SlideShare a Scribd company logo
1 of 19
Download to read offline
LIBURU
ESKAINTZA
2018ko Uda
SARRERA
Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela
uste zen antzina. Gaur egun badakigu
den-dena ez dagoela liburuetan; euskara
ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar
ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen
dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari
aurkituko dituzu.
Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute:
euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta
poemek. Horietan, benetako eta fikziozko
euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako
hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen,
aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat
patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.
Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela
ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak,
pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza,
beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara
letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara
ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
MAREN
Alaine Agirre Garmendia
Hamasei urte ditu Marenek, eta bizitzan gauza asko deskubritzeko:
maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak… Esperientziak biltzen eta
abenturak bizitzen joango da, baina, bide horretan, konturatuko da bere
burua dela, batez ere, deskubritu beharrekoa: deskubritu, ezagutu eta onartu.
Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine
Agirrek liburu honekin, “Txandaka” izenekoa, eta bertako personaiak
txandaka joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain
Maren, gero Libe, hurrena Oier…
Maila: B2 Prezioa: 12 10,20 € Orr: 120 Urtea: 2017
LIBE
Alaine Agirre Garmendia
Libe eta Maren elkarrekin dabiltza, eta gustura gainera. Hala ere, Libek ez
du harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan
sinesten du, eta horrela sentitu nahi du aurrerantzean ere. Mareni aipatu
nahi lioke gaia, aipatu behar lioke, baina ez daki nola egin, ez dio min
eman nahi…
Bizitzak etengabe aldatzen gaitu eta hartzen ditugun erabakiek
ezinbestean markatzen gaituzte, aukera bakoitzean zerbait irabazten
delako, baina baita zerbait galdu ere.
Maila: B2 Prezioa: 12 10,20 € Orr: 120 Urtea: 2017
HAUR ETA GAZTEN LITERATURA
HAUR ETA GAZTEN LITERATURA
ESKULARRU BELTZAK Jasone Osoro
Ikasbidaia
Institutuan ikasbidaia prestatzen ari diren garaian, Beire, Kar eta Lete nahiz
Baba, Linda eta Beyonceren bizitzek hankaz gora jarrita dirudite. Euren
arteko harremanak aldatzen ari dira eta guztiak daude beren egoera
berrietan endredatuta. Maltara egingo duten bidaian gauzak are gehiago
nahastuko dira, eta itzultzean, ezbehar batek, boxeo-borrokaldi batean
bezala, guztiak kao utziko ditu.
Maila: B2 Prezioa: 15,80 13,40 € Orr: 132 Urtea: 2017
ABBADIAREN SEKRETUA
Fernando Morillo
Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak
larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun
desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota
ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?
Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian
hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?
Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte
eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian
bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri
hark gordetzen duen misterioa argitzeko.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,60 € Orr: 144 Urtea: 2012
HAUR ETA GAZTEN LITERATURA
HIRU ISTRIPU ETA BI AMODIO
Fernando Morillo
Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen
dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat
ezkutatzen du. Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi egiten dira.
Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio Anuskari, eta orduan Izortze
ezagutuko du, oso neska berezia. Hainbeste gal dezake burua neska
bategatik? Nahasmena gutxi ez, eta Galder etorriko zaio berriro.
Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu, eta bihotzari kasu egin nahi dio.
Zer demontre egin, ordea, taupadek bi bide desberdin seinalatzen badituzte
aldi berean?
Maila: B1 Prezioa: 12,50 10,60 € Orr: 160 Urtea: 2013
HIRUTTER
Nerea Arrien Elordi
Hiru dira nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki perfektu
horren erpinean dago Ines, bataren eta bestearen sexu (eta maitasun)
oldarrak zorabiaraziz. Whatsapp, twitter eta mugikorrek markatzen
dute narrazioaren tempusa, bakoitzaren lekua hirukiaren baitan eta
bizitzari begira norbere espektatibak.
Baina inork ez du bere eskuetan harreman gatazkatsu horrentzako
irtenbiderik, ezpada bakea sinatuz ordu arte gerra baino izan ez
den bizitzarekin. Izan ere, onenean ere, iragan petralak markatutako
arrastoan zeuden hirurak saretuta. Eta iragana nota atsekabez
idatzitako pentagrama da, musika frenetikoa, gogorra, pausarik
gabea. Istripuan hildako gurasoek utzitako bakardade sakonetik, edo
guraso bananduek zabaldutako zulo hondogabetik datorren melodia
lazgarria eta minbera da.
Psikoanalisian bezala, roman familiarra ari da baldintzatzen gure
oraina, patroi zaharrek jarraitzen dute agintzen gure bizitzetan, eta
soilik haiekin bakeak eginez konkistatuko dugu geure bizitzaren
kontrola, amaren eta putaren arteko pultsioa leunduz, samurtasuna eta
haragia adiskidetuz. Azken batean, geure buruarekin batera, bizitza
ere maitatzen ikasiz.
Maila: C1 Prezioa: 15-12,75 € Orr: 160 Urtea: 2017
HAUR ETA GAZTEN LITERATURA
SARA
Jabi Elortza
Sara, Jokin, Alaitz, Joseba, Maitane… 15 urte inguruko gazteak dira,
ikastetxe berean dabiltza eta hortik kanpo ere hainbat kontutan nahastuko
dira. Batzuk barregarriak baina beste asko beldurgarriak. Irakurtzen hasi eta
jarraitzeko irrika pizten duen istorioa, zer geratuko den jakin nahirik.
Maila: B2 Prezioa: 17,30 14,70 € Orr: 228 Urtea: 2017
BIOKLIK
Asel Luzarraga Zarrabeitia
Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia
garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun
guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako
bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak
merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten
akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar
guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio
horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren
hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean.
