SlideShare a Scribd company logo
1 of 48
Download to read offline
Jon Darpón Sierra
Osasun Sailburua
Iñigo Urkullu lehendakariak agintea hartu zuenetik beretik pertsonak izan
dira hura buru duen gobernuaren politika ororen funtsezko ardatz. Konpro-
miso horrek berekin ekarri du, halaber, gizarte politikak bermatuta gera-
tzeko apustu irmoa egitea; izan ere, gure ongizate-estatuaren oinarri dira,
eta ahalegin handia egin behar izan dugu euskaldunok horretara iristeko.
Horregatik, osasun-sistema publiko eta kalitatezkoa bermatzea izan da eta
da gure ekintza politikoaren lehentasunetako bat, prebentzioari lehenta-
suna emango diona eta osasunaren kultura sustatuko duena, unibertsal-
tasuna, elkartasuna, ekitatea, eraginkortasuna, kalitatea eta herritarren
partaidetza oinarri hartuta.
Eta horretarako, ezinbestekoa da gaixotasunari osasun-asistentzia soila
ematen dion kulturatik osasuna sustatuko duen beste kultura berri bate-
ra igarotzea, eta gaixotasuna prebenitu eta saihestuko duten faktoreetan
eragitea: bizi-ohitura osasungarrietan, ingurumenean, elikadura-segurta-
sunean, lan-baldintzetan eta abar. Kultura horixe bultzatu behar du Osa-
sun Sailak, baina baita Eusko Jaurlaritzaren gainerako sailek, erakundeek
eta gizarte-eragileek ere.
Osasun Sailaren 2013-2016rako ildo estrategikoek osasunaren ikuspegi
oso hori dute oinarri, hain zuzen ere, osasunak izan duen kontzeptu kon-
bentzional eta mugatu horretatik hartago doan zerbait dela. Hala, sei jar-
duera-fronte ezarri dira datozen urteetarako: pertsonak osasun-sistemaren
ardatz nagusi bihurtzea; zahartzaroak, kronikotasunak eta mendekotasunak
berekin dituzten erronka berriei erantzun osoa ematea; prebentzioaren eta
osasuna sustatzearen kultura errotzea; sistema jasangarria izango dela ber-
matzea; profesionalei protagonismoa ematea eta haien inplikazioa lortzea;
ikerketa eta berrikuntza bultzatzea, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak
babestea, defendatzea eta behar bezala artatzea.
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2010 Osasun Planak jaso duena
gogora ekarriz, osasun publikoari beste bultzada bat ematea nagusituko
da, eta horretarako, garai berrietara egokitu beharko da, eta arazoei bere-
halako erantzuna eta erantzun eraginkorra emateko beharrezko antolaketaz
eta baliabidez hornitu; horrek, hala ere, euskal erakunde guztien lanki-
detza eta koordinazioa eskatzen du, bai eta herritarren konpromisoa ere
eragile aktibo izateko.
Bizi dugun krisi ekonomikoak behartzen gaitu, gaur egun sekula baino
gehiago, erantzukizunez jokatzera funtsezkoa zaintzeko, zerbitzuak arra-
zionalizatuta eta gure baliabideak optimizatuta. Eta hori guztia helburu
bakar batekin: Euskadin bizi diren pertsonen osasuna, ongizatea eta bizi-
kalitatea hobetzea, ezen, ez dezagun ahantzi, pertsonak baikara helburu.
Hori da gure konpromisoa, eta bete egingo dugu.
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 3
AURKIBIDEA
1. 2. 3.
SARRERA HELBURU
OROKORRA:
EUSKADIKO
OSASUN-SISTEMA
PUBLIKOA ZAINTZEA
2013-2016
EPERAKO ILDO
ESTRATEGIKOAK
or. 7 or. 19 or. 23
ARRETA "SANITARIOTIK" "OSASUNE-
RA": IKUSPEGI INTEGRALAGOA
or. 91.1.
TESTUINGURU DEMOGRAFIKOA
ETA EPIDEMIOLOGIKOA EAEN
or. 111.2.
TESTUINGURU EKONOMIKOA
or. 151.3.
PERTSONAK: OSASUN-SISTEMAREN
ARDATZ NAGUSIA
or. 253.1.
ERANTZUN INTEGRATUA ERRONKA
BERRIENTZAT: KRONIKOTASUNA,
ZAHARTZAROA ETA DEPENDENTZIA
OSASUNA PREBENITZEKO ETA
BULTZATZEKO KULTURA
SISTEMAREN JASANGARRITASUNA
BERMATZEA
PROTAGONISMO ETA INPLIKAZIO
PROFESIONALA
IKERKETA ETA BERRIKUNTZA
SUSTATZEA
KONTSUMITZAILEEN ETA ERABIL-
TZAILEEN BABESA, DEFENTSA ETA
ARRETA
or. 29
or. 37
or. 39
or. 41
or. 43
or. 45
3.2.
3.3.
3.4.
3.5.
3.6.
3.7.
Arreta integratua
Informazio kliniko partekatuko
sistemak
Erizaintzako rol berriak
Zenbait funtzio berriro definitu;
esaterako, lehen mailako arreta
eta ospitaleko arreta, biztanle-
riaren osasun-irizpideak oinarri
hartuta
Pazientea ahalduntzea	
Koordinazio soziosanitarioa
Farmazia
or. 30
or. 31
or. 33
or. 33
or. 34
or. 35
or. 36
1.	
SARRERA
Osasuna sanitatea baino askoz ere kontzeptu zabalagoa da. Izan ere, gaixo-
tasuna honela defini daiteke: “Erabateko ongizate fisikoa, mentala eta so-
ziala, eta ez soilik gaixotasunik edo inongo minik eza1
”. Egungo autoreek2
kronikotasunar en eta morbilitate anitzaren prebalentzia handiko gizarteez
mintzo direnean, “erronka fisiko, mental eta sozialen aurrean egokitzeko
eta autokudeaketarako gaitasuna” aipatzen dute.
Definizioa edozein dela ere, osasuna da gure herritarrek ge-
hien preziatzen duten balioetako bat. Osasun ona beste edo-
zein ahalmen garatzeko aukera ematen duen oinarria da, eta
osasun txarra izateak pertsonen gaitasuna murriztu egiten
du, eta beraz, pertsonak mugatu egiten ditu. Osasun-alo-
rreko eta osasun-sistemaren alorreko politikak garatzeak du,
hortaz, lehentasuna.
Bizitzeko erak, giza biologia, ingurumena, familia-eredua, aberastasunaren
banaketa, babes soziala, etxebizitza, lan-mota edo lanik eza… eta, batez
ere, arreta sanitarioaren eta osasun-sistemaren kalitatea dira “Osasunaren
gizarte-faktore erabakigarriak3
”: Osasunaren gizarte-faktore erabakigarriek
eredu biomedikoaren ikuspegia zabalago egiten dute, norbanakoaren fakto-
re genetikoak eta biologikoak oinarri hartuta. Osasunaren alorreko desber-
dintasunen egiturazko faktore erabakigarriek beren baitan hartzen dituzte
testuinguru sozioekonomikoekin eta politikoekin zerikusia duten alderdiak.
Alderdi horiek ezin dira neurtu norbanakoarengan; izan ere, gizarte baten
egituraren ezaugarriei buruzkoak dira, eta pertsonak gizarte-egitura horre-
tan duen gizarte-mailan eragiten dute. Gizarte-mailan desberdintasunak
egoteak eragiten du, halaber, tarteko faktore erabakigarrietan desberdin-
tasunak egotea: bizi- eta lan-baldintzak; faktore psikosozialak –gizarte-
sareak, estresa eta norberaren bizitzaren gaineko kontrol-pertzepzioa–;
osasunarekin edo bizitzeko erarekin zerikusia duten jarrerak –esaterako,
alkohola edatea, tabakoa erretzea, dieta edo ariketa fisikoa egitea–.
Osasun-sanitarioak eragina du, halaber, osasun-alorreko gizarte-desber-
dintasunen sorreran; izan ere, nahiz eta osasun-sistema unibertsala eta
doakoa izan, gizarte-maila sozioekonomiko txikiagoa duten pertsonek ozto-
po gehiago izaten dituzte sistema sanitarioaz baliatzeko.
1. Osasunerako Mundu Erakundearen Konstituzioaren hitzaurrea; 1946. urtean sinatu
eta 1948ko apirilaren 7an indarrean sartu zen indarrean.	
2. How should we define health?; M. Huber. 2011
3. Osasunaren faktore erabakigarrien batzordearen amaierako txostena; Osasunerako
Mundu Erakundea. 2009
Arreta sanitariotik harago,
herritarren osasunari eta, beraz,
herritarren ongizateari buruzko
ikuspegi zabal bat lantzea
proposatzen da
1.1. ARRETA
"SANITARIOTIK"
"OSASUNERA"
IKUSPEGI
INTEGRALAGOA
sarrera � 9
Genero-alorreko desberdintasunak eta maila sozioekonomikoa dira ekitate-
rik ezaren arrazoi nagusiak, osasun-zerbitzuez baliatzeari dagokionez. Ge-
nero-ikuspegia, hortaz, ezinbestez hartu behar da kontuan, osasun-sistema
hobea, bidezkoagoa eta eraginkorragoa lortuko bada.
2013-2016 eperako Osasun Sailak zehaztu dituen ildo estrategiakoek osa-
sunaren ikuspegi orokor hori dute oinarri, eta ikuspegi horrek lehentasuna
ematen die osasunaren faktore erabakigarriei, sortutako desberdintasunei
eta osasuna-gaixotasuna prozesua ulertzeko moduari. Osasunaren ikuspegi
orokorra izateko eta irtenbideak lantzeko, lan koordinatua eta zeharkakoa
egin behar du osasun-sistemak gainerako administrazio eta eragile sozia-
lekin batera. Nazioartean badira, jada, kontzeptuzko ereduak4
,azaltzen
dutenak zer harreman izan behar dituzten erakundeek beren artean, osa-
sunaren ikuspegia politika guztietan kontuan har dadin.
Zeharkako lan horretarako ezinbestekoa da, halaber, he-
rritarrek parte hartzea eragile aktiboak diren aldetik, beren
osasunarekiko eta osasunean eragiten duten faktore eraba-
kigarriekiko kontzientzia eta konpromisoa dutenak. Zenbait
arrisku-faktorek -esaterako, obesitateak, ariketa fisikorik ez
egiteak, dietak, tabakoak eta alkoholak-, berebiziko garrantzia
dute osasunean, eta beraz, osasunaren sustapena sendotu
egin behar da, ohitura osasungarriak har daitezen bultzatzeko.
Osasun-sustapenaren kulturak lekua hartu behar du, arreta
sanitarioaren kulturarekiko. Osasunak ez du kontsumo-onda-
sun bilakatu behar, eta herritarrek beren osasunaren eragile
aktiboak izan behar dute. Lehentasunezkoa da bizitzeko erei
buruzko lanketa egitea eta ohitura osasungarriak bultzatzea.
4 . Getting Started with Health in All Policies: A Resource Pack; K. Shankardass, O.
Solar, K. Murphy, A. Freiler, S. Bobbili, A. Bayoumi et al. Ontario: Centre for Research on
Inner City Health, St Michael´s Hospital. 2011
OSASUN-DESBERDINTASUNAK
OSASUN-ZERBITZUAK
FAKTORE
PSIKOSOZIALAK
JOKABIDE-FAKTOREAK
ETA FAKTORE
BIOLOGIKOAK
OSASUN-DESBERDINTASUNEN
EGITURAZKO BALDINTZATZAILEAK
TARTEKO
BALDINTZATZAILEAK
TESTUINGURU SOZIOEKONOMIKOA
ETA POLITIKOA
GOBERNUA
ETA TRADIZIO
POLITIKOA
LAN
MERKATUA
POLITIKA
MAKRO-
EKONOMIKOAK
AKTORE
EKONOMIKO
ETA SOZIALAK
ONGIZATE-
ESTATUAREN
POLITIKAK
DESBERDINTA-
SUNEN ARDATZAK
BOTEREA
KLASE SOZIALA
BALIABIDE MATERIALAK
ENPLEGU ETA LANAREN BALDINTZAK
ETXEKO ETA ZAINTZARI LOTUTAKO LANAK
DIRU-SARRERAK ETA EGOERA EKONOMIKOA
ETXEBIZITZA ETA EGOERA MATERIALA
BIZILEKUAREN INGURUA
GENEROA
ADINA
ETNIA
LURRALDEA
KULTURA ETA BALIOAK
Osasun Plana 2013-2020
Osasunaren ikuspegi orokorra izate-
ko, osasun-sistemak lan koordinatu
eta zeharkakoa egin behar du
gainerako administrazio eta eragile
sozialekin. Osasuna beti hartzen da
kontuan gainerako politiketan. Eta
politika horiek kontsumitzaileen
zaintzan eragina dute
10 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Euskadin, euskal gizartearen osasun-alorreko emaitzak bat datoz herrialde
garatua izatearekin; izan ere, herrialde garatuetan, osasunarekin zerikusia
duten premiei behar bezala erantzuten zaie.
Hori, zalantzarik gabe, euskal gizartearen garapen-mailaren ondorio da,
baina bai eta Osakidetzak eta bertako profesionalek kalitatean, moderni-
zazioan eta berrikuntzan 1983. urtean sortuz geroztik egindako ahalegina-
rengatik ere. Horrenbestez, euskal herritar guztiek asko balioesten duten
osasun-eredu publikoa lortu da, haientzat guztientzat erreferente dena.
Osakidetza aktibo bat da denek aitortua, eta hortaz, zaindu eta bultzatu
egin behar da.
Euskal biztanleria, bestalde, aldatu egin da azken hiru urteen
joanean. Eustat-en datuen arabera5
, 2001. urtetik 2011.
urtera bitartean, biztanle-kopuruak gora egin du Euskadin;
hain zuzen, 97.000 herritar gehiago gara (% 4,7 gehiago);
nahiz azken urteotan kopurua ez den asko aldatu. Joera de-
mografiko horretan, hainbat faktorek izan dute eragina; bes-
teak beste, EAEko jaiotza-tasa txikiak, bizi-itxaropenarena
hazteak eta migrazio-fluxuek.
Lorpentzat hartu behar da bizi-itxaropena hazi egin izana.
Euskadin, 2001etik 2010era bitartean6, 2,5 urte hazi da
emakumeen artean, eta 3,2 urte, berriz, gizonen artean
(emakumeek lehendik zuten bizi-itxaropen handiagoa). Bizi-
itxaropen osasuntsua ere hazi egin da azken urteotan. Eus-
kadin Espainiako eta Europako leku gehienetan baino gehia-
go eta osasuntsuago bizi dira herritarrak.
Lorpen horrek berekin dakar 65 urte baino gehiago dituzten
herritarren kopuruak gora egitea. Euskadin, 20115
. urtean,
biztanleen % 19,8 zen 65 urtetik gorakoa (2001ean, berriz,
% 17); hau da, Espainian baino % 2 gehiago. Europari dago-
kionez, Alemaniak eta Italiak soilik dute ehuneko handiagoa.
2001. urteko datuekiko, 2011n Euskadin % 22 egin du gora
65 urtetik gorakoen kopuruak. Eustat-ek egindako kalkuluen
arabera, 2020. urtean 500.000 biztanlek baino gehiagok
izango dituzte 65 urtetik gora; hau da, 2001. urtean baino
% 42k gehiagok eta 2011. urtean baino % 16k gehiagok.
5 . EAEko 2011ko biztanleriaren eta etxebizitzaren errolda; Eustat. 2013
6 . Heriotzen erregistroa; Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza
1.2.TESTUINGURU
DEMOGRAFIKOA
ETA
EPIDEMIOLOGIKOA
87’5
90’0
85’0
82’5
80’0
77’5
75’0
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
Gizonak
Emakumeak
2.500.000
2.000.000
1.500.000
1.000.000
500.000
0
65 urte baino
gehiagoko
biztanleria
Biztanleria
+%4’7 +%7’2
2001 2006 2011 2020
+%22 +%42
Iturria: Heriotzen erregistroa; Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila. 2013
Jaiotzako bizi-itxaropena EAEn, generoaren arabera
EAEko biztanleriaren bilakaera eta aurreikuspenak
Iturria: Geuk egina, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Biztanleen eta
Etxebizitzen Erroldan oinarrituta. Aurreikuspenak Eustatek egin ditu. 2013
sarrera � 11
EAEko populazio-kopurua
egonkortu egin da azken
urteotan: munduko bizi-itxaropen
handienetako bat du, baina baita
zahartzeko joera argia ere
Eta gizartea zahartzeak ondorio nabarmenak eragiten ditu
epidemiologian; izan ere, gaixotasun kronikoen prebalentzia
handitu egiten da urteetan gora egin ahala. Euskadin, preba-
lentzia hori % 84-% 85 ingurukoa da, 65 urte baino gehiago
dituztenen taldeari dagokionez7
. 17 urte baino gutxiago dituz-
tenen taldean izan ezik, prebalentzia pixka bat handiagoa da
emakumeen artean. Horrenbestez, 2010-2011 epean, EAEko
biztanleen % 43k zuen gutxienez patologia kronikoren bat;
hau da, 971.119 herritarrek. Eta horietatik % 55ek bi pato-
logia edo gehiago zituen. 65 urte baino gehiago dituztenen
artean, morbilitate anitza da, batez ere (bi gaixotasun kroniko
edo gehiago edukitzea)8
, gero eta ezaugarri ohikoagoa.
Generoagatiko desberdintasunez gain, hauteman dira des-
berdintasunak alor sozioekonomikoan ere. Gabezia-tasa han-
dien9
duten pertsonen artean -hau da, egoera ahulean dau-
den taldean-, gaixotasun kronikoen prebalentzia %46koa da.
Prebalentzia hori %38koa da gabezia-tasa 1 dutenen artean;
hau da, egoera onean daudenen taldean.
Egoera hori osasun-sistema publikoak pertsona bakoitzeko
egin duen gastuan adierazten da, gabezia-tasa kontuan har-
tuta. Gastu hori, batez beste, handiagoa da egoera ahuleko
biztanle-taldeetako pertsonak badira (egoera ahula ez du-
tenen taldeetako pertsonei dagokien batez besteko gastua
baino %39,5 handiagoa).
7. Estratifikazioari buruzko datu-basea (Euskadi, 2010-2011)
8. Defining comorbidity: implications for understanding health and health services; JM.
Valderas, B. Starfield, B. Sibbald, C. Salisbury, M. Roland. 2009
9. Eremu geografiko batean edo talde batean materialaren gabezia honela definitzen da:
gizarte horretan oso ohikoak diren ondasunen, baliabideen edo zerbitzuen gabezia erla-
tiboa. Bizilekuaren errolda-atalaren araberako gabezia-tasa gizarte-adierazletzat erabil-
tzen da. Biztanle-erroldari buruzko informazioa bereizi daitekeen lurralde-unitate txikiena
da atala. Lanari buruzko adierazlea (langabezia, eskulangileak eta aldi baterakoak) eta
hezkuntzari buruzko adierazlea (heziketa eskasa populazioan eta gazteen artean) oinarri
hartuta eratu zen tasa hori. Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basean, gabezia-tasa
kintiletan adierazten da. 1 da gabezia txikiena eta 5 gabezia handiena.
%50
%40
%30
%20
%10
%90
%80
%70
%60
Emakumeak
Gizonak
<17 18-44 45-64 >65
%50
%40
%30
%20
%10
1 2 3 4 5
80%
70%
60%
50%
40%
20%
30%
10%
90%
100%
50 10 15 20 25 30 35 40 45 50 55 60 65 70 75 80 85 90 95
1234+5
Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea;
O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013
Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea;
O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013
Gaixotasun kronikoen prebalentzia, adin-taldeen arabera 	
(2010-2011)
Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen ehunekoa, gabezia-
indizearen arabera, 2010-2011 ekitaldian
Gaixotasun kronikoen kopurua, paziente ehunekoetan banatuta
(2010-2011)
Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea;
O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013
12 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Egoera hori osasun-sistema publikoak pertsona bakoitzeko egin duen gas-
tuan adierazten da, gabezia-tasa kontuan hartuta. Gastu hori, batez beste,
handiagoa da egoera ahuleko biztanle-taldeetako pertsonak badira (egoera
ahula ez dutenen taldeetako pertsonei dagokien batez besteko gastua baino
% 39,5 handiagoa).
Aldaketa demografiko eta epidemiologiko horrek eragina izan du arreta sa-
nitarioaren eskarian. Horrenbestez, 2001-2012 epean, kontsulta-kopuruak
lehen mailako arretan (familia-medikuntza, erizaintza, pediatria, emaginak
eta etengabeko arreta-guneak) % 26 egin du gora, eta batez besteko maizta-
sunak familia-medikuntzan, % 18,7. Ospitaleei dagokienez, ospitaleratu
gabeko kontsulta-kopuruak % 19,7 egin du gora, ospitaleratzeen kopuruak,
% 16,7 (nahiz batez besteko egonaldi-egunen kopuruak eta egonaldien
kopuruak behera egin duten), larrialdien kopuruak % 3,7 eta ebakuntza
kirurgikoenak, % 28,9. Osasun mentalaren alorrean, alta gehiago izan dira;
hain zuzen % 2,4 gehiago.
Adin eta gabezia
sozioekonomikoarekin batera
gaixotasun kronikoen prebalentzia
gehituz doa, era berean genero-
desberdintasunak sumatzen dira
10.000.000
8.000.000
6.000.000
4.000.000
2.000.000
1.000.000
1.500.000
500.000
14.000.000
12.000.000
16.000.000
20.000.000
18.000.000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
Lehen arretako guztizkoa
EAG (Med+Eriz)
Emaginak
Erizaintza
Pediatria
Familiako medikua
Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako datuetan oinarrituta (aurrez
aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez direnak barne, osasun-zentroan eta etxean)
Lehen mailako arretako jardueraren bilakaera. Kontsultak
1.000 €
800 €
600 €
400 €
200 €
1.400 €
1.200 €
1 2 3 4 5
Kostua (€) (lehen mailako arreta, arreta espezializatua, larrial-
diak, ospitaleratzeak, errezetak), gabezia-indizearen arabera,
2010-2011 ekitaldian.
Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea.
O+Berro, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013
sarrera � 13
Azken hamarkadan, maiztasuna
eta osasun-jarduera nabarmen
hazi dira, kalitate- eta efizientzia-
estandarrei eutsita; eta hori
guztia Osakidetzako profesionalen
eta kudeatzaileen lanari eta
dedikazioari esker izan da
7.000
6.000
5.000
4.000
2.000
3.000
1.000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
Altak guztira
Egonaldi luzeko ospitale-unitateak
eta Psikogeriatria
Egonaldi ertaineko
ospitale-unitateak
Egonaldi laburreko
ospitale-unitateak (akutuak)
(helduak eta haurrak barne)
4.000.000
3.500.000
3.000.000
2.500.000
2.000.000
1.000.000
1.500.000
500.000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
OspitaleratzeakAnbulatorioko
kontsultak
Artatutako
larrialdiak
Kirurgiako
guztizkoa
Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako
datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez
direnak barne, osasun-zentroan eta etxean)
1.400.000
1.300.000
1.200.000
1.500.000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako
datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez
direnak barne, osasun-zentroan eta etxean)
Arreta psikiatrikoko eta buruko osasunari buruzko jarduera Altak
Oharra: 2009tik aurrera, zuzendari-talde berria dela eta, datu-bilketa al-
datu zen. Ondorioz, ordutik aurrerako datuak eta lehenagokoak ezin dira
egoki alderatu.
Ospitaleen jardueraren bilakaera, akutuei eta egonaldi ertain eta
luzeei dagokienez
Egonaldiak
Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako
datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez
direnak barne, osasun-zentroan eta etxean)
4,4
4,2
4
3,8
3,6
4,8
4,6
3,4
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
Familiako medikuarenera maiz joatea. Kontsultak gaixo 	
bakoitzeko
Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako
datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez
direnak barne, osasun-zentroan eta etxean)
14 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Osakidetzaren programa kontratuaren, farmaziaren eta itunen 	
urteko gastuaren bilakaera (milioi eurotan)
Lehen esan dugunez, osasuna da gure gizartearen aktibo nagusietako bat.
Hori horrela dela garbi ikusten da euskal herritarren osasun-arreta finan-
tzatzen duten kontu publikoetan. Izan ere, Osasun Saila da Eusko Jaurla-
ritzaren aurrekontuetako gastu-partida handiena duena (% 35, 2013an),
eta partida ekonomiko handiena Osakidetza zerbitzuarentzat da. Beraz,
argi dago instituzioek garrantzi handia ematen diotela Euskadin bizi eta
lan egiten duten pertsonen osasunari.
Arreta sanitarioko gastuak gora egin du herrialde garatu guztietan azken
urteotan. Gastuak gora egitearen arrazoi nagusietako batzuk dira, besteak
beste, medikuntzan eta farmazian izan diren aurrerapenak, gero eta han-
diagoa den eskaria, biztanleriaren zahartzea eta den gaixotasun kronikoen
gero eta prebalentzia handiagoa.
Azken urteotan, krisi ekonomikoa dela eta, aurrekontu-partida
guztietan egin dira ahaleginak gastuari eusteko, eta batez ere,
langile-gastuetan10
, farmazian eta hitzartutako arretan. Na-
barmentzeko modukoa da, bestalde, Osakidetzako eta Euskal
Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko langileek egin
duten aparteko ahalegina. Neurri horiek nabarmen hautema-
ten dira gastu sanitarioaren bilakaeran (Osakidetza programa
kontratua, itunak eta farmazia); izan ere, 2012an 3.200,6 mi-
lioi euroko gastua egin da, eta horrek esan nahi du 2010ean
baino % 3,7 gutxiago eta 2011n baino % 2,3 gutxiago.
Osakidetzak 2005-2012 epealdian egindako inbertsioei buruzko kopuruek,
800 milioi euro baino gehiago, agerian uzten dute Euskal Osasun Zerbi-
tzua azpiegitura modernoez eta egokiez hornitzearen aldeko apustua egin
dela, arreta-jarduera hobetzera bideratu ahal izateko ahaleginak.
10. 3/2010 Legea, ekainaren 24koa, 2010eko ekitaldiko Euskadiko Autonomia Erkide-
goko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen Legea aldatzekoa, defizit publikoa murrizteko
ez-ohiko neurriak ezarri zituen maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuak xeda-
tutakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorren Legea
eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorren Legea, soldata oroko-
rren igoera ez gauzatzea ezarri zuena. 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa,
aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
1.3. TESTUINGURU
EKONOMIKOA
3.500*
3.000*
2.500*
2.000*
