SISIFOREN MITOAALBERT CAMUSCamus, ene existentzian, absurduaren argitasun bitxiaz sartu zen. Zer hoberik nahi ukannezakeen...
itzultzailerekin batera, eleberria georgieraz eman genuen argitara. Eta orduantxe gertatu zen pasadizoabsurdua, Sisiforen ...
Halere, Camusi dagokionez behintzat, gaztetasunak ez du esan nahi heldutasunik eza edo gaztarokoxorakeria, inoiz hortik es...
eta esaldi laburra oso egokiak dira, zalantzarik ez, era horretako geziak moldatzeko. Horrexegatik ez gaituharritu behar g...
Existentziako errealitateak kontuan harturik, zolitasuna eta ekintasuna ez lebilzke elkarrekin luzaro,jazarkuntzarik gabe....
Argitasunarena bezala, giza neurriaren eskakizuna ezinbestekoa da Camusentzat: “Ezin uler dezaket gizahitzez besterik. Uki...
Ateista baten aukera delarik, Camusen bideak ez du, halere, desesperantzarena izan nahi (bestalde,garrantzi handiko puntu ...
Don Juanen antzera, aktorearen bokazioa “bihotz-bihotzez ezer ez izaten edo anitz izaten saiatzea” delaikasten diogunean, ...
Sisiforen Mitoa-ren amaierako “esalditxoak” nahiko ongi laburbiltzen ditu gauzak Camusen arrazoiketan.Horrek ustegabeareki...
Hurrengo orrialdeak halako sentiberatasun absurduaz ari dira, mende honetanbarreiaturik aurki daitekeenaz -eta ez nolabait...
ABSURDUA ETASUIZIDIOAFilosofi problema benetan serios bakarra dago: suizidioa, hain zuzen. Bizitzak bizitzeamerezi duen al...
hura uler. Ez gaitezen, ordea, analogia hauekin urrunegi joan, eta itzul gaitezen ohizkohitzetara. Horrek "ez duela merezi...
Heriotzarantz egunero gehitxoago garamatzan lasterketa honetan, gorputzakharrapaezinezko lehentasun hori begiratzen du. Az...
HORMA ABSURDUAKLan handiek bezala, sentimendu sakonek beti adierazten dute gehiago haiek esan ustedutena baino. Arima bate...
bihotza hura lotzeko maila alferrik bila dabilelarik, orduan hori absurdutasunaren lehenzeinua bezalakoa dateke.Inoiz deko...
barrutik guregana datorren arrotza, geure buruen argazki propioetan aurkitzen dugunanaia ezagun eta halere kezkagarria, ho...
berak ere maita eta sufri dezakeela ezagutuko balu, baketurik legoke. Pentsaerak,fenomenoen ispilu aldakorretan haiek labu...
emanen, mundu hau enea dela seguratuko didanik. Zuek bera deskribatzen didazue etasailkatzen irakasten ere bai. Zuek haren...
Gutxienez, jakin badakit pentsaera sartua dela mortu horietan. Hor bere ogia aurkitu du.Bertan ulertu du ordurarte mamuz e...
ametsik hura baino, ez eta hartaz besterik mintzatzen ere. Haren aurpegien zerrendaegiten du: gogaituarena, gizaki hutsala...
egoten berrikastea, kontzientzia zuzentzea da, Proust-en antzera ideia bakoitza eta irudibakoitza, leku pribilegiatu bilak...
SUIZIDIO FILOSOFIKOAAbsurduaren sentimendua ez da, ordea, absurduaren nozioa. Hau hartan oinarritzen da,eta kito, horixe d...
Berehalako ondorioa, aldi berean, metodoaren erregela da. Horrela argitan ematen denhirutasun pitxiak ez du zerikusirik us...
konfidantzaren egintza itsu batez, bat-batean dena azaltzen duena, berak "orokorrareneta bereziaren batasun pentsaezina" g...
da egiazko aurpegia jadanik galdua duela, bere izaera gizatiar eta erlatiboa, horrez gero,betierekotasun ulertezin eta bat...
Kierkegaardek eskatzen duen bakarra, Eneko Loiolakoak eskatzen zuen hirugarrensakrifizioa da, Jainkoari atseginik handiena...
horregatik ukatzen, eta haren ahalmen erlatiboak aitortzen ditut. Nik adimena argi egondaitekeen erdiko bide honetan geldi...
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Camus. sisyforen mitoa

429 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
429
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Camus. sisyforen mitoa

  1. 1. SISIFOREN MITOAALBERT CAMUSCamus, ene existentzian, absurduaren argitasun bitxiaz sartu zen. Zer hoberik nahi ukannezakeen nik?1957eko udan, Moskun,herrialde ezberdinetatik helduriko ikasle batzuk Gazteriaren Jaialdira hurbilduginen. Zenbait hilabete geroago Nobel sariak Albert Camusen obra koroatuko zuen. SESBak mundurakoirekiera lotsorra hasia zuen, mugatua eta gainbegiratua.Frantses adiskide batek La Peste eskaini zidan orduan. Sakela-liburuaren azalaren gainetik, silueta beltzbatek, lepoa luze eta arratoi baten antzeko buru biribilaz, bizkarra ematen zidan. Testuaren lehen lerroekkarraskari izurritsu batzuek erasoriko hiri batean sartu ninduten. Berehalakoan, izurriak hiri zoriontsu horigainerako mundutik isolatzen zuen. Eleberriaren bukaeran, tornua nasaitu egiten zen.Bere erarik gogorrenetakoaz, “izurria”, hamarkada askotan zehar jaun eta jabe izan zen ene inguruan.Camusen kontakizunaren amaieran bezala, gu ere, azkenean, minte horrek bere tornuak nasaitzenzituelakoan geunden. Alabaina, susperraladiak beste hiru hamarkada iraun zuen, horren buruan kirurgiebakuntza gogor, desordenatu eta odoltsuei lekua uzteko.Baina ahalmen handiko aliatu arretatsu bat aurkeztu berria zidaten jadanik, bizitzaren bideetan zeharnigandik behin ere alde eginen ez zuena. Albert Camus zuen izena. Frantzian bizi zen bera, izurripeanzegoen Oran haren eta klaustromaniapeko Moskuren arteko kidetasunez jabeturik, noski.Camusek, ene irudiko, gure izurritik ateratzen lagundu beharko gintuen.Irakaskuntza ofizial osoan Camus berariaz ezkutatua zuten. Edo, hobeki esan, penitentzi akertzat agertzenziguten, idazle burges gaitzizenaren burdina goriaz markaturik. Harekin batera, idazle burgesak genituen,halaber, Marcel Proust, Péguy, François Mauriac, Gide, Malraux eta beste asko ere. Frantziar literaturakoidazle nagusiak, garai hartan, honela deitzen ziren, Henri Barbusse, Jean Laffite, Georges Cogniot, AndréStil, Louis Aragon. Maurice Thorez-en Le fils de peuple (Herriaren semea) mende honetako Miserableenmailan jartzen zen.Urte berean, 1957aren bukaeran, Nobel saria jasotzean egindako hitzaldian, Albert Camusek “errealismosozialistaren” zoragarrizko “erakartasunaz” arduratu nahi izan zuen, baina ez zen hura Kremlinenharresien inguruan estimatzen zen mezua, horrelako izurri kutsakorretatik inoiz baino gehiago babestenbaitzen. Horrela, arrapostua, herriko literatur aldizkari mardul batean, luza gabe azaldu zen. Izenburuaaski adierazkorra zen: Laurogei mila kilometro norbere inguruan.Egia esan, ez orduan ez eta geroago ere, ez dut jakin kontatzen Camusen pentsaera eta irudikapen joriekzenbat “kilometro” ibilarazi zidaten. Ez naiz segur, bestalde, haren ibilbidea eta emaitza kilometro, metroedo zentimetrotan neurtu behar ote diren ere. Gauza bat argi zegoen ordea: La Peste-ren lehen orrialdeapasatu nuenetik, ni, ezinbestean, halako galdera baten partaide egin nintzen, haren zintzotasunak,trinkotasunak eta, maiz, izaera mingarriak aldi berean Montaignez eta Rousseauz pentsarazten zidatelarik.Halere, buruan sartua nuen haren mezua hedarazi behar nuela. Nobel saridunaren hitzaldia birrindua zuenaldizkari hari La Peste-ren errusierazko itzulpena egiteko proposamena egin nionean, hartarako, Camusenhumanismoa aipatuz, erantzunean esan zidaten humanismo horri badaezpadako usaina zeriola, guztizkaltegarria justizia unibertsalaren aldeko borrokalarientzat. Halere, askoz beranduago, Tbilisin, beste bi
  2. 2. itzultzailerekin batera, eleberria georgieraz eman genuen argitara. Eta orduantxe gertatu zen pasadizoabsurdua, Sisiforen Mitoa-ren arrazoiketari aski ongi datorkiona. Liburuan, erakargarriagoa egitekoasmoz, jarririko frantsesezko izenburu faltsuan, Camus izena K potolo, pisutsu eta kenezinaz ageri zen.Oharkabeko oker hori begien bistan zegoen georgiar testuaren gainean. Kontua da georgieraz –errusierazbezalaxe-- Camusen eta Kafkaren hasierako letra, kasu bietan, K bera dela. Tira, abentura txar batgehiago K... jaunarentzat. Eta Kafkaren aurrean kapela berriz erantzi beharra ere bai, Sisiforen mitoa-ribegira.1957an hiru urte besterik ez zitzaizkion Camusi gelditzen bizitzeko. Haren heriotza galtze pertsonaltzatsentitu nuen.Stendhalen Maitasunaz obrak eleberrien artean duen aparteko tokia du Sisiforen mitoa-k Camusen obraosoari begira: hain giltza da. Alderantzia eta Zuzena (1937) eta Ezteiak (1939) liburuek urraturikoarenondoren, Sisiforen mitoa-k (1942) gainerako ilara luzeari ireki zion bidea, berorren pilareak ondokoakdirelarik: Arrotza, Caligula, Gaizkiulertua, Gizaki jazarria, Izurria, Erorkera, eta Erbestea eta erresuma1.Harrezkero, idazlan batetik bestera, funtsezko koherentzia finkatzen da. Camusen ibilbidea, herio basaketena, hazkuntza naturalaren itxura hartuz doa, barne-aginduari erantzunez. Haren plama bakoitzak etaharen eskribuen multzoak, barru-barrutiko beharrizan hori –berezko eta saihestezineko zalantzarekinbatera-- benetako obren zigilua dela erakusten dute.Camusek argitasuna du xede. Haren esaldiak argiak dira, mediterraniar argitasunaz ehoak, lakonikoak etabeteak. Elipsearen beldur dira, autoreak “gutxi gorabehera”-ren beldur den bezalaxe. Camusen idazkeralehor eta biluzia da, mundua eta beronen misterioak biluzten saiatzen delako.Maiz, Camusek besteengan miresten dituen ezaugarriak, beraren prosarenak ere bilakatzen dira. Horrelaari da Xestoven obraz, zeinetan Camusek bere “monotonia miresgarria” goraipatzen duen, “betiko egiaberberei etangabe so”.Inoiz ezohiko interferentziak ere gertatzen dira Camusen lumapean. Aipatu berria dugu Camusek,bizitzaren fenomenoak analizatzean, darabilen lehortasuna. Baina alderantzizkoa ere ez da gezurra,Camusek pentsaeraren fenomenoak –definizioz beren neurrian zorrotzak-- sentsualki hurbilaraztenbaititu. Kierkegaard “ezagueraren Don Juan” gisa definitua da, Seduzitzailearan Egunkaria-ren egileahorretara gogo onez prestatzen delako. Pentsaeraren eta zentzuen erabateko konpromiso osoak erakartzendu Camus. Neure aldetik, bizitasun lehorraren eta pentsaera sentsualaren elkargunean irudikatzen dutCamus.Sisiforen Mitoa-ren testua bikaina da bere lehortasunean. Baina Izurria-rena, Arrotza-rena,kontakizunean, eleberriena edo teatro-lanena ere ez da gutxiago. Guztiek dute, kidetasunean, grabitate-hondo bera.Camusek elkarren ondoko belaunaldietako gazteria erakartzen daki, norbaitek pentsa lezakeena ez bezala,gaztaroa, hain zuzen, gure bizitzako sasoirik seriosena delako. Izan ere, gazteriak bizitza are serioskiagohartzen baitu, haren hedadura infinitua iruditzen zaion neurrian.Alderantziz, seriostasunak Camusen funtsezko gaztetasuna egiten du. Beraz, haren obraren aurreanbustiezin gelditzeak nolabaiteko “gaztetasunik eza” susmaraz lezake.1 Jatorrizko izenburuak: De l´amour, Le Mythe de Sisyphe, L´Envers et l´Endroit, Noces, Le Mythe deSisyphe, L´Etranger, Caligula, Le Malentendu, L´Homme révolté, La Peste, Les Justes, La Chute, L´Exilet le Royaume (Itzultzailearen oharra)
