SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
GARGANTUA ETA PANTAGRUEL
Testu hau François Rabeleisek idatzi zuen. Aro modernoan kokatzen da testu hau,
hain zuzen ere, Humanismoan.
Obra hau garaiko nobelaren generoaren barruan kokatu beharko genuke. Nobela
bakarkako inprentaren eraginez zabaldu zen eta ospe handia lortu zuten maitasun
istorioek eta zaldunen abenturek irakurleengan.
François fraide frantziskotarra izan zen, eta gero beneditarra, medikua eta
humanista izan zen eta inoizko espiritu buruargi, komiko eta aurreratuenetakoa.
Idazle honek iturri kultu eta herrikoietatik edan zuen, eta zelta folkloretik bi jigante
(Gargantua eta bere semea Pantagruel) hartu zituen eta sekulako abenturak
kontatu zituen. Bost liburuetan argitaratu zituen abentura hauek.
Lehenengoan, Gargantuaren jaiotza kontatzen du eta bigarrenean Pantagruelen
jaiotza etab.
Bizitzaren gozamena, transgresioa eta hizkuntza dira kontagai. Kasu honetan, argi
dago gozamenaz ari dela idazlea, pertsonaiak jan eta edan besterik ez baitute
egiten, inolako ardurarik edo kezkarik gabe.
Testuan nobelaren hainbat ezaugarri aurki ditzakegu, hala nola, bakarkako
irakurketarako egina egotea eta gaiari dagokionez.
ORLANDO HASERRE
“Orlando haserre” poema narratibo luzea Ludovico Ariosto (1474-1533) idazlearen
obra
Aro Modernoan idatzitako poema da, hau da, Amerikaren aurkikuntzatik (1492)
Frantziako
Iraultza arte (1789). XV. eta XVI. mende artean idatzi zen. Garai hartan, mugimendu
humanista zen nagusi, Antzinaroko eredu hezitzailea berreskuratzen ahalegindu
zena. Humanisten ustez,
hizkuntza eta literaturaklasikoa ezinbestekoak dira mundua ezagutzeko eta testuak
eta filologia errealitatea ezagutzeko. Horrez gain, iturri klasikoetara jo zuten
mendeetan zehar Errenazimenduko poesia bi eratakoa zen: poesia lirikoa eta poesia
narratiboa edo epika kultua.
Poema hau azken honen barruan kokatuko genuke. Ariostok, gainontzeko idazleek
bezalaxe, Virgilioren ereduak jarraituz idatzi zuen, baina. berak besteek ez bezala,
eleberri estiloan idatzi zuen. Estilo hori, “Orlando haserre” obran antzeman
daiteke, poesia izan arren, eleberriak irakurtzen diren moduan irakur daitekeelako.
Zortziko errealetan (hamaika silabako zortzi bertso) idatzita dago.
“Orlando haserre” poemaren protagonista Errolan da. Hau da, Errolan, italieraz
Orlando da, baina Errolanen eta Karlomagnoren kantetatik badator ere, jada ez du
haren antzik. Errolanen heriotza heroikoaz ahaztu eta supergizon fantastikoa
bihurtzen du Orlando. Poemaren muina Orlandoren eromena da.
Irakurri dugun istorioa honakoa da: Anjelika printzesa txinatarrak artzain batekin
egiten du topo, baina emakumeak Orlando arbuiatu eta ekialdera ihes egiten du,
Medoro beltzarekin. Orlandok, edozer egingo du Anjelikaren faboreak lortzearren.
Abentura horietako batean, Medororen eta bere zaldiaren zauriak sendatuko ditu
nexkatxak artzainaren etxean. Maiteminduko dira bi hauek, baina istorioak aurrera
egiten du, hau obra osoaren pasarte bat besterik ez baita.
Ariostoren poema honek eragin handia izan zuen Cervantesen “Kixotean”.
BERTZERENAK, WILLIAM SHAKESPEARE
Garai honetako antzerkia ulertzeko jakin behar da, gainontzeko generoetan bezala,
hutsetik sortu eta testuinguru erlijiosotik garapen profanorako bidea egin behar
izan zuela. Antzerkia, profanoa zena hasieran, kultuago bihurtu zen.Beraz, garai
honetan elkartuko dira herri antzerkia eta antzerki kultua eta orduantxe sortu ziren
antzoki nazionalak, Ingalaterran, Espainian eta Frantzian.
William Shakespeare da soneto honen idazlea. Shakespeare (1564-1616) ingelesezko
antzerkigilerik bikainena izan zen. Berak biltzen du isabeldar antzerkiaren muina eta
bikaintasuna. Literatura unibertsaleko gailurretako bat da. Shakespearrek erdi
mailako ikasketak egin zituen eta bizitza osoa antzerki munduari lotuta izan zuen;
hasiera batean aktore soil gisa eta aurrerago negozio gizon gisa. 46 urtererekin
Londresko emanaldietako atzeaurreak utzi, eta Stratfordera erretiratu zen, baina ez
zion utzi antzerkia idazteari. Handik aurreranidatzi zituen besteak beste, Ekaitza,
Neguko ipuina eta Cinbelino.
Berak, ideia eta sentimendu unibertso oso bat biltzen zuen bere literaturan. Bere
pertsonaia asko giza arimaren pasioen prototipo izan ziren.
Hiru azpigenero dramatikoak landu zituen: tragedia odoltsua, komedia eta drama
historikoa. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:
 Gainezka egiten duten pasioek heriotza soilik dute irtenbide.
 Komedia
 Drama historikoak (konspirazioak, hilketak, gerra zibilak… dira nagusi).XII.
medetik XV.era bitarteko Aro ingelesa izan zuen inspirazio iturri.
 Ironiaren erabilpena ere nagusitu egiten zen haren lanetan. Guk irakurri
