SlideShare a Scribd company logo
RAFA MENDIA eta ESKOLA INKLUSIBOA
Rafa Mendiaren bideo hau ikusi ondoren eskola inklusiboaren inguruan zenbait
kontzeptu argiago geratu zaizkidala esan behar dut. Berak eskola inklusiboa pentsamendu
korronte bat bezala ikusten du, gizarte guztiari zabaldu beharko litzatekeena. Eskola bere baitan
eskubide bat izanik, eskola inklusiboak ere horrela beharko luke. Eskola inklusiboaz hitz egiten
dugunean, desberdintasunetaz, zailtasunetaz, beharretaz…hitz egiten ari gara; batzuen ustez
orain aipatu berri ditudan horiek eskola okertzea dakarte, izan ere, erritmo desberdina
daramate, irakaslearen lan handiagoa eskatzen du, arreta gehiago eskatzen dute…. Nire ustez
eta Rafa Mendiarekin bat etorriz, ezberdintasuna aberasgarritasuna da eta beraien artean lan
egite horrek ekarriko du irakaslegoaren asetzea.
Eskola inklusiboaren bidez, ikuspegi Darwinista atzean utz dezakegu, hau da, ez dute
soilik indartsuenek aurrera egingo, guztiek baizik. Horregatik, ezberdintasunak normaltzat hartu
behar dira, baina normaltzat hartu behar ez dena aukera ezberdintasunak dira. Batzuetan,
zenbait ikastetxeetan, ikaskuntzarako zailtasunak dituzten ikasleei lagundu egiten zaie baina
etnia desberdinetako haurrak, arraza desberdinetako haurrak, gerraren ondorioz umezurtz
geratu diren haurrak… alde batera uzten dira eta horrek ez du inklusioa bultzatzen. Eskola
inklusiboak denontzako jarduerak prestatzen ditu, zailtasun handiagoak dituzten ikasleei arreta
gehiago eskaintzen dio, haurrei jartzen zaizkion oztopoak gainditzen laguntzen du, harremanak
estutzen ditu….
Eskola inklusiboak
ikaskuntza zailtasunen
inguruko eredu sozial berri
bat planteatzen du; ikasle
batzuek, normala den
modura, zailtasunak izan
ditzakete. Inklusioaren
aldetik hauek ez dira arazo bezala ikusten, ez behintzat ikaslearen aldetik. Ikastetxea da oztopo
horiek jartzen dituena eta ikaslea ikastetxera moldatu beharrean, ikastetxea izan beharko da
ikasleari egokitu beharko den. Modu honetan soilik lortu ahal izango denontzako eskola bat.
Bestalde, egungo eskolak ikaskuntzan eta ikasleen parte hartzean oztopoak jartzen ditu.
Inklusioak oztopo horiek identifikatu eta ulertu egiten ditu eta horrela ikasleak asetzen ditu.
Modu honetan horrelako galderak planteatzen dira: zenek jartzen ditu oztopoak? Nola sortzen
dira oztopoak? Nola esku hartu oztopo horietan? Eskolan arazo asko sortzen dira gizartean oso
presente daudelako, homofobia,
arrazakeria, klasismoa…hala nola.
Azkenik, eskola inklusiboetan
laguntza edozeinek eman
dezakeela azpimarratu nahiko
nuke (amona, guraso, boluntario,
irakasle…). Argi dago hau modu
antolatu batean egin behar dela
baina azpimarratu nahi dut
ikaskuntza denon egitekoa dela eta
ez soilik irakaslearena.
Taldekatze moduari dagokionez, mota askotakoak daudela esan dezakegu: interesen
araberakoak, ikerketen araberakoa, edukien araberakoa… Baina inoiz ez gaitasunen araberakoa.
Nik bizi izan ditudan taldekatze gehienak honen araberakoak izan dira nahiz eta batzuetan ondo
funtzionatzen zuen, beste batzuetan emaitza txarrak egon direla onartu behar dut. Modu
honetan taldekatzen direnean badira zenbait ikasle aurrera egiten ez dutena eta horretaz garaiz
konturatzen ez bagara arazo larriak izan ditzakete etorkizunean. Ikasgelan laguntza eman behar
da, baina laguntza hori ez da beti irakaslearen aldetik etorri behar, hau da, ikasleen beren artean
ematea posible dute. Nahiz eta zenbait ikasleek zailtasunak izan ikasketetan, beti izango du
gairen bat gainontzeko ikasleei lagundu dezakeena. Honek autoestimuaren hobekuntza dakar,
izan ere, zailtasunak dituzten horiek normalean laguntza jasotzen dute eta oso aukera gutxi
izaten dute gainontzeko ikasleei laguntzeko; modu honetara beraiek ere garrantzitsuak
sentituko dira ikasgelan eta beren burua motibatzeko aukera bat izan daiteke.
Azkenik, ondorio modura esan, inklusioaren fokoa ireki behar dela, ikastetxe guztietara
iritsi behar da, munduko leku txiroenetan ere ikasle guztiek ikasteko aukera izan dezaten.
Bestalde, azpimarratu nahi nuke eskola inklusiboa ez dela soilik ikasketa zailtasunak dituzten
ikasleentzat; guztiontzat da garrantzitsua modu handi bat nahiz eta orain ez garen konturatzen.
Azkenik, esklusioa salatu behar da. Zenbait ikastetxeetan ikasteko aukera ez duten ikasle horiek
esklusioa salatu behar dute, eta gainontzekoek horretan lagundu beharko diegu, denon
eskubidea delako.
Urteak aurrera joan ahala uste dut aurrerapauso handiak ematen ari garela eskola
inklusiboaren esparruan. Lehen, gure gurasoek ikasten zutenean, zailtasunak zituen ikasleak ez
zuen ikastetxera joateko aukerarik eta horrela gizartetik at geratzen zen, etorkizunean aukera
gutxirekin geratzen zelarik. Gaur egun hori oso leku gutxitan gertatzen da, edo hori pentsatu
nahi dut behintzat, nahiz eta oraindik oztopo asko edukitzen dituzten. Horrela jarraitzen badugu,
gu irakasle izaten garen egunean, ez da ikaslerik egongo non ikasteko eskubidea ukatzen zaion
eta hori lortzen dugun egunean gizarte inklusibo batetaz hitz egin ahal izango dugu, bitartean
ezingo dugu hori esan.

