ASOCIACIÓN GIPUZKOANA DE MADRES Y PADRES
SEPARAD@S
GIPUZKOAKO GURASO BANANDUEN ELKARTEA
AGIPASEAGIPASEAGIPASEAGIPASE
20202...
1. AURKEZPENA
2. PROGRAMA GUZTIEN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
3. PROGRAMAK
1 Programa: KRISIAN DAUDEN FAMILIEI ZUZENDURIKO AR...
1. AURKEZPENA
Dokumentu honek 2013an zehar Gipuzkoako Guraso Bananduen Elkarteak,
AGIPASEk, burutu duen lana jaso eta ager...
2. PROGRAMA GUZTIEN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
AGIPASEk burutzen dituen programen helburuek, irizpideek eta ekintzarako
estr...
3. PROGRAMAK
1 Programa: Krisian dauden Familiei zuzenduriko Arreta Integrala eta Diziplinartekoa
Banaketa/dibortzio egoer...
ezberdinetatik lan-ildo koordinatu batzuekin edota baliabide sozialekin lantzen hasiko
dira, eta ikuspegi globalizatu hone...
1. PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUEN KOLEKTIBOA
Elkarteak har dezakeen kolektiboa, banaketa/dibortzio baten aurretik, bitartean...
2013an zehar 463 kasu berri hartu dira, azpiko koadroan islatzen den moduan.
Gainera, aurreko urteetako 126 kasurekin jarr...
Modu honetara, elkarteko zerbitzu ezberdinetan 2050 pertsona artatu ditugu
osotara.
2. AGIPASEREN ZERBITZUAK
2.1. LEHEN MA...
Zuzeneko arretaz gain AGIPASEren funtzionamendu egokirako funtsezko diren
beste era bateko jarduerak ere zerbitzu honetan ...
Hainbat elkarrizketen ondoren egoeraren diagnostiko bat egiten da eta
erabiltzaileari lanerako estrategia bat proposatzen ...
JARDUERAK
Norbanakoaren fitxa irekitzea eta jarraipena egitea. Berauek
artxibatzea.
AGIPASEko beste zerbitzuekin koordinat...
baliabideak erabiltzen jarraitzea edo ulertzea egokienak direla bizitzen
ari den une pertsonalean.
Lehen mailako asistentz...
Era berean, zerbitzu honetako hainbat kidek auto-laguntza taldean parte hartu
dute.
Funtzio zehatzak hauek dira:
Aholkatze...
BIKOTE TERAPIA: bikotearen artean minduta dagoen eremuan jarduteko
eta bien arteko oreka emozionala berreraikitzeko bikote...
Laguntza psikologikoa eskatzea beharrezko den baliabidea da
banaketaren/dibortzioaren ondorioak gainditzeko (dolua banakak...
DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK
Bizikidetza sozialean maiz sortu ohi dira pertsonen arteko arazoak edo egoera
beraren inguruko ik...
Bitartekaritza beste zerbitzu batzuekin txertatzen eta koordinatzen da eta hauek
ditu helburuak:
Aldeek famili krisiaren e...
iristea errazteko helburuarekin. Bitartekaritza prozesua amaitu ostean ere Langile Sozial
batek prozesu horren jarraipena ...
BALORAZIOA
Erabakiak bi aldeen artean hartzen direnez, irabazle eta galtzaile
ikuspegiaren gainetik, akordioak guztiz eta ...
Lan sistema ez da aldatu, egoki funtzionatzen duelako. Horrela, Elkartera jotzen
duten haiek, eta Lehen Mailako Asistentzi...
Helburuak:
Ezkontza desegite prozesuetan planteatu daitezkeen gai legalei eta
horren ondorioz etor daitezkeen aldeko arazo...
Bestelako gaiak.
ESPARRU PENALA
Familiaren inguruko gaiek alor penalarekin duten lotura dela eta salaketa baten
aurrean ed...
Oro har, Justiziarekiko ikuspegi ezkor bat gailentzen da. Hau nabarmenago
gelditzen da gizonezkoen kasuan, izan ere, kasu ...
BALORAZIOA
Zerbitzura jotzen duten pertsona gehienek seme-alabekin denbora gehiago
pasatzeko kezka izaten dute eta esan de...
Famili egoera berria bi aldeek landu eta onartu beharrekoa da, hala behar
izanez gero, profesional baten laguntzarekin. Ha...
Zerbitzu hau psikologo batek eraman du, Julia Rodriguez Barcenak.
HELBURUAK
Bi gurasoak orientatzea famili egoera berriari...
Saioak ordubetekoak izan dira, gutxi gorabehera, helduekin eta ordu erdikoak
adin txikikoekin.
Normalean, zerbitzura bikot...
Dena dela, ohartu gara bi gurasoak etorri direla zerbitzura hasierako unetik
hasita, horregatik igo da bikote kopurua eta ...
Topaketak asteburuetan edo jai egunetan izaten dira batez ere eta urte
sasoiaren arabera antolatzen dira: irteerak Donosti...
Aisi irteerak (zinera, pasiatzera…) herri ezberdinetara (bakoitzaren
bizilekuaren arabera txandatzen ziren irteerak eta in...
Bereziki, banaketa baten ondorio traumatikoak desmitifikatzea eta banaketa
bat porrota baino gehiago aldaketarako aukera b...
zintzilikatzen den hiruhileko ekintzen egutegia zehazten dute. 35 bat
pertsonak hartzen du parte irteera bakoitzean.
Dantz...
Kideak elkartzeko berezko leku bat edukitzean kide berriak erreferentzia puntu
bat dauka eta badaki nora jo dezakeen aster...
B- INFORMAZIOA ETA FORMAKUNTZA
AGIPASEren blog-a egunero berritzen da eta ondokoak errazten ditu:
• Elkartearen zerbitzu e...
Banaketa baten ondorioz bere ohiko etxebizitza utzi behar duten edo horretara
behartzen dituzten eta nora jo jakin gabe ge...
Errenteriako etxebizitza erabiltzen duten erabiltzaileen oinarrizko beharrak
asetzeko helburuarekin, bere ekonomi egoerak ...
HENDAIA 1 0 1
HERNANI 4 3 7
HONDARRIBI 6 7 13
IBARRA 1 1 2
IRUN 19 19 38
LARRAUL 0 1 1
LASARTE 9 8 17
LEABURU 0 1 1
LEGORR...
AGIPASEra jotzen duten gizonezko kopuruak gora egin duela ikusi dugu. Hala
ere, aurreko urteetan bezala, emakumeak dira le...
Banatzen diren bikoteen haur kopurua 2koa da kasu gehienetan. Oso hurbil
dituzte haur bakarra duten bikoteak.
Zaintza eta ...
Programaren edukia gai hauen inguruko tailer moduan garatzen da: Familia
Erantzukidetasuna, Generozko Biolentziaren Preben...
eman eta horixe izan da oztoporik nagusiena. Izan ere, profesional berriak etenik gabe
formatzera behartzen gaitu. Zentzu ...
Udaletako teknikariei, begiraleei, gurasoei eta irakasleei eskaini diegun
formazioak ondorio biderkatzailea du, pertsona h...
Euskadiko Parlamentuan zaintza partekatuaren alde herri ekimenezko lege
proposamena aurkezten. AGIPASEk sinadura bilketan ...
Berdintasuna, errespetua, gatazkak konpontzeko elkarrizketaren erabilera eta
solidaritatea bezalako balioak sustatzeko eta...
Ondorio nagusi gisa hauek azpimarratuko ditugu:
Familia barneko indarkeria egoeretan eta gatazketan PRENBENTZIO eta EUSTE
...
