NUTRIZINO FUNTZINOA 
Nutrizino funtzinoa, elikagaiak eta oxigenoa zelulei heltzeko prozesua da eta lau 
aparatuk hartzen dabe parte: digestino, arnas, zirkulazino eta iraitz aparatuak. 
DIGESTINO PROZESUA 
Digestino prozesuaren eginkizuna, elikagaiak txikitzea eta holan zeluletara heltzea da. 
Ahoan elikagaiak gure hortzeriarekin txikitu eta txu guruinek botaten daben 
txuarekin, elikadura boloa sortzen da. 
Elikadura bolo hori, faringea eta hestegorria zeharkatuz urdailera heltzen da. 
Urdailaren kardiatik sartu, bertako urin gastrikoekin nahastu eta elikadura bolo hori 
kimo bihurtuz irteten dau pilorotik.
Kimo hori heste meharrean pankreako urinekaz, behazunagaz, eta heste urinakaz 
nahastu eta kiloa bihurtzen da, eta bertako ia abdominal guztia okupatzen dauzan 6 
metroko tolesturetatik odolera heltzen da. 
Heste lodiak daukan metro batean 3 zati dagoz:itsua apendizearen goian, kolona heste 
lodiaren bidea eta ondestea uzkiaren goikoa. Bertan gorputzak aprobetxatu ez dauzan 
substantziak gorozki bihurtu eta uzkiaren bidez kanporatzen dira.
GURUIN ERANTSIAK 
Guruin erantsiak janaria errezago digeritzeko substantziak botaten dabezan organoak 
dira. 
GURUINA ZER BOTA? NON? 
Txu guruinak Txua Ahoan 
Urdail guruinak Urin gastrikoak Urdailan 
Heste guruinak Heste urinak Hestean 
Pankreak Pankreako urinak Hestean 
Gibelak Behazuna Hestean
ARNAS APARATUA 
Arnas aparatua, oxigenoa hartzeaz eta karbono dioxidoa botatzeaz arduratzen da, 
gero oxigenoa gorputz osoko zeluletara heltzeko. 
Arnas aparatua arnasbidez eta birikiz osotuta dago. 
Arnasbideak airearen bideak dira: sudur hodiak, faringea, laringea, trakea eta 
bronkioak. 
Sudur hobietatik airea sartu eta irten egiten da. Airea sartzerakoan sudur hodiek 
aire hori garbitu, berotu eta hezetu egiten dabe. 
Faringetik airea laringera heltzen da.
Laringearen sarreratik, epiglotisatik, airea sartu egiten da gero trakeara heltzeko. 
Laringean ahots kordak dagoz eta airea bertatik pasten danean bibratu egiten dabe. 
Trakeak, hainbat eraztun daukaz eta bronkio bitan amaitzen da. 
Bronkioak airea birikietara sartzen dabe, eta bronkioen muturretan bronkioloak 
dagoz.
Birikiak organo arol 2 dira eta bakotzaren barruan bronkioloen muturretan albeoloak 
dagoz. 
ARNASKETA PROZESUA 
Arnasketa mugimenduak arnasgorea eta arnas behera dira eta airea birikietara 
sartzeko mugimendua da. 
Gasen trukea albeoloetan gertatzen da eta oxigenoa odolera doa eta karbono dioxidoa 
arnasbeheran kanporatzen da
ZIRKULAZINO APARATUA 
Zirkulazino aparatuaren osagaiak: bihotza, odol basoak eta odola dira. 
Bihotza gorputzeko organorik garrantzitsuena da. Toraxaren ezkerraldean dago eta 
odola gorputz osora bultzatzen dau. 
Lau zati daukaz: ezkerreko aurikulua eta bentrikulua balbula mitralaz bereiztuz eta 
eskumako aurikulua eta bentrikulua balbula trikuspideaz bereiztuz. 
Odol basoak odolaren zirkuitu itxia osotzen daben tamaina guztietako hodiak dira. 
Lodieraren arabera 3 motatakoak dagoz: arteriak, benak eta kapilarrak. 
