SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
www.getxo.eus
gizartez@getxo.eus
IRAILA
41 Zb
2018
Lortu dut Fortnite deskargatzea! Espero dut
aitak eta amak ez jakitea, bestela sekulako
errieta egingo didate jaramonik ez diedala
egin jakitean. Ziur nago mugikorra kenduko
didatela denbora luzerako. Baina deskargatu
egin behar nuen. Ez dut ulertzen zergatik ez
didaten deskargatzen uzten, doakoa da gainera!
Ezagutzen ditudan guztiek dute eta jokatu
egiten dute, eta nik orain arte beraiek jolasten
agertzen ziren bideoak bakarrik ikusten
nituen, edo El Rubiusen bideoak ikusten nituen
jokatzen ari zen bitartean. Benetan ona da!
Baina listo, eginda dago, atzo arratsaldean
deskargatu nuen eta gauean, gurasoak ohera
joatean, logelan jokatu nuen. Ikaragarria izan
zen! Denbora luzez jokatu nuen, hil ninduten
arte. Orain berriz ere hasi beharko nahiz,
baina ikasiko dut, praktikatzea da gauza.
Gutxienez arerio batzuk hiltzea lortu nuen,
eta ia-ia Leire eta Jon ere hil nituen. A ze
barreak tranpa jarri nienean.
Gaur klasean horri buruz hitz egiten egon
gara, eta gaur gauean berriz ere jokatzeko
geratu gara.
Ea esna mantentzen naizen, logale asko
baitaukat gaur. Klasean esna mantentzea
kostatu zait, eta fisikako andereñoak errieta
egin dit. Gainera, bihar literaturako azterketa
daukagu, eta oraindik ez naiz hasi ikasten. Ea
azterketako gaiak azkar irakurtzen ditudan
eta gauean denboratxo bat jolastu dezakedan.
Oso berandura arte ez egoten saiatuko naiz,
bihar gaur bezainbesteko logalerik ez izateko
eta azterketan kontzentratu ahal izateko,
jokoa ikaragarria baita, imajinatzen nuena
baino hobeagoa, eta guztiz harrapatuta nauka.
Noski! Ez da berdina beste batzuk jokatzen
ikustea edo zuk jokatzea.
Baina literatura gainditzen ez baldin badut
errieta egingo didate etxean. Beharbada
telefonoa ere kenduko didate. Uf! Amesgaizto
txarrena litzateke!
Teknologia berriek aukera amaigabeak eskaintzen
dituzte aisialdian eta hezkuntzan, eta horregatik, ez
da teknologia erabiltzea debekatu behar, baina mugak
ezarri behar dira.
Adingabeei baliabideak eman behar zaizkie inguru
digitalak eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien
aprobetxatzeko eta teknologiak gaizki erabiltzearen
ondorioz sortu daitezkeen arriskuak murrizteko. Ho-
rregatik, familiek eta eskolek lan aktiboa egin behar
dugu adingabeek Interneten gauzatzen dituzten jar-
dueren hezkuntzari eta kontrolari dagokionez.
Komunikatzeko modua aldatu da:
aukerez betetako mundua...
IKTek guztiz aldatu dute gure gizartea, bereziki ha-
rremanak ezartzeko dugun moduan. Komunikatzeko
bide berriak eskaintzen dituzte, trebetasun berriak eta
ezagutza berriak sortzeko formak garatzen lagun-
tzen dute eta gainera gure egunerokotasuneko lanak
errazten dituzte, teknologia berriak azkarrak, bereha-
lakoak eta interaktiboak baitira. Behar psikologikoak
eta emozionalak ere betetzen dituzte: aintzatespena,
onarpena, lotura, afinitatea, taldearen parte sentitzea,
segurtasuna, etab, eta batzuetan parekideekiko izaera
berresten da.
Egunero geroz eta ume gehiagok erabiltzen dituzte
teknologia berriak musika deskargatzeko, bideoak
ikusteko, etxeko lanak egiteko, sare sozialetan parte
hartzeko eta komunikatzeko.
Horregatik beharrezkoa da arrisku prebentzioa ema-
tea eta umeak eta nerabeak internauta zorrotzak izate-
ko sustatzea, eta autonomiari eta segurtasunari buruz
jakin dezaten bultzatzea.
Teknologiak gehiegi
erabiltzearen arriskuak...
Telefono mugikor bat izateak ondorioak ditu, besteak
beste, eskolako errendimendua jaistea edo oso zaur-
...Eta nik, zergatik ez
daukat mugikorrik?
Mugikorrak aukera ematen du mundu bat poltsikoan eramateko,
eta nerabezarora pasatzeko «erritual» berria bihurtzen ari dira.
Telefono mugikor bat edo tablet bat izateak egonkortasun emozionala
ematen die nerabeei erraza ez den garapen une batean.
Horrelakorik ez izatea, gizartetik baztertuta egotea izan daiteke.Egunerokoa
garriak diren umeen belaunaldia haztea, gaine-
rakoen iritziaren eta "like"-n oso menpe daudenak
hain zuzen ere.
Haurtzaroan eta nerabezaroan detektatutako
arriskuen artean gizarte isolamendua, oldarkor-
tasuna gehitzea, eskola porrota, mezu sexualak
eta ziberjazarpena daude, baina EMEren arabera
Interneterako menpekotasuna ez da klinikoa, eta
hala ere, zenbait gaztek erabilera arazotsuak edo
gehiegizkoak dituzte.
Gailu mugikorrak eta Internet erabiltzeko adin
egokiena zein den adierazten duen aholku ofizia-
lik ez dago.
Ematen du adituak eta pediatrak ados daudela
adieraztean 2 urte baino gutxiagokoek ez lituzke-
tela tabletak eta telefono mugikorrak erabili behar,
pantailak pasiboak direlako eta umeei behar dute-
na ez dietelako ematen.
ezta imajinazioa suspertzeko edo jolasteko mundu
propioak sortzeko denborarik ere.
Arretaren bitartez, garunak inguratzen duen mun-
dua ikusten du. Arreta menperatzea eta distraitzen
gaituzten bestelako estimuluak deuseztatzeko gai
izatea onura asko dituzten trebetasunak dira.
Umeek jolasten edo marrazten dutenean edo
elkarrekin harremanetan jartzen direnean, garu-
nak modu boluntarioan arreta pertsona edo esti-
mulu horietan jartzen du. Alderantziz, telebistaren
aurrean jartzen direnean, telebistak jasotzen du
umeen arreta eta telebistak egiten du lan guztia.
Beraz, lehendabizi garunari pentsatzen irakatsi be-
har diogu, arreta mantentzen eta imajinatzen, eta
gero erakutsiko diogu eskuragarri dituen tresnak
menperatzen. Teknologiak azkarregi txertatzen
baldin baditugu umeek teknologiekin oso azkar
konektatuko dute, baina beraien garapenerako
garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuekiko
konexioa galduko dute.
Estimuluak oso biziak eta azkarrak baldin badira,
bideo jokoetan bezala, geldoagoak edo hain bizko-
rrak ez diren gauzekiko interesa galdu dezakete
umeek, eta garrantzitsua da baita ere frustrazioa
esperimentatzea, menperatzen ikastea, aspertzea
eta une hori igarotzeko zain egoten jakitea.
Gaur egungo umeek nagusien batezbestekoak
baino azkarrago ikasi dezakete sare sozial bat era-
biltzen, baina bizitzak nola funtzionatzen duen ere
jakin behar dute. Ondorio teknologikoak azpima-
rratzen dira, baina balioei buruz gutxi hitz egiten
da. Hala, gaitasun teknologiko handiekin batera
heldutasun intelektuala egon behar da.
Internetekin eta teknologia berriekin lotutako
arrisku jokaeren aurrean zaurgarritasun handia
duen talde bat nerabeen taldea da. Adina dela eta
arriskuak neurtzeko zailtasunak izaten dituzte,
zauriezintasun sentsazio faltsua izaten dute nera-
beek eta intimitatearen beharra gehitu egiten da.
Hori guztia kontuan hartuz, "smartphone"-ak hala
ere ez dira ez onak ez txarrak. Arazoa da Internet
duten mugikorrak edo pantailak munduarekin ha-
rremana izateko dugun leiho bakarrak bihurtzea;
eta guztia leiho horretatik ikustean mundutik iso-
latzea gertatu daiteke.
Hezitzaileak garen heinean, adingabeei baliabideak
eman behar dizkiegu inguru digitalak ematen di-
Gainerakoen iritziaren eta
“like”-n menpe dauden
umeak hezten gaude
Horrelako estrategiekin
zentzuduna dirudi garunak
ikastea esfortzua egin
behar duen bakoitzean,
kontzentratu behar
denean edo geldik zain
egon behar denean...
distraitzeko baimena duela
Gailu mugikorrak eta
Internet erabiltzeko
adin egokiena zein den
adierazten duen aholku
ofizialik ez dago
Aspertzea imajinazioa suspertzeko lehenengo pausoa da
tuen bitartekoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko
eta arriskuak murrizteko, nahiz eta telefonoarekin
duten loturak eta pribatutasuna nahi izateak zaildu
egiten duten gurasoek esku hartu ahal izatea.
Familiak zer egin dezake
horren aurrean...
Familiek ezinbesteko lana dute desegokiak diren
jokaerekin lotutako arazoak prebenitzeko, eta kasu
honetan, IKTekin lotutako arazoak prebenitzeko
hain zuzen ere.
Umeek ispilu neuronak garatuta izaten dituzte eta
ikusten duten guztia imitatzen dute. Horregatik,
Bizitzako lehen bi urteetan kortex sentsoriala eta
motorra heltzen egoten da eta oso garrantzitsua da
estimulazioa aberatsa eta anitza izatea.
Garuna interakzio sozialarekin ikasteko diseinatuta
dago eta telefono mugikorrek isolatu egiten dute.
Gaur egun lanak, nekeak, joan-etorriek, konpro-
misoek eta abar gure seme-alabentzako geroz eta
denbora gutxiago izatea eragiten dute. Gailu mu-
gikorrak erabiltzen dira adibidez umeak distrai-
tzeko ahia bukatzen kontzentratu behar direnean
edo umeak entretenitzeko pediatraren zain egon
behar direnean edo eguna bukatzean pijama janz-
teko esfortzua egiteko distraitzeko.
Horrelako estrategiekin zentzuduna dirudi garu-
nak ikastea esfortzua egin behar duen bakoitzean,
kontzentratu behar denean edo geldik zain egon
behar denean...distraitzeko baimena duela.
Geroz eta pazientzia gutxiago duten pertsonak
hezten ari gara, arreta gutxiago jartzen dutenak eta
esfortzurako gaitasun gutxiago dutenak, eta horrek
guztiak islatzen duena da, gurasoen belaunaldi ho-
nek, geroz eta pazientzia gutxiago duela eta gauzak
astiro egiteari balio gutxiago ematen diogula.
Bizitzako lehenengo 6 urteak oso garrantzitsuak
dira imajinazioaren garapenerako. Jolas librean
zenbat eta denbora gehiago pasatu (beste pertsona
batek edo gailu edo teknologiek gidatzen ez dute-
na), are gehiago garatuko dute imajinazioa.
Aspertzea imajinazioa suspertzeko lehenengo pau-
soa da eta umeak denbora guztian entretenituta
baldin badaude, ez dute aspertzeko denborarik,
ETA ZUK
NOLA EGITEN
DUZU ZUREAK
IRAKUR DEZAN?
Garrantzitsua da baita ere frustrazioa
esperimentatzea, menperatzen
ikastea, aspertzea eta une hori
igarotzeko zain egoten jakitea
Arreta menperatzea eta distraitzen gaituzten bestelako estimuluak
deuseztatzeko gai izatea onura asko dituzten trebetasunak dira
"Smartphone”-ak ez
dira onak ez txarrak;
arazoa da munduarekin
harremana izateko
dugun leiho bakarra
bihurtzea eta guztia
leiho horretatik ikustean
mundutik isolatzea
umeak heztean garrantzitsuena gurasoen eredua
da, telebistaren, Interneten, lagunen eta abarren
aurretik.
Prebentzioa hezkuntza prozesu bat da nagusiki,
eta prozesu horretan familiek, eragile sozialek,
irakasleek eta abarrek adingabeei ezagutzak, tre-
betasunak eta gaitasunak ematen dizkiete egune-
rokotasuneko zailtasunei modu egokiagoan edo
desegokiagoan aurre egiteko.
Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da gailue-
tan Internetek duen segurtasuna:
■	 Aparatu teknologikoek gurasoen kontrolak izan
behar dituzte.
■	 Adingabeentzako egokiak ez diren webgunee-
tan sartzea saihesteko, eskuragarri dauden babes
sistemak erabili behar dira.
■	 Ordenagailuei software on bat eta antibirus bi-
kain bat jarri behar zaizkie.
■	 Segurtasunerako gainerako aukerak baloratu
behar dira, gailu motaren arabera.
■	 Internet erabiltzeko ohituren berri izan behar
da (gainbegiratu egin behar dira, zein sare sozial
erabiltzen duten galdetu, zein lagun dituzten, zer-
tarako erabiltzen dituzten sare sozialak, etab).
■	 Naturaltasunez hitz egin behar da Internetek
ematen dituen aukerei buruz, eta aholkuak
eman behar zaizkie.
■	 Interneten agertzen den guztia ez sinesteko esan
behar zaie, eta ez erantzuteko ezezagunen me-
zuei edo gaizki sentiarazten dituzten mezuei.
■	 Sare sozialetan argitaratzen dutenaren inguruan
ondo pentsatzeko esan behar zaie, baita edozein