dugun testuan, esaterako, ironia nagusitu egiten da bere maitea
deskribatzen duenean: bere maitea baina usain gozoagoak ezagutu dituela
esaten duenean (7-8 lerroak) edota bere ahotsa baina atseginagoa den
musika entzun duela esaten duenean (9-10 lerroetan).
Garaiari dagokionez, Aro Modernoan koka dezakegu testu hau, hau da, 1492
(Amerikaren aurkikuntza) eta 1789 (Frantziako Iraultza). Bertan, antzerki generoan
kokatuko dugu Bertzerenak sonetoa. Gogoratu behar dugu, Erdi Arotik
Errenazimendura bitartean antzerkiak (beste generoak bezala) hutsetik sortu behar
izan zuela, testuinguru erlijiosotik garapen profanora pasatuz. Antzerki profanoa
herrikoia izan zen hasiera batean, baina, mendeak aurrera egin ahala, kultuagoa
bihurtu zen, Erdi Aroko antzerkia Eliza eta liturgiari loturik zegoen, Aro Modernoan
eliz ataritik herriko plazara pasa zen. Orduan, antzerkiaren zeregina, jendea
dibertitzea zen (testu honetan antzerkiaren ezaugarri hau aurkitu dezakegu,
Shakespearrek egiten dituen knparazio eta metafora ezberdin eta dibertigarrietan).
BAKARRALDIA
Aro modernoko poesia lirikoaren barnean kokatzen da, zehazki Humanismo eta
Errenazimenduaren garaian (XV-XVIII) eta Fray Luis de Leonena da. Hauexek dira
poesia lirikoaren hainbat ezaugarri:
 Emakumeak bere galdean dabilen galaiari bere maitasuna emateko edo
ukatzeko ahalmena eta askatasuna ditu.
 Italiatik ekarri zen sonetoa eta endekasilaboa nagusitu ziren.
 Agertuko dira maitasun eroak eta naturaren idealizazioak.
Poesia honetan ikus dezakegu Fray Luis de Leonek obra osoan zehar naturaren
idealizazioa nagusitzen dela. Idazle hau Cuencako Belmonte herrian jaio zen 1527an.
Gaztea zenean familiarekin joan zen Madrilera bizitzera eta 14 urterekin
Salamancara joan zen ikastera.
1542an Agustindarren konbentuan sartu zen eta 1544.urtetik aurrera Salamankako
hiriari eta unibertsitateari lotuta egon zen hil arte. Urte honetatik, 1546 bitartean
arteetako batxiler titulua lortu zuen eta 1546.urtetik 1551ra teologia ikasketak egin
zituen. Azkenik 1560.urtean teologiako eta doktore tituluak lortu zituen.
12 urte beranduago martxoaren 27an, Itun Zaharraren hebreerazko testua
defendatu izana eta Vulgataren latinezko bertsioak baztertu izanagatik eta Kantarik
Ederrenaren gaztelaniazko itzulpena egiteagatik kartzeletara eraman zuten, bertan
epaiketa bati aurre egin zion.
Kartzelan zegoelarik, De los nombres de Cristo eta Canción a Nuestra Señora (beste
ahinbat poesia lanekin batera), idatzi zituen. Garai honetan ere, Filosofia moraleko
irakasle izendatu zuten eta urtebete beranduago, Sagrada Escriturako katedra
eskuratu zuen.
Laster bere obrek arrakasta izan zuten eta oso harrera ona izan zuten bere lagunen
artean, Francisco Sánchez de las Brozas eta Benito Arias Montano, besteak beste.
Inbidiak zirela eta, eta grekerako katedratikoaren , Leon de Castroren, eta beste
batzuen salaketak zirela medio, inkisizioaren gartzeletara eraman zuten,
Testamentuzaharrarenhebrear testua nahiago latinoaren ordez nahaigo zuela esan
baitzuen.Epaiketak 5 urte iraun zuen eta azkenik 1576ko abenduan errugabea zela
onartu zuten.
Presondegitik atera ondoren irakasle lanetan aritu zen Salamankako
unibertsitatean.
1580.urtetik aurrera bere lanak argitaratzen hasi zen.
Egin zuen lanik esanguratsuenetako bat Teresa Avilakoaren idazkiak prestatzea izan
zen. Idazlan hauek 1588 urtean argitaratu ziren.
ENTSEIUAK
Entseiuak edo Essais lana, 1580. urtean idatzi zuen Michel de Montaignek, bere
gazteluko dorre batera erretiratu zenean. Bere lehen hizkuntza latin klasikoa izan
arren, saioak frantsesez idatzi zituen, hizkuntza hurbilena zelako. Lana,
Humanismoaren korrontearenbarruankokatuko genuke. Bera, prosa humanistaren
izen esanguratsuenen artean dago, Erasmo Rotterdamgoarekin batera.
Lan honetan, “bera da bere buruaren mamia”. Hau da, bere buruarekin etengabe
solasean ari da, etengabeko eta eguneroko gorabeherei buruz. Obrari “Saioak”
izena jartzearekin batera genero berri bat ere asmatu zuen; irekia eta detaile
txikienari etekina ateratzeko asmo duena. Liburu honetan , modu labur eta
atseginean politikaz, filosofiaz, pedagogiaz, lanaz... mintzatzen da. Nortasun askean
datza haren saioen erakarmen handiena. Testuan ikus dezakegunez, obra hau
prosan idatzita dago, eta humanista da kultura orokorra helburutzat baitu.
Klasikoez erakutsitako ezagutza miresgarria den arren, horren gainetik egilearen
independentzia dago. Egilearen iritsi askea nagusituko da garaiko dogma eta
aurreiritzi erlijiosoen gainetik, garaiko politika eta gizarte gaien gainetik, heriotzaren
gainetik. Espiritu tolerantekoa eta liberala zen. Bizitza axola zaio, ez heriotza.
Funtsezko gauzei buruz inork ez bezalako ezagutza sakona erakutsi zuen.

