TESTU IRUZKINA KEXEN KOADERNOAK IES MUNGIA BHI DBHko 4. maila Marije AGUILLO
Testua lantzen : Ideia nagusiak azpimarratzen dira eta gaika sailkatzen dira. ekonomikoak ,  fiskalak eta karga feudalak,  politikoak eta, giza eta hiritar  eskubideak . Kontzeptu garrantzitsuak :  askatasun politikoa, boto buruka, Konstituzioa, Nazioa, Jabego sakratua Nekazarien Cahier-ak Denon berdintasun fiskala . **  Presio fiskala arintzea. Karga eta eskubide feudalak ezabatzea. Merkataritza arautzea  eta  ***  prezioen ezarpena “ Korveak” desagertzea Zerealen prezioa finkatzea Kleroak zituen pribilegioak ezabatzea, hamarrekoa eta gainerako beharrak desagertzea . Burgesen Cahier-ak Askatasun  zibilak eta  politikoak  bermatzea. EEOO-etan  botoa buruen arabera  izatea. Estatuaren eta administrazioaren erreforma.  Konstituzio  bat  erresumarako  non koroak eta herriaren eskubideak isladatuta gera daitezen. Berdintasun fiskala.n  ** Jabegoa  sakratua izatea. Frantses guztien eskubidea edozein kargutarako . Merkataritza-askatasuna  *** Nazioak,   soilik,  ezar ditzake zergak Prentsa eta adierazpen askatasuna
Sarrera Komentatzeko daukagun testua , “Kexen koadernoen” zati ezberdinak dira.  Koaderno hauek  iturri historiko 1. mailakoak dira eta Frantziako Iraultzaren  gertakari horiek ezagutzeko eta izan zuten  garrantzia osoan ulertzeko ezinbesteko informazioa ematen dute.
Testu mota Gaiaren arabera esan daiteke  dokumentu ekonomiko-soziala  eta politikoa dela, zeren eta han tratatzen diren gaiak zergak, prezioak, karga fiskalak, eskubide zibilak, e.a. izaten dira eta.  Ez zen izango juridikoa, bere iturria ez delako legegintzako erakunderik.
Noiz idatzita  (inguruabar historiakoak) Mota honetako testuak, “kexen koadernoak”,  tradizioaren arabera, erregearen aurrean estamentuen kexak adierazteko idazten ziren. Hauek, konkretuki, 1788.ean EE.OOetarako deialdia egin zenetik eta 1789ko maiatzaren 5eko bilkura arte  idatzi ziren parrokiaka eta estamentuka. EEOO eramaten ziren ia 200 urte bildu gabe, (1614.etik) baina Frantziaren egoeraren larritasunak  [  Finantza krisia, nekazaritza krisia, gizarte estamentalaren eta absolutismoaren krisia ] ezohiko neurriak eskatzen zituen. Necker, finantza ministroa, saiatu zen pribilegiatuek lurralde-zerga ordain dezatela baina haiek ukatu egin ziren,  “ Nobleen Errebolta ” izenekoa.  Erregeari geratu zitzaion irtenbide bakarra EE.OO biltzea izan zen, nazioari zergak eskatzeko.
Nork idatzita Lehen esan den bezala hemen daukagun dokumentua  hirugarren estatuko kideek idatzi zuten . Koaderno bat  nekazarie na da, eta bestea  burgesia rena. Estamentu hau ez zen bate homogeneorik eta nekazariek lurrari eta denetariko karga feudaleei lotuta jarraitzen zuten bitartean, azken mendeetan burgesiak, merkataritza eta industriaren bitartez,  botere ekonomiko  ikaragarria lortu zuen estatuaren odola izanez. Horrez gain, burgesiak ondo bereganatu zituen  Ilustrazioaren ideiak , horregatik kexen koadernoak erredaktatu zirenean han agertzen dira  Lockek Montesquieuk, Rousseauk eta Ilustrazioko pentsalariek defendatzen zituzten printzipio politikoak : askatasuna, konstituzioa (herriaren subiranotasuna eta botere banaketa) eta giza eskubideak. Burgesiak hala edo nola nahi zuena zen botere politikoa eta berdintasun fiskala lortzea bere negozioak oztoporik gabe egiteko eta gehiago aberasteko. Herri xumeak, alderantziz, denetariko karga fiskalak, korbeak eta Elizaren pribilegioak deuseztatu nahi zituen eta jakien prezioak finkatzea.  Ikusten dugu burgesiaren eskubide politikoen alde zein  xume eta apalak izaten ziren nekazarien kexak,  haien helburua zen arinago bizirautea , besterik ez.
