GRETEL: Ama,ama begira, aita eta Hansel dira basotik etortzen dira egurrarekin. AITA: Egur gehiago behar dugu. Etorriko zara gurekin basora Gretel. GRETEL: Bai, bai, aita, joango naiz! AITA: Goazen ba basora, egurra moztera.
2.
HANSEL eta GRETEL: Aita, oso nekatuta gaude. AITA: Eseri eta deskantsatu, nik ekarriko dut egurra. Zuek ez mugitu. HANSEL eta GRETEL: Agur, aita!
3.
HONTZA: Uuuuuu!Uuuuuuu! HANSEL eta GRETEL: Ai amaaaa! Hontza da…Ze beldurra, goazen hemendik, azkar!
4.
GRETEL: Hansel,galdu gara. Non dago aita? HANSEL: Ez dakit. Hara, begira etxe bat! Goazen, goazen!
5.
HANSEL eta GRETEL: Haraaaa…etxea txokolatezkoa da! Jango dugu. SORGINA: Kar, kar, kar, mutila jango dut!
6.
SORGINA: Kaixo,nortzuk zarete? HANSEL: Ni Hansel naiz. GRETEL: Ni Gretel naiz. SORGINA: Nire etxea gustatzen al zaizue? HANSEL eta GRETEL: Bai, txokolatezko etxea da-eta. SORGINA: Sartu, sartu barrura.
7.
SORGINA: Kar,kar, kar…harrapatu zaituztet. Hansel, sartu kaiolan! SORGINA: Eta zuk, Gretel, garbitu etxea txukun-txukun! HANSEL: Ireki kaiola, mesedez, ireki! SORGINA: Ezta pentsatu ere, jan egingo zaitut! HANSEL: Baina ni txikia eta argala naiz. SORGINA: Berdin da. Asko jan eta lodi-lodia egingo zara eta orduan, jango zaitut!
8.
SORGINA: Torijan ezazu oilaskoa, horrela lodituko zara… Kar, kar,kar… HANSEL: Ñan-ñan… SORGINA: Loditu al zara? Ez dut ongi ikusten. Atera besoa kaiolatik, mesedez. HANSEL: Baaai...tori ukitu nire besoa! SORGINA: Aaaaa…baina zein argal zauden! Jan ezazu gehiago. HANSEL: Uff… nire besoa zela sinetsi du.
9.
SORGINA: Bostegun pasa dira eta gaur Hansel jango dut, je, je, je! Gretel, etorri eta piztu labea, azkar! GRETEL: Bai, bai oraintxe piztuko dut. SORGINA: Gretel, ireki labeko atea, azkar. bero dagoen ikusi nahi dut eta.!
10.
Orduan, sorgina buruasartu zuen labean ea beroa zegoela ikusteko eta momentu horretan, plaf! Gretelek sorgina labe barrura bultzatu zuen. GRETEL: Tururu, tarara, sorgina sutara!