SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
2015eko iraila
BARIZELAREN KONTRAKO
TXERTOA BIZITZAKO BIGA-
RREN URTEAN IPINIKO DA
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu
Jon Darpónek irailean 7an iragarri zue-
nez, barizelaren txertoa lehenago
emango da. Erabaki horren oinarrian
Euskadiko Txertaketen Batzorde Ahol-
kulariko adituek emandako gomendio-
ak daude. Horrenbestez, EAEn aurreran-
tzean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera
jaiotako haur guztiei emango zaie txerto
hori Osakidetzako osasun-zentroetan, le-
hendosia15hilabetebetetzendituztene-
an, eta bigarren dosia 4 urte betetzean.
Behin-behinean, egungo egutegiari
eutsikozaio,etabarizelarenaurkakotxer-
toa 10 urte betetzean emango zaie hau-
rrei, harik eta 2015ean jaiotakoek adin
hori duten arte. Era horretan, euskal he-
rritarrak helduarora barizelaren aurka ba-
bestuta iristea bermatuta egongo da,
izan modu naturalean jasan dutelako,
izan txertoa jaso dutelako.
AURKI AUKERA IZANGO DA
JAIOBERRIAK OSPITALEAN
BERTAN –ETA EUSKARAZ–
ERREGISTRATZEKO
Gaur egun, gurasoek Erregistro Zibilera
joan behar izaten dute haurra erregistra-
tzera, baina urriaren 15etik aurrera, ospi-
talekopertsonalaarduratuahalizangoda
jaioberriak inskribatzeaz, horretarako au-
kera ematen baitu ekainean onartutako
lege batek. Horrela, gurasoek jaiotza-de-
klarazioaren inprimaki ofiziala sinatuko
dute, nahi duten hizkuntzan, eta ospita-
leak dagokion Erregistro Zibilari jakinara-
zikodio,haurra jaioeta 72ordukoepean.
Une honetan, EAEn, Arabako Uniber-
tsitate Ospitalean ari dira erregistro zibile-
ko dokumentuak igortzeko probak egi-
ten zentro pilotu gisa, eta dagoeneko ba-
daukate behar den ekipamendu
teknologikoa urriaren 15etik aurrera ins-
kripzio telematikoaren bidezko zerbitzua
eskaintzeko.
SUIZIDIOA SAIHESTEA LEHENTASUNEZKOA DA OSASUN
PUBLIKOAN
Halaxe adierazi zuen Andrea Gabilondok, Gipuzkoako Osasun Mentaleko
Sareko psikiatrak, joan den hilean, UPV/EHUk antolatutako «Prevención del
suicidio (Suizidioaren prebentzioa)» izeneko uda-ikastaroan. Bere saioan, batez
ere, jokabide suizidari aurre egiteko prebentzio-programa pilotua azaldu zuen,
Gipuzkoan garatzen ari direna.
Urtean 170 bat pertsonak egiten omen dute bere buruaz beste EAEn;
gehienak (% 40) 50-70 urte bitartekoak, eta gizonezkoak (lautik hiru). Hori
dela eta erabaki zuen Osakidetzak prebentzio-programa abian jartzea, munduko
beste hainbat herritan egin dutenaren antzera, Europan batik bat.
Gipuzkoan 2013an heldu zioten proiektuari, biztanleriaren araberako ikuspegi
batetik. Horrela, arrisku ertain edo txikian dauden pertsonen portzentaje handi
batekin ere lan egiten
da, arrisku handiko per-
tsona-portzentaje txiki
batekin bakarrik egin be-
harrean; izan ere, suizi-
dio-kasu gehienak aldez
aurretik arrisku handirik
ez dutenen artean ger-
tatzen dira. Helburua biz-
tanleriaren batez besteko
arriskua murriztea da, in-
gurunean aldaketak egi-
nez eta osasun-arloan
nahiz hortik kanpo jar-
dunez.
Proiektuari heltzean,
The European Alliance
Against Depression, De-
presioaren kontrako Eu-
ropako Ituna erakunde-
aren ereduan oinarritu
dira. Eredu horrek lau
mailatako interbentzioak konbinatzen ditu: lehenik, osasun-sistemak suizidio-
arriskuan dauden pertsonak artatzeko duen gaitasuna hobetzea, esaterako,
berariazko jarraipen-programak garatuz, edo, profesionalentzat, depresioaren
tratamenduari buruzko prestakuntza-ikastaroak antolatuz; bigarrenik, gizartea
