SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Plana
Gertu Programa
Biktimen arreta pertsonalizatua
eta parte-hartzea sustatzea
Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia
2014ko maiatzak 30
Sarrera
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planean, IV. ekimenean, bi
jardun-ardatz osagarri garatzea aurreikusten da. Batetik, jarraipenaren aldeko
apustua egiten da, terrorismoaren biktimei laguntza, aitorpena eta erreparazioa
emateko ildo nagusietan; eta, bestetik, politika horiek berritzea proposatzen da,
gaur egun sortzen diren behar berriei erantzuteko.
Gertu Programa esparru horietatik bigarrenean kokatzen da, jarduera berriak
gauzatzen dituen horretan. Praktikan, biktimen familiekin hurbileko komunikazio-
metodologia bat ezartzean datza Gertu Programa. Izan ere, Gobernuak tratu
humanoa eta pertsonala sustatu nahi ditu, eta harremanen esparrua gehiago
landu.
Hori guztia, bi helbururekin: batetik, biktimen errealitatea entzun eta horri hobeto
erantzuteko; eta, bestetik, biktimei oroimena eta bizikidetza eraikitzeko
prozesuetan parte hartzeko bideak emateko.
Ildo horretatik, Gertu Programak kontuan hartzen ditu Kriminologiaren Euskal
Institutuak (KEI) Euskadin bizi diren terrorismoaren biktimekin 2013an egindako
ikerketa kualitatiboaren emaitzak. Hala, ikerketa horren bi ondorio bat datoz
aipatutako helburuokin.
Bai aipatutako KEIren ikerketa hori bai kezka horiek azaldu zituen Bake eta
Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako
Euskal Kontseiluak pasa den apirilaren 1ean egindako bilkuran.
Gogoeta horietan oinarritutako jarduera-programa berri bat abian jarriko zela
aurreratu zuen lehendakariak ere, 2014ko apirilaren 11n Eusko Legebiltzarrak
egindako Osoko Bilkuran.
1. Programaren deskribapena
Gertu Programa garatzea, praktikan, urrats samurra da. Elkarrizketa zuzena
hastea da kontua, banaka-banaka, erail dituzten biktimen familiekin, Euskadin bizi
badira. Ondorengo faseetan, balioztatuko da ekimena beste profil bateko biktima
zuzen zein zeharkakoei zabalduko zaien. Prozesu honek bi alde ditu: arreta eta
parte-hartzea.
Arreta
Lehenengo gakoa: entzutea. Maiatzaren 19an jarriko da abian programa.
Ordutik eta urtea amaitu bitartean, eragindako familia bakoitzarekin
harremanetan jarriko da Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia.
Harreman horren helburua da entzutea, eta oinarrizko arreta-premiak
identifikatzea.
Bigarren gakoa: identifikatzea. Idazkaritzako lan-taldeak erantzunak
sistematizatuko ditu, esku hartzeko lehentasunak jartzeko terrorismoaren
biktimen oinarrizko arreta-premien arloan. Lan horrek KEIren laguntza izango
du.
Hirugarren gakoa: erantzutea. Lan honek aukera emango du jarduera multzo
bat zehaztu eta abian jartzeko, zertarako eta biktimen egoera hobetzeko,
batetik, eta oroimena eta bizikidetza eraikitzeko prozesu sozialetan biktimen
parte-hartzea bultzatzeko, bestetik.
·Parte-hartzea
Laugarren gakoa: eskaintzea. Elkarrizketa horietan, bere lekukotza grabatzeko
aukera emango zaio solaskide bakoitzari, oroimena eraikitzeko parte gisa, eta
dokumentu hori, bere garaian, Oroimenaren eta Bizikidetzaren Institutuan
gordeko da.
Bosgarren gakoa: grabatzea. Hala nahi duten biktima guztiek lekukotza
emateko aukera izango dute, bideoan grabatuta. Grabazio-formatua, egituratua
eta profesionala izateaz gain, horrelako lekukotzek nazioarte mailan dituzten
jarraibideekin homologatzeko modukoa izango da.
Seigarren gakoa: aurrera egitea. Lehenengo fase hori gauzatzeak
programaren ebaluazioa egiteko bide emango du, eta, beharrezko diren
zuzenketak gehituta, aurrera egingo da muinari eutsiz: kontaktu pertsonalizatua
eta lekukotzen bilketa.
2. Arrazoiak
Euskadin bizi diren erailketen zeharkako biktimekin KEIk egindako ikerketa
kualitatiboan hainbat ondorio ateratzen dira, eta Eusko Jaurlaritzak eraginkor
bihurtu nahi ditu. Lehenik eta behin, biktima askok, askotariko arrazoiak direla-eta,
bizi duten biktimizazio bikoitzaren edo bigarren mailako biktimizazioaren garrantzia
azpimarratzen du, eta, segur aski, horri ez zaio behar bezala erantzuten.
Ikerketak, ildo horretatik, bi gako garrantzitsu nabarmentzen ditu: biktima askoren
iritziz, ez daude asebeteta oinarrizko arreta eta tratuari lotutako premiak, eta
biktima askok parte-hartze zuzenagoa eduki nahi dute oroimena eraikitzeko