FRANTZIAKO GIZARTE IRAULTZAREN BESPERETAN
Testuaren protagonistak Hirugarren estamentua, EEOOetara joango dena, bere garrantziaz kontzientea zen. Estamentu honek Frantziako populazio osoaren %97ª suposatzen zuen. Burgesia zen merkataritza, industria eta nazioaren aberastasuna mugitzen zuena eta monarkia sostengatzen zuena.  Ilustrazioak erakarritako ideiek  eragin itzela izango zuten ilustratuen kontzientzien gainean. Horrela izanda, hirugarren estamentuak  norbanakoaren botoa  eskatzen zuen eta ez  estamentuka, zeren  eta sistema horrekin inoiz gaindituko  zuten euren ideiak aurrera eramateko. Nekazariak anafabetoak eta ez ilustratuak ziren . Burgesiak, buruzagi batzuen bitartez [Robespierre, Danton, Desmoulins, Marat,….] . Iraultzaren hariak mugituko zituzten haien onurarako .
Testuaren analisia Testua analisatzen badugu, han adierazten diren ideia nagusiak nabarmendu beharko ditugu, ideiak hauxek  dira: Askatasun zibilak eta politikoak bermatzea. botoa buruen arabera  Jabegoa sakratua izatea Konstituzioa   Nazioa Denon berdintasun fiskala Presio fiskala arintzea Merkataritza libre edo arautzea prezioen ezarpena Kleroen pribilegioak desagertzea Lehen eskaeren multzoa burgesiarena da eta bigarrena nekazariena. Argi dago haien artean dauden ezberdintasunak.
Analisia-II Burgesiak argi zuen ez zela OOEEetara  joango  bakarrik zergen karga onartzeko, eta horregatik behin eta berriro  eskubide zibilen  kontua agertzen da koadernoetan.  Konstituzio  eta  nazio  hitza agertzeak ere itzelezko garrantzia du.  Hirugarren estamentuak nazioa osatzen zuen eta hori dela eta horrenbeste garrantzia politikoa eskatuko zuten.  Modu berean nabarmendu behar da “ prentsa eta adierazpen askatasuna”  , Aintzinako Erregimenak ideien kontrol zorrotza ezarrita  baitzuen.
Analisia-III Bestaldetik, nekazarien koadernoetan karga fiskalak, “korbeak”, eskubide feudalak  e.a. etengabe errepikatzen dira, herriarentzat oso zama astuna  izaten zirelako, pribilegiatuek ia ezer ordaintzen ez zuten bitartean.  Elizaren pribilegioak ere errefusatzen ziren,  “hamarrekoa” –gatik nekazariek uzten ehuneko hamarra eman  behar zioten Elizari.
Komentaketa- I Testuaren ideiak joango gara komentatzen gaika. Horrela, hasten bagara gai ekonomikoekin argi geratzen da ez zela burgesiari gehien kezkatzen zitzaiola. Burgesek merkataritzaren askatasuna eskatzen zuten liberalismoaren printzipio ekonomikoak jarraituz; nekazariek, alderantziz, justu kontrakoa eskatzen zuten,  arautzea eta prezioak ezartzea. Lehenengoek  ez zuten  haien jardueretan inolako kontrolik nahi , baina haien irabazien desioan prezioak garestitzea eta herri xumearen miseria aurkitzen zen , horregatik  nekazariek zerealen prezioa finkatzea eskatzen zuten eta horrekin ez jokatzea merkatuan libreki. Aintzinako Erregimeneko ekonomia guztiz araututa zegoen eta hori ezabatu nahi zuten burgesek.
