Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
Liburuen xarma           3Eskola antzerkirako gida
Proiektuaren arduraduna: EIE (Euskal Idazleen Elkartea).Liburu honen koordinatzailea: Yolanda Arrieta.Egileak: Yolanda Arr...
AURKIBIDEA 0. Sarrera      ...................................9 1. Oinarrizko hiztegia . . . . . . . . . . . . . . . . . ....
Eskola antzerkirako gida   7      Sarrera      Gida honen helburua ez da liburu baten bidezAntzerkia nola egiten den iraka...
8   Liburuen xarma    nekatuko bidean. Sketch txikiak, binakako eszena-    txoak, gertuko baliabideak, irudimena eta talde...
Eskola antzerkirako gida   11      1. Oinarrizko hiztegia       • Aktorea: pertsonaiari bizia ematen dionpertsona.       •...
12   Liburuen xarma            • Espazio dramatikoa: istorioaren tokia, ikus-     leak irudimenez osatzen duena.          ...
Eskola antzerkirako gida   15      2. Haur hezkuntza                • Helburuak •      Adin txikiko haurrak joko dramatiko...
16   Liburuen xarma     osatuko dugu. Pausoz pauso zehaztu dugu bidea,     bide hori osatzeko erabili dugun poema bakoitza...
Eskola antzerkirako gida   17                 • Poemak ikasteko bidea:       - Ikasle guztiek ikasiko dituzte poema guz-ti...
18   Liburuen xarma           6) Saioa hasteko “bat, bi, hiru” edo antzerako     lelo bat erabili. Bukaeran, txalotu.     ...
Eskola antzerkirako gida   19      2) Ekintza da garrantzitsua, eta ez eszenogra-fia konplikatua edo jantzi perfektuak era...
20   Liburuen xarma                      • Zenbait poema jostari                        antzerkia egiteko                 ...
Eskola antzerkirako gida   21bezala; gainean, plastikozko lorontziak eta loreak. Esze-natokiaren ezkerraldean beste mahai ...
22   Liburuen xarma            2- BADATOR POSTARIA poemarekin ja-     rraituko dugu.            Postaria pertsonaia erakar...
Eskola antzerkirako gida   23      - Postaria: Tirrin, tirrin! Postaria!      - Maria: Zer dakarzu berria?      - Postaria...
24   Liburuen xarma            Ezkerraldean, beste mahai bi elkarren ondoan, edo     mahai handi bat, lorontzi eta loreeki...
Eskola antzerkirako gida   25      4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema.      Kanpaiak edozein herritan entzuten dira etadenborare...
26   Liburuen xarma            Kanpaiak binaka datoz, paperezko zakuz jantzita,     dantzan eta kantari, eta eszenatokia z...
Eskola antzerkirako gida   27      Elisa: Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun?      Izaskun: Hogeita hamasei!      Elisa: Ni...
28   Liburuen xarma           A) Jotzen bahaut hortzetan,              jarriko haut bertsotan.           B) Jotzen bahaut ...
Eskola antzerkirako gida   29      7- EMADAZU GILTZA poema.      Testuari erreparatuz gero, pirata eta printze-sa datozkig...
30   Liburuen xarma           Pirata: Emadazu giltza.           Printzesa: Giltza zertarako?           Pirata: Kutxa tzarr...
Eskola antzerkirako gida   31      Postariak eztul egiten du. Dama aberatsa besotikhelduta dakar. Damak pailazo sudurra du...
32   Liburuen xarma            Printzesak ihes egiten du. Piratak ez daki zer egin.     Azkenean, printzesari joaten uzten...
Eskola antzerkirako gida   33       10- AMONA AIZUNA poema.       • Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doamerienda era...
34   Liburuen xarma           Txano gorritxo: (oihuka) Amona, amona, ireki           atea!           Otsoa: (logale da) Ez...
Eskola antzerkirako gida   35       Txano Gorritxok alde egiten du pixari ezin eutsi-rik. Otsoak ere ospa, aguazilaren bel...
36   Liburuen xarma           Aurretik esan bezala, dramaturgia proposa-     men hau ez da derrigor osorik egin beharrekoa...
Eskola antzerkirako gida   39     3. Lehen hezkuntza                • Helburuak •      Adin-tarte handia dago sei urtetik ...
40   Liburuen xarma                      • Lan egiteko prozedura •           Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nola    ...
Eskola antzerkirako gida   41      4) Ikusle paperari aktore paperari adina ga-rrantzi eman. Ikusle gisa gaudenean adi jar...
42   Liburuen xarma                      • Zenbait ariketa                          eta dramaturgia bide •           1- AL...
Eskola antzerkirako gida   43da, eta hutsunea non dagoen hara joan, beti ere, etenikgabe, geratu gabe, harik eta irakaslea...
44   Liburuen xarma     dute irakaslearen gidaritzarekin: pertsonaiaren itxu-     ra, mezua emateko modua, non kokaturik z...
Eskola antzerkirako gida   45      2- BADATOR POSTARIA poema:      Tirrin, tirrin! Postaria!      Zer dakarzu berria?     ...
46   Liburuen xarma     eta harantz abiatuko gara. Ezin dugu laguna jo eta     ezin dugu inorekin txoke egin.           Hi...
Eskola antzerkirako gida   47ko. Egoera non gertatzen den agertu behar duteeszenatokian, gelan dagoen materiala bakarrik e...
48   Liburuen xarma              - Nondik aterako da hurrengo bikotea?     Nondik ezkutatuko da?               - Non gerta...
Eskola antzerkirako gida   49     3- MARIA GOIKOA poema:     Maria Goikoa!     Zer dun, behekoa?     Goazan iturrira!     ...
50   Liburuen xarma            Oinez ibiltzen hasiko gara, bata bestearen atze-     tik, denok biribilean. Gure aurreko no...
Eskola antzerkirako gida   51ondoren, ikusitakoa aztertuko da aipatu hiru ezau-garriak kontuan hartuz.      8) Bikote bako...
52   Liburuen xarma           4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema:           Tilin-talan! Tilin-talan!           Ogia nahi dut ja...
Eskola antzerkirako gida   53      Orduan, oinez ibiltzen jarraituko dugu, hutsu-neak betetzen.      Irakasleak BI TXALO j...
54   Liburuen xarma          6) Kanpai bakoitzak bere burua aurkeztuko     du gelakideen aurrean.          7) Gero, ikasle...
Eskola antzerkirako gida   55       1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “ZUBIAK”       Lurrean lau oinean ibiltzen hasiko ...
56   Liburuen xarma           6- LISKARRA poema:           Jotzen bahaut hortzetan,           jarriko haut bertsotan.     ...
Eskola antzerkirako gida   57      3) Beti bezala, bi taldetan zatituko dugu tes-tua, bi ahots edo pertsonaiaren arabera. ...
58   Liburuen xarma           7- EMADAZU GILTZA poema:          Emadazu giltza.          Giltza zertarako?          Kutxa ...
Eskola antzerkirako gida   59      OSO AZKAR entzutean, gehiago arindukodugu pausoa.      AZKAR-AZKAR denean, erabat azkar...
60   Liburuen xarma     Oso garrantzitsua da aktoreek zeregin bat izatea es-     ku artean: orraztu, azkazalak garbitu, jo...
Eskola antzerkirako gida   61      8- DAMA POLITA poema:      Dama polita, nor maite duzu?      Zeu, etxera eramaten banau...
62   Liburuen xarma           3) Gela bitan banatu eta testua irakurriko du-     gu, ohi bezala, erritmoz egin arte.      ...
Eskola antzerkirako gida   63      9- IZEN GORABEHERAK poema.      Zein da zure izena?      Nire amaren bera.      Zein da...
64   Liburuen xarma           ...2 eta buelta erdi eskuinera.           ...1 eta buelta erdi ezkerraldera.           Berri...
Eskola antzerkirako gida   65      10- AMONA AIZUNA poema.      Amona, amona, ireki atea!      Ezin dut: gaixorik nago ohe...
66   Liburuen xarma          1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “JAIOTZA”.          Ikasle bakoitza bizi duen gauza bat i...
Eskola antzerkirako gida   67   tuari. Idatzi eta gero testuari gehiturik   antzeztuko dute.c) Testuko egoera eta bukaera ...
Eskola antzerkirako gida   69      4. Bigarren Hezkuntza          eta Batxilerra                 • Helburuak •      Jakina...
70   Liburuen xarma                      • Aholku batzuk •          Aurreko ataletakoez gain, hara hemen beste     batzuk:...
Eskola antzerkirako gida   71       Lagun asko akzioan agertzen dituen lau edobost postal behar ditugu. Ikasleak launaka j...
72   Liburuen xarma           Mutila 1: Baita zera ere! Ez ezazu txorakeria-           rik esan!           Detektibea: Egi...
Eskola antzerkirako gida   73      1) Antzerki obra bateko testu zati bat hautatueta denen artean irakurriko dute, ozenki,...
74   Liburuen xarma           2. proposamena.-             A) Berotzeko ariketa.- “PERTSONAIAREN BILA”.             Hormar...
Eskola antzerkirako gida    75      J.J. zazpietan esnatu zen goiz hartan. Beti be-zala. Garbitu eta bizarra egin zuen. Be...
76   Liburuen xarma          1) Hirunaka jarriko dira eta testua irakurriko     dute pare bat aldiz, beraien gisa.        ...
Eskola antzerkirako gida   77      6) Bultzatu ikasleak irudimena erabiltzera. Tes-tuan protagonista bakarra ageri arren, ...
78             Irakurtzeko                            Hotsak                 Aktoreak egingo duena                       B...
botatako zapatak bilatu.Keinu aldagaitza horixe, zapatak           Zapatak ohepetik atera. Ohean eseri,            Betuna ...
80   Liburuen xarma           3. proposamena.-           A) Berotzeko ariketa.- “INPROBISAZIOAK”.           Bikoteka:     ...
Eskola antzerkirako gida    81      Baina goiz hartan ezberdina izan zen oso. Za-paten bila makurtu zenean, zerbait arraro...
82   Liburuen xarma           3) Baliteke ohepean krokodiloa barik, beste gau-     za bat egotea; hori ikasle bakoitzaren ...
Eskola antzerkirako gida   83     B) Testu idatzi batekin dramaturgia bat osatubukaera emanez.-      - Ez nekatu, Maider. ...
84   Liburuen xarma     Ondo geratu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkie-     gi. Alabaina, ezin izango zenuela ulertu ze...
Eskola antzerkirako gida   85     1) Binaka, testua irakurri.      2) Testua aztertu ohiko irizpideen arabera:           •...
86   Liburuen xarma          1. Testuan zehazki ageri ez denez, toki eta une     zehatz batean kokatu ditugu pertsonaiak: ...
Eskola antzerkirako gida   87     Maider: Urko?     Beñat: Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidanaspaldi.      3. “... e...
88   Liburuen xarma           4. “Serioago geratu zinen, zain bezala”, dago-     en bezala utz dezakegu: Maiderren keinu a...
Eskola antzerkirako gida   89      Beñat: Mutil txima luze eta altu batekin zeun-dela azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: S...
90   Liburuen xarma           7. Testuan ez da etenik ageri, baina guk egin     egingo dugu, alegia, Beñatek aulkitik altx...
Eskola antzerkirako gida   91       5) Testua mutilaren ikuspegitik idatzita dagoeta ondorioz, Maiderren jokabidea oso arg...
92   Liburuen xarma           A: Ezagutzen duzu nire koinatua?           B: Ez.           A: Ez, e. Ez duzu ezagutzen?    ...
Eskola antzerkirako gida    93A: Dirurik ere ez?B: Ez.A: Dirurik ez baduzu, beste zerbait izango duzu...B: Ez.A: Ezetz esa...
94   Liburuen xarma           1) Binaka irakurri testua, pare bat aldiz.           2) Testua aztertu eta komentatu. Zer da...
Eskola antzerkirako gida   97       Bibliografia• Aldizkariak:       - ARTEZ. Revista de las artes escénicas. Arte eszenik...
98   Liburuen xarma            - Motos, Tomás & Tejedo, Francisco                 Prácticas de dramatización. Humanitas. B...
Eskola antzerkirako gida    99ANTZERKIA. Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kul-tura Departamentua. Euskara Zerbitzua. Iru...
100   Liburuen xarma             - Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea)                  www.teatroa.com           ...
