SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
Juan San Martin Liburutegia
“Idazlearekin harixa emoten”
FAKIRRAREN AHOTSA
Harkaitz Cano, Susa, 2018
Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2019-12-03
https://harkaitzcano.com/
Wikipedian
https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Cano
Literaturaren zubitegian
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=25
Ohiko Biografia ez den kontakizuna
Nobela honetan Imanol Laurgain izeneko pertsona baten bizitza kontatzen da. Baina
ez zaio inori burutik pasatzen nobelako Imanol hau beste hura ere badela. Izenburu
bitxia duen kontaera honek denok ezagutu genuen Imanol Larzabalen kantariaren
bizitza eta lanak nobelatzen ditu. Baina gaizki ulerturik gerta ez dadin, egileak berak
liburuaren hastapeneko eskaintzan laburbiltzen digu zein espiriturekin ekiten dion
eleberriari: Lurgain ez den Larzabali, fikziozko Imanol hau posible egiteagatik. Bi
adierazpen bada, egilearen aldetik. Lehenengoa, baieztapena, fikziozko kontakizun
baten aurrean gaudela, bigarrena, berriz, nolabaiteko esker onaren adierazpena,
pertsonari pertsonaia sortzeko ematen duen baimenagatik. Adierazpen erretorikoa
baina polita, zinez.
Eta Imanol izeneko protagonista nagusi hori kantaria da lanbidez. Hori, horrela
esanda, datu hotza baino ez da Euskal Herria eta bere kultura ezagutzen ez duen
irakurlearentzat. Ostera, euskal herritarra den edozeinentzat Imanol ezaguna da. Bada,
eleberri hau hezur eta haragizkoa izan zen abeslari donostiarraren biografia ote? Asko
jota, hobeto aitortuko bagenu, biografia bat dela, egileak arestian aitortu digun legez.
Izan ere, inon ez zaigu esaten gure hau berez Imanol Larzabal deitzen genuen gizon ezin
ezagunagoaren biografia denik. Hain zuzen, egileak eskubide osoa du Imanol Laurgain
izendatzen duen kantari baten bizitzaren gorabeherak kontatzeko. Gauzak horrela,
izango da norbait egiazko Imanolen gertakari hau edo hura eleberrian ikusten ez duena
edota pasarte zehatzen bat zabalago edo agian zehatzago esplikatuko lukeena. Alferrik
gabiltza, nobela hau literatur lan bat izan dadin asmoa duen egileak Imanol Laurgain
izeneko fikziozko pertsonaia papereratu baitigu. Aurreikuspen hauek ontzat jotzen
baditugu irakur dezagun Fakirraren ahotsa eleberri hau bere egiazko neurribideetan: lot
gakizkien irakurketak proposatzen dizkigun gertakariei. Epai dezagun irakurtzen duguna
ez geure buru lokietan izan beharko lukeena. Horrela egin ezkero, gehiago gozatuko
dugu, irakurketa entretenigarriagoa egingo zaigu, seguruenik.
Fakirraren ahotsa
344 orrialde dituen eleberri honek zazpi kapitulu ditu. Beroietan barrena, biografia bati
dagokion bezala, denboraren orratzen mugimenduan barrena, Imanol Lurgainen bizitzaz
egingo dugu aurrera. Lehenengoa eta azken kapitulua, laburrenak nobelan, ñabardura
eta zehaztasunen atalak ditugu.
Lehenengo atalean, bada, INTRO delakoan, nobelan zehar present izango dugun Jean
Pharos musikari frantsesaren iritziak jasotzen dira. Hasiera-amaiera kutsua du kapitulu
honek: bertan bere buruari idazlea deitzen dugun pertsona bat ikusten dugu
Pharosengandik informazio eske. Imanol Lurgaini buruzko lana amaitu bide du eta
ezusteko batekin datorkio aipaturiko Pharosi. Gero, azken kapituluan, itzuliko da berriro
musikari frantsesa. Pharosek gaztetatik ezagutu zuen fakirra. Prest dago bada, bere
musikaren iritziekin batera, idazleari Imanol zenaren berri emateko. Baina hark Imanolez
