SlideShare a Scribd company logo
1 of 134
Download to read offline
Vitoria-Gasteiz, 2013
Argitalpena 
1.a, 1. berrinprimaketa, 2013ko abendua 
Ale-kopurua 
500 
© 
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa 
Osasun Saila 
Internet 
www.euskadi.net 
Argitaratzailea 
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia 
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 
C/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz 
Zuzendaritza, koordinazioa eta prestaketa 
Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza 
Inprimaketa 
Gráficas Irudi 
Lege gordailua 
VI 15-2014 
Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzako 
Liburutegi Nagusiaren katalogoan aurki daiteke: 
http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka
1946an jada, hitzartu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak bere Konstituzioan osasuna gizakiaren funtseko eskubide bat dela. Ideia hori bera berretsi egin zuten bi urte geroago Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluan. "Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak". 
Eusko Jaurlaritzak gobernu-programan aurreratu zuen gure ongizatearen gizartea osatzen duten eta eraikitzea hainbeste kostatu zaigun gizarte politikak bermatzen ahaleginduko dela, gobernuaren politika eta jarduera guztiak iltzatzen diren ardatza pertsonak direla jakinik. Hala, arreta berezia ari gara jartzen talde ahulenei, inor atzean ez uzteko. Gure lehentasuna da prestigiozko eta kalitatezko osasun- sistema bermatzea, prebentzioa gailendu eta osasunaren kultura sustatuko dituena, unibertsaltasun, elkartasun, ekitate, eraginkortasun, kalitate eta herritarren partaidetza printzipioak oinarri hartuta. 
Ildo horretatik, eta osasuna giza eskubide gisa ulertzen dugula aintzat hartuta, aurkezten dizuegu 2013-2020ko Osasun Plana, goiburu hau duela: “Osasuna, pertsonen eskubidea, guztion ardura. Políticas de salud para Euskadi”. 
Bizi-itxaropena munduko handienetakoa da Euskadin, bai gizonentzat, bai emakumeentzat, eta, garrantzitsuagoa dena, ezintasunik gabeko bizi-itxaropenak gora egin du bi sexuetan. Azpimarratu behar da guztiok egin dugula ahalegina Euskadin ditugun osasun-emaitzetara iristeko. Hala eta guztiz ere, gure gizartean badaude desberdintasun sozioekonomiko eta kulturalak, eta horiek talde ahulenetan izaten dute ondorioa. Etorkizunari begiratzeak esan nahi du, beraz, osasunaren baldintzatzaileei heltzea, hain zuzen ere, pertsonen osasuna baldintzatzen duten elementu bakoitzaren gainean eragiteko, zeinak, gainera, politika guztietan hartu behar diren kontuan. 
Errealitate horrekin batera, gogoratu behar da gure gizarteak geroz eta informazio gehiago duela, pertsonek geroz eta konpromiso handiagoa dutela osasunarekiko, areagotu egiten direla pertsonek osasun-sistemarekiko eta baliabide publikoen kudeaketarekiko dituzten itxaropenak eta eskakizunak. Eta dagoeneko ezin da bestela izan, gure gizarteko ongizatearen funtsezko zutabeetako bati buruz ari garelako. 
Hala, Ottawako Gutuna (1986) kontuan hartuz, uste dugu osasuna hobetzeak erakunde guztien helburu partekatua izan behar duela, eta hala dela; izan ere, modu horretan, erakundeen ekintza politikoaren bidez, eremua edozein dela ere, eragingo dugu osasunaren gainean, eta, azken finean, herritarren ongizatea areagotzen lagunduko dugu. Horixe da "Osasuna politika guztietan" kontzeptua. Sektorearteko ikuspuntu barneratzaile horri gehitzen badiogu herritar bakoitzaren ezinbesteko erantzukidetasuna herritarren bizi-ohiturak ere oso garrantzitsuak baitira, osasunean, ekitatean eta jasangarritasunean izango den azken emaitza parteen batura baino askoz ere gehiago izan daiteke. 
Abian jarri dugun Osasun Planak, beraz, Euskadiko administrazioek euskal gizartearekin hartutako konpromisoak biltzen ditu, eta, ondorioz, ezinbesteko tresna da euskal herritarren osasuna hobetzeko, haien bizi-kalitatea areagotzen jarraitzeko, desberdintasunak gutxitzeko eta antolaketa-hobekuntzei bidea emateko. Horretaz gain, hurrengo ekitaldiei begira, zer ildo jarraitu eta gure osasun- sistemaren jarduera-lehentasunak zein diren markatzen du osotasunean, pazienteei kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko eta haien segurtasun klinikoa aintzat hartzeko; horretaz gain, behar bereziak dituzten hiru kolektibotan jartzen du arreta: gaixotasunak dituzten pertsonengan, pertsona helduengan eta gazte eta adingabekoengan, erantzunik egokienak emateko dauden egoera, behar eta lehentasun desberdinei. 
Plan hau indarrean edukitzeko ezarri diren 8 urteek tek- nologian eta prozeduretan izan daitezkeen aurrerapenak aintzat hartzen utziko digu, bai eta aurreikusitako ekintzak abian jartzen eta ekintza horiek balioesten ere, atzematen diren emaitzen eta aldaketen arabera, erantzunik egokienak emateko. 
Hori guztia inbertsiorik onena da guretzat. Uste dugulako, Ralph W. Emersonek bezala, osasuna dela aberastasunik garrantzitsuena. 
Iñigo Urkullu Renteria 
Lehendakaria 
EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020 ɤ 5
Euskadik baditu funtsezko bi elementu euskal botere publikoek osasuna babesteko eta zaintzeko eskubidea garatzeko eta aplikatzeko pertsonekin hartutako konpromisoa hezurmamitzeko. Araugintzan funtsezko tresna Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea bada, Osasun Plana da sistema planifikatzeko eta programatzeko tresna nagusia. 
Horrenbestez, kontratu baten moduan, taxutzen eta zehazten du administrazioak zer erantzukizun duen. Horretarako, datozen urteetan Eusko Jaurlaritzak gure herriko zenbait erakunde eta sektorerekin batera gauzatuko dituen osasun-politikak testuinguruan kokatzen, bideratzen eta programatzen ditu. Hala bada, atzemandako beharrak kontuan hartuta definitutako oinarrizko helburu eta lehentasun jakinei erantzuten dieten programak, neurriak eta esku-hartzeak zerrendatzen ditu. Eta, jakina, osasun helburuak eta sistemaren kudeaketa eta kalitatea ebaluatzeko adierazleak ere definitzen ditu. 
Hori guztia, Eusko Jaurlaritzaren aurreko osasun-planekin bat etorriz eta haiekiko koherentzia gordez, eta, era berean, nazioarteko tresna nagusiekin bat etorriz, esaterako Osasunaren Mundu Erakundearen Rio de Janeiroko Adierazpenarekin (2011), Europako Erkidegoen Batzordearen "Osasuna 2020" esparru estrategikoarekin (2007), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014-2020 aldirako Hazkuntzarako Osasun Programarekin. 
Aurkeztera goazen agiri hau partaidetza-prozesu baten emaitza da, asistentziaren eta kudeaketaren arloko profesionalen, adituen, hirugarren eta produkzio-sektoreetako ordezkarien, pazienteen beraien eta erakundeen lanaren eta ekarpenen emaitza. 
Azpimarratzekoa da, gainera, osasunean emaitza onak izaten ari den egoera batean hasi duela bere ibilbidea planak, eta horrek erakusten digu azken hogeita hamar urte hauetan bidea egin dela eta ondo egin dela. Plana bera, aurreikuspen guztien arabera, EAEko populazioak hazkunde dezeleratua izango duen garaian garatuko da, eta aurrera jarraituko du, gainera, zahartze-prozesuak. Baztertu ezin den beste alderdi bat da egoera ekonomiko eta sozial zaila bizi dugula; horrek, gure osasun-sistema zaintzera garamatza, publikoa eta unibertsala izaten jarrai dezan, eta dauden desberdintasunak edo izan daitezkeenak gainditu ditzagun arreta berezia jartzera. 
Testuinguru horretan, 2013-2020 Osasun Planak jarraitu beharreko ildoak eta berehalako etorkizunean kontuan hartu beharreko lehentasunak definitu ditu. Gure gizarteko talde jakin batzuetan jarri du indargunea, hala nola adinekoetan, haur eta gazteetan, eta, jakina, gaixoetan. Koherentzia eta progresibotasunerako ahalegin berezia eginez, eta ikuspegia etorkizunean jarriz, 5 ildo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu planak; horiek guztiek osatzen dute herritarrekin hartu genuen konpromisoa. 
Burutu beharreko zeregin gehienak zeharkako bi eremutan bildu dira. Hauek dira: 
1. Bidezkoa eta kalitatezkoa izango den euskal osasun- sistema sendotzea, eta osasuna politika guztietan sar dadin eragitea, erakunde publiko guztietatik osasuna sortzeko aukera ematen baitu horrek. Esan nahi da, beraz, osasunaren gobernantza ona behar dela (osasun publikoaren ekitate, eraginkortasun, jasangarritasun eta kalitate printzipioak oinarri hartuta), eta osasunaren aldeko gobernantza ona ere bai (hau da, osasun- politikak Herri estrategiatzat hartzea); horietaz gain, genero-ikuspegian eta herritarren partaidetzarako bide erreal eta eraginkorretan aurrera egitea ere eskatzen du. 
2. Osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea lehentasuntzat hartzea ere esan nahi du, eta, zehazki, inguru eta bizi-estilo osasungarriak sustatzea, sektorearteko lankidetzari tira eginez, eta toki eta erkidegoaren eremuetan lan eginez. 
Plana, horrenbestez, ibilbide-orri bat da, eta bete dadin modu eraginkorrean eta aberasgarrian bete ere osasun- politiken eta osasunerako politiken zeharkakotasunaren aldeko apustu irmoa eginez gauzatu behar da, betiere, zaila izango dela jakitun izanez, baina, era berean, guztion artean pertsonen ongizate osoa bermatzen jarraitzeko eta hobetzeko gaitasunak badituela jakinez. 
Gure apustua da pertsonen osasun onean eragiten edo eragin dezaketen erakunde eta sektore guztien arteko erantzukidetasuna, konpromiso partekatua, lankidetza, sinergiak eta interakzioak sustatzen jarraitzea. Ezen, azken finean, osasuna eta herritarren ongizatea ez baitira soilik osasun-sistemari dagozkion zereginak. 
Izan ere, norbanakoaren ondasuna da osasuna, pertsona bakoitzaren altxor preziatu bat, baina ondare komuna ere bada, zaindu eta babestu behar dena. "Estaldura unibertsala da azken hamarkadako osasun-aurrerapenak bermatzeko modurik onena. Parekatzaile sozial eraginkorra da, eta justizia-adierazpenik onena" zioen orain hilabete batzuk OMEko zuzendari nagusiak. 
Justizia sozialaz ari garela, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten jarraitzeko asmoa du, eta pertsonei -gure helburu baitira- kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko asmoa, osasun-ondorio onekoak eta eraginkortasun eta efizientzia mailarik handienekoak. Eta, betiere, gure printzipioei eta berezko balioei eutsita jarraituko dugu aurrera egiten: unibertsaltasunari, elkartasunari, ekitateari, kalitateari, herritarren partaidetzari eta jasangarritasunari, alegia. 
Jon Darpón Sierra 
Osasun Sailburua 
EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020 ɤ 7
1. 
2. 
3. 
AURKIBIDEA 
SARRERA 
ESPARRU 
KONTZEP- TUALA 
PLANA INSPIRATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK 
or. 11 
or. 19 
or. 29
4. 
5. 
6. 
7. 
ABIAPUNTUA 
LEHENTASUN ARLOAK 
- HELBURUAK 
- EKINTZAK 
- ADIERAZLEAK 
EZARPENA 
ETA 
JARRAIPENA 
ERANSKINAK 
or. 33 
or. 41 
or. 105 
or. 111 
EKITATEA 
ETA ERANTZUKIZUNA 
or. 43 
5.1. 
EUSKADIKO OSASUN 
PLANA 2013-2020 
EGITEKO 
METODOLOGIA 
or. 113 
7.1. 
2002-2010 OSASUN PLANAREN EBALUAZIOA. EUSKADIRAKO OSASUN POLITIKAK 
or. 117 
7.2. 
OSASUN PLANEAN 
ERAGINA DUTEN 
NAZIOKO, EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO AKORDIOAK 
TERMINOEN GLOSARIOA 
ERREFERENTZIA 
BIBLIOGRAFIKOAK 
or. 127 
or. 129 
or. 132 
7.4. 
7.5. 
7.6. 
NAZIOARTEKO 
ETA NAZIOKO ERAKUNDEEN ETA ELKARTE 
PROFESIONALEN 
GOMENDIOAK 
or. 124 
7.3. 
GAIXOTASUNAK 
DITUZTEN PERTSONAK 
or. 57 
5.2. 
ZAHARTZE 
OSASUNTSUA 
or. 73 
5.3. 
HAUR ETA GAZTEEN 
OSASUNA 
or. 80 
5.4. 
INGURU 
ETA JARRERA 
OSASUNTSUAK 
or. 89 
5.5.
1. 
SARRERA
ARDATZ 
GIDARIA 
AGINTARITZA 
Politika guztien ardatz nagusia pertsonak direla kontuan hartuta, Euskadiko Osasun Plana 2013-2020k datozen urteetan euskal hiritarren osasuna hobetu eta mantentzeko modua aztertu nahi du. 
Horretarako, ezinbestekoa da osasun-sistemaren iraun- kortasuna eta ekitatea bermatzea, baina baita osasuna gainerako politika publikoetan aktibo gisa ezartzea ere. Bestela esanda: Osasunaren gobernantza ona ezartzea komenigarria eta beharrezkoa da eta hori Osasun Sailaren ardura da. Gainera, osasunaren aldeko gobernantza onaren bidez, administrazio publiko guztiak, hiritarrak eta ekoizpen- sektorea inplikatu beharko dira. 
Osasun Plana funtsezko tresna da osasun-zerbitzuen eraginkortasunean hobekuntzak lortzeko. Hori ezartzen du Antolamendu Sanitarioaren Legeak (8/1997)1. Erreferentziazko araudi-esparru horretako 13. artikuluan, zehazki, sistema planifikatzeko eta programatzeko tresna gorena Euskadiko Osasun Plana dela adierazten da. Eusko Jaurlaritzak berau onartzen duenean, Osasun Sailak proposatuta, Eusko Legebiltzarrera igortzen da, bertan ezagutu eta arauz tramitatu dezaten. 
Aipatu arauko 2. artikuluak, bestalde, osasunaren esparru instituzionala zehazten du, honela: 
· Euskal agintari publiko guztien ardura da osasuna sustatu eta indartzea jarduera sozioekonomikoko sektore guztietan. 
· Eusko Jaurlaritzaren ardura da Euskadin osasunaren esparru instituzional hori zaintzea… sektoreko politika guztietan, eta diziplina anitzeko ekintza positiboak diseinatuz. 
Esparru horretan, Euskadiko Osasun Plana 2013-2020 euskal osasun-sistemaren antolaketa eta funtzionamenduaren printzipio programatikoetan oinarritu da (Antolamendu Sanitarioaren Legea, 8. artikulua). Honako hauetan, alegia: 
a/ Pertsona da sistemaren funtsezko helburua. 
b/ Hiritarren partaidetza sustatu behar da, bai planak eta helburuak zehazteko orduan, bai horien betearazpenaren emaitzak jarraitu eta ebaluatzeko orduan. 
c/ Sistemaren ikuspegi integrala izan behar da ekintzak planifikatzean eta osasun-egoera sustatu, prebenitu, zaindu eta errehabilitatzean. 
d/ Baliabideak eta jarduerak, lehentasunez, osasuna sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko izango dira. 
Zeharkako, Sailen arteko, erakundeen arteko eta sektoreen arteko planteamendu hori bat dator Europar Batasunak osasun-politiken zuzendaritza onerako ezarritako printzipioekin. Are gehiago, printzipio horien arabera, beharrezkoa eta komenigarria da osasunaren ikuspegi integrala izatea. Ikuspegi hori, osasun-sektoreak gizabanakoaren osasun galdua edo murriztua berreskuratzeko egin beharreko lan bezala ulertu behar da, eta, ez hori bakarrik, sektore guztiek osasun kolektiboa sustatu eta prebenitzeko egin beharreko lan bezala ere bai. 
e/ Antolamenduaren barne-garapena bultzatuko da, eta, horretarako, argi bereiziko dira, batetik, arauketa eta finantzazioa eta, bestetik, osasun-zerbitzuen hornidura. 
f/ Osasun-prestazioen katalogoaren finantzazioa esparru publikoak egin behar du. 
g/ Osasun-zerbitzuen hornikuntzari begira, helburuen finkatzea eta baliabideen esleipena konfiguratuko eta garatuko da, eta zeregin horietan espezializatzea bilatuko da. 
h/ Zentro publikoen artean gaitasun-maila areagotuko da. 
i/ Osasuneko profesionalek erantzukizuna izango dute eta parte hartuko dute baliabideak antolatu eta kudea- tzeko erabakietan. 
j/ Etengabeko ebaluazioa egingo da osasun-sistemako osagai publiko eta hitzartuen gainean. 
Osasun Plana 2013-2020an, gainera, Antolamendu Sanitarioaren Legeko 13.2 artikuluan eskatutako zehaztasunak jasotzen dira: biztanleriaren beharrizanak eta mailak ebaluatzea, baita osasun-zerbitzuak eskuratzeko baldintzak ere; osasun-politikaren lehentasunak seinalatzea, betiere patologien, osasun-arriskuen eta gizarte-taldeen arabera; osasun-prestazioen zorroari buruz eta beharrezko baliabide finantzario, gizakizko eta materialei buruz irizpideak eta zuzentarauak ematea; eta, azkenik, osasun-helburuak ebaluatzeko adierazleak izendatzea. 
SARRERA ɤ 13
TESTUINGURU 
EKONOMIKOA 
PLANAREN 
LELOA 
PLANA EGITEKO PROZESUA 
Osasun Plan hau bezalako tresna erabakigarri batek, ezinbestez, benetako egoeraren azterketa eta diagnostiko egokia izan behar ditu abiapuntutzat. Ondorioz, erreferentzia- esparru bat ezarri behar da, egungo baliabideekin laguntza-maila egokia ziurtatzeko eta finkatzen diren aurrerapen teknologiko eta prozedurazkoen erabilera bermatu ahal izateko. 
Horrexegatik, hain zuzen ere, oso garrantzitsua da sektoreartea inplikaturik egotea, horrela hobeto finkatuko direlako jardunbide osasungarriak edo arreta goiztiarrekoak, eta, gehiago, pertsonek ere inplikatu egin behar dute Euskal Osasun Sistema zaintzako garaian. 
Osasuna: pertsonen eskubidea, guztion ardura. Planaren leloak argi eta garbi adierazten du plana egiteko jarraitu den prozesua. Ekarpenei irekitako dinamika da, eta osasun-arloko langile tekniko eta adituen, Administrazio Orokorreko sektoreen, beste administrazio publiko batzuen, hiritarren eta ekoizpen-sektorearen laguntza eskatzen du. 
Osasun Plana 2002-2010aren indarraldia amaitutakoan, 2011 eta 2012. urteetan zehar berau ebaluatu zen, langile adituen kontsulta-teknika kuantitatibo eta kualitatiboen bidez2. Era berean, aurreikusi beharreko arlo bertikal eta zeharkakoak identifikatu ziren eta planaren helburu eta adierazleak zehaztu ziren, helburu horretarako eratutako aditu-taldearen barruana. 
a. Osasun-sektoreko eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako langileek, Lurraldeko eta Tokiko Administrazio Publikoetako teknikariek eta hirugarren sektoreko eta ekoizpen-sektoreko ordezkariek eratua. 
Osasun-politika egokiak garatzea eta sistemaren iraunkortasuna bermatzea, unibertsaltasunaren, ekitate- aren, erantzukidetasunaren eta eraginkortasunaren irizpideetan oinarrituta, funtsezkoa izango da, zalantzarik gabe, euskal gizartearen bizi-kalitatea eta ongizatea babesteko. 
Leloak dio, era berean, osasuna batez ere giza eskubide bat osatzen duen funtsezko balioa dela, baina badituela erantzukizunak ere. 
Plan honen planteamenduan sartzen dira Eusko Jaurlaritzak gizartearen aurrean hartu dituen eta bere programan jasota dauden konpromisoak3. 
Euskadiko Osasun Plana 2013-2020 diseinatzean eta egitean, lehentasunezko arloak, helburuak eta adierazleak dira sektore eta erakunde desberdinetako ordezkariek, profesionalek eta hirugarren sektoreko bozeramaileek egin dituzten ekarpen esanguratsuenak. 
14 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
PLANAREN ALDIAREN 
JUSTIFIKAZIOA 
HERRIALDEEN 
ETA ORGANISMO ADITUEN 
ORIENTAZIOAK 
Nazioarteko erakundeek osasuneko helburuak lortzeko planteatu duten horizontea 2020. urtea da. Gainera, ezarritako epea, 7 urtekoa, aurreko Planaren antzekoa da, eta arrazoizko denbora irizten zaio biztanleriaren osasun-helburuetan egondako aldaketak eta emaitzak ikusi ahal izateko. 
Nazio Batuen Batzorde Orokorrak, 2011-09-11ko bileran4, gaixotasun ez-transmitigarrien prebentzio eta kontrolerako aitorpena onartu zuen. Gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, arnasketa-gaixotasun kronikoak eta diabetesa dira garrantzi handienaz jorratu beharrekoak. Horiek guztiak osasunerako kaltegarriak diren jokabide komunekin lotuta daude: tabakoaren kontsumoarekin, alkoholaren erabilera okerrarekin, dieta txarrarekin eta ariketa fisikoaren faltarekin. Gainera, gaixotasun hauek geroz eta gehiago agertu eta gailentzeko orduan eragina duten arrisku-faktore batzuk daude: aberastasunaren banaketa ez-parekidea, heziketa falta, urbanizazio arina, biztanleriaren zahartzea, baldintzatzaile ekonomiko sozialak, generoa, politika eta ingurumena. Halaber, obesitatea igotzen ari da, batez ere haur eta gazteen artean, eta horrek kezka handia pizten du. Erronka horri aurre egiteko, hain zuzen ere, gobernu osoaren eta gizarte osoaren lana proposatzen du. Horretarako, ekintza kolektiboa eta sektore anitzekoa gauzatuko da gobernuaren maila guztietan, hezkuntza, lege-arau eta zergen gaineko neurriekin. 
NBEren aitorpena ikusita, Osasunaren Mundu Erakundeak5 2005erako gaixotasun ez-transmitigarrien ondoriozko heriotza goiztiarra mundu-mailan %25 murrizteko helburua ezarri zuen. Nazioarteko hainbat erakunde profesionalek6 laguntza eman dute eta tabako, alkohol, ariketa fisikoaren falta, obesitate, hipertentsio arterial, eta koipe, azukre eta gatz-kontsumoarekin lotutako helburuak ezarri dituzte. 
Osasunaren Mundu Erakundeak 2005ean sortu zuen Osasunaren Gizarte-baldintzatzaileen Batzordea, osasunaren eremuko ekitatearen aldeko neurriei eta esku-hartzeei buruzko datu zientifikoak batzeko. Bere azken txostenak7 belaunaldi batean osasun-desberdintasunak zuzentzeko erronka planteatzen du. Rio de Janeiroko 2011ko aitorpenean, gizartean eta osasunean ekitatea lortzeko erabaki sendoa adierazten da eta herrialde guztiei mundu-mailako konpromisoa eskatzen zaie: “denok ekitatearen alde” eta “denontzako osasuna”8. 
Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Eskualde Europarreko 53 estatu-kideek 2012an akordio bat egin zuten esparru estrategiko komun berriari buruz -“Osasuna 2020, gobernu guztietan eta gizartean osasunaren eta ongizatearen aldeko ekintza babesteko estrategia europarrak”9 -, eta, bertan, eskualde europarreko gobernu estatal, erregional eta tokiko guztiak gonbidatu eta animatzen dituzte, beren biztanleriaren osasuna eta ongizatea nabarmen hobetzera; osasuneko desberdintasuna murriztera; osasun publikoa indartzera; eta pertsonen beharrizanetan oinarritutako osasun-sistemak bermatzera, eta, horretarako, sistema unibertsal, parekide, iraunkor eta kalitate altukoak jartzera. 
2007an, Europar Erkidegoen Batzordeak osasun-estrategia berri bat ezarri zuen, “Elkarrekin osasunean, EBrako planteamendu estrategikoa (2008-2013)”10. Funtsezko printzipioak honako hauek dira: 1/ Osasun-balio partekatuetan oinarritutako estrategia (unibertsaltasuna, kalitatea, ekitatea, elkartasuna, hiritarren partaidetza, osasun- desberdintasunen murrizketa); 2/ osasuna da altxorrik preziatuena; 3/ osasuna politika guztietan (HIAP-health in all policies- ekimena, Batasunaren lehendakaritza finlandiarrarena); 4/ EBren ahotsa indartzea mundu-mailako osasunaren eremuan. 
2014-2020 aldirako, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Hazkunderako Osasun Programa ezartzen duen araudia proposatu dute11. Helburu nagusiak honako hauek dira: osasun-laguntzan berrikuntza sustatzea eta osasun-sistemen iraunkortasuna areagotzea; EBko hiritarrei denbora luzeagoz osasun ona gozatzeko aukera ematea eta mugaz gaindiko osasun-mehatxuen aurrean babesa ematea. 
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak, bere aldetik, osasun-desberdintasunak murrizteko Batzordea eratu zuen12. Eta 2010eko Europar Batasuneko lehendakaritza espainiarrak honako lehentasuna ezarri zuen: “berrikuntza Osasun Publikoan: osasunaren gizarte-baldintzatzaileen monitorizazioa eta osasun-desberdintasunen murrizketa”. 
SARRERA ɤ 15
OSASUN PLANA 2013-2020. 
EGITURA 
Plana, honako ataletan banatzen da: 
ESPARRU KONTZEPTUALA 
Gure gizartearen testuinguruan osasuna zer den zehazten da eta pertsonen osasun indibidualaren eta jaio, bizi, lan egin eta harremanak izateko inguru sozial eta fisikoaren arteko harremanak eta loturak azaltzen dira. Jarraian, Planaren ardatz gidaria azaltzen da: osasunaren gobernu ona eta osasunaren aldeko gobernu ona. 
PRINTZIPIOAK 
Antolamendu Sanitarioaren Legeak ezartzen duen euskal osasun-sistemaren printzipio jakinarazleetatik hartu dira Plana inspiratzen duten printzipioak. Antolamendu eta funtzionamenduko printzipio programatikoak ere han daude aurreikusita. 
ABIAPUNTUA 
Hasteko, Osasun Plana 2002-2010 ebaluatu ondoren ateratako ondorio nagusiei begiratzen zaie. Ondoren, osasunaren eta haren baldintzatzaileen egoera deskribatzen da eta Euskadiko biztanleriaren osasun-egoera zein den eta osasun-zerbitzuek zer eginkizun duten azaltzen da. Atala bukatzeko, Osasun Plana 2013-2020k eskueran jartzen dituen erronka eta aukerak aipatzen dira. 
LEHENTASUNEZKO ARLOAK 
Lehentasunezko Arloak eta haien helburu eta adieraz- leak. Logikoki, horiek dira Euskadiko Osasun Plana 2013- 2020aren muina. 
EZARPENA ETA JARRAIPENA 
Ezarpenaren eta Jarraipenaren kapituluan, plana gauzatzeko beharrezko antolamendu-egituraren berri ematen da, eta haren jarraipena, koordinazioa eta ebaluazioa egiteko estrategiak eta tresnak zehazten dira. 
ERANSKINAK 
Eranskinek, aurreko epigrafeetan deskribatutako oinarrizko elementuak osatzen dituzte; besteak beste, plana egiteko metodologia, Osasun Plana 2002-2010ko ebaluazioaren 
laburpena edo nazioarteko gomendioak. 
16 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
2. 
ESPARRU 
KONTZEPTUALA
Osasuna, zalantzarik gabe, pertsona guztiek gehien miresten duten baloreetako bat da; are gehiago, osasunari esker dedikatu gaitezke gure bizitzako asmo eta helburuetara energia guztiekin eta gure gaitasunak arrakastaz garatu ditzakegu13. Era berean, osasunik gabe mugatuta gaude eta guztiz aktibo egoteko eta guztiz aktiboak izateko gaitasunak murriztu egiten dira. 
Osasuna lehen mailako faktore makroekonomikoa da. Giza eskubide bat da, ongizatearen funtsezko elementua, produktu-ondasun publiko globala eta justizia sozialaren eta ekitatearen parte da14. Berau gabe osasun-kostuak areagotu egiten dira, kostu sozial altuak sortzen dira eta laguntza-sistemetan eragiten da, eskariak sortuz eta baliabideak atzeratuz. 
