SlideShare a Scribd company logo
TESTU IRUZKINA
 LITERATURA-TESTUEN EGITURA
  ● “Zatiak” zein diren zehaztu behar dugu, baita beren artean zer-nolako
    harremana duten ere. Argi utzi behar ditugu honako puntu hauek:
  ● Testu baten zatiak bereizten baditugu, arrazoitu egin behar dugu
    zergatik bereizi ditugun. Azaldu egin behar dugu zein den zatien
    arteko harremana. Ez dugu axolagabe zatitu behar, baizik eta testuko
    ideiak, kontzeptuak eta emozioak nola antolatuta dauden adierazi.
  ● Testu bakoitzak bere egitura du. Egitura horretan eragina dute gaiak,
    generoak, testuaren luzerak… Alferrik ari gara testu guztietan hasiera-
    korapiloa-amaiera bilatzen hasten bagara. Testu batzuetan balio
    duenak ez du, agian, beste batean balio.
  ● Batzuetan ezinezkoa da testua zatitzea, oso laburra delako edo, testu
    trinkoa izanik, bereizteko moduko azpiunitaterik ez duelako. Horrelako
    kasuetan testuak batasun erabatekoa dutela esango dugu.
EGITURA MOTAK
 Bi egitura mota bereiz daitezke: kanpoko eta barneko egitura.
 AZALEKO EGITURA
 “Ikus” daitezkeen zatiek osatzen dute: paragrafoek, testua hitz lauz idatzita
 bada, eta ahapaldiak, olerkia bada. Errimak eta neurriak ere, ageri direnean,
 eragiten dute olerkiaren azaleko egituran. Testua luzea bada, eleberria
 adibidez, atalek azaleko egitura osatzen dute, eta olerki-bilduma batean,
 berriz, olerkiek.



 BARNEKO EGITURA
 Kanpoko egitura zati dezakegun moduan, testuaren barne zentzuan ere
 “zatiak” aurki ditzakegu. Testuaren barneko egitura edukiaren garapenari,
 ordenari edo “mugimenduari” dagokio.
 Askotan barneko egiturak zerikusia izaten du kanpoko egiturarekin, baina ez
 beti. Batzuetan ideia bat paragrafo edo ahapaldi batean ageriko zaigu.
 Besteetan, ahapaldi bakarrean, ideia bi edo gehiago azal daitezke.
ARGUMENTUA ETA GAIA

 ARGUMENTUA
 Argumentua literatura-lan batean (edo film batean)
 gertatzen diren gauzen ildo edo hari orokorra da.
 Literatura testuaren argumentua argitzeko, lehenik, testu
 horretan kontatzen diren ekintza edo gertakari
 garrantzitsuenak aukeratu behar dira. Ondoren, laburtu
 egin behar dira xehetasun garrantzitsuenak mantenduz.
 Laburra eta zehatza izan behar du argumentuaren
 laburpenak.
ARGUMENTUA ETA GAIA

 GAIA
 Argumentutik zehaztasun guztiak kentzen baditugu eta
 egileak testua idatzitakoan zein asmo izan duen
 azaltzen badugu, testuaren gaia azaltzen ari gara; alegia
 idazleak testuaren bitartez adierazi nahi duena.

