SlideShare a Scribd company logo
1 of 18
Download to read offline
2014ko uda
LIBURU
ESKAINTZA
eta DISKO
cfdsfadasfsdaafdsaHAUR ETA GAZTE LITERATURA
SAN FERMINETAN, LESAKAN
John Andueza Altuna
Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza, aurreko nobela
arrakastatsuan bezala) oraingoan, DBHko 4. mailakoen abenturak kontatzen
dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregai
Amaia eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak, alprojak, xaloak, bihurriak…
Ikasketa amaierako bidaia egiteko asmoa dutenez, dirua lortzeko hainbat
ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatu eta beste
bide bat hartuko dute gertakariek.
Maila: B1	 Prezioa: 13,50 11,45 €	 Orr: 160
ZORTZI IPUIN GOTIKO
Jon Eugi Aierdi
Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson
edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak
izu sentimendu hori pizteko: gazte talde batek Halloween gauean hilerrira
egindako bisita, etxe sorginduak, begizkoak eta madarikazioak, ehorztetxe
bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo
aberatsez idatzitako terrorezko kontakizunak, oro har literaturazale guztien
gozamenerako.
Maila: B2	 Prezioa: 11,00 9,35 €		 Orr: 113
SUGAAR
Ramon Olasagasti Aiestaran /Bruno Hidalgo Garcia (IL)
Gabonak iritsi dira, eta Eki gaixotu egin da, medikuek antzematen ez dioten
gaixotasun arraro batekin. Haren arreba Izadik susmoa du Eki eta bere lagun
Martxel jolasean ibili diren Lindozuloko putzuak izan dezakeela zerikusiren
bat gaitzarekin. Bere kasa ikertzen hasi eta hainbat sekretu deskubrituko
ditu aintzira misteriotsu horren inguruan: zer ezkutatzen diote aitonak
eta Zamoneko Joxek? Zer eramaten du zakuan putzura Sagastibeltzako
Gartzenek? Zer gertatu zitzaion haren anaia Paulo hankamotzari? Eta, batez
ere, zer edo nor da Sugaar?
Maila: B2 (10-12 urte)	 Prezioa: 12,00 10,20 €	 Orr: 80
cfdsfadasfsdaafdsaHAUR ETA GAZTE LITERATURA
ARGAZKI ALBUMA
Antton Kazabon Amigorena
Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera
baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker
berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere
argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz,
besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen
berri eman beharko dio Anderrek.
 