Bi hamarkada baino gehiago dituen baina indarrean jarraitzen duen eredu honek eredu biomedikoaren ikuspegia zabaltzen du, eta faktore genetiko eta biologiko indibidualez gain osasunaren gizarte-baldintzatzaileen gaineko jarduerak ere aintzat hartzen ditu. 1. irudian agertzen den bezala, faktore desberdinak eragin-geruza zentrokide gisa ulertzen dira, kanpotik barrura. Baldintza sozioekonomiko eta ingurumeneko orokorrek bizitzako eta laneko baldintzetan eragiten dute, eta horiek, euren aldetik, oinarrizko baliabide eta zerbitzuak eskuratzeko aukeraren araberakoak dira; faktore horiek, era berean, gizartearen eta erkidegoaren babesean, bizi-ohituretan eta, azken finean, faktore pertsonal eta familiarretan eragiten dute. 
Eusko Jaurlaritza osasunaren gizarte-baldintzatzaileen gaineko ebidentziekiko eta interesekiko sentikorra da eta izan da. Gai hau, XIX. mendean dagoeneko nabarmena, XX. mendearen amaieran indar handiz piztu zen. Osasun Sailak, zehazki, esparru kontzeptual hori sartu zuen 2002- 2010 aldirako osasun-plana zehaztean (1. irudia). 
Osasun Plana, beraz, errealitate honetan oinarritzen da: biztanleriaren osasun-maila (osasunaren magnitudea) hertsiki lotuta dago gizarte-taldeen arteko osasunaren banaketarekin. Osasun-maila eta osasuneko ekitatea txanpon bakar baten bi aldeak dira. Osasun Planak osasuna hobetzeko helburu eta estrategiak ezartzen ditu, eta, hori egitean, maila eta lehentasun berean kokatzen ditu osasun-maila eta osasuneko ekitatea (osasuneko desberdintasun sozialez hitz egitean zera ulertu behar da: generoaren, klase sozialaren, bizilekuaren, jaiotza-herrialdearen, ezintasunaren, motaren eta lan-baldintzen arabera zehaztutako talde sozialen arteko alde sistematiko, bidegabe eta saihesgarriak)7. (2. irudia). 
BIZIMODU-FAKTOREAK GIZARTEAREN ETA KOMUNITATEAREN LAGUNTZAADINA, SEXUA ETA JARAUNSPEN-FAKTOREAK LANGABEZIA BESTE BATZUK EDATEKO URA OSASUN- ETA SANEAMENDUA ZERBITZUAK BALDINTZA SOZIOEKONOMIKO ETA INGURUMENEKO OROKORRAK ELIKAGAIENEKOIZPENANEKAZARITZA ETA HEZKUNTZAINGURUALAN ETXEBIZITZA 
- 
1. irudia. 
Osasunaren 
gizarte-baldintzatzaileen eredua. 
Iturria: Dalhgren G, Whitehead M, 199115. 
ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 21
Osasun-desberdintasunen egiturazko baldintzatzaileen 
barruan sartzen dira testuinguru sozioekonomiko eta poli-tikoarekin 
lotutako alderdiak; horiek ezin dira bakarka neurtu, 
gizartearen egitura sozialaren baldintzatzaileekin lotuta bai-taude. 
Gobernuen tradizio politikoaz eta lan-merkatuarekin, 
etxebizitzarekin, hezkuntzarekin eta gizarte-ongizatearekin 
lotutako politika makroekonomiko eta sozialez ari gara. 
Baina gizartean nagusi diren arau kulturalak, balio sozialak 
eta zuzendaritza eta osasunari emandako balio kolektiboa 
ere jasotzen ditu. Testuingurua azaltzen duten faktore ho-riek 
guztiek berebiziko eragina dute estratifikazio sozialeko 
patroietan. Patroi horiek, era berean, hierarkia sozial des-berdinak 
sortu eta mantentzen dituzte eta pertsonek beren 
maila sozioekonomikoaren, generoaren, ikasketa-mailaren, 
jaioterriaren eta desberdintasun sozialeko bestelako arda-tzen 
arabera duten posizio soziala zehazten dute. 
Posizio sozial desberdin horrek, bere aldetik, desberdin-tasunak 
sortzen ditu tarteko baldintzatzaileen banaketan. 
Egiturazko eta osasuneko baldintzatzaileen arteko loturak 
berak eragiten dituen faktoreei buruz ari gara, hau da: bizi 
-baldintzak eta lan-baldintzak; faktore psikosozialak gizar-te- 
sareen hedapena eta kalitatea, estresa, eta norberaren 
bizitzaren gaineko kontrolaren pertzepzioa; osasunarekin 
lotutako jarrerak adibidez, alkoholaren kontsumoa, tabakoa, 
dieta edo ariketa fisikoa. 
Osasun-sistemak ere garrantzi handia dauka osasun 
-desberdintasun sozialak sortzeko orduan. Izan ere, estal-dura 
unibertsala eta doakoa den lekuetan ere, maila so-zioekonomiko 
baxuagoa duten pertsonek oztopo gehiago 
aurkitzen dute sistemara sartzeko orduan. 
OSASUN-DESBERDINTASUNAK 
OSASUN-ZERBITZUAK 
FAKTORE 
PSIKOSOZIALAK 
JOKABIDE-FAKTOREAK 
ETA FAKTORE 
BIOLOGIKOAK 
OSASUN-DESBERDINTASUNEN 
EGITURAZKO BALDINTZATZAILEAK 
TARTEKO 
BALDINTZATZAILEAK 
TESTUINGURU SOZIOEKONOMIKOA 
ETA POLITIKOA 
GOBERNUA 
ETA TRADIZIO 
POLITIKOA 
LAN 
MERKATUA 
POLITIKA 
MAKRO-EKONOMIKOAK 
AKTORE 
EKONOMIKO 
ETA SOZIALAK 
ONGIZATE-ESTATUAREN 
POLITIKAK 
DESBERDINTA-SUNEN 
ARDATZAK 
BOTEREA 
KLASE SOZIALA 
BALIABIDE MATERIALAK 
ENPLEGU ETA LANAREN BALDINTZAK 
ETXEKO ETA ZAINTZARI LOTUTAKO LANAK 
DIRU-SARRERAK ETA EGOERA EKONOMIKOA 
ETXEBIZITZA ETA EGOERA MATERIALA 
BIZILEKUAREN INGURUA 
GENEROA 
ADINA 
ETNIA 
LURRALDEA 
KULTURA ETA BALIOAK 
- 
2. irudia. 
Osasun-desberdintasun 
sozialen baldintzatzaileen 
esparru kontzeptuala 
Iturria: Solar, Irwin eta Navarroren egokitzapena.12 
22 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
EUSKADIKO 
OSASUN PLANEAN PLANTEATUTAKO ESKU-HARTZEEN 
TIPOLOGIA 
Esku-hartzeak indibidualak edo egiturazkoak izan daitezke, jorratu beharreko eremuaren jatorri gisa zehazten den faktorearen arabera. Esku-hartze indibidualek funtsezko elementutzat jotzen dute autonomia indibiduala, pertsonek bizimodu osasungarriak aukeratzeko (edo ez) arrazoiak ulertzeko orduan. Egiturazko esku-hartzeek pertsonen inguru fisiko, sozial eta ekonomikoek aukera horietan duten eragina aztertzen dute, eta, beraz, inguru horiek aldatzeko xedea dute, aukera osasungarriak sustatze aldera16/17. Beraz, tabakismoa kontrolatzeko estrategia eraginkorraren barruan sartzen dira esku-hartze indibidualak (esaterako, tabakoaren aurkako kontseilua, tabakoaren ohitura kentzeko lana edo osasunari begiratzen dion hezkun- tza) eta egiturazkoak (jarduera legegileak, agintzaileak eta bizi-baldintzen aldaketa). 
Biztanlerien estrategietan oinarritutako esku-hartzeen helburua desberdintasunen kausen kausak jorratzea da (egiturazko baldintzatzaileak). Horiek sarritan arrisku 
-faktore indibidualak zehazten dituzte. 
Informazioan eta kontseiluan oinarritutako estrategia indibidualak, funtsean, osasun-arretako zerbitzuek garatzen dituztenak dira. 
Osasun Plan honetan biztanleriaren eta gizabanakoen gaineko esku-hartzeak jasotzen dira, osasun-sektorearen eskutik nahiz gainerako sektore inplikatuen eskutik eginak. 
Beste herrialde batzuetan bezala, osasun-desberdintasun sozialak gure erkidegoan ere oso esanguratsuak dira18/19/20. Ondorioz, berorien murrizketa izango da gure erkidegoko osasun-maila hobetzeko modurik eraginkorrena. 
Osasunaz kanpoko faktoreekin (adibidez, inguru fisikoaren baldintzekin eta hurbileko harremanekin) lotutako gaixotasun kronikoak geroz eta maizago agertzen dira, eta horrek, era berean, eragina dauka osasun-sistemaren iraunkortasunean, kronikotasunaren erronka jorratzeko sek- tore-arteko ekintza premiazko beharrizana bihurtzen baitu. 
Osasunaren dimentsioak eta faktoreak ulertzeko esparru hau, osasun-laguntzan eta osasun publikoan oinarritutako tratamendu-antolaketa klasikotik harago doa. Biztanleriaren osasunaren eta ongizatearen gobernu onak, elkarrekin lotuta dauden bi desafiori egiten die aurre: 
· OsasunaREN gobernantza: osasun-sistema parekidea, iraunkorra, kalitatezkoa eta eraginkorra indartzea. 
· Osasunaren aldeko gobernantza: zeharkakotasuna eta sektore-artekotasuna administrazio publikoetan, ekoizpen- sektorean eta hirugarren sektorean. Hau da, gobernuek eta beste eragile batzuek osasuna biztanleriaren ongizaterako beharrezko alderdi gisa sendotu dadin egindako ahaleginak14. 
Biztanleriaren osasun ona kudeatu ahal izateko, lidergo argia hartu behar du Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailaren eskutik, erakunde guztientzako eta gizarte osoarentzako antolaketa-proposamen batekin. Horixe da, hain zuzen ere, Osasuna Politika Guztietan21. (3. irudia). 
OSASUNAREN GOBERNANTZA ONA EKITATEA, ERAGINKORTASUNA, IRAUNKORTASUNA, ETA OSASUN PUBLIKOAREN KALITATEAOSASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA ONAHERRIALDE BATEN ESTRATEGIAOSASUNA POLITIKA GUZTIETAN: ERAKUNDE PUBLIKO GUZTIEK OSASUNA SORTZEKO AUKERA 
- 
3. Irudia. 
Osasuna Politika guztietan 
Iturria: geuk egina. 
ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 23
Osasuna Politika Guztietan adierazpenak politika publiko guztietan aplikatuko den ikuspegia azpimarratzen du eta sektore desberdinetan hartutako erabakiek osasunaren eremuan dituzten eraginak sistematikoki jorratzen ditu. Gainera, sinergiak bilatzen ditu eta sor litezkeen eragin negatiboak saihestu, osasuna hobetuz eta ekitatea areagotuz22 (4. irudia). 
Gobernantza onak, legegintzaldi desberdinetan zehar Eusko Jaurlaritzaren orientazioetan presente egon denak, geroz eta indar handiagoa dauka nazioarteko foroetan23/24. Gobernantza ona da agente, tresna eta programen lankidetzako, koordinazioko eta integrazioko prozesu bat, lehiakortasunik gabeko lankidetza-filosofian oinarritua, arau egituratu eta sistematizatuen menpe dagoena, eta bere helburua da eraginkortasuna hobetzea, osasunaren baldintzatzaile nagusietan eragitea eta osasunean ekitate handiagoa bilatzea. 
Osasun Sailak eta Osakidetzak osasunaren gobernantza ona egin dezaten, langileak trebatu egin behar dira eta osasuna kudeatzeko eta lan egiteko era berri hau ezarri behar da. 
Osasuneko toki-egituren gobernu onak osasun-sistemaren eraginkortasuna, hobekuntza eta tokiko biztanleriaren ikuspegia bete behar ditu. Eta, gainera, eginkizun hauek ditu: 
· Laguntzako zaintza klinikoak hobetzeko esku-hartzeak. Horretarako, apurka-apurka, laguntza-maila desberdinak elkarren artean eta horiek gizarte-zerbitzuekin uztartzen dituzten zainketen jarraitutasun logikoa lehenetsiko du. 
· Biztanleriaren osasunaren gaineko esku-hartzeak. Tokiko osasun-egiturak ez dira soilik laguntzazkoak eta klinikoak; biztanleriaren osasunaren gainean erantzukizuna dute eta beren zerbitzuak beste toki-eragile batzuekin (hezkuntza, ariketa fisikoa sustatzeko esku-hartzeak, elikadura osasungarria eta osasun-desberdintasuna) integratu behar dituzte, hiritarren partaidetza sustatzen duten eta erkidegoko osasun-aktiboak jasotzen dituzten mekanismo eta prozeduren bidez. 
· Eraginkortasunak identifikatzeko esku-hartzeak; horretarako, bikoiztasunak ezabatu eta tokiko eragile desberdinetako zerbitzuak egokitasunez uztartuko dira. 
Erakunde publikoen jarduerak erakutsi behar duen osasunaren aldeko gobernu ona ez da besterik Osasuna Politika Guztietan ideiak dakarren ikuspegi berria baino. Eta bere helburu nagusia hauxe da: politika publikoen emai- tzak eta eraginkortasuna hobetzea, ekitate, ongizate eta osasunari dagokienez (5. irudia). 
- 
4. Irudia. 
Osasuna Politika Guztietan: ideia hori ezartzeko esparru kontzeptuala 
Iturria: Shankardass, Solar et al. 201125 
TESTUINGURU POLITIKOA, EKONOMIKOA ETA SOZIALA EZARPENAREN HASIERA ERAGIN, FINANTZA ETA IRAUNKORTASUN MEKANISMOAKOSASUNAREN ETA GIZARTEA- REN IKUSPEGIAHASIERAKO TESTUINGURUAEZARPEN- MEKANISMOAKNAZIOARTEKO ERAGINAKALDAKETA POLITIKOAK EMANDAKO AUKERA · ARAZOA · POLITIKAK · POLITIKAESKU-HARTZEAREN DISEINUASARBIDEAKEKITATEAREN LENTEAESKU-HARTZEAREN KUDEAKETA ETA KONTROLA 
24 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
- 
5. Irudia. 
Sektore-arteko ekintzaren piramidea. 
Erabaki-hartze integratua, politiken koordinazioa eta lankidetza 
Iturria: Meijers E, Stead D, 2004 (adaptado)26 
INFORMAZIOALANKIDETZAPOLITIKEN KOORDINAZIOAERABAKI- HARTZE INTEGRATUAPOLITIKA BERRIABATERA ZEHAZTUTAKOASEKTORE-POLITIKAERAGINKORRENAK ETA DOITUENAKSEKTORE-POLITIKAERAGINKORRENAKELKARREKINTZAELKARREN MENDEKOTASUNAHARREMAN FORMALAKBALIABIDEEN BEHARRAAUTONOMIA GALERAZEHAZTASUNAIRISGARRITASUNABATERAGARRITASUNAINTERDEPENDENTZIA 
EUSKO JAURLARITZAREN 
PLANIFIKAZIOA ETA HORREK 
OSASUNEAN DUEN ERAGINA 
Azaldutako planteamenduekin bat eginez, euskal hiritarren ongizatea hobetzeko tresna eraginkor gisa benetan balioko lukeen osasun-plan bat egin ahal izateko, beharrezkoa zen X. Legegintzako Gobernuaren Planetan (2012- 2013) aurreikusi ziren eta osasunarekin harreman zuzena zuten politika guztiak identifikatzea. Politika horiek taula honetan daude jasota. 
GOBERNU PLANAK 
SAILA 
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana 
Lehendakaritza 
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015 
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna 
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura 
Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2011-2014 
Enplegua eta Gizarte Politikak 
IV. Ingurumen Esparru Programa 2011-2014 
Ingurumena eta Lurralde Politika 
Euskadiko Berrikuntza Publikoko Estrategia 2014-2016 
Justizia eta Herri Administrazioa 
Euskara Plana 
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura 
Osasun Plana 2013-2020 
Osasuna 
ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 25
SAILEN PLANAK 
SAILA 
Gazteentzako Jarduera Soziosanitarioko Plana 
Osasuna 
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura 
Adinekoei Arreta Soziosanitarioa emateko programa 
Osasuna 
Enplegua eta Gizarte Gaiak 
Mendekotasunen Plana 
Osasuna 
Ariketa fisikoaren Plan Estrategikoa 2020 
Osasuna 
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura 
Nerabeen Aisialdi eta Hezkuntzarako Plana 
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura 
Osasuna 
Familiak babesteko erakunde arteko plana 
Enplegua eta Gizarte Gaiak 
Gizarteratzeko erakunde arteko plana 
Enplegua eta Gizarte Gaiak 
Immigrazio, Hiritartasun eta Kultura arteko Bizikidetzaren IV. Plana 
Enplegua eta Gizarte Politikak 
III. Gazte Plana 
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura 
Gazte Kirolaren Plana 
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura 
Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa 
Segurtasuna 
Babes Zibilaren plana 
Segurtasuna 
Hiriaren birgaikuntza eta birsorkuntza babesteko programa 
Enplegua eta Gizarte Politikak 
Garraio iraunkorreko plan zuzendaria 
Ingurumena eta Lurralde Politika 
Kutsatutako lurren plana 
Ingurumena eta Lurralde Politika 
Plan hidrologikoa 
Ingurumena eta Lurralde Politika 
Elikaduraren Industriaren Plan Estrategikoa 
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna 
Enplegu plana 
Enplegua eta Gizarte Politikak 
Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategia 
Enplegua eta Gizarte Gaiak 
Sasoikako Lanari arreta emateko plan integrala 
Enplegua eta Gizarte Politikak 
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna 
Txikizkako Merkataritzaren Euskal Plana 
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna 
Nekazaritzaren sektoreari babes integrala emateko plana 
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna 
Euskal Estatistika Plana 2014-2017 
Eustat 
26 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
Era berean, osasunean eragina duten Eusko Jaurlaritzako politika hauek guztiak identifikatzearekin batera, politika horien estrategiak koordinatu eta elkarrekin harremanean jarri behar izan dira, eta baita horien jarraipena egin ere, nabaria da-eta osasun publikoan duten eragina. 
Plan honen oinarrietako bat da, era berean, hiritarren partaidetza izatea. Hori Antolamendu Sanitarioaren Legeko printzipio programatikoetan ezarrita dago. Hainbat formulatan gauzatzen da partaidetza; adibidez, kontsultak egiteko, planen gaineko aholkuak emateko, edota emaitzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko ahalmenak dituzten partaidetza komunitarioko kontseiluetan. 
Hiritarren partaidetza jorratzean, Euskadiko Osasun Planak helburu batzuk zehazten ditu: informazioa, kontsulta, partaidetza edo pertsonen ahalduntzea. Hala, esaterako, hiritarrak agente aktiboak bihurtzen dira osasun-zerbitzuak zehaztu, antolatu eta hobetzeko orduan, eta gainditu egiten da informazio hutsera mugatutako ikuspegi paternalista. 
Era honetan, pertsonak (banakako eta erkidegoko ikuspegitik) politika guztietan osasun estrategiaren ardatz bihurtzen dira, eta baita sistemaren erdigune ere. Osasunaren eta gaixotasunaren gaineko erabakiak hartzeko eta erantzukizunak izateko duten autonomia ere indartzen da. Gaixoen elkarteekin eta hirugarren sektorearekin lankide- tzan aritzeko esparru eta tresnak osatzen dira. Eta osasun 
-zerbitzuak zehaztu, antolatu eta hobetzeko orduan parte hartzeko bideak ezartzen dira. 
ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 27
3. 
PLANA 
INSPIRATZEN 
DUTEN 
PRINTZIPIOAK
UNIBERTSALTASUNA 
· Euskadin bizi diren pertsona guztiek aukera unibertsala izatea, osasuna babesten, prebenitzen eta sustatzen duten kalitatezko osasun-arretako zerbitzuetara sartzeko. 
ELKARTASUNA 
· Hiritar guztiei kalitatezko osasun-arreta ematea, beren gaitasun ekonomikoa edozein izanda ere. 
· Gizartean osasun-jardueraren kontuak emateko sistemak ezartzea. 
· Erakundeen eta herritarren arteko erantzukidetasuna, osasun-baldintzatzaileei eta osasunarekin lotutako jokabideei dagokienez, biek dute-eta euren ardura arlo horietan. 
EKITATEA 
· Sozialki, ekonomikoki, demografikoki edo geografikoki zehaztutako biztanle-taldeen artean gaixotasuneko eta osasuneko alde sistematiko eta saihesgarririk ez egotea. Osasunean ekitatea lortzeko, pertsona bakoitzak gaitasun bera izan behar du bere osasuna bete-betean gara- tzeko, bere baldintza sozialak edozein izanda ere (posizio soziala, generoa, bizilekua, lan-mota, diru-sarrerak, ikasketa-maila eta jatorrizko herrialdea). 
· Osasun-zerbitzuek maila guztietan emandako sarbide, erabilera eta kalitatean ekitatea sustatzea. 
· Osasun-ekitateari eustea, justizia soziala bilatzen duen garapenaren parte gisa. 
Ekintza ororen abiapuntua eta muina pertsonak direla kontuan hartuta, eta helburu eta lehentasun nagusia osasuna hobetzea dela ikusita, Euskadiko Osasun Plana 2013- 2020 hainbat funtsezko printzipiotan oinarritzen da, eta printzipio horiek eusten diete Planean bertan zehazten eta aurreikusten diren estrategia, ekintza eta politika guztiei. 
Printzipio horiek guztiak Antolamendu Sanitarioaren Legetik (8/1997) datoz, eta berau da Plan honek aurrera egiteko erreferentziazko araudi-esparrua eta bidea. Horri esker, osasunaren sustapena lehenesten da eta euskal osasun- sistema kalitatezkoaren iraunkortasuna bermatzen da. 
Horrenbestez, hauek dira Euskadiko Osasun Plana 2013-2020ren azpian dauden printzipioak. Labur azalduko dugu zein garrantzi eta izaera duten printzipio horiek osasunaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko ekintza instituzional eta soziala gidatuko duen ibilbide-orri honen testuinguruan. 
OSASUN-ZERBITZUEN 
KALITATEA 
· Zerbitzua jasotzera datorren biztanleari adeitsu eta jator kasu egitea. 
· Laguntza-mailen arteko koordinazioa. 
· Mikro-mailan lankidetzan jarduteko ikuspegia; osasunean, gizartean eta erabaki estrategikoetan erantzukizuna duten erakundeen tokiko sareak. Gizarte-eran- tzukizun korporatiboa. 
· Ikerketa sustatzea, biztanleriaren osasuna hobetzeko eta emandako osasun-zerbitzuak bideratzeko. Garapena eta berrikuntza, profesionalen artean partekatutako ezagutzaren sustapena. 
· Laguntza-prozesuen eraginkortasuna, segurtasun klinikoa oinarrizko alderdi gisa aintzat hartuz. 
HIRITARREN 
PARTAIDETZA 
· Gizarte zibileko erakundeen partaidetza, osasun-agendak zehaztu eta aplikatzeko orduan. 
· Auto-laguntzaren eta erantzukizun pertsonalaren sustapena 
IRAUNKORTASUNA 
· Sektorearen eraginkortasuna hobetzea, laguntzako eta Osasun publikoko eredu integratuen bidez. 
· Laguntza-mailen koordinazioa, eta baita gizarte-zerbi- tzuek beste sektore batzuekin duten koordinazioa ere. 
PLANA INSPIRATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK ɤ 31
4. 
ABIAPUNTUA
34 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
OSASUN PLANA 2002-2010. 
EBALUATZEA 
OSASUNAREN 
EGOERA ETA 
BALDINTZATZAILEAK 
Osasun Plana 2002-2010 ebaluatzetik ondorio nagusi hauek atera dira: 
· Jaiotzako bizi-itxaropenak gora egiten jarraitzen du, bai gizonengan, bai emakumeengan, nahiz eta emakumeen artean alde sozialak handiagoak diren. 
· Gazteen arteko heriotzak murriztu dira eta, orokorrean, baita kanpo-kausen ondoriozko heriotzak ere. 
· Haurren heriotzak beherantz jarraitzen du. 
· Tabako-kontsumoaren prebalentziak eta tabakoaren kearen esposizioak nahiz bestelako legez kanpoko drogen kontsumoak behera egin dute. Nabarmen igo dira tabako-kontsumoko alde sozialak. 
· Alkoholaren ohiko kontsumoaren prebalentzia igo egin da. 
Mende-aldaketarekin hasitako joera demografikoak gailentzen dira Euskadiko egungo egoera demografikoan; hau da, biztanleriaren igoera, jaiotzen eta heriotzen arteko oreka eta migrazio-saldo positiboa gertatzen ari da. Eustatek 2020rako egindako proiekzio demografikoetan oraindik ere biztanleriak gora egiten du, baina modu motelagoan. Biztanleriaren zahartze-prozesuak argi eta garbi jarraitzen du bere bidea, eta 2020an biztanleriaren %22,5 zaharra izango da, jaiotzako bizi-itxaropena areagotzearen eta heriotza jaistearen ondorioz; amatasunaren batez besteko adina ere apurka- apurka atzeratzen doa. 
Euskadin jarduera ekonomikoaren bilakaerak hedapen-aldi luzea dauka, 90eko hamarkadaren erdialdetik 2007. urtera arte, gutxi gorabehera; 2007an bertan, egun bizi dugun krisi larria gogor agertzen hasi zen. Urte horretan azkar eta nabarmen jaitsi ziren BPGren urte arteko aldakuntza-tasak, Espainian eta Europar Batasunean gertatzen ari zen bezalaxe. Era berean, langabezia-tasak igo egin ziren eta, Eustaten arabera, 2012an %11,7 izan ziren emakumeen kasuan eta %12,5 gizonen kasuan. 2009. urteaz geroztik aldi baterako kontratazioak igo egin dira, mugagabeen aldean. Euskaldunentzako pobrezia-arriskua 2012an %7,3 igo da, diru-sarrerak berma- 
tzeko euskal sistemak eusten jarraitzen dion arren. 
· 64 urtetik gorakoengan, eta batez ere gizonengan, igo egin da 2 motako diabetes mellitusen prebalentzia. 
· Obesitateak eta hari lotutako gaixotasunek gora egin dute. 
· Zirkulazio-aparatuko gaixotasunen ondoriozko herio- tzak murriztu egin dira, nahiz eta oraindik ere heriotza 
-kausa garrantzitsua diren, eta, gaitz honi dagokionean, desberdintasun sozialak nabarmen handitu dira, bai gizonen artean, bai emakumeen artean. 
· Minbiziaren ondoriozko heriotzak murriztu egin dira; gizonen artean behera egin du biriketako minbiziak eta emakumeen artean bularreko minbiziak; hala ere, igo egin da emakumeen artean biriketako minbiziaren ondoriozko heriotza. 
Ikerketa batzuen arabera, euskaldunen artean kapital soziala ahuldu egin da, harremanetan eta bizitza sozialean emandako denbora murriztu egin baita (Denbora Aurrekontuen Inkestak, Eustat). Hala ere, babes sozial afektibo baxua duten emakumeen prebalentzia, DUKEren babes sozialeko eskalaren arabera, murriztu egin da 2007 eta 2013 artean, eta EAEOIen arabera egonkor mantentzen da gizonen kasuan. Hala ere, arreta handiz erreparatu behar zaie gizon eta emakumeen artean prebalentzia askoz altuagoak dituzten klase sozial behartsuenei. 
Azken urteetan Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da. Urtean airearen kalitate on edo onargarria izandako egunen portzentajea 2005ean %94,6 izatetik 2010ean %99,1era pasa zen. Gune guztietan nabarmen jaitsi da kalitate txarreko airedun egun-kopurua, emaitza txarrenak zituzten guneetan barne. Hobekuntza horiek gorabehera, indarreko legedia urratu egin da EAEko gune desberdinetako PM10-en indizeari dagokionez, eguneko muga 50 μg/m3 gainditu baita kasu batzuetan. 
ABIAPUNTUA ɤ 35
Familia euskaldunek beren inguru fisiko eta sozialaren gainean duten pertzepzioa nabarmen igo da azken hogei urteetan zehar. Inguru fisikoari dagokionez, osasungarri gisa sailkatzen duten familien proportzioa igo egin da (%65,4 2009an, 1989ko %50,8ren aldean. Bizi Kalitatearen Inkesta. Eustat). 
EAEn edandako uraren kalitatea ona da biztanleriaren %98rentzat. Era berean, azken urteetan elikaduraren ondorioz toxinfekzioak nabarmen jaitsi dira, bai agerraldi 
-kopuruari dagokionez, bai erasandako pertsonen kopuruari dagokionez. 
EUSKADIKO 
BIZTANLERIAREN 
OSASUN-EGOERA 
Euskadiko bizi-itxaropena (BI) apurka-apurka gorantz doa gizonen eta emakumeen artean, adin guztietan. Emakumeen bizi-itxaropena gizonena baino altuagoa den arren (86,4 eta 79,5 urte, hurrenez hurren), azken hamarkadan irabaziak altuagoak izan dira gizonentzat, jaiotzako bizi-itxaropena %3,7 igo baita, emakumeenaren gainetik (%2,9). 2007az geroztik, ezgaitasunik gabeko bizi-itxaropenean (EGBI) joera aldatu dela ikus daiteke, batez ere emakumeen kasuan. Gizonek ezgaitasunean bizitako urteak 9,1 izatetik 10,3ra pasa ziren eta emakumeen kasuan 11,7tik 13,3ra, 2012-2013 aldian. Jardueraren muga kronikoaren prebalentzia igo izanak azal dezake EGBIren jaitsiera hori; gizonen artean %10 igo zen eta emakumeen artean %31, aldi horretan. Muga handiagoa da maila sozioekonomikoa baxuagoa denean, eta desberdintasuna nabarmenagoa emakumeen artean gizonen artean baino. 
Hautemandako osasunari dagokionez, euskaldunek beren osasunaren gainean duten pertzepzioa hobetu egin da azken hamar urteetan. Gizonen %16k eta emakumeen %12k diote bere osasuna nola-halakoa edo txarra dela 2013an; 2007an %17 eta %23 izan ziren. Hautemandako osasuneko desberdintasun sozialek bere horretan jarraitzen dute eta bereziki garrantzitsuak dira emakumeen kasuan; horientzat desberdintasunaren indize erlatiboa bikoiztu egin da azken hamarkadan (1,7 2002an eta 2,55 2013an), eta maila sozioekonomiko baxuagoa dutenen artean osasun okerragoa hautematen da. 
