SlideShare a Scribd company logo
1 of 17
Download to read offline
LIBURU
ESKAINTZA
2019ko Uda
SARRERA
Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela
uste zen antzina. Gaur egun badakigu
den-dena ez dagoela liburuetan; euskara
ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar
ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen
dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari
aurkituko dituzu.
Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute:
euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta
poemek. Horietan, benetako eta fikziozko
euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako
hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen,
aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat
patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.
Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela
ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak,
pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza,
beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara
letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara
ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
HELDUEN LITERATURA
FAKIRRAREN AHOTSA
Harkaitz Cano
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean,
inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere
ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra
borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen
goitizena: Fakirra.
Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta
bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste
paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da
lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna,
musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro
lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari
maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera
bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa?
Maila: C1 Prezioa: 22 18,50€ Orr: 352 Urtea: 2018
HEZURREN ERRETURA
Miren Agur Meabe
Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea
zainduta,onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan
dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez
erretzen bizitzan pilatutako hezurrak:zor-hartzekoak, azertuak, akatsak,
pauso legitimo nahiz ilegitimoak.
Idaztea erretzea delako. Errekuntza errituala, jakina: ezein idazkuntzak ezin
du bizitza erre.
Maila: C1 Prezioa: 19 16,15€ Orr: 240 Urtea: 2019
KABITU EZINA
Aintzane Usandizaga Lopez / Pili Aguado Sierra (il.)
Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa
behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo
dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere;
bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen
joango da, ezinbestez…
Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan;
egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen
dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen
dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten
kontakizunak, zaurian hatza sartzen
duenaren trebeziaz eta ausardiaz.
Maila: B2 Prezioa: 14,50 12,30 € Orr: 120 Urtea: 2019
DEKLARATZEKORIK EZ
Beñat Sarasola
Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo
nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin
duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio
horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko
destaina azalduz.
Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada
ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo
korapilatuak ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia
fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik
espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea
izango da Poliziaren agerpena.
Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak Deklaratzekorik ez
eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen
pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz.
Maila: B2 Prezioa: 20 17€ Orr: 312		 Urtea: 2019
AMEK EZ DUTE
Katixa Agirre Miguelez (Zubikarai Saria 2016)
Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu,
bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz
erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori,
aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin
obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari
buruzko eleberri bat idaztea.
Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber
haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata
bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren
bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere
bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean
gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.
Maila: C1 Prezioa: 20 17€ Orr: 216 Urtea: 2018
BASA
Miren Amuriza Plaza (XX. Igartza Saria)
Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra
bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu
ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu
elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna.
Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio
modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin,
ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik
ez die gozotasunik adierazten.
Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta
norgehiagoka.
Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz
eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu
gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.
Maila: C1 Prezioa: 15 12,75€ Orr: 128 Urtea: 2019
HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
DENOK GARA GOOGLE
Xabier Etxaniz Rojo
Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian
ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten
peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu
nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea. Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu
bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea,
egia…Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean,
bilaketa berriak egiten hasten gara. Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori
ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.
“–Maite dozu maitalea?
–Bai, izugarri.
–Eta bikotekidea, maite al dozu?
–Bai, izugarri.
–Bi pertsona itzelmaitatzea posible da, ala?
–Ez dakit posible den baina nik egiten dut.
–Nik esandako guztiak gogoratzen dozuz?
–Ez, soilik interesatzen zaidana. Bestea erreseteatu egiten dut.
–Iñigo.
–Zer?
–Zergatik kontatu deustazu hori guztia?”.
Maila: B2 Prezioa: 16 13,5€ Orr: 176 Urtea: 2019
EZ ERRAN DEUS
Jon Arretxe
San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider
errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dagoToureren
arrastorik, desagertu egin da. Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite
ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz
nazkaturik. Burkinafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki
du, herri galdu batean; Adama aspaldiko adiskidea du han zain. Elkarrekin
zeharkatu zuten itsasoa pateran, eta beraiek izan ziren itsasaldi hartatik
bizirik iritsi ziren bakarrak.
Tourek beste lanbide bat du orain bere curriculum bereziari eransteko:
ardiak zaintzen ditu. Bizimodu lasaia, ez du besterik nahi, baina edonora
joaten dela ere, ezin dio bere patuari ihes egin. Gure detektibe-igarleak
hainbat gorabehera biziko ditu, eta hiltzeko zorian ere egongo da, gogoz
kontra nahasirik suertatu den kasu bat argitzeko zereginean.
Eleberri honen protagonistak bere arazoetatik ihes egin eta bakea bilatzen
du beste leku batean, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre
topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko. Horixe deskribatzen
du Arretxek eleberri beltz honetan, testu soil baina, aldi berean, umorez
zipriztindutako rural noir honetan.
Maila: C1 Prezioa: 16 13,50€ Orr: 176		 Urtea: 2018
ROSA ITZULI DA
Pako Aristi