Gai fiskaletan  bat  joaten dira burgesak eta nekazariak. Biek berdintasun fiskala eskatzen baitute. Burgesiak kleroa eta noblezia ere zergak ordain ditzatzela eskatzen zuen. Herri xumeak berdintasun horrez gain zergak gutxiago eta batzuk desargertzea eskatzen zuten ere. Jaunek ezartzen zituzten kargak denetarikoak eta oso astunak izaten ziren herria miseria itotzen. Kleroak eskatzen zuen “hamarrekoa” izaten zen bereziki oso karga astuna, eta modu berean “korveak”, azken honengatik jaunen lurretan astean egun batzuk lan egin behar zituzten denbora gutxi geratzen haien lanetarako eta euren familientzako jana lortzeko. Komentaketa- II
Geratzen diren ideiak politikoa eta eskubidekoak izaten dira eta hauek burgesia formulatu zituen. Burgesia formakuntza intelektual altuagoa zuen eta Ilustrazioaren ideiek jatzita oso argi ikusten da  Burgesiak nahi zuena zen erregimenaren aldaketa sakona.  Horrela izanik euren eskaera garrantzitsuenak izaten ziren: EE.OOetan  botoa buruaren arabera ematea, askaktasun politikoak eta Konstituzioa.  Mendeetan zehar absolutismoagatik jasandako zapalkuntza  amaitutzat eman nahi zuen burgesiak eta politikan hiritar aktiboak eta eskubide guztiekin izatea. Haiek monarkia eta estatua mantentzen bazituzten, zergatik ez zuten  erabakiak hartzeko ezkubiderik? Gainera, nortzuek osatzen zuten  nazioa ?  Haien intentzioak argi uzten zituzten: bakarrik nazioak ezar ditzake zergak ez pribilegiatuek ezta ere ez erregeak, zeren eta haiek nazioaren zati txikiena  zirelako. Komentaketa- III
Konstituzio  berri bat eskatzen zutenean monarkia parlamentarioa, botere banaketa  eskatzen ari ziren,  hau da  liberalismo politikoak  defendatzen zituzten printzipioak. Burgesiak  Locke, Montesquieu, Voltaire eta beste intelektualeengandik  ideiak eskuratu zituzten Ilustrazioaren saloietan, sozietate ezberdinetan eta Entziklopedian. Sistema parlamentario bati lotuta hiritar eta giza eskubideak ere eskatzen zituzten: prentsa askatasuna,  adierazpen askatasuna, hau da EEBBetako konstituzioan errekonozitzen zirenak.  Absolutismo garaian subditoen eskubideak pentsaezinak  ziren eta  boterearen bidegabekeria araua zen. Amaitzeko ideiekin eta burgesiaren eskaerekin, liberalismo ekonomikoaren printzipio garrantzitsuenetako bat  eskatzen zuten: jabegoa sakratua izatea.  Horretaz bazuten aurrekari bat, EEBBetako konstituzioan. Komentaketa- IV
Kritika Testu hauetan agertzen diren hirugarren estamentuko eskaerak  bidezkoak ematen dute.  Absolutismoaren gehiegikeriak  eta sistema feudalak  dagoeneko ez ziren egokitzen ekonomiak eta gizarteak  zituzten premiei. Ingalaterrako monarkia parlamentarioa eta EEBBetako errepublika sistema eredu erakargarriagotzat eta arrazionalagoak agertzen zitzaizkien Frantziako ilustratuei eta gizartea sistema aldaketarako prest zegoen.
Ondorioak Dokumentu honen garrantzia itzela izango zen, EEOO bildu zirenean hirugarren estamentuak argi adierazi zituen bere eskaera politikoak, hau da : botoa buruen arabera  besteak beste. Erregeari eta estamentu pribilegiatuei batzarra  hartzen ari zen orientazioa ez zitzaien batere gustatu. Luis XVI.ak , abisatu gabe, EEOO itxi zituen, baina hirugarren estamentua ez zegoen prest amore emateko.  Bildu ziren  “Pilota jokoan”  eta hantxe  zin bat  egin zuten Frantziari  konstituzio  berri bat emateko.  Momentu hartan iraultza hasten da Frantziako sistema politkoa, soziala eta ekonomikoa guztiz eraldatzen eta amaituko zuen.  Iraultza honek Europa osoari iraultza liberalarako bidea irekitzen du.