 Gaia testuaren esanahia antolatzen duen ideia nagusia
 da. Batzuetan, zaila izan liteke ideia bakarra bereiztea.
 Horrelakoetan, elkarri lotuta dauden bi gai edo gehiago
 daudela onar daiteke. Hala ere, sorreran beti dago testu
 bat ulertzen lagunduko duen abiapuntu bat.
GAI
     A
Gaia esaldi argi, garbi eta laburrez adierazi behar da.
Horrek ez du esan nahi sinplea izan behar duenik. Ez
dute balio ez aiztoz moztutako esaldiek ez gai
orokorregiak adierazten duten ideiek. Esate baterako,
olerki baten gaia “maitasuna” dela esatea ez da nahikoa,
halako mila olerki daudelako. Gehiago zehaztu behar da,
adibidez: “Olerki honen gaia poetaren maitasun
gatazkatsua da. Ez dakielako itxaropenik gabe maitatzen
jarraitu behar duen ala bere maitea ahaztu behar duen”.
IKUSPUNTUA: KONTALARIA
Kontalaria istorioko gertakariak ikuspuntu jakin batetik
kontatzen dituen subjektua da; toki eta denbora jakin
baten ezartzen ditu; haien inguruko gertaerak behatzen
ditu eta haien pentsaera eta portaera erakusten ditu.. Hori
guztia kontatzeko modua garrantzitsua da istorioa
ulertzeko.
KONTALARI MOTAK
 ● Kontalaria lehen pertsonan: gertakariak kontatzen
   dituenak kontatutako istorioan parte hartzen du. Bi
   motatakoak dira:
 ● Kontalaria-protagonista: istorioa pertsonaia
   nagusiak kontatzen du.
KONTALARIA
 ● Kontalaria bigarren pertsonan: Kontalariak “zu” bati
   kontatzen dio istorioa. Batzuetan “zu” hori kontalaria
   bera da, bere buruari hitz egiten ari balitzaio bezala.
 ● Kontalaria hirugarren pertsonan: istorioa kontatzen
   duena istoriotik kanpo dago. Hor ere, bi motatako
   kontalariak dira.
 ● Kontalari objetiboa: kontalaria gertaeren lekuko
   hutsa da eta ikusten duen hura baino ez du
   kontatzen. Ezin du pertsonaien barrenean sartu.
 ● Kontalari orojakilea: kontalariak pertsonaiek ikusi,
   sentitu eta pentsatzen dutena azaltzen du. Dena daki
   pertsonaiez eta gertaerez.
DENBORA KONTAKIZUNEAN

 Denbora kontakizunaren elementuetako bat da.
 Gertakarien iraupena, segida eta ordena bere
 baitan biltzen ditu denborak.
 Denboraren iraupena urtetakoa izan liteke, egun
 bakarrekoa, ordu batzuetakoa…
 Denbora luzea dela esaten da kontakizunaren
 denbora-tartea zabala denean.
 Denbora laburra da kontakizuna ordu gutxitan
 gertatzen denean.
DENBORA-ORDENA
Gertakarien denbora-ordena modu askotara ager
daiteke. Narrazioaren egituran eragiten du.
 ● Garapen lineala. Testuak ordena kronologikoari
    jarraitzen dio, lehen gertakarietatik hasi eta
    azkenetaraino.

 ● In media res. Latinez, “gauzen erdian”. Istorioaren
   erdibideko puntu batean hasten da narrazioa.
   Ondoren, puntu horren aurreko eta ondorengo
   gertakariak kontatzen dira.

 ● In extrema res. Latinez, “gauzen muturrean”. Istorioa
   bukaeran hasten da, eta, ondoren, atzera salto egin
   eta gertatu dena kontatzen da.
DENBOR
   A
Denborazko atzerakadei analepsia esaten zaie: flash-
back deitzen dira narrazioan laburrak direnean eta
oroitzapen gisa agertzean. Racconto deitzen zaie luzeak
direnean.



Denborazko aurrerakadei, berriz, prolepsia deitzen zaie.
Kontalariak istorioan gertatuko dena aurreratzen du.
ESPAZIOA

 Espazioa literatura-testu baten osagai garrantzitsua da. Olerki edo
 narrazio baten aipamen edo deskribapena azaltzen bada,
 zerbaitegatik da. Olerkian, adibidez, espazioa deskribatzen denean,
 poetarengan eragiten duen sentipena adierazi nahi izaten da. Toki
 fisikoak ez ezik, gaua eta eguna, eguzkia eta ilargia, eta fenomeno
 atmosferiko guztiak espazioaren barruan sartzen dira, nahiz eta
 sarritan denboraren iragana adierazteko ere balio duten.