Distopia bihurtzen diren utopien tradizio politikoan (Orwell eta Huxleyren
itzala nabarmen), irakurlea harrapatzea lortzen duen eleberri indartsu
eta erritmo bizikoa idatzi du Asel Luzarragak, geure gizartearen gaitz
eta joeren gainean pentsarazten duen begirada kritiko eta ironiko
batekin: nolako familiak eraikitzen ari garen, nolako eskolak, telebista,
entretenimendua, polizia, justizia, kartzela…
Maila: C1 Prezioa: 25 21,25 € Orr: 428 Urtea: 2018
HELDUEN LITERATURA
DANBA!
John Andueza Altuna
Paula Badiola abokatua da. Bilbon bizi da, alabarekin, garai modernoek
inposatutako erritmo eroa ahal duen moduan dantzatuz. Neurri batean
zoriontsu dabil, begiratzen jakinez gero Bilbok baduelako bere xarma.
Guggenheim efektua ote? Dena den, hiriburu erraldoiak badauka bere alde
ilun eta biolentoa. Emakume baten gorpu hila azaldu da Zugaztietako ur-
putzuan. Eta gorpu hori iceberg makabro baten ageriko muturra besterik ez
da. Udazken kolorez inguratuta, heriotzari aurrez aurre begiratzeko tenorea
iritsi zaio Paula Badiolari. Ederki damutuko da ate arriskutsu hori zeharkatu
izanaz: inoiz ez baita jakiten ze arraio azalduko den atearen beste aldean…
Zurrunbilo kaotikoa, akaso!
Maila: B2/C1 Prezioa: 18,35 15,60 € Orr: 196 Urtea: 2017
LIMOIONDOAREN LOREAK
Lur Gallastegi
Violeta eta Luna, Claudia eta Daniela ama-alabek familia bat osatzen
dute Inaxirekin batera. Elkarrekin bizitzen jarri ziren Inaxi gaixotu
ondoren. Violetak, ordea, ustekabean bidaia bat egin behar izan du
sorterrira, Nikaraguara. Bien bitartean, Lunak Nikaraguako amona
ezezagunak berari propio idatzita utzitako koadernoa irakurtzeko
aukera izango du. Horrela ezagutu ahal izango ditu neskatilak bere
familiaren jatorria eta haren herriaren historia.
Maila: B2 Prezioa: 15,80 13,40 € Orr: 144 Urtea: 2017
HELDUEN LITERATURA
ARRUTIREN BANDA
Jon Arretxe
Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama:
Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra,
lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor
hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia
nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez
da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean
garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da.
Arretxek hain ondo deskribatzen duen submundu transgresore horretako
jendea da Arrutiren banda osatzen dutenak: Urrutxurtu, Delgado eta Ereño,
Arruti beraz gain. Laurak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak,
Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak
aspalditik. Panorama osatzen dute neska mulata batek eta eskultore
intrigazale batek, arrazoi ezberdinengatik bandakoen xede bihurtu direnak
nahita edo nahi gabe.
Maila: C1 Prezioa: 15 12,75 € Orr: 160 Urtea: 2017
6012
Karlos Linazasoro
1978ko martxoaren 28a. Gau erdian, T.-tik pasatzen den 6012 zenbakidun
merkantzia trenak, errailetatik irten, eta lehergailu bat utzi du trenbidearen
erdian: 55 tona azido zianhidriko daramatzan zisterna bat. Ia probintzia
osoa desagerrarazteko indarra duen bonba bat. Lehen azterketen arabera,
zisternak lehertzeko arrisku handiak ditu. Ezin liteke bertatik milimetro bat
ere mugitu. T.-ko presidentearen agindupean, segituan jartzen dira martxan
larrialdietarako gizatalde eta protokolo guztiak. Era berean, T.-ko biztanleriak
laster jakiten baitu istripuaren berri, beldurra eta psikosia pizten dira herrian,
kaos ezin esan ahalako bat. Agintari zein teknikoek lanean diharduten
bitartean, T.-ko biztanle askok eta askok, izuak hartaraturik, beren etxeak
uzteko erabakia hartzen dute. Egun osoa pasako dute trenbidean lanean,
eta ilunabar arte inork ez du jakingo zisternarekin zer gertatuko den.
Garaiko giro politiko-sozial nahasi eta izugarriak ere berea jartzen du
suspentseko nouvelle txundigarri honetan, pertsonaien arteko harremanak
zipristinduz, batzuen makurrak eta besteen elkartasun sentimenduak bistaratuz.
Urte haietako fresko ederra.
Maila: C1 Prezioa: 13 11€ Orr: 96 Urtea: 2018
AZERI DANTZA
Mila Salterain
XV. eta XVI. mendeetan Nafarroako erresuma astindu zuten gertakizun
historikoek kolpatutako pertsonaiak dira nobela honen ardatza osatzen
dutenak. Izaki kolpatuak, bai, baina, beren erresuma bezala, ez menperatuak.
Bere bigarren eleberri honetan, Mila Salterainek Erdi Arora eramango gaitu,
Inkisizioak jazarri eta erre zituen Durangoko ustezko heretikoen ibilera eta
urratsen atzetik, fikzioa eta historia trebetasunez uztartzen dituen kontakizun
zirraragarri batean. Osantza Aranguren, Martin Arteaga, Cesar Borgia, Foixeko
Germana eta Katalina lehengusinak, Eugenio IV. aita santua edota Joana
Jatsu espioi zangozarra izango ditugu bidelagun, Euskal Herriaren historiako
pasarte ezezagun bezain erabakigarri batzuetan. Salterainen eskutik murgilaldi
irudimentsua, dokumentatua eta jakingaiz betea egingo dugu, munta handiko
gertakari historikoak pertsona xumeen eguneroko kezka, beldur eta ametsekin
txirikordatzen dituen kontakizun honetan.
Maila: C2 Prezioa: 20 17 € Orr: 368 Urtea: 2017
AHOTSAK ETA ITZALAK
Maixa Zugasti
Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra
usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita.
Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak
sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin
beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere
eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten
ahotsak ere inguruan ibiliko dira…
Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza
aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada
geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure
oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean.
Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 240 Urtea: 2018
HELDUEN LITERATURA
HITZONTZIAK
Xabier Montoia
Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak,
adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren
nobelako adarrak.
Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri
tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren
lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri
izaten hasiko dira.
“Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat:
“lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak
ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”.
Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira
neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko
mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala.
Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.
Maila: C1 Prezioa: 23 19,50 € Orr: 400 Urtea: 2017
UMEZURTZEN ABERRIA
Julen Kaltzada Ugalde
Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako
euskal herritar askok ez zuten aita edo ama ezagutu: Francoren aldekoek
gure herriko kanposatuetako hormen aurrean edota bide bazterretan
milaka eta milaka herritar hil zituzten. Horrela hil zuten Julen Kaltzadaren
aita, Derion. Baina, horrez gain, hainbat belaunaldi zurtz jaio ziren etxean
norbait faltan izateaz gain aberririk gabe jaio zirelako. Askok bizitzan
aurrera joan ahala deskubritu zuten zergatik senideak faltan zituzten,
zergatik haien askazia ia guztiz desagertuta zegoen. Antropologia lana izan
zitekeen autobiografia honetan Julenek, umore lehor batez, desagertutako
ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal
eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere
ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko
prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun-
grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein
itxiera… Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: “Liburu honetan,
pertsona eta pertsonaia oso ‘aparteko’ bat aurkituko duzue. Baita gure
historia ‘borrokalariko’ aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere”
Maila: C1 Prezioa: 17 14,50 € Orr: 220 Urtea: 2017
ZAURI BOLODIA
Oier Guillan Bermudez
Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar
urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari
nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean
hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka
profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua,
prekaritatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra. Bidaia
literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen
du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira
doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz.
Liburuaren hitzaurrean, Madame Slipek dio: “Zinikoak gara benetako azken
idealistak. Ziniko gara gauzak benetan inporta zaizkigulako, edo hori uste
dugu guk, sekretuan, barne-barnean. Benetako ziniko batentzat, ez dago
gauza amorragarriagorik ustezko idealista mediokre bat baino”. Hona gure
kulturaren eta sorkuntzaren gaineko begirada zorrotz, kritiko eta autokritiko
bat eta, hala ere edo horregatik, utopikoa eta ederra.
Maila: B2 Prezioa: 19,50 16,50 € Orr: 282 Urtea: 2018
BIHOTZ HANDIEGIA
Eider Rodriguez
Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala
eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin
txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion
kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai
baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.
Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako
pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio
ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren
ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer
espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.
Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak,
jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian
dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina
gorabeherei beti aurre egiten.
Maila: C1 Prezioa: 17,50 14,85 € Orr: 160 Urtea: 2017
HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
ZALDI MAMARROA
Ekaitz Goienetxea Cereceda
Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor
eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik
harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka
hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-
belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera.
Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira
teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene
desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.
Maila: B2/C1 Prezioa: 22,50 19,10 € Orr: 308 Urtea: 2018
AZALA ERRE
Danele Sarriugarte Mochales
Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista,
Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI.
mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer
gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu
arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria,
konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira
Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.
Maila: C1 Prezioa: 14,75 12,50 € Orr: 124 Urtea: 2018
NESKA BAT LEKU INPOSIBLEAN
Xabier Amuriza
Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun
arindu bat esango nuke. Simut! –oihu dagit berehala–. Argia! Argia
dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez
daiteke, baina bada. “Eta argia egin zen”.
Tentetu naiz pixka bat makur (1,50 m), eta Simut zulotxotik begira
dago, geldi-geldi, estasian. Denbora batera, alanbretxoa bertan
sartuta uzten du, eta besarkatzen nau, dardarka esanez: Nezu! Argia
ekarri diguzu! Eta argiak apaiz bat besarkatzen harrapatu nau.
Maila: C2 Prezioa: 22,50 19,10 € Orr: 304 Urtea: 2018
HELDUEN LITERATURA
GOLDSMITH IRAKASLEAK
Josean Agirre
Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena
idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna
bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da:
nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen
ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta
beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez
eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan. Amaieran,
gainera, Euskal Herria asteburu batean ezagutzeko gida turistiko,
gastronomiko eta kultural bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan
hartzeko modukoa.
Maila: C1 Prezioa: 20,40 17,30 € Orr: 240 Urtea: 2017
HELDUEN LITERATURA
IPUINAK
HONETARA EZKERO
Arantxa Iturbe
Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek ere moldatzen
gaituzte.
“Ez dago dena kontatu beharrik”, esan ohi da, eta halaxe jokatzen dugu.
“Hiztuna da pentsamendua”, ikasi genuen, baina ezinezkoa da berbetara
ekartzea burura etortzen zaigun guztia; “ezta komeni ere!”, aholkatuko dizute.
Arantxa Iturberen ipuin maleziatsu hauetan ere ustekabeko asko izango
dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen
kariaz, oker ulertuak bezainbat ager litezke susmoak. Umorezkoak
batzuetan, gaiztoak sarritan.
Inkomunikazioak irteerarik gabeko kalezulo batera eraman ditzake jende
arteko harremanak, ez aurrera ez atzera, krisiak bueltarik ia ez daukan
tokira. Eta honetara ezkero, beharbada ez da inoren laguntzarik izango
estualditik irteteko.
Denoi suertatu zaigu, noiz edo noiz, ernegaturik galdetzea: “Zer, ez al duzu
ezer esan behar?”.
Maila: C1 Prezioa: 15,20 12,90 € Orr: 136 Urtea: 2017
GU ORDUKO HAUEK
Garazi Arrula Ruiz
Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken
ipuinak ematen dio izenburua obrari: Gu orduko hauek. Gu pluraleko
lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz.
Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez
daudenekiko diferentzia. Ordukok distantzia dakar gogora, iragan den
garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena.
Hauek, berriz, erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz
eta norbera ez den zaku horretako parte. Hirurak elkarrekin jarriz gero,
multzo bakarrean, bereizketa horiek guztiak ikusgarri egiten dira. Hala,
bada, distantzia dago ipuinotan: ezberdinaren aurrean sentitzen den
bestetasuna; errealitatea eta fantasia banatzen duen bitartea; desiraren
zirrikituetatik sartzen den urruntasuna; senidetasunak gainditzea lortzen
dez duen hesia; gizakion artean dagoen inkomunikazio hitsa.
Maila: B2/C1 Prezioa: 17,20 14,60 € Orr: 187 Urtea: 2017
ZU ENTZUTEKO GAUDE
Xabier Mendiguren Elizegi
Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen
Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian.
Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako
enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak
bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako
jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko
dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez
osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta
gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak
dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari
zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera? Zikinkeriak pilatu ohi
diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko
dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko
erruak.
Maila: B2/C1 Prezioa: 13 11 € Orr: 108 Urtea: 2018
IPUINAK
ARIAN EUSKARA METODOA
ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 23 19,50 €
ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 12,30 10,40 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK
+ ENTZUNGAIEKIN)
Prezioa: 23 19,50 €
ARIAN B1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14 €
ARIAN B1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN B1.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14 €
ARIAN B2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +
TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN B2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 20 17 €
ARIAN B2.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 14,35 12,20 €
ARIAN B2.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 14,35 12,20 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 23 19,50 €
ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 12,30 10,40 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(+ ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14,00 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.
Maila: A1	 Prezioa: 12,85 10,90 €	 Orr: 72
OTSOA (+CD)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa
ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1 	 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 62
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek.
Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu
nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak:
aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 72
SIBERIAKO LOREA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik
gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko
eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 64
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-
en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da,
titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume
langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian
bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du
bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren
itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen
du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1	 Prezioa: 12,85 10,90 €	 Orr: 76
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen.
Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa
zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta
iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak.
-Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.
Maila: A2 	 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 74
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
KATU BELTZA (+CD)
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Maila: A2	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 72
NAIA INDIA GORRIETAN (+CD)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 72
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa.
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak
ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…
Maila: A2	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 64
GEMINIKO NEBULOSA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 68
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
IZU-ISTORIOAK (+CD)
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio:
- Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera
Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen
duten horietakoak.
Maila: B1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 64
ENIGMAK (+CD)
Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.)
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.
Maila: B1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 72
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD)
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.
- Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta,
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek:
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 88
PINKY PAILAZOA (+CD)
Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.)
Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen
dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer
da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard
Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.
Maila: B1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TITARE BETE ZORION (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)
Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria,
jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko.
Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak
besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.
Maila: B1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 88
INFERNURANTZ (+CD)
Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.)
Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero,
Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko
du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko
dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.
Maila: B1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 88
APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD)
Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak
bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria,
afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita
Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren
meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen
meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak.
Maila: B2	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 88
MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD)
Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra,
Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak
argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen
historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da
1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.
Maila: B1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 60
TXIMELETAK (A2) (+CD)
Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean.
Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina
hego bat falta zaio. Zergatik?
Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari
tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko,
tximeleta arreak ikusiko ditu...
Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan,
neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil
egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere
badirela.
Maila: A2	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 68
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
KRESALAREN TABERNA (+CD)
Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi
duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat.
Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek
dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro.
Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko oraindik
ere.
Maila: A1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 68
DORIAN GRAYREN ERRETRATUA (+CD)
–A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak
garenean, ez gara beti zoriontsuak.
Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman
zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea,
zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai,
afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat.
Maila: B1	 Prezioa: 12,85 10,90 € 	 Orr: 68
ERDI AROKO EGUNAK
Laida Martinez
Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere
eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari
historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro
eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2016
AMAIA UDALEKUETAN
Onintze Goitiz
Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa
Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista:
jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran,
udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du,
gurasoen baimenik ez badu ere.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 62 Urtea: 2015
TRAIZIOA LAKUAN
Nuria Martí Constans
Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina.
Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina,
eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera.
Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia.
Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin,
eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da.
Norekin geratuko da Ondina?
Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZAARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN
Ander Izagirre
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan
eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan,
soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten.
Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi
du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen
kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten
oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan
lagun bat izateko.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014
RIF MENDIETAKO URA
Montse Flores Pallarés
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da
izatez, Rif-ekoa.
Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz.
Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik,
eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio.
Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden
abenturan.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 64 Urtea: 2014
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA
Fernando Morillo
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan.
Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera
bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz,
mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta
bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean,
bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014
IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA
Fernando Morillo Grande
Bizitza batzuk zailak dira sinesten.
Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin
dugu ia sinetsi.
Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa.
Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso.
Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes.
Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari.
Begietara begiratzen zuen.
Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere!
Hemen kontatuko dena benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren.
Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko zorian zaude:
Ixtebe Pellot, Euskal Azeria.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 72 Urtea: 2016
ATEJOLEA ETA GIZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak
Aitor Arana
Beldurrezko bi ipuin
Beldurra. Zer da beldurra?
Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak
benetakoak ote dira?
Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte.
Edo beharbada gure desiren irrikek.
Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira.
Eta egunen batean mamu bat
zure logelan sartu nahian ibiliko da.
Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu,
baina hori ez da zuk uste bezain ona…
Bi istorio beldurgarri hauetan bezala.
Maila: A2-B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2017
IRAKURKETA ERRAZAIRAKURKETA ERRAZA
IRAKURKETA ERRAZA
LAMIA
Josu Lartategi
Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte
baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten
laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek
kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei?
Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe!
Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du.
Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa,
eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak,
Herensugeak....
Maila: A1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
BALEA
Josu Lartategi
Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak
irla bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan
maitatu eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak
haien bila doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo
dakite hori; horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso
urrunera.
Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea
zaharra eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel
batekin batera. Baleak eta gizakiak aurrez aurre...
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA
ASTEROIDEA
Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten
dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez
daukate itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea,
trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea.
Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz
zaharrekin gogoratzen.
Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia
dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik
aurrera, bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat,
Antontxu, Mikela, Boni eta Eukenirentzat.
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
MUSEOKO HILTZAILEA
Josu Lartategi
Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza
eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu
lan-eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio
Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea,
ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da.
Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile
pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da,
baita hilketa ikaragarriena ere.
Maila: B1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus /Gaz – Gaz / Eus
Prezioa: 48,00 40 €
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus / Fra - Fra / Eus
Prezioa: 26 21 €
ELHUYAR
HIZTEGI TXIKIA
Prezioa: 25,00 22€
EUSKAL
GRAMATIKA
OSOA
Prezioa: 64,48 54,80€
DIDAKTIKA
SINONIMOEN
KUTXA
Prezioa: 20 17 €
MAHAI JOLASA
KORRIKA jokoa
4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz lagunartean
jolasteko.
Ezaugarriak:
• Jolas kooperatiboa
• Helburua: ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari
buruzko hainbat kontzeptu xume ikastea.
• Jolasaren dinamika:
Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin eta
helmugara iristea. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta
egongo da, Korrikako kilometroen adierazle.
Prezioa: 25 20 €
JOLASAK / DENBORA PASA
JOLASAK / DENBORA PASA
PAREKO
(Deskribatu, marraztu, gozatu!!)
3-8 jokalarirentzat jolas dibertigarria 6 urtetik gorako pertsonek
jolasteko modukoa. Jokalari bakoitza, marrazteko arkatz,
boligrafo edo beste objekturen bat beharko du.
Hizkuntzarekin jolasteko jolasa!!!!
Prezioa: 13 12 €
Maiatzaren 25ean amaituko da.
www.aek.eus
946 464 000

More Related Content

What's hot

2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranEibarko Liburutegia
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturaklucilalarraga
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 

What's hot (8)

2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 

Similar to Irakurle uda 2018

Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina neguaOarsoaldeko Aek
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaNoemí Herbosa
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaguest56051d
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribemarikorta
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoaorkatz
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAnboto Komunikabideak
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakaxunurkia
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakorkatz
 

Similar to Irakurle uda 2018 (20)

Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 

Irakurle uda 2018

  • 2. SARRERA Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu. Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun. Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta. MAREN Alaine Agirre Garmendia Hamasei urte ditu Marenek, eta bizitzan gauza asko deskubritzeko: maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak… Esperientziak biltzen eta abenturak bizitzen joango da, baina, bide horretan, konturatuko da bere burua dela, batez ere, deskubritu beharrekoa: deskubritu, ezagutu eta onartu. Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine Agirrek liburu honekin, “Txandaka” izenekoa, eta bertako personaiak txandaka joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain Maren, gero Libe, hurrena Oier… Maila: B2 Prezioa: 12 10,20 € Orr: 120 Urtea: 2017 LIBE Alaine Agirre Garmendia Libe eta Maren elkarrekin dabiltza, eta gustura gainera. Hala ere, Libek ez du harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan sinesten du, eta horrela sentitu nahi du aurrerantzean ere. Mareni aipatu nahi lioke gaia, aipatu behar lioke, baina ez daki nola egin, ez dio min eman nahi… Bizitzak etengabe aldatzen gaitu eta hartzen ditugun erabakiek ezinbestean markatzen gaituzte, aukera bakoitzean zerbait irabazten delako, baina baita zerbait galdu ere. Maila: B2 Prezioa: 12 10,20 € Orr: 120 Urtea: 2017 HAUR ETA GAZTEN LITERATURA
  • 3. HAUR ETA GAZTEN LITERATURA ESKULARRU BELTZAK Jasone Osoro Ikasbidaia Institutuan ikasbidaia prestatzen ari diren garaian, Beire, Kar eta Lete nahiz Baba, Linda eta Beyonceren bizitzek hankaz gora jarrita dirudite. Euren arteko harremanak aldatzen ari dira eta guztiak daude beren egoera berrietan endredatuta. Maltara egingo duten bidaian gauzak are gehiago nahastuko dira, eta itzultzean, ezbehar batek, boxeo-borrokaldi batean bezala, guztiak kao utziko ditu. Maila: B2 Prezioa: 15,80 13,40 € Orr: 132 Urtea: 2017 ABBADIAREN SEKRETUA Fernando Morillo Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian? Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da? Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 10,60 € Orr: 144 Urtea: 2012 HAUR ETA GAZTEN LITERATURA HIRU ISTRIPU ETA BI AMODIO Fernando Morillo Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi egiten dira. Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio Anuskari, eta orduan Izortze ezagutuko du, oso neska berezia. Hainbeste gal dezake burua neska bategatik? Nahasmena gutxi ez, eta Galder etorriko zaio berriro. Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu, eta bihotzari kasu egin nahi dio. Zer demontre egin, ordea, taupadek bi bide desberdin seinalatzen badituzte aldi berean? Maila: B1 Prezioa: 12,50 10,60 € Orr: 160 Urtea: 2013 HIRUTTER Nerea Arrien Elordi Hiru dira nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki perfektu horren erpinean dago Ines, bataren eta bestearen sexu (eta maitasun) oldarrak zorabiaraziz. Whatsapp, twitter eta mugikorrek markatzen dute narrazioaren tempusa, bakoitzaren lekua hirukiaren baitan eta bizitzari begira norbere espektatibak. Baina inork ez du bere eskuetan harreman gatazkatsu horrentzako irtenbiderik, ezpada bakea sinatuz ordu arte gerra baino izan ez den bizitzarekin. Izan ere, onenean ere, iragan petralak markatutako arrastoan zeuden hirurak saretuta. Eta iragana nota atsekabez idatzitako pentagrama da, musika frenetikoa, gogorra, pausarik gabea. Istripuan hildako gurasoek utzitako bakardade sakonetik, edo guraso bananduek zabaldutako zulo hondogabetik datorren melodia lazgarria eta minbera da. Psikoanalisian bezala, roman familiarra ari da baldintzatzen gure oraina, patroi zaharrek jarraitzen dute agintzen gure bizitzetan, eta soilik haiekin bakeak eginez konkistatuko dugu geure bizitzaren kontrola, amaren eta putaren arteko pultsioa leunduz, samurtasuna eta haragia adiskidetuz. Azken batean, geure buruarekin batera, bizitza ere maitatzen ikasiz. Maila: C1 Prezioa: 15-12,75 € Orr: 160 Urtea: 2017
  • 4. HAUR ETA GAZTEN LITERATURA SARA Jabi Elortza Sara, Jokin, Alaitz, Joseba, Maitane… 15 urte inguruko gazteak dira, ikastetxe berean dabiltza eta hortik kanpo ere hainbat kontutan nahastuko dira. Batzuk barregarriak baina beste asko beldurgarriak. Irakurtzen hasi eta jarraitzeko irrika pizten duen istorioa, zer geratuko den jakin nahirik. Maila: B2 Prezioa: 17,30 14,70 € Orr: 228 Urtea: 2017 BIOKLIK Asel Luzarraga Zarrabeitia Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean. Distopia bihurtzen diren utopien tradizio politikoan (Orwell eta Huxleyren itzala nabarmen), irakurlea harrapatzea lortzen duen eleberri indartsu eta erritmo bizikoa idatzi du Asel Luzarragak, geure gizartearen gaitz eta joeren gainean pentsarazten duen begirada kritiko eta ironiko batekin: nolako familiak eraikitzen ari garen, nolako eskolak, telebista, entretenimendua, polizia, justizia, kartzela… Maila: C1 Prezioa: 25 21,25 € Orr: 428 Urtea: 2018 HELDUEN LITERATURA DANBA! John Andueza Altuna Paula Badiola abokatua da. Bilbon bizi da, alabarekin, garai modernoek inposatutako erritmo eroa ahal duen moduan dantzatuz. Neurri batean zoriontsu dabil, begiratzen jakinez gero Bilbok baduelako bere xarma. Guggenheim efektua ote? Dena den, hiriburu erraldoiak badauka bere alde ilun eta biolentoa. Emakume baten gorpu hila azaldu da Zugaztietako ur- putzuan. Eta gorpu hori iceberg makabro baten ageriko muturra besterik ez da. Udazken kolorez inguratuta, heriotzari aurrez aurre begiratzeko tenorea iritsi zaio Paula Badiolari. Ederki damutuko da ate arriskutsu hori zeharkatu izanaz: inoiz ez baita jakiten ze arraio azalduko den atearen beste aldean… Zurrunbilo kaotikoa, akaso! Maila: B2/C1 Prezioa: 18,35 15,60 € Orr: 196 Urtea: 2017 LIMOIONDOAREN LOREAK Lur Gallastegi Violeta eta Luna, Claudia eta Daniela ama-alabek familia bat osatzen dute Inaxirekin batera. Elkarrekin bizitzen jarri ziren Inaxi gaixotu ondoren. Violetak, ordea, ustekabean bidaia bat egin behar izan du sorterrira, Nikaraguara. Bien bitartean, Lunak Nikaraguako amona ezezagunak berari propio idatzita utzitako koadernoa irakurtzeko aukera izango du. Horrela ezagutu ahal izango ditu neskatilak bere familiaren jatorria eta haren herriaren historia. Maila: B2 Prezioa: 15,80 13,40 € Orr: 144 Urtea: 2017
  • 5. HELDUEN LITERATURA ARRUTIREN BANDA Jon Arretxe Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da. Arretxek hain ondo deskribatzen duen submundu transgresore horretako jendea da Arrutiren banda osatzen dutenak: Urrutxurtu, Delgado eta Ereño, Arruti beraz gain. Laurak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak, Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak aspalditik. Panorama osatzen dute neska mulata batek eta eskultore intrigazale batek, arrazoi ezberdinengatik bandakoen xede bihurtu direnak nahita edo nahi gabe. Maila: C1 Prezioa: 15 12,75 € Orr: 160 Urtea: 2017 6012 Karlos Linazasoro 1978ko martxoaren 28a. Gau erdian, T.-tik pasatzen den 6012 zenbakidun merkantzia trenak, errailetatik irten, eta lehergailu bat utzi du trenbidearen erdian: 55 tona azido zianhidriko daramatzan zisterna bat. Ia probintzia osoa desagerrarazteko indarra duen bonba bat. Lehen azterketen arabera, zisternak lehertzeko arrisku handiak ditu. Ezin liteke bertatik milimetro bat ere mugitu. T.-ko presidentearen agindupean, segituan jartzen dira martxan larrialdietarako gizatalde eta protokolo guztiak. Era berean, T.-ko biztanleriak laster jakiten baitu istripuaren berri, beldurra eta psikosia pizten dira herrian, kaos ezin esan ahalako bat. Agintari zein teknikoek lanean diharduten bitartean, T.-ko biztanle askok eta askok, izuak hartaraturik, beren etxeak uzteko erabakia hartzen dute. Egun osoa pasako dute trenbidean lanean, eta ilunabar arte inork ez du jakingo zisternarekin zer gertatuko den. Garaiko giro politiko-sozial nahasi eta izugarriak ere berea jartzen du suspentseko nouvelle txundigarri honetan, pertsonaien arteko harremanak zipristinduz, batzuen makurrak eta besteen elkartasun sentimenduak bistaratuz. Urte haietako fresko ederra. Maila: C1 Prezioa: 13 11€ Orr: 96 Urtea: 2018 AZERI DANTZA Mila Salterain XV. eta XVI. mendeetan Nafarroako erresuma astindu zuten gertakizun historikoek kolpatutako pertsonaiak dira nobela honen ardatza osatzen dutenak. Izaki kolpatuak, bai, baina, beren erresuma bezala, ez menperatuak. Bere bigarren eleberri honetan, Mila Salterainek Erdi Arora eramango gaitu, Inkisizioak jazarri eta erre zituen Durangoko ustezko heretikoen ibilera eta urratsen atzetik, fikzioa eta historia trebetasunez uztartzen dituen kontakizun zirraragarri batean. Osantza Aranguren, Martin Arteaga, Cesar Borgia, Foixeko Germana eta Katalina lehengusinak, Eugenio IV. aita santua edota Joana Jatsu espioi zangozarra izango ditugu bidelagun, Euskal Herriaren historiako pasarte ezezagun bezain erabakigarri batzuetan. Salterainen eskutik murgilaldi irudimentsua, dokumentatua eta jakingaiz betea egingo dugu, munta handiko gertakari historikoak pertsona xumeen eguneroko kezka, beldur eta ametsekin txirikordatzen dituen kontakizun honetan. Maila: C2 Prezioa: 20 17 € Orr: 368 Urtea: 2017 AHOTSAK ETA ITZALAK Maixa Zugasti Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita. Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten ahotsak ere inguruan ibiliko dira… Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean. Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 240 Urtea: 2018 HELDUEN LITERATURA
