Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Lolo untxi ezberdina td

411 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Lolo untxi ezberdina td

  1. 1. Lolo untxiezberdina
  2. 2. Badira untxi lodiak eta untxiargalak, untxi altuak etauntxi txikitxoak,untxi bizkorrak eta untximakalak,untxi zikinak eta untxigarbiak,untxi emeak eta untxi arrak.Eta den-denek belarri luzeakdituzte.Lolok ere belarri luzeakzituen, baina...
  3. 3. Baina... ezberdinak ziren Loloren belarriak. Tente egon beharkozuten biek... Baina eskubiko belarria erori egiten zitzaion.-Belarri erori, belarri erori! –oihukatzen zioten besteek.-Jarri belarriak tente, guk bezala!
  4. 4. Ai! Zer ez zuen egingoLolok, bi belarriaktente edukitzeagatik...!Zuhaitz adar batetikburuz behera jarrizgero, orduan bai,tente-tente belarriak,baina... ezin pasakozuen, bada, bizitzaosoa buruz beherazintzilik!
  5. 5. Beraz, inork ez ikusteko, belarriak estaltzea erabaki zuen. Eta amonarenteontziaren zorroa jantzi zuen txano gisa. Gainerako untxiak barrezlehertu ziren, inoiz ez baitzuten ikusi hain gauza barregarririk. Zorionez,Lolok ezin zien entzun. Dena den, oso gaizki sentitu zen.
  6. 6. Gero, eskuineko belarriaritente eusteko, azenario batjartzen ahalegindu zen.Untxiek barre eta barrejarraitzen zuten.–Egingo al dizut koskbelarrian? –galdetuzion haietako batek.
  7. 7. Geroago, soka bateta txotx bat erabilizituen.Beste untxiek barrezlehertu beharreanzeuden.
  8. 8. Ondoren,belarriabendatu zuen.
  9. 9. Geroxeago,arrantzarakokanabera batekineta arroparentzakopintza batekin saiatuzen belarriari eusten.
  10. 10. Globo batekin eresaiatu zen.Eta untxiak hantxe,itzulipurdika, barrezito beharrean.
  11. 11. Baina ezerk ez zuen bere belarria konpondu;erorita jarraitzen zuen. Lolo, oso triste etahaserre, basoan babestu zen eta hala esan zuenoihuka:-Moztu egingo dut belarri nazkante hau! Etahorrela ez didate gehiago barrerik egingo!
  12. 12. Baina pentsatu zuenagian medikuaklagundu ahal izangoziola.
  13. 13. Sendagileak barrutik eta kanpotik aztertu zituen Lolorenbelarriak. Neurtu, pisatu eta ondo begiratu ondoren, esan zuen:-Mmmm... Zure belarriari tinkotasun apur bat falta zaio, bainagainerakoan ederki: ederki aditzen duzu. Gainera, ez dago bibelarri berdinik. Eta, agur esaterakoan, azenario bat oparitu zionLolori.
  14. 14. Etxerako bidean,medikuak esandakoazeukan buruan Lolok.Egia zen, ez zegoenbelarri bat besteabezalakoxea zenik:aitonarenak gogorrakziren, amonarenak osoleunak,amarenak txikiaketa aitarenak, berriz,handiak.Eta nik neuk belarri batzuzena dut eta besteaeroria: gorantz bata etabeherantz bestea. Goian,behean...
  15. 15. -Hemen dugu Lolo! –egin zuen oihuuntxitxo batek,etortzen ikusi zuenean.
  16. 16. -Kaixo, Lolo! –agurtu zuen untxi nagusietako batek-.Zure zain geunden. Trikimailu berriren bat asmatu alduzu, zure belarri horrentzat? Barre pixka bat egitekogogoz gaude!-Humm..., bai. Bada, etor zaiteztebihar muinora bina azenario eta sokabana hartuta. Ikusiko duzue zer ondopasatuko dugun.
  17. 17. Hurrengo egunean, Lolok esan zien:-Entzun ondo! Lotu denok azenarioa belarri bati. Orain denok dugubelarri bat eroria eta bestea tente. Untxiek elkarri begiratu zioten etabarrez hasi ziren. Handik gutxira denak barre algaraka zeuden, inoiz ezbaitzuten hain ongi pasa.
  18. 18. Eta handik aurrera ez zen batere kezkatuezberdina izateagatik.Eta Lolok beste guztiek baino hobeto pasatuzuen.
  19. 19. Itzultzaileak:Ezozi ArizagaIsabel DiegoMarian Gamarra MayorAhotsa:Pako EizagirreMontajea:Ima AgirianoLolo, un conejo diferente

×