More Related Content

Viewers also liked

орден светог саве
орден светог савеорден светог саве
орден светог саве
Dragana Misic
 
Website Fuzziness
Website FuzzinessWebsite Fuzziness
Website Fuzziness
Niall Merrigan
 
Lara emma power point 100 diapositivas
Lara emma power point 100 diapositivasLara emma power point 100 diapositivas
Lara emma power point 100 diapositivas
chemadp65
 
Innovative teaching manual
Innovative teaching  manualInnovative teaching  manual
Innovative teaching manual
Nidhin Soman
 
οδηγος ηπειρου
οδηγος ηπειρουοδηγος ηπειρου
οδηγος ηπειρου
zwsa
 
Employability and significance of Knowledge Alliances
Employability and significance of Knowledge AlliancesEmployability and significance of Knowledge Alliances
Employability and significance of Knowledge Alliances
UNIMED - Mediterranean Universities Union
 
Zoanum business consultants
Zoanum business consultantsZoanum business consultants
Zoanum business consultants
Nayyer Sultan
 
Indian Soil
Indian SoilIndian Soil
Indian Soil
athulyaplr
 
Experiential Marketing
Experiential MarketingExperiential Marketing
Experiential Marketing
Cristina Rodriguez Wilson
 
Raíz cuadrada exacta
Raíz cuadrada exactaRaíz cuadrada exacta
Raíz cuadrada exacta
josemanuelcremades
 
Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)
Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)
Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)
Mark Shortt
 
2015 1
2015 12015 1

Viewers also liked (13)

орден светог саве
орден светог савеорден светог саве
орден светог саве
 
Website Fuzziness
Website FuzzinessWebsite Fuzziness
Website Fuzziness
 
Lara emma power point 100 diapositivas
Lara emma power point 100 diapositivasLara emma power point 100 diapositivas
Lara emma power point 100 diapositivas
 