1.000*
1.500*
500*
* Milioika eurotan
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
Guztira
Farmazia
Itunak
Programa kontratua
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 2012
sarrera � 15
Ahaleginak egiteaz gain, jakitun izan behar dugu gastu sa-
nitarioak goranzko joera izaten jarraituko duela, teknologia
berriak sortu eta garatuko direlako, eskaerak gora egingo
duelako, egoera demografikoa aldatuko delako, eredu epi-
demiologiko berria sortuko delako edo zaila izango delako
zerbitzu intentsiboko giza kapitalaren produktibitatea area-
gotzea, zerbitzu publikoaren alorrean, batez ere11
.
Horren adierazgarri, Osakidetzak pertsonako eta adin-tarteko
urtean batez beste egiten duen gastua adierazten duen gra-
fiko hau12
. Agerian dago batez besteko kostuak nabarmen
egiten duela gora 55-64 adin-tartetik aurrera, eta herritar-
talde hori da, lehen esan dugunez, gainerako herritar-taldeak
baino proportzio askoz ere handiagoan hazten ari dena.
Gainera, kontuan izan behar da krisi ekonomiko eta finan-
tzario garaian gaudela, zergen bidez diru gutxiago bildu dela,
eta beraz , baliabide gutxiago ditugula; horrek guztiak ahale-
gin handiagoa egitea eskatzen du, erronka horiei aurre egite-
ko eta Euskadiko osasun-sistemari eusteko.
Beraz, konponbidea emateko, ahalegin handiagoa egin behar
da, ahal dela, besteak beste: osasuna sustatzeko, bizitzeko
era eta ohitura osasungarriak bultzatzeko, prebentzioa bul-
tzatzeko, hobeto eta modu eraginkorragoan antolatzeko, kos-
tua eta eraginkortasuna kontuan hartuta teknologiak gehitze-
ko, balioa ematen ez duten elementuetan ez inbertitzeko eta
osasun-zerbitzuen erabileran herritarrak erantzukide egiteko.
Dokumentu honetan, orain, erronka horri aurre egiteko
ildo estrategikoak adieraziko ditugu, oinarrizko eta lehen-
tasunezko helburu izanik Euskal Osasun Sistema publiko,
unibertsal eta kalitatekoa zaintzea, eta kontuan hartuta zer
eragina duen osasunaren ikuspegi mugatua izatetik osasuna-
ren ikuspegi integralagoa izatera aldatzeak.
11. 2020. urteari begira, Espainiako osasun publikoari buruzko gogoetak; JM. Cabasés,
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. 2013
12. Osakidetzari batez beste eragindako kostua, maiztasunari buruzko eta benetako pres-
kripzioei buruzko datuak eta kostu estandarizatuak oinarri hartuta.
Azkeneko hamarkadan, gastu
sanitarioa nabarmenki handitu
da, baita asistentzia-eskaria ere
gehituko dela espero da. Eredu
jasangarria eta etorkizunekoa
eusteko, irtenbide berriak plazaratu
eta eraginkorrak izan diren horietan
sakondu egin behar da
160.000.000
120.000.000
100.000.000
80.000.000
40.000.000
60.000.000
20.000.000
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 2012
Osakidetzaren urteko inbertsioen bilakaera (€)
3.500
3.000
2.500
2.000
1.000
1.500
500
00-04
05-11
12-17
18-34
35-44
45-54
55-64
65-69
70-74
75-79
80-84
85+
Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea;
O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013
Kostu osoaren batez bestekoa 2010-2011 ekitaldian, adin-
tarteen arabera (€)
16 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
2.	
HELBURU
OROKORRA
EUSKADIKO
OSASUN-
SISTEMA
ZAINTZEA
2013-2016 epealdiko ildo estrategiko horiek Eusko Jaurla-
ritzako Osasun Sailak duen konpromiso irmoa biltzen dute;
hau da, Euskadin bizi diren pertsonen osasuna eta bizi-kali-
tatea hobetzea. Eta hori modu jasangarrian, efizientean eta
jarraituan egitea, osasunaren eta osasunean eragiten duten
faktore erabakigarrien ikuspegi integrala izanik. Gure osa-
sun-sistema garatzea, hortaz, Eusko Jaurlaritzaren lehenta-
sun politikoa da.
Horretarako, ezinbestekoa da elkarrizketa; hau da, parte
hartzen duten gizarte-eragile guztiekin hitz egitea, eta be-
reziki, osasunaren alorreko profesionalek pazienteekin hitz
egitea, zer osasun-helburu dituzten identifika-tzeko eta hel-
buru horiez hitz egiteko elkarren artean.
Horrenbestez, eta lehen deskribatu dugun testuinguruaren
jakitun, 2013-2016 eperako ildo estrategiko hauek propo-
satu ditu Eusko Jaurlaritzak. Ildo estrategiko horien ardatz
nagusia PERTSONAK dira, eta kontuan hartuta Euskadiko
osasun-ereduak oinarritzat dituen printzipioak (unibertsalta-
suna, elkartasuna, ekitatea, zerbitzuen kalitatea, efizientzia
eta herritarren parte hartzea), zer bide hartu behar den adie-
raziko digute gure osasun publikoa zaintzeko.
Euskal Osasun Sistema publiko,
unibertsal eta kalitatekoa
zaintzea
· Pertsonak: osasun-sistemaren ardatz nagusia
· Erantzun integratua erronka berriei: zahartzaroa,
kronikotasuna eta dependentzia	
· Osasuna prebenitzeko eta bultzatzeko kultura
· Sistemaren jasangarritasuna bermatzea
· Protagonismo eta inplikazio profesionala
· Ikerketa eta berrikuntza sustatzea
· Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa, 	
defentsa eta arreta
KONTSUMITZAILEEN
ETA ERABILTZAILEENBABESA, DEFENTSA ETA ARRETA
PROTAGONISMO
ETAINPLIKAZIOPROFESIONALA
UNIBERTSALTASUN
A
EKITAT
EA
PARTE HARTZEA
ELKARTASUNA
PERTSONAK
KA
LITATEA
ERANTZUN
INTEGRATUA ERRONKA
BERRIENT
ZAT: KRONIKOTASUNA,
ZAHARTZAR
OA
ETA DEPENDENTZIA
OSASUNA PREBENI
TZEKO
ETA BULTZATZEKO
KULTURA
IKERKETAETA
BERRIKUNTZASUSTATZEA
JASANGARRITASUNA BERMATZEA
EUSKA
L
OSASUN
SISTEMA PUBLIKO, UNIBERTSAL ETA KALITATEZKOA
ZAI
NTZEA.
EUSKALGIZARTEARENZAHARTZEA,GAIXOTASUN
KRON
IKOEN
PREBALENTZIA
EKONOM
IA
KRISIA
ETA
AURREKONTUMUGAPENGORAKORRA
SANITARIOTIK OSASUNERA
GIZARTE
BALDINTZATZAILEAK (BIZI ETA LAN BALDINTZAK, BIZI OHITURAK, ETAB.)
HELBURU OROKORRA � 21
3.	
2013-2016
EPERAKO
ILDO
ESTRATEGIKOAK
3.1. PERTSONAK:
OSASUN-SISTEMAREN
ARDATZ NAGUSIA
Esan dugunez, pertsonak dira Osasun Sailak 2013-206 eperako proposatu
dituen ildo estrategikoen ardatz nagusia. Euskadiko Osasun Sistemak prin-
tzipio hauek sendotzen jarraitu behar du: unibertsaltasuna, elkartasuna,
ekitatea, zerbitzuen kalitatea, efizientzia eta herritarren parte hartzea13
.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, osasunaren babesa eztabaidaezi-
neko eskubide unibertsala da, eta ez gizarte-segurantzan ko-
tizatzearen ondorioa. Bere nahia Euskadiko Osasun Sistema
hobetzea da, eta Euskadin bizi diren pertsona guztientzako
publikoa eta kalitatekoa izan dadin zaintzea.
Eta, gainera, elkartasunarenprintzipioaren arabera jardunez,
eta hala, Euskadin bizi diren herritar guztiek arreta sanita-
rio ekitatiboa izan dezaten bermatzeko beharrezko mekanis-
moak sendotuz, eta gure gizartean Osasun Sistema aberasta-
sunaren birbanaketaren eredu izaten jarrai dezan bultzatuz.
Bestalde, ekitatea da funtsezko beste printzipioetako bat. 2013-2020 epe-
rako Osasun Plan berriaren arabera, osasunean ekitatea lortzeko, osasun
ahalmenak osotasunean garatzeko aukera bera izan behar dute pertsona
guztiek, edozein direla pertsona horietako bakoitzaren ezaugarri sozialak
(maila soziala, generoa, bizitokia, lan-mota, diru-sarrerak, ikasketa-maila,
egoera administratiboa edo jatorrizko herrialdea).
Horrez gain, zerbitzuaren kalitatea ona izan dadin ere lortu nahi da, pertso-
nen eskubideak modu efizientean eta eraginkorrean bermatzen jarraitzeko.
Horrenbestez, pazientearen segurtasuna14
lortzeak lehentasuna du Osasun
Sailarentzat. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) osasun-sistementzat
ezarritako jarraibideekin bat etorrita, gehiago sustatuko da sendagaien eta
hemoderibatuen erabileraren segurtasuna, segurtasun kirurgikoa, arreta
sanitarioarekin zerikusia duten infekzio-arriskuen murrizketa, artatutako
pertsonen identifikazio unibokoa eta profesionalak eta pazienteak segurta-
sunaren alorrean prestatzea, osasun emaitzak hobeak izan daitezen
Nabarmendu beharreko beste helburu bat hau da: irisgarritasuna hobe-
tzea, hain zuzen, itxaronaldiei dagokiena. Hau da, arreta-jarduera eta ka-
litateko ohiko parametroei eustea, eta aldi berean, ebakuntzetarako eta
kontsultetarako batez besteko itxaronaldia murriztea, lehentasun-sistema
bidez kudeatuz atzerapenak.
13. 8/1997 Legea (ekainaren 26koa), Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena 1997
14. Zenbait azterlanen arabera, ospitaleratutako pazienteen % 8 inguruk izan du arre-
tarekin zerikusia duen kontrako ondorioren bat, eta haietatik % 40 eragotz zitekeen.
“To err is human ” (Gizakiak berezko du huts egitea) txostena argitaratu ostean; AEB-
tako gobernuak USri eskatuta egindakoa. Institute of Medicine, eta Osasunerako Mundu
Erakundeak (OME) gerora, 2004an, sortutako Pazientearen Segurtasunerako Munduko
Ituna, OMEk osasun-sistementzat pentsatutako jarraibideetako bat da.
Pertsonak dira osasun-alorreko
jardueren ardatz nagusia, oinarri
hartuta unibertsaltasunaren,
elkartasunaren, ekitatearen,
kalitatearen, efizientziaren eta
parte-hartzearen printzipioak
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 25
Parte-hartzea da bidea paziente
eta herritar aktiboagoak eta
osasunarekiko konpromisoa
dutenak lortzeko
Eta, hori guztia, efizientzia-politikak oinarri hartuta, gure osasun-sistemak
aurrera egin dezan modernizazioan, bideragarritasunean eta jasangarrita-
sunean. Horretarako, funtsezkoa da profesionalen eta kudeatzaileen kon-
promisoa zein inplikazioa.
Ekitetareakin eta zerbitzuaren kalitatearekin berarekin zerikusia duelako,
eta pazientearekiko harremanean komunikazioa eta enpatia oso garrantzi-
tsuak direlako, Eusko Jaurlaritzak helburutzat proposatu du herritar orok
duen eskubide hau defendatzea: arreta bere ohiko hizkuntzan izateko es-
kubidea, euskaraz zein gaztelaniaz. Horrenbestez, Osakidetzaren Euskara
Planaren (2005-2012) azken ebaluazioa oinarri hartuta15
, 2013. urtearen
amaierako Osakidetzaren II. Euskara Plana onartzea proposatu da; plan ho-
rren bidez, pazienteen eta langileen hizkuntza-eskubideak babesteaz gain,
Osakidetzan zerbitzua ematean eta lan egitean euskara erabil dadin bul-
tzatuko da. Horrez gain, hizkuntza ofizialak ez dakizkiten pertsonei behar
bezalako arreta sanitarioa emateko mekanismoak antolatzen jarraituko da.
Azkenik, 2013-2016 eperako ildo estrategikoen bidez, sustatu egin nahi
da herritarren parte-hartzea. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea-
ren arabera, herritarren parte-hartzea da Euskadiko osasun-sistemaren an-
tolaketaren eta funtzionamenduaren printzipio programatikoetako bat, “bai
planen eta helburuen formulazioari dagokionez, bai berorien exekuzioaren
emaitzen jarraipenari eta azken ebaluazioari dagokienez” (8 b artikulua).
Herritarren parte-hartzea jarraitua da: lehendabizi informa-
zioa, gero kontsulta eta ondoren parte-hartzea, herritarrak
ahalduntzea lortu arte; izan ere, horrela, ikuspegi paternalis-
ta bertan behera utziko dugu, pazientearekiko informaziotzat
hartzen baitu herritarren parte-hartzea. Ahalegina egiten ja-
rraitu behar da herritarrek beren osasunarekiko kontzientzia
eta konpromiso handiagoa izan dezaten, eta horren ondorioz,
eragile aktiko bilaka daitezen osasun-zerbitzuak zehazten,
antolatzen eta hobetzen.
Gainera, gero eta nabarmenagoa da pazienteen parte-hartzeak osasun-
emaitza hobeak lortzea eragin dezakeela16/17
, arretaren kalitatea eta pa-
zientearen segurtasuna hobetzen lagun dezakeela18/19
eta arreta sanitarioa
efizienteagoa izaten eta kostua zaintzen lagun dezakeela20
.
Alderdi operatiboari dagokionez, eta gure testuingurua kontuan hartuta,
herritarrek parte har dezaten bitarteko gardenak, hurbilak, dinamikoak eta
eraginkorrak jarri nahi dira abian, eta orain daudenak gehiago garatu ere
bai (talde aholkulariak, iritziari eta satisfazioari buruzko inkestak, erabil-
tzaileekiko harremanetarako plataformak Internet bidez -Osarean eta Ire-
kia-, kexak eta erreklamazioak egiteko sistemak, etab.). Jarduera-esparru
horrek bere baitan hartzen du, halaber, bitarteko egituratuagoak sortzea,
udalek eta pazienteen elkarteek protagonismo handiagoa izan dezaten, he-
rritarren ordezkari modura.
15. Osakidetzaren Euskara Planaren (2005-2012) 2. ebaluazioa; Osakidetza. 2013
16. Patient-centered care for the 21st century: physicians’ roles, health systems and
patients’ preferences; R. Epstein, R. Street. 2008
17. What The Evidence Shows About Patient Activation: Better Health Outcomes And
Care Experiences; Fewer Data On Costs; JH. Hibbard, J. Greene. 2013
18. Effectiveness of strategies for informing, educating, and involving patients; A. Coul-
ter, J. Ellins. 2007
19. Patient Participation: current knowledge and applicability to Patient Safety; Y. Long-
tin et al. 2010
20. Building the business case for patient centered care. PA Charmel, SB Frampton.
2008
26 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Horren haritik, merezi du nabarmentzea kontsumitzaileak
eta erabiltzaileak eta haien guztien interesak babesteko eta
defendatzeko politikak ere parte hartzeko bitarteko garran-
tzitsuak direla. Eusko Jaurlaritzaren bidez bideratzen dira
politika horiek; hain zuzen, Kontsumobide eta udaletxeen bi-
dez, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoen (KIUB)
sarea baitute, eta jakina, Euskal Autonomia Erkidegoko kon-
tsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen bidez ere bai.
Printzipio horiek berak (unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, kalitatea,
efizientzia eta parte hartzea, funtsezko elementu den jasangarritasunarekin
batera) hartu dira oinarri datozen urteetarako21
Osasun Plana antolatzeko.
Funtsezko bitarteko bat da, euskal herritarren osasuna hobetzeko eta gure
osasun-sistemak eraginkortasunean eta efizientzian aurrera egiten jarrai
dezan sustatzeko. Horrez gain, gure osasun-sistemak epealdi jakin batean
zer jarduera-lehentasun dituen zehazten da.
Horretarako, eta politika guztien ardatz nagusia pertsonak direla kontuan
hartuta, zenbait helburu eta ekintza zehatz proposatzen ditu, lehenta-
sunezko bost arlotan egituratuta: bi zeharkakoak eta hiru herritar-kolektibo
eta talde espezifikoei buruzkoak (grafiko honetan ikus daiteke):
21. Osasuna, pertsonen eskubidea, guztion ardura. Osasun-politikak EAErako. Osasun
Plana 2013-2020
Osakidetzak gizarte informatuago
bati erantzun nahi dio, osasunari
eta baliabide publikoen
kudeaketari dagokienez
zorrotzagoa den gizarte bati
2. ARLOA
GAIXOTASUNAK
DITUZUNEN
PERTSONAK
3. ARLOA
ZAHARTZE
OSASUNTZUA
4. ARLOA
HAUR ETA
GAZTEEN
OSASUNA
1. ARLOA
EKITATE ERA ERANTZUKIZUNA
5. ARLOA
INGURU ETA JARRERA OSASUNTSUAK
Iturria: guk eginikoa
Arloen konektagarritasuna eta integrazioa
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 27
Populazioa zahartu egin da,
eta, horren ondorioz, gaixotasun
kronikoak ugaritu; hortaz,
berariazko erantzuna eman behar
zaio egoera horri
3.2. ERANTZUN
INTEGRATUA ERRONKA
BERRIENTZAT: ZAHARTZA-
ROA, KRONIKOTASUNA
ETA DEPENDENTZIA
Legealdi honetan garatuko den bigarren ildo estrategiakoak hau du gaitzat:
zahartzaroa, kronikotasuna eta dependentzia. Euskadiko populazioa zahar-
tu egin da, eta joera hori bera izango du etorkizunean ere; beraz, paziente
horiek dira erronka nagusia, eta osasun-sistemak, gizarte-zerbitzuekin ba-
tera, berariazko erantzuna eman behar dio arazo horri.
Kronikotasunari bereziki erreparatzea lehentasunezkoa bi-
lakatu da, eta batez ere, mendebaldeko osasun-sisteme-
tan eta sistema soziosanitarioetan22
. Nazioarteko hainbat
erakunderen txostenen arabera, gaixotasun kronikoak pre-
benitu behar dira eta pazientea oinarri izango duten arreta
integraleko ereduak garatu behar dira:
· Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) hainbat txostenetan adierazi du
alderdi horiek duten garrantzia23/24/25
. 2013ko martxoan26
prentsa-komu-
nikatu batean berariaz aipatu zuen gaixotasun kronikoek duten eragina; ber-
tan adierazi zuten arrisku-faktore nagusiak direla tabakoa erretzea, ariketa
fisikorik ez egitea, alkoholaren erabilera kaltegarria eta dieta osasungaitza,
eta prebentzioa eta kontrola bereziki erreparatu beharrekoak direla.
· Europar Batasunak, bestalde, kronikotasunari buruzko hainbat txosten
argitaratu ditu eta ebazpenak ere eman ditu27/28/29
.
22 . Organisation of care for chronic patients in Belgium: development of a position
paper. D. Paulus, K. Van den Heede, R. Mertens. 2012
23 . Global status report on noncommunicable diseases; World Health Organization.
2010
24 . Action plan for implementation of the European Strategy for the prevention and con-
trol of non-communicable diseases 2012-2016; World Health Organization - Regional
Committee for Europe. 2011
25 . Health 2020: a European policy framework supporting action across government
and society for health and well-being; In: Proceedings of Regional Committee for Europe;
World Health Organization. 2012
26 . Gaixotasun ez-transmitigarriak; prentsa-oharra; World Health Organization. 2013
27 . White Paper - Together for Health: A Strategic Approach for the EU 2008-2013;
Commission of the European Communities. 2007
28 . Innovative approaches for chronic diseases in public health and healthcare systems;
Council of the European Union. 2010
29 . European Parliament resolution of 15 September 2011 on European Union position
and commitment in advance to the UN high-level meeting on the prevention and control
of non-communicable diseases; European Parliament. 2011
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 29
· Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak, halaber, 2010eko irailean30
gaixotasun kronikoen prebentzioari eta kontrolari buruzko adierazpen po-
litikoa egin zuen.
EAEko Kronikotasun Estrategiak Wagner-en eredua erabili zuen (Chronic
Care Model)31
, nazioartean oso ezaguna eta erreferentziako esparru teorikoa
baita, euskal osasun-sisteman aldaketak bideratzeko.
Orain, azalpen eraginkorra emango dugu; hain zuzen, lehen mailako
arretaren eta ospitaleko arretaren arteko laguntza integraleko estrate-
gia batena, bai eta beste ekimen batzuena ere (informazio-partekatuko
sistemak,erizaintzaren rol berriak, etab.).
ARRETA INTEGRATUA
OMEk proposatutakoaren arabera, arreta integratua honako hau da: “diag-
nostikoarekin, tratamenduarekin, zaintzarekin, errehabilitazioarekin eta
osasuna sustatzearekin zerikusia duten baliabideak, antolaketa, kudeake-
ta eta zerbitzu-hornidura batzen duen kontzeptua. Integratzea zerbitzuak
hobetzeko modu bat da, irisgarritasunari, kalitateari, erabiltzailearen sa-
tisfazioari eta efizientziari dagokionez32
”. Azken batean, osasun-sistemak
bere baitan hartzen dituen maila guztien artean koherentzia lortzean eta
sinergiak bilatzean datza, zaintza sanitarioak hain zatikatuta egon ez daite-
zen, zaintza horiek koordinatuagoak eta efizienteagoak izan daitezen, eta,
azken batean, kalitate hobekoak izan daitezen.
Hori lortzeko ez dago formula zehatzik eta argirik; izan ere, tokian tokiko
egoerek eta osasun-sistemen ezaugarriek eragin handia dute arreta integra-
lean aurrerapausoak emateko moduan. Osakidetzak, horrenbestez, arreta
integratua sustatzeko bitarteko gisa, erakunde sanitario integratuak (ESI)
esaten zaion eredua hedatu egingo du; antolaketa-eredu horretan, lehen
mailako arretako zentroak eta kasuan kasuko ospitaleko arreta erakunde
bakar batean batzen dira, eremu geografiko zehatz batean.
30. Political declaration of the High-level Meeting of the General Assembly on the Pre-
vention and Control of Non-communicable Diseases; United Nations General Assembly.
2011
31. Organizing care for patients with chronic illness; EH Wagner, BT Austin, M. VK. 1996
32. Integrated care: a position paper of the WHO European Office for integrated Health
Care Services; World Health Organization. 2001
EGUNGO EGOERA 2015/12/31EN
AURREIKUSITAKO EGOERA
URIBE
EZKERRALDEA ESI
ARABA
TREVIÑO
BILBAO ESI
GIPUZKOA
BIDASOA
ESI
GOIERRI
UROLA
GARAIA
ESI
DEBA
GOIENA
ESI
Gurutzetako
Unibertsitate Ospitalea
Basurtu
Ospitalea
Santa
Marina Ospitalea
Galdakao-
Usansolo
Ospitalea
Araba
Unibertsitate
Ospitalea
Leza Ospitalea
Deba Goiena
Ospitalea
Mendaro
Ospitalea
Donostia
Unibertsitate
Ospitalea
Zumarraga
Ospitalea
Bidasoa
Ospitalea
San Eloy
Ospitalea
Gorliz
Ospitalea
DEBA
BARRENA
ESI
Leza Ospitalea
URIBE ESI
EZKERRALDEA ESI
ARABA
ESI
TREVIÑO
BILBAO ESI
BARRUALDEA
ESI
BARRUALDEA
ESI
OARSO-
DONOSTIALDEA
ESI
TOLOSALDEA
ESI
BIDASOA ESI
GOIERRI
UROLA
GARAIA
ESI
DEBA
GOIENA
ESI
Gurutzetako
Unibertsitate Ospitalea
Basurtu
Ospitalea Santa Marina
Ospitalea
Galdakao-
Usansolo
Ospitalea
Araba
Unibertsitate
Ospitalea
Deba Goiena
Ospitalea
Mendaro
Ospitalea
Donostia
Unibertsitate
Ospitalea
Zumarraga
Ospitalea
Bidasoa
Ospitalea
San Eloy
Ospitalea
Gorliz
Ospitalea
Clínica
Asunción
DEBA
BARRENA
ESI
Fuente: Organización Central de Osakidetza
30 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Proposatutako arreta integrala garatzeko hauek dira hiru
ardatzak:
· Aldaketak erakunde sanitarioen gobernu-formulan.
· Aldaketak antolaketan, baterako lanaren kultura gehiago
sustatuz.
· Eta azkenik, aurreko bien emaitza gisa, zerbitzu kli-
nikoen integrazio handiagoa, aldaketak eginez arreta-pro-
zesuetan eta profesionalen eta haien rolen arteko loturan.
Eredu horrek prozesu integraletan lan egiteko aukera emango du, gerora
gerta daitezkeen bikoizketak eta inefizientziak eragotziz ; horrez gain, eredu
horri esker, pazienteek argi izango dute -patologia bera duten pazienteak bi
arreta-motetan jaso dezaten tratamendua- nor den bere medikua.
Aldi berean, integrazioa oinarri ezin hobea da honako hauetarako: profe-
sionalen eta arreta-zerbitzuen arteko lankidetza garatzeko eta talde-lana
bultzatzeko; informazioa, xedeak eta helburuak elkarren artean trukatzeko;
eta jarduteko hitzarmenak eta protokoloak formalizatzeko. Eta hori guztia
osasun-sistema erabiltzen duten pertsonen onerako.
ESIak zuzentzeko ereduak berekin dakar zuzendaritza bakar eta baterako
baten baitan banakatzea jarduera, eta beraz, zuzendaritzako eta adminis-
trazioko egiturak gutxitzea, eta horrek guztiak efizientzia eragingo du. Gai-
nera, herritarrek parte hartu ahal izango dute, kasuan kasuko udaletxearen
bidez. ESI bakoitzak eremu geografiko zehatz bat hartzen du bere baitan,
eta beraz, eremu geografiko horretako biztanleen osasunaren ardura izango
du, eta efizientziaz kudeatu beharreko baliabide finantzarioak ere izango
ditu. Integrazioa garatu ahala, osasun publikoko egituretara eta arlo sozio-
sanitariora hedatuko da eredua.
INFORMAZIO KLINIKO
PARTEKATUKO SISTEMAK
Teknologia berriei esker, aurrerapauso handiak eman dira informazio
bakarra eta partekatua izate aldera, eta horixe lortu da osasun-alorreko