Patologia kronikoak dituzten gaixoen kopurua apurka- apurka gorantz doa Euskadin, prozesuen konplexutasunak ere gora egiten duen heinean. 65 urtetik gorako euskaldunen %38k gaixotasun kronikoren bat duela uste da eta proportzio hori seguru asko bikoiztu egingo da 2040. urterako27. Osasunaren inkestak (EAEOI-2013) prebalentzia are handiagoak ematen ditu arazo kronikoen kasuan (%44,7 gizonengan eta %46,9 emakumeengan). 
Patologia aniztun gaixoen proportzioa (hau da, 2 egoera edo gehiago dituzten eta osasun-arreta behar duten gaixoena) %21era igo da gizonen kasuan eta %26ra emakumeen kasuan (Orueta et al, 2013)28. Patologia nagusienen artean lehenengoa hipertentsio arteriala da (%18,7 gizonengan eta %19,4 emakumeengan), ondoren antsietatea/estresa (%7,3 eta %14,1, hurrenez hurren), diabetes mellitusa (%6,4 eta %5,3), artikulazio-arazoak (%2,3 eta %5,3) eta depresioa (%1,8 eta %5,2). Egileek gradiente sozioekonomiko bat deskribatzen dute osasun-arazo gehienentzat, bi sexuetan, eta batez ere emakumeen artean nabarmenago. Pribatizazio altuagoko guneetan bizi diren biztanleen artean ere gaixotasun-karga handiagoa da. 
Osasun mentaleko arazoak, zehazki antsietatea eta depresioa, nabarmen igo dira Euskadin (EAEOI 2013): gizonen artean %35 eta emakumeen artean %40 2002- 13 artean. Era berean, osasun mentaleko arazoetako desberdintasun sozialak igo egin dira, batez ere gizonen artean. 
Ospitaleratuta egon beharko lukeen pertsona-kopurua etengabe igo da azken urteetan. 2011n guztira 140 alta egon ziren 1000 biztanleko, hau da, aurreko urtearen aldean kopurua %1,6 igo zen. Diagnostiko-talde handien arabera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunek, digestio-aparatuko gaixotasunek eta arnasketa-aparatuko gaixotasunek sortu zuten gaixotze-tasa handiena gizonen artean, eta emakumeen kasuan, aldiz, haurdunaldiarekin, erditzearekin eta puerperioarekin, zirkulazio-aparatuko gaixotasunekin eta digestio-aparatuko gaixotasunekin lotutakoak izan ziren nabarmenenak. Gizonengan, zehazki, bihotz- gutxiegitasuna (%2,6), bronkitis kronikoa (%2,4), iztai- hernia (%2,3) dira altako diagnostikorik ohikoenak eta, emakumeen kasuan, haurdunaldi kronologikoki aurreratua (%3,5), kolelitiasia (%2,4) eta bihotz-gutxiegitasuna (%2,3). 
Heriotza-tasari dagokionez, heriotza-kopuruak goranz- ko joera izan du azken hamarkadan (%10 igo da 2001- 11 aldian), biztanleriaren zahartzearen ondorioz. EAEko Heriotza-tasaren Erregistroaren arabera, 2011n tumoreak dira biztanleriaren heriotzaren lehen kausa, %32ko por- tzentajearekin; bigarren tokian daude zirkulazio-sistemako gaixotasunak, %29rekin; emakumeen artean ordena alderantzizkoa da. 
Baheketa-programek EAEko biztanleriaren artean hedapen handia eta onarpen zabala duten praktika prebentiboak islatzen dituzte. Bularreko-minbizia goiz atzemateko programak estaldura onak dauzka, %80,66ko partaidetza- tasarekin. 2012an guztira 114.978 mamografia egin dira. EAEOIen datuen arabera, gainera, programan sartzeko desberdintasun 
sozialak apurka-apurka jaisten doaz. 2008an, 
36 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
OSASUN 
ZERBITZUAK 
Euskadin osasun-gastuetara bideratutako BPGren por- tzentajea %8,8koa izan zen 2009an, 2.602 €-ko gastuarekin biztanleko. Azken hamarkadan, zehazki, igoera nabarmena egon da (BPGren %6,5 eta 1296 € biztanleko, 2000. urtean). Finantzazioaren %75 publikoa da. (Eustat. Osasunaren kontua). 
Nazioarteko egoerak alderatzean, OCDEk 2009. urterako ematen dituen datuekin, EAEn osasunaren gaineko per capita gastua 3.658 EPAkoa (erosketa-paritatearen ahalmena €-etan) da biztanleko; hau da, Erresuma Batua (3.487), Finlandia (3.226) eta Espainia (3.067) bezalako herrialdeen gainetik eta Norvegia (5.352) eta Suitzaren (5.144) azpitik dago, besteak beste. Nolanahi ere, osasun 
-gastua BPGren gainean zenbatekoa den kontuan hartuta, oraindik ere herrialde garatuenen azpitik gaude. 
Ospitale-sektorearen funtzionamendu-adierazleen bilakaeraren arabera, izugarri igo dira errotazio-adierazleak, ia bikoiztu egin baita oheko laguntza-jarduera 1986az geroztik, batez besteko egonaldia eta arrazoi kirurgikoen ondoriozko egonaldia murriztu egin direlako. Kirurgiako 
EAEn kolon-minbizia goiz atzemateko programa martxan jartzea onartu zen eta haren estaldura apurka-apurka handituz eta areagotuz joan da. 2012an, 50-69 urteko gizonen partaidetza-tasa %62koa izan da eta emakumeena %68koa; guztira, 541.000 pertsona ikertu dira. Haurren Hortzak Zaintzeko Programak (PADI) 2012an guztira 115.008 haurri eman zien arreta (mutilak, %65,6; neskak, %66,2), eta 2011ren aldean partaidetza hobetu zuen (%65,9 eta %63,8, hurrenez hurren). Down sindromearen eta beste kromosomopatia batzuen baheketa 2009an pilotatu zen eta 2010ean hedatu zen sistema publikora doazen haurdun guztietara, beren haurdunaldia kontrola- tzeko. Programak onarpen handia dauka (%1etik beherako bazterketa) eta 2012an guztira 15.995 emakume haurdunek parte hartu zuten programan. Jaioberrien baheketa 
-programak EAEn jaio diren haurren %100 estaltzen du eta oso gutxik baztertzen dute (bi kasu 2012an). Programaren helburua gaixotasun metabolikoak eta bestelako gaixotasunak goiz atzematea da. 
Txertoen Programa prebentzio-jarduerarik garrantzi- tsuenetakoa da, batez ere infekzio-gaixotasunen eremuan. Azken urteetan txerto berriak sartu dira haurren txerto 
-egutegira (VPH) eta, hala, egun estaldura altua dago txerto 
-sorta desberdinetan (%90etik gora). 
Osasunarekin lotutako jokabideei dagokienez, EAEOI 2013ren arabera, gure biztanlerian igo egin da alkoholaren ohiko kontsumoaren prebalentzia, bai gizonengan, bai emakumeengan, eta kasu honetan klaserik ahaltsuenei eragiten dien gradiente sozioekonomikoa dago. Hala ere, murriztu egin da tabako-kontsumoaren prebalentzia, bai gizonengan, bai emakumeengan, eta jaitsiera hori oso nabarmena da tabakismo pasiboaren prebalentzian. 
Euskadi eta Drogak ikerketako (2012) datuen arabera, Euskadin legez kanpoko drogen kontsumoaren prebalentzia nabarmen jaitsi da, eta, hala, 2004. urteaz geroztik (orduan lortu ziren kontsumo-kuota historikoki altuenak) agerian dagoen beheranzko joera finkatu egin da. Hala eta guztiz, kontsumo esperimentalaren mailak altuak dira oraindik ere, eta azken urteetan murrizketak egon diren arren, EAE dago EBren barruan kanabis kontsumoaren tasarik altuenak dituzten eskualde eta herrialdeen artean. 
Ariketa fisikoa praktikatzeari dagokionez, azken hamabost urteetan mendizaletasunaren prebalentzia %17 jaitsi da gizonengan (%26,6 2013an) eta emakumeengan ez da aldatu (2013an %34,0). 
Azken hamar urteetan, EAEn obesitatearen egoera nabarmen okertu da. 16 urtetik gorako pertsona obesoen proportzioa 2002an baino %25 altuagoa da. Obesitateak klase sozialen arabera duen banaketak goranzko gradientea erakusten du maila sozioekonomikoa jaitsi ahala. Talde dirudunenetan pertsona obesoen proportzioa igotzean, obesitateko alde sozioekonomikoak murriztu egin dira. batez besteko egonaldiaren jaitsiera 10,1 egunetik 3,7ra jaitsi da 1989 eta 2009 urteen artean. Argi dago 90eko hamarkadaren hasieran martxan jarri ziren alternatibak, adibidez etxez etxeko ospitaleratzea eta egonaldi laburrez ospitaleratzeko unitateak, neurri handi batean jaitsiera honen erantzuleak izan direla. 
Gaixoaren segurtasun klinikoari dagokionez, Osakidetzako ospitaleetan infekzio nosokomialen prebalentzia 2012an %6,4koa izan zen. Erakundeen %100ek Segurtasun Plan eguneratua zuten eta, gaixoaren segurtasunari dagokionean ikasten joateko, apurka-apurka zabaltzen ari ziren kontrako efektuen jakinarazpen-sistema korporatiboa. 
Itxarote-zerrenda kirurgikoak Osakidetzako erakundeetan batez beste 52,1eko atzerapena izan zuen. Gaixoen %16 itxarote-zerrendan egon zen hiru hilabetetik gora. Lehen-mailako osasunean, bisita bakoitzeko kontsulta 9,6 minutukoa izan zen batez beste, eta, pediatrian, 10,6koa. 
ABIAPUNTUA ɤ 37
Laguntzaren balorazio orokorra, Osakidetzako zentroen asetasun-inkestetan, 2012an positiboa izan zen (bikaina+oso ona+ona) inkesta egin zuten pertsonen %95 baino gehiagoren ustez, bai lehen-mailako arretako kontsultetarako, bai ospitale barruko kanpo-kontsultetarako, ospitaleko larrialdietarako eta ospitaleratze orokorrerako. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren 2011ko Osasun Barometroaren arabera, Euskadin hiritarren %27k uste du osasun-sistemak nahiko ondo funtzionatzen duela eta %54k uste du aldaketak behar dituela. 
OSASUN PLANAREN 
ERRONKAK 
ETA AUKERAK 
Osasun Plan hau bi milioitik gora pertsonari zuzenduta dago eta bere helburu nagusia hiritarren osasuna eta ongizatea hobetzea da. Gorago deskribatu den bezala, EAEren abiapuntua ona da, kalitatezko osasun-sistema duelako eta gizartean aintzatetsita dagoelako, eta baita osasun-maila oso altua duelako ere. 
Testuinguru honetan, Osasun Planak beregain hartu behar dituen erronkak eta aukerak honako hauek dira: 
· Erakundeen arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernuaren eta gainerako erakundeen xede gisa har daitezen. 
· Osasunean dauden desberdintasun sozialak eta genero- desberdintasunak murriztea, krisi ekonomikoaren ondoriozko pobrezia-arriskuan eta eskastasun-egoeretan ere. 
· Kalitatezko osasun-sistema unibertsala bermatzea, etxetik hurbilago dauden eta konplexutasun gutxiago duten laguntza-mailak indartuz -esaterako Lehen Mailako Arreta-, hala irisgarritasun hobea ziurtatu dadin eta osasuneko desberdintasunak saihets daitezen. 
· Osasun-sistema egokitzea, gaixotze-tasa anitzaren eta gaixotasun kronikoen karga geroz eta handiago hori kalitatez eta eraginkortasunez tratatzeko. Pertsonak izango dira osasun-sistema osoan integratutako arreta integralaren ardatz nagusi, eta betiere laguntza-maila guztietako koordinazioan eta lankidetzan oinarrituta jokatuko da. 
· Arreta soziosanitarioa sustatu eta indartzea, gizartearen eta osasunaren sektoreen koordinazioa bultzatzen duten prozedura eta mekanismoak jarriz. 
· Inguru eta jokabide osasungarriak sustatzea, batez ere herri-mailan sektore desberdinen lankidetzarekin garatutako erkidego-proiektuen bidez. 
38 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
5. 
LEHENTASUN 
ARLOAK 
- HELBURUAK 
- EKINTZAK 
- ADIERAZLEAK
Osasun Plana egitean, ahalegin handia egin da arloetako 
edukien artean eta edukien eta helburu eta adierazleen 
artean koherentzia eta jarraitutasuna lortzen. Koordinazio 
Teknikoko Batzordeak berebiziko garrantzia izan du kohe-rentzia- 
prozesu horretan. 
Sarrera honetan ezer baino lehen adierazi beharra dago 
hainbat helburu zehatz Eusko Jaurlaritzako beste Sail ba-tzuen 
eremuan kokatutako eskumenekin lotuta daudela; 
adibidez, Toki Administraziokoekin (foru aldundiak eta 
udalak) eta hirugarren sektorekoekin. 
Kapitulu hau bost arlotan egituratzen da eta arlo bakoitzak 
berarekin lotutako helburuak, ekintzak eta adierazleak jaso-tzen 
ditu. 1 eta 5 arloak zeharkakoak dira, eta 2, 3 eta 4 
arloak biztanleria-talde zehatzei buruzkoak. 
LEHENENGO ARLOA: Politika publiko guztietan osa-suna 
eta osasuneko ekitatea sartzea eta euskal osasun-sis-tema 
ekitatezkoa eta kalitatezkoa indartzea. Zeharkakota-suneko 
helburu eta mekanismoak ezartzen ditu, gainerako 
sektore eta erakundeen agendetan osasuna ezagutzera 
emateko, osasunean ahalik eta ekitate gehien lortzeko. 
Gainera, hiritarren partaidetzarako benetako bide eraginko-rrak 
irekitzen ditu eta osasunaren aldeko zuzendaritza one-rako 
betekizunak zehazten ditu. 
BIGARREN ARLOA: Biztanleriaren gainean jardutea, 
gaixotze- eta heriotza-tasak jaisteko eta biztanleriarengan 
eragin handiena duten gaixotasunen mendekotasuna ere 
murrizteko. Hemen jorratzen dira ikuspegi integrala duten 
laguntza-prozesuen helburu eta ekintzak, kronikotasunaren 
eta mendekotasunaren arreta, medikamentuen erabilera 
arrazionala eta depreskripzioa, segurtasun klinikoa eta 
bizitzako egoera terminalak. Osasun-arazo esanguratsue-netarako 
helburu zehatzak finkatzen ditu. 
HIRUGARREN ARLOA: Zahartze osasuntsua sustatzea. 
Zahartze aktiboa sustatu nahi du, pertsonen autonomia 
mantentzeko esku-hartzeen bidez. Balorazio integrale-rako, 
diziplinarteko kudeaketarako eta teknologia berrien 
erabileraren prestakuntzarako mekanismoak proposatzen 
ditu eta pertsonak beren ohiko inguruan mantentzea eta 
boluntario-lanak egitea sustatzen du. 
LAUGARREN ARLOA: Haurtzaroan eta gazterian osa-sun- 
baldintzak eta aukerak hobetzea. Haurrek eta gazteek 
osasunaren gainean dituzten eskumenak lantzen ditu, era-baki 
osasungarriak eta seguruak hartzeko. 
BOSGARREN ARLOA: Estilo eta bizimodu osasunga-rriak, 
sektoreen arteko lankidetzaren eta tokiko eta erkide-goko 
lanaren bidez (6. irudia). 
2. ARLOA 
GAIXOTASUNAK 
DITUZTEN 
PERTSONAK 
3. ARLOA 
ZAHARTZE 
OSASUNTSUA 
4. ARLOA 
HAUR ETA 
GAZTEEN 
OSASUNA 
1. ARLOA 
EKITATE ETA ERANTZUKIZUNA 
5. ARLOA 
INGURU ETA JARRERA OSASUNTSUAK 
- 
6. Irudia. 
Arloen konektibitatea 
eta integrazioa 
Iturria: geuk egina. 
42 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
Euskadiko biztanleen bizi-itxaropena gorantz doa arian 
-arian. Hala ere, osasuneko lorpenak ez dira era berean iritsi talde sozial guztietara eta, ondorioz, osasunean desberdintasun sozialak daude; hau da, sozialki, ekonomikoki, demografikoki edo geografikoki zehaztutako taldeen artean osasun-alde bidegabeak eta saihesgarriak irauten dute. 
Osasuna zehazten duten faktoreak anitzak eta konplexuak dira eta osasun-arretan soilik oinarritutako ikuspegiak ez dira nahikoak eta kapazak osasuna eta osasuneko ekitatea hobetu eta sustatzeko. Osasunaz bestelako sektoreetako ekintzen mendeko faktoreek zeregin garrantzitsua dute erkidegoko osasunean, eta errealitate horrek agerian uzten du politika guztietan sartu behar dela osasuna eta uztartu egin behar direla osasun-jarduera indibidualak (osasun-zerbitzuen ahalegin gehien jasotzen dituztenak) eta biztanleriaren jarduera, horrela osasunaren eta gaixotasunen “kausen kausak” aldatzeko. Bi ikuspegiak beharrezkoak eta osagarriak dira, osasuna sustatu eta gure erkidegoko gaixotasunak prebenitzeko. Eta ikuspuntu horrekin zehazten dira, hain zuzen ere, Arlo honetako ekintzak, EAEko biztanleriaren osasun-kezkak murrizteko. 
OSASUNAREN GIZARTE- DESBERDINTASUNEN MAGNITUDEA ETA BANAKETA 
GABEZIA SOZIALA ETA OSASUNA 
Familien eta etxeen baliabide ekonomiko eta materialak biztanleriaren bizi-kalitatean eta osasunaren gizarte-baldin- tzatzaileetan garrantzitsuenetakoak dira. Bizi dugun krisi ekonomiko honek diru-sarrera urriekin lotutako pobreziaren eta eskastasunaren arriskua areagotzen du, eta hori, era berean, mehatxua izan liteke euskal biztanleek azken urteetan izan duten osasun- eta ongizate-mailarentzat. 
Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen inkestako datuen arabera, krisi ekonomikoaren ondorioz pobrezia-arriskua igo egin zen 2008-2012 aldian (%4,1etik %7,3ra, hurrenez hurren). Hala, areagotu egin ziren muturreko gabezia- egoerak eta errealitate honen adierazpen larrienetako batzuk agerian geratu ziren; adibidez, elikadura-arazo larriak zituzten etxebizitzak 2008an %2,1 izatetik 2012an %3,1era igo ziren. 
Enplegu-galerak pobrezia areagotzen du. Halaber, lan 
-egoera, enpleguaren kalitatea eta, batez ere, enpleguaren falta osasunean eragina duten faktoreak dira. Hamabost urte baino gehiagoz langabezia-tasak apurka-apurka murrizten joan ondoren, azken bost urteetan EAEko biztanleriak ikusi du langabezia areagotzen ari dela eta enpleguaren kalitatea okertzen ari dela. Errealitate honek, eremu pertsonal, familiar eta sozialean era negatiboan eragiteaz gain, areagotu egiten du gaixotu eta goiz hiltzeko aukera eta osasuneko ekitate ezaren arriskua (1 eta 2 grafikoak). 
5.1. 
1. LEHENTASUN-ARLOA: EKITATEA ETA 
ERANTZUKIZUNA 
POLITIKA PUBLIKO GUZTIETAN OSASUNA ETA OSASUNEKO EKITATEA SARTZEA ETA EUSKAL OSASUN-SISTEMA EKITATEZKOA ETA KALITATEZKOA INDARTZEA 
XEDEA: EAEKO BIZTANLERIAN OSASUNEAN DAUDEN DESBERDINTASUN SOZIALAK ETA GENERO-DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA, TALDERIK BEHARTSUENEN EGOERA HOBETUZ. 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 43
3540453025201510520012002200320042005200620072008200920102011201220132. HIRUHIL. 11’18’33’88’67’85’74’13’38’19’810’812’114’525’519’522’220’413’59’98’27’6232425’132’742’8198619962000200420062011 %4,5%31,5%6,5%29,5%5,4%19,2%3,5%19,8%4,1%14,6%7,3%19,9 
- 
1. grafikoa 
Langabezia-tasa. 
EAE. 2001-2013 
- 
2. grafikoa 
Pobrezia eta gizarte- ongizaterik eza. 
EAE. 1986-2012 
Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta30 
Iturria: Eustat, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA)31 
Benetako pobrezia (%) 
Ongizaterik eza (%) 
16-24 BITARTEAN 
16 URTETIK GORA 
44 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
II. TALDEA 
I. TALDEA 
III. TALDEA 
IV. TALDEA 
V. TALDEA 
%10’2 %13’6 %15’2 %18’7 %21’4 %11’1 %14’5 %15’8 %20’3 %29’2 
- 
3. grafikoa 
Hautemandako osasun txarraren 
prebalentzia, sexuaren eta maila 
sozioekonomikoaren arabera 
(adinari jarraiki estandarizatua). 
EAE. 2013. 
Iturria: EAEOI 2013 
DESBERDINTASUNAK 
EZINTASUNEAN, 
BIZI ITXAROPENEAN ETA 
HAUTEMANDAKO OSASUNEAN 
Osasunaren autobalorazioak norbanakoak bere osa-sunaren 
gainean duen iritzia islatzen du eta biztanleriaren 
gaixotze-tasa eta heriotza-tasa ondo aurreikusten ditu. 
EAEOI-2013ren datuen arabera, hautemandako osasun 
-egoera txarragoaren prebalentzia handiagoa dute klase so-zialik 
baxueneko pertsonek, bai gizonek eta bai emakumeek. 
Aldeak handiagoak dira emakumeentzat (3. grafikoa). 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 45
IKASTETARIKGABELEHEN HEZK. BIG. HEZK. BEHEKO MAILABIG. HEZK. GOIKO MAILAHIRUGARRENHEZK. 605550454040455055601996 - 20012001 - 200651,750,754,55555,756,456,156,55756,54342,946,247,147,348,548,449,449,550,4 
- 
4. grafikoa 
30 urteko adinarekin bizi-itxaropenaren bilakaera, ikasketa-mailaren arabera. 
EAE. 1996-2001 eta 2001-2006 
Iturria: Osasun Saila. Osasun Ikaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua 32 
30 urteko adinarekin bizi-itxaropena (BI) handiagoa da emakumeentzat gizonentzat baino, handiagoa da ikasketa- maila altuagoa den heinean eta handiagoa da 2001- 2006an 1996-2001ean baino. 2001-2006 aldian, 30 urteko adinarekin, biren desberdintasunen “tarteak”, ikasketarik ez duten eta goi-mailako ikasketak dituzten per- tsonen artean, 7,6 urtekoak ziren, gizonen kasuan, eta 5,8 urtekoak, emakumeen kasuan. Kopuru horiek 1996-2001 aldikoak baino altuagoak dira (6,5 urte gizonengan eta 5,3 urte emakumeengan) (4. grafikoa). 
46 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
HTA 
KOLESTEROLA 
DIABETESA 
BIHOTZA 
ARTROSIA 
HTA 
KOLESTEROLA 
DIABETESA 
BIHOTZA 
ARTROSIA 
I. TALDEA 
II. TALDEA 
III. TALDEA 
IV. TALDEA 
V. TALDEA 
%0 %5 %10 %15 %20 %0 %5 %10 %15 %20 
- 
5. grafikoa 
Arazo kronikoen prebalentzia, sexuaren 
eta maila sozioekonomikoaren arabera 
(adinari jarraiki estandarizatua). 
EAE. 2013 
Iturria: EAEOI 2013 
DESBERDINTASUNAK 
GAIXOTZE-TASAN 
EAEOI-2013ren arabera, biztanleriaren arazo kroniko 
ohikoenen prebalentziari dagokionez, gizonen kasuan des-berdintasun 
sozioekonomikoak atzeman ziren hiperten-tsioan 
eta kolesterol, artrosi eta diabetesarekin lotutako 
arazoetan, eta horien maiztasuna handiagoa zen eskala 
sozialean behera egin ahala. Emakumeen kasuan, arazo 
kroniko nagusietan desberdintasun ekonomikoek gradiente 
sozial argi bat islatu zuten: arazo horien prebalentzia igo 
egiten zen eskala sozialak behera egin ahala (5. grafikoa). 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 47
EMAKUMEAK% 16,8I. TALDEAII. TALDEA% 12,6III. TALDEA% 22,2IV. TALDEA% 29V. TALDEA% 19,2% 16,4% 16,8% 29,3% 30,1% 29,10102030GIZONAKI. TALDEAII. TALDEAIII. TALDEAIV. TALDEAV. TALDEA0102030 
- 
6. grafikoa 
Tabako-kontsumoaren prebalentzia 15-44 urteko biztanleriaren artean klase sozialaren eta sexuaren arabera. (adinari jarraiki estandarizatua). 
EAE. 2013. 
Iturria: EAEOI 2013 
DESBERDINTASUNAK BIZI-OHITURETAN 
Osasuneko desberdintasun sozialak bizi-ohiturekin lotuta ere azter daitezke. Hori horrela, 1997 eta 2013. urteen artean, adibidez, talde sozioekonomiko ahaltsuenetako pertsonek tabakoa uzteko joera gogorragoa erakutsi zuten. 2013an kontsumoa handiagoa zen maila sozioekonomikoa jaitsi ahala, batez ere 15-44 urtekoen artean; talde horretan gizonen %19 eta emakumeen %17 ziren ohiko erretzaileak talde sozialik ahaltsuenean, eta talderik behartsuenean, bestalde, gizonen eta emakumeen %30 eta %29 (6. grafikoa). 2002 eta 2013 artean, desberdintasunak murriztu egin dira gizonen artean, baina mantendu egin dira emakumeen artean. 
Alkoholaren ohiko kontsumoari dagokionez, lotura zuzena atzeman da maila sozioekonomikoarekin: maila soziala zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da kontsumoa. Desberdintasun horiek berdin ematen dira gizonengan eta emakumeengan (7. grafikoa). 48 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
GIZONAKEMAKUMEAKALKOHOLAREN OHIKO KONTSUMOAI. TALDEA%70,8 %51,5II. TALDEA%64,3 %44,3III. TALDEA%65,4%41,2IV. TALDEA%61,1%35,4 V. TALDEA%61,2%26,2OBESITATEA %8,8 %5,9 I. TALDEAII. TALDEA %12,1 %8,4 III. TALDEA %14,1 %9 IV. TALDEA %15,7 %15,4 V. TALDEAI. TALDEAII. TALDEAIII. TALDEAIV. TALDEAV. TALDEA %14,6 %15,7 EGONEKO BIZITZA %22 %28,6 %27,1 %30,4 %23,7 %35,7 %29,6 %35,1 %27,3 %34,9 GIZONAKEMAKUMEAKOBESITATEA TALDEAV. TALDEA %29,6 %35,1 %27,3 %34,9 GIZONAKEMAKUMEAK 
- 
7. grafikoa 
Alkohol-kontsumoaren 
prebalentzia 15-44 urteko biztanleriaren artean klase 
sozialaren eta sexuaren arabera. (adinari jarraiki estandarizatua). 
EAE. 2013. 
Iturria: EAEOI 2013 
Iturria: EAEOI 2013 
Obesitateari dagokionez, 1997az geroztik atzemandako desberdintasunei eutsi zitzaien. Aldeak nabarmenagoak dira emakumeen artean. Egoneko bizitzan edo sedentarismoan desberdintasunak murriztu egin ziren, eta aldi horretan talderik behartsuenen artean handiagoa izan zen jaitsiera. 2013an ere talderik kaltetuenak dira egoneko bizitza gehien dutenak, nahiz eta aldeak obesitatean atzemandakoak baino baxuagoak diren (8. grafikoa). 
- 
8. grafikoa. 
Obesitatedun 
(%) eta egoneko bizitzadun 
(%) biztanleak, sexuaren eta 
talde sozioekonomikoaren 
arabera 
(tasa estandarizatua). 
EAE. 2013. 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 49
HELBURUAK ETA EKINTZAK 
Helburua da Gobernuaren zeharkako estrategia gisa sek- tore-arteko ekintza sustatzen duen erakunde-arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernu osoaren eta politika publiko guztien xedetzat har daitezen (Osasuna politika guztietan). 
EKINTZAK 
1.1.1 Sailen arteko eta erakundeen arteko Osasun Planaren Batzorde Gidaria sortu eta martxan jarri. Lehendakaria izango da buru. Batzorde horrek sektoreen arteko ekintza sustatu beharko du, eta honako funtzio hauek izango ditu: 
1.1.1.1. Osasun Plan honetan jasotako konpromisoak -Eusko Jaurlaritzako Sailen eta aldundi eta tokiko erakundeen eskumen-esparruetakoak erantzukidetasunean oinarrituta zehazten eta aplikatzen direla bermatu. 
1.1.1.2. Osasuneko ekitatean eragin gehien izan dezaketen politika publikoak identifikatu eta zehaztu, gradiente sozial osoan desberdintasunak murrizteko ekintzak proposatu eta horiek gauzatzeko beharrezko baliabideak eta ebaluaziorako mekanismoak lortu. 
1.1.2. Politika Guztietako Osasun Batzorde Teknikoa eratu eta martxan jarri. Bertan Osasun Saila izango da liderra, eta sektore guztiak izango ditu partaide. Helburua Osasun Planaren Batzorde Gidariari laguntza ematea izango da, horretarako honako funtzio hauek betez: 
1.1.2.1. Sektore-planen prestaketa eta jarraipena babestu eta aholkuak eman, politika guztietan osasun 
-printzipioak sar ditzaten, eta plan horiek osasunaren gizarte-baldintzatzaileetara eta osasuneko ekitatera begira jarri. Horretarako: 
· Erkideko lurraldeetako eta udalerrietako gobernuetako eta gobernuz kanpoko agenteak sentsibilizatu eta trebatu, Osasuna Politika Guztietan sartzeko estrategiaren printzipioei eta garapenari dagokienean. 
· Inplikatutako sektore bakoitzak bi urtean behin txostena igorri, Osasun Plana baliozkotuz eta harekiko konpromisoa adieraziz 
1.1.2.2. Osasunaren sektoreko eta gainerako sektoreetako politika publikoek osasunean eta osasuneko ekitatean duten eraginaren gaineko ebaluazioa sustatu. Osasunaren gaineko eraginaren ebaluazioaren (OEE) metodologia garatu eta sistematizatu, sektoreko esku 
-hartze eta planetan aplikatu beharreko tresna gisa. 
1.1.2.3. Osasun Plana ebaluatu eta emaitzen urteko txostena egin. Txostena Osasun Planaren Batzorde Gidarira igorriko da. 
1.1. HELBURUA 
OSASUNA POLITIKA GUZTIETAN 
ADIERAZLEAK 
2020KO HELBURUA 
ITURRIA 
Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordea eta Politika Guztietako Osasun Batzorde Teknikoa eratu eta martxan jarri 
2013 abendua / 
2014 martxoa 
Eusko Jaurlaritza 
Osasun Saila 
Sektoreek Osasun Planarekin duten konpromisoa baliozkotu 
1. txostena 2016an 
Eusko Jaurlaritza 
Sektoreetako desberdintasunen txostena 
1. txostena 2016an 
Osasun Saila 
Osasun Plana baliozkotzeko urteko txostena 