prozesu sozialetan, beraien lekukotza emanez.
Eusko Jaurlaritzak biktimentzako laguntza- eta arreta-politiketan duen eginkizuna
oso zehatz bideratu behar da biktimizazio bikoitzeko prozesuak ekiditera eta
biktimizazioa bera gainditzen laguntzera.
Horretarako, bi gako hauek ditugu: harreman pertsonalizatuaren balioa sendotzea,
oinarrizko premiei erantzuteko, eta ez biktimen kausaren erabilera politiko edo
mediatikoaren interesei; eta biktima askok bizikidetzaren eraikuntza sozialean
parte aktibo izateko duten nahia bideratzea. Oroimena eraikitzeko orduan biktimen
testigantza kontuan hartzea funtsezkoa da bizikidetzaren normalizazio sozialaren
prozesuan. Horiexek dira Gertu Programa sortzeko arrazoiak.
3. Printzipioak
Eusko Jaurlaritzak biktimen arloan duen ekintza Bake eta Bizikidetza Planean
islatuta dago. Jardun horren printzipioak konpromiso dira, eta printzipio orokor
batean eta printzipio espezifiko batean laburbil daitezke. Gertu Programa esparru
horretan kokatzen da.
Printzipio orokorra
Eusko Jaurlaritzak biktimen arloan duen politika publikoa biktimei dagozkien
eskubideei eduki zehatza ematen dieten ardatzekiko konpromisoan irudikatzen
da: egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak. Eskubide horiek
nazioarte mailan aitortuta daude, eta Eusko Jaurlaritzak bere egiten ditu.
Printzipio espezifikoa.
Eusko Jaurlaritzak biktimen arloan duen politika publikoa bizikidetza-politikaren
parte da, eta bi konpromisotan oinarritzen da:
-Iraganarekiko begirada kritikoa, deslegitimatzeko bai terrorismoa, indarkeria
edo giza eskubideen zeinahi urraketa baliatu izana, bai egindako urraketen
hutsaltze edo ukatze oro ere.
-Etorkizunarekiko begirada prebentiboa, berriz ez dela gertatuko bermatzeko,
giza duintasunarekin, giza eskubideekin eta bizikidetzarekin zalantzarik
gabeko konpromisoa oinarri izango duen gizarte-hezkuntzako proiektuaren
bidez.
4. Helburuak
Gertu Programak gertutasuna lortu nahi du, bertatik bertara elkarrizketa afektiboa
eta eraginkorra edukitzeko aukera sortzen baita. Horixe da programa honen
helburu nagusia: gertutasuna. Helburu espezifikoagoak lau ildotan zerrenda
daitezke:
·Biktimen eta erakundeen arteko gertutasuna bultzatzea, elkarrizketa eta
entzuketa zuzenaren bidez.
·Ahal den guztian, biktimen familian asebete gabe dauden oinarrizko arreta-
premiei erantzutea.
·Laguntza ematea biktimizazio bikoitza gainditzeko eta biktimen bizi-
ahalduntzea sustatzeko.
·Biktimen eta gizartearen arteko gertutasuna mantentzea eta sustatzea,
bizikidetza eraikitzeko prozesu sozialetan parte hartzeko aukera emanez.
5. Irizpideak
·Zorroztasuna. Gertu Programa Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren
biktimen bulegoko taldekideek gauzatuko dute zuzenean. Talde hori indartu egin
da orain, gizarte-hezitzaile bat gehitu zaio eta. Lan honek KEIren aholkularitza
izango du, batik bat elkarrizketak sistematizatzeko, arazoak identifikatzeko eta
erantzunak prestatzeko.
·Gertutasuna. Familiekin egingo diren elkarrizketak ez dira aurrez ezarritako
galdetegi baten arabera egingo, eta, beraz, ez dira inkesta izango. Gertuko
elkarrizketa bat eduki nahi da, humanoa, zuzena eta informala, solaskideen
aldartea eta gaur egun dituzten premia nagusiak ezagutzera bideratua.
Konpromisoa. Biktimek adierazitako premiei alternatibak aurkitzeko, Idazkaritza
Orokorreko taldeak ez du konponbiderako itxaropen faltsurik sortuko, batik bat
konponbideak bere aukera eta eskumenetatik kanpo baldin badaude –
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legeak
ezarritakoak–. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak azaldutako egoerak hobetzeko
baldintzak sortzea izango du erdigune.
·Ahalduntzeak. Arreta berezia jarriko zaie biktimizazio bikoitzeko egoerei. Ildo
horretatik, ekidin egingo da paternalismo modu oro, biktimizazioa gainditzeko
oztopo baita. Aitzitik, elkarlana, ardura partekatua eta biktimen bizi-ahalduntzea
sustatuko du konponbideak eraikitzeko orduan.
·Parte-hartzea. Gertu Programaren helburu nagusietako bat biktimak eta gizartea
elkarrengandik gertu egotea da. Elkarrizketa horiek arreta berezia jarriko diote
oroimena eraikitzeko lankidetza-guneak sortzeari, eta gune horiek gizartea
murgilduta dagoen bizikidetza normalizatzeko prozesuan biktimak partaide senti
daitezen baliatuko dira.
Gertu Programa