Eskola antzerkirako gida   101       - Genua, Enkarni            Ostiralero afaria. Kutxa. Donostia, 2001.     - Losada, G...
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

1,531 views

Published on

Eskola antzerkirako gida

Published in: Education
  • Be the first to comment

Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

  1. 1. Liburuen xarma 3Eskola antzerkirako gida
  2. 2. Proiektuaren arduraduna: EIE (Euskal Idazleen Elkartea).Liburu honen koordinatzailea: Yolanda Arrieta.Egileak: Yolanda Arrieta, Antton Irusta, Iñaki Friera.Diseinua eta maketazioa: K3 Inprimategia.Marrazkiak: Idoia Beratarbide.Hezkuntza eta Unibertsitate eta ikerketa Sailak onetsia:2004-07-22© EIEISBN: 84-609-1895-5L.G.: SS-1008/04Inprimatzailea: K3 Inprimategia Amillaga, 1 - 6. pabiloia. 20570 BergaraEIE argitaletxeaZurriola 14, 1.ezk.20002 DONOSTIATel: 943 276999-Faxa: 943 277288e-mail: eie@eie.euskalnet.nethttp://www.idazleak.orgEragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra onen edo-zein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelek-tualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa ja-betza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke (Kode Penaleko 270 etahurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu ai-patu eskubide horiek.
  3. 3. AURKIBIDEA 0. Sarrera ...................................9 1. Oinarrizko hiztegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19 2. Haur Hezkuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17 3. Lehen Hezkuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41 4. Bigarren Hezkuntza eta Batxilerra . . . 71 6. Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99
  4. 4. Eskola antzerkirako gida 7 Sarrera Gida honen helburua ez da liburu baten bidezAntzerkia nola egiten den irakastea. Liburuez gain,ekimena bera da erremintarik aproposena antzerkiaegiten ikasteko. Beraz, zein da gida honen helbu-rua? Eskola antzerkia lantzeko joko eta proposa-men batzuk eskaintzea irakasleari, batez ere ahoz-kotasunari eta testugintzari garrantzia emanez. Hasteko, oinarrizko hiztegi bat osatu duguikasle-irakasleak kode komun batean aritu daite-zen. Gainontzean, ariketa mordo bat prestatu dugulanari ekiteko. Adin-tarteka antolatu ditugu baliabi-deok, baina adinean aurrera egin ahala aurreko pro-posamenak adin-tarte berrian txertatzeko aukeraere eman nahi izan dugu. Izanak izan, jolastea da helburu nagusia. Ne-kez irakatsiko dugu ezer lana zailduta. Kurtso bu-kaerarako ikuskizun bikain bat prestatzea bezaingarrantzitsua da bidean egiten duguna. Ez da derri-gorrezkoa eszenografia konplikatuak eta testu luzeeta zailak erabiltzea. Aitzitik, antzerkigintzan haste-ko ez da gauza handirik behar; gogoa, ilusioa, lekubat eta lanean hasteko irizpide batzuk, besterik ez.Gainera, pittinka joaten bagara ez gara hainbeste
  5. 5. 8 Liburuen xarma nekatuko bidean. Sketch txikiak, binakako eszena- txoak, gertuko baliabideak, irudimena eta talde la- na dira erremintarik merkeenak eta egokienak an- tzerkian hasteko. Eta merezi du. Fathia el Assal antzerkigile egiptoarrak Na- zioarteko Antzerki Egunean zioenez, Antzerkia arte guztien aita da. Gure iritzian, Antzerkia arte guz- tien Aita eta Ama da, arte guztiak biltzen baititu bere baitan: poesia, musika, pintura, dantza, eskul- tura, arkitektura... Eta ez hori bakarrik, gizakien ar- teko harremanak aztertzeaz gain, taldekideen arte- ko lan komuna bultzatzen du. Norberaren lotsak uxatzeko aukera paregabea da, eta hurkoaren le- kuan jartzen laguntzen digu rol desberdinak joka- tzen ditugunean. Irudimenari leiho handi bat ireki- tzen dio, gainera, eta pertsonaren baliabide ugari azalarazten ditu, hara nola, ahotsa, gorputz espre- sioa, keinuak, memoria, belarria, erritmoa... Zalan- tzarik gabe, balizko munduak amesten eta eraiki- tzen laguntzen digu. Horregatik guztiagatik merezi du Antzerkia idazteak, Antzerkia irakurtzeak, Antzerkia sortze- ak, Antzerkia ikusteak, Antzerkia ikasteak, Antzer- kia irakasteak, Antzerkia egiteak... Hitz batean, Antzerkiaz gozatzeak.
  6. 6. Eskola antzerkirako gida 11 1. Oinarrizko hiztegia • Aktorea: pertsonaiari bizia ematen dionpertsona. • Akzioa: eszenan ikusten diren transforma-zio fisiologiko eta psikologiko guztien multzoa. • Antagonista: protagonistak nahi duenarenaurka dagoen pertsonaia. • Denbora dramatikoa: antzezpenak edoikuskizunak irauten duena denbora. • Dramatizazioa: jokalariak eta ikusleak elka-rren rolak trukatuz toki eta une konkretuetan akziobat agertzen dute jolasean, antzerkiaren elemen-tuak erabiliz baina antzerkiak eskatzen duenamaiera ar-tistikorik bilatu gabe, ikuslea jokoarenpartaide bihurtuz eta ez, antzerkian bezala, ikuski-zunaren helburu. • Dramaturgia: antzerki obra bat antolatzekoteknika; testu bat antzerki bihurtzeko antolaketa. • Egoera: eszena bakoitza gertatu aurretikematen den pertsonaien arteko situazioa. • Ekitaldia: testua denboraren eta akzioarenarabera egituratzeko erabiltzen den zati nagusi ba-koitza.
  7. 7. 12 Liburuen xarma • Espazio dramatikoa: istorioaren tokia, ikus- leak irudimenez osatzen duena. • Espazio eszenikoa: antzezpena egiten den tokia. • Eszena: tokiaren, pertsonaien edo akzioen arabera egituratzen den ekitaldi bakoitzeko zatia. • Eszenatokia: eszena antzezteko tokia. • Eszenografia: antzerki bat eszenifikatzeko erabiltzen diren dekoratu, altzairu eta tresnek osa- tzen duten multzoa. • Fikziozko denbora: antzezten den istorioa- rena, alegia, gertaeren iraupena. • Garaia: istorioa kokatzen deneko unea. • Karakterizazioa: pertsonaiak eszenan ager- tzen dituen akzio, keinu, hizkera eta berari buruzko informazioa, ikuslearentzat pertsonaia hori sinesga- rri bihurtzen duena. • Konfliktoa: bi indar kontrajarrien ondorioz gertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta B ateratzen zaio bidera, aurka. • Pertsonaia: akzioa martxan jartzen duena, pertsonaia bat bere ekintzek osatzen baitute. • Protagonista: konfliktoaren edo akzioaren erdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia. Zerbait lor- tu nahi duena.
  8. 8. Eskola antzerkirako gida 15 2. Haur hezkuntza • Helburuak • Adin txikiko haurrak joko dramatikotik osohurbil bizi dira. Konturatu gabe erabiltzen dute egu-neroko jolasean, aita-amaka, dendaka edota piratakadabiltzanean. Beraz, berezko joera natural hori apro-betxatuko dugu antzerkiaren erritoetara hurbiltzeko.Horixe izango da adin hauetako helburu nagusia. Helburu estetikoez gain, jolasteko xedez sor-tutako dekorazio olerkiek aukera paregabea eskain-tzen digute horretarako. Laburrak dira buruz ikas-teko eta, esaera eta hitz joko berriak erakusteazgain, antzerkiaren oinarrizko elementu asko jorra-tzen laguntzen digute: hara nola, norbera eta beste-ak, publikoa, espazio eszeniko eta dramatikoa,erritmoa, memoria... Anjel Lertxundiren Aizak eta aizan elkarrekindantzan liburua aproposa dugu antzerki lanetanhasteko. Poema gehienak berez dramatikoak direnarren, hamar hautatu ditugu guk. Ondoren, haurtxikienekin erabiltzeko moduan antolatu ditugu,errazenetik zailagora elkar josi eta dramaturgia bat
  9. 9. 16 Liburuen xarma osatuko dugu. Pausoz pauso zehaztu dugu bidea, bide hori osatzeko erabili dugun poema bakoitza zergatik eta nola aprobetxatu azalduz. Poemei darien kutsu tradizionala atsegin ez dutenek, berriz, pertsonaien rolak alda ditzakete, nesken paperak mutilei eta mutilenak neskei ema- nez, edo biak konbinatuz: antzerkia egitea jolas egi- tea da. Noski, lan-proposamen bat baino ez da. Eta, proposamen bat baino ez denez, hara hemen gau- zatzeko bide bat. • Lan egiteko prozedura • Gunea: - Gelan ez baduzue antzerkia lantzeko toki berezirik, txoko bat egin horretarako. - Bereizi eszenatokia eta ikusleak egoteko to- kia. - Mozorrotzeko arropak kutxa batean sartu: sonbreiruak, txapelak, zapi handiak, kolorezko te- lak, haurrek etxetik ekar ditzaketen arropa zaha- rrak...
  10. 10. Eskola antzerkirako gida 17 • Poemak ikasteko bidea: - Ikasle guztiek ikasiko dituzte poema guz-tiak, egunero horretarako tartetxo bat hartuz. Poesialantzeko gida liburuan hainbat ariketa datoz poesialantzeko. Dena den, hona hemen adibide batzuk: 1) Irakasleak poema ozenki irakurri, bi ahotserabiliz. 2) Gela bi taldetan banatu. Talde bakoitza per-tsonaia bat da. 3) Hiruzpalau aldiz errepikatu pertsonaia ba-koitzaren esaldia, harik eta talde bien artean nola-baiteko erritmoa lortu arte. 4) Saio bakoitzean osagai berri bat eskainierrepikapenok egiteko: mozorrotzea, batzuk etzan-da eta besteak zutik, eserita, aulkien gainean zutikedo etzanda... 5) Behin poema ikasi ondoren, eszenatokia era-bili errezitatzeko. Hasieran, talde biak, osorik atera-ko dira. Gero, apurka-apurka, talde txikiagotan, lau-naka, hirunaka, eta azkenean, binaka bukatuko da.
  11. 11. 18 Liburuen xarma 6) Saioa hasteko “bat, bi, hiru” edo antzerako lelo bat erabili. Bukaeran, txalotu. 7) Saioa egin ondoren hobetu beharrekoa ai- patu, hurrengo taldeak esandakoa kontuan har de- zan poema errepikatzeko. 8) Poema berri bat lantzen hasten zaretenean aurretik ikasitakoari ere tartea egin, zaharra eta be- rria elkarren jarraian errepikatuz. 9) Poemak buruz ikasi ahala poema bakoitza zein bikotek antzeztuko duen aukeratu, bakoitzak bere “papera” bakarrik egin dezan, besteenari adi eta norberaren txandaren zain. 10) Pertsonaia bakarlarien testua ikasteko, aguazilarena gure kasuan, prozedura berbera erabil daiteke, baina talde bitan izan beharrean talde ba- karrean arituko gara. • Aholku batzuk • 1) Eskura duzuena erabili; aulki bat autoa, etxea edota beste edozer izan daiteke.
  12. 12. Eskola antzerkirako gida 19 2) Ekintza da garrantzitsua, eta ez eszenogra-fia konplikatua edo jantzi perfektuak erabiltzea. 3) Akzioaren erritmoari eusteko saiatu eszenaaldaketak azkar egiten. 4) Antzerkia talde lana da eta osotasunak ema-ten dio kolorea ikuskizunari. Beraz, oso garrantzi-tsua da aktore guztiek elkarri entzutea. 5) Zenbait unetan kaos txiki baten erdian zau-detela irudituko zaizue. Ez etsi, segi aurrera. An-tzerkia talde lana izateaz gain, pertsonek pertsone-kin egin beharreko lana da; lan kaotiko bezain abe-rasgarria, beraz. 6) Ez kezkatu gurasoen aurreko emanaldiare-kin. Gozatu uneaz eta ahalegindu umorez eta ilu-sioz lan egiten. 7) Zatiek egiten dute osotasuna. Zatika lanegin, zati eta une bakoitzarekin ahal adina disfruta-tuz.