arreta-mailei dagokienez. Osabide Global, Osakidetzaren historia kliniko
elektronikoa, bitartekoa erabat garatuta, pazientea, batetik, benetako
arretagunea izango da, eta profesionalak, bestetik, pazientearen edo
euskal-osasun sistema erabiltzen duen pertsonaren ikuspegi integrala eta
globala izango du, arreta-maila edo -mota edozein dela, eta beraz, eraba-
kiak hartzea errazagoa izango da.
Osabide Global bitartekoaren bidez, eta arreta-mota guztietara eta profesio-
nal guztien artean zabalduta, profesionalek paziente baten informazio kliniko
guzti-guztia izango eskuragarri eguneko edozein ordutan eta Euskal Osasun
Sistema publikoaren edozein arretagunetan. Horri esker, arreta jarraitua izan-
go da, edozein dela arreta sanitarioa eman den lekua, segurua eta ikuspe-
gi globala eta integrala aplikatuko da. Horrez gain, zerbitzu eta erakunde
guztietako profesionalen arteko inplikazioa, koordinazioa eta komunikazioa
sortuko da.
Osabide Global pixkanaka ari da ezartzen Osakidetzaren ospitale guztietan,
espezialitateetarako anbulatorioetan, osasun mentaleko sarean eta espe-
txeetan. Bitarteko horrek bere baitan hartzen dituen modulu guztiak ez dira
zentro guztietan ezarri, eta beraz, 2013-2016 epealdian zentro guztietan
garatuko da.
Lehen mailako arreta eta ospitaleko
arreta uztartzen duen arreta
integrala izango dugu, ESI-eredua
garatuz eta haiek Euskadiko
eskualdeen egoeretara egokituz
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 31
Osabide Global Osakidetzaren
historia kliniko elektronikoa da.
Erabat eta behin betiko ezartzen
denean, pazientearen informazio
integrala arreta-maila guztietan
eskuragarri egongo da
Bestalde, 2004. urteaz geroztik, Osabide LM erabiltzen da lehen mailako
arretan. Sistema horrek aukera ematen du ospitaleko arretan erregistra-
tutako zenbait informazio eskuratzeko, baina Osabide Global arreta-mota
horretan garatzea eta ezartzea da helburua; izan ere, horrela, historia kli-
niko bat izango dugu eta ez elkarri lotutako bi sistematakoa. Modu har-
moniatsuan gauzatuko da garatze- eta ezartze-prozesu hori, lehen mailako
arretako funtzionalitateak Osabide Global bitartekoan sartzeko.
Euskaraz ere erabili ahal izateko ari dira garatzen aplikazio
informatikoa, eta beraz, historia kliniko digital bakarra izan-
go dugu, Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan.
Osabide Global bitartekoak aldaketa kulturala bultzatuko du;
hau da, pazientea izango da bere datu klinikoen protagonista
eta jabea, eta osasun-alorreko administrazioa, berriz, datu ho-
rien kudeatzailea eta datu horiek zaintzeaz arduratuko dena.
Informazio klinikoen sistemen beste oinarrizko elementu bat errezeta ele-
ktronikoa edo e-rezeta da. Horrek berekin dakar, batetik, prestazio farma-
zeutikoko prozesuak integratzea (preskripzioa, oniritzia, botika eman eta
fakturazioa), eta bestetik, historial farmakoterapeutiko bakar batean biltzea
zenbait medikuk pertsona berari agindutako tratamenduak.
E-rezeta ezartzeko, prestazio farmazeutikoaren kudeaketa-eredua aldatu
behar da, eta botika-preskripzioaren kontzeptuaren ordez, plan farmako-
terapeutiko integralak ezarri behar dira. Botika modu seguruagoan eta
eraginkorragoan hartzea eragingo du -esaterako, elkarri eragiten dioten
botikei eta gehiegiko dosiei buruzko alerten bidez-, eta botika-preskrip-
zioko edo botika emateko prozesuetan huts egite gutxiago egitea; ho-
rrenbestez, helburu farmakoterapeutikoa hobeto betetzeko lagungarria
izango da. E-rezetak, halaber, pazientearentzako onurak dakartza; admi-
nistrazio-izapide gutxiago egingo baititu eta osasun-zentroetara gutxiago-
tan joango baita.
2011. urtearen amaieran, lehen mailako arretan preskripzio-modulu berri
bat jarri zen abian, errezeta elektronikoa ezarri aurreko urrats gisa. Lehen
mailako arretako zentro guztietara hedatu da eta pixkanaka hedatzen ari da
osasun mentaleko zentroetara. Preskripzio-sistema berrikusteko eta hobe-
tzeko prozesu bat gauzatu da, finkatze-mailari zein abiadurari dagokionez,
eta horren ondorioz, erabiltzaileek eta profesionalek denbora aurreztuko
dute. Hobetzeko prozesu horren emaitza preskripzio elektronikoko beste
modulu bat da, Presbide; aplikazio horren bidez, ospitaleko arretara heda-
tuko da eta farmaziekin integratu ahal izango da.
E-rezeta pixkanaka ari da hedatzen. Lehendabizi, proiektu
pilotu bat jarri zen abian 9 udalerritan eta 21 farmaziatan,
eta horri esker, sistemaren funtzionamenduari buruzko on-
dorioak atera ahal izan dira. Bestek beste, baliagarria izan
da zenbait arazo teknikori konponbidea emateko; esaterako,
preskripzio-moduluan hautemandakoei. Bestalde, e-erreza
pixkanaka ezatzeko estrategia oso baliagarria izan da siste-
ma etengabe ebaluatzeko eta hobetzeko. Aurreikusitakoaren
arabera, 2013. urte amaieran e-rezeta EAEko udalerri guztie-
tan ezarrita egongo da. Ezinbestez azaldu behar da errezeta
elektronikoa garatzeko eta ezartzeko funtsezkoa izan dela
farmazialarien hiru elkargo ofizialen eta haien profesional
guztien laguntza, borondatea eta lana.
Informazio kliniko eta
farmazeutiko bakarra eta
eskuragarria edukitzea funtsezkoa
da arreta-mailen arteko lana
koordinatua izan dadin
32 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
ERITZAINTZAKO 		
ROL BERRIAK
Azken urteotan, Osakidetzak aurrerapauso handiak eman ditu erizaintzak
eskumen aurreratuak gara ditzan. Horretarako, zortzi esperientzi pilotu di-
seinatu eta jarri dira abian. Guztira, 900 pazientek eta hainbat rol bete
dituzten erizaintzako 24 profesionalek hartu dute parte: Ospitale Lotu-
rako Erizain Kudeatzailea, Jarraipeneko Erizain Kudeatzailea eta Eskumen
Aurreratuen Erizain Kudeatzailea. 2013-2016 epealdian, Osakidetzako
erakundeetan hauetako bi profil garatzeko eta ezartzeko aurrerapausoak
emango dira:
· Batetik, ospitale-loturako erizaina, ospitalizazioa behar
duten pazienteen zaintzen jarraipena egiteko, ospitaliza-
tutakoan zein alta emandakoan.
· Eta bestetik, lehen mailako arretan esperientzia handia
duen erizaina, paziente konplexuak beren etxean hobeto
artatzeko, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuekin elkarrekin-
tzan aritzeko.
Erizaintzako profesionalak profil berri horietara egokitu daitezen sustatuko
da. Ez datza erizainen kopurua areagotzean bakarrik, baizik eta haiek egun
dituzten funtzioak egokitzean, pazienteek zaintzen jarraipena egiteko dituz-
ten premietara moldatzeko, eta batez ere, konplexutasunak eta pluripatolo-
giak dituztenen kasuan.
LEHEN MAILAKO ARRETAKO
ETA OSPITALEKO
ARRETAKO FUNTZIOAK
BERRIRO DEFINITU,
BIZTANLERIAREN OSASUN-
IRIZPIDEAK OINARRI
HARTUTA
Sarreran esan dugunez, adineko biztanleria-kopurua hazi egin da eta horrek
arreta-premietan badu eraginik; horrenbestez, osasun-sistemaren funtzio
tradizionalak berriro antolatu behar dira.
OMEk adierazi du kalitatea, eta, bereziki, jarraipena eta efizientzia biztanle
jakin batzuei eskaintzen zaizkien osasun-zerbitzuei dagokienez, lehen mai-
lako arretako lan-taldeen baitan dagoela, eta horrez gain, haiek dituzten
tokiko zerbitzu espezializatuen sarea, prebentzio-zerbitzua, diagnostiko-
zerbitzua eta ospitale-zerbitzuak33
.
2013-2016 eperako ildo estrategikoak hori lortzera bideratu dira. Ho-
rrenbestez, lehen mailako arretak protagonismo handiagoa izan behar
du, lehen baino gehiago, populazioaren osasunari dagokionez, paziente
kronikoen arretan, eta ahalegin berezia egin behar du pluripatologiaga-
tik, dependentziagatik edo gaixotzeko erraztasun handiagoa izateagatik
premia gehiago dituzten kolektiboekin. Populazioaren osasunaren ikus-
pegia izatea herritarren osasun-emaitzak hobetzera eta osasun-alorrean
desberdintasunak murriztera bideratuta dago. Lehen mailako arretako
33 . Primary Health care: now more than ever; World Health Organization. 2008
Erizainek beste rol batzuk bete
behar dituzte eta protagonismo
handiagoa izango behar dute
arreta sanitarioan
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 33
Zahartzaroari, kronikotasunari
eta dependentziari erantzun ahal
izateko berrantolatu egin behar
dira lehen mailako arretako eta
ospitaleko arretako funtzioak
lan-taldeen egiteko funtsezkoa da horretarako. Hau da, populazioaren
osasuna kudeatzeko, arretak aktiboa eta prebentziozkoa izan behar du
herritar guztientzat, arrisku-mailak kontuan hartuta, eta ez arreta erreakti-
boa, arreta sanitarioko zerbitzuetatik helarazten zaien eskarira mugatuta.
Helburua lehen mailako arretako profesionalen egitekoa indartzea da, pro-
zesuaren kudeatzaile bilakatuta haiek, eta konplexutasun-maila txikian,
pazientearen osasun-premien arabera, haren tratamendua bideratzea.
Zenbait bitarteko, populazioaren estratifikazioa, esaterako, oso baliaga-
rriak izan daitezke egiteko horretarako.
Bestalde, ospitaleko arreta patologia konplexuentzako erre-
ferentea da eta zeregin hori indartu egin behar du eta pa-
ziente-talde horrentzako arreta pertsonalizatu egin behar du,
diagnostikoaren eta terapeutikaren alorreko maila handiko
teknologia erabiliz. Ospitaleko arretak gehiago sustatu behar
du lehen mailako arretako medikuarentzako aholkularitza-
egitekoa, paziente pluripatologikoen kasuan bereziki.
Populazioaren osasuna hobetzea eta desberdintasunak murriztea dira orain
arte azaldu ditugun helburuak; baina horiez gain, bada besterik: pazienteen
premiei dagozkien eta legediak ezarritako baldintzak kontuan hartuta, osa-
sun-zerbitzuez baliatzeko atzerapen-denborak murriztea. Lehen mailako arre-
tako itxaronaldiei dagokienez, hau da helburua: familia-medikuen, pediatrien
eta erizainen agendek bermatzea 48 ordu baino lehen emango zaiela arreta
prozesu akutuei, eta kontsulta atzeraezinei behar bezalako arreta ematea.
Ospitaleko arretari dagokionez, prozedura kirurgikoetarako, kontsultetarako
eta proba osagarrietako itxaronaldiek bete egingo dute itxaron-epeak berma-
tzen dituzten kasuan kasuko dekretuetan ezarritakoa. Kirurgia onkologikoeta-
rako itxaron-epea 30 egunekoa izango da, gehienez; bihotzeko kirurgietarako
90 egunekoa, gehienez; eta gainerako kirurgietarako 180 egun, gehienez
(65/2006 Dekretua); eta kardiologiako eta onkologiako kontsultetarako eta
proba osagarri ez urgenteetarako, 30 egun, gehienez (230/2012 Dekretua).
PAZIENTEA AHALDUNTZEA
2013-2016 epealdiko helburu orokorretako bat da pazientea gero eta era-
gile aktiboagoa bilaka dadin eta bere osasunarekin zerikusia duen ororen
arduradun izan dadin sustatzea34
. Hori bereziki garrantzitsua da gaixotasun
kronikoak dituzten pazienteen kasuan. Nork bere gaixotasunaz gehiago ja-
kin eta kudeatuz gero, informatuta egonda da pazientea erabaki klinikoak
hartzen parte hartzen duenean eta osasun-emaitza hobeak lortuko ditu35
.
Horren haritik, osasun-alorreko profesionalen -bereziki, eri-
zainen- egitekoaren eta konpromisoaren bidez eman nahi dira
aurrerapausoak, pazienteei bideratutako osasun-heziketako
jarduerak antolatuta; adibidez; Pazienteen eskola-Osasun
Eskola. Kontzeptu horren baitan, erabiltzailearen ahaldun-
tzeari buruzko hainbat ekimen bilduko dira, Paziente Bizia
proiektuaren esperientzia eta haren bidez lortutako emaitzak
abiapuntu hartuta; izan ere, pazienteek beren gaixotasuna
autokudeatzeko gaitasuna lortzea du xede proiektu horrek.
34. European Network on Patient Empowerment erakundearen arabera, pazientea ahal-
duntzeak esan nahi du bere esku jartzen direla aukerak eta beharrezko testuingurua,
gaitasunak, konfiantza eta ezaguerak gara ditzan, eta horrela, ikasitakoaz baliatuta arreta
sanitarioaren hartzaile pasiboa izateari utzi eta bere osasunaren arretan eragile aktibo
izateari ekin.
35 Evidence: Helping people help themselves; Health Foundation. 2011
Osasuna hobetzeko ahalduntze-
ekimenei esker pazienteen
konpromisoa areagotzea eta
mendetasuna gutxiagotzea lortzen
da, osasunean emaitza hobeak
eskuratuz
34 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
KOORDINAZIO
SOZIOSANITARIOA
Zahartzaroari, kronikotasunari eta dependentziari behar bezalako erantzuna
emateko, ezinbestekoa da koordinatuta lan egitea erakundeetako gizarte-on-
gizateko zerbitzuekin. Hau da, sektore sanitarioaren eta sozialaren artean ba-
terako ekintzak adostu eta ezar daitezen sustatu behar da, zatiketarik gabeko
arreta sanitario eta soziosanitarioa eman ahal izateko, herritar guztien onerako.
Orain arte egindako lanari esker, inplikatuta dauden sailen eta erakundeen
arteko lankidetza eta koordinazioa hobetzen dihardugu, zerbitzu integral
eta kalitatekoa emate aldera. Oinarriak eta printzipioak 2003ko lankidetza-
hitzarmenean zehaztu ziren, eta 2010eko esparru-dokumentuan, berriz,
Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien ea EUDEL-en artean adostutakoak.
Osasun-arazo larriak, muga funtzionalak eta/edo gizarte-bazterketako arris-
kua duten eta aldi berean arreta sanitarioa eta soziala, koordinatua eta
iraunkorra, eta arreta jarraituaren printzipioarekin bat datorren arreta behar
duten pertsonei erantzun hobea eman behar diete zerbitzu-publikoek. Ho-
rregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak eredu egoki baten aldeko apustua
egiten du, bere baitan hartuko duena pazienteen balorazio integrala, arreta
soziosanitarioaren ikuspegitik kronikotasunari, zahartzaroari eta dependen-
tziari erantzuteko arreta-elementu guztiak bilduko dituena, eta horren on-
dorioz, zerbitzuak arrazionalizatu, berrantolatu eta koordinatuko dituena,
eta ez baliabide berriak gehitu besterik egingo ez duen eredua.
Horrek eragingo du arreta egokia eta kalitatekoa ematea,
pertsona ardatz izango duena, eta arreta une egokian ematea
eta konplexutasun-maila txikieneko arreta-esparruan ema-
tea, eta hori guztia, osasun-alorreko sektorearen eta sektore
sozialaren arteko lankidetza sendoa oinarri hartuta. Telea-
sistentziako esperientziak ere badira; besteak beste, foru-al-
dundienak, eta 2011. urteaz geroztik, BetiOn. Hau da, arre-
ta-eredu horretan, teleasistentziako plataforma bihurtzen da
balio erantsia duten zerbitzu sanitarioen eta sozialen eus-
karri. Esperientzia horiek agerian utzi dute berrikuntzaren
alorra funtsezkoa dela esparru soziosanitarioa egituratzeko.
Etxebizitza da tokirik egokiena zaintza sozionaritarioak jasotzeko, bizitza
amaitzen ari deneko une latzean ere bai.
Horren haritik, neurri zehatz batzuk proposatu dira:
· Xede eta helburu bateratuak zehaztea, dependentzia- eta kronikotasun-
egoeran dauden pertsonei dagokienez.
· Bi sektoreetako profesionalen arteko harremana eta lankidetza susta-
tzea, eta zerbitzu- eta baliabide-zorro bera erabil dadin bultzatzea.
· Komunikazio Soziosanitariorako Plan bat idaztea eta garatzea, lanki-
detzan jarduteko ezagueretan eta elkarren arteko gaitasunetan, bai eta
baterako ekintzak garatzeko ere. Garrantzitsua da, halaber, profesionalen
artean hizkuntza bera zehaztea, lehen mailako arreta soziosanitarioko
lan-taldea abiapuntu hartuta, eta etxetik konplexutasun handiagoko bi-
tartekoetara garatuta eredua.
· Sektore sanitarioaren eta sozialaren artean itunak formalizatzea, xede
izanik beharrezko informazioa trukatzea eta integratzea, dependentzia
duten pertsonenganako arretaren mesederako.
· Zuzendaritza-eredu integratzailea garatzea, Euskal Kontseiluaren eta
Arreta Soziosanitarioko lurralde-kontseiluen bidez, bai eta haiek eratzen
dituzten batzordeen bidez ere; eta eredu hori garatu ahal izateko, itun-
formulak eta elkarlaneko finantziazioa bilatzea.
Lankidetza soziosanitarioa
ezinbestekoa da osasun-premiei
arreta integrala eskaintzeko
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 35
Prestazio farmazeutikoa oinarrizko
elementua da, osasun-sistemaren
kalitatea eta efizientzia hobetzeko
FARMAZIA
Eusko Jaurlaritzak farmazia-bulegoak osasun-eragile gisa integratzearen
aldeko apustua egin du; horretarako, arreta farmazeutikorako programak
garatu behar dira, koordinazioan arituta, bereziki, lehen mailako arretako
zerbitzuekin. Horren haritik, errezeta elektronikoa, e-rezeta, oso bitarteko
baliagarria da, informazio kliniko partekatuko sistema den aldetik.
Botikak zentzuz hartu behar direla printzipio nabarmena
dela oinarri hartuta, datozen urteetan ere printzipio aktiboen
araberako preskripzioak eta generikoak sustatuko dira -Eu-
ropak ezarritako mailak lortze aldera-, eta botika berriei eta
erabiltzen direnei buruzko informazio terapeutikoa ematen
jarraituko da, profesionalei zein pazienteei.
Gainera, esparru soziosanitarioan prestazio farmazeutikoari ekingo zaio, eta
zehatz-mehatz, farmazia-zerbitzuak eta botika-gordailuak antolatuko dira
gizarte-zentroetan eta -egoitzetan.
Horrez gain, datozen urteetan ere jarraituko da erosketa zentralizatuko
prozesuak gauzatzen ospitale-farmazian, eta, botika berriei dagokienez,
arrakasta terapeutikoarekin loturiko arrisku-kontratu partekatuak egingo
dira, modalitate horretarako aukera ematen denean.
Eta azkenik, Osasun eta Kontsumo Ministerioari eskatuko zaio Euskadik ere
parte har dezan, estatuan botikak baimentzeaz, erregistratzeaz, prezioa era-
bakitzeaz eta finantzazio-baldintzak ezartzeaz arduratzen diren batzordeetan.
36 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
3.3. OSASUNA
PREBENITZEKO
ETA BULTZATZEKO
KULTURA
Sarreran aipatu da osasunak berebiziko garrantzia duela, herritarrek gehien
preziatzen duten balioetako bat den aldetik, bai eta beharrezkoa dela osa-
suna sustatzeko kultura sendotzea ere. Osasun-sistemaren ardatz nagusia
pertsonak direla ere aipatu da, eta pertsonekiko duen konpromisoa abia-
puntu hartuta, Eusko Jaurlaritzak uste du lehentasunezkoa dela herritarren
erantzukidetasuna sustatzea, eta eragile aktibo bilakatzea nork bere osa-
sunari erreparatzeko eta zaintzeko. Horretarako, eskuragarri jarri behar da
-kasuan kasu- gaixotasunaren ezaguera, prebentzioa eta kudeaketa, pertsona
guztiak osasuntsuagoak izan daitezen eta bizi-kalitate hobea izan dezaten.
Esparru guztietan landu behar da osasunaren kultura, eta osasuna susta-
tzeari eta prebenitzeari garrantzi berezia eman behar zaio, jakitun izanik
osasunarekiko konpromisioa pertsona guztiok eta botere publiko guztiek
dutela -eta izan behar dutela- Euskadin. Bereziki gurea bezalako gizarte
aurreratu batean; izan ere, azken hamarkadetan aldaketa sozial eta kultu-
ral handiak bizi izan ditugu eta horrek ondorio zuzenak eragin ditu pertso-
nen osasunean. Hobeto bizi gara, egia da, baina jakin badakigu, baita ere,
gero eta ohikoagoak direla oso osasungarriak ez diren bizitzeko erak; hau
da, elikadura, ariketa fisikoa eta adikzioa eragin dezaketen substantziak
kontsumitzearekin zerikusia duten ,joera ez osasungarriak. Hori dela eta,
uste dugu ezinbestekoa dela bereziki bultzatzea osasuna sustatzeko eta
prebenitzeko kultura, bizitzeko erei eta balioei, eta ohitura osasungarriei
dagokienez, eta gehiago erreparatzea dietari, ariketa fisikoari, elikadurari
eta alkohol zein tabakoaren kontsumoari.
Horrenbestez, osasun publikoari protagonismo eta lehentasun handiagoa
eman behar zaio osasunaren sektorean, eta sustatu egin behar da sekto-
reen arteko elkarlana, «Osasuna politika guztietan» leloa duen estrategia
eta osasunaren eraginari buruzko ebaluazioa.
Zerbitzuak berriro definitzea da osasun-sistemak eraldatzeko estrategia,
zerbitzuak osasuna sustatzera bideratzeko. Komunitatea da ekintzaren era-
gile dinamizatzailea (empowerment).
Beraz, osasun publikoaren eta adikzioen alorreko politikak gailentzen dira
ildo estrategiko hauetan. Gizartea aldatu egiten da (eta aldatu egiten da
demografia, kontsumoa, teknologia, bizitzeko erak, etab.), eta funtsezko-
tzat hartzen da osasun publikoko zerbitzuak geruza bakar batean integra-
tzea. Prisma horren haritik, osasuna babesteko zerbitzuekin bat egingo
dute gaixotasunak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko zerbitzuek, in-
gurumen osasunekoek, elikagaien segurtasunekoek eta zaintzakoek eta
adikzioak prebenitzekoek. Eta horrela, erantzun egokia eta integrala eman-
go zaie etengabe aldatzen ari den gizarte honen premiei eta konponbidea
desberdintasun nabarmeneko egoerei.
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 37
Gaixotasunen prebentzioak eta
osasunaren sustapenak gizarte
osasuntsuagoa eta bizi-kalitate
handiagokoa bermatzen dute
Horren haritik beretik, ezinbestekotzat jotzen dugu populazioaren osa-
sunaren ikuspegia eraginkortasunez gauzatzea, lehen mailako arreta eta
osasun publikoa modu integratuan jarduteko norbanakoaren zein taldearen
osasuna sustatzen eta gaixotasunaren prebentzioa sustatzen. Kerik gabeko
gelak eta Agindu bizimodu osasungarria esperientziek aurrerapausoak ema-
teko bide ematen dute.
Osasun-arretak bere baitan hartu behar ditu prebentzioaren,
osasunaren sustapenaren, eta arreta komunitarioaren alorre-
ko jarduerak, eta horrez gain, eskaeraren araberako arreta sa-
nitarioa, programatua zein larrialdikoa, kontsultan dela edo
gaixoaren etxean dela, eta gomendioak edo preskripzioak eta
diagnostikoaren eta terapeutikaren alorreko prozedurak.
Azken urteotan nazioartean osasun publikoan krisi ugari izan dira, herrita-
rrek osasunarekiko gero eta espektatiba handiagoak dituzte eta gizartean
aldaketa handiak gertatu dira (pertsonen, ondasunen eta salgaien mugikor-
tasunarekin zerikusia dutenak, batik bat); beraz, horren guztiaren ondorioz,
ezinbestekoa da berrikustea ea osasun publikoko zerbitzuak egokiak diren
arriskuen globalizazioko erronkei aurre egiteko. Prebentzioko eta kontroleko
erantzunak behar dira, eraginkorrak, homogeneoak, etikoak eta gardenak,
eta herritarrengan konfiantza eta segurtasuna sortzen lagunduko dutenak.
Osasunaren eta Adikzioen Behatokia abian jartzea ere aurreikusi da; beha-
toki horrek, orain abian dagoen Droga Mendekotasunaren Behatokia oinarri
hartuta, gai hauek landuko ditu ikerketaren, analisien eta komunikazioaren
alorretan: osasunaren faktore erabakigarriak, desberdintasunak, sistema
sanitarioaren erantzunak eta adikzioak.
Osasun Sailaren ustez, droga-kontsumoak Euskadin behera egin badu ere
aurreko urteetako kontsumoaren aldean, kontrolatzen jarraitu behar da, eta
batez ere, prebentzioko eta prestakuntzako programak zein jarduerak abian
jartzen. Beraz, 2011-2015 eperako Adikzioen VI.Plana garatu eta osatuko
da, Europar Batasunak drogaren alorrean 2012-2015 epealdirako estrate-
gian ezarritakoaren ildoan, eta horrez gain, adikzioei buruzko lege-proiektu
bat aurkeztuko da, lehendik dagoen legea eguneratze aldera, eta testuingu-
ru eta egoera berrietara egokituko dena.