  3. 3. Halere, Camusi dagokionez behintzat, gaztetasunak ez du esan nahi heldutasunik eza edo gaztarokoxorakeria, inoiz hortik esan edo iradoki den bezala. Izan ere, munduaren ikerketa era askotara egindaitekeenez gero, Camusek seriotasunaren erara egitea hautatu du.Sisiforen arrazoiketa, desesperantza eta ekintzaren artean kokatzen da. Bigarrenaren mesedetan. Badirazenbaitzuk, buruari esperantza eskatuz, landare gisa bizi eta noraezean dabiltzanak. Badira, halaber, berenesperantza giza neurriko ekintzan kokatzen dutenak ere. Eta Camus horietarikoa dugu.Giza ahots bat, gainezka ari den txakurteriaren erdian.Hasierako lerroetatik, egileak bere urratsak zehaztasunez egin nahi ditu, eta bere eskrupuluaidentifikatzen uzten du. Kontua sentiberatasun absurdua dela azpimarratu nahi du, eta ez nolabaitekofilosofia absurdua, holakorik, zehazki esateko, ez baitu gure garaiak ezagutu. Honela, nozio nagusiahasieratik bertatik mugaturik gelditzen da, saio osoan zehar sistematikoki aztertua eta galdekatua izateko.Jarraipen-espiritu honetan, iraute sistematikoan, anabasaren aurreko ezarrera ordenatuan, aitzinera doanneurrian egiten duen eraiketan, Camus oso frantsesa da. Segurtasun txikiak nahiago ditu zirriborrozkoikuspegi handiak baino. Argitasun txiki batzuen segidak bidea argitzen dio Camusi, eta aurrera joatenuzten. Horrek haren pausoak sendotu eta azpiko zorua egonkorragoa egiten ditu.Ibilbide aski baikorraren buruan, bizitzako ongiezak ukatu edo ezkutatuz gero, ustekabean haiekin topoegiteko arriskua dago. Camusek aurrea hartu eta ezinegona eta herstura gogoz ezartzen ditu abiapuntutzat.Beragan, zorroztasunaren aldamenean, erromantizismoak ere bere sustraia sakonean sartzen du,identifikaezinik ia. Joan den mendeko gaitzan pentsa daiteke, zehazgabeki arimara iragana, frantsesenbelaunaldi batentzat “Renéren gaitza” izan zena bilakatzeko2. Gaizki izendatua, izan arren, irudi lukemende batetik hurrengora berpiz litekeela, itxuraldaturik, ezaugarri aldatuekin, baina beti ere beresufrimendu kenezina eramanez. Sisiforen mitoak, alde horretatik, espirituaren gaitz baten deskribaketa,egoera garbian, izan nahi du.Gaixotasuna diagnostikatu eta horretaz arduratzeko premia horrek argiro darakuskigu Camusek berebaitan daraman medikuaren nolakoa. Existentziaren antsien eta oinazeen aurrean txunditurik gelditu gabe,berak bizitzaren itxuragabekeriak biluzian uzten ditu. Horrekin ez gaitu desesperarazi nahi, ez eta besoakgurutzaturik geldi gaitezen ere. Camus, begirada argi, zoli eta gogorraz, ezeri amore emateke, gure akatseta oinazeak nabarmenarazten dituzten humanista horien leinu noble horretako kidea da, ahal denneurrian, min horiek garaitzen eta gainditzen guri laguntzeko. Txekhov medikua zen lanbidez. Camusenirudimenak mediku bat sorrarazten du –Rieux-- eta horrexeri datxekio.Ikergaia definitzerakoan, filosofi korda ber batek lotzen ditu Camus eta Argien Mendea, baina beronenbide bakoitza saihestuz: Voltairek arrazoimenaren izenean mintzatzen zen gogozenik, Jean-JacquesRousseauk bihotzaren arloa nahiago zuen artean. Antinomia horrek ez du Camus ukitzen: beragan bihotzaarrazoigarria da, eta arrazoimena bihozkorra.Camusen moderazioak ez du adierazten arduragabetasunik, eta etengabeki mutur-puntetako tentazioeiaurre egiten die. Horrela, suizidioaren arazoa hasieran dakar: “Filosofi problema benetan serios bakarradago: suizidioa”.André Gidek, Camusek belarri adikorrez aditzen zuenak, prosan esaldi zorrotzen bila zebilela aitortzenzuen. Holakorik aurkitzen ez bazuen, testua porrot egindakotzat ematen zuen. Zorroztasuna, trinkotasuna2 Frantsesez “mendeko gaitza” ("le mal du siècle") erromantizismoari esaten zaio. “Renéren gaitza” ("lemal de René") ere esaten zaio. Châteubriand idazle erromantikoak argitaratu zuen eleberrian izenburuagogoratuz (Itzultzailearen oharra)
  4. 4. eta esaldi laburra oso egokiak dira, zalantzarik ez, era horretako geziak moldatzeko. Horrexegatik ez gaituharritu behar gisa horretako esaldi zorrotzen falta ez izateak ez Sisiforen mitoa-n ez eta Camusen besteidazkietan ere. Baina horietan besterik ere aurkitzen da: irudi zorrotzak, hain zuzen.Saioa amaitu eta gero, neure oroimenean Mitoa-ren irakurketa jadanik zaharra gorderik nuen,telefonoaren eszena laburra. Ene kautan, deskribaketa honek, gutxienez, orrialde erdia betetzen zuelakoannengoen, hainbesteraino markatu ninduen eta. Halere, hiru lerro besterik ez du: “Gizon bat telefonozhizketan ari da beirazko itxitura baten atzean; ez zaio entzuten, baina haren ganoragabeko mimika ikusdaiteke: galde egin daiteke ea zergatik bizi den”. Telefono-kabinaren espazioa bizitzaren zentzuanzeharkatzeko darabilen abiadura zorabiagarria da. Bizitza, bizitua izateko, erritmo berbera behar du.Mutur-puntek erakarririk, Camusek Dostoievskirekin egiten du topo beronen arlo propioan, Eztabaida,puntu honetan mamitzen da, hots, “bizitzari zentzurik ukatzeak hura bizitzerik ez duela merezideklaratzera nahitaez garamatzala” egia ote den jakitea.Galdera honi erantzuteko, Camusek bere espiritu-kemen osoa behar izan du.Argia, argitasuna, garbiro jokatzea dira Camusen azken baliabideak. Argi-izpiek ilunpearen liluragainditu behar dute. Horren aipamena garbiki egiten du, honako hau nabarmenaraztean: “Ekintasuna etaargikusmena aparteko ikusleak izaten dira gizatiar ez den joko honetan, hor absurduak, esperantzak etaheriotzak beren argudioak elkar trukatzen dituztelarik”. Protagonisten aurkezpenak, bestalde, Camusenmundu espiritualaren beste dimentsio bat bistaratzen digu: pentsalariaren ikertzea dramatiko bihurtzenduen haren dimentsio teatrala. Azken buruan, begiradaren zolitasun horri, Camusen baitan, halakoburmuin-zorabioa dario, dena bere buruaren berdina dela eta “liburu baten azken orrialdeak jadaniklehenengoetan direla” dioskuna. Baina, kontuz: hasierara bidaltzen gaituen bukaera ez da bukaera faltsuabesterik.Camusen argiak haren liburuen paisaiak argitzen ditu. Begiak zabalik bizi nahi izan du.Camusek munduarekin izandako harremanak pozgarri eta sentsualtasunezkoak direlarik, ez gaitu harritubehar, hura neurtzeko, argitasun-apeta gogora ekartzeak.Bere bilaketaren opakutasunaren aurka etengabeki jarkirik dabilelarik, Camusek erlatibitatea bere baitanpairatzen du eta ez digu hura inola ere ezkutatu nahi.Izan ere, haren ustez “egiazko ezaguera oro ezinezkoa delako”. Erlatibitatearen protesta horiek izan ziren,Camus, bere bizitzan zehar, hitlerismoaren, maoismoaren eta estalinismoaren obsesioetatik gorde zutenbabesgailuak (segada potoloenetako batzuk besterik ez aipatzearren), eta prest daude, harrezkero,ipuinetako herensugeen buru etengabe berpiztuen antzera, haiengandik sorturiko kume ugarietatik gu erejagoteko.Buruaren argimena eta zolitasuna ez dira emanak izaten, konkistatuak baizik. Beraz, horietara heltzeko,Camusen urratsak borondatezko urrats izan nahi zuen. Bizitza maite zuelarik, bere buruari harenganaabiatzeko astinaldia eman zion. Bistan da, partida denboran jokatzen zela, izan ere, “leherketarik gabekobizitzako egun guztietan, denborak garamatza. Baina beti heltzen da halako une bat, eta orduan geukeraman behar izaten dugu bera”. Camusek, une horretan, sentiberatu egiten gaitu, eta hutsik ez egiteralaguntzen.
  5. 5. Existentziako errealitateak kontuan harturik, zolitasuna eta ekintasuna ez lebilzke elkarrekin luzaro,jazarkuntzarik gabe. Absurduaren definizioetako bat, Camusen arabera, haragiaren jazarkuntza hori da,denboraren iragatearen aurkakoa.Etengabeko jazarkuntza ez da, noski, hemen lurrean asma daitekeen denborapasarik onena. Camusenzuhurtzia honetan datza, berak ezinbestekoa deritzon bakoitzean etsitzean edo jazartzean.Zer esanik ez, Arrotza-ren gaia –Camusek Sisiforen mitoa prestatu zuen denbora berean idatzirikoelaberriaren izena-- bere saioaren lerro artean itzurtzen diren gaien sinfonia txikian ageri da: “Neureexistentziaz dudan segurtasunaren eta segurtasun horri ematen saiatzen naizeneko edukiaren arteko zuloaez da behin ere beteko. Neure buruarentzat arrotz iraunen dut sekulako”.Poetak, behin eta berriz, beren xedeetara itzultzen dira, haiek berrartuz edo aldatuz, eta espero ez zirenargikuntzak hurbiltzen dituzte. Musika-konposatzaileek ezaguna dute prozedura hori. Camusen prosa,itxuraz lehorra den arren, sakonean lirikoa da.Azken buruan, Camusen ustez, kontua ez da bizitza, onartzeko, edertzea, ez eta bera itsustea ere,gaitzesteko. Aski da den bezala hartzea. Bizitza delako. Itxurazko uzkurtasun horren pean, AlbertCamusek atxikimendu sakona dio bizitzari.Camusen urratsen ondoan badira gaizkiulertu batzuk ere. Halere ezerk ez du gelditzen. Maiz lotsagabe,eta Camusen ondoan gero eta lotsagabeago, gure garaiak, aldi berean, lotsa suminduenak ere izaten ditu.Bere argimen eta zolitasun estoikoan, Camus lotsa onekoa da. Hasieran, bizitzaren gorputzaren gainekozauriak oro, haren aurpegiko garatxo guztiak, aitortu eta agerian utzi nahi ditu, ondoren haren edertasungorena itzultzeko, ez miopearen begiradak ez urruneko begirada enfatikoak ezin antzeman lezaketena.Sisiforen mitoa-ren osaera, zehazki ebakiriko triangelu baten itxuran laburbil liteke. Camusen abiapuntua–helmuga ere dena-- suizidioaren problema da, eta horri darion galdera, hau da, “bizitzak bizitzea mereziduen ala ez” jakitea. Galdera honek eta beroni emanen zaion erantzunak triangeluaren soluzioarenangelua osatzen dute.Beste angelu biak absurduaren eta argitasunaren nozioez osaturik daude. Camusen pentsaera, birrintzaileedo etsigarria izan barik –lehen begiratuan lirudikeenez-- eraikitzailea da, ahal den erarik zehatzenaz.Sisiforen mitoa irakurtzean askoz hobeki ulertzen dugu Rieux doktoreak zer eratako indar morala duen –Izurria-ren pertsonaiak-- , bere eginbeharra egitera eta gaixoak sendatzera laguntzen diona.Camusentzat ahalegina pentsaezina da eta ez du baliorik zolia denean baizik. “Etengabeko kontzientziak,beti berriztuak, beti teink dagoenak” delako horrek laguntzen dio Camusi “ahalegin zoliaren errepide latzeta idorra” aurkitu eta horri hertsiki jarraitzera.Camusek hitz handiak saihesten ditu eta haren lumapean maiz ez da estoizismoaren aipamenik kausitzen.Eta halere, egon, etengabeko estoizismoa dago.Bere egiak aurkitzeko, Camusek argitasuna beharrezkoa du. Ez du garrantzi txikiagoa, halere, egia horiekgiza neurrikoak izateak: “Arratseko haizetik hasi eta nire lepo gaineko esku honetaraino, gauza bakoitzakbere egia dauka”. Kontzientziak argitzen du gizakia, beroni eskaintzen dion arretagatik. Optika berean,Camusek “esperientziaren aurpegi bakoitza ulertzera” jotzen du. Eta, azken finean, premia horrek gizakibakoitza bereziki balioestera darama: “Munduaren aurpegi guztiak pribilegiatuak direlako iritzipsikologiko huts honetan, gizaki absurduak bazuen egia bat, eta aldi berean mingostasun bat ere bai”.
  6. 6. Argitasunarena bezala, giza neurriaren eskakizuna ezinbestekoa da Camusentzat: “Ezin uler dezaket gizahitzez besterik. Ukitzen dudana, jarkitzen zaidana, horra hor nik ulertzen dudana”.Arrazoimenaren aldamenean, ikusi dugunez, Camusen baitan bihotzaren boza ere aditzen da: “Ebidentziaabstraktua formen eta koloreen lirismoaren aurretik alde egiten du. Gatazka espiritualak haragitzen diraeta giza bihotzaren aterpe miserable eta ederra berraurkitzen dute”. Konkretuaren eta ukigarriarendefentsa, abstraktuaren aurka, lirikoarena burutikoaren kontra, etengabe azaltzen da hor.“Gizaki absurdua” da Camusi interesatzen zaiona: “Errua aitorrarazi nahi liokete. Bere errugabe sentitzenda”. Kafka irakurri ondoren, Camusek, jota, K...jaunari errugabetasunik ez dagoela entzun dio esaten.Camusek gure existentziaren funtsezko gauzak argitan jarri nahi lituzke. “Espirituaren ezkutaketa etaatzerakada, espirituak argitan jartzen duenaren aurrean”.Bai poztasunean eta bai probetan ere, Camusen pentsaerak gorputza eta arima, bi-biak lotzen ditu: “Eznaiz suizidio filosofikoaz interesatzen, suizidio soilaz baizik”.Camus esperientziak berresten dituen jakintsuen aholkuei darraie. Hortaz, onargarriak bihurtzekoaitzakiaz, ez du, gauzen izaera aldatu nahi. Errealitateari –berau batzuetan bat ere erakargarria izan ezarren-- aurrez aurre begiratzen dio, eta hori lasaitasunaz egiten du, inolako beldurrik gabe. Galderarenmeandroen buruan, suizidioaz egindako itaunaren erantzuna aurkitzen du. Angelu horretatik behaturik,“problema alderantziz jarria da. Lehenagoko kontua zen ea bizitzak, bizitua izateko, zentzuren bat ukanbehar ote zuen. Hemen ageri denez, aitzitik, zentzurik ez dukeelarik, hainbat hobeki bizitua izanen da”.Irteera Camus kezkatzen zuen oztopoa, helmugan, konpondua duela nabari da. Camusen arrazoiketanparadoxatik ere bada. Baina eremu idorretan zehar iraganik ere, haren pentsaerak, azkenean, lagunduegiten gaitu. Zenbat eta eremua idorragoa izan, hainbat eta preziagarriagoa da laguntza hori.Dena gertatzen da, Camusek absurdutik irteten den arrazoiketa klasikoa hitzez hitz balu bezala, adabsurdum arrazoiketa alegia: “Bizitzea absurdua bizieraztea da”. Pascalen behialako formula huradakarkigu horrek gogora: credo quia absurdum. Camusek, funtsean, hauxe dio: ni bizi naiz, absurduadelako. Pascalek maitasunezko aldarrikapena Jainkoari egiten zion, Camusek, aldiz, bizitzari. Bienizendatzaile komuna maitasuna da.Camusek, era berean, argia behar du bere jazarkuntza argitzeko eta emankor bihurtzeko. Izan ere, azkenburuan berak bizitzaren fruituetan –Gidek lurtar elikagaiak esanen zukeen-- pentsatzen du. Hori dela eta,ekinaren ekinaz gizakia goresten du, “bere jazarkuntzaz eta argikusmenaz”.Beren artean aski urrun nozio hauen ezkontzan, Camusek oreka berraurkitzen du –maiz zaila, bainaezinbestekoa-- frantses pentsaeraren tradizio zaharraren bidean. Ez segadak edo zailtasunak kamuflatu,ez eta frogak bazterrean utzi ere, horra hor Camusek hautatu eta praktikatzen duen erdiko bide zuhurra.Bestaldetik, berak “jazarkuntza” eta “argikusmen” hitzak “jazarkuntza kontzientea”ren nozioan elkartzenditu. Perpausaren arte-lanaz eta sinonimi sailkapenaren ikerketaz landa, Camusen pentsaerari halakobatasuna eta koherentzia egonkorrak datxezkio: bai Sisiforen mitoa-n eta bai hortik kanpoan ere, bereobraren osotasunean.Arretaz begiratuz gero, aurreko testuek hurrengoen ernamuinak iradokitzen dizkigute. Eta Sisiforenmitoa, bereziki, oso aberatsa da horrelako ernamuinetan.