2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske
geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten
herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du
Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko
sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten
gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun
biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana. Historia kolektibo bat, norbanakoen ilusio
eta sufrimenduek zeharkatzen dutena. Amodio istorioak ere badaude, ageri-
agerian, edota ezkutuan, tabuaren erresuma itsuan, irakurle bizkorrak sumatuko
duena, agian, edo ez. Asebeteko zaituen nobela duzu eskuartean, irakurle,
luzaroan ahaztuko ez duzuna.
Maila: B2 Prezioa: 18 15,30€ Orr: 224 Urtea: 2018
NEGUKO ARGIAK
Irati Elorrieta
«Zer esan behar zion?», pentsatu du Añesek Berlineko bere sukaldean Xuanekin
batera afaria prestatzen ari dela: «Hildako batekin egin duela azkenengoz
larrutan?». Marta etorri da, karaoke bat inprobisatu, eta Pariseko Komuna
gogora ekartzen duen kantua abestu du.
Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten
gisan. Añesen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia
badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan.
Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko
kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen
dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle
gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta,
batez ere, Berlin. Osagai horiekin, aldez hutsal aldez gako diren uneen friso
bizia ondu du Irati Elorrietak bere bigarren liburuan.
Maila: C1 Prezioa: 19 16,15€ Orr: 288 Urtea: 2018
HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
MAREN
Alaine Agirre Garmendia
Hamasei urte ditu Marenek, eta bizitzan gauza asko deskubritzeko: maitasuna,
zaletasunak, lagunak, ikasketak… Esperientziak biltzen eta abenturak bizitzen
joango da, baina, bide horretan, konturatuko da bere burua dela, batez ere,
deskubritu beharrekoa: deskubritu, ezagutu eta onartu.
Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine
Agirrek liburu honekin, “Txandaka” izenekoa, eta bertako personaiak txandaka
joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain Maren, gero
Libe, hurrena Oier…
Maila: B2 Prezioa: 12 10, 20€ Orr: 120 Urtea: 2017
LIBE
Alaine Agirre Garmendia
Libe eta Maren elkarrekin dabiltza, eta gustura gainera. Hala ere, Libek ez du
harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan sinesten
du, eta horrela sentitu nahi du aurrerantzean ere. Mareni aipatu nahi lioke gaia,
aipatu behar lioke, baina ez daki nola egin, ez dio min eman nahi…
Bizitzak etengabe aldatzen gaitu eta hartzen ditugun erabakiek ezinbestean
markatzen gaituzte, aukera bakoitzean zerbait irabazten delako, baina baita
zerbait galdu ere.
Maila: B2 Prezioa: 12 10,20€ Orr: 120 Urtea: 2017
GAZTE LITERATURA
UR BIREN ARTEAN
Patxi Iturregi Escondrillas
Orain dela 100 urte, 1914 eta 1919 bitartean, munduak ordura arte ezagututako
gerrarik gogorrena bizi izan zuen, gerora Lehen Mundu Gerra deituko zitzaiona,
Europako lurralde gehienak ez ezik ozeano guztiak ere hartu zituena. Bilboko
itsasontziak, bandera neutrala dutenez, ez daude ofizialki gerran, baina gatazka
orokorrak ondorio nabarmenak ditu hirian, ontzioletan, barkuetan… Potentzia
lehiakideek lehengaiak behar dituzte eta ondo ordaintzeko gertu daude, baita
hornigai horiek etsaiarengana iristea eragozteko prest ere.
Giro nabar eta nahasi hori fikzio bihurtu du Patxi Iturregik dozena bat ipuinetan:
alde bateko eta besteko espioiak, portuko eta ontzioletako langileak, kontrabando
ilegalean dabiltzan merkantzia-ontziak, saltzaileen larriak, langabetuen
estutasunak, jauntxoen dibertimenduak… Hiriaren eta itsasadar osoaren
taupada biziak jasotzen ditu Iturregik, teknika, gai eta erregistroen ugaritasuna
eta kontagintzarako trebezia erakusten duten istorioetan.
Maila: C1 Prezioa: 16 13,50€ Orr: 160 Urtea: 2019
HELDUEN LITERATURA
BISERA GORRIA
Antton Kazabon
Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste,
lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen
egun madarikatu hartan Martinarekin.
Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean
gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete
lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra
heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?…
Nonbaitetik berehala agertuko zela pentsatzen genuen, baina ez zen horrelakorik
gertatu. Hilabete igaro da, eta oraindik ez dugu haren arrastorik.
Maila: B1 Prezioa: 9,50 8€ Orr: 72 Urtea: 2018
ESKULARRU BELTZAK –– Casting-A
Jasone Osoro Igartua / J. “josevisky” Larratxe (il.)
Batetik Beire, Lete eta Kar. Bestetik Baba, Linda eta Beyonce. Institutuko bi talde,
aurrez aurre. Oraingoan, berriz, telebistako saio baterako casting-a dela-eta
sortuko dira norgehiagoka eta istiluak, bere dohainekin nor nabarmenduko,
telebistako arduradunek nor hautatuko. Tartean, mozorro-festa bat ere egongo
da, kontzertu eta guzti. Eta Babak boxeolariaren eskularru beltzak jantziko
ditu berriz ere, ringera itzultzeko. Hainbat beldur eta ikara gainditu beharko
dituzte protagonistek, bizitzako bidegurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart,
aurrera egiteko.
Maila: C1 Prezioa: 16 13,5€ Orr: 148		 Urtea: 2017
OIER
Alaine Agirre
Mundura begira bizi da Oier, baina ama gaixotzen zaionean bere barrura
begiratu beharko du halabeharrez. Ustez sendoak ziren ideietan arrakala
txiki batzuk irekiko zaizkio, eta emozioek dardarka jarriko dute bere izateko
moduaren eraikuntza osoa. Jakiteak eta ulertzeak bizitzako gertaera batzuk
konpondu ezin dituztenean, bizitzan aurrera egiteaz eta kolpeei aurre egiteaz
dihardu eleberri honek.
Oierren barne-bidaia honetan beste tripulatzaile bat gehiago izango da
irakurlea, eta ontzi berean joango da beste pertsonaiekin batera, hemen
ere lagun izango dituelarik Maren, Libe eta Ane, Txandaka bildumako beste
liburuetan bezala.
Maila: B2 Prezioa: 12 10,20€ Orr: 104 Urtea: 2018
KATU
Iñigo Dierez
Asier bullying-aren biktima da, bere gelako hiru lerdok bizitza izorratzen
diote eta edozer egingo luke haietaz libratzearren. Bat-batean, amets bat
balitz bezala, zer eta katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko
prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazten dioten
malapartatu horiek. Horren truke, baina, Asierrek maite duen norbait ere
bizidunen mundutik eramango du katuak. Zorakeria dirudi, baina egia balitz?
Proposamen kilikagarri bezain arriskutsua?
Maila: B2 Prezioa: 16 13,5€ Orr: 200 Urtea: 2019
GAZTE LITERATURAGAZTE LITERATURA
ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 23,25 19,75 €
ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 12,50 10,50 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak +transkripzioak
+ entzungaiekin)
Prezioa: 23,25 19,75 €
ARIAN B1.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 16,75 14,25 €
ARIAN B1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,25 21,50 €
ARIAN B1.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 16,75 14,25 €
ARIAN B2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,25 21,50 €
ARIAN C1
IKASLEAREN LIBURUA
Prezioa: 25,25 21,50 €
ARIAN B2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 20,25 17,25 €
ARIAN B2.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 14,50 12,35 €
ARIAN B2.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 14,50 12,35 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak +transkripzioak)
Prezioa: 23,25 19,75 €
ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 12,50 10,50 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,25 21,25 €
ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 16,75 14,25 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,25 21,25 €
ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 16,75 14,25 €
ARIAN EUSKARA METODOA
SUA PIZTEA BAIZIK