Banatu eta dibortziatuen kolektiboarentzat etxebizitza politika berezi bat
ezartzea premiazkoa da, izan ere, bereziki zain...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala

826 views
682 views

Published on

AGIPASE 2013KO MEMORIA

Published in: Law
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
826
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
480
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala

  1. 1. ASOCIACIÓN GIPUZKOANA DE MADRES Y PADRES SEPARAD@S GIPUZKOAKO GURASO BANANDUEN ELKARTEA AGIPASEAGIPASEAGIPASEAGIPASE 2020202013131313ko Memoriako Memoriako Memoriako Memoria Elkartea: AGIPASE Helbideak: ZARATEGI PASEALEKUA 100, 20015 DONOSTIA SAN CRISTOBAL 6, 20012 DONOSTIA Telefonoa: 943 29 24 96 Faxa: 943 28 62 97 Emaila: agipase2@gmail.com IFZ: G-20523676 Elkarteen Erregistroa: G/4799/97 Lehendakaria: Justo Sáenz
  2. 2. 1. AURKEZPENA 2. PROGRAMA GUZTIEN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK 3. PROGRAMAK 1 Programa: KRISIAN DAUDEN FAMILIEI ZUZENDURIKO ARRETA INTEGRALA ETA DIZIPLINARTEKOA 1- PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUEN KOLEKTIBOA 2- AGIPASEREN ZERBITZUAK 2.1.- LEHEN MAILAKO ASISTENTZIA 2.2.- LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA 2.3.- FAMILIENTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA 2.4.- ZERBITZU JURIDIKOA 2.5.- ERANTZUKIDETASUNERA ORIENTAZIOA 2.6.- AISIA ETA DENBORA LIBRERAKO EKINTZAK A Taldea: Gurasoak eta seme-alabak B Taldea: Helduak 2.7.- TEKNOLOGIA BERRIAK 2.8.- PREMIA SOZIALETARAKO ETXEBIZITZAK GIZONENTZAT 2.9.- ELIKAGAI BANKUA 3- BALORAZIO OROKORRAK 2 Programa: FAMILIA BERDINTASUNEAN LANTZEN 1- LURRALDE ESPARRUA 2- PROIEKTUAREN GARAPENAREN DESKRIBAPEN LABURTUA 3- HELBURUEN LORPENA 4- EMAITZEN LORPENA 4. LEGE EKIMENAK ETA PROPOSAMENAK 5. ERAKUNDEEKIN ETA BESTE ENTITATEEKIN HARREMANAK 6. GIZARTEA INFORMATZEA ETA SENTSIBILIZATZEA 7. ONDORIOAK
  3. 3. 1. AURKEZPENA Dokumentu honek 2013an zehar Gipuzkoako Guraso Bananduen Elkarteak, AGIPASEk, burutu duen lana jaso eta agertu nahi du. AGIPASEk burutzen dituen ekintzak honela sailkatuta daude: KRISIAN DAUDEN FAMILIEI ZUZENDURIKO ARRETA INTEGRALA ETA DIZIPLINARTEKOA FAMILIA BERDINTASUNEAN LANTZEN: GIZON ETA EMAKUMEEN AUKERA BERDINTASUNARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA SEME-ALABA GAZTETXOAK ETA NERABEAK DITUZTEN FAMILIETAN ESKU-HARTZEA PROFESIONALEN FORMAKUNTZA PROPOSAMENEN LANKETA ETA NEGOZIAZIOA ERAKUNDE EZBERDINEKIN HEDABIDEEKIN HARREMANAK ERAKUNDEEKIN ETA BESTE INSTITUZIO EDO ELKARTEEKIN HARREMANAK ETA ELKARLANA
  4. 4. 2. PROGRAMA GUZTIEN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK AGIPASEk burutzen dituen programen helburuek, irizpideek eta ekintzarako estrategiek ondoko xedeak erdiestea bilatzen dute: GIZON-EMAKUMEAK BERDINTASUNEAN TRATATZEA ELKARRIZKETA SUSTATZEA GATAZKEN KONPONBIDERAKO METODO GISA ADIN TXIKIKOAK BI GURASOEKIN HARREMANAK IZANEZ BIZITZEKO DUEN ESKUBIDEA BABESTEA, BAITA BERE OSOTASUN FISIKO ETA PSIKOLOGIKOA ERE GENERO ARTEKO ETA FAMILIA BARNEKO BIOLENTZIA PREBENITZEA ETA MUGATZEA GENERO ARTEKO EDOTA FAMILIA BARNEKO BIOLENTZIAREN BIKTIMEI LAGUNTZA SOZIALA EMATEA ADIN TXIKIKOA OSASUNTSU HAZI DADIN BEHARREZKOAK DIREN BALDINTZAK SORTZEA ADIN TXIKIKOEN AURKAKO TRATU TXARREN ARRISKU EGOERETAN PREBENITZEA ETA ESKU-HARTZEA BAZTERKETA SOZIALA EKAR DEZAKETEN EGOEREN PREBENTZIOA
  5. 5. 3. PROGRAMAK 1 Programa: Krisian dauden Familiei zuzenduriko Arreta Integrala eta Diziplinartekoa Banaketa/dibortzio egoeretatik etor daitezkeen ondorio traumatikoak bere osotasunean eta modu integral batean tratatzeko egitura egokiena da hau, Krisian dauden Familiei zuzenduriko Arreta Integrala eta Diziplinartekoa Programa. Prebentzio izaera garbia duen programa da eta bi oinarri ditu: gatazka edota biolentzia egoeretan krisia ikuspegi integral eta diziplinarteko batetik tratatzea eta profesionalki eta instituzionalki modu koordinatuan lan egitea. Parametro horiek berberak oinarri hartuta eta beste erakunde eta instituzioekin koordinazioa azpimarratuta, gehi beharrezko den kasuetan zerbitzu espezializatuetara bideratuta, biolentzia eta tratu txar egoeretan Programa honek lantzen dituenak dira: kasuak detektatzea, mugatzea, instituzioetara bideratzea eta esku-hartze soziala. Aurreko urteetan bezala, tratu txar psikologikoko egoera batzuk ere artatu dira. Bestetik, adierazi behar da, badagoela gure zerbitzu hauen eskatzaile kopuru bat, berez erasoak, tratu txarrak edo genero arteko biolentzia sufritzen duten pertsonak babesteko sortu diren zenbait baliabideri ematen zaizkien erabilera okerren ondorioak sufritzen ari dena. Esan nahi duguna zera da, banaketa prozesu batzuetan eskura dauden baliabide guztiak erabiltzen direla zenbait baliabide edo “onura” lortzeko helburuarekin, legearen erabilera desegoki bat aurrera eramanez. Edo, besterik gabe, beste gurasoa presionatu eta hitzarmenaren negoziazioan baldintzen “balantza” norbere aldera eramateko. Azkenik, nabarmendu, gurasoetako batek edo biek adin txikikoak manipulatzen dituzten kasuak detektatu direla. Manipulazio hau areagotzen denean Gurasoaren Aldeko Lerrokatze Sindromea edo Gurasoaren Interferentzia Larria gertatzen da, eta egoera hau txikiaren aurkako tratu txar bihurtzen da. Programaren ekintza metodologia hasten da, langile sozialak, behin egoeraren entzumen aktiboa eta aurreneko diagnostikoa egin dituenean eta kasua zerbitzu espezializatuetara deribatzen duenean; orduan, kasua diziplina eta erakunde
  6. 6. ezberdinetatik lan-ildo koordinatu batzuekin edota baliabide sozialekin lantzen hasiko dira, eta ikuspegi globalizatu honetatik krisia gainditzeko bidean jartzen da. Funtsezkoak dira, era berean, ebaluazio koordinatu bat eta guztiaren jarraipen lan bat kasuaren etapa guztietan, ezarritako helburuak zenbateraino lortu diren zehazteko. Esku-hartzea amaitzen denean telefono bidezko elkarrizketa bat egiten da erabiltzaile guztiekin jaso dituzten zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko. Gatazka maila prebenitzeko eta murrizteko lanketa honen oinarrizko ardatzetako bat da Programa hau kontestualizatzen eta barneratzen dela irabazi nahirik gabeko eta sektorean sartutako Elkarte baten barnean. Eta Elkarte honek ahalbidetzen duela familietako krisi egoerak elkarrizketaren eta bitartekaritzaren bidetik konpontzea. Programa osatzen duten zerbitzuak dira: 1. Lehen Mailako Asistentzia. 2. Laguntza Psikologikoa. 3. Familientzako Bitartekaritza Zerbitzua. 4. Zerbitzu Juridikoa. 5. Erantzukidetasunera Orientazioa. 6. Guraso/seme-alaba esku-hartzea. 7. Harrera Taldea / Aisia eta Denbora Librerako Ekintzak. 8. Premia Sozialetarako Etxebizitzak Gizonentzat.
  7. 7. 1. PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUEN KOLEKTIBOA Elkarteak har dezakeen kolektiboa, banaketa/dibortzio baten aurretik, bitartean edo ondoren familia krisi batean dagoelako gerturatzen den norbait edota zerbitzuren bat behar duen edozein gizabanako da. Programara egiten diren bideratzeak oinarrizko gizarte zerbitzuetatik, beste elkarteetatik, erakundeetatik (Epaitegietatik, Haur-Psikiatriatik, biktimei eskaintzen zaien laguntzatik, Osakidetzatik, Ertzaintzatik, Udaltzaingotik, Martuteneko kartzelatik…), norbanakoen eskaeretatik, eta abarretatik, Gipuzkoa osotik, Bidasoaren nafar eremutik eta mugako herrietatik etorri ohi dira. Edonork du zerbitzuak jasotzeko aukera baldintza hauetan: • Ekonomikoak - Langile sozialarekin egiten den lehenengo kontsulta doan da. - Zerbitzu guztiak doan jasotzeko bazkide egin beharra dago, horretarako 50€ko matrikula eta 50€ko urteko kuota bazkide berriek eta 30€koa bi urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenek ordaintzen dira. - Bazkide egin nahi ez dutenek 30€ ordaintzen dute zerbitzu juridikoa. Bazkide eginda, Agipaseren zerbitzuak doan izaten dituzte: informazio juridikoa, famili bitartekaritza, erantzukidetasunera orientazioa, laguntza psikologikoa jasotzeko saio bat, auto- laguntza taldeak, harrerarako/aisia eta denbora libreko taldeak, guraso/seme-alaba taldeak. - Lanik gabe daudenek, larritasun ekonomikoak dituztela erakutsi dezaketenek edota gizarte zerbitzuetatik edo antzekoetatik datozenek zerbitzu guztiak doan izango dituzte. • Bateraezintasunak Elkartera bikote bateko bi aldeak etortzen direnez, bai batera eta bai bakoitza bere aldetik, zerbitzuetara jotzeko ondoko arauak ezarri dira: o Bikote izan diren pertsonak hartzen dituzten profesionalak pertsona fisiko ezberdinak izango dira. o Irizpide hau bera jarraituko da aita/ama eta seme-alaben taldeetan. Desadostasun kasuetan, lehentasuna izango du programara lehenengoz sarrera izan duen hark.
  8. 8. 2013an zehar 463 kasu berri hartu dira, azpiko koadroan islatzen den moduan. Gainera, aurreko urteetako 126 kasurekin jarraitu da, lehen mailako asistentzia modura 2711 telefono dei erantzun dira eta 65 mezu elektroniko.
  9. 9. Modu honetara, elkarteko zerbitzu ezberdinetan 2050 pertsona artatu ditugu osotara. 2. AGIPASEREN ZERBITZUAK 2.1. LEHEN MAILAKO ASISTENTZIA DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK Langile sozial batek du zerbitzu honen arreta ardura eta erabiltzaileek Elkartearekin izaten duten lehen harremana bertan gauzatzen da. ESKATUTAKO ZERBITZUAK EMAKUMEAK GIZONAK UMEAK BIIKOTEAK PERTSONA KOPURU TOTALA Lehen Mailako Asistentzia 209 218 - 39 463 Laguntza Psikologikoa 25 108 - 12 262 Familientzako Bitartekaritza Zerbitzua - - - 59 118 Zerbitzu Juridikoa 192 183 - - 375 Erantzunkidetasunera Orientazioa 166 146 82 32 426 Aisia eta Denbora Librerako Taldeak 125 142 85 - 352 GUZTIZKOA 2050
  10. 10. Zuzeneko arretaz gain AGIPASEren funtzionamendu egokirako funtsezko diren beste era bateko jarduerak ere zerbitzu honetan gauzatzen dira. 2013an zehar zerbitzu honetan izandako jardueren emaitzak asegarriak izan dira. 463 erabiltzaile berriri eman zaie arreta, baita aurretik Elkartearekin harremana izandako bazkide eta jendeari ere berriro laguntza eskatu beharra izan dutelako. Kasu hauek 126ra igo dira. Osotara, 589 pertsonari eman zaie arreta. Orain arte aipaturiko kasuez eta fitxa sozialetan jasotakoez gain, telefonoz beste hainbat dei erantzun dira, bai kasu partikularrei buruzkoak eta bai orokorrean AGIPASEri berari buruzkoak: zer den, zer zerbitzu eskaintzen dituen. Eta mezu elektroniko bidez ere beste 65 kontsulta erantzun dira. Beraz, telefonoz eta emailez erantzundako kontsulta kopurua 2711 izan da. Kasu hauetako asko beste zerbitzuetara igortzen direnak dira eta, ondorioz, fitxa bat irekitzen zaie. Kontsulta puntualak, telefono bidezkoak, beste zerbitzuetara igortzen ez direnak edo errenta aitorpenaren, gizarte baliabideen, etxebizitzaren inguruan aholkua jasotzen dutenak edo aurretik gure zerbitzuetatik igaro direnak ez dira zenbatzen kopuru hauetan. Fitxa berria irekitzen zaien kasu haiek bakarrik zenbatzen dira. Lehen mailako asistentzia honetan eskura dituen baliabideei buruzko informazioa ematen zaio erabiltzaileari, kalitatezko harrera profesional bat eskaintzen saiatzen gara erabiltzaileek bere egoera pertsonala zein den konta dezaten eta Elkartearengan jarri dituzten espektatibak zeintzuk diren jakin dezagun.