sentsibilizatu eta kontzientziatzeko ekintzak egitea; hirugarrenik, gizarte-
eragileei prestakuntza ematea jokabide suiziden detekzioan eta maneiuan,
eta, azkenik, hedabideetako profesionalekin lan egitea OME Osasun Mundu
Erakundeak egindako gomendioen gaineko ezagutza hobetzearren, hedabideek
suizidioaren prebentzioan duten zereginari dagokionez.
Esperientzia pilotua Debagoieneko eta Goierri-Urola Garaiko eskualdeetan
jarri zuten abian, eta aipatutako mailetako hainbat ekimen gauzatu dituzte da-
goeneko.
2015eko iraila
«Oso argi daukagu gaixotasun
kardiobaskularrek eragiten dutela
heriotza-kopuru handi bat geure
inguruan»
javier marco juana
Algortako Osasun Zentroko burua
2013an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Osasun Sailak jarduera
fisikoa sustatzeko Mugiment plan estrategiko berria sustatu zuten. Gaia «pil-pilean egonik», Uribe
ESIko osasun-profesionalek ikerketak abiatu dituzte ildo horri helduta. «Pilulak eta analisien berri
emateaz gain, bizimodu-aldaketa garrantzitsuak lortu behar dira», eta Getxoko hiru osasun-zentroetan
eman dute lehenengo pausoa. Alango, Algorta (Bidezabal) eta Areetako osasun-zentroak bizimodu
sedentarioaren aurkako ekimena garatzen hasi dira elkarlanean.
IANIRE RENOBALES
Getxoko hiru osasun-zentroetan lan
egiten dugun profesionalok egoneko
bizimodua daraman pertsona bat to-
patzen dugunean eta joera hori alda-
tzeko gaitasunik ez daukala ikusten
dugunean, proiektuan parte hartzea
eskaintzen diogu. Aholkuak eman eta
jarraipena egiten zaio. Galdera batzuk
eta kirol-errezetaren dokumentua
prestatzen diogu.
Nolakoa da dokumentu hori?
Pertsona bakoitzaren muga eta arazo-
en eta guk bilatzen ditugun hobekun-
tzen arabera, errezeta-dokumentu bat
osatzen dugu. Informatizatuta dago
bere historia klinikoan, eta errezeta-
formatuan ematen diogu pazienteari.
Hor, baldintzatzaileak eta bilatzen di-
tugun hobekuntzak ageri dira, baita
telefono-zenbaki bat ere, Getxo Kiro-
lak-eko teknikariekin harremanetan
jartzeko txanda eska dezaten. Hurren-
go pausoa, teknikari horiekin elkarriz-
ketak izatea da. Teknikariak bakoitza-
ren egoera, lehentasunak, kirolzaleta-
sunak eta denbora-aukerak kontuan
hartu, eta plan bat osatzen du gomen-
dioekin eta aukera askotarikoekin.
Ekimena Getxoko edozeinentzat
da, eta ariketak Getxo Kirolak-eko
instalazioetan edo kalean egiteko
abagunea dago.
Getxo Kirolak-eko bazkideentzat ba-
rruko aktibitateak eskaintzen dira ki-
rol-azpiegituretan. Bazkideak ez dire-
nentzat, berriz, kanpoaldeko aktibita-
teak antolatzen dira. Adibidez,
ibiltzeko taldeak osatu edo kaleko
Gaixotasun kardiobaskularrek he-
riotza-kausa nagusia izaten jarrai-
tzen dute, eta egoneko bizitza-es-
tiloak harreman zuzena dauka
gaitz horiekin. Horiek saihesteko
asmoz hartu al duzue esku?
Hori da helburu nagusia, gure popula-
zioaren bizi-kalitatea hobetzea urte
gehiago bizitzeko eta heriotza-tasa
gutxitzeko. Urte eta estrategia asko
behar dira, baina, behintzat, oso argi
daukagu gaixotasun kardiobaskula-
rrek eragiten dutela heriotza-kopuru
handi bat geure inguruan. Faktoreen
artean, oso garrantzitsuak dira egone-
ko bizimodua edo obesitatea. Horien
kontrako estrategiak garrantzi handi-
koak dira, eta martxan daude. Orain-
goz, pauso txikiak ematen hasi gara
helburu hori lortzeko.
Eta kirol-errezeta sortu duzue. Zer-
tan datza?
Kirol-errezeta proiektu hau 2014. ur-
tean jaio zen Getxon. Lan-taldea Osa-
kidetzako Uribe ESIko langileek eta
Getxo Kirolak-eko teknikari batzuek
osatzen dute. Iaz, Getxo Europako ki-