Maila: B2 (12-16 urte)	 Prezioa: 8,80 7,50 € Orr: 92
TRIPOLI DOKTOREA
Karlos Linazasoro Izagirre/ Bruno Hidalgo Garcia (IL)
Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko
zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli
doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko.
Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen
sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo
gaixoak, gingiletatik mapamundi bana zintzilik zuela kontsultan sartu zen
lorezainak, eman zion erremedioa. Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren
kontsultara ajerik xelebreenak jotako gaixoak. Azkena, Karl Linazasorr, beti
norabide okerrean zebilen poeta.
Maila: B1(12 urte)	 Prezioa: 13,35 10,68 € Orr: 100
cfdsfadasfsdaafdsa
NEVADAKO EGUNAK
Bernardo Atxaga
Nevadako egunak kronika da hasieran; nobela, bukaeran. Liburuko pieza
guztiak dira bereziak, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak.
Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez
dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere.
Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da, pieza guztiek giza
esperientzia baitute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer
bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan
pasatutako denboran; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat,
hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute
garrantzia, batez ere, desertuak.
Maila: C1 	 Prezioa: 23,00 19,55 € Orr: 464
ERRAIAK
Danele Sarriugarte Mochales
Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; irakurleari, ordea,
emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, obsesio bihurtuta.
Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren
barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere
buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik
gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko
bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre
jarriz
Maila: B2		 Prezioa: 16,85 14,30 € Orr: 180
HELDUEN LITERATURA
cfdsfadasfsdaafdsaHELDUEN LITERATURA
LASAI, EZ DA EZER GERTATZEN
Ana Malagon Zaldua
Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zaldua idazleak
hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere
orrietan, poztasun ezaren eta inkomunikazioaren kartografia.
162 mikro-ipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri
murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure
egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona.
Maila: B2		 Prezioa: 16,85 14,30 € Orr: 172
ODOLAREN DEIA
Iñaki Irasizabal Izagirre
Gaztetatik elkarren berri izan ez duten anaia bi berriro elkartzen dira, aitaren
heriotza dela eta. Nerabe zakar eta bortitzak izan ziren biak behinola.
Gazteenak ganorabako samarra izaten jarraitzen du, asteburuetako zerbitzari
gisa bizimodua nola-hala ateraz; zaharrena guraso zintzo eta eraikuntzako
negozio-gizon serio bihurturik dago orain. Enpresariak tabernariaren laguntza
behar du ordea.
Maila: B2		 Prezioa: 11,30 9,60 € Orr: 120
cfdsfadasfsdaafdsa
INON EZ, INOIZ EZ
Iban Zaldua Gonzalez
Ipuin liburu sendo eta mardula prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren
emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte
nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikzio-
rako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia dosiak topatuko ditu
irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta errealistak, metaliteratura
lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azke-
naldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak.
Maila: C1	 Prezioa: 22,00 18,70 € Orr: 296
ZANGOTRABA
Juan Kruz Igerabide Sarasola
Eleberriko protagonistak bizitza doblea darama: Joxe aduanetako langilea da eta Juan
Fernandez, maitasun kontuetan espezializatutako detektibea. Biak dira bat eta bera?
Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu?
Protagonistak bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Garai
zoroak, trantsizio garaiak: ametsa, ilusioa eta eldarnioa elkarrekin dantzara irten ziren
urteez ari da nobela.
Maila: C1 	 Prezioa: 17,90 15,20 € Orr: 240
ABISALIA
Asier Serrano Lasa
Pertsonaien ordoki abisaletara jaisteko, Serranok ipuinek beren baitan dituzten teknika
guztiak erabiltzen ditu. Literaturaren pultsio poetikoari esker, indar handiko irudi es-
tetikoak sortzen ditu, baina bere hitzen oihartzuna harago doa: lur honetan edo lur
honen sakonean baino are sakonago dagoen beste batean bizi garen gizakion bulka-
dez galdetzea du helburu.
Unibertso berria ernalduko dugu izara azpian, Abisalia izenekoa, adibidez. Lurrikara
etengabeak sortuko ditugu eta besarkadek aldiro eskatuko dute atseden, baina ez
gara osatzen dugun penintsulaz bereiziko.
Maila: C1 	 Prezioa: 17,00 14,45 € Orr: 180
HELDUEN LITERATURA
cfdsfadasfsdaafdsaHELDUEN LITERATURA
