2. HELDUEN LITERATURA
MAMUAK
Ana Urkiza Ibaibarriaga
Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio
zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren
gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak,
gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra
narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko
gaietako batzuk.
Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean,
edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren
itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin…
Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu
beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben
imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.
Maila: C1 Prezioa: 14,50 11,60 € Orr: 132
PIZTIAREN BEGIAK
Alberto Ladron Arana
Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen
gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta
bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta
bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz,
nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar
batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena.
Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri
bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta
bereganatzeko.
Maila: C1 Prezioa: 21,55 18,30 € Orr: 318
HELDUEN LITERATURA
ODOL MAMITUAK
Alaine Agirre Garmendia
Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean
dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko
batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina
gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka.
Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo
eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia mu den hizkera
eder, estilizatu bat erabiliz. Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean
zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak;
dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz
eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik
100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.
Maila: C1 Prezioa: 16,85 13,50 € Orr: 196
HARRIAN MEZUA
Alberto Ladron Arana
Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz
loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri
baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste
zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea
arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero
eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak,
ETAren kontrako borroka zikina… Alberto Ladron Aranak thriller berri
bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta
irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz.
Maila: B2.2 Prezioa: 22,30 17,85 € Orr: 324
3. HELDUEN LITERATURA
ARANTZAK BARRURANTZ
Xabier Mendiguren Elizegi
Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko
du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu
gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak;
besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri
beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa
hartan gertatua… Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan,
nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek,
arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak
nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal
Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala
sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak.
Maila: B2.2 Prezioa: 16,25 13,00 € Orr: 172
GERRA TXIKIA
Lander Garro
Gerra txikia, Lander Garro: Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru
seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta,
muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz
besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik
ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan
daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak,
atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari
begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan
ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak,
hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen
musua.
Maila: C1 Prezioa: 20,00 16,00 € Orr: 300
HELDUEN LITERATURA
HILEN LOGIKA EZKUTUA
Jabier Muguruza
Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard
Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna.
Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz
arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste
behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak:
Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa,
harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak,
barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna,
zahartzaroa… horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko
bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder
honetan.
Maila: B2.1 Prezioa: 14,00 12,00 € Orr: 104
ENDA LUR
Toti Martinez de Lezea
ENDA LUR iraganera egindako bidaia da, gizon-emakumeek erraldoietan
eta dragoietan sinesten zuten garai ilun batera; garai gogorra eta
erreala zen, eta garai hartako leinuek, gainera, beste lurretatik iritsitako
inbaditzaileei aurre egin behar izan zieten. Endara neska gaztea
gailentzen da eleberri honetako pertsonaien artean. Bide luzea egin
beharko du ibar galdu batetik Mendi Sakraturaino, han bizi baita Amari
Ama Lurra. Bitartean, Ihabar eginahalean saiatzen da borrokalari handitzat
onar dezaten, Garr eszeptikoak ahaztu egin nahi du nola erraustu dituzten
bere hiria eta bertako biztanleak, Ozen jentila zain dago noiz helduko bere
gurasoez mendekatzeko unea, eta Enda Lurrez jabetzeko planak ari da
Baladaste duxa egiten. Horiek eta beste askok pertsonaia sorta harrigarria
osatzen dute. Atzo bezala, gaur ere sinesgarriak gertatzen dira guztiz,
borroka bizian leialtasunaren eta traizioaren, askatasunaren, justiziaren
eta morrontzaren artean. Toti Martinez de Lezea idazle ospetsuaren eskutik
emana dago Enda, eta, berriz ere, bere irakarleak harrituta utziko ditu,
erregistro desberdin, berrizale, eta dudarik gabe, erakargarri batekin.
Maila: C1 Prezioa: 22,00 18,70 € Orr: X
4. HELDUEN LITERATURA
HUTSAREN ITZALAK
Jon Arretxe
Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren
deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi
dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea
bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.
Hauxe da Toure “detektibe-igarle”aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat
estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten
du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera
barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea
eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak,
mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute
protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia
da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren
kontrako borrokara behartzen duen historia.
Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten
diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.
Maila: B1.2 Prezioa: 18,00 15,30 € Orr: 240
SU ZELAIAK
Mikel Perurena Ansa
Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere.
Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6,000 lagun
hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian kondenatu: itsu, maingu,
herren, zoro. Belaunaldei oso bat sakrifikatu zen.
Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 240
HELDUEN LITERATURA
NEVADAKO EGUNAK
Bernardo Atxaga
Nevadako egunak kronika da hasieran; nobela, bukaeran. Liburuko pieza
guztiak dira bereziak, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak.
Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain
trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere. Liburuaren
atmosfera nagusia biografiarena da, pieza guztiek giza esperientzia
baitute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen,
zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako
denboran; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat,
hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute
garrantzia, batez ere, desertuak.