 ESPAZIOA KONTAKIZUNEAN
 Narrazio bateko pertsonaiak espazio edo toki batean
 dabiltza eta toki horretan jazotzen dira gertaerak. Hiria,
 baserria, mendia, herri fantastiko bat, itsasoa,
 kobazuloak… milaka dira espazio posibleak.
ESPAZIO
 MOTAK
Espazioa gure errealitatearekin alderatzen
badugu, hiru motatakoa izan daiteke:

 ● Espazio erreala. Benetako tokietan gertatzen da
   istorioa. Adibidez, Gasteizen.
 ● Alegiazko espazioa. Ez da benetan existitzen, baina
   benetako tokietan dago oinarrituta. Adibidez, Obaba,
   Bernardo Atxaga Obabakoak liburukoa.
 ● Fantasiazko espazioa. Ez da existitzen eta ez du
   egiaren antzarik. Adibidez, zientzia-fikziozko
   eleberrietako tokiak.
PERTSONAIAK KONTAKIZUNEAN
Pertsonaiak ezinbesteko osagaiak dira kontakizunean. Haiengan gauzatzen da
gertakizunen haria. Pertsonaiak istorioan duten garrantziaren arabera sailkatzen dira.
Pertsonaia nagusiak, bigarren mailakoak eta konpartsak ditugu.
PERTSONAIA MOTAK
 ● Pertsonaia nagusia narrazioaren erdigunea da.
   Gizabanako bat, batzuk edo giza talde bat izan litezke.
   Pertsonaia borobila da; haren izaera garatuz doa
   kontakizunean zehar. Batzuetan antagonista bat izaten du,
   hau da, bere aurkakoa.
 ● Bigarren mailako pertsonaia laua da, ez du garapenik.
   Sarritan, arketipoa da, alegia, erabat gaiztoa edo on-ona,
   koldarra edo ausarta, ezkorra edo baikorra…
 ● Konpartsak edo estrak unean-unean azaltzen diren
   pertsonaiak dira.
EZAUGARRITZEA

 Ezaugarritzea pertsonaiei beren ezaugarri fisiko eta
 psikologikoak ematea da. Bi era daude pertsonaiak
 ezaugarritzeko:
  ● Ezaugarritze zuzena. Kontalariak, beste pertsonaian
    batek edo pertsonaia berak emandako
    xehetasunengatik ezagutzen dugu pertsonaia.
    Xehetasun horiek denak batera edo pixkanaka eman
    daitezke. Itxura, izaera eta beste edozein ezaugarri
    deskribatzen da.
  ● Zeharkako ezaugarritzea. Pertsonaia bere
    erreakzioen bitartez, bere hitz egiteko moduagatik,
    bere ekintzengatik… ezagutzen dugu. Inork ere ez du
    deskribatzen.
IRITZI KRITIKOA


 Norbere iritzia
 Testua zer iruditu zaigun adierazteko unea
 da. Ezin dugu azaleko iritziak bota “Gustatu
 zait” edo “Ez zait gustatu”, adibidez. Zergatia
 idatzi behar dugu, egindako azterketatik
 abiatuta. Hausnarketa behar da iritzia eman
 aurretik. Beti ere arrazoitutako iritzia izango
 da. Baloratu, kritikatu, defendatu, argudiatu…

More Related Content

What's hot

Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
MargaGutierrez
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatzi
idoialariz
 
Leku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaLeku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausoka
idoialariz
 
Errezeta eredua betetzeko
Errezeta eredua betetzeko Errezeta eredua betetzeko
Errezeta eredua betetzeko
idoialariz
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
E-idazkaritza
 
Albistea ekin idazteari
Albistea  ekin idazteariAlbistea  ekin idazteari
Albistea ekin idazteari
idoialariz
 
1 zelula
1 zelula1 zelula
1 zelula
sonri15
 
6.gaia.moneroen erreinua
6.gaia.moneroen erreinua6.gaia.moneroen erreinua
6.gaia.moneroen erreinua
nagoarteaga0
 
Hainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaileHainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaileE-idazkaritza
 
Ortografia ts tx tz
Ortografia ts tx tzOrtografia ts tx tz
Ortografia ts tx tz
MargaGutierrez
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
jansotegi
 
Argudio testuaren-ezaugarriak
Argudio testuaren-ezaugarriakArgudio testuaren-ezaugarriak
Argudio testuaren-ezaugarriakM M
 
Fitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermenaFitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermena
Javi Muñoz
 