  7. 7. Ateista baten aukera delarik, Camusen bideak ez du, halere, desesperantzarena izan nahi (bestalde,garrantzi handiko puntu hau azaltzen ikusiko dugu bera). Pozak etengabeko ahalegin guztia koroatzen du,gizakiak hori zolitasunaz onetsi eta berorrek dakarzkion eginbeharrak bere gain hartuz gero bederen.Estoizismoa bezala, eginbeharraren nozioa –ikertzailearen apaltasunean-- ez da bereziki azpimarratzen,baina bai praktikan jartzen, eta garrantzia horrexek du.Eginbeharrak, ekintasunak eta argikusmenak gidatzen gaituzte, azken buruan, lurtar poztasunera,Camusek, sinbolikoki, “erresuma deitzen duenera.Horrek konnotazio batzuk dauzka. “Esperantza izaten desikasi” duen gizakiarentzat zapore mingotsa ukandezake. Beronek “oraingo infernu hau, azkenean, bere erresuma du”.“Erresumaren” nozioak berak gizakia pazientzia eta borondate ona erakustera gonbidatzen du, berez. Ezal dira horiek bada, bata eta bestea, Sisiforen ezaugarri nabarienetako batzuk (Camusek hura irudikatugogo duenez behintzat)?Bere azken obretako batean, ordea, Erbestea eta erresuma-n, Camusek bereizketa bat jartzen du,“erresuma” eta “erbestea” bananduz, lehenbizikoari ukitu pozgarriagoa erantsiz.Absurdua abolitzeko ahalmenik ezaz, Camusek argitsu bihurtzen du: absurduak argitu egiten nau”, dioskubere xalotasunean.Camusen urratsen izateko arrazoi sakona askatasunerako joera besterik ez da. Izan ere, askatasunik gabeezerk preziorik ez. Ezetz esateko askatasuna bera ere, hortaz, hobea da askatasunik ez izatea baino.Askatasunaren alde batzuk aztertzen ditu: mistikoek “beren burua ematean” aurkitzen duten askatasuna,haiek “sekretuki aske bilakatzen direneko” erregelak, “erregela komunekiko askatasuna” bezalaxe. Askibiz horrekin.Mallarmé sinetsiz gero, poeten egitekoa mintzaira berria asmatzea litzateke. Camusek ez zaigu bestela ari.Behin baino gehiagotan, hitzen adiera tradizional eta onartuaren aurka jokatuz, nozio propioak aurkitzenditu. Horrela geratzen da, adibidez, absurduaz, bere arrazoiketaren erdiguneko basapiztia bera, pultsugogorraren ondoan azkenean etxekotua. Camusen absurduak askazi erakargarri hau besterik ez du argitanjarri. Honela diosku berak: “absurdutik hiru ondorio ateratzen ditut, neure jazarkuntza, neure askatasunaeta neure grina”. Zer besterik egin dezakegu, Camusen absurdua miresteaz landa?Camusen arrazoiketaren alde konbentzionalaz ohitu ezean, haren asmoen ondotik pasatzeko arriskuadago. Noski, Camus hitzez hitz hartzeko eskubiderik ere bada. Hor ere hitz horiek harenak izan beharkolukete.Inoiz, interesgarria izaten da baiezkoak alderantzizko zentzuan hartzea. Bestela nekez jarrai nakioke –ageri den bezalaxe-- Camusen arrazoiketari: “Gizakiari lan eragiten dion eta iharrosten duen guztiakesperantza darabil. Gezurrik ez duen pentsaera bakarra, hortaz, pentsaera antzua da. Mundu absurduan,nozio edo bizitza baten balioa haren antzutasunaz neurtzen da”.Halere, beste baiezpen batzuk moral desengainatu honen bidetik doaz: “Don Juanek badaki eta ez duesperantzarik”. Edo hau ere bai: “Don Juanek ezer ez izatea aukeratu du”. Ikusi behar ote da hor, iaaldatzeke, errusiar nihilisten doktrinaren oihartzuna? Ezer ez? Zer ote da hori? Egiaz ba al dagoezerezterik, jadanik zerbait edo norbait izan eta gero? Dostoievski bezala, Camus ere azken muturrenmeneko geldituko ote da “nik dena nahi dut edo ezer ez “ dioenean?
  8. 8. Don Juanen antzera, aktorearen bokazioa “bihotz-bihotzez ezer ez izaten edo anitz izaten saiatzea” delaikasten diogunean, asmoaren heldu nahia argi gelditzen da. Ongi egon da bada, hortaz, duela gutxi irudituzaidana. Izan ere, “ezer ez” eta “anitz” sinonimoak izan ahal badira, era berean, zerk galeraz dezake “ezerez” eta “dena” halaxe izaten? Ikusazue pixka bat horrek zer lekarkeen, Camusen gainerako baiezpenparadoxikoei aplikatuz gero.Horrelako asmoek hondoaren eta formaren identitatea miresten uzten digute. Camusen perpausakgardenak dira, airezkoak, argiak. Horien zentzuaz, ordea, ezin da beste horrenbeste esan. Argitasunaurritzea erabateko iluntasuneraino hel daiteke. Camusen argiluna gorpuztu egiten da. Haren argitasunailun iruditzen baldin bazaizue, pentsa ezazue, kontsolagarri, ezin egon daitekeela hartan argitasunargiagorik.Neure aldetik, aitor dezadan errazkiago narraiola Camusi, bereziki zentzuz kontrakoa dena alde baterautzita, haren pentsaerak hertsikor izatea aski duenean, jeinuaren definizio honetan bezalaxe: “bere mugakezagutzen dituen adimena”. Definizio hanpatuak, abusuz, hain maiz erabili direnez gero, azkeneanurritasunaren gara gose. Hortaz, mezua ez datza, mutur bietako balantzaren plater batean ez eta besteanere. Gehiegikeriak egiatik urruntzen baldin bagaitu ere, urritasunak, horregatik, ez gaitu gehiagohartaratzen.Zer esanik ez, atzetik garraizkion gorabide honen azken maila absurduaren nozioan kausitzen da.Bai, Camus frantses tradizio nagusiko pentsalaria dugu. Hau da XVII mende klasikoaren eremuankokatua. Molièrek Harpagonen zikoizkeria ahal diren ikuspegi guztietatik aztertzen duen bezala,Camusek absurduaren nozioari diratekeen argialdi guztiak jaurtikitzen dizkio. Alderantziz esan,susmagabeko dimentsioa edireten dio. Absurduari epitetoak aurkitzen saiatu barik, hura epiteto bilakatzendu. Hortaz elkarren ondoan, hitz, espiritu, gizaki, mirari, pertsonaia, kontraesan, ondorio, ahalegin,jazarkuntza, poz, aurkikuntza, pentsaera, fenomeno, arrazoiketa, grina, obra, sortzaile, artista, jarrera,eskakizun, logika, baldintza, gai, egia, espiritu, irizpide, mundu, elabergile, problema, askesi, existentziaeta bai leherketa absurduak iragaten ikusiko ditugu betaurrean.Beraz, Le Rochefoucaulden ikuspegian edo Dideroten Komediante baten Paradoxa-ren perspektibanbezala, paradoxak alde guztietara abiatzen dira: “jeinuak ez du deus desenkusatzen”, “sortzailearen bihotzlehorra”; “Esperantzaz gabeturik egotea ez da desesperatzea”; “argi pentsatzen duten eta gehiago esperoez duten gizakiak”; “indiferentzia argikuslea”.Zorionean, azalpena ez da berankorra: “Mundua argi balitz, arterik ez”. Sisiforen mitoa-ren egileari buruzazalpenezko aipamenen bat egin behar izanez gero, honela dei geniezaioke: Camus edo paradoxaetengabea.Absurduari begira, argia egin beharra dago. Argitasun osoa gainera. bihotz argikuslea, argi ikustea, bistaegiazko eta argia, argitasuna, zolitasuna, argikusmena, tximistargia, irudi argia...Horrela moldatzen dira buru argiko pentsalari zoliak eta zolitasunaren etika argitsua.Camusen arrazoiketa logikoaren bukaeran, eta, batera, bere lexikoaren alorrean ere, kontraegia batzoritzen ari izan da etengabeki, eta horren leherketa are ikusgarriagoa gertatu da, ongi heldu arteko betaizan duenez gero.
  9. 9. Sisiforen Mitoa-ren amaierako “esalditxoak” nahiko ongi laburbiltzen ditu gauzak Camusen arrazoiketan.Horrek ustegabearekin, itxura besterik ez du. Siyfogandik dator, baina Camusengandik ere bai. Camusenarrazoiketa borondatezkoa baita. Borondatezkoa eta ikasterraza. Argitasun metafisikoa argitasun fisikoazindartzen da, eta begirada zorrozten du. Camusek Don Jan dakusa, eta Don Jaunek zenbaiti begiratzendio.Don Juani doakionez –geroxeago Sifyfoz bezala-- Camusek aginduetara jotzen du: hau edo beste horibehar da. Izan ere, “irudi malenkoniatsu eta distiratsu horretan gelditu beharra dugu”la diosku. Ondoren,“Sisiforen zoriontsu irudikatu beharra dago”ela ikasiko dugu.Irudiak eta borondatea. Ba al da nota bortxatu beharrik? Konklusioa ez al litzateke arrazoiketatik berezetorriko? Hainbeste kostatuko litzaioke gure logikari hura onartzea?Hobe da azalpen beste nonbait bilatzea. Argitasunik gabe, argirik gabe, Camusen munduadesesperantzaren mundua litzateke, eta egileak nekez kenduko lioke irakurleari bere burua hiltzekoasmoa. Beharrezkoa da argitasuna gauean egitea. Hortaz, fiat lux horrek jainkozko borondatea islatzen du.Jainkorik ez bada, Camusek –edo gizakiak-- argia egin behar du.Lekualdaketaren zilegitasunaz eztabaidaka aritu barik, --eta hor Prometeoren itzala Sisiforenaren atzetiknabarituko litzateke-- gorde dezagun argiarekiko atxikimendu osasungarri hori.Sisiforen arrokaren antzera, Camusen irakaspena ere beherantz doa biraka, geldiezinik, haren testuarenirakurle bakoitzaganaino. Hurrengo irakurleari dagokio orain zama hori onartzea. Eta zoriontsua izan bedihor bere zoriona aurkituko duena. Gaston BUATXIDZE Tbilisiko Unibertsitateko Frantses Filologiaren Irakasle KatedradunaARRAZOIKETAABSURDUAO arima enea, ez hadi lehia bizitze hilezinaren bila, baina agor ezak izan daitekeenarenarloa.PINDARO, 3. Pythikoa
  10. 10. Hurrengo orrialdeak halako sentiberatasun absurduaz ari dira, mende honetanbarreiaturik aurki daitekeenaz -eta ez nolabaiteko filosofia absurduaz, holakorik,zehazki esateko, ez baitu gure garaiak ezagutu. Hortaz, eta hasteko, oinarrizkozintzotasunari dagokionez, azaldu beharra dago orriok izpiritu garaikideei zer zordieten. Hori ezkutatzeko asmorik ez dudanez gero, idazlanean zehar haien aipamen etairuzkinak agertuko dira.Baina, aldi berean, azpimarratzekoa da, absurdua, orain arte konklusio gisa erabilia, saiohonetan abiapuntutzat hartzen dela. Alde horretan, nire iruzkinean hura zerbait behin-behineko dela esan daiteke: eta, beraz, ezin aurretik esan hark duen jarrera. Hemen,izpirituaren gaitz baten deskribaketa, egoera garbian, aurkituko da, besterik ez. Ez dahor nahasirik aurkitzen metafisika edo sinesterik bat ere. Horiexek dira liburu honenmugak eta aukera bakarrak.
