OSASUNA: Munduko OsasunErakundearen (MOE) ustez osasuna, erabateko
ongizate fisiko,mental eta sozial osoko egoera da.
GAIXOTASUNA: osasun-egoeraren aldaketa da, hau da,ongizate fisikoaren, psikikoaren
edo sozialen galera, aldi baterakoa nahiz betirakoa.
3.
BIZI KALITATEA ETAITXAROPENA
BIZI-KALITATEA: Pertsona baten ongizate, zorion eta gogogabetetze-maila da.
Zenbait faktorek dute eragina:
1. Osasun fisikoak eta mentalak
2. Autonomia-mailak
3. Gizarte harremanek
4. Ingurunearekiko harremanak
4.
Bizi kalitatearen adierazlenagusietako bat BIZI-ITXAROPENA jaiotzean da.
Kalkulatzen du zenbat urtez, batez beste, biziko den urte jakin batean jaiotako
pertsona multzo bat,aztertzen ari den lekuko osasun eta gizarte-baldintzak aldatzen
ez badira.
Oso lotuta dago osasunarekin.
Bizi-itxaropena hurrengo urteetan
5.
Osasun-egoera, pertsonaren genotipoaren(informazio genetikoa) eta giroaren
arteko emaitza da. Garrantzitsua da, bizi eta hazitako giroa.
· Gaixotasun genetikoak:
-Akats genetiko batek eragindakoak dira edo genomaren aldaketen ondoriozkoa
da :
Down sindromea, hemofilia eta zenbait diabetes mota mota honetakoak dira.
6.
-Batzuetan genotipoak gaixotasunbat izateko joeran eragiten du. Adibidez,pertsona batek
gaixotasun kardiobaskularra izateko joera izan dezake. Giroak eragina du honetan.
· Sortzetiko gaixotasunak:
Jaiotzezko gaixotasunak dira, enbrioi-garapenean edo erditzean zehar gertatutako
arazoren batek eragindako gaixotasuna da. Asko gaixotasun genetikoak dira.
Beste batzuk giro faktoreak eragindakoak dira.
Osasunerako erasoak etaarriskuak
Zenbait gaixotasunek, erasok edo arriskuk eragina dute osasunean eta horiek zenbait kausa dituzte:
1. · Giroa; fisiko zein kimiko.
2. · Organismoa bera (barrukoak)
3. · Bizi-ohiturak; jan ohiturak.
4. · Gizarte eta kultura ingurunea
GIRO-ERASO FISIKOAK
Erradiazio ionizatzaileak:Materiaren egitura aldatzeko gai den energia mota da. Naturala zein artifiziala izan daiteke
jatorriz, adibidez: izpi ultramoreak, naturalak; eta hondakin nuklearrak, artifizialak.
Zaratak: Hirietan ematen da gehienbat. Entzumen galera eta lo eta portaera nahasteak eragin ditzake.
Tenperatura-aldaketak: Tenperatura altuak eta hezetasun maila handiak heriotza eragin dezakete. Hezetasunak gorputza
hoztea eragozten du eta muturreko hotzak eta beroak, lesioak ere eragiten dituzte.
12.
GIRO ETA ERASOKIMIKOAK
1- Airearen kutsadura: Giza jardueren ondorioz, airearen konposizioa aldatu egiten da. Honetan kutsakorrak diren gasak
eta partikulak pilatu egiten dira.
● Karbono monoxidoa: Oso toxikoa, odolean dagoen oxigenoaren garraioa eragozten du.
● Sufre dioxidoa: Arnasteko zailtasunak, eztarriko eta begietako narritadura… Kantitate handitan heriotza eragin
dezake.
● Nitrogeno oxidoak: Birikentzako kaltegarria, oso toxikoa.
● Partikula esekiak: Solidoak zein likidoak izan daitezke eta arnas bideetako zein biriketako gaixotasunak sorrarazten
dituzte.
13.
GIRO ETA ERASOKIMIKOAK
2- Uraren kutsadura: Kutsatzaile organikoak, ez-organikoak eta biologikoek uraren degradazioa sortzen dute. Hauek oso
kaltegarriak dira osasunerako.
● Organikoak. Ur beltzak, abere-hondakinak, … mikroorganismoen ugalketa areagotzen dute eta toxikoak dira.
● Ez-organikoak. Ongarrien nitratoak eta fosfatoak, koipeak, gatzak eta metal toxikoak, mikroorganismoen ugalketa
eragiten dute, hauek ere toxikoak dira.
● Biologikoak. Mikroorganismoak dira eta zenbait gaixotasunen eragileak dira.
14.
GIRO ETA ERASOKIMIKOAK
3- Elikagaien kutsadura.
