SlideShare a Scribd company logo
1 of 71
ZIRKULAZIO-
APARATUA
Organo nagusiak
Bihotza
Odol-hodiak
Digeritutako elikagaiak
eta arnas aparatuak
hartutako oxigenoa
Zeluletara joan
Funtzioak:
➢ Hondakinak (CO2, urea, etab.) kanporatu
➢ Hormonak garraiatu
➢ Antigorputzak garraiatu
➢ Gorputzeko tenperatura erregulatu
Bi zirkulazio-aparatu mota:
- Odol-zirkulazioa
- Sistema linfatikoa
ZIRKULAZIO-APARATUAREN
ANATOMIA
1.- BIHOTZA
Egitura konikoa.
Hiru geruza: endokardioa, miokardioa
eta perikardioa.
Lau barrunbe: bi aurikula eta bi
bentrikulu.
Toraxean kokatua.
Zirkulazio-errai nagusia.
a) Bihotzaren aurpegiak AURREKO AURPEGIA
Kokapena bentrala.
Eskuineko bentrikulua gehien
bat.
Eskuineko aurikularen eta
ezkerreko bentrikuluaren artean
dago. Bertatik birika-enborra
irteten da eta gainean aortaren
makoa dago, ezkerreko
bentrikulutik irteten dena.
ATZEKO AURPEGIA
Eskuinean eskuineko
aurikula
Bertan beheko eta goiko kaba benak
bukatzen dira.
Ezkerrean ezkerreko
aurikula
Bertan birika-benak bukatzen dira.
Goialdean birika-enborraren
banaketa, bi birika-arteria.
Enborraren banaketaren gainean
Birika-
enborra
BEHEKO AURPEGIA
Diafragmaren gainean kokatuta.
Ezkerreko bentrikuluaz osatuta batez ere.
b) Bihotzaren barrunbeak
1-Aurikulak
ESKUINEKO AURIKULAn goiko eta beheko
kaba benak bukatzen dira.
- Kaba benen funtzioa: gorputz osoan
bildutako odol ez-oxigenatua bihotzera
ekartzea, bertatik biriketara oxigenatzera
joateko.
- Aldi fetalean, odol ez-oxigenatua eskuineko
aurikulatik ezkerrekora doa bien arteko
tabikean dagoen zulo obalean zehar
(garapenean zehar itxi egingo da).
- Bihotzaren itzulera benosoa sinu
koronarioan jasotzen da. Honen zuloa, zulo
obalaren azpian dago.
EZKERREKO AURIKULAn birika-benak bukatu.
- Birika-benen funtzioa: biriketatik odol
oxigenatua bihotzera ekarri eta bertatik
gorputz osora zabaldu.
2-Bentrikuluak
➢ Egitura: Muskulatura aurikuletakoa baino garatuagoa.
➢ Funtzioa: Bihotzera heltzen den odola biriketara eta gorputz osora bultzatu.
Hormetatik luzapenak atera
Muskulu papilarrak Balbula aurikulobentrikularren
korda tendinosoak
(Balbulen balben eta muskulu papilarren artean)
Balben posizioa hauen bidez kokatu, zabaltzeko edo
ixteko.
ESKUINEKO BENTRIKULUtik birika-enborra irten,
bentrikulura iristen den odol ez-oxigenatua biriketara
eramateko.
EZKERREKO BENTRIKULUtik aorta irten, biriketatik
bihotzera doan odol oxigenatua gorputz osora eramateko.
d) Bihotz-balbulak
1-Balbula aurikulobentrikularrak
Aurikula eta bentrikuluen artean daude kokaturik, odola noranzko batean igarotzen
utziz.
Balba batzuen bidez osatuta. Korda tendinosoak irteten dira, hauek muskulu papilarrei
batzen zaizkie.
Balbulak ixtean, muskulu papilarrak gogor tenkaturik daude eta beraz, korda
tendinosoek balba, aurikulara atzeratzea eragozten dute.
Diastolean
(bentrikuluen betetzea) balbak banatu balbula
zabaldu
odola aurikulatik
bentrikulura
Sistolean
(bentrikuluen hustuketa) balbak hurbildu odola ez da igarotzen
bentrikulutik
aurikulara
BI MOTA
Bikuspidea edo mitrala: ezkerreko
aurikula eta bentrikulua kontaktuan jarri.
Bi balba.
Trikuspidea: eskuineko aurikula eta
bentrikulua kontaktuan jarri. Hiru balba.
2-Balbula sigmoideoak
-Eskuineko balbula sigmoideoa/birika-enborraren balbula
Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik birika-enborrera irtetea
ahalbidetu.
-Ezkerreko balbula sigmoideoa/ balbula aortikoa
Ezkerreko bentrikulua eta aorta bereizi. Biriketatik datorren odol
oxigenatua ezkerreko bentrikulutik gorputz osora garraiatu.
Bi balbula hauek hiru balbaz osatuta daude.
e) Bihotz-bulkadaren transmisio -sistema
Estimuluak bihotzean sortzen dira, ehun muskular berezi batez: sistema
exzitokonduktorea.
Estimuluak ehun muskular kardiakotik garraiatu eta bihotz barrunbeen
uzkurdura eragin.
ATALAK
• Nodulu sinusala: muskulu-zelulen
plexua, goiko kaba benaren
zuloaren aurrean dago.
• Nodulu aurikulobentrikularra:
eskuineko aurikulan sinu
koronarioaren zuloaren ondoan.
Nodulu sinusalean eratzen diren
estimuluak, eskuineko aurikularen
ehun muskularrean zehar
hedatzen dira hona heldu arte.
• His-en faszikulua: aurreko ataletik
zuzentzen da. Bentrikulu arteko
trenkadaren goiko aldean bi
adarretan banatzen da (eskuin eta
ezker bentrikuluetarako).
• Purkinje-ren sarea: Aurreko
ataleko bi adarrak adarkatu egiten
dira, sare bat osatuz bi
bentrikuluen inguruan.
f) Zirkulazio koronarioa
ARTERIA KORONARIOAK
Balbula aortikotik atera.
MOTAK
-Ezkerreko arteria, bi
adar
Aurreko bentrikulu arteko adarra (bertako
trenkadan barrena hedatu)
Adar zirkunflexua: ezker
barrunbeen irrigazioaz arduratu.
-Eskuineko arteria: eskuinaldearen irrigazioaz arduratu. Hemendik
atzeko bentrikulu arteko eta nodulu sinusalaren adarrak irteten dira.
BENA KORONARIOAK
Bihotz-muskuluaren azalean agertu eta sinu koronarioan bukatu.
Azken hau eskuineko aurikulan bukatu.
2.- ODOL-HODIAK
Funtzio nagusia Odolaren garraioa
Hiru geruzaz dago osatuta:
▪ Tunika intimoa: ehun konektiboz
inguratuta, zelula endotelialez osatua.
Honek elikagaien, uraren eta gasen
elkartrukea ahalbidetzen du. Arterietan,
geruza honi zuntz elastikoz osatutako
mintz bat, barruko mintz elastikoa,
gehitzen zaio.
▪ Erdiko tunika: zelula muskular leunez
osatuta dago eta, bereziki, hemodinamikan
hartzen du parte.
▪ Tunika adbentizioa: odol-hodiak inguruko
egiturekin batzen ditu. Arterietan, geruza
honen kanpoko aldean, kanpoko mintz
elastikoa agertzen da.
Bi zirkulazio mota:
-Zirkulazio txikia: Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik irteten
da eta, birika-arterien bidez, biriketara doa. Bertan odola oxigenatu
ondoren, birika-benetatik ezkerreko aurikulara doa, ezkerreko
bentrikulura igarotzeko.
-Zirkulazio nagusia: Odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da
eta aortan zehar gorputz guztira iristen da; bestalde, gorputzeko odol
ez-oxigenatua kaba benetan jasotzen da, eskuineko aurikulan bukatuz,
odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulura igarotzeko.
a) Arteriak
Sistolean zehar, aortak eta bihotzetik hurbil dauden arteria nagusiek presio handia
jasan behar dute, beraien zuntz elastikoak luzatzen direlarik, bihotzetik irteten den
odola jasotzeko. Diastolean, ordea, indar horiek beren egoerara bueltatzen dira eta
odola kanpoaldera zuzendua izango da.
Tentsio arteriala sistoleko 120 mmHg-tik diastoleko 80 mmHg-ra jaitsi daiteke.
1) Goranzko aorta
2) Aortaren makoa
3) Enbor brakiozefalikoa
4) Ezkerreko karotida arteria
komuna
5) Ezkerreko arteria subklabioa
6) Beheranzko aorta
7) Aortaren atal torazikoa
11) Aortaren atal abdominala
18) Arteria iliako komuna
b) Benak
Normalean, benen horma arteriena baino meheagoa izaten da eta tentsio
gutxirekin erraz erlaxa daiteke. Beraz, sistema benosoan zirkulazioaren tentsioak
funtzio garrantzitsua du.
Arteriekin batera, bena sateliteak doaz. Arterietara odola heltzen denean, hauen
horma dilatatu egiten da, bena sateliteen barrunbea txikiagotuz. Benen
uzkurduraz eta hauek dituzten balbula sigmoideoei esker, odola bihotzerantz
bultzatzen da.
1) Goiko kaba bena
2) Bena brakiozefalikoa
6) Beheko kaba bena
7) Bena iliako komunak
8) Giltzurrun-benak
9) Bena espermatikoak edo obarikoak
10) Gibeleko benak
12) Azigo bena
13) Sahietsarteko benak
c) Kapilarrak
Odolaren eta gorputzeko ehunen artean burutzen den metabolitoen eta gasen elkar
trukaketa kapilarrek osatzen duten zabalera handiak laguntzen du. Kapilarrak
goputzeko ehun guztietan daude, hauetan izan ezik: azaleko epitelio
poliestratifikatuak, begiko korneak, begiaren kristalinoak eta ehun kartilaginosoak.
Kapilar-sare bakoitza arteria batetik dator; beraz, arteria buxatzen denean (tronbosia
edo enbolia), ehunaren hipoxia (oxigeno falta) eta nekrosia gertatzen da.
Kapilarren hormak zelula endotelialez osatutako geruza bakar batez eta mintz basalaz
osatuta daude. Endotelioarekin batera, zelula berezi batzuk agertzen dira: perizitoak.
Hauen funtzioa ezezaguna da.
Zirkulazio fetala
Aldi fetalean, elikagai eta oxigenoaren
ekarpena plazentaren bidez burutzen
da. Amarengandik datorren odol
oxigenatua, bena unbilikaletik gibela
zeharkatuz, beheko kaba benara
zuzentzen da eta hemendik eskuineko
aurikulara. Beraz, eskuineko aurikulara
heltzen den odola ez dago guztiz
oxigenatua, beheko kaba benak
dakarren odol ez-oxigenatuarekin
nahasten baita.
Eskuineko aurikulatik odola, horma
interraurikularrean dagoen zulo
obaletik igaroz, ezkerreko aurikulara
joango da eta hemendik ezkerreko
bentrikulura, aortatik gorputz osora
joateko.
Odola aortan dagoenean, gorputz
osora garraiatuko da, ehunek
elikagaiak eta oxigenoa jaso dezaten.
Aortatik arteria unbilikalak irtengo
dira eta hauek zuzenean plazentara
joango dira.
ZIRKULAZIO-APARATUAREN