ALFERRIK EZ BALITZ
Karlos Linazasoro Izagirre
Mila aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da
aforismoa: itxuraz sinplea, ondo egiteko trebetasun aparta behar du, tolosarrak
erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikro-
ipuinak, adarjotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte
laburrotan, guztiak ere egileak ohi duen zorroztasunez eta ironiaz landuak.
Maila: C1	 Prezioa: 17,50 14,85 € Orr: 176
EZ ZEN DIRUAGATIK
Ana Garcia Jaka
Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik
urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua.
Bizikidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen
gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa
daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu
ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan
oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa.
Maila: B2	 Prezioa: 16,00 13,60 € Orr: 160
cfdsfadasfsdaafdsaHELDUEN LITERATURA
GURE JERUSALEM GALDUA
Erresuma eta fedea III
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko
herritarrak matxinatzera bultzatzeko, espainol inbasoreak kanpora ditzaten. Espioi
lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baita Mailurena
bezain kartsua: gaztelau zitalek badituzte euskaldunen artean beren zerbitzari eta
eskumakilak.
Abenturaz beterik dator trilogiaren azken eleberria: gudu odoltsuak eta amodio
sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak,
konspirazio eta sabotajeak; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen
du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere
printzipioei uko egin ez dien bakarra dela ohartzen denean.
Maila: C1 	 Prezioa: 25,00 21,25 € Orr: 489
AZKEN AFARIA
Xabier Montoia
Bilboko txoko batean bazkaltzeko bildu dira lau gizonezko, gaztetan elkarrekin
zuzenbide ikasketak egiten ibili izandakoak. Ogibidez abokatuak dira bi,
idazlea bat eta politikan dihardu laugarrenak. Euren arteko adiskidetasunak,
ordea, proba gogorra izango du aurrez aurre, baten semea atxilotzen
dutenean.
Maila: C1 	 Prezioa: 18,50 15,70 € Orr: 240
HELDUEN LITERATURA
PENDRIVE
Arrate Mardaras
Pendriveak, testu solte batzuekin batera, sei ipuin dakartza. Kontakizun
gehienetan ihesean dabilen jendea ageri da, leku arrotzean dagoena
derrigorrean, portu zorionekora bueltatzeko borondatearekin. Eta denetan,
amodioa mintzagai. Izan ere, ihesi dabilenak maitasuna behar du lagun.
Maila: B2 	 Prezioa: 16,00 13,60 € Orr: 135
ESAN ETA EGIN
Alex Sardui
Gatibu taldeko Alex Sardui kantariaren prosa oso zuzena eta erraza da;
gainera, taldearen letrek duten erakargarritasuna bilatu Alexek bere lehen
nobelan. 50 eta 60ko hamarkadako Euskal Herrian kokatuko istorioa da,
baina fikziozko izenekin. Lagun koadrila baten egunerokoak segituan ekarriko
ditu ezusteak, eta bukaerak ere harrituta utziko du irakurlea. Hamalau
urtetik gorako irakurleentzat, euskaldun zein euskaldun berri. Alex Sarduik
zintzotasunez idatzi du liburua. Esandakoa, esan eta egin.
Maila: B1 	 Prezioa: 20,00 15,00 € Orr: 144
DISKOAK
EZINEAN
Berriz
Prezioa: 10,50 8,90 €
ENKORE
Kanala
Prezioa: 13,50 11,50 €
ZEA MAYS
Da
Prezioa: 13,95 11,85 €
KEN ZAZPI ETA
EUSKADIKO
ORKESTRA
SINFONIKOA
Prezioa: 18,95 16,10 €
KHERAU
Aukhera
Prezioa: 11,95 10,15 €
ZE ESATEK!
Ibuprofeno
Prezioa: 11,50 9,75 €
KORRONTZI
Tradition 2.1
Prezioa: 17,50 14,85 €
KASHBAD
Arrakala
Prezioa: 10,95 9,30 €
cfdsfadasfsdaafdsaARIAN EUSKARA METODOA
ARIAN A1.1
IKASLEAREN
LIBURUA
Cd + erantzunak +
transkripzioak
Prezioa: 22,00 17,60 €
ARIAN A1.1
LAN-
KOADERNOA
+ erantzunak
Prezioa: 11,50 9,20 €
ARIAN A1.2
LAN-
KOADERNOA
+ erantzunak
Prezioa: 11,50 9,20 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN
LIBURUA
Cd + erantzunak +
transkripzioak
Prezioa: 22,00 17,60 €
ARIAN A2.1
LAN-
KOADERNOA
+ erantzunak
Prezioa: 15,50 12,40 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN
LIBURUA
Cd + erantzunak +
transkripzioak
Prezioa: 24,00 19,20 €
ARIAN A2.2
LAN-
KOADERNOA
+ erantzunak
Prezioa: 15,50 12,40 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN
LIBURUA
Cd + erantzunak +
transkripzioak
Prezioa: 24,00 19,20 €
ARIAN B1.1
LAN-
KOADERNOA
+ erantzunak
Prezioa: 15,50 12,40 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN
LIBURUA
Cd + erantzunak +
transkripzioak
Prezioa: 22,00 17,60 €
cfdsfadasfsdaafdsaARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN)
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+cd)
Miren Agur Meabe / Alex Orbe Ferreiro (IL)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko
familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara
ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin
harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta
aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko
aukera ere izango du.
Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 72
OTSOA (+cd)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (IL)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa
ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 62
BORROKALARI ARGITSUAK (+cd)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (IL)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek.
Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu
nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak:
aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN)
SIBERIAKO LOREA (+cd)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (IL)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei
mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten
dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da.
Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten
du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen
eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 64
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+cd)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (IL)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko
museoaren ondoan ibiltzen da egunero.
Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura
anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin
behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren
itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du.
Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 76
cfdsfadasfsdaafdsaARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN)
ATZAPAR ARRASTOAK (+cd)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (IL)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.
Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu
zien Larryk.
Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik
zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak
zituen, gorrigorriak.
—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.
Maila: A2 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 74
KATU BELTZA (+cd)
John milne / Kepa Orbe Ferreiro (IL)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak
hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde
baten arrastoaren atzetik.
Maila:A2 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 72
NAIA INDIA GORRIETAN (+cd)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (IL)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72
cfdsfadasfsdaafdsaARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN)
ZISNEA ETA UHARTEA (+cd)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (Il)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako
txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren
Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo
da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta
gero…
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64
GEMINIKO NEBULOSA (+cd)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (IL)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 68
cfdsfadasfsdaafdsaBEREZIAK
DENBORA-PASA
BILDUMA
BEREZIA
ez da hain fazila
5 euro
MAPA
Euskal Herria eta bere herrialde historikoen kondaira
Prezioa: 12,00 10,00 €
EZ DA HAIN FAZILA
Denpora pasa bilduma berezia
Prezioa: 5,00 4,00 €
ELHUYAR HIZTEGIA
(Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco)
Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa 2006ko azaroan argitaratu zen. Elhuyar
Hiztegi berria osatuagoa eta gaurkotuagoa dator eta 88.000 sarrera, 20.000
azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Bi ataletan
banatuta: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Eguneratze lanak
egiteko honako hauek hartu dira kontuan: hiztegi argitaratuak, terminologia-
lanak edo estilo-liburuak, euskararen hizkuntza-ereduari buruz piztu diren
eztabaidak, kontsultarako ezarri diren corpusak...
Prezioa: 48 38,40 €
ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA
(Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco)
Argitalpen berritua. 50.000 sarrera, 18.550 adibide. Lexiko arrunta eta teknikoa.
Izen bereziak: leku-izenak, pertsona-izenak. Oinarrizko gramatika-eranskina
euskarazeta gaztelaniaz.
Prezioa: 25 15 €
SINONIMOEN KUTXA
SINONIMO ETA ANTONIMOEN HIZTEGIA
(2010ean argitaratua)
Lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutza sakontzen lagunduko duen
material osagarria da:
•	 Euskarazko sinonimo eta
antonimoen hiztegia
•	 Iparraldean eta Hegoaldean
hainbat euskalkitan erabiltzen diren
formak elkarren ondoan
•	 Sinonimoak eta antonimoak oharrez
eta adibideez hornituak
•	 Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren
arabera moldatua
•	 18.696 sarrera eta 1.446 azpisarrera
•	 24.535 adiera
•	 63.661 sinonimo
•	 23.449 antonimo
Prezioa: 20 16 €
EUSKAL GRAMATIKA OSOA
Prezioa: 64,48 54,80 €
HIZTEGIAK
cfdsfadasfsdaafdsa