  11. 11. ABSURDUA ETASUIZIDIOAFilosofi problema benetan serios bakarra dago: suizidioa, hain zuzen. Bizitzak bizitzeamerezi duen ala ez duen erabakitzea, horixe da filosofiaren funtsezko galderarierantzutea. Gainerakoa, munduak hiru dimentsio ote dituen, edo izpirituak bederatzi alahamabi kategoria ote dituen, ondotik dator. Horiek guztiok jolasak dira; aurretikerantzun egin behar da. Eta egia baldin bada, Nietzschek uste bezala, filosofoak,kontutan hartua izateko, predikatu exenpluaren bidez egin behar duela, berehalaohartuko gara erantzuera horren garrantziaz, bera izanen baita, hil baino lehen, behin-betiko jestuaren aitzindaria. Badira hor bihotzak sentinabari dituen aieruak, bainahorietan sakondu beharra dago, horiek izpirituari garbi erakutsiko baldin bazaizkio.Neure buruari galdetuko banio zergatik arazo bati beste bati baino premiazkoago eritzibehar zaion, hauxe erantzunen nuke, hark aldean dakartzan ondorioengatik. Ez dut inoizikusi pertsona bat bere burua hiltzen argudio ontologikoaren alde. Galileok berak, egiazientifikoa zuen arren, ezin errazago egin zion uko hari, hark bizitza arriskutan jarrizionetik. Eta gisa batez, ongi egin zuen. Egia horrek ez zuen kondena-sumetarik balio.Lurra ala Eguzkia, zein ari den bestearen inguruan biraka, garrantzirik bat ere gabea da.Dena esateko, alferreko galdera da. Aldiz, jende asko ikusten dut burua hiltzen, bizitzakez duela bizitzerik merezi uste duelako. Bestalde, beste batzu dakuskit hiltzeko prest,paradoxaz, bizitzeko arrazoia ematen dieten ideia edo ilusioengatik (bizitzeko arrazoiadeitzen dena, bada, aldi berean, hiltzeko arrazoi bikaina ere). Hortaz, ene eritziz,arazorik premiazkoena bizitzaren zentzua da. Nola horri erantzun? Funtsezko problemaguztiez -eta hiltzeko arriskua dakartenak edo bizitzeko grinari eragiten diotenak dauzkatnik holakotzat- seguraski pentsatzeko bi metodo besterik ez dago, La Palisse-rena 1 etaDon Kixoterena. Aldi berean zirrara eta argitasunera eraman gaitzakeen bakarranabaritasunaren eta lirismoaren arteko oreka da. Gai hain apal eta, batera, patetismozhain beteari dagokionez, dialektika jakintsu eta klasikoak, bistan da, izpirituaren jarreraxumeagoari utzi behar dio lekua, zentzuz eta sinpatiaz jokatzen duenari.Suizidioa beti ere gizarte-fenomeno gisa ukitu da. Hemen, ordea, hasteko,gizabanakoaren pentsaera eta suizidioaren arteko harremana dugu aztergai. Honelakojestua bihotzaren ixiltasunean prestatzen da, gogo-lan nagusi baten gisa berean.Gizakiak berak ere ez daki. Arrats batez, buruari tiro edo amilduz ito egiten da. Bereburuaz beste egina zuen orubeen administrari batez, behin esan zidaten bere alaba bosturte lehenago galdua zuela, harez gero erabat aldatua zela eta jazoriko hark "barrutikzulatu" egin zuela. Nekez aurki daiteke hitz zehatzagorik. Pentsatzen hastea norberazulatua izaten hastea da. Hasiera horietan gizarteak ez du zerikusi handirik. Harragizakiaren bihotzean aurkitzen da. Eta bertan bilatu behar da. Jolas lurtar horrekexistentziari buruzko adimenetik zolitasunik ezera2 darama ihesiz, eta horrexeri beharzaio jarraiki, berberori ulertuz.Suizidio batek anitz kausa ditu, eta, oro har, agerienak ez dira eraginkorrenak izan.Bakanka hiltzen du inork burua (hipotesia baztergarria ez den arren) gogoeta soilez.Krisia dakarrena ia beti kontrolagaitza izaten da. Egunkariek maiz "barne-tristurak" edo"gaixotasun sendaezinak" aipatzen dituzte. Azalpen horiek balio dute. Baina jakinbeharko litzateke ea egun berean desesperatuaren lagun batek ez ote dion tonuarduragabeaz hitzik egin. Huraxe da erruduna. Izan ere, horrexek lauspearaz ditzakeordurarte zintzilik egondako arrangura eta gogaitasun guztiak3.Baina, izpirituak herioaren aldeko apostua egin dueneko urrats mugagaitza eta unezehatz hori finkatzeko zaila den arren, halere, errazagoa da jestutik bertatik harenbaitako ondorioak ateratzea. Halako zentzu batetan, eta melodraman bezala, buruahiltzea aitortzea da. Bizitzak norbera gainditu duela aitortzea da edo ezin daitekeela
  12. 12. hura uler. Ez gaitezen, ordea, analogia hauekin urrunegi joan, eta itzul gaitezen ohizkohitzetara. Horrek "ez duela merezi" aitortzea besterik ez da. Bizitzea, noski, ez da inoizerraza izaten. Existentziak eskatzen dituen jestuak egiten segitzen dugu arrazoiaskorengatik, horietako lehena ohitura delarik. Norbere burua nahitara hiltzeak aldeanhauxe dakar, ohitura horren izaera irrigarriaz, bizitzeko arrazoi sakonik ezaz, egunerokoihardunaren izaera zentzugabeaz eta sufrimenduaren alferrekotasunaz, instintuzbederen, konturatzea.Zein da, hortaz, sentimendu neurgaitz hori, izpirituari bizitzeko behar den loa kentzendiona? Arrazoi txarrekin bada ere, azal daitekeen mundu hori mundu etxeko eta ezagunada. Baina aitzitik, bat-batean ilusioz eta argitasunez gabeturiko unibertsoan, gizakiaarrotz sentitzen da. Erbesteratze hori noraezekoa da, ez baitu galduriko sorterriarenoroitzapenik ez eta prometaturiko herrialdearen esperantzarik ere. Gizakiaren eta berebizitzaren arteko dibortzio hori, aktorearen eta bere dekorazioaren artekoa, da, hainzuzen, absurdutasunaren sentimendua. Gizon sano guztiek beren burua hiltzea inoiz edobehin gogotan erabili dutenez gero, onartuko da, bestelako azalpenik gabe ere, loturazuzena dela sentimendu horren eta ezerezerako joeraren artean.Absurduaren eta suizidioaren arteko harremana da, hain zuzen, saio honen gaiasuizidioa absurdurako irtenbide gertatzen deneko egoera zehatza. Oinarriz, hau onardaiteke, trankart egiten ez duen gizon batek bere iharduera bere ustez egia denarenarauera bideratu behar izatea. Beraz, existentziaren absurdutasunean sinesteak portaeragidatu behar dio. Bidezko jakinmina da, noski, argiro eta patetismo faltsurik gabe,hauxe galdetzea, ea era honetako konklusio batek ez ote duen eskatzen horrelako egoeraulertezinetik lehenbailehen ateratzea. Kontutan izan, ni hemen mintzo naizenekogizakiak beren buruekin bat etortzeko gertuak direla.Era argiaz jarriz gero, problema honek, aldi berean, erraza eta konponezina irudidezake. Baina uste okerra izaten da, galdera errazek ondotik berak bezain erantzunerrazak dakartzatela, eta ebidentziak ebidentzia inplikatzen duela pentsatzea. A priori,eta problema azaltzeko era alderantziz jarriz, burua hiltzea ala burua ez hiltzea dagoenbezala, badirudi bi irtenbide filosofiko besterik ez dagoela: baiezkoarena etaezezkoarena. Hau ederregia litzateke. Baina, inoiz konkluditu gabe, beti ere galdezka aridirenak kontutan eduki beharra dago. Hemen, ia ez dut ironiarik behar: hori gehienenkasua da. Era berean, dakusadanez, ezetz erantzuten dutenak baietz pentsatzen balutebezala ari dira. De facto, Nietzscheren erizpidea onartzen baldin badut, horiek, nola edohala, baietz pentsatzen dute. Alderantziz, burua hiltzen dutenen artean, maiz gertatzenda haiek bizitzaren zentzuaz segur izatea. Kontraesan hauek etengabeak dira. Eraberean, esan liteke horiek ez direla inoiz puntu horretan bezain zorrotzak izan, logikak,aldiz, hain desiragarria lirudikeenean. Noraezeko topikoa da filosofi teoriak eta berorienaldekoen portaera elkarrekin gonbaratzea. Baina bizitzari zentzurik ukatu diotenpentsalarien artean, Kirilov, literaturari dagokiona, Peregrinos, legendatik sortua 4, etaJules Lequier, hipotesia nabarerazi zuena, izan ezik, inork ez du bere logika bizitza hauerrefusatu arteraino eraman. Maiz aipatzen da, barre eragiteko, Schopenhauerrek,suizidioaren goraipamena mahai ongi hornituaren aurrean egiten zuela. Gaiak, ordea, ezdu deus irri eragitekorik. Tragikoa serioski ez hartzeko era hau ez da oso larria, bainahorrek azkenean gizonaren nolakoa erakusten du.Kontraesan eta iluntasun hauen aurrean, sinetsi behar al da, hortaz, ez dagoela bat ereharremanik bizitzari buruzko eritziaren eta hura uzteko egiten den jestuaren artean?Alde horretan ez dezagun gehiegikeriarik esan. Gizonak bere bizitzarekin duenharremanean, bada munduko miseria guztiak baino gauza sendoagorik. Gorputzarenepaiak izpirituarenak beste balio du, eta gorputzak atzera egiten du ezereztearenaurrean. Bizitzeko ohitura hartzen dugu pentsatzekoa eskuratu baino lehenago.
  13. 13. Heriotzarantz egunero gehitxoago garamatzan lasterketa honetan, gorputzakharrapaezinezko lehentasun hori begiratzen du. Azkenik, kontraesan horren mamiaitzurketan datza, nik horrela deitzen baitut, berori, aldi berean, Pascalen zentzukodibertimendua baino gehiago eta gutxiago delako. Saio honen hirugarren gaiak itzurketaetsigarriena aurkezten du, esperantza, alegia. "Merezi" behar den beste bizitza batenesperantza, hau da, bizitzagatik beragatik ez baina bera gainditzen eta gurentzen duenideia handiren batengatik bizi direnen segada, hari zentzu bat emanda, bera traditzenbaitute.Honela, orok endredarazten ditu kartak. Orain arte hitzekin jolastea, eta bizitzarizentzurik ukatzeak hura bizitzerik ez zuela merezi deklaratzera nahitaez garamatzalasinesten delako itxura egitea ez dira alferrekoak gertatu. Egia esan, bi eritzi horienartean ez dago derrigorrezko neurririk bat ere. Egin behar den gauza bakarra hauxe da,orain arte erakutsiriko nahaste, dibortzio eta inkontsekuentzien galbideari uko egitea.Beste guztia saihestu eta egiazko problemari zuzen ekin behar zaio. Ez da inor hiltzenbizitzak bizitzerik merezi ez duelako, hori egia da, dudarik ez, baina halere egia antzua,hori truismo hutsa baita5. Baina existentziari egindako irain hori, egiten zaion uko horiba al dator hark zentzurik ez izatetik? Haren absurdutasunak nahitaez hartatik ihesegitea eskatzen al du, esperantzaren ala suizidioaren bidez? Horixe da argitan jarri,jarraitu eta azaldu behar dena, gainerakoa baztertuz. Absurduak heriotza eskatzen al du?Problema honi besteen aurretik lehentasuna eskaini behar zaio, pentsabide guztien etaizpiritu desinteresatuaren jokoen gainetik. Ñabardurak, kontraesanak, izpiritu"objektiboak" problema guztietan sartzen dakien psikologiak ez du ikerketa eta grinahonetan lekurik. Pentsaera injustua besterik ez da behar, hau da, logikoa. Eta hau ez daerraza. Aise izaten da logikoa izatea. Ia ezinezkoa da baina, azkenerarte logikoa izatea.Beren burua hiltzen duten gizakiak, horrela, beren sentimenduaren jauginari amaitu artedarrazkio. Suizidioari buruzko gogoetak, hortaz, aukera ematen dit interesatzen zaidanproblema bakarra ipintzeko: ba al dago hil arterainoko logikarik? Ez dut nik horijakiterik, hemen iturburua azaldua dudan arrazoiketari, grina desordenaturik gabe, etaebidentziaren argi bakarraz jarraitzeaz ez bada. Hauxe da nik arrazoiketa absurduadeitua. Horretan hasiak asko dira. Ez dakit ordea horretan finko iraun ote duten.Karl Jaspers-ek, mundua batasunean eratzeko ezintasuna aitortuz, honela zioen: "Mugahonek neure baitara nakar, nik ordezkatu besterik egiten ez dudan ikuspuntu objektibobaten atzean jadanik gordetzen ez naizen lekura, ez nerau ez eta besteren existentzianiretzat jadanik objektua ezin bilaka daitekeen tokira". Eta hor berak, beste anitzenondotik, urik gabeko leku desertu horiek iradokitzen ditu, hor pentsaera bere azkenmugetara heltzen delarik. Beste anitzen ondotik, bai, eta zalantzarik ez, baina hortikirteteko nolako gogoaz! Pentsaera bera kili-kolo ari den azken bidagurutze horretaragizon asko heldu dira, eta apalenetakoak gainera. Haiek uko egiten zioten zutenpreziatuenari, beren bizitzari. Beste batzuk ere, izpirituen arteko printzeek, abdikatudute, baina beren pentsaeraren suizidioa eginez, berek egindako iraultzarik garbienean.Egiazko ahalegina alderantzizkoari eustea da, berau daitekeena den neurrian, eta ondo-ondotik herrialde urrun horietako landaretza barrokoa aztertzea. Ekintasuna etaargikusmena aparteko ikusleak izaten dira joko krudel honetan, hor absurduak,esperantzak eta heriotzak beren argudioak elkar trukatzen dituztelarik. Dantzaoinarrizko eta aldi berean sotil honetan, izpirituak figurak analiza ditzake, ondoanhoriek ilustratu eta berberagan birbizitzeko.
  14. 14. HORMA ABSURDUAKLan handiek bezala, sentimendu sakonek beti adierazten dute gehiago haiek esan ustedutena baino. Arima baten mugimendu edo higuin baten iraunkortasuna hark egitekoedo pentsatzeko dituen ohituretan ere aurkitzen da, eta arimak berak ez dakizkienondorioetan ere izaten du segida. Sentimendu haundiek aldean beren unibertsoadaramate, zoragarria zein miseriazkoa. Beren grinaz mundu exklusiboa argitzen dute,hartan beren giroa ere aurkituz. Bada jeloskortasunaren unibertsoa, handinahiarena,norberekoikeriarena edo eskuzabaltasunarena. Unibertso bat, hau da, izpirituaren jarreraeta metafisika bat. Sentimendu jadanik berezituez egia dena, areago izanen daedertasunak dakarzkigun edo absurduak sorterazten dituen emozioez ere, berenoinarrian hain mugagabe eta, batera, hain nahasiak eta hain "egiazkoak", hain urrunaketa hain "aurre-aurrekoak" direnez.Absurdutasunaren sentimenduak edozein gizaki jo dezake aurrez aurre edonolako kale-ertzean. Hala delarik, bere biluztasun desolagarrian, bere errainurik gabekoargitasunean, ukiezina da. Baina zailtasun honek ere gogoeta egitea merezi du. Egia da,seguraski, gizon bat ezezagunik gerta dakigukeela sekulako, eta beti ere egon daitekeelaberagan zerbait helezin, eta gugandik iheskor. Baina praktikan, nik gizakiak dazaguzkit,beren porteran, beren egikeren multzoan eta beren iragateak bizitzan sorterazten dituenondorioetan ezagutuz. Era berean, sentimendu irrazional hauek guztiok, analisiak ezinaztertuzkoak, nik neuk praktikan defini ditzaket, praktikan haiek nabaritu, adimenarenmailan haien ondorioen multzoa bildu, haiek hartu eta beren ikuspegi guztiez ohartu, baieta haien unibertsoa trazatu ere. Egia da, itxuraz, aktorea bera ehun aldiz ikusi ondoren,pertsonalki ez dudala bera hobeki ezagutuko. Halere, berak haragituriko heroienbilduma egin eta hark jokaturiko ehungarren pertsonaiaz hura ezaguntxeago dudalaesanez gero, hor nolabaiteko egi puskarik dagoela pentsa daiteke. Izan ere, itxurazkoparadoxa hau bada apologoa ere. Eta moralitatea ere bai. Horrek irakasten duenez,gizakia bere bultzada zintzoez bezain ongi, bere komediez ere defini daiteke. Badirahalaber, maila beheragoan, sentimendu batzu, mamian harrapaezinak, baina bereksorteraziriko ekintzetan eta suposatzen dituzten izpiritu-jarreretan zatiz bederenagerteraziak. Bistan da honela metodo bat definitzen dudala. Baina agerian dago,halaber, hau analizatzeko metodoa dela, eta ez ezagutzekoa. Metodoek metafisikakinplikatzen baitituzte, eta horiek batzutan, konturatu ere egin gabe, oraindik ezdakizkitela dioten konklusioei traizio egiten diete. Horrela, liburu baten azkenorrialdeak jadanik lehenengoak dira. Korapilo hori noraezekoa da. Hemen definiturikometodoak egiazko ezaguera oro ezinezkoa delako sentimendua aitortzen du. Itxurakdira kopuruz konta daitezkeen bakarrak, eta giroa sentieraz.Absurdutasunaren sentimendu ukiezin hori, beraz, baliteke adimenarenean, bizitzekoartearen edo arte soil-soilaren mundu ezberdin baina anaikorretan itxarotea.Absurdutasunaren giroa hasieran datza. Azken muturra unibertso absurdua da, bai etahorri dagokion egunaz mundua argitzen duen izpiritu-jarrera ere, ezagutzen dionaparteko aurpegi urrikigabea distirarazteko.***Ekintza haundi guztiek eta pentsamendu haundi guztiek hasiera irrigarria izaten dute. Lannagusiak maiz kale-ertzean edo jatetxe baten atarian jaiotzen dira. Absurdutasuna berdin.Beste edozeinek baino gehiago, mundu absurduak miseriazko jaiotza horretatik ateratzen dubere noblezia. Egoera batzutan, norbere pentsamenduen izaerari buruzko galdera bati "ezerez" erantzutea gizakiagan itxurakeria izan daiteke. Lagun maiteek ongi dakite hori. Bainaerantzun hori zintzoa baldin bada, arrapostu horretan hustasuna eleder bilakatzen denekoarima-egoera berezia isladatzen bada, zeinetan eguneroko keinuen katea hausten baita, hor