  11. 11. Hainbat elkarrizketen ondoren egoeraren diagnostiko bat egiten da eta erabiltzaileari lanerako estrategia bat proposatzen zaio eta ados egonez gero bere kasua egokien diren profesionalei igortzen zaie, modu koordinatuan esku har dezaten. Gertatu daiteke, kasuak hala eskatzen duelako, kanpoko profesionalekin koordinatu beharrean egotea (ikastetxeak, terapeutak, osasun mentala, oinarrizko gizarte zerbitzuak, epaitegiak, kartzelak, eta abar). Nolanahi ere, esku-hartzeak kasu guztiek merezi duten beharrezko isiltasunpean egiten dira eta esku artean erabiltzen diren datuak konfidentzialak direla kontuan hartuta. Era berean, langile soziala saiatzen da giro egokia sortzen erabiltzaileak bere egoera pertsonala lasaitasunean agertzeko aukera izan dezan, epaitua edo gaitzetsia sentitzeko inolako beldurrik gabe. Funtsezkoa da erabiltzailearen eskaera zehatza igartzea, izan ere, esplizituki eskatzen duenaren atzean beti egon ohi da eskaera inplizitu bat. Maiz elkarrizketa bat baino gehiago behar izaten dira, edo beste kideari entzutea edo bestearen bertsioa jakitea, esaterako, familia mailako esku-hartze edo diagnostiko bat egiteaz ari garenean. LANTALDEA Zerbitzu honetan Oihana Arruti aritu da, lan sozialean eta psikologian aditua dena, astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez, bai Txara 1ean eta baita Egia 6ko egoitzan ere, biak Donostian. HELBURUAK Orokorrak: Familia krisiak prebenitzea, eustea eta bideratzea. Zehatzak: Harrera egin, informazioa eman eta aholkatzea. Aktiboki entzutea eta babes emozionala ematea. Kasuaren lehenengo diagnostikoa egitea eta berau igortzea. Elkarrizketa eta familia bitartekaritza bultzatzea. Erantzukidetasuna praktikan jartzea sustatzea.
  12. 12. JARDUERAK Norbanakoaren fitxa irekitzea eta jarraipena egitea. Berauek artxibatzea. AGIPASEko beste zerbitzuekin koordinatzea (aholkularitza juridikoa, familia bitartekaritza, zerbitzu psikologikoa, auto-laguntza taldea, eta abar). Zerbitzu ezberdinek hartutako kasuen jarraipena egitea. AGIPASEko profesionalak koordinatzea Lurralde Historikoetako bilerak prestatzeko helburuarekin (KIDETZAko profesionalak). Bai AGIPASEren barnean eta bai kanpoan beste erakunde batzuetako profesionalei kasuak igortzea, jarraitzea eta koordinatzea (oinarrizko gizarte zerbitzuak; epaitegiak; Martuteneko kartzela; beste elkarte batzuk, hala nola, Agipad, Emaus, Sos Racismo, Proyecto Hombre…). Kanpo harremanak (udalak; Eusko Jaurlaritza; epaitegiak; doako justizia zerbitzua; biktimei arreta; bestelako erakunde, elkarte eta profesionalak, esaterako, abokatuak, psikiatrak, eta abar…). Langile profesional eta boluntarioei zuzenduriko formazio ikastaroen garapena koordinatzea. Erakunde ezberdinetara, Aldundira, udaletara, eta abarretara bidaltzeko eskaeren eta dokumentuen idazketa koordinatzea. Zerbitzuan ikusten diren beharrei eta arazoei erantzunez proiektu eta programa ezberdinetan eta urteko ekintza planaren osaketan laguntzea eta urteko ekintzen memoria koordinatzea. BALORAZIOA Lehen Mailako Asistentzian nabarmendu beharrekoa zera da, modu ezberdinetako gatazka gogorretan buka daitezkeen egoerak, bazterketan edo esku-hartze profesionalaren beharrean, garaiz detektatzen, eusten, prebenitzen edota tratatzen egiten duen lana. Erabiltzaileek elkartearekin izaten duten aurreneko harremana zerbitzu honen bitartez izan ohi da eta honen ardura da pertsona horiek gure
  13. 13. baliabideak erabiltzen jarraitzea edo ulertzea egokienak direla bizitzen ari den une pertsonalean. Lehen mailako asistentziak urte honetan bere horretan mantendu direla esan behar da; baita bazkide kopurua ere; emaitzak oso baikorrak dira. Gizarte zerbitzuetatik eta ikastetxeetatik kasuak igortzen dizkigute, izan ere, gurasoen arteko gatazkek adin txikikoen garapenean eragiten dute. Horrelakoetan, ama-aita/seme-alaba bitartekaritzak egin dira gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak normalizatze aldera. Azpimarratu beharra dago krisi ekonomikoak larriki eragiten diela dibortziatzen direnei, bai gatazka-mailaren igoera ekarri duelako bai bere ondorio sozioekonomikoak direla eta. Etxebizitza beharra, hipoteka edota mantenu-pentsioa ordaintzeko ezintasuna urte osoko konstanteak izan dira. 2013an nabarmendu dena zaintza partekatuen eskaera izan da, baita erantzukidetasunera zuzenduriko zerbitzuetarako eskaerak. Horrek agerian uzten du seme-alabak dibortzioaren gatazkatik aldentzeko gurasoek erakusten duten interesa. 2.2. LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK Familia kontzeptuaren nondik norakoek, ama-aita/seme-alaba harremanek, bikote ohien arteko harremanek, aldaketa une bat biziarazten dute; familia mota berriak ere badira. Egoera berrira egin arte familia krisian bizi da. Bestalde, banaketa/dibortzio prozesuak, eta prozesu horretan bikote ohiarekin harremantzeko modu berrira egokitu beharrak, profesionalen laguntza eskatzen duten egoerak izaten dira, bai prebentzio modura eta bai dibortzio egoera emozionalki gainditzeko. Horixe da laguntza psikologiko zerbitzuaren xedea. Familia bitartekaritza taldetik igorritako kasuak ezik zerbitzu hau erabili dutenak lehen mailako asistentziatik bidaltzen dituzte.
  14. 14. Era berean, zerbitzu honetako hainbat kidek auto-laguntza taldean parte hartu dute. Funtzio zehatzak hauek dira: Aholkatzea eta informatzea. Bikote terapia. Banakako terapia edo familia terapia (haurrak eta helduak). Txosten edota diagnostiko psikologikoak egitea. Jarraipena. Laguntza psikologikoko saioak egiten dira: - Txara 1eko geletan (Donostian). - AGIPASEko “San Kristobal” egoitzan (Donostian). Laguntza psikologiko zerbitzua astelehenetik ostiralera eskaintzen da. Goizeko 9etatik 13etara eta arratsaldeko 16etatik 20etara. PROFESIONALAK Julia Rodriguez Barcena. AGIPASEk kontrataturiko psikologoa. Sara Gonzalez Muro. Psikologo Bitartekaria. Sustatutako psikologoa. Pilar Legarra. Psikologo Bitartekaria. Sustatutako psikologoa. TRATATU DIREN KASUAK Laguntza psikologiko zerbitzua, familia krisiak zorionez gainditzeko eta familia berriak berreraikitzeko eskatua izan da eta beharrezkoa gertatu da. Esku-hartze psikologikoa bide ezberdinetatik gidatu daiteke familia krisi batean: BANAKAKO TERAPIA: familia krisiari aurre egiteko eta banaketa gainditzeko beharrezkoa den dolua burutzeko zailtasun emozionalak dituen pertsonarekin egiten den esku-hartze psikologikoa da. FAMILIA TERAPIA: euren arteko harremanak berregokitzeko helburuarekin, famili sistema osatzen duten kide guztiekin lan jardunean egiten den terapia.