More Related Content

What's hot

Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanOarsoaldekoAEK
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranEibarko Liburutegia
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezxabieransola
 
Literaturarako generoak
Literaturarako generoakLiteraturarako generoak
Literaturarako generoakKatalogador
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkinaEibarko Liburutegia
 
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertutaEuskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertutaMarta Larrea
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribemarikorta
 

What's hot (13)

Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
Literaturarako generoak
Literaturarako generoakLiteraturarako generoak
Literaturarako generoak
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertutaEuskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
 

Viewers also liked

una mirada dicimos todo
una mirada dicimos todouna mirada dicimos todo
una mirada dicimos todosunashy
 
My Leadership Philosophy
My Leadership PhilosophyMy Leadership Philosophy
My Leadership PhilosophyTravis Pirtle
 
Campagne digitale 2012
Campagne digitale 2012Campagne digitale 2012
Campagne digitale 2012Dioncounda2012
 
De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009
De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009
De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009Innovation Norway
 
Captación y gestión de clientes. El arte de gestionar la información
Captación y gestión de clientes. El arte de gestionar la informaciónCaptación y gestión de clientes. El arte de gestionar la información
Captación y gestión de clientes. El arte de gestionar la informaciónOveralia
 

Viewers also liked (11)

El prototipo de ahorrador nacional
El prototipo de ahorrador nacionalEl prototipo de ahorrador nacional
El prototipo de ahorrador nacional
 
Asociar para crear
Asociar para crearAsociar para crear
Asociar para crear
 
B.Tech-R09-ECE
B.Tech-R09-ECEB.Tech-R09-ECE
B.Tech-R09-ECE
 
Hvitserk
HvitserkHvitserk
Hvitserk
 
una mirada dicimos todo
una mirada dicimos todouna mirada dicimos todo
una mirada dicimos todo
 
My Leadership Philosophy
My Leadership PhilosophyMy Leadership Philosophy
My Leadership Philosophy
 
Componentes electrónicos
Componentes electrónicosComponentes electrónicos
Componentes electrónicos
 
Endorsement Letter from QUT
Endorsement Letter from QUTEndorsement Letter from QUT
Endorsement Letter from QUT
 
Campagne digitale 2012
Campagne digitale 2012Campagne digitale 2012
Campagne digitale 2012
 
De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009
De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009
De smarte investerer i nedgangstider - sektormøte reiseliv 10. september 2009
 
Captación y gestión de clientes. El arte de gestionar la información
Captación y gestión de clientes. El arte de gestionar la informaciónCaptación y gestión de clientes. El arte de gestionar la información
Captación y gestión de clientes. El arte de gestionar la información
 

Similar to 2014 udako irakurle kanpaina

2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina neguaOarsoaldeko Aek
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaNoemí Herbosa
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakaxunurkia
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoaorkatz
 
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkinaHumanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkinaLaida Tejero Tellitu
 
Ipuinen funtzio pedagogikoa
Ipuinen funtzio pedagogikoaIpuinen funtzio pedagogikoa
Ipuinen funtzio pedagogikoamayonesaUPV
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakorkatz
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaamaiaalbizuri
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAnboto Komunikabideak
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
Arotzaren Eskuak
Arotzaren EskuakArotzaren Eskuak
Arotzaren Eskuakmikelsp
 

Similar to 2014 udako irakurle kanpaina (20)

2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkinaHumanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
 
Ipuinen funtzio pedagogikoa
Ipuinen funtzio pedagogikoaIpuinen funtzio pedagogikoa
Ipuinen funtzio pedagogikoa
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
Arotzaren Eskuak
Arotzaren EskuakArotzaren Eskuak
Arotzaren Eskuak
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 