More Related Content

What's hot

Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Irekia - EJGV
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Irekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...Irekia - EJGV
 
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...Irekia - EJGV
 
Adi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloaAdi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloaIrekia - EJGV
 
What's hot (6)

Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
 
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
 
Adi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloaAdi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloa
 
Viewers also liked

Aurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak
Aurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleakAurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak
Aurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleakIrekia - EJGV
 
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharraIrekia - EJGV
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Presupuestos 2016. Departamento de Salud
Presupuestos 2016. Departamento de SaludPresupuestos 2016. Departamento de Salud
Presupuestos 2016. Departamento de SaludIrekia - EJGV
 
"Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru...
"Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru..."Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru...
"Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru...Irekia - EJGV
 
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Irekia - EJGV
 
Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...
Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...
Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...Irekia - EJGV
 
Europa helmuga Gida 2014
Europa helmuga Gida 2014Europa helmuga Gida 2014
Europa helmuga Gida 2014Irekia - EJGV
 
2013. Urteko memoria - Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea
2013. Urteko memoria -  Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea 2013. Urteko memoria -  Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea
2013. Urteko memoria - Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea Irekia - EJGV
 
Fundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektuaFundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektuaIrekia - EJGV
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 Irekia - EJGV
 
Síntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en Euskaki
Síntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en EuskakiSíntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en Euskaki
Síntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en EuskakiIrekia - EJGV
 
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide OrriaEuropako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide OrriaIrekia - EJGV
 
Euskadi Literatura Sariak 2013
Euskadi Literatura Sariak 2013Euskadi Literatura Sariak 2013
Euskadi Literatura Sariak 2013Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaIrekia - EJGV
 
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...Irekia - EJGV
 
Viewers also liked (17)

Aurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak
Aurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleakAurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak
Aurrera begira 2013 - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak
 
Ebola informazioa
Ebola informazioaEbola informazioa
Ebola informazioa
 
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Presupuestos 2016. Departamento de Salud
Presupuestos 2016. Departamento de SaludPresupuestos 2016. Departamento de Salud
Presupuestos 2016. Departamento de Salud
 
"Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru...
"Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru..."Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru...
"Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza maila” inkestaren emaitzei buru...
 