FISIOLOGIA
Bihotz-bulkadaren eraketa
eta transmisioa
Nodulu sinusalean ekintza-potentziala sortu ondoren, zuntz muskular kardiakoetara
pasatzen da.
Bertan, ekintza-potentzialaren despolarizazioa zuntz kardiako normaletan baino
luzeagoa izango da. Hori, kaltzio-kanal berezi batzuei esker gertatzen da.
Kaltzio-sarrera horren bidez, aktina-miosina zuntzek uzkurdura eragiteko behar
duten kaltzioa lortzen dute.
Bihotza minutuko 70-80ko maiztasunez errepikatzen da.
Nodulu sinusalean sortutako bulkada kardiakoa aurikula osora
zabaltzen da, norabide guztietan.
Aurikulen muskulu-zuntzak aldi berean uzkur daitezen, bihotzak
transmisio-sistema berezia du. Sistema horrek zelula
muskularrek baino bost aldiz arinago garraiatzen du bulkada
kardiakoa.
Nodulu sinusalean sorturiko bulkada kardiakoa nodulu arteko
bideen bitartez aurikula guztietan zehar garraiatzen da.
Beraz, nodulu sinusalean bulkada kardiakoa sortu eta geroago
bulkada hori nodulu aurikulobentrikularrera heltzen da. Gero,
bulkada atzeratu egingo da, nodulu aurikulobentrikularreko
zuntzak askoz txikiagoak baitira.
Tamaina-desberdintasun horrek atzerapena eragingo du.
Atzerapen hori nerbio sinpatikoen estimulazioak txikiagotu egiten du eta
nerbio parasinpatikoak luzatu.
Nodulu aurikulobentrikularreko atzerapen honen bidez, aurikulek
uzkurtu eta beren edukia bentrikuluetara bidali ahal izango dute.
Ondoren, bulkada kardiakoa nodulu aurikulobentrikularretik His-en
faszikulura abiatuko da.
Purkinje-ren zuntzek bulkada hain abiadura handiz garraiatzen dutenez,
bentrikuluetako ia zuntz guztiak aldi berean uzkurtuko dira.
Bihotzeko muskulu-zelula eta transmisioan espezializaturiko zelulak
kitzikatu ondoren, aldi errefraktario gertatzen da. Honen bidez, ez dira
uzkurdura jarraituak sortarazten, bi uzkurduraren artean erlaxazio-unea
sortuz eta bihotzaren uzkurdura-erritmo normala ahalbidetuz.
Nodulu sinusalak eragindako erritmoa erritmo sinusala (70-80
taupada/min.) deitzen da. Horrek huts egiten badu, nodulu
aurikulobentrikularrak jokatuko du erritmo nodala (50 taupada/min.)
sortaraziz. Azken honek ere huts egiten badu, bentrikuluetako
muskuluak egingo du lan hori, erritmo idiobentrikularra (30-40
taupada/min.) eraginez.
https://www.youtube.com/watch?v=eh5U7cKsL0Q
Bihotz-funtzioaren
kontrolaBihotzeko muskulu-zelula guztiek berez despolarizatzeko eta
birpolarizatzeko ahalmena dute. Horri kronotropismoa deritzogu.
Dromotropismoa, sortutako bulkadak transmititzeko ahalmena da eta,
inotropismoa, indar jakin batez uzkurdura sorrarazteko ahalmena.
Maiztasun normala 50-100 taupadakoa da. Ariketa fisiko, sukar edo emozioen
ondorioz, maiztasuna areagotu egiten da; lotan, aldiz, moteldu.
Egoera normalean 100etik gorakoa denean takikardia da, eta 50etik behera
bradikardia da.
Nahiz eta bulkaden maiztasuna kontrolatzeko sistemak izan, horri eragiten
dioten nerbio-kinada estrintsekoak ere badaude. Egoera normalean, nerbio-
kinada hauek nerbio-sistema autonomotik datoz.
Sistema parasinpatikoaren estimulazioak taupaden maiztasuna
txikiagotzen du, potasioarekiko iragazkortasuna handitu egiten baitu.
Estimulazioa oso handia bada, bihotza gelditu daiteke.
Sistema sinpatikoak aurrekoaren kontrako funtzioa betetzen du: nodulu
sinusalaren despolarizazio-maiztasuna handitu egiten du, takikardia sorraraziz.
Bulkada kardiakoaren transmisio-abiadura handitu egingo du, aurikula eta
bentrikuluen uzkurketen arteko atzerapena murriztuz.
https://www.youtube.com/watch?v=1I1t94K9FJo
Adibide bat.
Inotropismoa handitzen duten faktoreak inotropiko positiboak dira eta,
txikiagotzen dutenak inotropiko negatiboak.
Frank-Starling-en legearen arabera, diastolean bihotza zenbat eta gehiago
bete, sistolean hainbat eta odol gehiago kanporatuko da. Diastolean odol asko
sartzen bada, zuntz kardiakoak gehiago luzatuko dira, gero sistolean
uzkurduraren indarra ere handiago izango delarik. Hau da, aldagai
intrintsekoa.
Baina inotropismoa aldatzen duten faktoreen artean aldagai estrintsekoak
ere baditugu. Nerbio-sistema autonomoak ere kontrolatzen baitu uzkurdura-
indarra.
Ziklo kardiakoa
Ziklo kardiakoa bi taupadaren arteko multzoa da. Bihotzeko lau barrunbeek
duten erlaxazio-aldiari diastole deritzo. Honen ondorengo uzkurdura-aldia
sistolea da. Aurikulen sistoleak bentrikuluen diastolearen bukaerarekin bat
egiten du. Bentrikuluen uzkurdura aurikulak zabalduta daudenean gertatzen
da.
Nodulu sinusalean sortutako bulkada aurikuluetan zehar hedatzen da
uzkurdura eraginez. Horrenbestez, aurikulen uzkurketek balbula
aurikulobentrikularretik (trikuspidea eta mitrala) bentrikuluetara bultzatzen
dute odola.
Bentrikuluak bete direnean balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira,
sistole bentrikularra hasiko delako.
Fase honen ondoren, bentrikuluetan dagoen presioa jaitsi egiten da, muskuluak
erlaxatu egiten direlako. Ondorioz, odolak arterietatik bihotzerako bidea hartuko
du, balbula sigmoideoak itxiz. Bentrikuluen sistolean zehar bentrikuluetan
dagoen presioa altua da eta balbula aurikulobentrikularrak itxita daude.
Aurikulak uzkurtzen direnean bertan zegoen odol guztia bentrikuluetara joango
da, ziklo berriari hasiera emanez.
Ziklo kardiakoan honako aldi hauek bereizten dira:
Sistolea: balbula aurikulobentrikularra ixten den unetik balbula sigmoideoak itxi
artekoa.
Diastolea: ziklo kardiakoaren gainerako aldiak hartzen ditu.
https://www.youtube.com/watch?v=qsFXPsz7_Hs
Hemodinamika: odol-fluxuak hodi eta bihotzean zehar betetzen dituen lege
fisikoen azterketa.
Odol-fluxua zirkulazio sistemako puntu batetik denbora unitateko pasatzen den
odol bolumena (ml/s) da, eta presio gradientearekiko zuzenki eta
erresistentziekiko alderantziz proportzionala da.
Odola presio ezberdintasunengatik mugitzen da zirkulazio
sisteman zehar, presio handia dagoen lekutik presio
txikiagokorantz.
Bihotzeko ezkerreko bentrikulutik urruntzen garen heinean,
hodietako presioa jaitsiz doa. Sistolean aortako presioa 120 mmHg
da, eta diastolean, 80 mmHg. Arterietara 35 mmHg-ko presioarekin
heltzen da, eta eskuineko aurikulara 0-5 mmHg-rekin heltzen da.
Hasierako eta amaierako presio diferentzia horrek odola
mugiarazten du.
Odol-fluxuaren aurkako erresistentzia, odolak hodien hormekin duen
marruskadurak eragiten du. Bihotzak lan gehiago egin behar du
erresistentzia hori gainditzeko.
Hodien erresistentzia hiru aldagaien menpe dago:
-Hodien luzera: zirkulazio-sisteman hodiak nahiko luzeak dira, eta horrek
erresistentzia gehitzen du.
-Odolaren likatasuna: zenbat eta odol likatsuagoa izan, erresistentzia gero
eta handiagoa izango da. Odolaren likatasuna hematokritoen menpe dago.
-Hodien erradioa: hau da aldagai garrantzitsuena, arrazoi hauengatik:
+Nerbio-sistema autonomoak hodien erradio erregula
dezake. Bere sistema sinpatikoak hodiak uzkurtzen ditu, eta
parasinpatikoak zabaldu.
+Odol-hodien erradioan aldaketa txiki batek ondorio
garrantzitsuak ekar ditzake.
ODOL-FLUXUA: ERRESISTENTZIA
Presio arteriala: odolak arterien hormen aurka azalera-unitateko
eragiten duen indarra.
Arteria-zirkuitu osoan presio handiena presio sistolikoa da, diastolean
presioa txikituz doa txikienera heldu arte. Presio sistoliko eta
diastolikoaren arteko kendura presio diferentziala edo pultsuaren
presioa da.
Batez besteko presio arteriala (BPA) ziklo kardiako osoko presioen batez bestekoa da.
Gastu kardiakoaren (GK) eta erresistentzia periferikoen guztizkoaren (EPG) menpe
dago.
-Gastu kardiakoa: bentrikuluak minuturo ponpatzen dituzten odol litroak dira. GK
handitzen bada, arterietan odol gehiago sartzen da eta presioa igotzen da.
-Erresistentzia periferikoen guztizkoa: hau igotzen bada, BPA neurri berean igoko da,
odol-fluxua konstante mantendu ahal izateko.
BATEZ BESTEKO PRESIO ARTERIALA
Presio diferentziala normalean 40 mmHg-koa izaten da. Pertsona
zaharrengan handiagoa da, arteriek elastikotasuna galtzen dutelako.
Elastikotasuna galtzen denean, presio sistolikoak gora egiten du eta presio
diastolikoa berdin mantentzen da edo behera egiten du.
PRESIO DIFERENTZIALA
Pultsu uhina arteria-sisteman gertatzen diren presio aldaketen eraginez
sortzen da. Honen intentsitatea presio diferentzialaren menpe dago.
PULTSU UHINA
Presio arteriala faktore hauek baldintzatzen dute:
-Adina: 15 urterekin presioa txikiagoa da 65 urterekin baino,
elastikotasuna txikiagotu delako eta erresistentzia handitu.
-Sexua: 40-50 urtera arte emakumeengan gizonengan baino
baxuagoa da, baina menopausiaren ondoren, balioak handiagoak
dira.
-Pisua: pertsona gizenek presio altuagoa dute.
-Jarrera: zutik egonda, bihotzetik behera dauden arterien presioa
handiagoa da.
PRESIO ARTERIALAREN
BALDINTZAK
Funtzioak:
-Benen odola kapilarretatik bihotzera itzultzea.