More Related Content

What's hot

Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...aintzira2005
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkinaEibarko Liburutegia
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa euskaintzira2005
 
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaHarkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaEibarko Liburutegia
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaaintzira2005
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoamfresnillo
 
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoaCamus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoahausnartzen
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eusaintzira2005
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa jaionetxu
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaaintzira2005
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoamfresnillo
 
Pintura Neoklasikoa
Pintura NeoklasikoaPintura Neoklasikoa
Pintura Neoklasikoajaionetxu
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaaintzira2005
 
Emakume bereziak 1)
Emakume bereziak 1)Emakume bereziak 1)
Emakume bereziak 1)Agurtzanegut
 

What's hot (17)

Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
 
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
 
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaHarkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoaCamus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa
 
Abstrakzioa lana
Abstrakzioa lanaAbstrakzioa lana
Abstrakzioa lana
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Pintura Neoklasikoa
Pintura NeoklasikoaPintura Neoklasikoa
Pintura Neoklasikoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
 
Emakume bereziak 1)
Emakume bereziak 1)Emakume bereziak 1)
Emakume bereziak 1)
 

Similar to Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina

Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirrexabieransola
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
Xabier Montoia.Aurkezpena
Xabier Montoia.AurkezpenaXabier Montoia.Aurkezpena
Xabier Montoia.Aurkezpenacharoelizondo
 
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta OihenartLazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenartmartasena
 