  15. 15. BIKOTE TERAPIA: bikotearen artean minduta dagoen eremuan jarduteko eta bien arteko oreka emozionala berreraikitzeko bikotearekin egiten den esku-hartzea da. 2013an 145 pertsona tratatu dira laguntza psikologiko programan. BANAKAKO TERAPIA: 133 pertsona (108 gizonezko eta 25 emakumezko). BIKOTE TERAPIA: 12 bikote (24 pertsona). HELBURUAK Banaketaren ondorio ezkorrak prebenitzea. Gatazkan dauden kide guztien oreka emozionala berregokitzen laguntzea. Egoera berriari aurre egiten laguntzea egokitzapenaren beharrezko pauso baten moduan; eta seme-alabak dauden kasuetan familia modu berri batean berreraikitzen saiatzea, bikotea bananduta egon arren familia estatusa mantenduz. Norbanakoak eta gizartea, oro har, kontzientziatzea laguntza profesional egokiarekin ondo eramaniko banaketa baten onurez. BALORAZIOA
  16. 16. Laguntza psikologikoa eskatzea beharrezko den baliabidea da banaketaren/dibortzioaren ondorioak gainditzeko (dolua banakako terapia batean landuz) edo bikotearen gatazkak erradikaltzea ekiditeko (bikote terapian lan eginez). Egoera horietan dauden gizabanakoetan ikusten diren ondorio nagusienak dira depresioa, tristura, hutsune sentipena, galera, gogorik eza, apatia, suizidio saiakerak, gorabeherak loarekin, elikadurarekin, bakardadea, nahasmena, ezintasuna, errua, eta abar. Guzti honi laguntza profesionalarekin aurre egitea funtsezkoa da. Agertu ohi diren min sentipenak egoki bideratzen ez badira, kasu batzuetan, banaketaren ondorioz joko patologikoa, alkoholismoa, drogen kontsumoa eta era ezberdinetako menpekotasunak izaten dira. Gatazkaren alde bakoitzean oreka emozionala birkokatzen laguntzeko arreta psikologikoa beharrezkoa izango da. Famili krisi baten ondoren pertsona batzuk ez dira gai izaten bere kabuz alderdi emozionala era osasuntsuan bideratzeko; beraz, psikologoaren laguntza oinarrizkoa izango da banaketaren ondoren norbanakoak arrastaka daramatzan gatazkak sendatu ahal izateko. Banaketaren ondorio ezkorrak prebenitzen saiatuko gara bai pazientearengan eta bai bere inguruko pertsonengan (seme-alabak, bikote ohia, famili kideak, lagunak…). Ama eta aita ugarik eskatzen digute elkarrekin irtenbideak bilatzea haurrak ahal den gutxien kaltetu daitezen eta guraso bakoitzarekin berdin jarrai dezaten, bikotearen hausturatik haratago. Bikote izan ez arren, guraso izaten jarraitu behar dute eta egoera berri horretan ohitzen lan egingo dugu. Azken finean, banaketaren ondoko egoera berria egoera ezberdin baten moduan asimilatzen ikastea da kontua; ez hobea eta ez okerragoa, ezberdina. Eta guraso paperak hor jarraitu behar du. 2013an zehar erabiltzaile gutxiago izan dira aurreko urtearekin erkatuta; uste dugu, neurri batean, krisi ekonomikoaren eragina dela eta erabiltzaileek terapia ordaintzeko dituzten zailtasunena (lehenengo saioa doakoa da baina bigarrenetik aurrera 25€ ordaindu behar dira). 2.3. FAMILIENTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA
  17. 17. DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK Bizikidetza sozialean maiz sortu ohi dira pertsonen arteko arazoak edo egoera beraren inguruko ikuspegi ezberdinak eta konponbide adostu batera iristeko aldeek duten ezintasun manifestua dela bide gaiztotu egiten dira arazo horiek, tentsio uneak sortzen dira, are biolentziazkoak ere eta aurreikusi ezin daitezkeen ondorioekin topo egin dezakegu. Horregatik da garrantzitsua famili bitartekaritzaren bidez elkarrizketa sustatzea gatazken erresoluziorako. 2013ak aurrera egin ahala banaketa/dibortzio akordioetako baldintzak aldatzeko nahia sumatu dugu erabiltzaileengan, bai ekonomi krisia dela eta bai zaintza ez daukan gurasoak adin txikikoekin egoten den denbora luzatzeko helburuarekin; era berean, seme-alaben zaintza aldaketa ere eskatu da, guraso bakarrarentzat erregulatutako zaintzatik (kasuen %90ean emakumea izan ohi da zaintza duen gurasoa) bi gurasoen arteko zaintza partekatura (zehazki, bisita erregimena zabalduta edo aldatuta). Hain zuzen, aurten ikusi dugu nola ekonomi krisiak bikoteei eta familiei eragin dien. Aldeen arteko adostasunek denbora gehiago behar izan dute, etxebizitza likidatzeko zailtasunengatik, banketxeek ez dutelako hipotekarako mailegurik eskaini, horretarako jarri dituzten baldintzengatik eta baita lanpostuen egonkortasuna kolokan egoteagatik eta langabeziagatik ere. Bestalde, dibortziatzen direnen gaztetasunagatik eta emakumea lan munduan sartuta egoteagatik, gero eta handiagoak dira lana eta familia uztartzeko eskaerak eta beharrak eta, ondorioz, baita dibortzioaren ostean lana eta seme-alaben zaintza elkartzeko ere. Honek dakarrena zera da, zaintza ez duen gurasoak seme-alabekin igarotzen duen denbora zabal dadin neurri erregulatzaileak aldatzeko eskaerak igotzea; zaintza eredua aldatu eta zaintza partekatuaren alde eginez ere izan dira eskaerak. Edozein kasutan ere, metodologiarik egokiena, kostu gutxien duena bai ikuspegi psikologikotik eta bai ekonomikotik, eta akordioak beteko direla gehien bermatzen duena famili bitartekaritza da eta halaxe eskura jarri diegu eskatzaileei.
  18. 18. Bitartekaritza beste zerbitzu batzuekin txertatzen eta koordinatzen da eta hauek ditu helburuak: Aldeek famili krisiaren erresoluzioan aktiboki parte hartzea elkarrizketaren bidetik eta ondoren beteko dituzten akordioetara iristeko gai izatea. Aldeei gune neutral bat eskaintzea, Famili Bitartekaritzan tituludun eta famili alorrean esperientziadun profesionalek lagunduta, akordio kanpo judizialetara iristea errazteko, ondorenean epaileak baieztatuko dituenak. Aldeei bere guraso erantzukizunetan (guraso ahalgoan) aktiboki parte hartzen laguntzea, elkarrekiko eta adin txikikoekiko errespetuz. Guraso eta seme-alaben arteko harremana erraztea eta berreraikitzea. Akordioak indarrean jartzen edo aldatzen laguntzea. PROFESIONALAK Isabel Gil Marrodan. Abokatua. Famili Bitartekaria. Sara Gonzalez Muro. Psikologoa eta Famili Bitartekaria. Arantza Laburu. Abokatua eta Famili Bitartekaria. Arantxa Bergara. Hezitzailea eta Famili Bitartekaria. Pilar Legarra. Psikologoa eta Famili Bitartekaria. Bitartekaritza zerbitzua elkarrizketarekin eta saio informatibo batekin hasten da, abokatuak eta psikologoak bikoteari baldintzen berri ematen die, kontratua sinatzen da, eta abar. Elkarrizketa egiten da bitartekaritza prozesua azaltzeko, beraientzat eta seme-alabentzat dituen onurak agertzeko eta prozesu horretan lana egiteko modua erakusteko. Horren ondoren, eta bikoteak bitartekaritza prozesuarekin jarraitzea erabakitzen badu, beren helburuak lortzeko bidean akordioak hartzen laguntzeko bi bitartekariren gidaritza izango dute. Aldi berean, erantzukidetasunera orientatzeko zerbitzua ariko da lanean, gurasoen gaitasunak sustatzeko eta adin txikikoen zaintzan eta heziketan akordioetara
  19. 19. iristea errazteko helburuarekin. Bitartekaritza prozesua amaitu ostean ere Langile Sozial batek prozesu horren jarraipena egingo du. Talde honek zerbitzu psikologikoarekin, juridikoarekin eta erantzukidetasunera orientatzekoarekin koordinatuta lan egiten du. ORDUTEGIA ETA LEKUA FAMILI BITARTEKARITZA Astelehena, 9:00-18:00 (aurrez txanda eskatuta). Osteguna eta ostirala, 13:00-19:00 (aurrez txanda eskatuta). Bitartekaritza, Donostiako San Kristobal 6ko Agipaseren egoitzan egin ohi da. Guztira 59 bitartekaritza egin dira eta 118 pertsona hartu dira. 49 bitartekaritza egoki amaitu dira. 5 aldeetako batek edo biek geldiarazi dituzte. 4 epaitegira bideratu dira. 1 beste aukera bat eman diote elkarri.
  20. 20. BALORAZIOA Erabakiak bi aldeen artean hartzen direnez, irabazle eta galtzaile ikuspegiaren gainetik, akordioak guztiz eta bere osotasunean betetzen dira; aipatzeko ezer ez legoke zentzu honetan. Prozesu honek bi gurasoen erantzukidetasuna sustatzen du seme- alabekiko hezkuntzan eta erlazioetan, adin txikikoekin bien harremanak erraztuz, berdintasunaren ildotik. Haurren bizitzen erantzuleak biak direla eta haurrei buruzko erabakiak eurek hartu behar dituztela barneratzeko modua da. Funtsezko zerbitzua dela ikusi da zaintza partekatua adostu ahal izateko edo guraso ahalgoan erregulatutakoa aurrera eramateko. Kasuen jarraipena egiten denez eta akordioen interpretazioa edo aldaketak ahalbidetzen dituen berrikusketa mekanismoak daudenez bitartekaritzan aritu diren bikoteen arteko gatazkarik ez da izaten apenas. Kostu psikologiko urriagoa ekartzen duen prozedura izanik, guztiek, bereziki adin txikikoek, banaketaren gatazka azkarrago eta errazago gainditu dezaten laguntzen du. Prozeduraren kostu ekonomikoa ere baxuagoa da eta betekizun ekonomikoak ere jasateko eta betetzeko errazagoak dira. Oinarrizkoa da programa hau beste zerbitzu batzuekin lotuta egotea, esaterako, krisian dauden familiei zuzendutako arreta integrala eta diziplinartekoa programarekin; edota Familiarekin Egoteko Guneetan parte hartzea, kasua normaltasunera iristen denean adin txikikoak bi aldeekin harreman mota berri baten aukera izan dezan. 2.4. ZERBITZU JURIDIKOA DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK
  21. 21. Lan sistema ez da aldatu, egoki funtzionatzen duelako. Horrela, Elkartera jotzen duten haiek, eta Lehen Mailako Asistentziatik pasa ondoren izaera juridikoa duten galderak, zalantzak edo arazoak dituzten eskatzaileak, gure zerbitzu juridikora igortzen dira, eta horretarako baldintza bakarra aurretiaz txanda eskatzea da. Orain dela 18 urte Zerbitzu Juridikoa sortu zenetik izan den moduan, AGIPASEra etortzen den ororentzat dabilen zerbitzua da. Kontsultak doan izaten dira bazkideentzat, baliabide mugatuak dituztenentzat edo gizarte zerbitzuetatik igortzen direnentzat, AGIPASEko araudiak hala ezartzen baitu. Elkarrizketak, ordu erdiko iraupenekoak, elkartearen egoitzan izaten dira: Donostiako San Kristobal kaleko 6 zenbakian. 2013an zehar, astean 15 bat kontsulta egin izan dira, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, urtean guztira 375 kontsulta izan direlarik. Nolanahi ere, zerbitzuaren beharrek hala eskatuta, puntualki, beste egun batzuetan ere egin daitezke elkarrizketak. Arretarako ohiko ordutegia hau da, astelehenetan 12:00etatik 15:00etara; astearte, ostegun eta ostiraletan 16:00etatik 19:00etara; eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara. Batzuetan, bazkideak abokatuen bulego pribatuetan hartu dira elkartearen ordutegitik kanpo, edo telefonoz erabiltzaileak premiazko eskaera batekin deitu duelako. Funtzioak: Legearen inguruan orientatzea eta aholkatzea. Doako justizia tramitatzen laguntzea. Demandak tramitatzea (banaketak, dibortzioak, hitzarmen erregulatzaileko neurri aldaketak…). Hitzarmen erregulatzaileak idaztea. Irabazpidezkoak likidatzea. Aldeen arteko akordioak ahalbidetzeko beste zerbitzu juridiko batzuekin harremantzea. Salaketak kudeatzea. Bestelakoak.