rol-hiria izendatu zuten, eta horrekin
lotuta jaio zen proiektu guztia. Era be-
rean, Eusko Jaurlaritzako Mugiment
izeneko estrategiarekin erlazionatuta
dago, eta proba moduan, Getxoko
hiru osasun-zentroetan ezarri da. On-
doren, Uribeko erakunde sanitario
osora eta Osakidetzako gainontzeko
zentroetara zabalduko da.
Kirol-errezeta eskura dugun arren,
zer egin daiteke egoneko bizi esti-
loan ez erortzeko?
Alde batetik, kontuan hartu behar da
geure bizimodu modernoa jarduera fisi-
koa egiteko planifikatu behar dugula.
Bizitzak eramaten gaitu bizimodu ego-
nekoa ontzat hartzera; beraz, joera hori
lehertzeko borondatea eta planifikazioa
behar da. Gutxienez, saiatu behar dugu
egunean 7.000 urrats egiten, eta posi-
ble bada 10.000, osasungarria dela
azaldu delako hainbat ikerketatan.
Ekimena emakumeentzat zein gi-
zonentzat da.
gimnasioetan aritzeko jarraibideak
ematen dizkiete.
Nolakoa izaten ari da esperientzia?
Oso ona, bai Getxo Kirolak-eko azpiegi-
turen barrualdean, bai kanpoaldean.
Jendea pozik dago. Hasiera batean, jar-
duera fisikorako plan bat osatzen zaie,
eta gero, jarraipena egiten diete Getxo
Kirolak-ekoek. Lantzean behin, elka-
rrizketak prestatzen dituzte, kontrola
egiteko eta pertsona zelan dabilen
ikusteko.
Zenbat pertsonak hartu dute parte
kirol-errezetaren proiektuan?
Guztira, 166 pertsona bidali ditugu Ge-
txo Kirolak-eko teknikariekin elkarrizke-
tatzera; Alangoko Osasun Zentroan 50,
Bidezabalekoan 40 eta Areetakoan 76.
Apurka-apurka, datu guztiak ezagutu
ahala, emaitzak aztertu, eta ondorioak
aterako ditugu. Ahal dela, gure asmoa
da plana osasun-zentro guztietara za-
baltzea. Proba-aldia oraingoz ez da
amaitu, eta datuak, segur aski, datorren
urterako izango ditugu. Orduan ikusiko
da zein den hurrengo pausoa, baina au-
rrera egiteko eta ekimena hedatzeko
asmoa dugu.
Nolakoa da partaideen soslaia?
Oso nagusiak direnak ez ohi dira sartu,
muga sentsorialak edo mugitzeko ara-
zoak baitituzte. Oso gazteak direnak
ere ez dira sartzen. Gehienak 50 eta 60
urte artekoak dira, eta gizonak gehiago
emakumeak baino.
Zein aholku emango zenioke kirol
gutxi egiten duen pertsona bati?
Oso garrantzitsua da erraz betetzeko
moduko jarduera fisikoa areagotzea:
igogailua hartu ordez, eskailerak; autoa
edo garraio publikoa erabili ordez, oi-
nez, posible bada; gustukoak ditugun
kirolak edo jarduera fisikoak dakartza-
ten zaletasunak areagotu, eta abar.
Hala eta guztiz ere, zeure burua ez ba-
duzu ikusten hori guztia betetzeko
moduan, eskatu laguntza eta aholkua:
sanitarioei, zure inguruko kirol-tekni-
kariei edo kirol-elkarteko kideei, egi-
ten duzun jarduera fisikoa areagotzea
lortu arte.
«Hasiera batean,
jarduera fisikorako
plan bat osatzen
zaie, eta gero,
jarraipena egiten
diete Getxo
Kirolak-ekoek»
(Hona, nahasi ohi diren hitz-pare batzuk) gramatika
BERA eta BERDIN
Euskaldunok maiz nahasten ditugu hitz horiek, gaztelaniaren eraginez, noski. «Tenemos coches
iguales» eta «tenemos el mismo coche» antzeko-parecido dira, baina euskaraz bereizi egin behar
dira, zehatz hitz egin edo, batez ere, idaztekotan.
Bera –edo berbera– erabiltzen dugunean, gauza, leku, garai, pertsona… bakar batez ari gara:
«Erregea bart iritsi da San Jose ospitalera eta Angel Villamor medikuak egin dio ebakuntza, aldez au-
rretik, eskuineko belaunean beste protesi bat ezarri zion mediku berak».
Aldiz, berdin erabiltzen da gauza, leku, garai, pertsona… bi edo gehiago ditugunean mintzagai,
antzekoak edo itxura berekoak direnak: «Bi lagunek auto berdina erosi dute, Renault Laguna».