  15. 15. bihotza hura lotzeko maila alferrik bila dabilelarik, orduan hori absurdutasunaren lehenzeinua bezalakoa dateke.Inoiz dekoratuak behera amiltzen dira. Goizean jaiki, tranbea, lau ordu bulego edolantegian, bazkaria, tranbea, lau lan-ordu, afaria, lotaldia eta astelehena astearteaasteazkena osteguna ostirala eta larunbata erritmo berean, eta ibilbide honi honelajarraitzen zaio gehienetan. Halako egun batez, sinple-sinpleki, "zergatia" zutitzen etadena hasten da harriduraz tindaturiko gogaikeria honetan. "Hasten da", hauxe dagarrantzizkoa. Gogaikeria bizitza makinalaren buruan da, baina, aldi berean, berakinauguratzen du kontzientziaren mugimendua. Iratzartu eta segida dakar. Segidakatearako itzulera inkontzientea da, edo bestela behin-betiko itzarraldia. Itzartu eta gero,denboraz, ondorioa dator: suizidioa ala zuzpertzea. Berez, gogaikeriak badu zerbaitnazkagarririk. Hemen ona delako konklusioa atera behar dut. Dena kontzientziatikhasten baita, eta ezerk ez du deus balio hargatik ez bada. Ohar hauek ez dira bat ereoriginalak. Baina begien bistakoak dira: hori aski da denbora zati baterako, absurduarenjatorrietan, azaletik bederen, ezaguera egiterakoan. Guztiaren jatorrian "kezka" xinpleadatza.Era berean, eta leherketarik gabeko bizitzako egun guztietan, denborak garamatza.Baina beti heltzen da halako une bat, eta orduan geuk eraman behar izaten dugu bera.Etorkizunaren gainean bizi gara: "bihar", "geroago", "halako lanbidea ukanenduanean", "urteekin ulertuko duk". Inkontsekuentzia hauek miresgarriak dira, zeren,azken buruan, hil beharra baitago. Halere, halako egun bat dator, eta orduan gizonakkonturatu edo esan egiten du hogeita hamar urte dituela. Horrela bere gaztetasunabaieztatzen du. Baina kolpe berean, burua denborarekiko harremanetan jartzen du. Hanbere tokia hartzen du. Onartu egiten du halako unean dagoela, berak osorik ibili beharduela aitortzen duen kurba batetan. Denbora da haren jabe, eta bera orduan harrapatzenduen horrore horretan etsairik okerrena ezagutzen du. Bihar, berak bihar nahi zuen, altaharen izate osoak biharrari uko egin behar zionean. Haragiaren jazarkuntza hori 6, horrahor absurdua7.Maila are beheragoa, eta horra hor arroztasuna: mundua "lotina" dela ohartzea, harri batnoraino gertatzen zaigun arrotz somatzea, noraino gertatzen zaigun ulertezin, nolakoindarraz naturak edo paisaiak, uka gaitzakeen. Edertasun guztiek, sakonean, gizatiar ezden zerbait daukate, eta menditxoek, zeruaren gozotasunak, zuhaitzen irudi horiek,minutugarrenean bertan, ematen genien lilurazko zentzu hori galtzen dute, ondorenparadisu galdua baino urrunago geldituz. Munduaren hasierako etsaitasun zahar hura,milaka urteetan zehar, gureganatzen da. Segundu batez, ez dugu bera konprenitzen, guk,mendeetan zehar, aurretik han sarturiko figurak eta irudiak besterik konprenitu ezdugulako, eta harez gero, arterio horrez baliatzeko, indarrak falta ditugulako. Munduaihesi doakigu, den bezalakatzen delako. Ohiturak mozorroturiko dekorazio horiek direnbezalakoak bilakatzen dira. Gugandik urrunduz doaz. Zenbait egunetan, emakumeezagun baten aurpegian norberak hilabete edo urte batzutan maitaturikoa arrotz gisaaurkitzen dugun bezala, era berean, gu bat-batean hain bakarrik uzten gaituenadesiratuko dugu. Baina denbora ez da oraino heldu. Gauza bat besterik ez: munduarenlotintasun eta arroztasun hori, horra hor absurdua.Gizakiei ere gizatiartasunik eza darie. Zolitasun-ordu batzutan, haien keinuen itxuramekanikoek, haien zentzugabeko pantomimak haien inguruko guztia ergel bihurtzen du.Gizon bat telefonoz hizketan ari da beirazko itxitura baten atzean; ez zaio entzuten,baina haren ganoragabeko mimika ikus daiteke: galde egin daiteke ea zergatik bizi den.Gizonaren beraren gizatiartasunik ezaren aurreko ezinegon hori, guhauek garenarenirudiaren aurreko erorketa kalkulagaitz hori, "goragale" hori, gure egunotako autorebatek deitzen dionez, horra hor, halaber, absurdua. Era berean, segundu batzutan ispilu
  16. 16. barrutik guregana datorren arrotza, geure buruen argazki propioetan aurkitzen dugunanaia ezagun eta halere kezkagarria, horra hor, berriz ere, absurdua.Azkenean, heriotzara eta hartaz dugun sentimendura natorkizue. Puntu honetaz jadanikdena esanik dago, eta gisa da hemen patetismorik ez erabiltzea. Halere, ez da inor inoizgehiegi harrituko mundu guztia inork "hori ez baleki bezala" bizitzeaz. Eta egia esan,ez dago heriotzaren esperientziarik. Zentzu hertsian ez da esperimentatzen biziizandakoa eta kontzientziapean jarri dena besterik. Oraingo honetan besteen heriotzarenesperientziaz doi-doi mintza daiteke. Ordezko zerbait da, izpirituaren nolabaitekoasmakeria, barrutik inoiz erabat asebete ez gaituena. Konbentzio malenkoniatsu horiezin izan daiteke gogobetagarria. Ikara, egia esan, gertakariaren matematika-aldetikdator. Denborak izutzen gaitu, berak froga eskaintzen baitu, soluzioa atzeandatorrelarik. Arimari buruzko hitzaldi eder guztiek hemen, zati baterako bederen, berenaurkakoaren bederatziaren froga aritmetikoa jasan beharko dute. Gorpu hilotzhorretatik, zafladek jadanik markatzen ez dutena, arima joana da. Abenturarenfuntsezko eta behin-betiko alde honek sentimendu absurduren edukina osatzen du. Patuhonen herio-argitasunean alferrekotasuna agertzen da. Ezein moral, ezein ahalegin ezinjustifika daiteke a priori gure egoera gobernatzen duen matematika odoltsu horrenaurrean.Berriro ere, hau guztiau esana eta berresana izan da. Hemen, soilki, sailketa arina etabegien bistako gaiak aipatu besterik ez dut egiten. Horiek literatura eta filosofiaguztietan zehar ibiltzen dira. Hortixek sortzen dira eguneroko elkarrizketak. Ez da,beraz, horiek zertan asmatu behar. Baina ebidentzia horiez seguru egon beharra dago,ondoren galdera nagusiaz aritu ahal izateko. Interesatzen zaidana, berriz errepikatu nahidut oraindik, ez dira, gehienbat, aurkikuntza absurduak, berorien ondorioak baizik.Egintza horiez seguru egonez gero, zer konkluditu behar da, noraino joan ezer ezikertzeko? Nahitara hil beharko al da, ala, hala eta guztiz ere, itxaron? Beharrezkoa da,lehenik, adimenaren planaz kontaketa arin berbera egitea.***Izpirituaren lehen urratsa egiazkoa eta gezurrezkoa elkarretarik bereiztea da. Halere,pentsaerak bere buruaz gogoeta egin bezain laster, lehenik edireiten duena kontraesanada. Alferrik da hemen komentzigarri izaten ahalegintzea. Mendeen buruan inork ez dioarazo honi froga argiago eta dotoreagorik eskaini Aristotelek baino: "Eritzi hauenondorio maiz irrigarri utzia hauxe da, berez suntsitzen direla. Izan ere, dena egiazkoadela esanez, guk aurkako baieztapenaren egiazkotasuna baieztatzen dugu, eta horrenondorioz, geure tesiaren faltsutasuna ere bai (aurkako baieztapenak ez baitu onartzenhura egiazkoa izan ahal izatea). Eta dena faltsua dela esaten bada, baieztapen hau beraere faltsu gertatzen da. Esaten baldin badugu faltsua den bakarra gurearen aurkakobaieztapena dela edo faltsua ez den bakarra gurea dela, halere, epai egiazko edo faltsuenkopuru infinitua onartu beharra dago. Izan ere, egiazko baieztapena dioenak, aldi bereanbera egiazkoa dela dio, eta horrela beti jarraika, infinituraino".Irtenbide gabeko gurpil zoro hau ez da halako segida baten hasiera besterik, hor bereburuari so jartzen den izpiritua zorabiozko biraketan galtzen delarik. Paradoxa hauek,beren sinpletasunean, konponezinak dira. Hitz-jokoak eta logikaren akrobaziakedonolakoak izanik ere, ulertzea, aurre-aurretik, bateratzea da. Izpirituaren gogoriksakonenak, bere ibilbide garatuenetan ere, gizakiak bere unibertsoaren aurrean duensentimendu inkontzientea biltzen du: hau da, senidetasun-eskaria, argitasun-apeta.Gizakiak, mundua ulertzeko, gizatiar bihurtu behar du, bere zigiluaz markatu. Katuarenmundua ez da hartz inurrijalearena bera. "Pentsaera guztia antropomorfikoa da" delakotruismoak ez du besterik esaten. Era berean, errealitatea ulertzen saiatzen den izpirituak,gogabeterik egoteko, pentsaera-mugetan sartu beharra dauka. Gizakia, unibertsoak
  17. 17. berak ere maita eta sufri dezakeela ezagutuko balu, baketurik legoke. Pentsaerak,fenomenoen ispilu aldakorretan haiek laburbil litzakeen harreman betikorrak aurkitukobalitu, beroriek ere beren baitan oinarri bakarrean laburbilduz, orduan izpirituarenzorionaz mintza gintezke, hor dohatsuen mitoa imitazio irrigarria besterik ezlitzatekeelarik. Batasun-nostalgia horrek, absolutu-apeta horrek giza dramarenfuntsezko mugimendua ilustratzen du. Baina nostalgia hori benetakoa izateak ez duinplikatzen bera behingoan lasaitu beharra. Izan ere, gogoa konkistatik banatzen duenamildegia zeharkatuz, guk, Parmenidesekin batera, Bata-ren errealitatea (denadelakoarena) baiezten dugu, eta horrela batasun osoa baieztatzen duen izpiritu batenkontraesan irrigarrian erortzen gara, baieztapen horrexekin bere ezberdintasuna etaberak ustez konpondu nahi zuen berezitasuna frogatzen baititu. Irtenbide gabeko bestegurpil zoro hau aski da gure esperantzak itotzeko.Horiek ebidentziak dira oraino. Behin eta berriz ere errepikatu dut horiek ez direlaberenez interesagarri, baizik eta hortik atera daitezkeen ondorioengatik. Badazagut besteebidentzia bat ere: eta horrek gizakia hilkorra dela diost. Kontutan har daitezke, ordea,hortik mutur-puntako konklusioak atera dituzten izpirituak ere. Betierekoerreferentziatzat hartu beharra dago, saio honetan, guk jakin uste dugunaren eta egiazdakigunaren arteko tarte etengabea, kontsentimendu praktikoa eta ezjakintasunsimulatua, gu halako ideiekin bizierazten gaituena, horiek egiaz praktikatuko bagenitugeure bizitza errotik irauliko luketen arren. Izpirituaren kontraesan korapilatsu honenaurrean, ezin hobeki jabetuko gara gu geure sorkarietatik banatzen gaituen dibortzioaz.Izpiritua bere esperantzen mundu geldian ixiltzen den neurrian, dena isladatzen etaordenatzen da bere nostalgiaren batasunean. Baina bere lehenbiziko mugimenduan,mundu hau arrakalatu eta goitik behera dator: ezaguerari orduan ispiluzko leherketa ezinugariagoak agertzen zaizkio. Gure bihotzari bakea ekarriko liokeen ispilu-gainazalezagun eta lasai hura berriz eratzeko esperantza erabat galdu behar da. Hainbatmendetako ikerkuntzak egin eta gero, pentsalarien artean hainbat abdikazio gertatuondoan, jadanik ongi dakigu honek gure ezaguera osorako balio duela egiaz.Arrazionalista profesionalak salbu, gaur egiazko ezagueraz etsirik gaude. Gizapentsaeraren historia esanguratsu bakarra idaztekotan, elkarren ondoko damuena etaharen ezintasunena egin beharko genuke.Nortaz eta zertaz esan dezaket: "Hau badakit!". Nigan dagoen bihotza sentitu eta berabadela deritzot. Mundu hau ere uki dezaket, eta horri ere badela deritzot. Hor gelditzenda ene zientzia guztia, gainerakoa eraikuntza da. Izan ere, ni seguru nagoeneko "ni"horri oratzen saiatzen banaiz, bera mugatzen eta laburbiltzen saiatuz gero, bera ezdateke nire hatz artetik isurtzen den ura besterik. Hark hartzen dituen aurpegi guztienirudiak banan-banan pinta ditzaket, eta eman zaizkionak ere bai, heziera hau, jatorrihori, suhartasun hau edo ixiltasun horiek, handitasun hau edo beheratasun hori. Bainaez da aurpegien batuketarik egiten. Enea den bihotz hau bera ere definiezina gelditukozait betiko. Nire existentziaz dudan segurtasunaren eta segurtasun horri ematen saiatzennaizeneko edukinaren arteko zuloa ez da behin ere beteko. Neure buruarentzat arrotziraunen dut sekulako. Bai psikologian eta bai logikan ere badira egiak, bainaegiazkotasunik ez. Sokratesen "Ezagut ezak heure burua" hark gure aitorlekuetako"Izan hadi bertutetsua" bezainbateko balio urria du. Biek nostalgia eta, aldi berean,ezjakintasuna nabari dute. Gai nagusiei buruzko jolas antzuak dira. Ez dira zilegi, gutxigorabeherakoak diren neurri zehatzean ezik.Hona hemen, beraz, zuhaitzak, eta nik beren laztasuna dazagut, eta hona ura ere, etaberaren zaporea dastatzen dut. Belarren lurrin hori, eta izarrena, gaua, arrats batzu,bihotza lasaitzen dutenak, nola uka nezake nik mundu hau, berorren ahalmenaz etaindarrez jabeturik nagoelarik? Halere, lurbira honetako zientzia guztiak ez dit deus
  18. 18. emanen, mundu hau enea dela seguratuko didanik. Zuek bera deskribatzen didazue etasailkatzen irakasten ere bai. Zuek haren legeen zerrenda eskaini eta nik neure jakite-egarriaz, haiek egiazkoak direla onartzen dut. Zuek haren mekanismoa xehetzen duzue,eta ene esperantza handitu egiten da. Azken buruan, unibertso prestigiotsu eta ñabar hauatomoa besterik ez dela erakutsi didazue, eta atomoa bera elektroiz osamamitua dela erebai. Hau guztiau ona da eta zuek aurrera segitzea espero dut. Baina, zuek planeta-sistema ikustezinaz mintzo zatzaizkidate, hor elektroiak gune baten inguruan biraka aridirelarik. Mundu hau irudi baten bidez azaltzen didazue. Aitortzen dut, hortaz, zuekpoesiara etorriak zaretela: ez dut inoiz jakinen. Haserratzeko denborarik ukanen al dut?Honez gero beste teoriaz ari zarete. Horrela, dena irakatsi behar zidan zientzia horihipotesian amaitzen da, zolitasun hori metaforan zabuka ari da, ezbai hori artelan gisaburutzen da. Zertarako behar nuen nik horrenbeste ahalegin? Mendi-hegi horien lerroleunek eta arratsaren eskuak, bihotz urduri honen gainean jarrita, are gehiago irakastendidate. Neure hasierara itzulia naiz. Zientziari esker fenomenoak hartu eta zerrendatuahal baditut ere, ulertu egiten dut ezin dudala, halere, mundua ulertu. Hatzez munduarenerliebea osoki aztertu ondoan, jadanik ez dakiket ezer gehiago horretaz. Eta zuek,deskribaketa segur baina deus irakasten ez didan baten, eta argitu nahi nauten bainainondik ere egiazkoak ez diren hipotesi batzuren arteko aukera ematen didazue. Neureburuarentzat eta mundu honentzat arrotz izanda, zerbait baiezten duen unean bere buruaukatzen duen pentsaeraren babes bakarraz hornitua naizelarik, nolakoa da egoera hau,non bakea ezin baitut ukan, jakiteari eta bizitzeari uko eginez ez bada, non konkista-apetak jotzen baitu erasoak meneratzen dituen harresien aurka? Nahi izatea paradoxaksorteraztea besterik ez da. Dena ordenaturik dago arduragabekeriak, bihotzaren loak edoukamen lurtarrek sorterazten duten bake pozoitu hori jaio dadin.Adimenak berak ere, hortaz, mundu hau absurdua dela diost. Horren aurkakoak,arrazoimen itsuak, dena argi dela dioen arren, ni frogen zain nengoen eta hark arrazoiaizatea espero nuen. Baina hantusteko mende asko gora behera, eta hainbat gizon eleder,erakarkor eta limurtiren gainetik, nik badakit hori faltsua dela. Maila horretan behintzat,jakiteko erarik ez badut, ez dago inolako zorionik. Arrazoimen unibertsal praktiko edomoral horrek, determinismo horrek, dena azaltzen duten kategoria horiek, gizonprestuari barregura ematen diote. Horiek izpirituarekin ez dute zerikusirik. Horiek haridagokion egia sakona ukatzen dute, kateaturik egotea, alegia. Unibertso adiezin etamugatu honetan gizakiaren patuak aurrerantzean bere zentzua hartzen du. Irrazionalenherria altxatu da eta inguraturik dauka bere azken fineraino. Haren argikusmenberretorri eta orain kontzertatuan absurduaren sentimendua argitu eta zehaztu egitenzaio. Mundua absurdua dela esan dut, baina arinegi ibili naiz. Mundu hau, bere baitan,ez da arrazoigarria, horixe da hartaz esan daitekeen guztia. Baina absurdua denairrazionaltasun honen eta argitasunaz zoraturiko gura horren arteko aurkakotasuna da,argitasunaren deiak gizakiaren barren-barrenean durundi egiten duelarik. Absurduagizonari dario, munduari bezainbat. Oraingoz bera dute lotura bakarra. Bata bestearekineratxekitzen ditu, gorrotoak ez bestek izakiak elkartzen dituen bezala. Ene abenturakoraino dirauen neurrigabeko unibertso honetan, hauxe da neronek garbi bereizdezakedan guztia. Gaitezen hemen geldi. Bizitzarekiko harremanak zuzentzen dizkidanabsurdutasun hau egiatzat baldin badaukat, munduaren ikuskarien aurrean harrapatzennauen sentimendu horretan blaitzen banaiz, zientzia bat ikertu beharrak gainjartzendidan argikusmen horretan, segurtasun horiengatik dena sakrifikatu behar dut, eta aurrezaurre begiratu, beroriek mantentzeko. Batez ere, neure portaera egokitu behar diet, haienondorio guztietan beraiei narraielarik. Hemen zintzotasunaz mintzo naiz. Baina aldeaurrez jakin behar dut ba ote duen pentsaerak horrelako mortuetan bizitzerik.