Hiesaren transmisioa eta sexu bidezko transmisioko infekzioak prebenitzen
jarraituko da, gaixotasunak eragiten dieten gizarte-eragileekin lankidetzan
arituta. Ugaritzen ari diren gaixotasunak hautematen direnerako, detekta-
tzeko eta esku-hatzeko mekanismoak ere ezarriko dira.
Eta elikadura-osasunari dagokionez, Kontsumobiderekin eta Eusko Jaurla-
ritzako beste sail batzuekin batera, garrantzi berezia emango zaie honako
hauei:
· Esparru-akordioa Euskadiko elikagai-industriarekin, osasun-irizpideak
ezartzeko elikagaigintzan.
· Sektore arteko akordioa, elikadura osasungarria sustatzeko jangela
kolektiboetan (osasun-zentroak, ikastetxeak, unibertsitateak, enpresak,
etab.).
· Dieta osasungarriari buruzko prestakuntza ikastetxeetan.
38 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Jarduera guztiek osasun-sistema
publiko, unibertsal eta kalitatekoari
eustea izan behar dute helburu
Sistema hobetzeko eta sistema
jasangarria izateko, ezinbestekoak
dira asistentzia-integrazioa,
osasunean emaitzak lortzera
bideratutako kontratazioa eta
ospitale-zerbitzu espezializatuen
kontratazioa
3.4. SISTEMAREN
JASANGARRITASUNA
BERMATZEA
SISTEMAREN EREMUA
Eusko Jaurlaritzak, eta ondorioz, Osasun Sailak eta Osaki-
detzak gero eta mugatuago dauden baliabide ekonomikoak
kudeatzen dituzte, kontuan hartuta krisi ekonomikoak eta
diru-bilketa gutxitzeak eragin duen egoera. Aldi berean, tes-
tuinguru sozialak gastu sanitarioak gora egitea eragin du,
arreta-eskaera gero eta handiago delako.
Egoera halakoa izanik, baliabideak efizientziaz eta zuhurtziaz kudeatu be-
har dira, osasun-sistema publiko, kalitatekoa eta herritarrei erabat bidera-
tua, etorkizunean ere edukiko badugu eta kalitatea zein zerbitzua oinarri
hartuta gizarteari erantzuten jarraituko badu.
Osasun-sistema osoa produktibitatean inplikatu ondoren lortutako hobe-
kuntzari esker, eta profesionalen zein kudeatzaileen erantzukizunari esker
ere bai, gastu sanitarioak zeraman goranzko joera etetea lortu da. Bide ho-
rretan sakontzeko, hainbat neurri zehatz ari dira hartzen, eta neurri horiek,
zuzenean edo zeharka, gastu horri eusten lagunduko dute ezbairik gabe:
· Egiturak murriztea eta berrantolatzea (Osasun Saila, Osakidetza, men-
deko gainerako erakundeak, I+G+B sanitarioa).
· Erakunde sanitarioak berrantolatzea, ESI eredua oinarri hartuta. Inte-
gratzeak eta arretaren jarraitutasunak, pazientearenganako arreta hobe-
tzea eragiteaz gain, bikoizketak eragotziko ditu eta sinergiak baliatuko ahal
izango dira; izan ere, administrazioko egiturak eta kudeaketakoak egokitu
egingo dira eta Osakidetzan zuzendaritza-talde gutxiago egongo dira.
· Osasun-alorreko premien eta emaitzen araberako fi-
nantzazioa eta kontratazioa. Horrenbestez, Osakidetzaren
erakundeekin adosten diren kontratu eta programak eta
erakunde pribatuekin hitzartzen diren itunak osasunaren
alorrean emaitza kualitatiboak lortzera bideratuko dira,
jarduera sanitarioko emaitza kuantitatiboak lortzera bide-
ratu ordez. Zerbitzu sanitarioko kontratatuen bidez, arre-
ta integrala sustatu eta diziplina arteko koordinazioa eta
talde-lana bultzatuko da.
· Espezializazio-maila handiko ospitale-zerbitzuak kon-
tratatzea eta lurraldeen artean banatzea, prestazio-zorroa
zentzuz antolatzeko eta prestazioen emaitza klinikoak
hobetzeko.
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 39
· Osakidetzako laborategien gida-plana, diagnostiko biologikoen eskain-
tza optimizatzeko eta arrazionalizatzeko. Proba jakin batzuk egitea na-
hikoa da, eta proba konplexu, garesti eta maiztasun txikiko batzuk ez
lirateke kanpora bideratuko. Diagnostiko biologikoen sare-eredu bat ga-
ratzean datza, xede izanik Osakidetzako laborategi kliniko guztiak bere
baitan hartzea.
· Eskalako ekonomiak lortzera bideratutako erosketa-politikak, prezio
hobeak negoziatzeko erosketa zentralizatuko prozesuen bidez (esate-
rako, honela zentralizatuta: farmazia, material sanitarioa, teknologia, eta
beharrezkoa izanez gero, kanpoko zerbitzu batzuk).
· Botikak zentzuz banatzea (printzipio aktiboen araberako preskripzioa
eta generikoen preskripzioa, eta botika berriei eta erabiltzen direnei
buruzko informazio terapeutikoa).
· Teknologia sanitarioen ebaluazioa sustatzea, batez ere sisteman era-
biltzen hasi baino lehen, baliabideen erabilera egoeretara egokituta.
40 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Osakidetza osatzen duten pertsonek
pertsonentzat lan egiten dute
Profesionalen plangintza
eta antolaketa kopuruan eta
kualifikazioan, etengabeko
prestakuntza garapen
profesionalerako, lan-araudia
betetzea eta euskararen erabilera
Profesionalak dira euskal osasun-sistema publikoaren indar-
gune nagusietako bat. Pertsona horien konpromisoa, parte-
hartzea eta lidergo partekatua erabakiak hartzeko garaian,
funtsezkoak dira sistema publikoa zaintzeko.
Eusko Jaurlaritzak profesionalak gehiago integratzea du xede. Horretarako,
haien parte-hartzea, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu,
emaitzak lortzera bideratuko du sistema, eta oinarri hartuko du elkarrizke-
taren filosofia, akordioak lortzea eta erantzukidetasuna langileen, haien or-
dezkarien eta kudeatzaileen artean. Denon artean oreka eta ilusioa sortzeko
gai izanez gero, euskal osasun-sistema publikoa osatzen duten pertsonak
Osakidetzaren berezko balioekin eta herritarrei eskaini behar dizkien zer-
bitzuen kalitatearekin identifikatuta sentitzea lortuko dugu, eta horrez gain,
gaur egungo egoerak eragin ditzakeen zalantzak eta ziurgabetasunak argitu
ditzaten lortuko dugu.
Zehatz-mehatz, 2013-2016 epealdiko ildo estrategikoek honako hauek
biltzen dituzte:
· langileei dagokienez, plangintza- eta antolaketa-prozesu bat abian jar-
tzea, prestakuntza egokia duten behar beste profesional edukitze aldera,
eta horrela, erakundean beharrezkoak diren aldaketei ongi erantzuteko.
· etengabeko prestakuntzarako aukera ematea, kualifika-
zio optimoa ziurtatzeko bitartekoa den aldetik, eta Osaki-
detzako langileen garapen profesionala bultzatzea.
· Osakidetzan euskara jakin eta erabil dadin sustatzea,
normalizazio-plan berri baten bidez, pazienteen eta langi-
leen hizkuntz eskubideak bermatzeko. Euskalduntzearen
alorreko ikuspegi berri hori ez da bideratu behar baka-
rrik hizkuntz eskakizunak lortzera36
, baizik eta batez ere
Osakidetzan komunikatzean, zerbitzua ematean eta lan
egitean euskara erabil dadin sustatzera.
· lan-harremanen alorrean hitzartutako lan-araudia zorrotz betetzea, eta
bereziki, modu homogeneoan aplikatzea erakunde guztietan, aldi baterako
lanari dagozkion eta familia eta lana bateragarri egiteko dagozkion neu-
rriak. Azken batean, Osakidetza da Euskadiko enplegu-emaile nagusia.
36 . Osakidetzako 2005-2012 epealdiko Euskara Planaren 2. ebaluazioaren arabera,
gaur egun, profesionalen % 25ek du lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna. 2008.
urteaz geroztik, lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna duten profesionalen kopurua
bikoiztu egin da.
3.5. PROTAGONISMO
ETA INPLIKAZIO
PROFESIONALA
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 41
Ikerketak jakintza sortzen du,
eta aukera ematen du sistema
etorkizuneko aldaketetarako
prestatzeko
Euskadik duela urte asko egin zuen ezagutza eta berrikuntza oinarri duen
ekonomiaren aldeko apustua, eta tinko eusten dio orain ere, are gehia-
go egungo egoeran. Izan ere, herrialde berritzaile eta modu iraunkorrean
I+Gen inbertitzen dutenek agerian utzi dute krisi-egoerari eta enpleguaren
suntsipenari hobeto egioten diotela aurre.
Osasuna da, ezagutzari dagokionez, sektore intentsiboenetako bat, eta
Euskadin ere bai. Espezializazio adimentsu baterako plataforma bakarra
ordezkatzen du herrialde gisa zenbait esparrutan; esaterako, bizitza-zien-
tzien industian (farmazeutika eta bioteknologia barne), soziosanitarioan eta
zaintzan, gisa osasunari aplikatutako informazioko eta komunikazioko tek-
nologian, eta makineria eta ekipamenduaren garapenean. Horretan Euskadi
aitzindaria da, 2002an jarri baitzuen abian BioBasque Estrategia 2010, Eu-
ropak aitortu duena37
espezializazio-estrategia bat dela (edo dibertsifikazio
adimenduna). Osasunaren esparrua eragilea da, eta kate bertutetsua sorra-
razten du hobekuntza eta berrikuntza sanitarioan eta garapen ekonomikoan.
Horren haritik, Osasun Sailaren ildo estrategikoetako bat I+G+Bko jardue-
rak sustatzea da. Jarduera horiek bat etorriko dira beste eragile batzuek
sustatzen dituzten jarduerekin, eta apustu estrategiko handiek eragindako
sailen arteko koordinazio eta plangintzako testuinguru edo esparru orokor
baten baitan gauzatuko dira.
Baina, batez ere, ikerketa eta berrikuntzako jarduerak dira nahitaezkoak.
Izan ere, ezagutza sortzen eta aplikatzen du jardun klinikoan, eta horrek
biztanleriaren zaintza hobea eta gizarte-ongizate hobea dakar; gainera, jar-
duera horiek berrikuntza-iturri dira, eta sistema efizienteagoa eta jasan-
garria izatea eragiten dute. Gainera, aukera ematen dute sistema etorki-
zuneko aldaketetarako prestatzeko. Beste ildo estrategiko batzuekin bat
etorrita, egungo erronka nagusia asistentzia eta ikerketa integratzea da; hau
da, ekintza asistentzial oro ikerketa-ekintza izan dadin lortzea, eta gauza
berbera alderantziz lotzea ere bai.
Euskadin, esparru sanitarioari dagokionez, ikerketa- eta be-
rrikuntza-jardueren kopuruak gora egin du eta garrantzian
ere gora egin dute azken hamarkadetan, eta bereziki, 2002.
urteaz geroztik, Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Eus-
kal Fundazioa (BIOEF) sortu zen urtetik.
Egungo etapan, I+G+Bko jarduerak finkatzera bideratu behar dira ahalegi-
nak batez ere; horretarako, ildo estrategikoen eta kudeaketa efiziente eta
efikaz baten plangintza egin behar da eta haiek ezarri egin behar dira. Di-
mentsio horrek maila estrategikoa eta operatiboa hartzen ditu bere baitan,
eta sistema prestatu egin behar da medikuntza molekularraren inguruko
paradigma berriak epe ertain eta luzera ezartzeko.
37. RegioStars Awards 2011
3.6. IKERKETA
ETA BERRIKUNTZA
SUSTATZEA
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 43
Egiturak sendotzeak ekarriko du
ikerketa- eta berrikuntza-sare bat
sortzea, sistema aldatzeko orain
dauden zein gerora izango diren
premiei erantzungo diena
Jarduerak finkatzeko ezinbestekoa da, batetik, BIOEF fun-
dazioaren inguruan (ardatz nagusia baita) ikerketa eta be-
rrikuntza biosanitarioa kudeatzen duten egiturak arrazio-
nalizatzea eta berrantolatzea, eta zuzendaritza-eredu bat
garatzea, argia eta bizkorra; eta bestetik, ezinbestekoa da
eragile eta azpiegitura biosanitarioak bultzatzea (osasunaren
alorreko ikerketa-institutuak, Biobankua, sareak, etab.), fi-
nantziazio egonkorra izango duen esparru baten baitan.
Horretarako, baliabideak eta sinergiak hobeto baliatu behar
dira; hain zuzen, aukerak detektatzeko lagungarria izango
delako, eta horrez gain, I+G+Bko esperientziak, gaitasunak
eta bitartekoak hobeto antolatu, ebaluatu, hautatu eta bide-
ratu ahal izango direlako.
Ikerketa biomedikoaren eta antolakuntzako ikerketaren
ekarpenak esparru honen baitan kokatu behar dira: sortzen
ari diren teknologien, digitalizazioaren eta zenbaketaren
esparruan. Izan ere, erabaki klinikoak hartzeko eta zaintza
asistentziala eskaintzeko ahalik eta datu argienak lortzea
da xedea.
Osasun Sailak hainbat jarduera proposatu ditu I+G+B sus-
tatzeko, eta hala, ezagutza bereizgarria sortzeko eta eragin
kliniko eta ekonomikoa lortze aldera aplikatzeko. Hona he-
men jarduerak:
· Osasun-sistemak egiten dituen eta beste eragile batzue-
kin batera egiten dituen ikerketa-proiektuak bultzatzea
(oinarrizkoak, klinikoak, epidemiologikoak, zerbitzu sani-
tarioei buruzkoak eta inplementazioak).
· Ikerketa traslazionala eta aurrerapena azkartzekoa bul-
tzatzea, oinarri hartuta pazienteengan aplikatu ondorengo
laborategi-emaitzak.
· Berrikuntza-prozesuak sustatzea, osasun-sistemaren
barruan zein kanpoan sortutakoak, aldaketaren eta gara-
pen ekonomikoaren eragile baitira.
· Prozedurak, bitartekoak eta legeak hobetzea, ikerketa
traslazionalaren garapena bultzatzeko, eta osasun-siste-
maren eta Euskadiko industria biomedikoaren lehiakorta-
suna bultzatzeko.
· Paradigma berriak osasun-sisteman integra daitezen
sustatzea; esate baterako, pazientearenganako arreta
hobetuko duten medikuntza pertsonalizatua (horretarako,
lehen urratsa estratifikazioa da) eta medikuntza doia. Izan
ere, Euskadiko industria biomedikoaren garapenerako ere-
mua izan dadin lortu nahi da.
Osasun Sailak O+Ikerri
emandako urteko
diru-laguntza
Biodonostia
Diru-sarrera propioak
eta helburuen
araberakoak ikerkuntzarako
Kronikgune
1.000.000
8.000.000
7.000.000
6.000.000
5.000.000
3.000.000
4.000.000
2.000.000
15.000.000
14.000.000
13.000.000
12.000.000
10.000.000
11.000.000
9.000.000
16.000.000
17.000.000
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
Iturria: Geuk egina, BIOEF (Osasun Berrikuntzarako eta Ikerkuntzarako
Euskal Fundazioa) fundazioaren datuetan oinarrituta. 2013
Urteko diru-sarrerak, Osasuneko Euskal Sistema Publikoak 	
sortutako ikerketa-proiektuen arabera (eurotan)
44 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarekin eta babesarekin zeriku-
sia duten Eusko Jaurlaritzaren politikak zehaztea, planifikatzea, sustatzea
eta betearaztea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokio.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari atxikita dagoen erakunde autonomoa
da, eta 2011ko irailaren 1ean jarri zen abian, lehen zegoen Kontsumo
Zuzendaritzaren ordez.
Kontsumoaren alorrean, erreferentziako araudia Kontsumitzaileen eta
Erabiltzaileen Estatutua da (abenduaren 22ko 6/2003 Legea, 2007an
eta 2012an aldatua) eta ekainaren 29ko 9/2007 Legea, Kontsumobide-
Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa. Araudi horietan xedatutakoaren
arabera, kontsumitzaileek hainbat eskubide dituzte eta botere publikoek
eskubide horiek babestu behar dituzte, eta bereziki, Kontsumobidek:
· Osasuna eta segurtasunarekin zerikusia duten eskubideak
· Gure interes ekonomikoen alde egiteko eskubidea
· Babes juridikoa eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea
· Informaziorako eskubidea
· Kontsumoaren gaian hezi eta prestatzeko eskubidea
· Ordezkaritza, kontsulta eta parte hartzeko eskubidea
· Hizkuntz eskubideak
Kontsumobideren jarduera-ildo nagusiak, halaber, Europar Batasunak
azken hamarkadetan kontsumitzaileak babeste aldera garatu duen arau-
diarekin bat datoz. Hauek dira jarduera-ildo horien helburuak: kontsumi-
tzaileen osasuna, segurtasuna eta ongizate ekonomikoa babestea; informa-
ziorako eta hezkuntzarako duten eskubidea sustatzea; eta kontsumitzaileen
interesak babestea.
Kontsumobidek, datozen urteetan, lan-ildo hauek izango ditu jomuga:
· Babesa eta informaziorako eskubidea sendotzea kontsumitzaileei.
· Kontsumobideren egitekoa eta kontsumitzaileen udal-bulegoekiko ha-
rremana dinamizatzea.
· Kontsumitzaileen elkarteei laguntzea eta haien lana hedatzea.
· Bezeroen arretarako sistema berriak eta arazoei irtenbidea emateko
mekanismoak ezar daitezen sustatzea.
· Jardunbide desegokien kontrola zorroztea merkatuan.
3.7.
KONTSUMITZAILEEN
BABESA, DEFENTSA
ETA ARRETA
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 45
BABESA ETA INFORMAZIORAKO ESKUBIDEA
SENDOTZEA KONTSUMITZAILEEI ETA HAIEN
DEFENTSA AKTIBOA SUSTATZEA, INFORMAZIO-
ETA PRESTAKUNTZA-JARDUEREN BIDEZ
Eusko Jaurlaritzak, Kontsumobideren bidez, kontsumitzaileen eta erabil-
tzaileen eskubideak sendotuko ditu, eta haien defentsa aktiboa sustatu.
Horretarako, eguneroko aurrez aurreko arreta-zerbitzuak 3 lurralde histo-
rikoetan izaten jarraituko du (herritarren hurbiltasuna bermatzen eta sen-
dotzen da), dinamizatu egingo ditu institutuaren webgunea -www.kontsu-
mobide.euskadi.net- (40.000 bisitari, laster), sare sozialak eta telefono
bidezko arreta-zerbitzua, Internet edo online zerbitzuak normaltasunez era-
biltzeko arazoak dituzten kontsumitzaileei arreta egiteko.
Herritarrak prestatzea eta informatzea ezinbesteko jarduera da, herritarrak
beren eskubide eta betebeharrei buruz kontzientziatu eta hezteko, eta hala,
modu kritiko, kontziente eta arduratsuan jardun dezaten produktu eta zer-
bitzuak kontsumitzeko garaian. Horrenbestez, aurrerantzean ere kontsu-
mitzaileen prestakuntzari garrantzi berezia emango zaio, Institutuak berak
dituen hiru prestakuntza-zentroen bidez, bai eta ikastetxeen eta adineko
pertsonen zentroetan ere, prestakuntza-ikastaro espezifikoak eta tailerrak
antolatu eta abian jarrita.
Bestalde, Kontsumobideko teknikariei, Kontsumitzaileen Informaziorako
Udal Bulegoetako (KIUB) teknikariei eta kontsumitzaileen elkarteetako te-
knikariei zuzendutako prestakuntza-jarduerak egingo ditu orain arte bezala.
Egungo merkataritza-modalitate berriei buruzko informazio-,
prestakuntza- eta heziketa-kanpainak kontsumitzaileentzat
abian jar daitezen sustatuko du Eusko Jaurlaritzak. Garran-
tzitsua da, helburua hori izanik, kontsumitzaileen eskubi-
deekin eta kontsumogaiekin zerikusia duten komunikazio-
ekintzen eta eskuliburu zein prentsa-oharren argitalpenen
bidez egiten den dibulgazioa.
Bestalde, eta orain arte bezala, Institutuak berak urtearen joanean anto-
latutako prestakuntza-jardueretan parte hartu dutenen artean galdeketak
eta kontsumo-azterketak egingo dira. Haien bidez lortzen diren emaitzak
baliagarriak izango baitira Kontsumobideren informazio- eta prestakuntza-
funtzioak eragingarriagoak izan daitezen, eta hala, galdeketetan eta azter-
ketetan adierazitako gaiak landu daitezen aurrerantzean antolatu beharreko
jardueretan.
Kontsumo arduratsuari, merkatu sozial eta jasangarriari eta bidezko merka-
taritzari buruzko kanpainak ere sustatzen jarraituko da.
KONTSUMOBIDEREN EGITEKOA ETA
KONTSUMITZAILEEN 	UDAL-BULEGOEKIKO
HARREMANA DINAMIZATZEA
Laguntza ekonomikoari eutsiko zaio, bai eta gaur egun dauden Kontsumi-
tzaileen Informaziorako 36 Udal Bulegoekiko harremanari eta koordinazio-
lanari ere, jarduera-irizpide berberak ezartze aldera.
KIUBetako teknikariei prestakuntza ematen jarraituko da, eguneroko la-
netarako hobekuntzak lor ditzaten eta beren lanpostuetan sortzen zaizkien
premia espezifiko berrietara molda daitezen.
Informazio- eta prestakuntza-
kanpainak abian jar daitezen
sustatuko du Kontsumobidek
46 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
Merezi du nabarmentzea, halaber, modernizatu egin dela azpiegitu-
ra teknologikoa eta eguneratu egin direla Kontsumobidek, KIUBek eta
kontsumitzaileen elkarteek elkarren artean erabiltzen dituzten aplika-
zio informatikoak (KIAZ sarea). Horrenbestez, 2013ko ekainaz geroztik,
“KontsumoGest” bitarteko informatikoa eguneratuta dago eta hiru kole-
ktiboek erabiltzen dute.
KONTSUMITZAILEEN ELKARTEEN LANA
HEDATZEA ETA HAIEN ZERBITZU-ESKAINTZA
ZABAL DADIN SUSTATZEA
Kontsumobidek Euskadin ordezkaritza duten 3 kontsumitzaileen federa-
ziorekin ditu hitzarmenak adostuta (EHKB, EKE, EKA), kontsumitzaile eta
erabiltzaileekiko arretan kalitatea sustatzeko. Horrenbestez, arretarako 10
bulego daude, eta kontsultei erantzuteaz, erreklamazioak izapidetzeaz eta
kontsumitzaileen defentsarako ekintza judizialak sustatzeaz arduratzen dira.
BEZEROEN ARRETARAKO SISTEMA BERRIAK
ETA KONTSUMO-ARAZOEI IRTENBIDEA
EMATEKO MEKANISMOAK EZAR DAITEZEN
SUSTATZEA (BEZEROAREN DEFENTSARAKO
ZERBITZU ZENTRALIZATUAK)
Arretarako eta kontsultak zein erreklamazioak egiteko sistemari dagokionez,
Institutuak berak dituen bulegoetan aurkeztutako kontsultei eta erreklama-
zioei erantzuten jarraituko da, eta erreklamaziogileei ahalik eta azkarren
erantzuteko lan egiten jarraituko dugu.
Kontsumitzaileak kontsumoarekin zerikusia duten arazoei
irtenbidea emateko erabiltzen diren bide guztiak hartzen
ditu bere baitan arazoei erantzutea kontzeptuak: kontsul-
tak, erreklamazioak, arbitraje sistemaren eskaera eta ahozko
epaiketa.
Arazoei irtenbidea emateko bitarteko garrantzitsua da Kon-
tsumobideren webgunearen bidez erreklamazioak online
izapidetzeko zerbitzua; 2013ko lehendabiziko seihilekoan,
esaterako, 488 kontsulta egin dira.
Erreklamazioei dagokienez, Kontsumobideren egitekoa bitartekotza da,
arazoei irtenbidea emateko sistema gisa. Hortaz, bitartekotza-lana egiten
jarraituko du partikularren eta enpresen artean kontsumoari lotuta sortzen
diren arazoei konponbidea emateko, eta bitartekotzaren bidez emaitza onak
gehiagotan lor daitezen saiatuko da.
Kontsumoko arbitrajea enpresetan zabaltzen eta sustatzen jarraituko da,
bai eta sistema horrekiko atxikimendu gehiago lortzen ere.
Kontsumitzaileen eskubideak urratzen dituzten kontsumoaren alorreko
arau-hausteak hautematen diren erreklamazioei dagokienez, Instituzioak
zehapen-ahalmena du, eta dagozkion eskumenak betetzeko, kasuan kasuko
zehapen-espedienteak irekitzen ditu.
Arazoei, kontsultei eta
erreklamazioei bitartekotzaren
eta arbitraje-sistemaren bidez
erantzutea
2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 47
MERKATARITZAN KALITATEA SUSTATZEA
ETA JARDUNBIDE DESEGOKIEN KONTROLA
ZORROZTEA MERKATUAN, TOKIKO
ERAKUNDEAK IKUSKARITZA-KANPAINETAN
INPLIKATUTA ETA SEGURUAK EZ DIREN
PRODUKTUAK KENTZEN BANAKETA-ENPRESA
HANDIAK INPLIKATUTA
kontsumitzaileen eskura dauden produktuek eta zerbitzuek indarreko lege-
rian eskatutako baldintza guztiak (etiketei, informazioari eta segurtasunari
dagokienez) betetzen dituztela egiaztatzeko ikuskatze-jarduerak ditu Kon-
tsumobidek. Kontsumobide, beharrezkoa baldin bada, osasunarentzat edo
segurtasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen produktuak topatzeaz, ibil-
getzeaz, eta nahitaezkoa den kasuetan, merkatutik kentzeaz arduratzen da.
Horrez gain, Kontsumoko Institutu Nazionalarekin, Ikerketa eta Kalitatea-
ren Kontrolerako Zentroarekin eta Europako beste erakunde batzuekin ba-
tera, jardunbide desegokien kontrola zorroztu egingo da, tokiko erakundeak
ikuskaritza-kanpainetan inplikatuta eta banaketa-enpresa handiak segu-
ruak ez diren produktuak kentzen inplikatuta.
Azkenik, seguruak ez diren produktuen Alerta Sarea kudeatzen jarraituko
da, eta produktuen ikuskaritza-, zaintza- eta erregulazio-jarduerak egiten
ere bai, beharrekoa izanez gero, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari
atxikita dagoen Esportazioak Ikuskatzeko, Zaintzeko eta Erregulatzeko Zer-
bitzu Ofizialarekin batera (SOIVRE).
48 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK

More Related Content

Similar to Lineas estrategicas %20euskera

Jasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daJasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daEcoEuskadi 2020
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Irekia - EJGV
 
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptMendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptIrekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Irekia - EJGV
 
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen Irekia - EJGV
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...
Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...
Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...Irekia - EJGV
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoAFMENICA
 
Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...
Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...
Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...Irekia - EJGV
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaAFMENICA
 
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralaAgipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralakidetza1
 
III Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdfIII Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdfIrekia - EJGV
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Irekia - EJGV
 
Marijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - ElkarrizketaMarijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - ElkarrizketaOrkestra
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Irekia - EJGV
 

Similar to Lineas estrategicas %20euskera (20)

Jasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daJasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna da
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiakEuskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
 
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptMendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
 
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
 
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...
Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...
Jarduketa gida azkarra. Osasun arloko profesionalentzat, genero indarkeriaren...
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzo
 
Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...
Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...
Maiatzak 31. Tabakorik gabeko Munduko Eguna (Euskadiko tabako-egoerari buruzk...
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitala
 
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integralaAgipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
Agipase memoria 2013 familia eta arreta integrala
 
III Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdfIII Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdf
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
 
Marijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - ElkarrizketaMarijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - Elkarrizketa
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
 

Lineas estrategicas %20euskera

  • 1.
  • 2.
  • 3. Jon Darpón Sierra Osasun Sailburua Iñigo Urkullu lehendakariak agintea hartu zuenetik beretik pertsonak izan dira hura buru duen gobernuaren politika ororen funtsezko ardatz. Konpro- miso horrek berekin ekarri du, halaber, gizarte politikak bermatuta gera- tzeko apustu irmoa egitea; izan ere, gure ongizate-estatuaren oinarri dira, eta ahalegin handia egin behar izan dugu euskaldunok horretara iristeko. Horregatik, osasun-sistema publiko eta kalitatezkoa bermatzea izan da eta da gure ekintza politikoaren lehentasunetako bat, prebentzioari lehenta- suna emango diona eta osasunaren kultura sustatuko duena, unibertsal- tasuna, elkartasuna, ekitatea, eraginkortasuna, kalitatea eta herritarren partaidetza oinarri hartuta. Eta horretarako, ezinbestekoa da gaixotasunari osasun-asistentzia soila ematen dion kulturatik osasuna sustatuko duen beste kultura berri bate- ra igarotzea, eta gaixotasuna prebenitu eta saihestuko duten faktoreetan eragitea: bizi-ohitura osasungarrietan, ingurumenean, elikadura-segurta- sunean, lan-baldintzetan eta abar. Kultura horixe bultzatu behar du Osa- sun Sailak, baina baita Eusko Jaurlaritzaren gainerako sailek, erakundeek eta gizarte-eragileek ere. Osasun Sailaren 2013-2016rako ildo estrategikoek osasunaren ikuspegi oso hori dute oinarri, hain zuzen ere, osasunak izan duen kontzeptu kon- bentzional eta mugatu horretatik hartago doan zerbait dela. Hala, sei jar- duera-fronte ezarri dira datozen urteetarako: pertsonak osasun-sistemaren ardatz nagusi bihurtzea; zahartzaroak, kronikotasunak eta mendekotasunak berekin dituzten erronka berriei erantzun osoa ematea; prebentzioaren eta osasuna sustatzearen kultura errotzea; sistema jasangarria izango dela ber- matzea; profesionalei protagonismoa ematea eta haien inplikazioa lortzea; ikerketa eta berrikuntza bultzatzea, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestea, defendatzea eta behar bezala artatzea. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2010 Osasun Planak jaso duena gogora ekarriz, osasun publikoari beste bultzada bat ematea nagusituko da, eta horretarako, garai berrietara egokitu beharko da, eta arazoei bere- halako erantzuna eta erantzun eraginkorra emateko beharrezko antolaketaz eta baliabidez hornitu; horrek, hala ere, euskal erakunde guztien lanki- detza eta koordinazioa eskatzen du, bai eta herritarren konpromisoa ere eragile aktibo izateko. Bizi dugun krisi ekonomikoak behartzen gaitu, gaur egun sekula baino gehiago, erantzukizunez jokatzera funtsezkoa zaintzeko, zerbitzuak arra- zionalizatuta eta gure baliabideak optimizatuta. Eta hori guztia helburu bakar batekin: Euskadin bizi diren pertsonen osasuna, ongizatea eta bizi- kalitatea hobetzea, ezen, ez dezagun ahantzi, pertsonak baikara helburu. Hori da gure konpromisoa, eta bete egingo dugu. 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 3
  • 5. 1. 2. 3. SARRERA HELBURU OROKORRA: EUSKADIKO OSASUN-SISTEMA PUBLIKOA ZAINTZEA 2013-2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK or. 7 or. 19 or. 23 ARRETA "SANITARIOTIK" "OSASUNE- RA": IKUSPEGI INTEGRALAGOA or. 91.1. TESTUINGURU DEMOGRAFIKOA ETA EPIDEMIOLOGIKOA EAEN or. 111.2. TESTUINGURU EKONOMIKOA or. 151.3. PERTSONAK: OSASUN-SISTEMAREN ARDATZ NAGUSIA or. 253.1. ERANTZUN INTEGRATUA ERRONKA BERRIENTZAT: KRONIKOTASUNA, ZAHARTZAROA ETA DEPENDENTZIA OSASUNA PREBENITZEKO ETA BULTZATZEKO KULTURA SISTEMAREN JASANGARRITASUNA BERMATZEA PROTAGONISMO ETA INPLIKAZIO PROFESIONALA IKERKETA ETA BERRIKUNTZA SUSTATZEA KONTSUMITZAILEEN ETA ERABIL- TZAILEEN BABESA, DEFENTSA ETA ARRETA or. 29 or. 37 or. 39 or. 41 or. 43 or. 45 3.2. 3.3. 3.4. 3.5. 3.6. 3.7. Arreta integratua Informazio kliniko partekatuko sistemak Erizaintzako rol berriak Zenbait funtzio berriro definitu; esaterako, lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta, biztanle- riaren osasun-irizpideak oinarri hartuta Pazientea ahalduntzea Koordinazio soziosanitarioa Farmazia or. 30 or. 31 or. 33 or. 33 or. 34 or. 35 or. 36
  • 6.
  • 8.
  • 9. Osasuna sanitatea baino askoz ere kontzeptu zabalagoa da. Izan ere, gaixo- tasuna honela defini daiteke: “Erabateko ongizate fisikoa, mentala eta so- ziala, eta ez soilik gaixotasunik edo inongo minik eza1 ”. Egungo autoreek2 kronikotasunar en eta morbilitate anitzaren prebalentzia handiko gizarteez mintzo direnean, “erronka fisiko, mental eta sozialen aurrean egokitzeko eta autokudeaketarako gaitasuna” aipatzen dute. Definizioa edozein dela ere, osasuna da gure herritarrek ge- hien preziatzen duten balioetako bat. Osasun ona beste edo- zein ahalmen garatzeko aukera ematen duen oinarria da, eta osasun txarra izateak pertsonen gaitasuna murriztu egiten du, eta beraz, pertsonak mugatu egiten ditu. Osasun-alo- rreko eta osasun-sistemaren alorreko politikak garatzeak du, hortaz, lehentasuna. Bizitzeko erak, giza biologia, ingurumena, familia-eredua, aberastasunaren banaketa, babes soziala, etxebizitza, lan-mota edo lanik eza… eta, batez ere, arreta sanitarioaren eta osasun-sistemaren kalitatea dira “Osasunaren gizarte-faktore erabakigarriak3 ”: Osasunaren gizarte-faktore erabakigarriek eredu biomedikoaren ikuspegia zabalago egiten dute, norbanakoaren fakto- re genetikoak eta biologikoak oinarri hartuta. Osasunaren alorreko desber- dintasunen egiturazko faktore erabakigarriek beren baitan hartzen dituzte testuinguru sozioekonomikoekin eta politikoekin zerikusia duten alderdiak. Alderdi horiek ezin dira neurtu norbanakoarengan; izan ere, gizarte baten egituraren ezaugarriei buruzkoak dira, eta pertsonak gizarte-egitura horre- tan duen gizarte-mailan eragiten dute. Gizarte-mailan desberdintasunak egoteak eragiten du, halaber, tarteko faktore erabakigarrietan desberdin- tasunak egotea: bizi- eta lan-baldintzak; faktore psikosozialak –gizarte- sareak, estresa eta norberaren bizitzaren gaineko kontrol-pertzepzioa–; osasunarekin edo bizitzeko erarekin zerikusia duten jarrerak –esaterako, alkohola edatea, tabakoa erretzea, dieta edo ariketa fisikoa egitea–. Osasun-sanitarioak eragina du, halaber, osasun-alorreko gizarte-desber- dintasunen sorreran; izan ere, nahiz eta osasun-sistema unibertsala eta doakoa izan, gizarte-maila sozioekonomiko txikiagoa duten pertsonek ozto- po gehiago izaten dituzte sistema sanitarioaz baliatzeko. 1. Osasunerako Mundu Erakundearen Konstituzioaren hitzaurrea; 1946. urtean sinatu eta 1948ko apirilaren 7an indarrean sartu zen indarrean. 2. How should we define health?; M. Huber. 2011 3. Osasunaren faktore erabakigarrien batzordearen amaierako txostena; Osasunerako Mundu Erakundea. 2009 Arreta sanitariotik harago, herritarren osasunari eta, beraz, herritarren ongizateari buruzko ikuspegi zabal bat lantzea proposatzen da 1.1. ARRETA "SANITARIOTIK" "OSASUNERA" IKUSPEGI INTEGRALAGOA sarrera � 9
  • 10. Genero-alorreko desberdintasunak eta maila sozioekonomikoa dira ekitate- rik ezaren arrazoi nagusiak, osasun-zerbitzuez baliatzeari dagokionez. Ge- nero-ikuspegia, hortaz, ezinbestez hartu behar da kontuan, osasun-sistema hobea, bidezkoagoa eta eraginkorragoa lortuko bada. 2013-2016 eperako Osasun Sailak zehaztu dituen ildo estrategiakoek osa- sunaren ikuspegi orokor hori dute oinarri, eta ikuspegi horrek lehentasuna ematen die osasunaren faktore erabakigarriei, sortutako desberdintasunei eta osasuna-gaixotasuna prozesua ulertzeko moduari. Osasunaren ikuspegi orokorra izateko eta irtenbideak lantzeko, lan koordinatua eta zeharkakoa egin behar du osasun-sistemak gainerako administrazio eta eragile sozia- lekin batera. Nazioartean badira, jada, kontzeptuzko ereduak4 ,azaltzen dutenak zer harreman izan behar dituzten erakundeek beren artean, osa- sunaren ikuspegia politika guztietan kontuan har dadin. Zeharkako lan horretarako ezinbestekoa da, halaber, he- rritarrek parte hartzea eragile aktiboak diren aldetik, beren osasunarekiko eta osasunean eragiten duten faktore eraba- kigarriekiko kontzientzia eta konpromisoa dutenak. Zenbait arrisku-faktorek -esaterako, obesitateak, ariketa fisikorik ez egiteak, dietak, tabakoak eta alkoholak-, berebiziko garrantzia dute osasunean, eta beraz, osasunaren sustapena sendotu egin behar da, ohitura osasungarriak har daitezen bultzatzeko. Osasun-sustapenaren kulturak lekua hartu behar du, arreta sanitarioaren kulturarekiko. Osasunak ez du kontsumo-onda- sun bilakatu behar, eta herritarrek beren osasunaren eragile aktiboak izan behar dute. Lehentasunezkoa da bizitzeko erei buruzko lanketa egitea eta ohitura osasungarriak bultzatzea. 4 . Getting Started with Health in All Policies: A Resource Pack; K. Shankardass, O. Solar, K. Murphy, A. Freiler, S. Bobbili, A. Bayoumi et al. Ontario: Centre for Research on Inner City Health, St Michael´s Hospital. 2011 OSASUN-DESBERDINTASUNAK OSASUN-ZERBITZUAK FAKTORE PSIKOSOZIALAK JOKABIDE-FAKTOREAK ETA FAKTORE BIOLOGIKOAK OSASUN-DESBERDINTASUNEN EGITURAZKO BALDINTZATZAILEAK TARTEKO BALDINTZATZAILEAK TESTUINGURU SOZIOEKONOMIKOA ETA POLITIKOA GOBERNUA ETA TRADIZIO POLITIKOA LAN MERKATUA POLITIKA MAKRO- EKONOMIKOAK AKTORE EKONOMIKO ETA SOZIALAK ONGIZATE- ESTATUAREN POLITIKAK DESBERDINTA- SUNEN ARDATZAK BOTEREA KLASE SOZIALA BALIABIDE MATERIALAK ENPLEGU ETA LANAREN BALDINTZAK ETXEKO ETA ZAINTZARI LOTUTAKO LANAK DIRU-SARRERAK ETA EGOERA EKONOMIKOA ETXEBIZITZA ETA EGOERA MATERIALA BIZILEKUAREN INGURUA GENEROA ADINA ETNIA LURRALDEA KULTURA ETA BALIOAK Osasun Plana 2013-2020 Osasunaren ikuspegi orokorra izate- ko, osasun-sistemak lan koordinatu eta zeharkakoa egin behar du gainerako administrazio eta eragile sozialekin. Osasuna beti hartzen da kontuan gainerako politiketan. Eta politika horiek kontsumitzaileen zaintzan eragina dute 10 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 11. Euskadin, euskal gizartearen osasun-alorreko emaitzak bat datoz herrialde garatua izatearekin; izan ere, herrialde garatuetan, osasunarekin zerikusia duten premiei behar bezala erantzuten zaie. Hori, zalantzarik gabe, euskal gizartearen garapen-mailaren ondorio da, baina bai eta Osakidetzak eta bertako profesionalek kalitatean, moderni- zazioan eta berrikuntzan 1983. urtean sortuz geroztik egindako ahalegina- rengatik ere. Horrenbestez, euskal herritar guztiek asko balioesten duten osasun-eredu publikoa lortu da, haientzat guztientzat erreferente dena. Osakidetza aktibo bat da denek aitortua, eta hortaz, zaindu eta bultzatu egin behar da. Euskal biztanleria, bestalde, aldatu egin da azken hiru urteen joanean. Eustat-en datuen arabera5 , 2001. urtetik 2011. urtera bitartean, biztanle-kopuruak gora egin du Euskadin; hain zuzen, 97.000 herritar gehiago gara (% 4,7 gehiago); nahiz azken urteotan kopurua ez den asko aldatu. Joera de- mografiko horretan, hainbat faktorek izan dute eragina; bes- teak beste, EAEko jaiotza-tasa txikiak, bizi-itxaropenarena hazteak eta migrazio-fluxuek. Lorpentzat hartu behar da bizi-itxaropena hazi egin izana. Euskadin, 2001etik 2010era bitartean6, 2,5 urte hazi da emakumeen artean, eta 3,2 urte, berriz, gizonen artean (emakumeek lehendik zuten bizi-itxaropen handiagoa). Bizi- itxaropen osasuntsua ere hazi egin da azken urteotan. Eus- kadin Espainiako eta Europako leku gehienetan baino gehia- go eta osasuntsuago bizi dira herritarrak. Lorpen horrek berekin dakar 65 urte baino gehiago dituzten herritarren kopuruak gora egitea. Euskadin, 20115 . urtean, biztanleen % 19,8 zen 65 urtetik gorakoa (2001ean, berriz, % 17); hau da, Espainian baino % 2 gehiago. Europari dago- kionez, Alemaniak eta Italiak soilik dute ehuneko handiagoa. 2001. urteko datuekiko, 2011n Euskadin % 22 egin du gora 65 urtetik gorakoen kopuruak. Eustat-ek egindako kalkuluen arabera, 2020. urtean 500.000 biztanlek baino gehiagok izango dituzte 65 urtetik gora; hau da, 2001. urtean baino % 42k gehiagok eta 2011. urtean baino % 16k gehiagok. 5 . EAEko 2011ko biztanleriaren eta etxebizitzaren errolda; Eustat. 2013 6 . Heriotzen erregistroa; Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza 1.2.TESTUINGURU DEMOGRAFIKOA ETA EPIDEMIOLOGIKOA 87’5 90’0 85’0 82’5 80’0 77’5 75’0 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 Gizonak Emakumeak 2.500.000 2.000.000 1.500.000 1.000.000 500.000 0 65 urte baino gehiagoko biztanleria Biztanleria +%4’7 +%7’2 2001 2006 2011 2020 +%22 +%42 Iturria: Heriotzen erregistroa; Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila. 2013 Jaiotzako bizi-itxaropena EAEn, generoaren arabera EAEko biztanleriaren bilakaera eta aurreikuspenak Iturria: Geuk egina, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Biztanleen eta Etxebizitzen Erroldan oinarrituta. Aurreikuspenak Eustatek egin ditu. 2013 sarrera � 11
  • 12. EAEko populazio-kopurua egonkortu egin da azken urteotan: munduko bizi-itxaropen handienetako bat du, baina baita zahartzeko joera argia ere Eta gizartea zahartzeak ondorio nabarmenak eragiten ditu epidemiologian; izan ere, gaixotasun kronikoen prebalentzia handitu egiten da urteetan gora egin ahala. Euskadin, preba- lentzia hori % 84-% 85 ingurukoa da, 65 urte baino gehiago dituztenen taldeari dagokionez7 . 17 urte baino gutxiago dituz- tenen taldean izan ezik, prebalentzia pixka bat handiagoa da emakumeen artean. Horrenbestez, 2010-2011 epean, EAEko biztanleen % 43k zuen gutxienez patologia kronikoren bat; hau da, 971.119 herritarrek. Eta horietatik % 55ek bi pato- logia edo gehiago zituen. 65 urte baino gehiago dituztenen artean, morbilitate anitza da, batez ere (bi gaixotasun kroniko edo gehiago edukitzea)8 , gero eta ezaugarri ohikoagoa. Generoagatiko desberdintasunez gain, hauteman dira des- berdintasunak alor sozioekonomikoan ere. Gabezia-tasa han- dien9 duten pertsonen artean -hau da, egoera ahulean dau- den taldean-, gaixotasun kronikoen prebalentzia %46koa da. Prebalentzia hori %38koa da gabezia-tasa 1 dutenen artean; hau da, egoera onean daudenen taldean. Egoera hori osasun-sistema publikoak pertsona bakoitzeko egin duen gastuan adierazten da, gabezia-tasa kontuan har- tuta. Gastu hori, batez beste, handiagoa da egoera ahuleko biztanle-taldeetako pertsonak badira (egoera ahula ez du- tenen taldeetako pertsonei dagokien batez besteko gastua baino %39,5 handiagoa). 7. Estratifikazioari buruzko datu-basea (Euskadi, 2010-2011) 8. Defining comorbidity: implications for understanding health and health services; JM. Valderas, B. Starfield, B. Sibbald, C. Salisbury, M. Roland. 2009 9. Eremu geografiko batean edo talde batean materialaren gabezia honela definitzen da: gizarte horretan oso ohikoak diren ondasunen, baliabideen edo zerbitzuen gabezia erla- tiboa. Bizilekuaren errolda-atalaren araberako gabezia-tasa gizarte-adierazletzat erabil- tzen da. Biztanle-erroldari buruzko informazioa bereizi daitekeen lurralde-unitate txikiena da atala. Lanari buruzko adierazlea (langabezia, eskulangileak eta aldi baterakoak) eta hezkuntzari buruzko adierazlea (heziketa eskasa populazioan eta gazteen artean) oinarri hartuta eratu zen tasa hori. Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basean, gabezia-tasa kintiletan adierazten da. 1 da gabezia txikiena eta 5 gabezia handiena. %50 %40 %30 %20 %10 %90 %80 %70 %60 Emakumeak Gizonak <17 18-44 45-64 >65 %50 %40 %30 %20 %10 1 2 3 4 5 80% 70% 60% 50% 40% 20% 30% 10% 90% 100% 50 10 15 20 25 30 35 40 45 50 55 60 65 70 75 80 85 90 95 1234+5 Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea; O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013 Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea; O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013 Gaixotasun kronikoen prebalentzia, adin-taldeen arabera (2010-2011) Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen ehunekoa, gabezia- indizearen arabera, 2010-2011 ekitaldian Gaixotasun kronikoen kopurua, paziente ehunekoetan banatuta (2010-2011) Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea; O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013 12 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 13. Egoera hori osasun-sistema publikoak pertsona bakoitzeko egin duen gas- tuan adierazten da, gabezia-tasa kontuan hartuta. Gastu hori, batez beste, handiagoa da egoera ahuleko biztanle-taldeetako pertsonak badira (egoera ahula ez dutenen taldeetako pertsonei dagokien batez besteko gastua baino % 39,5 handiagoa). Aldaketa demografiko eta epidemiologiko horrek eragina izan du arreta sa- nitarioaren eskarian. Horrenbestez, 2001-2012 epean, kontsulta-kopuruak lehen mailako arretan (familia-medikuntza, erizaintza, pediatria, emaginak eta etengabeko arreta-guneak) % 26 egin du gora, eta batez besteko maizta- sunak familia-medikuntzan, % 18,7. Ospitaleei dagokienez, ospitaleratu gabeko kontsulta-kopuruak % 19,7 egin du gora, ospitaleratzeen kopuruak, % 16,7 (nahiz batez besteko egonaldi-egunen kopuruak eta egonaldien kopuruak behera egin duten), larrialdien kopuruak % 3,7 eta ebakuntza kirurgikoenak, % 28,9. Osasun mentalaren alorrean, alta gehiago izan dira; hain zuzen % 2,4 gehiago. Adin eta gabezia sozioekonomikoarekin batera gaixotasun kronikoen prebalentzia gehituz doa, era berean genero- desberdintasunak sumatzen dira 10.000.000 8.000.000 6.000.000 4.000.000 2.000.000 1.000.000 1.500.000 500.000 14.000.000 12.000.000 16.000.000 20.000.000 18.000.000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Lehen arretako guztizkoa EAG (Med+Eriz) Emaginak Erizaintza Pediatria Familiako medikua Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez direnak barne, osasun-zentroan eta etxean) Lehen mailako arretako jardueraren bilakaera. Kontsultak 1.000 € 800 € 600 € 400 € 200 € 1.400 € 1.200 € 1 2 3 4 5 Kostua (€) (lehen mailako arreta, arreta espezializatua, larrial- diak, ospitaleratzeak, errezetak), gabezia-indizearen arabera, 2010-2011 ekitaldian. Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea. O+Berro, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013 sarrera � 13