Beraz:
Plater beretik jango dugu (plater bat) ≠ Plater berdinetik jango dugu (plater bi)
Dena dela, izen konkretuekin (plater, mediku…) nahikoa garbi badago ere, beste izen batzuekin –
izen abstraktuekin, batik bat– muga ez dago horren argi: iritzi bera ala iritzi berdina esan behar ote
dugu?; erantzun, indar, maitasun, min… bera ala berdina? Hauxe erantzuna: dudazko kasu horietan
bera da orain arteko erabileran nagusitu dena.
Ariketak egiteko, klik egin hemen.
Iturria: «Euskal estilo libururantz» eta EHUTSI (EHU), euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatikoa
(moldatua).
AGINDU eta BIDALI
Inork galdetuz gero ea ikasleei etxeko lanak bidali behar al zaizkien, baten batek, beharbada, jator
erantzungo luke: «Bai, bidali postaz, nahi izanez gero, baina ez da beharrezkoa».
Etxeko lanak bidaltzearena oso zabalduta dago, baina argi dago erabilera oker hori gaztelaniak
eragina dela, mandar baitago bidali eta agindu euskal hitzek dituzten adieren artean:
Mandar (enviar): bidali, igorri.
Mandar (ordenar): agindu.
Beraz, ikastetxeei dagokienez: «Irakasleek etxeko lanak agintzen dizkiete ikasleei».
Eta, gurera etorrita: «Medikuak botika hartzeko agindu dio gaixoari».
Ariketak egiteko, klik egin hemen.
ANTZEMAN eta ATZEMAN
Antzeman aditzak nabaritu, sumatu, konturatu, zerbaitez ohartu/jabetu, igarri, asmatu, ezagutu…
esan nahi du. Hori erraz gogora daiteke, antz eta eman hitzetatik datorrela jabetuz gero. NORI kasua
hartzen du nahitaez:
• «Nekatuta antzeman nion, eta ez nion ezer esan».
• «Bere onetik ateratzen ari zela antzeman nion zuzendariari».
• «Inork ere ez zion antzematen lo gutxi eginda zegoela».
Atzeman aditzak, berriz, hartu, harrapatu, atxilotu, aurkitu… esan nahi du. Hori ere erraz gogora dai-
teke, hatz (atzamar) eta eman hitzetatik baitator. Aditz-joko normala dauka:
• «Heriok, sarri edo berant, denak atzematen ditu».
• «Louis Pasteur-ek atzeman zuen errabiaren sendagaia».
Testuetan antzeman nagusitu da, eta askotan detectar aditzaren ordain automatiko bihurtu da, bai-
na detectar, moduren batean, harrapatzea da, eta hurbilago dago atzeman aditzaren adieratik:
• «Dirudienez, gutxienez bi katutan antzeman dute / atzeman dute H5N1 birusa».
Iturriak: «EITBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com webgunean» eta EHULKUren aholkuak (EHU) (moldatua).
2015eko iraila
KOMIKIA dani fano
agenda
INFODAY HEALTH EUSKADI 2015
Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemak
Europan duen parte hartzea bultzatzeko, eta
haren nazioartekotzea sustatzeko.
Urriaren 15ean, BECen, Barakaldon.
AHO-HORTZEN OSASUNARI
BURUZKO II. JARDUNALDIAK.
Urriaren 16an, 9:00etatik 14:00etara,
Mendaroko Ospitalean.
GIPUZKOAKO ERIZAINTZA
PEDIATRIKOKO X. JARDUNALDIAK
Urriaren 22an, Donostian, Kutxa Aretoan
EAE-KO ETA NAFARROAKO
OSASUN MENTALEKO IV.
ERIZAINTZA JARDUNALDIAK.
Urriaren 23an, Donostian, Gipuzkoako
Erizaintza Kolegio Ofizialaren egoitzan.
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
EGIAZTATZEKO II. DEIALDIKO
PROBAK
Idatzizkoa: urriaren 31n, BECen, Barakaldon.
Ahozkoa: abenduaren 10 eta 11n, EAEko hiru
lurraldeetan.
PAZIENTE KRITIKOAREN
EGUNERATZE ASISTENTZIALAREN
GAINEKO JARDUNALDIA
Azaroaren 11n, Gurutzetako Unibertsitate
Ospitalean.
EUSKAL HERRIKO ERIZAINTZAKO
IX. JARDUNALDIAK: «ZAINTZEN
ETA GIZARTERATZEN»
Azaroaren 25 eta 26an, FICOBA Euskal
Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokan,
Irunen (Gipuzkoa).
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka

More Related Content

Similar to Osatuberri Buletin digitala

2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraAFMENICA
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraAFMENICA
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraAFMENICA
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Irekia - EJGV
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoakAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanAnjaritoi Urnieta
 
Athlon Koop.E. Aurkezpena
Athlon Koop.E. AurkezpenaAthlon Koop.E. Aurkezpena
Athlon Koop.E. AurkezpenaAthlon S.Coop.
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziiazpiro1
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a  BiodonostiaDiscurso Lehendakari - Visita a  Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a BiodonostiaIrekia - EJGV
 
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralaAgipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralakidetza1
 
Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...
Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...
Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...patxigalarraga
 
10osabuletina15 07
10osabuletina15 0710osabuletina15 07
10osabuletina15 07AFMENICA
 

Similar to Osatuberri Buletin digitala (20)

2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiakEuskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoak
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Athlon Koop.E. Aurkezpena
Athlon Koop.E. AurkezpenaAthlon Koop.E. Aurkezpena
Athlon Koop.E. Aurkezpena
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki bizi
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
 
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a  BiodonostiaDiscurso Lehendakari - Visita a  Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
 
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralaAgipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
 
Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...
Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...
Trafikoa 2011 eu_mshp07a-ud dbh_mugikortasun segururako hezkuntza programazio...
 