  19. 19. Gutxienez, jakin badakit pentsaera sartua dela mortu horietan. Hor bere ogia aurkitu du.Bertan ulertu du ordurarte mamuz elikatzen zela. Berak giza gogoetaren gai larrienetakobatzu ukitzeko atxakia eman du.Ezaguna den unetik, absurdutasuna grina bilakatzen da, guztietarik urragarriena. Kontuada, ordea, ea nor bere grinekin bizi daitekeen, haien lege sakona onar ote dezakeen,bihotza erretzea alegia, berek aldi berean goraipatzen dutena; horra hor galdera osoa.Halere, ez da hori guk orain jarriko duguna. Esperientzia horren erdian da bera. Horraitzultzeko garaia da. Ezagut ditzagun gehiago mortutik jaioriko gai eta bultzada horiek.Aski izanen da horien zerrenda egitea. Guztiek ezagutzen dituzte gaur egun. Beti izandira gizon batzu irrazionaltasunaren eskubideen alde egiteko prest. Pentsaera umiliatuadei dezakegunaren tradizioak bizirik iraun du etenik gabe. Arrazionalismoaren kritikahainbat aldiz egin denez gero, badirudi ez dagoela jadanik berriz egiterik. Halere, geuregaraian paradoxazko sistema horiek, arrazoimena trebeki behaztoparazten dutenak,birjaiotzen dakuskigu, hura beti ere aurretik ibili balitz bezala. Baina hori,arrazoimenaren efikaziarena baino gehiago, haren esperantzen bizitasunaren froga da.Historiaren planean, bi jarreraren konstantzia honek gizonaren funtsezko grina argitzendu, batasunaganako deiaren eta bera inguratzen duten paretez ukan dezakeen ikusmengarbiaren artean urraturik.Ordea, sekula ez du, seguraski, arrazoimenak ukan gaurkoa baino eraso biziagorik bereaurka. Zaratustraren oihu handiaz gero: "Ausaz, hauxe duk munduko nobleziarikaintzinakoena, gauza guztiei bihurtu diedana, beraien gainetik eta zehar ez dagoela"betiereko nahirik" irakatsi dudanean". Kierkegaard-en eritasun hilgarriaz gero"heriotzara garamatzan gaixotasun hori, bere atzean ezer ez duena" alegia, pentsaeraabsurduaren gai adierazkor eta torturagarriak heldu dira elkarri jarraika. Edo, gutxienez,eta ñabardura hori oso garrantzizkoa da, pentsaera irrazional eta erlijiosoaren gaiak.Jaspers-engandik Heidegger-engana, Kierkegaard-engandik Xestov-engana,fenomenologoengandik Scheler-engana8, izpiritu familia osoa bat, beren nostalgiagatikahaide, beren metodo edo helburuetan aurkari, amorruz lehiatu dira arrazoimenarenerrepidea langatzen eta egiaren bide zuzenak berraurkitzen. Pentsaera horiek jakintzateta bizi izandakotzat ematen ditut hemen. Haien xedeak diren edo izan diren bezalakoakdirelarik, horiek guztiok unibertso adierazezin horretatik jalgiak dira, hor kontraesana,antinomia, herstura edo ezintasuna errege direlarik. Eta orain arte agerterazi ditudan gaihoriek, hain zuzen, guztiek dituzte amankomunean. Haiez ere, esan beharra dago, azkenburuan munta duena, beren aurkikuntzatik atera ahal ukan dituzten konklusioak direla.Horren garrantzia bereziagatik horiek aparte aztertu beharko dira. Baina, oraingozbederen, aski biz haien hasierako esperientzia eta aurkikuntzez aritzea. Haienkonkordantzia somatzea besterik ez. Haien filosofiez aritu nahi izatea harropuzkeriabailitzateke, egin daitekeena da, eta edonola ere nahikoa, guztiek amankomunean dutengiroa sentieraztea.Heideggerrek giza egoera hotzean kontsideratzen du, eta existentzia hau umiliaturikdagoela du aldarrikatzen. Izakien eskala osoan errealitate bakarra "kezka" da. Munduaneta bertoko jolasetan galduriko gizakiak, kezka hori beldur labur eta iheskorra du. Bainabeldur hori, bere buruaren kontzientzia hartuta, herstura bilakatzen da, gizaki zoliarenbetiereko giroa, "hor existentzia berraurkitzen delarik". Filosofi irakasle horrek ikaragabe eta munduko lengoaiarik abstraktuenaz honela idazten du: "giza existentziarenizaera amaitu eta mugatuak, gizakiak berak baino garrantzi handiagoa du". Kant-ezinteresaturik dago, baina haren "Arrazoimen Hutsa"ren izaera zedarritua aitortzekobesterik ez da. Analisi horien buruan honela konkluditzeko, "munduak ezindiezaiokeela deus gehiago eskain hersturapeko gizakiari". Kezka horrek arrazoiketarenkategoriak egiaz gainditzen dituela hain betean iruditzen zaionez gero, ez du beste
  20. 20. ametsik hura baino, ez eta hartaz besterik mintzatzen ere. Haren aurpegien zerrendaegiten du: gogaituarena, gizaki hutsala bere baitan mailaz berdintzen eta zorabiatzensaiatzen denean; ikaratuarena, izpirituak heriotzari behatzen dionean. Berak ere ez dukontzientzia absurdutik bereizten. Heriotzaren kontzientzia kezkaren deia da, eta"existentziak, orduan, bere buruari dei egiten dio kontzientziaren arartekotasunaz". Hurahersturaren boza bera da, eta erregutu egiten dio, "behin anonimotasunean galdu etagero, berbera bihurtzeko" existentzian. Hark ere ez du lorik egin behar, eta ahitu arteitzarri egon beharra dauka. Egon, mundu absurdu honetan dago, haren izaera ahikorrasalatzen duela. Kondarren artetik bere bidearen bila dabil.Jaspers ontologia oroz desesperatzen da, guk "xalotasuna" galtzea nahi duelako. Badakiezin hel gaitezkeela itxurakerien jolas lurtarra inola ere gainditzera. Badaki izpirituarenamaiera porrota dela. Historiak eskaintzen dizkigun abentura izpiritualetan zehardenbora-pasa ari da, eta sistema bakoitzaren arrakala erakusten du errukigabe, denasalbatu duen ilusioa, ezer ere ezkutatu ez duen predikua. Mundu errautsi honetan, nonezagutzeko ezintasuna frogatua den, irudiz, ezereza errealitate bakarra eta noraezekodesesperantza, jarrera bakarra, izanez, Ariadnaren haria berraurkitzen saiatzen da,jainkozko sekretuetara gidatzen duena.Xestovek, bere aldetik, monotonia miresgarriko obra luzean zehar, betiko egia berbereietengabe so, gogorki frogatzen du sistemarik hertsiena, arrazionalismo unibertsalenabera ere, azken buruan beti amaitzen dela giza pentsaeraren irrazionaltasunaz oztopoegiten. Arrazoimena mespreziatzen duten ebidentzia ironikoetarik eta kontraesanbarregarrietarik bat bera ere ez zaio galtzen. Interesatzen zaion gauza bakarrasalbuespena da, bihotzaren zein izpirituaren historiarena. Hiltzera kondenatuarenesperientzia dostoievskiarren bitartez, nietzschetar izpirituaren abentura exasperatuen,Hamlet-en deitoreen edo Ibsen baten aristokrazia mingotsaren bidez, berak usnatu,argitu eta handitzen du gizakiak gertatu beharraren aurka darabilen jazarkuntza.Arrazoimenari bere arrazoiak errefusatzen dizkio, eta ez da hasten bere urratsakkemenez zuzentzen kolore gabeko mortu horren erdialdera heldu arte, segurtasunguztiak harri bihurtuak diren lekuan.Guztietarik agian interesgarrienak, Kierkegaardek, bere bizitzaren zati batez behintzat,absurdua aurkitu baino zerbait hobe egin zuen, hura bizi alegia. "Mututasunikseguruena ez da ixiltzea, mintzatzea baizik" idatzi zuen gizonak, hasteko, argi uztenzuen, ezein egia ez dela absolutua eta ezin bihur dezakeela asebetegarri berez ezinezkoaden existentzia. Ezagueraren Don Juan gisa, pseudonimoak eta kontraesanak ugaldu etaHitzaldi edifikagarriak idatzi zituen, izpiritualismo zinikoaren eskuliburua denSeduzitzaile baten egunkaria moldatzen zuen aldi berean. Kontsolamenduei, moralari,sosegu ororen oinarriei uko egiten die. Bere bihotzean sentitzen duen arantze horrenmina loakartzen ere, ez da axolatzen. Aitzitik, iratzartu egiten du hura, eta, halaxeizateko kontentuz, gurutzean josiaren poz desesperatuan, atalez atal -zolitasuna, ukoa,komedia- demoniakoaren kategoria eraikitzen du. Aurpegiera bigun eta batera burlatia,pirueta horiek, ondotik arimaren barnetik irtendako oihua darraielarik, izpiritu absurduabera da, bera gainditzen duen errealitatearekiko burrukan. Kierkegaard bere eskandalumaiteetara daraman abentua izpiritualak berak ere bere apaingarrietatik gabeturikoesperientzia baten anabasan du hasiera, bere lehenbiziko inkoherentziara abiatuan.Beste alde batera joanda, metodoarenera alegia, bere gehiegikeriengatik Husserl-ek etafenomenologoek mundua bere askotarikotasunean berrezartzen dute eta arrazoimenarenbotere transzendentea ukatzen. Haiekin unibertso izpirituala neurrigabeki aberasten da.Arrosa-orriak, kilometro-mugarriak edo giza eskuak, kasu, maitasunak, gurak edograbitazio-legeek bezainbateko garrantzia dute. Pentsatzea, jadanik, ez da bateratzea,itxura, oinarri nagusi baten aupegipean, ezagun bihurtzea. Pentsatzea, ikusten eta adi
  21. 21. egoten berrikastea, kontzientzia zuzentzea da, Proust-en antzera ideia bakoitza eta irudibakoitza, leku pribilegiatu bilakatzea. Paradoxaz, ordea, dena da pribilegiatua. Pentsaerabere kontzientzia gehiegiak ez bestek justifikatzen du. Kierkegaarden edo Xestovenbaitan baino positiboagoa izateko, Husserlen ibilbideak halere, jatorriz, arrazoimenarenmetodo klasikoa ukatzen du, esperantza etsipenaz itzaltzen, intuizioari eta bihotzarifenomeno-multzo ugari irekitzen dizkie, berorien aberastasunak gizatiar ez den zerbaitduelarik. Bide horiek zientzia guztietara daramate edo ezeinetara ere ez. Hau da, bideakhemen helburuak baino garrantzi handiagoa du. Funtsean "jakiteko jarrera bat besterikez da" eta ez kontsolamendu bat. Berriro ere, hasieran behintzat9.Nola ez dugu sentituko izpiritu horien ahaidetasun sakona? Nola ez dugu ikusiko lekupribilegiatu eta mingots baten inguruan elkarbiltzen direla, esperantzarik ez dagoentokian? Nahi dut dena esplika dakidan, edo bestela ezer ez. Eta arrazoimenak ezindezake deus egin bihotzaren garrasi horren aitzinean. Premia horrek iratzarturikoizpiritua bila ibili baina ez du kontraesanak eta desarrazoiak besterik aurkitzen. Nikulertzen ez dudana arrazoirik gabea da. Mundua horrelako irrazionalez betea da.Zerbaiten esangura bakarra ulertzen ez badut, horixe ere irrazional neurgaitza besterikez da. "Hori argi dago" behin esan ahal izatea eta dena salbaturik legoke. Baina gizakihoriek lehiatuki aldarrikatzen dute deus ez dagoela argi, dena anabasa dela, gizakiakargikusmena eta bera inguratzen duten pareten ezaguera besterik ez duela gordetzen.Esperientzia hauek guztiok akort datoz eta elkar ebakitzen dute. Azken mugetarahelduriko izpirituak erizpide bat ukan behar du eta bere konklusioak aukeratu ere bai.Hortxe kokatzen dira suizidioa eta erantzuna. Nik baina, ikerketaren ordena alderantzizjarri nahi dut, eta abentura adimentsutik irten, eguneroko jestuetara itzultzeko. Hemenaipaturiko esperientziak gizakiak utzi behar ez duen basamortuan jaioak dira.Gutxienez, horiek noraino heldu diren jakin beharra dago. Bere ahaleginaren unehorretan, gizakia irrazionaltasunaren aurrean aurkitzen da. Bere baitan zorion- etarrazoimen-gura sentitzen du. Absurdua giza deiaren eta munduko desarrazoizkoixiltasunaren arteko elkarjotze honetatik sortzen da. Horixe da ahantzi behar ez duguna.Atxeki, horrexeri egin behar diogu, hortixek bizitza osoaren ondorioa sort daiteke eta.Irrazionaltasuna, giza nostalgia eta beren bakarkako buruz buru horretatik sortzen denabsurdua, horra hor bukaeran nahitaez existentzia batek eduki dezakeen logikaosoarekin amaitu behar duen drama horretako hiru pertsonaiak.
