SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
Bazen behin lurpean bakar-bakarrik bizi zen
tulipan hazi txiki bat. Egun batean...
“Tok! Tok! Tok!”. Baten batek bere etxeko atea jo zuen.
—Nor zara? —galdetu zion.
—Euria naiz eta hor barruan sartu nahi dut.
—Oraindik ezin zara sartu —esan zion tulipan txikiak.
Handik bi egunera...
“Tok! Tok! Tok!”. Berriro ere
baten batek atea jo zuen kanpoko
aldetik. Ahots bat entzun zen:
—Euria naiz eta hor barruan
sartu nahi dut.
—Ez, ezin zara sartu —erantzun
zion tulipanak lurpetik.
Egun batzuk geroago, beste era
bateko zarata bat entzun zuen leihotik
tulipanak:
—Nor zara? —galdetu zion
tulipanak.
—Eguzkia naiz eta hor barruan
sartu nahi dut.
—Ez, ez, ezin zara sartu —erantzun
zion eguzkiari lurpetik.
Geroago, “Txist! Txist! Txist!”
entzun zuen tulipanak eta ate
zulotxotik begiratu zuen.
—Nor dago hor? —galdetu
zuen.
—Eguzkia naiz. Zabaldu!
—Ez, ez, ezin zara
sartu —erantzun zion tulipanak
berriro.
Egunak eta gauak igaro ziren
eta beste egun batean zera entzun
zuen tulipantxoak lurpetik:
“Ssssssss!”
—Nor dago hor? —galdetu
zuen.
—Haizea naiz eta hor barruan
sartu nahi dut —entzun zuen
kanpotik.
—Ez, ez. Ezin zara sartu —
erantzun zion tulipanak.
Handik egun batzuetara,
“Tok! Tok! Tok!” baten batek
bere etxeko atea jo zuen beste
behin. Leihoan zehar, berriz,
“Txist! Txist! Txist” entzun zuen
eta tximiniatik “Sassssss!”
zetorrela sentitu zuen.
—Nor da? —galdetu zuen
tulipantxoak, oraingo honetan
kezkatu samar, zarata guzti
horiek aldi berean entzunez.
—Euria, haizea eta eguzkia
gara eta hor barruan sartu nahi
dugu —esan zioten hirurek
elkarrekin.
—Sartu nahi baduzue. Gaur
prest nago zuek hartzeko
—erantzun zien tulipan haziak.
Eta, horrela, tulipantxoak astiro-astiro atea
zabaldu zuen eta euria, eguzkia eta haizea
tulipantxoaren etxe barreneraino sartu ziren.
Euriak ezkerreko eskutik hartu zuen tulipana;
eguzkiak, berriz, eskuinetik, eta haizea atzean
ipini zen bultzatzeko.
Hiruren artean, poliki-poliki, bultza egin zioten
gorantz tulipantxoari, lurpetik atera eta lorategi
gainera ateratzen laguntzeko. Honela esan zioten:
—Atera ezazu burua lur gainera.
Tulipanak burua altxatu
zuen, bere indar guztia erabiliz
bultza egin eta... “Zassss” bat-
batean begiak ireki eta lorategi eder
batean zegoela konturatu zen.
Eskuinera begiratu zuen lehenengo,
ezkerrera gero, eta ikusi zuen ez
zegoela bakarrik, beste lore batzuk
baitzeuden inguruan. Bera
bezalakoak ziren batzuk,
desberdinak beste batzuk. Kolore
eta usain desberdinak zituzten
guztiek.
Loreak burua altxatu zuen
zerurantz, eta haizeak putz eginez
hodeiak aldentzen zituela ikusi
zuen, zeru urdinean eguzki beroa
sentitzen zen bitartean.
Gero, beheraxeago
begiratu zuen eta bera eta
beste lore batzuk haurrez
inguratuta zeudela ikusi
zuen. Haur guztiak beraiei
begira zeuden eta bat-
batean txaloka eta oihuka
hasi ziren:
—Udaberria heldu
da! Udaberria heldu da!
Gora udaberria! Gora
udaberria!
IRALE-GASTEIZ
PROIEKTUAK 2006
Proiektuaren egilea:
Jesus Mari Urbegain
Argitaletxea:
Ibaizabal

More Related Content

Viewers also liked (7)

Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
7 Antxumeak
7 Antxumeak7 Antxumeak
7 Antxumeak
 
