Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
Aizu,ipuin hauentzuteko etairakurtzeko,ondo jantzitaegon behar duzu.Makilatxomagikoak berakere katarroahartu baitu!
Bazen behin maitagarri bat “Goizaldeko Eguzkiarekin distira egiten zuenKristal Urdin” izenekoa. Baina mundu guztiak, labur...
Bere lagunak,“Itsas Bareko Olatutxo”-k (Olatutxo lagunentzat), katarroakentzeko bere makilatxo magikoa erabiltzea erabaki ...
– “Itxoin, emakume, ez dut bukatu eta... Edo lepotik helduta leihotikbotako zaitut” –gehitu zuen Olatutxok–. Eta...ttak, e...
“Dilin-dalan”, jo zuen etxeko txirrinak. Olatutxok atea ireki zuen eta bat-batean bi gnomo agertu ziren.–Berehala jaitsi b...
–Nik ezin dut, katarroa daukat eta! –egin zuen protesta Kristal Urdinek.–Bada, joan behar duzu. Behar-beharrezkoa da –eran...
Kristal Urdinek bere makilatxo magikoa hartu eta... pluff!, bat-batean,logela batean sartu zen. Han, ohean, belarrietarain...
0! Nire maitagarria da eta!, aaatxiss! –esan zuen umeak– . Zer dela etaegiten dudan negar? Izan ere, bihar..., atxiss!, bi...
–Ez larritu –esan zuen Kristal Urdinek, bere makilatxoa altxatuz–. Nik lortuko dut,aaatxisss, zu txango horretara joatea –...
Makilatxoak aaatxisss moduko zerbait atera zuen, eta ez zen ezer gehiagogertatu. Makilatxo gizagaixoak ere katarroa zuen.–...
Azkenik, Kristal Urdin lo geratu zen. Umeak makilatxoa ere gaixorik zegoelaikusirik, berarekin sartu zuen ohean beroa emat...
Umeak makilatxoa altxatu zuen eta hau esatera ausartu zen:– “Aizu, katarro, aizu! Zoaz pikutara; bestela, lurrezko lapikor...
Eta horrela amaitzen da gure ipuina. Umea txangora joan ahal izan zen.Kristal Urdin maitagarriak lanean jarraitu zuen mend...
Itzulpena: Txaro eta MaiteZuzenketak: ImaMontajea eta ahotsa:PakoR ikastaroa 2000- Irale-Gasteiz
Katarroa zuen maitagarria td
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Katarroa zuen maitagarria td

390 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Katarroa zuen maitagarria td

  1. 1. Aizu,ipuin hauentzuteko etairakurtzeko,ondo jantzitaegon behar duzu.Makilatxomagikoak berakere katarroahartu baitu!
  2. 2. Bazen behin maitagarri bat “Goizaldeko Eguzkiarekin distira egiten zuenKristal Urdin” izenekoa. Baina mundu guztiak, laburtzearren, KRISTALURDIN deitzen zion.Egun batean, Kristal Urdinek izugarrizko katarroa harrapatu zuen.Maitagarrien herrian sendagilerik ez zegoenez, bere lagunik onenarengana jozuen.
  3. 3. Bere lagunak,“Itsas Bareko Olatutxo”-k (Olatutxo lagunentzat), katarroakentzeko bere makilatxo magikoa erabiltzea erabaki zuen.– “Aizu, katarro! Aizu! Zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu...”!– Baina, baina... Zer sorginkeria klase da hori? –harritu zen KRISTALURDIN.
  4. 4. – “Itxoin, emakume, ez dut bukatu eta... Edo lepotik helduta leihotikbotako zaitut” –gehitu zuen Olatutxok–. Eta...ttak, eman zion buruanmakilatxo magikoarekin.Txinparta batzuk irten ziren. KRISTAL URDINen iletik kea atera zen, eta ez zenezer gehiago gertatu.–Beno, zer moduz? –galdetu zuen Olatutxok._ –Aaaatxissss! –besterik ez zuen egin Kristal Urdinek.
  5. 5. “Dilin-dalan”, jo zuen etxeko txirrinak. Olatutxok atea ireki zuen eta bat-batean bi gnomo agertu ziren.–Berehala jaitsi behar duzue lurrera gaurko ekintza ona egitera –iragarri zuten gnomoek serio-serio.
  6. 6. –Nik ezin dut, katarroa daukat eta! –egin zuen protesta Kristal Urdinek.–Bada, joan behar duzu. Behar-beharrezkoa da –erantzun zuten gnomoek.Horrela bada, bere lagun Olatutxok korrika alde egin behar izan zuen. Etahemen daukagu Kristal Urdin gaixoa soineko farfailduna, kapirotea eta zapatilaurdinak janzten.
  7. 7. Kristal Urdinek bere makilatxo magikoa hartu eta... pluff!, bat-batean,logela batean sartu zen. Han, ohean, belarrietaraino estalita, ume bataurkitu zuen negar eta negar.–Aaaatxxxisss!, Zergatik egiten duzu negar, nire kutuna? –esan zionmaitagarriak, ezti-ezti.
  8. 8. 0! Nire maitagarria da eta!, aaatxiss! –esan zuen umeak– . Zer dela etaegiten dudan negar? Izan ere, bihar..., atxiss!, bihar nire gelako lagunguztiak txango bat egitera joango dira eta nik ez dut joaterik izango,atxisss!, gaixorik bainago! Buaaa!
  9. 9. –Ez larritu –esan zuen Kristal Urdinek, bere makilatxoa altxatuz–. Nik lortuko dut,aaatxisss, zu txango horretara joatea –esan zuen ahots maitagarriz.–Aizu, katarro! Aizu! Zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu...!–Nola? –esan zuen umeak harriturik.–Egia da, sorginkeria honek ez du funtzionatzen. Beno, beste batekin saiatuko naiz:–”Katarro, aizu, zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu, kontxo! ”
  10. 10. Makilatxoak aaatxisss moduko zerbait atera zuen, eta ez zen ezer gehiagogertatu. Makilatxo gizagaixoak ere katarroa zuen.–Jadanik ez naiz gai maitagarria izateko –esan zuen Kristal Urdinek, negarzotinka–. Hemendik aurrera zer egingo dut nik? Buaaaaa!... –negar egiten zuengaixoak.
  11. 11. Azkenik, Kristal Urdin lo geratu zen. Umeak makilatxoa ere gaixorik zegoelaikusirik, berarekin sartu zuen ohean beroa emateko asmoz. Eta horrela, biek lohartu zuten.Izaretatik ateratzen zen izpi batek esnarazi zuen umea.Makilatxo magikoa zen, distiraz betea.
  12. 12. Umeak makilatxoa altxatu zuen eta hau esatera ausartu zen:– “Aizu, katarro, aizu! Zoaz pikutara; bestela, lurrezko lapikora sartuko zaitut”.Kristal Urdinen burua ukitzerakoan, maitagarria berpiztu egin zen.–Katarroa kendu didazu! –esan zuen haurrari besarkada bat emanez.–Eta ni ere sendatu naiz! -esan zuen umeak.Hiruretatik makilatxo magikoa agertzen zen alaien. Etengabe egiten zuen distira.
  13. 13. Eta horrela amaitzen da gure ipuina. Umea txangora joan ahal izan zen.Kristal Urdin maitagarriak lanean jarraitu zuen mendez mende, etasekula santan ez zuen katarrorik harrapatu.
  14. 14. Itzulpena: Txaro eta MaiteZuzenketak: ImaMontajea eta ahotsa:PakoR ikastaroa 2000- Irale-Gasteiz

×