BUENA PRACTICA: 
IDENTIFICACIÓN E EVALUACIÓN DE UNA BUENA PRÁCTICA EDUCATIVA CON 
TIC: ELABORACIÓN DE PÁGINAS WEB EN LA ENSEÑANZA SUPERIOR 
Inolako zalantzarik gabe, IKT-en orokorreko erabilerak abantaila asko suposatzen du 
Haur Hezkuntzako ikasleengan. Haien hezkuntza maila eta izaera ondo garatzen laguntzen 
dizkie; teknologiaz baliatuz, alde batetik, ezagutzak modu desberdinetan lortu ahal direlako 
eta, beste aldetik, autonomoagoak izatea eragiten eta lankidetza sustatzen dutelako. 
Gertatzen ari dena haurrak askotan IKT-ak era desegoki batean erabiltzen hasten 
direla da edo, hobeto esanda, ia ez dutela hezkuntzarako erabiltzen, batez ere haien 
etxetan, beraz, esan daiteke IKT-en praktika askotan ez dela ona. Adibidez, haur askok IKT-ak 
erabiltzen dituzte hezigarriak ez diren jolasekin ordu askoren zehar ibiltzeko. Egoera hau, 
nagusien errua dela pentsatzen dut, haurrei txikitatik sustatu behar zaiela IKT-ekin erabilpen 
on bat izatea. 
Baina testuan aipatutako bezala, hau ezin da eman irakasleen eta gurasoen 
laguntzarik gabe. Gakoa zera da, gaur egun nagusi asko ez dakitela IKT-ekin ibiltzen edo 
umeek haien erabilerarekin nola jarraitu. Horregatik komenigarria izango litzateke 
nagusientzako ikastaroak sustatzea edo, behintzat, irakasle guztiek honi buruzko ezagutzak 
izatea. Hauek haurren hezkuntzan erantzukizun handia dutenez, hauek izan behar dira IKT-ekin 
gidatzen dituztenak, nortzuk arduratu behar dira umeek zenbait balore eta ohitura ezin 
hobeak eskuratzea teknologiaz baliatzen. 
Haurrek era motibagarri batean ikasi dezakete, era autonomo eraiki ahal dute haien 
ezagutza, haien artean elkartu ditzakete ezaguerak eta guzti hau nagusiei esker izan daiteke, 
nagusiak IKT-ak eta hauekin irakasteko teknika menderatzen badituzte, hori lortu ahal dute. 
Beraz, amaitzeko, esan beharra dago testuari buruz daukadan iritzia bertan aipatzen 
duenarekin guztiz ados nagoela dela, pentsatzen dudalako errealitatea deskribatzen duela, 
edo behintzat, lehen aipatu dudan pentsamendua; gainera, bertan islatzen diren 
proiektuaren jarraibideak, esandako motibazioa eta interesa lortzeko egokiak direla iruditzen 
zait. Hots, nahiz eta lana oso konplexua proposatu, hori burutzean IKT-ekin nahi dituzten 
edota nahi ditugun praktikak lortu ahal dira eta, horrekin batera, erakutsi didate 
ikastetxeetan IKT-en arloan dagoen funtzionamendua. Horretaz aparte, azpimarratzekoa da 
testua Extremaduran ematen den egoera bat denez, pentsarazten didala ez dagoela gogoeta 
honen zehar jorratutako egoera soilik Euskadin, baizik eta Espainia osoan.

Praktika ona, ikt

  • 1.
    BUENA PRACTICA: IDENTIFICACIÓNE EVALUACIÓN DE UNA BUENA PRÁCTICA EDUCATIVA CON TIC: ELABORACIÓN DE PÁGINAS WEB EN LA ENSEÑANZA SUPERIOR Inolako zalantzarik gabe, IKT-en orokorreko erabilerak abantaila asko suposatzen du Haur Hezkuntzako ikasleengan. Haien hezkuntza maila eta izaera ondo garatzen laguntzen dizkie; teknologiaz baliatuz, alde batetik, ezagutzak modu desberdinetan lortu ahal direlako eta, beste aldetik, autonomoagoak izatea eragiten eta lankidetza sustatzen dutelako. Gertatzen ari dena haurrak askotan IKT-ak era desegoki batean erabiltzen hasten direla da edo, hobeto esanda, ia ez dutela hezkuntzarako erabiltzen, batez ere haien etxetan, beraz, esan daiteke IKT-en praktika askotan ez dela ona. Adibidez, haur askok IKT-ak erabiltzen dituzte hezigarriak ez diren jolasekin ordu askoren zehar ibiltzeko. Egoera hau, nagusien errua dela pentsatzen dut, haurrei txikitatik sustatu behar zaiela IKT-ekin erabilpen on bat izatea. Baina testuan aipatutako bezala, hau ezin da eman irakasleen eta gurasoen laguntzarik gabe. Gakoa zera da, gaur egun nagusi asko ez dakitela IKT-ekin ibiltzen edo umeek haien erabilerarekin nola jarraitu. Horregatik komenigarria izango litzateke nagusientzako ikastaroak sustatzea edo, behintzat, irakasle guztiek honi buruzko ezagutzak izatea. Hauek haurren hezkuntzan erantzukizun handia dutenez, hauek izan behar dira IKT-ekin gidatzen dituztenak, nortzuk arduratu behar dira umeek zenbait balore eta ohitura ezin hobeak eskuratzea teknologiaz baliatzen. Haurrek era motibagarri batean ikasi dezakete, era autonomo eraiki ahal dute haien ezagutza, haien artean elkartu ditzakete ezaguerak eta guzti hau nagusiei esker izan daiteke, nagusiak IKT-ak eta hauekin irakasteko teknika menderatzen badituzte, hori lortu ahal dute. Beraz, amaitzeko, esan beharra dago testuari buruz daukadan iritzia bertan aipatzen duenarekin guztiz ados nagoela dela, pentsatzen dudalako errealitatea deskribatzen duela, edo behintzat, lehen aipatu dudan pentsamendua; gainera, bertan islatzen diren proiektuaren jarraibideak, esandako motibazioa eta interesa lortzeko egokiak direla iruditzen zait. Hots, nahiz eta lana oso konplexua proposatu, hori burutzean IKT-ekin nahi dituzten edota nahi ditugun praktikak lortu ahal dira eta, horrekin batera, erakutsi didate ikastetxeetan IKT-en arloan dagoen funtzionamendua. Horretaz aparte, azpimarratzekoa da testua Extremaduran ematen den egoera bat denez, pentsarazten didala ez dagoela gogoeta honen zehar jorratutako egoera soilik Euskadin, baizik eta Espainia osoan.