10osabuletina15 07
10osabuletina15 0710osabuletina15 07
10osabuletina15 07
 

Osatuberri Buletin digitala

  • 1. 2015eko iraila BARIZELAREN KONTRAKO TXERTOA BIZITZAKO BIGA- RREN URTEAN IPINIKO DA Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek irailean 7an iragarri zue- nez, barizelaren txertoa lehenago emango da. Erabaki horren oinarrian Euskadiko Txertaketen Batzorde Ahol- kulariko adituek emandako gomendio- ak daude. Horrenbestez, EAEn aurreran- tzean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei emango zaie txerto hori Osakidetzako osasun-zentroetan, le- hendosia15hilabetebetetzendituztene- an, eta bigarren dosia 4 urte betetzean. Behin-behinean, egungo egutegiari eutsikozaio,etabarizelarenaurkakotxer- toa 10 urte betetzean emango zaie hau- rrei, harik eta 2015ean jaiotakoek adin hori duten arte. Era horretan, euskal he- rritarrak helduarora barizelaren aurka ba- bestuta iristea bermatuta egongo da, izan modu naturalean jasan dutelako, izan txertoa jaso dutelako. AURKI AUKERA IZANGO DA JAIOBERRIAK OSPITALEAN BERTAN –ETA EUSKARAZ– ERREGISTRATZEKO Gaur egun, gurasoek Erregistro Zibilera joan behar izaten dute haurra erregistra- tzera, baina urriaren 15etik aurrera, ospi- talekopertsonalaarduratuahalizangoda jaioberriak inskribatzeaz, horretarako au- kera ematen baitu ekainean onartutako lege batek. Horrela, gurasoek jaiotza-de- klarazioaren inprimaki ofiziala sinatuko dute, nahi duten hizkuntzan, eta ospita- leak dagokion Erregistro Zibilari jakinara- zikodio,haurra jaioeta 72ordukoepean. Une honetan, EAEn, Arabako Uniber- tsitate Ospitalean ari dira erregistro zibile- ko dokumentuak igortzeko probak egi- ten zentro pilotu gisa, eta dagoeneko ba- daukate behar den ekipamendu teknologikoa urriaren 15etik aurrera ins- kripzio telematikoaren bidezko zerbitzua eskaintzeko. SUIZIDIOA SAIHESTEA LEHENTASUNEZKOA DA OSASUN PUBLIKOAN Halaxe adierazi zuen Andrea Gabilondok, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko psikiatrak, joan den hilean, UPV/EHUk antolatutako «Prevención del suicidio (Suizidioaren prebentzioa)» izeneko uda-ikastaroan. Bere saioan, batez ere, jokabide suizidari aurre egiteko prebentzio-programa pilotua azaldu zuen, Gipuzkoan garatzen ari direna. Urtean 170 bat pertsonak egiten omen dute bere buruaz beste EAEn; gehienak (% 40) 50-70 urte bitartekoak, eta gizonezkoak (lautik hiru). Hori dela eta erabaki zuen Osakidetzak prebentzio-programa abian jartzea, munduko beste hainbat herritan egin dutenaren antzera, Europan batik bat. Gipuzkoan 2013an heldu zioten proiektuari, biztanleriaren araberako ikuspegi batetik. Horrela, arrisku ertain edo txikian dauden pertsonen portzentaje handi batekin ere lan egiten da, arrisku handiko per- tsona-portzentaje txiki batekin bakarrik egin be- harrean; izan ere, suizi- dio-kasu gehienak aldez aurretik arrisku handirik ez dutenen artean ger- tatzen dira. Helburua biz- tanleriaren batez besteko arriskua murriztea da, in- gurunean aldaketak egi- nez eta osasun-arloan nahiz hortik kanpo jar- dunez. Proiektuari heltzean, The European Alliance Against Depression, De- presioaren kontrako Eu- ropako Ituna erakunde- aren ereduan oinarritu dira. Eredu horrek lau mailatako interbentzioak konbinatzen ditu: lehenik, osasun-sistemak suizidio- arriskuan dauden pertsonak artatzeko duen gaitasuna hobetzea, esaterako, berariazko jarraipen-programak garatuz, edo, profesionalentzat, depresioaren tratamenduari buruzko prestakuntza-ikastaroak antolatuz; bigarrenik, gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatzeko ekintzak egitea; hirugarrenik, gizarte- eragileei prestakuntza ematea jokabide suiziden detekzioan eta maneiuan, eta, azkenik, hedabideetako profesionalekin lan egitea OME Osasun Mundu Erakundeak egindako gomendioen gaineko ezagutza hobetzearren, hedabideek suizidioaren prebentzioan duten zereginari dagokionez. Esperientzia pilotua Debagoieneko eta Goierri-Urola Garaiko eskualdeetan jarri zuten abian, eta aipatutako mailetako hainbat ekimen gauzatu dituzte da- goeneko.
  • 2. 2015eko iraila «Oso argi daukagu gaixotasun kardiobaskularrek eragiten dutela heriotza-kopuru handi bat geure inguruan» javier marco juana Algortako Osasun Zentroko burua 2013an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Osasun Sailak jarduera fisikoa sustatzeko Mugiment plan estrategiko berria sustatu zuten. Gaia «pil-pilean egonik», Uribe ESIko osasun-profesionalek ikerketak abiatu dituzte ildo horri helduta. «Pilulak eta analisien berri emateaz gain, bizimodu-aldaketa garrantzitsuak lortu behar dira», eta Getxoko hiru osasun-zentroetan eman dute lehenengo pausoa. Alango, Algorta (Bidezabal) eta Areetako osasun-zentroak bizimodu sedentarioaren aurkako ekimena garatzen hasi dira elkarlanean. IANIRE RENOBALES
