EGAPE_TXO!1 2
ALBISTEAKMOTZEAN
ADARRA: Urriaren 3an 6. Mailako ikasleak Adarra mendira
joan ginen. Oso egun polita izan zen, ondo pasa genuen eta
gainera argazki asko atera genituen. Mendiaren tontorrea
igotzen, harri handi bat ikusi genuen, Sanson-Harri
deiturikoa.
Mendiaren puntan harri batean
laburu eta Euskal Herriko iku-rrina
ikusi genituen. Gero
maldan behera jeisterakoan
ikasleak behera erori ginen, parrez leherturik.
ONDDI: Egun berdinean, 5.mailako ikasleak Onddi-ra igo
ginen. Muliskora joan ginen, han harrespilak ikusi genituen.
Bidean zehar abesten joan ginen parrez leherturik.
Asko jolastu genuen, eta inurritegi asko ikusi genituen.
Batzuk oso oso nekatuta etorri ziren eskolara.
BAKETIK
2014 ko Urriaren 2an BAKETIKetik antzerki-forum bat egitera etorri ziren. Antzerkiaren
gaia hau zen: Mutiko bat eta neskatxa bat lagunak dira, egun batean neskak 6.mailako talde-koen
laguna izatea erabaki zuen.Ondorioz bihurria izatea agindu zioten. Bitartean, mutikoa
oso triste jarri zen...
Asko gustatu zaigu antzerki hori, gure us-tez
modu on bat da jakiteko lagunak ez
direla baztertu behar, hori gaizki dagoela-ko.
EUREKA MUSE-OA
Pasa den asteartean
Eureka zientzia
museora joan gi-nen.
Oso ondo pa-satu
genuen 3. zi-kloko
ikasle eta irakasleek. Gauza asko
ikusi genituen: 5. mailakoek animalia eta
pertsonen nahasteak ikusi zuten, baita pi-lota
handi bat ikusi zuten elektrizitatea
ematen zuena. Gehiena gustatu zitzaiena
izpiluen laberintua izan zen. 6. Mailakoek,
berriz, gela batean, hainbat gaietaz hitz
egin genuen: urtaroak, zergatik neguan
eguna motzagoa den... oso interesgarria
izan zen. Gainera ohe iltzedun gainean
jarri ginen. Baita animalien eboluzioa,
ikusi genuen. Oso bixita interesgarria!!
IBAI ETA GORKA
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN………… 2
KIROLEN BERRI……………… 3-4
ELKARRIZKETA:
JON MARTIN………………… 5
ANDER LIZARRALDE……… 6
MUNDUAN, ZE BERRI?........... 7-8
EUSKAL HERRIAN ZEHAR… 9
JAPON ERE EUSKARAZ…….. 10
LIBURUTEGIKERIAK……….. 11
ZINEA ETA MUSIKA………….12-13
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK… 14
DENBORAPASAK…………… 15-16
3.
EGAPE_TXO!1 3
EEEERRRRRRRREEEEAAAALLLLAAAA
Erreala futbol taldearen estadioa Gipuzkoan dago, Donostia hiriburuan: Anoeta izena du.
Aurtengo jokalri taldea honako hauek osatzen dute: Gerónimo Rulli, Carlos Martinez , Mikel Gonzàlez, Gorka
Elustondo, Markel Bergara, Iñigo Martìnez, Alfred Finnbogason, Es-teban
Granero, Imanol Agirretxe, Xabi Prieto, Carlos Vela, Eñaut Zu-bikarai,
Rubèn Pardo, Ion Ansotegi,
Sergio Canales, David Zurutuza,
Chori Castro, Yuri Berchiche, Joseba
Zaldua, Dani Estrada, Jon Gaztañaga,
Alberto de la Bella.
David Moyes da oraingo Errealeko
entrenatzailea.
ATHLETIC
Athletic bilboko taldea da. Bere futbol zelaia San Mames Beria da. Aurten beritu dute guztia.
Aurtengo jokalariak : Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, La Porte, Moran, San José,
Etxeberria, Iturraspe, Sola, De Marcos, Gómez, bustintza, Herrerín, Susaeta,
Iraola, Etxeita, Rico, Gurpegui, Muniain, Aduriz, Viguera, Fernández, Aketxe,
Balenziaga eta López.