Arteriek odola bihotzetik gorputz osoko organoetara eroaten dabe eta biriki arteria 
eta aorta arteria dagoz. 
Benek organoetako odola bihotzera daroe, biriki eta kaba benek. 
Kapilarrak hodi oso meheak dira eta arteriak eta benak lotzen dabez.
Odola bihotzak bultzatzen dauan eta odol basoetatik zirkulatzen dauan likidoa da. 
Odolak, mantenugaiak eta oxigeno garraiatu eta karbono dioxidoa eta hondakinak batu 
egiten dauz. Odola plasmaz eta zelulez osotuta dago. 
Plasmea likido hori bat da eta bertan zelulek flotatu eta digestinoak sortutako 
mantenugaiak garraiatzen dauz. 
Plaketek zauriak ixten dabez odol gehiago ez irteteko. 
Globulu zuriek infekzioetatik babesten gaitue. 
Globulu gorriek oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dabe. 
ODOL ZIRKULAZINOA 
Odol zirkulazinoan 2 zirkuitu bereizten dira: zirkulazino txikia edo birikietakoa eta 
zirkulazino nagusia edo orokorra. 
Zirkulazino txikian odola bihotzetik birikietara eta birikietatik bihotzera doa. 
Eskumako bentrikulutik biriki arteriak karbono dioxidoa daroa birikietara gero 
karbono dioxido hori kanporatzeko eta ezkerreko aurikulara biriki bena sartzen da 
oxigenoagaz, gero oxigenoa gorputz osoko zeluletara heltzeko.
Zirkulazino nagusian odola bihotzetik gorputz osora eta gorputz osotik bihotzera doa. 
Ezkerreko aurikulara sartu dan oxigenoa, balbula mitrala zeharkatuz ezkerreko 
bentrikulura doa eta aorta arteriatik oxigeno hori gorputz osoko zeluletan banatzen 
da, eta gorputz osoko zeluletan sortu dan karbono dioxidoa, kaba benak bihotzeko 
eskumako aurikulutik sartzen dau, gero balbula trikuspideaz eskumako bentrikulura 
heltzeko, eta holan biriki arteriak karbono dioxidoa birikietara eroateko. Eta holan 
beti zirkuito berdina. 
BIHOTZAREN TAUPADAK 
Odola gorputzeko zelula guztietara heldu daiten bihotzak bi modutako taupadak 
egiten dauz. 
Sistolean bihotza uzkurtu egiten da eta bertan dagoan odola arterietara bultzatzen 
da. 
Diastolean bihotza erlaxatu egiten da eta benetako odolaz beteten da.
IRAITZ APARATUA 
Iraitz aparatuak gorputzerako substantzia toxikoak kanporatzen dauz. 
GERNU SISTEMEA 
Gernu sistemak hondakin ez-gaseosoak kanporatzen dauz. Horretan kuntzurrunek, 
ureterrek, maskuriak eta uretreak hartzen dabe parte. 
Kuntzurrunak bizkarrazurreko 2 organo dira. Odola iragazten dabe hondakinak 
erauzteko. Kuntzurrunek substantzia horreek gorde egiten dabez gero urarekin 
nahasteko eta gernua sortzeko. 
Ureterrak gernua kuntzurrunetatik maskurira eroaten daben bi hodi dira.
Maskuria organo bat da eta gernua gordetzen dau kanporatu arte. Gernua irtetea nahi 
ez dogunean, esfinterra dauka barrualdean eta itxi egiten da eta txisa egitean ireki, 
eta litro laurden gernu dagoanean pixagurea daukagu. 
Uretra hoditik gernua kanporatzen dogu.
IZERDI GURUINAK 
Azala gorputzeko organo handiena da eta bertan izerdi guruinak dagoz. Izerdi 
guruinek 2 funtzio daukiez: hondakinak kanporatzea eta gorputza freskatzea. 
Izerdi guruinek hurbil dagozan hondakinak kanporatzen dabez, izerdia sortuz:gatzez 
eta %99 urez. Izerdia azala kanpoaldeagaz lotzen daben poroen bidez kanporatzen da. 