Izen arruntak eta bereziak txartela
Izen arruntak eta bereziak  txartelaIzen arruntak eta bereziak  txartela
Izen arruntak eta bereziak txartela
idoialariz
 
Koadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektuaKoadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektua
Bernar Etxeberria Mendia
 
Biografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskemaBiografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskema
idoialariz
 
7.gaia.protistoen erreinua
7.gaia.protistoen erreinua7.gaia.protistoen erreinua
7.gaia.protistoen erreinua
nagoarteaga0
 
izenondoak txartela
izenondoak txartela izenondoak txartela
izenondoak txartela
idoialariz
 

What's hot (20)

Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatzi
 
Leku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaLeku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausoka
 
Errezeta eredua betetzeko
Errezeta eredua betetzeko Errezeta eredua betetzeko
Errezeta eredua betetzeko
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
 
Albistea ekin idazteari
Albistea  ekin idazteariAlbistea  ekin idazteari
Albistea ekin idazteari
 
1 zelula
1 zelula1 zelula
1 zelula
 
6.gaia.moneroen erreinua
6.gaia.moneroen erreinua6.gaia.moneroen erreinua
6.gaia.moneroen erreinua
 
Txisteak
TxisteakTxisteak
Txisteak
 
Hainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaileHainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaile
 
Ortografia ts tx tz
Ortografia ts tx tzOrtografia ts tx tz
Ortografia ts tx tz
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Argudio testuaren-ezaugarriak
Argudio testuaren-ezaugarriakArgudio testuaren-ezaugarriak
Argudio testuaren-ezaugarriak
 
Fitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermenaFitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermena
 
Juntagailuak lokailuak
Juntagailuak lokailuakJuntagailuak lokailuak
Juntagailuak lokailuak
 
Izen arruntak eta bereziak txartela
Izen arruntak eta bereziak  txartelaIzen arruntak eta bereziak  txartela
Izen arruntak eta bereziak txartela
 
Koadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektuaKoadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektua
 
Biografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskemaBiografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskema
 
7.gaia.protistoen erreinua
7.gaia.protistoen erreinua7.gaia.protistoen erreinua
7.gaia.protistoen erreinua
 
izenondoak txartela
izenondoak txartela izenondoak txartela
izenondoak txartela
 

Viewers also liked

TESTU BATEN IRUZKINA
 TESTU BATEN IRUZKINA TESTU BATEN IRUZKINA
TESTU BATEN IRUZKINA
Ana Espinosa
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketakMarta Larrea
 
Testu iruzkina
Testu iruzkinaTestu iruzkina
Testu iruzkina
jansotegi
 
Tic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprender
Tic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprenderTic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprender
Tic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprenderCarmen Gonzalez
 
Gabon jasangarriagoak izateko errezeta
Gabon jasangarriagoak izateko errezetaGabon jasangarriagoak izateko errezeta
Gabon jasangarriagoak izateko errezetajansotegi
 
Testu-iruzkina
Testu-iruzkinaTestu-iruzkina
Testu-iruzkina
Andeka
 
Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
Nahia Sánchez
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)jansotegi
 
DESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAKDESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAK
yizagirre
 
Gutun ofizialak
Gutun ofizialakGutun ofizialak
Gutun ofizialak
E-idazkaritza
 
Aukeratu10 11
Aukeratu10 11Aukeratu10 11
Aukeratu10 11begoin
 
Hizkuntzako curriculuma
Hizkuntzako curriculumaHizkuntzako curriculuma
Hizkuntzako curriculuma
Jotakelh32
 
Bernardo atxaga
Bernardo atxagaBernardo atxaga
Bernardo atxagairaidesh
 
Testu Iruzkinak Olerkia
Testu Iruzkinak OlerkiaTestu Iruzkinak Olerkia
Testu Iruzkinak Olerkiagaraikidea
 
Autoikaskuntza on-line 2
Autoikaskuntza on-line  2Autoikaskuntza on-line  2
Autoikaskuntza on-line 2
E-idazkaritza
 
Gizarteen antolaketa
Gizarteen antolaketaGizarteen antolaketa
Gizarteen antolaketamungia14
 