Entrenatzailea Ernesto Valverde
JULEN ETA GARTZEA
4.
EGAPE_TXO!1 4
OSASUNA
Nafarroako taldea da Osasuna. Bere futbol zelaia El Sadar deitzen da.
Jokalarien izenak hauek dira:
Ander Cantero, Maikel Mesa, Javier Flaño, Roberto Santamaría, Jesús Tamayo,
Mamadou Koné, Ion Echaide, Javad Nekounam, Cedric Mamwati eta Kenan Ko-dro.
Iruñako futbol taldea da.
Cedric - Real Betis; Dani Ramos - Peña Sport; Echaide -. Hércules; Fernando Rubio - Peña Sport;
Francisco Andrés Silva -. Brujas; J. Nekounam - Al Kuwait ; Javi Flaño - Mirandés; Josetxo - Peña Sport
K. Ansarifard - Tractor Sazi ; Kenan Kodro - Real Sociedad ; Miguel Usoz - Peña Sport;
Rodrigo Sanz -. Tudelano , Santamaría - Ponferradina, Libre; Sergio Castel - Tudelano
EIBAR
Eibar futbol talde nagusia da, 1.mailan jokatzen duena.Bere futbol-zelaiak Ipurua du izena.
Jokalarien izenak hauek dira:
Irureta-Irazusta-Jaime-Boveda-Añibarro-Ekiza-Albentosa- Lillo-Didac Vilá- Raul Navas-Abraham -
Capa- Errasti-Dani Nieto-Dani Garcia-Boateng-Saul Berjon- Javi Lara-Ángel-Arruabarrena-Lekic-Piovaccari-
Manu del Moral-
Entrenatzailea:Gaizka Garitano.
Aurtengo fitxaketak Hauek dira:
Javi Lara-Dani Garcia-Jaime-Angel-Raul Navas-Ekiza-Dani Nieto-Abraham-Manu del Moral-Boateng-
Piovaccari-Saul Berjon-Didac Vila-Lekic:
Bajak: Jota Peleteiro (Celta), Gilvan (Hércules), Yuri (Real Sociedad), Eizmendi (Leganés), Morales (Levante),
Diego Jiménez, Urko Vera, Matías Ibáñez, David Mainz (Larisa), Diego Rivas, Lillo, Arregi (Cádiz).
Aurtengo derbiak: Eibar-Erreala: 1-0 Erreala-Eibar: 20. jardunaldia.
Athletic-Eibar:0-0 Eibar-Athletic:25.jardunaldia.
EGOITZ-LANDER
5.
EGAPE_TXO!1 5
BERTSOLARIEKINBBBEEERRRTTTSSSOOOLLLAAARRRIIIEEEKKKIIINNN BBBBEEEERRRRRRRRIIIIKKKKEEEETTTTAAAANNNN…………
Kaixo lagunok!! Ander Lizarralde eta Jon Martini elkarrizketa txiki bat egin di-egu.
Biak oiartzuarrak dira eta aurten gure Bertsolaritza saioetako bertsolariak
izango dira. Ea zer dioten!!!
Kaixo Jon! Gure prentsarako galdera batzuk prestatu ditugu, ikas-leek
hobeto ezagutu zaitzaten…
Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan?
12 urte nituen bertso-eskolan apuntatu nintzenean. Garai hartan bertsolaritza ez zitzaidan gehiegi
interesatzen, baina bertsoak egiten ondo pasatzen nuen eta gainera patata tortila ematen ziguten hasi
aurretik. Lagunarte berezia topatu nuen bertan, eta nire bizitzako abentura harrigarri eta luzeenaren
hasiera izan zen.
Zenbat urte daramatzazu bertsotan?
Hogei urte baino gehiago daramatzat. Zahar samarra naiz, beraz… Herri asko ezagutzeko aukera eman dit horrek eta lagun
asko egin ditut bertso saioetan.
Bertsotan hasten zeranean zer da gehien gustatzen zaizuna?