Fernando Morillo Grande
Protagonista gaztetako bat (Miren) triste dabil. Ez dakien arren, depresio
endogenoa deritzona du: arrazoi zehatzik gabeko tristura lazgarria. Gero eta
zabalduago dago gazteen… eta beste guztion artean ere. Mirenek hegorik
gabeko txolarrea aurkitzen du hasieran, eta halakotzat hartzen du bere burua:
hegorik gabeko txori gisa.
Depresio horri aurre egiteko, haren bi lagun (Hodei eta Ismene) jo eta su
arituko dira, laguna tristura madarikatu horretatik ateratzeko.
Bitartean, ikastetxeko zuzendari berria (Izaskun) hezkuntza eraldatu nahian
dabil. Eta metodologia zaharrak eta berriak erabili nahi ditu, hezkuntza berez
behar lukeena bihurtzeko: norbera eta mundua ondoen ezagutzeko tresna.
Yeats poetaren esaldia dakar Izaskun pertsonaiak: “hezkuntza ez da ontzi bat
betetzea, sua piztea baizik”. Esaldi horrek ematen dio izenburu liburuari ere.
Eta horrela, abenturaren baitan eta haren aitzakian, metodologia eta jarduera
interesgarri batzuk planteatzen dira, zenbait eskolatan aurrera eramaten
saiatzen ari direnak.
Liburua Ermua herrian kokatua da, eta herriko hainbat pasadizo, gune eta
pertsonaia interesgarri azaltzen dira argazkien bitartez edota testuan, istorioa
osatzeko: Lobiano Jauregia, Ongarai auzoa, Ermua azpitik zeharkatzen duen
tunela, Ermua BHI institutua, Santiago Eliza, Teodoro Zuazua…
Maila: B1 Prezioa: 13,50 11,50€ Orr: 112		 Urtea: 2018
HILEZKORRA - OTSOAREN BEGIRADA
Fernando Morillo Grande
Zenbait gorpu agertu dira Hernanin, guztiak oso modu bortitzean hilak.
Bittor, hilda zegoen gizon bat, esnatu egin da Donostian. Ez daki zer gertatu
zaion, oso bitxi sentitzen dela bakarrik.
Aitziberrek, arkeologia maite duen neska gazteak, oso aurkikuntza berezia
egingo du Hernanin bertan, ezkutaturik zegoen antzinako leize batean.
Hura gutxi ez eta, Hernaniko inguruetan, bi hiltzaile dabiltza aske. Gizatiarra
bata, hilezkorra bestea.
Ze opari dakar hilezkor bihurtzeak? Ze amets? Ze prezio?
Kondairen xuxurla, beharbada, ez dago guk uste bezain urrun. Arbasoen harri-
margoak, otso basatiaren ulua, lamia eternoa… Ginena eta garena.
Kondairetan gordetzen da gure argia. Eta berdin onartu nahi ez genukeen
alderdi iluna, gure itzal suntsigarria.
Zeure barru gordea ezagutzeko prest?
Maila: B2 Prezioa: 13,50 11,50€ Orr: 96 Urtea: 2018
GAZTE LITERATURA
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
SIBERIAKO LOREA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa
da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru
gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 € 		 Orr: 64
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur
egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso
eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin
nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 72
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.
Maila: A1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 72
OTSOA (+CD)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere
beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 62
NAIA INDIA GORRIETAN (+CD)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 72
KATU BELTZA (+CD)
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Maila: A2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko
museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da.
Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe
bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza
da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala
sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 76
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen.
Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen
munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak.
Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar
horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.
Maila: A2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 74
ENIGMAK (+CD)
Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.)
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.
Maila: B1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 72
IZU-ISTORIOAK (+CD)
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio:
- Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera
Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara
ematen duten horietakoak.
Maila: B1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 64
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa.
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat.
Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…
Maila: A2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 64
GEMINIKO NEBULOSA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 68
INFERNURANTZ (+CD)
Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.)
Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero,
Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko
du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko
dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.
Maila: B1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 88
TITARE BETE ZORION (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)
Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria,
jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko.
Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak
besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.
Maila: B1	 Prezioa:Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 88
APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+Cd)
Ander Izagirre / Maite Mutuberria (il.)
Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik
sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi
zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste
bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien
etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu
harrigarriak.
Maila: B2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD)
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.
- Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta,
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek:
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 88
PINKY PAILAZOA (+CD)
Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.)
Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen
dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer
da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard
Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.
Maila: B1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
DORIAN GRAYREN ERRETRATUA
–A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak
garenean, ez gara beti zoriontsuak.
Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman
zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea,
zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai,
afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat.
Maila: B1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 68
HISTORIA ALA ISTORIOA?
Nagore Irazustaberrena / Ruth Juan (il.)
Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren
egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork
asmatu zuen gillotina? …
Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen
bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena,
non dagoen historia eta non istorioa.
Maila: B1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 79
NAIA ETA ESKULTORE ITSUA
Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza
horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua
aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan
zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth
zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta
bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute.
Maila: A1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 75
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD)
Lutxo Egia / Paul Caballero (il.)
Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar...
edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako
liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat),
ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du
protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.
Maila: B1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 60
TXIMELETAK (A2) (+CD)
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei
urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat
falta zaio. Zergatik?
Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta
munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak
ikusiko ditu...
Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska
txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten
dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.
Maila: A2	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 68
KRESALAREN TABERNA
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi
duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat.
Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek
dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro.
Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko
oraindik ere.
Maila: A1	 Prezioa: Prezioa: 13 11 €		 Orr: 68
RIF MENDIETAKO URA
Montse Flores Pallarés
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da
izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan
lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta
berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak
ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 64 Urtea: 2014
TRAIZIOA LAKUAN
Nuria Martí Constans
Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz
ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera,
entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak
ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko
da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz
blaiturik.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 96 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZA
ERDI AROKO EGUNAK
Laida Martinez
Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria.
Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak
beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro
pertsonaiak agertzen dira nobelan.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 96 Urtea: 2016
AMAIA UDALEKUETAN
Onintze Goitiz
Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko
lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta
gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak
dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 62 Urtea: 2015
IRAKURKETA ERRAZA
ATEJOLEA ETA IZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak
Aitor Arana
Beldurrezko bi ipuin Beldurra.
Zer da beldurra?
Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira?
Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte.
Edo beharbada gure desiren irrikek.
Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira.
Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da.
Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu,
baina hori ez da zuk uste bezain ona…
Bi istorio beldurgarri hauetan bezala.
Maila: A2-B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 80 Urtea: 2017
IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA
Fernando Morillo Grande
Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu,
nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu
Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten
preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza
maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen.
Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena
benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko
zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 72 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN
Ander Izagirre
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire
librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen
eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik
eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen
eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza,
katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil
bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 80 Urtea: 2014
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA
Fernando Morillo
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises
marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera
zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta
irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz
maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa
sekretua betetzeko asmoz.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 80 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZA
MUSEOKO HILTZAILEA
Josu Lartategi
Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza
eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu lan-
eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio Martini.
Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea, ulertzen ez
dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da.
Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile
pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da,
baita hilketa ikaragarriena ere.
Maila: B1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
ASTEROIDEA
Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute.
Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate
itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea,
paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere
badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz
zaharrekin gogoratzen.
Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia
dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera,
bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu,
Mikela, Boni eta Eukenirentzat.
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA
LAMIA
Josu Lartategi
Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte
baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten
laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore
gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak
misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun
berezi-berezi batzuen laguntza izango du.
Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa,
eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak,
Herensugeak...
Maila: A1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
BALEA
Josu Lartategi
Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla
bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu
eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila
doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori;
horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera.
Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra
eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera.
Baleak eta gizakiak aurrez aurre...
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA
MAHAI JOLASA KORRIKA jokoa
JOLASAK / DENBORA PASA
4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz lagunartean jolasteko.
Ezaugarriak:
Jolas kooperatiboa
Helburua:
Ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari buruzko hainbat
kontzeptu xume ikastea.
Jolasaren dinamika:
Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin eta helmugara
iristea. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta egongo da, Korrikako
kilometroen adierazle.
Prezioa: 25 20€
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus /Gaz – Gaz / Eus
Prezioa: 48,00 40 €
ELHUYAR
HIZTEGI TXIKIA
Prezioa: 25 21 €
EUSKAL
GRAMATIKA
OSOA
Prezioa: 64,48 54,80€
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus / Fra - Fra / Eus
Prezioa: 26 22 €
SINONIMOEN
KUTXA
Prezioa: 20 17 €
DIDAKTIKA
Maiatzaren 29an bukatuko da.
www.aek.eus
946 464 000
ES31.3035.0072.06.0720034048