asko dakiela uste arren, idazleak berritasun bat dakarkio, alegia, ba omen Capri c´est fini,
Hervé Vilard-ek grabatu zuen kanta oso ezagunaren bertsio bat, Donostiako Antiguo
auzoan, Imanol Lurgainek grabatua. Ba ote baina, egiazki aipaturiko kantaren Imanolen
bertsiorik? Azken kapituluan ebatziko da galdekizun hau.
Baina lehenengo atal hau gauza gehiago da. Egileak nahi izan du bertan “idazle”
pertsonaiaren eta Pharosen arteko elkarrizketa, era dialektikoan aurkeztea. Bertan isuri
dira arteari buruzko adierazpen mamitsu bezain interesgarri zenbait. Hastapenean
badirudi Pharosek esan eta idazleak pasiboki jarraitzen diola, bere iritzietan arrazoia
emango balio bezala. Adierazpen bitxiekin batera (esaterako, Europan hobeto
zahartzen dira artistak Europa bera zaharragoa delako, edota kantari klase bi baino ez
delako Pharosen iritziz, hots, hilak eta biziak!), abeslariek berekin daramaten
pribilegioaz mintzo dira. Kantariak aktoreak baino hobeto gogoratuko dira, esaten da,
Hain zuzen, etorkizunean, lanbidez aktore direnen fotografia gogoratuko da, baina,
ostera, kantarien kasuan beraien ahotsa oroituko dugu, askoz ere inportanteagoa omen
den gauza.
BIZARDUNAK deitzen den kapituluan, aurreko atalean ez bezala, narrazioa zelanbait
harrapatua dabil biografiatuaren bizitzaren hastapeneko zenbait ñabarduratan: Imanol
Lurgain, “etxe apal bateko semea”z arituko dira. Dantza ikasten ari den mutil handi eta
dorpe samarra. Haren gaztaroko beste zenbait datu ere ematen dira: musika eta
borroka armatua: lehenbiziko kontzertu klandestinoak, bere lehen diskoa gaitzizen bat
baliatuz, gazte izatearen sua. Ipar eta Hegoaldea, bietan ekintzaile. Bide iniziatiko hartan
fakirra deitzen hasi zaizkion une hartan, gure biografiatuak espetxea ezagutuko du
bederatzi hilabetez. Iparralderako lehenengo ihesa gertatuko zaio. Borroka urteak dira.
Hirugarren atalean, Imanol heldu baten presentzia egiaztatuko dugu: GERICAULTEN
ZALDIAK1 deituriko kapituluan. Aurreko atalean jakin dugu Fakirra izango dela Imanolen
ezizena eleberrian zehar. Oraingoan, bi gertakari zinez garrantzizkoak Imanolen bizitzan
plazaratzen ditu narratzaileak. Bata, Arakis (Arakisen etxea, fakirraren babes eta aterpe,
geroago fakirraren atsekabea eta maldan behera ekarriko duen adiskidetasuna) eta,
maitasun kontuetan, Parisko deserrian ezagutuko duen Tatiana, jatorri errusiarreko
emakume –esaten da– xarmanta. Gericault eta bere kuadroak erreferentzia, baina batez
ere Paris eta Tatiana. Sentsibilitate handiko emakumea. Bere literatur aipamenek, bere
savoir faire, besteak beste, Imanolen kultur ezagutza aberastuko dute. Parisko bizialdia
aberasgarria gertatuko zaio Imanoli, musika eta kultura aldetik, batez ere.
Kapitulu hau inflesio puntua izango da kontakizunean. Eta Franco diktadorearen
heriotza gertatzen delarik (1975), musika eta borroka armatua (haren laguntza) uztartu
zituen aldi baten amaiera gertatuko dela dirudi.
Laugarren atala, NOMENKLATURA izenez bataiatu du narratzaileak. Eta oraingoan
nahasiz doa garaia, nahasiz harremanak, nahasiz afektoak eta gaizki ikusiak. Agian,
sortzaile garairik onena abeslariarentzat, carpe diem esateko, gazte sentitzen dira, eta,
sortu, gozatu eta xahutu nahasian datozkie. Krabelin Komiken sasoia da. Baina, baita
ere, mito zenbaiten erorialdia. Eki Alemaniara joango dira eta bertako bizi mota
egiaztatuko dute. Bienbitartean Martuteneko ihes ospetsua gertatzen da. Imanol