Testu iruzkina: Kexen koadernoak

  • 1.
    TESTU IRUZKINA KEXENKOADERNOAK IES MUNGIA BHI DBHko 4. maila Marije AGUILLO
  • 2.
    Testua lantzen :Ideia nagusiak azpimarratzen dira eta gaika sailkatzen dira. ekonomikoak , fiskalak eta karga feudalak, politikoak eta, giza eta hiritar eskubideak . Kontzeptu garrantzitsuak : askatasun politikoa, boto buruka, Konstituzioa, Nazioa, Jabego sakratua Nekazarien Cahier-ak Denon berdintasun fiskala . ** Presio fiskala arintzea. Karga eta eskubide feudalak ezabatzea. Merkataritza arautzea eta *** prezioen ezarpena “ Korveak” desagertzea Zerealen prezioa finkatzea Kleroak zituen pribilegioak ezabatzea, hamarrekoa eta gainerako beharrak desagertzea . Burgesen Cahier-ak Askatasun zibilak eta politikoak bermatzea. EEOO-etan botoa buruen arabera izatea. Estatuaren eta administrazioaren erreforma. Konstituzio bat erresumarako non koroak eta herriaren eskubideak isladatuta gera daitezen. Berdintasun fiskala.n ** Jabegoa sakratua izatea. Frantses guztien eskubidea edozein kargutarako . Merkataritza-askatasuna *** Nazioak, soilik, ezar ditzake zergak Prentsa eta adierazpen askatasuna
  • 3.
    Sarrera Komentatzeko daukaguntestua , “Kexen koadernoen” zati ezberdinak dira. Koaderno hauek iturri historiko 1. mailakoak dira eta Frantziako Iraultzaren gertakari horiek ezagutzeko eta izan zuten garrantzia osoan ulertzeko ezinbesteko informazioa ematen dute.
  • 4.
    Testu mota Gaiarenarabera esan daiteke dokumentu ekonomiko-soziala eta politikoa dela, zeren eta han tratatzen diren gaiak zergak, prezioak, karga fiskalak, eskubide zibilak, e.a. izaten dira eta. Ez zen izango juridikoa, bere iturria ez delako legegintzako erakunderik.
  • 5.
    Noiz idatzita (inguruabar historiakoak) Mota honetako testuak, “kexen koadernoak”, tradizioaren arabera, erregearen aurrean estamentuen kexak adierazteko idazten ziren. Hauek, konkretuki, 1788.ean EE.OOetarako deialdia egin zenetik eta 1789ko maiatzaren 5eko bilkura arte idatzi ziren parrokiaka eta estamentuka. EEOO eramaten ziren ia 200 urte bildu gabe, (1614.etik) baina Frantziaren egoeraren larritasunak [ Finantza krisia, nekazaritza krisia, gizarte estamentalaren eta absolutismoaren krisia ] ezohiko neurriak eskatzen zituen. Necker, finantza ministroa, saiatu zen pribilegiatuek lurralde-zerga ordain dezatela baina haiek ukatu egin ziren, “ Nobleen Errebolta ” izenekoa. Erregeari geratu zitzaion irtenbide bakarra EE.OO biltzea izan zen, nazioari zergak eskatzeko.
  • 6.
    Nork idatzita Lehenesan den bezala hemen daukagun dokumentua hirugarren estatuko kideek idatzi zuten . Koaderno bat nekazarie na da, eta bestea burgesia rena. Estamentu hau ez zen bate homogeneorik eta nekazariek lurrari eta denetariko karga feudaleei lotuta jarraitzen zuten bitartean, azken mendeetan burgesiak, merkataritza eta industriaren bitartez, botere ekonomiko ikaragarria lortu zuen estatuaren odola izanez. Horrez gain, burgesiak ondo bereganatu zituen Ilustrazioaren ideiak , horregatik kexen koadernoak erredaktatu zirenean han agertzen dira Lockek Montesquieuk, Rousseauk eta Ilustrazioko pentsalariek defendatzen zituzten printzipio politikoak : askatasuna, konstituzioa (herriaren subiranotasuna eta botere banaketa) eta giza eskubideak. Burgesiak hala edo nola nahi zuena zen botere politikoa eta berdintasun fiskala lortzea bere negozioak oztoporik gabe egiteko eta gehiago aberasteko. Herri xumeak, alderantziz, denetariko karga fiskalak, korbeak eta Elizaren pribilegioak deuseztatu nahi zituen eta jakien prezioak finkatzea. Ikusten dugu burgesiaren eskubide politikoen alde zein xume eta apalak izaten ziren nekazarien kexak, haien helburua zen arinago bizirautea , besterik ez.