pertsonak informazio hori eskuratu dezakeela
ere, eta ezezagunei informazio pertsonalik ez
emateko eta antzeko mezuak helarazi behar
zaizkie.
Bestalde, familiek beti ardura hartu behar dute eta
seme-alabek Interneten pasatzen duten denbora
gainbegiratu behar dute:
■	 Arauak ezarri behar dituzte eta teknologia be-
rriak erabiltzeko espazioak eta denborak arautu
behar dituzte.
■	 Elkarrekin akordioak lortu behar dira, eta tek-
nologia berrien abantailei eta desabantailei
buruz negoziatu eta elkarrizketan jardun behar
da. Are gehiago, batzuetan alderdi biek bete
beharreko arauak jasotzen dituen kontratu bat
egitea ere gomendagarria da.
■	 Familiarekin daudenean (bazkaltzen, afaltzen,
etab.) telefono mugikorra, ordenagailua eta abar
ez erabiltzen erakutsi behar zaie, eta denbora
hori elkarrekin komunikatzeko erabiltzea ga-
rrantzitsua dela esan behar zaie.
■	 Gauean Interneten konektatzea saihestu behar
da, aurretik lo hartzeko adierazitako zailtasunak
direla eta.
Garrantzitsua da muga horiek adosten ikastea
errespetuz, argitasunez eta modu ulerkorrean.
Sekula ezingo dugu mugarik ezarri etengabe kon-
traesanetan bagaude eta nola sentitzen garenaren
arabera jokatzeko ohitura hartzen baldin badugu.
Koherenteak izan behar gara beti, eta ezin dugu
eskatu egin ezin dezakegun zerbait. Eredua prak-
tikan jartzea da ikaskuntzarik onena.
Familiakoek beti nahi dugu seme-alabentzako
onena, eta beraz, ezinbestekoa da Internet erabil-
tzeko prestakuntza ematea, garai honetan bizitzea
tokatu zaielako; baina eskuragarri ditugun aurre-
rakuntza teknologikoak zentzuz erabili behar di-
tugu, ez erosotasunagatik eta laguntza, konfiantza,
ulermena, errespetua eta maitasuna eman behar
diegu seme-alabei.
Horrekin, bide erdia eginda dugu; gainerakoa be-
raiek egin behar dute…
Internet Segura for Kids (IS4K) izena du Interneten dagoen
Segurtasun Zentroak; espainiar estatuko adingabeei zuzenduta
dago, eta bere helburua Interneten eta teknologia berrien era-
bilera segurua eta arduratsua sustatzea da.
Atari horretan informazio orokorra dago, familientzako gida-
liburuak, baliabideak, guraso kontrolerako tresnak, material
didaktikoak eta baita online laguntzazko zerbitzu bat ere.
https://www.is4k.es/
Gida horren helburua adingabeei laguntzea eta familia
bitartekaritza sustatzea da, Internet modu seguruan eta
arduratsuan erabiltzeko prestakuntza eskaintzeko.
•	Gainbegiraketarako, orientaziorako eta laguntzarako
estrategiak ematen dira seme-alabek Internet erabil-
tzeari dagokionez, eta mugak eta arauak ezartzeko es-
trategiak ere jasota daude.
•	Guraso bitartekaritza jarraibideak ditu adingabeen adi-
naren arabera, eta horiek garatu egin behar dira adin-
gabeen behar eta heldutasunarekin bat eginez.
•	Interneten modu egokian jarduteko aholku espezifi-
koak, jazarpena prebenitzeko, pribatutasuna eta izaera
digitala modu egokian kudeatzeko eta birusen eta iru-
zurren aurrean babesteko.
•	Interneten zerbait gertatuz gero zer egin: ziberjazarpena,
identitatea ordezkatzea, irudi konprometituak filtratzea
(sexting).
Getxoko Familia Eskola Informazio gehiago nahi baduzu:
94 466 01 51
Baliabideak [Gomendioak]
Internet segura for kids
Guraso bitartekotza
gida
Egilea INCIBE
Jardueren egutegia 2018 Urria-Abendua
GAIA	 DATA	 ORDUA	IKASTETXEA
Familiako komunikazioa
gatazkak konpontzeko tresna bezala	
Urriak 4, 11, 18	 16:00-17:30	 Zubileta HLHI
Inteligentzia anitzak	 Urriak 10, 17, 24	 15:00-16:30	 Geroa LHI
Sexualitatea nerabezaroan (euskaraz)	Urriak 23, 30 / Azaroak 6	 17:00-18:30	 San Nikolas ikastola
Hezkidetza familian eta eskolan 	 Azaroak 8, 15, 22	 18:30-20:00	 Romo LHI
Hezkuntza estiloak familian	 Azaroak 16, 23, 30	 15:00-16:30	 Madre del Divino Pastor
Menpekotasun emozionala nerabeen harremanetan	 Azaroak 19, 26 / Abenduak 3	 17:00-18:30	 Stma. Trinidad
– Familientzako eskola saioak doakoak dira eta Getxoko familia guztiei zuzenduta daude. Ez da beharrezkoa seme-alabak saioak emango diren zentroetako ikasleak izatea.
– Aurretiaz izena eman beharko da online inprimaki baten bitartez, zuen AMPAk edo eskolak bidaliko dizuen mezu elektroniko bitartez. Baita gurasoeskolakgetxo@gmail.com bitartez.
– Saioak gauzatzeko gutxienez 6 pertsonek izena eman beharko dute. Gutxieneko parte-hartzailerik ez baldin badago, izena eman dutenei saioa bertan behera geratu dela jakinaraziko zaie.
– Ikastaroek hiru saio izango dituzte, taulan adierazitako egunetan.
– Lehenengo egunean ezin baldin baduzue joan, hurrengo saioetara joateko aukera izango duzue, baina izena eman beharko da horretarako.
Semealabak aldizkariaren ale guztiak Getxoko udal webgunean
[www.getxo.eus] daude eskuragarri .pdf formatuan.
Hauek dira bereziki nerabeei eragiten dieten
eta teknologia berriekin lotuta dauden arazoak
Bestelako jarduerekin interferentzia egotea
(ikasketak, aisialdia, elkarrizketak...) edo eskolako eta etxeko lanak
albo batera uztea.
Pribatutasun falta eta datu pertsonalak behar ez bezala
erabiltzea, eta ondorioz, intimitate falta izateko arriskua gehitzea.
Gehiegizko informazio eskuragarria, batzuetan baita informazio
desegokia ere.
Informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko zailtasunak
(seguruak ez diren edukiak, indarkeria, arrazismoa,...).
Gizartetik isolatzea eta gaitasun sozialak atzerapenarekin
garatzea.
Apatia, inguruarekiko pasibotasuna.
Arazoak familian.
Jazarpenerako bide berriak. (ziberbullying, grooming,...).
Sedentarismoa eta gainpisua.
Loa aldatzea edo lo egiteko arazoak izatea. Zuzenean lotuta
daude loaren kalitatea eta higienea eta teknologia berriak gaizki erabiltzea.

More Related Content

Similar to Semealabak 2018 iraila

Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
Narratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane DiezNarratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane Diezloregalduak
 
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Irekia - EJGV
 
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Jokin Lacalle
 
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakHausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakJanireRaya
 
Imana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImanaTaldea
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuanIk tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuanmagis003
 
Praktika ona, ikt
Praktika ona, iktPraktika ona, ikt
Praktika ona, iktcruiz024
 
Teknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrakTeknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrakmertxe gordillo
 
2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_eu
2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_eu2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_eu
2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_euUrko Zurutuza
 
2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioa
2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioa2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioa
2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioaUrko Zurutuza
 

Similar to Semealabak 2018 iraila (20)

Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
Narratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane DiezNarratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane Diez
 
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
 
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
 
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakHausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Ikt dana batuta
Ikt dana batutaIkt dana batuta
Ikt dana batuta
 
Ikusmen urritasuna
Ikusmen urritasunaIkusmen urritasuna
Ikusmen urritasuna
 
Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
Ideas fuerza de las entrevistas - Euskera
Ideas fuerza de las entrevistas - EuskeraIdeas fuerza de las entrevistas - Euskera
Ideas fuerza de las entrevistas - Euskera
 
Autonomia eta erantzukizuna zuzen
Autonomia eta erantzukizuna zuzenAutonomia eta erantzukizuna zuzen
Autonomia eta erantzukizuna zuzen
 
Txostenaaaaaaa
TxostenaaaaaaaTxostenaaaaaaa
Txostenaaaaaaa
 
Imana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImana taldea egile testua
Imana taldea egile testua
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuanIk tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
 
Praktika ona, ikt
Praktika ona, iktPraktika ona, ikt
Praktika ona, ikt
 
Teknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrakTeknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrak
 
2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_eu
2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_eu2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_eu
2013 10-22 internet-arriskuak_andramendi_eu
 
2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioa
2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioa2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioa
2017-01-26 Internet Arriskuak: Andramendi Ikastola, Gurasoen saioa
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 

More from Trinitarias Algorta (20)

PROTOCOLO covid-19
PROTOCOLO covid-19PROTOCOLO covid-19
PROTOCOLO covid-19
 
AMPA
AMPAAMPA
AMPA
 
Repaso 20200617
Repaso 20200617Repaso 20200617
Repaso 20200617
 
Repaso 20200608
Repaso 20200608Repaso 20200608
Repaso 20200608
 
Repaso 20200529
Repaso 20200529Repaso 20200529
Repaso 20200529
 
Repaso 20200515
Repaso 20200515Repaso 20200515
Repaso 20200515
 
Repaso 20200512
Repaso 20200512Repaso 20200512
Repaso 20200512
 
CONOCIENDO AL CORONAVIRUS
CONOCIENDO AL CORONAVIRUSCONOCIENDO AL CORONAVIRUS
CONOCIENDO AL CORONAVIRUS
 
Repaso 20200509
Repaso 20200509Repaso 20200509
Repaso 20200509
 
CORONAVIRUS
CORONAVIRUSCORONAVIRUS
CORONAVIRUS
 
DON QUIJOTE
DON QUIJOTEDON QUIJOTE
DON QUIJOTE
 
Repaso 20200421
Repaso 20200421Repaso 20200421
Repaso 20200421
 
ALIMENTACIÓN SALUDABLE
ALIMENTACIÓN SALUDABLEALIMENTACIÓN SALUDABLE
ALIMENTACIÓN SALUDABLE
 
Repaso 20200401
Repaso 20200401Repaso 20200401
Repaso 20200401
 
Paisaiako elementuak
Paisaiako elementuakPaisaiako elementuak
Paisaiako elementuak
 
Repaso 20200330
Repaso 20200330Repaso 20200330
Repaso 20200330
 
Repaso 20200325
Repaso 20200325Repaso 20200325
Repaso 20200325
 
Todo va a salir bien
Todo va a salir bienTodo va a salir bien
Todo va a salir bien
 
Todo va a salir bien
Todo va a salir bienTodo va a salir bien
Todo va a salir bien
 
Sagua eta untxia
Sagua eta untxiaSagua eta untxia
Sagua eta untxia
 

Semealabak 2018 iraila

  • 1. www.getxo.eus gizartez@getxo.eus IRAILA 41 Zb 2018 Lortu dut Fortnite deskargatzea! Espero dut aitak eta amak ez jakitea, bestela sekulako errieta egingo didate jaramonik ez diedala egin jakitean. Ziur nago mugikorra kenduko didatela denbora luzerako. Baina deskargatu egin behar nuen. Ez dut ulertzen zergatik ez didaten deskargatzen uzten, doakoa da gainera! Ezagutzen ditudan guztiek dute eta jokatu egiten dute, eta nik orain arte beraiek jolasten agertzen ziren bideoak bakarrik ikusten nituen, edo El Rubiusen bideoak ikusten nituen jokatzen ari zen bitartean. Benetan ona da! Baina listo, eginda dago, atzo arratsaldean deskargatu nuen eta gauean, gurasoak ohera joatean, logelan jokatu nuen. Ikaragarria izan zen! Denbora luzez jokatu nuen, hil ninduten arte. Orain berriz ere hasi beharko nahiz, baina ikasiko dut, praktikatzea da gauza. Gutxienez arerio batzuk hiltzea lortu nuen, eta ia-ia Leire eta Jon ere hil nituen. A ze barreak tranpa jarri nienean. Gaur klasean horri buruz hitz egiten egon gara, eta gaur gauean berriz ere jokatzeko geratu gara. Ea esna mantentzen naizen, logale asko baitaukat gaur. Klasean esna mantentzea kostatu zait, eta fisikako andereñoak errieta egin dit. Gainera, bihar literaturako azterketa daukagu, eta oraindik ez naiz hasi ikasten. Ea azterketako gaiak azkar irakurtzen ditudan eta gauean denboratxo bat jolastu dezakedan. Oso berandura arte ez egoten saiatuko naiz, bihar gaur bezainbesteko logalerik ez izateko eta azterketan kontzentratu ahal izateko, jokoa ikaragarria baita, imajinatzen nuena baino hobeagoa, eta guztiz harrapatuta nauka. Noski! Ez da berdina beste batzuk jokatzen ikustea edo zuk jokatzea. Baina literatura gainditzen ez baldin badut errieta egingo didate etxean. Beharbada telefonoa ere kenduko didate. Uf! Amesgaizto txarrena litzateke! Teknologia berriek aukera amaigabeak eskaintzen dituzte aisialdian eta hezkuntzan, eta horregatik, ez da teknologia erabiltzea debekatu behar, baina mugak ezarri behar dira. Adingabeei baliabideak eman behar zaizkie inguru digitalak eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta teknologiak gaizki erabiltzearen ondorioz sortu daitezkeen arriskuak murrizteko. Ho- rregatik, familiek eta eskolek lan aktiboa egin behar dugu adingabeek Interneten gauzatzen dituzten jar- dueren hezkuntzari eta kontrolari dagokionez. Komunikatzeko modua aldatu da: aukerez betetako mundua... IKTek guztiz aldatu dute gure gizartea, bereziki ha- rremanak ezartzeko dugun moduan. Komunikatzeko bide berriak eskaintzen dituzte, trebetasun berriak eta ezagutza berriak sortzeko formak garatzen lagun- tzen dute eta gainera gure egunerokotasuneko lanak errazten dituzte, teknologia berriak azkarrak, bereha- lakoak eta interaktiboak baitira. Behar psikologikoak eta emozionalak ere betetzen dituzte: aintzatespena, onarpena, lotura, afinitatea, taldearen parte sentitzea, segurtasuna, etab, eta batzuetan parekideekiko izaera berresten da. Egunero geroz eta ume gehiagok erabiltzen dituzte teknologia berriak musika deskargatzeko, bideoak ikusteko, etxeko lanak egiteko, sare sozialetan parte hartzeko eta komunikatzeko. Horregatik beharrezkoa da arrisku prebentzioa ema- tea eta umeak eta nerabeak internauta zorrotzak izate- ko sustatzea, eta autonomiari eta segurtasunari buruz jakin dezaten bultzatzea. Teknologiak gehiegi erabiltzearen arriskuak... Telefono mugikor bat izateak ondorioak ditu, besteak beste, eskolako errendimendua jaistea edo oso zaur- ...Eta nik, zergatik ez daukat mugikorrik? Mugikorrak aukera ematen du mundu bat poltsikoan eramateko, eta nerabezarora pasatzeko «erritual» berria bihurtzen ari dira. Telefono mugikor bat edo tablet bat izateak egonkortasun emozionala ematen die nerabeei erraza ez den garapen une batean. Horrelakorik ez izatea, gizartetik baztertuta egotea izan daiteke.Egunerokoa
  • 2. garriak diren umeen belaunaldia haztea, gaine- rakoen iritziaren eta "like"-n oso menpe daudenak hain zuzen ere. Haurtzaroan eta nerabezaroan detektatutako arriskuen artean gizarte isolamendua, oldarkor- tasuna gehitzea, eskola porrota, mezu sexualak eta ziberjazarpena daude, baina EMEren arabera Interneterako menpekotasuna ez da klinikoa, eta hala ere, zenbait gaztek erabilera arazotsuak edo gehiegizkoak dituzte. Gailu mugikorrak eta Internet erabiltzeko adin egokiena zein den adierazten duen aholku ofizia- lik ez dago. Ematen du adituak eta pediatrak ados daudela adieraztean 2 urte baino gutxiagokoek ez lituzke- tela tabletak eta telefono mugikorrak erabili behar, pantailak pasiboak direlako eta umeei behar dute- na ez dietelako ematen. ezta imajinazioa suspertzeko edo jolasteko mundu propioak sortzeko denborarik ere. Arretaren bitartez, garunak inguratzen duen mun- dua ikusten du. Arreta menperatzea eta distraitzen gaituzten bestelako estimuluak deuseztatzeko gai izatea onura asko dituzten trebetasunak dira. Umeek jolasten edo marrazten dutenean edo elkarrekin harremanetan jartzen direnean, garu- nak modu boluntarioan arreta pertsona edo esti- mulu horietan jartzen du. Alderantziz, telebistaren aurrean jartzen direnean, telebistak jasotzen du umeen arreta eta telebistak egiten du lan guztia. Beraz, lehendabizi garunari pentsatzen irakatsi be- har diogu, arreta mantentzen eta imajinatzen, eta gero erakutsiko diogu eskuragarri dituen tresnak menperatzen. Teknologiak azkarregi txertatzen baldin baditugu umeek teknologiekin oso azkar konektatuko dute, baina beraien garapenerako garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuekiko konexioa galduko dute. Estimuluak oso biziak eta azkarrak baldin badira, bideo jokoetan bezala, geldoagoak edo hain bizko- rrak ez diren gauzekiko interesa galdu dezakete umeek, eta garrantzitsua da baita ere frustrazioa esperimentatzea, menperatzen ikastea, aspertzea eta une hori igarotzeko zain egoten jakitea. Gaur egungo umeek nagusien batezbestekoak baino azkarrago ikasi dezakete sare sozial bat era- biltzen, baina bizitzak nola funtzionatzen duen ere jakin behar dute. Ondorio teknologikoak azpima- rratzen dira, baina balioei buruz gutxi hitz egiten da. Hala, gaitasun teknologiko handiekin batera heldutasun intelektuala egon behar da. Internetekin eta teknologia berriekin lotutako arrisku jokaeren aurrean zaurgarritasun handia duen talde bat nerabeen taldea da. Adina dela eta arriskuak neurtzeko zailtasunak izaten dituzte, zauriezintasun sentsazio faltsua izaten dute nera- beek eta intimitatearen beharra gehitu egiten da. Hori guztia kontuan hartuz, "smartphone"-ak hala ere ez dira ez onak ez txarrak. Arazoa da Internet duten mugikorrak edo pantailak munduarekin ha- rremana izateko dugun leiho bakarrak bihurtzea; eta guztia leiho horretatik ikustean mundutik iso- latzea gertatu daiteke. Hezitzaileak garen heinean, adingabeei baliabideak eman behar dizkiegu inguru digitalak ematen di- Gainerakoen iritziaren eta “like”-n menpe dauden umeak hezten gaude Horrelako estrategiekin zentzuduna dirudi garunak ikastea esfortzua egin behar duen bakoitzean, kontzentratu behar denean edo geldik zain egon behar denean... distraitzeko baimena duela Gailu mugikorrak eta Internet erabiltzeko adin egokiena zein den adierazten duen aholku ofizialik ez dago Aspertzea imajinazioa suspertzeko lehenengo pausoa da tuen bitartekoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta arriskuak murrizteko, nahiz eta telefonoarekin duten loturak eta pribatutasuna nahi izateak zaildu egiten duten gurasoek esku hartu ahal izatea. Familiak zer egin dezake horren aurrean... Familiek ezinbesteko lana dute desegokiak diren jokaerekin lotutako arazoak prebenitzeko, eta kasu honetan, IKTekin lotutako arazoak prebenitzeko hain zuzen ere. Umeek ispilu neuronak garatuta izaten dituzte eta ikusten duten guztia imitatzen dute. Horregatik, Bizitzako lehen bi urteetan kortex sentsoriala eta motorra heltzen egoten da eta oso garrantzitsua da estimulazioa aberatsa eta anitza izatea. Garuna interakzio sozialarekin ikasteko diseinatuta dago eta telefono mugikorrek isolatu egiten dute. Gaur egun lanak, nekeak, joan-etorriek, konpro- misoek eta abar gure seme-alabentzako geroz eta denbora gutxiago izatea eragiten dute. Gailu mu- gikorrak erabiltzen dira adibidez umeak distrai- tzeko ahia bukatzen kontzentratu behar direnean edo umeak entretenitzeko pediatraren zain egon behar direnean edo eguna bukatzean pijama janz- teko esfortzua egiteko distraitzeko. Horrelako estrategiekin zentzuduna dirudi garu- nak ikastea esfortzua egin behar duen bakoitzean, kontzentratu behar denean edo geldik zain egon behar denean...distraitzeko baimena duela. Geroz eta pazientzia gutxiago duten pertsonak hezten ari gara, arreta gutxiago jartzen dutenak eta esfortzurako gaitasun gutxiago dutenak, eta horrek guztiak islatzen duena da, gurasoen belaunaldi ho- nek, geroz eta pazientzia gutxiago duela eta gauzak astiro egiteari balio gutxiago ematen diogula. Bizitzako lehenengo 6 urteak oso garrantzitsuak dira imajinazioaren garapenerako. Jolas librean zenbat eta denbora gehiago pasatu (beste pertsona batek edo gailu edo teknologiek gidatzen ez dute- na), are gehiago garatuko dute imajinazioa. Aspertzea imajinazioa suspertzeko lehenengo pau- soa da eta umeak denbora guztian entretenituta baldin badaude, ez dute aspertzeko denborarik, ETA ZUK NOLA EGITEN DUZU ZUREAK IRAKUR DEZAN?
  • 3. Garrantzitsua da baita ere frustrazioa esperimentatzea, menperatzen ikastea, aspertzea eta une hori igarotzeko zain egoten jakitea Arreta menperatzea eta distraitzen gaituzten bestelako estimuluak deuseztatzeko gai izatea onura asko dituzten trebetasunak dira "Smartphone”-ak ez dira onak ez txarrak; arazoa da munduarekin harremana izateko dugun leiho bakarra bihurtzea eta guztia leiho horretatik ikustean mundutik isolatzea umeak heztean garrantzitsuena gurasoen eredua da, telebistaren, Interneten, lagunen eta abarren aurretik. Prebentzioa hezkuntza prozesu bat da nagusiki, eta prozesu horretan familiek, eragile sozialek, irakasleek eta abarrek adingabeei ezagutzak, tre- betasunak eta gaitasunak ematen dizkiete egune- rokotasuneko zailtasunei modu egokiagoan edo desegokiagoan aurre egiteko. Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da gailue- tan Internetek duen segurtasuna: ■ Aparatu teknologikoek gurasoen kontrolak izan behar dituzte. ■ Adingabeentzako egokiak ez diren webgunee- tan sartzea saihesteko, eskuragarri dauden babes sistemak erabili behar dira. ■ Ordenagailuei software on bat eta antibirus bi- kain bat jarri behar zaizkie. ■ Segurtasunerako gainerako aukerak baloratu behar dira, gailu motaren arabera. ■ Internet erabiltzeko ohituren berri izan behar da (gainbegiratu egin behar dira, zein sare sozial erabiltzen duten galdetu, zein lagun dituzten, zer- tarako erabiltzen dituzten sare sozialak, etab). ■ Naturaltasunez hitz egin behar da Internetek ematen dituen aukerei buruz, eta aholkuak eman behar zaizkie. ■ Interneten agertzen den guztia ez sinesteko esan behar zaie, eta ez erantzuteko ezezagunen me- zuei edo gaizki sentiarazten dituzten mezuei. ■ Sare sozialetan argitaratzen dutenaren inguruan ondo