Innovative teaching manual
Innovative teaching  manualInnovative teaching  manual
Innovative teaching manual
 
οδηγος ηπειρου
οδηγος ηπειρουοδηγος ηπειρου
οδηγος ηπειρου
 
Employability and significance of Knowledge Alliances
Employability and significance of Knowledge AlliancesEmployability and significance of Knowledge Alliances
Employability and significance of Knowledge Alliances
 
Zoanum business consultants
Zoanum business consultantsZoanum business consultants
Zoanum business consultants
 
Indian Soil
Indian SoilIndian Soil
Indian Soil
 
Experiential Marketing
Experiential MarketingExperiential Marketing
Experiential Marketing
 
Raíz cuadrada exacta
Raíz cuadrada exactaRaíz cuadrada exacta
Raíz cuadrada exacta
 
Agiasmos1516
Agiasmos1516Agiasmos1516
Agiasmos1516
 
Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)
Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)
Living the Dream - A Tool & Die Engineer Controls His Destiny (May 2015)
 
2015 1
2015 12015 1
2015 1
 

Similar to Rafa Mendia

Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
naiaraZaldua
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
LeireMuruaIrastorza
 
Xxi
XxiXxi
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
JuneMateo
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
Iratimartija
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
UxueOllokiegi
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
UxueOllokiegi
 
César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
idoialariz
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
marijeuraga
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
NAIARASUESCUNOCHANDO
 
Ikastetxe Inklusiboak
Ikastetxe InklusiboakIkastetxe Inklusiboak
Ikastetxe Inklusiboakhezkberezia
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoak
IratiMateo
 
Kalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboakKalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboak
unaipic
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
aeslopez1
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Didaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakDidaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboak
Ane Porras
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)
UXUEMESA
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
inigoarregiartola
 

Similar to Rafa Mendia (20)

Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
 
Ikastetxe Inklusiboak
Ikastetxe InklusiboakIkastetxe Inklusiboak
Ikastetxe Inklusiboak
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoak
 
Kalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboakKalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboak
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Didaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakDidaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboak
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
 