Substantzia arrotzak daudenean. Nahiz eta kantitate txikitan hartu, eragin kaltegarriak izan ditzakete eta epe luzera
eman daitezke. Hauek adibidez: plagizidak, metal astunak, antibiotikoak…
Gaixotasun infekziosoak
Mikroorganismoek, (bakterioak,birusak, protozooak eta onddoak) eragindako gaixotasunak dira. Eta
mikroorganismoak izaki bizidun txiki-txikiak dira, zelula bakar batekoak eta mikroskopioan bakarrik ikus
daitezkeenak.
1. Mikroorganismo patogenoak.
2. Gaixotasun infekziosoen transmisioa.
3. Gaixotasun infekziosoen garapena.
4. Gaixotasun infekziosoen prebentzioa.
17.
Mikroorganismo patogenoak
Gu gaixotzeaeragin dezaketen mikroorganismoak.
- BAKTERIOAK: Nukleorik gabeko organismo zelulabakarrak dira. Gorputzaren barruan ugaltzen dira eta ondoko
zelulak eta ehunak suntsitzen dituzte. Gainera odolaren bidez hedatzen dira gaixotasunen sintoma larrienak sortuz.
- BIRUSAK: Zelula ez den mikroorganismoa da; oso egitura bakuna du. Zelulatik kanpo bizigabeak dira, hau da, ezin
dira euren kabuz ugaldu. Zelula batean sartzean suntsitu egiten dute. Batzuetan ez dute zelula hiltzen, barruan
geratzen dira eta arrazoi batengatik berriro aktibatu eta gaixotasuna sor dezakete.
- PROTOZOOAK: Nukleodun organismo zelulabakarrak dira(eukariotoak). Hogei espezie inguruk sor dezakete
gaixotasuna gizakiengan eta biztanleriaren laurden batek gaixotasun horietako bat du.
- ONDDOAK: Nukleodun organismo zelulabakarrak edo zelulanitzak dira (eukariotoak). Ez dute banako osasuntsuak
gaixotzea eragiten, beste gaixotasun baten ondorioz ahul dauden pertsonak baizik.
18.
Gaixotasun infekziosoen transmisioa.
Hauekizateko beharrezkoa da mikroorganismo patogenoa gorputzaren barruan izatea. Hau, zenbait modutan gerta
daiteke:
1. Zuzeneko kutsapena: Mikroorganismoa gaixo dagoen pertsonatik, osasuntsu dagoen pertsonara doa.
- Larruazaleko gaixotasunak: Larruazaleko ukipenaren bidez.
- Arnas aparatuko gaixotasunak: Usinetan botatzen diren tantatxoen bidez.
- Sexu bidezko transmisiozko gaixotasunak: Zenbait mikroorganismo gorputzetik kanpo azkar hiltzen dira, ondorioz, hauek
transmititzeko ukipen estua izan behar da.
2. Uraren bidez: Pertsonen edo animalien gorozkiez kutsatutakoa.
3. Elikagaien bidez: Gehienetan elikagaien kalitate txarragatik gertatzen da.
4. Animalien bidez: Gaixotasunak transmititzen dituzten animaliei bektore deitzen zaie.
19.
Gaixotasun infekziosoen garapena.
1.INFEKZIOA: Gorputzera iritsi, haren barruan sartu eta ugaltzen hasi.
2. INKUBAZIO-ALDIA: sintomak agertu arteko denbora. Gaixotasunaren arabera iraupena aldakorra da:
gripea, inkubazio-aldi laburra; ihesa, ordea, inkubazio-aldi luzea
3. ALDI AKUTUA: Gaixotasuna eta sintomak azaltzen hasten dira: sukarra, mina…
Aldi akutuan agertzen diren sintomak, mikroorganismoek eragindako kalteen ondorio dira.
4. BEHERALDIA: Sintomak arintzen hasten dira, sendagaien ondorioz edo gorputzak,
menderatu egin dituelako mikroorganismoak.
5. SUSPERRALDIA: Indarberrituz joaten da gorputza.
Adibidez, barizela edo astanafarreria
20.
Gaixotasun infekziosoen prebentzioa
●Kutsatuta egon daitezkeen erreketatik edo iturrietatik urik ez edatea
● Elikagaien ontzietako arauei jarraitzea.
● Janari prestatua ondo berotzea.
● Fruituak eta barazkiak ondo garbitzea.
● Eskuak, janaria manipulatu aurretik garbitzea.
● Sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea
21.
GALDERAK:
1. Zer faktorekdute eragina bizi kalitatean?
2. Aipatu gaixotasun genetiko bat.
3. Zer irizpideren arabera sailkatzen dira gaixotasunak?
4. Zeintzuk dira gu gaixotzea eragin dezaketen
mikroorganismoak?
5. Esan gaixotasun infekziosoak prebenitzeko gomendio bat.