  22. 22. Helburuak: Ezkontza desegite prozesuetan planteatu daitezkeen gai legalei eta horren ondorioz etor daitezkeen aldeko arazo guztiei erantzunak eta konponbideak eskaintzea. Gatazkak konpontzeko elkarrizketaren metodoan orientatzea eta aholkatzea eta irtenbide adostuetara eta kontsentsuatutakoetara iristen saiatzea, beti auzibideetara joatea ekidinez. Behatu diren arazoak: Gaika, honoko kontsultak nabarmentzen dira: Zaintza partekatua lortzeko kontzeptua, edukia eta bidea. Hitzarmena aldatzeko aukerak, zaintza partekatua eskatze aldera. Zaintza ez duen gurasoaren aldetik guraso ahalgoa izateko kontzeptua, edukia eta aukerak. Anai-arreben eskubideak beraien artean harremantzeko eta bisitetan egoteko, eta aitona-amonen bisita eskubideak aurrera eramateko aukerak. Ezarritako bisita eskubideak ez betetzea. Seme-alaben manipulazioa, gurasoetako baten harremanen boikota. Pentsioak, bai osabidezkoa eta bai mantenukoa. Langabezia dela eta pentsioen errebisioa. Pentsioak ez ordaintzea eta pentsioen birbaliotzea, pentsioak espezietan ordaintzea. Oporraldietan ere seme-alaben gastuetan parte hartzeko betekizuna. Aurretiaz ezarritako mantenu pentsioetan sor daitezkeen betekizunak haur berriak jaiotzen direnean. Ondasunen likidazioa. Irabazpidezkoen balorazioak. Dibortzioaren ondoren etxebizitza duin baterako sarbidea. Gizarte laguntzetarako eta doako justiziarako sarbideak.
  23. 23. Bestelako gaiak. ESPARRU PENALA Familiaren inguruko gaiek alor penalarekin duten lotura dela eta salaketa baten aurrean edota generozko indarkeriaren legea aplikatu ondoren irekita dagoen prozedura penal batean dauden pertsonak etortzen dira zerbitzura. Informazioa eskatu dute, emakumeek batez ere, gai hauen inguruan: legeak eskaintzen dituen mekanismo eta aukerak delituzko ekintzen aurrean erantzuteko; hala nola, mehatxuak, famili uzteak pentsioa ez ordaintzeagatik, desobedientziak, erasoak, urruntze aginduak, urruntze aginduen hausteak, agindu hausteengatik salaketak, eta abar. Nabarmendu nahi dugu zerbitzu juridikora gero eta gizonezko gehiagok jotzen dutela laguntza eske bere bikoteek generozko indarkeriaren eremuan salatuta; salaketa horiek gezurrezkoak direla esaten dute eta horien helburua banaketan/dibortzioan etekinak lortzea eta bikotea etxebizitzatik ahalik eta azkarren irtenaraztea izaten dira. ESPARRU FISKALA 2013an zehar eduki fiskala izan duten hainbat kontsulta egin dizkigute. Horietako batzuk familiarekin lotutako prozedura ezberdinen ondorioz etor daitezkeen zerga- eraginei buruzkoak izan dira. Guztien izendatzaile komuna da, ahalik eta zehatzen ezagutzea bereziki banatutako gizabanakoei eragiten dien zerga-araubidea. Egoera bidegabezko berri bat ari da indar hartzen: irabazpidezko ondasunak likidatzean etxebizitza ohiaren salmentan lortutako dirua zergapetzen zaio zaintza ez duen gurasoari nahiz eta honek ohiko etxebizitzan inbertitu dirua eta zaintza duen gurasoak ez egin horrelako inbertsiorik. Eskatzaileak 2013an zehar batez ere gizonezkoek kontsultatu dituzte gai fiskalak.
  24. 24. Oro har, Justiziarekiko ikuspegi ezkor bat gailentzen da. Hau nabarmenago gelditzen da gizonezkoen kasuan, izan ere, kasu gehienetan, banaketaren ondorioz beren seme-alabekiko harremanetan berehalakotasuna eta jarraitutasuna, etxebizitza eta ordura arteko estatusa galtzen dituzte. Zaintza partekatuarekiko interesa eta kezka handiagoak dira; baina kontzeptu hau edukiz eta praktikarako aplikazioz janztean akats garrantzitsuak eta desadostasunak ikus daitezke. Haurren zaintzaren inguruan, gero eta guraso gehiagok eskatzen dute informazioa zaintza partekatuari buruz eta berau lortzearen aukerei buruz. Honekin batera, zaintza ez duten gurasoek gero eta eskaera gehiago egiten dituzte seme- alabekin bisitak eta elkarrizketak ugaritzeko. PROFESIONALAK Ana Rodrigo de Tomas. Famili abokatua. Famili bitartekari tituluduna. Cristobalina Gomez Barbosa. Famili abokatua. Famili bitartekaria. Isabel Gil. Famili abokatua eta famili bitartekaria. Eva Cabarcos Gravalos. Famili abokatua. Famili bitartekaria. Arantza Laburu. Abokatua eta famili bitartekaria.
  25. 25. BALORAZIOA Zerbitzura jotzen duten pertsona gehienek seme-alabekin denbora gehiago pasatzeko kezka izaten dute eta esan dezakegu judizialki ezartzen den gutxienekoa onartzen den kasuetan lan arrazoiek bestetarako aukerarik uzten ez dutelako onartzen dela. Bukatzeko, zera errepikatu nahi dugu, gure zerbitzura etortzen diren asko eta asko famili gaiekiko aurreiritzi ugarirekin etortzen direla. Gure atentzioa deitzen du nola adin txikikoak tartean dauden prozeduretan Ministerio Fiskalak esku-hartzen darraiela; nola oraindik pentsatzen den bai elikagai mantenua eta bai bisita erregimena Legeak ezartzen dituela; nola uste den dibortzio baten aurrean hau ez dela gertatzen aldeetako batek hala ez badu nahi; eta abar. Gure eguneroko lanean behin eta berriz azpimarratzen eta gogorarazten dugu kasu bakoitza, norbanako bakoitza, familia bakoitza eta, ondorioz, prozedura bakoitza ezberdina dela. Horregatik, beti izango ditu berezitasunak gainerako guztietatik bereiziko dituenak; beraz, ez dira beste prozeduretako ondorioak norberaren prozedurara ekarri behar, jendeak askotan egiten duen arren. 2.5. ERANTZUKIDETASUNERA ORIENTAZIOA DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK Gaur egungo gizartea aldatzen ari da eta familia, heziketa eta gurasoen eta seme-alaben arteko harreman kontzeptuak aldaketa horietara egokitu beharko lirateke. Bikotearen banaketa aldaketa gogorra da seme-alaben bizitzan eta tratamendu zehatzik gabe arazo psikologiko sakonak edo puntualak eragin ditzake; horiek prebenitzea da gure lana edo, bestela, gainditzen laguntzea.
  26. 26. Famili egoera berria bi aldeek landu eta onartu beharrekoa da, hala behar izanez gero, profesional baten laguntzarekin. Haurrentzat amaitu egiten da ezagutu izan duten famili mundua eta orain beren bizitza aitarekin eta amarekin eta bakoitzaren sendiarekin banatu beharrean aurkitzen dira. Gurasoek ikasi beharrekoa da banaketaren ondoren seme-alabek bai batarekin eta bai bestearekin egotea behar dutela; zentzu honetan funtsezkoa da haurrentzat sentitzea guraso bakoitzak bestea errespetatzen duela bere aita/ama moduan eta ez diotela eskatzen bataren eta bestearen artean aukeratzeko, aitzitik, biak maitatzen uzten diotela Leialtasun Gatazka bat ekidinez. Helburu hau lortzeko gurasoen artean genero berdintasun kontzeptua eta bestearen erabakiekiko errespetua sustatu behar dira eta, era berean, seme-alaben zaintzan eta heziketan sortzen diren gatazkak elkarrizketa bidez konpontzeko gaitasunak eta teknikak eman behar zaizkie, erantzukidetasunerako heziketaren xedea jarraituz. Nola asimilatu familia modu berri hau guztientzat betegarri gerta dadin, hori da gure lanaren xedea, portaera jarraipenak ematen ditugularik eta alde bakoitzaren guraso gaitasunak indartzen ditugularik. Gatazkak ez badira konpontzen denborarekin haurrarengan agertuko dira (nerabezarora iristen denean konpondu gabeko gatazkak okertu egin ohi dira). Tarteka, bi aldeek edo bietako batek, arma jaurtigarritzat erabiltzen dituzte haurrak eta, areago, haurra manipulatzen dute bere bizitzatik beste gurasoa kentzeraino; horri GLS deitzen zaio (Gurasoaren Lerrokatze Sindromea edo Gurasoaren Interferentzia). Beste batzuetan, adin txikikoa izaten da gurasoei xantaia egiten eta manipulatzen saiatzen dena. Bi gurasoak ados jartzen ez direnean haurrari ematen diote erabakitzeko ahalmena eta hau tirano txiki batean bihur daiteke erabakiaren ahalmena bere eskuetan izateagatik. Beraz, oso garrantzitsua da banatutako aiten eta amen familia berriak bere seme-alaben aurrean erakutsiko duten jarreretan orientatzea, nahiz eta bikotea hautsi guraso rolei eutsi diezaieten, goian aipatutako arazoen aurrean prebentzio lan bat egiteko helburuarekin. Programa honek Bitartekarien taldearekin koordinazioan eta paraleloan lan egiten du. PROFESIONALAK
  27. 27. Zerbitzu hau psikologo batek eraman du, Julia Rodriguez Barcenak. HELBURUAK Bi gurasoak orientatzea famili egoera berriari nola aurre egin jakin dezaten eta guraso diren eran beren eginkizunak betez jarrai dezaten. Zerbitzu honetara etortzen diren aita eta ama guztiei gaitasunak ematea gatazkak elkarrizketaren bidetik konpon ditzaten. Bai zaintza partekatua dagoen kasuetan bai zaintza guraso bakarrarena denean erantzukidetasunean aritzeko orientatzea eta bultzatzea. Haurrei banaketa prozesua adinaren arabera azaldu ahal izateko gurasoei jarraibideak ematea. Aita-ama/seme-alaba harremanak okerrak direnean horiek berreraikitzeko zerbitzu psikologikoarekin elkarlanean aritzea. Haurrak bakarka tratatzea. Bitartekariek egoki ikusten dutenetan eta psikologoekin batera bai haurrari bai bere sendiari elkarrizketak egitea. BALORAZIOA Zerbitzu honetara banatu behar diren gurasoak eta haurrak dituztenak etorri ohi dira eta erabili dutenek oso positiboki baloratu dute. Langile sozialak haurrak dituzten eta banatzekotan dabiltzan familia guztiei eskaintzen die zerbitzua, beren seme- alabekin eta beraien artean sor daitezkeen gatazkak prebenitzeko. 426 pertsonek erabili dute. Horietatik 166 amak izan dira; 146, aitak; 82, bikoteak; eta 32, adin txikikoak (horietatik 14, nerabeak).
