Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Deskribapenak egiteko ariketak

  • Login to see the comments

Deskribapenak egiteko ariketak

  1. 1. LASARTEKO BERRITZEGUNEA 2006 /2007MINTEGIA : IKASLE ETORKINAK EUSKALDUNTZEKOMATERIALAK (LEHEN HEZKUNTZA)MATERIALAREN FITXAIRAKASLEAKoro Berasategi IriondoIKASTETXEAUrnietako Egape ikastolaMATERIALAREN IZENADeskribapenak lantzeko ariketakURRATSA ETA MAILA*Sakontze urratsa B maila: LH 4. mailatik gora eta DBH 1go zikloaHELBURUAIrudien deskribapenak egitea
  2. 2. Hiztegia aberasteaEsaldiak egoki egituratzeaAhoz nazhiz idatziz testu motzak ekoizteaAdjetiboak, aditz sinpleak... ongi erabiltzeaPROZEDURAAurkeztu ditudan ariketak egun desberdinetan egitea komenigarria dabeste zenbait ekintzekin tartekatuz, bestela oso aspergarriak bilakatudaitezke. Idazten hasi aurretik idatziko den guztia ahoz lantzeakomenigarria ahozkotasunari behar duen denbora guztia eskainiz.Testuak banaka nahiz taldean sortu daitezke. Hitz zerrendakprestatzeko hobe taldean aritzea, aberasgarriagoa baita.BALIABIDEAKPrestatutako ariketak.* Urratsaren eta Mailaren sailkapena egiteko, Ima Ortega irakaslearen honako dokumentua erabilidugu : Urrats bakoitzaren ezaugarriak eta lan egiteko oinarrizko estrategiak(www.elkarrekin.org/elk/IEHI).1-2 urratsei, Oinarrizko Urratsa deitu diogu eta 3-4 urratsei, Sakontze Urratsa. 1-3 mailei, A Mailaizena jarri diogu eta 4-6 mailei, B Maila.
  3. 3. DESKRIBAPENAK EGITEKO ARIKETAKIrudi bat deskribatzeko arreta handiz begiratu behar duzu, xehetasun guztiakhartu behar dituzu kontuan: formak, koloreak, gauza bakoitzak betetzen duenespazioa... Zure deskribapena idazterakoan esaldiak ondo osatu behar dituzu.Entrenamendu txiki bat egingo al dugu?Begira ezazu arreta handiz irudi hau:
  4. 4. Irudia deskribatzen hasi aurretik hitz zerrenda bat osatuko dugu. Zein hitzerabiliko ditugu goiko irudia deskribatzeko?-Koloreak: urdina, berdea, gorria, horia, beltza...-Tamainak: luzea, motza, txikia, handia, ertaina, zabala, estua...-Pertsonak deskribatzeko erabiltzen ditugun hitzak: lodia, potzoloa, mehea,argala, garaia, txikia, hile horia, beltzarana, burusoila, biboteduna, bizarduna,begi beltzak, urdinak...-Formak: borobila, arrautza formakoa, luzea, karratua...-Sentimenduak: pozik, triste, haserre, alai...-Posizioa eta kopuruak adierazteko hitzak: ondoan, alboan, aurrez aurregainean, azpian, eskuinean, ezkerrean, aurrean, atzean, goian, behean, kanpoan,barruan... Asko, gutxi, ugari, urri, bat, bi, hiru...-Gure gustuak adierazteko hitzak: polita, itsusia, zoragarria, ederra,ikaragarria, beldurgarria, gustatzen zait, ez zait gustatzen, gogoko dut, ez dutgogoko...-Erabiliko ditugun aditzak: da, dira, du, ditu, dute, dituzte, dago, daudedarama, daramatza, daramate, daramatzate...Lan hau guztia egin ondoren has zaitezke zure deskribapena prestatzen.Idazten hasi aurretik ongi pentsatu eta zorte on!____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________Eta orain kontrako lana egingo dugu. Deskribapen hau irakur ezazu eta ondorenburura datorkizuna marraz ezazu:
  5. 5. “Emakume bat da. Emakumea oso lodia da, ile beltza, motza eta kizkurra du,sudur handia eta ezpainak gorriz margotuta. Ezkerreko belarrian belarritakoluze eta horia du; eskuineko belarrian, berriz, ez du belarritakorik.Udako tiradun soineko marraduna darama jantzita, ez oso luzea. Soinekoakkolore asko ditu. Oinetan sandalia horiak ditu eta lepoan zapi berdea. Pultseraeta eraztun ugari daramatza eta eskuineko eskuan eguzkitako txiki-txiki bat.Eguzkitakoa marraduna eta txuri-urdina da.Eguzkitakoaren gainean txori txiki eta urdina dago. Emakumearen ondoan,berriz, txakur marroi, handi eta argala.”Zein irudiari dagokio deskribapen hau?“Garraiobide bat da. Ez da errepideetatik ibiltzen baina erregaia behar dumugitzeko. Gurpilik ez du. Bertan ibiliz gero lurreko pertsonak inurriak bezaintxikiak ikusiko ditugu. Goiko aldean helizeak ditu. Zer da?”Bururatzen al zaizkizu garraiobide gehiagoren izenak?Marraz itzazu bururatzen zaizkizun guztiak:
  6. 6. Irudimen handia al duzu? Bai? Ba, egin ezazu proposatuko dizudan ariketa!Azpiko aldean dituzun formak erabiliz marrazki bat osatu, margotu etadeskribatu.
  7. 7. ____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________Arretaz begiratu irudi hau:
  8. 8. Orain azpiko testua osa ezazu:“Irudian bibotedun _________ bat dago bere ______________ko alfonbratxikia eskubila batekin ____________. Alfonbra txikian ______________jartzen du eta __________ da.Gizona ez da oso _________, ile ___________ du eta sudur __________.________an pajarita gorria ___ eta ____________ morea. Galtzak_______ eta _________ ditu. _____etan zapata marroiak.Karabana _________ da. Leihoa eta atearen ________ toldo hori-urdinakditu eta ________n, apaintzeko, ________ bat lorontzi batean.Irudi hau, niretzat _________ eta __________ da.”Eta bukatzeko, zein da zure lagunmina? (gehien maite duzun laguna).Deskriba ezazu, marraz ezazu eta ondoren bere izena idatzi letra txukun etapolitak erabiliz, adibidez:

×