  13. 13. 20 Liburuen xarma • Zenbait poema jostari antzerkia egiteko proposamen gisa • Dramaturgia bat osatzeko bidea. 1- ALKATE ONAREN BANDOA poemare- kin has daiteke ikuskizuna. Bando batek giroa prestatzen laguntzen di- gu, eta publikoa isilarazten du era jolasgarriz. Guk poemari bukaera aldatu diogu, azken lerroa kendu, eta Hastera goaz! Beraz, ixo! erantsi dugu. Bandoak herriko plazan jo ohi dira. Plaza egiteko ez dugu gauza handirik behar, mahai ba- naka batzuk, besterik ez, ondorengo eszenogra- fiak antolatzeko erabiliko ditugunak, hain zuzen. Kasu honetan, leiho bat eta balkoi bat. • Egoera: Aguazilak, ikusleak isilarazteko, alkatearen bandoa jotzen du. • Pertsonaiak: Aguazila. Eszenatokiaren atzean, eskuinaldean, mahai txiki bi elkarren ondoan, edo mahai handi bat, balkoia balitz
  14. 14. Eskola antzerkirako gida 21bezala; gainean, plastikozko lorontziak eta loreak. Esze-natokiaren ezkerraldean beste mahai bi elkarren ondoan,edo mahai handi bat, eta hor ere, gainean, lorontziak etaloreak. Txapela buruan eta bastoia eskuan sartzen da agua-zila eszenatoki erdira. Turuta jotzen du eta publikoari be-giratzen dio, zuzen-zuzen. Paper handi bat zabaldu, etaoihuka esaten du:- Aguazila: Herritar maiteak: alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da, oiloak txiza egin bitartean, atso arrak umeak egin arte, eta gatzari harra egin artio, nik esandakoa egingo dela hemen! Eta nik hauxe diot: Hastera goaz! Beraz, ixo! Aguazilak tutua jotzen du berriro ere, eta paperabildu ondoren, eszenatokiaren atzeko aldera doa, lurreandagoen eguzkia hartu, eta zintzilikatu egiten du. On-doren, eszenatokitik irteten da.
  15. 15. 22 Liburuen xarma 2- BADATOR POSTARIA poemarekin ja- rraituko dugu. Postaria pertsonaia erakargarria da istorio bat hasteko, beti dakarrelako berriren bat. Bizikletan datorrela adierazteko, bizikleta manilar solte bati edo makila bati helduta etor daiteke, edota makila luze bat hanka artean duela. • Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma- riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin, baina Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta, horregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egoten da egunero. • Pertsonaiak: postaria eta Maria. Eszenatokiaren eskuinaldean mahai txiki bi elka- rren ondoan, edo mahai handi bat, leihoa balitz bezala. Gainean, plastikozko lorontziak. Mahaien atzean etxeko andrea, buruan ruloak, eta amantala jantzita duela. Lo- reei ura botatzen ari delako itxurak egiten. Ezkerretik postaria dator, “bizikletan”, txapela bu- ruan, eta sorbaldan, trabes, maleta handi bat duela. “Bal- koi”aren aurrealdean geratzen da, eta atzamarrez txirri- na joko balu bezala egiten du.
  16. 16. Eskola antzerkirako gida 23 - Postaria: Tirrin, tirrin! Postaria! - Maria: Zer dakarzu berria? - Postaria: Postala eta gutuna, nire maite ku- ttuna. - Maria: Postalak zer dio? - Postaria: Zure izebak adio. - Maria: Gutunak zer esan? - Postaria: Neska zintzoa izan! Postariak eskutitza eman eta alde egiten du Ma-riaren aurretik, eszenatokiaren eskuinaldean ezkutatuz. 3- MARIA GOIKOA poema ederki txertatudaiteke hemen. Bi “Maria” behar ditugu, ordea. “Behekoa”aurreko poemakoa izango da. “Goikoa” ezkerral-deko mahai gainean jarriko dugu, hots, bere “bal-koian”. • Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre-kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe-an bakar-bakarrik egoten. • Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B(ehekoa).
  17. 17. 24 Liburuen xarma Ezkerraldean, beste mahai bi elkarren ondoan, edo mahai handi bat, lorontzi eta loreekin. Gainean, tente, Ma- ria Goikoa, buruan painelua, eta mantalez jantzita duela, trapuari hautsak kentzen. Eskuinaldean dagoen Mariak deitzen dio. - Maria B: Maria Goikoa! - Maria G: Zer dun, behekoa? - Maria B: Goazan iturrira! - Maria G: Ez zeukanat betarik! - Maria B: Zer dun, bada? - Maria G: Senarra etorri. - Maria B: Zer ekarri? - Maria G: Zapata eta galtzerdi. - Maria B: Hire senarra eta nire senarra hase- rretu egin omen ditun. - Maria G: Zeren gainean? - Maria B: Azaburu baten gainean. - Maria G: Hireak ditun kulpak, txuri, gorri eta kikirriki! Haserre, Maria B-k alde egiten du. Maria G. mahaitik jaitsi, eta ezkutatu egiten da.
  18. 18. Eskola antzerkirako gida 25 4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema. Kanpaiak edozein herritan entzuten dira etadenboraren joana adierazteko aukera erreala be-zain poetikoa dira. Ikuskizunean tarteka-tartekatxertatuz gero, modu ederraz adieraziko dute den-boraren etenik gabeko joana. Era berean, paperak banatzeko orduan soltedauden aktoreei papera emateko bidea eskaintzendigute. Bi, lau, sei, zortzi edo hamar lagunek egindezakete kanpaiena, bi taldetan banatuta. Nola jantzi? Paketeak egiteko, paper marroizati bati, erdian, burua ateratzeko zuloa egin, etanahikoa da kanpai itxura hartzeko. Kanpai-fami-lia biak bereizteko, buruan kolorezko txano banaeraman dezakete aktoreek; A taldekoek kolore ba-tekoa, eta B taldekoek beste kolore batekoa. Binaka, elkarri helduta, “vals” bat dantza-tzen atera daitezke eszenatokira, bikote bakoitzakbere testua kantatuz. A) kanpaiak ezkerretik eskui-nerantz, eta B) kanpaiak eskuinetik ezkerrerantz,txandaka. • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak norkhobeto jo, elkarren lehian. • Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edozortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi).
  19. 19. 26 Liburuen xarma Kanpaiak binaka datoz, paperezko zakuz jantzita, dantzan eta kantari, eta eszenatokia zeharkatzen dute es- kuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera, txandaka, ba- tak besteari erantzuten. A) Tilin-talan! Tilin-talan! Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan. B) Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan. A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin! Beti miserin, beti miserin. B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin! Hi beti habil berdin! 5- ADITU, IZASKUN poema. Poemak berak ematen digu egoera eta per- tsonaien berri. • Egoera: bi neska mutil bila. • Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa. Izaskun eta Elisa azokara datoz barazkiak saltzera, baserritar jantzita. Bakoitzak otzara handi bat dakar eta plazaren erdi-erdian geratzen dira. Belaunikatu eta otza- rako gauzak jartzen dituzte lurrean, salgai. Inor ez dator erostera, eta aspertuta daude.
  20. 20. Eskola antzerkirako gida 27 Elisa: Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun? Izaskun: Hogeita hamasei! Elisa: Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, au- kera dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzen ez bagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun! Bi mutil datoz, haserre. Neska biak mutilei begirageratzen dira. 6- LISKARRA poema. Bi mutil haserre, borrokan hasteko prest,izan daitezke poema honetako protagonistak.Plazan daude; Izaskunek eta Elisak ikusten dituz-te. Borro-kan hastear daudenean, neskak bakeakegiten saia-tzen dira, eta azkenean, hainbestedesio duten mu-til-lagun bana topatzen dute. • Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake-ak egiteko prest. • Pertsonaiak: A mutila, B mutila, Izaskuneta Elisa. A eta B elkarri muturka hastear daude, batak bes-teari paparretik helduta.
  21. 21. 28 Liburuen xarma A) Jotzen bahaut hortzetan, jarriko haut bertsotan. B) Jotzen bahaut bekainean, jarriko haut kakainean. A) Jotzen bahaut muturrean, eraitsiko haut lurrean. B) Jotzen bahaut kopetan, erantsiko haut paretan. Azken bertsoa bota eta borrokan hasten dira. Izas- kunek eta Elisak dena ikusi dute eta korrika datoz muti- longana. Izaskunek A mutilari tira atzetik, eta beste ho- rrenbeste Elisak B mutilari. Sokatiran hasten dira, eta az- kenean, hankaz gora jausten dira, batzuk alde batera eta besteak bestera, eta neskak mutilen azpian. Konturatzean, mutilak azkar-azkar jaiki, eta bakoitzak bere neskari es- kua ematen dio altxatzen laguntzeko. Azkenean, besotik helduta alde egiten dute, bikote batak eskuinalderantz eta besteak ezkerralderantz.
  22. 22. Eskola antzerkirako gida 29 7- EMADAZU GILTZA poema. Testuari erreparatuz gero, pirata eta printze-sa datozkigu burura. Misterio kutsua ere nabarizaio. Herriko plaza batek ez du, ordea, misteriohandirik. Eta, gainera, zer egiten du pirata batekherriko plazan? Arazoa konpontzeko, ezkerreko mahaipetikaterako genituzke pertsonaia biak eszenatokira, lekuezkutu batetik datozela adieraziz. Berdin dio zer le-kutatik irteten diren; misterioa da garrantzia duena. Pertsonaien arropak: printzesak kamisoi lu-ze bat soinean eta koroa buruan; piratak zapia bu-ruan, begi bat partxez estalita, eta ezpata handi batgerrian. • Egoera: Piratak printzesaren familiak dau-kan altxorraren giltza lortu nahi du, baina printze-sarekin maiteminduta dagoenez, modu onean eginnahi du, neskari minik eman gabe. • Pertsonaiak: pirata eta printzesa. Pirata ateratzen da ezkerreko mahai azpitik; ondo-ren, printzesa, atzetik, tatarrez. Eszenatoki erdi-erdiangeratzen dira, lurrean eserita. Alde batetik bestera begi-ratzen du piratak.
  23. 23. 30 Liburuen xarma Pirata: Emadazu giltza. Printzesa: Giltza zertarako? Pirata: Kutxa tzarra zabaltzeko. Printzesa: Zabaldu, zertarako? Pirata: Paper zaharrak bilatzeko. Printzesa: Paperak zertarako? Pirata: Itsas mapa bat bilatzeko. Printzesa: Mapa bat zertarako? Pirata: Altxorraren bila joateko eta handik zu- ri, ene maite, urre-zilarrak ekartzeko. Eztul bat entzuten da eta korrika alde egiten du piratak neskari eskutik tiraka. Eskuinaldeko mahaipean ezkutatzen dira. 8- DAMA POLITA poema. Kalean, postaria eta beste andre bat, besotik helduta, paseoan dabiltza. Dama oso dotorea da, soineko luzez eta abanikoz apainduta dago, baina sudur luze-luzea dauka. Horregatik moldatu dugu testua eta, “begi politak dauzkazu”esan beharrean “sudur polita daukazu” esango dugu. • Egoera: postariak dama aberats bat nahi du; damak, berriz, sudur polita duela entzun nahi du. • Pertsonaiak: dama bat eta postaria.
  24. 24. Eskola antzerkirako gida 31 Postariak eztul egiten du. Dama aberatsa besotikhelduta dakar. Damak pailazo sudurra du. Postaria: Dama polita, nor maite duzu? Dama: Zeu, etxera eramaten banauzu. Postaria: Dama polita, nor maiteko duzu? Dama: Esaten didana: sudur polita daukazu. 9- IZEN GORABEHERAK poema. Poema hau zazpigarren poemako egoerare-kin lotu dugu. Egoerak hala eskatzen duenez, “ai-taren izena” “amaren izena”z ordezkatu dugu. • Egoera: piratak nahi du printzesak beramaitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura. • Pertsonaiak: pirata eta printzesa. Eskuinaldeko mahaipean daude pirata eta printzesa. Pirata: Zein da zure izena? Printzesa: Nire amaren bera. Pirata: Zein da zure amaren izena? Printzesa: Nire izen bera. Pirata: Zein da amaren eta zure izena? Printzesa: Bion izena. Aio!