  • 14. Azken hamarkadan, maiztasuna eta osasun-jarduera nabarmen hazi dira, kalitate- eta efizientzia- estandarrei eutsita; eta hori guztia Osakidetzako profesionalen eta kudeatzaileen lanari eta dedikazioari esker izan da 7.000 6.000 5.000 4.000 2.000 3.000 1.000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Altak guztira Egonaldi luzeko ospitale-unitateak eta Psikogeriatria Egonaldi ertaineko ospitale-unitateak Egonaldi laburreko ospitale-unitateak (akutuak) (helduak eta haurrak barne) 4.000.000 3.500.000 3.000.000 2.500.000 2.000.000 1.000.000 1.500.000 500.000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 OspitaleratzeakAnbulatorioko kontsultak Artatutako larrialdiak Kirurgiako guztizkoa Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez direnak barne, osasun-zentroan eta etxean) 1.400.000 1.300.000 1.200.000 1.500.000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez direnak barne, osasun-zentroan eta etxean) Arreta psikiatrikoko eta buruko osasunari buruzko jarduera Altak Oharra: 2009tik aurrera, zuzendari-talde berria dela eta, datu-bilketa al- datu zen. Ondorioz, ordutik aurrerako datuak eta lehenagokoak ezin dira egoki alderatu. Ospitaleen jardueraren bilakaera, akutuei eta egonaldi ertain eta luzeei dagokienez Egonaldiak Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez direnak barne, osasun-zentroan eta etxean) 4,4 4,2 4 3,8 3,6 4,8 4,6 3,4 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Familiako medikuarenera maiz joatea. Kontsultak gaixo bakoitzeko Iturria: Geuk egina, 2001-2012 aldiko Osakidetzaren memorietako datuetan oinarrituta (aurrez aurreko kontsultak eta aurrez aurrekoak ez direnak barne, osasun-zentroan eta etxean) 14 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 15. Osakidetzaren programa kontratuaren, farmaziaren eta itunen urteko gastuaren bilakaera (milioi eurotan) Lehen esan dugunez, osasuna da gure gizartearen aktibo nagusietako bat. Hori horrela dela garbi ikusten da euskal herritarren osasun-arreta finan- tzatzen duten kontu publikoetan. Izan ere, Osasun Saila da Eusko Jaurla- ritzaren aurrekontuetako gastu-partida handiena duena (% 35, 2013an), eta partida ekonomiko handiena Osakidetza zerbitzuarentzat da. Beraz, argi dago instituzioek garrantzi handia ematen diotela Euskadin bizi eta lan egiten duten pertsonen osasunari. Arreta sanitarioko gastuak gora egin du herrialde garatu guztietan azken urteotan. Gastuak gora egitearen arrazoi nagusietako batzuk dira, besteak beste, medikuntzan eta farmazian izan diren aurrerapenak, gero eta han- diagoa den eskaria, biztanleriaren zahartzea eta den gaixotasun kronikoen gero eta prebalentzia handiagoa. Azken urteotan, krisi ekonomikoa dela eta, aurrekontu-partida guztietan egin dira ahaleginak gastuari eusteko, eta batez ere, langile-gastuetan10 , farmazian eta hitzartutako arretan. Na- barmentzeko modukoa da, bestalde, Osakidetzako eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko langileek egin duten aparteko ahalegina. Neurri horiek nabarmen hautema- ten dira gastu sanitarioaren bilakaeran (Osakidetza programa kontratua, itunak eta farmazia); izan ere, 2012an 3.200,6 mi- lioi euroko gastua egin da, eta horrek esan nahi du 2010ean baino % 3,7 gutxiago eta 2011n baino % 2,3 gutxiago. Osakidetzak 2005-2012 epealdian egindako inbertsioei buruzko kopuruek, 800 milioi euro baino gehiago, agerian uzten dute Euskal Osasun Zerbi- tzua azpiegitura modernoez eta egokiez hornitzearen aldeko apustua egin dela, arreta-jarduera hobetzera bideratu ahal izateko ahaleginak. 10. 3/2010 Legea, ekainaren 24koa, 2010eko ekitaldiko Euskadiko Autonomia Erkide- goko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen Legea aldatzekoa, defizit publikoa murrizteko ez-ohiko neurriak ezarri zituen maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuak xeda- tutakoa betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorren Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorren Legea, soldata oroko- rren igoera ez gauzatzea ezarri zuena. 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa. 1.3. TESTUINGURU EKONOMIKOA 3.500* 3.000* 2.500* 2.000* 1.000* 1.500* 500* * Milioika eurotan 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Guztira Farmazia Itunak Programa kontratua Iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 2012 sarrera � 15
  • 16. Ahaleginak egiteaz gain, jakitun izan behar dugu gastu sa- nitarioak goranzko joera izaten jarraituko duela, teknologia berriak sortu eta garatuko direlako, eskaerak gora egingo duelako, egoera demografikoa aldatuko delako, eredu epi- demiologiko berria sortuko delako edo zaila izango delako zerbitzu intentsiboko giza kapitalaren produktibitatea area- gotzea, zerbitzu publikoaren alorrean, batez ere11 . Horren adierazgarri, Osakidetzak pertsonako eta adin-tarteko urtean batez beste egiten duen gastua adierazten duen gra- fiko hau12 . Agerian dago batez besteko kostuak nabarmen egiten duela gora 55-64 adin-tartetik aurrera, eta herritar- talde hori da, lehen esan dugunez, gainerako herritar-taldeak baino proportzio askoz ere handiagoan hazten ari dena. Gainera, kontuan izan behar da krisi ekonomiko eta finan- tzario garaian gaudela, zergen bidez diru gutxiago bildu dela, eta beraz , baliabide gutxiago ditugula; horrek guztiak ahale- gin handiagoa egitea eskatzen du, erronka horiei aurre egite- ko eta Euskadiko osasun-sistemari eusteko. Beraz, konponbidea emateko, ahalegin handiagoa egin behar da, ahal dela, besteak beste: osasuna sustatzeko, bizitzeko era eta ohitura osasungarriak bultzatzeko, prebentzioa bul- tzatzeko, hobeto eta modu eraginkorragoan antolatzeko, kos- tua eta eraginkortasuna kontuan hartuta teknologiak gehitze- ko, balioa ematen ez duten elementuetan ez inbertitzeko eta osasun-zerbitzuen erabileran herritarrak erantzukide egiteko. Dokumentu honetan, orain, erronka horri aurre egiteko ildo estrategikoak adieraziko ditugu, oinarrizko eta lehen- tasunezko helburu izanik Euskal Osasun Sistema publiko, unibertsal eta kalitatekoa zaintzea, eta kontuan hartuta zer eragina duen osasunaren ikuspegi mugatua izatetik osasuna- ren ikuspegi integralagoa izatera aldatzeak. 11. 2020. urteari begira, Espainiako osasun publikoari buruzko gogoetak; JM. Cabasés, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. 2013 12. Osakidetzari batez beste eragindako kostua, maiztasunari buruzko eta benetako pres- kripzioei buruzko datuak eta kostu estandarizatuak oinarri hartuta. Azkeneko hamarkadan, gastu sanitarioa nabarmenki handitu da, baita asistentzia-eskaria ere gehituko dela espero da. Eredu jasangarria eta etorkizunekoa eusteko, irtenbide berriak plazaratu eta eraginkorrak izan diren horietan sakondu egin behar da 160.000.000 120.000.000 100.000.000 80.000.000 40.000.000 60.000.000 20.000.000 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 2012 Osakidetzaren urteko inbertsioen bilakaera (€) 3.500 3.000 2.500 2.000 1.000 1.500 500 00-04 05-11 12-17 18-34 35-44 45-54 55-64 65-69 70-74 75-79 80-84 85+ Iturria: PREST – Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea; O+Berri, Osasun Berrikuntzako Euskal Institutua. 2013 Kostu osoaren batez bestekoa 2010-2011 ekitaldian, adin- tarteen arabera (€) 16 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 17.
  • 18.
  • 20.
  • 21. 2013-2016 epealdiko ildo estrategiko horiek Eusko Jaurla- ritzako Osasun Sailak duen konpromiso irmoa biltzen dute; hau da, Euskadin bizi diren pertsonen osasuna eta bizi-kali- tatea hobetzea. Eta hori modu jasangarrian, efizientean eta jarraituan egitea, osasunaren eta osasunean eragiten duten faktore erabakigarrien ikuspegi integrala izanik. Gure osa- sun-sistema garatzea, hortaz, Eusko Jaurlaritzaren lehenta- sun politikoa da. Horretarako, ezinbestekoa da elkarrizketa; hau da, parte hartzen duten gizarte-eragile guztiekin hitz egitea, eta be- reziki, osasunaren alorreko profesionalek pazienteekin hitz egitea, zer osasun-helburu dituzten identifika-tzeko eta hel- buru horiez hitz egiteko elkarren artean. Horrenbestez, eta lehen deskribatu dugun testuinguruaren jakitun, 2013-2016 eperako ildo estrategiko hauek propo- satu ditu Eusko Jaurlaritzak. Ildo estrategiko horien ardatz nagusia PERTSONAK dira, eta kontuan hartuta Euskadiko osasun-ereduak oinarritzat dituen printzipioak (unibertsalta- suna, elkartasuna, ekitatea, zerbitzuen kalitatea, efizientzia eta herritarren parte hartzea), zer bide hartu behar den adie- raziko digute gure osasun publikoa zaintzeko. Euskal Osasun Sistema publiko, unibertsal eta kalitatekoa zaintzea · Pertsonak: osasun-sistemaren ardatz nagusia · Erantzun integratua erronka berriei: zahartzaroa, kronikotasuna eta dependentzia · Osasuna prebenitzeko eta bultzatzeko kultura · Sistemaren jasangarritasuna bermatzea · Protagonismo eta inplikazio profesionala · Ikerketa eta berrikuntza sustatzea · Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa, defentsa eta arreta KONTSUMITZAILEEN ETA ERABILTZAILEENBABESA, DEFENTSA ETA ARRETA PROTAGONISMO ETAINPLIKAZIOPROFESIONALA UNIBERTSALTASUN A EKITAT EA PARTE HARTZEA ELKARTASUNA PERTSONAK KA LITATEA ERANTZUN INTEGRATUA ERRONKA BERRIENT ZAT: KRONIKOTASUNA, ZAHARTZAR OA ETA DEPENDENTZIA OSASUNA PREBENI TZEKO ETA BULTZATZEKO KULTURA IKERKETAETA BERRIKUNTZASUSTATZEA JASANGARRITASUNA BERMATZEA EUSKA L OSASUN SISTEMA PUBLIKO, UNIBERTSAL ETA KALITATEZKOA ZAI NTZEA. EUSKALGIZARTEARENZAHARTZEA,GAIXOTASUN KRON IKOEN PREBALENTZIA EKONOM IA KRISIA ETA AURREKONTUMUGAPENGORAKORRA SANITARIOTIK OSASUNERA GIZARTE BALDINTZATZAILEAK (BIZI ETA LAN BALDINTZAK, BIZI OHITURAK, ETAB.) HELBURU OROKORRA � 21
  • 22.
  • 24.
  • 25. 3.1. PERTSONAK: OSASUN-SISTEMAREN ARDATZ NAGUSIA Esan dugunez, pertsonak dira Osasun Sailak 2013-206 eperako proposatu dituen ildo estrategikoen ardatz nagusia. Euskadiko Osasun Sistemak prin- tzipio hauek sendotzen jarraitu behar du: unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, zerbitzuen kalitatea, efizientzia eta herritarren parte hartzea13 . Eusko Jaurlaritzaren ustez, osasunaren babesa eztabaidaezi- neko eskubide unibertsala da, eta ez gizarte-segurantzan ko- tizatzearen ondorioa. Bere nahia Euskadiko Osasun Sistema hobetzea da, eta Euskadin bizi diren pertsona guztientzako publikoa eta kalitatekoa izan dadin zaintzea. Eta, gainera, elkartasunarenprintzipioaren arabera jardunez, eta hala, Euskadin bizi diren herritar guztiek arreta sanita- rio ekitatiboa izan dezaten bermatzeko beharrezko mekanis- moak sendotuz, eta gure gizartean Osasun Sistema aberasta- sunaren birbanaketaren eredu izaten jarrai dezan bultzatuz. Bestalde, ekitatea da funtsezko beste printzipioetako bat. 2013-2020 epe- rako Osasun Plan berriaren arabera, osasunean ekitatea lortzeko, osasun ahalmenak osotasunean garatzeko aukera bera izan behar dute pertsona guztiek, edozein direla pertsona horietako bakoitzaren ezaugarri sozialak (maila soziala, generoa, bizitokia, lan-mota, diru-sarrerak, ikasketa-maila, egoera administratiboa edo jatorrizko herrialdea). Horrez gain, zerbitzuaren kalitatea ona izan dadin ere lortu nahi da, pertso- nen eskubideak modu efizientean eta eraginkorrean bermatzen jarraitzeko. Horrenbestez, pazientearen segurtasuna14 lortzeak lehentasuna du Osasun Sailarentzat. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) osasun-sistementzat ezarritako jarraibideekin bat etorrita, gehiago sustatuko da sendagaien eta hemoderibatuen erabileraren segurtasuna, segurtasun kirurgikoa, arreta sanitarioarekin zerikusia duten infekzio-arriskuen murrizketa, artatutako pertsonen identifikazio unibokoa eta profesionalak eta pazienteak segurta- sunaren alorrean prestatzea, osasun emaitzak hobeak izan daitezen Nabarmendu beharreko beste helburu bat hau da: irisgarritasuna hobe- tzea, hain zuzen, itxaronaldiei dagokiena. Hau da, arreta-jarduera eta ka- litateko ohiko parametroei eustea, eta aldi berean, ebakuntzetarako eta kontsultetarako batez besteko itxaronaldia murriztea, lehentasun-sistema bidez kudeatuz atzerapenak. 13. 8/1997 Legea (ekainaren 26koa), Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena 1997 14. Zenbait azterlanen arabera, ospitaleratutako pazienteen % 8 inguruk izan du arre- tarekin zerikusia duen kontrako ondorioren bat, eta haietatik % 40 eragotz zitekeen. “To err is human ” (Gizakiak berezko du huts egitea) txostena argitaratu ostean; AEB- tako gobernuak USri eskatuta egindakoa. Institute of Medicine, eta Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) gerora, 2004an, sortutako Pazientearen Segurtasunerako Munduko Ituna, OMEk osasun-sistementzat pentsatutako jarraibideetako bat da. Pertsonak dira osasun-alorreko jardueren ardatz nagusia, oinarri hartuta unibertsaltasunaren, elkartasunaren, ekitatearen, kalitatearen, efizientziaren eta parte-hartzearen printzipioak 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 25
  • 26. Parte-hartzea da bidea paziente eta herritar aktiboagoak eta osasunarekiko konpromisoa dutenak lortzeko Eta, hori guztia, efizientzia-politikak oinarri hartuta, gure osasun-sistemak aurrera egin dezan modernizazioan, bideragarritasunean eta jasangarrita- sunean. Horretarako, funtsezkoa da profesionalen eta kudeatzaileen kon- promisoa zein inplikazioa. Ekitetareakin eta zerbitzuaren kalitatearekin berarekin zerikusia duelako, eta pazientearekiko harremanean komunikazioa eta enpatia oso garrantzi- tsuak direlako, Eusko Jaurlaritzak helburutzat proposatu du herritar orok duen eskubide hau defendatzea: arreta bere ohiko hizkuntzan izateko es- kubidea, euskaraz zein gaztelaniaz. Horrenbestez, Osakidetzaren Euskara Planaren (2005-2012) azken ebaluazioa oinarri hartuta15 , 2013. urtearen amaierako Osakidetzaren II. Euskara Plana onartzea proposatu da; plan ho- rren bidez, pazienteen eta langileen hizkuntza-eskubideak babesteaz gain, Osakidetzan zerbitzua ematean eta lan egitean euskara erabil dadin bul- tzatuko da. Horrez gain, hizkuntza ofizialak ez dakizkiten pertsonei behar bezalako arreta sanitarioa emateko mekanismoak antolatzen jarraituko da. Azkenik, 2013-2016 eperako ildo estrategikoen bidez, sustatu egin nahi da herritarren parte-hartzea. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea- ren arabera, herritarren parte-hartzea da Euskadiko osasun-sistemaren an- tolaketaren eta funtzionamenduaren printzipio programatikoetako bat, “bai planen eta helburuen formulazioari dagokionez, bai berorien exekuzioaren emaitzen jarraipenari eta azken ebaluazioari dagokienez” (8 b artikulua). Herritarren parte-hartzea jarraitua da: lehendabizi informa- zioa, gero kontsulta eta ondoren parte-hartzea, herritarrak ahalduntzea lortu arte; izan ere, horrela, ikuspegi paternalis- ta bertan behera utziko dugu, pazientearekiko informaziotzat hartzen baitu herritarren parte-hartzea. Ahalegina egiten ja- rraitu behar da herritarrek beren osasunarekiko kontzientzia eta konpromiso handiagoa izan dezaten, eta horren ondorioz, eragile aktiko bilaka daitezen osasun-zerbitzuak zehazten, antolatzen eta hobetzen. Gainera, gero eta nabarmenagoa da pazienteen parte-hartzeak osasun- emaitza hobeak lortzea eragin dezakeela16/17 , arretaren kalitatea eta pa- zientearen segurtasuna hobetzen lagun dezakeela18/19 eta arreta sanitarioa efizienteagoa izaten eta kostua zaintzen lagun dezakeela20 . Alderdi operatiboari dagokionez, eta gure testuingurua kontuan hartuta, herritarrek parte har dezaten bitarteko gardenak, hurbilak, dinamikoak eta eraginkorrak jarri nahi dira abian, eta orain daudenak gehiago garatu ere bai (talde aholkulariak, iritziari eta satisfazioari buruzko inkestak, erabil- tzaileekiko harremanetarako plataformak Internet bidez -Osarean eta Ire- kia-, kexak eta erreklamazioak egiteko sistemak, etab.). Jarduera-esparru horrek bere baitan hartzen du, halaber, bitarteko egituratuagoak sortzea, udalek eta pazienteen elkarteek protagonismo handiagoa izan dezaten, he- rritarren ordezkari modura. 15. Osakidetzaren Euskara Planaren (2005-2012) 2. ebaluazioa; Osakidetza. 2013 16. Patient-centered care for the 21st century: physicians’ roles, health systems and patients’ preferences; R. Epstein, R. Street. 2008 17. What The Evidence Shows About Patient Activation: Better Health Outcomes And Care Experiences; Fewer Data On Costs; JH. Hibbard, J. Greene. 2013 18. Effectiveness of strategies for informing, educating, and involving patients; A. Coul- ter, J. Ellins. 2007 19. Patient Participation: current knowledge and applicability to Patient Safety; Y. Long- tin et al. 2010 20. Building the business case for patient centered care. PA Charmel, SB Frampton. 2008 26 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 27. Horren haritik, merezi du nabarmentzea kontsumitzaileak eta erabiltzaileak eta haien guztien interesak babesteko eta defendatzeko politikak ere parte hartzeko bitarteko garran- tzitsuak direla. Eusko Jaurlaritzaren bidez bideratzen dira politika horiek; hain zuzen, Kontsumobide eta udaletxeen bi- dez, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoen (KIUB) sarea baitute, eta jakina, Euskal Autonomia Erkidegoko kon- tsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen bidez ere bai. Printzipio horiek berak (unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, kalitatea, efizientzia eta parte hartzea, funtsezko elementu den jasangarritasunarekin batera) hartu dira oinarri datozen urteetarako21 Osasun Plana antolatzeko. Funtsezko bitarteko bat da, euskal herritarren osasuna hobetzeko eta gure osasun-sistemak eraginkortasunean eta efizientzian aurrera egiten jarrai dezan sustatzeko. Horrez gain, gure osasun-sistemak epealdi jakin batean zer jarduera-lehentasun dituen zehazten da. Horretarako, eta politika guztien ardatz nagusia pertsonak direla kontuan hartuta, zenbait helburu eta ekintza zehatz proposatzen ditu, lehenta- sunezko bost arlotan egituratuta: bi zeharkakoak eta hiru herritar-kolektibo eta talde espezifikoei buruzkoak (grafiko honetan ikus daiteke): 21. Osasuna, pertsonen eskubidea, guztion ardura. Osasun-politikak EAErako. Osasun Plana 2013-2020 Osakidetzak gizarte informatuago bati erantzun nahi dio, osasunari eta baliabide publikoen kudeaketari dagokienez zorrotzagoa den gizarte bati 2. ARLOA GAIXOTASUNAK DITUZUNEN PERTSONAK 3. ARLOA ZAHARTZE OSASUNTZUA 4. ARLOA HAUR ETA GAZTEEN OSASUNA 1. ARLOA EKITATE ERA ERANTZUKIZUNA 5. ARLOA INGURU ETA JARRERA OSASUNTSUAK Iturria: guk eginikoa Arloen konektagarritasuna eta integrazioa 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 27
  • 28.
  • 29. Populazioa zahartu egin da, eta, horren ondorioz, gaixotasun kronikoak ugaritu; hortaz, berariazko erantzuna eman behar zaio egoera horri 3.2. ERANTZUN INTEGRATUA ERRONKA BERRIENTZAT: ZAHARTZA- ROA, KRONIKOTASUNA ETA DEPENDENTZIA Legealdi honetan garatuko den bigarren ildo estrategiakoak hau du gaitzat: zahartzaroa, kronikotasuna eta dependentzia. Euskadiko populazioa zahar- tu egin da, eta joera hori bera izango du etorkizunean ere; beraz, paziente horiek dira erronka nagusia, eta osasun-sistemak, gizarte-zerbitzuekin ba- tera, berariazko erantzuna eman behar dio arazo horri. Kronikotasunari bereziki erreparatzea lehentasunezkoa bi- lakatu da, eta batez ere, mendebaldeko osasun-sisteme- tan eta sistema soziosanitarioetan22 . Nazioarteko hainbat erakunderen txostenen arabera, gaixotasun kronikoak pre- benitu behar dira eta pazientea oinarri izango duten arreta integraleko ereduak garatu behar dira: · Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) hainbat txostenetan adierazi du alderdi horiek duten garrantzia23/24/25 . 2013ko martxoan26 prentsa-komu- nikatu batean berariaz aipatu zuen gaixotasun kronikoek duten eragina; ber- tan adierazi zuten arrisku-faktore nagusiak direla tabakoa erretzea, ariketa fisikorik ez egitea, alkoholaren erabilera kaltegarria eta dieta osasungaitza, eta prebentzioa eta kontrola bereziki erreparatu beharrekoak direla. · Europar Batasunak, bestalde, kronikotasunari buruzko hainbat txosten argitaratu ditu eta ebazpenak ere eman ditu27/28/29 . 22 . Organisation of care for chronic patients in Belgium: development of a position paper. D. Paulus, K. Van den Heede, R. Mertens. 2012 23 . Global status report on noncommunicable diseases; World Health Organization. 2010 24 . Action plan for implementation of the European Strategy for the prevention and con- trol of non-communicable diseases 2012-2016; World Health Organization - Regional Committee for Europe. 2011 25 . Health 2020: a European policy framework supporting action across government and society for health and well-being; In: Proceedings of Regional Committee for Europe; World Health Organization. 2012 26 . Gaixotasun ez-transmitigarriak; prentsa-oharra; World Health Organization. 2013 27 . White Paper - Together for Health: A Strategic Approach for the EU 2008-2013; Commission of the European Communities. 2007 28 . Innovative approaches for chronic diseases in public health and healthcare systems; Council of the European Union. 2010 29 . European Parliament resolution of 15 September 2011 on European Union position and commitment in advance to the UN high-level meeting on the prevention and control of non-communicable diseases; European Parliament. 2011 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 29
  • 30. · Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak, halaber, 2010eko irailean30 gaixotasun kronikoen prebentzioari eta kontrolari buruzko adierazpen po- litikoa egin zuen. EAEko Kronikotasun Estrategiak Wagner-en eredua erabili zuen (Chronic Care Model)31 , nazioartean oso ezaguna eta erreferentziako esparru teorikoa baita, euskal osasun-sisteman aldaketak bideratzeko. Orain, azalpen eraginkorra emango dugu; hain zuzen, lehen mailako arretaren eta ospitaleko arretaren arteko laguntza integraleko estrate- gia batena, bai eta beste ekimen batzuena ere (informazio-partekatuko sistemak,erizaintzaren rol berriak, etab.). ARRETA INTEGRATUA OMEk proposatutakoaren arabera, arreta integratua honako hau da: “diag- nostikoarekin, tratamenduarekin, zaintzarekin, errehabilitazioarekin eta osasuna sustatzearekin zerikusia duten baliabideak, antolaketa, kudeake- ta eta zerbitzu-hornidura batzen duen kontzeptua. Integratzea zerbitzuak hobetzeko modu bat da, irisgarritasunari, kalitateari, erabiltzailearen sa- tisfazioari eta efizientziari dagokionez32 ”. Azken batean, osasun-sistemak bere baitan hartzen dituen maila guztien artean koherentzia lortzean eta sinergiak bilatzean datza, zaintza sanitarioak hain zatikatuta egon ez daite- zen, zaintza horiek koordinatuagoak eta efizienteagoak izan daitezen, eta, azken batean, kalitate hobekoak izan daitezen. Hori lortzeko ez dago formula zehatzik eta argirik; izan ere, tokian tokiko egoerek eta osasun-sistemen ezaugarriek eragin handia dute arreta integra- lean aurrerapausoak emateko moduan. Osakidetzak, horrenbestez, arreta integratua sustatzeko bitarteko gisa, erakunde sanitario integratuak (ESI) esaten zaion eredua hedatu egingo du; antolaketa-eredu horretan, lehen mailako arretako zentroak eta kasuan kasuko ospitaleko arreta erakunde bakar batean batzen dira, eremu geografiko zehatz batean. 30. Political declaration of the High-level Meeting of the General Assembly on the Pre- vention and Control of Non-communicable Diseases; United Nations General Assembly. 2011 31. Organizing care for patients with chronic illness; EH Wagner, BT Austin, M. VK. 1996 32. Integrated care: a position paper of the WHO European Office for integrated Health Care Services; World Health Organization. 2001 EGUNGO EGOERA 2015/12/31EN AURREIKUSITAKO EGOERA URIBE EZKERRALDEA ESI ARABA TREVIÑO BILBAO ESI GIPUZKOA BIDASOA ESI GOIERRI UROLA GARAIA ESI DEBA GOIENA ESI Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Basurtu Ospitalea Santa Marina Ospitalea Galdakao- Usansolo Ospitalea Araba Unibertsitate Ospitalea Leza Ospitalea Deba Goiena Ospitalea Mendaro Ospitalea Donostia Unibertsitate Ospitalea Zumarraga Ospitalea Bidasoa Ospitalea San Eloy Ospitalea Gorliz Ospitalea DEBA BARRENA ESI Leza Ospitalea URIBE ESI EZKERRALDEA ESI ARABA ESI TREVIÑO BILBAO ESI BARRUALDEA ESI BARRUALDEA ESI OARSO- DONOSTIALDEA ESI TOLOSALDEA ESI BIDASOA ESI GOIERRI UROLA GARAIA ESI DEBA GOIENA ESI Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Basurtu Ospitalea Santa Marina Ospitalea Galdakao- Usansolo Ospitalea Araba Unibertsitate Ospitalea Deba Goiena Ospitalea Mendaro Ospitalea Donostia Unibertsitate Ospitalea Zumarraga Ospitalea Bidasoa Ospitalea San Eloy Ospitalea Gorliz Ospitalea Clínica Asunción DEBA BARRENA ESI Fuente: Organización Central de Osakidetza 30 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 31. Proposatutako arreta integrala garatzeko hauek dira hiru ardatzak: · Aldaketak erakunde sanitarioen gobernu-formulan. · Aldaketak antolaketan, baterako lanaren kultura gehiago sustatuz. · Eta azkenik, aurreko bien emaitza gisa, zerbitzu kli- nikoen integrazio handiagoa, aldaketak eginez arreta-pro- zesuetan eta profesionalen eta haien rolen arteko loturan. Eredu horrek prozesu integraletan lan egiteko aukera emango du, gerora gerta daitezkeen bikoizketak eta inefizientziak eragotziz ; horrez gain, eredu horri esker, pazienteek argi izango dute -patologia bera duten pazienteak bi arreta-motetan jaso dezaten tratamendua- nor den bere medikua. Aldi berean, integrazioa oinarri ezin hobea da honako hauetarako: profe- sionalen eta arreta-zerbitzuen arteko lankidetza garatzeko eta talde-lana bultzatzeko; informazioa, xedeak eta helburuak elkarren artean trukatzeko; eta jarduteko hitzarmenak eta protokoloak formalizatzeko. Eta hori guztia osasun-sistema erabiltzen duten pertsonen onerako. ESIak zuzentzeko ereduak berekin dakar zuzendaritza bakar eta baterako baten baitan banakatzea jarduera, eta beraz, zuzendaritzako eta adminis- trazioko egiturak gutxitzea, eta horrek guztiak efizientzia eragingo du. Gai- nera, herritarrek parte hartu ahal izango dute, kasuan kasuko udaletxearen bidez. ESI bakoitzak eremu geografiko zehatz bat hartzen du bere baitan, eta beraz, eremu geografiko horretako biztanleen osasunaren ardura izango du, eta efizientziaz kudeatu beharreko baliabide finantzarioak ere izango ditu. Integrazioa garatu ahala, osasun publikoko egituretara eta arlo sozio- sanitariora hedatuko da eredua. INFORMAZIO KLINIKO PARTEKATUKO SISTEMAK Teknologia berriei esker, aurrerapauso handiak eman dira informazio bakarra eta partekatua izate aldera, eta horixe lortu da osasun-alorreko arreta-mailei dagokienez. Osabide Global, Osakidetzaren historia kliniko elektronikoa, bitartekoa erabat garatuta, pazientea, batetik, benetako arretagunea izango da, eta profesionalak, bestetik, pazientearen edo euskal-osasun sistema erabiltzen duen pertsonaren ikuspegi integrala eta globala izango du, arreta-maila edo -mota edozein dela, eta beraz, eraba- kiak hartzea errazagoa izango da. Osabide Global bitartekoaren bidez, eta arreta-mota guztietara eta profesio- nal guztien artean zabalduta, profesionalek paziente baten informazio kliniko guzti-guztia izango eskuragarri eguneko edozein ordutan eta Euskal Osasun Sistema publikoaren edozein arretagunetan. Horri esker, arreta jarraitua izan- go da, edozein dela arreta sanitarioa eman den lekua, segurua eta ikuspe- gi globala eta integrala aplikatuko da. Horrez gain, zerbitzu eta erakunde guztietako profesionalen arteko inplikazioa, koordinazioa eta komunikazioa sortuko da. Osabide Global pixkanaka ari da ezartzen Osakidetzaren ospitale guztietan, espezialitateetarako anbulatorioetan, osasun mentaleko sarean eta espe- txeetan. Bitarteko horrek bere baitan hartzen dituen modulu guztiak ez dira zentro guztietan ezarri, eta beraz, 2013-2016 epealdian zentro guztietan garatuko da. Lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta uztartzen duen arreta integrala izango dugu, ESI-eredua garatuz eta haiek Euskadiko eskualdeen egoeretara egokituz 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 31