-Benen zabalkortasunari esker, beren barnean odol bolumen handiak
hartzeko ahalmena dute.
-Odola bihotzera itzularaztea, ponpa benosoaren bidez.
Presio benosoa jaitsi egiten da bihotzera hurbiltzen den neurrian.
Presio benoso motak:
-Presio benoso zentrala (PBZ): eskuineko aurikula eta toraxeko bena
handietan. GKren menpe dago.
-Presio benoso periferikoa (PBP): toraxetik kanpo dagoen edozein
benaren presioa. Grabitate-indarrak eragin handia dauka.
PRESIO BENOSO MOTAK
Itzulera benosoa, minutuko kapilarretatik eskuineko aurikulara doan
odol-kantitatea da.
Itzulera benosoa mugatzen duten aldagaiak:
-Presio-gradientea: PBPren eta eskuineko aurikularen arteko presio
diferentziala da. PBZ handitzen bada, itzulera benosoa txikiagotu egiten
da, eta PBP igotzen bada, itzulera benosoa hobetzen da.
-Bolemia: odol-bolumena handiagoa denean PBP handitzen da, itzulera
benosoa hobetuz.
-Benen zabalkortasuna: benetan odol-bolumena oso handia denean, GK
jaisten da, beraz, presio arteriala ere bai.
-Zirkuitu benosoaren erresistentzia: itzulera benosoa eta erresistentzia
alderantziz proportzionalak dira. Erresistentzia handiko guneetan presio
benosoa handitu behar da itzulera benosoa konstante mantentzeko.
ITZULERA BENOSOA
Ponpa benosoaren osagaiak:
-Balbulak: beheko gorputz adarretako benak bi plexuz osatuta daude, azalekoa
eta sakona. Plexu biak komunikatuta daude eta lotura hori egiten duten benek
odola azaleko benetara soilik pasatzen uzten duten balbulak dituzte.
Bestalde, azaleko eta sakoneko benek badituzte odola bihotzerako noranzkoan
soilik pasatzen uzten dituzten balbulak ere.
Balbula sistema honek ez dio odolari atzerantz joaten uzten.
-Ponpa muskularra: beheko gorputz adarretako benak muskulu eskeletikoz
inguratuta daude. Ariketa egitean, muskuluek benak konprimatzen dituzte
barneko odola mugiaraziz.
-Ponpa toraxabdominala: arnasgoran kaxa torazikoa handitu egiten da eta
barneko presioa negatibo bihurtzen da, presio gradientea handiagoa eginez.
Arnasgoran presio abdominala positibo bihurtzen da, benak konprimatuz.
Konprimatze horrek odola bihotz aldera bultzatzen du.
PONPA BENOSOA
Bi mekanismoren bidez burutzen da:
-Mekanismo nerbiosoa: organismoko hodi guztiak (kapilarrak
eta benulak kenduta) sistema sinpatikoaz inerbaturik daude.
Sinpatikoak arteriolen muskulu leuna estimulatzen du, tonu
basal izeneko egoera ezarriz.
-Mekanismo humorala: katekolaminak eta angiotentsinak odol-
hodiak uzkurtzen dituzte.
Erregulazio orokorraren funtzioak:
-Odol-kantitate handiak larruazalera bidaltzea, gorputzeko
tenperatura erregulatzeko.
-Bihotzak odol nahikorik ponpatzen ez badu, sinpatikoak hain
garrantzitsuak ez diren arteriolak ixten ditu, odola garunera eta
bihotzera joan dadin.
SISTEMA LINFATIKOA
Gorputzeko ehunetan , gasen eta elikagaien elkartrukearen ondoren,
ehunen odol-kapilarretatik linfa likidoa ateratzen da.
Linfa bereizten da odoletik, ur gehiago eta albumina gutxiago dauzkalako
eta linfozitoak bakarrik dauzkalako. Linfan ere koagulatzeko gaitasuna
duen fibrinogenoa agertzen da.
ORGANO LINFATIKOAK
Sistema immunearen funtzio gehienak
organo linfatikoetan gauzatzen dira. Bi
talde nagusitan banatzen dira:
• Lehen mailako organo linfatikoak: timoa
eta hezur-muina.
• Bigarren mailako organo linfatikoak:
gongoil linfatikoak, barea, amigdalak eta
hesteen mukosari lotutako ehun
linfoidea.
TIMOA
Mediastinoan perikardioaren gainean eta esternoiaren atzealdean kokatzen dena.
Haurrengan eta nerabeengan guztiz garatuta dago, baina helduengan gantz-ehun
bihurtzen da.
Timoa bi lobuluz osatuta dago eta lobulu bakoitza lobulutxoz. Lobulutxoen azala
timozito izeneko linfozito txikiz osatuta dago eta muina osatzen duen oinarrizko
gaia, Hassal-en korpuskuluek eratzen dute.
Timoak hiru funtzio nagusi ditu:
• Linfozitoak eratzen ditu eta hauek bigarren mailako organoetara joango dira.
• Odolera jariatzen duen gai baten bidez (gai humorala) organo linfatikoetan
immunoblastoen heldutasuna eragiten du.
• Linfozitoek sortzen dituzten antigorputzek gai arrotzen aurka bakarrik eraso
dezaten arduratzen da.
GONGOIL LINFATIKOAK
Ehun konektiboz inguratutako indaba itxurako organo milimetrikoak
dira. Hauetatik trabekula batzuk barrurantz zuzentzen dira lobulutxoak
mugatuz.
Gongoil linfatikoen azalean linfozitoak kokatzen dira folikuluak eratuz.
Folikuluetan B linfozitoak gordetzen dira eta folikuluen azalean berriz T
linfozitoak.
Lehen mailako eta bigarren mailako folikuluak bereizten dira. Lehen
mailako folikuluetan linfozito txikiak agertzen dira eta bigarren mailako
folikuluan, berriz, oroimeneko linfozitoak.
Hodi linfatiko aferenteek linfa gongoilera garraiatzen dute eta hodi
eferenteetatik linfa gongoiletik ateratzen da.
BAREA
Diafragmaren azpialdean kokatzen den organo linfoerretikularra da, odol-
zirkulazioan tartekatuta dagoena.
Bere eginkizunak:
• Eritrozitoen fagozitosia eta desintegrazioa.
• Odol-iragazketa.
• Sistema immuneko gaien edo substantzien sintesia.
Bareak bi aurpegi ditu: diafragmatikoa eta biszerala.
Gainera bi atal nagusi bereizten dira:
• Mami zuria: folikulu linfoidez osatua.
• Mami gorria: sinu benosoz, eritrozitoz eta ehun erretikularrez osatua.
AMIGDALAK
Faringearen alde bukonasalean kokatzen dira. Amigdala bakar bat agertzen
da amigdala faringeoa eta besteak bikoitzak dira, amigdala palatinoak eta
amigdala lingualak.
Amigdaletan ehun linfoidea folikuluak eratuz agertzen da.
HESTEEN MUKOSARI LOTUTAKO EHUN LINFOIDEA
Heste meharraren azkeneko atalean (ileona) agertzen da batez ere. Hemen
ere folikuluak daude Peyer-en plakak eratuz.
HODI LINFATIKOAK
Hodi linfatikoak sistema-benosoarekin batera joaten dira eta odola garraiatu
beharrean linfa eramaten dute. Hauek organoen ehun konektiboen drenaje
funtzioa betetzen dute.
Gorputzeko hodi linfatikoak enbor linfatikoetan batzen dira eta hauek bost
enbor nagusi osatzen dituzte:
• Ezkerreko eta eskuineko enbor lunbarrak: beheko gorputz-adarretako,
pelbiseko, sistema urogenitala eta abdomeneko hormaren hainbat ataletako
linfa jasotzen dute.
• Heste-enborra: goiko eta beheko arteria mesenterikoaren irrigazio
eskualdearen linfa jasotzen du.
• Ezkerreko eta eskuineko enbor bronkomediastinikoa: bihotzeko, biriketako
eta mediastinoko linfa jasotzen du.
• Eskuineko eta ezkerreko enbor subklabioa: bena subklabioarekin batera doa.
• Eskuineko eta ezkerreko enbor jugularra: barneko bena jugularrarekin eta
subklabioarekin batera dagoen hodi linfatikotako linfa jasotzen dute.
PATOLOGIA. HIGIENE ETA
PREBENTZIO ARAUAK
Herrialde garatuetan medikuntzan egin diren aurrerapen ugarien ondorioz,
transmititzen diren gaixotasunak gutxitu egin dira, baina gaixotasun kronikoak
bi faktore hauen eraginez areagotu egin dira: alde batetik, biztanleriaren
zahartze-prozesua eta, bestetik, arrisku-faktoreen gehikuntza. Herrialde
hauetan patologiarik garrantzitsuenak eritasun kardiobaskularra eta minbizia
dira.
ERITASUN KARDIOBASKULARRA
❖ Herrialde garatuetako heriotza guztien %40-50 eragiten dute.
❖ Garrantzi handiena duten gaixotasunak kardiopatia iskemikoa eta eritasun
zerebrobaskularra dira.
❖ Lehen mailako prebentzioak izugarrizko garrantzia du.
❖ Arrisku-faktoreak:
-Tabakismoa: kardiopatia iskemikoekin eta odol-hodien gaixotasunekin
erlazio zuzena du. Prebentzio-neurri bakarra erretzeari uztea da.
-Antisorgailu oralak: pilulak hartzen dituzten emakumeek kardiopatia iskemikoa
garatzeko arrisku handiagoa dute.
-Hiperkolesterolemia eta dieta: gorputzeko kolesterola ez da 200 mg/dl baino
altuagoa izan behar, bestela eritasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku
handia baitago. LDL-kolesterola ere ez da neurri handian eduki behar.
Bestalde HDL-kolesterola zenbat eta handiagoa izan, arriskua gero eta
txikiagoa da. Adinak garrantzi handia du kolesterol mailan. Gizonengan,
areagotu egiten da 20 urtetik 50 urtera eta emakumeengan menopausiarekin.
Lehen mailako prebentzioa: faktore garrantzitsuena dieta da, beraz,
kolesterola kontrolatzeko ezinbestekoa da osasun hezkuntza.
Bigarren mailako prebentzioa: biztanleriari kolesterol neurriak kontrolatu
behar zaizkio.
-Hipertentsio arteriala: gaixotasun kronikoen artean, garrantzitsuena odol-
hodien patologia hipertentsiboa da. Ez bada garaiz tratatzen gorputzeko errai
garrantzitsuenak lesionatzen ditu. Presio diastolikoaren miaketa da gaixotasun
hau kontrolatzen duen metodorik garrantzitsuena, beti 90 mmHg baino
gutxiagokoa izan behar duelarik.
Arrisku-faktore nagusienak: dieta (gatzaren kontsumoa batez ere); loditasuna,
glukosarekiko intolerantzia, alkoholaren kontsumoa, faktore genetikoak eta
faktore psikosozialak. Ariketa fisikoak arriskua gutxitzen du eta tabakismoak ez
du gehitzen.