Rafa Mendia

  • 1. RAFA MENDIA eta ESKOLA INKLUSIBOA Rafa Mendiaren bideo hau ikusi ondoren eskola inklusiboaren inguruan zenbait kontzeptu argiago geratu zaizkidala esan behar dut. Berak eskola inklusiboa pentsamendu korronte bat bezala ikusten du, gizarte guztiari zabaldu beharko litzatekeena. Eskola bere baitan eskubide bat izanik, eskola inklusiboak ere horrela beharko luke. Eskola inklusiboaz hitz egiten dugunean, desberdintasunetaz, zailtasunetaz, beharretaz…hitz egiten ari gara; batzuen ustez orain aipatu berri ditudan horiek eskola okertzea dakarte, izan ere, erritmo desberdina daramate, irakaslearen lan handiagoa eskatzen du, arreta gehiago eskatzen dute…. Nire ustez eta Rafa Mendiarekin bat etorriz, ezberdintasuna aberasgarritasuna da eta beraien artean lan egite horrek ekarriko du irakaslegoaren asetzea. Eskola inklusiboaren bidez, ikuspegi Darwinista atzean utz dezakegu, hau da, ez dute soilik indartsuenek aurrera egingo, guztiek baizik. Horregatik, ezberdintasunak normaltzat hartu behar dira, baina normaltzat hartu behar ez dena aukera ezberdintasunak dira. Batzuetan, zenbait ikastetxeetan, ikaskuntzarako zailtasunak dituzten ikasleei lagundu egiten zaie baina etnia desberdinetako haurrak, arraza desberdinetako haurrak, gerraren ondorioz umezurtz geratu diren haurrak… alde batera uzten dira eta horrek ez du inklusioa bultzatzen. Eskola inklusiboak denontzako jarduerak prestatzen ditu, zailtasun handiagoak dituzten ikasleei arreta gehiago eskaintzen dio, haurrei jartzen zaizkion oztopoak gainditzen laguntzen du, harremanak estutzen ditu…. Eskola inklusiboak ikaskuntza zailtasunen inguruko eredu sozial berri bat planteatzen du; ikasle batzuek, normala den modura, zailtasunak izan ditzakete. Inklusioaren aldetik hauek ez dira arazo bezala ikusten, ez behintzat ikaslearen aldetik. Ikastetxea da oztopo horiek jartzen dituena eta ikaslea ikastetxera moldatu beharrean, ikastetxea izan beharko da ikasleari egokitu beharko den. Modu honetan soilik lortu ahal izango denontzako eskola bat. Bestalde, egungo eskolak ikaskuntzan eta ikasleen parte hartzean oztopoak jartzen ditu. Inklusioak oztopo horiek identifikatu eta ulertu egiten ditu eta horrela ikasleak asetzen ditu. Modu honetan horrelako galderak planteatzen dira: zenek jartzen ditu oztopoak? Nola sortzen dira oztopoak? Nola esku hartu oztopo horietan? Eskolan arazo asko sortzen dira gizartean oso
  • 2. presente daudelako, homofobia, arrazakeria, klasismoa…hala nola. Azkenik, eskola inklusiboetan laguntza edozeinek eman dezakeela azpimarratu nahiko nuke (amona, guraso, boluntario, irakasle…). Argi dago hau modu antolatu batean egin behar dela baina azpimarratu nahi dut ikaskuntza denon egitekoa dela eta ez soilik irakaslearena. Taldekatze moduari dagokionez, mota askotakoak daudela esan dezakegu: interesen araberakoak, ikerketen araberakoa, edukien araberakoa… Baina inoiz ez gaitasunen araberakoa. Nik bizi izan ditudan taldekatze gehienak honen araberakoak izan dira nahiz eta batzuetan ondo funtzionatzen zuen, beste batzuetan emaitza txarrak egon direla onartu behar dut. Modu honetan taldekatzen direnean badira zenbait ikasle aurrera egiten ez dutena eta horretaz garaiz konturatzen ez bagara arazo larriak izan ditzakete etorkizunean. Ikasgelan laguntza eman behar da, baina laguntza hori ez da beti irakaslearen aldetik etorri behar, hau da, ikasleen beren artean ematea posible dute. Nahiz eta zenbait ikasleek zailtasunak izan ikasketetan, beti izango du gairen bat gainontzeko ikasleei lagundu dezakeena. Honek autoestimuaren hobekuntza dakar, izan ere, zailtasunak dituzten horiek normalean laguntza jasotzen dute eta oso aukera gutxi izaten dute gainontzeko ikasleei laguntzeko; modu honetara beraiek ere garrantzitsuak sentituko dira ikasgelan eta beren burua motibatzeko aukera bat izan daiteke. Azkenik, ondorio modura esan, inklusioaren fokoa ireki behar dela, ikastetxe guztietara iritsi behar da, munduko leku txiroenetan ere ikasle guztiek ikasteko aukera izan dezaten. Bestalde, azpimarratu nahi nuke eskola inklusiboa ez dela soilik ikasketa zailtasunak dituzten ikasleentzat; guztiontzat da garrantzitsua modu handi bat nahiz eta orain ez garen konturatzen. Azkenik, esklusioa salatu behar da. Zenbait ikastetxeetan ikasteko aukera ez duten ikasle horiek esklusioa salatu behar dute, eta gainontzekoek horretan lagundu beharko diegu, denon eskubidea delako. Urteak aurrera joan ahala uste dut aurrerapauso handiak ematen ari garela eskola inklusiboaren esparruan. Lehen, gure gurasoek ikasten zutenean, zailtasunak zituen ikasleak ez zuen ikastetxera joateko aukerarik eta horrela gizartetik at geratzen zen, etorkizunean aukera
  • 3. gutxirekin geratzen zelarik. Gaur egun hori oso leku gutxitan gertatzen da, edo hori pentsatu nahi dut behintzat, nahiz eta oraindik oztopo asko edukitzen dituzten. Horrela jarraitzen badugu, gu irakasle izaten garen egunean, ez da ikaslerik egongo non ikasteko eskubidea ukatzen zaion eta hori lortzen dugun egunean gizarte inklusibo batetaz hitz egin ahal izango dugu, bitartean ezingo dugu hori esan.