More Related Content

What's hot

Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranEibarko Liburutegia
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
Sariak dbh olerkia
Sariak dbh olerkiaSariak dbh olerkia
Sariak dbh olerkiaxabieransola
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturaklucilalarraga
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaNoemí Herbosa
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoaorkatz
 

What's hot (12)

2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina
 
Sariak dbh olerkia
Sariak dbh olerkiaSariak dbh olerkia
Sariak dbh olerkia
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 

Similar to Irakurle uda 2019

Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina neguaOarsoaldeko Aek
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
Aitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanAitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanKayrashade
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribemarikorta
 
Nerabeen irakurketa
Nerabeen irakurketaNerabeen irakurketa
Nerabeen irakurketamartuxe
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakorkatz
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakaxunurkia
 
14 juul 2014-bozkatuenak
14 juul 2014-bozkatuenak14 juul 2014-bozkatuenak
14 juul 2014-bozkatuenakLautada
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaamaiaalbizuri
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaguest56051d
 
Ipuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberaIpuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberasssaaarrraaa
 

Similar to Irakurle uda 2019 (20)

Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Aitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanAitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetan
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Nerabeen irakurketa
Nerabeen irakurketaNerabeen irakurketa
Nerabeen irakurketa
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
14 juul 2014-bozkatuenak
14 juul 2014-bozkatuenak14 juul 2014-bozkatuenak
14 juul 2014-bozkatuenak
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Sariak batx olerkia
Sariak batx olerkiaSariak batx olerkia
Sariak batx olerkia
 
Ipuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberaIpuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren arabera
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 