More Related Content

What's hot

5. Harremanan ekosistemetan
5. Harremanan ekosistemetan5. Harremanan ekosistemetan
5. Harremanan ekosistemetanMargaGutierrez
 
Nerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoaNerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoaromapatx
 
Mezu elektronikoa
Mezu elektronikoaMezu elektronikoa
Mezu elektronikoaidoialariz
 
Izen arruntak eta bereziak txartela
Izen arruntak eta bereziak  txartelaIzen arruntak eta bereziak  txartela
Izen arruntak eta bereziak txartelaidoialariz
 
Paisaiak 1 maila IkaSMina
Paisaiak 1 maila  IkaSMinaPaisaiak 1 maila  IkaSMina
Paisaiak 1 maila IkaSMinaidoialariz
 
5 EKOSISTEMAK Zubia Santillana LH 4
5  EKOSISTEMAK  Zubia Santillana LH 4 5  EKOSISTEMAK  Zubia Santillana LH 4
5 EKOSISTEMAK Zubia Santillana LH 4 idoialariz
 
Digestio aparatua
Digestio aparatuaDigestio aparatua
Digestio aparatuamikelo77
 
Digestioa eta arnasketa
Digestioa eta arnasketaDigestioa eta arnasketa
Digestioa eta arnasketaMargaGutierrez
 
3 gaia lokomozio aparatua
3 gaia lokomozio aparatua3 gaia lokomozio aparatua
3 gaia lokomozio aparatuaidoialariz
 
EUROPAR BATASUNA
EUROPAR BATASUNA EUROPAR BATASUNA
EUROPAR BATASUNA gaizkasaez
 
UDALERRIA 1 maila ikaS-Mina
UDALERRIA 1 maila   ikaS-MinaUDALERRIA 1 maila   ikaS-Mina
UDALERRIA 1 maila ikaS-Minaidoialariz
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)mikelo77
 
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskaraTestu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskaraOhiane Ibargoyen
 
Power point eguzki sistema
Power point eguzki sistemaPower point eguzki sistema
Power point eguzki sistemaDIB2
 

What's hot (20)

5. Harremanan ekosistemetan
5. Harremanan ekosistemetan5. Harremanan ekosistemetan
5. Harremanan ekosistemetan
 
Nerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoaNerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoa
 
Mezu elektronikoa
Mezu elektronikoaMezu elektronikoa
Mezu elektronikoa
 
Hezur Sistema
Hezur SistemaHezur Sistema
Hezur Sistema
 
Nutrizioa i
Nutrizioa iNutrizioa i
Nutrizioa i
 
Izen arruntak eta bereziak txartela
Izen arruntak eta bereziak  txartelaIzen arruntak eta bereziak  txartela
Izen arruntak eta bereziak txartela
 
Digestio Aparatua
Digestio AparatuaDigestio Aparatua
Digestio Aparatua
 
Paisaiak 1 maila IkaSMina
Paisaiak 1 maila  IkaSMinaPaisaiak 1 maila  IkaSMina
Paisaiak 1 maila IkaSMina
 
5 EKOSISTEMAK Zubia Santillana LH 4
5  EKOSISTEMAK  Zubia Santillana LH 4 5  EKOSISTEMAK  Zubia Santillana LH 4
5 EKOSISTEMAK Zubia Santillana LH 4
 
Digestio aparatua
Digestio aparatuaDigestio aparatua
Digestio aparatua
 
Digestioa eta arnasketa
Digestioa eta arnasketaDigestioa eta arnasketa
Digestioa eta arnasketa
 
Ekosistemak
EkosistemakEkosistemak
Ekosistemak
 
3 gaia lokomozio aparatua
3 gaia lokomozio aparatua3 gaia lokomozio aparatua
3 gaia lokomozio aparatua
 
LANDAREEN NUTRIZIOA.ppt
LANDAREEN NUTRIZIOA.pptLANDAREEN NUTRIZIOA.ppt
LANDAREEN NUTRIZIOA.ppt
 
EUROPAR BATASUNA
EUROPAR BATASUNA EUROPAR BATASUNA
EUROPAR BATASUNA
 
UDALERRIA 1 maila ikaS-Mina
UDALERRIA 1 maila   ikaS-MinaUDALERRIA 1 maila   ikaS-Mina
UDALERRIA 1 maila ikaS-Mina
 
12. Lurraren geruzak
12. Lurraren geruzak12. Lurraren geruzak
12. Lurraren geruzak
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
 
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskaraTestu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
 
Power point eguzki sistema
Power point eguzki sistemaPower point eguzki sistema
Power point eguzki sistema
 

Viewers also liked

Teoria de como se creo el agua
Teoria de como se creo el aguaTeoria de como se creo el agua
Teoria de como se creo el aguaAlvaro H'ghar
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaZirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaBioBalma
 
Digestio prozesua
Digestio prozesuaDigestio prozesua
Digestio prozesuaAna Egaña
 
Arnas-aparatua
Arnas-aparatuaArnas-aparatua
Arnas-aparatuaAxiersukun
 
Gaixotasun Kardiakoen Azterketarako Sarrera
Gaixotasun Kardiakoen Azterketarako SarreraGaixotasun Kardiakoen Azterketarako Sarrera
Gaixotasun Kardiakoen Azterketarako Sarreragaixotasunkardiakoak
 
Hezur sistema
Hezur sistemaHezur sistema
Hezur sistemaBioBalma
 
Zirkulazio aparatuaren eskema
Zirkulazio aparatuaren eskemaZirkulazio aparatuaren eskema
Zirkulazio aparatuaren eskemaibaiondo6a
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaZirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaKOSMODISEA
 
Ehun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehuna
Ehun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehunaEhun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehuna
Ehun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehunaAxiersukun
 
Urkiola Natural Park
Urkiola Natural ParkUrkiola Natural Park
Urkiola Natural ParkAxiersukun
 
Epitelio-ehuna
Epitelio-ehunaEpitelio-ehuna
Epitelio-ehunaAxiersukun
 
Zirkulazio aparatua 1
Zirkulazio aparatua 1Zirkulazio aparatua 1
Zirkulazio aparatua 1odiseab
 