1. txostena 2015ean 
Osasun Saila 
50 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
Euskadiko Osasun Sisteman ekitatea indartzea. 
EKINTZAK 
1.2.1. Osasun-sistemako eta osasun publikoko plan eta esku-hartze guztietan sistematikoki sartu ekitatearen ikuspegia, hau da: 
· gizartean eta osasunean desabantaila gehien duten talde sozialei zuzendutako baliabideen esleipena lehenetsi. 
· osasun-politikek, osasun-finantzazioko ereduetako aldaketek eta osasun-zerbitzuen antolaketa-ereduek osasunean eta osasuneko ekitatean duten eragina ebaluatu, Osasuneko Ekitate Ikuskaritza bezalako metodologien bidez. 
1.1.2. Osasunaren gizarte-baldintzatzaileen ikuspegia sartu, osasuna zerbitzuetan zaintzeko, babesteko eta susta- tzeko eta baita laguntza ematekoetan ere. 
1.2.3. Osasun-politiketan lehentasunezko garrantziarekin sartu desberdintasun sozialaren eragin handiena jasaten duten biztanle-taldeei (klase sozialagatik, generoagatik, jaioterriagatik, ezintasunagatik, eta abar) erasaten dieten osasun-arazoak. 
1.2.4. Osasun-zerbitzuetarako irisgarritasun unibertsala, zainketen jarraitutasuna eta Euskadin bizi diren pertsona guztientzako kalitatezko arreta integrala bermatu, desabantailan dauden talde jakin batzuei sortzen zaizkien oztopoak edo osasun-zainketak eskuratzeko zailtasunak ezabatuz, besteak beste: 
· oztopo fisikoak eta garraio-oztopoak pertsonen aniztasun funtzionalagatik 
· genero-oztopoak 
· gaixotasun eta nahasmendu jakin batzuen ondoriozko estigma sozialeko oztopoak 
· oztopo sozial, kultural eta ekonomikoak 
1.2.5. Etxetik hurbilen dagoen eta konplexutasun-maila baxuena duen laguntza indartu, batez ere Lehen Mailako Arreta, osasun-sistemarako irisgarritasuna bermatzen duen eta osasuneko ekitate ezak murrizten dituen laguntza-maila gisa. 
1.2.6. Osasunean erkidego-ekintza garatu eta sustatu, biztanleriaren osasunaren gaineko esku-hartzeen bidez, tokiko agente guztien partaidetza eta protagonismoarekin. 
1.2. HELBURUA 
EKITATEA 
ADIERAZLEAK 
EGUNGO EGOERA 
2020KO HELBURUA 
ITURRIA 
Lehen Mailako Arretako (osasun-laguntza anbulatorioa) gastu korrontearen / osasuneko gastu korronte guztiaren arrazoia 
%20 
(2011) 
>%25 
Eustat - 
Osasunaren kontua 
Ezgaitasunik gabeko 
bizi-itxaropena (EGBI) (urteak) 
Gizonak: 69,3 
Emakumeak: 73,1 
(2013) 
Gizonak: %5 
Emakumeak: %5 
EAEOI 
30 urteko adinean bizi-itxaropeneko desberdintasun sozialakb 
Gizonak: %14 
Emakumeak: %9 
(2001-2006) 
Gizonak: %10 
Emakumeak: %5 
Osasun Saila. Osasun Ikaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua 
Osasun-zerbitzuetara sartzeko desberdintasunak (itxarote-zerrenda kirurgikoa) 
-- 
Murrizketa etengabea 
Osakidetza 
Hautemandako osasun txarraren desberdintasunak maila sozialaren arabera sexu bakoitzean 
DIE gizonak: 2,40 
DIE emakumeak: 2,55 
(2013) 
Gizonak: %10 
Emakumeak: %20 
EAEOI 
b. Bizi-itxaropenaren aldea, eskala sozialeko muturrik baxuenaren (1 pertzentila) eta muturrik altuenaren artean (100 pertzentila). Neurria atzerapen-ereduen bidez kalkulatu da: eredu horiek kontuan hartu dute biztanleriaren banaketa sozioekonomiko osoa eta ezabatu egin dute talde sozioekonomikoen tamaina-aldaketak osasuneko desberdintasunen magnitudean izan dezakeen eragina. LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 51
Osasunean eta osasuneko ekitaterik ezean eragiten duten egiturazko baldintzatzaileen eta bitartekoen gainean jarduteko politika publikoen garapena babestea. 
EKINTZAK 
1.3.1 Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordeak osasuna sortzeko eta osasuneko ekitatea areagotzeko kohesioa eta gizarte-ongizatea indartuko dituzten esku-hartzeak sustatuko ditu. 
· gizarte-babeseko eta -banaketarako politikak; lehen haurtzarotik hezkuntza publiko eta kalitatezkorako sarbide unibertsala; etxebizitza duin eta egokia eskuratzeko aukera; garraio aktiboa; hirigintza barnerakoia 
· segurtasuna hobetzeko eta estresa murrizteko neurriak eskoletan eta lantokietan 
· enplegua eta lan-baldintzak hobetzeko neurriak eta ekimenak 
· lan-modalitateak eta laneko, eskolako eta aisialdiko ordutegiak arautzen dituzten neurriak eta ekimenak, horrela bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntzeko 
1.3.2. Politika Guztietako Osasun Batzorde Teknikoak, gizarte- ongizatea eta kohesioa indartu daitezen, esku-hartze koordinatuko proposamenak egingo ditu, honela: 
1. ingurumen-arriskuen zaintza integratu eta koordinatua 
2. elikadura-segurtasunaren zaintza 
3. hiri-mugikortasunaren eta garraio publikoaren planifikazioa, oinezko eta bizikleta bidezko lekualdaketak bezalako aukera osasungarriak errazteko 
4. ariketa fisikorako ekipamendu-tokiak, bai barrukoak eta bai kanpokoak, garatu, jende guztiarentzat zabalik 
5. espazio publikoen erabilera partekatuaren sustapena, belaunaldi arteko aprobetxamendu-irizpideekin, talde ahulenei hau da, zaharrei, haurrei eta ezinduei egokituta 
6. hiria era integratzailean diseinatu eta eraiki, pertsona guztiek erabil dezaten, genero-ikuspegia sartuta. Hirigintza segurua eta barnerakoia: “puntu beltzak” ikusteko hirigintza-azterketen mapak ipini 
7. lan-baldintzak, eta familiako bizitza eta lanekoa uztartu 
8. neurri hezitzaile barnerakoiak 
9. gizarte-babesa eta baliabideen banaketa 
10. buruko nahasmenduaren ondoriozko estigmaren aurkako neurriak 
11. osasunaren gizarte-baldintzatzaileen garrantziaz sentsibilizatu biztanleria, orokorrean, eta sektore guztietako profesionalak, osasunaren sektorekoak barne 
1.3. HELBURUA 
EGITURAZKO BALDINTZATZAILEAK ETA BITARTEKOAK 
ADIERAZLEAK 
EGUNGO EGOERA 
2020KO 
HELBURUA 
ITURRIA 
Gazteen (16-24 urte) langabezia-tasa 
Gizonak %35,1 
Emakumeak %30,4 (2012) 
%15 
Eustat. BJA 
Pobrezia-arriskua. Errenta pertsonalaren Gini indizeac 
0,533 (2009) 
%5 
Eustat. Errenta pertsonal eta familiarren azterketa 
Benetako pobrezia-egoeran dauden etxeak, erreferentzia- pertsonaren arabera 
Gizonak %3,7 
Emakumeak %11,1 (2012) 
%10 
Enplegua eta Gizarte Gaiak Saila. Pobrezia eta Desberdintasun sozialen inkesta 2012 
Etxerik gabeko 
biztanleria-tasa 
Gizonak ‰1,6 
Emakumeak ‰0,4 (2012) 
%10 
Eustat. Etxerik gabeko pertsonen inkesta. 
Eskola-uzte goiztiarrad 
(18-24 urte) 
Gizonak %8,3 
Emakumeak %7,1 (2012) 
10 
Eustat. Biztanleria jardueraren arabera 
c. Gini indizea: desberdintasunaren gaineko adierazle bat da, 0 eta 1 arteko zenbatekoaz adierazia. 0 berdintasun perfektua da (guztiek dituzte diru-sarrera berdinak) eta 1 desberdintasun perfektua da (pertsona batek dauzka diru-sarrera guztiak eta besteek bat ere ez). 
d. Eskola-uzte goiztiarra: Gehienez bigarren hezkuntzaren lehen etapa burutu duen eta ikasten eta prestatzen jarraitzen ez duen biztanleria. 
Eustat 
52 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
Pertsonen partaidetza eta ahalduntzea sustatuko da, genero-desberdintasunak eta talde eta egoeren aniztasuna kontuan hartuta eta emakumeentzako eta gizonentzako ahalduntze-estrategia bereiziak garatuta. 
EKINTZAK 
1.4.1. Euskal osasun-sistemaren “erabiltzaile eta gaixoen eskubide eta betebeharren gutuna” eguneratu. 
1.4.2. Gaixoei eta beren senideei, eta batez ere talderik ahulenetako pertsonei, zuzendutako ahalduntze-estrategia garatu. Estrategia hauetan genero-desberdintasunak jorratuko dira. 
1.4.3. Osasun Eskola (Escuela de Pacientes)e garatu, gaixoaren autonomia sustatzeko eta zaintzaileen eta hiritarren artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko. 
1.4.4. Gaixo-elkarteekin eta hirugarren sektorearekin lankidetza- esparru eta tresnak ezarri, horiek osasun-sistemarekiko duten erantzukidetasuna sustatuz. Gaixo-elkarteak sustatu, beren patologiei buruzko ezagutzak eta kezkak partekatzeko jarduera eta tresnak gara ditzaten, prestakuntzaren, ikuskapenaren eta beren jardueretako inplikazioaren bidez. 
1.4.5. Eskola-mailan gazteak bizi-ohitura osasuntsuei buruz sentsibilizatzeko eta prebentzioa lantzeko programak garatu, indarkeriari aurre egiteko eta, batez ere, genero 
-indarkeriaren eta berdinen arteko indarkeria ezabatzeko. Era berean, buruko gaixotasuna estigmatizatzen ez duten jardueren sustapena bultzatu. 
1.4.6. Erkidegoaren partaidetza antolatu eta indartu, dauden tresnen bidez (Osasun Kontseilua), eta mekanismo berriak ezarri osasun-zerbitzuen alde eta osasunaren alde erkidegoko esku-hartzeak planifikatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko faseetan herritarrek parte har dezaten, eremu guztietan. 
1.4.7. Genero-perspektiba sartu osasuneko langileei zuzendutako prestakuntza-programa guztietan. 
1.4. HELBURUA 
PARTAIDETZA ETA JABEKUNTZA 
ADIERAZLEAK 
2020KO 
HELBURUA 
ITURRIA 
Osasun Kontseilu aktibo eta operatiboak 
Urtean 2 bilera 
Osasun Saila 
Escuela de pacientese-Osasun Eskolako partaideak, lehenetsitako patologien arabera (%) 
>%50 
Osakidetza - Integrazio Asistentzial eta Kronikotasun Zerbitzua 
Euskal osasun-sistemaren erabiltzaile eta gaixoen eskubide eta betebeharren gutuna berrikusi eta eguneratu 
Bai, 2015ean 
Osasun Saila 
e. Osasun Eskola-Escuelas de pacientes: Osasun Sailaren eta Osakidetzaren baliabidea. Informazioa eta prestakuntza ematea da bere helburua, horrela gaixotasuna kudeatzean eta gaixo, zaintzaile eta hiritarren osasuna sustatzean ezagutzak eta gaitasunak eskura izateko. 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 53
Osasun-desberdintasunen gaineko ikerketa eta monitorizazioa sustatu eta garatzea. 
EKINTZAK 
1.6.1. Osasunaren Behatokia sortu, osasunaren faktore erabakigarriak eta osasun-desberdintasunak landuko dituen ikerketa, azterketa eta komunikazioko organo gisa, betiere generoaren ikuspegia aplikatuta. EAEn osasunean dauden desberdintasun sozialen txostenak egingo ditu aldizka, esku-hartzeko proposamenak eta gomendioak jasoz. 
1.6.2. Kalitate-irizpide gisa baloratu: batetik, bai osasun 
-ekitatearen eta generoaren ikuspegia, bai sektore-arteko ikuspuntua, osasunaren gaineko ikerketa-proiektuan sartzea eta, bestetik, Osasun Sailak eta beste erakunde batzuek finantzatutako zerbitzu sanitario eta soziosanitarioak erabiltzea. 
1.6.3. Osasun-informazioko sistema guztietan estratifikazio sozialeko aldagaiak sartu, horien bitartez aztertu ahal izateko zein desberdintasun sozial dauden osasunaren egoeran, osasunaren baldintzatzaileetan eta osasun-zerbi- tzuen erabilera eta kalitatean. 
1.6. HELBURUA 
OSASUN-DESBERDINTASUNEN 
MONITORIZAZIOA 
Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta tratamendua sustatzea osasun-zerbitzuetan, inplikatutako sektore guztien artean erabakiak era bateratuan hartzea sustatuz. 
EKINTZAK 
1.5.1. Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, goiz atzemateko, lantzeko eta jarraitzeko mekanismoak bultzatu. 
1.5.2. Osasuneko eta gizarte-osasuneko koordinazioa hobetu indarkeriaren biktima diren neskato eta emakumeen arretan. 
1.5. HELBURUA 
GENERO INDARKERIA 
ADIERAZLEAK 
2020KO 
HELBURUA 
ITURRIA 
Osasunaren Euskal Behatokia sortu 
2015 
Osasun Saila 
Osasun-informazioko sistemetan estratifikazio sozialeko aldagaiak sartu 
2016 
Osasun Saila 
Osakidetza 
Osasuneko desberdintasun sozialen txostena 
2015 
Osasun Saila 
ADIERAZLEAK 
2020KO HELBURUA 
ITURRIA 
Osakidetzako berdintasun-politikak sustatzeko eta koordinatzeko Administrazio Unitatearen sorreraf 
2015 
Osakidetza 
f. Administrazio Unitate hau azaroaren 17ko 213/2007 Dekretuan agertzen da eta bere eginkizuna Osakidetzan berdintasun-politikak sustatu eta koordinatzea da. 
54 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
Ikerketa eta berrikuntza sustatzea, zerbitzuan osasunaren hobekuntzari eta osasun-sistemaren kalitate eta eraginkortasunari buruzko ezagutza aplikatzeko bide gisa. 
EKINTZAK 
1.7.1. Ikerketa sustatu eta finantzatu (oinarrizkoa, klinikoa, epidemiologikoa, nazioz gaindikoa, osasun-zerbitzuetakoa eta abar), honako hauei dagokienean: 
· Prozesu patologikoen kausak eta horiek atzemateko eta tratatzeko prozesuak, kontuan hartuta beti medikuntza pertsonalizatua eta zehaztasun-medikuntza bezalako paradigmak ere. 
· Osasuneko desberdintasunen ebidentzia eta kausak 
· Osasuneko esku-hartzeen eraginkortasuna, osasun 
-arreta barne. 
1.7.2. Ikerketen emaitzak gaixoei azkar aplikatzea sustatu. 
1.7.3. Euskal Osasun Sistema berritzeko plana diseinatu. 
1.7.4. Ikerketa eta berrikuntza babesteko eta sustatzeko mekanismoak garatu eta finkatu (prestakuntza, berrikuntza eta sormenerako espazioak, ezagutza-sareak, eta abar). 
1.7. HELBURUA 
IKERKETA ETA BERRIKUNTZA 
ADIERAZLEAK 
EGUNGO EGOERA 
2020KO 
HELBURUA 
ITURRIA 
Argitalpen indexatuak 
722 
(2011) 
%40 
Bioef 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 55
Bigarren eremu honetan, zaindu, errehabilitatu eta arin- tzeko helburu eta ekintzak sartzen dira, honako patologia hauek dituzten pertsonei zuzenduak: minbizia; gaixotasun kardiobaskularrak; diabetes mellitusa; arnasketa gaixotasun kronikoak: buruko nahasmenduak; gaixotasun transmitigarriak, horien artean sexu bidez transmititzen direnak; gaixotasun arraroak; gaixotasun neurodegeneratiboak; eta gaixotasun osteoartikularrak eta erreumatologikoak. Arreta handia jartzen zaio gaixotze anitzaren, prozesu kronikoen eta mendetasun-egoeren ondorioz sortutako gaixotasun 
-kargari. Arlo honetan lantzen dira, era berean, medikazio anitza duten gaixoen alderdi zehatzak, segurtasun klinikoko neurriak, gaixotasun profesionalak dituzten langileak eta egoera terminalean edota zaintza aringarrietan dauden gaixoen arreta. 
Arreta integratua osasun-zaintzen antolamendurako printzipio bat da eta osasunean emaitzak hobetzea du helburu, horretarako laguntza-prozesuak integratuz eta gaixoa arretaren ardatz bihurtuz. Arlo honetako helburu eta ekintzek honako elementu hauek nabarmentzen dituzte: a/ laguntzaren ibilbidea, ikuspegi integratzailea duen laguntza-prozesuaren zehaztapen gisa; b/ laguntza-mailen koordinazioa, pertsonei zerbitzu ona emateko, eta c/ errehabilitazio- prozesu pertsonalizatuak gaixoen ohiko inguruan, ahal den heinean. 
EAEOI 2013ren arabera, biztanleriaren ia bosten batek (gizonen %21,7 eta emakumeen %12,9) ez zuen kontsulta medikorik egin azken urtean. Gutxi gorabehera biztanleriaren heren batek gutxi bisitatu zuen medikuaren kontsulta urtean behin edo bi aldiz, beste heren batek baino apur bat gehiagok kontsultatu zuen urtean hiru-bederatzi aldiz eta 10etik bat joan zen kontsultara hamar aldiz edo gehiago. Pertsona-talde hau, “oso ohikoak” izenekoa, 224.000 pertsona inguruk osatzen dute (1. taula). 
5.2. 
2. LEHENTASUN-ARLOA: GAIXOTASUNAK 
DITUZTEN PERTSONAK 
GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONEN GAINEAN ESKU HARTZEA, GAIXOTASUNEN EZINTASUNA ETA GAIXOTZE-TASA MURRIZTEKO 
- 
1. taula. 
Biztanleria (%), urtean medikuari egindako kontsulta-kopuruaren arabera. 
EAE. 2013 
KONTSULTA-KOP. 
GIZONAK 
EMAKUMEAK 
BI SEXUAK. KONTSULTA-KOP. 
Bat ere ez 
21,7 
12,9 
17,2 
Bat edo bi 
34,5 
32,8 
33,6 
Hirutik bederatzira 
35,6 
42,9 
39,3 
Hamar edo gehiago 
8,2 
11,4 
9,9 
Guztira 
100 
100 
100 
Iturria: EAEOI 2013 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 57
Larrialdi-zerbitzuetara jo zuten pertsonen %30 inguruk 
uste du osasun-arazo arina izan zuela, baina berehalako 
arreta behar zuela; %30ek uste zuen osasun-arazo larria 
zuela; %30ek ez zuen ezagutzen bere arazoaren garrantzia; 
%2k uste zuen bere arazoa arina izan arren erosoagoa zela 
larrialdietara joatea; eta %8 joan zen larrialdietara me-dikuak 
esanda (9. grafikoa). 
- 
9. grafikoa. 
Larrialdi-zerbitzuak kontsultatzeko 
arrazoien banaketa, 
hautemandako larritasunaren 
arabera. 
EAE. 2013 
GIZONAK EMAKUMEAK 
PREMIAZKO ARAZO ARINA 
EZ ZEKIEN GARRANTZIA 
ARAZO LARRIA 
MEDIKUAK ESANDA 
EROSOTASUNA 
%31,9 
%30,7 
%2,5 
%28,4 
%6,6 
%27,7 
%28,7 
%2,2 
%32,8 
%8,6 
Iturria: EAEOI 2013 
58 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
Oinarrizko eta Gutxieneko Datu Multzoko (OGDM) ospi-tale- 
alten erregistroko datuen arabera, EAEko ospitale pu-bliko 
eta pribatuetan erregistratutako alta-kopurua 2011n 
2010ean baino %1,6 baxuagoa izan zen. 10. grafikoan 
ikus daitekeenez, diagnostiko-talde handien araberako 
gaixotze-tasa deskribatzen denean, zirkulazio-aparatuaren, 
digestio-aparatuaren eta arnasketa-aparatuaren gaixota-sunak 
dira gizonen altarako arrazoirik ohikoenak; haurdu-naldi, 
erditze eta puerperioarekin lotutako sarrerak dira 
ohikoenak emakumeengan, eta ondoren doaz zirkulazio 
-aparatuko eta digestio-aparatuko gaixotasunak. 
- 
10. grafikoa. 
Ospitale-altak (%), diagnostiko-talde 
handien eta sexuaren arabera. 
Gaixotasun larrien ospitale publiko 
eta pribatuak. 
EAE. 2011 
DIGESTIOA 
ZIRKULAZIOA 
ARNASA 
NEOPLASTIAK 
HAURD.-ERDIT.-PUERP. 
LOKOMOZIO-APARATUA 
GENITO-URINARIOA 
BESTE BATZUK 
KANPO-KAUSAK 
%27,5 
%6,7 
%6,1 
%16,7 
%8,5 
%7,1 
%8,3 
%9,2 
%9,8 
%28,1 
%4,9 
%8 
%9,2 
%11,4 
%10,2 
%14 
%14,2 
Iturria: Ospitale-alten Erregistroa. EAE. 2011 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 59
- 
11. grafikoa. 
Tumore txarren eragin-tasa estandarizatua. 
EAE. 2000-2010 
- 
12. grafikoa. 
Tumore txarren heriotza-tasa estandarizatua. 
EAE. 2000-2010 
700519,11527,41277,34306,81281,01245,2119,09110,78600500400300200100700600500400300200100 2000200120022003200420052006200720082009201020002001200220032004200520062007200820092010 HOMBRESMUJERES 700519,11527,41277,34306,81281,01245,2119,09110,78600500400300200100700600500400300200100 2000200120022003200420052006200720082009201020002001200220032004200520062007200820092010 HOMBRESMUJERES 
Europako erreferentziazko biztanleria 
Iturria: EAEko minbiziaren erregistroa eta heriotza-tasaren erregistroa 
MINBIZIA 
2010ean minbizia izan zen gizonen lehen heriotza-kausa eta emakumeen bigarrena. Eraginak 100.000 gizonetik 711,59koak eta 100.000 emakumetik 456,60koak izan ziren; minbiziaren ondoriozko heriotza-tasa 100.000 gizonetik 354,52koa eta 100.000 emakumetik 204,09koa izan zen. Europako biztanleriaren adinera estandarizatutako intzidentziak goranzko joera txiki bat dauka 2000 eta 2010 artean; gizonen kasuan urtean %0,2 eta emakumeen kasuan urtean %1,1 (11. grafikoa). Minbiziaren ondoriozko heriotza- tasa urtean %1,5 murriztu zen gizonengan eta %0,7 emakumeengan (12. grafikoa). 
Emakumeengan bularra izan zen minbiziaren kokapenik ohikoena, 100.000 emakumetik 126,57ko eragin-tasarekin eta 100.000 emakumetik 27,95eko heriotza-tasarekin 2010. urtean. Europako biztanleriaren adinera estandarizatutako eragin-tasa urtean %1,5 igo zen eta heriotza-tasa urtean %2,5 murriztu zen 2000 eta 2010 urteen artean. Emakumeengan bigarren kokapenik ohikoena kolona eta ondestea izan ziren, 100.00tik 65,72ko eragin-tasarekin eta 100.000tik 25,60ko heriotza-tasarekin; tasa estandarizatuen goranzko joera islatzen dute eraginean (urtean %1,7) eta beheranzkoa heriotza-tasan (urtean %1,4). Trakea, bronkio eta biriketako minbizia dago laugarren postuan eraginari dagokionez eta hirugarren postuan heriotza- tasari dagokionez EAEko emakumeen artean; eragin estandarizatua urtean %7,9 igo da eta heriotza-tasa urtean %7,7 2000 eta 2010 artean. 
Minbiziaren eragina 65 urtetik beherakoengan 297,22koa izan zen gizonengan eta 253,27koa emakumeengan, 100.000 pertsonaren artean kalkulatuta. Heriotza- tasa 100.000 gizonetik 113,97koa eta 100.000 emakumetik 68,47koa izan zen. 
Gizonen artean trakea, birika eta bronkioetako minbizia da heriotza-tasarik altuena duen minbizia; minbizi horren eragina 2010ean 100.000tik 97,38koa zen eta heriotza-tasa 100.000tik 82,28koa. Emakumeen kasuan ez bezala, eragin estandarizatua urtean %1,0 jaitsi zen eta heriotza %0,8 2000 eta 2010 artean. Gizonen artean bigarren kokapenik ohikoena kolon eta ondestekoa izan zen, 100.000tik 123,99ko eragin-tasarekin eta 100.000tik 51,90eko heriotza-tasarekin 2010ean. Eragin estandarizatua urtean %3,3 eta heriotza-tasa urtean %1,1 igo ziren 2000 eta 2010 artean. Prostata-minbizia izan zen ohiko- ena (100.000tik 149,85) eta hirugarren heriotza-arrazoia (100.000tik 31,99) 2010ean. Eragin estandarizatua urtean %1,7 igo zen eta heriotza-tasa, aldiz, urtean %2,0 murriztu zen 2000 eta 2010 artean. 
GIZONAK 
EMAKUMEAK 
GIZONAK 
EMAKUMEAK 
60 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK 
Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotza eta ospitaleratzerako kausa nagusia, tumoreekin batera. Zirkulazio 
-aparatuaren gaixotasunen ondoriozko heriotza-tasa %3,7 murriztu zen gizonengan eta %4,1 emakumeengan 2000tik 2010era. Kardiopatia iskemikoa izan zen gizonen lehen heriotza-kausa (tasa: 87,17/100.000) eta garuneko hodietako gaixotasuna emakumeengan (tasa: 70,77/100.000) 2010. urtean. 
DIABETES MELLITUSA 
2000. urtean egindako azterketen arabera, 2 motako diabetesaren prebalentzia EAEko 24 urtetik gorako biztanleengan %4,6koa zen eta eragina 1.000 biztanletik 5ekoa33. 2011ko kronikoen estratifikazio-erregistroko daturik berrienen arabera28, EAEko gizonen %6,4k eta emakumeen %5,3k dute diabetes ezaguna. EAEOI 2013ren arabera, prebalentzia igo egin da 64 urtetik gorakoen artean, batez ere 65-74 urteko gizonen kasuan (2. taula). 
BIRIKETAKO GAIXOTASUN BUXATZAILE KRONIKOA 
Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren (BGBK) prebalentzia EAEn, 2011n, %3,0koa zen gizonen kasuan eta %1,5ekoa emakumeen kasuan; asmaren prebalentzia %2,7koa zen gizonen kasuan eta %2,9koa emakumeen kasuan. BGBKren ondorioz ospitalea bisitatu izanaren maiztasun-tasa 2011n 1.000 gizonetik 11,1ekoa eta 1.000 emakumetik 2,46koa zen; berriro sartutakoen maiztasuna %24koa zen. BGBKren ondoriozko heriotza 
-tasa 100.000tik 50,11koa izan zen gizonen kasuan eta 100.000tik 25,51koa emakumeen kasuan. 
2011ko gaixo kronikoen estratifikazio-erregistroko datuen arabera, hipertentsio arterialaren prebalentzia %18,7koa izan zen gizonengan eta %19,4koa emakumeengan; kardiopatia iskemikoaren prebalentzia %1,9koa izan zen gizonengan eta %1,2koa emakumeengan; eta garuneko hodietako gaixotasunaren maiztasuna %2,0koa izan zen gizonengan eta %1,9koa emakumeengan. 
- 
2. taula. 
Diabetesaren prebalentzia adinaren eta sexuaren arabera. EAE. 2002-2013 
Iturria: EAEko osasunaren inkesta, 2013koa. 
GIZONAK 
EMAKUMEAK 
2002 
2007 
2013 
2002 
2007 
2013 
0-14 
- 
- 
- 
- 
0,4 
0,4 
15-24 
0,5 
0,1 
- 
0,1 
0,2 
0,4 
25-44 
0,8 
0.6 
0,7 
0,5 
0,6 
0,5 
45-64 
3,7 
5.9 
7.2 
3,1 
3,5 
4,3 
65-74 
11,5 
11,3 
18,9 
8,1 
9,8 
12,3 
>=75 
12,2 
14,1 
19.6 
9,7 
9,9 
15,2 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 61
- 
13. grafikoa. 
Antsietate eta depresioaren sintomen prebalentzia, klase sozialaren eta sexuaren arabera (adinari jarraiki estandarizatua). 
EAE. 2013. 
%10,4%15,8%14,8%16,4%21,2%19,7%16,7%21,6%26,5%28,9I. TALDEAII. TALDEAIII. TALDEAIV. TALDEAV. TALDEA 
Iturria: EAEko osasunaren inkesta, 2013koa. 
OSASUN MENTALA 
Emakumeen %24,3k eta gizonen %15,5ek izan zituzten antsietate edo/eta depresioaren sintomak 2013an. Prebalentzia hori altuagoa izan zen adinez nagusiagoak zirenen artean, batez ere 45 urtetik gora. Antsietatearen eta depresioaren prebalentziak gora egiten zuen eskala sozialak behera egin ahala, eta, hori horrela, eskalaren goiko taldeko emakumeen %19,7k eta gizonen %10,4k zituzten antsietate edo depresioaren sintomak eta eskalaren beheko taldeko emakumeen %28,9k eta gizonen %21,2k (13. grafikoa). 
PATOLOGIA ANITZAK 
EAEko gaixo kronikoen estratifikazio-erregistroko 2011ko datuen arabera28, gizonen %21,2k eta emakumeen %25,9k dituzte bi patologia kroniko edo gehiago. 62 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
HELBURUAK ETA EKINTZAK 
Gaixoari, batez ere kronikotasuna eta patologia anitza dituen gaixoari, begiratuko dion eta ikuspegi integrala eta integratua izango duen osasun-laguntza sustatzea eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako arreta jarraitua, pertsonalizatua eta eraginkorra ziurtatzea. 
EKINTZAK 
2.1.1. Gaixotasun nagusienen kasuan laguntzaren jarraitutasuna sustatu, laguntzarako bide klinikoen bitartezg. 
2.1.2. Jardunbide klinikoko gidak egin eta erabiltzea sustatu. 
2.1.3. Eskumen profesionalak hobetu, langileak trebatuz eta rol berriak garatuz, gradu aurreko eta osteko prestakun- tza-prozesuak barne. 
2.1.4. Arretarako tresna berriak sustatu; esaterako, inguru birtualak eta aurrez aurrekoak ez diren kontsultak. 
2.1.5. Gaixoa bere ohiko inguruan zaintzea sustatu, betiere bere nahia eta lehentasuna errespetatuz. 
2.1.6. Gaixoa zaintzeak zaintzaile informalen osasunean duen eragina gutxitzeko estrategia eta mekanismoak garatu (prestakuntza, kontsultarako sarbidea…). 
2.1. HELBURUA 
PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ARRETA SOZIOSANITARIO INTEGRAL ETA INTEGRATUA 
ADIERAZLEAK 
EGUNGO EGOERA 
2020KO HELBURUA 
ITURRIA 
Laguntza Erakunde Integratuetan laguntza 
-bide klinikoak hedatu 
-- 
%100 
Osakidetza - Integrazio Asistentzial eta Kronikotasun Zerbitzua 
Zaintzaileentzako prestakuntza-plana lehentasunezko patologietan 
-- 
2016 
Osasun Saila. Enplegu eta Gizarte Politika Saila. Osakidetza 
g. Laguntza-ibilbide ere deitzen zaie 
LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 63
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)