Viewers also liked (20)

TESTU BATEN IRUZKINA
 TESTU BATEN IRUZKINA TESTU BATEN IRUZKINA
TESTU BATEN IRUZKINA
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketak
 
Testu iruzkina
Testu iruzkinaTestu iruzkina
Testu iruzkina
 
Tic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprender
Tic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprenderTic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprender
Tic tac. formas de enseñar vs. maneras de aprender
 
Gabon jasangarriagoak izateko errezeta
Gabon jasangarriagoak izateko errezetaGabon jasangarriagoak izateko errezeta
Gabon jasangarriagoak izateko errezeta
 
Testu-iruzkina
Testu-iruzkinaTestu-iruzkina
Testu-iruzkina
 
Coltan33
Coltan33Coltan33
Coltan33
 
Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
 
DESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAKDESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAK
 
Gutun ofizialak
Gutun ofizialakGutun ofizialak
Gutun ofizialak
 
Aukeratu10 11
Aukeratu10 11Aukeratu10 11
Aukeratu10 11
 
Hizkuntzako curriculuma
Hizkuntzako curriculumaHizkuntzako curriculuma
Hizkuntzako curriculuma
 
Bernardo atxaga
Bernardo atxagaBernardo atxaga
Bernardo atxaga
 
Testu Iruzkinak Olerkia
Testu Iruzkinak OlerkiaTestu Iruzkinak Olerkia
Testu Iruzkinak Olerkia
 
Bernardo Atxaga
Bernardo AtxagaBernardo Atxaga
Bernardo Atxaga
 
Autoikaskuntza on-line 2
Autoikaskuntza on-line  2Autoikaskuntza on-line  2
Autoikaskuntza on-line 2
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Gizarteen antolaketa
Gizarteen antolaketaGizarteen antolaketa
Gizarteen antolaketa
 