Viewers also liked (20)

Teoria de como se creo el agua
Teoria de como se creo el aguaTeoria de como se creo el agua
Teoria de como se creo el agua
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaZirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatua
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaZirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatua
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaZirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatua
 
Odola
OdolaOdola
Odola
 
Digestio prozesua
Digestio prozesuaDigestio prozesua
Digestio prozesua
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaZirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatua
 
Arnas-aparatua
Arnas-aparatuaArnas-aparatua
Arnas-aparatua
 
Gaixotasun Kardiakoen Azterketarako Sarrera
Gaixotasun Kardiakoen Azterketarako SarreraGaixotasun Kardiakoen Azterketarako Sarrera
Gaixotasun Kardiakoen Azterketarako Sarrera
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio   aparatuaZirkulazio   aparatua
Zirkulazio aparatua
 
Hezur sistema
Hezur sistemaHezur sistema
Hezur sistema
 
Zirkulazio aparatuaren eskema
Zirkulazio aparatuaren eskemaZirkulazio aparatuaren eskema
Zirkulazio aparatuaren eskema
 
Zirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatuaZirkulazio aparatua
Zirkulazio aparatua
 
Ehun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehuna
Ehun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehunaEhun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehuna
Ehun konjuntibo propioa + ehun adiposoa + kartilago-ehuna
 
Urkiola Natural Park
Urkiola Natural ParkUrkiola Natural Park
Urkiola Natural Park
 
Epitelio-ehuna
Epitelio-ehunaEpitelio-ehuna
Epitelio-ehuna
 
Zirkulazio aparatua 1
Zirkulazio aparatua 1Zirkulazio aparatua 1
Zirkulazio aparatua 1
 
Odol aparatua
Odol aparatuaOdol aparatua
Odol aparatua
 
Ugaltze aparatua
Ugaltze aparatuaUgaltze aparatua
Ugaltze aparatua
 
Arnas aparatua
Arnas aparatuaArnas aparatua
Arnas aparatua
 

Similar to Zirkulazio-aparatua

Similar to Zirkulazio-aparatua (20)

Nahia ii
Nahia iiNahia ii
Nahia ii
 
NUTRIZINO
NUTRIZINO NUTRIZINO
NUTRIZINO
 
Nahia ii
Nahia iiNahia ii
Nahia ii
 
Nahia ii
Nahia iiNahia ii
Nahia ii
 
Nahia ii
Nahia iiNahia ii
Nahia ii
 
NUTRIZINO FUNTZINOA
NUTRIZINO FUNTZINOANUTRIZINO FUNTZINOA
NUTRIZINO FUNTZINOA
 
NUTRIZINO FUNTZINOA BIOTZA
NUTRIZINO FUNTZINOA BIOTZANUTRIZINO FUNTZINOA BIOTZA
NUTRIZINO FUNTZINOA BIOTZA
 
Nutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahiaNutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahia
 
Nutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahiaNutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahia
 
Nutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahiaNutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahia
 
Nutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahiaNutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahia
 
Digestino prozesua
Digestino prozesuaDigestino prozesua
Digestino prozesua
 
Digestino prozesua laburpena garazi Lertxundi
Digestino prozesua laburpena garazi LertxundiDigestino prozesua laburpena garazi Lertxundi
Digestino prozesua laburpena garazi Lertxundi
 
Nutrizino prozezua
Nutrizino prozezuaNutrizino prozezua
Nutrizino prozezua
 
Nutrizino prozezua
Nutrizino prozezuaNutrizino prozezua
Nutrizino prozezua
 
Nutrizino funtzinoa.
Nutrizino funtzinoa.Nutrizino funtzinoa.
Nutrizino funtzinoa.
 
Nutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nereaNutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nerea
 
Nutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nereaNutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nerea
 
Denak
DenakDenak
Denak
 
1ºgaia asier a
1ºgaia asier a1ºgaia asier a
1ºgaia asier a
 

More from Axiersukun

More from Axiersukun (20)