Maila: C1 Prezioa: 23,00 19,55 € Orr: 464
APIRILA
Iñigo Aranbarri
Esteban Alberdik lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta
dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean,
kankarrean kolpe handia hartuta aurkitu dute kale bazterrean. Eldarnio
betean, denboraren putzuan barneratu da, bi mende eta erdiko jauzin:
Azkoitiasn ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren
prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean.
Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 216
5. HELDUEN LITERATURA
ORPOZ ORPO
Ernesto Prat Urzainki
Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea
nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari.
Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia
Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio.
Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite
eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante
den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza
emango dioten kideak, poliziak, Erakundea... Hala, bada, estutzen doan
bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea,
heriotza eta erlojua.
Maila: C1 Prezioa: 17,00 13,60 € Orr: 198
HEMEN NAIZ, EZ GELDITZEKO BAINA
Markel Ormazabal
Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez
zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz
hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea.
Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio
herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du
hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega,
galeriak, hormak... Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu
nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez
du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko
diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia
pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.
Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi
ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez
ere, topos krudel eta ikaragarria.
Maila: C1 Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 168
GAZTE LITERATURA
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN
Ander Izagirre
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan
eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan,
soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten.
Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi
du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen
kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten
oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan
lagun bat izateko.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80
ARGIXORGIN
Estibaliz Vivanco Ramirez / Joseba Larretxe BErazadi “JOSEVISKY” (IL)
Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende
aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik,
alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute
gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio
parte onekoa iruditzen. Nikole bere adiskidearen eta kalean topatuko duen
saguzarkume baten laguntzarekin, Illarek aurre egin beharko dio etxeko
guztiak mehatxatzen dituen arriskuari.
Maila: B2.2 Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92
6. GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA
DUMITRU
Koldo Izagirre
Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski,
errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan.
Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona
Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira
urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite
dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko
dute…
Maila: B2.2 Prezioa: 9,50 8,00 € Orr: 76
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA
Fernando Morillo
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan.
Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera
bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz,
mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta
bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean,
bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80
KARLISTEN ALTXORRA
Gaizka Arostegi Castrillo / Julen Ribas Sasiain (IL)
Alex eta Irati dira abenturazko eleberri honetako bi protagonista
gaztetxoak. Alex udako oporraldian Baztango familia batengana bidaltzea
erabaki du aitak; ikasturte osoa alperrik galdu du. Bere jarrera zuzentzeko
ohiko girotik kanpo egun batzuk ematea ongi etorriko zaiola uste du,
hau da, Irati eta bere amaren etxean. Hasiera batean, Alexek erabat
zapuztuta onartuko du egoera berria, lehenbailehen handik joatea baino
ez du buruan izango. Ustekabean, baina, bere burua abentura kitzikagarri
batean murgilduta ikusiko du. Berrehun urte lehenago galdutako altxor
baten bila jartzea tokatuko zaie bi lagunei, eta bide batez beste altxor
baliotsuago bat aurkituko dute: maitasuna.
Maila: A2 (10-12 urte) Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 140
IPURTARGIEN HERRIAN
Ramon Olasagasti Aiestaran / Mikel Valverde Tejedor (IL)
Erreka ondoko etxe gurpildun trauskil batean bizi da Lur. Herrian apenas
dakite ezer gehiago hari buruz. Askok sorgintzat daukate, orain agertu,
orain desagertu egiten delako.
Intza, Lizar, Ibai, Elur eta Itsaso, San Joan sua egiteko sastrakak bilatzen
ari direla, Lurren etxera hurbilduko dira, kontu pixka batekin bada ere.
Amonak, ordea, adiskidetsu hartuko ditu eta bidaia zoragarri bat egitera
gonbidatuko ditu etxe gurpildunean. Txango berezi horietan, Lurren seme-alabak
ere ezagutuko dituzte: Eguzki, Ur eta Haizea.
Eta haien eskutik deskubrituko dituzte neska-mutilek Euskal Herriko paraje
eta txoko zoragarriak, eta gainera, haiek maitatzen eta zaintzen ikasiko
dute.
Maila: B1.2 Prezioa: 10,70 8,60 € Orr: 64
7. GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA
ZORTZI IPUIN GOTIKO
Jon Eugi Aierdi
Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson
edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak
izu sentimendu hori pizteko: gazte talde batek Halloween gauean hilerrira
egindako bisita, etxe sorginduak, begizkoak eta madarikazioak, ehorztetxe
bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta
estilo aberatsez idatzitako terrorezko kontakizunak, oro har literaturazale
guztien gozamenerako.