  • 32. Osabide Global Osakidetzaren historia kliniko elektronikoa da. Erabat eta behin betiko ezartzen denean, pazientearen informazio integrala arreta-maila guztietan eskuragarri egongo da Bestalde, 2004. urteaz geroztik, Osabide LM erabiltzen da lehen mailako arretan. Sistema horrek aukera ematen du ospitaleko arretan erregistra- tutako zenbait informazio eskuratzeko, baina Osabide Global arreta-mota horretan garatzea eta ezartzea da helburua; izan ere, horrela, historia kli- niko bat izango dugu eta ez elkarri lotutako bi sistematakoa. Modu har- moniatsuan gauzatuko da garatze- eta ezartze-prozesu hori, lehen mailako arretako funtzionalitateak Osabide Global bitartekoan sartzeko. Euskaraz ere erabili ahal izateko ari dira garatzen aplikazio informatikoa, eta beraz, historia kliniko digital bakarra izan- go dugu, Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan. Osabide Global bitartekoak aldaketa kulturala bultzatuko du; hau da, pazientea izango da bere datu klinikoen protagonista eta jabea, eta osasun-alorreko administrazioa, berriz, datu ho- rien kudeatzailea eta datu horiek zaintzeaz arduratuko dena. Informazio klinikoen sistemen beste oinarrizko elementu bat errezeta ele- ktronikoa edo e-rezeta da. Horrek berekin dakar, batetik, prestazio farma- zeutikoko prozesuak integratzea (preskripzioa, oniritzia, botika eman eta fakturazioa), eta bestetik, historial farmakoterapeutiko bakar batean biltzea zenbait medikuk pertsona berari agindutako tratamenduak. E-rezeta ezartzeko, prestazio farmazeutikoaren kudeaketa-eredua aldatu behar da, eta botika-preskripzioaren kontzeptuaren ordez, plan farmako- terapeutiko integralak ezarri behar dira. Botika modu seguruagoan eta eraginkorragoan hartzea eragingo du -esaterako, elkarri eragiten dioten botikei eta gehiegiko dosiei buruzko alerten bidez-, eta botika-preskrip- zioko edo botika emateko prozesuetan huts egite gutxiago egitea; ho- rrenbestez, helburu farmakoterapeutikoa hobeto betetzeko lagungarria izango da. E-rezetak, halaber, pazientearentzako onurak dakartza; admi- nistrazio-izapide gutxiago egingo baititu eta osasun-zentroetara gutxiago- tan joango baita. 2011. urtearen amaieran, lehen mailako arretan preskripzio-modulu berri bat jarri zen abian, errezeta elektronikoa ezarri aurreko urrats gisa. Lehen mailako arretako zentro guztietara hedatu da eta pixkanaka hedatzen ari da osasun mentaleko zentroetara. Preskripzio-sistema berrikusteko eta hobe- tzeko prozesu bat gauzatu da, finkatze-mailari zein abiadurari dagokionez, eta horren ondorioz, erabiltzaileek eta profesionalek denbora aurreztuko dute. Hobetzeko prozesu horren emaitza preskripzio elektronikoko beste modulu bat da, Presbide; aplikazio horren bidez, ospitaleko arretara heda- tuko da eta farmaziekin integratu ahal izango da. E-rezeta pixkanaka ari da hedatzen. Lehendabizi, proiektu pilotu bat jarri zen abian 9 udalerritan eta 21 farmaziatan, eta horri esker, sistemaren funtzionamenduari buruzko on- dorioak atera ahal izan dira. Bestek beste, baliagarria izan da zenbait arazo teknikori konponbidea emateko; esaterako, preskripzio-moduluan hautemandakoei. Bestalde, e-erreza pixkanaka ezatzeko estrategia oso baliagarria izan da siste- ma etengabe ebaluatzeko eta hobetzeko. Aurreikusitakoaren arabera, 2013. urte amaieran e-rezeta EAEko udalerri guztie- tan ezarrita egongo da. Ezinbestez azaldu behar da errezeta elektronikoa garatzeko eta ezartzeko funtsezkoa izan dela farmazialarien hiru elkargo ofizialen eta haien profesional guztien laguntza, borondatea eta lana. Informazio kliniko eta farmazeutiko bakarra eta eskuragarria edukitzea funtsezkoa da arreta-mailen arteko lana koordinatua izan dadin 32 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 33. ERITZAINTZAKO ROL BERRIAK Azken urteotan, Osakidetzak aurrerapauso handiak eman ditu erizaintzak eskumen aurreratuak gara ditzan. Horretarako, zortzi esperientzi pilotu di- seinatu eta jarri dira abian. Guztira, 900 pazientek eta hainbat rol bete dituzten erizaintzako 24 profesionalek hartu dute parte: Ospitale Lotu- rako Erizain Kudeatzailea, Jarraipeneko Erizain Kudeatzailea eta Eskumen Aurreratuen Erizain Kudeatzailea. 2013-2016 epealdian, Osakidetzako erakundeetan hauetako bi profil garatzeko eta ezartzeko aurrerapausoak emango dira: · Batetik, ospitale-loturako erizaina, ospitalizazioa behar duten pazienteen zaintzen jarraipena egiteko, ospitaliza- tutakoan zein alta emandakoan. · Eta bestetik, lehen mailako arretan esperientzia handia duen erizaina, paziente konplexuak beren etxean hobeto artatzeko, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuekin elkarrekin- tzan aritzeko. Erizaintzako profesionalak profil berri horietara egokitu daitezen sustatuko da. Ez datza erizainen kopurua areagotzean bakarrik, baizik eta haiek egun dituzten funtzioak egokitzean, pazienteek zaintzen jarraipena egiteko dituz- ten premietara moldatzeko, eta batez ere, konplexutasunak eta pluripatolo- giak dituztenen kasuan. LEHEN MAILAKO ARRETAKO ETA OSPITALEKO ARRETAKO FUNTZIOAK BERRIRO DEFINITU, BIZTANLERIAREN OSASUN- IRIZPIDEAK OINARRI HARTUTA Sarreran esan dugunez, adineko biztanleria-kopurua hazi egin da eta horrek arreta-premietan badu eraginik; horrenbestez, osasun-sistemaren funtzio tradizionalak berriro antolatu behar dira. OMEk adierazi du kalitatea, eta, bereziki, jarraipena eta efizientzia biztanle jakin batzuei eskaintzen zaizkien osasun-zerbitzuei dagokienez, lehen mai- lako arretako lan-taldeen baitan dagoela, eta horrez gain, haiek dituzten tokiko zerbitzu espezializatuen sarea, prebentzio-zerbitzua, diagnostiko- zerbitzua eta ospitale-zerbitzuak33 . 2013-2016 eperako ildo estrategikoak hori lortzera bideratu dira. Ho- rrenbestez, lehen mailako arretak protagonismo handiagoa izan behar du, lehen baino gehiago, populazioaren osasunari dagokionez, paziente kronikoen arretan, eta ahalegin berezia egin behar du pluripatologiaga- tik, dependentziagatik edo gaixotzeko erraztasun handiagoa izateagatik premia gehiago dituzten kolektiboekin. Populazioaren osasunaren ikus- pegia izatea herritarren osasun-emaitzak hobetzera eta osasun-alorrean desberdintasunak murriztera bideratuta dago. Lehen mailako arretako 33 . Primary Health care: now more than ever; World Health Organization. 2008 Erizainek beste rol batzuk bete behar dituzte eta protagonismo handiagoa izango behar dute arreta sanitarioan 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 33
  • 34. Zahartzaroari, kronikotasunari eta dependentziari erantzun ahal izateko berrantolatu egin behar dira lehen mailako arretako eta ospitaleko arretako funtzioak lan-taldeen egiteko funtsezkoa da horretarako. Hau da, populazioaren osasuna kudeatzeko, arretak aktiboa eta prebentziozkoa izan behar du herritar guztientzat, arrisku-mailak kontuan hartuta, eta ez arreta erreakti- boa, arreta sanitarioko zerbitzuetatik helarazten zaien eskarira mugatuta. Helburua lehen mailako arretako profesionalen egitekoa indartzea da, pro- zesuaren kudeatzaile bilakatuta haiek, eta konplexutasun-maila txikian, pazientearen osasun-premien arabera, haren tratamendua bideratzea. Zenbait bitarteko, populazioaren estratifikazioa, esaterako, oso baliaga- rriak izan daitezke egiteko horretarako. Bestalde, ospitaleko arreta patologia konplexuentzako erre- ferentea da eta zeregin hori indartu egin behar du eta pa- ziente-talde horrentzako arreta pertsonalizatu egin behar du, diagnostikoaren eta terapeutikaren alorreko maila handiko teknologia erabiliz. Ospitaleko arretak gehiago sustatu behar du lehen mailako arretako medikuarentzako aholkularitza- egitekoa, paziente pluripatologikoen kasuan bereziki. Populazioaren osasuna hobetzea eta desberdintasunak murriztea dira orain arte azaldu ditugun helburuak; baina horiez gain, bada besterik: pazienteen premiei dagozkien eta legediak ezarritako baldintzak kontuan hartuta, osa- sun-zerbitzuez baliatzeko atzerapen-denborak murriztea. Lehen mailako arre- tako itxaronaldiei dagokienez, hau da helburua: familia-medikuen, pediatrien eta erizainen agendek bermatzea 48 ordu baino lehen emango zaiela arreta prozesu akutuei, eta kontsulta atzeraezinei behar bezalako arreta ematea. Ospitaleko arretari dagokionez, prozedura kirurgikoetarako, kontsultetarako eta proba osagarrietako itxaronaldiek bete egingo dute itxaron-epeak berma- tzen dituzten kasuan kasuko dekretuetan ezarritakoa. Kirurgia onkologikoeta- rako itxaron-epea 30 egunekoa izango da, gehienez; bihotzeko kirurgietarako 90 egunekoa, gehienez; eta gainerako kirurgietarako 180 egun, gehienez (65/2006 Dekretua); eta kardiologiako eta onkologiako kontsultetarako eta proba osagarri ez urgenteetarako, 30 egun, gehienez (230/2012 Dekretua). PAZIENTEA AHALDUNTZEA 2013-2016 epealdiko helburu orokorretako bat da pazientea gero eta era- gile aktiboagoa bilaka dadin eta bere osasunarekin zerikusia duen ororen arduradun izan dadin sustatzea34 . Hori bereziki garrantzitsua da gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen kasuan. Nork bere gaixotasunaz gehiago ja- kin eta kudeatuz gero, informatuta egonda da pazientea erabaki klinikoak hartzen parte hartzen duenean eta osasun-emaitza hobeak lortuko ditu35 . Horren haritik, osasun-alorreko profesionalen -bereziki, eri- zainen- egitekoaren eta konpromisoaren bidez eman nahi dira aurrerapausoak, pazienteei bideratutako osasun-heziketako jarduerak antolatuta; adibidez; Pazienteen eskola-Osasun Eskola. Kontzeptu horren baitan, erabiltzailearen ahaldun- tzeari buruzko hainbat ekimen bilduko dira, Paziente Bizia proiektuaren esperientzia eta haren bidez lortutako emaitzak abiapuntu hartuta; izan ere, pazienteek beren gaixotasuna autokudeatzeko gaitasuna lortzea du xede proiektu horrek. 34. European Network on Patient Empowerment erakundearen arabera, pazientea ahal- duntzeak esan nahi du bere esku jartzen direla aukerak eta beharrezko testuingurua, gaitasunak, konfiantza eta ezaguerak gara ditzan, eta horrela, ikasitakoaz baliatuta arreta sanitarioaren hartzaile pasiboa izateari utzi eta bere osasunaren arretan eragile aktibo izateari ekin. 35 Evidence: Helping people help themselves; Health Foundation. 2011 Osasuna hobetzeko ahalduntze- ekimenei esker pazienteen konpromisoa areagotzea eta mendetasuna gutxiagotzea lortzen da, osasunean emaitza hobeak eskuratuz 34 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 35. KOORDINAZIO SOZIOSANITARIOA Zahartzaroari, kronikotasunari eta dependentziari behar bezalako erantzuna emateko, ezinbestekoa da koordinatuta lan egitea erakundeetako gizarte-on- gizateko zerbitzuekin. Hau da, sektore sanitarioaren eta sozialaren artean ba- terako ekintzak adostu eta ezar daitezen sustatu behar da, zatiketarik gabeko arreta sanitario eta soziosanitarioa eman ahal izateko, herritar guztien onerako. Orain arte egindako lanari esker, inplikatuta dauden sailen eta erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetzen dihardugu, zerbitzu integral eta kalitatekoa emate aldera. Oinarriak eta printzipioak 2003ko lankidetza- hitzarmenean zehaztu ziren, eta 2010eko esparru-dokumentuan, berriz, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien ea EUDEL-en artean adostutakoak. Osasun-arazo larriak, muga funtzionalak eta/edo gizarte-bazterketako arris- kua duten eta aldi berean arreta sanitarioa eta soziala, koordinatua eta iraunkorra, eta arreta jarraituaren printzipioarekin bat datorren arreta behar duten pertsonei erantzun hobea eman behar diete zerbitzu-publikoek. Ho- rregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak eredu egoki baten aldeko apustua egiten du, bere baitan hartuko duena pazienteen balorazio integrala, arreta soziosanitarioaren ikuspegitik kronikotasunari, zahartzaroari eta dependen- tziari erantzuteko arreta-elementu guztiak bilduko dituena, eta horren on- dorioz, zerbitzuak arrazionalizatu, berrantolatu eta koordinatuko dituena, eta ez baliabide berriak gehitu besterik egingo ez duen eredua. Horrek eragingo du arreta egokia eta kalitatekoa ematea, pertsona ardatz izango duena, eta arreta une egokian ematea eta konplexutasun-maila txikieneko arreta-esparruan ema- tea, eta hori guztia, osasun-alorreko sektorearen eta sektore sozialaren arteko lankidetza sendoa oinarri hartuta. Telea- sistentziako esperientziak ere badira; besteak beste, foru-al- dundienak, eta 2011. urteaz geroztik, BetiOn. Hau da, arre- ta-eredu horretan, teleasistentziako plataforma bihurtzen da balio erantsia duten zerbitzu sanitarioen eta sozialen eus- karri. Esperientzia horiek agerian utzi dute berrikuntzaren alorra funtsezkoa dela esparru soziosanitarioa egituratzeko. Etxebizitza da tokirik egokiena zaintza sozionaritarioak jasotzeko, bizitza amaitzen ari deneko une latzean ere bai. Horren haritik, neurri zehatz batzuk proposatu dira: · Xede eta helburu bateratuak zehaztea, dependentzia- eta kronikotasun- egoeran dauden pertsonei dagokienez. · Bi sektoreetako profesionalen arteko harremana eta lankidetza susta- tzea, eta zerbitzu- eta baliabide-zorro bera erabil dadin bultzatzea. · Komunikazio Soziosanitariorako Plan bat idaztea eta garatzea, lanki- detzan jarduteko ezagueretan eta elkarren arteko gaitasunetan, bai eta baterako ekintzak garatzeko ere. Garrantzitsua da, halaber, profesionalen artean hizkuntza bera zehaztea, lehen mailako arreta soziosanitarioko lan-taldea abiapuntu hartuta, eta etxetik konplexutasun handiagoko bi- tartekoetara garatuta eredua. · Sektore sanitarioaren eta sozialaren artean itunak formalizatzea, xede izanik beharrezko informazioa trukatzea eta integratzea, dependentzia duten pertsonenganako arretaren mesederako. · Zuzendaritza-eredu integratzailea garatzea, Euskal Kontseiluaren eta Arreta Soziosanitarioko lurralde-kontseiluen bidez, bai eta haiek eratzen dituzten batzordeen bidez ere; eta eredu hori garatu ahal izateko, itun- formulak eta elkarlaneko finantziazioa bilatzea. Lankidetza soziosanitarioa ezinbestekoa da osasun-premiei arreta integrala eskaintzeko 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 35
  • 36. Prestazio farmazeutikoa oinarrizko elementua da, osasun-sistemaren kalitatea eta efizientzia hobetzeko FARMAZIA Eusko Jaurlaritzak farmazia-bulegoak osasun-eragile gisa integratzearen aldeko apustua egin du; horretarako, arreta farmazeutikorako programak garatu behar dira, koordinazioan arituta, bereziki, lehen mailako arretako zerbitzuekin. Horren haritik, errezeta elektronikoa, e-rezeta, oso bitarteko baliagarria da, informazio kliniko partekatuko sistema den aldetik. Botikak zentzuz hartu behar direla printzipio nabarmena dela oinarri hartuta, datozen urteetan ere printzipio aktiboen araberako preskripzioak eta generikoak sustatuko dira -Eu- ropak ezarritako mailak lortze aldera-, eta botika berriei eta erabiltzen direnei buruzko informazio terapeutikoa ematen jarraituko da, profesionalei zein pazienteei. Gainera, esparru soziosanitarioan prestazio farmazeutikoari ekingo zaio, eta zehatz-mehatz, farmazia-zerbitzuak eta botika-gordailuak antolatuko dira gizarte-zentroetan eta -egoitzetan. Horrez gain, datozen urteetan ere jarraituko da erosketa zentralizatuko prozesuak gauzatzen ospitale-farmazian, eta, botika berriei dagokienez, arrakasta terapeutikoarekin loturiko arrisku-kontratu partekatuak egingo dira, modalitate horretarako aukera ematen denean. Eta azkenik, Osasun eta Kontsumo Ministerioari eskatuko zaio Euskadik ere parte har dezan, estatuan botikak baimentzeaz, erregistratzeaz, prezioa era- bakitzeaz eta finantzazio-baldintzak ezartzeaz arduratzen diren batzordeetan. 36 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 37. 3.3. OSASUNA PREBENITZEKO ETA BULTZATZEKO KULTURA Sarreran aipatu da osasunak berebiziko garrantzia duela, herritarrek gehien preziatzen duten balioetako bat den aldetik, bai eta beharrezkoa dela osa- suna sustatzeko kultura sendotzea ere. Osasun-sistemaren ardatz nagusia pertsonak direla ere aipatu da, eta pertsonekiko duen konpromisoa abia- puntu hartuta, Eusko Jaurlaritzak uste du lehentasunezkoa dela herritarren erantzukidetasuna sustatzea, eta eragile aktibo bilakatzea nork bere osa- sunari erreparatzeko eta zaintzeko. Horretarako, eskuragarri jarri behar da -kasuan kasu- gaixotasunaren ezaguera, prebentzioa eta kudeaketa, pertsona guztiak osasuntsuagoak izan daitezen eta bizi-kalitate hobea izan dezaten. Esparru guztietan landu behar da osasunaren kultura, eta osasuna susta- tzeari eta prebenitzeari garrantzi berezia eman behar zaio, jakitun izanik osasunarekiko konpromisioa pertsona guztiok eta botere publiko guztiek dutela -eta izan behar dutela- Euskadin. Bereziki gurea bezalako gizarte aurreratu batean; izan ere, azken hamarkadetan aldaketa sozial eta kultu- ral handiak bizi izan ditugu eta horrek ondorio zuzenak eragin ditu pertso- nen osasunean. Hobeto bizi gara, egia da, baina jakin badakigu, baita ere, gero eta ohikoagoak direla oso osasungarriak ez diren bizitzeko erak; hau da, elikadura, ariketa fisikoa eta adikzioa eragin dezaketen substantziak kontsumitzearekin zerikusia duten ,joera ez osasungarriak. Hori dela eta, uste dugu ezinbestekoa dela bereziki bultzatzea osasuna sustatzeko eta prebenitzeko kultura, bizitzeko erei eta balioei, eta ohitura osasungarriei dagokienez, eta gehiago erreparatzea dietari, ariketa fisikoari, elikadurari eta alkohol zein tabakoaren kontsumoari. Horrenbestez, osasun publikoari protagonismo eta lehentasun handiagoa eman behar zaio osasunaren sektorean, eta sustatu egin behar da sekto- reen arteko elkarlana, «Osasuna politika guztietan» leloa duen estrategia eta osasunaren eraginari buruzko ebaluazioa. Zerbitzuak berriro definitzea da osasun-sistemak eraldatzeko estrategia, zerbitzuak osasuna sustatzera bideratzeko. Komunitatea da ekintzaren era- gile dinamizatzailea (empowerment). Beraz, osasun publikoaren eta adikzioen alorreko politikak gailentzen dira ildo estrategiko hauetan. Gizartea aldatu egiten da (eta aldatu egiten da demografia, kontsumoa, teknologia, bizitzeko erak, etab.), eta funtsezko- tzat hartzen da osasun publikoko zerbitzuak geruza bakar batean integra- tzea. Prisma horren haritik, osasuna babesteko zerbitzuekin bat egingo dute gaixotasunak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko zerbitzuek, in- gurumen osasunekoek, elikagaien segurtasunekoek eta zaintzakoek eta adikzioak prebenitzekoek. Eta horrela, erantzun egokia eta integrala eman- go zaie etengabe aldatzen ari den gizarte honen premiei eta konponbidea desberdintasun nabarmeneko egoerei. 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 37