Testu iruzkina

  • 1. TESTU IRUZKINA LITERATURA-TESTUEN EGITURA ● “Zatiak” zein diren zehaztu behar dugu, baita beren artean zer-nolako harremana duten ere. Argi utzi behar ditugu honako puntu hauek: ● Testu baten zatiak bereizten baditugu, arrazoitu egin behar dugu zergatik bereizi ditugun. Azaldu egin behar dugu zein den zatien arteko harremana. Ez dugu axolagabe zatitu behar, baizik eta testuko ideiak, kontzeptuak eta emozioak nola antolatuta dauden adierazi. ● Testu bakoitzak bere egitura du. Egitura horretan eragina dute gaiak, generoak, testuaren luzerak… Alferrik ari gara testu guztietan hasiera- korapiloa-amaiera bilatzen hasten bagara. Testu batzuetan balio duenak ez du, agian, beste batean balio. ● Batzuetan ezinezkoa da testua zatitzea, oso laburra delako edo, testu trinkoa izanik, bereizteko moduko azpiunitaterik ez duelako. Horrelako kasuetan testuak batasun erabatekoa dutela esango dugu.
  • 2. EGITURA MOTAK Bi egitura mota bereiz daitezke: kanpoko eta barneko egitura. AZALEKO EGITURA “Ikus” daitezkeen zatiek osatzen dute: paragrafoek, testua hitz lauz idatzita bada, eta ahapaldiak, olerkia bada. Errimak eta neurriak ere, ageri direnean, eragiten dute olerkiaren azaleko egituran. Testua luzea bada, eleberria adibidez, atalek azaleko egitura osatzen dute, eta olerki-bilduma batean, berriz, olerkiek. BARNEKO EGITURA Kanpoko egitura zati dezakegun moduan, testuaren barne zentzuan ere “zatiak” aurki ditzakegu. Testuaren barneko egitura edukiaren garapenari, ordenari edo “mugimenduari” dagokio. Askotan barneko egiturak zerikusia izaten du kanpoko egiturarekin, baina ez beti. Batzuetan ideia bat paragrafo edo ahapaldi batean ageriko zaigu. Besteetan, ahapaldi bakarrean, ideia bi edo gehiago azal daitezke.
  • 3. ARGUMENTUA ETA GAIA ARGUMENTUA Argumentua literatura-lan batean (edo film batean) gertatzen diren gauzen ildo edo hari orokorra da. Literatura testuaren argumentua argitzeko, lehenik, testu horretan kontatzen diren ekintza edo gertakari garrantzitsuenak aukeratu behar dira. Ondoren, laburtu egin behar dira xehetasun garrantzitsuenak mantenduz. Laburra eta zehatza izan behar du argumentuaren laburpenak.
  • 4. ARGUMENTUA ETA GAIA GAIA Argumentutik zehaztasun guztiak kentzen baditugu eta egileak testua idatzitakoan zein asmo izan duen azaltzen badugu, testuaren gaia azaltzen ari gara; alegia idazleak testuaren bitartez adierazi nahi duena. Gaia testuaren esanahia antolatzen duen ideia nagusia da. Batzuetan, zaila izan liteke ideia bakarra bereiztea. Horrelakoetan, elkarri lotuta dauden bi gai edo gehiago daudela onar daiteke. Hala ere, sorreran beti dago testu bat ulertzen lagunduko duen abiapuntu bat.
  • 5. GAI A Gaia esaldi argi, garbi eta laburrez adierazi behar da. Horrek ez du esan nahi sinplea izan behar duenik. Ez dute balio ez aiztoz moztutako esaldiek ez gai orokorregiak adierazten duten ideiek. Esate baterako, olerki baten gaia “maitasuna” dela esatea ez da nahikoa, halako mila olerki daudelako. Gehiago zehaztu behar da, adibidez: “Olerki honen gaia poetaren maitasun gatazkatsua da. Ez dakielako itxaropenik gabe maitatzen jarraitu behar duen ala bere maitea ahaztu behar duen”.
  • 6. IKUSPUNTUA: KONTALARIA Kontalaria istorioko gertakariak ikuspuntu jakin batetik kontatzen dituen subjektua da; toki eta denbora jakin baten ezartzen ditu; haien inguruko gertaerak behatzen ditu eta haien pentsaera eta portaera erakusten ditu.. Hori guztia kontatzeko modua garrantzitsua da istorioa ulertzeko. KONTALARI MOTAK ● Kontalaria lehen pertsonan: gertakariak kontatzen dituenak kontatutako istorioan parte hartzen du. Bi motatakoak dira: ● Kontalaria-protagonista: istorioa pertsonaia nagusiak kontatzen du.
  • 7. KONTALARIA ● Kontalaria bigarren pertsonan: Kontalariak “zu” bati kontatzen dio istorioa. Batzuetan “zu” hori kontalaria bera da, bere buruari hitz egiten ari balitzaio bezala. ● Kontalaria hirugarren pertsonan: istorioa kontatzen duena istoriotik kanpo dago. Hor ere, bi motatako kontalariak dira. ● Kontalari objetiboa: kontalaria gertaeren lekuko hutsa da eta ikusten duen hura baino ez du kontatzen. Ezin du pertsonaien barrenean sartu. ● Kontalari orojakilea: kontalariak pertsonaiek ikusi, sentitu eta pentsatzen dutena azaltzen du. Dena daki pertsonaiez eta gertaerez.
  • 8. DENBORA KONTAKIZUNEAN Denbora kontakizunaren elementuetako bat da. Gertakarien iraupena, segida eta ordena bere baitan biltzen ditu denborak. Denboraren iraupena urtetakoa izan liteke, egun bakarrekoa, ordu batzuetakoa… Denbora luzea dela esaten da kontakizunaren denbora-tartea zabala denean. Denbora laburra da kontakizuna ordu gutxitan gertatzen denean.
  • 9. DENBORA-ORDENA Gertakarien denbora-ordena modu askotara ager daiteke. Narrazioaren egituran eragiten du. ● Garapen lineala. Testuak ordena kronologikoari jarraitzen dio, lehen gertakarietatik hasi eta azkenetaraino. ● In media res. Latinez, “gauzen erdian”. Istorioaren erdibideko puntu batean hasten da narrazioa. Ondoren, puntu horren aurreko eta ondorengo gertakariak kontatzen dira. ● In extrema res. Latinez, “gauzen muturrean”. Istorioa bukaeran hasten da, eta, ondoren, atzera salto egin eta gertatu dena kontatzen da.
  • 10. DENBOR A Denborazko atzerakadei analepsia esaten zaie: flash- back deitzen dira narrazioan laburrak direnean eta oroitzapen gisa agertzean. Racconto deitzen zaie luzeak direnean. Denborazko aurrerakadei, berriz, prolepsia deitzen zaie. Kontalariak istorioan gertatuko dena aurreratzen du.
  • 11. ESPAZIOA Espazioa literatura-testu baten osagai garrantzitsua da. Olerki edo narrazio baten aipamen edo deskribapena azaltzen bada, zerbaitegatik da. Olerkian, adibidez, espazioa deskribatzen denean, poetarengan eragiten duen sentipena adierazi nahi izaten da. Toki fisikoak ez ezik, gaua eta eguna, eguzkia eta ilargia, eta fenomeno atmosferiko guztiak espazioaren barruan sartzen dira, nahiz eta sarritan denboraren iragana adierazteko ere balio duten. ESPAZIOA KONTAKIZUNEAN Narrazio bateko pertsonaiak espazio edo toki batean dabiltza eta toki horretan jazotzen dira gertaerak. Hiria, baserria, mendia, herri fantastiko bat, itsasoa, kobazuloak… milaka dira espazio posibleak.
  • 12. ESPAZIO MOTAK Espazioa gure errealitatearekin alderatzen badugu, hiru motatakoa izan daiteke: ● Espazio erreala. Benetako tokietan gertatzen da istorioa. Adibidez, Gasteizen. ● Alegiazko espazioa. Ez da benetan existitzen, baina benetako tokietan dago oinarrituta. Adibidez, Obaba, Bernardo Atxaga Obabakoak liburukoa. ● Fantasiazko espazioa. Ez da existitzen eta ez du egiaren antzarik. Adibidez, zientzia-fikziozko eleberrietako tokiak.
  • 13. PERTSONAIAK KONTAKIZUNEAN Pertsonaiak ezinbesteko osagaiak dira kontakizunean. Haiengan gauzatzen da gertakizunen haria. Pertsonaiak istorioan duten garrantziaren arabera sailkatzen dira. Pertsonaia nagusiak, bigarren mailakoak eta konpartsak ditugu. PERTSONAIA MOTAK ● Pertsonaia nagusia narrazioaren erdigunea da. Gizabanako bat, batzuk edo giza talde bat izan litezke. Pertsonaia borobila da; haren izaera garatuz doa kontakizunean zehar. Batzuetan antagonista bat izaten du, hau da, bere aurkakoa. ● Bigarren mailako pertsonaia laua da, ez du garapenik. Sarritan, arketipoa da, alegia, erabat gaiztoa edo on-ona, koldarra edo ausarta, ezkorra edo baikorra… ● Konpartsak edo estrak unean-unean azaltzen diren pertsonaiak dira.
  • 14. EZAUGARRITZEA Ezaugarritzea pertsonaiei beren ezaugarri fisiko eta psikologikoak ematea da. Bi era daude pertsonaiak ezaugarritzeko: ● Ezaugarritze zuzena. Kontalariak, beste pertsonaian batek edo pertsonaia berak emandako xehetasunengatik ezagutzen dugu pertsonaia. Xehetasun horiek denak batera edo pixkanaka eman daitezke. Itxura, izaera eta beste edozein ezaugarri deskribatzen da. ● Zeharkako ezaugarritzea. Pertsonaia bere erreakzioen bitartez, bere hitz egiteko moduagatik, bere ekintzengatik… ezagutzen dugu. Inork ere ez du deskribatzen.
  • 15. IRITZI KRITIKOA Norbere iritzia Testua zer iruditu zaigun adierazteko unea da. Ezin dugu azaleko iritziak bota “Gustatu zait” edo “Ez zait gustatu”, adibidez. Zergatia idatzi behar dugu, egindako azterketatik abiatuta. Hausnarketa behar da iritzia eman aurretik. Beti ere arrazoitutako iritzia izango da. Baloratu, kritikatu, defendatu, argudiatu…