uhinaren goi muturrean dabil. Batzuek eta besteek, estimatu egiten dute.
Eta, gertakari guztien gainetik, bi gertakari gailentzen dira Imanolen bizitzan;
lehenengoa, Tatianarekin apurtu egingo duela. Nahiz eta emakumearen bertute eta
goxotasuna goraipatzen den, gizonak ez du jakingo harreman hura sendotzen. Eta
iragarpen hits bat datorkio Imanoli: “Tatianarekin gauzak ongi zihoazen, Tatiana utzi
zuenez geroztik hasi ziren kontuak okertzen” (163).
1
Théodore Géricault (1791-1824) margolari frantses bat izan genuen. Erromantikoa, bere bizitza
eta obra nahastu egingo dira, garaiko erromantiko askorengan bezala. Bere lanek ez dute inor
indiferente uzten, tremendismorantzako joera badute ere. Zaldiak margotzea zuen, besteak
beste, gogoko. Aitzindaria izan zen bere planteamenduetan. Bere obrarik entzutetsuena
Marmokaren baltsa dugu. Egiaz gertatu zen naufragio baten drama margotzen du dramatismo
handiz. Bizi bezala hil zen tuberkulosiak eta zalditik erorikoa izan ondoren.
Hartan honetan bostgarren atalera iritsiko gara. AUTOREVERSE deitzen du egileak, eta,
kapituluan bertan adierazten denak jarriko gaitu datorren narrazioaren jitean: “gauza
onek irautea nahi izan dugu”. Maite ditugun egoerak iraunaraztea. Ez gara ohartzen (…)
erregai garela, eta hori, erregai izatea eta konbustioan egotea, ez dela irautearekin
bateragarri”. Alegia, iraunkortasuna ez dela betirako gauza. 195-198 orrialdeek goi
mailako idazle baten aurrean gaudela sinestarazten gaituzte.
Giroa endekatzen hasi da. Imanolen kuadrillan bertan, adibidez, non bertako osagai
bakoitzak betekizun zehatz bat duen, banandu egingo da zelanbait. Garai zailak dira.
Teklas taldeko poeta da. Orain nonbait politikagintzan dabil, baina garaiak dakarren
harremanen gogorraz bere ondoko hitzak dira. Haren erregua, hobeto esateko, Imanoli,
ez dezala bere poemarik kanta. Imanolen makurtze españolistak ekarri bide du erabaki
hori. Bekaintirok berriz, Imanolen diru-laguntzailea bere horretan darrai. Tamalez,
arestian aipatu dugun endekatzea Imanol bera ere ukitzen du: kontzertuak ez zaizkio
lehen bezain ongi ateratzen, Donibane Garazikoa adibide.
Bor-bor dabil egoera soziala frankismo ondoko urteetan, politikagintza zabaltzen
delarik, alderdi politikoak euren estrategiak finkatzen hasiko dira, beste horrenbeste
sindikatuak; fakirrak salaketa jasoko du: adierazi dugun legez, españolistatzat jo izan zen
joerara makurturik omen dabil, esaten da, gaztelaniaz kantatzen ausartu den euskal
kantari bakanetakoa: aldekoak eta kontrakoak agertuko zaizkio. Bestalde, Europa aldera
kantatzera joko du gure biografiatuak, ezaguna egin den seinale. Zenbait ikur, zenbait
borrokarako erreferentzia deuseztatu egingo dira errealitate gordina ezagutzerakoan:
Ekialdeko Alemaniaren argazki gogorra.
Aurreko atalean aipatu dugun apurtze afektiboari beste gogorrago batek jarraitzen dio.
Bigarren hau gertakari odoltsua dugu: Arakis delako emakume ETAko militante ohiaren
hilketa, alegia, bere semetxoa aurrean duela. Gogoeta sakona egiten da narrazioan
zehar gertakariaren eta, batez ere, haren ondorioak plazaratuz. Imanolen bizitza era
guztietatik begiratuta, maldan behera zuzenean abiatu da: alderdi sentimentalean, Koro
bere bigarren amorantea ere utzi egingo du, osasunaren esparruan arazoak hasiko
zaizkio: edateari gogor ekingo dio eta, alderdi profesionalean, traidoretzat jotzen
dutelarik, eragozpenak izango ditu Euskal Herrian kantagintzan jarraitzen. Zenbaitek ez