  • 6. HITZONTZIAK Xabier Montoia Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak. Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira. “Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat: “lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”. Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak. Maila: C1 Prezioa: 23 19,50 € Orr: 400 Urtea: 2017 UMEZURTZEN ABERRIA Julen Kaltzada Ugalde Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez zuten aita edo ama ezagutu: Francoren aldekoek gure herriko kanposatuetako hormen aurrean edota bide bazterretan milaka eta milaka herritar hil zituzten. Horrela hil zuten Julen Kaltzadaren aita, Derion. Baina, horrez gain, hainbat belaunaldi zurtz jaio ziren etxean norbait faltan izateaz gain aberririk gabe jaio zirelako. Askok bizitzan aurrera joan ahala deskubritu zuten zergatik senideak faltan zituzten, zergatik haien askazia ia guztiz desagertuta zegoen. Antropologia lana izan zitekeen autobiografia honetan Julenek, umore lehor batez, desagertutako ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun- grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxiera… Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: “Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso ‘aparteko’ bat aurkituko duzue. Baita gure historia ‘borrokalariko’ aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere” Maila: C1 Prezioa: 17 14,50 € Orr: 220 Urtea: 2017 ZAURI BOLODIA Oier Guillan Bermudez Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz. Liburuaren hitzaurrean, Madame Slipek dio: “Zinikoak gara benetako azken idealistak. Ziniko gara gauzak benetan inporta zaizkigulako, edo hori uste dugu guk, sekretuan, barne-barnean. Benetako ziniko batentzat, ez dago gauza amorragarriagorik ustezko idealista mediokre bat baino”. Hona gure kulturaren eta sorkuntzaren gaineko begirada zorrotz, kritiko eta autokritiko bat eta, hala ere edo horregatik, utopikoa eta ederra. Maila: B2 Prezioa: 19,50 16,50 € Orr: 282 Urtea: 2018 BIHOTZ HANDIEGIA Eider Rodriguez Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez. Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek. Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten. Maila: C1 Prezioa: 17,50 14,85 € Orr: 160 Urtea: 2017 HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
  • 7. ZALDI MAMARROA Ekaitz Goienetxea Cereceda Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin- belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra. Maila: B2/C1 Prezioa: 22,50 19,10 € Orr: 308 Urtea: 2018 AZALA ERRE Danele Sarriugarte Mochales Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak. Maila: C1 Prezioa: 14,75 12,50 € Orr: 124 Urtea: 2018 NESKA BAT LEKU INPOSIBLEAN Xabier Amuriza Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun arindu bat esango nuke. Simut! –oihu dagit berehala–. Argia! Argia dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez daiteke, baina bada. “Eta argia egin zen”. Tentetu naiz pixka bat makur (1,50 m), eta Simut zulotxotik begira dago, geldi-geldi, estasian. Denbora batera, alanbretxoa bertan sartuta uzten du, eta besarkatzen nau, dardarka esanez: Nezu! Argia ekarri diguzu! Eta argiak apaiz bat besarkatzen harrapatu nau. Maila: C2 Prezioa: 22,50 19,10 € Orr: 304 Urtea: 2018 HELDUEN LITERATURA GOLDSMITH IRAKASLEAK Josean Agirre Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan. Amaieran, gainera, Euskal Herria asteburu batean ezagutzeko gida turistiko, gastronomiko eta kultural bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan hartzeko modukoa. Maila: C1 Prezioa: 20,40 17,30 € Orr: 240 Urtea: 2017 HELDUEN LITERATURA
  • 8. IPUINAK HONETARA EZKERO Arantxa Iturbe Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek ere moldatzen gaituzte. “Ez dago dena kontatu beharrik”, esan ohi da, eta halaxe jokatzen dugu. “Hiztuna da pentsamendua”, ikasi genuen, baina ezinezkoa da berbetara ekartzea burura etortzen zaigun guztia; “ezta komeni ere!”, aholkatuko dizute. Arantxa Iturberen ipuin maleziatsu hauetan ere ustekabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat ager litezke susmoak. Umorezkoak batzuetan, gaiztoak sarritan. Inkomunikazioak irteerarik gabeko kalezulo batera eraman ditzake jende arteko harremanak, ez aurrera ez atzera, krisiak bueltarik ia ez daukan tokira. Eta honetara ezkero, beharbada ez da inoren laguntzarik izango estualditik irteteko. Denoi suertatu zaigu, noiz edo noiz, ernegaturik galdetzea: “Zer, ez al duzu ezer esan behar?”. Maila: C1 Prezioa: 15,20 12,90 € Orr: 136 Urtea: 2017 GU ORDUKO HAUEK Garazi Arrula Ruiz Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari: Gu orduko hauek. Gu pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia. Ordukok distantzia dakar gogora, iragan den garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena. Hauek, berriz, erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horretako parte. Hirurak elkarrekin jarriz gero, multzo bakarrean, bereizketa horiek guztiak ikusgarri egiten dira. Hala, bada, distantzia dago ipuinotan: ezberdinaren aurrean sentitzen den bestetasuna; errealitatea eta fantasia banatzen duen bitartea; desiraren zirrikituetatik sartzen den urruntasuna; senidetasunak gainditzea lortzen dez duen hesia; gizakion artean dagoen inkomunikazio hitsa. Maila: B2/C1 Prezioa: 17,20 14,60 € Orr: 187 Urtea: 2017 ZU ENTZUTEKO GAUDE Xabier Mendiguren Elizegi Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera? Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak. Maila: B2/C1 Prezioa: 13 11 € Orr: 108 Urtea: 2018 IPUINAK
  • 9. ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 23 19,50 € ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 12,30 10,40 € ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK + ENTZUNGAIEKIN) Prezioa: 23 19,50 € ARIAN B1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 16,50 14 € ARIAN B1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 25 21,25 € ARIAN B1.2 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 16,50 14 € ARIAN B2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 25 21,25 € ARIAN B2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 20 17 € ARIAN B2.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 14,35 12,20 € ARIAN B2.2 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 14,35 12,20 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 23 19,50 € ARIAN A1.2 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 12,30 10,40 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 25 21,25 € ARIAN A2.1 LAN-KOADERNOA (+ ERANTZUNAK) Prezioa: 16,50 14,00 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 25 21,25 € ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK) Prezioa: 16,50 14 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72 OTSOA (+CD) Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 62
