Udaberriko goiz
eder batean hartz-
ama, hartz-aita eta
hartz-kumea
paseatzera irten
ziren, zopa hozten
utzita. Kixkur
neskatila ere
paseatzera irten
zen. Asko ibili
ondoren, hartzen
etxetxora iritsi zen.
Hots egin eta
erantzunik
ez; beraz,
sartzea
erabaki zuen.
Hiru aulki
ikusi zituen:
handia,
ertaina eta
txikia, eta
txikian eseri
zen.
Mahaia prest
zegoen eta usain
goxoa zuen
zopak.
Kixkurrek katilu
handikoa
dastatu zuen:
beroa zegoen.
Ertainekoa
hotza zegoen,
eta txikikoa
epela, hari
gustatzen
zitzaion bezala;
Jan ondoren,
aulkitik
altxatzerakoan,
aulki txikia
jauzi eta, krak!
apurtu egin zen.
Zer egin ez
zekiela,
pentsatu eta
pentsatu ibili
ondoren,
Kixkurrek
logura sentitu
Goiko solairura
igo eta logela bat
aurkitu zuen,
hiru ohekoa.
Lehenengo, ohe
handia probatu
zuen, baina oso
gogorra zen. Gero,
ertaina, eta hura
Azkenik,
oherik
txikienean
etzan zen eta
loak hartu
zuen.
Handik
gutxira, zopa
hoztuta
egongo
zelakoan,
hartzak etxera
itzuli ziren.
A zer nolako
gosea haiena!
Eta hura
—Nork dastatu du nire zopa? –esan zuen hartz-amak.
—Nork dastatu du nire zopa? –esan zuen hartz-aitak.
—Eta nork jan du nire zopa guzti-guztia? –esan zuen h
kumeak.
Lapurraren
bila hasi ziren
eta neskatila
aurkitu
zutenean,
lasaitu egin
ziren.
Kixkurrek
barkamena eskatu
zien, batez ere
hartz-kumeari, zopa
guztia jateagatik,
aulkia
apurtzeagatik eta
haren ohean lo
egiteagatik.
—Ez nago zurekin
haserre, Kixkur.
Mesedez, geratu
hemen arratsaldea
pasatzen! —esan
Hartz-ama eta
hartz-aita ere
konforme zeuden.
Han ibili ziren
loreak biltzen eta
baloiarekin
denbora luzean
jolasten.
Eguna
bukatzerakoan,
hartz-amak
Kixkurri eztia
oparitu zion.
Neskatilak poz-
pozik agur esan
zion hartz-
familiari eta
agindu zien
bisitatxo bat
egitera edozein
arratsaldetan
itzuliko zela. 
IRALE-GASTEIZ
PROIEKTUAK 2006
Proiektuaren egileak:
. Itziar Lamariano
. Jasone Lozares
. Josune Agirre
Bi ipuin egokituak:
“Ricitos de oro y los tres ositos” eta “Kixkur eta hiru
hartzak”
Argitaletxea: Grupo Edider 88 eta Ediciones Susaeta

Ile kixkur