Maila: B2 Prezioa: 11,00 9,35 € Orr: 113
MORADERO
Gus Jimenez Vaquero / Nuria Fortuny Herrero (IL)
Moraderotik iritsi den gutun batek hankaz gora jarriko du June eta Nelise
ama-alaben bizitza: Saal da, Neliseren aita. Neskatoak ez du ordura arte
aitaren berri izan, aita zuenik ere ez zekien. Izan ere, Saal Moraderora
iritsi eta handik gutxira galdu zuen Junek haren arrastoa. Alabaina, gutun
honek argituko dio gertatutako guztia: Moraderoko biztanleek, beren
erloju bereziei esker, denbora galdu beharrean, irabazi egiten dute. Eta
horregatik, Juneri Saalengandik urruti igarotako denbora oso luze egin
bazaio ere, berez, Moraderon ez da horrenbeste denbora igaro. Demeter
du izena erloju zoragarri hauen egileak.
Maila: B1.1 (10-12 urte) Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92
ORKESTRA LURTARRA
Harkaitz Cano / Jokin Mitxelena Eritze (IL)
Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila
abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta
jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera
igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan
azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean
pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea…
Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute,
baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.
Maila: B2.2 (10 urte) Prezioa: 13,35 11,35 € Orr: 100
PRINTZESA GUZTIEK DUTE BERE IPUINA
Antxiñe Mendizabal Aranburu / Maite Gurrutxaga (IL)
Printzesa guztiek dute bere ipuina, eta ipuin honetakoak Raisa du izena.
Jakina da printzesa guztien eginkizun ia bakarra itxarotea dela, baina
Raisaren jakin-mina handia da, eta bere ametsaren bila abiatu nahi du
lehenbailehen. Basamortuarekin egin izan du beti amets. Abentura eta
historia uztartzen ditu Raisa printzesa eta haren alaba, Aiora, protagonista
dituen ipuin honek. Alhambra, Baztan eta Tutera izango dira beren
bizitzako agertoki nagusiak. Eta, basamortuko gizon-emakumeek hiru
basokada te hartuz bizitzaren aldiak ospatzen dituzten eran, dastatuko
dituzte biek ere bizitzaren mingostasuna, maitasunaren gozoa eta
heriotzaren leuntasuna.
Maila: B2.2 (12-16 urte) Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 80
8. ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 22 17,6 €
ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 11,50 9,20 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK
+ ENTZUNGAIEKIN)
Prezioa: 22 17,6 €
ARIAN B1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,50 12,40 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 22 17,6 €
ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 11,50 9,20 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24 19,20 €
ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(+ ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,50 12,40 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24 19,20 €
ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,50 12,40 €
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD)
Miren Agur Meabe / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72
OTSOA (+CD)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (ilustratzailea)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa
ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 62
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek.
Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu
nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak:
aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72
9. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
SIBERIAKO LOREA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da.
Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du
telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko
bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 64
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.
Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien
Larryk.
Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik
zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak
zituen, gorrigorriak.
—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.
Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 74
KATU BELTZA (+CD)
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (ilustratzailea)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko
museoaren ondoan ibiltzen da egunero.
Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura
anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin
behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren
itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du.
Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 76
10. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
NAIA INDIA GORRIETAN (+CD)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72
GEMINIKO NEBULOSA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 68
IZU-ISTORIOAK (+CD)
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio:
- Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera
Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen
duten horietakoak.
Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (ilustratzailea)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa.
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak
ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64
11. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ENIGMAK (+CD)
Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (IL)
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.
Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD)
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (IL)
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.
—Anjela! —esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta,
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek:
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 88
BESTELAKOAK
ARGIAREN 2015eko EGUTEGIA
Etxe, eskola eta elkarteetako hormak edukiz jazteko egutegia. Aurrealdeko
orrialdean ohiko elementuak aurki daitezke: eguna, santuak, Seaskako
izendegia, eguzkia, hilabete osoko egutegiaren erreferentzia eta ilargiaren
gorabeherak. Atzealdea osatzeko gai anitzeko edukiak jorratzen dira orriotan
eta tartean kolaboratzaile famatuen sinadurak aurki daitezke: Historia gaiak,
txisteak, hitzokeiak, bertsoak, etxerako gomendioak, zientzia etab.
Prezioa: 9,00 7,50 €
EUROPAKO HERRIEN MAPA
Europa erakusten digutena baino askoz ere anitzagoa eta ederragoa delako,
eskuratu herrien mapa. Kontinentea ulertzeko beste begirada bat. Etxe, eskola
eta elkarteetarako opari aproposa.
Neurria: 81,10cm x 59,40cm Prezioa: 15,00 12,75 €
AZKEN TXORAKIKERIAK (2014)
Txiste liburua. 400 orrialde ingurukoa.
Prezioa: 12,00 10,00 €
EZ DA HAIN FAZILA
Denbora pasa bilduma berezia.
Prezioa: 5 4 €
DENBORA-PASA
BILDUMA
BEREZIA
ez d a hain fazila
5 euro