  25. 25. 32 Liburuen xarma Printzesak ihes egiten du. Piratak ez daki zer egin. Azkenean, printzesari joaten uzten dio beste aldetik ezkuta- tuz, buru-makur. Berriz KANPAIEN HIZKUNTZAN poema. Denboraren joana, berriro ere. • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork hobeto jo, elkarren lehian. • Pertsonaiak: A kanpaiak eta B kanpaiak. A) Tilin-talan! Tilin-talan! Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan. B) Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan. A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin! Beti miserin, beti miserin. B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin! Hi beti habil berdin!
  26. 26. Eskola antzerkirako gida 33 10- AMONA AIZUNA poema. • Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doamerienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka,baina atea itxita dago eta ezin da etxean sartu. Ba-rruan otsoa dago, berak itxi du atea amona lasai-la-sai jateko. Otsoak tripa betea du eta logale da amo-na jan berri duelako. Lo egin nahi du, beraz. Txa-no Gorritxok, ordea, barrura sartu nahi du pixalasai egin, eta ondoren, amonari merienda ema-teko. • Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa. Eskuineko mahai gainean etzanda otsoa kamisoizuri luze batekin, zurrustaka. Ezkerretik, Txano gorritxosartzen da, kapa gorri batez jantzia eta otzara bat eskuan.Publikoa aurrez aurre duela geratzen da zutik, gorantzbegira.
  27. 27. 34 Liburuen xarma Txano gorritxo: (oihuka) Amona, amona, ireki atea! Otsoa: (logale da) Ezin dut: gaixorik nago ohean. Txano gorritxo: (inguruetara begira pixari eu- tsi ezinik) Zer egin behar dut nik? Otsoa: (lo egin nahi du) Sartu zaitez, bada, lei- hotik. Txano gorritxo: Oso altu dago: ez naiz iristen. Otsoa: Saia zaitez katazulotik. Txano gorritxo: Oso estua da: ez naiz kabitzen. Otsoa: (nazka-nazka eginda, oihuka) Zoaz etorrita- ko bidetik. Txano gorritxo: Oso ahots zakarra duzu. Otsoa: Zuk zakartu didazu. Txano gorritxo: Jenio ozpindua duzu. Otsoa: Zuk ozpindu didazu. Txano gorritxo: Nire amona ez zara zu. Otsoa: Ez bazoaz, jango zaitut! Txano gorritxo: Datorrela agudo aguazila!
  28. 28. Eskola antzerkirako gida 35 Txano Gorritxok alde egiten du pixari ezin eutsi-rik. Otsoak ere ospa, aguazilaren beldur. Mahaitik jaiste-an aguazilarekin estropezu egin, erori, eta lau hankanalde egiten du, korrika. Aguazilak txilibitua jotzen du.Ondoren, publikoarengana hurbiltzen da. Txilibitua gor-de eta turuta jotzen du. Papera zabaldu eta ozenki ira-kurtzen hasten da, publikoari begira.AGUAZILARI deitzen dio Txano Gorritxok. Hala,hasierako pertsonaiak itxiko du ikuskizuna. Oraingoan aguazilak ez du zertan berrizpoema errepikatu, agur txiki batekin nahikoa da. Aguazila: Herritar maiteak: mila esker etorri zareten guztioi eta nahi duzuen arte! Aguazila ezkutatu eta parte hartu duten guztiekinbatera aterako da berriro eszenatokira. Eskutik heldutaikusleengana hurbilduko dira guztiak, buruak makurtuz.
  29. 29. 36 Liburuen xarma Aurretik esan bezala, dramaturgia proposa- men hau ez da derrigor osorik egin beharrekoa. Zatika osatu denez, zatika aprobetxatu daiteke, zatiak antzezleen adinaren arabera aukeratuz. Izanak izan eta hautatzen diren poemak hautatzen direla, kanpaiek eman dezakete bukae- ra, edo, bestela, aguazilaren agurrak.
  30. 30. Eskola antzerkirako gida 39 3. Lehen hezkuntza • Helburuak • Adin-tarte handia dago sei urtetik hamabira,baina esan daiteke haurrak fikzioa eta errealitateabereizten hasten direla sei edo zazpi urterekin eta,ondoren, errealitate horretan beraien burua koka-tzen hasten direla. Modu askotara egiten dute, bai-na batez ere imitaziora jotzea da ohikoena, be-raiengandik hurbilen daudenen jokabideak froga-tuz, bai gurasoena bai irakasle edota telebistakopertsonaiena. Honela bada, adin-tarte honetan, imitatzekojoera horrekin jolastu eta jokatuko dugu. Inprobi-sazioa izango da gure tresna. Hala ere, horrek ez du esan nahi haur hez-kuntzarako proposatutako eszenatxoak baztertubehar ditugunik. Aitzitik, lehen hezkuntzako txikie-nek antzezteko aproposak eta gomendagarriak iza-teaz gain, handixeagoek testu berriak sortzeko ait-zakia paregabea dira.
  31. 31. 40 Liburuen xarma • Lan egiteko prozedura • Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nola lan egin. • Aholku batzuk • 1) Patxada hartu inprobisazioak egiteko or- duan. Akzio bakoi-tzari behar beste denbora eskai- ni. 2) Nahi adina konbinaketa egin daiteke arike- ten bidez sortutako eszenen artean. Beraz, lan-talde bakoitzak erabakiko du zenbat eta zeintzuk hauta- tu bai lanerako bai ikuskizun posible bat antolatze- ko orduan. 3) Garrantzitsua da sorkuntza-prozesuan zehar lan-banaketak egitea. Prozesuak berak esan- go digu zer behar dugun: gidoilari nagusia(k), zu- zendaria(k), eszenografia arduraduna(k), aktoreak, musika arduraduna(k). Zaila izan arren, kide guz- tiak elkarren mende egotea lortu behar da.
  32. 32. Eskola antzerkirako gida 41 4) Ikusle paperari aktore paperari adina ga-rrantzi eman. Ikusle gisa gaudenean adi jarraitukodugu lagunen lana. Horretarako, irakasleak etenikgabe bultzatuko du elkarrizketa eta kritika onura-garria. “Gaizki” eta “ondo” bezalako hitzak bazter-tu eta komentario lagungarriak egitera bideratukoditu ikasleak, hara nola: - Aktoreek NOLA islatu dute egoera? - PERTSONAIA sinesgarriak iruditu al zaizki-zu? Zer gustatu zaizu eta zer ez? Pertsonaia bakoi-tzaren hizkera, jantziak, keinuak eta mugitzeko erabat zetozen? Zer gehituko edo kenduko zenuke? - Aktoreek elkar entzuten al zuten? - Zer baliabide erabili dute egoerako TOKIAagertzeko? - Zeren bidez adierazi dute NOIZ ematen denegoera hori? - Aktoreek nola erabili dute eszenatokia? Hu-tsuneak utzi dituzte ala orekatsu mugitu dira? - Erabili duten tresneria egokia al zen? Zerkendu, ordezkatu edo gehituko zenuke?
  33. 33. 42 Liburuen xarma • Zenbait ariketa eta dramaturgia bide • 1- ALKATE ONAREN BANDOA poema: Herritar maiteak: alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da, oiloak txiza egin bitartean, atso arrak umeak egin arte, eta gatzari harra egin artio, nik esandakoa egingo dela hemen! Eta nik hauxe diot: Hastera goaz! Beraz, ixo! • Egoera: Aguazilak ikusleak isilarazteko al- katearen bandoa jotzen du. • Pertsonaiak: Aguazila. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa batekin ha- siko gara: “STOP!” jokoa. Gela okupatu eta hutsuneak bete behar dira. Es- pazio osoa beteko dugu; horretarako, adi egon behar
  34. 34. Eskola antzerkirako gida 43da, eta hutsunea non dagoen hara joan, beti ere, etenikgabe, geratu gabe, harik eta irakasleak STOP! esan ar-te. Orduan, irmo, geratuko gara, zirkinik ere egin ga-be, irakasleak AVANTI! esan arte. Ondoren, berriroere espazioa okupatzen saiatuko gara. Hiru abiadura erabiliko ditugu mugitzeko:irakasleak BAT esatean, normal ibiliko gara; BIesaten, motel; HIRU esatean, oso arin, Txarlotenantzera. 2) Berotu ondoren, lurrean eseri eta egoerarenberri emango du irakasleak. Ondoren, adibide ida-tzia irakurriko du, ozenki eta behar den intentzioz,pare bat aldiz. 3) Hiru edo lau laguneko taldetan banatukodira ikasleak. 4) Bost minutu emango zaio talde bakoitzariegoera presta dezan, mozorroak jantzi eta behar di-tuzten tresnak hartzeko. Gelan dagoen materialare-kin konpondu beharko dute, eta aguazilarena bakarbatek egin behar duenez, besteentzako pertsonaiaberriak sortu beharko dituzte. 5) Prestaketen ondoren, talde bakoitzak bereinprobisazioa egingo du. Bukatu ondoren, ikusleektxaloak jo eta konpondu beharrekoa komentatuko
  35. 35. 44 Liburuen xarma dute irakaslearen gidaritzarekin: pertsonaiaren itxu- ra, mezua emateko modua, non kokaturik zegoen... 6) Inprobisazioak ez du oso luzea izan behar. Eredu gisa erabili den testua interpretatzeko adina denbora. 7) Talde guztien inprobisazio-saioen ondoren, talde bakoitzak bere testua idatziko du. Horreta- rako, kontuan hartuko du taldeari inprobisazio bidez atera zaiona, besteei atera zaiena eta irakasle- ak emandako adibide idatzia. Poema gisa egin dezakete, edo elkarrizketa askeen bidez. Adin des- berdinak gorabehera, ez da komeni denbora gehie- gi ematea honetarako, aspertu eta kontzentrazioa gal ez dezaten. 8) Talde bakoitzak bere testua irakurriko du, ozenki, paper bakoitzari dagokion intentzioa ema- nez. 9) Talde bat aukeratuko dugu. Kontuan izan- go ditugu: inprobisazio-saioa, idatzi duten testua eta pertsonaien itxura. Helburua ez da norgehiago- ka aritzea, baizik eta paperak eta lanak banatzen hastea, hori ere antzerkigintzaren zati bat baita.
  36. 36. Eskola antzerkirako gida 45 2- BADATOR POSTARIA poema: Tirrin, tirrin! Postaria! Zer dakarzu berria? Postala eta gutuna, nire maite kuttuna. Postalak zer dio? Zure izebak adio. Gutunak zer esan? Neska zintzoa izan! • Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma-riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin bai-na Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta ho-rregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egoten daegunero. • Pertsonaiak: postaria eta Maria. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “PUNTUFIJORANTZ!” JOKOA. Espazioa betetzen hasiko gara, gelan hara etahona mugituz, atzeraka, aurreraka edo alboetaraibiliz, baina begiek aginduko digute norantz abiatu.Begien pareko puntu bat aukeratu eta harantz joan-go gara, bertara iristean beste bat hautatuko dugu
  37. 37. 46 Liburuen xarma eta harantz abiatuko gara. Ezin dugu laguna jo eta ezin dugu inorekin txoke egin. Hiru abiaduratan mugituko gara: BAT, nor- mal; BI, motel; HIRU, arin-arin. 2) Lurrean eseri. 3) Poema arbelean edo orri handi batean ida- tzita jarriko da, ikasle guztiek irakurtzeko moduan. 4) Haur bakoitzari zenbaki bana eman. Bakoi- tiek postariaren testua irakurriko dute. Bikoitiek, Mariarena. 5) Bizpahiru aldiz irakurri testua, harik eta erritmoa lortu arte. 6) Binaka jar daitezela, berdin dio neska eta mutil, bi mutil edo bi neska. Komeni da, tarteka-tar- teka, neskek mutilen papera eta mutilek neskena ere egitea. 7) Bikote bakoitzari egoera aurkeztu: “Posta- riak karta bat ematen dio Mariari. Postaria oso atse- gina da bezero guztiekin, baina Mariak uste du be- rarekin bakarrik dela, eta horregatik Maria hura etortzeko zain-zain egoten da egunero”. 8) Hamar minutu dituzte egoera prestatzeko, mozorroak jantzi eta behar duten tresneria bilatze-
  38. 38. Eskola antzerkirako gida 47ko. Egoera non gertatzen den agertu behar duteeszenatokian, gelan dagoen materiala bakarrik era-biliz. 9) Inprobisazio-saio bakoitzaren ondoren, txa-loak jo eta beharrezko komentarioak egingo dira ira-kaslearen gidaritzapean. Aktoreek egoera nola islatuduten izango da komentarioen ardatza. Irizpidehauek erabiliko dira: pertsonaien itxura eta jokabi-dea, egoera non gertatzen den adierazteko baliabide-ak, tresneriaren egokitasuna, eszenatokiaren erabil-pena. 10) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du,entzundakoa eta ikusitakoa kontuan hartuz eta adi-bide idatzia aurrean dela. 11) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko dugelakideen aurrean, ozenki, paperak bereiziz. 12) Bikote bat aukeratuko dute ikasleek, au-rreko eszenarako aukeratu gabea. 13) Aurreko taldearen lana bigarren honekinlotzen saiatuko gara. Horretarako kontuan izangodugu: - Nondik atera dira aurrenekoak eszena-tokira? Nondik ezkutatu dira?