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
 
Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...
Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...
Bake Eta Bizikidetza Planak 2014ko lehen seihilekoan izandako kudeaketari eta...
 
Europa helmuga Gida 2014
Europa helmuga Gida 2014Europa helmuga Gida 2014
Europa helmuga Gida 2014
 
2013. Urteko memoria - Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea
2013. Urteko memoria -  Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea 2013. Urteko memoria -  Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea
2013. Urteko memoria - Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea
 
Fundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektuaFundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektua
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
 
Síntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en Euskaki
Síntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en EuskakiSíntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en Euskaki
Síntesis: Cifras 2015 sobre la situación de las mujeres y los hombre en Euskaki
 
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide OrriaEuropako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
 
Euskadi Literatura Sariak 2013
Euskadi Literatura Sariak 2013Euskadi Literatura Sariak 2013
Euskadi Literatura Sariak 2013
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
 
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko G...
 
Similar to Gertu Programa

Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola euBakeola
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakIrekia - EJGV
 
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Irekia - EJGV
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Irekia - EJGV
 
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaGogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaIrekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Irekia - EJGV
 
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralaAgipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralakidetza1
 
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakBake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakIrekia - EJGV
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganIrekia - EJGV
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...IntegraLocal
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaE-idazkaritza
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Irekia - EJGV
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakmundu_mira
 
Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaIrekia - EJGV
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaIrekia - EJGV
 
Similar to Gertu Programa (20)

Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
 
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
 
Zuzendu programa
Zuzendu programaZuzendu programa
Zuzendu programa
 
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaGogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
 
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralaAgipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
 
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakBake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektua
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
 
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begiraMundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III Plana
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Gertu Programa