Bertso bat hasten duzunean inoiz ez dakizu ziur ondo aterako den edo ez. Magia egitea bezalakoa da neurri batean. Zerotik
hasi behar duzu, jendaurrean, eta denbora mugatuarekin. Amildegi batean egotea bezalakoa da, eta zuk salto egin behar duzu
jakinda ia ziur zabaldu egingo dela daramazun paratxuta. Bertigo sentsazio hori da gehien gustatzen zaidana.
Egapera etorri zineten lehenengo egunean zein izan zen lehenengo inpresioa?
Bertsolaritza zer zen ere ez zenekiela batzuk…
Ikasleak ondo portatzen al dira zurekin?
Bai, oso ikasle jatorrak ditut. Adi egoten dira klaseetan eta asko ari dira ikasten. Dagoeneko lehenengo koplak egiten ere
ikasi dute, pentsa!
Bertsotan hasi nahi dut.Zer egin behar dut?
Bertso-eskolara apuntatzea gomendatzen dizuet. Bertan zuek bezala bertsoen munduan hasi berriak diren ikasleak aurkituko
dituzue. Arkaitz Oiartzabal duzue irakasle eta zorte handia izatea da hori. Barre asko egiteko aukera izango duzue bertan.
Apuntatzen bazarete, ez zarete damutuko.
Egapeko neska-mutilekin harreman ona izan al duzu?
Bai. LH5en nago eta baita DBH1n ere. Hiru urtez jarraian bertsolaritza lantzea luxu bat iruditzen zait.
Zure ustez ikasleak gustora egoten dira zurekin?Zergatik?
Seguru nago baietz. Batzuei besteei baino gehiago gustatuko zaie, baina aukera bat ematen badiozu, bertsolaritzak beti eman-go
dizu gozatzeko aukera.
Zein izan da parte hartu duzun txapelketarik garrantzitsuena?
Gipuzkoako Txapelketatan eta Euskal Herriko txapelketatan lehiatu naiz. Txikitatik hasi ginen txapelketatan parte hartzen eta
hasieran irabazteak asko axola bazidan ere, gero konturatu nintzen txapel bakarra zegoela eta txalo asko. Ez dela zertan le-henengoa
izan egiten dugun gauza guztietan. Egiten duguna ahalik eta ondoen egitea dela saririk handiena.
Zer nahiago duzu: bertsolaritza klaseak eman,bertso paperak idatzi edo oholtza gainean bertsoak bota?
Dudarik gabe, bertsoak kantatzea da gehien gustatzen zaidana. Bertsolaritza klaseak ematen gustura jarduten naiz, baina
nire lana da. Egunero egin behar izaten dut, eta egun batzuetan iratzargailuak jotzen duenean nahiagoko nuke ohean gelditu
irakasle paperean sartu eta zuengana joatea baino. Zuei ere gertatuko zaizue hori… Bertsotarako gogo gehiago izaten dut
normalean.
JUNE T. ETA ARIXEN
6.
Orain, Goazen AnderLizarralderekin. Hau ere bertso-laria
EGAPE_TXO!1 6
eta oiartzuarra dugu... ea zer dioen
Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan?
Hamabi urterekin.
Zenbat urte daramatzazu bertsotan?
Hemeretzi urte daramatzat.
Bertsotan hasten zeranean zer da gehien gustatzen zaizuna?
Bertsoa sortzea eta espresatzea oso gustuko dut, horrez gain, lagun ar-tean
elkartzea maite dut gehien.
Egapera etorri zineten lehenengo egunean zein izan zen lehenengo inpresioa?
Oso talde politak aurkitu nituen eta bertso maila handikoak.
Ikasleak ondo portatzen al dira zurekin?
Oraingoz bi saio eman ditut eta oso ongi egon dira.
Bertsotan hasi nahi dut.Zer egin behar dut?
Bertso eskolan apuntatu zaitez, ez zara damutuko!
Egapeko neska-mutilekin harreman ona izan al duzu?
Oraingoz eduki dudan harremana oso polita izan da, oso talde
animatuak eta jatorrak dira.
Eskerrik asko!!!!
ARIXEN ETA JUNE T.
7.
EGAPE_TXO!1 7
MUNDUANZER BERRI?