  39. 39. 48 Liburuen xarma - Nondik aterako da hurrengo bikotea? Nondik ezkutatuko da? - Non gertatzen da aurreneko eszena eta non gertatzen da hurrengoa? - Zer material behar da lehen eszenarako eta zer materiak behar da hurrengorako? Zer apro- betxa daiteke? Zer sartu behar da? Nola eta nork sartuko du behar den material berri hori? Nola “jus- tifikatuko” du sarrera hori? - Ikusleen arreta galdu gabe, ikuskizunak nolabaiteko erritmoa izatea nahi badugu, eszena guztiak bata bestearen atzetik lotu behar dira, mo- du arin eta azkarrez. 14) Zuzendari bat/ bi hautatu, aurreko lotu- ren ardura izan dezan/dezaten.
  40. 40. Eskola antzerkirako gida 49 3- MARIA GOIKOA poema: Maria Goikoa! Zer dun, behekoa? Goazan iturrira! Ez zeukanat betarik! Zer dun, bada? Senarra etorri. Zer ekarri? Zapata eta galtzerdi. Hire senarra eta nire senarra haserretu egin omen ditun. Zeren gainean? Azaburu baten gainean. Hireak ditun kulpak, txuri, gorri eta kikirriki! • Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre-kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe-an bakar-bakarrik egoten. • Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B(ehekoa). 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “LAGUNAIMITATZEN”.
  41. 41. 50 Liburuen xarma Oinez ibiltzen hasiko gara, bata bestearen atze- tik, denok biribilean. Gure aurreko norbait imita- tzen hasiko gara, ezin da esan nor den, eta haren pauso, mugimendu eta keinu guztiak imitatuko di- tugu, gero eta handiagoak eta nabarmenagoak egi- nez. Helburua da, konturatu gabe, talde guztiak, ba- tera, gauza bera egiten bukatzea. 2) Lurrean eseri. 3) Poema jostaria denek irakurtzeko moduan jarri, arbelean edo paper handi batean idatzirik. 4) A) eta B) txartelak banatuko ditugu. A) du- tenek Maria Behekoaren testuak esango dituzte. B) dutenek, berriz, Maria Goikoarenak. 5) Hiruzpalau bider irakurriko ditugu tes- tuok, harik eta poemaren erritmora egin arte. 6) Binaka elkartuko dira ikasleak, A) eta B), berdin dio, neska ala mutil. Bost minutu emango dizkiegu egoera prestatzeko, mozorro, tresna eta guzti. Inprobisazio bidez agertu beharko dituzten hiru gauza: NON gertatzen da egoera, NOIZ ger- tatzen da, ZER gertatzen zaie pertsonaiei. 7) Txandaka, bikote bakoitzak bere egoera an- tzeztuko du inprobisazio bidez. Bikote bakoitzaren
  42. 42. Eskola antzerkirako gida 51ondoren, ikusitakoa aztertuko da aipatu hiru ezau-garriak kontuan hartuz. 8) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du. Ho-rretarako, bere inprobisazioa, gelakideenak eta aurre-an duen adibide idatzia izango ditu gidari. 9) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko dugelakideen aurrean, pertsonaien izaerei eta egoera-ri arreta jarriz. 10) Bikote bat aukeratuko dugu. Bikote horreksortutako eszena eta aurretik ditugun beste biak lo-tzen saiatuko gara, lehen eman ditugun aholkuakgogoan direla. 11) Bikote bakoitzak bere testua idatzi arren,komeni da taldean gidoilari nagusi bi hautatzea:material ugari eta konponketa asko izaten da sor-kuntza-prozesuan, eszena guztiak bata bestearekinlotzeko orduan, eta ondo etortzen da norbaitek horikontrolatzea. 12) Idazleekin batera komeni da, baita ere,sortzen ari garena bideoz grabatzea eta, noizeanbehin, aztertzeko beta hartzea, aipatzen ari garenirizpideen harira.
  43. 43. 52 Liburuen xarma 4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema: Tilin-talan! Tilin-talan! Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan. Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan. Tilin-tintilin! Tilin-tintilin! Beti miserin, beti miserin. Tilin-tantilin! Tilin-tantilin! Hi beti habil berdin! • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork hobeto jo, elkarren lehian. • Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi) 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “KAIXO, LAGUN!”. Gela okupatuz eta hutsuneak betez hasiko ga- ra oinez. Irakasleak TXALO BAT jotzean, ondoan da- goenari begietara begiratu eta Nor zara? Nondik za- toz? Zertan ari zara? galdetu eta berarekin hitz egin- go dugu, berriz txaloa entzun arte.
  44. 44. Eskola antzerkirako gida 53 Orduan, oinez ibiltzen jarraituko dugu, hutsu-neak betetzen. Irakasleak BI TXALO jotzean, laguna agurtu-ko dugu, aspaldian ikusi ez bagenu bezala. Besar-katu, eskua eman eta Aspaldiko! Zer moduz? eta an-tzerakoak esango dizkiogu, harik eta irakasleak be-rriz txalo bat jo arte. Irakasleak HIRU TXALO jotzean lagunarekindantzan hasiko gara, berriz txaloa entzun arte. 2) Lurrean eseri. 3) Bi taldetan banatuko ditugu ikasleak. Er-diek a) kanpaiarena egingo dute eta beste erdiek b)kanpaiarena. 4) Testua denek ikusteko moduan jarri, eta biedo hiru bider irakurriko dute, kanpai bakoitzaribere ahotsa emanez. 5) Kanpai bikote bakoitzak bere fitxa pertso-nala egingo du: nor naiz, non jaio nintzen, zer atse-gin dut, zer gorroto dut, zer izan nahiko nuke... Ja-kina, kanpai bakoitzak bi ahots baina bihotz baka-rra du. Kanpai bakoitzak gelakideen aurrean bereburua aurkezteko modu bitxi bat prestatuko du.
  45. 45. 54 Liburuen xarma 6) Kanpai bakoitzak bere burua aurkeztuko du gelakideen aurrean. 7) Gero, ikasleak launaka elkartuko dira: a) kanpai bi, eta b) kanpai bi. 8) Goiko poema jostarian agertzen den egoera prestatuko du laukote bakoitzak. 9) Talde bakoitzak bere egoera aurkeztuko du inprobisazio bidez gelakideen aurrean. 10) Jasotako aholkuak kontuan harturik talde bakoitzak bere testua idatziko du. 11) Testu bakoitza gelakideen aurrean iraku- rriko da. 5- ADITU, IZASKUN poema: Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun? Hogeita hamasei! Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, auke- ra dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzen ez bagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun! • Egoera: bi neska, mutil bila. • Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa.
  46. 46. Eskola antzerkirako gida 55 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “ZUBIAK” Lurrean lau oinean ibiltzen hasiko gara. Nor-baitengana iristean haren besoen azpitik, edo han-kekin edo gorputzarekin egindako ZUBI batetik pa-sako gara. Hurrengoan, guk gauza bera egingo du-gu, beste bat pasa dadin. Gauza da etenik gabe ibil-tzea, batean zubipetik pasatuz eta bestean zubi bihur-tuz. Ahal denik zubirik txikienak egingo ditugu, iga-robidea estutuz. Helburua da elkarrekin ondo pasatzea, lotsakalbora utziz. 2) Lurrean eseri. 3) Aurreko poemekin erakutsi dugun bideajarraitu daiteke poema honekin ere. 4) Eszenen arteko loturetan musika pixka batsar daiteke.
  47. 47. 56 Liburuen xarma 6- LISKARRA poema: Jotzen bahaut hortzetan, jarriko haut bertsotan. Jotzen bahaut bekainean, jarriko haut kakainean. Jotzen bahaut muturrean, eraitsiko haut lurrean. Jotzen bahaut kopetan, erantsiko haut paretan. • Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake- ak egiteko prest. • Pertsonaiak: A mutila, B mutila, bi neska. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “TXUPA- TXUS!” Korrika hasiko gara gelan, elkarrekin txoke egin gabe. Bat geratuko da. Hark ukitzen duen hura geratuko da. Aitzitik, aurretik TXUPA-TXUS!, esan eta beso zabalik geratzen bada, libratu egingo da, baina ezingo du korrika egin, harik eta norbaitek, atzetik aurrera, bere azpitik pasatuz libratu arte. 2) Lurrean eseri.
  48. 48. Eskola antzerkirako gida 57 3) Beti bezala, bi taldetan zatituko dugu tes-tua, bi ahots edo pertsonaiaren arabera. Ikasleekpoemako bi ahotsak bereiztuz irakurriko dute, hiruedo lau bider. 4) Ondoren, launaka bilduta, bi egoera presta-tu beharko dituzte. Poeman datorrena, eta egoerahori sortu duena, hau da, aurrekoa. 5) Laukote bakoitzak bere bi egoerak aurkez-tuko ditu inprobisazio bidez, bata bestearen atzetik,jarraian. 6) Bi aukera ditugu: a. Egoerak idatzi eta talde bat aukeratu,gero bi egoera berriak aurreko eszenekin lotzeko:lehenengo egoera aurreneko eszena biren artean tar-teka daiteke; bigarrena, berriz, beste bi edo hiru es-zenen ondoren. b. Talde bakoitzak sortutako bi eszena-txoekin sketch bana egin, alegia, gai berberaren bi,hiru eta lau bertsio egin. Guztiak idatzi eta batabestearen atzetik antzezteko loturak bilatu, aurre-ko ariketetan erakutsi ditugun irizpideak kontuanhartuz.
  49. 49. 58 Liburuen xarma 7- EMADAZU GILTZA poema: Emadazu giltza. Giltza zertarako? Kutxa tzarra zabaltzeko. Zabaldu, zertarako? Paper zaharrak bilatzeko. Paperak zertarako? Itsas mapa bat bilatzeko. Mapa bat zertarako? Altxorraren bila joateko eta handik zuri, ene maite, urre-zilarrak ekartzeko. • Egoera: Printzesaren familiak daukan al- txorraren giltza lortu nahi du, baina printzesare- kin maiteminduta dagoenez, modu onez egin nahi du, neskari minik eman gabe. • Pertsonaiak: Pirata eta printzesa. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “OINEZ BAINA KORRIKA ERE BAI”. Gelan oinez hasiko gara irakaslearen agin- duari jarraituz. Irakasleak AZKAR esatean, pausoa arintzen hasiko gara.
  50. 50. Eskola antzerkirako gida 59 OSO AZKAR entzutean, gehiago arindukodugu pausoa. AZKAR-AZKAR denean, erabat azkar mugi-tuko gara. Ariketa honen moldaera bat: ariketa bera, bai-na tokian geldi gaudela, inora joan gabe. 2) Lurrean eseri. 3) Poema honekin erraz hurbil gaitezke jokodramatikoaren elementu nagusietara: a. Protagonista: konfliktoaren edo akzioa-ren erdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia; zerbaitlortu nahi duena. Nor da? Pirata. Zer nahi du? Prin-tzesak giltza ematea. b. Antagonista: protagonistak nahi due-naren aurka dagoen pertsonaia. Nor da? Printzesa.Eta zer ukatzen dio piratari? Altxorraren giltza. An-tagonistak ezin du itxia izan eta “ez” hutsez eran-tzun. Adibidez, poematxo honetan galderak egitendizkio piratari, zuzenean ezetz esan beharrean. c. Konfliktoa: bi indar kontrajarrien on-dorioz gertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta Bateratzen zaio bidera, aurka. 4) Azalpenak eman ondoren, ikasleak bikote-ka elkartuko dira egoera prestatzeko: NON gerta-tzen da egoera? NOIZ? Zertan ari dira pertsonaiak?