  • 1. 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Plana Gertu Programa Biktimen arreta pertsonalizatua eta parte-hartzea sustatzea Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia 2014ko maiatzak 30
  • 2. Sarrera Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planean, IV. ekimenean, bi jardun-ardatz osagarri garatzea aurreikusten da. Batetik, jarraipenaren aldeko apustua egiten da, terrorismoaren biktimei laguntza, aitorpena eta erreparazioa emateko ildo nagusietan; eta, bestetik, politika horiek berritzea proposatzen da, gaur egun sortzen diren behar berriei erantzuteko. Gertu Programa esparru horietatik bigarrenean kokatzen da, jarduera berriak gauzatzen dituen horretan. Praktikan, biktimen familiekin hurbileko komunikazio- metodologia bat ezartzean datza Gertu Programa. Izan ere, Gobernuak tratu humanoa eta pertsonala sustatu nahi ditu, eta harremanen esparrua gehiago landu. Hori guztia, bi helbururekin: batetik, biktimen errealitatea entzun eta horri hobeto erantzuteko; eta, bestetik, biktimei oroimena eta bizikidetza eraikitzeko prozesuetan parte hartzeko bideak emateko. Ildo horretatik, Gertu Programak kontuan hartzen ditu Kriminologiaren Euskal Institutuak (KEI) Euskadin bizi diren terrorismoaren biktimekin 2013an egindako ikerketa kualitatiboaren emaitzak. Hala, ikerketa horren bi ondorio bat datoz aipatutako helburuokin. Bai aipatutako KEIren ikerketa hori bai kezka horiek azaldu zituen Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak pasa den apirilaren 1ean egindako bilkuran. Gogoeta horietan oinarritutako jarduera-programa berri bat abian jarriko zela aurreratu zuen lehendakariak ere, 2014ko apirilaren 11n Eusko Legebiltzarrak egindako Osoko Bilkuran.
  • 3. 1. Programaren deskribapena Gertu Programa garatzea, praktikan, urrats samurra da. Elkarrizketa zuzena hastea da kontua, banaka-banaka, erail dituzten biktimen familiekin, Euskadin bizi badira. Ondorengo faseetan, balioztatuko da ekimena beste profil bateko biktima zuzen zein zeharkakoei zabalduko zaien. Prozesu honek bi alde ditu: arreta eta parte-hartzea. Arreta Lehenengo gakoa: entzutea. Maiatzaren 19an jarriko da abian programa. Ordutik eta urtea amaitu bitartean, eragindako familia bakoitzarekin harremanetan jarriko da Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia. Harreman horren helburua da entzutea, eta oinarrizko arreta-premiak identifikatzea. Bigarren gakoa: identifikatzea. Idazkaritzako lan-taldeak erantzunak sistematizatuko ditu, esku hartzeko lehentasunak jartzeko terrorismoaren biktimen oinarrizko arreta-premien arloan. Lan horrek KEIren laguntza izango du. Hirugarren gakoa: erantzutea. Lan honek aukera emango du jarduera multzo bat zehaztu eta abian jartzeko, zertarako eta biktimen egoera hobetzeko, batetik, eta oroimena eta bizikidetza eraikitzeko prozesu sozialetan biktimen parte-hartzea bultzatzeko, bestetik. ·Parte-hartzea Laugarren gakoa: eskaintzea. Elkarrizketa horietan, bere lekukotza grabatzeko aukera emango zaio solaskide bakoitzari, oroimena eraikitzeko parte gisa, eta dokumentu hori, bere garaian, Oroimenaren eta Bizikidetzaren Institutuan gordeko da. Bosgarren gakoa: grabatzea. Hala nahi duten biktima guztiek lekukotza emateko aukera izango dute, bideoan grabatuta. Grabazio-formatua, egituratua eta profesionala izateaz gain, horrelako lekukotzek nazioarte mailan dituzten jarraibideekin homologatzeko modukoa izango da. Seigarren gakoa: aurrera egitea. Lehenengo fase hori gauzatzeak programaren ebaluazioa egiteko bide emango du, eta, beharrezko diren zuzenketak gehituta, aurrera egingo da muinari eutsiz: kontaktu pertsonalizatua eta lekukotzen bilketa.
  • 4. 