  28. 28. Saioak ordubetekoak izan dira, gutxi gorabehera, helduekin eta ordu erdikoak adin txikikoekin. Normalean, zerbitzura bikotea etorri ohi da baina badira kasuak, bietako batek nahi ez eta aldeetako batekin bakarrik edo biekin baina bereiz egiten ditugunak orientazioak, kontzientzia har dezaten hortik aurrera zer den onuragarriagoa bere haurren heziketan, kontuan harturik hauek egoera berri batean daudela. Seme-alabekin hitz egiteko eta banaketaren ondorioz daukaten egoera berria azaltzeko beharrezko informazioa ematen zaie zerbitzuan. Ondorengo jarraipenetan ikusi izan dugu ze probetxuzkoak izan diren gurasoentzat ildo horiek eta eman zaizkien orientazioak. Azpimarratzekoa da adin txikikoen tratamenduan ikastetxeekin, EPIarekin, Epaitegiekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta Foru Aldundiarekin daukagun koordinazioa. 2013an erantzukidetasun zerbitzuaren erabileran igoera nabarmen bat ikusi da, alde batetik, krisiarekin bikote gehiagok hautsi dutelako harremana eta, beste aldetik, psikologoak posta arruntez egindako laguntza eskakizunei erantzun dielako. Honen ondorioa izan da gurasoek beren arteko komunikazioa berreskuratu dutela adin txikikoen mesederako, famili egoera berrian positiboki eraginez.
  29. 29. Dena dela, ohartu gara bi gurasoak etorri direla zerbitzura hasierako unetik hasita, horregatik igo da bikote kopurua eta baita hartutako haur kopurua ere. 2.6. AISIA ETA DENBORA LIBRERAKO EKINTZAK • A TALDEA: GURASOAK ETA SEME-ALABAK DEFINIZIO ETA FUNTZIOAK Programa honen xedea da aitek eta amek eta 14-15 urtera arteko seme-alabek elkarrekin harremanetan jarraitzeko duten beharra asetzea, aisia eta denbora libreko ekintzak konpartituz, beti ere, adin txikikoak duelarik lehentasuna; gurasoen eta seme- alaben arteko harremanak sendotzea bilatzen da eta, era berean, guraso taldearen eta haur taldearen arteko loturak sortzen dira. HELBURUAK Aita-ama/seme-alaba taldeen arteko topaketak antolatzea. Aita-ama/seme-alaba topaketak koordinatzea egindako ekintzak berrikusiz eta proposatzen diren ekintza berriak planteatzea eta aurrera eramatea. Programan sartzen diren bazkide berriak aurkeztea eta dagoeneko programan dauden bazkideekin harremanak eratzen hastea. Taldeak modu autonomoan funtziona dezan laguntzea eta ekintzak bere kasa antolatu ditzaten lortzea. PROFESIONALAK Elkarteko 6 boluntariok osatutako taldeak koordinatzen du zerbitzu hau. METODOLOGIA Antolatzen diren ekintza guztiak Foro batean argitaratzen dira. Partaide guztiek dute forora sarbidea eta intereseko ekintzetan izena eman dezakete. Era berean, ekintza guztiak AGIPASEren blog-ean argitaratzen dira: http://agipase.blogspot.com.es/
  30. 30. Topaketak asteburuetan edo jai egunetan izaten dira batez ere eta urte sasoiaren arabera antolatzen dira: irteerak Donostian zehar edo beste herri batean, txangoak mendira, zinera edo Txuri Urdinera irteerak, eta abar. Aita-ama/seme-alaba taldearen autonomia bultzatzen dugu AGIPASEn; taldeak bere kabuz funtzionatzea da helburua nahiz eta elkarteak hamabostero koordinazioa egin eta bazkideek eskatzen dutenean lagundu. Taldearen barruan badira 3 pertsona harrera egiten dutenak eta pertsona berriei taldean integratu arte laguntzen dietenak. Harrera funtzio hau aita-ama berrientzat eta adin txikikoentzat ere bada. 2013an taldeko partaideak 125 ama, 142 aita eta 85 haur izan dira. Guztira 352 pertsona. EKINTZAK 2013an zehar aita-ama/seme-alaba taldeak aurrera eraman dituen jarduerak izan dira:
  31. 31. Aisi irteerak (zinera, pasiatzera…) herri ezberdinetara (bakoitzaren bizilekuaren arabera txandatzen ziren irteerak eta ingurukoak elkartzen ziren normalean). Mendi irteerak, batzuetan AGIPASEk antolatutako Helduen Mendi Taldearekin bat eginez, mendiaren zailtasunaren eta haurren adinaren arabera. Landetara irteera helduen taldearekin. 2013ko maiatzean. Gasteizera eta Bilbora irteerak bertako elkarteek antolatutako jardueretan beste haurrekin parte hartzeko. Senda Vivara irteera. 2013ko irailean. BALORAZIOA Bikotea banatzean gerta daiteke aldeetako bat edo biak “isolatuta” gelditzea bere haurrekin aisia konpartitzeko orduan. Hau gertatu daiteke besteekin aisia konpartitzeko beharrezko den ingurune soziala galdu izanagatik. “Beste” horiek egoera berdinean dauden aita-ama banatuak badira, taldeko partaideen artean enpatia sorraraziko duen abiapuntua konpartituko dute. Programaren balorazio oso positiboa egiten dugu, eskatzaile asko baititu. Urtero erreferentziazko kideak ditugu taldean, bertara datozen gurasoak eta haurrak integratu arte harrera egiteko eta laguntzeko. Denborarekin taldea sendotuz doa, harremanak mantenduz eta jarduerak antolatuz era egonkor batean. • B TALDEA: HELDUAK DEFINIZIOA ETA EDUKIAK Banaketa prozesu batean barneratuta dauden eta antzeko egoeran dauden beste batzuekin bizipenak elkarbanatzeko gune bat behar duten haientzat pentsatuta dago zerbitzu hau.
  32. 32. Bereziki, banaketa baten ondorio traumatikoak desmitifikatzea eta banaketa bat porrota baino gehiago aldaketarako aukera bat dela barneratzea bilatzen da zerbitzuan. Taldean bazkideek nahiz elkartera datozen kide berriek parte har dezakete. Helburu nagusia banatu den pertsona sare sozial berri bat eraikitzen hastea da, bere egoera berrian harreman edo lotura berriak garatzeko. 3 bazkidek zuzentzen eta koordinatzen dute talde hau. Astero bazkideetako batek prestatzen du solaserako gai bat bileran horren inguruan eztabaidatzeko eta taldeko kideen artean komunikaziorako helduleku bat izateko. Guzti hau merienda txiki baten inguruan egiten da, kide berriak daudenean harrera beroago bat egin ahal izateko. Gainera, azken hiruhilekoan meriendaren ordez Egiako “pintxo potean” ateratzen dira, 25 pertsona inguru elkartzen direlarik. Jarduera hau ostiralean izan ohi da, 19:00etatik 22:00etara, urtarriletik abendura, AGIPASEk Donostiako Egia auzoan duen egoitzan. Horrelako gune zehatz bat izateak lana errazten du eta taldearen garapena ere bai. Esperientzia beste udalerri batzuetara zabaltzeko asmoa daukagu baina zailtasunak ditugu espazio edo lokalak lortzeko garaian. HELBURUAK Talde eta jarduera hauen helburua dibortziatuei harreman sozialak berregituratzen laguntzea da. Horretarako, ekintza ezberdinak antolatzen dira: hizketaldiak, txangoak, museo bisitak, antzerkira, zinera, eta abar. Nabarmendu, partaideen seme-alabak ere etor daitezkeela. JARDUERAK Merienda taldea. Bere helburua da kide bakoitzak ingurune sozial bat izatea. Guztientzat interesekoak izan daitezkeen gaiei buruz eztabaidatzen dute mahai baten eta merienda baten inguruan. Pintxo potera ere irteten dira. Ostiral arratsaldetan Egiako egoitzan izaten dute hitzordua. Mendi taldea. AGIPASEko mendi ibilaldi taldea sendotu egin da. Igandetan irteten dira, hamabostean behin. AGIPASEko blog-ean
  33. 33. zintzilikatzen den hiruhileko ekintzen egutegia zehazten dute. 35 bat pertsonak hartzen du parte irteera bakoitzean. Dantza latindarren ikastaroa. Elkarteak hirugarren urtez jarraian dantza ikastaroa antolatu du salneurri baxuan eta arrakasta handia izaten ari da, egia esan. Aurten bi talde osatu dira, bakoitzean 49 ikaslek parte hartu dutelarik. Irakasle batek ematen du ikastaroa eta elkarteko boluntario batek koordinatzen du. Larunbat arratsaldetan izaten da, Txara I egoitzan. Meditazio taldea. 2012ko azken hiruhilekoan meditazio talde bat sortu zen. 2013an jarraipena izan du taldeak eta 15-20 pertsonek osatzen dute. Ostiral arratsaldetan Txara I egoitzan izaten da. Bisitak eta txangoak. Errioxako bodega bat, Milagroko (Nafarroa) gereziaren eguna, Bilbora, Logroñora… Asteburuetan eta jai egunetan izan ohi dira. Afariak. Sagardotegi eta jatetxe ezberdinetan (May-Kar, Oianume…) bazkideen hiruhileko topaketa ospatzeko, sagardotegi garaian, urte amaieran, eta abar. Asteburuetan eta jai egunetan egin ohi dira. BALORAZIOA Parte hartzen dutenek positiboki baloratzen dute. Gune aproposa da norbere bizipenak besteekin elkarbanatzeko eta sare soziala berreraikitzeko. 2013an, aurreko urtearekin alderatuta, bazkideen eskaerak aisiarako igo egin dira. Eta ohartu gara bazkide berrietako asko bazkide egin direla elkartean ditugun aisia talde hauetakoren batean parte hartu ahal izateko. Horietako askok taldekideren bat ezagutzen dute. Erabiltzaileei eman dizkiegun inkestetan erantzun guztiak baikorrak izan dira eta bizipenak elkartrukatzeko horrelako guneen beharra islatzen dute. Funtsezkoa iruditzen zaigu lokal propioa edukitzea, izan ere, Egia auzoan AGIPASEren egoitza berria dugunetik aisia eta denbora librerako bilera hauen ikuspuntua aldatu egin da.