Izerdi guruinek gorputzeko tenperatura kontrolatzen dabe bero daukagunean 
gorputza izerdiz errefreskatuz. 
NEREA BILBAO

Nutrizino funtzinoa nerea

  • 1.
    NUTRIZINO FUNTZINOA Nutrizinofuntzinoa, elikagaiak eta oxigenoa zelulei heltzeko prozesua da eta lau aparatuk hartzen dabe parte: digestino, arnas, zirkulazino eta iraitz aparatuak. DIGESTINO PROZESUA Digestino prozesuaren eginkizuna, elikagaiak txikitzea eta holan zeluletara heltzea da. Ahoan elikagaiak gure hortzeriarekin txikitu eta txu guruinek botaten daben txuarekin, elikadura boloa sortzen da. Elikadura bolo hori, faringea eta hestegorria zeharkatuz urdailera heltzen da. Urdailaren kardiatik sartu, bertako urin gastrikoekin nahastu eta elikadura bolo hori kimo bihurtuz irteten dau pilorotik.
  • 2.
    Kimo hori hestemeharrean pankreako urinekaz, behazunagaz, eta heste urinakaz nahastu eta kiloa bihurtzen da, eta bertako ia abdominal guztia okupatzen dauzan 6 metroko tolesturetatik odolera heltzen da. Heste lodiak daukan metro batean 3 zati dagoz:itsua apendizearen goian, kolona heste lodiaren bidea eta ondestea uzkiaren goikoa. Bertan gorputzak aprobetxatu ez dauzan substantziak gorozki bihurtu eta uzkiaren bidez kanporatzen dira.
  • 3.
    GURUIN ERANTSIAK Guruinerantsiak janaria errezago digeritzeko substantziak botaten dabezan organoak dira. GURUINA ZER BOTA? NON? Txu guruinak Txua Ahoan Urdail guruinak Urin gastrikoak Urdailan Heste guruinak Heste urinak Hestean Pankreak Pankreako urinak Hestean Gibelak Behazuna Hestean
  • 4.
    ARNAS APARATUA Arnasaparatua, oxigenoa hartzeaz eta karbono dioxidoa botatzeaz arduratzen da, gero oxigenoa gorputz osoko zeluletara heltzeko. Arnas aparatua arnasbidez eta birikiz osotuta dago. Arnasbideak airearen bideak dira: sudur hodiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak. Sudur hobietatik airea sartu eta irten egiten da. Airea sartzerakoan sudur hodiek aire hori garbitu, berotu eta hezetu egiten dabe. Faringetik airea laringera heltzen da.
  • 5.
    Laringearen sarreratik, epiglotisatik,airea sartu egiten da gero trakeara heltzeko. Laringean ahots kordak dagoz eta airea bertatik pasten danean bibratu egiten dabe. Trakeak, hainbat eraztun daukaz eta bronkio bitan amaitzen da. Bronkioak airea birikietara sartzen dabe, eta bronkioen muturretan bronkioloak dagoz.
  • 6.
    Birikiak organo arol2 dira eta bakotzaren barruan bronkioloen muturretan albeoloak dagoz. ARNASKETA PROZESUA Arnasketa mugimenduak arnasgorea eta arnas behera dira eta airea birikietara sartzeko mugimendua da. Gasen trukea albeoloetan gertatzen da eta oxigenoa odolera doa eta karbono dioxidoa arnasbeheran kanporatzen da
  • 7.
    ZIRKULAZINO APARATUA Zirkulazinoaparatuaren osagaiak: bihotza, odol basoak eta odola dira. Bihotza gorputzeko organorik garrantzitsuena da. Toraxaren ezkerraldean dago eta odola gorputz osora bultzatzen dau. Lau zati daukaz: ezkerreko aurikulua eta bentrikulua balbula mitralaz bereiztuz eta eskumako aurikulua eta bentrikulua balbula trikuspideaz bereiztuz. Odol basoak odolaren zirkuitu itxia osotzen daben tamaina guztietako hodiak dira. Lodieraren arabera 3 motatakoak dagoz: arteriak, benak eta kapilarrak. Arteriek odola bihotzetik gorputz osoko organoetara eroaten dabe eta biriki arteria eta aorta arteria dagoz. Benek organoetako odola bihotzera daroe, biriki eta kaba benek. Kapilarrak hodi oso meheak dira eta arteriak eta benak lotzen dabez.