ESPAZIOTIK BERRIAK
Orain arte ikusitako Unibertsoko izarrik zaharrena aurkitu dute:
HD 140283 izarra da eta 13.200 milioi urte ditu. Adituen arabera, kosmosean
sortu zen lehenengo izarretakoa izan zen.
NASAko ikertzaileek orain arte ikusitako izarrik zaharrena aurkitu dute Hubble
teleskopioarekin. Adituen arabera 13.200 milioi urte inguru ditu, hau da, Big
Banga gertatu eta ondorengo 600 milioi urtetan sortu zen.
HD 140283 izarra lurretik 186 argi urtera dago. Howard Bond da aurkikuntza-ren
arduradun nagusia.
Astronomoek egindako kalkuluen arabera, izarrak 13.900 milioi urte inguru
ditu, baina adituek akats tarte handiarekin jokatzen dutenez, izarrak gutxienez
13.200 milioi urte dituela
esan daiteke.
ANDONI ETA ASIER
8.
EGAPE_TXO!1 8
BAAL ZENEKIEN...
EBOLA
Ebolaren birusa 1976an atzeman zuten, bi tokitan: Hego Sudanen eta Kongoko
Errepublika Demokratikoan.
OMEren arabera, gaixotasun larri bat da, eta %75 inguruko heriotza tasa dauka
gaitzarekin kutsatzen direnen aldetik.
Kutsatzeko, ezinbestekoa da zuzeneko Harremana izatea ebolak jota dagoena-rekin,
odol, likido, muki edo gorputz jarioen bidez: gorotzak, pixa, hazia edota
listua.
Animalien bidez, ere igaro daiteke gizakietara ebolaren birusa: tximu, antilope,
eta saguzarren bidez, besteak beste.
Gitzaren lehen sintomak bat-batean agertu ohi dira, eta hauek dira ohikoenak:
sukarra, ahuldadea, giharretako mina, buruko eta eztarriko mina.
Ondoren, botagurea, beherakoa, negela, giltzurrunetako eta gibeleko disfuntzi-oak
eta, zenbait kasutan, barruko eta kanpoko hemorragiak gertatzen dira.
Ebolaren birusari aurre egiteko botikarik ez dago oraindik, ezta prebentziorako
txertorik ere.
ANDONI ETA ASIER
9.
EGAPE_TXO!1 9
EUSKALHERRIAN BIDAIATZEN :
GOAZEN LAGUARDIAra!!!
HAN MAHATS BILKETA ETA ARDO UPATEGIAK IKUSIKO DI-TUZUE...
Laguardian barrena ibilaldia oinez :
Antzina, "Nafarroaren guardia edo zaintzaile" izateari zor dio izena
Arabako herriak. Erdi Aroan, Nafarroako erresumak Gaztelakoaren
aurrean zuen defentsa-lerroko osagai garrantzitsua izan zen hiribil-dua.
Harresi, oinetxe eta jauregi ederrak ditu herriak, baina, itxuraz,
ezkutatuta dagoen beste elementu erakargarri bat ere badu: Arabako
Errioxako ardo bikainak gordetzen dituzten lurpeko upelategiak.
La Hoyako aztarnategia 1935ean aurkitu zuten. Harrezkero bertan
egin dituzten ikerketek erakutsi dutenez, duela 3400 urte baino gehia-gotik
bizi da gizakia inguru honetan.
Hiriak 4 hektarea ditu gutxi gorabehera, eta merkataritza-gune ga-rrantzitsua
izan zen Brontze Aroan.
Egun, azternen inguruan dagoen museoan inguru honetan aurkitutako
gauza ugari daude ikusgai: ontziak, platerak, apaingarriak...
http://turismo.euskadi.net/es/rutas/un-paseo-por-laguardia/x65-
12375/es/
EGOITZ ETA LANDER
10.