  34. 34. Kideak elkartzeko berezko leku bat edukitzean kide berriak erreferentzia puntu bat dauka eta badaki nora jo dezakeen astero, jakinik aisia berekin konpartitzeko beti aurkituko duela norbait han. 2.7. TEKNOLOGIA BERRIAK Teknologia berriak erabiliz komunikatzea, informazioa bilatzea eta formatzea oinarrizko baliabide bihurtu dira gaur egun eta erabiltzen jakin beharra daukagu. 2013an helburu hauek ezarri dizkiogu geure buruari: A- http:/agipase.blogspot.com elkarteko blog-a funtzionamenduan jartzea eta eguneratzea xede hauekin: 1. Komunikazio eta informazio gune izatea bazkideentzat eta, oro har, gizartearentzat. 2. Teknologia berrietan autoformakuntzarako baliabideak eskura jartzea. 3. Gurasoei eta bere seme-alabei eduki pedagogikoak eskaintzea eta hauen ikasketa prozesuan elkarrekin aritzeko aukera ematea. B- Ordenagailu gela bazkideen eskura jartzea ostiral arratsaldetan sarean sartzeko edo lan egiteko. C- Horretarako zailtasunak dituzten bazkideentzat teknologia berriak eskura jartzea. 2013an zehar jarduera hauek egin ditugu: A- KOMUNIKAZIOA Bazkideekin komunikatzeko bide hauek gailendu dira: • Posta elektronikoa. Bazkide guztien posta elektronikoa jasotzen da horretarako eta erabiltzen ez dakitenei edo ordenagailua ez daukatenei posta kontu bat sortzen erakusten zaie edota AGIPASEko informatika gela erabiltzeko aukera ematen zaie mezuak jasotzeko eta bidaltzeko. • MSN mugikorreko mezuak. • Blog-a. Blog-ean AGIPASEren jarduera guztien albisteak eta egutegia jartzen dira.
  35. 35. B- INFORMAZIOA ETA FORMAKUNTZA AGIPASEren blog-a egunero berritzen da eta ondokoak errazten ditu: • Elkartearen zerbitzu eta jarduera guztiei buruzko informazioa. • Bazkideen intereseko albisteak. • Legeari eta gai praktikoei buruzko datu basea eta ohiko erakundeen orrietara sarbidea. • Haurrei zuzendutako eta baliabide zehatz eta hezitzaileekin osatutako blog-a, eskola 2.0 programan txertatuta dagoena. • Teknologia berrietan on line formakuntza jasotzeko blog-a. C- TEKNOLOGIA BERRIAK TAILERRA Lan, adin edo maila arrazoiengatik beste gune batean ikastaroren bat egin ezin duten haientzat teknologia berrietara sarbidea errazteko helburuarekin AGIPASEk 10 orduko 2 ikastaro antolatu ditu hiruhilean, ikasleei egokituta. Edukiak hauek dira: • Ordenagailuaren erabilera, oinarrizko maila. • Word, oinarrizko alderdiak. • Mozilla, Internet Explorer eta Chrome. Nabigatzaileen erabilera. Erakundeen web orrietara sarrera eta beste praktika batzuk. • Google. Bilatzailea, email kontua eta blog-a. • Picassa, oinarrizko alderdiak. • Elkartearen blog-a. 3 bazkide boluntariok koordinatzen dute tailer hau. 2.8. PREMIA SOZIALETARAKO ETXEBIZITZAK GIZONENTZAT
  36. 36. Banaketa baten ondorioz bere ohiko etxebizitza utzi behar duten edo horretara behartzen dituzten eta nora jo jakin gabe gelditzen diren gizonezkoentzat epe baterako etxe bat eskura jartzea da proiektu honen helburua. Bere famili egoeran eta pertsonalean beharrezko jotzen dituen eta nahi dituen aldaketei aurre egiteko eta aldaketa horiek posible egingo dituzten erabakiak hartzeko inguru seguru bat, denbora eta babes egokia eskaintzen zaie, egoera modu egokian gainditzeko autonomia pertsonala sustatuz. Era berean, gune honek gela bereziak dauzka, bere hitzarmen erregulatzaileak ezartzen duen denboran, gizonezko hauek bere seme-alabekin bizi daitezen. 2011ko apirilean eman zitzaion hasiera baliabide honi eta ordutik 10 pertsonek erabili dute etxebizitza hau. Ireki zenetik zaintza partekatua daukan gizonezko batek erabili du; bi gela uzten zaizkio, bat haurrentzat eta bestea beretzat. Beste gizonezkoek guraso bakarraren zaintza daukate. Erabiltzaileen profila honokoa da: banatu berri diren gizonezkoak, errekurtsorik gabekoak, Diru sarreren Berme Errenta jasotzen dutenak edota lan kaskarrak dituztenak, bere beharrak asetzeko adinako gutxienekora iristen ez diren diru-sarrerekin. Erabiltzaileen bataz besteko adina 40-50 urte da; gazteenak 42 urte ditu eta zaharrenak, 51. Baliabide hau erabili ahal izateko, lehen mailako asistentzian interesatuarekin egon ondoren eta diziplinarteko taldearekin eztabaidatu ondoren langile sozialak kasua baloratu behar du. Taldeak profila egokia dela erabakitzen badu, gizonezkoa etxebizitza koordinatzen duen arduradunarekin harremanetan jarriko da. Horrela, arduradunak etxebizitzaren erabilpen baldintzak, bizikidetza arauak eta abar azalduko dizkio gizonezkoari. Ondoren, kontratua sinatzen da eta kopia bat Errenteriako udalari igortzen zaio, etxebizitza erabiltzaileen jarraipena egiten baitu berak. Hiruhilero koordinazio bilera bat egiten da erabiltzaileen, koordinatzailearen eta Elkartearen artean. Jarraipen bat egiten zaie bai baliabide materialei, bai erabiltzaileen behar psikologiko, emozional eta abarrei. 2.9. ELIKAGAI BANKUA
  37. 37. Errenteriako etxebizitza erabiltzen duten erabiltzaileen oinarrizko beharrak asetzeko helburuarekin, bere ekonomi egoerak bazterketa sozialera hurbiltzen dituelako, Gipuzkoako elikagai bankuarekin akordio bat adostu da. Akordio horri esker, hilean behin oinarrizko elikagaiak ematen zaizkie gizon hauei eta bere seme-alabei. 3. BALORAZIO OROKORRAK Ondorengo taulan artatu ditugun pertsona kopurua agertzen da, udalerriaren arabera sailkatuta: GOIZEZ ARTATUAK ARRATSALDEZ ARTATUAK GUZTIRA AIA- ORIO 6 3 9 ALEGIA 0 1 1 ANDOAIN 10 6 16 AIZARNAZABAL 0 1 1 ARRASATE 13 8 21 ARETXABALETA 1 1 2 ASTIGARRAGA 4 1 5 AZPEITIA 1 0 1 AZKOITIA 1 0 1 BEASAIN 1 1 2 BERGARA 1 0 1 DONOSTIA 75 60 135 EIBAR 1 2 3 ELGOIBAR 8 5 13 ESKORIATZA 6 5 11
  38. 38. HENDAIA 1 0 1 HERNANI 4 3 7 HONDARRIBI 6 7 13 IBARRA 1 1 2 IRUN 19 19 38 LARRAUL 0 1 1 LASARTE 9 8 17 LEABURU 0 1 1 LEGORRETA 0 1 1 LEZO 6 4 10 MARTUTENE 0 1 1 MUTRIKU 1 1 2 MENDARO 0 1 1 MONDRAGON 0 1 1 OIARTZUN 5 2 7 OLABERRIA 1 0 1 ORDIZIA 4 0 4 PASAIA 17 11 28 RENTERIA 18 18 36 TOLOSA 4 4 8 URNIETA 6 0 6 USURBIL 9 7 16 URRETXU 8 5 13
  39. 39. AGIPASEra jotzen duten gizonezko kopuruak gora egin duela ikusi dugu. Hala ere, aurreko urteetan bezala, emakumeak dira lehen pausoa ematen dutenak. Dena dela, banatzeko erabakia gero eta bikote gehiagok hartzen dute elkarrekin adostuta. Aurreko urtearekin alderatuta, AGIPASEko erabiltzaileen adina mantendu egin da. Gehienak 36-45 urte artekoak dira. Hala ere, bikoiztu egin da 26 urtez beherako eskatzaileen kopurua; aldiz, 46-55 urte artekoena %5 jaitsi da iaztik. VILLABONA 2 0 2 ZARAUTZ 1 2 3 ZEGAMA 1 0 1 ZIZURKIL 3 0 3 ZUMAIA 2 0 2 ZUMARRAGA 7 8 15
  40. 40. Banatzen diren bikoteen haur kopurua 2koa da kasu gehienetan. Oso hurbil dituzte haur bakarra duten bikoteak. Zaintza eta Kustodia motari dagokionean, zaintza partekatu kasuak asko igotzen ari dira; AGIPASEn tramitatzen diren dibortzioetatik %80an zaintza mota hori hobesten da. Zaintza gurasoetako batek duen kasuetan, aitek bisita erregimen zabala dute, aste barruko gauak barne. Aurten gehien eskatu den zerbitzua iazko datuekin alderatuta erantzukidetasunera orientazioa izan da; zerbitzu juridikoa, aurten, bigarren lekuan gelditu da eskaeren ikuspegitik. Bi aldeek etxebizitza duin baterako sarbidea edo aukera izateko errekurtso gehiago izate aldera irabazpidezkoen likidazioa egiteko beharra baieztatu dugu. Honek berak bikotearen arteko gatazkak gutxitzen ditu. 2013an, pairatzen ari garen krisi ekonomikoa dela eta, zailtasun handiak izan dira etxebizitzak saltzeko garaian, hain zuzen, irabazpidezkoak likidatzeko orduan alderdirik garrantzitsuenean. Egoera horren ondorioz, hainbat bikotek ezin izan dute banatu, beren ondasunak, bereziki etxebizitza, ezin izan baitituzte erdibanatu. Funtsezkoak izaten jarraitzen dute aisia eta denbora librerako taldeak, guraso eta seme-alaben taldea eta mendi taldea, banaketaren ondoren planteatzen den egoera zail hori gainditzeko laguntza sistema egoki bezala. Berdin Guraso eta Seme-alaben taldeak eta Mendi taldeak; oso harrera ona izan dute bazkide berrien artean, aurreko urtean baino bazkide gehiagok parte hartu baitute horietan. 2 Programa: Familia Berdintasunean Lantzen Programa honek Gizon eta Emakumeen arteko aukera berdintasunaren gaian eta generoekin lotutako beste gaietan arriskuko herritarrak (hala nola, gazteak, familiak, emakume kanpotarrak, hirugarren adina, eta abar) sentsibilizatzea bilatzen du, zertarako eta gure gizartean tratu berdintasunaren alde jarrera eta balio aldaketa bat gerta dadin hausnarketa prozesu bat martxan jartzeko.
  41. 41. Programaren edukia gai hauen inguruko tailer moduan garatzen da: Familia Erantzukidetasuna, Generozko Biolentziaren Prebentzioa eta Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasuna. Eskaintza ikastetxeei, guraso elkarteei, emakumeen elkarteei, aisiarako elkarteei, udalei, Berritzeguneei eta abarrei zabaltzen zaie eta ikasle, irakasle, familia eta herritarrei, oro har, zuzendurikoak dira. Era honetan, 2013an zehar erakunde ezberdinetan eman ditugu tailerrak, generozko berdintasunaren balioan sentsibilizatzeko eta gatazken konponbide metodo gisa elkarrizketa erabili behar dugula zabaltzeko helburuarekin. Hainbat datu historiko emateaz gain, generoez, generoen rol ezberdinez, balio horiek transmititzeko bide ezberdinez eta horrelakoez aritu gara. Balorazioa oso positiboa da, programa honek erantzun aparta jaso baitu herritarren aldetik, bai ikastetxeetan egin diren aurkezpenetan bai heziketa zentroetan egin diren bisita eta bileretan. 1. LURRALDE ESPARRUA Programa hau Euskadin garatzen da baina inguruko probintzietatik jasotzen ditugun eskaerak ere artatzen ditugu (Miranda de Ebro eta Trebiño). Elkarte bakoitzak, antzeko egitura eta metodologia erabiliz eta modu koordinatuan, bere lurralde historikoaren barruan kudeatzen du programa (AGIPASEk Gipuzkoan, ABIPASEk Bizkaian eta AMAPASEk Araban). Euskadi mailan koordinatzaile bat ari da lanean eta lurralde historiko mailan, 3. Hauen ardura da koordinazio bilerak egitea tarteka eta ikastetxeetan, elkarte ezberdinetan eta udaletan programa garatzea. 2. PROIEKTUAREN GARAPENAREN DESKRIBAPEN LABURTUA Oro har, aurreikusita bezala garatu da proiektua. Materialari dagokionean, ikastetxeen laguntza izan dugu. Aurreko urteetatik ditugun kontaktuek gure lana erraztu eta gidatu duten arren zenbait profesionalek, errekurtso faltak direla eta, ezin izan diote bere lanari jarraipenik
  42. 42. eman eta horixe izan da oztoporik nagusiena. Izan ere, profesional berriak etenik gabe formatzera behartzen gaitu. Zentzu honetan, argitu nahi dugu guzti honen arrazoia zera dela, maiatzera arte ez dugula jakiten proiektuek aurrera jarraituko duten eta horrek ezegonkortasuna sortzen du. Bestalde, proiektuak urteka planteatu behar izaten ditugu, ez ikasturteka. Eta hori ere beste zailtasun bat da kontuan hartzen badugu gure esku-hartze zuzena neurri handi batean ikastetxeekin, guraso elkarteekin eta horrelakoekin izaten dela. Aurreikusita geneuzkan jarduerak ez dira aldatu, prestatuta bezala eraman baititugu aurrera. Gure jarduera ikastetxeetako ikasleei eta irakasleei zuzendua dago (Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, CIP, Lanbide Heziketa, EPA, Unibertsitatea), guraso elkarteei, emakumeen elkarteei, etorkinen elkarteei eta aisia eta denbora libreko taldeei. Dena dela, bazterketa soziala jasaten ari diren taldeei ere eman dizkiegu tailerrak eta datorren urterako baditugu antolatuta Haur Hezkuntzan. Ebaluaketa gauzatzeko parte hartzaile bakoitzari ebaluazio-galdetegi bat pasatu zaio; behaketa bidezko informazio kualitatiboa ere jaso dugu; hartzaile guztien komentario eta iritziak ere hor ditugu; telefono deiak; bilerak; tailerrak… Galdetegi hauekin izan dugun zailtasunetako bat tailer bakoitzeko hartzaileei galdetegia egokitu beharra izan da; bazterketa sozialeko taldeen gaztelera maila eskasa; haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurren mugak balorazioak egiteko orduan; irratsaioen entzuleek dituzten iritziak baloratzeko ezintasuna… 3. HELBURUEN LORPENA Hausnarketara bultzatzeko eta gure helburu nagusi den gai hauen inguruko SENTSIBILIZATZEA landu ahal izateko, erabili dugun metodologia aktiboa eta parte hartzailea izan da: ideien zaparrada, talde txikian lana, ikus-entzunezkoak, jolas kooperatiboak… erabiliz. Aldi berean, garrantzitsuak dira ikastetxeekin, elkarteekin eta udaletako teknikariekin izan ditugun bilerak, ezagutzak elkar trukatzeko balio izan dutelako eta emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruz eta generozko biolentziari buruz hausnartzeko gune izan direlako.
  43. 43. Udaletako teknikariei, begiraleei, gurasoei eta irakasleei eskaini diegun formazioak ondorio biderkatzailea du, pertsona hauek bere lan zuzenaren bidez populazio handi batera iristeko ahalmena daukatelako, guk ez bezala. 4. EMAITZEN LORPENA 1 Emaitza: Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean sentsibilizatzea. Adierazleak: %95ak “Dezente” edo “Asko” erantzun die galdera hauei: Tailerra egin ondoren, zenbateko garrantzia ematen diozu gai honi? Tailer honek zenbateraino eraman zaitu hausnarketara? Oharrak: Jarritako helburua erdietsi da. Oro har, ebaluazioak positiboak izan dira. 2 Emaitza: Generozko biolentzian sentsibilizatzea. Adierazleak: %95ak “Dezente” edo “Asko” erantzun die galdera hauei: Tailerra egin ondoren, zenbateko garrantzia ematen diozu gai honi? Tailer honek zenbateraino eraman zaitu hausnarketara? Oharrak: Jarritako helburua erdietsi da. Oro har, ebaluazioak positiboak izan dira. BATekin ere izan dugu harremana (Donostiako Elizbarrutiko Denbora Libreko Taldeen Federazioa). Eta azkenik, Gipuzkoa osoko 58 Emakumeen Elkarteri ere helarazi diegu gure eskaintza. 4. LEGE EKIMENAK ETA PROPOSAMENAK Euskadiko Guraso Bananduen Federazioarekin koordinazioan, AGIPASEk parte hartu du:
  44. 44. Euskadiko Parlamentuan zaintza partekatuaren alde herri ekimenezko lege proposamena aurkezten. AGIPASEk sinadura bilketan lagundu du eta ikusi dugu gipuzkoarrek erabateko babesa eskaini diotela lege proposamenari. 5. ERAKUNDEEKIN ETA BESTE ENTITATEEKIN HARREMANAK Bai KIDETZAren barnean bai AGIPASE bezala, gure ekimenak azaltzeko eta gure proposamenak luzatzeko helburuarekin, 2013an zehar ondoko entitateekin jarri gara harremanetan: Bidasoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Gipuzkoako Udaletako Gizarte Langileak. Eusko Jaurlaritzako Familia Zuzendaria. Errenteriako Udaleko ordezkariak. Gipuzkoako epaitegiak. Biktimarentzat eta atxilotuarentzat Arreta Zerbitzua. Osakidetza. Bai familia medikuak eta bai osasun mentaleko espezialistak. Gipuzkoako talde politikoetako ordezkariak. Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria. Gipuzkoako Aldun Nagusiak deitutako bilerak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun saileko Zuzendaria. 6. GIZARTEA INFORMATZEA ETA SENTSIBILIZATZEA
  45. 45. Berdintasuna, errespetua, gatazkak konpontzeko elkarrizketaren erabilera eta solidaritatea bezalako balioak sustatzeko eta Elkartearen zerbitzuak eta jarduerak ezagutzera emateko helburuarekin, ondoko ekimenak eraman ditugu aurrera 2013an: a) Bisitak eta informazio mahaiak jarri: -Donostia - Irun - Hondarribia - Errenteria - Andoain - Zumarraga - Arrasate - Bergara - Beasain - Tolosa - Eibar - Elgoibar - Ermua - Zarautz b) Hitzaldi informatiboak: - Irun - Donostia - Elgoibar c) Hedabideak: - 3 prentsaurreko. - 6 irratsaio (Onda Vasca, Euskadi Irratia, Radio Nacional, Cadena Ser). - 6 telebista saio (ETB, TeleDonosti, TeleTxingudi, Goiena Telebista, Urola telebista). 7. ONDORIOAK
  46. 46. Ondorio nagusi gisa hauek azpimarratuko ditugu: Familia barneko indarkeria egoeretan eta gatazketan PRENBENTZIO eta EUSTE lan garrantzitsua egiten ari gara. Programa hauei ahalegin ekonomiko gehiago eskaintzea premiazkoa da, baita bere funtzionamendua egonkortzea ere hitzarmenen bidez. Dibortzioaren legea aldatzea premiazkoa da zaintza partekatua, famili bitartekaritza eta irabazpidezkoen likidazioa arau gisa txertatuz. Era berean, premiazkoa da generozko indarkeriaren biktimari babes integrala emateko legea aldatzea, familia barneko indarkeriaren biktima guztiak gogoan hartuz, prebentzioan sakonduz, biktimei babes erreala emateko neurriak egituratuz, familia harremanak despenalizatuz eta salaketa faltsuak zigortuz. Berdintasun eta gizon/emakume errespetu balioak eraginkortasunez eta jarraitasunez lantzen dira. Bikotearen hausturaz gaindi, bai aitak eta bai amak bakoitzak bere funtzioa betetzen jarrai dezan elkarlanean aritzen gara, erantzukidetasunera orientatzeko zerbitzuaren bidez. Aldeen arteko errespetua eta gatazkak konpontzeko bide gisa elkarrizketa sustatzen ditugu. Famili gatazkei aurre egiteko ikuspegi integrala eta diziplinartekoa ezinbestekoak dira. Beste modu batean, egoera ezin daiteke modu arrakastatsuan askatu eta gatazka egonkortu eta gaiztotu daiteke. Famili barneko gatazkak lantzeko metodo honetan Famili Bitartekaritza txertatuta dago. Gatazka edo indarkeri egoeretan esku-hartzea eta prebentzioa garatzeko Elkartea egitura egokia eta baliozkoa dela erakusten ari da, bertan lan egiten duten profesionalen esperientzia, profesionaltasuna eta jarrerarengatik. Oinarrizko gizarte zerbitzuekin, epaitegiekin, Elkartze Guneekin eta horrelakoekin egiten dugun koordinazioa beharrezkoa, eraginkorra eta aberasgarria dela ikusten dugu.
  47. 47. Banatu eta dibortziatuen kolektiboarentzat etxebizitza politika berezi bat ezartzea premiazkoa da, izan ere, bereziki zaintza ez duen gurasoarekin daudenean, adin txikiko asko egoera eskasetan egoten dira. Gipuzkoako udalerrietan gizartea sentsibilizatzeko lanak egitea oso garrantzitsua da, berdintasuna, elkarrizketa eta solidaritatea bezalako balioak sustatzeko.

×