Irakurle uda 2019

  • 2. SARRERA Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu. Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun. Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta. HELDUEN LITERATURA FAKIRRAREN AHOTSA Harkaitz Cano Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra. Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia. Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa? Maila: C1 Prezioa: 22 18,50€ Orr: 352 Urtea: 2018 HEZURREN ERRETURA Miren Agur Meabe Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta,onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez erretzen bizitzan pilatutako hezurrak:zor-hartzekoak, azertuak, akatsak, pauso legitimo nahiz ilegitimoak. Idaztea erretzea delako. Errekuntza errituala, jakina: ezein idazkuntzak ezin du bizitza erre. Maila: C1 Prezioa: 19 16,15€ Orr: 240 Urtea: 2019
  • 3. KABITU EZINA Aintzane Usandizaga Lopez / Pili Aguado Sierra (il.) Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez… Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan; egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz. Maila: B2 Prezioa: 14,50 12,30 € Orr: 120 Urtea: 2019 DEKLARATZEKORIK EZ Beñat Sarasola Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz. Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena. Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak Deklaratzekorik ez eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz. Maila: B2 Prezioa: 20 17€ Orr: 312 Urtea: 2019 AMEK EZ DUTE Katixa Agirre Miguelez (Zubikarai Saria 2016) Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea. Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz. Maila: C1 Prezioa: 20 17€ Orr: 216 Urtea: 2018 BASA Miren Amuriza Plaza (XX. Igartza Saria) Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka. Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz. Maila: C1 Prezioa: 15 12,75€ Orr: 128 Urtea: 2019 HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
  • 4. DENOK GARA GOOGLE Xabier Etxaniz Rojo Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea. Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia…Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara. Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik. “–Maite dozu maitalea? –Bai, izugarri. –Eta bikotekidea, maite al dozu? –Bai, izugarri. –Bi pertsona itzelmaitatzea posible da, ala? –Ez dakit posible den baina nik egiten dut. –Nik esandako guztiak gogoratzen dozuz? –Ez, soilik interesatzen zaidana. Bestea erreseteatu egiten dut. –Iñigo. –Zer? –Zergatik kontatu deustazu hori guztia?”. Maila: B2 Prezioa: 16 13,5€ Orr: 176 Urtea: 2019 EZ ERRAN DEUS Jon Arretxe San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dagoToureren arrastorik, desagertu egin da. Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz nazkaturik. Burkinafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki du, herri galdu batean; Adama aspaldiko adiskidea du han zain. Elkarrekin zeharkatu zuten itsasoa pateran, eta beraiek izan ziren itsasaldi hartatik bizirik iritsi ziren bakarrak. Tourek beste lanbide bat du orain bere curriculum bereziari eransteko: ardiak zaintzen ditu. Bizimodu lasaia, ez du besterik nahi, baina edonora joaten dela ere, ezin dio bere patuari ihes egin. Gure detektibe-igarleak hainbat gorabehera biziko ditu, eta hiltzeko zorian ere egongo da, gogoz kontra nahasirik suertatu den kasu bat argitzeko zereginean. Eleberri honen protagonistak bere arazoetatik ihes egin eta bakea bilatzen du beste leku batean, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko. Horixe deskribatzen du Arretxek eleberri beltz honetan, testu soil baina, aldi berean, umorez zipriztindutako rural noir honetan. Maila: C1 Prezioa: 16 13,50€ Orr: 176 Urtea: 2018 ROSA ITZULI DA Pako Aristi 2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana. Historia kolektibo bat, norbanakoen ilusio eta sufrimenduek zeharkatzen dutena. Amodio istorioak ere badaude, ageri- agerian, edota ezkutuan, tabuaren erresuma itsuan, irakurle bizkorrak sumatuko duena, agian, edo ez. Asebeteko zaituen nobela duzu eskuartean, irakurle, luzaroan ahaztuko ez duzuna. Maila: B2 Prezioa: 18 15,30€ Orr: 224 Urtea: 2018 NEGUKO ARGIAK Irati Elorrieta «Zer esan behar zion?», pentsatu du Añesek Berlineko bere sukaldean Xuanekin batera afaria prestatzen ari dela: «Hildako batekin egin duela azkenengoz larrutan?». Marta etorri da, karaoke bat inprobisatu, eta Pariseko Komuna gogora ekartzen duen kantua abestu du. Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. Añesen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta, batez ere, Berlin. Osagai horiekin, aldez hutsal aldez gako diren uneen friso bizia ondu du Irati Elorrietak bere bigarren liburuan. Maila: C1 Prezioa: 19 16,15€ Orr: 288 Urtea: 2018 HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
  • 5. MAREN Alaine Agirre Garmendia Hamasei urte ditu Marenek, eta bizitzan gauza asko deskubritzeko: maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak… Esperientziak biltzen eta abenturak bizitzen joango da, baina, bide horretan, konturatuko da bere burua dela, batez ere, deskubritu beharrekoa: deskubritu, ezagutu eta onartu. Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine Agirrek liburu honekin, “Txandaka” izenekoa, eta bertako personaiak txandaka joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain Maren, gero Libe, hurrena Oier… Maila: B2 Prezioa: 12 10, 20€ Orr: 120 Urtea: 2017 LIBE Alaine Agirre Garmendia Libe eta Maren elkarrekin dabiltza, eta gustura gainera. Hala ere, Libek ez du harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan sinesten du, eta horrela sentitu nahi du aurrerantzean ere. Mareni aipatu nahi lioke gaia, aipatu behar lioke, baina ez daki nola egin, ez dio min eman nahi… Bizitzak etengabe aldatzen gaitu eta hartzen ditugun erabakiek ezinbestean markatzen gaituzte, aukera bakoitzean zerbait irabazten delako, baina baita zerbait galdu ere. Maila: B2 Prezioa: 12 10,20€ Orr: 120 Urtea: 2017 GAZTE LITERATURA UR BIREN ARTEAN Patxi Iturregi Escondrillas Orain dela 100 urte, 1914 eta 1919 bitartean, munduak ordura arte ezagututako gerrarik gogorrena bizi izan zuen, gerora Lehen Mundu Gerra deituko zitzaiona, Europako lurralde gehienak ez ezik ozeano guztiak ere hartu zituena. Bilboko itsasontziak, bandera neutrala dutenez, ez daude ofizialki gerran, baina gatazka orokorrak ondorio nabarmenak ditu hirian, ontzioletan, barkuetan… Potentzia lehiakideek lehengaiak behar dituzte eta ondo ordaintzeko gertu daude, baita hornigai horiek etsaiarengana iristea eragozteko prest ere. Giro nabar eta nahasi hori fikzio bihurtu du Patxi Iturregik dozena bat ipuinetan: alde bateko eta besteko espioiak, portuko eta ontzioletako langileak, kontrabando ilegalean dabiltzan merkantzia-ontziak, saltzaileen larriak, langabetuen estutasunak, jauntxoen dibertimenduak… Hiriaren eta itsasadar osoaren taupada biziak jasotzen ditu Iturregik, teknika, gai eta erregistroen ugaritasuna eta kontagintzarako trebezia erakusten duten istorioetan. Maila: C1 Prezioa: 16 13,50€ Orr: 160 Urtea: 2019 HELDUEN LITERATURA