  • 7.
  • 8.
    Testuaren protagonistak Hirugarrenestamentua, EEOOetara joango dena, bere garrantziaz kontzientea zen. Estamentu honek Frantziako populazio osoaren %97ª suposatzen zuen. Burgesia zen merkataritza, industria eta nazioaren aberastasuna mugitzen zuena eta monarkia sostengatzen zuena. Ilustrazioak erakarritako ideiek eragin itzela izango zuten ilustratuen kontzientzien gainean. Horrela izanda, hirugarren estamentuak norbanakoaren botoa eskatzen zuen eta ez estamentuka, zeren eta sistema horrekin inoiz gaindituko zuten euren ideiak aurrera eramateko. Nekazariak anafabetoak eta ez ilustratuak ziren . Burgesiak, buruzagi batzuen bitartez [Robespierre, Danton, Desmoulins, Marat,….] . Iraultzaren hariak mugituko zituzten haien onurarako .
  • 9.
    Testuaren analisia Testuaanalisatzen badugu, han adierazten diren ideia nagusiak nabarmendu beharko ditugu, ideiak hauxek dira: Askatasun zibilak eta politikoak bermatzea. botoa buruen arabera Jabegoa sakratua izatea Konstituzioa Nazioa Denon berdintasun fiskala Presio fiskala arintzea Merkataritza libre edo arautzea prezioen ezarpena Kleroen pribilegioak desagertzea Lehen eskaeren multzoa burgesiarena da eta bigarrena nekazariena. Argi dago haien artean dauden ezberdintasunak.
  • 10.
    Analisia-II Burgesiak argizuen ez zela OOEEetara joango bakarrik zergen karga onartzeko, eta horregatik behin eta berriro eskubide zibilen kontua agertzen da koadernoetan. Konstituzio eta nazio hitza agertzeak ere itzelezko garrantzia du. Hirugarren estamentuak nazioa osatzen zuen eta hori dela eta horrenbeste garrantzia politikoa eskatuko zuten. Modu berean nabarmendu behar da “ prentsa eta adierazpen askatasuna” , Aintzinako Erregimenak ideien kontrol zorrotza ezarrita baitzuen.
  • 11.
    Analisia-III Bestaldetik, nekazarienkoadernoetan karga fiskalak, “korbeak”, eskubide feudalak e.a. etengabe errepikatzen dira, herriarentzat oso zama astuna izaten zirelako, pribilegiatuek ia ezer ordaintzen ez zuten bitartean. Elizaren pribilegioak ere errefusatzen ziren, “hamarrekoa” –gatik nekazariek uzten ehuneko hamarra eman behar zioten Elizari.
  • 12.
    Komentaketa- I Testuarenideiak joango gara komentatzen gaika. Horrela, hasten bagara gai ekonomikoekin argi geratzen da ez zela burgesiari gehien kezkatzen zitzaiola. Burgesek merkataritzaren askatasuna eskatzen zuten liberalismoaren printzipio ekonomikoak jarraituz; nekazariek, alderantziz, justu kontrakoa eskatzen zuten, arautzea eta prezioak ezartzea. Lehenengoek ez zuten haien jardueretan inolako kontrolik nahi , baina haien irabazien desioan prezioak garestitzea eta herri xumearen miseria aurkitzen zen , horregatik nekazariek zerealen prezioa finkatzea eskatzen zuten eta horrekin ez jokatzea merkatuan libreki. Aintzinako Erregimeneko ekonomia guztiz araututa zegoen eta hori ezabatu nahi zuten burgesek.
  • 13.