More Related Content

What's hot

Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Irekia - EJGV
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaAFMENICA
 
Pandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoriaPandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoriaIrekia - EJGV
 
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren PlanaIrekia - EJGV
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Irekia - EJGV
 
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a  BiodonostiaDiscurso Lehendakari - Visita a  Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a BiodonostiaIrekia - EJGV
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfIrekia - EJGV
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Irekia - EJGV
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaIrekia - EJGV
 
Euskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egunEuskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egunIrekia - EJGV
 
Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...
Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...
Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...Irekia - EJGV
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateGaizka Eraña
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakIrekia - EJGV
 
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politikaAralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politikaARALAR Araba
 
Buenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierraBuenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierraIrekia - EJGV
 

What's hot (15)

Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitala
 
Pandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoriaPandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoria
 
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
 
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a  BiodonostiaDiscurso Lehendakari - Visita a  Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
 
Euskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egunEuskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egun
 
Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...
Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...
Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzear...
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasate
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
 
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politikaAralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
 
Buenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierraBuenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierra
 

Similar to 2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)

Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoakAFMENICA
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Jasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daJasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daEcoEuskadi 2020
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)Irekia - EJGV
 
Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016
Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016
Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016Irekia - EJGV
 
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Irekia - EJGV
 
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020Irekia - EJGV
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanAnjaritoi Urnieta
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua EcoEuskadi 2020
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Irekia - EJGV
 
Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaIrekia - EJGV
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Irekia - EJGV
 
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024Irekia - EJGV
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012Portugaleteko Jeltzaleak
 

Similar to 2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa) (20)

Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Jasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daJasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna da
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
 
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
 
Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016
Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016
Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016
 
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
 
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
 
Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III Plana
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
 
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
 

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 

2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)