Otsoa etorri da! 1
Otsoa etorri da! 1Otsoa etorri da! 1
Otsoa etorri da! 1
 
Zazpi Antxumeak
Zazpi AntxumeakZazpi Antxumeak
Zazpi Antxumeak
 
Ipuina
IpuinaIpuina
Ipuina
 
Lau anaiak
Lau anaiakLau anaiak
Lau anaiak
 

More from ignacioaldekoa1 (18)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 
Belea eta emakumea td
Belea eta emakumea tdBelea eta emakumea td
Belea eta emakumea td
 
Arturo eta klementina
Arturo eta klementinaArturo eta klementina
Arturo eta klementina
 

Tulipan txikia3

  • 1.
  • 2. Bazen behin lurpean bakar-bakarrik bizi zen tulipan hazi txiki bat. Egun batean...
  • 3. “Tok! Tok! Tok!”. Baten batek bere etxeko atea jo zuen. —Nor zara? —galdetu zion. —Euria naiz eta hor barruan sartu nahi dut. —Oraindik ezin zara sartu —esan zion tulipan txikiak.
  • 4. Handik bi egunera... “Tok! Tok! Tok!”. Berriro ere baten batek atea jo zuen kanpoko aldetik. Ahots bat entzun zen: —Euria naiz eta hor barruan sartu nahi dut. —Ez, ezin zara sartu —erantzun zion tulipanak lurpetik.
  • 5. Egun batzuk geroago, beste era bateko zarata bat entzun zuen leihotik tulipanak: —Nor zara? —galdetu zion tulipanak. —Eguzkia naiz eta hor barruan sartu nahi dut. —Ez, ez, ezin zara sartu —erantzun zion eguzkiari lurpetik.
  • 6. Geroago, “Txist! Txist! Txist!” entzun zuen tulipanak eta ate zulotxotik begiratu zuen. —Nor dago hor? —galdetu zuen. —Eguzkia naiz. Zabaldu! —Ez, ez, ezin zara sartu —erantzun zion tulipanak berriro.
  • 7. Egunak eta gauak igaro ziren eta beste egun batean zera entzun zuen tulipantxoak lurpetik: “Ssssssss!” —Nor dago hor? —galdetu zuen. —Haizea naiz eta hor barruan sartu nahi dut —entzun zuen kanpotik. —Ez, ez. Ezin zara sartu — erantzun zion tulipanak.
  • 8. Handik egun batzuetara, “Tok! Tok! Tok!” baten batek bere etxeko atea jo zuen beste behin. Leihoan zehar, berriz, “Txist! Txist! Txist” entzun zuen eta tximiniatik “Sassssss!” zetorrela sentitu zuen. —Nor da? —galdetu zuen tulipantxoak, oraingo honetan kezkatu samar, zarata guzti horiek aldi berean entzunez. —Euria, haizea eta eguzkia gara eta hor barruan sartu nahi dugu —esan zioten hirurek elkarrekin. —Sartu nahi baduzue. Gaur prest nago zuek hartzeko —erantzun zien tulipan haziak.
  • 9. Eta, horrela, tulipantxoak astiro-astiro atea zabaldu zuen eta euria, eguzkia eta haizea tulipantxoaren etxe barreneraino sartu ziren.
  • 10. Euriak ezkerreko eskutik hartu zuen tulipana; eguzkiak, berriz, eskuinetik, eta haizea atzean ipini zen bultzatzeko.
  • 11. Hiruren artean, poliki-poliki, bultza egin zioten gorantz tulipantxoari, lurpetik atera eta lorategi gainera ateratzen laguntzeko. Honela esan zioten: —Atera ezazu burua lur gainera.
  • 12. Tulipanak burua altxatu zuen, bere indar guztia erabiliz bultza egin eta... “Zassss” bat- batean begiak ireki eta lorategi eder batean zegoela konturatu zen. Eskuinera begiratu zuen lehenengo, ezkerrera gero, eta ikusi zuen ez zegoela bakarrik, beste lore batzuk baitzeuden inguruan. Bera bezalakoak ziren batzuk, desberdinak beste batzuk. Kolore eta usain desberdinak zituzten guztiek. Loreak burua altxatu zuen zerurantz, eta haizeak putz eginez hodeiak aldentzen zituela ikusi zuen, zeru urdinean eguzki beroa sentitzen zen bitartean.
  • 13. Gero, beheraxeago begiratu zuen eta bera eta beste lore batzuk haurrez inguratuta zeudela ikusi zuen. Haur guztiak beraiei begira zeuden eta bat- batean txaloka eta oihuka hasi ziren: —Udaberria heldu da! Udaberria heldu da! Gora udaberria! Gora udaberria!
  • 14. IRALE-GASTEIZ PROIEKTUAK 2006 Proiektuaren egilea: Jesus Mari Urbegain Argitaletxea: Ibaizabal