  • 8.
    Odola bihotzak bultzatzendauan eta odol basoetatik zirkulatzen dauan likidoa da. Odolak, mantenugaiak eta oxigeno garraiatu eta karbono dioxidoa eta hondakinak batu egiten dauz. Odola plasmaz eta zelulez osotuta dago. Plasmea likido hori bat da eta bertan zelulek flotatu eta digestinoak sortutako mantenugaiak garraiatzen dauz. Plaketek zauriak ixten dabez odol gehiago ez irteteko. Globulu zuriek infekzioetatik babesten gaitue. Globulu gorriek oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dabe. ODOL ZIRKULAZINOA Odol zirkulazinoan 2 zirkuitu bereizten dira: zirkulazino txikia edo birikietakoa eta zirkulazino nagusia edo orokorra. Zirkulazino txikian odola bihotzetik birikietara eta birikietatik bihotzera doa. Eskumako bentrikulutik biriki arteriak karbono dioxidoa daroa birikietara gero karbono dioxido hori kanporatzeko eta ezkerreko aurikulara biriki bena sartzen da oxigenoagaz, gero oxigenoa gorputz osoko zeluletara heltzeko.
  • 9.
    Zirkulazino nagusian odolabihotzetik gorputz osora eta gorputz osotik bihotzera doa. Ezkerreko aurikulara sartu dan oxigenoa, balbula mitrala zeharkatuz ezkerreko bentrikulura doa eta aorta arteriatik oxigeno hori gorputz osoko zeluletan banatzen da, eta gorputz osoko zeluletan sortu dan karbono dioxidoa, kaba benak bihotzeko eskumako aurikulutik sartzen dau, gero balbula trikuspideaz eskumako bentrikulura heltzeko, eta holan biriki arteriak karbono dioxidoa birikietara eroateko. Eta holan beti zirkuito berdina. BIHOTZAREN TAUPADAK Odola gorputzeko zelula guztietara heldu daiten bihotzak bi modutako taupadak egiten dauz. Sistolean bihotza uzkurtu egiten da eta bertan dagoan odola arterietara bultzatzen da. Diastolean bihotza erlaxatu egiten da eta benetako odolaz beteten da.
  • 10.
    IRAITZ APARATUA Iraitzaparatuak gorputzerako substantzia toxikoak kanporatzen dauz. GERNU SISTEMEA Gernu sistemak hondakin ez-gaseosoak kanporatzen dauz. Horretan kuntzurrunek, ureterrek, maskuriak eta uretreak hartzen dabe parte. Kuntzurrunak bizkarrazurreko 2 organo dira. Odola iragazten dabe hondakinak erauzteko. Kuntzurrunek substantzia horreek gorde egiten dabez gero urarekin nahasteko eta gernua sortzeko. Ureterrak gernua kuntzurrunetatik maskurira eroaten daben bi hodi dira.
  • 11.
    Maskuria organo batda eta gernua gordetzen dau kanporatu arte. Gernua irtetea nahi ez dogunean, esfinterra dauka barrualdean eta itxi egiten da eta txisa egitean ireki, eta litro laurden gernu dagoanean pixagurea daukagu. Uretra hoditik gernua kanporatzen dogu.
  • 12.
    IZERDI GURUINAK Azalagorputzeko organo handiena da eta bertan izerdi guruinak dagoz. Izerdi guruinek 2 funtzio daukiez: hondakinak kanporatzea eta gorputza freskatzea. Izerdi guruinek hurbil dagozan hondakinak kanporatzen dabez, izerdia sortuz:gatzez eta %99 urez. Izerdia azala kanpoaldeagaz lotzen daben poroen bidez kanporatzen da. Izerdi guruinek gorputzeko tenperatura kontrolatzen dabe bero daukagunean gorputza izerdiz errefreskatuz. NEREA BILBAO