  51. 51. 60 Liburuen xarma Oso garrantzitsua da aktoreek zeregin bat izatea es- ku artean: orraztu, azkazalak garbitu, josi, erratza pasatu, hautsa kendu, arropak tolestu, loreak bildu, zorriak kendu, bazkaria prestatu, ogitartekoa jan... Era honetara, ez dira beti esan behar dutenaren zain egongo. 5) Egoerak aurkeztu inprobisazio bidez. 6) Bikote bakoitzak bere egoera idatzi. 7) Bederatzigarren poemarekin lotu. 8) Hemen ere bi aukera ditugu, beste askoren artean: a) Bi egoerak (7. eta 9. poemak) bata bes- tearekin lotu eta gai berari buruzko hainbat sketch egin. b) Bi egoerok aurretik dauzkagun esze- nen artean tartekatu, behar diren loturak eginez.
  52. 52. Eskola antzerkirako gida 61 8- DAMA POLITA poema: Dama polita, nor maite duzu? Zeu, etxera eramaten banauzu. Dama polita, nor maiteko duzu? Esaten didana: sudur polita daukazu. • Egoera: postariak (edo beste edonor izandaiteke) dama aberats bat nahi du; damak, berriz,sudur polita duela entzutea. • Pertsonaiak: dama bat eta postaria (edobeste edonor). 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “GLOBO-AK APURTZEN”. Haurrak gelan sakabanatuko dira, batak bes-tea molestatu gabe. Irakasleak globo mordo bat bo-tako du airera, eta ikasleak globo horiek lurra jo bai-no lehen leherrarazten saiatuko dira, eskuak izanezik, gorputzeko beste edozein atal erabiliz. Tamaina desberdinetako globo asko erabilikoditugu; batzuk oso puztuak, beste batzuk gutxiago. 2) Lurrean eseri.
  53. 53. 62 Liburuen xarma 3) Gela bitan banatu eta testua irakurriko du- gu, ohi bezala, erritmoz egin arte. 4) Ondoren, ikasleak binaka elkartuko dira. 5) Poemak agertzen duenaz gain, beste bi ego- era emango ditugu inprobisazio saioak prestatzeko: a. postaria etxean, damarekin elkartu bai- no bost minutu aurretik. b. dama etxean, postariarekin elkartu bai- no bost minutu aurretik. 6) Hiru inprobisazioak bata bestearen atzetik egingo dira. 7) Inprobisazioak egitean eta ikustean kon- tuan hartu beharrekoak: - bakarkakoak: NON nago pertsonaia? ZERTAN? NORA noa? ZER lortu nahi du? - binakakoak: ZER esan eta NOLA esan, nik nahi dudana lortzeko? 8) Testuak idatzi. 9) Aurretik dugunarekin lotu edo hainbat sketch antolatu, eszena batetik besterako loturak musika bidez eginez.
  54. 54. Eskola antzerkirako gida 63 9- IZEN GORABEHERAK poema. Zein da zure izena? Nire amaren bera. Zein da zure amaren izena? Nire izen bera. Zein da amaren eta zure izena? Bion izena. Aio! • Egoera: piratak nahi du printzesak beramaitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura. • Pertsonaiak: Pirata eta printzesa. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “SALTO-KA-SALTOKA”. Lau ilaratan jarriko gara, aurrera begira. “Bat, bi eta hiru!” esatean, saltoka hasiko ga-ra, BAT, BI, HIRU.... hamaseiraino kontatuz. 16ga-rrenera iristean, buelta erdi emango dugu eskuinal-dera eta zortziraino kontatuko dugu. ...8 eta buelta erdi eskuinaldera. Berriz hasikogara lauraino zenbatuz. ...4 eta buelta erdi eskuinera. Berriz hasi, bi-raino arte.
  55. 55. 64 Liburuen xarma ...2 eta buelta erdi eskuinera. ...1 eta buelta erdi ezkerraldera. Berriz sekuentzia osoa errepikatuko dugu, ez- kerralderantz: 16 / 8/ 4/ 2/ 1. Helburua: Guztiek batera bi sekuentzia osoak egitea. 2) Lurrean eseri. 3) Testua bi edo hiru aldiz irakurriko dugu, ahotsak bereiztuz. 4) Zazpigarren poemako egoera berbera era- biliko dugu. Arreta jarriko diogu beraren harira egin dugun azterketa dramatikoari. 5) Egoera berbera izango da, baina tokia eta denbora aldatuta, alegia, beste egun eta beste leku batean. 6) Inprobisazioa egin. 7) Testua idatzi.
  56. 56. Eskola antzerkirako gida 65 10- AMONA AIZUNA poema. Amona, amona, ireki atea! Ezin dut: gaixorik nago ohean. Zer egin behar dut nik? Sartu zaitez, bada, leihotik. Oso altu dago: ez naiz iristen. Saia zaitez katazulotik. Oso estua da: ez naiz kabitzen. Zoaz etorritako bidetik. Oso ahots zakarra duzu. Zuk zakartu didazu. Jenio ozpindua duzu. Zuk ozpindu didazu. Nire amona ez zara zu. Ez bazoaz, jango zaitut! • Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doamerienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka,baina atea itxita dago eta ezin da sartu. Barruan otsoadago, berak itxi du atea amona lasai-lasai jateko.Otsoak tripa betea du eta logale da amona jan berriduelako. Lo egin nahi du, beraz. Txano Gorritxok,ordea, barrura sartu nahi du pixa lasai egin, eta on-doren, amonari merienda emateko. • Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa.
  57. 57. 66 Liburuen xarma 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “JAIOTZA”. Ikasle bakoitza bizi duen gauza bat izango da: animalia, pertsona, landarea, sua, ura... Jaio aurretiko postura bat aukeratuko du. Gero, poli-poliki, postura horretatik abiatu eta hazten hasiko da. Bizitzan izango duen ohiko forma hartu arte joango da hazten. Ondoren, alderantzizko prozesua egingo du. • Hitzik gabeko musika lasaia erabil dai- teke. • Guztiak batera aritu ondoren, launaka errepika dezakete, gelakideen aurrean. 2) Lurrean eseri. 3) Poema honetan antzerkirako material ugari dago. Ohi bezala, gela bitan banatuta irakurriko du- gu poemako bi ahotsak bereiztuz, harik eta bi ahots horien arteko irakurketa erritmikoa lortu arte. 4) Ikasleak binaka bilduko dira. 5) Lan egiteko aukerak: a) Testua den bezala ikasi eta bukaera as- matu. b) Ikasleak binaka jarriko dira. Bikote ba- koitzak bukaera bat prestatuko dio tes-
  58. 58. Eskola antzerkirako gida 67 tuari. Idatzi eta gero testuari gehiturik antzeztuko dute.c) Testuko egoera eta bukaera bat presta- tu inprobisazio bidez, gero gelakideen aurrean aurkezteko.d) Ikasleen erdiek lehen aukera eta beste erdiek bigarrena landu dezakete. Sor- tzen diren aukera guztiak bata besteare- kin lot daitezke, gai bereko sketch des- berdin gisa. Musikaz jantz daitezke es- zena aldaketak.
  59. 59. Eskola antzerkirako gida 69 4. Bigarren Hezkuntza eta Batxilerra • Helburuak • Jakinaren gainean gaude adin tarte handia bil-tzen dugula atal honetan. Hori dela eta, hemen ere,aurreko ataletan bezala, errazetik zailagora eratu di-tugu ariketak, adin-tarte eta maila desberdinak kon-tuan hartuz. Zer helbururekin? Bat, gazte literatura-ko hainbat pasarteri etekin dramatikoa bilatuz nera-been ingurunera hurbiltzea. Eta bi, ohiko inprobisa-zioez gain, testu azterketa eta interpretazioa lantzea. Aurreko ataletan azaldu bezala, proposamenbatzuk baino ez dira, gero irakasle bakoitzak ikusi-ko baitu zer hartu eta zer utzi, zer moldatu eta guz-tia nola antolatu. • Lan egiteko prozedura • Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nolalan egin.
  60. 60. 70 Liburuen xarma • Aholku batzuk • Aurreko ataletakoez gain, hara hemen beste batzuk: 1) Inprobisatzeko orduan, ekintza edo akzio bakoitza zehatz eta garbi adierazi behar da. 2) Pertsonaia baten ekintzek lotura logikoa izan behar dute, pertsonaia horren izaera adieraz- ten dute-eta. 3) Egoera guztiak toki eta une zehatz batean kokatu behar ditugu, nahiz eta garai edo toki asma- tu batean izan. Kontua ez da gauza errealak konta- tzea, baizik eta asmatzen dugun guztia sinesgarri bihurtzea. • Zenbait poema jostari antzerkia egiteko proposamen gisa • 1. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “ POSTALAK”.
  61. 61. Eskola antzerkirako gida 71 Lagun asko akzioan agertzen dituen lau edobost postal behar ditugu. Ikasleak launaka jarri etapostal bat aukeratuko dute. Postal horri titulu batjarriko diote. Gero, postal hori irudikatu beharkodute beraien gorputzak eta esku artean duten mate-riala erabiliz. Bost minutu emango dira honetarakoeta ondoren, talde bakoitzak bere postala irudikatu-ko du lagunen aurrean. “Bat, bi, hiru eta KLAK!”edo antzerako zerbait erabil daiteke irudikatubehar dutenak geldi gera daitezen. Gainontzeko tal-dekideek titulu bat jarriko diote ikusitakoari eta on-doren, titulu hori aktore-taldeak jarritakoarekin al-deratuko da. B) Antzerki obra bateko zatiari hasiera etabukaera asmatu.-
  62. 62. 72 Liburuen xarma Mutila 1: Baita zera ere! Ez ezazu txorakeria- rik esan! Detektibea: Egia dela, ba! Zinema-areto hone- tan gertatzen dira. Neska 1: Gertatu, zer? Detektibea: Ba... tankera honetako istripuak. Mutila 2: Zer? Antzezleak pantailatik erortzea? Detektibea: Antzezleak ez, pertsonaiak. Neska 2: Ez al da gauza bera? Detektibea: Bai eta ez. Antzezleak pertsonak dira, antzezten duten pertsonak; eta pertso- naiak, berriz, antzezten dutena dira, itxura egi- ten duten hura. Mutila 1: Orduan zu zer zara, antzezlea edo pertsonaia? Detektibea: Ni pertsonaia naiz, detektibea. Neska 1: Eta, orduan, zer gertatuko da orain? Detektibea: Ba, ni bertan ez banago, akabo..., ez dago filmik. Neska 2: Eta ezin izango al dugu ikusi? Detektibea: Ez. Mutila 1: Ederki gaude! ...... Montxo Iturbide. Zine-antzerkiak. Elkar. 2003
  63. 63. Eskola antzerkirako gida 73 1) Antzerki obra bateko testu zati bat hautatueta denen artean irakurriko dute, ozenki, pertso-naiak bereiztuz. 2) Testua aztertuko dugu, ondorengo irizpidehauei jarraituz: • Pertsonaiak: mutila 1, mutila 2, detekti-bea, neska 1, neska 2 • Egoera: detektibeak, nahi gabe, saltoegin du pantailatik zinema-aretora eta, orain, peli-kulak ezin du jarraitu hura filmera itzuli arte. • Non gertatzen da? zinema-areto batean. • Noiz gertatzen da? ez da ageri, zehaz-tu egin behar. 3) Bosnaka jarri eta, aipatutako irizpideok era-biliz, egoera prestatuko dute egoeraren aurretikoaeta ondorengoa (bukaera) erantsiz. 4) Ikusleek aktiboki jarraituko dituzte lagu-nen inprobisazioak, behar diren kritikak eginez etaaipatu irizpideez gidatuta. 5) Inprobisazio saio guztien ondoren, taldebakoitzak bere hasiera eta bukaera idatziko dizkioabiapuntu gisa erabilitako testuari.