2014 udako irakurle kanpaina

  • 2. cfdsfadasfsdaafdsaHAUR ETA GAZTE LITERATURA SAN FERMINETAN, LESAKAN John Andueza Altuna Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza, aurreko nobela arrakastatsuan bezala) oraingoan, DBHko 4. mailakoen abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregai Amaia eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak, alprojak, xaloak, bihurriak… Ikasketa amaierako bidaia egiteko asmoa dutenez, dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatu eta beste bide bat hartuko dute gertakariek. Maila: B1 Prezioa: 13,50 11,45 € Orr: 160 ZORTZI IPUIN GOTIKO Jon Eugi Aierdi Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizkoak eta madarikazioak, ehorztetxe bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako terrorezko kontakizunak, oro har literaturazale guztien gozamenerako. Maila: B2 Prezioa: 11,00 9,35 € Orr: 113 SUGAAR Ramon Olasagasti Aiestaran /Bruno Hidalgo Garcia (IL) Gabonak iritsi dira, eta Eki gaixotu egin da, medikuek antzematen ez dioten gaixotasun arraro batekin. Haren arreba Izadik susmoa du Eki eta bere lagun Martxel jolasean ibili diren Lindozuloko putzuak izan dezakeela zerikusiren bat gaitzarekin. Bere kasa ikertzen hasi eta hainbat sekretu deskubrituko ditu aintzira misteriotsu horren inguruan: zer ezkutatzen diote aitonak eta Zamoneko Joxek? Zer eramaten du zakuan putzura Sagastibeltzako Gartzenek? Zer gertatu zitzaion haren anaia Paulo hankamotzari? Eta, batez ere, zer edo nor da Sugaar? Maila: B2 (10-12 urte) Prezioa: 12,00 10,20 € Orr: 80
  • 3. cfdsfadasfsdaafdsaHAUR ETA GAZTE LITERATURA ARGAZKI ALBUMA Antton Kazabon Amigorena Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.   Maila: B2 (12-16 urte) Prezioa: 8,80 7,50 € Orr: 92 TRIPOLI DOKTOREA Karlos Linazasoro Izagirre/ Bruno Hidalgo Garcia (IL) Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko. Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo gaixoak, gingiletatik mapamundi bana zintzilik zuela kontsultan sartu zen lorezainak, eman zion erremedioa. Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren kontsultara ajerik xelebreenak jotako gaixoak. Azkena, Karl Linazasorr, beti norabide okerrean zebilen poeta. Maila: B1(12 urte) Prezioa: 13,35 10,68 € Orr: 100
  • 4. cfdsfadasfsdaafdsa NEVADAKO EGUNAK Bernardo Atxaga Nevadako egunak kronika da hasieran; nobela, bukaeran. Liburuko pieza guztiak dira bereziak, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere. Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da, pieza guztiek giza esperientzia baitute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute garrantzia, batez ere, desertuak. Maila: C1 Prezioa: 23,00 19,55 € Orr: 464 ERRAIAK Danele Sarriugarte Mochales Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; irakurleari, ordea, emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz Maila: B2 Prezioa: 16,85 14,30 € Orr: 180 HELDUEN LITERATURA
  • 5. cfdsfadasfsdaafdsaHELDUEN LITERATURA LASAI, EZ DA EZER GERTATZEN Ana Malagon Zaldua Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zaldua idazleak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, poztasun ezaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikro-ipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Maila: B2 Prezioa: 16,85 14,30 € Orr: 172 ODOLAREN DEIA Iñaki Irasizabal Izagirre Gaztetatik elkarren berri izan ez duten anaia bi berriro elkartzen dira, aitaren heriotza dela eta. Nerabe zakar eta bortitzak izan ziren biak behinola. Gazteenak ganorabako samarra izaten jarraitzen du, asteburuetako zerbitzari gisa bizimodua nola-hala ateraz; zaharrena guraso zintzo eta eraikuntzako negozio-gizon serio bihurturik dago orain. Enpresariak tabernariaren laguntza behar du ordea. Maila: B2 Prezioa: 11,30 9,60 € Orr: 120