    Gai fiskaletan bat joaten dira burgesak eta nekazariak. Biek berdintasun fiskala eskatzen baitute. Burgesiak kleroa eta noblezia ere zergak ordain ditzatzela eskatzen zuen. Herri xumeak berdintasun horrez gain zergak gutxiago eta batzuk desargertzea eskatzen zuten ere. Jaunek ezartzen zituzten kargak denetarikoak eta oso astunak izaten ziren herria miseria itotzen. Kleroak eskatzen zuen “hamarrekoa” izaten zen bereziki oso karga astuna, eta modu berean “korveak”, azken honengatik jaunen lurretan astean egun batzuk lan egin behar zituzten denbora gutxi geratzen haien lanetarako eta euren familientzako jana lortzeko. Komentaketa- II
  • 14.
    Geratzen diren ideiakpolitikoa eta eskubidekoak izaten dira eta hauek burgesia formulatu zituen. Burgesia formakuntza intelektual altuagoa zuen eta Ilustrazioaren ideiek jatzita oso argi ikusten da Burgesiak nahi zuena zen erregimenaren aldaketa sakona. Horrela izanik euren eskaera garrantzitsuenak izaten ziren: EE.OOetan botoa buruaren arabera ematea, askaktasun politikoak eta Konstituzioa. Mendeetan zehar absolutismoagatik jasandako zapalkuntza amaitutzat eman nahi zuen burgesiak eta politikan hiritar aktiboak eta eskubide guztiekin izatea. Haiek monarkia eta estatua mantentzen bazituzten, zergatik ez zuten erabakiak hartzeko ezkubiderik? Gainera, nortzuek osatzen zuten nazioa ? Haien intentzioak argi uzten zituzten: bakarrik nazioak ezar ditzake zergak ez pribilegiatuek ezta ere ez erregeak, zeren eta haiek nazioaren zati txikiena zirelako. Komentaketa- III
  • 15.
    Konstituzio berribat eskatzen zutenean monarkia parlamentarioa, botere banaketa eskatzen ari ziren, hau da liberalismo politikoak defendatzen zituzten printzipioak. Burgesiak Locke, Montesquieu, Voltaire eta beste intelektualeengandik ideiak eskuratu zituzten Ilustrazioaren saloietan, sozietate ezberdinetan eta Entziklopedian. Sistema parlamentario bati lotuta hiritar eta giza eskubideak ere eskatzen zituzten: prentsa askatasuna, adierazpen askatasuna, hau da EEBBetako konstituzioan errekonozitzen zirenak. Absolutismo garaian subditoen eskubideak pentsaezinak ziren eta boterearen bidegabekeria araua zen. Amaitzeko ideiekin eta burgesiaren eskaerekin, liberalismo ekonomikoaren printzipio garrantzitsuenetako bat eskatzen zuten: jabegoa sakratua izatea. Horretaz bazuten aurrekari bat, EEBBetako konstituzioan. Komentaketa- IV
  • 16.
    Kritika Testu hauetanagertzen diren hirugarren estamentuko eskaerak bidezkoak ematen dute. Absolutismoaren gehiegikeriak eta sistema feudalak dagoeneko ez ziren egokitzen ekonomiak eta gizarteak zituzten premiei. Ingalaterrako monarkia parlamentarioa eta EEBBetako errepublika sistema eredu erakargarriagotzat eta arrazionalagoak agertzen zitzaizkien Frantziako ilustratuei eta gizartea sistema aldaketarako prest zegoen.
  • 17.
    Ondorioak Dokumentu honengarrantzia itzela izango zen, EEOO bildu zirenean hirugarren estamentuak argi adierazi zituen bere eskaera politikoak, hau da : botoa buruen arabera besteak beste. Erregeari eta estamentu pribilegiatuei batzarra hartzen ari zen orientazioa ez zitzaien batere gustatu. Luis XVI.ak , abisatu gabe, EEOO itxi zituen, baina hirugarren estamentua ez zegoen prest amore emateko. Bildu ziren “Pilota jokoan” eta hantxe zin bat egin zuten Frantziari konstituzio berri bat emateko. Momentu hartan iraultza hasten da Frantziako sistema politkoa, soziala eta ekonomikoa guztiz eraldatzen eta amaituko zuen. Iraultza honek Europa osoari iraultza liberalarako bidea irekitzen du.