Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Lola mantalaren plana

390 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Lola mantalaren plana

  1. 1. LOLA MANTALAREN PLANA
  2. 2. Astebete euritan egon ondoren, eguzkia atera zen. Orduan, balkoiguztiak arropa garbitu berriekin jantzi ziren, poz-pozik. Lola Mantalaberriro ere Txema Pijamarekin eta Paskual Txandalekin egokitu zensokan, baita Marta Bainu-bata, Jordi Galtzerdi eta Genaro Bakerorekinere.
  3. 3. Dena den, Kamiseta Laranja han ez ikusteak harritu egin zuen Lola.Besteei galdetu zien, eta norbaitek garbigailuan ikusi zuela adierazizuen, baina ez zekiela ezer gehiago.
  4. 4. Pareko sokatik entzuten ari zen Galtzontzilo Urdinek moztu egin zienelkarrizketa berak zekiena kontatzeko. Bazirudien Larruzko Galtzakbihurrikeria bat egin zuela. Kamiseta Laranjarekin egin zuen topoarmairuan, eta hain jipoi handia eman zion kolorea ere galdu eginzuen. Gertatutakoa entzundakoan, izutu egin ziren denak.— Nor ote da hurrengoa? —pentsatu zuten denek.Loredun Kamisoiak ez zuen imajinatu ere egin nahi.
  5. 5. Eskerrak bera inoiz ez zela egokitzen Larruzko Galtzarekin. Jordi Galtzerdi etaGenaro Bakerorentzat, ordea, ez zen hain erraza. Arriskutik kanpo zeuden tokibakarra garbigailua eta soka ziren, Genaro Bakero ez baitzen inoiz agertzentoki haietan. Lola Mantala sutan zegoen, Larruzko Galtzak beti ahulenakjipoitzen zituelako. Oraindik buruan zeukan Harizko Patukoak kolpe batez hilzituen eguna. Lola Mantalak plan bat pentsatu zuen eta iluntzean besteeikontatu zien.
  6. 6. —Ongi —esan zuen Lola Mantalak—, Larruzko Galtza kakati hutsa da, eta,txikienak eta ahulenak besterik jipoitzen ez duenez, merezitakoa jasoko du.Zergatik ez gara elkarri lotzen kate bat sortuz, Larruzko Galtzarengordelekuraino, armairuraino, ailegatzeko? Bertan egongo dira Jordi Galtzerdieta Galtzontzilo Urdin zelatan, Paskual Txandal, Genaro Bakero, Marta Bainu-bata eta laurok armairura abiatzen garen bitartean.
  7. 7. Larruzko Galtza, gu ikusi orduko, jipoitzera etorriko zaigu, baina, elkarturikgaudenez, ez du jakingo nondik hasi jotzen. Nahaste-borraste horiaprobetxatuko dugu garbigailuan sartzeko. Han, Loredun Kamisoia prest egongoda xaboia bota eta garbigailua pizteko. Eta ez ezazue harridura aurpegi horijarri susto eder bat emango diogulako. Berriro jipoitzeko gogoa kenduko diogu.
  8. 8. Benga, aurrera. Eta isil-isilik, noski, ea Mireia Zapatila eta PerikoGerriko esnatzen diren eta ailegatu aurretik salatzen gaituzten.Elkarturik eta ondo lotuta, aurreikusia zeukaten bezala bete zutenplana. Armairua ireki eta hantxe zegoen Larruzko Galtza, lotan,esekigailu batean zintzilikatuta, lasai-lasai.—E! Nor da? —galdetu zuen harro Larruzko Galtzak zarata entzutean.
  9. 9. Erreakzionatzeko denborarik eman gabe, Genaro Bakero salto batezesekigailura igo zen Larruzko Galtzari gerritik helduz. Larruzko Galtza,astapotro baten moduan hasi zen saltoka. Bat-batean, Paskual Txandal jauzibatez bere gainera bota zen, eta Marta Bainu-batak eta Lola Mantalakindarrez lotu zuten beren gerrikoekin.
  10. 10. —Ikusiko duzue! —egin zien mehatxu Larruzko Galtzak, haserre. Bere garrasieijaramonik egin gabe, garbigailura eraman zuten arrastaka.—Ez, garbigailura ez! —oihukatzen zuen etsita, irtenbiderik ez zuela ikusita.—Bultzadatxo bat gehiago, eta kitto! —egin zuen oihu Genaro Bakerok. Etagarbigailuaren atea kolpe lehor batez itxi zen.
  11. 11. —Goazen! —esan zuen Loredun Kamisoiak pizteko botoia errukirik gabe sakatuz.Geroxeago, Larruzko Galtza garbigailuan biraka zebilen laguntza keinuakeginez, denek leihatilatxotik begiratzen zuten bitartean.
  12. 12. Zentrifugazioa bukatu eta atera zutenean, harri eta zur geratu ziren;Larruzko Galtza ez zen Jordi Galtzerdi baino handiagoa.
  13. 13. Bere tamainaz ohartu zenean, hain ahul eta txiki sentitzean, ulertu zuennola bizi izan zituzten gainerakoek bere abusu eta tratu txarrak. Etanegarrari eman zion.
  14. 14. —Larruzko Galtza, esna hadi! —esan zuen Periko Gerrikok.—E...? Nola? Zer gertatu da? —galdetu zuen zezelka Larruzko Galtzak.—Ametsetan ari zinela! —erantzun zion Periko Gerrikok. Une hartankonturatu zen Larruzko Galtza dena amesgaizto bat besterik ez zela izan.Bere burua aztertu ondoren, betikoa zela konturatu zen, ez zela laburtu.Bere ingurura begiratu eta ikusi zuen Genaro Bakero eta Paskual Txandallozorroan zeudela. Pasillora irten eta Lola Mantala eta Marta Bainu-bataikusi zituen, haiek ere lotan.
  15. 15. Larruzko Galtzak nahastuta jarraitzen zuen. Amesgaiztoa hain sinesgarria izanzen eta hainbesteko beldurra pasatu zuen, inoiz ez zuen ahaztuko. Amets batbesterik ez izan arren, ahul eta babesgabe sentitzeak asko irakatsi zion etabere buruari zin egin zion goiz hartatik aurrera ez ziola sekula santan inoritratu txarrik emango. Eta hitza bete zuen. Hala ere, Lola Mantalak, PaskualTxandalek, Marta Bainu-batak, Loredun Kamisoiak eta besteek ez zuten inoizjakin gau hartan zer gertatu zen. Dena den, berdin da. Kontua da LarruzkoGaltzak ez zituela berriro besteak jipoitu.
  16. 16. MAIKA ABECIAIÑAKI URTEAGAAITZIBER MORALES2005eko abendua
  17. 17. Larruzko Galtzak ikasgaia ikasi zuen. Bainagure munduan neska-mutilei, ahulenei etababesgabeei tratu txarrak ematendizkietenek ez dute oraindik ikasi. Hainbihozgabeak dira, ez dira gai ulertzekoneska-mutil horiek zenbat sufritzen duten.Beraz, guztion betebeharra da neska-mutilhauek tratu txarretatik babestea.Neska-mutil guztiak tratu txarretatikbabestu behar dira.(Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa) 

×