  • 6. cfdsfadasfsdaafdsa INON EZ, INOIZ EZ Iban Zaldua Gonzalez Ipuin liburu sendo eta mardula prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikzio- rako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta errealistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azke- naldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak. Maila: C1 Prezioa: 22,00 18,70 € Orr: 296 ZANGOTRABA Juan Kruz Igerabide Sarasola Eleberriko protagonistak bizitza doblea darama: Joxe aduanetako langilea da eta Juan Fernandez, maitasun kontuetan espezializatutako detektibea. Biak dira bat eta bera? Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu? Protagonistak bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Garai zoroak, trantsizio garaiak: ametsa, ilusioa eta eldarnioa elkarrekin dantzara irten ziren urteez ari da nobela. Maila: C1 Prezioa: 17,90 15,20 € Orr: 240 ABISALIA Asier Serrano Lasa Pertsonaien ordoki abisaletara jaisteko, Serranok ipuinek beren baitan dituzten teknika guztiak erabiltzen ditu. Literaturaren pultsio poetikoari esker, indar handiko irudi es- tetikoak sortzen ditu, baina bere hitzen oihartzuna harago doa: lur honetan edo lur honen sakonean baino are sakonago dagoen beste batean bizi garen gizakion bulka- dez galdetzea du helburu. Unibertso berria ernalduko dugu izara azpian, Abisalia izenekoa, adibidez. Lurrikara etengabeak sortuko ditugu eta besarkadek aldiro eskatuko dute atseden, baina ez gara osatzen dugun penintsulaz bereiziko. Maila: C1 Prezioa: 17,00 14,45 € Orr: 180 HELDUEN LITERATURA
  • 7. cfdsfadasfsdaafdsaHELDUEN LITERATURA ALFERRIK EZ BALITZ Karlos Linazasoro Izagirre Mila aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinplea, ondo egiteko trebetasun aparta behar du, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikro- ipuinak, adarjotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte laburrotan, guztiak ere egileak ohi duen zorroztasunez eta ironiaz landuak. Maila: C1 Prezioa: 17,50 14,85 € Orr: 176 EZ ZEN DIRUAGATIK Ana Garcia Jaka Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua. Bizikidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Maila: B2 Prezioa: 16,00 13,60 € Orr: 160
  • 8. cfdsfadasfsdaafdsaHELDUEN LITERATURA GURE JERUSALEM GALDUA Erresuma eta fedea III Aingeru Epaltza Ruiz de Alda Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko herritarrak matxinatzera bultzatzeko, espainol inbasoreak kanpora ditzaten. Espioi lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baita Mailurena bezain kartsua: gaztelau zitalek badituzte euskaldunen artean beren zerbitzari eta eskumakilak. Abenturaz beterik dator trilogiaren azken eleberria: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra dela ohartzen denean. Maila: C1 Prezioa: 25,00 21,25 € Orr: 489 AZKEN AFARIA Xabier Montoia Bilboko txoko batean bazkaltzeko bildu dira lau gizonezko, gaztetan elkarrekin zuzenbide ikasketak egiten ibili izandakoak. Ogibidez abokatuak dira bi, idazlea bat eta politikan dihardu laugarrenak. Euren arteko adiskidetasunak, ordea, proba gogorra izango du aurrez aurre, baten semea atxilotzen dutenean. Maila: C1 Prezioa: 18,50 15,70 € Orr: 240
  • 9. HELDUEN LITERATURA PENDRIVE Arrate Mardaras Pendriveak, testu solte batzuekin batera, sei ipuin dakartza. Kontakizun gehienetan ihesean dabilen jendea ageri da, leku arrotzean dagoena derrigorrean, portu zorionekora bueltatzeko borondatearekin. Eta denetan, amodioa mintzagai. Izan ere, ihesi dabilenak maitasuna behar du lagun. Maila: B2 Prezioa: 16,00 13,60 € Orr: 135 ESAN ETA EGIN Alex Sardui Gatibu taldeko Alex Sardui kantariaren prosa oso zuzena eta erraza da; gainera, taldearen letrek duten erakargarritasuna bilatu Alexek bere lehen nobelan. 50 eta 60ko hamarkadako Euskal Herrian kokatuko istorioa da, baina fikziozko izenekin. Lagun koadrila baten egunerokoak segituan ekarriko ditu ezusteak, eta bukaerak ere harrituta utziko du irakurlea. Hamalau urtetik gorako irakurleentzat, euskaldun zein euskaldun berri. Alex Sarduik zintzotasunez idatzi du liburua. Esandakoa, esan eta egin. Maila: B1 Prezioa: 20,00 15,00 € Orr: 144
  • 10. DISKOAK EZINEAN Berriz Prezioa: 10,50 8,90 € ENKORE Kanala Prezioa: 13,50 11,50 € ZEA MAYS Da Prezioa: 13,95 11,85 € KEN ZAZPI ETA EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA Prezioa: 18,95 16,10 € KHERAU Aukhera Prezioa: 11,95 10,15 € ZE ESATEK! Ibuprofeno Prezioa: 11,50 9,75 € KORRONTZI Tradition 2.1 Prezioa: 17,50 14,85 € KASHBAD Arrakala Prezioa: 10,95 9,30 €
