SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
Udaberriko goiz batean, Martzelina
erraldoia eguzkia hartzen ari zen
bere gaztelu gainean lasai-lasai
etzanda. Erle bat zebilen han
burrun-burrunka emakume
erraldoiaren hankako behatz
lodiaren inguruan. Eta... ZISTA!,
hortzaka egin zion.
Tximista bezala alde egin zuen
erleak handik. Martzelinaren
behatz lodia hazi eta hazi ari zen.
Denbora asko baino lehen globo
gorri eta distiratsu baten itxura
hartu zuen behatzak. Bazirudien
PLAF! egin behar zuela. “Ai, ai,
ai...”, hasi zen garrasika
Martzelina, auzotar guztiak
beldurtzeraino.
-Andere Martzelina! Har itzazu pastila
hauek, bi goizean eta bi gauean. Eta
atsedena hartu, horixe egin behar duzu
batez ere. Entzun duzu? Ez duzu mugitu
ere egin behar.
Hau esan ondoren, errezeta-bloka
karteran gorde eta Bisturi sendagileak
alde egin zuen gaztelutik.
Auzotarrek Bisturi
sendagileari deitu
zioten segituan.
Begiratu zion
erraldoiari, eta
zer zeukan ikusi
ondoren esan
zion:
Pasa ziren sei edo zazpi egun,
Martzelinak egin zuen sendagileak
esandakoa, baina haren behatzak lehen
bezala jarraitzen zuen.
Auzotarrak berriro elkartu ziren, eta
Poliamida sorginari laguntza eskatzea
erabaki zuten. Han inguruko herri
batean bizi zen sorgin hura.
Berehalaxe heldu zen sorgina.
Jaitsi zen erratz hegaletik,
eta ukendu magiko bat
prestatzen hasi zen eltze
handi batean.
Luzaroan eduki zuen irakiten,
eta gero Martzelina erraldoiaren
behatz lodiaren gainean
zabaldu zuen ore hura dena.
Sei edo zazpi egun igaro ziren,
baina ukendu magikoak ere ez
zion mesederik egin.
Emakume erraldoiak, erabat
etsita, garrasi beldurgarriak
egiten zituen.
Garrasi haiek entzutean,
gaztelutik hurbil zebilen
bele beltz bat urreratu
zitzaion Martzelinari.
Behatza ia lehertzeraino
hazirik zeukala ikusi
zuenean, hauxe esan
zion, serio-serio, beleak:
-Martzelina, Martzelina!
Utzi garrasi egiteari, eta
barrez hasi behar duzu!
-Ai, ai! –erantzun zuen
erraldoiak-, barre
egiteko gogo gutxi
daukat nik.
Baina bele beltzak ez zion
kasurik egin.
Jo zuen txistu, eta neurri
guztietako bele beltzez bete
zen zerua.
Beleak kilimak egiten hasi
zitzaizkion Martzelinari gorputz
guztian: bizkarrean, tripan,
besapeetan...
-Geldi! Zaudete geldi, mesedez! –
esaten zuen erraldoiak, ia malkoak
botatzeraino barre eginez.
Eta hainbeste barre egin zuen, behatz lodia
hustutzen joan zitzaion. Bat-batean,
altxatu lasai-lasai eta, irribarrez, dantzan
hasi zen bele talde oihukari harekin. Eta
ordu asko iraun zuen festa hark, dantzan
jarraitu baitzuten ilargia irten zen arte.
Ipuin hau irakurtzeko egokitua izan da.
Ipuin irakurlea: Dori Rikarte
Muntaia eta egokitzapenak:Pako Eizagirre
Ipuin irakurlea: Dori Rikarte
Muntaia eta egokitzapenak:Pako Eizagirre

More Related Content

More from ignacioaldekoa1 (20)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Tulipan txikia3
Tulipan txikia3Tulipan txikia3
Tulipan txikia3
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 

Belea eta emakumea td

  • 1.
  • 2. Udaberriko goiz batean, Martzelina erraldoia eguzkia hartzen ari zen bere gaztelu gainean lasai-lasai etzanda. Erle bat zebilen han burrun-burrunka emakume erraldoiaren hankako behatz lodiaren inguruan. Eta... ZISTA!, hortzaka egin zion.
  • 3. Tximista bezala alde egin zuen erleak handik. Martzelinaren behatz lodia hazi eta hazi ari zen. Denbora asko baino lehen globo gorri eta distiratsu baten itxura hartu zuen behatzak. Bazirudien PLAF! egin behar zuela. “Ai, ai, ai...”, hasi zen garrasika Martzelina, auzotar guztiak beldurtzeraino.
  • 4. -Andere Martzelina! Har itzazu pastila hauek, bi goizean eta bi gauean. Eta atsedena hartu, horixe egin behar duzu batez ere. Entzun duzu? Ez duzu mugitu ere egin behar. Hau esan ondoren, errezeta-bloka karteran gorde eta Bisturi sendagileak alde egin zuen gaztelutik. Auzotarrek Bisturi sendagileari deitu zioten segituan. Begiratu zion erraldoiari, eta zer zeukan ikusi ondoren esan zion:
  • 5. Pasa ziren sei edo zazpi egun, Martzelinak egin zuen sendagileak esandakoa, baina haren behatzak lehen bezala jarraitzen zuen. Auzotarrak berriro elkartu ziren, eta Poliamida sorginari laguntza eskatzea erabaki zuten. Han inguruko herri batean bizi zen sorgin hura.
  • 6. Berehalaxe heldu zen sorgina. Jaitsi zen erratz hegaletik, eta ukendu magiko bat prestatzen hasi zen eltze handi batean.
  • 7. Luzaroan eduki zuen irakiten, eta gero Martzelina erraldoiaren behatz lodiaren gainean zabaldu zuen ore hura dena.
  • 8. Sei edo zazpi egun igaro ziren, baina ukendu magikoak ere ez zion mesederik egin. Emakume erraldoiak, erabat etsita, garrasi beldurgarriak egiten zituen.
  • 9. Garrasi haiek entzutean, gaztelutik hurbil zebilen bele beltz bat urreratu zitzaion Martzelinari. Behatza ia lehertzeraino hazirik zeukala ikusi zuenean, hauxe esan zion, serio-serio, beleak: -Martzelina, Martzelina! Utzi garrasi egiteari, eta barrez hasi behar duzu! -Ai, ai! –erantzun zuen erraldoiak-, barre egiteko gogo gutxi daukat nik.
  • 10. Baina bele beltzak ez zion kasurik egin. Jo zuen txistu, eta neurri guztietako bele beltzez bete zen zerua.
  • 11. Beleak kilimak egiten hasi zitzaizkion Martzelinari gorputz guztian: bizkarrean, tripan, besapeetan... -Geldi! Zaudete geldi, mesedez! – esaten zuen erraldoiak, ia malkoak botatzeraino barre eginez.
  • 12. Eta hainbeste barre egin zuen, behatz lodia hustutzen joan zitzaion. Bat-batean, altxatu lasai-lasai eta, irribarrez, dantzan hasi zen bele talde oihukari harekin. Eta ordu asko iraun zuen festa hark, dantzan jarraitu baitzuten ilargia irten zen arte.
  • 13. Ipuin hau irakurtzeko egokitua izan da.
  • 14. Ipuin irakurlea: Dori Rikarte Muntaia eta egokitzapenak:Pako Eizagirre Ipuin irakurlea: Dori Rikarte Muntaia eta egokitzapenak:Pako Eizagirre