  • 38. Gaixotasunen prebentzioak eta osasunaren sustapenak gizarte osasuntsuagoa eta bizi-kalitate handiagokoa bermatzen dute Horren haritik beretik, ezinbestekotzat jotzen dugu populazioaren osa- sunaren ikuspegia eraginkortasunez gauzatzea, lehen mailako arreta eta osasun publikoa modu integratuan jarduteko norbanakoaren zein taldearen osasuna sustatzen eta gaixotasunaren prebentzioa sustatzen. Kerik gabeko gelak eta Agindu bizimodu osasungarria esperientziek aurrerapausoak ema- teko bide ematen dute. Osasun-arretak bere baitan hartu behar ditu prebentzioaren, osasunaren sustapenaren, eta arreta komunitarioaren alorre- ko jarduerak, eta horrez gain, eskaeraren araberako arreta sa- nitarioa, programatua zein larrialdikoa, kontsultan dela edo gaixoaren etxean dela, eta gomendioak edo preskripzioak eta diagnostikoaren eta terapeutikaren alorreko prozedurak. Azken urteotan nazioartean osasun publikoan krisi ugari izan dira, herrita- rrek osasunarekiko gero eta espektatiba handiagoak dituzte eta gizartean aldaketa handiak gertatu dira (pertsonen, ondasunen eta salgaien mugikor- tasunarekin zerikusia dutenak, batik bat); beraz, horren guztiaren ondorioz, ezinbestekoa da berrikustea ea osasun publikoko zerbitzuak egokiak diren arriskuen globalizazioko erronkei aurre egiteko. Prebentzioko eta kontroleko erantzunak behar dira, eraginkorrak, homogeneoak, etikoak eta gardenak, eta herritarrengan konfiantza eta segurtasuna sortzen lagunduko dutenak. Osasunaren eta Adikzioen Behatokia abian jartzea ere aurreikusi da; beha- toki horrek, orain abian dagoen Droga Mendekotasunaren Behatokia oinarri hartuta, gai hauek landuko ditu ikerketaren, analisien eta komunikazioaren alorretan: osasunaren faktore erabakigarriak, desberdintasunak, sistema sanitarioaren erantzunak eta adikzioak. Osasun Sailaren ustez, droga-kontsumoak Euskadin behera egin badu ere aurreko urteetako kontsumoaren aldean, kontrolatzen jarraitu behar da, eta batez ere, prebentzioko eta prestakuntzako programak zein jarduerak abian jartzen. Beraz, 2011-2015 eperako Adikzioen VI.Plana garatu eta osatuko da, Europar Batasunak drogaren alorrean 2012-2015 epealdirako estrate- gian ezarritakoaren ildoan, eta horrez gain, adikzioei buruzko lege-proiektu bat aurkeztuko da, lehendik dagoen legea eguneratze aldera, eta testuingu- ru eta egoera berrietara egokituko dena. Hiesaren transmisioa eta sexu bidezko transmisioko infekzioak prebenitzen jarraituko da, gaixotasunak eragiten dieten gizarte-eragileekin lankidetzan arituta. Ugaritzen ari diren gaixotasunak hautematen direnerako, detekta- tzeko eta esku-hatzeko mekanismoak ere ezarriko dira. Eta elikadura-osasunari dagokionez, Kontsumobiderekin eta Eusko Jaurla- ritzako beste sail batzuekin batera, garrantzi berezia emango zaie honako hauei: · Esparru-akordioa Euskadiko elikagai-industriarekin, osasun-irizpideak ezartzeko elikagaigintzan. · Sektore arteko akordioa, elikadura osasungarria sustatzeko jangela kolektiboetan (osasun-zentroak, ikastetxeak, unibertsitateak, enpresak, etab.). · Dieta osasungarriari buruzko prestakuntza ikastetxeetan. 38 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 39. Jarduera guztiek osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatekoari eustea izan behar dute helburu Sistema hobetzeko eta sistema jasangarria izateko, ezinbestekoak dira asistentzia-integrazioa, osasunean emaitzak lortzera bideratutako kontratazioa eta ospitale-zerbitzu espezializatuen kontratazioa 3.4. SISTEMAREN JASANGARRITASUNA BERMATZEA SISTEMAREN EREMUA Eusko Jaurlaritzak, eta ondorioz, Osasun Sailak eta Osaki- detzak gero eta mugatuago dauden baliabide ekonomikoak kudeatzen dituzte, kontuan hartuta krisi ekonomikoak eta diru-bilketa gutxitzeak eragin duen egoera. Aldi berean, tes- tuinguru sozialak gastu sanitarioak gora egitea eragin du, arreta-eskaera gero eta handiago delako. Egoera halakoa izanik, baliabideak efizientziaz eta zuhurtziaz kudeatu be- har dira, osasun-sistema publiko, kalitatekoa eta herritarrei erabat bidera- tua, etorkizunean ere edukiko badugu eta kalitatea zein zerbitzua oinarri hartuta gizarteari erantzuten jarraituko badu. Osasun-sistema osoa produktibitatean inplikatu ondoren lortutako hobe- kuntzari esker, eta profesionalen zein kudeatzaileen erantzukizunari esker ere bai, gastu sanitarioak zeraman goranzko joera etetea lortu da. Bide ho- rretan sakontzeko, hainbat neurri zehatz ari dira hartzen, eta neurri horiek, zuzenean edo zeharka, gastu horri eusten lagunduko dute ezbairik gabe: · Egiturak murriztea eta berrantolatzea (Osasun Saila, Osakidetza, men- deko gainerako erakundeak, I+G+B sanitarioa). · Erakunde sanitarioak berrantolatzea, ESI eredua oinarri hartuta. Inte- gratzeak eta arretaren jarraitutasunak, pazientearenganako arreta hobe- tzea eragiteaz gain, bikoizketak eragotziko ditu eta sinergiak baliatuko ahal izango dira; izan ere, administrazioko egiturak eta kudeaketakoak egokitu egingo dira eta Osakidetzan zuzendaritza-talde gutxiago egongo dira. · Osasun-alorreko premien eta emaitzen araberako fi- nantzazioa eta kontratazioa. Horrenbestez, Osakidetzaren erakundeekin adosten diren kontratu eta programak eta erakunde pribatuekin hitzartzen diren itunak osasunaren alorrean emaitza kualitatiboak lortzera bideratuko dira, jarduera sanitarioko emaitza kuantitatiboak lortzera bide- ratu ordez. Zerbitzu sanitarioko kontratatuen bidez, arre- ta integrala sustatu eta diziplina arteko koordinazioa eta talde-lana bultzatuko da. · Espezializazio-maila handiko ospitale-zerbitzuak kon- tratatzea eta lurraldeen artean banatzea, prestazio-zorroa zentzuz antolatzeko eta prestazioen emaitza klinikoak hobetzeko. 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 39
  • 40. · Osakidetzako laborategien gida-plana, diagnostiko biologikoen eskain- tza optimizatzeko eta arrazionalizatzeko. Proba jakin batzuk egitea na- hikoa da, eta proba konplexu, garesti eta maiztasun txikiko batzuk ez lirateke kanpora bideratuko. Diagnostiko biologikoen sare-eredu bat ga- ratzean datza, xede izanik Osakidetzako laborategi kliniko guztiak bere baitan hartzea. · Eskalako ekonomiak lortzera bideratutako erosketa-politikak, prezio hobeak negoziatzeko erosketa zentralizatuko prozesuen bidez (esate- rako, honela zentralizatuta: farmazia, material sanitarioa, teknologia, eta beharrezkoa izanez gero, kanpoko zerbitzu batzuk). · Botikak zentzuz banatzea (printzipio aktiboen araberako preskripzioa eta generikoen preskripzioa, eta botika berriei eta erabiltzen direnei buruzko informazio terapeutikoa). · Teknologia sanitarioen ebaluazioa sustatzea, batez ere sisteman era- biltzen hasi baino lehen, baliabideen erabilera egoeretara egokituta. 40 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 41. Osakidetza osatzen duten pertsonek pertsonentzat lan egiten dute Profesionalen plangintza eta antolaketa kopuruan eta kualifikazioan, etengabeko prestakuntza garapen profesionalerako, lan-araudia betetzea eta euskararen erabilera Profesionalak dira euskal osasun-sistema publikoaren indar- gune nagusietako bat. Pertsona horien konpromisoa, parte- hartzea eta lidergo partekatua erabakiak hartzeko garaian, funtsezkoak dira sistema publikoa zaintzeko. Eusko Jaurlaritzak profesionalak gehiago integratzea du xede. Horretarako, haien parte-hartzea, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu, emaitzak lortzera bideratuko du sistema, eta oinarri hartuko du elkarrizke- taren filosofia, akordioak lortzea eta erantzukidetasuna langileen, haien or- dezkarien eta kudeatzaileen artean. Denon artean oreka eta ilusioa sortzeko gai izanez gero, euskal osasun-sistema publikoa osatzen duten pertsonak Osakidetzaren berezko balioekin eta herritarrei eskaini behar dizkien zer- bitzuen kalitatearekin identifikatuta sentitzea lortuko dugu, eta horrez gain, gaur egungo egoerak eragin ditzakeen zalantzak eta ziurgabetasunak argitu ditzaten lortuko dugu. Zehatz-mehatz, 2013-2016 epealdiko ildo estrategikoek honako hauek biltzen dituzte: · langileei dagokienez, plangintza- eta antolaketa-prozesu bat abian jar- tzea, prestakuntza egokia duten behar beste profesional edukitze aldera, eta horrela, erakundean beharrezkoak diren aldaketei ongi erantzuteko. · etengabeko prestakuntzarako aukera ematea, kualifika- zio optimoa ziurtatzeko bitartekoa den aldetik, eta Osaki- detzako langileen garapen profesionala bultzatzea. · Osakidetzan euskara jakin eta erabil dadin sustatzea, normalizazio-plan berri baten bidez, pazienteen eta langi- leen hizkuntz eskubideak bermatzeko. Euskalduntzearen alorreko ikuspegi berri hori ez da bideratu behar baka- rrik hizkuntz eskakizunak lortzera36 , baizik eta batez ere Osakidetzan komunikatzean, zerbitzua ematean eta lan egitean euskara erabil dadin sustatzera. · lan-harremanen alorrean hitzartutako lan-araudia zorrotz betetzea, eta bereziki, modu homogeneoan aplikatzea erakunde guztietan, aldi baterako lanari dagozkion eta familia eta lana bateragarri egiteko dagozkion neu- rriak. Azken batean, Osakidetza da Euskadiko enplegu-emaile nagusia. 36 . Osakidetzako 2005-2012 epealdiko Euskara Planaren 2. ebaluazioaren arabera, gaur egun, profesionalen % 25ek du lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna. 2008. urteaz geroztik, lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna duten profesionalen kopurua bikoiztu egin da. 3.5. PROTAGONISMO ETA INPLIKAZIO PROFESIONALA 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 41
  • 42.
  • 43. Ikerketak jakintza sortzen du, eta aukera ematen du sistema etorkizuneko aldaketetarako prestatzeko Euskadik duela urte asko egin zuen ezagutza eta berrikuntza oinarri duen ekonomiaren aldeko apustua, eta tinko eusten dio orain ere, are gehia- go egungo egoeran. Izan ere, herrialde berritzaile eta modu iraunkorrean I+Gen inbertitzen dutenek agerian utzi dute krisi-egoerari eta enpleguaren suntsipenari hobeto egioten diotela aurre. Osasuna da, ezagutzari dagokionez, sektore intentsiboenetako bat, eta Euskadin ere bai. Espezializazio adimentsu baterako plataforma bakarra ordezkatzen du herrialde gisa zenbait esparrutan; esaterako, bizitza-zien- tzien industian (farmazeutika eta bioteknologia barne), soziosanitarioan eta zaintzan, gisa osasunari aplikatutako informazioko eta komunikazioko tek- nologian, eta makineria eta ekipamenduaren garapenean. Horretan Euskadi aitzindaria da, 2002an jarri baitzuen abian BioBasque Estrategia 2010, Eu- ropak aitortu duena37 espezializazio-estrategia bat dela (edo dibertsifikazio adimenduna). Osasunaren esparrua eragilea da, eta kate bertutetsua sorra- razten du hobekuntza eta berrikuntza sanitarioan eta garapen ekonomikoan. Horren haritik, Osasun Sailaren ildo estrategikoetako bat I+G+Bko jardue- rak sustatzea da. Jarduera horiek bat etorriko dira beste eragile batzuek sustatzen dituzten jarduerekin, eta apustu estrategiko handiek eragindako sailen arteko koordinazio eta plangintzako testuinguru edo esparru orokor baten baitan gauzatuko dira. Baina, batez ere, ikerketa eta berrikuntzako jarduerak dira nahitaezkoak. Izan ere, ezagutza sortzen eta aplikatzen du jardun klinikoan, eta horrek biztanleriaren zaintza hobea eta gizarte-ongizate hobea dakar; gainera, jar- duera horiek berrikuntza-iturri dira, eta sistema efizienteagoa eta jasan- garria izatea eragiten dute. Gainera, aukera ematen dute sistema etorki- zuneko aldaketetarako prestatzeko. Beste ildo estrategiko batzuekin bat etorrita, egungo erronka nagusia asistentzia eta ikerketa integratzea da; hau da, ekintza asistentzial oro ikerketa-ekintza izan dadin lortzea, eta gauza berbera alderantziz lotzea ere bai. Euskadin, esparru sanitarioari dagokionez, ikerketa- eta be- rrikuntza-jardueren kopuruak gora egin du eta garrantzian ere gora egin dute azken hamarkadetan, eta bereziki, 2002. urteaz geroztik, Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Eus- kal Fundazioa (BIOEF) sortu zen urtetik. Egungo etapan, I+G+Bko jarduerak finkatzera bideratu behar dira ahalegi- nak batez ere; horretarako, ildo estrategikoen eta kudeaketa efiziente eta efikaz baten plangintza egin behar da eta haiek ezarri egin behar dira. Di- mentsio horrek maila estrategikoa eta operatiboa hartzen ditu bere baitan, eta sistema prestatu egin behar da medikuntza molekularraren inguruko paradigma berriak epe ertain eta luzera ezartzeko. 37. RegioStars Awards 2011 3.6. IKERKETA ETA BERRIKUNTZA SUSTATZEA 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 43
  • 44. Egiturak sendotzeak ekarriko du ikerketa- eta berrikuntza-sare bat sortzea, sistema aldatzeko orain dauden zein gerora izango diren premiei erantzungo diena Jarduerak finkatzeko ezinbestekoa da, batetik, BIOEF fun- dazioaren inguruan (ardatz nagusia baita) ikerketa eta be- rrikuntza biosanitarioa kudeatzen duten egiturak arrazio- nalizatzea eta berrantolatzea, eta zuzendaritza-eredu bat garatzea, argia eta bizkorra; eta bestetik, ezinbestekoa da eragile eta azpiegitura biosanitarioak bultzatzea (osasunaren alorreko ikerketa-institutuak, Biobankua, sareak, etab.), fi- nantziazio egonkorra izango duen esparru baten baitan. Horretarako, baliabideak eta sinergiak hobeto baliatu behar dira; hain zuzen, aukerak detektatzeko lagungarria izango delako, eta horrez gain, I+G+Bko esperientziak, gaitasunak eta bitartekoak hobeto antolatu, ebaluatu, hautatu eta bide- ratu ahal izango direlako. Ikerketa biomedikoaren eta antolakuntzako ikerketaren ekarpenak esparru honen baitan kokatu behar dira: sortzen ari diren teknologien, digitalizazioaren eta zenbaketaren esparruan. Izan ere, erabaki klinikoak hartzeko eta zaintza asistentziala eskaintzeko ahalik eta datu argienak lortzea da xedea. Osasun Sailak hainbat jarduera proposatu ditu I+G+B sus- tatzeko, eta hala, ezagutza bereizgarria sortzeko eta eragin kliniko eta ekonomikoa lortze aldera aplikatzeko. Hona he- men jarduerak: · Osasun-sistemak egiten dituen eta beste eragile batzue- kin batera egiten dituen ikerketa-proiektuak bultzatzea (oinarrizkoak, klinikoak, epidemiologikoak, zerbitzu sani- tarioei buruzkoak eta inplementazioak). · Ikerketa traslazionala eta aurrerapena azkartzekoa bul- tzatzea, oinarri hartuta pazienteengan aplikatu ondorengo laborategi-emaitzak. · Berrikuntza-prozesuak sustatzea, osasun-sistemaren barruan zein kanpoan sortutakoak, aldaketaren eta gara- pen ekonomikoaren eragile baitira. · Prozedurak, bitartekoak eta legeak hobetzea, ikerketa traslazionalaren garapena bultzatzeko, eta osasun-siste- maren eta Euskadiko industria biomedikoaren lehiakorta- suna bultzatzeko. · Paradigma berriak osasun-sisteman integra daitezen sustatzea; esate baterako, pazientearenganako arreta hobetuko duten medikuntza pertsonalizatua (horretarako, lehen urratsa estratifikazioa da) eta medikuntza doia. Izan ere, Euskadiko industria biomedikoaren garapenerako ere- mua izan dadin lortu nahi da. Osasun Sailak O+Ikerri emandako urteko diru-laguntza Biodonostia Diru-sarrera propioak eta helburuen araberakoak ikerkuntzarako Kronikgune 1.000.000 8.000.000 7.000.000 6.000.000 5.000.000 3.000.000 4.000.000 2.000.000 15.000.000 14.000.000 13.000.000 12.000.000 10.000.000 11.000.000 9.000.000 16.000.000 17.000.000 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Iturria: Geuk egina, BIOEF (Osasun Berrikuntzarako eta Ikerkuntzarako Euskal Fundazioa) fundazioaren datuetan oinarrituta. 2013 Urteko diru-sarrerak, Osasuneko Euskal Sistema Publikoak sortutako ikerketa-proiektuen arabera (eurotan) 44 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 45. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarekin eta babesarekin zeriku- sia duten Eusko Jaurlaritzaren politikak zehaztea, planifikatzea, sustatzea eta betearaztea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokio. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari atxikita dagoen erakunde autonomoa da, eta 2011ko irailaren 1ean jarri zen abian, lehen zegoen Kontsumo Zuzendaritzaren ordez. Kontsumoaren alorrean, erreferentziako araudia Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua da (abenduaren 22ko 6/2003 Legea, 2007an eta 2012an aldatua) eta ekainaren 29ko 9/2007 Legea, Kontsumobide- Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa. Araudi horietan xedatutakoaren arabera, kontsumitzaileek hainbat eskubide dituzte eta botere publikoek eskubide horiek babestu behar dituzte, eta bereziki, Kontsumobidek: · Osasuna eta segurtasunarekin zerikusia duten eskubideak · Gure interes ekonomikoen alde egiteko eskubidea · Babes juridikoa eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea · Informaziorako eskubidea · Kontsumoaren gaian hezi eta prestatzeko eskubidea · Ordezkaritza, kontsulta eta parte hartzeko eskubidea · Hizkuntz eskubideak Kontsumobideren jarduera-ildo nagusiak, halaber, Europar Batasunak azken hamarkadetan kontsumitzaileak babeste aldera garatu duen arau- diarekin bat datoz. Hauek dira jarduera-ildo horien helburuak: kontsumi- tzaileen osasuna, segurtasuna eta ongizate ekonomikoa babestea; informa- ziorako eta hezkuntzarako duten eskubidea sustatzea; eta kontsumitzaileen interesak babestea. Kontsumobidek, datozen urteetan, lan-ildo hauek izango ditu jomuga: · Babesa eta informaziorako eskubidea sendotzea kontsumitzaileei. · Kontsumobideren egitekoa eta kontsumitzaileen udal-bulegoekiko ha- rremana dinamizatzea. · Kontsumitzaileen elkarteei laguntzea eta haien lana hedatzea. · Bezeroen arretarako sistema berriak eta arazoei irtenbidea emateko mekanismoak ezar daitezen sustatzea. · Jardunbide desegokien kontrola zorroztea merkatuan. 3.7. KONTSUMITZAILEEN BABESA, DEFENTSA ETA ARRETA 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 45
  • 46. BABESA ETA INFORMAZIORAKO ESKUBIDEA SENDOTZEA KONTSUMITZAILEEI ETA HAIEN DEFENTSA AKTIBOA SUSTATZEA, INFORMAZIO- ETA PRESTAKUNTZA-JARDUEREN BIDEZ Eusko Jaurlaritzak, Kontsumobideren bidez, kontsumitzaileen eta erabil- tzaileen eskubideak sendotuko ditu, eta haien defentsa aktiboa sustatu. Horretarako, eguneroko aurrez aurreko arreta-zerbitzuak 3 lurralde histo- rikoetan izaten jarraituko du (herritarren hurbiltasuna bermatzen eta sen- dotzen da), dinamizatu egingo ditu institutuaren webgunea -www.kontsu- mobide.euskadi.net- (40.000 bisitari, laster), sare sozialak eta telefono bidezko arreta-zerbitzua, Internet edo online zerbitzuak normaltasunez era- biltzeko arazoak dituzten kontsumitzaileei arreta egiteko. Herritarrak prestatzea eta informatzea ezinbesteko jarduera da, herritarrak beren eskubide eta betebeharrei buruz kontzientziatu eta hezteko, eta hala, modu kritiko, kontziente eta arduratsuan jardun dezaten produktu eta zer- bitzuak kontsumitzeko garaian. Horrenbestez, aurrerantzean ere kontsu- mitzaileen prestakuntzari garrantzi berezia emango zaio, Institutuak berak dituen hiru prestakuntza-zentroen bidez, bai eta ikastetxeen eta adineko pertsonen zentroetan ere, prestakuntza-ikastaro espezifikoak eta tailerrak antolatu eta abian jarrita. Bestalde, Kontsumobideko teknikariei, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetako (KIUB) teknikariei eta kontsumitzaileen elkarteetako te- knikariei zuzendutako prestakuntza-jarduerak egingo ditu orain arte bezala. Egungo merkataritza-modalitate berriei buruzko informazio-, prestakuntza- eta heziketa-kanpainak kontsumitzaileentzat abian jar daitezen sustatuko du Eusko Jaurlaritzak. Garran- tzitsua da, helburua hori izanik, kontsumitzaileen eskubi- deekin eta kontsumogaiekin zerikusia duten komunikazio- ekintzen eta eskuliburu zein prentsa-oharren argitalpenen bidez egiten den dibulgazioa. Bestalde, eta orain arte bezala, Institutuak berak urtearen joanean anto- latutako prestakuntza-jardueretan parte hartu dutenen artean galdeketak eta kontsumo-azterketak egingo dira. Haien bidez lortzen diren emaitzak baliagarriak izango baitira Kontsumobideren informazio- eta prestakuntza- funtzioak eragingarriagoak izan daitezen, eta hala, galdeketetan eta azter- ketetan adierazitako gaiak landu daitezen aurrerantzean antolatu beharreko jardueretan. Kontsumo arduratsuari, merkatu sozial eta jasangarriari eta bidezko merka- taritzari buruzko kanpainak ere sustatzen jarraituko da. KONTSUMOBIDEREN EGITEKOA ETA KONTSUMITZAILEEN UDAL-BULEGOEKIKO HARREMANA DINAMIZATZEA Laguntza ekonomikoari eutsiko zaio, bai eta gaur egun dauden Kontsumi- tzaileen Informaziorako 36 Udal Bulegoekiko harremanari eta koordinazio- lanari ere, jarduera-irizpide berberak ezartze aldera. KIUBetako teknikariei prestakuntza ematen jarraituko da, eguneroko la- netarako hobekuntzak lor ditzaten eta beren lanpostuetan sortzen zaizkien premia espezifiko berrietara molda daitezen. Informazio- eta prestakuntza- kanpainak abian jar daitezen sustatuko du Kontsumobidek 46 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK
  • 47. Merezi du nabarmentzea, halaber, modernizatu egin dela azpiegitu- ra teknologikoa eta eguneratu egin direla Kontsumobidek, KIUBek eta kontsumitzaileen elkarteek elkarren artean erabiltzen dituzten aplika- zio informatikoak (KIAZ sarea). Horrenbestez, 2013ko ekainaz geroztik, “KontsumoGest” bitarteko informatikoa eguneratuta dago eta hiru kole- ktiboek erabiltzen dute. KONTSUMITZAILEEN ELKARTEEN LANA HEDATZEA ETA HAIEN ZERBITZU-ESKAINTZA ZABAL DADIN SUSTATZEA Kontsumobidek Euskadin ordezkaritza duten 3 kontsumitzaileen federa- ziorekin ditu hitzarmenak adostuta (EHKB, EKE, EKA), kontsumitzaile eta erabiltzaileekiko arretan kalitatea sustatzeko. Horrenbestez, arretarako 10 bulego daude, eta kontsultei erantzuteaz, erreklamazioak izapidetzeaz eta kontsumitzaileen defentsarako ekintza judizialak sustatzeaz arduratzen dira. BEZEROEN ARRETARAKO SISTEMA BERRIAK ETA KONTSUMO-ARAZOEI IRTENBIDEA EMATEKO MEKANISMOAK EZAR DAITEZEN SUSTATZEA (BEZEROAREN DEFENTSARAKO ZERBITZU ZENTRALIZATUAK) Arretarako eta kontsultak zein erreklamazioak egiteko sistemari dagokionez, Institutuak berak dituen bulegoetan aurkeztutako kontsultei eta erreklama- zioei erantzuten jarraituko da, eta erreklamaziogileei ahalik eta azkarren erantzuteko lan egiten jarraituko dugu. Kontsumitzaileak kontsumoarekin zerikusia duten arazoei irtenbidea emateko erabiltzen diren bide guztiak hartzen ditu bere baitan arazoei erantzutea kontzeptuak: kontsul- tak, erreklamazioak, arbitraje sistemaren eskaera eta ahozko epaiketa. Arazoei irtenbidea emateko bitarteko garrantzitsua da Kon- tsumobideren webgunearen bidez erreklamazioak online izapidetzeko zerbitzua; 2013ko lehendabiziko seihilekoan, esaterako, 488 kontsulta egin dira. Erreklamazioei dagokienez, Kontsumobideren egitekoa bitartekotza da, arazoei irtenbidea emateko sistema gisa. Hortaz, bitartekotza-lana egiten jarraituko du partikularren eta enpresen artean kontsumoari lotuta sortzen diren arazoei konponbidea emateko, eta bitartekotzaren bidez emaitza onak gehiagotan lor daitezen saiatuko da. Kontsumoko arbitrajea enpresetan zabaltzen eta sustatzen jarraituko da, bai eta sistema horrekiko atxikimendu gehiago lortzen ere. Kontsumitzaileen eskubideak urratzen dituzten kontsumoaren alorreko arau-hausteak hautematen diren erreklamazioei dagokienez, Instituzioak zehapen-ahalmena du, eta dagozkion eskumenak betetzeko, kasuan kasuko zehapen-espedienteak irekitzen ditu. Arazoei, kontsultei eta erreklamazioei bitartekotzaren eta arbitraje-sistemaren bidez erantzutea 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK � 47
  • 48. MERKATARITZAN KALITATEA SUSTATZEA ETA JARDUNBIDE DESEGOKIEN KONTROLA ZORROZTEA MERKATUAN, TOKIKO ERAKUNDEAK IKUSKARITZA-KANPAINETAN INPLIKATUTA ETA SEGURUAK EZ DIREN PRODUKTUAK KENTZEN BANAKETA-ENPRESA HANDIAK INPLIKATUTA kontsumitzaileen eskura dauden produktuek eta zerbitzuek indarreko lege- rian eskatutako baldintza guztiak (etiketei, informazioari eta segurtasunari dagokienez) betetzen dituztela egiaztatzeko ikuskatze-jarduerak ditu Kon- tsumobidek. Kontsumobide, beharrezkoa baldin bada, osasunarentzat edo segurtasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen produktuak topatzeaz, ibil- getzeaz, eta nahitaezkoa den kasuetan, merkatutik kentzeaz arduratzen da. Horrez gain, Kontsumoko Institutu Nazionalarekin, Ikerketa eta Kalitatea- ren Kontrolerako Zentroarekin eta Europako beste erakunde batzuekin ba- tera, jardunbide desegokien kontrola zorroztu egingo da, tokiko erakundeak ikuskaritza-kanpainetan inplikatuta eta banaketa-enpresa handiak segu- ruak ez diren produktuak kentzen inplikatuta. Azkenik, seguruak ez diren produktuen Alerta Sarea kudeatzen jarraituko da, eta produktuen ikuskaritza-, zaintza- eta erregulazio-jarduerak egiten ere bai, beharrekoa izanez gero, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari atxikita dagoen Esportazioak Ikuskatzeko, Zaintzeko eta Erregulatzeko Zer- bitzu Ofizialarekin batera (SOIVRE). 48 � 2013/2016 EPERAKO ILDO ESTRATEGIKOAK