  • 2. Argitalpena 1.a, 1. berrinprimaketa, 2013ko abendua Ale-kopurua 500 © Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa Osasun Saila Internet www.euskadi.net Argitaratzailea Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco C/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Zuzendaritza, koordinazioa eta prestaketa Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza Inprimaketa Gráficas Irudi Lege gordailua VI 15-2014 Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiaren katalogoan aurki daiteke: http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka
  • 3. 1946an jada, hitzartu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak bere Konstituzioan osasuna gizakiaren funtseko eskubide bat dela. Ideia hori bera berretsi egin zuten bi urte geroago Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluan. "Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak". Eusko Jaurlaritzak gobernu-programan aurreratu zuen gure ongizatearen gizartea osatzen duten eta eraikitzea hainbeste kostatu zaigun gizarte politikak bermatzen ahaleginduko dela, gobernuaren politika eta jarduera guztiak iltzatzen diren ardatza pertsonak direla jakinik. Hala, arreta berezia ari gara jartzen talde ahulenei, inor atzean ez uzteko. Gure lehentasuna da prestigiozko eta kalitatezko osasun- sistema bermatzea, prebentzioa gailendu eta osasunaren kultura sustatuko dituena, unibertsaltasun, elkartasun, ekitate, eraginkortasun, kalitate eta herritarren partaidetza printzipioak oinarri hartuta. Ildo horretatik, eta osasuna giza eskubide gisa ulertzen dugula aintzat hartuta, aurkezten dizuegu 2013-2020ko Osasun Plana, goiburu hau duela: “Osasuna, pertsonen eskubidea, guztion ardura. Políticas de salud para Euskadi”. Bizi-itxaropena munduko handienetakoa da Euskadin, bai gizonentzat, bai emakumeentzat, eta, garrantzitsuagoa dena, ezintasunik gabeko bizi-itxaropenak gora egin du bi sexuetan. Azpimarratu behar da guztiok egin dugula ahalegina Euskadin ditugun osasun-emaitzetara iristeko. Hala eta guztiz ere, gure gizartean badaude desberdintasun sozioekonomiko eta kulturalak, eta horiek talde ahulenetan izaten dute ondorioa. Etorkizunari begiratzeak esan nahi du, beraz, osasunaren baldintzatzaileei heltzea, hain zuzen ere, pertsonen osasuna baldintzatzen duten elementu bakoitzaren gainean eragiteko, zeinak, gainera, politika guztietan hartu behar diren kontuan. Errealitate horrekin batera, gogoratu behar da gure gizarteak geroz eta informazio gehiago duela, pertsonek geroz eta konpromiso handiagoa dutela osasunarekiko, areagotu egiten direla pertsonek osasun-sistemarekiko eta baliabide publikoen kudeaketarekiko dituzten itxaropenak eta eskakizunak. Eta dagoeneko ezin da bestela izan, gure gizarteko ongizatearen funtsezko zutabeetako bati buruz ari garelako. Hala, Ottawako Gutuna (1986) kontuan hartuz, uste dugu osasuna hobetzeak erakunde guztien helburu partekatua izan behar duela, eta hala dela; izan ere, modu horretan, erakundeen ekintza politikoaren bidez, eremua edozein dela ere, eragingo dugu osasunaren gainean, eta, azken finean, herritarren ongizatea areagotzen lagunduko dugu. Horixe da "Osasuna politika guztietan" kontzeptua. Sektorearteko ikuspuntu barneratzaile horri gehitzen badiogu herritar bakoitzaren ezinbesteko erantzukidetasuna herritarren bizi-ohiturak ere oso garrantzitsuak baitira, osasunean, ekitatean eta jasangarritasunean izango den azken emaitza parteen batura baino askoz ere gehiago izan daiteke. Abian jarri dugun Osasun Planak, beraz, Euskadiko administrazioek euskal gizartearekin hartutako konpromisoak biltzen ditu, eta, ondorioz, ezinbesteko tresna da euskal herritarren osasuna hobetzeko, haien bizi-kalitatea areagotzen jarraitzeko, desberdintasunak gutxitzeko eta antolaketa-hobekuntzei bidea emateko. Horretaz gain, hurrengo ekitaldiei begira, zer ildo jarraitu eta gure osasun- sistemaren jarduera-lehentasunak zein diren markatzen du osotasunean, pazienteei kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko eta haien segurtasun klinikoa aintzat hartzeko; horretaz gain, behar bereziak dituzten hiru kolektibotan jartzen du arreta: gaixotasunak dituzten pertsonengan, pertsona helduengan eta gazte eta adingabekoengan, erantzunik egokienak emateko dauden egoera, behar eta lehentasun desberdinei. Plan hau indarrean edukitzeko ezarri diren 8 urteek tek- nologian eta prozeduretan izan daitezkeen aurrerapenak aintzat hartzen utziko digu, bai eta aurreikusitako ekintzak abian jartzen eta ekintza horiek balioesten ere, atzematen diren emaitzen eta aldaketen arabera, erantzunik egokienak emateko. Hori guztia inbertsiorik onena da guretzat. Uste dugulako, Ralph W. Emersonek bezala, osasuna dela aberastasunik garrantzitsuena. Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020 ɤ 5
  • 4.
  • 5. Euskadik baditu funtsezko bi elementu euskal botere publikoek osasuna babesteko eta zaintzeko eskubidea garatzeko eta aplikatzeko pertsonekin hartutako konpromisoa hezurmamitzeko. Araugintzan funtsezko tresna Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea bada, Osasun Plana da sistema planifikatzeko eta programatzeko tresna nagusia. Horrenbestez, kontratu baten moduan, taxutzen eta zehazten du administrazioak zer erantzukizun duen. Horretarako, datozen urteetan Eusko Jaurlaritzak gure herriko zenbait erakunde eta sektorerekin batera gauzatuko dituen osasun-politikak testuinguruan kokatzen, bideratzen eta programatzen ditu. Hala bada, atzemandako beharrak kontuan hartuta definitutako oinarrizko helburu eta lehentasun jakinei erantzuten dieten programak, neurriak eta esku-hartzeak zerrendatzen ditu. Eta, jakina, osasun helburuak eta sistemaren kudeaketa eta kalitatea ebaluatzeko adierazleak ere definitzen ditu. Hori guztia, Eusko Jaurlaritzaren aurreko osasun-planekin bat etorriz eta haiekiko koherentzia gordez, eta, era berean, nazioarteko tresna nagusiekin bat etorriz, esaterako Osasunaren Mundu Erakundearen Rio de Janeiroko Adierazpenarekin (2011), Europako Erkidegoen Batzordearen "Osasuna 2020" esparru estrategikoarekin (2007), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014-2020 aldirako Hazkuntzarako Osasun Programarekin. Aurkeztera goazen agiri hau partaidetza-prozesu baten emaitza da, asistentziaren eta kudeaketaren arloko profesionalen, adituen, hirugarren eta produkzio-sektoreetako ordezkarien, pazienteen beraien eta erakundeen lanaren eta ekarpenen emaitza. Azpimarratzekoa da, gainera, osasunean emaitza onak izaten ari den egoera batean hasi duela bere ibilbidea planak, eta horrek erakusten digu azken hogeita hamar urte hauetan bidea egin dela eta ondo egin dela. Plana bera, aurreikuspen guztien arabera, EAEko populazioak hazkunde dezeleratua izango duen garaian garatuko da, eta aurrera jarraituko du, gainera, zahartze-prozesuak. Baztertu ezin den beste alderdi bat da egoera ekonomiko eta sozial zaila bizi dugula; horrek, gure osasun-sistema zaintzera garamatza, publikoa eta unibertsala izaten jarrai dezan, eta dauden desberdintasunak edo izan daitezkeenak gainditu ditzagun arreta berezia jartzera. Testuinguru horretan, 2013-2020 Osasun Planak jarraitu beharreko ildoak eta berehalako etorkizunean kontuan hartu beharreko lehentasunak definitu ditu. Gure gizarteko talde jakin batzuetan jarri du indargunea, hala nola adinekoetan, haur eta gazteetan, eta, jakina, gaixoetan. Koherentzia eta progresibotasunerako ahalegin berezia eginez, eta ikuspegia etorkizunean jarriz, 5 ildo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu planak; horiek guztiek osatzen dute herritarrekin hartu genuen konpromisoa. Burutu beharreko zeregin gehienak zeharkako bi eremutan bildu dira. Hauek dira: 1. Bidezkoa eta kalitatezkoa izango den euskal osasun- sistema sendotzea, eta osasuna politika guztietan sar dadin eragitea, erakunde publiko guztietatik osasuna sortzeko aukera ematen baitu horrek. Esan nahi da, beraz, osasunaren gobernantza ona behar dela (osasun publikoaren ekitate, eraginkortasun, jasangarritasun eta kalitate printzipioak oinarri hartuta), eta osasunaren aldeko gobernantza ona ere bai (hau da, osasun- politikak Herri estrategiatzat hartzea); horietaz gain, genero-ikuspegian eta herritarren partaidetzarako bide erreal eta eraginkorretan aurrera egitea ere eskatzen du. 2. Osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea lehentasuntzat hartzea ere esan nahi du, eta, zehazki, inguru eta bizi-estilo osasungarriak sustatzea, sektorearteko lankidetzari tira eginez, eta toki eta erkidegoaren eremuetan lan eginez. Plana, horrenbestez, ibilbide-orri bat da, eta bete dadin modu eraginkorrean eta aberasgarrian bete ere osasun- politiken eta osasunerako politiken zeharkakotasunaren aldeko apustu irmoa eginez gauzatu behar da, betiere, zaila izango dela jakitun izanez, baina, era berean, guztion artean pertsonen ongizate osoa bermatzen jarraitzeko eta hobetzeko gaitasunak badituela jakinez. Gure apustua da pertsonen osasun onean eragiten edo eragin dezaketen erakunde eta sektore guztien arteko erantzukidetasuna, konpromiso partekatua, lankidetza, sinergiak eta interakzioak sustatzen jarraitzea. Ezen, azken finean, osasuna eta herritarren ongizatea ez baitira soilik osasun-sistemari dagozkion zereginak. Izan ere, norbanakoaren ondasuna da osasuna, pertsona bakoitzaren altxor preziatu bat, baina ondare komuna ere bada, zaindu eta babestu behar dena. "Estaldura unibertsala da azken hamarkadako osasun-aurrerapenak bermatzeko modurik onena. Parekatzaile sozial eraginkorra da, eta justizia-adierazpenik onena" zioen orain hilabete batzuk OMEko zuzendari nagusiak. Justizia sozialaz ari garela, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten jarraitzeko asmoa du, eta pertsonei -gure helburu baitira- kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko asmoa, osasun-ondorio onekoak eta eraginkortasun eta efizientzia mailarik handienekoak. Eta, betiere, gure printzipioei eta berezko balioei eutsita jarraituko dugu aurrera egiten: unibertsaltasunari, elkartasunari, ekitateari, kalitateari, herritarren partaidetzari eta jasangarritasunari, alegia. Jon Darpón Sierra Osasun Sailburua EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020 ɤ 7
  • 6. 1. 2. 3. AURKIBIDEA SARRERA ESPARRU KONTZEP- TUALA PLANA INSPIRATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK or. 11 or. 19 or. 29
  • 7. 4. 5. 6. 7. ABIAPUNTUA LEHENTASUN ARLOAK - HELBURUAK - EKINTZAK - ADIERAZLEAK EZARPENA ETA JARRAIPENA ERANSKINAK or. 33 or. 41 or. 105 or. 111 EKITATEA ETA ERANTZUKIZUNA or. 43 5.1. EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020 EGITEKO METODOLOGIA or. 113 7.1. 2002-2010 OSASUN PLANAREN EBALUAZIOA. EUSKADIRAKO OSASUN POLITIKAK or. 117 7.2. OSASUN PLANEAN ERAGINA DUTEN NAZIOKO, EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO AKORDIOAK TERMINOEN GLOSARIOA ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK or. 127 or. 129 or. 132 7.4. 7.5. 7.6. NAZIOARTEKO ETA NAZIOKO ERAKUNDEEN ETA ELKARTE PROFESIONALEN GOMENDIOAK or. 124 7.3. GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONAK or. 57 5.2. ZAHARTZE OSASUNTSUA or. 73 5.3. HAUR ETA GAZTEEN OSASUNA or. 80 5.4. INGURU ETA JARRERA OSASUNTSUAK or. 89 5.5.
  • 8.
  • 10.
  • 11. ARDATZ GIDARIA AGINTARITZA Politika guztien ardatz nagusia pertsonak direla kontuan hartuta, Euskadiko Osasun Plana 2013-2020k datozen urteetan euskal hiritarren osasuna hobetu eta mantentzeko modua aztertu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da osasun-sistemaren iraun- kortasuna eta ekitatea bermatzea, baina baita osasuna gainerako politika publikoetan aktibo gisa ezartzea ere. Bestela esanda: Osasunaren gobernantza ona ezartzea komenigarria eta beharrezkoa da eta hori Osasun Sailaren ardura da. Gainera, osasunaren aldeko gobernantza onaren bidez, administrazio publiko guztiak, hiritarrak eta ekoizpen- sektorea inplikatu beharko dira. Osasun Plana funtsezko tresna da osasun-zerbitzuen eraginkortasunean hobekuntzak lortzeko. Hori ezartzen du Antolamendu Sanitarioaren Legeak (8/1997)1. Erreferentziazko araudi-esparru horretako 13. artikuluan, zehazki, sistema planifikatzeko eta programatzeko tresna gorena Euskadiko Osasun Plana dela adierazten da. Eusko Jaurlaritzak berau onartzen duenean, Osasun Sailak proposatuta, Eusko Legebiltzarrera igortzen da, bertan ezagutu eta arauz tramitatu dezaten. Aipatu arauko 2. artikuluak, bestalde, osasunaren esparru instituzionala zehazten du, honela: · Euskal agintari publiko guztien ardura da osasuna sustatu eta indartzea jarduera sozioekonomikoko sektore guztietan. · Eusko Jaurlaritzaren ardura da Euskadin osasunaren esparru instituzional hori zaintzea… sektoreko politika guztietan, eta diziplina anitzeko ekintza positiboak diseinatuz. Esparru horretan, Euskadiko Osasun Plana 2013-2020 euskal osasun-sistemaren antolaketa eta funtzionamenduaren printzipio programatikoetan oinarritu da (Antolamendu Sanitarioaren Legea, 8. artikulua). Honako hauetan, alegia: a/ Pertsona da sistemaren funtsezko helburua. b/ Hiritarren partaidetza sustatu behar da, bai planak eta helburuak zehazteko orduan, bai horien betearazpenaren emaitzak jarraitu eta ebaluatzeko orduan. c/ Sistemaren ikuspegi integrala izan behar da ekintzak planifikatzean eta osasun-egoera sustatu, prebenitu, zaindu eta errehabilitatzean. d/ Baliabideak eta jarduerak, lehentasunez, osasuna sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko izango dira. Zeharkako, Sailen arteko, erakundeen arteko eta sektoreen arteko planteamendu hori bat dator Europar Batasunak osasun-politiken zuzendaritza onerako ezarritako printzipioekin. Are gehiago, printzipio horien arabera, beharrezkoa eta komenigarria da osasunaren ikuspegi integrala izatea. Ikuspegi hori, osasun-sektoreak gizabanakoaren osasun galdua edo murriztua berreskuratzeko egin beharreko lan bezala ulertu behar da, eta, ez hori bakarrik, sektore guztiek osasun kolektiboa sustatu eta prebenitzeko egin beharreko lan bezala ere bai. e/ Antolamenduaren barne-garapena bultzatuko da, eta, horretarako, argi bereiziko dira, batetik, arauketa eta finantzazioa eta, bestetik, osasun-zerbitzuen hornidura. f/ Osasun-prestazioen katalogoaren finantzazioa esparru publikoak egin behar du. g/ Osasun-zerbitzuen hornikuntzari begira, helburuen finkatzea eta baliabideen esleipena konfiguratuko eta garatuko da, eta zeregin horietan espezializatzea bilatuko da. h/ Zentro publikoen artean gaitasun-maila areagotuko da. i/ Osasuneko profesionalek erantzukizuna izango dute eta parte hartuko dute baliabideak antolatu eta kudea- tzeko erabakietan. j/ Etengabeko ebaluazioa egingo da osasun-sistemako osagai publiko eta hitzartuen gainean. Osasun Plana 2013-2020an, gainera, Antolamendu Sanitarioaren Legeko 13.2 artikuluan eskatutako zehaztasunak jasotzen dira: biztanleriaren beharrizanak eta mailak ebaluatzea, baita osasun-zerbitzuak eskuratzeko baldintzak ere; osasun-politikaren lehentasunak seinalatzea, betiere patologien, osasun-arriskuen eta gizarte-taldeen arabera; osasun-prestazioen zorroari buruz eta beharrezko baliabide finantzario, gizakizko eta materialei buruz irizpideak eta zuzentarauak ematea; eta, azkenik, osasun-helburuak ebaluatzeko adierazleak izendatzea. SARRERA ɤ 13
  • 12. TESTUINGURU EKONOMIKOA PLANAREN LELOA PLANA EGITEKO PROZESUA Osasun Plan hau bezalako tresna erabakigarri batek, ezinbestez, benetako egoeraren azterketa eta diagnostiko egokia izan behar ditu abiapuntutzat. Ondorioz, erreferentzia- esparru bat ezarri behar da, egungo baliabideekin laguntza-maila egokia ziurtatzeko eta finkatzen diren aurrerapen teknologiko eta prozedurazkoen erabilera bermatu ahal izateko. Horrexegatik, hain zuzen ere, oso garrantzitsua da sektoreartea inplikaturik egotea, horrela hobeto finkatuko direlako jardunbide osasungarriak edo arreta goiztiarrekoak, eta, gehiago, pertsonek ere inplikatu egin behar dute Euskal Osasun Sistema zaintzako garaian. Osasuna: pertsonen eskubidea, guztion ardura. Planaren leloak argi eta garbi adierazten du plana egiteko jarraitu den prozesua. Ekarpenei irekitako dinamika da, eta osasun-arloko langile tekniko eta adituen, Administrazio Orokorreko sektoreen, beste administrazio publiko batzuen, hiritarren eta ekoizpen-sektorearen laguntza eskatzen du. Osasun Plana 2002-2010aren indarraldia amaitutakoan, 2011 eta 2012. urteetan zehar berau ebaluatu zen, langile adituen kontsulta-teknika kuantitatibo eta kualitatiboen bidez2. Era berean, aurreikusi beharreko arlo bertikal eta zeharkakoak identifikatu ziren eta planaren helburu eta adierazleak zehaztu ziren, helburu horretarako eratutako aditu-taldearen barruana. a. Osasun-sektoreko eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako langileek, Lurraldeko eta Tokiko Administrazio Publikoetako teknikariek eta hirugarren sektoreko eta ekoizpen-sektoreko ordezkariek eratua. Osasun-politika egokiak garatzea eta sistemaren iraunkortasuna bermatzea, unibertsaltasunaren, ekitate- aren, erantzukidetasunaren eta eraginkortasunaren irizpideetan oinarrituta, funtsezkoa izango da, zalantzarik gabe, euskal gizartearen bizi-kalitatea eta ongizatea babesteko. Leloak dio, era berean, osasuna batez ere giza eskubide bat osatzen duen funtsezko balioa dela, baina badituela erantzukizunak ere. Plan honen planteamenduan sartzen dira Eusko Jaurlaritzak gizartearen aurrean hartu dituen eta bere programan jasota dauden konpromisoak3. Euskadiko Osasun Plana 2013-2020 diseinatzean eta egitean, lehentasunezko arloak, helburuak eta adierazleak dira sektore eta erakunde desberdinetako ordezkariek, profesionalek eta hirugarren sektoreko bozeramaileek egin dituzten ekarpen esanguratsuenak. 14 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 13. PLANAREN ALDIAREN JUSTIFIKAZIOA HERRIALDEEN ETA ORGANISMO ADITUEN ORIENTAZIOAK Nazioarteko erakundeek osasuneko helburuak lortzeko planteatu duten horizontea 2020. urtea da. Gainera, ezarritako epea, 7 urtekoa, aurreko Planaren antzekoa da, eta arrazoizko denbora irizten zaio biztanleriaren osasun-helburuetan egondako aldaketak eta emaitzak ikusi ahal izateko. Nazio Batuen Batzorde Orokorrak, 2011-09-11ko bileran4, gaixotasun ez-transmitigarrien prebentzio eta kontrolerako aitorpena onartu zuen. Gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, arnasketa-gaixotasun kronikoak eta diabetesa dira garrantzi handienaz jorratu beharrekoak. Horiek guztiak osasunerako kaltegarriak diren jokabide komunekin lotuta daude: tabakoaren kontsumoarekin, alkoholaren erabilera okerrarekin, dieta txarrarekin eta ariketa fisikoaren faltarekin. Gainera, gaixotasun hauek geroz eta gehiago agertu eta gailentzeko orduan eragina duten arrisku-faktore batzuk daude: aberastasunaren banaketa ez-parekidea, heziketa falta, urbanizazio arina, biztanleriaren zahartzea, baldintzatzaile ekonomiko sozialak, generoa, politika eta ingurumena. Halaber, obesitatea igotzen ari da, batez ere haur eta gazteen artean, eta horrek kezka handia pizten du. Erronka horri aurre egiteko, hain zuzen ere, gobernu osoaren eta gizarte osoaren lana proposatzen du. Horretarako, ekintza kolektiboa eta sektore anitzekoa gauzatuko da gobernuaren maila guztietan, hezkuntza, lege-arau eta zergen gaineko neurriekin. NBEren aitorpena ikusita, Osasunaren Mundu Erakundeak5 2005erako gaixotasun ez-transmitigarrien ondoriozko heriotza goiztiarra mundu-mailan %25 murrizteko helburua ezarri zuen. Nazioarteko hainbat erakunde profesionalek6 laguntza eman dute eta tabako, alkohol, ariketa fisikoaren falta, obesitate, hipertentsio arterial, eta koipe, azukre eta gatz-kontsumoarekin lotutako helburuak ezarri dituzte. Osasunaren Mundu Erakundeak 2005ean sortu zuen Osasunaren Gizarte-baldintzatzaileen Batzordea, osasunaren eremuko ekitatearen aldeko neurriei eta esku-hartzeei buruzko datu zientifikoak batzeko. Bere azken txostenak7 belaunaldi batean osasun-desberdintasunak zuzentzeko erronka planteatzen du. Rio de Janeiroko 2011ko aitorpenean, gizartean eta osasunean ekitatea lortzeko erabaki sendoa adierazten da eta herrialde guztiei mundu-mailako konpromisoa eskatzen zaie: “denok ekitatearen alde” eta “denontzako osasuna”8. Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Eskualde Europarreko 53 estatu-kideek 2012an akordio bat egin zuten esparru estrategiko komun berriari buruz -“Osasuna 2020, gobernu guztietan eta gizartean osasunaren eta ongizatearen aldeko ekintza babesteko estrategia europarrak”9 -, eta, bertan, eskualde europarreko gobernu estatal, erregional eta tokiko guztiak gonbidatu eta animatzen dituzte, beren biztanleriaren osasuna eta ongizatea nabarmen hobetzera; osasuneko desberdintasuna murriztera; osasun publikoa indartzera; eta pertsonen beharrizanetan oinarritutako osasun-sistemak bermatzera, eta, horretarako, sistema unibertsal, parekide, iraunkor eta kalitate altukoak jartzera. 2007an, Europar Erkidegoen Batzordeak osasun-estrategia berri bat ezarri zuen, “Elkarrekin osasunean, EBrako planteamendu estrategikoa (2008-2013)”10. Funtsezko printzipioak honako hauek dira: 1/ Osasun-balio partekatuetan oinarritutako estrategia (unibertsaltasuna, kalitatea, ekitatea, elkartasuna, hiritarren partaidetza, osasun- desberdintasunen murrizketa); 2/ osasuna da altxorrik preziatuena; 3/ osasuna politika guztietan (HIAP-health in all policies- ekimena, Batasunaren lehendakaritza finlandiarrarena); 4/ EBren ahotsa indartzea mundu-mailako osasunaren eremuan. 2014-2020 aldirako, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Hazkunderako Osasun Programa ezartzen duen araudia proposatu dute11. Helburu nagusiak honako hauek dira: osasun-laguntzan berrikuntza sustatzea eta osasun-sistemen iraunkortasuna areagotzea; EBko hiritarrei denbora luzeagoz osasun ona gozatzeko aukera ematea eta mugaz gaindiko osasun-mehatxuen aurrean babesa ematea. Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak, bere aldetik, osasun-desberdintasunak murrizteko Batzordea eratu zuen12. Eta 2010eko Europar Batasuneko lehendakaritza espainiarrak honako lehentasuna ezarri zuen: “berrikuntza Osasun Publikoan: osasunaren gizarte-baldintzatzaileen monitorizazioa eta osasun-desberdintasunen murrizketa”. SARRERA ɤ 15
  • 14. OSASUN PLANA 2013-2020. EGITURA Plana, honako ataletan banatzen da: ESPARRU KONTZEPTUALA Gure gizartearen testuinguruan osasuna zer den zehazten da eta pertsonen osasun indibidualaren eta jaio, bizi, lan egin eta harremanak izateko inguru sozial eta fisikoaren arteko harremanak eta loturak azaltzen dira. Jarraian, Planaren ardatz gidaria azaltzen da: osasunaren gobernu ona eta osasunaren aldeko gobernu ona. PRINTZIPIOAK Antolamendu Sanitarioaren Legeak ezartzen duen euskal osasun-sistemaren printzipio jakinarazleetatik hartu dira Plana inspiratzen duten printzipioak. Antolamendu eta funtzionamenduko printzipio programatikoak ere han daude aurreikusita. ABIAPUNTUA Hasteko, Osasun Plana 2002-2010 ebaluatu ondoren ateratako ondorio nagusiei begiratzen zaie. Ondoren, osasunaren eta haren baldintzatzaileen egoera deskribatzen da eta Euskadiko biztanleriaren osasun-egoera zein den eta osasun-zerbitzuek zer eginkizun duten azaltzen da. Atala bukatzeko, Osasun Plana 2013-2020k eskueran jartzen dituen erronka eta aukerak aipatzen dira. LEHENTASUNEZKO ARLOAK Lehentasunezko Arloak eta haien helburu eta adieraz- leak. Logikoki, horiek dira Euskadiko Osasun Plana 2013- 2020aren muina. EZARPENA ETA JARRAIPENA Ezarpenaren eta Jarraipenaren kapituluan, plana gauzatzeko beharrezko antolamendu-egituraren berri ematen da, eta haren jarraipena, koordinazioa eta ebaluazioa egiteko estrategiak eta tresnak zehazten dira. ERANSKINAK Eranskinek, aurreko epigrafeetan deskribatutako oinarrizko elementuak osatzen dituzte; besteak beste, plana egiteko metodologia, Osasun Plana 2002-2010ko ebaluazioaren laburpena edo nazioarteko gomendioak. 16 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 15.
  • 16.
  • 18.
  • 19. Osasuna, zalantzarik gabe, pertsona guztiek gehien miresten duten baloreetako bat da; are gehiago, osasunari esker dedikatu gaitezke gure bizitzako asmo eta helburuetara energia guztiekin eta gure gaitasunak arrakastaz garatu ditzakegu13. Era berean, osasunik gabe mugatuta gaude eta guztiz aktibo egoteko eta guztiz aktiboak izateko gaitasunak murriztu egiten dira. Osasuna lehen mailako faktore makroekonomikoa da. Giza eskubide bat da, ongizatearen funtsezko elementua, produktu-ondasun publiko globala eta justizia sozialaren eta ekitatearen parte da14. Berau gabe osasun-kostuak areagotu egiten dira, kostu sozial altuak sortzen dira eta laguntza-sistemetan eragiten da, eskariak sortuz eta baliabideak atzeratuz. Bi hamarkada baino gehiago dituen baina indarrean jarraitzen duen eredu honek eredu biomedikoaren ikuspegia zabaltzen du, eta faktore genetiko eta biologiko indibidualez gain osasunaren gizarte-baldintzatzaileen gaineko jarduerak ere aintzat hartzen ditu. 1. irudian agertzen den bezala, faktore desberdinak eragin-geruza zentrokide gisa ulertzen dira, kanpotik barrura. Baldintza sozioekonomiko eta ingurumeneko orokorrek bizitzako eta laneko baldintzetan eragiten dute, eta horiek, euren aldetik, oinarrizko baliabide eta zerbitzuak eskuratzeko aukeraren araberakoak dira; faktore horiek, era berean, gizartearen eta erkidegoaren babesean, bizi-ohituretan eta, azken finean, faktore pertsonal eta familiarretan eragiten dute. Eusko Jaurlaritza osasunaren gizarte-baldintzatzaileen gaineko ebidentziekiko eta interesekiko sentikorra da eta izan da. Gai hau, XIX. mendean dagoeneko nabarmena, XX. mendearen amaieran indar handiz piztu zen. Osasun Sailak, zehazki, esparru kontzeptual hori sartu zuen 2002- 2010 aldirako osasun-plana zehaztean (1. irudia). Osasun Plana, beraz, errealitate honetan oinarritzen da: biztanleriaren osasun-maila (osasunaren magnitudea) hertsiki lotuta dago gizarte-taldeen arteko osasunaren banaketarekin. Osasun-maila eta osasuneko ekitatea txanpon bakar baten bi aldeak dira. Osasun Planak osasuna hobetzeko helburu eta estrategiak ezartzen ditu, eta, hori egitean, maila eta lehentasun berean kokatzen ditu osasun-maila eta osasuneko ekitatea (osasuneko desberdintasun sozialez hitz egitean zera ulertu behar da: generoaren, klase sozialaren, bizilekuaren, jaiotza-herrialdearen, ezintasunaren, motaren eta lan-baldintzen arabera zehaztutako talde sozialen arteko alde sistematiko, bidegabe eta saihesgarriak)7. (2. irudia). BIZIMODU-FAKTOREAK GIZARTEAREN ETA KOMUNITATEAREN LAGUNTZAADINA, SEXUA ETA JARAUNSPEN-FAKTOREAK LANGABEZIA BESTE BATZUK EDATEKO URA OSASUN- ETA SANEAMENDUA ZERBITZUAK BALDINTZA SOZIOEKONOMIKO ETA INGURUMENEKO OROKORRAK ELIKAGAIENEKOIZPENANEKAZARITZA ETA HEZKUNTZAINGURUALAN ETXEBIZITZA - 1. irudia. Osasunaren gizarte-baldintzatzaileen eredua. Iturria: Dalhgren G, Whitehead M, 199115. ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 21
  • 20. Osasun-desberdintasunen egiturazko baldintzatzaileen barruan sartzen dira testuinguru sozioekonomiko eta poli-tikoarekin lotutako alderdiak; horiek ezin dira bakarka neurtu, gizartearen egitura sozialaren baldintzatzaileekin lotuta bai-taude. Gobernuen tradizio politikoaz eta lan-merkatuarekin, etxebizitzarekin, hezkuntzarekin eta gizarte-ongizatearekin lotutako politika makroekonomiko eta sozialez ari gara. Baina gizartean nagusi diren arau kulturalak, balio sozialak eta zuzendaritza eta osasunari emandako balio kolektiboa ere jasotzen ditu. Testuingurua azaltzen duten faktore ho-riek guztiek berebiziko eragina dute estratifikazio sozialeko patroietan. Patroi horiek, era berean, hierarkia sozial des-berdinak sortu eta mantentzen dituzte eta pertsonek beren maila sozioekonomikoaren, generoaren, ikasketa-mailaren, jaioterriaren eta desberdintasun sozialeko bestelako arda-tzen arabera duten posizio soziala zehazten dute. Posizio sozial desberdin horrek, bere aldetik, desberdin-tasunak sortzen ditu tarteko baldintzatzaileen banaketan. Egiturazko eta osasuneko baldintzatzaileen arteko loturak berak eragiten dituen faktoreei buruz ari gara, hau da: bizi -baldintzak eta lan-baldintzak; faktore psikosozialak gizar-te- sareen hedapena eta kalitatea, estresa, eta norberaren bizitzaren gaineko kontrolaren pertzepzioa; osasunarekin lotutako jarrerak adibidez, alkoholaren kontsumoa, tabakoa, dieta edo ariketa fisikoa. Osasun-sistemak ere garrantzi handia dauka osasun -desberdintasun sozialak sortzeko orduan. Izan ere, estal-dura unibertsala eta doakoa den lekuetan ere, maila so-zioekonomiko baxuagoa duten pertsonek oztopo gehiago aurkitzen dute sistemara sartzeko orduan. OSASUN-DESBERDINTASUNAK OSASUN-ZERBITZUAK FAKTORE PSIKOSOZIALAK JOKABIDE-FAKTOREAK ETA FAKTORE BIOLOGIKOAK OSASUN-DESBERDINTASUNEN EGITURAZKO BALDINTZATZAILEAK TARTEKO BALDINTZATZAILEAK TESTUINGURU SOZIOEKONOMIKOA ETA POLITIKOA GOBERNUA ETA TRADIZIO POLITIKOA LAN MERKATUA POLITIKA MAKRO-EKONOMIKOAK AKTORE EKONOMIKO ETA SOZIALAK ONGIZATE-ESTATUAREN POLITIKAK DESBERDINTA-SUNEN ARDATZAK BOTEREA KLASE SOZIALA BALIABIDE MATERIALAK ENPLEGU ETA LANAREN BALDINTZAK ETXEKO ETA ZAINTZARI LOTUTAKO LANAK DIRU-SARRERAK ETA EGOERA EKONOMIKOA ETXEBIZITZA ETA EGOERA MATERIALA BIZILEKUAREN INGURUA GENEROA ADINA ETNIA LURRALDEA KULTURA ETA BALIOAK - 2. irudia. Osasun-desberdintasun sozialen baldintzatzaileen esparru kontzeptuala Iturria: Solar, Irwin eta Navarroren egokitzapena.12 22 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 21. EUSKADIKO OSASUN PLANEAN PLANTEATUTAKO ESKU-HARTZEEN TIPOLOGIA Esku-hartzeak indibidualak edo egiturazkoak izan daitezke, jorratu beharreko eremuaren jatorri gisa zehazten den faktorearen arabera. Esku-hartze indibidualek funtsezko elementutzat jotzen dute autonomia indibiduala, pertsonek bizimodu osasungarriak aukeratzeko (edo ez) arrazoiak ulertzeko orduan. Egiturazko esku-hartzeek pertsonen inguru fisiko, sozial eta ekonomikoek aukera horietan duten eragina aztertzen dute, eta, beraz, inguru horiek aldatzeko xedea dute, aukera osasungarriak sustatze aldera16/17. Beraz, tabakismoa kontrolatzeko estrategia eraginkorraren barruan sartzen dira esku-hartze indibidualak (esaterako, tabakoaren aurkako kontseilua, tabakoaren ohitura kentzeko lana edo osasunari begiratzen dion hezkun- tza) eta egiturazkoak (jarduera legegileak, agintzaileak eta bizi-baldintzen aldaketa). Biztanlerien estrategietan oinarritutako esku-hartzeen helburua desberdintasunen kausen kausak jorratzea da (egiturazko baldintzatzaileak). Horiek sarritan arrisku -faktore indibidualak zehazten dituzte. Informazioan eta kontseiluan oinarritutako estrategia indibidualak, funtsean, osasun-arretako zerbitzuek garatzen dituztenak dira. Osasun Plan honetan biztanleriaren eta gizabanakoen gaineko esku-hartzeak jasotzen dira, osasun-sektorearen eskutik nahiz gainerako sektore inplikatuen eskutik eginak. Beste herrialde batzuetan bezala, osasun-desberdintasun sozialak gure erkidegoan ere oso esanguratsuak dira18/19/20. Ondorioz, berorien murrizketa izango da gure erkidegoko osasun-maila hobetzeko modurik eraginkorrena. Osasunaz kanpoko faktoreekin (adibidez, inguru fisikoaren baldintzekin eta hurbileko harremanekin) lotutako gaixotasun kronikoak geroz eta maizago agertzen dira, eta horrek, era berean, eragina dauka osasun-sistemaren iraunkortasunean, kronikotasunaren erronka jorratzeko sek- tore-arteko ekintza premiazko beharrizana bihurtzen baitu. Osasunaren dimentsioak eta faktoreak ulertzeko esparru hau, osasun-laguntzan eta osasun publikoan oinarritutako tratamendu-antolaketa klasikotik harago doa. Biztanleriaren osasunaren eta ongizatearen gobernu onak, elkarrekin lotuta dauden bi desafiori egiten die aurre: · OsasunaREN gobernantza: osasun-sistema parekidea, iraunkorra, kalitatezkoa eta eraginkorra indartzea. · Osasunaren aldeko gobernantza: zeharkakotasuna eta sektore-artekotasuna administrazio publikoetan, ekoizpen- sektorean eta hirugarren sektorean. Hau da, gobernuek eta beste eragile batzuek osasuna biztanleriaren ongizaterako beharrezko alderdi gisa sendotu dadin egindako ahaleginak14. Biztanleriaren osasun ona kudeatu ahal izateko, lidergo argia hartu behar du Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailaren eskutik, erakunde guztientzako eta gizarte osoarentzako antolaketa-proposamen batekin. Horixe da, hain zuzen ere, Osasuna Politika Guztietan21. (3. irudia). OSASUNAREN GOBERNANTZA ONA EKITATEA, ERAGINKORTASUNA, IRAUNKORTASUNA, ETA OSASUN PUBLIKOAREN KALITATEAOSASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA ONAHERRIALDE BATEN ESTRATEGIAOSASUNA POLITIKA GUZTIETAN: ERAKUNDE PUBLIKO GUZTIEK OSASUNA SORTZEKO AUKERA - 3. Irudia. Osasuna Politika guztietan Iturria: geuk egina. ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 23