UGAZTUNAK 1D
UGAZTUNAK 1DUGAZTUNAK 1D
UGAZTUNAK 1D
 
HEGAZTIAK 1D
HEGAZTIAK 1DHEGAZTIAK 1D
HEGAZTIAK 1D
 
NARRASTIAK 1D
NARRASTIAK 1DNARRASTIAK 1D
NARRASTIAK 1D
 
ANFIBIOAK 1D
ANFIBIOAK 1DANFIBIOAK 1D
ANFIBIOAK 1D
 
ARRAINAK 1D
ARRAINAK 1DARRAINAK 1D
ARRAINAK 1D
 
EKINODERMOAK 1D
EKINODERMOAK 1DEKINODERMOAK 1D
EKINODERMOAK 1D
 
ARTROPODOAK 1D
ARTROPODOAK 1DARTROPODOAK 1D
ARTROPODOAK 1D
 
MOLUSKUAK 1D
MOLUSKUAK 1DMOLUSKUAK 1D
MOLUSKUAK 1D
 
ANELIDOAK 1D
ANELIDOAK 1DANELIDOAK 1D
ANELIDOAK 1D
 
KNIDARIOAK 1D
KNIDARIOAK 1DKNIDARIOAK 1D
KNIDARIOAK 1D
 
PORIFEROAK 1D
PORIFEROAK 1DPORIFEROAK 1D
PORIFEROAK 1D
 
UGAZTUNAK 1B
UGAZTUNAK 1BUGAZTUNAK 1B
UGAZTUNAK 1B
 
HEGAZTIAK 1B
HEGAZTIAK 1BHEGAZTIAK 1B
HEGAZTIAK 1B
 
NARRASTIAK 1B
NARRASTIAK 1BNARRASTIAK 1B
NARRASTIAK 1B
 
ANFIBIOAK 1B
ANFIBIOAK 1BANFIBIOAK 1B
ANFIBIOAK 1B
 
ARRAINAK 1B
ARRAINAK 1BARRAINAK 1B
ARRAINAK 1B
 
ARTROPODOAK 1B
ARTROPODOAK 1BARTROPODOAK 1B
ARTROPODOAK 1B
 
EKINODERMOAK 1B
EKINODERMOAK 1BEKINODERMOAK 1B
EKINODERMOAK 1B
 
MOLUSKUAK 1B
MOLUSKUAK 1BMOLUSKUAK 1B
MOLUSKUAK 1B
 
ANELIDOAK 1B
ANELIDOAK 1BANELIDOAK 1B
ANELIDOAK 1B
 

Zirkulazio-aparatua

  • 2. Organo nagusiak Bihotza Odol-hodiak Digeritutako elikagaiak eta arnas aparatuak hartutako oxigenoa Zeluletara joan Funtzioak: ➢ Hondakinak (CO2, urea, etab.) kanporatu ➢ Hormonak garraiatu ➢ Antigorputzak garraiatu ➢ Gorputzeko tenperatura erregulatu Bi zirkulazio-aparatu mota: - Odol-zirkulazioa - Sistema linfatikoa
  • 3. ZIRKULAZIO-APARATUAREN ANATOMIA 1.- BIHOTZA Egitura konikoa. Hiru geruza: endokardioa, miokardioa eta perikardioa. Lau barrunbe: bi aurikula eta bi bentrikulu. Toraxean kokatua. Zirkulazio-errai nagusia.
  • 4. a) Bihotzaren aurpegiak AURREKO AURPEGIA Kokapena bentrala. Eskuineko bentrikulua gehien bat. Eskuineko aurikularen eta ezkerreko bentrikuluaren artean dago. Bertatik birika-enborra irteten da eta gainean aortaren makoa dago, ezkerreko bentrikulutik irteten dena. ATZEKO AURPEGIA Eskuinean eskuineko aurikula Bertan beheko eta goiko kaba benak bukatzen dira. Ezkerrean ezkerreko aurikula Bertan birika-benak bukatzen dira. Goialdean birika-enborraren banaketa, bi birika-arteria. Enborraren banaketaren gainean Birika- enborra BEHEKO AURPEGIA Diafragmaren gainean kokatuta. Ezkerreko bentrikuluaz osatuta batez ere.
  • 5. b) Bihotzaren barrunbeak 1-Aurikulak ESKUINEKO AURIKULAn goiko eta beheko kaba benak bukatzen dira. - Kaba benen funtzioa: gorputz osoan bildutako odol ez-oxigenatua bihotzera ekartzea, bertatik biriketara oxigenatzera joateko. - Aldi fetalean, odol ez-oxigenatua eskuineko aurikulatik ezkerrekora doa bien arteko tabikean dagoen zulo obalean zehar (garapenean zehar itxi egingo da). - Bihotzaren itzulera benosoa sinu koronarioan jasotzen da. Honen zuloa, zulo obalaren azpian dago. EZKERREKO AURIKULAn birika-benak bukatu. - Birika-benen funtzioa: biriketatik odol oxigenatua bihotzera ekarri eta bertatik gorputz osora zabaldu.
  • 6. 2-Bentrikuluak ➢ Egitura: Muskulatura aurikuletakoa baino garatuagoa. ➢ Funtzioa: Bihotzera heltzen den odola biriketara eta gorputz osora bultzatu. Hormetatik luzapenak atera Muskulu papilarrak Balbula aurikulobentrikularren korda tendinosoak (Balbulen balben eta muskulu papilarren artean) Balben posizioa hauen bidez kokatu, zabaltzeko edo ixteko. ESKUINEKO BENTRIKULUtik birika-enborra irten, bentrikulura iristen den odol ez-oxigenatua biriketara eramateko. EZKERREKO BENTRIKULUtik aorta irten, biriketatik bihotzera doan odol oxigenatua gorputz osora eramateko.
  • 7.
  • 8. d) Bihotz-balbulak 1-Balbula aurikulobentrikularrak Aurikula eta bentrikuluen artean daude kokaturik, odola noranzko batean igarotzen utziz. Balba batzuen bidez osatuta. Korda tendinosoak irteten dira, hauek muskulu papilarrei batzen zaizkie. Balbulak ixtean, muskulu papilarrak gogor tenkaturik daude eta beraz, korda tendinosoek balba, aurikulara atzeratzea eragozten dute. Diastolean (bentrikuluen betetzea) balbak banatu balbula zabaldu odola aurikulatik bentrikulura Sistolean (bentrikuluen hustuketa) balbak hurbildu odola ez da igarotzen bentrikulutik aurikulara
  • 9. BI MOTA Bikuspidea edo mitrala: ezkerreko aurikula eta bentrikulua kontaktuan jarri. Bi balba. Trikuspidea: eskuineko aurikula eta bentrikulua kontaktuan jarri. Hiru balba.
  • 10. 2-Balbula sigmoideoak -Eskuineko balbula sigmoideoa/birika-enborraren balbula Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik birika-enborrera irtetea ahalbidetu. -Ezkerreko balbula sigmoideoa/ balbula aortikoa Ezkerreko bentrikulua eta aorta bereizi. Biriketatik datorren odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik gorputz osora garraiatu. Bi balbula hauek hiru balbaz osatuta daude.
  • 11. e) Bihotz-bulkadaren transmisio -sistema Estimuluak bihotzean sortzen dira, ehun muskular berezi batez: sistema exzitokonduktorea. Estimuluak ehun muskular kardiakotik garraiatu eta bihotz barrunbeen uzkurdura eragin. ATALAK • Nodulu sinusala: muskulu-zelulen plexua, goiko kaba benaren zuloaren aurrean dago. • Nodulu aurikulobentrikularra: eskuineko aurikulan sinu koronarioaren zuloaren ondoan. Nodulu sinusalean eratzen diren estimuluak, eskuineko aurikularen ehun muskularrean zehar hedatzen dira hona heldu arte. • His-en faszikulua: aurreko ataletik zuzentzen da. Bentrikulu arteko trenkadaren goiko aldean bi adarretan banatzen da (eskuin eta ezker bentrikuluetarako). • Purkinje-ren sarea: Aurreko ataleko bi adarrak adarkatu egiten dira, sare bat osatuz bi bentrikuluen inguruan.
  • 12. f) Zirkulazio koronarioa ARTERIA KORONARIOAK Balbula aortikotik atera. MOTAK -Ezkerreko arteria, bi adar Aurreko bentrikulu arteko adarra (bertako trenkadan barrena hedatu) Adar zirkunflexua: ezker barrunbeen irrigazioaz arduratu. -Eskuineko arteria: eskuinaldearen irrigazioaz arduratu. Hemendik atzeko bentrikulu arteko eta nodulu sinusalaren adarrak irteten dira. BENA KORONARIOAK Bihotz-muskuluaren azalean agertu eta sinu koronarioan bukatu. Azken hau eskuineko aurikulan bukatu.
  • 13.
  • 14. 2.- ODOL-HODIAK Funtzio nagusia Odolaren garraioa Hiru geruzaz dago osatuta: ▪ Tunika intimoa: ehun konektiboz inguratuta, zelula endotelialez osatua. Honek elikagaien, uraren eta gasen elkartrukea ahalbidetzen du. Arterietan, geruza honi zuntz elastikoz osatutako mintz bat, barruko mintz elastikoa, gehitzen zaio. ▪ Erdiko tunika: zelula muskular leunez osatuta dago eta, bereziki, hemodinamikan hartzen du parte. ▪ Tunika adbentizioa: odol-hodiak inguruko egiturekin batzen ditu. Arterietan, geruza honen kanpoko aldean, kanpoko mintz elastikoa agertzen da.
  • 15.
  • 16. Bi zirkulazio mota: -Zirkulazio txikia: Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik irteten da eta, birika-arterien bidez, biriketara doa. Bertan odola oxigenatu ondoren, birika-benetatik ezkerreko aurikulara doa, ezkerreko bentrikulura igarotzeko. -Zirkulazio nagusia: Odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da eta aortan zehar gorputz guztira iristen da; bestalde, gorputzeko odol ez-oxigenatua kaba benetan jasotzen da, eskuineko aurikulan bukatuz, odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulura igarotzeko.
  • 17. a) Arteriak Sistolean zehar, aortak eta bihotzetik hurbil dauden arteria nagusiek presio handia jasan behar dute, beraien zuntz elastikoak luzatzen direlarik, bihotzetik irteten den odola jasotzeko. Diastolean, ordea, indar horiek beren egoerara bueltatzen dira eta odola kanpoaldera zuzendua izango da. Tentsio arteriala sistoleko 120 mmHg-tik diastoleko 80 mmHg-ra jaitsi daiteke.
  • 18. 1) Goranzko aorta 2) Aortaren makoa 3) Enbor brakiozefalikoa 4) Ezkerreko karotida arteria komuna 5) Ezkerreko arteria subklabioa 6) Beheranzko aorta 7) Aortaren atal torazikoa 11) Aortaren atal abdominala 18) Arteria iliako komuna
  • 19. b) Benak Normalean, benen horma arteriena baino meheagoa izaten da eta tentsio gutxirekin erraz erlaxa daiteke. Beraz, sistema benosoan zirkulazioaren tentsioak funtzio garrantzitsua du. Arteriekin batera, bena sateliteak doaz. Arterietara odola heltzen denean, hauen horma dilatatu egiten da, bena sateliteen barrunbea txikiagotuz. Benen uzkurduraz eta hauek dituzten balbula sigmoideoei esker, odola bihotzerantz bultzatzen da.
  • 20. 1) Goiko kaba bena 2) Bena brakiozefalikoa 6) Beheko kaba bena 7) Bena iliako komunak 8) Giltzurrun-benak 9) Bena espermatikoak edo obarikoak 10) Gibeleko benak 12) Azigo bena 13) Sahietsarteko benak
  • 21. c) Kapilarrak Odolaren eta gorputzeko ehunen artean burutzen den metabolitoen eta gasen elkar trukaketa kapilarrek osatzen duten zabalera handiak laguntzen du. Kapilarrak goputzeko ehun guztietan daude, hauetan izan ezik: azaleko epitelio poliestratifikatuak, begiko korneak, begiaren kristalinoak eta ehun kartilaginosoak. Kapilar-sare bakoitza arteria batetik dator; beraz, arteria buxatzen denean (tronbosia edo enbolia), ehunaren hipoxia (oxigeno falta) eta nekrosia gertatzen da.
  • 22. Kapilarren hormak zelula endotelialez osatutako geruza bakar batez eta mintz basalaz osatuta daude. Endotelioarekin batera, zelula berezi batzuk agertzen dira: perizitoak. Hauen funtzioa ezezaguna da.