  22. 22. SUIZIDIO FILOSOFIKOAAbsurduaren sentimendua ez da, ordea, absurduaren nozioa. Hau hartan oinarritzen da,eta kito, horixe da dena. Ez da hor laburbiltzen, unibertsoaz bere eritzia daraman uneniminoan baizik. Ondoren urrunago joan behar du. Bizirik dago, hau da, hil behar duedo durundi egiten segi. Bildurik genituen gaien antzera. Baina hor ere, interesatzenzaizkidanak ez dira idazlanak edo izpirituak, horiek kritikatzeak bestelako forma etalekua eskatuko bailuke, haien konklusioek amankomunean ageri dutena aurkitzeabaizik. Izpirituak ez dira inoiz hain bestelakoak izan, agian. Baina halere, haiek abiatzendireneko paisaia izpiritual horiek ezagun ditugu beren berdinkidetasunean. Era berean,zientzia hain ezberdinetan zehar, beren ibilbidearen amaierako oihuak era horretantxedurundatzen du. Ederki nabari da hor badela giro amankomunik, aipatu berri direnizpiritu horiei guztioi dagokiena. Giro hori hilgarria dela esatea, ez da inola hitz-jokohutsa. Zeru itogarri honen azpian bizitzeak bertatik irten edo bertan egotea dakar aldean.Jakin beharra dago, ordea, ea lehen kasuan nola irteten den, eta, bigarrenean, zergatikbertan egon nahi izaten den. Honela definitzen dut nik suizidioaren problema etanorberak filosofia existentzialaren konklusioetarako ukan dezakeen interesa.Aurretik baina, bide zuzenetik saihestuko naiz unetxo batez. Honaino, kanpotikinguratua dugu absurdua. Edonola ere, galde egin dezakegu ea nozio horrek argirik zerduen, eta zuzeneko analisiaren bidez, alde batetik, haren esangura bilatu, bai eta,bestetik, hari darizkion ondorioak ere.Errugabea krimen ikaragarriagatik salatzen badut, gizon bertutetsuak bere arrebagutiziatu duela esaten badut, hori absurdua dela erantzunen dit. Haserre horrek, ordea,bere alde irrigarria du. Baina badauka, era berean, arrazoi sakona ere. Gizonbertutetsuak arrapostu horrekin nik leporatzen diodan egintzaren eta bere bizitza guztikooinarrien arteko behin-betiko antinomia erakusten du. "Absurdua da" horrek"ezinezkoa da" esan nahi du, baina bai eta "kontraesankorra da" ere. Gizon bat armazuriaz horniturik metrailadore-talde bati eraso egiten banekusa, bere egintzari absurduaneritzoke. Baina hori haren asmoaren eta aurkituko duen errealitatearen artekodesproportziotik dator, hots, haren egiazko indarren eta berak lortu nahi duenhelburuaren artean nik nabari dezakedan kontraesanetik. Halaber, epai bati absurdueritziko genioke, horri egintzek itxuraz aginduko luketen beste epaia kontrajarriz. Eraberean, absurduzko froga honela ere egiten da, arrazoiketa horren ondorioak eta ezarrinahi den errealitate logikoa elkarrekin gonbaratuz. Kasu guztietan, xumeenetikkorapilatsuenera, gonbaraketaten atalen arteko urruntasuna zenbat eta nabariagoa izan,are handiagoa izanen da absurdutasuna bera ere. Izan, badira ezkontza absurduak,erronkak, gorrotoak, ixiltasunak, gerrak eta bake absurduak ere bai. Horietakobakoitzean, absurdutasuna gonbaraketatik sortzen da. Hortaz, ongi esan dezaketabsurdutasunaren sentimendua ez dela sortzen egintza baten edo inpresio batenazterketa soiletik, baizik eta egintza-egoera baten eta halako errealitatearen artekogonbaraketatik jalgia dela, ekintza baten eta bera gainditzen duen munduaren artekotik.Absurdua, funtsean, dibortzioa da. Ez datza elementu gonbaratuetako batean ez bestean.Beren aurkakotasunetik sortzen da.Adimenaren mailan, nik, hortaz, absurdua ez dela gizonarengan esan dezaket (gisahonetako metaforak zentzurik ukan ahal baleza bederen), ez eta munduan ere, berenelkarrekiko presentzian baizik. Horixe da, oraingoz, biak batzen dituen lotura bakarra.Ebidentzien arauera egoteko, nik badakit gizakiak nahi duena, eta badakit, halaber,munduak eskaintzen diona, eta beraz esan dezaket badakidala zer den biak elkartzendituena ere. Ez dut zertan barrurago sakondu behar. Bila dabilenak aski du segurtasunbakarra. Hortik ondorio guztiak ateratzea besterik ez da.
  23. 23. Berehalako ondorioa, aldi berean, metodoaren erregela da. Horrela argitan ematen denhirutasun pitxiak ez du zerikusirik ustekabean aurkituriko Amerikarekin. Baina badukidetasunik esperientziaren emaitzekin, bera, izan, infinituki bakuna eta batera infinitukikorapilatsua baita. Alde horretatik begiraturik, haren ezaugarrietarik lehenazatiezintasuna da. Haien osagaietako bat ezerezteak, bera osorik ezereztea dakar. Ezindagoke absurdurik giza izpiritutik kanpoan. Honela, absurdua, gainerako gauzenantzera, heriotzarekin amaitzen da. Baina, era berean, ezin daiteke absurdurik egonmundu honetatik kanpoan. Eta funtsezko erizpide honen arauera, absurduaren nozioaoinarrizkotzat daukat, eta horrek nire lehen egia itxura dezake. Hementxe agertzen dagorago aipaturiko metodo-erregela hori. Gauza bati egia baderitzot, gorde behar dut.Problema bati bere soluzioa ematen hasten banaiz, soluzio horrekin ez dut, bederen,problemaren osagaietako bat ezkutatu behar. Absurdua dut datu bakarra. Problemahortik nola irten jakitea da, eta ea suizidioa ote den absurdu horretatik atera beharrekodedukzioa. Ene ikerketen lehen baldintza, eta azken buruan bakarra, lehertzen nauenhori gordetzea da, eta, ondorioz, hartan nik funtsezkotzat jotzen dudana errespetatzea.Aurkakotasun eta atergabeko burruka gisa definitu berri dut bera.Eta logika absurdu hau bere azken muturreraino eramanez, burruka honek aldeanerabateko esperantzarik eza dakarrela onartu behar dut (desesperantzarekin zerikusirikez duen arren), etengabeko ukoa (etsipenaz nahasi behar ez dena) eta ezaskitasunkontzientea (gaztaroko urduritasuna ez bezalakoa bera). Eskakizun hauek birrindu,ezkutatu edo xehetzen dituen guztiek (eta lehenengo eta behin dibortzioa ezerezten duenonespena) absurdua hondatu eta orduan proposa daitekeen jarrera baliorik gabe uztendute. Absurduak ez du zentzurik bera onesten ez den neurrian izan ezik.***Ba da begien bistako gertakaria, erabat morala dirudiena: gizakia beti ere bere egiekharrapaturik daukate. Behin haiek aitorturik, ezin aska daiteke haietatik. Pixka batordaindu beharra dago. Behin gizakia absurduaz kontziente izanez gero, horrexeriatxekiko zaio betiko. Esperantza gabeko gizakia, horrela izateko kontzientzia badu, ezda gehiago etorkizunarena. Hori ordenan da. Baina ordenan da, halaber, berak sortuaduen unibertsotik eskapatzeko ahaleginak egin behar dituela. Aurreko guztiak ez duzentzurik, hain zuzen, paradoxa hau kontutan harturik izan ezik. Ikuspegi honetatik ezdago ezer argigarriagorik, arrazionalismoaren kritikatik abiatuz, giro absurdua ezagutuduten pertsonek beren ondorioak nola eraman dituzten orain ikustea baino.Hortaz, filosofia existentzialetan gelditzeko, badakusat guztiek, salbuespenik gabe,ihesbidea proposatzen didatela. Arrazoiketa bereziaz, arrazoimenaren hondakinengainean absurdutik abiatuz, unibertso itxi eta gizatiar mugatuan, haiek zapaltzen dituenajainkotzen dute eta beraiek indargabetzen dituenagan esperantza izateko arrazoiaaurkitzen. Guztiek, funtsean, esperantza bortxatu hori erlijiozkoa dute. Merezi du horgelditzeak.Hemen, adibide gisa, Xestov eta Kierkegaarden gai berezi batzu aztertuko ditut. BainaJaspersek eskainiko digu jarrera honen exenplu eredua, karikaturaraino eramana.Gainerakoa argiago bilakatuko da. Transzendentea pentsatzeko ezinaz gelditzen da,esperientziaren sakontasuna zundatzeko ezgai eta porrotak itzulipurdikaturiko unibertsohonez kontziente izanez. Aurrera eginen al du, edo, bederen, porrot horren konklusioakaterako? Ez dakar deus berririk. Esperientziatik, bere ezintasunaren aitorpenaz kanpo,ez du ezer atera, ez eta oinarri asebetegarriren bat inferitzeko atxakiarik ere. Halere,justifikaziorik gabe, berberak hori dio, kolpe batez bai transzendentea, baiesperientziako izatea eta bai bizitzak gizakiaz gain duen zentzua ere baieztatzean,honela idatziz: "Porrotak ez al du, hortaz, erakusten, edozein azalpen eta izan litezkeeninterpretazio guztiez landa, ezereza ez baina, transzendentziako izatea?". Izate hori, giza
  24. 24. konfidantzaren egintza itsu batez, bat-batean dena azaltzen duena, berak "orokorrareneta bereziaren batasun pentsaezina" gisa definitzen du. Honela absurdua jainkobilakatzen da (hitz horren esangura zabalenean) eta dena argitzen duen izatea ulertzekoezintasun hau. Ezerk ez du arrazoiketa hau logikaz gidatzen. Jauzia dei egin diezaioket.Eta paradoxaz, ulertu egiten da Jaspersen ekina, beraren pazientzia amaigabeatranszendentearen esperientzia hori eginezina bihurtzeko. Izan ere, zenbat eta hurbilpenhau iheskorragoa izan, are hutsalagoa bilakatzen da definizioa, eta are errealagoa dutranszendentea, berak baieztatzean darabilen grina beraren azaltzeko ahalmenaren etamunduaren eta esperientziaren irrazionaltasunaren arteko urruntasunarekikoproportzionala baita justuki. Honela ageri da, Jaspersek amorru handiagoa darabilelaarrazoimenaren aurreritziak birrintzeko, mundua are era erradikalagoaz azaltzeko baino.Pentsaera umiliatuaren apostolu honek umiliazioaren muturrean bertan aurkituko duizakia bere sakontasun osoan nondik birsortu.Pentsaera mistikoak prozedura hauetara ohitu gaitu. Bidezkoak dira horiek ere,izpirituaren beste edozein jarrera bezala. Baina oraingoz bederen, problemaren batserioski hartuko banu bezala ari naiz. Jarrera honen balio orokorrari edo berarenirakaste-ahalmenari aurreritzi gabe ere, neure buruari jarri dizkiodan baldintzeierantzuten ote dien ikusi nahi dut, interesatzen zaidan gatazkaren mailakoa ba ote den,besterik ez. Hortaz, Xestovengana nator berriro ere. Iruzkintzaile batek haren esaldiinteresgarri hau aipatzen du: "Egiazko irtenbide bakarra, dio berak, hortxe da, gizaerizmenak irtenbiderik ez duen lekuan. Bestela, Jainkoaren beharrik izanen al genuke?Inork ez du Jainkoagana jotzen, ezinezkoa lortzeko ez bada. Daitekeena lortzeko, askidira gizakiak berak." Xestoviar filosofiarik baldin bada, honela oso-osoan laburbildurikdagoela esan dezaket. Izan ere, bere analisi grinatsu guztien buruan, Xestovekexistentzia guztiaren funtsezko absurdutasuna eriden arren, ez du halere behin ereesaten: "Hona hemen absurdua", baizik eta "Hona hemen Jainkoa: horrexengana jobehar dugu, bera gure kategoria arrazionaletan egokitzerik ez bada ere". Nahasteaposible izan ez dadin, errusiar filosofoak iradokitzen duenez, Jainko hori seguraskiarranguratsu eta gorrotagarria dateke, ulertezina eta kontraesankorra, baina harenaurpegia zenbat eta higuingarriagoa izan, hainbat duke ahalmena sendoago. Harenhanditasuna, beraren inkontsekuentzia da. Haren froga, beraren gizatiartasunik eza.Haren baitan10 jauzi egin eta salto horren bidez ilusio arrazionaletatik irten beharradago. Horrela, Xestoven ustez absurdua onestea eta absurdua bera aldi berekoak dira.Hartaz konturatzea, bera onartzea da, eta haren pentsaeraren ahalegin logiko guztia huraargitan jartzea, aldi berean, bere baitan daraman esperantza neurrigabea barrutik isurdezan. Berriz ere, jarrera hau zilegi da. Baina, burugogorkeriaz, ni hemen problemabakar bat eta beronen ondorio guztiak kontsideratzera mugatzen naiz. Ez da nirezeregina pentsaera baten edo fede-egintza baten patetismoa aztertzea. Hori egitekobizitza osoa dut. Jakin badakit arrazionalismoak haserregarri deritzola Xestovenjarrerari. Baina aldi berean nabaritu egiten dut Xestovek arrazoia ere baduelaarrazionalismoaren aurka, eta jakin nahi dudan bakarra hauxe da, ea berak absurduarenaginduen pean zintzoki ba ote dirauen.Hortaz, absurdua esperantzaren aurkakoa dela ontzat emanda, agerian dago pentsaeraexistentzialak, Xestoven aburuz, aurretik absurdua suposatzen duela, baina ez du horifrogatzen, haizatzeko ez bada. Pentsaeraren finezia hau txerpolari baten itzuli patetikoada. Bestaldetik, Xestovek bere absurdua ohizko moralari eta arrazoimenari kontrajartzendienean, egia eta erredentzioa deitzen dio. Beraz, absurduaren definizio honen oinarrianXestovek eransten dion onespena nabari da. Nozio honen botere guztia berak gureoinarrizko esperantzak mintzeko moduan datzala onartuz gero, absurduak, irauteko,bera inondik ere ontzat ez hartzea beharrezkoa duela somatzen bada, orduan argi ageri
