ZUBEROTARRA

   Mireia

    Ane

   Nerea
SARRERA
•   -Zuberoa Euskal Herriko herrialde txikiena da. Gainera herrialde euskaldunena dela
    esan daiteke. Biztaleriaren proportzioari dagokionez ere oso kopuru txikia du.
•   Nahiz eta Zuberotarrek lehenengo hizkuntza moduan euskara jaso, azken urte hauetan
    honen erabilera atzera egin du.
•    Bere kokagunea dela-eta biarnesaren eragina izan du bai hiztegian eta bai fonologian.
                          -------------------- BILAKAERA --------------------
•   Zuberoako euskarak batasun handia dauka, eta batasun horren arrazoiak bi dira:
       - Geografiaz,administrazioz, eta elizaz eta bizimoduetatik aldenduta
    bizitzean,Beste Euskal lurretatik bereizita egon denez. Oso talde sakona sortu da
    zuberotarren artean.
       -Ahozko literatura, kantuaren inguruko jendea mintzatzeko modu berdintsua erabili
    izan dute, baita apaizek ere elizan. Gutxi gorabehera guztiek jarraitu egin diote hizkera
    eredu berdintsu bati. Eredu hori, hainbat gramatikagileek eta hiztegigileek zehaztu
    egin dute. Xahok eta d’Abbadiek lehenengo euskera zuberotarren lehen gramaika
    argitaratu egin zuten 1836an.
AZPIEUSKALKIAK
•   Zuberotarrek bi hizkera mota
    bereizten dituzte, eta hauek ere
    zubereraren ezaugarri nagusiak
    hartzen dituzte. Baita ere zenbait
    berezitasun. Badaude ere
    Zuberoako ipar-mendebaldeko
    herri batzuk nafar-lapurterara
    hurbiltzen da.
          -Alderdi menditsukoa:
    Basabürü eskualdean egiten
    dena.
          -Ordokikoa: Pettarrekoa
Fonologiako Ezaugarriak
Bokalak
Zubereraz erraz aurki daiteke seigarren bokala deitzen duguna: ü, alegia. Baina bokal
    hau ez da inondik ere frantsesez entzuten den u bokala, irekia-goa baizik.
Diptongoak
Maiz euskararentzat arrotzak diren goranzko diptongoak egin egiten dira, segur aski
    euskalki honek duen azentu gogorrak eraginik. Khakuéta, zián (zuen). . .
Zenbait diptongo txandaketa ere gertatzen da:
au / ai: gai(gau), gaiza(gauza)... " ai / ei: beit-(bait-), geia(gaia)...
Eta baita diptongo laburdurak ere:
ai > a: hanbat... ai > e: bena, apez... eu > ü: üskara...
Bokal eIkarketak
e + a > ia: korajia
u+ a > ia: burla
o + a > ua: herrikua u+e > ie: duzie
Bokal txandaketak
Zubereraz sistematikoki betetzen"dira zenbait aldaketa:
-u l ü egiten da beti, r eta s kontsonanteen aurrean dagoenean izan ezik: ükhatü,
     egün... baina ikusten, gure...
-u I i bilaka daiteke: Xiberua (Zuberoa). . .
-o / u bihurtzen da n-ren ondoan: un (on), untsa (ongi, kuntatu (kontatu), espainula
     (espainola).. .
Kontsonanteak
Hasperena
Beste euskalkietan baino ugariago ageri da. Nafar lapurteran bezala, hurrengo
egoeretan ageri da:
- Hitz hasieran: herri...
- Diptongo eta bokal artean: oihan...
- Bokal artean: nahi...
 - r, n, l ondoan: erhi...
/r/ fonema
r biguna sistematikoki desagertu egiten da bokal artean eta baita h-ren
aurrean ere: pastuala (pastorala), ehi (erhi), eho (erho).
Herskariak
n-ren ostean beti dira ahoskabeak: abentia (abendua), hunki(ongi). Zenbait
    mailegutan, hitzaren azken bokala galdu ondoren, azken kontsonantea
    ahoskabe bilakatzen da: berant(berandu), kontent.
Badira ahoskabe hasperendunak (ph, th, kh), eta, gutxiago izan arren, baita
    ahostun hasperendunen bat ere: ghaltatu (galdetu).
Bustidurak
Zubereraz, nafar lapurteraz ez bezala, i ondoko kontsonantea busti egiten da
    maiz mendebaleko euskalkian gertatzen den eran, balio adierazkor gabeko
    bustidura gertatzen delarik:
i + n >ñ: kanpaña... i + 1 >ll: milla...
i + s >x: adixkide, Xiberua...
i + tz >tx: bakhotx, hanitx, egotxi...
Azentua
Dudarik gabe euskalki guztietako azenturik azkarrena du zubererak. Horrez
    gain, oso erregularra da. Hitz markatuak (plural edo maileguak) ez diren
    guztiak paroxitonoak dira, hau ,da, azentua azken aurreko silaban ebakitzen
    da: méndi/mendía, ütúrri/ütüma, enthelegátü/enthelegathía,
Morfologiako ezaugarriak
    

Deklinabidea

- NORI kasua (datiboa). Pluralean -eri eta -er amaierak erabiltzen dira:
   so(r)huer¡ sohueri (soroei).
- NORA kasua (adlatiboa). -la eta -lat atzizkiak hartzen ditu, aurretik -a
   mugatzailea daramatelarik: mendialat (mendira).
- NOREKIN kasua (soziatiboa). -ki edo -kila atzizkiak hartzen ditu: zurekila,
   eneki.

          - NONDIK (ablatiboa). -rik. amaiera -tik baino gehiago erabiltzen da: horietarik

- NORENTZAT (destinatiboa). NORENTAKO erabiltzen da: amarentako.
- NON Cinesiboa). -ean amaierak -in egiten dira: batin (batean).
Aditza

- Etorkizuneko formak nafar lapurterazko eran egiten dira, aditzoinari -(r)en
    erantsiz (eginen, ikhasiren), baina zenbaitetan atzizkiak biderka-turik ere
    ager daitezke: bizirenko (Iparraldeko -(r)en eta Hegoaldeko -ko).
- Aditz ez burutuak osatzeko, sarritan -tzen amaieraren ordez -ten
    hartzen dute: altxaten, jalkiten, joaiten, izaiten.
- Ahalera egiteko berezia den erroa erabiltzen dute, -IRO- erroa: niro
    (nezake),diro (dezake), dirogü (dezakegu).
- Aipatu bi ezaugarrioi nafar lapurteraz esandakoak gehitu behar zaizkio,
    besteak beste honakoak: aditz oinaren erabilera zuzena: aphur ditirotzie
    (dezakezue)¡ nahi/gogo hitzena: sartu gogo nizin (nahi nuen)¡ iraganeko -a-
    erroa (zagoen) eta uka / uken aditzen erabilera.
- Aditz tratamenduak. Bi tratamendu erabiltzen dira, hots, HIKA eta ZUKA:
    jin da (arrunta), jin dük/-n (hika), jin düzü (zuka), jin düxü (xuka)..
Sintaxia

Oro har, nafar lapurteraz esandakoak dira. Hala ere lau garrantzitsuenak 
    gogoratuko ditugu hemen:
- -a atzizki galdetzailea darabilte, erdialdeko euskalkian al partikula erabil­
    tzen den kasuetan: Orhit-düka?(Oroitu al duk?).
­ Perpausean NORI sintagmak izan arren, aditzek ez dute horí kontuan izaten:
          Literaturari lotu zen (zitzaion).
­ Aditzek -tze- atzizkia dutenean, osagarri zuzena NOR kasuan joan barik
    ZEREN kasuan doa: breskaren egiteko (aberaska egiteko).
­ Galdegaiaren legea ere erruz apurtzen da naturaltasun osoz: ürrüntik
    dütü ikus erazten (urrundik ikusarazi ditu).
    ­ Perpaus txertatuen artean, erlatiboak dira aipatzekoak, izan ere, aditz
    partizipio hutsez ematen dira inolako atzizkirik gabe: gertatu hi1kheta
    (gertaturiko, gertatutako hilketa).
 
 
Zuberotar Idazleak
    Klasikoak
•    Joanes Ezponda (1557-1595).
•    Jakes Bela (1586-1667).
•    Arnaud Oihenart (1592-1667).
•    Juan Tartas (1610-?).
•    Pierre Topet (1786-1862).
•    Agosti Xaho (1811-1858).
•    Joan Batista Artxu (1811-1881).
•    Emmanuel Intxauspe (1815-1902).
     Egungoak
•    Madeleine Jauregiberri (1884-1977).
•    Pierre Bordazarre (1908-1979).
•    Marzelin Hegiapal (1910-1996).
•    Gilen Eppherre (1911-1974).
Zuberotar ospetsuak
Jakes Bela (1586-1667), legegizona eta euskal idazlea.
Joan Filipe Bela (1709-1796), militarra eta frantsesezko idazlea.
Joan Tartas (1610/1612-????), euskal idazlea eta apaiza.
Bernard Goienetxe—ezagunagoa Matalas goitizenaz— (? - 1661), zuberotarren altxamendu
    baten buru izandako apaiza.
Pierre Topet —ezagunagoa Etxahun goitizenaz— (1786 - 1862), euskal olerkaria.
Agosti Xaho (1811 - 1858), euskal idazlea eta politikaria. Euskal nazionalismoaren gurasoetako
    bat.
Pierre Lhande (1877 - 1957), apaiza eta euskal idazlea. Baionan jaioa, Atharratzen hazi zen.
Pierre Bordazarre —ezagunagoa Etxahun-Iruri goitizenaz— (1908-1979), euskal idazlea,
    pastoralgilea eta artzaina.
Jon Mirande (Paris, 1925-1972), euskal idazlea.
Txomin Peillen (1932-), idazlea eta euskaltzaina.
Jean-Louis Davant (1935-), idazlea eta euskaltzaina.
Jean Espilondo (1948-), politikaria eta Angeluko alkate ohia.
Niko Etxart (1953-), musikaria.
Mixel Etxekopar (1963-), txirulari, irakaslea, kantari eta bertsolaria.

                                                                        Jon Mirande
PIERRE BORDAZARRE
Pierre Bordazarre edo Bordazaharre, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko
     maiatzaren 28a - Paue, Okzitania, 1979ko urriaren 1a), euskal idazlea, pastoralgilea
     eta artzaina izan zen
Iruriko Etxahunian sortua, etxe horretan bizi izan zen. Laborantza lanetan aritu zen,
     hala nola artzain.
Louis Ligetxen ikasle izan eta gero, harekin ibili zen bertso deman. 1946an sari bat
     irabazi zuen Hazparnen eta Zuberoan lehiakiderik gabe geratu zenez batzuetan
     Xalbador[2] eta Mattinekin egin zituen saioak.
Kantuan, aldiz, Alexis Etxekopar Attuli barkoxtarrarekin lehiatu zen.

Kantak

Berrehun bat kantu ditu idatziak. Gehienak euskaraz, baina frantsesez ere hainbat
   egin zuen.
Agur Xiberua. (1946) Euskal Herri osoan ospe handikoa da.
Goizian argi hastian. Haren lehen kantetarik bat.
Anaia etxen da ezkuntü, Benito Lertxundi oriotarrak Oi ama Eskual Herria izenburuaz
   ezagutua.
Pastorala

Bederatzi trajeria idatzi zituen; herri-antzerki mota hau berriztatu zuen batez ere
    protagonista euskaldunak sartuz eta mende laurden batez pastoral idazle bakarra
    izan zen.
-Etxahun Koblakari (1953, Barkoxe)
-Matalaz (1955, Eskiulan)
-Berterretx (1958, Maule eta Ligin)
-Zantxo Azkarra (1963, Gotaine-Irabarnen)
-Iruriko Kuntia edo Le Comte de Tréville (1966, Iruri eta Maulen)
-Txikito Kanbo (1967, Maule eta Donostian)
-Pette Beretter (1973, Gotaine-Irabarnen)
-Ximena (1979, Atharratze, Iruri)
-Iparragirre (1980, Urdiñarben)
Roger Idiartek idatzi eta 2001ean taularatutako Etxahun Iruri pastorala bere
    omenezkoa da.
TESTUA
ESKIULAZ ETA BIARNOKO HIZKUNTZEZ
-Eskiula, hori zer, Biarnoko herria, baina, euskaraz mintzatzen dena, holako zerbait, ez?
-Biarnoko bizkunde herrian egin nahi izan zen, beraz, Barkoxerik eta Atharratzerik eta,
    beharbada, Amiküzerik ere joan ziren eüskaldünak hor plantatü ziren hütsik ziren lür eli
    batetan. Eta ordian zonbaitek erraiten düe Biarno eüskaldünaren ondar bat dela, eta ez
    da hala, hor. Hor gaüzak hanitx aski ontsa dokümentatürik dira, badakie noiz eta nola
    sortü ziren horko etxaltiak eta. Egia da lehenago eüskaraz egiten zela Biarnon ere.
    Parte handi batetan galdü zen hamargerren mentetik, eta heben, Xiberoko Ühaitz
    ibaiaren peko aldian Biarnoko herriak üdüriz bi hizkuntzetan ari ziren hamalaugerren
    mente ondarrealat.
-Zer... horiek, Landa ta horiek, edo...
-Ez, heben, Xarrikotapiaren eta Salbaterraren arteko herriak.
-Ah, horiek.
-Horiek eta...
-Azpilda, eta...
-Bai, zeren etxeek, hor, bi izen bazütüen, izen bikoitxa bazizüen, eüskaraz eta biarnesez,
    bietara. Hala. Eta ber erran-nahiarekin. Eta hor pentsatzen da bi hizkuntzetan ari zirela.
    Beraz, hor eüskara galdü zatekian hamalau-hamabosgerren mentetan. Eta pentsatzen
    da Landan, eta alde hortan ere, Aramitzen, hamabosgerren mentian galdü zatekiala.
-Eta hor, Akitania, Bigorre eta...
-Hor, lehenago, bai.
Bideoa ikusteko: http://www.ahotsak.com/urrustoi-larrabile/pasarteak/ula-002-031/
Zuberoako Festak eta
    Ohiturak
        Maskaradak:
        Otsailean Euskal Herri osoan inauteriak ospatzen
        dira, baina Euskal Herriko inauteririk
        garrantzitsuenak iparraldekoak dira. Zuberoarrek
        deitura hau ematen diete inauterietako festei:
        maskaradak. Maskarada dantza bat da, non bertan
        herri guztiak hartzen du parte, hogei ego ehun
        pertsona izanda ere.
        Dantza honetako pertsonaiak hauek izaten dira:
        Zerriak zaintzen dituenak bi behi zintzarri eramaten
        ditu gerrian lotuta, eskuan zaldi buztana. Taldearen
        lehen partaidea dugu. Badira beste pertsonai
        ezagun batzuk ere:
        - Gatuzaina: eskuan guraize handi batzuk
        daramtzanak.
        - Kantinera: gerrian upeltxoa daramana.
        - Zamaltzaina: Ikurrina daramana
Pastorala
Pastorala Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da.
Antzezpena, hasieratik amaiera arte bertsoz
kantatzen da, Zuberoako euskaran. Urtero Zuberoako
herri bati egokitzen zaio pastorala antolatzea eta bi
alditan antzeztea. Antzezlanaren argumentuaren
oinarria, hainbat pertsonaia ezagunen irudia
goraipatzea da - erregeak, 6 santuak, idazleak... - eta
gertaera historikoak gogora ekartzea. 1950. urtetik,
pastorala berritua izan da Etxahun-Iruriren lanaren
eraginez. Ordutik gaiak aldatu dira, eta Euskal
Herriko historian zentratu dira gehien bat
Pastoralaren ezaugarriak:
• Mundu dualista bat irudikatzen da. Pertsonaiak onak edo gaiztoak dira.
• Pertsonaia onak: aingeruak, apaizak, Jainkoa (hau ez da inoiz agertzen,
  norbaiten ahotsa bakarrik entzuten da)...
• Pertsonaia gaiztoak: turkoak (türkak), frantsesak edo ingelesak izaten
  ziren.
   Antzezlanaren egitura:
• Lehen zatia: hitzaurre bat ematen da, aurkeztuko den lanaren mezua
  aurreratuz eta azalduz.
• Korapiloa: pastorala hasten da. Eszenak zenbatuta agertzen dira, ikusleak
  istorioaren hariari hobeto heltzeko.
• Azken zatia: eskerrak eman, pastoralaren mezua laburbildu eta azken
  agurra ematen da.
Klima eta landaretza
Zuberoako klima atlantikoa da, epela eta hezea oro har. Hegoaldeko lur
garaietako klima alpina da. Euri asko egiten duen lurraldea da, bestalde (1.800-
2.000 mm urtean). Oihanak guztiz zabaltzen dira Zuberoako erdialdean eta
hegoaldean: haritza eta pagoa 1.000-1.300 m bitarte, eta izeia eta lerra 1.300 m-
tik gora (Santa Grazi, Irati). Atlantiko aldeko beste arbola-mota asko daude,
halaber, Zuberoan.
Ekonomia
           Zuberoa nekazaritza-lurraldea izan da
            batez ere, baina, gaur egun, zerbitzuek
            dute pisu nagusia: langileen % 48,9k
            dihardu sektore horretan, eta % 21,5ek
            lehen sektorean (2001). Zerbitzuen
            sektorea da, oro har, Euskal Herriko
            hiriburuetan jende gehien enplegatzen
            duen sektorea; Maule-Lextarre da,
            ordea, sektore horretan jende gutxien
            hartzen duena (% 56,3). Bestalde,
            Zuberoan hartzen dute
            emakumezkoek biztanle okupatuen zati
            handiena (% 43,1), Lapurdirekin batera
            (% 45)
BIDEOA
Agur Xiberu
http://www.youtube.com/watch?v=byGpzqP2-
  DE
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nerea

Zuberotarra ane, mireia, nerea

  • 1.
    ZUBEROTARRA Mireia Ane Nerea
  • 2.
    SARRERA • -Zuberoa Euskal Herriko herrialde txikiena da. Gainera herrialde euskaldunena dela esan daiteke. Biztaleriaren proportzioari dagokionez ere oso kopuru txikia du. • Nahiz eta Zuberotarrek lehenengo hizkuntza moduan euskara jaso, azken urte hauetan honen erabilera atzera egin du. • Bere kokagunea dela-eta biarnesaren eragina izan du bai hiztegian eta bai fonologian. -------------------- BILAKAERA -------------------- • Zuberoako euskarak batasun handia dauka, eta batasun horren arrazoiak bi dira: - Geografiaz,administrazioz, eta elizaz eta bizimoduetatik aldenduta bizitzean,Beste Euskal lurretatik bereizita egon denez. Oso talde sakona sortu da zuberotarren artean. -Ahozko literatura, kantuaren inguruko jendea mintzatzeko modu berdintsua erabili izan dute, baita apaizek ere elizan. Gutxi gorabehera guztiek jarraitu egin diote hizkera eredu berdintsu bati. Eredu hori, hainbat gramatikagileek eta hiztegigileek zehaztu egin dute. Xahok eta d’Abbadiek lehenengo euskera zuberotarren lehen gramaika argitaratu egin zuten 1836an.
  • 3.
    AZPIEUSKALKIAK • Zuberotarrek bi hizkera mota bereizten dituzte, eta hauek ere zubereraren ezaugarri nagusiak hartzen dituzte. Baita ere zenbait berezitasun. Badaude ere Zuberoako ipar-mendebaldeko herri batzuk nafar-lapurterara hurbiltzen da. -Alderdi menditsukoa: Basabürü eskualdean egiten dena. -Ordokikoa: Pettarrekoa
  • 4.
    Fonologiako Ezaugarriak Bokalak Zubereraz errazaurki daiteke seigarren bokala deitzen duguna: ü, alegia. Baina bokal hau ez da inondik ere frantsesez entzuten den u bokala, irekia-goa baizik. Diptongoak Maiz euskararentzat arrotzak diren goranzko diptongoak egin egiten dira, segur aski euskalki honek duen azentu gogorrak eraginik. Khakuéta, zián (zuen). . . Zenbait diptongo txandaketa ere gertatzen da: au / ai: gai(gau), gaiza(gauza)... " ai / ei: beit-(bait-), geia(gaia)... Eta baita diptongo laburdurak ere: ai > a: hanbat... ai > e: bena, apez... eu > ü: üskara...
  • 5.
    Bokal eIkarketak e +a > ia: korajia u+ a > ia: burla o + a > ua: herrikua u+e > ie: duzie Bokal txandaketak Zubereraz sistematikoki betetzen"dira zenbait aldaketa: -u l ü egiten da beti, r eta s kontsonanteen aurrean dagoenean izan ezik: ükhatü, egün... baina ikusten, gure... -u I i bilaka daiteke: Xiberua (Zuberoa). . . -o / u bihurtzen da n-ren ondoan: un (on), untsa (ongi, kuntatu (kontatu), espainula (espainola).. .
  • 6.
    Kontsonanteak Hasperena Beste euskalkietan bainougariago ageri da. Nafar lapurteran bezala, hurrengo egoeretan ageri da: - Hitz hasieran: herri... - Diptongo eta bokal artean: oihan... - Bokal artean: nahi... - r, n, l ondoan: erhi... /r/ fonema r biguna sistematikoki desagertu egiten da bokal artean eta baita h-ren aurrean ere: pastuala (pastorala), ehi (erhi), eho (erho).
  • 7.
    Herskariak n-ren ostean betidira ahoskabeak: abentia (abendua), hunki(ongi). Zenbait mailegutan, hitzaren azken bokala galdu ondoren, azken kontsonantea ahoskabe bilakatzen da: berant(berandu), kontent. Badira ahoskabe hasperendunak (ph, th, kh), eta, gutxiago izan arren, baita ahostun hasperendunen bat ere: ghaltatu (galdetu). Bustidurak Zubereraz, nafar lapurteraz ez bezala, i ondoko kontsonantea busti egiten da maiz mendebaleko euskalkian gertatzen den eran, balio adierazkor gabeko bustidura gertatzen delarik: i + n >ñ: kanpaña... i + 1 >ll: milla... i + s >x: adixkide, Xiberua... i + tz >tx: bakhotx, hanitx, egotxi... Azentua Dudarik gabe euskalki guztietako azenturik azkarrena du zubererak. Horrez gain, oso erregularra da. Hitz markatuak (plural edo maileguak) ez diren guztiak paroxitonoak dira, hau ,da, azentua azken aurreko silaban ebakitzen da: méndi/mendía, ütúrri/ütüma, enthelegátü/enthelegathía,
  • 8.
    Morfologiako ezaugarriak   Deklinabidea - NORI kasua (datiboa). Pluralean -eri eta -er amaierak erabiltzen dira: so(r)huer¡ sohueri (soroei). - NORA kasua (adlatiboa). -la eta -lat atzizkiak hartzen ditu, aurretik -a mugatzailea daramatelarik: mendialat (mendira). - NOREKIN kasua (soziatiboa). -ki edo -kila atzizkiak hartzen ditu: zurekila, eneki. - NONDIK (ablatiboa). -rik. amaiera -tik baino gehiago erabiltzen da: horietarik - NORENTZAT (destinatiboa). NORENTAKO erabiltzen da: amarentako. - NON Cinesiboa). -ean amaierak -in egiten dira: batin (batean).
  • 9.
    Aditza - Etorkizuneko formaknafar lapurterazko eran egiten dira, aditzoinari -(r)en erantsiz (eginen, ikhasiren), baina zenbaitetan atzizkiak biderka-turik ere ager daitezke: bizirenko (Iparraldeko -(r)en eta Hegoaldeko -ko). - Aditz ez burutuak osatzeko, sarritan -tzen amaieraren ordez -ten hartzen dute: altxaten, jalkiten, joaiten, izaiten. - Ahalera egiteko berezia den erroa erabiltzen dute, -IRO- erroa: niro (nezake),diro (dezake), dirogü (dezakegu). - Aipatu bi ezaugarrioi nafar lapurteraz esandakoak gehitu behar zaizkio, besteak beste honakoak: aditz oinaren erabilera zuzena: aphur ditirotzie (dezakezue)¡ nahi/gogo hitzena: sartu gogo nizin (nahi nuen)¡ iraganeko -a- erroa (zagoen) eta uka / uken aditzen erabilera. - Aditz tratamenduak. Bi tratamendu erabiltzen dira, hots, HIKA eta ZUKA: jin da (arrunta), jin dük/-n (hika), jin düzü (zuka), jin düxü (xuka)..
  • 10.
    Sintaxia Oro har, nafar lapurteraz esandakoak dira. Hala ere lau garrantzitsuenak  gogoratuko ditugu hemen: - -a atzizki galdetzailea darabilte, erdialdeko euskalkian al partikula erabil­ tzen den kasuetan: Orhit-düka?(Oroitu al duk?). ­ Perpausean NORI sintagmak izan arren, aditzek ez dute horí kontuan izaten: Literaturari lotu zen (zitzaion). ­ Aditzek -tze- atzizkia dutenean, osagarri zuzena NOR kasuan joan barik ZEREN kasuan doa: breskaren egiteko (aberaska egiteko). ­ Galdegaiaren legea ere erruz apurtzen da naturaltasun osoz: ürrüntik dütü ikus erazten (urrundik ikusarazi ditu). ­ Perpaus txertatuen artean, erlatiboak dira aipatzekoak, izan ere, aditz partizipio hutsez ematen dira inolako atzizkirik gabe: gertatu hi1kheta (gertaturiko, gertatutako hilketa).    
  • 11.
    Zuberotar Idazleak Klasikoak • Joanes Ezponda (1557-1595). • Jakes Bela (1586-1667). • Arnaud Oihenart (1592-1667). • Juan Tartas (1610-?). • Pierre Topet (1786-1862). • Agosti Xaho (1811-1858). • Joan Batista Artxu (1811-1881). • Emmanuel Intxauspe (1815-1902). Egungoak • Madeleine Jauregiberri (1884-1977). • Pierre Bordazarre (1908-1979). • Marzelin Hegiapal (1910-1996). • Gilen Eppherre (1911-1974).
  • 12.
    Zuberotar ospetsuak Jakes Bela (1586-1667),legegizona eta euskal idazlea. Joan Filipe Bela (1709-1796), militarra eta frantsesezko idazlea. Joan Tartas (1610/1612-????), euskal idazlea eta apaiza. Bernard Goienetxe—ezagunagoa Matalas goitizenaz— (? - 1661), zuberotarren altxamendu baten buru izandako apaiza. Pierre Topet —ezagunagoa Etxahun goitizenaz— (1786 - 1862), euskal olerkaria. Agosti Xaho (1811 - 1858), euskal idazlea eta politikaria. Euskal nazionalismoaren gurasoetako bat. Pierre Lhande (1877 - 1957), apaiza eta euskal idazlea. Baionan jaioa, Atharratzen hazi zen. Pierre Bordazarre —ezagunagoa Etxahun-Iruri goitizenaz— (1908-1979), euskal idazlea, pastoralgilea eta artzaina. Jon Mirande (Paris, 1925-1972), euskal idazlea. Txomin Peillen (1932-), idazlea eta euskaltzaina. Jean-Louis Davant (1935-), idazlea eta euskaltzaina. Jean Espilondo (1948-), politikaria eta Angeluko alkate ohia. Niko Etxart (1953-), musikaria. Mixel Etxekopar (1963-), txirulari, irakaslea, kantari eta bertsolaria. Jon Mirande
  • 13.
    PIERRE BORDAZARRE Pierre Bordazarreedo Bordazaharre, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko maiatzaren 28a - Paue, Okzitania, 1979ko urriaren 1a), euskal idazlea, pastoralgilea eta artzaina izan zen Iruriko Etxahunian sortua, etxe horretan bizi izan zen. Laborantza lanetan aritu zen, hala nola artzain. Louis Ligetxen ikasle izan eta gero, harekin ibili zen bertso deman. 1946an sari bat irabazi zuen Hazparnen eta Zuberoan lehiakiderik gabe geratu zenez batzuetan Xalbador[2] eta Mattinekin egin zituen saioak. Kantuan, aldiz, Alexis Etxekopar Attuli barkoxtarrarekin lehiatu zen. Kantak Berrehun bat kantu ditu idatziak. Gehienak euskaraz, baina frantsesez ere hainbat egin zuen. Agur Xiberua. (1946) Euskal Herri osoan ospe handikoa da. Goizian argi hastian. Haren lehen kantetarik bat. Anaia etxen da ezkuntü, Benito Lertxundi oriotarrak Oi ama Eskual Herria izenburuaz ezagutua.
  • 14.
    Pastorala Bederatzi trajeria idatzizituen; herri-antzerki mota hau berriztatu zuen batez ere protagonista euskaldunak sartuz eta mende laurden batez pastoral idazle bakarra izan zen. -Etxahun Koblakari (1953, Barkoxe) -Matalaz (1955, Eskiulan) -Berterretx (1958, Maule eta Ligin) -Zantxo Azkarra (1963, Gotaine-Irabarnen) -Iruriko Kuntia edo Le Comte de Tréville (1966, Iruri eta Maulen) -Txikito Kanbo (1967, Maule eta Donostian) -Pette Beretter (1973, Gotaine-Irabarnen) -Ximena (1979, Atharratze, Iruri) -Iparragirre (1980, Urdiñarben) Roger Idiartek idatzi eta 2001ean taularatutako Etxahun Iruri pastorala bere omenezkoa da.
  • 15.
    TESTUA ESKIULAZ ETA BIARNOKOHIZKUNTZEZ -Eskiula, hori zer, Biarnoko herria, baina, euskaraz mintzatzen dena, holako zerbait, ez? -Biarnoko bizkunde herrian egin nahi izan zen, beraz, Barkoxerik eta Atharratzerik eta, beharbada, Amiküzerik ere joan ziren eüskaldünak hor plantatü ziren hütsik ziren lür eli batetan. Eta ordian zonbaitek erraiten düe Biarno eüskaldünaren ondar bat dela, eta ez da hala, hor. Hor gaüzak hanitx aski ontsa dokümentatürik dira, badakie noiz eta nola sortü ziren horko etxaltiak eta. Egia da lehenago eüskaraz egiten zela Biarnon ere. Parte handi batetan galdü zen hamargerren mentetik, eta heben, Xiberoko Ühaitz ibaiaren peko aldian Biarnoko herriak üdüriz bi hizkuntzetan ari ziren hamalaugerren mente ondarrealat. -Zer... horiek, Landa ta horiek, edo... -Ez, heben, Xarrikotapiaren eta Salbaterraren arteko herriak. -Ah, horiek. -Horiek eta... -Azpilda, eta... -Bai, zeren etxeek, hor, bi izen bazütüen, izen bikoitxa bazizüen, eüskaraz eta biarnesez, bietara. Hala. Eta ber erran-nahiarekin. Eta hor pentsatzen da bi hizkuntzetan ari zirela. Beraz, hor eüskara galdü zatekian hamalau-hamabosgerren mentetan. Eta pentsatzen da Landan, eta alde hortan ere, Aramitzen, hamabosgerren mentian galdü zatekiala. -Eta hor, Akitania, Bigorre eta... -Hor, lehenago, bai. Bideoa ikusteko: http://www.ahotsak.com/urrustoi-larrabile/pasarteak/ula-002-031/
  • 16.
    Zuberoako Festak eta Ohiturak Maskaradak: Otsailean Euskal Herri osoan inauteriak ospatzen dira, baina Euskal Herriko inauteririk garrantzitsuenak iparraldekoak dira. Zuberoarrek deitura hau ematen diete inauterietako festei: maskaradak. Maskarada dantza bat da, non bertan herri guztiak hartzen du parte, hogei ego ehun pertsona izanda ere. Dantza honetako pertsonaiak hauek izaten dira: Zerriak zaintzen dituenak bi behi zintzarri eramaten ditu gerrian lotuta, eskuan zaldi buztana. Taldearen lehen partaidea dugu. Badira beste pertsonai ezagun batzuk ere: - Gatuzaina: eskuan guraize handi batzuk daramtzanak. - Kantinera: gerrian upeltxoa daramana. - Zamaltzaina: Ikurrina daramana
  • 17.
    Pastorala Pastorala Zuberoan ospatzenden herri-antzerkia da. Antzezpena, hasieratik amaiera arte bertsoz kantatzen da, Zuberoako euskaran. Urtero Zuberoako herri bati egokitzen zaio pastorala antolatzea eta bi alditan antzeztea. Antzezlanaren argumentuaren oinarria, hainbat pertsonaia ezagunen irudia goraipatzea da - erregeak, 6 santuak, idazleak... - eta gertaera historikoak gogora ekartzea. 1950. urtetik, pastorala berritua izan da Etxahun-Iruriren lanaren eraginez. Ordutik gaiak aldatu dira, eta Euskal Herriko historian zentratu dira gehien bat
  • 18.
    Pastoralaren ezaugarriak: • Mundudualista bat irudikatzen da. Pertsonaiak onak edo gaiztoak dira. • Pertsonaia onak: aingeruak, apaizak, Jainkoa (hau ez da inoiz agertzen, norbaiten ahotsa bakarrik entzuten da)... • Pertsonaia gaiztoak: turkoak (türkak), frantsesak edo ingelesak izaten ziren. Antzezlanaren egitura: • Lehen zatia: hitzaurre bat ematen da, aurkeztuko den lanaren mezua aurreratuz eta azalduz. • Korapiloa: pastorala hasten da. Eszenak zenbatuta agertzen dira, ikusleak istorioaren hariari hobeto heltzeko. • Azken zatia: eskerrak eman, pastoralaren mezua laburbildu eta azken agurra ematen da.
  • 19.
    Klima eta landaretza Zuberoakoklima atlantikoa da, epela eta hezea oro har. Hegoaldeko lur garaietako klima alpina da. Euri asko egiten duen lurraldea da, bestalde (1.800- 2.000 mm urtean). Oihanak guztiz zabaltzen dira Zuberoako erdialdean eta hegoaldean: haritza eta pagoa 1.000-1.300 m bitarte, eta izeia eta lerra 1.300 m- tik gora (Santa Grazi, Irati). Atlantiko aldeko beste arbola-mota asko daude, halaber, Zuberoan.
  • 23.
    Ekonomia Zuberoa nekazaritza-lurraldea izan da batez ere, baina, gaur egun, zerbitzuek dute pisu nagusia: langileen % 48,9k dihardu sektore horretan, eta % 21,5ek lehen sektorean (2001). Zerbitzuen sektorea da, oro har, Euskal Herriko hiriburuetan jende gehien enplegatzen duen sektorea; Maule-Lextarre da, ordea, sektore horretan jende gutxien hartzen duena (% 56,3). Bestalde, Zuberoan hartzen dute emakumezkoek biztanle okupatuen zati handiena (% 43,1), Lapurdirekin batera (% 45)
  • 24.