JAPONEN ERE EUSKARAZHIROMI YOSHIDArekin
Hiromi Yoshida japoniarra da, eta duela hainbat urte euskara ikasi zuen. Orain, euskara
irakasten du Japoniako unibertsitate batean. Hiromi emakume gaztea da, kanpotik eta
barrutik. Haren hitz egiteko erak, irribarreak eta begiradak gizaki xume bezain apala salatzen
dute. Oporraldia pasatzera baina lan egiteko asmotan etorri da oraingoan ere Euskal Herrira,
Japoniako unibertsitaten euskera eta linguista lanak egiten dituen Hiromi Yoshida. Osakara
(Japon) joaten da euskarako ikastaro trinkoa ematera, aurten Osakan 40 ikasle izan ditu eta
Tokion 28-30 ikasle inguru.
Japonian nolatan hasten diren euskara ikasten galdetzen die ikasleei, eta batzuek diote euska-ra
hizkuntza berezia dela; munduan seniderik ez duen hizkuntza eta horregatik interesatzen
zaiela. Beste batzuek, berriz, hemengo futbola interesatzen zaiela diote eta hortik ezagutzen
dutela Euskal Herria.
Azken hiru –lau urtetan Japoniako aldizkari askotan azaldu da Euskal Herria.
Gure iritziz ondo dago han euskeraz ikastea egumem batean ondo etrorriko zaiela pentsatzen
digu guk.Gure ustez ez dugu behar beste euskeraz hitz egiten eta denekin lagun artean eta
guztiekin euskaraz hitz egingo dugu gure hizkuntza ez galtzeko.
NAROA-NOELIA
EGAPE_TXO!1 10
11.
EGAPE_TXO!1 11
LIBURUTEGITIK
Kaixo irakur zaleok!
Ikasturte honetan Berengario, Mikel Agirregomezkorta, liburutegiko arduraduna,
beste zereginetan dabil ikastolan eta bere ordez, ni nabil txoko honetan. Hilabete
hauetan liburutegiko martxa hobeto ezagutzeko aukera izan dut eta asko poztu nau
ikusteak zuek, ikasleok, egiten duzuen liburutegiaren erabilerarekin. Orokorrean,
oso ongi betetzen duzue denok araudia eta errespetu handiarekin zabiltzate.
Hala ere, funtzionamendua hobetzeko asmotan zenbait ohar helarazi eta gogorarazi
nahi dizkizuet:
Gure liburutegia sailkatuta dago:
Kontsultarako liburuak (gaika antolatuta) eta irakurtzeko liburuak; gazte-laniazko
liburuak (etiketa zuriarekin), euskarazko liburuak (etiketa urdi-narekin)
eta ingelesezko liburuak (etiketa gorriarekin); aldizkariak, komi-kiak,
narratiboa, poesia, antzerkia, ipuinak…
Honez gain, badago beste sailkapen bat, oso ongi ezagutzen duzuena irakurlearen
adinaren araberakoa:
gomets urdina ( 7 urtera arte); gomets gorria ( 8-10 urte); gomets ber-dea
(10-13 urte) eta gomets horia (13 urtetik gora).
Sailkapen honetan, gogoratu behar dizuet, liburuak ALFABETIKOKI ORDENA-TUAK
daudela eta apaletik bat atera ez gero, etiketa begiratu eta liburu horri
dagokion tokia errespetatu behar duzuela itzultzerakoan.
Ordenagailuak erabiltzerakoan, gogorarazi nahi dizuet, astean behin, ordu erdiz ibil
zaitezketela jolasean. Eta, beti etxerako lanek dutela lehentasuna.
Bukatzeko galderatxo bat egin nahi dizuet: Zerbait faltan botatzen duzue liburute-gian
eta bertan egotea gustatuko litzaizueke? Lortzea posible bada, saiatuko naiz.
Zer botatzen duzu faltan?
-----------------------------------------------------------------------
--------------------------
Zuen erantzunen zain geratzen naiz!
Hurrengora arte irakur zaleok eta goza ezazue irakurketa-rekin!
Maite Barandiaran
12.
EGAPE_TXO!1 12
ZINERAGOAZ…
THOR
Izenburu originala: Hetjur Valhallar (Legends of Valhalla: Thor).
Urtea: 2011.
Iraupena: 79 minutu.
Herrialdea: Islandia.
Estrenoa: 2014ko urriaren 3an
Zuzendaria: Óskar Jónasson, Toby Genkel, Gunnar Karlsson.