2. Arrazoiak Euskadin bizi diren erailketen zeharkako biktimekin KEIk egindako ikerketa kualitatiboan hainbat ondorio ateratzen dira, eta Eusko Jaurlaritzak eraginkor bihurtu nahi ditu. Lehenik eta behin, biktima askok, askotariko arrazoiak direla-eta, bizi duten biktimizazio bikoitzaren edo bigarren mailako biktimizazioaren garrantzia azpimarratzen du, eta, segur aski, horri ez zaio behar bezala erantzuten. Ikerketak, ildo horretatik, bi gako garrantzitsu nabarmentzen ditu: biktima askoren iritziz, ez daude asebeteta oinarrizko arreta eta tratuari lotutako premiak, eta biktima askok parte-hartze zuzenagoa eduki nahi dute oroimena eraikitzeko prozesu sozialetan, beraien lekukotza emanez. Eusko Jaurlaritzak biktimentzako laguntza- eta arreta-politiketan duen eginkizuna oso zehatz bideratu behar da biktimizazio bikoitzeko prozesuak ekiditera eta biktimizazioa bera gainditzen laguntzera. Horretarako, bi gako hauek ditugu: harreman pertsonalizatuaren balioa sendotzea, oinarrizko premiei erantzuteko, eta ez biktimen kausaren erabilera politiko edo mediatikoaren interesei; eta biktima askok bizikidetzaren eraikuntza sozialean parte aktibo izateko duten nahia bideratzea. Oroimena eraikitzeko orduan biktimen testigantza kontuan hartzea funtsezkoa da bizikidetzaren normalizazio sozialaren prozesuan. Horiexek dira Gertu Programa sortzeko arrazoiak. 3. Printzipioak Eusko Jaurlaritzak biktimen arloan duen ekintza Bake eta Bizikidetza Planean islatuta dago. Jardun horren printzipioak konpromiso dira, eta printzipio orokor batean eta printzipio espezifiko batean laburbil daitezke. Gertu Programa esparru horretan kokatzen da. Printzipio orokorra Eusko Jaurlaritzak biktimen arloan duen politika publikoa biktimei dagozkien eskubideei eduki zehatza ematen dieten ardatzekiko konpromisoan irudikatzen da: egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak. Eskubide horiek nazioarte mailan aitortuta daude, eta Eusko Jaurlaritzak bere egiten ditu. Printzipio espezifikoa. Eusko Jaurlaritzak biktimen arloan duen politika publikoa bizikidetza-politikaren parte da, eta bi konpromisotan oinarritzen da: -Iraganarekiko begirada kritikoa, deslegitimatzeko bai terrorismoa, indarkeria edo giza eskubideen zeinahi urraketa baliatu izana, bai egindako urraketen hutsaltze edo ukatze oro ere. -Etorkizunarekiko begirada prebentiboa, berriz ez dela gertatuko bermatzeko, giza duintasunarekin, giza eskubideekin eta bizikidetzarekin zalantzarik gabeko konpromisoa oinarri izango duen gizarte-hezkuntzako proiektuaren bidez.
  • 5. 4. Helburuak Gertu Programak gertutasuna lortu nahi du, bertatik bertara elkarrizketa afektiboa eta eraginkorra edukitzeko aukera sortzen baita. Horixe da programa honen helburu nagusia: gertutasuna. Helburu espezifikoagoak lau ildotan zerrenda daitezke: ·Biktimen eta erakundeen arteko gertutasuna bultzatzea, elkarrizketa eta entzuketa zuzenaren bidez. ·Ahal den guztian, biktimen familian asebete gabe dauden oinarrizko arreta- premiei erantzutea. ·Laguntza ematea biktimizazio bikoitza gainditzeko eta biktimen bizi- ahalduntzea sustatzeko. ·Biktimen eta gizartearen arteko gertutasuna mantentzea eta sustatzea, bizikidetza eraikitzeko prozesu sozialetan parte hartzeko aukera emanez. 5. Irizpideak ·Zorroztasuna. Gertu Programa Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren biktimen bulegoko taldekideek gauzatuko dute zuzenean. Talde hori indartu egin da orain, gizarte-hezitzaile bat gehitu zaio eta. Lan honek KEIren aholkularitza izango du, batik bat elkarrizketak sistematizatzeko, arazoak identifikatzeko eta erantzunak prestatzeko. ·Gertutasuna. Familiekin egingo diren elkarrizketak ez dira aurrez ezarritako galdetegi baten arabera egingo, eta, beraz, ez dira inkesta izango. Gertuko elkarrizketa bat eduki nahi da, humanoa, zuzena eta informala, solaskideen aldartea eta gaur egun dituzten premia nagusiak ezagutzera bideratua. Konpromisoa. Biktimek adierazitako premiei alternatibak aurkitzeko, Idazkaritza Orokorreko taldeak ez du konponbiderako itxaropen faltsurik sortuko, batik bat konponbideak bere aukera eta eskumenetatik kanpo baldin badaude – Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legeak ezarritakoak–. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak azaldutako egoerak hobetzeko baldintzak sortzea izango du erdigune. ·Ahalduntzeak. Arreta berezia jarriko zaie biktimizazio bikoitzeko egoerei. Ildo horretatik, ekidin egingo da paternalismo modu oro, biktimizazioa gainditzeko oztopo baita. Aitzitik, elkarlana, ardura partekatua eta biktimen bizi-ahalduntzea sustatuko du konponbideak eraikitzeko orduan. ·Parte-hartzea. Gertu Programaren helburu nagusietako bat biktimak eta gizartea elkarrengandik gertu egotea da. Elkarrizketa horiek arreta berezia jarriko diote oroimena eraikitzeko lankidetza-guneak sortzeari, eta gune horiek gizartea murgilduta dagoen bizikidetza normalizatzeko prozesuan biktimak partaide senti daitezen baliatuko dira.