  • 22. Osasuna Politika Guztietan adierazpenak politika publiko guztietan aplikatuko den ikuspegia azpimarratzen du eta sektore desberdinetan hartutako erabakiek osasunaren eremuan dituzten eraginak sistematikoki jorratzen ditu. Gainera, sinergiak bilatzen ditu eta sor litezkeen eragin negatiboak saihestu, osasuna hobetuz eta ekitatea areagotuz22 (4. irudia). Gobernantza onak, legegintzaldi desberdinetan zehar Eusko Jaurlaritzaren orientazioetan presente egon denak, geroz eta indar handiagoa dauka nazioarteko foroetan23/24. Gobernantza ona da agente, tresna eta programen lankidetzako, koordinazioko eta integrazioko prozesu bat, lehiakortasunik gabeko lankidetza-filosofian oinarritua, arau egituratu eta sistematizatuen menpe dagoena, eta bere helburua da eraginkortasuna hobetzea, osasunaren baldintzatzaile nagusietan eragitea eta osasunean ekitate handiagoa bilatzea. Osasun Sailak eta Osakidetzak osasunaren gobernantza ona egin dezaten, langileak trebatu egin behar dira eta osasuna kudeatzeko eta lan egiteko era berri hau ezarri behar da. Osasuneko toki-egituren gobernu onak osasun-sistemaren eraginkortasuna, hobekuntza eta tokiko biztanleriaren ikuspegia bete behar ditu. Eta, gainera, eginkizun hauek ditu: · Laguntzako zaintza klinikoak hobetzeko esku-hartzeak. Horretarako, apurka-apurka, laguntza-maila desberdinak elkarren artean eta horiek gizarte-zerbitzuekin uztartzen dituzten zainketen jarraitutasun logikoa lehenetsiko du. · Biztanleriaren osasunaren gaineko esku-hartzeak. Tokiko osasun-egiturak ez dira soilik laguntzazkoak eta klinikoak; biztanleriaren osasunaren gainean erantzukizuna dute eta beren zerbitzuak beste toki-eragile batzuekin (hezkuntza, ariketa fisikoa sustatzeko esku-hartzeak, elikadura osasungarria eta osasun-desberdintasuna) integratu behar dituzte, hiritarren partaidetza sustatzen duten eta erkidegoko osasun-aktiboak jasotzen dituzten mekanismo eta prozeduren bidez. · Eraginkortasunak identifikatzeko esku-hartzeak; horretarako, bikoiztasunak ezabatu eta tokiko eragile desberdinetako zerbitzuak egokitasunez uztartuko dira. Erakunde publikoen jarduerak erakutsi behar duen osasunaren aldeko gobernu ona ez da besterik Osasuna Politika Guztietan ideiak dakarren ikuspegi berria baino. Eta bere helburu nagusia hauxe da: politika publikoen emai- tzak eta eraginkortasuna hobetzea, ekitate, ongizate eta osasunari dagokienez (5. irudia). - 4. Irudia. Osasuna Politika Guztietan: ideia hori ezartzeko esparru kontzeptuala Iturria: Shankardass, Solar et al. 201125 TESTUINGURU POLITIKOA, EKONOMIKOA ETA SOZIALA EZARPENAREN HASIERA ERAGIN, FINANTZA ETA IRAUNKORTASUN MEKANISMOAKOSASUNAREN ETA GIZARTEA- REN IKUSPEGIAHASIERAKO TESTUINGURUAEZARPEN- MEKANISMOAKNAZIOARTEKO ERAGINAKALDAKETA POLITIKOAK EMANDAKO AUKERA · ARAZOA · POLITIKAK · POLITIKAESKU-HARTZEAREN DISEINUASARBIDEAKEKITATEAREN LENTEAESKU-HARTZEAREN KUDEAKETA ETA KONTROLA 24 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 23. - 5. Irudia. Sektore-arteko ekintzaren piramidea. Erabaki-hartze integratua, politiken koordinazioa eta lankidetza Iturria: Meijers E, Stead D, 2004 (adaptado)26 INFORMAZIOALANKIDETZAPOLITIKEN KOORDINAZIOAERABAKI- HARTZE INTEGRATUAPOLITIKA BERRIABATERA ZEHAZTUTAKOASEKTORE-POLITIKAERAGINKORRENAK ETA DOITUENAKSEKTORE-POLITIKAERAGINKORRENAKELKARREKINTZAELKARREN MENDEKOTASUNAHARREMAN FORMALAKBALIABIDEEN BEHARRAAUTONOMIA GALERAZEHAZTASUNAIRISGARRITASUNABATERAGARRITASUNAINTERDEPENDENTZIA EUSKO JAURLARITZAREN PLANIFIKAZIOA ETA HORREK OSASUNEAN DUEN ERAGINA Azaldutako planteamenduekin bat eginez, euskal hiritarren ongizatea hobetzeko tresna eraginkor gisa benetan balioko lukeen osasun-plan bat egin ahal izateko, beharrezkoa zen X. Legegintzako Gobernuaren Planetan (2012- 2013) aurreikusi ziren eta osasunarekin harreman zuzena zuten politika guztiak identifikatzea. Politika horiek taula honetan daude jasota. GOBERNU PLANAK SAILA Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Lehendakaritza Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015 Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2011-2014 Enplegua eta Gizarte Politikak IV. Ingurumen Esparru Programa 2011-2014 Ingurumena eta Lurralde Politika Euskadiko Berrikuntza Publikoko Estrategia 2014-2016 Justizia eta Herri Administrazioa Euskara Plana Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Osasun Plana 2013-2020 Osasuna ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 25
  • 24. SAILEN PLANAK SAILA Gazteentzako Jarduera Soziosanitarioko Plana Osasuna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Adinekoei Arreta Soziosanitarioa emateko programa Osasuna Enplegua eta Gizarte Gaiak Mendekotasunen Plana Osasuna Ariketa fisikoaren Plan Estrategikoa 2020 Osasuna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Nerabeen Aisialdi eta Hezkuntzarako Plana Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Osasuna Familiak babesteko erakunde arteko plana Enplegua eta Gizarte Gaiak Gizarteratzeko erakunde arteko plana Enplegua eta Gizarte Gaiak Immigrazio, Hiritartasun eta Kultura arteko Bizikidetzaren IV. Plana Enplegua eta Gizarte Politikak III. Gazte Plana Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Gazte Kirolaren Plana Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa Segurtasuna Babes Zibilaren plana Segurtasuna Hiriaren birgaikuntza eta birsorkuntza babesteko programa Enplegua eta Gizarte Politikak Garraio iraunkorreko plan zuzendaria Ingurumena eta Lurralde Politika Kutsatutako lurren plana Ingurumena eta Lurralde Politika Plan hidrologikoa Ingurumena eta Lurralde Politika Elikaduraren Industriaren Plan Estrategikoa Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Enplegu plana Enplegua eta Gizarte Politikak Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategia Enplegua eta Gizarte Gaiak Sasoikako Lanari arreta emateko plan integrala Enplegua eta Gizarte Politikak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Txikizkako Merkataritzaren Euskal Plana Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Nekazaritzaren sektoreari babes integrala emateko plana Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Euskal Estatistika Plana 2014-2017 Eustat 26 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 25. Era berean, osasunean eragina duten Eusko Jaurlaritzako politika hauek guztiak identifikatzearekin batera, politika horien estrategiak koordinatu eta elkarrekin harremanean jarri behar izan dira, eta baita horien jarraipena egin ere, nabaria da-eta osasun publikoan duten eragina. Plan honen oinarrietako bat da, era berean, hiritarren partaidetza izatea. Hori Antolamendu Sanitarioaren Legeko printzipio programatikoetan ezarrita dago. Hainbat formulatan gauzatzen da partaidetza; adibidez, kontsultak egiteko, planen gaineko aholkuak emateko, edota emaitzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko ahalmenak dituzten partaidetza komunitarioko kontseiluetan. Hiritarren partaidetza jorratzean, Euskadiko Osasun Planak helburu batzuk zehazten ditu: informazioa, kontsulta, partaidetza edo pertsonen ahalduntzea. Hala, esaterako, hiritarrak agente aktiboak bihurtzen dira osasun-zerbitzuak zehaztu, antolatu eta hobetzeko orduan, eta gainditu egiten da informazio hutsera mugatutako ikuspegi paternalista. Era honetan, pertsonak (banakako eta erkidegoko ikuspegitik) politika guztietan osasun estrategiaren ardatz bihurtzen dira, eta baita sistemaren erdigune ere. Osasunaren eta gaixotasunaren gaineko erabakiak hartzeko eta erantzukizunak izateko duten autonomia ere indartzen da. Gaixoen elkarteekin eta hirugarren sektorearekin lankide- tzan aritzeko esparru eta tresnak osatzen dira. Eta osasun -zerbitzuak zehaztu, antolatu eta hobetzeko orduan parte hartzeko bideak ezartzen dira. ESPARRU KONTZEPTUALA ɤ 27
  • 26.
  • 27. 3. PLANA INSPIRATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK
  • 28.
  • 29. UNIBERTSALTASUNA · Euskadin bizi diren pertsona guztiek aukera unibertsala izatea, osasuna babesten, prebenitzen eta sustatzen duten kalitatezko osasun-arretako zerbitzuetara sartzeko. ELKARTASUNA · Hiritar guztiei kalitatezko osasun-arreta ematea, beren gaitasun ekonomikoa edozein izanda ere. · Gizartean osasun-jardueraren kontuak emateko sistemak ezartzea. · Erakundeen eta herritarren arteko erantzukidetasuna, osasun-baldintzatzaileei eta osasunarekin lotutako jokabideei dagokienez, biek dute-eta euren ardura arlo horietan. EKITATEA · Sozialki, ekonomikoki, demografikoki edo geografikoki zehaztutako biztanle-taldeen artean gaixotasuneko eta osasuneko alde sistematiko eta saihesgarririk ez egotea. Osasunean ekitatea lortzeko, pertsona bakoitzak gaitasun bera izan behar du bere osasuna bete-betean gara- tzeko, bere baldintza sozialak edozein izanda ere (posizio soziala, generoa, bizilekua, lan-mota, diru-sarrerak, ikasketa-maila eta jatorrizko herrialdea). · Osasun-zerbitzuek maila guztietan emandako sarbide, erabilera eta kalitatean ekitatea sustatzea. · Osasun-ekitateari eustea, justizia soziala bilatzen duen garapenaren parte gisa. Ekintza ororen abiapuntua eta muina pertsonak direla kontuan hartuta, eta helburu eta lehentasun nagusia osasuna hobetzea dela ikusita, Euskadiko Osasun Plana 2013- 2020 hainbat funtsezko printzipiotan oinarritzen da, eta printzipio horiek eusten diete Planean bertan zehazten eta aurreikusten diren estrategia, ekintza eta politika guztiei. Printzipio horiek guztiak Antolamendu Sanitarioaren Legetik (8/1997) datoz, eta berau da Plan honek aurrera egiteko erreferentziazko araudi-esparrua eta bidea. Horri esker, osasunaren sustapena lehenesten da eta euskal osasun- sistema kalitatezkoaren iraunkortasuna bermatzen da. Horrenbestez, hauek dira Euskadiko Osasun Plana 2013-2020ren azpian dauden printzipioak. Labur azalduko dugu zein garrantzi eta izaera duten printzipio horiek osasunaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko ekintza instituzional eta soziala gidatuko duen ibilbide-orri honen testuinguruan. OSASUN-ZERBITZUEN KALITATEA · Zerbitzua jasotzera datorren biztanleari adeitsu eta jator kasu egitea. · Laguntza-mailen arteko koordinazioa. · Mikro-mailan lankidetzan jarduteko ikuspegia; osasunean, gizartean eta erabaki estrategikoetan erantzukizuna duten erakundeen tokiko sareak. Gizarte-eran- tzukizun korporatiboa. · Ikerketa sustatzea, biztanleriaren osasuna hobetzeko eta emandako osasun-zerbitzuak bideratzeko. Garapena eta berrikuntza, profesionalen artean partekatutako ezagutzaren sustapena. · Laguntza-prozesuen eraginkortasuna, segurtasun klinikoa oinarrizko alderdi gisa aintzat hartuz. HIRITARREN PARTAIDETZA · Gizarte zibileko erakundeen partaidetza, osasun-agendak zehaztu eta aplikatzeko orduan. · Auto-laguntzaren eta erantzukizun pertsonalaren sustapena IRAUNKORTASUNA · Sektorearen eraginkortasuna hobetzea, laguntzako eta Osasun publikoko eredu integratuen bidez. · Laguntza-mailen koordinazioa, eta baita gizarte-zerbi- tzuek beste sektore batzuekin duten koordinazioa ere. PLANA INSPIRATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK ɤ 31
  • 30.
  • 32. 34 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 33. OSASUN PLANA 2002-2010. EBALUATZEA OSASUNAREN EGOERA ETA BALDINTZATZAILEAK Osasun Plana 2002-2010 ebaluatzetik ondorio nagusi hauek atera dira: · Jaiotzako bizi-itxaropenak gora egiten jarraitzen du, bai gizonengan, bai emakumeengan, nahiz eta emakumeen artean alde sozialak handiagoak diren. · Gazteen arteko heriotzak murriztu dira eta, orokorrean, baita kanpo-kausen ondoriozko heriotzak ere. · Haurren heriotzak beherantz jarraitzen du. · Tabako-kontsumoaren prebalentziak eta tabakoaren kearen esposizioak nahiz bestelako legez kanpoko drogen kontsumoak behera egin dute. Nabarmen igo dira tabako-kontsumoko alde sozialak. · Alkoholaren ohiko kontsumoaren prebalentzia igo egin da. Mende-aldaketarekin hasitako joera demografikoak gailentzen dira Euskadiko egungo egoera demografikoan; hau da, biztanleriaren igoera, jaiotzen eta heriotzen arteko oreka eta migrazio-saldo positiboa gertatzen ari da. Eustatek 2020rako egindako proiekzio demografikoetan oraindik ere biztanleriak gora egiten du, baina modu motelagoan. Biztanleriaren zahartze-prozesuak argi eta garbi jarraitzen du bere bidea, eta 2020an biztanleriaren %22,5 zaharra izango da, jaiotzako bizi-itxaropena areagotzearen eta heriotza jaistearen ondorioz; amatasunaren batez besteko adina ere apurka- apurka atzeratzen doa. Euskadin jarduera ekonomikoaren bilakaerak hedapen-aldi luzea dauka, 90eko hamarkadaren erdialdetik 2007. urtera arte, gutxi gorabehera; 2007an bertan, egun bizi dugun krisi larria gogor agertzen hasi zen. Urte horretan azkar eta nabarmen jaitsi ziren BPGren urte arteko aldakuntza-tasak, Espainian eta Europar Batasunean gertatzen ari zen bezalaxe. Era berean, langabezia-tasak igo egin ziren eta, Eustaten arabera, 2012an %11,7 izan ziren emakumeen kasuan eta %12,5 gizonen kasuan. 2009. urteaz geroztik aldi baterako kontratazioak igo egin dira, mugagabeen aldean. Euskaldunentzako pobrezia-arriskua 2012an %7,3 igo da, diru-sarrerak berma- tzeko euskal sistemak eusten jarraitzen dion arren. · 64 urtetik gorakoengan, eta batez ere gizonengan, igo egin da 2 motako diabetes mellitusen prebalentzia. · Obesitateak eta hari lotutako gaixotasunek gora egin dute. · Zirkulazio-aparatuko gaixotasunen ondoriozko herio- tzak murriztu egin dira, nahiz eta oraindik ere heriotza -kausa garrantzitsua diren, eta, gaitz honi dagokionean, desberdintasun sozialak nabarmen handitu dira, bai gizonen artean, bai emakumeen artean. · Minbiziaren ondoriozko heriotzak murriztu egin dira; gizonen artean behera egin du biriketako minbiziak eta emakumeen artean bularreko minbiziak; hala ere, igo egin da emakumeen artean biriketako minbiziaren ondoriozko heriotza. Ikerketa batzuen arabera, euskaldunen artean kapital soziala ahuldu egin da, harremanetan eta bizitza sozialean emandako denbora murriztu egin baita (Denbora Aurrekontuen Inkestak, Eustat). Hala ere, babes sozial afektibo baxua duten emakumeen prebalentzia, DUKEren babes sozialeko eskalaren arabera, murriztu egin da 2007 eta 2013 artean, eta EAEOIen arabera egonkor mantentzen da gizonen kasuan. Hala ere, arreta handiz erreparatu behar zaie gizon eta emakumeen artean prebalentzia askoz altuagoak dituzten klase sozial behartsuenei. Azken urteetan Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da. Urtean airearen kalitate on edo onargarria izandako egunen portzentajea 2005ean %94,6 izatetik 2010ean %99,1era pasa zen. Gune guztietan nabarmen jaitsi da kalitate txarreko airedun egun-kopurua, emaitza txarrenak zituzten guneetan barne. Hobekuntza horiek gorabehera, indarreko legedia urratu egin da EAEko gune desberdinetako PM10-en indizeari dagokionez, eguneko muga 50 μg/m3 gainditu baita kasu batzuetan. ABIAPUNTUA ɤ 35
  • 34. Familia euskaldunek beren inguru fisiko eta sozialaren gainean duten pertzepzioa nabarmen igo da azken hogei urteetan zehar. Inguru fisikoari dagokionez, osasungarri gisa sailkatzen duten familien proportzioa igo egin da (%65,4 2009an, 1989ko %50,8ren aldean. Bizi Kalitatearen Inkesta. Eustat). EAEn edandako uraren kalitatea ona da biztanleriaren %98rentzat. Era berean, azken urteetan elikaduraren ondorioz toxinfekzioak nabarmen jaitsi dira, bai agerraldi -kopuruari dagokionez, bai erasandako pertsonen kopuruari dagokionez. EUSKADIKO BIZTANLERIAREN OSASUN-EGOERA Euskadiko bizi-itxaropena (BI) apurka-apurka gorantz doa gizonen eta emakumeen artean, adin guztietan. Emakumeen bizi-itxaropena gizonena baino altuagoa den arren (86,4 eta 79,5 urte, hurrenez hurren), azken hamarkadan irabaziak altuagoak izan dira gizonentzat, jaiotzako bizi-itxaropena %3,7 igo baita, emakumeenaren gainetik (%2,9). 2007az geroztik, ezgaitasunik gabeko bizi-itxaropenean (EGBI) joera aldatu dela ikus daiteke, batez ere emakumeen kasuan. Gizonek ezgaitasunean bizitako urteak 9,1 izatetik 10,3ra pasa ziren eta emakumeen kasuan 11,7tik 13,3ra, 2012-2013 aldian. Jardueraren muga kronikoaren prebalentzia igo izanak azal dezake EGBIren jaitsiera hori; gizonen artean %10 igo zen eta emakumeen artean %31, aldi horretan. Muga handiagoa da maila sozioekonomikoa baxuagoa denean, eta desberdintasuna nabarmenagoa emakumeen artean gizonen artean baino. Hautemandako osasunari dagokionez, euskaldunek beren osasunaren gainean duten pertzepzioa hobetu egin da azken hamar urteetan. Gizonen %16k eta emakumeen %12k diote bere osasuna nola-halakoa edo txarra dela 2013an; 2007an %17 eta %23 izan ziren. Hautemandako osasuneko desberdintasun sozialek bere horretan jarraitzen dute eta bereziki garrantzitsuak dira emakumeen kasuan; horientzat desberdintasunaren indize erlatiboa bikoiztu egin da azken hamarkadan (1,7 2002an eta 2,55 2013an), eta maila sozioekonomiko baxuagoa dutenen artean osasun okerragoa hautematen da. Patologia kronikoak dituzten gaixoen kopurua apurka- apurka gorantz doa Euskadin, prozesuen konplexutasunak ere gora egiten duen heinean. 65 urtetik gorako euskaldunen %38k gaixotasun kronikoren bat duela uste da eta proportzio hori seguru asko bikoiztu egingo da 2040. urterako27. Osasunaren inkestak (EAEOI-2013) prebalentzia are handiagoak ematen ditu arazo kronikoen kasuan (%44,7 gizonengan eta %46,9 emakumeengan). Patologia aniztun gaixoen proportzioa (hau da, 2 egoera edo gehiago dituzten eta osasun-arreta behar duten gaixoena) %21era igo da gizonen kasuan eta %26ra emakumeen kasuan (Orueta et al, 2013)28. Patologia nagusienen artean lehenengoa hipertentsio arteriala da (%18,7 gizonengan eta %19,4 emakumeengan), ondoren antsietatea/estresa (%7,3 eta %14,1, hurrenez hurren), diabetes mellitusa (%6,4 eta %5,3), artikulazio-arazoak (%2,3 eta %5,3) eta depresioa (%1,8 eta %5,2). Egileek gradiente sozioekonomiko bat deskribatzen dute osasun-arazo gehienentzat, bi sexuetan, eta batez ere emakumeen artean nabarmenago. Pribatizazio altuagoko guneetan bizi diren biztanleen artean ere gaixotasun-karga handiagoa da. Osasun mentaleko arazoak, zehazki antsietatea eta depresioa, nabarmen igo dira Euskadin (EAEOI 2013): gizonen artean %35 eta emakumeen artean %40 2002- 13 artean. Era berean, osasun mentaleko arazoetako desberdintasun sozialak igo egin dira, batez ere gizonen artean. Ospitaleratuta egon beharko lukeen pertsona-kopurua etengabe igo da azken urteetan. 2011n guztira 140 alta egon ziren 1000 biztanleko, hau da, aurreko urtearen aldean kopurua %1,6 igo zen. Diagnostiko-talde handien arabera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunek, digestio-aparatuko gaixotasunek eta arnasketa-aparatuko gaixotasunek sortu zuten gaixotze-tasa handiena gizonen artean, eta emakumeen kasuan, aldiz, haurdunaldiarekin, erditzearekin eta puerperioarekin, zirkulazio-aparatuko gaixotasunekin eta digestio-aparatuko gaixotasunekin lotutakoak izan ziren nabarmenenak. Gizonengan, zehazki, bihotz- gutxiegitasuna (%2,6), bronkitis kronikoa (%2,4), iztai- hernia (%2,3) dira altako diagnostikorik ohikoenak eta, emakumeen kasuan, haurdunaldi kronologikoki aurreratua (%3,5), kolelitiasia (%2,4) eta bihotz-gutxiegitasuna (%2,3). Heriotza-tasari dagokionez, heriotza-kopuruak goranz- ko joera izan du azken hamarkadan (%10 igo da 2001- 11 aldian), biztanleriaren zahartzearen ondorioz. EAEko Heriotza-tasaren Erregistroaren arabera, 2011n tumoreak dira biztanleriaren heriotzaren lehen kausa, %32ko por- tzentajearekin; bigarren tokian daude zirkulazio-sistemako gaixotasunak, %29rekin; emakumeen artean ordena alderantzizkoa da. Baheketa-programek EAEko biztanleriaren artean hedapen handia eta onarpen zabala duten praktika prebentiboak islatzen dituzte. Bularreko-minbizia goiz atzemateko programak estaldura onak dauzka, %80,66ko partaidetza- tasarekin. 2012an guztira 114.978 mamografia egin dira. EAEOIen datuen arabera, gainera, programan sartzeko desberdintasun sozialak apurka-apurka jaisten doaz. 2008an, 36 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 35. OSASUN ZERBITZUAK Euskadin osasun-gastuetara bideratutako BPGren por- tzentajea %8,8koa izan zen 2009an, 2.602 €-ko gastuarekin biztanleko. Azken hamarkadan, zehazki, igoera nabarmena egon da (BPGren %6,5 eta 1296 € biztanleko, 2000. urtean). Finantzazioaren %75 publikoa da. (Eustat. Osasunaren kontua). Nazioarteko egoerak alderatzean, OCDEk 2009. urterako ematen dituen datuekin, EAEn osasunaren gaineko per capita gastua 3.658 EPAkoa (erosketa-paritatearen ahalmena €-etan) da biztanleko; hau da, Erresuma Batua (3.487), Finlandia (3.226) eta Espainia (3.067) bezalako herrialdeen gainetik eta Norvegia (5.352) eta Suitzaren (5.144) azpitik dago, besteak beste. Nolanahi ere, osasun -gastua BPGren gainean zenbatekoa den kontuan hartuta, oraindik ere herrialde garatuenen azpitik gaude. Ospitale-sektorearen funtzionamendu-adierazleen bilakaeraren arabera, izugarri igo dira errotazio-adierazleak, ia bikoiztu egin baita oheko laguntza-jarduera 1986az geroztik, batez besteko egonaldia eta arrazoi kirurgikoen ondoriozko egonaldia murriztu egin direlako. Kirurgiako EAEn kolon-minbizia goiz atzemateko programa martxan jartzea onartu zen eta haren estaldura apurka-apurka handituz eta areagotuz joan da. 2012an, 50-69 urteko gizonen partaidetza-tasa %62koa izan da eta emakumeena %68koa; guztira, 541.000 pertsona ikertu dira. Haurren Hortzak Zaintzeko Programak (PADI) 2012an guztira 115.008 haurri eman zien arreta (mutilak, %65,6; neskak, %66,2), eta 2011ren aldean partaidetza hobetu zuen (%65,9 eta %63,8, hurrenez hurren). Down sindromearen eta beste kromosomopatia batzuen baheketa 2009an pilotatu zen eta 2010ean hedatu zen sistema publikora doazen haurdun guztietara, beren haurdunaldia kontrola- tzeko. Programak onarpen handia dauka (%1etik beherako bazterketa) eta 2012an guztira 15.995 emakume haurdunek parte hartu zuten programan. Jaioberrien baheketa -programak EAEn jaio diren haurren %100 estaltzen du eta oso gutxik baztertzen dute (bi kasu 2012an). Programaren helburua gaixotasun metabolikoak eta bestelako gaixotasunak goiz atzematea da. Txertoen Programa prebentzio-jarduerarik garrantzi- tsuenetakoa da, batez ere infekzio-gaixotasunen eremuan. Azken urteetan txerto berriak sartu dira haurren txerto -egutegira (VPH) eta, hala, egun estaldura altua dago txerto -sorta desberdinetan (%90etik gora). Osasunarekin lotutako jokabideei dagokienez, EAEOI 2013ren arabera, gure biztanlerian igo egin da alkoholaren ohiko kontsumoaren prebalentzia, bai gizonengan, bai emakumeengan, eta kasu honetan klaserik ahaltsuenei eragiten dien gradiente sozioekonomikoa dago. Hala ere, murriztu egin da tabako-kontsumoaren prebalentzia, bai gizonengan, bai emakumeengan, eta jaitsiera hori oso nabarmena da tabakismo pasiboaren prebalentzian. Euskadi eta Drogak ikerketako (2012) datuen arabera, Euskadin legez kanpoko drogen kontsumoaren prebalentzia nabarmen jaitsi da, eta, hala, 2004. urteaz geroztik (orduan lortu ziren kontsumo-kuota historikoki altuenak) agerian dagoen beheranzko joera finkatu egin da. Hala eta guztiz, kontsumo esperimentalaren mailak altuak dira oraindik ere, eta azken urteetan murrizketak egon diren arren, EAE dago EBren barruan kanabis kontsumoaren tasarik altuenak dituzten eskualde eta herrialdeen artean. Ariketa fisikoa praktikatzeari dagokionez, azken hamabost urteetan mendizaletasunaren prebalentzia %17 jaitsi da gizonengan (%26,6 2013an) eta emakumeengan ez da aldatu (2013an %34,0). Azken hamar urteetan, EAEn obesitatearen egoera nabarmen okertu da. 16 urtetik gorako pertsona obesoen proportzioa 2002an baino %25 altuagoa da. Obesitateak klase sozialen arabera duen banaketak goranzko gradientea erakusten du maila sozioekonomikoa jaitsi ahala. Talde dirudunenetan pertsona obesoen proportzioa igotzean, obesitateko alde sozioekonomikoak murriztu egin dira. batez besteko egonaldiaren jaitsiera 10,1 egunetik 3,7ra jaitsi da 1989 eta 2009 urteen artean. Argi dago 90eko hamarkadaren hasieran martxan jarri ziren alternatibak, adibidez etxez etxeko ospitaleratzea eta egonaldi laburrez ospitaleratzeko unitateak, neurri handi batean jaitsiera honen erantzuleak izan direla. Gaixoaren segurtasun klinikoari dagokionez, Osakidetzako ospitaleetan infekzio nosokomialen prebalentzia 2012an %6,4koa izan zen. Erakundeen %100ek Segurtasun Plan eguneratua zuten eta, gaixoaren segurtasunari dagokionean ikasten joateko, apurka-apurka zabaltzen ari ziren kontrako efektuen jakinarazpen-sistema korporatiboa. Itxarote-zerrenda kirurgikoak Osakidetzako erakundeetan batez beste 52,1eko atzerapena izan zuen. Gaixoen %16 itxarote-zerrendan egon zen hiru hilabetetik gora. Lehen-mailako osasunean, bisita bakoitzeko kontsulta 9,6 minutukoa izan zen batez beste, eta, pediatrian, 10,6koa. ABIAPUNTUA ɤ 37
  • 36. Laguntzaren balorazio orokorra, Osakidetzako zentroen asetasun-inkestetan, 2012an positiboa izan zen (bikaina+oso ona+ona) inkesta egin zuten pertsonen %95 baino gehiagoren ustez, bai lehen-mailako arretako kontsultetarako, bai ospitale barruko kanpo-kontsultetarako, ospitaleko larrialdietarako eta ospitaleratze orokorrerako. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren 2011ko Osasun Barometroaren arabera, Euskadin hiritarren %27k uste du osasun-sistemak nahiko ondo funtzionatzen duela eta %54k uste du aldaketak behar dituela. OSASUN PLANAREN ERRONKAK ETA AUKERAK Osasun Plan hau bi milioitik gora pertsonari zuzenduta dago eta bere helburu nagusia hiritarren osasuna eta ongizatea hobetzea da. Gorago deskribatu den bezala, EAEren abiapuntua ona da, kalitatezko osasun-sistema duelako eta gizartean aintzatetsita dagoelako, eta baita osasun-maila oso altua duelako ere. Testuinguru honetan, Osasun Planak beregain hartu behar dituen erronkak eta aukerak honako hauek dira: · Erakundeen arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernuaren eta gainerako erakundeen xede gisa har daitezen. · Osasunean dauden desberdintasun sozialak eta genero- desberdintasunak murriztea, krisi ekonomikoaren ondoriozko pobrezia-arriskuan eta eskastasun-egoeretan ere. · Kalitatezko osasun-sistema unibertsala bermatzea, etxetik hurbilago dauden eta konplexutasun gutxiago duten laguntza-mailak indartuz -esaterako Lehen Mailako Arreta-, hala irisgarritasun hobea ziurtatu dadin eta osasuneko desberdintasunak saihets daitezen. · Osasun-sistema egokitzea, gaixotze-tasa anitzaren eta gaixotasun kronikoen karga geroz eta handiago hori kalitatez eta eraginkortasunez tratatzeko. Pertsonak izango dira osasun-sistema osoan integratutako arreta integralaren ardatz nagusi, eta betiere laguntza-maila guztietako koordinazioan eta lankidetzan oinarrituta jokatuko da. · Arreta soziosanitarioa sustatu eta indartzea, gizartearen eta osasunaren sektoreen koordinazioa bultzatzen duten prozedura eta mekanismoak jarriz. · Inguru eta jokabide osasungarriak sustatzea, batez ere herri-mailan sektore desberdinen lankidetzarekin garatutako erkidego-proiektuen bidez. 38 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 37.
  • 38.
  • 39. 5. LEHENTASUN ARLOAK - HELBURUAK - EKINTZAK - ADIERAZLEAK
  • 40. Osasun Plana egitean, ahalegin handia egin da arloetako edukien artean eta edukien eta helburu eta adierazleen artean koherentzia eta jarraitutasuna lortzen. Koordinazio Teknikoko Batzordeak berebiziko garrantzia izan du kohe-rentzia- prozesu horretan. Sarrera honetan ezer baino lehen adierazi beharra dago hainbat helburu zehatz Eusko Jaurlaritzako beste Sail ba-tzuen eremuan kokatutako eskumenekin lotuta daudela; adibidez, Toki Administraziokoekin (foru aldundiak eta udalak) eta hirugarren sektorekoekin. Kapitulu hau bost arlotan egituratzen da eta arlo bakoitzak berarekin lotutako helburuak, ekintzak eta adierazleak jaso-tzen ditu. 1 eta 5 arloak zeharkakoak dira, eta 2, 3 eta 4 arloak biztanleria-talde zehatzei buruzkoak. LEHENENGO ARLOA: Politika publiko guztietan osa-suna eta osasuneko ekitatea sartzea eta euskal osasun-sis-tema ekitatezkoa eta kalitatezkoa indartzea. Zeharkakota-suneko helburu eta mekanismoak ezartzen ditu, gainerako sektore eta erakundeen agendetan osasuna ezagutzera emateko, osasunean ahalik eta ekitate gehien lortzeko. Gainera, hiritarren partaidetzarako benetako bide eraginko-rrak irekitzen ditu eta osasunaren aldeko zuzendaritza one-rako betekizunak zehazten ditu. BIGARREN ARLOA: Biztanleriaren gainean jardutea, gaixotze- eta heriotza-tasak jaisteko eta biztanleriarengan eragin handiena duten gaixotasunen mendekotasuna ere murrizteko. Hemen jorratzen dira ikuspegi integrala duten laguntza-prozesuen helburu eta ekintzak, kronikotasunaren eta mendekotasunaren arreta, medikamentuen erabilera arrazionala eta depreskripzioa, segurtasun klinikoa eta bizitzako egoera terminalak. Osasun-arazo esanguratsue-netarako helburu zehatzak finkatzen ditu. HIRUGARREN ARLOA: Zahartze osasuntsua sustatzea. Zahartze aktiboa sustatu nahi du, pertsonen autonomia mantentzeko esku-hartzeen bidez. Balorazio integrale-rako, diziplinarteko kudeaketarako eta teknologia berrien erabileraren prestakuntzarako mekanismoak proposatzen ditu eta pertsonak beren ohiko inguruan mantentzea eta boluntario-lanak egitea sustatzen du. LAUGARREN ARLOA: Haurtzaroan eta gazterian osa-sun- baldintzak eta aukerak hobetzea. Haurrek eta gazteek osasunaren gainean dituzten eskumenak lantzen ditu, era-baki osasungarriak eta seguruak hartzeko. BOSGARREN ARLOA: Estilo eta bizimodu osasunga-rriak, sektoreen arteko lankidetzaren eta tokiko eta erkide-goko lanaren bidez (6. irudia). 2. ARLOA GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONAK 3. ARLOA ZAHARTZE OSASUNTSUA 4. ARLOA HAUR ETA GAZTEEN OSASUNA 1. ARLOA EKITATE ETA ERANTZUKIZUNA 5. ARLOA INGURU ETA JARRERA OSASUNTSUAK - 6. Irudia. Arloen konektibitatea eta integrazioa Iturria: geuk egina. 42 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 41. Euskadiko biztanleen bizi-itxaropena gorantz doa arian -arian. Hala ere, osasuneko lorpenak ez dira era berean iritsi talde sozial guztietara eta, ondorioz, osasunean desberdintasun sozialak daude; hau da, sozialki, ekonomikoki, demografikoki edo geografikoki zehaztutako taldeen artean osasun-alde bidegabeak eta saihesgarriak irauten dute. Osasuna zehazten duten faktoreak anitzak eta konplexuak dira eta osasun-arretan soilik oinarritutako ikuspegiak ez dira nahikoak eta kapazak osasuna eta osasuneko ekitatea hobetu eta sustatzeko. Osasunaz bestelako sektoreetako ekintzen mendeko faktoreek zeregin garrantzitsua dute erkidegoko osasunean, eta errealitate horrek agerian uzten du politika guztietan sartu behar dela osasuna eta uztartu egin behar direla osasun-jarduera indibidualak (osasun-zerbitzuen ahalegin gehien jasotzen dituztenak) eta biztanleriaren jarduera, horrela osasunaren eta gaixotasunen “kausen kausak” aldatzeko. Bi ikuspegiak beharrezkoak eta osagarriak dira, osasuna sustatu eta gure erkidegoko gaixotasunak prebenitzeko. Eta ikuspuntu horrekin zehazten dira, hain zuzen ere, Arlo honetako ekintzak, EAEko biztanleriaren osasun-kezkak murrizteko. OSASUNAREN GIZARTE- DESBERDINTASUNEN MAGNITUDEA ETA BANAKETA GABEZIA SOZIALA ETA OSASUNA Familien eta etxeen baliabide ekonomiko eta materialak biztanleriaren bizi-kalitatean eta osasunaren gizarte-baldin- tzatzaileetan garrantzitsuenetakoak dira. Bizi dugun krisi ekonomiko honek diru-sarrera urriekin lotutako pobreziaren eta eskastasunaren arriskua areagotzen du, eta hori, era berean, mehatxua izan liteke euskal biztanleek azken urteetan izan duten osasun- eta ongizate-mailarentzat. Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen inkestako datuen arabera, krisi ekonomikoaren ondorioz pobrezia-arriskua igo egin zen 2008-2012 aldian (%4,1etik %7,3ra, hurrenez hurren). Hala, areagotu egin ziren muturreko gabezia- egoerak eta errealitate honen adierazpen larrienetako batzuk agerian geratu ziren; adibidez, elikadura-arazo larriak zituzten etxebizitzak 2008an %2,1 izatetik 2012an %3,1era igo ziren. Enplegu-galerak pobrezia areagotzen du. Halaber, lan -egoera, enpleguaren kalitatea eta, batez ere, enpleguaren falta osasunean eragina duten faktoreak dira. Hamabost urte baino gehiagoz langabezia-tasak apurka-apurka murrizten joan ondoren, azken bost urteetan EAEko biztanleriak ikusi du langabezia areagotzen ari dela eta enpleguaren kalitatea okertzen ari dela. Errealitate honek, eremu pertsonal, familiar eta sozialean era negatiboan eragiteaz gain, areagotu egiten du gaixotu eta goiz hiltzeko aukera eta osasuneko ekitate ezaren arriskua (1 eta 2 grafikoak). 5.1. 1. LEHENTASUN-ARLOA: EKITATEA ETA ERANTZUKIZUNA POLITIKA PUBLIKO GUZTIETAN OSASUNA ETA OSASUNEKO EKITATEA SARTZEA ETA EUSKAL OSASUN-SISTEMA EKITATEZKOA ETA KALITATEZKOA INDARTZEA XEDEA: EAEKO BIZTANLERIAN OSASUNEAN DAUDEN DESBERDINTASUN SOZIALAK ETA GENERO-DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA, TALDERIK BEHARTSUENEN EGOERA HOBETUZ. LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 43