Genero: Animazioa, fantastikoa, abenturak, komedia eta mitolo-giazkoa
da.
Laburpena: Mutil bat Thor izeneko errementaria, herri txiki batean bizi zen bere amarekin.
Esaten zuten Odinen semea zela, jainkoen erregearena. Horregatik herriko jendeak uste
zuen inoiz ez zituztela garaituko. Baina asko nahastu ziren zeren eta ejertzito erraldoi batek
erasotu zien eta hango jendeak inframundora bidaltzen dute Hel izeneko erregina. Thorrek
ihes egiten du eta erabakitzen du lagunak salbatzea mailu batekin, mailua magikoa da
baina ez daki erabiltzen.
DIXIE ETA ZONBIEN MATXINADA
Zuzendariak: Ricardo Ramon — Beñat Beitia.
Gidoia: Daniel Torres.
Musika: Manel Gil-Inglada.
Laburpena: Dixieri eskolan lehendabizikoz gauzak ondo doazkio-nean
bere aspaldiko lagun zonbiak, Isis eta Gonner, agertzen dira
berri txarrekin: Nigreda gaiztoa hilkorren kontrako zonbien matxi-nada
bat prestatzen ari da. Betidanik duen ametsa lortu nahi du,
mundua konkistatzea. Azoth magikoaren eramaile bezala, Dixiek
bakarrik gelditu dezake, baina zonbi eta hilkorren arteko borro-koan,
noren alde egingo du Dixiek?
ANIMATU, ZINERA JOAN ETA DISFRUTATU!!!
ENEKO ETA JULEN
13.
EGAPE_TXO!1 13
MMMMUUUUSSSSIIIIKKKKAAAANNNNBBBBEEEERRRRRRRRIIIIZZZZ............
LLLLAAAAUUUURRRROOOOBBBBAAAA TTTTAAAALLLLDDDDEEEEAAAA
Lauroba taldeak ‘Iglu bat basamortuan’ lanaren aur-kezpen
kontzertua egin zuen Donostian.
Lauroba taldeko kideak; Iker Lauroba, erdian (Argazkia: Estitxu Zabala)
Hirugarren diskoa kaleratu berri du Lauroba musika taldeak Oihuka disko etxeare-kin:
Iglu bat basamortuan. Hamahiru abestik osatzen dute lana, eta aurkezpen
kontzertua egin zuten Dokan.
Taldekide bat gehiagorekin osatu dute diskoa, eta lehen emakumezkoa gehitu zaio
gizonezko laukoteari. Hala, honakoek osatzen dute boskotea: Iker Lauroba
(ahotsa, gitarra), Haritz Lauroba (bateria), Alain Urkola (gitarra), Iñaki Ortego
(teklatua, ahotsa) eta Ane Bastida (baxua, ahotsa). Lauroba anaia donostiarrak
izan ziren taldearen sortzaileak.
NAROA ETA NOELIA
14.
Matematikako irakasleak Arantxaatera du arbelera, galdera prak-tiko
EGAPE_TXO!1 14
atzuei erantzun diezaien:
-Ea, Arantxa; praken poltsiko batean 5.000 pezeta baldin badituzu, eta bestean
10.000 pezeta…
-Oi, jauna; beste norbaiten praka jantzi ditut orduan!
Festa batean emazteak errieta egin dio senarrari:
-Laugarren aldiz hartu duzu tarta izozkiarekin. Ez zara lotsatzen
ala?
-Lotsatu? zer dela eta? Zuretzat dela esaten diet beti.
Zer egiten dute, denboraldia amaitzean, bi metro baino gehiagoko saski baloiko
-jokalariek?
ERANTZUNA:
-Auskalo, baina zinera
joan eta zure aurrean
esertzen badira, zuk ez
duzu askorik ikusiko
Zer ote da ...
“laurogeita hemeretzi eta taka!”
“laurogeita hemeretzi eta taka!”
“laurogeita hemeretzi eta taka!”
ERANTZUNA: Oso erraza: ehun zango bat, zu-rezko
hanka batekin
ROBERTO ETA ODEI