  • 3. Getxoko hiru osasun-zentroetan lan egiten dugun profesionalok egoneko bizimodua daraman pertsona bat to- patzen dugunean eta joera hori alda- tzeko gaitasunik ez daukala ikusten dugunean, proiektuan parte hartzea eskaintzen diogu. Aholkuak eman eta jarraipena egiten zaio. Galdera batzuk eta kirol-errezetaren dokumentua prestatzen diogu. Nolakoa da dokumentu hori? Pertsona bakoitzaren muga eta arazo- en eta guk bilatzen ditugun hobekun- tzen arabera, errezeta-dokumentu bat osatzen dugu. Informatizatuta dago bere historia klinikoan, eta errezeta- formatuan ematen diogu pazienteari. Hor, baldintzatzaileak eta bilatzen di- tugun hobekuntzak ageri dira, baita telefono-zenbaki bat ere, Getxo Kiro- lak-eko teknikariekin harremanetan jartzeko txanda eska dezaten. Hurren- go pausoa, teknikari horiekin elkarriz- ketak izatea da. Teknikariak bakoitza- ren egoera, lehentasunak, kirolzaleta- sunak eta denbora-aukerak kontuan hartu, eta plan bat osatzen du gomen- dioekin eta aukera askotarikoekin. Ekimena Getxoko edozeinentzat da, eta ariketak Getxo Kirolak-eko instalazioetan edo kalean egiteko abagunea dago. Getxo Kirolak-eko bazkideentzat ba- rruko aktibitateak eskaintzen dira ki- rol-azpiegituretan. Bazkideak ez dire- nentzat, berriz, kanpoaldeko aktibita- teak antolatzen dira. Adibidez, ibiltzeko taldeak osatu edo kaleko Gaixotasun kardiobaskularrek he- riotza-kausa nagusia izaten jarrai- tzen dute, eta egoneko bizitza-es- tiloak harreman zuzena dauka gaitz horiekin. Horiek saihesteko asmoz hartu al duzue esku? Hori da helburu nagusia, gure popula- zioaren bizi-kalitatea hobetzea urte gehiago bizitzeko eta heriotza-tasa gutxitzeko. Urte eta estrategia asko behar dira, baina, behintzat, oso argi daukagu gaixotasun kardiobaskula- rrek eragiten dutela heriotza-kopuru handi bat geure inguruan. Faktoreen artean, oso garrantzitsuak dira egone- ko bizimodua edo obesitatea. Horien kontrako estrategiak garrantzi handi- koak dira, eta martxan daude. Orain- goz, pauso txikiak ematen hasi gara helburu hori lortzeko. Eta kirol-errezeta sortu duzue. Zer- tan datza? Kirol-errezeta proiektu hau 2014. ur- tean jaio zen Getxon. Lan-taldea Osa- kidetzako Uribe ESIko langileek eta Getxo Kirolak-eko teknikari batzuek osatzen dute. Iaz, Getxo Europako ki- rol-hiria izendatu zuten, eta horrekin lotuta jaio zen proiektu guztia. Era be- rean, Eusko Jaurlaritzako Mugiment izeneko estrategiarekin erlazionatuta dago, eta proba moduan, Getxoko hiru osasun-zentroetan ezarri da. On- doren, Uribeko erakunde sanitario osora eta Osakidetzako gainontzeko zentroetara zabalduko da. Kirol-errezeta eskura dugun arren, zer egin daiteke egoneko bizi esti- loan ez erortzeko? Alde batetik, kontuan hartu behar da geure bizimodu modernoa jarduera fisi- koa egiteko planifikatu behar dugula. Bizitzak eramaten gaitu bizimodu ego- nekoa ontzat hartzera; beraz, joera hori lehertzeko borondatea eta planifikazioa behar da. Gutxienez, saiatu behar dugu egunean 7.000 urrats egiten, eta posi- ble bada 10.000, osasungarria dela azaldu delako hainbat ikerketatan. Ekimena emakumeentzat zein gi- zonentzat da. gimnasioetan aritzeko jarraibideak ematen dizkiete. Nolakoa izaten ari da esperientzia? Oso ona, bai Getxo Kirolak-eko azpiegi- turen barrualdean, bai kanpoaldean. Jendea pozik dago. Hasiera batean, jar- duera fisikorako plan bat osatzen zaie, eta gero, jarraipena egiten diete Getxo Kirolak-ekoek. Lantzean behin, elka- rrizketak prestatzen dituzte, kontrola egiteko eta pertsona zelan dabilen ikusteko. Zenbat pertsonak hartu dute parte kirol-errezetaren proiektuan? Guztira, 166 pertsona bidali ditugu Ge- txo Kirolak-eko teknikariekin elkarrizke- tatzera; Alangoko Osasun Zentroan 50, Bidezabalekoan 40 eta Areetakoan 76. Apurka-apurka, datu guztiak ezagutu ahala, emaitzak aztertu, eta ondorioak aterako ditugu. Ahal dela, gure asmoa da plana osasun-zentro guztietara za- baltzea. Proba-aldia oraingoz ez da amaitu, eta datuak, segur aski, datorren urterako izango ditugu. Orduan ikusiko da zein den hurrengo pausoa, baina au- rrera egiteko eta ekimena hedatzeko asmoa dugu. Nolakoa da partaideen soslaia? Oso nagusiak direnak ez ohi dira sartu, muga sentsorialak edo mugitzeko ara- zoak baitituzte. Oso gazteak direnak ere ez dira sartzen. Gehienak 50 eta 60 urte artekoak dira, eta gizonak gehiago emakumeak baino. Zein aholku emango zenioke kirol gutxi egiten duen pertsona bati? Oso garrantzitsua da erraz betetzeko moduko jarduera fisikoa areagotzea: igogailua hartu ordez, eskailerak; autoa edo garraio publikoa erabili ordez, oi- nez, posible bada; gustukoak ditugun kirolak edo jarduera fisikoak dakartza- ten zaletasunak areagotu, eta abar. Hala eta guztiz ere, zeure burua ez ba- duzu ikusten hori guztia betetzeko moduan, eskatu laguntza eta aholkua: sanitarioei, zure inguruko kirol-tekni- kariei edo kirol-elkarteko kideei, egi- ten duzun jarduera fisikoa areagotzea lortu arte. «Hasiera batean, jarduera fisikorako plan bat osatzen zaie, eta gero, jarraipena egiten diete Getxo Kirolak-ekoek»
