Successfully reported this slideshow.

Nire nebatxoa

268 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Nire nebatxoa

  1. 1. Robie H.HarrisMarrazkilaria:Michael Emberley
  2. 2. Ez dut inoiz ahaztuko zure neba jaioberria lehenengo aldiz ikusi zenuenmomentua.–Oooo! –esan zenuen –. Oooo! –horixebesterik ez zenuen esan. Baina haribegira gelditu zinen luzaroan.Haurtxoak sudurra zimurtu,doministiku egin eta ahoa zabaldu zuen.Baina ez zen esnatu.–Ez daki ezer egiten! –esan zenuenazkenik –. Hau kakanarrua! A, zer-nolako sudurtxoa... Lo besterik ez duegiten. Une baterako esnatuko balitz,behintzat!
  3. 3. Orduan, atzamarrarekinsudurra ukitu zenion. Haurtxoaesnatu egin zen, ahoa zabal-zabal ireki... eta negarrez hasizen. Zuk belarriak estalizenituen eskuekin.Amak haurtxoa hartu etabesoetan kulunkatu zuen.–Zergatik ez da isiltzen? Ezindut jasan zarata hori! Aita,esaiozu isiltzeko!
  4. 4. Eta salto batean, nire altzora igo zinen.–Aita, ez zait batere gustatzen haurtxohau.–Baina horri izugarri gustatuko zaiohain arreba handia izatea –xuxurlatunizun nik.Nire besoetan estutu eta musu bateman nizun. Nik nire alabakulunkatzen nuen eta zuk zurehartzatxoa. Atsegin zitzaidan zu nirebesoetan izatea. Nahiz eta haurtxo batez izan.Handik pixka batera negar egiteariutzi eta loak hartu zuen txikitxoa.–Beno aita, ikusi dut! –xuxurlatuzenidan –. Itzuliko al gara etxera?Eta horixe egin genuen.
  5. 5. Hurrengo egunean, zu eta biok amaren etahaurtxoaren bila joan ginen eta etxera ekarrigenituen. Haiek lo kuluxka bat egitera joan ziren;eta guk, goiza izan arren, gure gustukoa zenamonak egindako txokolatezko tarta zati eder batjan genuen.–Ni ez naiz inoiz haurtxo hori bezain txikia izan.–Zu haurtxoa izan zinenean bera bezain txikiaizan zinen –erantzun nizun.–Ba, nik ez dut gogoratzen hain txikia izannintzenik –ekin zenion.–Munduko haurrik ZORAGARRIENA zinen–erantzun nizun.
  6. 6. –Baina orain, neska handia zara.Orain arreba handiena zara.–Ni ez naiz hain handia! Ez dakizu,ala? –oihu egin zenuen hartzabesoetan maitekiro estutzen zenuenbitartean. Eta sudurrean musueman zenion.–Nik ere badut haurtxo bat –esanzenuen–. Hartza da nire haurtxoa.Eta zuen haurtxo hori baino askozhobea da!–Zure haurtxoa ederra da benetan!–erantzun nizun.–Amatxori erakutsiko diot nirehaurtxoa! –esan eta korrika joanzinen hari erakustera.
  7. 7. –Begira ama, nire haurtxoa! –esan zenion amarizure hartzatxoa erakutsiz.–Atsegin zait zure haurtxoa! –erantzun zuenamak.–Zuri gustatzen al zaizu zurea? –galdetu zenion.–Bai horixe! Denok maite dugu zure nebatxoa–esan zuen amak–. Zu ere maite zaitugu. Biokmaiteko zaituztegu beti.Besarkatu eta musu bat eman zizun. Gerohaurtxoari begira-begira geratu zinen eta hauxeesan zenion amari:–Zein aspergarria den zure haurtxoa! Gutxienezzerbait egiten baleki!
  8. 8. Bat-batean haurtxoa negarrez hasi zen. Etazu marmarka hasi zinen:–Negarti halakoa!–Gose da –esan nizun–. Horregatik egiten dunegar.–Bada, ni ere gose naiz! –egin zenuen oihu.Mahaian eseri ginen eta zuk eta biokurtutako gazta eta pepinillo sandwicha jangenuen.–Haurtxo hau lotsagabe hutsa da! –esanzenuen–. Nik ez dut ezer zikintzen. Ni gainaiz bakarrik jateko. Eta hau ez.
  9. 9. Gero, mahaitik altxatu,haurtxoaren txanoa hartu etajantzi egin zenuen. Burugainabesterik ez zizun tapatzen. Oso estu,baina sartzen zitzaizun.–Begira, aita! –egin zenuen oihutxanoa erakutsiz–. Haurtxo batnaiz!–Begira, ama! –oihukatu zenuenberriro, barrezka eta txanoaerakutsiz –. Ni naiz etxekohaurtxoa! Eta batekin nahikoa da!
  10. 10. Geroago, aitona-amonak etorri ziren bisitaldiaegitera, haurtxoak zotina zeukan. Amonak beresorbaldan jarri zuen eta zuk kolpetxoakematen zenizkion bizkarrean. Korrok egin zuenhaurtxoak. Gero, adurra zeriola jarri zen.Geroxeago, beste korrokada txiki bat eginzuen. Ondoren, aitonak fardela nola aldatzenzion ikusten egon zinen.–Haurtxo hau txerri hutsa da! Txiza fardeleanegiten du! Nik komunean egiten dut, bainahonek ez daki –esan zenidan.Haurrak aharrausi egin zuen.
  11. 11. –Begira! –esan zenuen–. Hortz bat beraere ez dauka! Eta nik aaaaaaasko ditut!Eta badakit garbitzen! Eta honek, ez!Gero, irribarre egin zenion, ireki zenuenahoa zabal-zabal eta zure hortz guztiakerakutsi zenizkion. Orduan haurrak erezuk bezain zabal ireki zuen ahoa..., bainanegar egiteko.–Ni ez nago beti haurtxoa bezala negarbatean! –esan zenuen.–Egia da, baina hori da arreba nagusiaZU zarelako –esan nuen nik.
  12. 12. Haurtxoari begira geratu zinen, adi-adi. Eta esanzenuen:–Gainera, ni bera baino askoz handiagoa naiz!–Bai, horixe! Hain handia zara, besoetan ere hardezakezu! –erantzun nizun.–Benetan? –galdetu zenuen.–Jakina! –esan nuen–. Arreba nagusiak osoindartsuak zarete.–Egia da, arreba nagusiak handiegiak garahaurtxoen txanoak eramateko.Eta erantzi txanoa eta haurtxoarijantzi zenion.
  13. 13. –Kaixo, nebatxo! –xuxurlatu zenion.Haurtxoak zure aldera begiratu zuen...eta utzi egin zion negar egiteari!Orduan zure magalean jarri nuenhaurtxoa eta kulunkatu egin zenuen.Hain handia ematen zenuen! Etahaurtxoa hain txikia zen!–Zu zeu zara etxeko honetako haurtxoa –esan zenion belarrira–. Eta batekinnahikoa dugu.Gero, musu bat eman zenion sudurtxoan.Berehala gelditu zen lo zure besoetan.–Gustuko ditut haurtxo lasaiak –esanzenuen ahopean.Eta, handik gutxira, zu ere lo geldituzinen.
  14. 14. IRALE – GASTEIZPROIEKTUAK 2006Proiektuaren egileak:•Bego Arruabarrena•Nekane Jausoro•Pili Mtz. de LagosIdazlea : Robie H. HarrisMarrazkiak : Michael EmberleyArgitaletxea : SerresItzulpena : Bego,Nekane, Pili etaPako

×