  25. 25. da egiazko aurpegia jadanik galdua duela, bere izaera gizatiar eta erlatiboa, horrez gero,betierekotasun ulertezin eta batera asebetegarrian sartuz. Absurdurik bada, gizakiarenunibertsoan besterik ez da. Haren nozioa betierekotasunerako saltagailu bihurtzen denunetik, bera ez dagoke gehiago giza adimenaren zolitasunari loturik. Absurdua ez dagehiago gizakiak onetsi gabe nabaritzen duen ebidentzia hori. Burruka saihestua da.Gizakiak absurdua integratu egiten du eta baterakidetasun horretan haren funtsezkoizaera desagerterazten, hots, aurkakotasuna, urradura eta dibortzioa. Jauzi hau ihesaldiada. Xestovek, Hamleten The time is out of joint 11 esaldia hain atseginez aipatzenduenak, hori halako basa esperantzaz idazten du, berari oso bereziki egotz dakiokeenaz.Izan ere, Hamletek ez darabil adiera horretan, ez eta Shakespearek horrela idatzi ere.Irrazionaltasunaren horditasunak eta extasirako bokazioak izpiritu argikuslea absurdutikhastantzen dute. Xestoven eritziz arrazoimena hutsala da, baina bada zerbaitarrazoimenaz bestaldetik. Izpiritu absurduaren ustez arrazoimena hutsala da eta ez dagoezer arrazoimenaz bestaldean.Jauzi honek, behinik behin, absurduaren egiazko izaeraz argi handiagorik eskaindiezaguke. Badakigu ez duela baliorik, orekan ez bada, eta berau, ororen gainetik,gonbaraketan dagoela, eta ez gonbaraketa horren osagaietan. Baina Xestovek, hainzuzen, pisu osoa osagai horietako baten gainean ezarri eta oreka birrintzen du. Ulertzekodugun gosea eta gure absolutu-nostalgia ezin azal daitezke guk gauza asko ulertu etaazaldu ahal dezakegun neurrian izan ezik. Alferrik da arrazoimena absolutuki ukatzea.Berak bere arloa du, eta hor efikaza da. Eta hori, hain zuzen, giza esperientziaren arloada. Eta horrexegatik guztia argi gelditzea nahi izaten dugu. Batzutan ordea, hori egiterikez dugu, eta okasio horretan absurdua sortzen da, baina arrazoimen efikaz bainamugatuaren bila eta irrazionaltasun beti ere birjaioaren atzetik joateko, hain zuzen.Hortaz, Xestov honelako hegeldar proposamenaren aurka sutan jartzen denean,"Eguzki-sistemaren mugimenduak lege aldaezinen arauaz ari dira, eta lege horiek haienarrazoimenak dira", bere grina guztia spinozar arrazionalismoa zatikatzen enplegatzenduenean, ateratzen duen konklusioa, hain zuzen, arrazoimen guztien hutsaltasuna da.Eta hortik, itzulera natural eta zilegi gabea eginez, irrazionalaren lehentasunera iragatenda12. Baina iragaitza hori ez da begien bistakoa. Izan ere, hor mugaren nozioa etaplanarena ere sar daitezke. Naturaren legeak baliagarri izan daitezke nolabaitekomugaraino, baina hori iraganda, lege horiek beren buruen aurka itzultzen dira, absurduasorterazteko. Edo, bestela, gerta daiteke deskribaketaren mailan horiek zilegi izatea,horregatik baina, azalpenaren mailan egiak izan gabe. Hemen dena irrazionalarisakrifikatzen zaio, eta argitasun-beharra ezkutarazita, absurdua bera desagertu egiten dabere gonbaraketaren osagaietako batekin batera. Gizaki absurduak, ordea, ez diharduleunketa horretan. Berak burruka ezagutzen du, ez du arrazoimena erabat gaitzesten, etairrazionaltasuna onartzen du. Horretara esperientziaren datu guztiak begipean jartzenditu, eta ez dago oso prest, jakin baino lehen, salto egitera. Dakien bakarra hauxe da,kontzientzia adikor horretan ez duela esperantzak lekurik.Lev Xestovengan nabari dena, are nabariago dateke, seguraski Kierkegaardengan.Noski, zaila da proposamen argietatik beti iheska dabilen halako autore batengangauzak inguratzea. Baina, itxuraz elkarren aurka diren idazlanak gora behera,pseudonimoen, jokoen eta irribarreen azpitik, lan honetan guztian zehar egia batenaurresentimendua (eta batera nolabateko beldurra) nabaritzen da, azken idazlanetanfinean lehertzen dena: Kierkegaardek berak ere jauzia egiten du. Bere haurtzaroan hainikara handia ematen zion kristautasun hura, azken buruan bere aurpegi latzeneraitzultzen da. Antinomia eta paradoxa, haren ustez ere, erlijioaren erizpide bilakatzendira. Horrela, bizitza honen zentzu eta sakontasunaz desesperarazten zuen hark berak,orain, aldiz, egia eta argitasuna ematen dizkio. Kristautasuna eskandalua da, eta
  26. 26. Kierkegaardek eskatzen duen bakarra, Eneko Loiolakoak eskatzen zuen hirugarrensakrifizioa da, Jainkoari atseginik handiena ematen diona! "Adimenaren sakrifizioa 13"."Jauziaren" itxura hori pitxia da, baina ez gaitu harritu behar. Absurdua bestemunduaren erizpide egiten du, mundu honetako esperientziaren hondakin bat besterik ezdelarik. "Bere porrotean, dio Kierkegaardek, fededunak garaipena aurkitzen du".Ez diot neure buruari galdetuko ea jarrera hau zer nolako aurresan hunkigarriari lotubehar zaion. Galdetzeko dudan bakarra hauxe da, absurduaren ikusgarriak eta bereizaera bereziak hori zilegi egiten ote duten. Eta horretaz badakit hori ez dela horrela.Absurduaren mamia berriz kontsideratuz gero, hobeki ulertzen da zein metodokKierkegaardi iradokitzen dion. Munduko irrazionaltasunaren eta absurduaren nostalgiajazarriaren artean, berak ez dio orekari eusten. Ez du hor errespetatzen absurdutasunarensentimendu berezia sorterazten duen harremana. Irrazionaltasunetik ihes egiterik ezduela jakinik, bere ustez inora ez daraman nostalgia antzu desesperatutik bederen salbadaiteke. Baina bere erizpenean puntu honetan arrazoia dukeen arren, hari ezetz esateanezin daiteke gauza bera gerta. Bere jazarkuntza-oihuaren ordez atxekimendu amorratuajartzen balu, orduan bera orain arte argitzen zuen absurdua alde batera utzi behar luke,hortik aurrera ukanen duen segurtasun bakarra jainkotzera joanez, irrazionaltasuna hainzuzen. Garrantzizkoa, Galiani apezak Mme d´Epinay-ri ziotsonez, ez da sendatzea,norbere gaixotasunekin bizitzen jakitea baizik. Kierkegaardek sendatu nahi du.Sendatzea, horixe da bere botu amorratua, haren egunkari osoa zeharkatzen duena.Haren adimenaren ahalegin osoa giza egoeraren antinomiatik ihes egitea da. Ahaleginhau are desesperatuagoa da, berak hor, tximistargitan bezala, aldizka banitatea somatzenbaitu, adibidez, Jainkoaganako beldurrak edota urrikiak bakerik ezin ekar baliezaiotebezala, bere buruaz mintzo denean. Honetara, oinazepeko ihespideaz irrazionaltasunariabsurduaren begitartea ematen dio, eta bere Jainkoari haren ezaugarriak: bidegabea,inkontsekuentea eta ulertezina. Kierkegaarden baitan, adimena bakarrik, giza bihotzareneskakizun sakona itotzen saiatzen da. Ezer frogaturik ez dagoenez gero, dena frogadaiteke.Kierkegaardek berak erakusten digu jarraituriko bidea. Ez dut hemen deus iradoki nahi,baina nola ez haren idazlanetan nabaritu arimaren mutilazio ia-ia borondatezkoarenzeinuak, absurduaz onarturiko mutilazioaren aitzinean? Horixe da haren Egunkariarenleitmotiv-a. "Falta ukan dudana basapiztia da, bera ere helbururantz doan gizateriarenosagarri baita... Baina emadazue, hortaz, gorputz bat". Eta geroago: "O! batez ere nirelehen gaztaroan, zer ez nukeen nik emanen gizona izateko, sei hilabetez bederen...faltazaidana, funtsean, gorputza da eta izatearen baldintza fisikoak ere bai". Halere, bestenonbait, gizon berberak bere egiten du esperantza-oihu hori, hainbat mendetan zeharhainbat bihotz iharrotsi dituena, gizaki absurduarena izan ezik. "Baina kristauarentzat,heriotza ez da inola ere ororen amaiera, eta berak esperantza infinituki handiagoa dakaraldean, guri bizitzak ematen diguna baino, osasunez eta indarrez asebeterik badugu ere".Eskandaluz abenitzea, halere, abeniko egiteko modua da. Horrek, ageri denez,aurkakotik, heriotzatik, esperantza ateratzeko era ematen du. Baina sinpatiak jarrerahonetarantz makurrerazten badu ere, neurrigabekeriak ez duela ezer justifikatzen esanbeharra dago. Horrek giza neurriak gainditzen omen ditu, hortaz, beharrezkoa da, horigizagainekoa izatea. Baina "hortaz" hori soberan dago. Hemen ez dago segurtasunlogikorik bat ere. Eta ez dago inolako gertagarritasun esperimentalik ere. Esandezakedan guztia hauxe da, horrek, noski, nire neurria gainditzen duela. Hortikezezkorik ateratzen ez badut, nik behintzat ez dut ezer oinarritu nahi ulertezinarengainean. Jakin nahi dut ea dakidanarekin bizi naitekeen, eta horrexekin besterik ez.Oraindik esaten zait adimenak bere harrotasuna sakrifikatu behar duela, etaarrazoimenak burua makurtu. Baina arrazoimenaren mugak ezagutzen baditut, ez dut
  27. 27. horregatik ukatzen, eta haren ahalmen erlatiboak aitortzen ditut. Nik adimena argi egondaitekeen erdiko bide honetan gelditu nahi dut. Hor beraren harrotasuna baldin bada, ezdakusat nik aski arrazoirik hari uko egiteko. Ez da ezer sakonagorik, adibidez,Kierkegaarden ikuspegi hau baino, zeinen arauez desesperantza, egintza ez baina,egoera den: bekatuaren egoera bera. Bekatua Jainkoagandik urruntzen duena baita.Absurduak, alegia, gizaki kontzientearen egoera metafisikoak, ez daramaJainkoagana14. Nozio hau argiago egin daiteke, beharbada, ni neurrigabekeria hauesatera ausartzen banaiz: absurdua Jainkogabeko bekatua da.Absurduaren egoera horretan bizi beharra dago. Badakit izpiritu hau eta mundu hauzertan oinarrituak diren , bata besteari arbotantez datxezkiola, elkar besarka ezinean.Egoera horren bizi-erregela eskatzen dudanean, eskaintzen zaidana oinarriazarduragabetzen da, oinazezko aurkaritza horren ataletako bat ukatzen du, amore emateaeskatzen dit. Enea dela ezagutzen dudan egoerak aldean zer dakarren galdetzen dut;badakit horrek iluntasuna eta ezjakintasuna inplikatzen duela, eta seguratzen zaitezjakintasun horrek dena azaltzen duela, eta gau hau argia dudala. Baina hemen ez zaionire asmoari erantzuten, eta lirismo handipuztu horrek ezin niri paradoxa ezkuta. Beraz,bestetik abiatu beharra dago. Kierkegaardek garrasi eta abisu egin dezake: "Gizakiakbetiereko kontzientziarik ez balu, gauza guztien barrenean ahalmen basati eta irakinabesterik ez balego, grina ilunen zurrunbiloan, gauza guztien, handiaren eta niminoaren,sortzaile, ezerk ezin bete dezakeen hondo gabeko hutsa gauzen azpian ezkuta baledi,orduan zer litzateke bizitza, desesperantza besterik?". Oihu horrek ez du zertangeldierazi behar gizaki absurdua. Egiazkoa dena bilatzea ez da nahi denaren bila aritzea."Orduan zer litzateke bizitza?" galdera larritik ihes egiteagatik, astoaren antzera,ilusiozko arrosez elikatzea beharrezkoa baldin bada, gezurra onestea baino, izpirituabsurduak nahiago du, ikara gabe, Kierkegaarden erantzuna onartu: "desesperantza".Ongi begiratuz gero, arima erabakiorra hartaz15 beti konponduko da.***Jarrera existentzialari suizidio filosofikoa deitzeko askatasuna hartzen dut hemen. Bainahonek ez du juzkua inplikatzen. Hau pentsaera batek bere burua ukatzen duen, eta ukoaegiten duen puntuan bere burua gainditzera jotzen duen mugimendua izendatzeko eraerosoa da. Existentzialek ukoa Jainkoa dute. Zehazki, jainko hori ez da mantentzen gizaarrazoimenmenaren ukoaz ez bada16. Baina suizidioen antzera, jainkoak gizonenarauera aldatzen dira. Jauzi egiteko era asko dira, jauzi egitea garrantzizkoena izanda.Uko erredentoreok, oraindik saltatu gabeko behaztopoa ukatzen duten azken burukokontraesan hauek, berdin sort daitezke (hauxe da arrazoiketa honek xedean duenparadoxa) halako iradokizun erlijiosoren batetik zein ordena arrazionaletik. Horiek orobetierekotasunaren bila ari dira, eta jauzia hor bakarrik egiten dute.Berriz ere esan beharra dago, saio honek darabilen arrazoiketak erabat uzten duela aldebatera gure mende argitu honetan zabalduenik dagoen jarrera izpirituala: denaarrazoimena dela dioen oinarriaren gainean finkatua, munduaren azalpena ematekohelburua baitu. Normala da argia eman nahi izatea, argia izan behar duela onartzendenean. Hori ere bidezkoa da, baina ez dagokio hemen darabilgun arrazoiketari. Izanere, beronen helburua izpirituaren ibilbidea argitzea da, munduaren esangurarik ezarenfilosofiatik abiatua, azkenean hari zentzua eta sakontasuna aurkitzen dizkionean.Ibilbide horietarik patetikoenak funts erlijiosoa du; hori irrazionaltasunaren gaian argierakusten da. Baina paradoxazkoena eta esanguratsuena bestea da, hasieran oinarrigidaririk gabetzat jotzen zen munduari arrazoi arrazoitsuak ematen dizkiona. Ez legoke,ordea, interesatzen zaizkigun ondorioetara heltzerik, aurretik nostalgi izpirituareneskurapen berri honen ideiarik azaldu gabe.

×