du bakean utziko. Gauzak horrela, Madrileko abenturari ekingo dio: beste mundu bat,
beste interes batzuk.
Bosgarren atalari TIMBUKTU izena jarri dio egileak. Protagonistak fisikoki erabat utziko
du Euskal Herria. Berriro ere, eleberriaren hasieran bezala, agertu-desagertu ari den
Jean Pharos musikaria entzungo dugu.
Mediterraneoko argiek sentituko dituzte fakirraren azken hatsak. Bertako herri baten
zenduko da Imanol Laurgain eleberriko protagonista. Heriotza tristea bere sorterritik
urrun.
Azkenik, CAPRI C´EST FINI ataltxoa dator. Iruzkin honen hasieran esan dugun bezala, atal
hau lehenbiziko hari lotzen zaio. Eta berriro ere, liburuaren hastapenean bezala, Jean
Pharos ageri da. Egileak “idazlea”ren figura plazaratzen du berari galdezka. Eta hastapen
hartan legez, Hervé Vilardek kantatzen zuen Capri c´est fini kanta dute autu, eta, itxura
denez, Imanolek grabatu zuen lehen kanta omen. Baina kantaren arrastorik ez.
Bestalde, idazleak eleberriaren hasieran bageunde bezala, bere egitasmoaren
nolakotasunak kontatzen dizkio Pharosi, bere asmoa, bere liburua: “kontatu nahi izan
diotenarekin eta kontatu nahi ez diotenarekin egina” izango dela ziurtatuz.
San Juan sua egiteko garaia da Euskal Herriko herri eta auzoetan, suarekin dena geratzen
da erreta, desagertuta…Baina iruzkin honetan barrena, ikusi dugun bezala, abeslarien
abantaila horixe da, alegia, desagertu ondoren ere, gure oroimenean geratzen dela
haien ahotsa.
Pintzelkadaka
Interesgarria izan liteke protagonistaren izaera laburbiltzen duten haren tasunak (edo
keriak) hona ekartzea. Imanol Lurgain, eleberrian barrena, nola ez, hainbat aldiz dator
definitua. Besteak beste, izaera aldakorrekoa da, ordenarik gabeko pertsona, koldarra,
egozentrikoa, infidela berez, baina lagunen lagun, hipersexual gonazalea, xahutzailea
(gastatzailea) baina bihotz zabalekoa (Martutene), edarizalea, eta, beti ere, baikorra.
Berak aitortuko du: “mundua da aldatu dena, fakirra leku berean dago beti (275).
Laburbilduz, auto suntsiketa bilatzen duen pertsonaiatzat jotzen da pertsonaia nagusia.
Harkaitz Canoren prosa
Ez dugu Canoren literatur ibilbidea kontuan izanik, ezer berririk esango haren
prosaren bikaintasuna azpimarratzen badugu2. Lasa eta Zabalaz idatzi zuen
kontakizunean bezala (Twist), oraingo hau ere interes handiz irakurtzen da.
2
Euskararen ikuspegitik, euskarari zukua ateratzen badakiela erakusten digu Harkaitzek: gezikatu (San
Sebastian santua), edota alderantzizkatu moduko aditzak darabiltza.
Dokumentazio lana, zineman zein musika munduan, zabala izan da: musikariak, batez
ere Frantziako rive gauche-koak izan zirenen ikonoena, nabarmenduko genuke; halaber,
azpimarratzekoa da hezur haragizko pertsonak nola tartekatzen dituen nobelan barrena,
eleberriari sinesgarritasuna emanez, irakurle informatuak aise identifikatuko dituelarik.
Harkaitz Canoren alde esan behar da, gaia berez euskaldunon arteko afera izanik ere,
giza izaeraren arakatze handia dagoela bertan, hau da, tokian tokikotik
unibertsaltasunean agertzen diren tasunak eta keriak ederki islatzen direla3. 1970
hamarkadan jaiotako idazle gazteen ordezkari seguruenik garrantzitsuena, Canok ederki
menderatzen du bere ofizioa.
3
Izen kontuetaz dihardugula, adibidez, Gabriela deitzen du narratzaileak poeta baten emaztea. Badirudi
Gabriel Celaya olerkari hernaniarraren Amparitxu emazteaz ari dela. Eta horrela beste hainbatetan.
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa

More Related Content

Similar to Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa

Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanOarsoaldekoAEK
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritzamartasena
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranEibarko Liburutegia
 
Autobiografia literarioaz
Autobiografia literarioazAutobiografia literarioaz
Autobiografia literarioazMarta Larrea
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
Unamuno. bizitzaren sentimendu tragikoaz
Unamuno. bizitzaren sentimendu tragikoazUnamuno. bizitzaren sentimendu tragikoaz
Unamuno. bizitzaren sentimendu tragikoazhausnartzen
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1OarsoaldekoAEK
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenMaite Goñi
 
Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]i_etxenike
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanOarsoaldekoAEK
 
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni EgañaIgnacio Gorrotxategi López
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina neguaOarsoaldeko Aek
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaamaiaalbizuri
 

Similar to Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa (20)

Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritza
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
Autobiografia literarioaz
Autobiografia literarioazAutobiografia literarioaz
Autobiografia literarioaz
 
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
Unamuno. bizitzaren sentimendu tragikoaz
Unamuno. bizitzaren sentimendu tragikoazUnamuno. bizitzaren sentimendu tragikoaz
Unamuno. bizitzaren sentimendu tragikoaz
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
 
Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
 
2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
 

More from Eibarko Liburutegia

More from Eibarko Liburutegia (19)

Grabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzenGrabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzen
 
Grábate en vídeo leyendo
Grábate en vídeo leyendoGrábate en vídeo leyendo
Grábate en vídeo leyendo
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
2019ko Txostena
2019ko Txostena 2019ko Txostena
2019ko Txostena
 
Memoria 2019
Memoria 2019Memoria 2019
Memoria 2019
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak  - Recomendaciones para el veranoUdarako gomendioak  - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
 
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenaEibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
 
Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1
 
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteakeLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
 
Zinema cine
Zinema cineZinema cine
Zinema cine
 
Eibarko Akademien Feria
Eibarko Akademien FeriaEibarko Akademien Feria
Eibarko Akademien Feria
 
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de EibarMás allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
 
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azokaEibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
 
uztaileko liburuak
uztaileko liburuakuztaileko liburuak
uztaileko liburuak
 
Eibar liburukliken
Eibar liburuklikenEibar liburukliken
Eibar liburukliken
 
Gometxa horia aurkezpena
Gometxa horia aurkezpenaGometxa horia aurkezpena
Gometxa horia aurkezpena
 
Gometxa berdea aurkezpena
Gometxa berdea aurkezpenaGometxa berdea aurkezpena
Gometxa berdea aurkezpena
 
Gometxa gorria aurkezpena
Gometxa gorria aurkezpenaGometxa gorria aurkezpena
Gometxa gorria aurkezpena
 

Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa

  • 1. Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten” FAKIRRAREN AHOTSA Harkaitz Cano, Susa, 2018 Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2019-12-03
  • 3. Ohiko Biografia ez den kontakizuna Nobela honetan Imanol Laurgain izeneko pertsona baten bizitza kontatzen da. Baina ez zaio inori burutik pasatzen nobelako Imanol hau beste hura ere badela. Izenburu bitxia duen kontaera honek denok ezagutu genuen Imanol Larzabalen kantariaren bizitza eta lanak nobelatzen ditu. Baina gaizki ulerturik gerta ez dadin, egileak berak liburuaren hastapeneko eskaintzan laburbiltzen digu zein espiriturekin ekiten dion eleberriari: Lurgain ez den Larzabali, fikziozko Imanol hau posible egiteagatik. Bi adierazpen bada, egilearen aldetik. Lehenengoa, baieztapena, fikziozko kontakizun baten aurrean gaudela, bigarrena, berriz, nolabaiteko esker onaren adierazpena, pertsonari pertsonaia sortzeko ematen duen baimenagatik. Adierazpen erretorikoa baina polita, zinez. Eta Imanol izeneko protagonista nagusi hori kantaria da lanbidez. Hori, horrela esanda, datu hotza baino ez da Euskal Herria eta bere kultura ezagutzen ez duen irakurlearentzat. Ostera, euskal herritarra den edozeinentzat Imanol ezaguna da. Bada, eleberri hau hezur eta haragizkoa izan zen abeslari donostiarraren biografia ote? Asko jota, hobeto aitortuko bagenu, biografia bat dela, egileak arestian aitortu digun legez. Izan ere, inon ez zaigu esaten gure hau berez Imanol Larzabal deitzen genuen gizon ezin ezagunagoaren biografia denik. Hain zuzen, egileak eskubide osoa du Imanol Laurgain izendatzen duen kantari baten bizitzaren gorabeherak kontatzeko. Gauzak horrela, izango da norbait egiazko Imanolen gertakari hau edo hura eleberrian ikusten ez duena edota pasarte zehatzen bat zabalago edo agian zehatzago esplikatuko lukeena. Alferrik gabiltza, nobela hau literatur lan bat izan dadin asmoa duen egileak Imanol Laurgain izeneko fikziozko pertsonaia papereratu baitigu. Aurreikuspen hauek ontzat jotzen baditugu irakur dezagun Fakirraren ahotsa eleberri hau bere egiazko neurribideetan: lot gakizkien irakurketak proposatzen dizkigun gertakariei. Epai dezagun irakurtzen duguna ez geure buru lokietan izan beharko lukeena. Horrela egin ezkero, gehiago gozatuko dugu, irakurketa entretenigarriagoa egingo zaigu, seguruenik. Fakirraren ahotsa 344 orrialde dituen eleberri honek zazpi kapitulu ditu. Beroietan barrena, biografia bati dagokion bezala, denboraren orratzen mugimenduan barrena, Imanol Lurgainen bizitzaz egingo dugu aurrera. Lehenengoa eta azken kapitulua, laburrenak nobelan, ñabardura eta zehaztasunen atalak ditugu.
  • 4. Lehenengo atalean, bada, INTRO delakoan, nobelan zehar present izango dugun Jean Pharos musikari frantsesaren iritziak jasotzen dira. Hasiera-amaiera kutsua du kapitulu honek: bertan bere buruari idazlea deitzen dugun pertsona bat ikusten dugu Pharosengandik informazio eske. Imanol Lurgaini buruzko lana amaitu bide du eta ezusteko batekin datorkio aipaturiko Pharosi. Gero, azken kapituluan, itzuliko da berriro musikari frantsesa. Pharosek gaztetatik ezagutu zuen fakirra. Prest dago bada, bere musikaren iritziekin batera, idazleari Imanol zenaren berri emateko. Baina hark Imanolez asko dakiela uste arren, idazleak berritasun bat dakarkio, alegia, ba omen Capri c´est fini, Hervé Vilard-ek grabatu zuen kanta oso ezagunaren bertsio bat, Donostiako Antiguo auzoan, Imanol Lurgainek grabatua. Ba ote baina, egiazki aipaturiko kantaren Imanolen bertsiorik? Azken kapituluan ebatziko da galdekizun hau. Baina lehenengo atal hau gauza gehiago da. Egileak nahi izan du bertan “idazle” pertsonaiaren eta Pharosen arteko elkarrizketa, era dialektikoan aurkeztea. Bertan isuri dira arteari buruzko adierazpen mamitsu bezain interesgarri zenbait. Hastapenean badirudi Pharosek esan eta idazleak pasiboki jarraitzen diola, bere iritzietan arrazoia emango balio bezala. Adierazpen bitxiekin batera (esaterako, Europan hobeto zahartzen dira artistak Europa bera zaharragoa delako, edota kantari klase bi baino ez delako Pharosen iritziz, hots, hilak eta biziak!), abeslariek berekin daramaten pribilegioaz mintzo dira. Kantariak aktoreak baino hobeto gogoratuko dira, esaten da, Hain zuzen, etorkizunean, lanbidez aktore direnen fotografia gogoratuko da, baina, ostera, kantarien kasuan beraien ahotsa oroituko dugu, askoz ere inportanteagoa omen den gauza. BIZARDUNAK deitzen den kapituluan, aurreko atalean ez bezala, narrazioa zelanbait harrapatua dabil biografiatuaren bizitzaren hastapeneko zenbait ñabarduratan: Imanol Lurgain, “etxe apal bateko semea”z arituko dira. Dantza ikasten ari den mutil handi eta dorpe samarra. Haren gaztaroko beste zenbait datu ere ematen dira: musika eta borroka armatua: lehenbiziko kontzertu klandestinoak, bere lehen diskoa gaitzizen bat baliatuz, gazte izatearen sua. Ipar eta Hegoaldea, bietan ekintzaile. Bide iniziatiko hartan fakirra deitzen hasi zaizkion une hartan, gure biografiatuak espetxea ezagutuko du bederatzi hilabetez. Iparralderako lehenengo ihesa gertatuko zaio. Borroka urteak dira.