  • 23. Zirkulazio fetala Aldi fetalean, elikagai eta oxigenoaren ekarpena plazentaren bidez burutzen da. Amarengandik datorren odol oxigenatua, bena unbilikaletik gibela zeharkatuz, beheko kaba benara zuzentzen da eta hemendik eskuineko aurikulara. Beraz, eskuineko aurikulara heltzen den odola ez dago guztiz oxigenatua, beheko kaba benak dakarren odol ez-oxigenatuarekin nahasten baita.
  • 24. Eskuineko aurikulatik odola, horma interraurikularrean dagoen zulo obaletik igaroz, ezkerreko aurikulara joango da eta hemendik ezkerreko bentrikulura, aortatik gorputz osora joateko. Odola aortan dagoenean, gorputz osora garraiatuko da, ehunek elikagaiak eta oxigenoa jaso dezaten. Aortatik arteria unbilikalak irtengo dira eta hauek zuzenean plazentara joango dira.
  • 26. Bihotz-bulkadaren eraketa eta transmisioa Nodulu sinusalean ekintza-potentziala sortu ondoren, zuntz muskular kardiakoetara pasatzen da. Bertan, ekintza-potentzialaren despolarizazioa zuntz kardiako normaletan baino luzeagoa izango da. Hori, kaltzio-kanal berezi batzuei esker gertatzen da. Kaltzio-sarrera horren bidez, aktina-miosina zuntzek uzkurdura eragiteko behar duten kaltzioa lortzen dute.
  • 27. Bihotza minutuko 70-80ko maiztasunez errepikatzen da.
  • 28. Nodulu sinusalean sortutako bulkada kardiakoa aurikula osora zabaltzen da, norabide guztietan. Aurikulen muskulu-zuntzak aldi berean uzkur daitezen, bihotzak transmisio-sistema berezia du. Sistema horrek zelula muskularrek baino bost aldiz arinago garraiatzen du bulkada kardiakoa. Nodulu sinusalean sorturiko bulkada kardiakoa nodulu arteko bideen bitartez aurikula guztietan zehar garraiatzen da.
  • 29. Beraz, nodulu sinusalean bulkada kardiakoa sortu eta geroago bulkada hori nodulu aurikulobentrikularrera heltzen da. Gero, bulkada atzeratu egingo da, nodulu aurikulobentrikularreko zuntzak askoz txikiagoak baitira. Tamaina-desberdintasun horrek atzerapena eragingo du.
  • 30. Atzerapen hori nerbio sinpatikoen estimulazioak txikiagotu egiten du eta nerbio parasinpatikoak luzatu.
  • 31. Nodulu aurikulobentrikularreko atzerapen honen bidez, aurikulek uzkurtu eta beren edukia bentrikuluetara bidali ahal izango dute. Ondoren, bulkada kardiakoa nodulu aurikulobentrikularretik His-en faszikulura abiatuko da.
  • 32. Purkinje-ren zuntzek bulkada hain abiadura handiz garraiatzen dutenez, bentrikuluetako ia zuntz guztiak aldi berean uzkurtuko dira.
  • 33. Bihotzeko muskulu-zelula eta transmisioan espezializaturiko zelulak kitzikatu ondoren, aldi errefraktario gertatzen da. Honen bidez, ez dira uzkurdura jarraituak sortarazten, bi uzkurduraren artean erlaxazio-unea sortuz eta bihotzaren uzkurdura-erritmo normala ahalbidetuz.
  • 34. Nodulu sinusalak eragindako erritmoa erritmo sinusala (70-80 taupada/min.) deitzen da. Horrek huts egiten badu, nodulu aurikulobentrikularrak jokatuko du erritmo nodala (50 taupada/min.) sortaraziz. Azken honek ere huts egiten badu, bentrikuluetako muskuluak egingo du lan hori, erritmo idiobentrikularra (30-40 taupada/min.) eraginez. https://www.youtube.com/watch?v=eh5U7cKsL0Q
  • 35. Bihotz-funtzioaren kontrolaBihotzeko muskulu-zelula guztiek berez despolarizatzeko eta birpolarizatzeko ahalmena dute. Horri kronotropismoa deritzogu. Dromotropismoa, sortutako bulkadak transmititzeko ahalmena da eta, inotropismoa, indar jakin batez uzkurdura sorrarazteko ahalmena.
  • 36. Maiztasun normala 50-100 taupadakoa da. Ariketa fisiko, sukar edo emozioen ondorioz, maiztasuna areagotu egiten da; lotan, aldiz, moteldu. Egoera normalean 100etik gorakoa denean takikardia da, eta 50etik behera bradikardia da.
  • 37. Nahiz eta bulkaden maiztasuna kontrolatzeko sistemak izan, horri eragiten dioten nerbio-kinada estrintsekoak ere badaude. Egoera normalean, nerbio- kinada hauek nerbio-sistema autonomotik datoz. Sistema parasinpatikoaren estimulazioak taupaden maiztasuna txikiagotzen du, potasioarekiko iragazkortasuna handitu egiten baitu. Estimulazioa oso handia bada, bihotza gelditu daiteke.
  • 38. Sistema sinpatikoak aurrekoaren kontrako funtzioa betetzen du: nodulu sinusalaren despolarizazio-maiztasuna handitu egiten du, takikardia sorraraziz. Bulkada kardiakoaren transmisio-abiadura handitu egingo du, aurikula eta bentrikuluen uzkurketen arteko atzerapena murriztuz. https://www.youtube.com/watch?v=1I1t94K9FJo Adibide bat.
  • 39. Inotropismoa handitzen duten faktoreak inotropiko positiboak dira eta, txikiagotzen dutenak inotropiko negatiboak. Frank-Starling-en legearen arabera, diastolean bihotza zenbat eta gehiago bete, sistolean hainbat eta odol gehiago kanporatuko da. Diastolean odol asko sartzen bada, zuntz kardiakoak gehiago luzatuko dira, gero sistolean uzkurduraren indarra ere handiago izango delarik. Hau da, aldagai intrintsekoa. Baina inotropismoa aldatzen duten faktoreen artean aldagai estrintsekoak ere baditugu. Nerbio-sistema autonomoak ere kontrolatzen baitu uzkurdura- indarra.
  • 40. Ziklo kardiakoa Ziklo kardiakoa bi taupadaren arteko multzoa da. Bihotzeko lau barrunbeek duten erlaxazio-aldiari diastole deritzo. Honen ondorengo uzkurdura-aldia sistolea da. Aurikulen sistoleak bentrikuluen diastolearen bukaerarekin bat egiten du. Bentrikuluen uzkurdura aurikulak zabalduta daudenean gertatzen da.
  • 41. Nodulu sinusalean sortutako bulkada aurikuluetan zehar hedatzen da uzkurdura eraginez. Horrenbestez, aurikulen uzkurketek balbula aurikulobentrikularretik (trikuspidea eta mitrala) bentrikuluetara bultzatzen dute odola. Bentrikuluak bete direnean balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira, sistole bentrikularra hasiko delako.
  • 42. Fase honen ondoren, bentrikuluetan dagoen presioa jaitsi egiten da, muskuluak erlaxatu egiten direlako. Ondorioz, odolak arterietatik bihotzerako bidea hartuko du, balbula sigmoideoak itxiz. Bentrikuluen sistolean zehar bentrikuluetan dagoen presioa altua da eta balbula aurikulobentrikularrak itxita daude. Aurikulak uzkurtzen direnean bertan zegoen odol guztia bentrikuluetara joango da, ziklo berriari hasiera emanez.
  • 43. Ziklo kardiakoan honako aldi hauek bereizten dira: Sistolea: balbula aurikulobentrikularra ixten den unetik balbula sigmoideoak itxi artekoa. Diastolea: ziklo kardiakoaren gainerako aldiak hartzen ditu. https://www.youtube.com/watch?v=qsFXPsz7_Hs
  • 44. Hemodinamika: odol-fluxuak hodi eta bihotzean zehar betetzen dituen lege fisikoen azterketa. Odol-fluxua zirkulazio sistemako puntu batetik denbora unitateko pasatzen den odol bolumena (ml/s) da, eta presio gradientearekiko zuzenki eta erresistentziekiko alderantziz proportzionala da.
  • 45. Odola presio ezberdintasunengatik mugitzen da zirkulazio sisteman zehar, presio handia dagoen lekutik presio txikiagokorantz. Bihotzeko ezkerreko bentrikulutik urruntzen garen heinean, hodietako presioa jaitsiz doa. Sistolean aortako presioa 120 mmHg da, eta diastolean, 80 mmHg. Arterietara 35 mmHg-ko presioarekin heltzen da, eta eskuineko aurikulara 0-5 mmHg-rekin heltzen da. Hasierako eta amaierako presio diferentzia horrek odola mugiarazten du.
  • 46. Odol-fluxuaren aurkako erresistentzia, odolak hodien hormekin duen marruskadurak eragiten du. Bihotzak lan gehiago egin behar du erresistentzia hori gainditzeko. Hodien erresistentzia hiru aldagaien menpe dago: -Hodien luzera: zirkulazio-sisteman hodiak nahiko luzeak dira, eta horrek erresistentzia gehitzen du. -Odolaren likatasuna: zenbat eta odol likatsuagoa izan, erresistentzia gero eta handiagoa izango da. Odolaren likatasuna hematokritoen menpe dago. -Hodien erradioa: hau da aldagai garrantzitsuena, arrazoi hauengatik: +Nerbio-sistema autonomoak hodien erradio erregula dezake. Bere sistema sinpatikoak hodiak uzkurtzen ditu, eta parasinpatikoak zabaldu. +Odol-hodien erradioan aldaketa txiki batek ondorio garrantzitsuak ekar ditzake. ODOL-FLUXUA: ERRESISTENTZIA
  • 47.
  • 48. Presio arteriala: odolak arterien hormen aurka azalera-unitateko eragiten duen indarra. Arteria-zirkuitu osoan presio handiena presio sistolikoa da, diastolean presioa txikituz doa txikienera heldu arte. Presio sistoliko eta diastolikoaren arteko kendura presio diferentziala edo pultsuaren presioa da.
  • 49. Batez besteko presio arteriala (BPA) ziklo kardiako osoko presioen batez bestekoa da. Gastu kardiakoaren (GK) eta erresistentzia periferikoen guztizkoaren (EPG) menpe dago. -Gastu kardiakoa: bentrikuluak minuturo ponpatzen dituzten odol litroak dira. GK handitzen bada, arterietan odol gehiago sartzen da eta presioa igotzen da. -Erresistentzia periferikoen guztizkoa: hau igotzen bada, BPA neurri berean igoko da, odol-fluxua konstante mantendu ahal izateko. BATEZ BESTEKO PRESIO ARTERIALA
  • 50. Presio diferentziala normalean 40 mmHg-koa izaten da. Pertsona zaharrengan handiagoa da, arteriek elastikotasuna galtzen dutelako. Elastikotasuna galtzen denean, presio sistolikoak gora egiten du eta presio diastolikoa berdin mantentzen da edo behera egiten du. PRESIO DIFERENTZIALA Pultsu uhina arteria-sisteman gertatzen diren presio aldaketen eraginez sortzen da. Honen intentsitatea presio diferentzialaren menpe dago. PULTSU UHINA