  • 11. cfdsfadasfsdaafdsaARIAN EUSKARA METODOA ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA Cd + erantzunak + transkripzioak Prezioa: 22,00 17,60 € ARIAN A1.1 LAN- KOADERNOA + erantzunak Prezioa: 11,50 9,20 € ARIAN A1.2 LAN- KOADERNOA + erantzunak Prezioa: 11,50 9,20 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA Cd + erantzunak + transkripzioak Prezioa: 22,00 17,60 € ARIAN A2.1 LAN- KOADERNOA + erantzunak Prezioa: 15,50 12,40 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA Cd + erantzunak + transkripzioak Prezioa: 24,00 19,20 € ARIAN A2.2 LAN- KOADERNOA + erantzunak Prezioa: 15,50 12,40 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA Cd + erantzunak + transkripzioak Prezioa: 24,00 19,20 € ARIAN B1.1 LAN- KOADERNOA + erantzunak Prezioa: 15,50 12,40 € ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA Cd + erantzunak + transkripzioak Prezioa: 22,00 17,60 €
  • 12. cfdsfadasfsdaafdsaARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN) TANGOA NOIZEAN BEHIN (+cd) Miren Agur Meabe / Alex Orbe Ferreiro (IL) Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 72 OTSOA (+cd) Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (IL) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 62 BORROKALARI ARGITSUAK (+cd) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (IL) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 72
  • 13. ARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN) SIBERIAKO LOREA (+cd) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (IL) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 64 NAIA CHINATOWN INGURUAN (+cd) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (IL) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Maila: A1 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 76
  • 14. cfdsfadasfsdaafdsaARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN) ATZAPAR ARRASTOAK (+cd) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (IL) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. —Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek. Maila: A2 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 74 KATU BELTZA (+cd) John milne / Kepa Orbe Ferreiro (IL) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Maila:A2 Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 72 NAIA INDIA GORRIETAN (+cd) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (IL) Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72
  • 15. cfdsfadasfsdaafdsaARIAN IRAKURGAIA (CDAREKIN) ZISNEA ETA UHARTEA (+cd) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (Il) Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64 GEMINIKO NEBULOSA (+cd) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (IL) Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 68
  • 16. cfdsfadasfsdaafdsaBEREZIAK DENBORA-PASA BILDUMA BEREZIA ez da hain fazila 5 euro MAPA Euskal Herria eta bere herrialde historikoen kondaira Prezioa: 12,00 10,00 € EZ DA HAIN FAZILA Denpora pasa bilduma berezia Prezioa: 5,00 4,00 €
  • 17. ELHUYAR HIZTEGIA (Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco) Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa 2006ko azaroan argitaratu zen. Elhuyar Hiztegi berria osatuagoa eta gaurkotuagoa dator eta 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Bi ataletan banatuta: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Eguneratze lanak egiteko honako hauek hartu dira kontuan: hiztegi argitaratuak, terminologia- lanak edo estilo-liburuak, euskararen hizkuntza-ereduari buruz piztu diren eztabaidak, kontsultarako ezarri diren corpusak... Prezioa: 48 38,40 € ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA (Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco) Argitalpen berritua. 50.000 sarrera, 18.550 adibide. Lexiko arrunta eta teknikoa. Izen bereziak: leku-izenak, pertsona-izenak. Oinarrizko gramatika-eranskina euskarazeta gaztelaniaz. Prezioa: 25 15 € SINONIMOEN KUTXA SINONIMO ETA ANTONIMOEN HIZTEGIA (2010ean argitaratua) Lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutza sakontzen lagunduko duen material osagarria da: • Euskarazko sinonimo eta antonimoen hiztegia • Iparraldean eta Hegoaldean hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan • Sinonimoak eta antonimoak oharrez eta adibideez hornituak • Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera moldatua • 18.696 sarrera eta 1.446 azpisarrera • 24.535 adiera • 63.661 sinonimo • 23.449 antonimo Prezioa: 20 16 € EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 54,80 € HIZTEGIAK