  • 5. Hirugarren atalean, Imanol heldu baten presentzia egiaztatuko dugu: GERICAULTEN ZALDIAK1 deituriko kapituluan. Aurreko atalean jakin dugu Fakirra izango dela Imanolen ezizena eleberrian zehar. Oraingoan, bi gertakari zinez garrantzizkoak Imanolen bizitzan plazaratzen ditu narratzaileak. Bata, Arakis (Arakisen etxea, fakirraren babes eta aterpe, geroago fakirraren atsekabea eta maldan behera ekarriko duen adiskidetasuna) eta, maitasun kontuetan, Parisko deserrian ezagutuko duen Tatiana, jatorri errusiarreko emakume –esaten da– xarmanta. Gericault eta bere kuadroak erreferentzia, baina batez ere Paris eta Tatiana. Sentsibilitate handiko emakumea. Bere literatur aipamenek, bere savoir faire, besteak beste, Imanolen kultur ezagutza aberastuko dute. Parisko bizialdia aberasgarria gertatuko zaio Imanoli, musika eta kultura aldetik, batez ere. Kapitulu hau inflesio puntua izango da kontakizunean. Eta Franco diktadorearen heriotza gertatzen delarik (1975), musika eta borroka armatua (haren laguntza) uztartu zituen aldi baten amaiera gertatuko dela dirudi. Laugarren atala, NOMENKLATURA izenez bataiatu du narratzaileak. Eta oraingoan nahasiz doa garaia, nahasiz harremanak, nahasiz afektoak eta gaizki ikusiak. Agian, sortzaile garairik onena abeslariarentzat, carpe diem esateko, gazte sentitzen dira, eta, sortu, gozatu eta xahutu nahasian datozkie. Krabelin Komiken sasoia da. Baina, baita ere, mito zenbaiten erorialdia. Eki Alemaniara joango dira eta bertako bizi mota egiaztatuko dute. Bienbitartean Martuteneko ihes ospetsua gertatzen da. Imanol uhinaren goi muturrean dabil. Batzuek eta besteek, estimatu egiten dute. Eta, gertakari guztien gainetik, bi gertakari gailentzen dira Imanolen bizitzan; lehenengoa, Tatianarekin apurtu egingo duela. Nahiz eta emakumearen bertute eta goxotasuna goraipatzen den, gizonak ez du jakingo harreman hura sendotzen. Eta iragarpen hits bat datorkio Imanoli: “Tatianarekin gauzak ongi zihoazen, Tatiana utzi zuenez geroztik hasi ziren kontuak okertzen” (163). 1 Théodore Géricault (1791-1824) margolari frantses bat izan genuen. Erromantikoa, bere bizitza eta obra nahastu egingo dira, garaiko erromantiko askorengan bezala. Bere lanek ez dute inor indiferente uzten, tremendismorantzako joera badute ere. Zaldiak margotzea zuen, besteak beste, gogoko. Aitzindaria izan zen bere planteamenduetan. Bere obrarik entzutetsuena Marmokaren baltsa dugu. Egiaz gertatu zen naufragio baten drama margotzen du dramatismo handiz. Bizi bezala hil zen tuberkulosiak eta zalditik erorikoa izan ondoren.
  • 6. Hartan honetan bostgarren atalera iritsiko gara. AUTOREVERSE deitzen du egileak, eta, kapituluan bertan adierazten denak jarriko gaitu datorren narrazioaren jitean: “gauza onek irautea nahi izan dugu”. Maite ditugun egoerak iraunaraztea. Ez gara ohartzen (…) erregai garela, eta hori, erregai izatea eta konbustioan egotea, ez dela irautearekin bateragarri”. Alegia, iraunkortasuna ez dela betirako gauza. 195-198 orrialdeek goi mailako idazle baten aurrean gaudela sinestarazten gaituzte. Giroa endekatzen hasi da. Imanolen kuadrillan bertan, adibidez, non bertako osagai bakoitzak betekizun zehatz bat duen, banandu egingo da zelanbait. Garai zailak dira. Teklas taldeko poeta da. Orain nonbait politikagintzan dabil, baina garaiak dakarren harremanen gogorraz bere ondoko hitzak dira. Haren erregua, hobeto esateko, Imanoli, ez dezala bere poemarik kanta. Imanolen makurtze españolistak ekarri bide du erabaki hori. Bekaintirok berriz, Imanolen diru-laguntzailea bere horretan darrai. Tamalez, arestian aipatu dugun endekatzea Imanol bera ere ukitzen du: kontzertuak ez zaizkio lehen bezain ongi ateratzen, Donibane Garazikoa adibide. Bor-bor dabil egoera soziala frankismo ondoko urteetan, politikagintza zabaltzen delarik, alderdi politikoak euren estrategiak finkatzen hasiko dira, beste horrenbeste sindikatuak; fakirrak salaketa jasoko