Krokodiloa ohe azpian
Krokodiloa ohe azpianKrokodiloa ohe azpian
Krokodiloa ohe azpianerestumireina
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaamaiaalbizuri
 
Prosaren hasiera
Prosaren hasieraProsaren hasiera
Prosaren hasieramartasena
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribemarikorta
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritzamartasena
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenMaite Goñi
 
Oihanaren liburua
Oihanaren liburuaOihanaren liburua
Oihanaren liburuai_etxenike
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanOarsoaldekoAEK
 
Mitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa EuskarazMitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa EuskarazRamon Osinaga
 

Similar to Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina (20)

Arnaut oihenart
Arnaut oihenartArnaut oihenart
Arnaut oihenart
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
Xabier Montoia.Aurkezpena
Xabier Montoia.AurkezpenaXabier Montoia.Aurkezpena
Xabier Montoia.Aurkezpena
 
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta OihenartLazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
 
Krokodiloa ohe azpian
Krokodiloa ohe azpianKrokodiloa ohe azpian
Krokodiloa ohe azpian
 
Liburuaren fitx1
Liburuaren fitx1Liburuaren fitx1
Liburuaren fitx1
 
D.Defoe
D.DefoeD.Defoe
D.Defoe
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
 
Prosaren hasiera
Prosaren hasieraProsaren hasiera
Prosaren hasiera
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Euskal emakumeak
Euskal emakumeakEuskal emakumeak
Euskal emakumeak
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritza
 
Prosagintza
ProsagintzaProsagintza
Prosagintza
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
 
Oihanaren liburua
Oihanaren liburuaOihanaren liburua
Oihanaren liburua
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
 
Mitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa EuskarazMitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa Euskaraz
 

Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina

  • 1. GARGANTUA ETA PANTAGRUEL Testu hau François Rabeleisek idatzi zuen. Aro modernoan kokatzen da testu hau, hain zuzen ere, Humanismoan. Obra hau garaiko nobelaren generoaren barruan kokatu beharko genuke. Nobela bakarkako inprentaren eraginez zabaldu zen eta ospe handia lortu zuten maitasun istorioek eta zaldunen abenturek irakurleengan. François fraide frantziskotarra izan zen, eta gero beneditarra, medikua eta humanista izan zen eta inoizko espiritu buruargi, komiko eta aurreratuenetakoa. Idazle honek iturri kultu eta herrikoietatik edan zuen, eta zelta folkloretik bi jigante (Gargantua eta bere semea Pantagruel) hartu zituen eta sekulako abenturak kontatu zituen. Bost liburuetan argitaratu zituen abentura hauek. Lehenengoan, Gargantuaren jaiotza kontatzen du eta bigarrenean Pantagruelen jaiotza etab. Bizitzaren gozamena, transgresioa eta hizkuntza dira kontagai. Kasu honetan, argi dago gozamenaz ari dela idazlea, pertsonaiak jan eta edan besterik ez baitute egiten, inolako ardurarik edo kezkarik gabe. Testuan nobelaren hainbat ezaugarri aurki ditzakegu, hala nola, bakarkako irakurketarako egina egotea eta gaiari dagokionez. ORLANDO HASERRE “Orlando haserre” poema narratibo luzea Ludovico Ariosto (1474-1533) idazlearen obra Aro Modernoan idatzitako poema da, hau da, Amerikaren aurkikuntzatik (1492) Frantziako Iraultza arte (1789). XV. eta XVI. mende artean idatzi zen. Garai hartan, mugimendu humanista zen nagusi, Antzinaroko eredu hezitzailea berreskuratzen ahalegindu zena. Humanisten ustez, hizkuntza eta literaturaklasikoa ezinbestekoak dira mundua ezagutzeko eta testuak eta filologia errealitatea ezagutzeko. Horrez gain, iturri klasikoetara jo zuten mendeetan zehar Errenazimenduko poesia bi eratakoa zen: poesia lirikoa eta poesia narratiboa edo epika kultua.
  • 2. Poema hau azken honen barruan kokatuko genuke. Ariostok, gainontzeko idazleek bezalaxe, Virgilioren ereduak jarraituz idatzi zuen, baina. berak besteek ez bezala, eleberri estiloan idatzi zuen. Estilo hori, “Orlando haserre” obran antzeman daiteke, poesia izan arren, eleberriak irakurtzen diren moduan irakur daitekeelako. Zortziko errealetan (hamaika silabako zortzi bertso) idatzita dago. “Orlando haserre” poemaren protagonista Errolan da. Hau da, Errolan, italieraz Orlando da, baina Errolanen eta Karlomagnoren kantetatik badator ere, jada ez du haren antzik. Errolanen heriotza heroikoaz ahaztu eta supergizon fantastikoa bihurtzen du Orlando. Poemaren muina Orlandoren eromena da. Irakurri dugun istorioa honakoa da: Anjelika printzesa txinatarrak artzain batekin egiten du topo, baina emakumeak Orlando arbuiatu eta ekialdera ihes egiten du, Medoro beltzarekin. Orlandok, edozer egingo du Anjelikaren faboreak lortzearren. Abentura horietako batean, Medororen eta bere zaldiaren zauriak sendatuko ditu nexkatxak artzainaren etxean. Maiteminduko dira bi hauek, baina istorioak aurrera egiten du, hau obra osoaren pasarte bat besterik ez baita. Ariostoren poema honek eragin handia izan zuen Cervantesen “Kixotean”. BERTZERENAK, WILLIAM SHAKESPEARE Garai honetako antzerkia ulertzeko jakin behar da, gainontzeko generoetan bezala, hutsetik sortu eta testuinguru erlijiosotik garapen profanorako bidea egin behar izan zuela. Antzerkia, profanoa zena hasieran, kultuago bihurtu zen.Beraz, garai honetan elkartuko dira herri antzerkia eta antzerki kultua eta orduantxe sortu ziren antzoki nazionalak, Ingalaterran, Espainian eta Frantzian. William Shakespeare da soneto honen idazlea. Shakespeare (1564-1616) ingelesezko antzerkigilerik bikainena izan zen. Berak biltzen du isabeldar antzerkiaren muina eta bikaintasuna. Literatura unibertsaleko gailurretako bat da. Shakespearrek erdi mailako ikasketak egin zituen eta bizitza osoa antzerki munduari lotuta izan zuen; hasiera batean aktore soil gisa eta aurrerago negozio gizon gisa. 46 urtererekin Londresko emanaldietako atzeaurreak utzi, eta Stratfordera erretiratu zen, baina ez zion utzi antzerkia idazteari. Handik aurreranidatzi zituen besteak beste, Ekaitza, Neguko ipuina eta Cinbelino. Berak, ideia eta sentimendu unibertso oso bat biltzen zuen bere literaturan. Bere pertsonaia asko giza arimaren pasioen prototipo izan ziren. Hiru azpigenero dramatikoak landu zituen: tragedia odoltsua, komedia eta drama historikoa. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:  Gainezka egiten duten pasioek heriotza soilik dute irtenbide.  Komedia  Drama historikoak (konspirazioak, hilketak, gerra zibilak… dira nagusi).XII. medetik XV.era bitarteko Aro ingelesa izan zuen inspirazio iturri.