  • 4. (Hona, nahasi ohi diren hitz-pare batzuk) gramatika BERA eta BERDIN Euskaldunok maiz nahasten ditugu hitz horiek, gaztelaniaren eraginez, noski. «Tenemos coches iguales» eta «tenemos el mismo coche» antzeko-parecido dira, baina euskaraz bereizi egin behar dira, zehatz hitz egin edo, batez ere, idaztekotan. Bera –edo berbera– erabiltzen dugunean, gauza, leku, garai, pertsona… bakar batez ari gara: «Erregea bart iritsi da San Jose ospitalera eta Angel Villamor medikuak egin dio ebakuntza, aldez au- rretik, eskuineko belaunean beste protesi bat ezarri zion mediku berak». Aldiz, berdin erabiltzen da gauza, leku, garai, pertsona… bi edo gehiago ditugunean mintzagai, antzekoak edo itxura berekoak direnak: «Bi lagunek auto berdina erosi dute, Renault Laguna». Beraz: Plater beretik jango dugu (plater bat) ≠ Plater berdinetik jango dugu (plater bi) Dena dela, izen konkretuekin (plater, mediku…) nahikoa garbi badago ere, beste izen batzuekin – izen abstraktuekin, batik bat– muga ez dago horren argi: iritzi bera ala iritzi berdina esan behar ote dugu?; erantzun, indar, maitasun, min… bera ala berdina? Hauxe erantzuna: dudazko kasu horietan bera da orain arteko erabileran nagusitu dena. Ariketak egiteko, klik egin hemen. Iturria: «Euskal estilo libururantz» eta EHUTSI (EHU), euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatikoa (moldatua). AGINDU eta BIDALI Inork galdetuz gero ea ikasleei etxeko lanak bidali behar al zaizkien, baten batek, beharbada, jator erantzungo luke: «Bai, bidali postaz, nahi izanez gero, baina ez da beharrezkoa». Etxeko lanak bidaltzearena oso zabalduta dago, baina argi dago erabilera oker hori gaztelaniak eragina dela, mandar baitago bidali eta agindu euskal hitzek dituzten adieren artean: Mandar (enviar): bidali, igorri. Mandar (ordenar): agindu. Beraz, ikastetxeei dagokienez: «Irakasleek etxeko lanak agintzen dizkiete ikasleei». Eta, gurera etorrita: «Medikuak botika hartzeko agindu dio gaixoari». Ariketak egiteko, klik egin hemen. ANTZEMAN eta ATZEMAN Antzeman aditzak nabaritu, sumatu, konturatu, zerbaitez ohartu/jabetu, igarri, asmatu, ezagutu… esan nahi du. Hori erraz gogora daiteke, antz eta eman hitzetatik datorrela jabetuz gero. NORI kasua hartzen du nahitaez: • «Nekatuta antzeman nion, eta ez nion ezer esan». • «Bere onetik ateratzen ari zela antzeman nion zuzendariari». • «Inork ere ez zion antzematen lo gutxi eginda zegoela». Atzeman aditzak, berriz, hartu, harrapatu, atxilotu, aurkitu… esan nahi du. Hori ere erraz gogora dai- teke, hatz (atzamar) eta eman hitzetatik baitator. Aditz-joko normala dauka: • «Heriok, sarri edo berant, denak atzematen ditu». • «Louis Pasteur-ek atzeman zuen errabiaren sendagaia». Testuetan antzeman nagusitu da, eta askotan detectar aditzaren ordain automatiko bihurtu da, bai- na detectar, moduren batean, harrapatzea da, eta hurbilago dago atzeman aditzaren adieratik: • «Dirudienez, gutxienez bi katutan antzeman dute / atzeman dute H5N1 birusa». Iturriak: «EITBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com webgunean» eta EHULKUren aholkuak (EHU) (moldatua). 2015eko iraila KOMIKIA dani fano agenda INFODAY HEALTH EUSKADI 2015 Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemak Europan duen parte hartzea bultzatzeko, eta haren nazioartekotzea sustatzeko. Urriaren 15ean, BECen, Barakaldon. AHO-HORTZEN OSASUNARI BURUZKO II. JARDUNALDIAK. Urriaren 16an, 9:00etatik 14:00etara, Mendaroko Ospitalean. GIPUZKOAKO ERIZAINTZA PEDIATRIKOKO X. JARDUNALDIAK Urriaren 22an, Donostian, Kutxa Aretoan EAE-KO ETA NAFARROAKO OSASUN MENTALEKO IV. ERIZAINTZA JARDUNALDIAK. Urriaren 23an, Donostian, Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialaren egoitzan. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO II. DEIALDIKO PROBAK Idatzizkoa: urriaren 31n, BECen, Barakaldon. Ahozkoa: abenduaren 10 eta 11n, EAEko hiru lurraldeetan. PAZIENTE KRITIKOAREN EGUNERATZE ASISTENTZIALAREN GAINEKO JARDUNALDIA Azaroaren 11n, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. EUSKAL HERRIKO ERIZAINTZAKO IX. JARDUNALDIAK: «ZAINTZEN ETA GIZARTERATZEN» Azaroaren 25 eta 26an, FICOBA Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokan, Irunen (Gipuzkoa). webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka