BILAKATU ZEN BIZIGAI
LURRA:
Hiruzati edo geruza ditu:
-Atmosfera: gas-geruza da, lurra inguratzen du.
-Litosfera: zati solidoa da (harriak, lurra ...)
-Hidrosfera: ura da (itsasoak, errekak, lakuak...)
Atmosfera (gasa) Litosfera (lurra) Hidrosfera (ura)
ATMOSFERA:
Atmosferaren osagaiak nitrogenoa eta oxigenoa dira.
Atmosferak oxigenoa gordetzen du eta bizidunok (gizakiak,
animaliak eta landareak) oxigenoa behar dugu arnasteko.
Atmosferak eguzkiko izpi ultramoreetatik babesten gaitu. IZPI
ULTRAMOREAK txarrak dira azalerako.
Tenperatura aldaketa handiak kontrolatzen ditu (eguna-gaua).
Fenomeno atmosferikoak eragiten ditu: ekaitzak, elurra, euria ...
Atmosfera espaziotik ikusita
2.
LURRAREN GERUZAK
Kanpo-nukleoa
Barne-
nukleoa
Barne-nukleoa:
Barruko gunea(tokia) da. Oso tenperatura altua du: 7.500 gradu.
Bere osagaiak metal solidoak dira.
Kanpo-nukleoa:
Mantuaren azpiko geruza da. Lurrazaletik hasi eta 2.900 km-ko
sakoneraino iristen da. Bere osagaia burdin likidoa da.
Mantua:
Lurrazalaren azpialdean dago. Tenperatura altua du. Harriak urtu
egiten dira (likido bihurtzen dira). Sumendiak eta lurrikarak
mantuan sortzen dira.
Lurrazala:
Lurraren kanpoaldeko geruza da. Bere osagaiak harriak dira.
Hirurogei km-ko sakonera du.
Mantua
Lurrazala
3.
LURRAREN ITXURALDAKETA :
INDARGEOLOGIKOAK
Indar geologikoek lurraren itxura aldatzen dute.
Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke:
1) Barneko eragileak:
Lur barnean sortzen dira: lurrikarak, tolesturak, sumendiak...
2) Kanpoko eragileak:
Lurrazalean higadura (erosioa) sortzen dute: haizea, itsasoa,
glaziarrak…
BARNEKO ERAGILEAK:
Lurrikarak Sumendiak Failak
KANPOKO ERAGILEAK:
Haizea Glaziarrak Itsasoa
4.
BARNEKO ERAGILEAK
TOLESTURAK ETAFAILAK:
Lur planetak plaka kontinentalak ditu. Bi plakek talka egiten
dutenean (txokatzen direnean) mendikateak sortzen dira.
Talka egitean batzutan lurra tolesten da hautsi gabe: tolesturak
sortzen dira.
Bestetan lurra hausten da: failak sortzen dira.
Tolestura: lurra ez da hausten, Faila: lurra hausten da
tolesten da
SUMENDIAK:
Irekigune bat duten mendiak dira. Irakigunetik magma ateratzen
denean, sumendiak erupzioa izaten du. Mantuko magma (harri
likidoak eta oso-oso beroak) tximinitik igotzen da eta
kraterratik (sumendiaren ahoa) ateratzen da. Kraterraren
inguruan dauden materialek konoa osatzen dute eta kanporatzen
den magmak, laba izena du.
Kraterra
Laba
Konoa
Tximinia
Magma
5.
LURRIKARAK EDO SEISMOAK:
Lurbarneko mugimenduak dira. Lurrazalean dardara nabaritzen
da eta dardara hauek dira lurrikara edo seismoa.
Lurrikara sortu den tokiari (lur barnean) hipozentroa deitzen
zaio eta hipozentrotik gertuen dagoen lurrazaleko tokiari
epizentroa deitzen zaio.
Lurrikar batzuk suabeak dira baina beste batzuk oso fuerteak
dira eta lurra suntsitzen dute.
Lurrikarak eragindako suntsidura
ITSASIKARAK ETA TSUNAMIAK:
Itsasikarak itsaspean (itsasoaren azpialdean) gertatzen diren
lurrikarak dira.
Itsasikarek olatu erraldoiak (handi-handiak) eragiten dituzte eta
olatu hauek tsunamiak deitzen dira.
Tsunamiek suntsidura handiak eragiten dituzte.
Horrela sortzen dira tsunamiak
Tsunamiek suntsidurak eragiten dituzte
Hipozentroa
Epizentroa
6.
SISMOGRAFOA:
Lurrikarak erregistratzeko etaneurtzeko tresna da.
Lurrikarak neurtzeko RICHTER eskala erabiltzen da.
Richter eskala:
3,5 arteko lurrikara: ia ez da nabaritzen.
3,5-4,5 lurrikara: nabaritzen da baina ez du kalterik eragiten.
5,5-6,0 lurrikara: kalte arinak eragiten ditu.
6,1-6,9 lurrikara: kalte larriak eragiten ditu.
7,0-7,9 lurrikara: lurrikara handia, kalte oso handiak.
8,0tik gora: suntsidura handia eragiten du.
S Sismografoa Faila
Tolestura
Itsasikarak
sortutako
tsunamia
Sumendia erupzioan
Lurrikara
7.
KANPOKO ERAGILEAK
Eguratseko fenomenoek(euria, haizea, elurra…) lurrazalaren
itxura aldatzen dute (higadura sortzen dute). Bizidunek ere
(gizakiak eta animaliak) lurrazalaren itxura aldatzen dute.
Hauek guztiak, eguratseko fenomenoak eta bizidunak, kanpoko
eragileak dira.
HAIZEA:
Haizeak materialak toki batetik bestera eramaten ditu.
Haizeak haitzak (harri handiak) karraskatzen ditu (hausten ditu,
birrintzen ditu); horrela mendietan forma bitxiak sortzen dira.
Haizearen higadura
ITSASOA:
Itsasoko urak higadura sortzen du. Kostaldearen itxura aldatzen
du. Olatuek kostaldeko haitzak higatzen dituzte. Urteak pasa
ahala itsasoa gero eta barrurago sartzen da.
Itsasoaren higadura
8.
IBAIA:
Ibaien higadura garrantzitsuada.
Ibaiek haranak sortzen dituzte, V formako haranak.
Ibaia iturburutik (jaiotzen den tokia) itsasoratu arte egiten duen
bideari ibilgua deitzen diogu.
Ibilguak hiru zati ditu:
-Goi-ibilgua: aldapa handia du, estua da, ura oso azkar jaisten
da, urak harriak higatzen ditu.
-Erdiko ibilgua: aldapa txikiagoa du, zabaltzen hasten da, ura
mantsoago jaisten da, urak materialak (harriak, hondarra...)
garraiatzen ditu (arrastaka eramaten ditu).
-Behe-ibilgua: zabala da, ura mantso doa, aldaparik ez du, urak
materialak sedimentatu egiten ditu (lurrean utzi).
Ur- jauzia Meandroa Ur-lasterra Delta
Goi-ibilgua
Erdiko ibilgua
Behe-ibilgua
9.
GLAZIARRA:
Izotz-masa mugikorra da(izotzezko ibaia).
Oso mendi altuetan eta poloetan sortzen da.
Glaziarretako izotza poliki-poliki mugitzen da.
Mugitzean materialak higatu, garraiatu eta sedimentatzen ditu.
Sedimentatutako materialak morrena izena dute.
Glaziarrek haranak sortzen dituzte, U formako haranak.
Glaziarraren zatiak:
-Zirkua: Glaziarraren goiko aldean dago. Katilu forma du eta
izotza pilatuta eta konprimituta dago.
-Mihia: Zirkuan izotz asko dagoenean gainezka egiten du eta
irristatzen hasten da. Mantso-mantso mugitzen da. Izotz masa
hau mihia da.
-Morrena: Mihiak arrastaka eraman duen materiala pilatu egiten
da leku desberdinetan: glaziarraren alboetan, glaziarra amaitzen
den tokian, hondo-hondoan... Material pilaketa honi morrena
deitzen zaio.
Zirkua
Mihia
Morrena
10.
LURPEKO URAK:
Zenbait tokitanlurrazala iragazkorra da (ura barrualdera
filtratzen da) eta euria edo elurra egiten duenean ura barrura
sartzen da geruza gogorra (geruza iragazgaitza) topatu arte.
Horrela sortzen dira lurpeko ibaiak eta lakuak.
Lurpeko urak
Lurpeko urek kobazuloak (haitzuloak) sortzen dituzte
11.
HAITZULOAK EDO KOBAZULOAK:
Urakedo haizeak sortzen dituzte haitzuloak.
Urak harri iragazkorrak topatzen ditu eta barrualdera sartzen
da, orduan harria disolbatzen du. Horrela sortzen dira haitzulo
asko.
Estalaktitak: Ur-tantak kobazuloko sabaitik behera erortzen
dira. Urak duen gatz mineralak bertan uzten ditu. Gatz minerala
pilatzen da eta beheraka doan kono baten forma osatzen da.
Estalagmitak: Ur-tantak lurrera erortzen dira. Urak dituen
karbonatoak bertan pilatzen dira eta goraka doan kono baten
forma osatzen da.
Batzutan estalaktitak eta estalagmitak elkartzen dira.
Estalaktitak: goitik behera Estalagmitak: behetik gora
Estalaktitak eta estalagmitak elkarturik Haitzuloen sarrerak
12.
BIZIDUNAK ETA LURRAZALARENALDAKETAK:
Landareen sustraiak lurra eusten dute. Landare asko dagoen
lekuetan higadura txikia da.
Landare gutxi dagoen tokietan higadura handia da.
Landare asko: higadura txikia Landare gutxi: higadura handia
Animalia batzuk zuloak egiten dituzte (untxiak, satorrak,
moluskuak...) eta lurra ahuldu egiten da.
Animaliek zuloak egiten dituzte bizitzeko.
Zuloek lurrazalaren itxura aldatzen dute.
Bizidunak hiltzen direnean hezurdurak (eskeletoak) pilatu egiten
dira, harri bihurtzen dira eta lurrazalean aldaketak eragiten
dituzte.
Animalien hezurdurek lurrazalaren itxura aldatzen dute