  • 10. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72 SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 64 NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles- en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 76 ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek. Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 74 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 11. KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72 NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72 ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.) Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 64 GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 12. IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.) “Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak. Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 64 ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.) Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua. Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72 ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.) Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. - Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88 PINKY PAILAZOA (+CD) Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.) Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du. Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 13. TITARE BETE ZORION (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.) Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da. Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88 INFERNURANTZ (+CD) Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.) Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira. Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88 APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD) Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak. Maila: B2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88 MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD) Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’. Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 60 TXIMELETAK (A2) (+CD) Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik? Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu... Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela. Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 14. KRESALAREN TABERNA (+CD) Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat. Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro. Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko oraindik ere. Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68 DORIAN GRAYREN ERRETRATUA (+CD) –A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak garenean, ez gara beti zoriontsuak. Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea, zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai, afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat. Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68 ERDI AROKO EGUNAK Laida Martinez Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan. Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2016 AMAIA UDALEKUETAN Onintze Goitiz Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 62 Urtea: 2015 TRAIZIOA LAKUAN Nuria Martí Constans Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik. Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2014 IRAKURKETA ERRAZAARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 15. TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN Ander Izagirre Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014 RIF MENDIETAKO URA Montse Flores Pallarés Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 64 Urtea: 2014 SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA Fernando Morillo Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014 IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA Fernando Morillo Grande Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen. Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 72 Urtea: 2016 ATEJOLEA ETA GIZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak Aitor Arana Beldurrezko bi ipuin Beldurra. Zer da beldurra? Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira? Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte. Edo beharbada gure desiren irrikek. Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira. Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da. Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu, baina hori ez da zuk uste bezain ona… Bi istorio beldurgarri hauetan bezala. Maila: A2-B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2017 IRAKURKETA ERRAZAIRAKURKETA ERRAZA
  • 16. IRAKURKETA ERRAZA LAMIA Josu Lartategi Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du. Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak.... Maila: A1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 BALEA Josu Lartategi Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori; horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera. Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera. Baleak eta gizakiak aurrez aurre... Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 IRAKURKETA ERRAZA ASTEROIDEA Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz zaharrekin gogoratzen. Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera, bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu, Mikela, Boni eta Eukenirentzat. Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 MUSEOKO HILTZAILEA Josu Lartategi Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu lan-eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea, ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da. Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da, baita hilketa ikaragarriena ere. Maila: B1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
  • 17. ELHUYAR HIZTEGIA Eus /Gaz – Gaz / Eus Prezioa: 48,00 40 € ELHUYAR HIZTEGIA Eus / Fra - Fra / Eus Prezioa: 26 21 € ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA Prezioa: 25,00 22€ EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 54,80€ DIDAKTIKA SINONIMOEN KUTXA Prezioa: 20 17 € MAHAI JOLASA KORRIKA jokoa 4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz lagunartean jolasteko. Ezaugarriak: • Jolas kooperatiboa • Helburua: ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari buruzko hainbat kontzeptu xume ikastea. • Jolasaren dinamika: Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin eta helmugara iristea. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta egongo da, Korrikako kilometroen adierazle. Prezioa: 25 20 € JOLASAK / DENBORA PASA
  • 18. JOLASAK / DENBORA PASA PAREKO (Deskribatu, marraztu, gozatu!!) 3-8 jokalarirentzat jolas dibertigarria 6 urtetik gorako pertsonek jolasteko modukoa. Jokalari bakoitza, marrazteko arkatz, boligrafo edo beste objekturen bat beharko du. Hizkuntzarekin jolasteko jolasa!!!! Prezioa: 13 12 €
  • 19. Maiatzaren 25ean amaituko da. www.aek.eus 946 464 000