  • 6. BISERA GORRIA Antton Kazabon Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin. Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?… Nonbaitetik berehala agertuko zela pentsatzen genuen, baina ez zen horrelakorik gertatu. Hilabete igaro da, eta oraindik ez dugu haren arrastorik. Maila: B1 Prezioa: 9,50 8€ Orr: 72 Urtea: 2018 ESKULARRU BELTZAK –– Casting-A Jasone Osoro Igartua / J. “josevisky” Larratxe (il.) Batetik Beire, Lete eta Kar. Bestetik Baba, Linda eta Beyonce. Institutuko bi talde, aurrez aurre. Oraingoan, berriz, telebistako saio baterako casting-a dela-eta sortuko dira norgehiagoka eta istiluak, bere dohainekin nor nabarmenduko, telebistako arduradunek nor hautatuko. Tartean, mozorro-festa bat ere egongo da, kontzertu eta guzti. Eta Babak boxeolariaren eskularru beltzak jantziko ditu berriz ere, ringera itzultzeko. Hainbat beldur eta ikara gainditu beharko dituzte protagonistek, bizitzako bidegurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart, aurrera egiteko. Maila: C1 Prezioa: 16 13,5€ Orr: 148 Urtea: 2017 OIER Alaine Agirre Mundura begira bizi da Oier, baina ama gaixotzen zaionean bere barrura begiratu beharko du halabeharrez. Ustez sendoak ziren ideietan arrakala txiki batzuk irekiko zaizkio, eta emozioek dardarka jarriko dute bere izateko moduaren eraikuntza osoa. Jakiteak eta ulertzeak bizitzako gertaera batzuk konpondu ezin dituztenean, bizitzan aurrera egiteaz eta kolpeei aurre egiteaz dihardu eleberri honek. Oierren barne-bidaia honetan beste tripulatzaile bat gehiago izango da irakurlea, eta ontzi berean joango da beste pertsonaiekin batera, hemen ere lagun izango dituelarik Maren, Libe eta Ane, Txandaka bildumako beste liburuetan bezala. Maila: B2 Prezioa: 12 10,20€ Orr: 104 Urtea: 2018 KATU Iñigo Dierez Asier bullying-aren biktima da, bere gelako hiru lerdok bizitza izorratzen diote eta edozer egingo luke haietaz libratzearren. Bat-batean, amets bat balitz bezala, zer eta katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazten dioten malapartatu horiek. Horren truke, baina, Asierrek maite duen norbait ere bizidunen mundutik eramango du katuak. Zorakeria dirudi, baina egia balitz? Proposamen kilikagarri bezain arriskutsua? Maila: B2 Prezioa: 16 13,5€ Orr: 200 Urtea: 2019 GAZTE LITERATURAGAZTE LITERATURA
  • 7. ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 23,25 19,75 € ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 12,50 10,50 € ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak +transkripzioak + entzungaiekin) Prezioa: 23,25 19,75 € ARIAN B1.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 16,75 14,25 € ARIAN B1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,25 21,50 € ARIAN B1.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 16,75 14,25 € ARIAN B2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,25 21,50 € ARIAN C1 IKASLEAREN LIBURUA Prezioa: 25,25 21,50 € ARIAN B2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 20,25 17,25 € ARIAN B2.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 14,50 12,35 € ARIAN B2.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 14,50 12,35 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak +transkripzioak) Prezioa: 23,25 19,75 € ARIAN A1.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 12,50 10,50 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,25 21,25 € ARIAN A2.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 16,75 14,25 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,25 21,25 € ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 16,75 14,25 € ARIAN EUSKARA METODOA SUA PIZTEA BAIZIK Fernando Morillo Grande Protagonista gaztetako bat (Miren) triste dabil. Ez dakien arren, depresio endogenoa deritzona du: arrazoi zehatzik gabeko tristura lazgarria. Gero eta zabalduago dago gazteen… eta beste guztion artean ere. Mirenek hegorik gabeko txolarrea aurkitzen du hasieran, eta halakotzat hartzen du bere burua: hegorik gabeko txori gisa. Depresio horri aurre egiteko, haren bi lagun (Hodei eta Ismene) jo eta su arituko dira, laguna tristura madarikatu horretatik ateratzeko. Bitartean, ikastetxeko zuzendari berria (Izaskun) hezkuntza eraldatu nahian dabil. Eta metodologia zaharrak eta berriak erabili nahi ditu, hezkuntza berez behar lukeena bihurtzeko: norbera eta mundua ondoen ezagutzeko tresna. Yeats poetaren esaldia dakar Izaskun pertsonaiak: “hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik”. Esaldi horrek ematen dio izenburu liburuari ere. Eta horrela, abenturaren baitan eta haren aitzakian, metodologia eta jarduera interesgarri batzuk planteatzen dira, zenbait eskolatan aurrera eramaten saiatzen ari direnak. Liburua Ermua herrian kokatua da, eta herriko hainbat pasadizo, gune eta pertsonaia interesgarri azaltzen dira argazkien bitartez edota testuan, istorioa osatzeko: Lobiano Jauregia, Ongarai auzoa, Ermua azpitik zeharkatzen duen tunela, Ermua BHI institutua, Santiago Eliza, Teodoro Zuazua… Maila: B1 Prezioa: 13,50 11,50€ Orr: 112 Urtea: 2018 HILEZKORRA - OTSOAREN BEGIRADA Fernando Morillo Grande Zenbait gorpu agertu dira Hernanin, guztiak oso modu bortitzean hilak. Bittor, hilda zegoen gizon bat, esnatu egin da Donostian. Ez daki zer gertatu zaion, oso bitxi sentitzen dela bakarrik. Aitziberrek, arkeologia maite duen neska gazteak, oso aurkikuntza berezia egingo du Hernanin bertan, ezkutaturik zegoen antzinako leize batean. Hura gutxi ez eta, Hernaniko inguruetan, bi hiltzaile dabiltza aske. Gizatiarra bata, hilezkorra bestea. Ze opari dakar hilezkor bihurtzeak? Ze amets? Ze prezio? Kondairen xuxurla, beharbada, ez dago guk uste bezain urrun. Arbasoen harri- margoak, otso basatiaren ulua, lamia eternoa… Ginena eta garena. Kondairetan gordetzen da gure argia. Eta berdin onartu nahi ez genukeen alderdi iluna, gure itzal suntsigarria. Zeure barru gordea ezagutzeko prest? Maila: B2 Prezioa: 13,50 11,50€ Orr: 96 Urtea: 2018 GAZTE LITERATURA
  • 8. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Maila: A1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 64 BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Maila: A1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 72 TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Maila: A1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 72 OTSOA (+CD) Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Maila: A1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 62
  • 9. NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. Maila: A2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 72 KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Maila: A2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 72 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Maila: A1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 76 ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek. Maila: A2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 74