  64. 64. 74 Liburuen xarma 2. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “PERTSONAIAREN BILA”. Hormaren alde banatan, zenbait objektu jarri- ko ditugu: txapela, sonbreirua, bufanda, soka, bas- toia... Ikasle bakoitzak bat hartuko du eta horrekin pertsonaia bat sortuko du, hala nola, eskekoa, sal- tzailea, zuhaitza, udaltzaina, agurea... Objektua har- tzeaz bat pertsonaia bihurtuko da, harik eta objektua utzi eta beste bat hartu arte. Objektu berria hartzean pertsonaia berria bilakatuko da. Pertsonaia batekin gustura sentitzen denean, beste pertsonaiekin harre- manetan hasiko da. B) Testu idatzia eszenifikatzen.-
  65. 65. Eskola antzerkirako gida 75 J.J. zazpietan esnatu zen goiz hartan. Beti be-zala. Garbitu eta bizarra egin zuen. Beti bezala. La-ranja ura hartu zuen. Beti bezala. Eta gero janztenhasi zen. Txukun eta arduraz jantzi ohi zen, bereestiloari halako kutsu sport eta ozarra ematea ahaz-tu gabe, banku bateko administrari bati zegokionbezala. Oinetakoak ziren bere itxurari eransten zionazken ukitua, eta goizero errepikatzen zuen erritoberbera; lan hankan jarri, eta bezperan ohepera bo-tatako zapatak bilatu. Keinu aldagaitza horixe, za-patak ohepera botatzearena. Dena den, horrek ezzuen esan nahi bere janzkeraren alderdi hura zain-tzen ez zuenik. Aitzitik, zapatak ohepean aurkituondoren, garbitu eta lustrea ematen zien patxadaz,beti ere Eulalia andrea gogoan zuela, sukurtsalekoenplegatuetan beteranoena, xehetasunei gehien erre-paratzen ziena, zirikatzaileena... - Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak! -esanzion behin-. Emaizkidazu eta berehala garbituko diz-kizut, ezin sartuko zara zuzendariarengana piurahorrekin! Mari Asun Landa. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002.
  66. 66. 76 Liburuen xarma 1) Hirunaka jarriko dira eta testua irakurriko dute pare bat aldiz, beraien gisa. 2) Testua aztertuko dugu, guztion artean, ohiko irizpideak erabiliz. • Pertsonaiak: Juan Jose • Egoera: Juan Josek jaikitzen denean egi- ten duena, beti berdin. • Non gertatzen da? Juan Joseren etxean • Noiz gertatzen da? goizeko zazpietan, astegunez. 3) Hirukote bakoitzak testu horren irakurketa eszenifikatua antolatu beharko du. Guk hautatu du- gun testuan ez da, berez, gauza handirik gertatzen. Protagonistak oroitzen dituen hitz batzuk kenduta, pertsona batek goizero egiten dituen akzioak baino ez baitira ageri. Dena den, hurrengo orriko koadroa la-gungarri gerta dakieke antolaketa lanetarako. 4) Inprobisatzen ari direnean, akzio guztiak ahal denik garbien eta zehatzen egiten saiatu behar- ko dute. 5) Ondo legoke inprobisazioa prestatzeko egun bat uztea. Hartara, beharrezko objektuak lor- tzeko denbora izango lukete edota, nahi izanez ge- ro, testua grabatzeko astia.
  67. 67. Eskola antzerkirako gida 77 6) Bultzatu ikasleak irudimena erabiltzera. Tes-tuan protagonista bakarra ageri arren, bik edo hirukantzez dezakete, mugimenduak koordinatuz. 7) Testuak ez du bukaerarik; beraz, protago-nistaren goizeroko akzioak itxiko dituen testu batasma daiteke.
  68. 68. 78 Irakurtzeko Hotsak Aktoreak egingo duena Behar den materiala Iratzargailuaren txirrina Iratzargailua Liburuen xarmaJ.J. zazpietan esnatu zen izan Ohetik jaiki, egunero bezala. Ohea (tolesgarri bat izangoiz hartan. Beti bezala. daiteke)Garbitu eta bizarra eginzuen. Komuneko bonba hotsa, Komunera joan, pixa edo kaka egin, bonbariBeti bezala. iturriko uraren hotsa tira egin, aurpegia garbitu eta bizarra kendu ispiluari begira. Dena oso automatikoki. (mimikaz, espazioarekin jokatuz).Laranja ura hartu zuen. Beti bezala Komunetik sukaldera joan. Laranja ura egin Laranjak eta laranja eta edan. ura egiteko tresna.Eta gero janzten hasi zen. Txukun eta Logelara joan eta arropak ohe gainean jarri, Trajea, galtzerdiak.arduraz jantzi ohi zen, bere estiloari txukun. Janzten hasi, oso txukun eta ardurahalako kutsu sport eta ozarra ematea handiz. Tarteka-tarteka ispilura begiratukoahaztu gabe, banku bateko administrari balu bezala, gizon dotore eta seriobati zegokion bezala. plantak egin.Oinetakoak ziren bere itxurari eransten Lau hankan jarri eta ohepean zapatak bilatu.zion azken ukitua, eta goizeroerrepikatzen zuen errito berbera;lau hankan jarri, eta bezperan ohepera
  69. 69. botatako zapatak bilatu.Keinu aldagaitza horixe, zapatak Zapatak ohepetik atera. Ohean eseri, Betuna eta zepiloaohepera botatzearena. Dena den, betuna eta zepiloa hartu eta zapatak garbitu,horrek ez zuen esan nahi bere zehatz-mehatz, irribarrez, tarteka, gorantzjanzkeraren alderdi hura zaintzen ez begiratuz, zerbait gogoratuko balu bezala.zuenik. Aitzitik, zapatak ohepeanaurkitu ondoren, garbitu eta lustreaematen zien patxadaz, beti ereEulalia andrea gogoan zuela,sukurtsaleko enplegatuetanbeteranoena, xehetasunei gehienerreparatzen ziena, zirikatzaileena...- Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak! Zapatak garbitzeari utzi. Eulaliaren hitzak-esan zion behin-. Emaizkidazu errepikatu ozenki, haren ahotsa imitatuz:eta berehala garbituko dizkizut, “Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak!”ezin sartuko zara zuzendariarengana “Emaizkidazu eta berehala garbitukopiura horrekin! dizkizut, ezin sartuko zara zuzendariarengana piura horrekin!” (Eulaliaren hitzak irakurlearekin batera ahoskatu ditzake) Eskola antzerkirako gida 79
  70. 70. 80 Liburuen xarma 3. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “INPROBISAZIOAK”. Bikoteka: 1) “A” saltzailea eta “B” erosle zaila. Eroslea bezero zaila izan arren, saltzaileak ez du bururik gal- tzen eta hitz onez erantzuten du beti. Denbora eman inprobisazioa prestatzeko eta egin ondoren, paperak trukatu. 2) Amaiak mutilarekin oporretara joan nahi du. Aitak ez dio uzten. Aitak arrazoiak emanez erantzun- go dio alabari. Denbora eman prestatzeko eta ondo- ren, paperak trukatu. 3) Pesimista/Optimista. Bi lagun, bi ahizpa, bi anaia... Batak dena erraz ikusten du, edozer egiteko prest dago bati. Besteak lehenengotan denari baietz esan, baina gero arazoak ikusten hasten da. Optimis- ta saiatuko da lagunaren arazo bakoitzari irtenbidea topatzen eta pesimistak entzun egingo dio arazo be- rri batekin hasi baino lehen. Paperak trukatu. B) Testu idatzi bateko egoera antzeztu eta ja- rraipena eman.-
  71. 71. Eskola antzerkirako gida 81 Baina goiz hartan ezberdina izan zen oso. Za-paten bila makurtu zenean, zerbait arraroa eta ezohi-koa gertatu zen: eskuaz zerbait gogorra, oso latzaukitu zuen, pinu baten azala bezain zimurtsua...“Maleta bat ote?”, pentsatu zuen berehala. Eta segi-dan txorakeria iruditu zitzaion aukera hura; izan ere,berak ez zuen inoiz utzi maletarik ohepean. Bakarrikbizi zen, eta ez zen orain hasiko bere oroimena za-lantzan jartzen. Beraz, halakoetan ohi dena egin zuen:ohepean begiratu zuen, besterik gabe. Eta orduan, ikusi egin zuen. Landa, Mari Asun. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002 1) Testua irakurri, banaka. 2) Ohiko azterketa egin, denen artean, falta deninformazioa osatuz. • Pertsonaiak: ez da ageri. 2. proposamenekotestuan Juan Jose dela ageri da. • Egoera: zapaten bila makurtu denean zer-bait arraroa eta ezohikoa gertatu da. • Non gertatzen da? Juan Joseren logelan. • Noiz gertatzen da? goizean.
  72. 72. 82 Liburuen xarma 3) Baliteke ohepean krokodiloa barik, beste gau- za bat egotea; hori ikasle bakoitzaren esku dago. 4) Banakako inprobisazioa. Bakoitzak testuko egoera inprobisatuko du, bukaera bat emanez. 5) Ikaskideek inprobisazioak arretaz jarraitu- ko dituzte, eta saio bukaera bakoitzean beraien kri- tikak egingo dituzte, ohiko irizpideak erabiliz. 4. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “BUKAERAK BILATU inprobisazio bidez”. 1) Zine aurrean ilara luzea dago eta gizon bat kolatzen saiatzen da. 2) Etxean sartzerakoan, lapur batekin topo egi- ten duzu. 3) Hegazkinean zoaz eta hegazkina beheraka hasten da. 4) Hiru anaia-arreba telebista aurrean, bakoi- tzak kate bat ikusi nahi. 5) Mozkorraldi baten ondoren, txantxetan ha- si eta ia borrokan bukatu.
  73. 73. Eskola antzerkirako gida 83 B) Testu idatzi batekin dramaturgia bat osatubukaera emanez.- - Ez nekatu, Maider. - Benetan esaten dizut. Ezustean gertatu zen.Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauza horiek... - Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkorekin egonnintzen. Zure aurpegia apur bat aldatu zen. - Urko? - Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidan as-paldi -eta oso zalea zinela ere esan zidan; eta pixkabat sinetsita zeneukala. Baina hori ez nizun orduanaipatu. - Bai. Aste batzuez ibili ginen. - Ba, harexekin egon naiz hitz egiten. - Ezagutzen al zenuen? - Parranda batean ezagutu nuen. Zure ingu-ruan ere hitz egin genuen orduan. - A, begira -serioago geratu zinen, zain bezala. - Ez zintuen oso gaizki utzi. - Hara. Eta? Zer esan diozu? - Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik. - A. Eta? -urduritzen ari zinela garbi zegoen.Zure aitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere.
  74. 74. 84 Liburuen xarma Ondo geratu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkie- gi. Alabaina, ezin izango zenuela ulertu zenuen. - Mutil txima luze eta altu batekin zeundela azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas - arnasarik gabe geratu zinela iruditu zitzaidan une batez-. Behar- ko ezagutu. Koadrilakoa zuen eta! - Ez... Bueno... - Aspalditik omen zabiltza Sebas horren atze- tik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zinenean ere, txima luze harekin irteteko ibili zinela uste zuela. Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahi izan ze- nuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala, Seba- sengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen laguna saldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urkorekin. Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioztatu ditut. - Beñat... Fernando Morillo. Izar-malkoak. Aizkorri. 2002
  75. 75. Eskola antzerkirako gida 85 1) Binaka, testua irakurri. 2) Testua aztertu ohiko irizpideen arabera: • Pertsonaiak: Beñat, Maider. • Egoera: Beñat eta Maider bikote zirenBeñatek Maider beste mutil batekin -Sebasekin-ikusi duen arte. Orduan jakin du Beñatek, Urkorenbidez, Maiderrek erabili besterik ez duela egin, be-netan gustuko duen Sebasi zeloak eman nahi ziz-kiolako. • Non gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz-tu egin behar. • Noiz gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz-tu egin behar. 3) Bikote bakoitzak testuko egoera inprobi-satuko du. Helburua da testuak islatzen duen ego-erara hurbiltzea eta pertsonaien jokabideak bila-tzea. 4) Inprobisazioaren bidez sortutako materialhorrek dramaturgia osatzen lagunduko die, bainatestuko elkarrizketa eta gidoi arteko informazioakasko erraztuko die bidea. Adibidez, testua ia aldatugabe antolatu dugu ondorengo dramaturgia. Pau-soz pauso azalduko dugu nola.
  76. 76. 86 Liburuen xarma 1. Testuan zehazki ageri ez denez, toki eta une zehatz batean kokatu ditugu pertsonaiak: parkean, gaueko hamarretan. Parkeko aulki batean eserita, Maider eta Beñat. Eztabaidan ari dira, eta Maiderrek hasperen eta zintz egiten du muki-zapi batekin. Begiak lehortzen ditu, behin eta berriz. Beñat: Ez nekatu, Maider. Maider: Benetan esaten dizut. Ezustean ger- tatu zen. Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauza horiek... Beñat: Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkore- kin egon nintzen. 2. “Zure aurpegia apur bat aldatu zen” esal- dia akzio bihurtu behar dugu. Adib: Maider irmo ge- ratzen da, begiak zabal-zabalik, Beñati begira. Maider irmo geratzen da, begiak zabal-zabalik, Be- ñati begira..
  77. 77. Eskola antzerkirako gida 87 Maider: Urko? Beñat: Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidanaspaldi. 3. “... eta oso zalea zinela ere esan zidan; etapixka bat sinetsita zeneukala. Baina hori ez ni-zunorduan aipatu”. Nola bihurtu akzio Beñaten pentsamendua?Bi aukera ditugu. Bat, Beñatek publikoari adieraz-tea pentsatzen duena, ahopeko komentario gisa. Bi,Beñatek arnasa hartzea zerbait esatera balihoa be-zala, baina azkenean isilik geratzea. Guk bigarrenahautatu dugu. Beñatek arnasa hartzen du zerbait esatera balihoabezala, baina azkenean isilik geratzen da. Maider: Bai. Aste batzuez ibili ginen. Beñat: Ba, harexekin egon naiz hitz egiten. Maider: Ezagutzen al zenuen? Beñat: Parranda batean ezagutu nuen. Zureinguruan ere hitz egin genuen orduan. Maider: A, begira.
  78. 78. 88 Liburuen xarma 4. “Serioago geratu zinen, zain bezala”, dago- en bezala utz dezakegu: Maiderren keinu adieraz- kor bat adierazten du. Maider serio geratzen da, zain bezala. Beñat: Ez zintuen oso gaizki utzi. Maider: Hara. Eta? Zer esan diozu? Beñat: Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik. Maider: A. Eta? 5. “Urduritzen ari zinela garbi zegoen. Zure aitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere. Ondo gera- tu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkiegi. Alabai- na, ezin izango zenuela ulertu zenuen”. Laburtuz, Maider urduri eta deseroso dago eta egoera hori adierazteko akzioak bilatu behar ditugu, hara nola, aulkitik altxa, prakak ondo jarri, azkazalak jan, ilearekin ibili... Guk aurrena aukeratu dugu. Maider urduri eta deseroso dagoenez, aulkitik al- txatu eta atzera-aurrera hasten da.
  79. 79. Eskola antzerkirako gida 89 Beñat: Mutil txima luze eta altu batekin zeun-dela azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas. 6. “Arnasarik gabe geratu zinela iruditu zi-tzaidan une batez”, dagoen moduan aprobetxa de-zakegu, baina gure kasuan, hori indartzeko, Maiderberriz aulkian eseriko dugu. Maider geldi geratzen da, arnasarik gabe, eta on-doren berriro esertzen da, aulkian. Beñat: Beharko ezagutu. Koadrilakoa zueneta! Maider: Ez... Bueno... Beñat: Aspalditik omen zabiltza Sebas horrenatzetik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zinene-an ere, txima-luze harekin irteteko ibili zinela ustezuela. Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahiizan zenuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala,Sebasengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen la-guna saldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urko-rekin. Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioz-tatu ditut.
  80. 80. 90 Liburuen xarma 7. Testuan ez da etenik ageri, baina guk egin egingo dugu, alegia, Beñatek aulkitik altxa eta ber- tan utziko du Maider, bakar-bakarrik, zer esan ez dakiela. Horrela bukatuko dugu eszena. Beñatek aulkitik altxa eta alde egiten du. Maider mutilari begira geratzen da, bakarrik, zer esan ez dakiela. Maider: Beñat... BUKAERA.
  81. 81. Eskola antzerkirako gida 91 5) Testua mutilaren ikuspegitik idatzita dagoeta ondorioz, Maiderren jokabidea oso argia da, bai-na ez horrenbeste, Beñatena. Hain zuzen, inprobisazio bidez lan daiteke Be-ñaten jokabidea. Beste aukera bat da testua Maiderren ikuspe-gitik lantzea eta antolatzea. 5. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “TXUTXUMUTXUKA”. Binaka aterako dira eszenatokira. Demagunbiek bidaia berbera egin dutela. Bata hasiko da bi-daia kontatzen, baina besteak ere kontatu egin nahi-ko du, bere erara. Horregatik, lagunaren gainetikhitz egingo du, hari hitza kenduz. Helburua da jen-dearen arreta eskuratzea, nola edo hala. B) Testu biluzi bat janzten.-
  82. 82. 92 Liburuen xarma A: Ezagutzen duzu nire koinatua? B: Ez. A: Ez, e. Ez duzu ezagutzen? B: Ez. A: Baietz uste nuen. B: Ez. A: Ez duzu inondik ere ezagutzen? B: Ez. A: Ez duzu sekula ere ikusi? B: Ez. A: Baina ez al zenekien koinatua neukala? B: Ez. A: Ezagutu nahi al duzu? B: Ez. A: Eta koinata? B: Ez. A: Zuk ez al duzu batere koinaturik? B: Ez. A: Koinatarik ere ez? B: Ez. A: Neba (anai)-arrebarik? B: Ez. A: Bikirik? B: Ez. A: Seme-alabarik? B: Ez. A: Orduan ez daukazu ezer? B: Ez. A: Etxerik ere ez? B: Ez.
  83. 83. Eskola antzerkirako gida 93A: Dirurik ere ez?B: Ez.A: Dirurik ez baduzu, beste zerbait izango duzu...B: Ez.A: Ezetz esaten diozu beti edozeri?B: Ez.A: Orduan baietz ere esaten duzu...B: Ez.A: Ez zaude gustura demokraziarekin?B: Ez.A: Horrek esan nahi du lehen hobeto bizi zi-nela.B: Ez.A: Hori ere ez?B: Ez.A: Zerbait izango da...B: Ez.A: Ezezkor samarra zara, ezta?B: Ez.A: Ba ez zara guztiari bai esaten dioten horietakoa ere...B: Ez.A: Zu inuzentea zara.B: Ez.A: A, ez?B: Ez.A: Aditu, ez al da gehiegitxo, hainbeste “ez”?B: Bai, noski.A: A! KARL, VALENTIN. Teatre de Cabaret. Institut del Teatrede la Diputació de Barcelona. Edicions del Mall. Bartzelona, 1983.13-14 or., in Dinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác-ticosAlhambra. 1989.
  84. 84. 94 Liburuen xarma 1) Binaka irakurri testua, pare bat aldiz. 2) Testua aztertu eta komentatu. Zer dauka? Zer falta du? Testu biluzi bat da, testu minimo bat, baina testu hori gauzatzeko hainbat elementu falta dira. Ondorioz, bikote bakoitzak testuarekin bat da- torren egoera bat pentsatuko du. Non eta noiz ger- tatzen den zehaztuko du, pertsonaiak nolakoak di- ren pentsatuz. 3) Lotura absurdoek ez dute balio. Testua, ego- era eta pertsonaiak era natural batez lotu eta elkartu behar dira. 4) Hamar minutu utziko ditugu bikote bakoi- tzak bere proposamena presta dezan. 5) Inprobisazio saioak ikusteko orduan, ikas- leek aktiboki parte hartzera bultzatuko ditugu. Hel- burua da ikusitakoari buruzko iritzia emateaz gain, ikusitako hori beraien proposamena aberasteko ba- lio izatea.
  85. 85. Eskola antzerkirako gida 97 Bibliografia• Aldizkariak: - ARTEZ. Revista de las artes escénicas. Arte eszenikoenaldizkaria. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia).Hilerokoa.• Euskal antzerkiaren Historia: - 1960-1986. Historia del Teatro Vasco en Imágenes.Euskal Antzerkiaren Historia Iruditan. ARTEZ BLAI. KulturElkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003. www.artezblai.com/yorick. (Tel. 946 583 082. / fax. 946 231 886)• Herri antzerkia: - Irizar, Inazio Makalenaren herri antzerkia. Elkar. 1985.• Teoria eta ariketak: - Etxeberria, Guillermo. Antzerkia eta dramatizazioa. 2001.• Antzerki tailerrak: - Carrillo Mateo, Evaristo & otros Dinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác-ticos Alhambra. Editorial Alhambra. Madril, 1987 (lehenen-go argitalpena).
  86. 86. 98 Liburuen xarma - Motos, Tomás & Tejedo, Francisco Prácticas de dramatización. Humanitas. Bartze- lona, 1987. - Mantovani, Alfredo & Morales, Rosa Inés Juegos de expresión dramática. + de 200 propuestas para expresarse y comunicar en la escuela. Ñaque. Ciudad Real, 1999. - Mantovani, Alfredo & Proexdra El teatro, un juego más. Proexdra. Morón. Sevi- lla, 1996. • Hiztegia: - Pavis, Patrice Diccionario del teatro. Dramaturgia, estética, se- miología. Paidós Comunicación. Bartzelona, 1990. • Antzezlanak: • Eskola antzerkian sortutako testuak: - Zenbait eskola eta ikastola Eskola Antzerkia. 1, 2, 3, 4, 5, 6. Euskara Zerbi- tzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz, 1989, 1992, 1995, 1996, 1998 - Zenbait eskola eta ikastola Lenarriak IV. Nafarroako Gobernuak 1995-2000 ur- teetan eskola antzerki eta literatur lehiaketetan saritutako lanak.
  87. 87. Eskola antzerkirako gida 99ANTZERKIA. Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kul-tura Departamentua. Euskara Zerbitzua. Iruñea, 2001. • Haur hezkuntza: - Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea) www.teatroa.com - Lertxundu, Anjel Aizak eta aizan elkarrekin dantzan. Elkar. Donos-tia, 2002. • Lehen Hezkuntza: - Genua, Enkarni Zabaldu oihala! Erein. Donostia, 2001. - Goenaga, Aizpea Antzezten... teketen ten! Erein. Donostia, 1999. - Iturbide, Montxo & zia, Begoña & Zubizarreta, Patxi Antzerkilandia. Elkar. Donostia, 1992. - KUKUBILTXO antzerki taldea Kuxube. Txirrikiz. Ekidazu. Lehoiek ez dakite bibolinajotzen. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003. - Lopez Gaseni, Manu Andoni eta Maddalenen komediak. Pamiela. Iru-ñea, 1994.
  88. 88. 100 Liburuen xarma - Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea) www.teatroa.com - Txarterina, Aitor. Zenbakiak ala eleak. Pedagogoak gogoan. Ekologi- koa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003. • Bigarren Hezkuntza: - Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda Badago ala ez dago...? Aizkorri argitaletxea. Bil- bo, 1998. - Iturbide, Montxo & Zabaleta, Jon & Murua, Mitxel Zine-antzerkiak. Elkar. Donostia, 2003. • Batxilerra: - Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda Lekurik bai...? ESKOLA ANTZERKIA 5. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila. Gasteiz, 1993. Noiz baina...! 1995. EGAN aldizkaria 1995-2. Donostia, 1995. - Cillero Goiriastuena, Javi Uztailaren laua Renon. Kutxa. Donostia, 1999. - Goenaga, Aizpea Agur betiko. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2004.
  89. 89. Eskola antzerkirako gida 101 - Genua, Enkarni Ostiralero afaria. Kutxa. Donostia, 2001. - Losada, Garbiñe & Loza, Felipe Sin vergüenzas. Lotsa gabe. (Gaztetxoentzat). AR-TEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2001. - Mendiguren Elizegi, Xabier Ankerki. (Batxilerra). Elkar. Donostia, 1993. - Telleria, Patxo Kontenedore baten istorioak. Euskera sencilloarenmanifiestoa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Biz-kaia), 2003. • Gauregungo antzerkiari buruzko informazioa: www.artezblai.com www.teatroa.com

×