  • 51. Presio arteriala faktore hauek baldintzatzen dute: -Adina: 15 urterekin presioa txikiagoa da 65 urterekin baino, elastikotasuna txikiagotu delako eta erresistentzia handitu. -Sexua: 40-50 urtera arte emakumeengan gizonengan baino baxuagoa da, baina menopausiaren ondoren, balioak handiagoak dira. -Pisua: pertsona gizenek presio altuagoa dute. -Jarrera: zutik egonda, bihotzetik behera dauden arterien presioa handiagoa da. PRESIO ARTERIALAREN BALDINTZAK
  • 52. Funtzioak: -Benen odola kapilarretatik bihotzera itzultzea. -Benen zabalkortasunari esker, beren barnean odol bolumen handiak hartzeko ahalmena dute. -Odola bihotzera itzularaztea, ponpa benosoaren bidez.
  • 53. Presio benosoa jaitsi egiten da bihotzera hurbiltzen den neurrian. Presio benoso motak: -Presio benoso zentrala (PBZ): eskuineko aurikula eta toraxeko bena handietan. GKren menpe dago. -Presio benoso periferikoa (PBP): toraxetik kanpo dagoen edozein benaren presioa. Grabitate-indarrak eragin handia dauka. PRESIO BENOSO MOTAK
  • 54. Itzulera benosoa, minutuko kapilarretatik eskuineko aurikulara doan odol-kantitatea da. Itzulera benosoa mugatzen duten aldagaiak: -Presio-gradientea: PBPren eta eskuineko aurikularen arteko presio diferentziala da. PBZ handitzen bada, itzulera benosoa txikiagotu egiten da, eta PBP igotzen bada, itzulera benosoa hobetzen da. -Bolemia: odol-bolumena handiagoa denean PBP handitzen da, itzulera benosoa hobetuz. -Benen zabalkortasuna: benetan odol-bolumena oso handia denean, GK jaisten da, beraz, presio arteriala ere bai. -Zirkuitu benosoaren erresistentzia: itzulera benosoa eta erresistentzia alderantziz proportzionalak dira. Erresistentzia handiko guneetan presio benosoa handitu behar da itzulera benosoa konstante mantentzeko. ITZULERA BENOSOA
  • 55. Ponpa benosoaren osagaiak: -Balbulak: beheko gorputz adarretako benak bi plexuz osatuta daude, azalekoa eta sakona. Plexu biak komunikatuta daude eta lotura hori egiten duten benek odola azaleko benetara soilik pasatzen uzten duten balbulak dituzte. Bestalde, azaleko eta sakoneko benek badituzte odola bihotzerako noranzkoan soilik pasatzen uzten dituzten balbulak ere. Balbula sistema honek ez dio odolari atzerantz joaten uzten. -Ponpa muskularra: beheko gorputz adarretako benak muskulu eskeletikoz inguratuta daude. Ariketa egitean, muskuluek benak konprimatzen dituzte barneko odola mugiaraziz. -Ponpa toraxabdominala: arnasgoran kaxa torazikoa handitu egiten da eta barneko presioa negatibo bihurtzen da, presio gradientea handiagoa eginez. Arnasgoran presio abdominala positibo bihurtzen da, benak konprimatuz. Konprimatze horrek odola bihotz aldera bultzatzen du. PONPA BENOSOA
  • 56.
  • 57. Bi mekanismoren bidez burutzen da: -Mekanismo nerbiosoa: organismoko hodi guztiak (kapilarrak eta benulak kenduta) sistema sinpatikoaz inerbaturik daude. Sinpatikoak arteriolen muskulu leuna estimulatzen du, tonu basal izeneko egoera ezarriz. -Mekanismo humorala: katekolaminak eta angiotentsinak odol- hodiak uzkurtzen dituzte.
  • 58. Erregulazio orokorraren funtzioak: -Odol-kantitate handiak larruazalera bidaltzea, gorputzeko tenperatura erregulatzeko. -Bihotzak odol nahikorik ponpatzen ez badu, sinpatikoak hain garrantzitsuak ez diren arteriolak ixten ditu, odola garunera eta bihotzera joan dadin.
  • 59. SISTEMA LINFATIKOA Gorputzeko ehunetan , gasen eta elikagaien elkartrukearen ondoren, ehunen odol-kapilarretatik linfa likidoa ateratzen da. Linfa bereizten da odoletik, ur gehiago eta albumina gutxiago dauzkalako eta linfozitoak bakarrik dauzkalako. Linfan ere koagulatzeko gaitasuna duen fibrinogenoa agertzen da.
  • 60. ORGANO LINFATIKOAK Sistema immunearen funtzio gehienak organo linfatikoetan gauzatzen dira. Bi talde nagusitan banatzen dira: • Lehen mailako organo linfatikoak: timoa eta hezur-muina. • Bigarren mailako organo linfatikoak: gongoil linfatikoak, barea, amigdalak eta hesteen mukosari lotutako ehun linfoidea.
  • 61. TIMOA Mediastinoan perikardioaren gainean eta esternoiaren atzealdean kokatzen dena. Haurrengan eta nerabeengan guztiz garatuta dago, baina helduengan gantz-ehun bihurtzen da. Timoa bi lobuluz osatuta dago eta lobulu bakoitza lobulutxoz. Lobulutxoen azala timozito izeneko linfozito txikiz osatuta dago eta muina osatzen duen oinarrizko gaia, Hassal-en korpuskuluek eratzen dute. Timoak hiru funtzio nagusi ditu: • Linfozitoak eratzen ditu eta hauek bigarren mailako organoetara joango dira. • Odolera jariatzen duen gai baten bidez (gai humorala) organo linfatikoetan immunoblastoen heldutasuna eragiten du. • Linfozitoek sortzen dituzten antigorputzek gai arrotzen aurka bakarrik eraso dezaten arduratzen da.
  • 62. GONGOIL LINFATIKOAK Ehun konektiboz inguratutako indaba itxurako organo milimetrikoak dira. Hauetatik trabekula batzuk barrurantz zuzentzen dira lobulutxoak mugatuz. Gongoil linfatikoen azalean linfozitoak kokatzen dira folikuluak eratuz. Folikuluetan B linfozitoak gordetzen dira eta folikuluen azalean berriz T linfozitoak. Lehen mailako eta bigarren mailako folikuluak bereizten dira. Lehen mailako folikuluetan linfozito txikiak agertzen dira eta bigarren mailako folikuluan, berriz, oroimeneko linfozitoak. Hodi linfatiko aferenteek linfa gongoilera garraiatzen dute eta hodi eferenteetatik linfa gongoiletik ateratzen da.
  • 63. BAREA Diafragmaren azpialdean kokatzen den organo linfoerretikularra da, odol- zirkulazioan tartekatuta dagoena. Bere eginkizunak: • Eritrozitoen fagozitosia eta desintegrazioa. • Odol-iragazketa. • Sistema immuneko gaien edo substantzien sintesia. Bareak bi aurpegi ditu: diafragmatikoa eta biszerala. Gainera bi atal nagusi bereizten dira: • Mami zuria: folikulu linfoidez osatua. • Mami gorria: sinu benosoz, eritrozitoz eta ehun erretikularrez osatua.
  • 64. AMIGDALAK Faringearen alde bukonasalean kokatzen dira. Amigdala bakar bat agertzen da amigdala faringeoa eta besteak bikoitzak dira, amigdala palatinoak eta amigdala lingualak. Amigdaletan ehun linfoidea folikuluak eratuz agertzen da.
  • 65. HESTEEN MUKOSARI LOTUTAKO EHUN LINFOIDEA Heste meharraren azkeneko atalean (ileona) agertzen da batez ere. Hemen ere folikuluak daude Peyer-en plakak eratuz.
  • 66. HODI LINFATIKOAK Hodi linfatikoak sistema-benosoarekin batera joaten dira eta odola garraiatu beharrean linfa eramaten dute. Hauek organoen ehun konektiboen drenaje funtzioa betetzen dute. Gorputzeko hodi linfatikoak enbor linfatikoetan batzen dira eta hauek bost enbor nagusi osatzen dituzte: • Ezkerreko eta eskuineko enbor lunbarrak: beheko gorputz-adarretako, pelbiseko, sistema urogenitala eta abdomeneko hormaren hainbat ataletako linfa jasotzen dute. • Heste-enborra: goiko eta beheko arteria mesenterikoaren irrigazio eskualdearen linfa jasotzen du. • Ezkerreko eta eskuineko enbor bronkomediastinikoa: bihotzeko, biriketako eta mediastinoko linfa jasotzen du. • Eskuineko eta ezkerreko enbor subklabioa: bena subklabioarekin batera doa. • Eskuineko eta ezkerreko enbor jugularra: barneko bena jugularrarekin eta subklabioarekin batera dagoen hodi linfatikotako linfa jasotzen dute.
  • 67.
  • 68. PATOLOGIA. HIGIENE ETA PREBENTZIO ARAUAK Herrialde garatuetan medikuntzan egin diren aurrerapen ugarien ondorioz, transmititzen diren gaixotasunak gutxitu egin dira, baina gaixotasun kronikoak bi faktore hauen eraginez areagotu egin dira: alde batetik, biztanleriaren zahartze-prozesua eta, bestetik, arrisku-faktoreen gehikuntza. Herrialde hauetan patologiarik garrantzitsuenak eritasun kardiobaskularra eta minbizia dira.
  • 69. ERITASUN KARDIOBASKULARRA ❖ Herrialde garatuetako heriotza guztien %40-50 eragiten dute. ❖ Garrantzi handiena duten gaixotasunak kardiopatia iskemikoa eta eritasun zerebrobaskularra dira. ❖ Lehen mailako prebentzioak izugarrizko garrantzia du. ❖ Arrisku-faktoreak: -Tabakismoa: kardiopatia iskemikoekin eta odol-hodien gaixotasunekin erlazio zuzena du. Prebentzio-neurri bakarra erretzeari uztea da. -Antisorgailu oralak: pilulak hartzen dituzten emakumeek kardiopatia iskemikoa garatzeko arrisku handiagoa dute.
  • 70. -Hiperkolesterolemia eta dieta: gorputzeko kolesterola ez da 200 mg/dl baino altuagoa izan behar, bestela eritasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku handia baitago. LDL-kolesterola ere ez da neurri handian eduki behar. Bestalde HDL-kolesterola zenbat eta handiagoa izan, arriskua gero eta txikiagoa da. Adinak garrantzi handia du kolesterol mailan. Gizonengan, areagotu egiten da 20 urtetik 50 urtera eta emakumeengan menopausiarekin. Lehen mailako prebentzioa: faktore garrantzitsuena dieta da, beraz, kolesterola kontrolatzeko ezinbestekoa da osasun hezkuntza. Bigarren mailako prebentzioa: biztanleriari kolesterol neurriak kontrolatu behar zaizkio.
  • 71. -Hipertentsio arteriala: gaixotasun kronikoen artean, garrantzitsuena odol- hodien patologia hipertentsiboa da. Ez bada garaiz tratatzen gorputzeko errai garrantzitsuenak lesionatzen ditu. Presio diastolikoaren miaketa da gaixotasun hau kontrolatzen duen metodorik garrantzitsuena, beti 90 mmHg baino gutxiagokoa izan behar duelarik. Arrisku-faktore nagusienak: dieta (gatzaren kontsumoa batez ere); loditasuna, glukosarekiko intolerantzia, alkoholaren kontsumoa, faktore genetikoak eta faktore psikosozialak. Ariketa fisikoak arriskua gutxitzen du eta tabakismoak ez du gehitzen.