du: adierazi dugun legez, españolistatzat jo izan zen joerara makurturik omen dabil, esaten da, gaztelaniaz kantatzen ausartu den euskal kantari bakanetakoa: aldekoak eta kontrakoak agertuko zaizkio. Bestalde, Europa aldera kantatzera joko du gure biografiatuak, ezaguna egin den seinale. Zenbait ikur, zenbait borrokarako erreferentzia deuseztatu egingo dira errealitate gordina ezagutzerakoan: Ekialdeko Alemaniaren argazki gogorra. Aurreko atalean aipatu dugun apurtze afektiboari beste gogorrago batek jarraitzen dio. Bigarren hau gertakari odoltsua dugu: Arakis delako emakume ETAko militante ohiaren hilketa, alegia, bere semetxoa aurrean duela. Gogoeta sakona egiten da narrazioan zehar gertakariaren eta, batez ere, haren ondorioak plazaratuz. Imanolen bizitza era guztietatik begiratuta, maldan behera zuzenean abiatu da: alderdi sentimentalean, Koro bere bigarren amorantea ere utzi egingo du, osasunaren esparruan arazoak hasiko zaizkio: edateari gogor ekingo dio eta, alderdi profesionalean, traidoretzat jotzen dutelarik, eragozpenak izango ditu Euskal Herrian kantagintzan jarraitzen. Zenbaitek ez du bakean utziko. Gauzak horrela, Madrileko abenturari ekingo dio: beste mundu bat, beste interes batzuk.
  • 7. Bosgarren atalari TIMBUKTU izena jarri dio egileak. Protagonistak fisikoki erabat utziko du Euskal Herria. Berriro ere, eleberriaren hasieran bezala, agertu-desagertu ari den Jean Pharos musikaria entzungo dugu. Mediterraneoko argiek sentituko dituzte fakirraren azken hatsak. Bertako herri baten zenduko da Imanol Laurgain eleberriko protagonista. Heriotza tristea bere sorterritik urrun. Azkenik, CAPRI C´EST FINI ataltxoa dator. Iruzkin honen hasieran esan dugun bezala, atal hau lehenbiziko hari lotzen zaio. Eta berriro ere, liburuaren hastapenean bezala, Jean Pharos ageri da. Egileak “idazlea”ren figura plazaratzen du berari galdezka. Eta hastapen hartan legez, Hervé Vilardek kantatzen zuen Capri c´est fini kanta dute autu, eta, itxura denez, Imanolek grabatu zuen lehen kanta omen. Baina kantaren arrastorik ez. Bestalde, idazleak eleberriaren hasieran bageunde bezala, bere egitasmoaren nolakotasunak kontatzen dizkio Pharosi, bere asmoa, bere liburua: “kontatu nahi izan diotenarekin eta kontatu nahi ez diotenarekin egina” izango dela ziurtatuz. San Juan sua egiteko garaia da Euskal Herriko herri eta auzoetan, suarekin dena geratzen da erreta, desagertuta…Baina iruzkin honetan barrena, ikusi dugun bezala, abeslarien abantaila horixe da, alegia, desagertu ondoren ere, gure oroimenean geratzen dela haien ahotsa. Pintzelkadaka Interesgarria izan liteke protagonistaren izaera laburbiltzen duten haren tasunak (edo keriak) hona ekartzea. Imanol Lurgain, eleberrian barrena, nola ez, hainbat aldiz dator definitua. Besteak beste, izaera aldakorrekoa da, ordenarik gabeko pertsona, koldarra, egozentrikoa, infidela berez, baina lagunen lagun, hipersexual gonazalea, xahutzailea (gastatzailea) baina bihotz zabalekoa (Martutene), edarizalea, eta, beti ere, baikorra. Berak aitortuko du: “mundua da aldatu dena, fakirra leku berean dago beti (275). Laburbilduz, auto suntsiketa bilatzen duen pertsonaiatzat jotzen da pertsonaia nagusia. Harkaitz Canoren prosa Ez dugu Canoren literatur ibilbidea kontuan izanik, ezer berririk esango haren prosaren bikaintasuna azpimarratzen badugu2. Lasa eta Zabalaz idatzi zuen kontakizunean bezala (Twist), oraingo hau ere interes handiz irakurtzen da. 2 Euskararen ikuspegitik, euskarari zukua ateratzen badakiela erakusten digu Harkaitzek: gezikatu (San Sebastian santua), edota alderantzizkatu moduko aditzak darabiltza.
  • 8. Dokumentazio lana, zineman zein musika munduan, zabala izan da: musikariak, batez ere Frantziako rive gauche-koak izan zirenen ikonoena, nabarmenduko genuke; halaber, azpimarratzekoa da hezur haragizko pertsonak nola tartekatzen dituen nobelan barrena, eleberriari sinesgarritasuna emanez, irakurle informatuak aise identifikatuko dituelarik. Harkaitz Canoren alde esan behar da, gaia berez euskaldunon arteko afera izanik ere, giza izaeraren arakatze handia dagoela bertan, hau da, tokian tokikotik unibertsaltasunean agertzen diren tasunak eta keriak ederki islatzen direla3. 1970 hamarkadan jaiotako idazle gazteen ordezkari seguruenik garrantzitsuena, Canok ederki menderatzen du bere ofizioa. 3 Izen kontuetaz dihardugula, adibidez, Gabriela deitzen du narratzaileak poeta baten emaztea. Badirudi Gabriel Celaya olerkari hernaniarraren Amparitxu emazteaz ari dela. Eta horrela beste hainbatetan.