  • 10. ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.) Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua. Maila: B1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 72 IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.) “Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak. Maila: B1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 64 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.) Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… Maila: A2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 64 GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 68
  • 11. INFERNURANTZ (+CD) Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.) Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira. Maila: B1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 88 TITARE BETE ZORION (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.) Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da. Maila: B1 Prezioa:Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 88 APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+Cd) Ander Izagirre / Maite Mutuberria (il.) Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak. Maila: B2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 88 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.) Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. - Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 88 PINKY PAILAZOA (+CD) Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.) Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du. Maila: B1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 88
  • 12. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) DORIAN GRAYREN ERRETRATUA –A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak garenean, ez gara beti zoriontsuak. Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea, zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai, afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat. Maila: B1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 68 HISTORIA ALA ISTORIOA? Nagore Irazustaberrena / Ruth Juan (il.) Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork asmatu zuen gillotina? … Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena, non dagoen historia eta non istorioa. Maila: B1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 79 NAIA ETA ESKULTORE ITSUA Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute. Maila: A1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 75 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD) Lutxo Egia / Paul Caballero (il.) Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’. Maila: B1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 60 TXIMELETAK (A2) (+CD) Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.) Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik? Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu... Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela. Maila: A2 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 68 KRESALAREN TABERNA Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.) Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat. Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro. Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko oraindik ere. Maila: A1 Prezioa: Prezioa: 13 11 € Orr: 68
  • 13. RIF MENDIETAKO URA Montse Flores Pallarés Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 64 Urtea: 2014 TRAIZIOA LAKUAN Nuria Martí Constans Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 96 Urtea: 2014 IRAKURKETA ERRAZA ERDI AROKO EGUNAK Laida Martinez Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 96 Urtea: 2016 AMAIA UDALEKUETAN Onintze Goitiz Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 62 Urtea: 2015 IRAKURKETA ERRAZA
  • 14. ATEJOLEA ETA IZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak Aitor Arana Beldurrezko bi ipuin Beldurra. Zer da beldurra? Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira? Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte. Edo beharbada gure desiren irrikek. Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira. Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da. Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu, baina hori ez da zuk uste bezain ona… Bi istorio beldurgarri hauetan bezala. Maila: A2-B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 80 Urtea: 2017 IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA Fernando Morillo Grande Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen. Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 72 Urtea: 2016 IRAKURKETA ERRAZA TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN Ander Izagirre Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 80 Urtea: 2014 SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA Fernando Morillo Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,50€ Orr: 80 Urtea: 2014 IRAKURKETA ERRAZA
  • 15. MUSEOKO HILTZAILEA Josu Lartategi Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu lan- eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea, ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da. Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da, baita hilketa ikaragarriena ere. Maila: B1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 ASTEROIDEA Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz zaharrekin gogoratzen. Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera, bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu, Mikela, Boni eta Eukenirentzat. Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 IRAKURKETA ERRAZA LAMIA Josu Lartategi Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du. Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak... Maila: A1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 BALEA Josu Lartategi Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori; horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera. Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera. Baleak eta gizakiak aurrez aurre... Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 IRAKURKETA ERRAZA
  • 16. MAHAI JOLASA KORRIKA jokoa JOLASAK / DENBORA PASA 4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz lagunartean jolasteko. Ezaugarriak: Jolas kooperatiboa Helburua: Ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari buruzko hainbat kontzeptu xume ikastea. Jolasaren dinamika: Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin eta helmugara iristea. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta egongo da, Korrikako kilometroen adierazle. Prezioa: 25 20€ ELHUYAR HIZTEGIA Eus /Gaz – Gaz / Eus Prezioa: 48,00 40 € ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA Prezioa: 25 21 € EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 54,80€ ELHUYAR HIZTEGIA Eus / Fra - Fra / Eus Prezioa: 26 22 € SINONIMOEN KUTXA Prezioa: 20 17 € DIDAKTIKA
  • 17. Maiatzaren 29an bukatuko da. www.aek.eus 946 464 000 ES31.3035.0072.06.0720034048