pentsatzeko esan behar zaie, baita edozein pertsonak informazio hori eskuratu dezakeela ere, eta ezezagunei informazio pertsonalik ez emateko eta antzeko mezuak helarazi behar zaizkie. Bestalde, familiek beti ardura hartu behar dute eta seme-alabek Interneten pasatzen duten denbora gainbegiratu behar dute: ■ Arauak ezarri behar dituzte eta teknologia be- rriak erabiltzeko espazioak eta denborak arautu behar dituzte. ■ Elkarrekin akordioak lortu behar dira, eta tek- nologia berrien abantailei eta desabantailei buruz negoziatu eta elkarrizketan jardun behar da. Are gehiago, batzuetan alderdi biek bete beharreko arauak jasotzen dituen kontratu bat egitea ere gomendagarria da. ■ Familiarekin daudenean (bazkaltzen, afaltzen, etab.) telefono mugikorra, ordenagailua eta abar ez erabiltzen erakutsi behar zaie, eta denbora hori elkarrekin komunikatzeko erabiltzea ga- rrantzitsua dela esan behar zaie. ■ Gauean Interneten konektatzea saihestu behar da, aurretik lo hartzeko adierazitako zailtasunak direla eta. Garrantzitsua da muga horiek adosten ikastea errespetuz, argitasunez eta modu ulerkorrean. Sekula ezingo dugu mugarik ezarri etengabe kon- traesanetan bagaude eta nola sentitzen garenaren arabera jokatzeko ohitura hartzen baldin badugu. Koherenteak izan behar gara beti, eta ezin dugu eskatu egin ezin dezakegun zerbait. Eredua prak- tikan jartzea da ikaskuntzarik onena. Familiakoek beti nahi dugu seme-alabentzako onena, eta beraz, ezinbestekoa da Internet erabil- tzeko prestakuntza ematea, garai honetan bizitzea tokatu zaielako; baina eskuragarri ditugun aurre- rakuntza teknologikoak zentzuz erabili behar di- tugu, ez erosotasunagatik eta laguntza, konfiantza, ulermena, errespetua eta maitasuna eman behar diegu seme-alabei. Horrekin, bide erdia eginda dugu; gainerakoa be- raiek egin behar dute…
  • 4. Internet Segura for Kids (IS4K) izena du Interneten dagoen Segurtasun Zentroak; espainiar estatuko adingabeei zuzenduta dago, eta bere helburua Interneten eta teknologia berrien era- bilera segurua eta arduratsua sustatzea da. Atari horretan informazio orokorra dago, familientzako gida- liburuak, baliabideak, guraso kontrolerako tresnak, material didaktikoak eta baita online laguntzazko zerbitzu bat ere. https://www.is4k.es/ Gida horren helburua adingabeei laguntzea eta familia bitartekaritza sustatzea da, Internet modu seguruan eta arduratsuan erabiltzeko prestakuntza eskaintzeko. • Gainbegiraketarako, orientaziorako eta laguntzarako estrategiak ematen dira seme-alabek Internet erabil- tzeari dagokionez, eta mugak eta arauak ezartzeko es- trategiak ere jasota daude. • Guraso bitartekaritza jarraibideak ditu adingabeen adi- naren arabera, eta horiek garatu egin behar dira adin- gabeen behar eta heldutasunarekin bat eginez. • Interneten modu egokian jarduteko aholku espezifi- koak, jazarpena prebenitzeko, pribatutasuna eta izaera digitala modu egokian kudeatzeko eta birusen eta iru- zurren aurrean babesteko. • Interneten zerbait gertatuz gero zer egin: ziberjazarpena, identitatea ordezkatzea, irudi konprometituak filtratzea (sexting). Getxoko Familia Eskola Informazio gehiago nahi baduzu: 94 466 01 51 Baliabideak [Gomendioak] Internet segura for kids Guraso bitartekotza gida Egilea INCIBE Jardueren egutegia 2018 Urria-Abendua GAIA DATA ORDUA IKASTETXEA Familiako komunikazioa gatazkak konpontzeko tresna bezala Urriak 4, 11, 18 16:00-17:30 Zubileta HLHI Inteligentzia anitzak Urriak 10, 17, 24 15:00-16:30 Geroa LHI Sexualitatea nerabezaroan (euskaraz) Urriak 23, 30 / Azaroak 6 17:00-18:30 San Nikolas ikastola Hezkidetza familian eta eskolan Azaroak 8, 15, 22 18:30-20:00 Romo LHI Hezkuntza estiloak familian Azaroak 16, 23, 30 15:00-16:30 Madre del Divino Pastor Menpekotasun emozionala nerabeen harremanetan Azaroak 19, 26 / Abenduak 3 17:00-18:30 Stma. Trinidad – Familientzako eskola saioak doakoak dira eta Getxoko familia guztiei zuzenduta daude. Ez da beharrezkoa seme-alabak saioak emango diren zentroetako ikasleak izatea. – Aurretiaz izena eman beharko da online inprimaki baten bitartez, zuen AMPAk edo eskolak bidaliko dizuen mezu elektroniko bitartez. Baita gurasoeskolakgetxo@gmail.com bitartez. – Saioak gauzatzeko gutxienez 6 pertsonek izena eman beharko dute. Gutxieneko parte-hartzailerik ez baldin badago, izena eman dutenei saioa bertan behera geratu dela jakinaraziko zaie. – Ikastaroek hiru saio izango dituzte, taulan adierazitako egunetan. – Lehenengo egunean ezin baldin baduzue joan, hurrengo saioetara joateko aukera izango duzue, baina izena eman beharko da horretarako. Semealabak aldizkariaren ale guztiak Getxoko udal webgunean [www.getxo.eus] daude eskuragarri .pdf formatuan. Hauek dira bereziki nerabeei eragiten dieten eta teknologia berriekin lotuta dauden arazoak Bestelako jarduerekin interferentzia egotea (ikasketak, aisialdia, elkarrizketak...) edo eskolako eta etxeko lanak albo batera uztea. Pribatutasun falta eta datu pertsonalak behar ez bezala erabiltzea, eta ondorioz, intimitate falta izateko arriskua gehitzea. Gehiegizko informazio eskuragarria, batzuetan baita informazio desegokia ere. Informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko zailtasunak (seguruak ez diren edukiak, indarkeria, arrazismoa,...). Gizartetik isolatzea eta gaitasun sozialak atzerapenarekin garatzea. Apatia, inguruarekiko pasibotasuna. Arazoak familian. Jazarpenerako bide berriak. (ziberbullying, grooming,...). Sedentarismoa eta gainpisua. Loa aldatzea edo lo egiteko arazoak izatea. Zuzenean lotuta daude loaren kalitatea eta higienea eta teknologia berriak gaizki erabiltzea.