  • 3.  Ironiaren erabilpena ere nagusitu egiten zen haren lanetan. Guk irakurri dugun testuan, esaterako, ironia nagusitu egiten da bere maitea deskribatzen duenean: bere maitea baina usain gozoagoak ezagutu dituela esaten duenean (7-8 lerroak) edota bere ahotsa baina atseginagoa den musika entzun duela esaten duenean (9-10 lerroetan). Garaiari dagokionez, Aro Modernoan koka dezakegu testu hau, hau da, 1492 (Amerikaren aurkikuntza) eta 1789 (Frantziako Iraultza). Bertan, antzerki generoan kokatuko dugu Bertzerenak sonetoa. Gogoratu behar dugu, Erdi Arotik Errenazimendura bitartean antzerkiak (beste generoak bezala) hutsetik sortu behar izan zuela, testuinguru erlijiosotik garapen profanora pasatuz. Antzerki profanoa herrikoia izan zen hasiera batean, baina, mendeak aurrera egin ahala, kultuagoa bihurtu zen, Erdi Aroko antzerkia Eliza eta liturgiari loturik zegoen, Aro Modernoan eliz ataritik herriko plazara pasa zen. Orduan, antzerkiaren zeregina, jendea dibertitzea zen (testu honetan antzerkiaren ezaugarri hau aurkitu dezakegu, Shakespearrek egiten dituen knparazio eta metafora ezberdin eta dibertigarrietan). BAKARRALDIA Aro modernoko poesia lirikoaren barnean kokatzen da, zehazki Humanismo eta Errenazimenduaren garaian (XV-XVIII) eta Fray Luis de Leonena da. Hauexek dira poesia lirikoaren hainbat ezaugarri:  Emakumeak bere galdean dabilen galaiari bere maitasuna emateko edo ukatzeko ahalmena eta askatasuna ditu.  Italiatik ekarri zen sonetoa eta endekasilaboa nagusitu ziren.  Agertuko dira maitasun eroak eta naturaren idealizazioak. Poesia honetan ikus dezakegu Fray Luis de Leonek obra osoan zehar naturaren idealizazioa nagusitzen dela. Idazle hau Cuencako Belmonte herrian jaio zen 1527an. Gaztea zenean familiarekin joan zen Madrilera bizitzera eta 14 urterekin Salamancara joan zen ikastera. 1542an Agustindarren konbentuan sartu zen eta 1544.urtetik aurrera Salamankako hiriari eta unibertsitateari lotuta egon zen hil arte. Urte honetatik, 1546 bitartean arteetako batxiler titulua lortu zuen eta 1546.urtetik 1551ra teologia ikasketak egin zituen. Azkenik 1560.urtean teologiako eta doktore tituluak lortu zituen. 12 urte beranduago martxoaren 27an, Itun Zaharraren hebreerazko testua defendatu izana eta Vulgataren latinezko bertsioak baztertu izanagatik eta Kantarik Ederrenaren gaztelaniazko itzulpena egiteagatik kartzeletara eraman zuten, bertan epaiketa bati aurre egin zion. Kartzelan zegoelarik, De los nombres de Cristo eta Canción a Nuestra Señora (beste ahinbat poesia lanekin batera), idatzi zituen. Garai honetan ere, Filosofia moraleko
  • 4. irakasle izendatu zuten eta urtebete beranduago, Sagrada Escriturako katedra eskuratu zuen. Laster bere obrek arrakasta izan zuten eta oso harrera ona izan zuten bere lagunen artean, Francisco Sánchez de las Brozas eta Benito Arias Montano, besteak beste. Inbidiak zirela eta, eta grekerako katedratikoaren , Leon de Castroren, eta beste batzuen salaketak zirela medio, inkisizioaren gartzeletara eraman zuten, Testamentuzaharrarenhebrear testua nahiago latinoaren ordez nahaigo zuela esan baitzuen.Epaiketak 5 urte iraun zuen eta azkenik 1576ko abenduan errugabea zela onartu zuten. Presondegitik atera ondoren irakasle lanetan aritu zen Salamankako unibertsitatean. 1580.urtetik aurrera bere lanak argitaratzen hasi zen. Egin zuen lanik esanguratsuenetako bat Teresa Avilakoaren idazkiak prestatzea izan zen. Idazlan hauek 1588 urtean argitaratu ziren. ENTSEIUAK Entseiuak edo Essais lana, 1580. urtean idatzi zuen Michel de Montaignek, bere gazteluko dorre batera erretiratu zenean. Bere lehen hizkuntza latin klasikoa izan arren, saioak frantsesez idatzi zituen, hizkuntza hurbilena zelako. Lana, Humanismoaren korrontearenbarruankokatuko genuke. Bera, prosa humanistaren izen esanguratsuenen artean dago, Erasmo Rotterdamgoarekin batera. Lan honetan, “bera da bere buruaren mamia”. Hau da, bere buruarekin etengabe solasean ari da, etengabeko eta eguneroko gorabeherei buruz. Obrari “Saioak” izena jartzearekin batera genero berri bat ere asmatu zuen; irekia eta detaile txikienari etekina ateratzeko asmo duena. Liburu honetan , modu labur eta atseginean politikaz, filosofiaz, pedagogiaz, lanaz... mintzatzen da. Nortasun askean datza haren saioen erakarmen handiena. Testuan ikus dezakegunez, obra hau prosan idatzita dago, eta humanista da kultura orokorra helburutzat baitu. Klasikoez erakutsitako ezagutza miresgarria den arren, horren gainetik egilearen independentzia dago. Egilearen iritsi askea nagusituko da garaiko dogma eta aurreiritzi erlijiosoen gainetik, garaiko politika eta gizarte gaien gainetik, heriotzaren gainetik. Espiritu tolerantekoa eta liberala zen. Bizitza axola zaio, ez heriotza. Funtsezko gauzei buruz inork ez bezalako ezagutza sakona erakutsi zuen.