  • 42. 3540453025201510520012002200320042005200620072008200920102011201220132. HIRUHIL. 11’18’33’88’67’85’74’13’38’19’810’812’114’525’519’522’220’413’59’98’27’6232425’132’742’8198619962000200420062011 %4,5%31,5%6,5%29,5%5,4%19,2%3,5%19,8%4,1%14,6%7,3%19,9 - 1. grafikoa Langabezia-tasa. EAE. 2001-2013 - 2. grafikoa Pobrezia eta gizarte- ongizaterik eza. EAE. 1986-2012 Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta30 Iturria: Eustat, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA)31 Benetako pobrezia (%) Ongizaterik eza (%) 16-24 BITARTEAN 16 URTETIK GORA 44 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 43. II. TALDEA I. TALDEA III. TALDEA IV. TALDEA V. TALDEA %10’2 %13’6 %15’2 %18’7 %21’4 %11’1 %14’5 %15’8 %20’3 %29’2 - 3. grafikoa Hautemandako osasun txarraren prebalentzia, sexuaren eta maila sozioekonomikoaren arabera (adinari jarraiki estandarizatua). EAE. 2013. Iturria: EAEOI 2013 DESBERDINTASUNAK EZINTASUNEAN, BIZI ITXAROPENEAN ETA HAUTEMANDAKO OSASUNEAN Osasunaren autobalorazioak norbanakoak bere osa-sunaren gainean duen iritzia islatzen du eta biztanleriaren gaixotze-tasa eta heriotza-tasa ondo aurreikusten ditu. EAEOI-2013ren datuen arabera, hautemandako osasun -egoera txarragoaren prebalentzia handiagoa dute klase so-zialik baxueneko pertsonek, bai gizonek eta bai emakumeek. Aldeak handiagoak dira emakumeentzat (3. grafikoa). LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 45
  • 44. IKASTETARIKGABELEHEN HEZK. BIG. HEZK. BEHEKO MAILABIG. HEZK. GOIKO MAILAHIRUGARRENHEZK. 605550454040455055601996 - 20012001 - 200651,750,754,55555,756,456,156,55756,54342,946,247,147,348,548,449,449,550,4 - 4. grafikoa 30 urteko adinarekin bizi-itxaropenaren bilakaera, ikasketa-mailaren arabera. EAE. 1996-2001 eta 2001-2006 Iturria: Osasun Saila. Osasun Ikaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua 32 30 urteko adinarekin bizi-itxaropena (BI) handiagoa da emakumeentzat gizonentzat baino, handiagoa da ikasketa- maila altuagoa den heinean eta handiagoa da 2001- 2006an 1996-2001ean baino. 2001-2006 aldian, 30 urteko adinarekin, biren desberdintasunen “tarteak”, ikasketarik ez duten eta goi-mailako ikasketak dituzten per- tsonen artean, 7,6 urtekoak ziren, gizonen kasuan, eta 5,8 urtekoak, emakumeen kasuan. Kopuru horiek 1996-2001 aldikoak baino altuagoak dira (6,5 urte gizonengan eta 5,3 urte emakumeengan) (4. grafikoa). 46 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 45. HTA KOLESTEROLA DIABETESA BIHOTZA ARTROSIA HTA KOLESTEROLA DIABETESA BIHOTZA ARTROSIA I. TALDEA II. TALDEA III. TALDEA IV. TALDEA V. TALDEA %0 %5 %10 %15 %20 %0 %5 %10 %15 %20 - 5. grafikoa Arazo kronikoen prebalentzia, sexuaren eta maila sozioekonomikoaren arabera (adinari jarraiki estandarizatua). EAE. 2013 Iturria: EAEOI 2013 DESBERDINTASUNAK GAIXOTZE-TASAN EAEOI-2013ren arabera, biztanleriaren arazo kroniko ohikoenen prebalentziari dagokionez, gizonen kasuan des-berdintasun sozioekonomikoak atzeman ziren hiperten-tsioan eta kolesterol, artrosi eta diabetesarekin lotutako arazoetan, eta horien maiztasuna handiagoa zen eskala sozialean behera egin ahala. Emakumeen kasuan, arazo kroniko nagusietan desberdintasun ekonomikoek gradiente sozial argi bat islatu zuten: arazo horien prebalentzia igo egiten zen eskala sozialak behera egin ahala (5. grafikoa). LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 47
  • 46. EMAKUMEAK% 16,8I. TALDEAII. TALDEA% 12,6III. TALDEA% 22,2IV. TALDEA% 29V. TALDEA% 19,2% 16,4% 16,8% 29,3% 30,1% 29,10102030GIZONAKI. TALDEAII. TALDEAIII. TALDEAIV. TALDEAV. TALDEA0102030 - 6. grafikoa Tabako-kontsumoaren prebalentzia 15-44 urteko biztanleriaren artean klase sozialaren eta sexuaren arabera. (adinari jarraiki estandarizatua). EAE. 2013. Iturria: EAEOI 2013 DESBERDINTASUNAK BIZI-OHITURETAN Osasuneko desberdintasun sozialak bizi-ohiturekin lotuta ere azter daitezke. Hori horrela, 1997 eta 2013. urteen artean, adibidez, talde sozioekonomiko ahaltsuenetako pertsonek tabakoa uzteko joera gogorragoa erakutsi zuten. 2013an kontsumoa handiagoa zen maila sozioekonomikoa jaitsi ahala, batez ere 15-44 urtekoen artean; talde horretan gizonen %19 eta emakumeen %17 ziren ohiko erretzaileak talde sozialik ahaltsuenean, eta talderik behartsuenean, bestalde, gizonen eta emakumeen %30 eta %29 (6. grafikoa). 2002 eta 2013 artean, desberdintasunak murriztu egin dira gizonen artean, baina mantendu egin dira emakumeen artean. Alkoholaren ohiko kontsumoari dagokionez, lotura zuzena atzeman da maila sozioekonomikoarekin: maila soziala zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da kontsumoa. Desberdintasun horiek berdin ematen dira gizonengan eta emakumeengan (7. grafikoa). 48 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 47. GIZONAKEMAKUMEAKALKOHOLAREN OHIKO KONTSUMOAI. TALDEA%70,8 %51,5II. TALDEA%64,3 %44,3III. TALDEA%65,4%41,2IV. TALDEA%61,1%35,4 V. TALDEA%61,2%26,2OBESITATEA %8,8 %5,9 I. TALDEAII. TALDEA %12,1 %8,4 III. TALDEA %14,1 %9 IV. TALDEA %15,7 %15,4 V. TALDEAI. TALDEAII. TALDEAIII. TALDEAIV. TALDEAV. TALDEA %14,6 %15,7 EGONEKO BIZITZA %22 %28,6 %27,1 %30,4 %23,7 %35,7 %29,6 %35,1 %27,3 %34,9 GIZONAKEMAKUMEAKOBESITATEA TALDEAV. TALDEA %29,6 %35,1 %27,3 %34,9 GIZONAKEMAKUMEAK - 7. grafikoa Alkohol-kontsumoaren prebalentzia 15-44 urteko biztanleriaren artean klase sozialaren eta sexuaren arabera. (adinari jarraiki estandarizatua). EAE. 2013. Iturria: EAEOI 2013 Iturria: EAEOI 2013 Obesitateari dagokionez, 1997az geroztik atzemandako desberdintasunei eutsi zitzaien. Aldeak nabarmenagoak dira emakumeen artean. Egoneko bizitzan edo sedentarismoan desberdintasunak murriztu egin ziren, eta aldi horretan talderik behartsuenen artean handiagoa izan zen jaitsiera. 2013an ere talderik kaltetuenak dira egoneko bizitza gehien dutenak, nahiz eta aldeak obesitatean atzemandakoak baino baxuagoak diren (8. grafikoa). - 8. grafikoa. Obesitatedun (%) eta egoneko bizitzadun (%) biztanleak, sexuaren eta talde sozioekonomikoaren arabera (tasa estandarizatua). EAE. 2013. LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 49
  • 48. HELBURUAK ETA EKINTZAK Helburua da Gobernuaren zeharkako estrategia gisa sek- tore-arteko ekintza sustatzen duen erakunde-arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernu osoaren eta politika publiko guztien xedetzat har daitezen (Osasuna politika guztietan). EKINTZAK 1.1.1 Sailen arteko eta erakundeen arteko Osasun Planaren Batzorde Gidaria sortu eta martxan jarri. Lehendakaria izango da buru. Batzorde horrek sektoreen arteko ekintza sustatu beharko du, eta honako funtzio hauek izango ditu: 1.1.1.1. Osasun Plan honetan jasotako konpromisoak -Eusko Jaurlaritzako Sailen eta aldundi eta tokiko erakundeen eskumen-esparruetakoak erantzukidetasunean oinarrituta zehazten eta aplikatzen direla bermatu. 1.1.1.2. Osasuneko ekitatean eragin gehien izan dezaketen politika publikoak identifikatu eta zehaztu, gradiente sozial osoan desberdintasunak murrizteko ekintzak proposatu eta horiek gauzatzeko beharrezko baliabideak eta ebaluaziorako mekanismoak lortu. 1.1.2. Politika Guztietako Osasun Batzorde Teknikoa eratu eta martxan jarri. Bertan Osasun Saila izango da liderra, eta sektore guztiak izango ditu partaide. Helburua Osasun Planaren Batzorde Gidariari laguntza ematea izango da, horretarako honako funtzio hauek betez: 1.1.2.1. Sektore-planen prestaketa eta jarraipena babestu eta aholkuak eman, politika guztietan osasun -printzipioak sar ditzaten, eta plan horiek osasunaren gizarte-baldintzatzaileetara eta osasuneko ekitatera begira jarri. Horretarako: · Erkideko lurraldeetako eta udalerrietako gobernuetako eta gobernuz kanpoko agenteak sentsibilizatu eta trebatu, Osasuna Politika Guztietan sartzeko estrategiaren printzipioei eta garapenari dagokienean. · Inplikatutako sektore bakoitzak bi urtean behin txostena igorri, Osasun Plana baliozkotuz eta harekiko konpromisoa adieraziz 1.1.2.2. Osasunaren sektoreko eta gainerako sektoreetako politika publikoek osasunean eta osasuneko ekitatean duten eraginaren gaineko ebaluazioa sustatu. Osasunaren gaineko eraginaren ebaluazioaren (OEE) metodologia garatu eta sistematizatu, sektoreko esku -hartze eta planetan aplikatu beharreko tresna gisa. 1.1.2.3. Osasun Plana ebaluatu eta emaitzen urteko txostena egin. Txostena Osasun Planaren Batzorde Gidarira igorriko da. 1.1. HELBURUA OSASUNA POLITIKA GUZTIETAN ADIERAZLEAK 2020KO HELBURUA ITURRIA Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordea eta Politika Guztietako Osasun Batzorde Teknikoa eratu eta martxan jarri 2013 abendua / 2014 martxoa Eusko Jaurlaritza Osasun Saila Sektoreek Osasun Planarekin duten konpromisoa baliozkotu 1. txostena 2016an Eusko Jaurlaritza Sektoreetako desberdintasunen txostena 1. txostena 2016an Osasun Saila Osasun Plana baliozkotzeko urteko txostena 1. txostena 2015ean Osasun Saila 50 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 49. Euskadiko Osasun Sisteman ekitatea indartzea. EKINTZAK 1.2.1. Osasun-sistemako eta osasun publikoko plan eta esku-hartze guztietan sistematikoki sartu ekitatearen ikuspegia, hau da: · gizartean eta osasunean desabantaila gehien duten talde sozialei zuzendutako baliabideen esleipena lehenetsi. · osasun-politikek, osasun-finantzazioko ereduetako aldaketek eta osasun-zerbitzuen antolaketa-ereduek osasunean eta osasuneko ekitatean duten eragina ebaluatu, Osasuneko Ekitate Ikuskaritza bezalako metodologien bidez. 1.1.2. Osasunaren gizarte-baldintzatzaileen ikuspegia sartu, osasuna zerbitzuetan zaintzeko, babesteko eta susta- tzeko eta baita laguntza ematekoetan ere. 1.2.3. Osasun-politiketan lehentasunezko garrantziarekin sartu desberdintasun sozialaren eragin handiena jasaten duten biztanle-taldeei (klase sozialagatik, generoagatik, jaioterriagatik, ezintasunagatik, eta abar) erasaten dieten osasun-arazoak. 1.2.4. Osasun-zerbitzuetarako irisgarritasun unibertsala, zainketen jarraitutasuna eta Euskadin bizi diren pertsona guztientzako kalitatezko arreta integrala bermatu, desabantailan dauden talde jakin batzuei sortzen zaizkien oztopoak edo osasun-zainketak eskuratzeko zailtasunak ezabatuz, besteak beste: · oztopo fisikoak eta garraio-oztopoak pertsonen aniztasun funtzionalagatik · genero-oztopoak · gaixotasun eta nahasmendu jakin batzuen ondoriozko estigma sozialeko oztopoak · oztopo sozial, kultural eta ekonomikoak 1.2.5. Etxetik hurbilen dagoen eta konplexutasun-maila baxuena duen laguntza indartu, batez ere Lehen Mailako Arreta, osasun-sistemarako irisgarritasuna bermatzen duen eta osasuneko ekitate ezak murrizten dituen laguntza-maila gisa. 1.2.6. Osasunean erkidego-ekintza garatu eta sustatu, biztanleriaren osasunaren gaineko esku-hartzeen bidez, tokiko agente guztien partaidetza eta protagonismoarekin. 1.2. HELBURUA EKITATEA ADIERAZLEAK EGUNGO EGOERA 2020KO HELBURUA ITURRIA Lehen Mailako Arretako (osasun-laguntza anbulatorioa) gastu korrontearen / osasuneko gastu korronte guztiaren arrazoia %20 (2011) >%25 Eustat - Osasunaren kontua Ezgaitasunik gabeko bizi-itxaropena (EGBI) (urteak) Gizonak: 69,3 Emakumeak: 73,1 (2013) Gizonak: %5 Emakumeak: %5 EAEOI 30 urteko adinean bizi-itxaropeneko desberdintasun sozialakb Gizonak: %14 Emakumeak: %9 (2001-2006) Gizonak: %10 Emakumeak: %5 Osasun Saila. Osasun Ikaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua Osasun-zerbitzuetara sartzeko desberdintasunak (itxarote-zerrenda kirurgikoa) -- Murrizketa etengabea Osakidetza Hautemandako osasun txarraren desberdintasunak maila sozialaren arabera sexu bakoitzean DIE gizonak: 2,40 DIE emakumeak: 2,55 (2013) Gizonak: %10 Emakumeak: %20 EAEOI b. Bizi-itxaropenaren aldea, eskala sozialeko muturrik baxuenaren (1 pertzentila) eta muturrik altuenaren artean (100 pertzentila). Neurria atzerapen-ereduen bidez kalkulatu da: eredu horiek kontuan hartu dute biztanleriaren banaketa sozioekonomiko osoa eta ezabatu egin dute talde sozioekonomikoen tamaina-aldaketak osasuneko desberdintasunen magnitudean izan dezakeen eragina. LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 51
  • 50. Osasunean eta osasuneko ekitaterik ezean eragiten duten egiturazko baldintzatzaileen eta bitartekoen gainean jarduteko politika publikoen garapena babestea. EKINTZAK 1.3.1 Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordeak osasuna sortzeko eta osasuneko ekitatea areagotzeko kohesioa eta gizarte-ongizatea indartuko dituzten esku-hartzeak sustatuko ditu. · gizarte-babeseko eta -banaketarako politikak; lehen haurtzarotik hezkuntza publiko eta kalitatezkorako sarbide unibertsala; etxebizitza duin eta egokia eskuratzeko aukera; garraio aktiboa; hirigintza barnerakoia · segurtasuna hobetzeko eta estresa murrizteko neurriak eskoletan eta lantokietan · enplegua eta lan-baldintzak hobetzeko neurriak eta ekimenak · lan-modalitateak eta laneko, eskolako eta aisialdiko ordutegiak arautzen dituzten neurriak eta ekimenak, horrela bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntzeko 1.3.2. Politika Guztietako Osasun Batzorde Teknikoak, gizarte- ongizatea eta kohesioa indartu daitezen, esku-hartze koordinatuko proposamenak egingo ditu, honela: 1. ingurumen-arriskuen zaintza integratu eta koordinatua 2. elikadura-segurtasunaren zaintza 3. hiri-mugikortasunaren eta garraio publikoaren planifikazioa, oinezko eta bizikleta bidezko lekualdaketak bezalako aukera osasungarriak errazteko 4. ariketa fisikorako ekipamendu-tokiak, bai barrukoak eta bai kanpokoak, garatu, jende guztiarentzat zabalik 5. espazio publikoen erabilera partekatuaren sustapena, belaunaldi arteko aprobetxamendu-irizpideekin, talde ahulenei hau da, zaharrei, haurrei eta ezinduei egokituta 6. hiria era integratzailean diseinatu eta eraiki, pertsona guztiek erabil dezaten, genero-ikuspegia sartuta. Hirigintza segurua eta barnerakoia: “puntu beltzak” ikusteko hirigintza-azterketen mapak ipini 7. lan-baldintzak, eta familiako bizitza eta lanekoa uztartu 8. neurri hezitzaile barnerakoiak 9. gizarte-babesa eta baliabideen banaketa 10. buruko nahasmenduaren ondoriozko estigmaren aurkako neurriak 11. osasunaren gizarte-baldintzatzaileen garrantziaz sentsibilizatu biztanleria, orokorrean, eta sektore guztietako profesionalak, osasunaren sektorekoak barne 1.3. HELBURUA EGITURAZKO BALDINTZATZAILEAK ETA BITARTEKOAK ADIERAZLEAK EGUNGO EGOERA 2020KO HELBURUA ITURRIA Gazteen (16-24 urte) langabezia-tasa Gizonak %35,1 Emakumeak %30,4 (2012) %15 Eustat. BJA Pobrezia-arriskua. Errenta pertsonalaren Gini indizeac 0,533 (2009) %5 Eustat. Errenta pertsonal eta familiarren azterketa Benetako pobrezia-egoeran dauden etxeak, erreferentzia- pertsonaren arabera Gizonak %3,7 Emakumeak %11,1 (2012) %10 Enplegua eta Gizarte Gaiak Saila. Pobrezia eta Desberdintasun sozialen inkesta 2012 Etxerik gabeko biztanleria-tasa Gizonak ‰1,6 Emakumeak ‰0,4 (2012) %10 Eustat. Etxerik gabeko pertsonen inkesta. Eskola-uzte goiztiarrad (18-24 urte) Gizonak %8,3 Emakumeak %7,1 (2012) 10 Eustat. Biztanleria jardueraren arabera c. Gini indizea: desberdintasunaren gaineko adierazle bat da, 0 eta 1 arteko zenbatekoaz adierazia. 0 berdintasun perfektua da (guztiek dituzte diru-sarrera berdinak) eta 1 desberdintasun perfektua da (pertsona batek dauzka diru-sarrera guztiak eta besteek bat ere ez). d. Eskola-uzte goiztiarra: Gehienez bigarren hezkuntzaren lehen etapa burutu duen eta ikasten eta prestatzen jarraitzen ez duen biztanleria. Eustat 52 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 51. Pertsonen partaidetza eta ahalduntzea sustatuko da, genero-desberdintasunak eta talde eta egoeren aniztasuna kontuan hartuta eta emakumeentzako eta gizonentzako ahalduntze-estrategia bereiziak garatuta. EKINTZAK 1.4.1. Euskal osasun-sistemaren “erabiltzaile eta gaixoen eskubide eta betebeharren gutuna” eguneratu. 1.4.2. Gaixoei eta beren senideei, eta batez ere talderik ahulenetako pertsonei, zuzendutako ahalduntze-estrategia garatu. Estrategia hauetan genero-desberdintasunak jorratuko dira. 1.4.3. Osasun Eskola (Escuela de Pacientes)e garatu, gaixoaren autonomia sustatzeko eta zaintzaileen eta hiritarren artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko. 1.4.4. Gaixo-elkarteekin eta hirugarren sektorearekin lankidetza- esparru eta tresnak ezarri, horiek osasun-sistemarekiko duten erantzukidetasuna sustatuz. Gaixo-elkarteak sustatu, beren patologiei buruzko ezagutzak eta kezkak partekatzeko jarduera eta tresnak gara ditzaten, prestakuntzaren, ikuskapenaren eta beren jardueretako inplikazioaren bidez. 1.4.5. Eskola-mailan gazteak bizi-ohitura osasuntsuei buruz sentsibilizatzeko eta prebentzioa lantzeko programak garatu, indarkeriari aurre egiteko eta, batez ere, genero -indarkeriaren eta berdinen arteko indarkeria ezabatzeko. Era berean, buruko gaixotasuna estigmatizatzen ez duten jardueren sustapena bultzatu. 1.4.6. Erkidegoaren partaidetza antolatu eta indartu, dauden tresnen bidez (Osasun Kontseilua), eta mekanismo berriak ezarri osasun-zerbitzuen alde eta osasunaren alde erkidegoko esku-hartzeak planifikatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko faseetan herritarrek parte har dezaten, eremu guztietan. 1.4.7. Genero-perspektiba sartu osasuneko langileei zuzendutako prestakuntza-programa guztietan. 1.4. HELBURUA PARTAIDETZA ETA JABEKUNTZA ADIERAZLEAK 2020KO HELBURUA ITURRIA Osasun Kontseilu aktibo eta operatiboak Urtean 2 bilera Osasun Saila Escuela de pacientese-Osasun Eskolako partaideak, lehenetsitako patologien arabera (%) >%50 Osakidetza - Integrazio Asistentzial eta Kronikotasun Zerbitzua Euskal osasun-sistemaren erabiltzaile eta gaixoen eskubide eta betebeharren gutuna berrikusi eta eguneratu Bai, 2015ean Osasun Saila e. Osasun Eskola-Escuelas de pacientes: Osasun Sailaren eta Osakidetzaren baliabidea. Informazioa eta prestakuntza ematea da bere helburua, horrela gaixotasuna kudeatzean eta gaixo, zaintzaile eta hiritarren osasuna sustatzean ezagutzak eta gaitasunak eskura izateko. LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 53
  • 52. Osasun-desberdintasunen gaineko ikerketa eta monitorizazioa sustatu eta garatzea. EKINTZAK 1.6.1. Osasunaren Behatokia sortu, osasunaren faktore erabakigarriak eta osasun-desberdintasunak landuko dituen ikerketa, azterketa eta komunikazioko organo gisa, betiere generoaren ikuspegia aplikatuta. EAEn osasunean dauden desberdintasun sozialen txostenak egingo ditu aldizka, esku-hartzeko proposamenak eta gomendioak jasoz. 1.6.2. Kalitate-irizpide gisa baloratu: batetik, bai osasun -ekitatearen eta generoaren ikuspegia, bai sektore-arteko ikuspuntua, osasunaren gaineko ikerketa-proiektuan sartzea eta, bestetik, Osasun Sailak eta beste erakunde batzuek finantzatutako zerbitzu sanitario eta soziosanitarioak erabiltzea. 1.6.3. Osasun-informazioko sistema guztietan estratifikazio sozialeko aldagaiak sartu, horien bitartez aztertu ahal izateko zein desberdintasun sozial dauden osasunaren egoeran, osasunaren baldintzatzaileetan eta osasun-zerbi- tzuen erabilera eta kalitatean. 1.6. HELBURUA OSASUN-DESBERDINTASUNEN MONITORIZAZIOA Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta tratamendua sustatzea osasun-zerbitzuetan, inplikatutako sektore guztien artean erabakiak era bateratuan hartzea sustatuz. EKINTZAK 1.5.1. Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, goiz atzemateko, lantzeko eta jarraitzeko mekanismoak bultzatu. 1.5.2. Osasuneko eta gizarte-osasuneko koordinazioa hobetu indarkeriaren biktima diren neskato eta emakumeen arretan. 1.5. HELBURUA GENERO INDARKERIA ADIERAZLEAK 2020KO HELBURUA ITURRIA Osasunaren Euskal Behatokia sortu 2015 Osasun Saila Osasun-informazioko sistemetan estratifikazio sozialeko aldagaiak sartu 2016 Osasun Saila Osakidetza Osasuneko desberdintasun sozialen txostena 2015 Osasun Saila ADIERAZLEAK 2020KO HELBURUA ITURRIA Osakidetzako berdintasun-politikak sustatzeko eta koordinatzeko Administrazio Unitatearen sorreraf 2015 Osakidetza f. Administrazio Unitate hau azaroaren 17ko 213/2007 Dekretuan agertzen da eta bere eginkizuna Osakidetzan berdintasun-politikak sustatu eta koordinatzea da. 54 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 53. Ikerketa eta berrikuntza sustatzea, zerbitzuan osasunaren hobekuntzari eta osasun-sistemaren kalitate eta eraginkortasunari buruzko ezagutza aplikatzeko bide gisa. EKINTZAK 1.7.1. Ikerketa sustatu eta finantzatu (oinarrizkoa, klinikoa, epidemiologikoa, nazioz gaindikoa, osasun-zerbitzuetakoa eta abar), honako hauei dagokienean: · Prozesu patologikoen kausak eta horiek atzemateko eta tratatzeko prozesuak, kontuan hartuta beti medikuntza pertsonalizatua eta zehaztasun-medikuntza bezalako paradigmak ere. · Osasuneko desberdintasunen ebidentzia eta kausak · Osasuneko esku-hartzeen eraginkortasuna, osasun -arreta barne. 1.7.2. Ikerketen emaitzak gaixoei azkar aplikatzea sustatu. 1.7.3. Euskal Osasun Sistema berritzeko plana diseinatu. 1.7.4. Ikerketa eta berrikuntza babesteko eta sustatzeko mekanismoak garatu eta finkatu (prestakuntza, berrikuntza eta sormenerako espazioak, ezagutza-sareak, eta abar). 1.7. HELBURUA IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ADIERAZLEAK EGUNGO EGOERA 2020KO HELBURUA ITURRIA Argitalpen indexatuak 722 (2011) %40 Bioef LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 55
  • 54.
  • 55. Bigarren eremu honetan, zaindu, errehabilitatu eta arin- tzeko helburu eta ekintzak sartzen dira, honako patologia hauek dituzten pertsonei zuzenduak: minbizia; gaixotasun kardiobaskularrak; diabetes mellitusa; arnasketa gaixotasun kronikoak: buruko nahasmenduak; gaixotasun transmitigarriak, horien artean sexu bidez transmititzen direnak; gaixotasun arraroak; gaixotasun neurodegeneratiboak; eta gaixotasun osteoartikularrak eta erreumatologikoak. Arreta handia jartzen zaio gaixotze anitzaren, prozesu kronikoen eta mendetasun-egoeren ondorioz sortutako gaixotasun -kargari. Arlo honetan lantzen dira, era berean, medikazio anitza duten gaixoen alderdi zehatzak, segurtasun klinikoko neurriak, gaixotasun profesionalak dituzten langileak eta egoera terminalean edota zaintza aringarrietan dauden gaixoen arreta. Arreta integratua osasun-zaintzen antolamendurako printzipio bat da eta osasunean emaitzak hobetzea du helburu, horretarako laguntza-prozesuak integratuz eta gaixoa arretaren ardatz bihurtuz. Arlo honetako helburu eta ekintzek honako elementu hauek nabarmentzen dituzte: a/ laguntzaren ibilbidea, ikuspegi integratzailea duen laguntza-prozesuaren zehaztapen gisa; b/ laguntza-mailen koordinazioa, pertsonei zerbitzu ona emateko, eta c/ errehabilitazio- prozesu pertsonalizatuak gaixoen ohiko inguruan, ahal den heinean. EAEOI 2013ren arabera, biztanleriaren ia bosten batek (gizonen %21,7 eta emakumeen %12,9) ez zuen kontsulta medikorik egin azken urtean. Gutxi gorabehera biztanleriaren heren batek gutxi bisitatu zuen medikuaren kontsulta urtean behin edo bi aldiz, beste heren batek baino apur bat gehiagok kontsultatu zuen urtean hiru-bederatzi aldiz eta 10etik bat joan zen kontsultara hamar aldiz edo gehiago. Pertsona-talde hau, “oso ohikoak” izenekoa, 224.000 pertsona inguruk osatzen dute (1. taula). 5.2. 2. LEHENTASUN-ARLOA: GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONAK GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONEN GAINEAN ESKU HARTZEA, GAIXOTASUNEN EZINTASUNA ETA GAIXOTZE-TASA MURRIZTEKO - 1. taula. Biztanleria (%), urtean medikuari egindako kontsulta-kopuruaren arabera. EAE. 2013 KONTSULTA-KOP. GIZONAK EMAKUMEAK BI SEXUAK. KONTSULTA-KOP. Bat ere ez 21,7 12,9 17,2 Bat edo bi 34,5 32,8 33,6 Hirutik bederatzira 35,6 42,9 39,3 Hamar edo gehiago 8,2 11,4 9,9 Guztira 100 100 100 Iturria: EAEOI 2013 LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 57
  • 56. Larrialdi-zerbitzuetara jo zuten pertsonen %30 inguruk uste du osasun-arazo arina izan zuela, baina berehalako arreta behar zuela; %30ek uste zuen osasun-arazo larria zuela; %30ek ez zuen ezagutzen bere arazoaren garrantzia; %2k uste zuen bere arazoa arina izan arren erosoagoa zela larrialdietara joatea; eta %8 joan zen larrialdietara me-dikuak esanda (9. grafikoa). - 9. grafikoa. Larrialdi-zerbitzuak kontsultatzeko arrazoien banaketa, hautemandako larritasunaren arabera. EAE. 2013 GIZONAK EMAKUMEAK PREMIAZKO ARAZO ARINA EZ ZEKIEN GARRANTZIA ARAZO LARRIA MEDIKUAK ESANDA EROSOTASUNA %31,9 %30,7 %2,5 %28,4 %6,6 %27,7 %28,7 %2,2 %32,8 %8,6 Iturria: EAEOI 2013 58 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 57. Oinarrizko eta Gutxieneko Datu Multzoko (OGDM) ospi-tale- alten erregistroko datuen arabera, EAEko ospitale pu-bliko eta pribatuetan erregistratutako alta-kopurua 2011n 2010ean baino %1,6 baxuagoa izan zen. 10. grafikoan ikus daitekeenez, diagnostiko-talde handien araberako gaixotze-tasa deskribatzen denean, zirkulazio-aparatuaren, digestio-aparatuaren eta arnasketa-aparatuaren gaixota-sunak dira gizonen altarako arrazoirik ohikoenak; haurdu-naldi, erditze eta puerperioarekin lotutako sarrerak dira ohikoenak emakumeengan, eta ondoren doaz zirkulazio -aparatuko eta digestio-aparatuko gaixotasunak. - 10. grafikoa. Ospitale-altak (%), diagnostiko-talde handien eta sexuaren arabera. Gaixotasun larrien ospitale publiko eta pribatuak. EAE. 2011 DIGESTIOA ZIRKULAZIOA ARNASA NEOPLASTIAK HAURD.-ERDIT.-PUERP. LOKOMOZIO-APARATUA GENITO-URINARIOA BESTE BATZUK KANPO-KAUSAK %27,5 %6,7 %6,1 %16,7 %8,5 %7,1 %8,3 %9,2 %9,8 %28,1 %4,9 %8 %9,2 %11,4 %10,2 %14 %14,2 Iturria: Ospitale-alten Erregistroa. EAE. 2011 LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 59
  • 58. - 11. grafikoa. Tumore txarren eragin-tasa estandarizatua. EAE. 2000-2010 - 12. grafikoa. Tumore txarren heriotza-tasa estandarizatua. EAE. 2000-2010 700519,11527,41277,34306,81281,01245,2119,09110,78600500400300200100700600500400300200100 2000200120022003200420052006200720082009201020002001200220032004200520062007200820092010 HOMBRESMUJERES 700519,11527,41277,34306,81281,01245,2119,09110,78600500400300200100700600500400300200100 2000200120022003200420052006200720082009201020002001200220032004200520062007200820092010 HOMBRESMUJERES Europako erreferentziazko biztanleria Iturria: EAEko minbiziaren erregistroa eta heriotza-tasaren erregistroa MINBIZIA 2010ean minbizia izan zen gizonen lehen heriotza-kausa eta emakumeen bigarrena. Eraginak 100.000 gizonetik 711,59koak eta 100.000 emakumetik 456,60koak izan ziren; minbiziaren ondoriozko heriotza-tasa 100.000 gizonetik 354,52koa eta 100.000 emakumetik 204,09koa izan zen. Europako biztanleriaren adinera estandarizatutako intzidentziak goranzko joera txiki bat dauka 2000 eta 2010 artean; gizonen kasuan urtean %0,2 eta emakumeen kasuan urtean %1,1 (11. grafikoa). Minbiziaren ondoriozko heriotza- tasa urtean %1,5 murriztu zen gizonengan eta %0,7 emakumeengan (12. grafikoa). Emakumeengan bularra izan zen minbiziaren kokapenik ohikoena, 100.000 emakumetik 126,57ko eragin-tasarekin eta 100.000 emakumetik 27,95eko heriotza-tasarekin 2010. urtean. Europako biztanleriaren adinera estandarizatutako eragin-tasa urtean %1,5 igo zen eta heriotza-tasa urtean %2,5 murriztu zen 2000 eta 2010 urteen artean. Emakumeengan bigarren kokapenik ohikoena kolona eta ondestea izan ziren, 100.00tik 65,72ko eragin-tasarekin eta 100.000tik 25,60ko heriotza-tasarekin; tasa estandarizatuen goranzko joera islatzen dute eraginean (urtean %1,7) eta beheranzkoa heriotza-tasan (urtean %1,4). Trakea, bronkio eta biriketako minbizia dago laugarren postuan eraginari dagokionez eta hirugarren postuan heriotza- tasari dagokionez EAEko emakumeen artean; eragin estandarizatua urtean %7,9 igo da eta heriotza-tasa urtean %7,7 2000 eta 2010 artean. Minbiziaren eragina 65 urtetik beherakoengan 297,22koa izan zen gizonengan eta 253,27koa emakumeengan, 100.000 pertsonaren artean kalkulatuta. Heriotza- tasa 100.000 gizonetik 113,97koa eta 100.000 emakumetik 68,47koa izan zen. Gizonen artean trakea, birika eta bronkioetako minbizia da heriotza-tasarik altuena duen minbizia; minbizi horren eragina 2010ean 100.000tik 97,38koa zen eta heriotza-tasa 100.000tik 82,28koa. Emakumeen kasuan ez bezala, eragin estandarizatua urtean %1,0 jaitsi zen eta heriotza %0,8 2000 eta 2010 artean. Gizonen artean bigarren kokapenik ohikoena kolon eta ondestekoa izan zen, 100.000tik 123,99ko eragin-tasarekin eta 100.000tik 51,90eko heriotza-tasarekin 2010ean. Eragin estandarizatua urtean %3,3 eta heriotza-tasa urtean %1,1 igo ziren 2000 eta 2010 artean. Prostata-minbizia izan zen ohiko- ena (100.000tik 149,85) eta hirugarren heriotza-arrazoia (100.000tik 31,99) 2010ean. Eragin estandarizatua urtean %1,7 igo zen eta heriotza-tasa, aldiz, urtean %2,0 murriztu zen 2000 eta 2010 artean. GIZONAK EMAKUMEAK GIZONAK EMAKUMEAK 60 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 59. GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotza eta ospitaleratzerako kausa nagusia, tumoreekin batera. Zirkulazio -aparatuaren gaixotasunen ondoriozko heriotza-tasa %3,7 murriztu zen gizonengan eta %4,1 emakumeengan 2000tik 2010era. Kardiopatia iskemikoa izan zen gizonen lehen heriotza-kausa (tasa: 87,17/100.000) eta garuneko hodietako gaixotasuna emakumeengan (tasa: 70,77/100.000) 2010. urtean. DIABETES MELLITUSA 2000. urtean egindako azterketen arabera, 2 motako diabetesaren prebalentzia EAEko 24 urtetik gorako biztanleengan %4,6koa zen eta eragina 1.000 biztanletik 5ekoa33. 2011ko kronikoen estratifikazio-erregistroko daturik berrienen arabera28, EAEko gizonen %6,4k eta emakumeen %5,3k dute diabetes ezaguna. EAEOI 2013ren arabera, prebalentzia igo egin da 64 urtetik gorakoen artean, batez ere 65-74 urteko gizonen kasuan (2. taula). BIRIKETAKO GAIXOTASUN BUXATZAILE KRONIKOA Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren (BGBK) prebalentzia EAEn, 2011n, %3,0koa zen gizonen kasuan eta %1,5ekoa emakumeen kasuan; asmaren prebalentzia %2,7koa zen gizonen kasuan eta %2,9koa emakumeen kasuan. BGBKren ondorioz ospitalea bisitatu izanaren maiztasun-tasa 2011n 1.000 gizonetik 11,1ekoa eta 1.000 emakumetik 2,46koa zen; berriro sartutakoen maiztasuna %24koa zen. BGBKren ondoriozko heriotza -tasa 100.000tik 50,11koa izan zen gizonen kasuan eta 100.000tik 25,51koa emakumeen kasuan. 2011ko gaixo kronikoen estratifikazio-erregistroko datuen arabera, hipertentsio arterialaren prebalentzia %18,7koa izan zen gizonengan eta %19,4koa emakumeengan; kardiopatia iskemikoaren prebalentzia %1,9koa izan zen gizonengan eta %1,2koa emakumeengan; eta garuneko hodietako gaixotasunaren maiztasuna %2,0koa izan zen gizonengan eta %1,9koa emakumeengan. - 2. taula. Diabetesaren prebalentzia adinaren eta sexuaren arabera. EAE. 2002-2013 Iturria: EAEko osasunaren inkesta, 2013koa. GIZONAK EMAKUMEAK 2002 2007 2013 2002 2007 2013 0-14 - - - - 0,4 0,4 15-24 0,5 0,1 - 0,1 0,2 0,4 25-44 0,8 0.6 0,7 0,5 0,6 0,5 45-64 3,7 5.9 7.2 3,1 3,5 4,3 65-74 11,5 11,3 18,9 8,1 9,8 12,3 >=75 12,2 14,1 19.6 9,7 9,9 15,2 LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 61
  • 60. - 13. grafikoa. Antsietate eta depresioaren sintomen prebalentzia, klase sozialaren eta sexuaren arabera (adinari jarraiki estandarizatua). EAE. 2013. %10,4%15,8%14,8%16,4%21,2%19,7%16,7%21,6%26,5%28,9I. TALDEAII. TALDEAIII. TALDEAIV. TALDEAV. TALDEA Iturria: EAEko osasunaren inkesta, 2013koa. OSASUN MENTALA Emakumeen %24,3k eta gizonen %15,5ek izan zituzten antsietate edo/eta depresioaren sintomak 2013an. Prebalentzia hori altuagoa izan zen adinez nagusiagoak zirenen artean, batez ere 45 urtetik gora. Antsietatearen eta depresioaren prebalentziak gora egiten zuen eskala sozialak behera egin ahala, eta, hori horrela, eskalaren goiko taldeko emakumeen %19,7k eta gizonen %10,4k zituzten antsietate edo depresioaren sintomak eta eskalaren beheko taldeko emakumeen %28,9k eta gizonen %21,2k (13. grafikoa). PATOLOGIA ANITZAK EAEko gaixo kronikoen estratifikazio-erregistroko 2011ko datuen arabera28, gizonen %21,2k eta emakumeen %25,9k dituzte bi patologia kroniko edo gehiago. 62 ɤ EUSKADIKO OSASUN PLANA 2013-2020
  • 61. HELBURUAK ETA EKINTZAK Gaixoari, batez ere kronikotasuna eta patologia anitza dituen gaixoari, begiratuko dion eta ikuspegi integrala eta integratua izango duen osasun-laguntza sustatzea eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako arreta jarraitua, pertsonalizatua eta eraginkorra ziurtatzea. EKINTZAK 2.1.1. Gaixotasun nagusienen kasuan laguntzaren jarraitutasuna sustatu, laguntzarako bide klinikoen bitartezg. 2.1.2. Jardunbide klinikoko gidak egin eta erabiltzea sustatu. 2.1.3. Eskumen profesionalak hobetu, langileak trebatuz eta rol berriak garatuz, gradu aurreko eta osteko prestakun- tza-prozesuak barne. 2.1.4. Arretarako tresna berriak sustatu; esaterako, inguru birtualak eta aurrez aurrekoak ez diren kontsultak. 2.1.5. Gaixoa bere ohiko inguruan zaintzea sustatu, betiere bere nahia eta lehentasuna errespetatuz. 2.1.6. Gaixoa zaintzeak zaintzaile informalen osasunean duen eragina gutxitzeko estrategia eta mekanismoak garatu (prestakuntza, kontsultarako sarbidea…). 2.1. HELBURUA PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ARRETA SOZIOSANITARIO INTEGRAL ETA INTEGRATUA ADIERAZLEAK EGUNGO EGOERA 2020KO HELBURUA ITURRIA Laguntza Erakunde Integratuetan laguntza -bide klinikoak hedatu -- %100 Osakidetza - Integrazio Asistentzial eta Kronikotasun Zerbitzua Zaintzaileentzako prestakuntza-plana lehentasunezko patologietan -- 2016 Osasun Saila. Enplegu eta Gizarte Politika Saila. Osakidetza g. Laguntza-ibilbide ere deitzen zaie LEHENTASUN ARLOAK – HELBURUAK – EKINTZAK – ADIERAZLEAK ɤ 63