakurri gabe deskribatu ezin dena. Izan ere, ipuin honek ez du istoriorik; ala bai? Zerorrek deskubritu beharko duzu bere orrietan sartuta. Maila: B2 Prezioa: 12, 75 10,85 € Orr: 88 Urtea: 2016 HAUR ETA GAZTEN LITERATURA PORT LAJOYEKO SORGINA Joyce Barkhouse / Paul Caballero Barturen (il.) Europako Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indioek sortutako ahozko literatura aztertzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda ugari aurkitu zituen, batez ere XIX. mendearen hasierako misiolariek jasotako itzulpenetan. Legenda horietako batean oinarriturik idatzi zuen Port Lajoyeko sorgina. Bertan, hamazazpi urteko neska euskaldun eder bat, indioekin bizitzera joan eta haien buruzagiaren semearekin ezkonduko da. Baina zoritxarrak alde guztietatik iristen hasiko zaizkio luze baino lehen, sorgintzat hartuko dute eta sutzarrean erre. Maila: B 2 (12-16 urte) Prezioa: 12,75 10,85 € Orr: 92 Urtea: 2016
  • 7. IRAKURKETA ERRAZA ERDI AROKO EGUNAK Laida Martinez Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan. Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2016 AMAIA UDALEKUETAN Onintze Goitiz Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 62 Urtea: 2015 TRAIZIOA LAKUAN Nuria Martí Constans Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik. Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2014 IRAKURKETA ERRAZA TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN Ander Izagirre Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014 RIF MENDIETAKO URA Montse Flores Pallarés Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 64 Urtea: 2014
  • 8. IRAKURKETA ERRAZA SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA Fernando Morillo Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014 MOTORRARENTZAKO DIRUA John Milne Martinek garaje batean lan egiten zuen, eta motor bat zuen salgai, motor bikaina gainera. Stuartek motor hura erosi nahi zuen, baina Martinek 30 libra eskatzen zituen motorraren truke, eta Stuartek ez zeukan horrenbeste diru; egia esateko, ez zeukan batere dirurik. Nola lortuko ote? Maila: A2-B1 Prezioa: 5,70 4,85 € Orr: 92 Urtea: 2011 ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22,50 18 € ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,75 9,40 € ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK + ENTZUNGAIEKIN) Prezioa: 22,50 19,60 € ARIAN B1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 € ARIAN B1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,60 € ARIAN B1.2 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 € ARIAN B2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 € ARIAN B2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 19,40 15,52 € ARIAN B2.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 13,75 11 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22,50 18 € ARIAN A1.2 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,75 9,40 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 € ARIAN A2.1 LAN-KOADERNOA (+ ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 € ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 € ARIAN EUSKARA METODOA
  • 9. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72 OTSOA (+CD) Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 62 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72 SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64
  • 10. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles- en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 76 ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek. Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 74 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72 NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72
  • 11. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.) Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64 GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 68 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.) “Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak. Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64 ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.) Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua. Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72
  • 12. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.) Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. - Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88 PINKY PAILAZOA (+CD) Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.) Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du. Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) TITARE BETE ZORION (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.) Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da. Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88 INFERNURANTZ (+CD) Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.) Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira. Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88
  • 13. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD) Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak. Maila: B2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88 MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD) Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’. Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 60 TXIMELETAK (A2) (+CD) Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik? Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu... Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela. Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 68 ELHUYAR HIZTEGIA Eus /Gaz – Gaz / Eus Prezioa: 48,00 40 € ELHUYAR HIZTEGIA Eus / Fra - Fra / Eus Prezioa: 26 22,10 € COLLINS ELHUYAR HIZTEGIA Eus / Ing- Ing / Eus Prezioa: 39 33,15 € ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA Prezioa: 25,00 21€ EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 54,80€ DIDAKTIKA SINONIMOEN KUTXA Prezioa: 15,00 12,75 €
  • 14. JOLASAK MAHAI JOLASA KORRIKA jokoa 4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz lagunartean jolasteko. Ezaugarriak: • Jolas kooperatiboa • Helburua: ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari buruzko hainbat kontzeptu xume ikastea. • Jolasaren dinamika: Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin eta helmugara iristea. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta egongo da, Korrikako kilometroen adierazle. Prezioa: 25 22,50 € DISKOAK GARI&MALDANBERA Estutu Prezioa: 15,95 13,60€ ZEA MAYS Harro Prezioa: 14,95 12,70€ RUPER ORDORIKA Guria ostatuan Prezioa: 15,95 13,60€
  • 15. Azaroaren 29an amaituko da. www.aek.eus 946 464 000